id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
zumaiaguka_0022223
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lehen Mailako mutilek 27-21 irabazi diote Askartzari Lubakin jokatutako partidan. Sailkapenean seigarren postuan daude, 13 punturekin. Hemen dauzkazue Pulpoko talde guztien emaitzak. Partida polita eskaini zuten larunbatean Pulpok eta Askartzak. Kauldi Odriozola eta Mikel Martinez baja ziren, baina taldeak ondo erantzu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022224
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
NTd Arkitektoak ez dago konforme Eskolako estalpearen gaian Udalak izan duen jokaerarekin Duela urtebete Udalak proposamen ekonomikoak eskatu zituen Herri Eskolako jolastokia estaltzeko. Hiru eskaintza jaso zituen eta NTd Arkitektoak estudioarena aukeratu zuen, merkeena hura zelako. Estudioak estalpearen aurreproiektua...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022225
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Asteburuan jokatu da Euskal Bodyboard Zirkuituko azken proba, Getxoko Ereaga hondartzan. Bigarren postuak emandako puntuak nahikoa izan dira Alex Odriozolak aurten ere Zirkuituko sailkapen nagusia irabazteko. Alex Uranga laugarren izan da Ereagan eta bigarren amaitu du sailkapen nagusian. Euskal Zirkuitua osatzen duten...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022226
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Artadiko antenaren egokitzapen lanak medio, ostegunean mozketak izan daitezke zerbitzuan Bihar, osteguna, Itzelazpi SA Eusko Jaurlaritzako Telekomunikazioetarako entitate publikoak LTD bandaren liberaziorako beharrezkoak diren lan teknikoak egingo ditu Artadiko antenan, Udalak jakinarazi duenez. Telebista aparailuan ka...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022227
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur egingo dute Athleticen Zumaiako jarraitzaile taldearen aurkezpen ofiziala, Alondegian, 18:30ean. Athleticeko zenbait jokalari etorriko dira aurkezpenera, besteak beste, Beñat Etxebarria, Ibai Gomez eta Koldo Agirre. Aurkezpena girotzeko hemen aurkezten dizuegun bideo hau ere osatu dute.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022228
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bihar, igandea, "Kataluniak biziko duen egun handiarekin bat eginez", zumaiarren artean iritzi bilketa egingo du Gure Esku Dagok. Kodrafian egin da ekimena, 12:00etatik aurrera. Bertaratzen direnei esaldi bat idazteko eskatuko zaie, erabakitzeko eskubidearen inguruan (erabakitzeko eskubidea bai? Ez? Zergatik? Zertarako...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022229
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udaleko Bildu, EAJ eta Aralar alderdien adierazpen bateratua atera dute igandean Kataluniari eta kataluniarrei babesa adierazteko. 2014ko irailaren 19an, Kataluniako Parlamentuak irailaren 26ko Kataluniako 10/2014 Legea onartu zuen, aldeko 106 botorekin eta aurkako 28rekin. Berresteko ez diren herri-kontsultei eta herr...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022230
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Beñat Libre taldea: "Gustura gaude gure proposamenak babes zabalarekin egin duelako aurrera" Atzo, urriak 30, bozkatu zen Zumaiako udaleko plenoan Herritarron adierazpena izeneko testua, Beñat libre #28ak ere libre lantaldeak aurkeztua. Bozkatu eta onartu, Bildu eta EAJren aldeko botoekin. Adierazpen honen bitartez ira...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022231
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hurrengo urtean ez da igoerarik izango udal tasa eta zergetan, atzo Udalbatzak Bildu, Aralar eta PSEren aldeko botoekin hala erabakita -EAJk aurka bozkatu zuen-. Bestalde, 28 gazte independentistak libre uzteko eskatzen duen Herritarren adierazpena-rekin bat egin zuten Bilduk, Aralarrek eta EAJk -PSEk abstentzioa eman ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022232
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Independentismoa da Katalunian ilusioa pizten duen proiektu politiko bakarra" Duela hamar bat urte arte, Kataluniako gizartean gutxiengoa ziren independentziaren aldekoak; katalanista zen gehiengo zabala: defenditzen zituzten herri izaera, hizkuntza eta kultura, baina Espainiako Estatuaren barruan. Hori erabat irauli ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022233
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Erregional Mailako neskek 2-0 irabazio diote Ostadarri eta sailkapeneko bigarren postuan daude, hamar punturekin, Añorga liderrarengandik hiru puntura. Preferenteko mutilek bana berdindu dute Ikasberriren aurka. Hemen dauzkazue emaitza guztiak eta hurrengo jardunaldiko partidak: Partizipazioko Alebina mutilak: Zarautz ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022234
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urola Kostako Udal Elkarteak eta eskualdeko udalek martxan jarri dute berriro kaleko euskara zerbitzua, gizarteko hainbat esparrutan euskararen erabilera bultzatzeko asmoz. Aurreko aldian bezala, zerbitzuak eskualde osoan egingo du lan, Zumaiatik hasi eta Orioraino; eta, besteak beste, kirolean, merkataritzan eta ostal...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022235
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Alex Uranga eta Unai Granados, Euskal Herriko Bodyboard txapeldunak Alex Urangak irabazi du Euskal Herriko Bodyboard Txapelketa maila nagusian, eta Unai Granados izan da onena 18 urtez azpikoen artean. Txapelketa Donostiako Zurriola hondartzan jokatu da, asteburuan. Alex Urangak maila bikaina erakutsi du beste behin et...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022236
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskal Bodyboard Zirkuituaren bigarren proba jokatu zen Itzurunen joan den asteburuan. Alex Urangak irabazi zuen Open mailan, eta Alex Odriozola da sailkapen nagusiko liderra. Azaroaren 8an eta 9an jokatuko da azken proba, Ereagako hondartzan (Getxo). Kronika, sailkapenak eta Mikel Gasca donostiarrak egindako bideoa ik...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022237
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
BIDEOA: 'Telmo Deun' abestia grabatu dute Pirritx eta Porrotxen hurrengo diskorako Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen hurrengo diskoan agertuko da Jon Maiak konposatutako Telmo Deun abestia -Xabier Zabalak egin ditu musika moldaerak-. Zumaiako arraunlariek ere hartu dute parte abestian. Urriaren 4an joan ziren A...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022238
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
2015eko denboraldiko plangintza lantzen hasi da Zumaiako Triatloi Taldea, eta gonbitea zabaldu nahi dio triatloia gustatu eta egiteko asmoa duen orori. ZTTk triatloia sustatzea du helburu, eta egun 30 taldekidez osatua dago, maila eta adin guztietakoak. Ez da zertan maila handiko kirolaria izan behar ZTTn hasteko, inon...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022239
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaia asteburuan Gasteizko erdialdean izango dira -Urrezko Zeledonen plazan, posta eraikinaren aurrean-, Urola Kosta eskualdeko eskaintza turistikoa erakusteko gasteiztarrei eta egun horietan Arabako hiriburua bisitatzen duten turistei. Lehen edizioa iaz egin zen, Donostiako bulebarrean...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022240
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Julen Alonsok eta Eneritz Aulestiak irabazi dute Artadiko XVI. Trikitilari Txapelketa. Bestalde, Samiel eguneko pilota partida Labakak eta Uzkudunek irabazi zuten, 22-21, Azketa eta Atxaren aurka. Dinastia Etxabeko finalaren kitarakoa zen, baina txapeldunak berriro garaile.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022241
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Sintrako Txapelketako seigarren errondan galdu du Alex Urangak, Jared Houston hegoafrikarraren aurka. Munduko Zirkuituko azken proba da Portugalgoa, eta Alexek bazuen aukera txiki bat sailkapen nagusia irabazteko, Sintran irabaz gero. Baina Houston aurkari gogorra da, munduko sailkapenean laugarren postuan dago -Alex b...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022242
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bihar, astelehena, hasiko da Madrilen 28 gazteen aurkako epaiketa -Beñat Lizeaga zumaiarra da tartean-, Segiko kidea izatea egotzita. Gaur eguerdia agerraldia egin dute Loiolan, Aske Gunea sortu eta herritarrei parte hartzeko konpromisoa eskatzeko. "Epaiketa politikoak geratzeko eta konponbidean urratsak emateko" eraba...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022243
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Olagarroaren aitzakian antolatutako jaiak jendetza bildu du aurten Zumaiako kaleetan. Txosnetan milaka olagarro brotxeta saldu ziren, eta olagarro zopa ere agortu egin zen eguerdirako. Lehiaketa gastronomikoko epaimahaiaren arabera, Pulpo elkarteak aurkeztu zuen errezeta berritzaile onena -olagarroa patata eta baratxur...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022244
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Itxas-Gainek Olarro Egunean zozkatu zituen Denon Artean ekimenerako hainbat kirolarik emadako opariak. Klubeko hiru piraguista (Unai Gereka, Imanol Barruetabeña eta Irati Osa) Oklahomako (AEB) Munduko Txapelketara joan ahal izateko erabiliko da zozketarekin bildutako dirua. Hemen dauzkazue zerrendatuta sariak, zenbaki ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022245
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Azkenean 39 izan dira aurten Olarro Eguneko batel estropadan parte hartu duten taldeak. Guztien artean Eterna taldea izan da azkarrena, 4:03,14ko denborarekin; nesken estropadan lau taldek hartu dute parte eta bandera Otto Pette-rentzat izan da (4:38,05). Aurten ere denetarik izan du estropadak: talde batzuk banderaren...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022246
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Telmo Deunek dena eman du TKE Ligara igotzeko kanporaketan, baina Meira izan da bi estropadetan onena eta galiziarrek lortu dute mailaz igotzeko eskubidea. Portugaleten Zumaiak sekulako estropada egin du, buruan izan da lehen bi luzeetan, baina Meira eta Getaria osoago iritsi dira azken txanpara eta, Bermeon, bezala, g...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022247
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Tolosaldeko Keiran abeslari taldeak bere estilo propioa eman nahi izan dio Jon Maiak sortutako Telmo Deun kantari. Azaldu dutenez, nesken traineruan arraun egin duten tolosarren senide eta lagunak dira Keiran taldekoak, eta opari modura kantaren bertsio berri hau landu eta zumaiarroi ere erakutsi nahi izan digute. Heme...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022248
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kontxako Banderaren bigarren jardunaldiak eman duena jaso dugu argazki bilduma honetan: Kontxako Bandera . Argazkilariak: Arnaitz Rubio Aprea eta Gorka Zabaleta.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022249
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bandera ez dute irabazi, baina gaur egindako estropadarekin pozik ikusi ditugu arraunlariak Donostiako kaira sartu direnean. Zumaiarren txaloak eta zorionak jaso dituzte arranplan, Zumai txarangaren musikak alaituta. Nagore Osoro patroia, Libana Taboada arraunlaria eta Kike Manterola entrenatzailearen hitzak jaso ditug...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022250
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Joan den igandeko arantza atera dute gaur Zumaiako arraunlariek, Kontxako Banderaren bigarren jardunaldian. Arraunean gozatu eta lanak ahalik eta ondoen egitea zen gaur helburua, banderarekin itsutu gabe. Eta hala egin dute. Helmugara aurrenak iritsi dira, San Juan gainean zutela eta Hibaika hiru segundora. Bi ehunenek...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022251
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Herri guztia zuekin batera egongo da txalupa barruan. Hor duzue bigarren aukera ANIMO!
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022252
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Jon Unanuek eta Estefania Gomezek irabazi dute Zumaiako Triatloia Euskadiko Txapelketa ere jokatu da Zumaiako Triatloian. Emakumeen kasuan, txapela bigarren izan den Ainara Pachecorentzat izan da, Estefania Gomez ez delako euskal herritarra. Aurrez jokatutako proba herrikoian Unai Iribarrek eta Nerea Etxarrik irabazi d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022253
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Erkibe Kultur Elkarteak azken urteetan egin duen bezala datorren astelehenean, irailak 8an, Arritokieta Eguna ospatzeko asmoz hamaiketako txiki batetara gonbidatu nahi ditu bertaratutako zumaiarrak. Erkibe elkartekideok salda, txorizo muturrak eta haragi egosia prestatu eta banatuko ditugu Andremariko atarian elizkizun...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022254
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Hamaika arrazoi independentziarako" solasaldi-zikloa antolatu du EHBilduk Ikasturte berriari begira, "hamaika arrazoi independentziarako" izenburupean solasaldi-ziklo bat antolatu du Zumaiako EHBilduk. Ikasturte osoan zehar hilero solasaldi bat egitea da asmoa, gai ugariren inguruan. Solasaldi horietan, kanpoko gonbid...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022255
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Geoparkeak ebaluaketa gainditu du eta beste lau urtez izango da sareko kide Euskal Kostaldeko Geoparkeak txartel berdea eskuratu du eta geoparke izendapenari eutsiko dio beste lau urtez behintzat. Honek esan nahi du UNESCOren babesa daukan Munduko Geoparkeen Sareko kide izaten jarraituko duela. Ebaluatzaileek egindako ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022256
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Igeriketa: 350 metro, ibaian. Arranplatik abiatu eta Moilaberrira. Igeriketa: 750 metro, ibaian. Arranplatik irten eta Moilaberrira. Bizikleta: 20 kilometro. Zumaiatik Aizarnazabalgo Forjas Iraeta enpresa joan-etorria. -Dortsalak: ludotekan jaso behar dira, larunbatean 12:00etatik aurrera. NANa beharrezkoa da. Igerian ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022257
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zesta punta taldeak bilera deitu du denboraldi berriari hasiera eman eta olagarro eguneko lanak antolatzeko. Bilera ostegunean izango da, 19:00etan, Alondegian.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022258
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Alkorta-Egaña bikoteak eta Uranga anaiek jokatuko dute aurtengo Itzurungo Pilota Txapelketako finala. Aurrez, 18:00etan hasita, hirugarren postua izango da jokoan, Ruiz anaien eta Oliden-J.Agirre bikotearen artean.Astelehenean jokatu ziren finalaurrekoak, joan den ostiralean euriagatik atzeratu ondoren. Alkortak eta Eg...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022259
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Amaitu da emakumeen arteko I. buruz buruko Pala Txapelketa. Final estua jokatu zuten Jule Gorostolak eta Marijo Aizpuruak. Azkenean Julek lortu zuen txapela, 30-29 irabazita. Hirugarren posturako lehian Mireiak 30-21 irabazi zion Vanesari.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022260
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ostiral goizean baserri produktuen azoka egingo da herriko alde zaharrean. Hori dela eta, Angeles Sorazu kalea itxi egingo zaio trafikoari 9:30etik 14:30era, eta ezingo da inguruko kaleetan aparkatu.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022261
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hemen kontsulta dezakezue abuztu eta irailean Zumaian antolatuta dauden, jai eta ekitaldien agenda: Abuztua 14:30ean, Herri bazkaria (txartelak Turismo bulegoan abuztuaren 2tik aurrera). Bazkal ostean, euskal kantak Joxe Mendizabalekin. Ordu berean Eusebio Gurrutxagan, dantzaldia Basajaun taldearekin.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022262
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
-Dantza ikastaroa Mohamed Dabok eta Marie Tourek emango dute, 11:00etatik 14:00etara. Egun bateko ikastaroa (3 ordu), 30 euro; bi egunekoa (6 ordu) 55 euro. -Perkusio ikastaroa Aly Soumah eta Abu Cobra Camarak emango dute, 16:30etik 18:30era. Egun batekoa (bi ordu) 20 euro; bi egunekoa (lau ordu) 35 euro. Izena emateko...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022263
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bi arrantza lehiaketa egingo dira aste honetan, Anadek antolatuta Ostegunean Kabra eta Dontzeilen lehiaketa egingo da, eta larunbatean Arrain Txiki lehiaketa. Kabra eta Dontzeilen lehiaketa itsasoan egiten da, antolatzaileek aukeratutako eremuan, eta edozein ontzi motak har dezake parte. Lehiaketa 7:30ean hasiko da, eg...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022264
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ostiralean, abuztuaren 8an, Euskal Jai eguna ospatuko da. Hemen daukazue egitaraua: 14:30ean, herri bazkaria (txartelak turismo bulegoan abuztuaren 2tik aurrera). Bazkal ostean, euskal kantak Joxe Mendizabalekin.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022265
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Joan den urteko arrakasta ikusita, aurten ere Argazki Txokoa antolatzea erabaki dugu Gala Egunean. 19:30etik 21:30era egongo gara Pulpo eta Alondegia aurreko plazatxoan -Kofradiako plazan diskoteka muntatu behar dute-. Jantzi zuen arropa dotoreenak eta etorri argazkia egitera, bakarka, bikotearekin, familiarekin, lagun...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022266
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskadiko Traineru Txapelketa da bihar, osteguna, Lekeition, eta hantxe ariko da lehian Zumaia Salegi Jatetxea. 18:00etan hasiko da estropada (ETB1), eta zumaiarren kontrarioak hauek izango dira: San Juan, Hibaika eta Getaria-Zarautz.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022267
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Amaitu da Brasilgo Itacoatiara Pro, Munduko Bodyboard Zirkuituko bigarren proba. Jared Houstonek irabazi du finala Pierre-Louis Costesen aurka. Alex Urangak ezin izan du zazpigarren errondan Amaury Lavernhe gainditu buruz-burukoan, eta final-laurdenetatik at gelditu da. Zirkuituko hurrengo bi probak Txilen jokatuko dir...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022268
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Angel Unzu gitarrista iruindarrak emango du aurtengo Musika Jaialdiko lehen kontzertua, gaur, 20:00etan, Komentuan. Gitarrarako konposizioak aurkeztuko ditu; jazza, musika garaikidea eta folka, ezpal asko harrotzen dituen musika. Batez ere Tiempo de busqueda bere laugarren diskoan jasotako konposizioak izango dira kotz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022269
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Estreinatu berri den bidegorrian Río Narrondo -gaztelera hutsean- zioen kartela jarri zuen Aldundiak ibai ondoan. Herritarrak kexatu egin ziren eta, akatsa onartu ondoren, Aldundiak seinalea aldatu du.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022270
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Orrua aldizkaria 1987-1990 artean argitaratu zuen Inpernupe Elkarteak. Guztira 11 zenbaki atera ziren, eta "euskara hutsean egindako aldizkari haren bidez zumaiarrek aukera izan zuten euskaraz idazteko eta irakurtzeko, Zumaiako kultur ekimenak erakusteko eta ikusteko, sormena bultzatzeko eta lantzeko...". Ia hogeita bo...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022271
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Irribarria eta Azketa protagonista Dinastia Etxabeko lehen jardunaldian Ostiral gauean jokatu ziren Zestoako pilotalekuan Dinastia Etxabe pilota txapelketako lehen bi aurrekanporaketak, emaitzak hauek izan zirelarik: Aznarez-Azpitarte 7 Irribarria-Labaka 22; Lopez-Lasa 6 Azketa-Aizpuru 22. Jexux Iribar Olalde-k bidali ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022272
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zortzi bikotek hartuko dute parte Itzurungo esku-pilota txapelketaren IX. aldian. Ligaxkan 28 partida jokatuko dira zazpi jardunalditan banatuta, finalaurrekoak abuztuaren 22an jokatuko dira eta finalak 25ean. Hemen dauzkazue txapelketako bikoteak eta araudia: Bikoteak: Alkorta-Egaña, Oliden-J. Agirre, Uranga anaiak, R...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022273
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Donostiako torneoko finala jokatuko dute asteazkenean Imanol Lopezek eta Iñaki Osa Goikoetxeak, 22:00etatik aurrera. Lopezek Foronda izango du bikotekide, eta Goikoetxeak Duke. Bi zumaiarrek Euskal Herrian jokatuko duten azken partida izango da Miamira itzuli aurretik. Partida ikusi nahi duenak sarrera doan eskura deza...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022274
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Mota askotariko 11 ikuskizunek osatzen dute uztailaren 30ean hasiko den Zumaiako Musika Jaialdia. Funamviolistas antzerki musikala ikusteko sarrerak dagoeneko salgai daude turismo bulegoan. Urteak joan eta urteak etorri, ia oharkabean 30. urteurrenera iritsi da Zumaiako Musika Jaialdia. Dagoeneko sona lortu du musikari...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022275
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
EAJk batzokia zabaldu zueneko 105.urteurrenaren harira antolatu da hitzaldi-solasaldia. Zumaiako EAJren Uri Buru Batzarreko presidente Jesux Olaizolak esan duenez, "Europako legeek ere eragina dute Zumaiako errealitatean". Zumaiako EAJk, Izaskun Bilbao, eurodiputatu jeltzalea gonbidatu du Europako errealitateari buruz,...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022276
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Igande arratsaldean (19:00etan) kale antzerkia izango da Hortzmuga taldearen eskutik. Libertia ikuskizuna aurkeztuko dute.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022277
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Larunbat gauean (22:30ean) disko berria eta dokumentala aurkeztuko ditu Big Boy taldeak Mari kalean emango duen kontzertuan.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022278
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Paseantes' argazkiak irabazi du Zumaiako zuri beltzeko lehiaketa Miquel Planellsek irabazi du Zumaiako Argazki Lehiaketa, Paseantes izeneko lanarekin. Bigarren saria Eladio Airesek lortu du, Puente sobre el río tajo argazkiarekin, eta hirugarrena Jose Beut Duatok Sombras argazkiari esker. Zumaiar onenaren saria Imanol...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022279
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ostiralean hasiko da Munduko Boadyboard Zirkuituko bigarren proba, Itacoatiaran (Brasil), eta han izango da Alex Uranga, urte hasieran Hawaiin lortutako bosgarren postuari segida emateko helburuarekin. Lehiakide izan ditu, besteak beste, Mike Stewart, Tamega, Laverhne, Costes eta Valadao. Lotura honetatik jarrai daitek...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022280
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Nesken pala txapelketako bi partida jokatuko dira gaur arratsaldean Odietan, 19:00etatik aurrera. Hurrengo jardunaldia larunbatean izango da, 11:00etan.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022281
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ostiralean, uztailaren 25ean, Loiolako Basilikan abestuko du Beheko Plaza Abesbatzak, Loiolako Inazio donearen bederatziurrenaren barnean. Elizkizuna 19:00etan izaten da. Beheko Plaza abesbatzaren egitaraua hau da: ZU, JAUNA, MAITATU (Felix Zabala), GLORIA (Antonio Vivaldi), ZURI JAUNA (Sabin Salaberri), SANCTUS - BENE...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022282
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Igandea eguerdian traineru estropadak izango ditugu berriro Zumaian, oraingoan KAE2 Ligakoa. Traineruen artean izango da Zumaiako bigarren taldea.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022283
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Saharako kanpalekuetan bizi diren 40 bat haur etorri dira Zumaiara asteburua pasatzera. Urduñako Bakeleku udalekuan daude uda pasatzen Darahliko gazteen zaintzapean. Gaur eguerdian ongietorri eman die Iñaki Agirrezabalaga alkateak. Udaletxean egindako harreran alkateak jakinarazi die Zumaia 1996tik dagoela senidetuta s...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022284
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Segiko kide izatea leporatuta epaituko dituzte Beñat Lizeaga zumaiarra eta beste 27 gazte Espainiako Auzitegi Nazionalean irailaren 22tik aurrera. Herritar andana batu zen atzo agerraldi publikora -300 lagun inguru-, argazkia atera eta epaituei babesa eta elkartasuna adierazteko. Ekainean beste 40 gazte epaitu zituzten...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022285
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Itxaspek izan da aurtengo Futbol Zazpiko talderik onena, Ligako finalean Txanelari 2-1 irabazi eta gero. Kopari dagokionez, Nitrok 5-1 irabazi dio Uztarriri. Final borrokatua izan zen Itxaspe eta Txanelaren artekoa. Txanelak hartu zuen aurrea markagailuan, baina Itxaspek ez zuen amore eman eta emaitzari buelta emateko ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022286
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Atzo argitaratu genuen Narrondo eta Zumaia lotzen dituen bidegorria inauguratu berri dela, eta horrek onurak ekarriko dizkiola auzoari. Euskara, ordea, berriro galtzaile. Geu ez ginen ohartu gaztelera hutsean Río Narrondo dioen seinale hau jarri berri dutela, eta sare sozialetatik etorri zaigu salaketa.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022287
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Giro ederrean ospatu ziren joan den asteburuan San Kristobal jaiak Narrondon. Mexikarrez ere jantzi zituzten Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña ostiral gaueko bertso afarian. Otarraren zozketari dagokionez, Vicente Royori egokitu zaio, 306 zenbakiarekin. Hemen ikus ditzakezue jaietako zenbait argazki.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022288
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Badira hamar urte baino gehiago bi banda hauek elkartzen ez zirela eta momentua iritsi da: Zumaiako eta Debako Musika Bandak berriz ere elkarrekin. Udako kontzertua eskainiko dute larunbatean, 20:00etan, Odieta frontoian.Egitaraua: Izugarrizko ikuskizuna izango da. Denok gonbidatuta ikustera eta gozatzera. Eta norbaite...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022289
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bihar, ostirala, 20:00etatik aurrera, jokatuko dira aurtengo futbol zazpiko txapelketako finalak Aita Mari futbol zelaian, Ligakoa zein Kopakoa ordu berean hasita. Ligako finalera Txanela eta Itxaspe iritsi dira; Kopakoa Nitrok eta Uztarrik jokatuko dute. Aipatzekoa da guztira ia 600 jokalarik hartu dutela parte, 48 ta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022290
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
TSko langileak: "Gure borroka ez da tunel honen iluntasunean galduko" Zestoako TS Fundiciones enpresako langileek agerraldia egin dute goizean, eta lantegia itxita baldin badago ere, borrokan jarraitzeko prest daudela berretsi dute. Jakinarazi dutenez, lantokia "aurrera ateratzeko" proposamen desberdinak aurkeztuko dir...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022291
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Narrondo auzoko bidegorriaren inaugurazio ekitaldian Mattin Etxaniz Iruretagoienak bertso batzuk kantatu dizkio auzoari. Mattinek Santelmoetako bertso idatzien lehiaketa irabazi zuen gaur Larraitz Ugarte diputatuaren eta Iñaki Agirrezabalaga alkatearen aurrean kantatu dituen bertso hauekin:
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022292
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako herrigunea eta Narrondo auzoa lotzen dituen bidegorria erabat amaituta eta erabilgarri dago jadanik. Orain arte errepide bazterretik ibili behar izan dute oinezkoek eta bizikletazaleek, baina aurrerantzean bide erosoa eta arriskurik gabea izango dute. Gaur eguerdian inauguratu da bidegorriari falta zitzaion za...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022293
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Duela ehun urte eraiki zuen Ignacio Zuloaga margolariak Santiago etxea, eta bere oinordekoek data hura gogoratzeko ekitaldia antolatu zuten astelehenean. Ignacio Suarez-Zuloagaren eskutik etxea bisitarekin hasi zen ekitaldia. Ondoren, etxea eraberritzeko lanen ardura izan duten Jose Antonio Santos, Xanti Osa, Jon Eizag...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022294
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskararen Aholku Batzordetik bidalitako gonbidapenaren aurrean , honako hau adierazi nahi izan du Zumaiako EHBilduk, ohar baten bidez:1. EHBildurentzat lehentasunezko gaia da euskararen normalizazioarena. Euskara da gure hizkuntza, eta gure bizitza euskaraz egin nahi dugu. Horretarako, behar den guztia egiteko prest g...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022295
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur hasi eta abuztuaren 7ra arte, emakumeen arteko buruz buruko pala txapelketa jokatuko da Odieta pilotalekuan. Binakako txapelketa esperientzia ona izan zen eta zazpi pilotari animatu dira buruz buru jokatzera. Partidak 19:00etan jokatuko dira astearte eta ostegunetan, eta 11:00etan latunbatetan. Finala eta hirugarr...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022296
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hauxe da Baleike Eguneko azken katxaperoa... Jaiak eman zuena bideoan laburtu digu Andoni Mendizabalek, berak eta Alberto Urbinak grabatutako irudiak erabilita. Gogoan izan kalejirako ikuskizunen bideoak ere dagoeneko ikusgai daudela webgunean, eta kalejiraren aurkezpen interaktiboa ere zain daukazuela.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022297
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur goizeko itsasbehera aprobetxatu dute hondakinak non dauden zehazteko, eta arratsaldean, 15:30etik aurrera, urpekariak sartuko dira, objektuak ateratzera. Urtero errioko zatiren bat garbitzen dute OlarruSubeko kideek, batik bat, jendea ohartu dadin oraindik ere ez dugula zuzen jokatzen ingurumenarekin.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022298
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lagun Onak taldeko Unai Orbeak irabazi du XXXVI. Zumaia saria-Joxe Mari Kortaren oroimenezkoa. Azken itzulian Garateko igoerak erabat hautsi du tropela, eta aurreko taldean ihes eginda etorri diren ziklisten artean Unai Orbea izan da azkarrena. Euriak ere izan du eragina lasterketaren bilakaeran, Meagatik Oikiara jaist...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022299
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Zumaiara euskara ikastera etorri eta bertan piztu zitzaidan mendizaletasuna" Alberto Zerain mendizale arabarra omenduko du igandean Zumaia Flysch Trail mendi lasterketak, Benantxio Irureta eta Pako Iriondorekin batera. Mendiak ezartzen dituen joko arauak bere horretan onartzen ditu Alberto Zerainek (Gasteiz, 1961). Ez...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022300
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Viveros San Anton-Zumaiako txirrindulari Elkarteko Gorka Etxabe txirrindularia Europako Pistako Txapelketetan izango da, Espainiako selekzioarekin. Anadian (Portugal) jokatuko dira hilaren 22tik 27ra, eta Gorka Etxabe taldekako jazarpeneko laukotea osatzeko aukeratu dute. Jokin Aranburu gipuzkoarra eta Balear Irletako ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022301
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Larunbatean al-Anon elkarteak informazio mahai bat jarriko du Erribera kalean, magnolio aurrean, eguardiko 12:00etatik 14:00etara. Bertan Al-Anon eko kideak izango dira informazioa ematen eta elkartea ezagutarazten.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022302
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Baleike aldizkariak 20 urteko ibilbidea egin du baina ez daukagu bidean gelditzeko asmorik. Aurrera indar handiagoz jarraitzeko eta aurrean dauzkagun erronkei heltzeko bazkide gehiagoren bultzada behar dugu. Orain, gainera, herriko merkatari eta ostalariekin batera, Baleike Kluba sortu dugu, zure fideltasuna saritzeko....
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022303
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Asteburuan, txikizio batzuk izan dira herrian. Hala, oinezko zubiko hainbat barandila zati puskatu dituzte eta Alondegia aurreko lorategiko aingura bere lekutik atera dute, besteak beste. Hori dela eta, Zumaiako Udalak herritarrei arduraz jokatzeko eskatu nahi die. "Festak izan dira herrian, eta festa giroa izan da kal...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022304
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Legea betez, datozen egunotan jarriko da Espainiako bandera, eta horrekin batera, Foruen plazan ikurrina eta udaleko fatxadan plaka bat jarriko dira, pasa den osteguneko plenoan onartutako mozioan adierazi bezala. 2013ko otsailaren 12ko 37/2013 epaiaren bitartez, Zumaiako Udala Espainiako bandera jartzera behartuta dag...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022305
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Azken urteotan bezala, uztailaren 1etik abuztuaren 31ra irekita egongo da mojaxarren komentuko aterpea Donejakue bidea egiten ari diren erromesentzat. Aurtengo aldaketa nagusia, aterpetxerako sarrera izango da. Orain arte San Jose kaletik zuen sarrera, baina aurten Arritokieta kalean ate bat ireki dute, eta hortik izan...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022306
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Geoparkeen Europako eta Munduko Sarean sartu eta lau urte beranduago, uztailaren 2an eta 3an Euskal Kostaldeko Geoparkeak bi ebaluatzaileren bisita jasoko du, Geoparke izendapenari eusten dion erabakitzeko. Euskal Kostadeko Geoparkeak aste honetan, zehazki, uztailaren 2an eta 3an, Geoparkeen Munduko Sareko bi ebaluatza...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022307
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Baleikeren 20 urteurreneko ospakizunen baitan, uztailaren 5ean Baleike Eguna izango da. Egun horretan ez da bazkari herrikoia faltako. Herri Eskolako frontoian izango da eta bi menu izango dira, helduentzako eta haurrentzako pentsatuta. Helduentzak marmitakoa, oilaskoa, postrea eta edaria izango da; haurrentzat pasta, ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022308
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Elantxobeko Bandera irabazi du gaur Zumaiak, traineruen KAE Ligako bigarren jardunaldian, Getaria eta Lekeitioren aurretik. "Mutilak pozez zoratzen daude", kontatu digu elkarteko presidente Luixo Osak.Elantxoben jokatu da gaurko estropada, itsaso zakarrarekin, eta Zumaia izan da onena, Getaria eta Lekeitioren aurretik ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022309
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ostiralean jokatu ziren Odietan aurtengo Pilota Txapelketa Herrikoiko azken partidak. Josu Urangak 22-8 irabazi zion finalean Asier Olasagastiri, eta hirugarren posturako lehian Aitzol Oliden nagusitu zitzaion Patxi Salaberriari, 22-8 kasu honetan ere. Emaitzek erakusten dute bi partidetan irabazleek nahikoa erraz gain...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022310
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaian eman zaio hasiera KAE Ligako traineru denboraldiari, Lekeitioren garaipenarekin. Getaria sailkatu da bigarren eta Telmo Deun izan da hirugarren, Ondarroaren aurretik. Aurrez jokatutako beteranoen estropadan Zumaia izan da irabazle, Zierbenaren aurretik. Hemen dauzkazue kronika, sailkapenak eta argazki bilduma. ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022311
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Errealeko harrobian dabiltzan bi zumaiar ditugu eta beraien bizitzako egunerokoa erakusteko asmotan, Errealeko kamerak izan ziren herrian, eta baita, bi zumaiar hauen ikastetxean ere, Maria eta Jose Ikastetxean. Bideo honen helburua, Errealak hezkuntzari ematen dion garrantzia erakustea da eta Ikastetxeko filosofiari j...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022312
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
1996an giroa oso nahastuta zegoen Aljerian. Islamistek herrialde hartan egindako sarraskiak mundu osoko komunikabideetan jasotzen ziren. Thibirineko abadian gertatutakoak, baina, isla berezia izan zuen. 1938tik Atlas mendietan kokatuta zegoen abadia hartan sartu ziren islamistak eta bertan zeuden fraideak bahitu zituzt...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022313
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udako solstizioa ospatuko da gaur gauean. 22:00etan San Juan sua piztuko da Sanjuaniturrin eta Musika Eskolako ikasleek egingo dute dantzan haren inguruan; eta handik ordubetera, 23:00etan, Eki Eguna ospatuko da Moilaberriko estazio zaharraren aurrean. Hirugarren Eki Eguna izango da aurtengoa. 23:00etan hasita, Arritok...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022314
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Mintzalagunek Zuhaitz Gurrutxagaren bisita izan zuten ikasturte amaieran Urola Kostako Mintzalagun Programak iritsi da ikasturte amaierara eta bukaerako festa bezala Zuhaitz Gurrutxagaren bakarrizketa izan zuten, atzo, Alondegiko ikasgelan. 2009an hasi ziren euskaldun berriak euskaldun zaharrekin elkartu eta asteroko h...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022315
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Emakumezkoen bakarkako pala txapelketarako izen ematea larunbatean zabalduko da Emakumezkoen binakako pala txapelketa amaitzear dagoenean (hilaren 28an, 19:00etan, jokatuko dira finalak Odietan), bakarkako txapelketaren izen-ematea zabalduko da bihar, larunbata. Interesatuta daudenek 680479351 (Uxue) edo 665750712 (Est...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022316
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskara ikasteko diru-laguntzak eskatzeko epea uztailaren 1etik 15era izango da irekita Irekitzear da ikasturtean euskara ikasten aritu direnek diru-laguntza eskaera egiteko epea; eskaria aurkezteko epea uztailaren 1etik 15era bitartean izango da, eta ohiko ikastaroak, ikastaro trinkoak edo barnetegietakoak lagunduko d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022317
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
EGA titulua ateratzeko ikastaro trinkoa eskainiko da udan aek-ko euskaltegian Zumaiako aek euskaltegiak EGA titulua ateratzeko ikastaroa antolatu du. Udan emango da, uztailaren 1etaik 24ra eta irailaren 1etik 19ra (abuztuan jai emango da) eta 100 orduko iraupena izango du. Eguneko 3 orduko saioak izango dira. Irakasgai...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022318
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Keu Agirretxearen kontzertua, larunbatean, Beheko Plaza jatetxean Keu Agirretxea abeslari eta gitarra-jole ondarrutarrak kontzertua emango du, bihar, larunbata, Beheko Plaza jatetxean, Slow Zumaiako afariarekin batera. Etsaiak bezalako talde batean rock gogorra jo badu ere, folk eta musika akustikoagoak jorratu ditu. H...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022319
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Telebistan sarritan agertu den El Peli umoristak bakarrizketa eskainiko du gaur Ganbara tabernan. 23:00ak aldera hasiko da.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022320
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Patxi Frances: "Jarrera bikaina eta gogo asko dituen talde batekin aurkitu naiz" Igande honetan hasiko da traineru denboraldia, Zumaian jokatuko den KAE 1eko estropadarekin. Bertan izango da Zumaiako ontzia, aurredenboraldian erakutsitako itxura ona berresteko asmoarekin. Gaur aurkeztuko du Zumaiako Arraun Elkarteak au...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022321
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Zuzendaritzak batzar orokorra egin du datorren ostegunean, hilaren 19an, Brankan arratsaldeko 7terdietan. Urteko balantzea aurkeztuko du eta bazkideei azaltzeko deia luzatzen zaie.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022322
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Pedro Etxeberria bigarren izan da Hiru Haundiak mendi lasterketan Hiru Haundiak izeneko mendi lasterketa jokatu zen larunbatean. 100 kilometroko ibilbidean, hiru mendi igo behar zituzten: Gorbea, Anboto eta Aizkorri. Pedro Etxeberria bigarren izan zen 11 ordu, 14 minutu eta 36 segundoko denborarekin. 10,10 kilometro or...
cc-by-sa 3.0