id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
zumaiaguka_0022123
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Igandean ezingo da aparkatu Larretxotik Talaimendirako pasabidetik aurrera zaldi lasterketengatik Igandean, apirilak 19, zaldi lasterketa izango da Itzurungo hondartzan. Hori dela eta, goizeko 08:00etatik 14:00ak bitartean ezingo da aparkatu Larretxotik Talaimendirako pasabidetik aurrerako gunean.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022124
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pasa den aste bukaera honetan herriko batzokiak izan duen erasoaren aurrean, Zumaiako EAJ-PNVk zera adierazi nahi du: "Santelmoetako lehen asteburua pasa da, aspaldikoan baina askoz eguraldi hobeagoarekin eta betiko kale-giro politarekin. Pozgarria da beti ere, jendea herriko festetan alai ikustea. Beste ezaugarri batz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022125
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Azpimarratzekoa izan da aurten Unai Manterolak gaiak jartzen egindako lana. Maddalen Arzallus eta Jon Maia, arraun kontuak Zumaian eta Orion .
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022126
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Mutilen senior mailako bigarren taldeak Gipuzkoako Txapelketa irabazi du eta Territorialeko Lehen Mailara igotzea lortu du. Igande goizean jokatu zuten amaierako faseko azken partida Donostian. Bi taldeek zuten igoera lortzeko aukera. Zumaiarrek pattal ekin zioten partidari eta atsedenaldira 12-11 iritsi ziren atzetik....
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022127
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urola Kostako Udal Elkartea prospekzio azterketa bat egin du "enplegu gune" berriak identifikatzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo Departamentuak finantzatutako "Enplegua sustatzeko tokian tokiko dinamizazio endogenorako" programaren barnean. Proiektuaren helburu da eskualdean lanpost...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022128
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Astelehen handiarekin esnatu gara gaur, baina irribarrea ezin ahotik kendu gabiltza. Izan ere, emozioz betetako asteburu luzea izan dugu. Korrika txikiekin hasi ginen asteazkenean eta hainbat eta hainbat izan dira zubi honetan zehar eskualdean egin ditugun ekimenak: Gosariak ikuskizuna, Anje Duhalderen emanaldia, Urko ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022129
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Azkoitiko bi gaztek sortutako Rise & Shine izeneko antzerki musikala ikusteko aukera izango da igande honetan, 17:00etan, Aita Mari zinean. Sarrerak dagoeneko salgai daude turismo bulegoan, 3 euroan. Antzerki musikal honetan 25 aktore, dantzari eta abeslarik hartzen dute parte. Taldeko guztiek, zuzendari eta teknikaria...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022130
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Apirilaren 12an, San Telmo jaien baitan, helduen danborrada egingo da. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, barrikak jotzeko jendea behar da eta entsegu bereziak egingo dira datozen egunotan apuntatzen direnentzako. Santelmotako danborrada handia prestatzeko entseguak orain aste batzuk hasi ziren. Gaur, bihar eta aste...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022131
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Musika eta Dantza Eskolako ikasleek Aste Santuko entzunaldia eskeiniko dute gaur, osteguna, 18:30ean Aita Marin. Egun honetan klaseak 18:00etan moztuko dira entzunaldira joateko, dantzakoak izan ezik.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022132
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
ETB1eko Zuek hor saioan izan zen atzo gauean Iñaki Osa Goikoetxea. Hemen ikus dezakezue pasarte bat.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022133
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bihar hasiko da Korria 19 Urepelen, eta hasierako ekitaldia zuzenean ikusteko aukera izango da Baleike.eus-en, euskarazko hainbat hedabideren elkarlanari esker. 15:45ean hasiko da emankizuna. Euskarazko hedabideen saio bateratua Urepelen Bi urtean behin ohi duenez, Korrikak Euskal Herriko zeharkaldia hasiko du martxoar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022134
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gloriak 58 urte ditu, eta bakarrik dago. Bakardadeari aurre egiteko, egunak ekintzaz betetzen ditu, eta gauetan maitasunaren bila joaten da hainbat festatara. Festa horietan zentzu-gabeko erlazioetan murgiltzen da. Zoriontasun ahul hori Rodolfo ezagutzean amaitzen da.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022135
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eguerdiko 12:00etan abiatuko dira Ignacio Zuloaga plazatik Basusta aldera eta 12:30ean hasiko dira bertako espezieak landatzen. 13:30ean mokadutxoa eskainiko zaie parte hartu duten haurrei. Ekintza 14:00etan amaituko dela aurreikusten dute antolatzaileek.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022136
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bihar, ostirala, bere lehen diskoa aurkeztuko du Sofa taldeak. Kontzertua emango dute Nikol tabernan, 22:00etan. Imanol Sesma zumaiarra da taldeko bateria jolea. Imanol Sesma zumaiarrak (bateria) eta Jonbe (kitarra) eta Kepa (baxua) zarauztarrek osatzen dute Sofa. Bi urte daramatzate elkarrekin jotzen, eta joan den urt...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022137
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Helburua, elkar ezagutzea, Zumaian zabaldu berri duten meskita eta sortu duten elkarteari buruzko informazio eskuratzea, eta mendebaldeko gizartean islamaren inguruan sortzen ari den irudiari buruz hitz egitea. Beraz, gai hauekiko interesa duen guztia gonbidatuta dago saiora.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022138
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Otsailaren 27 eta 28an eta martxoaren 1ean Andoainen ospatu zen piano jaialdian parte hartu zuten gure pianoko ikasleek. Bertan hainbat domina eskuratu zituzten, guztira 3 urre, 5 zilar eta 5 brontze.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022139
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Atzo eman zitzaion hasiera Donostiako arte eszenikoen festibari. Ostegunera bitartean, hainbat antzezlan eta diziplina ezberdinetako ikuskizunak taularatuko dira. Horietako batean, hain zuzen, Esti Curiel aktore zumaiarrak hartzen du parte. "Ez ohiko antzezlan bat da, ezberdina" aipatu du Estik. Teatro Solo izeneko obr...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022140
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Itxas-Gaineko benjamin, alebin eta infantilek igandean, etxean jokatuko dute udaberriko eskola arteko lehen txapelketa Udaberria iritsi da eta berarekin piraguako eskola arteko txapelketak. Igandean goizeko 10.30tan emango zaio hasiera lehenengoari Zumaian bertan. Alebinak izango dira lehenak lanean. Horiek 1500 metrok...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022141
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Datorren ostegunean, martxoak 12, Gure Esku Dagoko Anjel Oiarbideren hitzaldia izango dugu Zumaian, 19:00etan, Alondegian. Gure Esku Dago dinamikaren sustatzaile eta Nazioen Munduko kidea den honek, etorkizuna gure esku dagoela gogoraraziko digu, eta bide honetan guk zer egin dezakegun arakatzen saiatuko da. Anjelek be...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022142
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Herritarron atxikimenduarekin ehunduko den hautestontzi erraldoia osatzeko oihalak banatzen hasi gara, eta jada 20tik gora ditugu laguntza eskaini dutenen artean sakabanatuta. Gu ere laster aterako gara kalera nahi duen herritar orori erabakitze eskubidearen aldeko bere atxikimendua emateko aukera zabaltzera. Hor eging...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022143
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Asteburuan jokatu dira Donostian eta Pasaian Gipuzkoako Batel Ligako laugarren eta bosgarren jardunaldiak. Hemen dauzkazue emaitzak eta argazkiak ikusteko loturak. Emakumezkoetan, kadeteetan, ZUMAIA A hirugarren, eta ZUMAIA B hamaikagarren. Gizonezkoetan, infantiletan, ZUMAIA A bosgarren, ZUMAIA B (mixtoa) zortzigarren...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022144
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Nafarroak tokiko beste bi komunikabide ditu sarean, biak Tokikomen plataforma digitalean oinarrituta. Tokikomen "familia digitala" handitzen ari da pixkanaka. Beste bi agerkari sortu berri dira, biak Nafarroan, horrek ematen duen poz gehigarriarekin. Euskalerriairratia.eus aurkeztu berri dute Iruñerrirako. Juan Kruz La...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022145
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Mari Karmen Eizagirrek dotore azaldu du Diario Vascon nolakoa izan den Baxakarte.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022146
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Futbol Taldeak martxoan zehar, asteazkenetan, 16:45etatik 17:30etara, futbol eskola probatzeko aukera emango die 2006 eta 2005 urteetan jaio diren neskei. Interesa dutenek asteazken honetan, martxoaren 4ean, 16:45etan, futbol zelaira hurbildu daitezke kirol erropa eta zapatilekin. Kontutan izanik Maria eta Jos...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022147
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Dantza ikuskizun berrirako izena emateko aukera zabaldu du Astinduk Izena Alondegian eman behar da, 10:00etatik 13:00etara; posta elektronikoz ere egin daiteke: edo Musikal ospetsuak izango dira ikuskizunaren oinarria, eta maila hastapenekoa izango da. Astinduko bazkide direnek doan parte hartu ahal izango dute, eta ba...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022148
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
EH Bilduren Herri Programan ekarpenak egin daitezke, interneten edo buzoien bidez EH Bilduk Herri Programaren zirriborroa publiko egin du, galdetegi formatuan. 19 arlotan banatutako 100 ekimen inguru biltzen ditu zirriborroak. Gaurtik hasi eta martxoaren 12a bitarte, edozein herritarrek egin dezake Herri Programa osatz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022149
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Korrika eta presaka, hondakinen mahaian adostu ez zen sistema inposatu nahi du Bilduk" salatu du Oier Kortak EAJ-PNVren alkategaiak. Udal hauteskundeetan alderdi bakoitzak bere sistema zehaztu eta herritarrek erabakitzea proposatu du. Oier Korta alkatetzarako hautagai jeltzaleak salatu du legealdia bukatzear dagoenean...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022150
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Duela 3 urte iritsi zen Zumaiara ZUMBA izeneko kirol-dantza. Hego Ameriketatik Euskal Herriko kostaldeko herri honetara etorri zen Jhonson eta Forondako gazteluan hasi zituen bere klaseak. Gutxi batzuk ziren bere garaian baina lehendabiziko kale emanaldia egin ostean, herritarrok, hau zer zen ikusteaz gain, gozatzeko a...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022151
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur egun 221 familia dira Zumaian konposta etxean edo auzoan egiten dutenak. Urola Kostako Udal Elkarteak ekimena eskolatara zabaldu nahi du 2015ean, eta Zumaian Herri Eskolak eta Oikiako Eskolak hartuko dute parte. Duela hamar urte hasi zen Urola Kostako Udal Elkartea etxean konposta egiteko kanpainak egiten. Gaur em...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022152
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Enpresek energia aurrezteko programa jarri du martxan Udal Elkarteak Urola Kostako enpresetan energia eraginkortasunaren gaia lantzeko programa bat jarri du martxan Udal Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzarekin. Programa praktikoa da oso, izan ere, enpresa bakoitzari aholkularitza eta laguntza emango z...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022153
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Larunbatean 80tik gora ontzi izango dira Orion jokatuko den 21. traineru jaitsieran. Zumaiatik, gizonezkoen senior mailako A eta B ontziak joango dira, emakumezkoena eta beteranoena. Batelei dagokienez, igandean Gipuzkoako Ligako estropada jokatuko dute Pasai Donibanen. Ligako bosgarren saioa behar zuen, baina lehena i...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022154
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Herrian egindako iritzi bilketetan jasotakoak ematera gatoz berriro ere. Gaurkoan beste bost iritzi plazaratuko ditugu: - Nik uste dut erabaki eskubidea gauzatzea, Euskal Herriko behar kolektiboa dela, besteak beste eta erabakitzen dena erabakitzen dela, herri bezala eta batez ere herritar bezala, lasai eta konfiantzaz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022155
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Igandean ziren lipdub-a grabatzekoak, baina eguraldi txarragatik bertan behera gelditu zen. Gaur egingo dute, 16:30ean, Arranplatik hasita. Parte hartu nahi dutenei arropa koloretsuarekin jokateko eskatu dute antolatzaileek.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022156
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Atzo hil zen, 74 urte zituela. Gazte mailako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen 1960an, baina herri bertsolaritza izan da bere bidea. 2006an Abelin Linazisorok egin zion elkarrizketa ekarri dugu hona, bere oroimenez.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022157
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Iñaki Iurrebaso hitzaldia ematekoa zen gaur 19:00etan Alondegian, Euskara bestela ez gara zikloaren barruan, baina bertan behera utzi behar izan du, gaixotasunagatik.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022158
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Osa-Hernandez familiak bihotzez eskertu nahi du, egun gogor hauetan beren babesa eta elkartasuna adierazi dieten guztiei. Egoerak behartuta, saminean murgilduta ezin izan dugu banan banan eskertu guregana gerturatu den orori heuren elkartasun keinua; horrek bultzatuta, har itzazue lerro hauek gure esker ona adierazteko...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022159
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Indamendi Mendi Elkarteak webgune berria estreinatu du eta .eus domeinua izango du. Honakoa da webgune berriaren helbidea www.indamendimb.eus.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022160
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Zenbat eta gehiago sailkatu hondakinak, orduan eta merkeago aterako zaigu kudeaketa" Oraindik ez dago data zehatzik Zumaiako hondakinak kudeatzeko sistema berriarentzat baina, dena ondo bidean, hauteskundeen aurretik martxan izango dela espero du Udal Gobernuak. Hurrengo egunetan bi deialdi egingo dituzte txip elektro...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022161
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Daniel Carballo: "Ikerketa unibertsitate mundura mugatuta dagoela ikusten dut gehienbat". Unibertsitatea.net atarian ikusitako elkarrizketa. Daniel Carballo 44 urteko zumaiarra dugu, arkitektura estudio batean egiten du lan emaztearekin batera eta Donostian bizi da. Hiru seme-alaba ditu, eta arkitekturaz aparte, argazk...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022162
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Alfredo Garcia: "Erleak desagertzea hondamendi ekologikoa litzateke" Eztia, gosariak gozatzeko; polena eta erregin jelea, neguan indartzeko; propoleoa, infekzioei aurre egiteko. Asko ematen digute erleek, baina ezer gutxi dakigu haien bizitzaz. Alfredo Garcia erlezainak ederki ezagutzen ditu. Txikitatik ezagutu ditu er...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022163
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bihar azken eguna izango da mozorro tailerrean ostiralerako mozorroa prestatzeko. Asteazkenean eta ostegunean berriz, kalejirarako entsaioak izango dira 18:00etatik 18:30era Torre Berrin.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022164
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaia Lantzen disolbatu eta hiru milioi euroko zorra bere gain hartzea erabaki du Zumaiako Udalak. Zorra ordaintzeko baldintza hobeak lortu ditu Udalak, eta aurreikusi baino ia 600.000 euro gutxiago ordaindu beharko ditu aurten. Hala ere, 15 urte beharko dira zorra kitatzeko. Zumaia Lantzen elkarte publikoa desegiteko...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022165
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Duela sei bat hilabete herriko musulman talde batek Bakea Kultur Elkartea sortu eta meskita bat zabaldu zuen, gizarteratzeko eta islama ezagutzera emateko. Meskitako aterak zabaldu dizkigute, eta bertatik bultzatzen dituzten ekimenen berri eman digute. Otsaileko Baleike aldizkarian daukazue erreportajea. Salmenta puntu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022166
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Etzi, asteazkena, otsailak 11, arratsaldeko 18:00etatik aurrera Ekolingua jokoan aritzeko aukera izango da Marina Berri jatetxean. Ekolingua izeneko jokoa euskararen eta beste hizkuntza gutxitu batzuen inguruan hausnartzeko diseinatutako mahai-joko bat da, talde txikietan jokatzen dena gidari baten laguntzaz. Adin eta ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022167
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Surprised to find a dead sheep in the sand at #Zumaia beach! / Ez neban espero ardi bat topatzea Zumaiako hondartzan pic.twitter.com/fxF5svlw2w
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022168
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Iazko urriko aldizkarian elkarrizketa zabala egin zion BALEIKE aldizkariak Iurgi Iruretagoiena arraunlariari. Urteurren polita betetzen zuen zumaiarrak arraunlari gisa; 20 urte. Hala, bere kirol ibilbidearen errepasoa egiteko unea baliatu zuen Aitor Manterola kazetariak. Orduan, Portugaletekin amaitu berri zuen denbora...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022169
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zarazpe Pulpoko kadeteek Euskal Liga jokatzeko sailkatze fasea dute asteburuan Lubakin Gipuzkoan txapeldunorde galditu ondoren, Euskal Ligako azken fasea jokatzeko aukera izango dute, Lubakin jokatuko den ligaxkan lehen bien artean sailkatuz gero. Denboraldi bikaina ari dira osatzen Zarazpe Pulpoko neskak. Gipuzkoako L...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022170
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Saria lortu du Urola Kostak kalitatezko leku turistikoen lehiaketan Urola Kostak SICTEDeko 2014KO TURISMO DESTINO ONENEN lehiaketako lehen finalistaren saria eskuratu du. SICTED (Sistema Integral de Calidad Turística en Destinos) turismoa jasotzen duten lurralde eremuetan turismo eskaintzaren kalitatea hobetzeko proiek...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022171
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lanak otsailaren 20a baino lehen aurkeztu behar dira Alondegian. Hemen dauzkazue oinarriak. -Gaia eta karteleko testua:"martxoak 8- Emakumearen Nazioarteko Eguna. Zumaia 2015". -Zumaiarrei dago zuzendua, bakoitzak gehienez hiru lan aurkez ditzake. -Teknika eta neurria: marrazkia(digital eran aurkeztuak ere ontzat emate...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022172
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
EAJ-PNVk abenduko plenoan onartu ziren udal aurrekontuez argitaratutako iritziari erantzun nahi dio Udal Gobernuak. Azken urteotan bezala, aurtengo aurrekontuetako irizpideetako bat Udalaren zerbitzuak lanpostu publikoen bidez indartzeko apostua da. Abenduan onartu genituen 2015. urterako aurrekontuak Udalean. Aurrekon...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022173
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Astelehenean hasi eta otsailaren 24ra arte izango da ikastaroa, egunero, 19:00etatik 21:00etara, DYAk Zarautzen daukan ordezkaritzan. Ikastaro teoriko-praktiko honekin lehen sorospenen oinarrizko ezaguerak ezagutuko dituzu. Egunero aurkitu ditzakezun arrisku egoera nagusiei ekiten ikasiko duzu ― bihotz-biriken suspertz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022174
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hemen degu berriro zaletasuna sortzeko asmoakin beste txango bat. Oraingoan gertuan ibiliko gera. Zarautzen hasi eta zumairaino etorri. Igandean hilak 1, goizeko 8:30ean izango da irteera autobus geltokitik (garoa parean edo etxezarreta balean). Ez da izena eman beharrik, beraz azal zaitezte. Animo¡!!!!!!!!.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022175
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako EAJ-PNVk udal aurrekontu berria "legearen arabera" egitea eskatzen du Udal taldeak erreklamazioa sartu du onartutako kontuak "zuzenbidean erabat deseuzak direlako". "Udalak zumaiarrei ordenantzak betetzea eta tasak ordaintzea exijitzen badie aurrena izan behar du eredua ematen eta legea betetzen". Zumaiako EAJ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022176
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pasa den ostegunean Aita Mari zine aretora 100 lagunetik gora hurbildu ginen JOSTUNAK dokumentala ikustera, eta iazko ekaineko giza kate erraldoiaren inguruan osatutako ikus-entzunezko eder batez gozatu genuen. Datorren ekainean ere izango da erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko beste ekimen handi bat, eta Zumaiako ta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022177
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Seguru behin baino gehiagotan galdetu diezuela guraso eta aiton-amonei zuen arbasoen inguruan. Interneten tresna bikaina dago bilaketa egiteko Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako biztanleen artean: 1.500. urtera arte egin daiteke atzera! Izekoren etxean argazki zaharrak begiratzen, hona ekarri dudan honekin egin nuen topo. A...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022178
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ostalaritzako menuak euskaraz jartzeko kanpaina jarri du martxan Udal Elkarteak Menuak euskaratzeko laguntza eskainiko zaie Urola Kostako taberna, jatetxe eta ostatuei. Bezeroentzat sariak egongo dira euskaraz eskatzeagatik. Ostiralean, urtarrilaren 23an, Urola Kostako Udal Elkarteak eta eskualdeko udalek euskara menua...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022179
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ikastaroetan izena emateko epea zabalik gaurtik urtarrilaren 30era arte. Txalaparta, dultzaina, dantza terapia, dantza garaikidea, dantza klasikoa eta dantza afrikarra eskeiniko dira. Informazio gehiago 943 86 11 83 telefonoan, Ubilloseko buelgoan, helbidean edota www.facebook.com/txoritxiki orrialdean.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022180
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hauek dira urtarrilaren 24an eta 25ean gure taldeek jokatuko dituzten partidak. Preferenteko mutilek Ketaren aurka jokatuko dute larunbatean Aita Marin (17:30), eta Erregionaleko neskek igandean Mariñoren kontra, etxetik kanpo (12:00etan)
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022181
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Sendotza hartzeko prestaketa modura, Zumaiako San Pedro parrokian, kristau-heziketako saioak ari dira antolatzen, 1999. urtean edota lehenago jaiotako gazteentzat. Parte hartu nahi dutenak edota informazio gehiago jaso nahi dutenak, ager daitezela parrokiako bulegoan (San Pedro, 8) urtarrilaren 27an (asteartea) edota 3...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022182
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hemen dauzkazue asteburuan Pulpoko taldeek jokatuko dituzten partidak.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022183
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Parte hartu duten 22 kartelak ikusgai jarriko dira Alondegian urtarrilaren 29tik otsailaren 17ra, erakusketan jasotako botoekin herritarren saria erabakitzeko.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022184
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gurasoentzako "Hazi, bizi eta hezi" bizipen tailerrak antolatu ditu Maria eta Jose ikastetxeak Tailer hauen edukiak, guraso eta irakasleen arteko esku-hartze teroriko-praktikoan oinarrituko dira, gurasoei esperientzia berriak eskainiz. Ikastetxeko aholkulari eta irakasleek bideratuko dituzte tailerrak eta haur eskolati...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022185
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur gauean 'Arrastoak' antzezlana taularatuko du Dejabu konpainiak Aita Marin, 22:00etan. Baleike Kultur Elkarteko bazkideen artean hiru lagunentzako bina sarrera zozkatu ditugu. Saridunak:Leire Arano Amas, Libe Osa Arzuaga eta Maitane Urbieta Aizpurua. Zorionak hiruroi. Sarrerak Aita Marin bertan izango dituzue.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022186
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zorionak Baleikeri, webgune berrituarekin eman duen pausoarengatik! Gu ere komunitatearen parte izango gara, noski!. Beraz, hemendik aurrera atal honetan ere izango duzue gure berri. Zorionak Baleikeri, webgune berrituarekin eman duen pausoarengatik! Gu ere komunitatearen parte izango gara, noski!. Beraz, hemendik aurr...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022187
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eguraldiaz gain, itsasoari buruzko informazioa ere aurkituko duzue egunero Baleike.eus-en, eskuineko zutabean: mareak, olatuen tamaina eta uraren tenperatura. Bide batez, gaur gauerako gora egingo du nabarmen itsasoak, eta bost metroko olatuak egon daitezkeela iragari du Euskalmetek.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022188
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Turismo bulegotik 39.038 bisitari pasa ziren 2014an, aurreko urtean baino 8.551 gehiago -%28,05eko igoera-. 2015erako aurreikuspenak ere oso onak dira. Zumaiak gero eta bisitari gehiago erakartzen ditu azken urteotan. Joan den urtean Ocho apellidos vascos pelikulak izan zuen eraginik, baina turismo bulegoko arduradunek...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022189
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Baleike.eus berria estreinatu dugu, Interneten aurrera begira jartzen gaituen urratsa. Ohartuko zarete oraindik atal batzuk txukuntzeko daudela, baina datozen egunotan joango gara horiek denak konpontzen eta osatzen. Komunitatea atal berria duzue hau, zerbait komunikatzeko duen edonori irekia. Ez da beharrezkoa testu l...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022190
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aurkezpena Oxford aretoan egingo dugu, 19:00etan. Berrikuntzen artean, herriko elkarte, talde eta norbanakoentzat sortutako Komunitatea tresna, zumaiarrentzat sortutako sare soziala. Tokikomek tokiko hedabideentzat bereziki landutako plataforma digitaleko kide izango da Baleike.eus, beste hainbat hedabiderekin batera. ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022191
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Energia burujabetzari buruzko solasaldia egin zen Alondegian abendu amaieran, EH Bilduk antolatuta. Markel Peñalba zumaiarrak gidatuta, Goiener kooperatibako kideak, Gorka Bueno EHUko irakaslea eta Dani Maeztu EH Bilduko parlamentaria aritu ziren, entzuleon gozamenerako. Saioaren bideoa internetera igo dugu, eta hemen ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022192
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Atzean gelditu dira Gabonak eta murgildu gara gure egunero jardunean. Bilduma honetan jaso ditugu Gabonetako zenbait argazki. Zuenak ere erakustea nahi baduzue, bidali lasai helbidera eta bildumara gehituko ditugu.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022193
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pulpoko Torriko, Odriozola eta Martinez Espainiako txapeldun Euskadiko selekzioarekin Euskadik 36-32 irabazi dio Kataluniari Espainiako autonomia arteko Txapelketaren finalean. Pulpoko Ander Torriko, Mikel Martinez eta Kauldi Odriozola funtsezkoak izan dira Euskadiren garaipenerako. Jubenil mailako Euskadiko selekzioak...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022194
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zazpi kilometroko ibilbidea osatuko dute parte-hartzaileek, San Lorenteko igoera tartean, 11:00etan hasita. Lasterketaren ondoren herri bazkaria egingo da eskolako frontoian. Egutegian nahi baino goizago dator aurten Zumaiako Txakur Krosa, Gabonen bueltan berehala, baina otsail hasieran ez zegoen aukerarik Espainiako K...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022195
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ederki hasi du Urbina Aramendi familiak urtea. Ama, amama eta birramona den Isabel Urbina Aramendik 100 urte bete zituen atzo, urtarrilaren 6an. Data bereziak direla eta, urtarrilaren 5ean ekin zioten ospakizunei. Egun horretan bertan, Zumaiako Udaleko ordezkariak izan ziren Urbina eta bere familia bisitatzen. Iñaki Os...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022196
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kauldi Odriozolak, Mikel Martinezek eta Ander Torrikok Espainiako autonomia arteko finala jokatuko dute Euskadiko selekzioarekin 13:00etatik aurrera (Teledeporte), Kataluniaren aurka. Finalaurrekoan 35-30 irabazi zuen Euskadik Madrilgo selekzioaren aurka. Hiru zumaiarren artean 23 gol egin zituzten.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022197
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ehundik gora paper bildu dira aurten Bertso Eskolak n urtero Gabon garaiaantolatu ohi duen Bota bertso bat lehiaketan. Hemen daukazue bertso onenen bilduma: Ingo al deu? izan da aurten proposatutako gaia, eta irabazlea Jokin Calvo izan da, habaneran egindako bertso bati esker. Saria, bi lagunentzat afaria Marina Berri ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022198
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur, igandea, Erregei eskutitza emateko aukera izango da, 18:00etatik aurrera Eusebio Gurrutxaga plazan. Bihar, 18:00etan hasiko da kabalgata. Hiru Errege Magoak Itsasotik etorriko dira belaontzian, itsas kiroldegiraino. Belaontzia han utzi eta karrozan jarraituko dute ibilbidea, bukaera Ludotekan izango da. Mapan iku...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022199
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hamasei taldek artu dute parte larunbat eta igandean jokatutako Zumaiako Alebin Nesken Gabonetako Futbol Txapelketan. Zumaiarrak larunbatean jokatutako hiru partidetan gailendu ziren, Ondarroako Aurrerari 7-1, Zarautz B-ri 3-0 eta Amaikak Bati 5-0 irabazita. Igandean Touring taldearen aurka jokatu zuten final-laurdena,...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022200
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
IRUDIA: Alderik aldeko burdinezko egitura jarri dute frontoi berrian Pilotaleku berriko lanak aurrera doaz. Dagoeneko hormak eraikita daude eta harmailetako egitura ere bai. Gaur goizean, teilatuari eutsiko dion 54 metroko burdinezko egitura jarri dute garabi handiekin lagunduta.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022201
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Alkateak ez ohiko plenoa deitu du, 19:00etan. Hainbat gai mamitsu landuko dira, besteak beste, 2015ko udal aurrekontuak, hondakinak biltzeko sistema berria, edota San Juan egoitzaren etorkizuna. Hemen daukazue gai ordena: 2.1.- PROPOSAMENA: UDAL GOBERNUAK AURKEZTURIKO 2015EKO AURREKONTUAK: A).- 2015 EKO AURREKONTUEI EA...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022202
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lehen Mailako taldeak erronka polita du Gabonen atariko jardunaldian, Eibar Eskubaloia liderraren aurka jokatuko baitute bihar, larunbata, Eibarren (18:15). Hemen dauzkazue Pulpoko taldeek asteburuan jokatuko dituzten partidak eta aurreko jardunaldiko emaitza guztiak:
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022203
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Balio handiko garaipena lortu zuen aurreko jardunaldian Preferente mailako taldeak, sailkapenean hirugarren den Mutrikuri 1-2 irabazita. Bihar, larunbata, Zestoaren kontra jokatuko dute Aita Marin, 17:15ean. Hemen dauzkazue emaitzak eta agenda: Bestalde, dagoeneko Zumaiako Futbol Taldeak salgai jarri ditu Gabonetan zoz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022204
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bihar, 19:00etan, Gabonetako kontzertua eskainiko du Zumaiako Musika Bandak, Komentuan. Bildutako dirua urtero elkartasunezko proiektu batentzat izaten da, eta aurten Saharako errefuxiatuen alde lan egiten duen Darahli aukeratu dute. Kontzertuan bertan ezagutu ahal izango da Darahlik egiten duen lana. Kontzerturako abe...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022205
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aurten ere abenduaren 24an, Olentzerorekin batera irtengo dira Zumaiako Herri Eskolako, Zumaiako Institutuko eta Maria eta Jose ikastetxeko ikasle, guraso, langileeta irakasleak kalez kale kantari. Ohar honen bidez, ekintza honetan parte hartzera gonbidatzen dituzte herritar guztiak.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022206
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Xabier Etxabe ikerlari zarauztarrak gutuna bidali digu, Gomezago eta Olentzero pertsonaien inguruko hainbat azalpen emanez. Horrela dio: "Prentsan irakurri dut Zumaian Gomezagoren inguruko ipuin bat idatzi berri duela Josu Waliñok, Gomezagoren gutuna izenekoa, eta Baleike Kultur Elkarteak argitaratu duela. Gomezago per...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022207
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiarrek emaitza onak lortu dituzte Espainiako Txakurkros Txapelketan Asteburuan jokatu da Espainiako Txakurkros Txapelketa Kantabriako Polientes herrian, eta zumaiarrek berriro ere maila bikaina erakutsi dute. Jaime Olaizolak lehen postua lortu du bikejoring modalitatean -bizikletarekin-, beteranoen mailan; Pedro Et...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022208
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bihar, asteartea, mahai-ingurua egingo dute Alondegian presoen dispertsio politikaren inguruan, 19:30etik aurrera. Urtzi Errazkin (etxerateko kidea), Ander Aranburu (senidea) eta Patxi Aristi (preso ohia) izango dira gonbidatuak. Mahai-ingurua Denak ala inor ez dinamikaren barruan antolatu du Ernaik. Dinamika horren he...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022209
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Azken urteotan bezala, aurten ere Santo Tomas eguna ospatuko da Alai auzoan. Hemen daukazue prestatutako egitaraua:
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022210
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bihar, asteartea, Musika Eskolaren entzunaldia izango da Komentuan 18:30ean; eta ostegunean, Otezurin egingo da, 18:00etan. Bietan instrumentu desberdinak entzuteko aukera izango da, bai bakarka bai taldeka.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022211
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aurten ere Udaletik ari dira antolatzen Gabonetako ekintzak, tartean urtarrilaren 5eko Errege Kabalgata. Herriko zenbait talde eta lagunen laguntzarekin ari dira, baina oraindik beste hamar lagun behar dira danborra jotzeko. Laguntzeko prest bazaude, jarri harremanetan kultur teknikariekin, Alondegian edota 943861056 t...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022212
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lehen Mailako mutilek beste bi puntu lortu dituzte asteburuan, Lubakin Trapagari 22-2o irabazita. Seigarren postuan daude sailkapen nagusian 17 punturekin, eta hurrengo jardunaldia Eibarren jokatuko dute, liderraren aurka. Hemen dauzkazue Pulpoko taldeek asteburuan lortutako emaitzak.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022213
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Guascorreko eraikina botatzeko eskatu dio Udalak Eusko Jaurlaritzari Hotela egiteko asmoa zegoen bertan, baina asmoak ezerezean geratu ondoren, abandonatutako eraikina da Guascorrekoa. Santiagoko auzoan dagoen etxe zaharra botatzeko eskatu dio hirutan Udalak Eusko Jaurlaritzari, baina erantzunik ez du jaso oraindik. Gu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022214
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Alebin nesken Gabonetako futbol txapelketa jokatuko da berdintasuna sustatzeko Denboraldi honetan lanean hasi den Zumaiako Futbol Taldeko Zuzendaritza Batzorde berriaren helburuetako bat berdintasuna sustatzea eta emakumeen artean futbola zabaltzea izanik, abenduaren 27 eta 28an Zumaiako alebin nesken Gabonetako futbol...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022215
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Makina hondeatzaileek abiadura hartu dute azken egun hauetan. Ardantzabide aldera ematen zuten eraikinak eraitsi ondoren, hasiera batean kooperatiba eta ondoren Alde zaharreko lehen Eroski hartu zuen etxea bota dute makinek. Eguzki-erlojua ere historia da dagoeneko. Hutsune handi bat dago orain bertan Alde Zaharrean.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022216
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
San Juan Egoitza eta auzoaren artean dagoen harrizko horma bota eta oinezkoentzako pasaleku bat egingo da San Joseko goiko blokeetako bizilagunen irisgarritasuna hobetzeko. Zumaiako Udalak orain urte batzuk idatzi zuen San Jose kalea berrurbanizatzeko Plan Nagusia. Horretarako bertako bizilagunekin bildu zen beraien ek...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022217
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pulpok denboraldiko zazpigarren garaipena erdietsi zuen pasa den larunbatean Lubakin Beti Onak taldeari 35-27 emaitzarekin irabazi ondoren. Jardunaldi honen ondoren seigarren postuan finkatu dira Xabi Letamendiak prestatutako mutilak. 15 puntu dituzte eta Arrasate taldearekin berdinduta daude. Bi taldeak larunbat honet...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022218
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskararen Eguneko ekitaldien barruan, haurrentzako ipuin kontaketa saioa izango da gaur, 17:30ean, Alondegiko haur liburutegian. Kontalaria Josu Waliño izango da eta bere saioa Baleike kultur elkarteak argitaratu berri duen 'Gomezagoren gutuna' liburuan oinarrituko da. Beste ipuin gehiago ere eramango ditu kontakizun ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022219
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gabonen bezperan, urtero, jostailu erakusketa antolatzen du Zumaiako Ludotekak. Aurten azaroaren 29 eta 30eko asteburuan egin da, arratsaldetan, eta ehundik gora lagun pasa dira bertatik. Merkatuan dauden jostailuak ezagutzeaz gain, kontsumo arduratsua bultzatzea du helburu ekimen honek. 3 eta 11 urte bitarteko haurrak...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022220
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eguraldi goibelari aurre eginez, makina bat herritar hurreratu da Mari kaleko plazatxora euskaraz bizi nahi duela adieraztera. Abenduaren 3an izango den Euskararen Egunaren harira, eta haren inguruan antolatutako egitarauari hasiera emanaz, argazki jendetsu bat atera zen plaza honetan. Trikitixa doinuak lagun, Amaia pl...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022221
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kamerako kontzertua izango da larunbatean Klarinete Maratoiaren baitan Aurrera dirau XIII. Klarinete maratoiak. Gaur (19:00etan), laukoteen lehiaketa egingo da Komentuan. Bihar, komentuan baita ere, baina 20:00etan, maila handiko kontzertua entzuteko aukera izango da. Bertan Weber eta Brahms komposatzaileek soka laukot...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022222
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Azaroaren 28 eta 29an urteko janari bilketa egingo da Gipuzkoako Janari Bankuarentzako. Zumaian, Alai Poligonoko Eroskin egingo da, 09:00tatik 21:00etara. Bilketa egiteko boluntarioak behar dira. Interesatuek 629.45.08.56 (Javier) telefonora deitu behar dute, azaroaren 26a baino lehen.
cc-by-sa 3.0