id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
zumaiaguka_0022523 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Dena eman dute Telmo Deuneko mutilek asteburuan jokatu den kanporaketan, baina aurkariak gehiago izan dira eta arrauneko maila gorenari agur esan dio Zumaiak, zortzi denboraldi egin eta gero.
Azken hilabetean buru-belarri prestatu dute mailari eusteko kanporaketa, eta helburua lortzeko itxaropena ere bazuten, baina azk... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022524 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaia Flysch Trail lasterketak 3.000 euro bildu ditu aurten Aspanogi elkartearentzat. Joan den ostegunean egin zuten ekitaldia, eta bertan izan ziren ere zozketako saridunak. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022525 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Olagarroa prestatzeko modu berritzaileak sustatu nahi dira Olarro Eguneko lehiaketa gastronomikoarekin. Aurten 17 errezeta berri aurkeztu dira eta epai-mahaiak Olarru Sub elkartearena jo du onenatzat: Loreak tenpuran, plantxan egindako olagarroz eta patata kremaz beteta. Argazki bilduma honetan dauzkazue Olarro Egunean... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022526 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Motax1 (4:33,03) emakumezkoetan eta Eterna (4:07,07) gizonezkoetan izan dira Olarro Eguneko VII. banderaren irabazleak. Guztira 50 taldek hartu dute parte, 25 txandatan banatuta. Gizonezkoetan ehunenekoek erabaki dute bandera Eternaren alde, iazko irabazle Nahi ta ezin (4:07,73) taldearen kalterako. Hemen daukazue estr... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022527 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Goizeko 10:30ean hasiko da Olarro Eguneko batel estropada. Guztira 49 taldek hartuko dute parte, 25 txandatan banatuta. Aipatzekoa da emakumez osatutako inoiz baino talde gehiago daudela aurten, 13, hain zuzen ere. Horrela gelditu dira txandak: | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022528 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Mila metroko finalean hartu du parte Duisburgeko Munduko Txapelketan, Espainiako selekzioko K4-ean. Lehen bosten artean sailkatu eta dominetatik gertu egotea espero zuten, baina finalean ez dute aukerarik izan. Lehen metroetatik nahikoa atzeratuta gelditu dira eta ezinezkoa izan zaie burura gerturatzea. Azkenean, zortz... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022529 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ugalde-Xanet Imaz eta Arrieta-Ander Imaz, Dinastia Etxabeko irabazleak
Ugaldek eta Xanet Imazek 22 eta 11 irabazi dute gazteen mailako finala, Etxebarria eta Iruretagoienaren aurka; nagusien mailan, Arrieta eta Ander Imaz izan dira aurtengo irabazleak, Urretabizkaia-Azpitarte bikotearen aurka 22 eta 17 irabazita. Hemen... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022530 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Dagoeneko zabalik dago judo ikastaroan izena emateko aukera. Kodaore Judo Taldeak eskainiko du eta kiroldegian edo 646872994 telefonora deituta eman behar da izena. Bost urtetik gorakoentzat da, adin mugarik gabe. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022531 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Larunbatean, hilak 31, kontzertua eskainiko du Ahuntzaren Gauerdiko Eztula taldeak Itzurun tabernan, 20:00etatik aurrera. Irailaren 7an, berriz, Nevermind hirukotearen txanda izango da, leku eta ordu berean. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022532 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gure kostaldetik gertu bizi diren zetazeoak ikusteko irteera antolatu du Algorri Interpretazio Zentroak irailaren 7rako, Udalaren laguntzarekin. Irailaren 4ra arte eman daiteke izena. Hemen daukazue informazio zehatzagoa: Egitaraua
• Nahi izatekotan prismatikoak, argazki makina eta bideo kamera eraman.
Prezioak itsason... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022533 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Iritsi da denboraldiko estropadarik garrantzitsuena. Datozen bi igandeetan Kontxako Banderan lehiatzeko aurrena sailkatze estropada gainditu behar da gaur, eta han izango dira Zumaiako bi traineruak. Gizonezkoentzat aukera ona izango da mailari eusteko kanporaketako aurkariekin indarrak neurtzeko; Kontxarako sailkatzea... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022534 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bera Bera-Leon emakumezkoen eskubaloi partida jokatuko da larunbatean Lubakin
Pulpo eskubaloi klubak antolatzen duen udako torneoa ez da aurten jokatuko (kadete mailako Espainiako txapelketako fasea antolatzeko eskatu ziren laguntza guztiak), baina horrek ez du esan nahi aurten ez dela jokatuko Zumaian goi mailako esku... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022535 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | www.geozumaia.net ataria sortu du Udalak turismo informazioa eskaintzeko
Zumaiako Udalaren turismo Sailak webgune berria du: www.geozumaia.net. Webgune honen bidez, mapa batean kokatuta turismo informazioa eta herriko hainbat datu datu eskuratu daitezke lau hizkuntzatan: euskaraz, frantsesez, gazteleraz eta ingelesez.
... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022536 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Igandean, abuztuaren 4an, zabalduko da Bertil Lagerström artista suediarraren omenezko Hurrengo tabernArte erakusketa, herriko 15 tabernatan. Inaugurazioa Inpernupen egingo da, eguerdiko 12:30ean. Handik abiatuta, poteoa egingo da tabernaz taberna, erakusketako obrak ikusiz. Arratsaldean, 19:00etan, Bertili buruzko pro... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022537 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aurrekanporaketen fasea gaindituta, ostegunean jokatu dira Dinastia Etxabe txapelketako final-laurdenetako lehen bi partidak. Gazte mailan, Etxebarriak eta Iruretagoienak egin dute aurrera, Larrañaga eta Erasuni 22-15 irabazita; nagusien mailan, Dorronsoro eta Urruzola izango dira finalaurrekoetan, Etxanizek eta Aizpur... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022538 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hemen kontsulta dezakezue abuzturako antolatu diren kultur eta jai ekitaldien egitaraua: | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022539 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Lo imposible' pelikulako musikaren egilearekin solasaldia antolatu da igande eguerdian
Lo imposible in concert kontzertua zuzenduko du musikaren egile Fernando Velazquezek berak igande gauean (22:00etan, Maria eta Josen). Ekimen berezi hau biribiltzeko, aurrez, igande eguerdian (12:30ean), bere lanari buruzko hitzaldi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022540 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur, ostirala, Naufragoak dantza garaikideko ikuskizuna aurkeztuko du Dantzaz Konpainiak Itzurun hondartzan, 21:30ean, Musika Jaialdiko egitarauaren barruan. Joseba Sarrionandiaren testuetatik eta, besteak beste, Mikel Laboak eta Jabier Muguruzak, baita Ken Zazpi eta Deabruak Teilatuetan taldeek ere sortu izan duten m... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022541 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Composición vertical argazkiagatik emango dio epai-mahaiak Zumaiako XXV. Argazki Lehiaketako lehen saria. Bigarren saria Jorge Murgiondok eskuratu du eta hirugarrena Manu Barreirok. Zumaiar onenaren saria Imanol Manterolarentzat izan da. Hemen ikus dezakezue Indurainen argazki irabazlea. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022542 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaur, abuztuak 1, abesbatzarako idatzitako musika herrikoiarekin gozatzeko aukera izango duzue 22:00etan San Pedro parokian izango den kontzertuan. Gure blogean aurkituko duzue ekitaldi honen berri zabalagoa ( ). | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022543 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Samba Dzanga taldearen kontzertua Itzurungo kantinan egingo da ziur aski
Bossa Novako abestien bertsioak egiten dituen Samba Dzanga talde gipuzkoarrak kontzertua emango du gaur Zumaian. Itzurunen egitekoa zen kontzertua, baina azken egunetan izaten ari den eguraldi kaxkarrak bultzata, kantinako sabai azpian egingo da z... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022544 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Joan den asteazkenean 81 urteko gizonezko zumaiar bat atera zuten uretatik, Itzurunen. Ordubete luzez bere onera ekartzen saiatu ondoren, erietxera eraman zuten, oso larri. Zoritxarrez, Felix Arrizabalagak ezin izan du egoera gainditu eta hil egin da. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022545 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jasone Etxebeste, Mikel Emezabal, Carlos Casadó eta Marixi Sesmak osatzen duten klarinete laukoteak Italiako Assisi hirian joko du gaur. Kontzertu honen bezperan, iaz egin bezala, jendaurreko entsegu bat eskaini duten Valentin Manterolaren estudioan. Bertan grabatu genuen bideo hau. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022546 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ohiko moldeak hausten dituen musikari horietako bat da Joseba Irazoki. Joan den ostiralean Zumaian eskaini zuen kontzertua, Erribera kalean, Inpernupek bere urteurrena ospatzeko ekarrita. Argiako kazetari Axier Lopezek begizta.net blogean egin du kronika, argazki ederrekin eta bideo batekin lagunduta. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022547 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaia Salegik beste bi bandera irabazi ditu, eta Telmo Deuneko mutilek bi estropada on egin dituzte, datorren igandean etxean jokatuko duten estropadari begira konfiantza hartzeko. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022548 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lasterketaren argazki erreportajea osatu dugu Distira Argazkia Elkartearekin elkarlanean. Bi bilduma bereiztu ditugu, bat lasterketa motzerako eta bestea luzerako. Erreportajean parte hartu duten argazkilariak: Joseba Etxabe, Idoia Zearreta, David de Llodio, Alaitz Solaberrieta, Luis Alkorta, Peio Romatet, Marian Zubia... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022549 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Uztailaren 21ean korrituko da Zumaia Flysch Trail mendi lasterketa. Horren harira, zenbait sari zozketatuko ditu antolakuntzak. Txartel bakoitzak 50 zentimo balio du eta ateratzen den diru guztia Aspanogi elkartearentzako izango da. Asteburu honetan ere txartelak saltzen arituko dira.
1. saria: Aste bat Kantabrian, its... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022550 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Uda honetan euskara ikasteko diru-laguntzak eskatzeko epea irekita da uztailaren 15a bitartean. Jarraian duzue informazioa eta diru-laguntzak eskatzeko eskuorria.
Ohiko ikastaroak, ikastaro trinkoak edo barnetegietakoak lagunduko dira diruz, aurrez aurrekoak
Ikastaro trinkoak dira egunean 3 ordutik gorako ikastaroak (3... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022551 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eskultura eta pintura lotzen dituen erakusketa zabalduko du Keixetak larunbat honetan Debako Santa Maria elizako klaustroan. 'Barneratzeko guneak' du izena erakusketa honek eta uztailan eta abuztuan egongo da ikusgai, asteartetik larunbatera 11:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 19:00etara; igande eta jaiegunetan 17:00e... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022552 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Koldobika Jauregi eskultorearen eta Juan Ramon Llavori argazkilariaren arteko elkarrizketa jasoko du Alkizako Ur mara museoak uztailaren 6tik irailaren 15era bitartean. Erakutsiko diren Jauregiren eskulturak 1985 eta 1986. urteetan egindakoak dira. Erakusketa larunbatean zabalduko da, 17:00etan. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022553 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kirol Patronatuko irudia hautatzeko lehiaketaren irabazlea Deñe Izaga zumaiarraren lana izan zen, eta sari gisa Zumartianen 300 euroko opari txartela jaso du Iñaki Ostolaza Udalako Kirol Batzordeburuaren eskutik. Gogoratu, aurkeztutako beste lanak jaso nahi dituztenek, uztailaren 15era bitartean dute aukera: astelehene... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022554 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Berez Kristobal Deunaren eguna asteazkenean ospatzen bada ere, Narruondoko bizilagunek eta bisitariek ostiraletik izango dituzte sankristobaletan parte hartzeko aukera. Aurten, gainera, eskaintza handitu egingo da: Festa batzordeko egitarauaz gain, Gure Ametsa elkarteak bere egitaraua prestatu du.
17:00etan, umeentzako... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022555 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Greban dauden Otezurik langileek Donostiako egoitzetako langileen laguntza jaso dute
Azken asteetan gertatu bezala, greban dauden Otezuriko langileak egoitzaren aurrean kokatu dira, eta txilibitu eta megafonoen bidez protesta egiten aritu dira. Gaurkoan greban dauden Donostiako egoitza batzuetako langileen bisita izan ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022556 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 1.- AURREKO BILERAKO AKTAREN ONARPENA, BIDEZKO BADA: (66. zbkia - 2013.05.29)
2.1.- 2012KO ZUMAIAKO UDALEKO ETA 2012KO SAN JUAN EGOITZAKO KREDITU ALDAKETEN JAKINARAZPENA
2.3.- SAN JUAN EGOITZAKO 2012KO AURREKONTUAREN ITXIERA JAKINARAZTEA,
2.4.- MUSIKA PATRONATUKO 2012KO AURREKONTUAREN ITXIERA JAKINARAZTEA,
2.5.- KIROL ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022557 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Alde Zaharrean trafikoa moztuko da astelehen eta asteartean pelikula baten grabazioak eraginda
Uztailaren 1ean eta 2an "8 apellidos vascos" izeneko pelikulako eszena batzuk grabatuko dia udaletxe inguruan. Hori dela eta, 08:00etatik 20:00etara trafikoa moztuta egongo da Angeles Sorazutik udaletxera bitartean eta inguru... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022558 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Etxean edo auzoan konposta egiteko interesa dutenek ikastaro labur bat egin behar dute (ordubetekoa). Ikastaroan bertan konpostagailua emango zaie. Zumaian uztailaren 4an egingo da, 19:00etan, Algorri zentroan.
Konpostaren planaren 3. fasean kokatzen dira ikastaro horiek. Lehendabiziko fasean bisitak egin zaizkie 2005a... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022559 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Mikel Alvarez: "Kudeaketa eredu berri baten aurrean egon beharko genuke"
Mikel Alvarez Yeregi (Zumaia, 1955) elkarrizketatu du Berria -k Osakidetzaren 30 urteko bideaz, egungo egoeraz eta etorkizuneko ereduez.Osakidetza «hasiera-hasieratik» ezagutzen du Mikel Alvarez Yeregik (Zumaia, 1955). Araba, Bizkai eta Gipuzkoako... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022560 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Poxpolo eta konpainia pailazoek bi saio eskainiko dituzte ekainaren 29an, larunbatean, Aita Mari zinean. 17:00etan izango da lehen saioa eta 19:00etan bigarrena. Sarrerak aurrez salgai daude turismo bulegoan, 2 euroan. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022561 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ikasturte amaieran ere, Elena Arbonies Musika Eskolako klarineteko ikasleak beste arrakasta bat lortu du; Musikenen goi mailako musika ikasketak egiteko eskaintzen ziren bi plazetako bat lortu du. Durangokoa bada ere Txori Txiki Musika eta Dantza eskolan burutu ditu ikasketak eta urte guztian egin du Zumaiarako bidea. ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022562 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Musika Eskolako ikasle helduen kontzertua, Bandaren entsegu lokalean.
Musika eta Dantza Eskolako ikasle helduek kontzertu bat eskeiniko dute musika eskolako bandako aretoan ekainaren 19an, asteazkena, 19:30ean.
Bestetik, ekainaren 20an, osteguna, akordeoi kontzertua izango da musikeneko ikasleen eskutik 19:30ean Koment... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022563 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiak Herriarteko zesta punta txapelketako finalak jokatuko ditu, larunbatean, Tolosan
Hirugarren urtez jarraian Zumaiako Kirol Elkarteko Xistera saileko pilotariak Herriarteko zesta punta txapelketako irabazle izateko aukera dute. Finalak larunbatean, ekainaren 22an, jokatuko dira Tolosako Beotibar frontoian, goizek... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022564 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Alex Odriozola zumaiarrak asteburuan Donostiako Zurriola hondartzan jokatutako bodyboardeko Euskal Zirkuituko lehen proba irabazi du. Ondorioz, lidergoan jarri da.
Hasiera batean proba irabazteko faboritoak Antonio Ortiz eta David Perez baziren ere, gazte zumaiarrak sekulako finala jokatu zuen eta proba irabaztea lortu... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022565 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Lehengo astean Segovian antolatu den "X Congreso Nacional de Patrimonio Geológico" kongresuan aurkeztu zuen Euskal kostaldeko geoparkeak bere hautagaitza eta ondare geologikoko komisioko zuzendaritza batzordeak aho batez onartu zuen proposamena.
20 urte dira Espainiako geologia elkartearen barruan Ondare geologikoa ike... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022566 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Udalekutako gurasoen bilera egingo da asteazkenean Aita Mari zinean
Bihar, ekainaren 19an, udalekutako guraso bilera egingo dugu Aita Mari zine aretoan. Bertan hilabete osoan zehar egingo diren ekintzen berri emango da. Gurasoek beraien zalantzak argitzeko aukera izango dute, eta haurren taldekaketak jasoko dituzte (ze... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022567 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Nagusien Mahaiak antolatuta, Nagusien Astea egingo da gaur hasi eta astelehenera bitartean. Hitzaldiak, sari-banaketak eta mota desberdinetako festak izango dira egunotan.
18:00etan: Gizarte Egoitzan jokatutako lehiaketetako irabazleei sari banaketa. Jarraian, patatak errioxar erara emango da.
18:00etan: Hitza... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022568 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Alai auzategian asteburuan izan diren festen baitan lehiaketa gastronomikoa egin zen. Parte-hartzaileek paella bat prestatu behar zuten. Epaimahaiaren iritziz irabazleak Olaia, Ainhoa eta Ainize izan ziren masaildun paella batekin. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022569 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Nairobitarra. Munduko ipuinak' izeneko jolasa zozkatu dugu Baleikeko bazkideen artean.
Zorionak irabazleei. Jolasak asteartetik aurrera jaso ahal izango dituzue Alondegian. Eskerrik asko parte hartzeagatik eta hurrengo zozketara arte. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022570 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Ludoteka zabaldu zenaren 20. urteurrena bete da aurten. Horren harira antolatutako ekitaldien artean, atzo, osteguna, argazki erakusketa zabaldu zen Oxford aretoan. Gaur ikasturte amaierako festa egingo da beheko plazan eta datorren larunbatean ospakizunetako egun handia izango da.
20 urte hauetan ateratako ar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022571 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaia Salegi Jatetxea Ondarroan izango da igandean, lehiaketa ofizialetatik kanpoko estropadan
Zumaia Salegi Jatetxeak lanean segitzen du traineruetako denboraldi ofiziala prestatzen. Neguan oso lan ona egin eta gero, ate joka ditu Euskotren liga (sailkatuta dago, iazko garaile izateagatik) eta Gipuzkoako liga. Aurret... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022572 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Gaztetxeko epaituen aldeko elkartasun kontzertua egingo da Torreberri Gaztetxean
Erkibe zaharra okupatzeagatik herriko gazte talde bat isunak ordaintzera behartu zuen epaitegiak. Isun hori ordaintzen laguntzeko elkartasun kontzertua izango da, gaur, ostirala, Torreberri gaztetxean. 22:00etan hasiko da eta sarrera 5 eur... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022573 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ekogras eta Urola Kostako Udal Elkartea kanpaina bat ari dira bultzatzen azken 9 hilabetetan olioaren birziklatzea sustatzeko. Kanpaina horren barruan, Asier Kidam magoak emanaldiak eskainiko ditu, ekainaren 15ean (larunbatean), Zarautzen eta Zumaian. Zumaiakoa 16:30etik 20:30era izango da eta Alai auzategian eta Zuloa... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022574 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aurten ere antzerki tailerra eman du Esti Curielek. Han aritu diren ikasleek hainbat sketch antzeztuko dituzte kurtso amaierako erakustaldi bezala igande honetan, 19:00etan hasita, Komentuan. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022575 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aizarnabalen asteazkenean jokatutako bakarkako erlojuaren aurkako Gipuzkoako Txapelketan, bi zumaiarrek maila ona erakutsi zuten.
Aitor Olaziregi (Viveros San Anton) seigarrena izan zen. Beroa egiten zuen 19:15ean, hidratatu egin behar zen eta indarrak ondo neurtu 14,9 kilometroko ibilbidea osatzeko, eta azken maldara ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022576 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Nairobitarra. Munduko ipuinak' jolasa zozkatuko dugu bazkideen artean
Argiak ateratako jolas hau 0 eta 8 urte bitarteko haurrentzat zuzenduta dago eta mundua ezagutzeko zortzi ipuinez osatzen da.
Hiru ale ditugu gure bazkideen artean zozkatzeko. Parte hartzeko nahikoa izango da mezu bat bidaltzea helbidera. Sarituen i... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022577 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Urola Kostako aek-k hiru ikastaro antolatu ditu uda honetarako. Hasiera mailakoak Azkoitian eta Zarautzen emango dira; EGAkoa, berriz, Zumaian. Ikastaroak iragartzeko bideo hau prestatu dute. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022578 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Intza Martin Egañak aipamen berezia jaso zuen Gipuzkoako eskolarteko bertsolari txapelketan
Gipuzkoako eskolarteko XXXI bertsolari txapelketa egin zen orain aste batzuk eta Zumaiako gazte batek aipamena jaso zuen sariak banatzerakoan. Intza Martin Egaña izan zen epaimahaiak aipatu zuen. Zumaiako Herri Eskolako 4. maila... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022579 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 2013-1014 futbol denboraldian Realaren entrenatzaile izango den Jagoba Arrasateren inguruan mila eta bat artikulo eta elkarrizketa ari dira argitaratzen Gipuzkoako egunkariak. Realeko jubenil taldea entrenatzen zuen bitartean, matematikako irakaslea izan zen Arrasate Zumaiako Herri Eskolan. Horren inguruko erreportajea... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022580 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Bi zumaiar gaur Aizarnazabalen jokatuko den erlojuaren aurkako Gipuzkoako txapelketan
Aitor Olaziregi (Viveros San Anton) eta Eider Unanue (Caja Rural), bi txirrindulari zumaiar izango dira gaur Aizarnazabalen jokatuko den Joxe Larrarteren oroimenezkoan, edo erlojuaren aurkako Gipuzkoako txapelketan.
Gizonezkoetan 2013... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022581 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Kostako errepidea itxiko dute pelikula bat grabatzen arituko direlako
'Ocho apellidos vascos' pelikula grabatzen dihardute Euskal Herriko zenbait herritan. Pelikula horretarako irudi batzuk grabatuko dituzte gaur, asteazkena, Zumaiatik hurbil, kostako errepidean. Grabazio hori dela eta, Zumaia eta Getaria arteko errepi... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022582 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Goizean egin den bisita gidatu batean parte hartu dutenek izango dute zer kontatua. Bisitarako erabili duten Jonny Maracas ontziak hondoa jo du kirol portuaren sarreran. Nahikoa komeri izan da ontzia hondarretatik ateratzeko. Azkenean, Larrañaga anaiak hurreratu dira beraien motorrarekin eta soka batekin lotuta, tiraka... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022583 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Itsasora ateratzen direnek gauza bitxiak aurkitzen dituzte. Batzuk igerian ari zen basurde batekin egin zuten topo. Ramon Larrañagak urrutitik zetorren buia bat aurkitu zuen orain gutxi. Hain urruti, Atlantikoko beste ertzetik zetorrela, Floridatik hain zuzen ere.
Florida Keys National Marine Sanctuary erakundearen Fac... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022584 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolako ikasleek kontzertua eskaini zuten ostiral arratsaldean, Torreberriko atarian. Soul eta funk musikak entzun ziren eta ez ziren falta izan James Brown, Stevie Wonder edo Jimi Hendrixen egokitzapenak. Bideo hauetan duzue han izandako. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022585 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Europako Geoparkeen Asteko egitarauaren baitan, asteazkenean 'Nortzuk izan ginen eta nortzuk gara' izeneko ekimena burutu zen Alondegian. Horren bidez, Geoparkeko hiru herrietako euskarazko ahozko ondarea ezagutarazteaz gainera, bertako euskaldun zaharrek oraintsu arte izan dituzten ohitura eta bizimodua erakutsi zen.
... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022586 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako dendariek eta Zumartian plataformak antolatuta, Merkataritzaren astea egingo da Zumaian ekainaren 1etik 8ra bitartean. Zozketak, deskontuak eta haur eta gazteentzako jolasak izango dira.
Aste horretan 3.000 euro banatuko ditu Zumaia Elkarteak saritan. Elkarteko dendetan erosketak eginda, 'arraspatu-irabazi' de... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022587 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Asteburu honetan 'Objetivo: la Casa Blanca' akziozko pelikula estatubatuarra emango da Aita Mari zinean. Gaur 22:15ean izango da saioa, bihar 19:30 era 22:15ean, eta igandean eta astelehenean, ikuslearen egunean, 19:30ean. Jarraian duzue pelikularen trailerra. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022588 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eguraldiak zapuzten ez badu, gaur, maiatzak 31, ostirala, Txori Txiki musika eta dantza eskolako ikasleen rock kontzertua izango da kofradian, 19:30ean. Bertan, musika tresna ezberdinez osatutako taldeak ( gitarra, pianoa, baxua, bateria, flauta, saxofoia, ahotsa) 70eko hamarkadako funk estiloko abestiak joko dituzte, ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022589 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ingurumenarekin lotutako ekitaldi ugari izango dira datozen egunotan
Hitzaldiak, tailerrak, argazki rallyak... Ingurumenarekin lotutako ekitaldi ugari izango dira Zumaian datozen egunotan.
Gaia: gure ibaien inguruko informazio zabala azaltzen duen erakusketa ibiltaria.
Izena-ematea: aurretik 943 14 31 00 telefonora dei... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022590 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Grampian Scepter' izeneko ontzia uretaratu du gaur Astilleros Balenciaga enpresak. 18:00ak aldera izan da eta arazorik ez du izan. Uretaratu eta berehala Sarauneko moilara lotu dute.
Gaur uretaratutako ontzia orain hilabete ingurutik Zumaiatik joan zen 'Grampian Sovereign'-en bizkia da. 83 metroko luzera du eta 18 met... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022591 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Amaitu da Txileko proba Alex Urangarentzat. Hirugarren mangako azken txanda jokatu da orain gutxi (atzo zen jokatzekoa, baina atzeratu egin zuten) eta Alex hirugarren izan da, 12,13 punturekin. Aurretik sailkatu dira Dave Hubbard hawaiarra (14,71 puntu) eta Dallas Singer australiarra (13,83 puntu). Txanda honetako lehe... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022592 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Irakasle holandarrak Maria eta Jose Ikastetxean eleaniztasuna inguruko esperientziak ezagutzen
Jai giroan ospatuko dute gaur Maria eta Jose Ikastetxean Joakina Deunaren Eguna
Frisia Herbehereetako hamabi probintzietako bat da eta probintzia honetako Lehen Hezkuntzako 19 irakasle UPV-EHU unibertsitatearen kanpusean aurk... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022593 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Eguraldiak kontrakorik erabakitzen ez badu, Broadwayera eta Cabaret girora eramango gaitu Astindu taldeak bere azken ikuskizunarekin. 'Broadway-Cabaret' honen estreinaldi hau Maiatza Dantzan ekimenaren baitan kokatzen da.
Bihar gauean izango da ikuskizuna. Dantzari eta aktoreak 22:30ean abiatuko dira Kofradiatik kaleji... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022594 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Astelehenean hasi ziren Zumaiako itsasadarraren dragatze lanak. Gaur egun arranpla parean ari dira lanean, baina Portuen Zuzendaritzako arduradunen esanetan, itsasadar osoa garbituko dute.
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika sailak Obras y Dragados Aldamis S.A. enpresari esleitu zion martxoan itsadarrar... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022595 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Distira argazki taldeak antolatuta, Udaberriko argazki rallya egingo da Zumaian, ekainaren 1ean, Urola ibaiaren inguruan.
3. Modalitatea: Argazkiak digitalean, koloretan eta JPEG formatoan.
7. Argazki txartelaren deskarga: Argazkiak txarteletik deskargatu
argazkiak hartuko dira kontuan lehiaketarako, baina ez dira zenb... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022596 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiak zilarrezko eta brontzezko domina bana eskuratu ditu Gipuzkoako trainerilla txapelketan
Gipuzkoako trainerilla txapelketak jokatu ziren pasa den larunbatean Mutrikun. Zumaiako ontziek ez zuten txapelketarik irabazi, baina domina banakin itzuli ziren herrira.
Emakumezkoetan, senior mailan, bigarren izan zen Zumai... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022597 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Osteguneko dantza emanaldia bertan behera geratu da eguraldiagatik
Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolak maiatzaren 23rako, osteguna, antolatuta zuen dantza emanaldia bertan behera geratuko da eguraldi txarra dela eta. Aurrerago, eguraldiaren arabera, jarriko da emanaldiaren data berria. Beraz, egun honetan dantzako kl... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022598 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Jose Ignacio Wert ministroak bultzatzen ari den hezkuntza lege berriaren proiektua (LOMCE) hizpide izango da maiatzaren 22an, asteazkena, 19:00etan, Alondegia Kultur Etxean alderdi politikoen ordezkariekin burutuko den mahai-inguruan. Ekitaldia Zumaiako Maria eta Jose Ikastetxeak antolatu du ARGIA eta BALEIKE aldizkari... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022599 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Txileko Arica Challenge, IBA World Tourreko hirugarren proba, pasa den ostiraletik da abian, trialekin. 24 onenak, baina, gaur hasiko dira lanean, eta horien artean izango da Alex Uranga zumaiarra.
Alexek laugarren egin zuen apirilaren amaieran Australiako NSW South Coast Mobile Challenge proban, Grand Slameko bigarren... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022600 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Patxi Batzarrika: "Elkarlana areagotu egin beharko dugu baliabideei etekin handiagoak ateratzeko"
2005etik 2009ra bezalako gogotsu eta grinatsu heldu dio aro berriari Patxi Baztarrikak, Hizkuntza Politikarako sailburuorde lanetan. Euskararen egoera, Jaurlaritzaren lehentasunak, dirulaguntzak eta Tokikom bezalako elkarg... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022601 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ikastaroak eman nahi dituzten irakasle edo taldeei zuzendutako deialdia
Kultur etxeak herrian ikastaroak eman dituzten irakasle edo taldeei zuzendutako deialdia egin du.
Ikastaro berri hauek irail amaieran hasi eta ekaina bitartera luza daitezke, edo denbora tarte ezberdinetakoak ere izan daitezke, beti ere 2013/2014 i... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022602 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Irabaziak lortzeko asmorik gabeko kirol elkarte eta taldeei diru-laguntzak emateko 2013 urteko deialdia argitaratu du Udalak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Hemen irakurri ditzakezue deialdiko oinarriak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022603 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Larunbatean, maiatzaren 25ean Algorriko harraldea ezagutzeko doako irteera antolatuko du Algorri interpretazio zentroal. Ekintza herritar guztiei zuzendua dago eta aurrez izena ematea beharrezkoa da.
Irteera Algorri Interpretazio Zentroan hasiko da goizeko 11etan eta oinezko irteera bat burutuko da Algorriko senaira. F... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022604 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Ez oso ezaguna, baina zokormazoak, sanbartolomeak, Pollos Oiquina eta 1930eko Zarauzko bandera irabazi zuen tripulazioa eman zuen auzoak/herriak poeta bat ere ekarri zuen mundura: Antonio Arruti.
Mendigurenek bere blogean azaltzen duenez, Antonio Arruti 1882an jaio zen Oikian eta gazte hil zen, 1919an, 37 urte besterik... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022605 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Igandean, maiatzak 26, Xoxoteko eguna da eta zaletasuna sortzeko asmoarekin goiz buelta bat antolatu du Inda-Mendik. Attolaraino eramango ditu autobusak eta joan-etorria egingo dute. Irteera goizeko 8:30ean izango da Txomin Agirre kaitik. Helduek 6 € ordainduko dute eta haurrek 4 €. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022606 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | EAJ-PNVko udal taldeak bere iritzia eman du asteartean aurkeztu zen akordioaren inguruan. Ohar baten bitartez, Udaletxean bozeramaile jeltzalea den Montse Aranak positibotzat jo du akordioa eta Atez atekoaren aurka eta birziklapenaren aldeko plataformak "kontzientziazio lanean" izan duen "gizalegezko jokaera" azpimarra... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022607 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Infantil eta alebin mailetako Gipuzkoako txirrindularitza txapelketak jokatuko dira, gaur, Zumaian
Gaur, Korta industrigunean, infantil eta alebin mailetako Gipuzkoako txirrindulari txapelketak jokatuko dira. 16.00etan hasiko dira.
Hasteko, sailkapen lasterketak jokatuko dira: Gipuzkoa osoko infantil eta alebin maileta... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022608 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Pablo Gutierrez: "Azken fasean ez daude Espainiako zortzi talde onenak"
Hustuta aurkitu ditugu Lubaki kiroldegiko harmailak. Langile batzuek propio egun hauetarako muntatutako eserlekuak jasotzen ari ziren. Pulpoko bulegoan aldiz Pablo Gutierrez entrenatzailea aurkitu dugu, bakarrik, partidetako bideoak ikusten. Oraind... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022609 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Maiatza Dantzan saioak Alai auzategira heldu ziren larunbat arratsaldean. Pavis Beirasek zuzendutako dantza neoklasikoa eta garaikidearekin hasi zen ikuskizuna eta jarraian Janire Bracamontek gidatutako funky saioa izan zen. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022610 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Adinekoen egoitzetako langileek greba mugagabea hasi dute gaur. Zumaian Otezuri Zentroko eta San Juan Egoitzako langileek egin dute bat grebarekin; Eguneko Zentroa ez da grebara joango, hura kudeatzen duen Eulen enpresak hitzarmen berria sinatu berri du eta.
Eusebio Gurrutxaga plazan jarri dute akanpalekua Zumaiako ego... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022611 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Larunbateko arantza kentzeko egun batzuk beharko dituzte oraindik. Bartzelona menpean izan zuten lehen zati gogoangarrian, baina partida luze egin zitzaien bigarren zatian eta kataluniarrak sailkatu dira Espainiako zortzi onenen artean. Eskura izandako aukera galdu izanaren amorrua barruan izango dute oraindik. Baina m... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022612 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Aitortza batekin hasiko naiz: badakit diruak ez daukala aberririk, baina beste banku edo aurrezki-kutxa batzuekin alderatuta, oso urruti geratzen zait Banco Santander; ez ditut bertako langileak ezagutzen, ez naiz inoiz sartu sukurtsal barrura, baina sartzeko gogo handirik ere ez daukat, eskaparatean jarri berri duten ... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022613 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Hilaren 30eko Greba Orokorrera begira, larunbatean (maiatzak 11) Gazte Greba Komitea izango da Torreberri Gaztetxian, 11.00etan. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022614 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zarauzko Mantisa rock taldeak 'Hondarrak' abestirako egin duen bideoklipean Zumaiako irudiak tartekatu dituzte. Itzurungo eta Santiagoko hondartzetan grabatutako irudiak ikus daitezke. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022615 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Esku pilota txapelketa herrikoiaren bigarren jardunaldia jokatuko da gaur
Binakako esku pilota txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko da gaur, 18:30etik aurrera. Eguraldi ona egiten badu Odieta frontoian jokatuko da; bestela, euria eginez gero, Herri Eskolako frontoian. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022616 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaia Cuban Boxing klubeko bi boxeolari bihar gauean (22:00etan) Astigarragako kiroldegian egingo den boxeo gauan lehiaketuko dira. Manuel Davila 'Lito' (63,5 kilo) welter pisuan arituko da; Iker Arriola (75 kilo), aldiz, pisu ertainean. Biek ere Donostiako Boxing Club Anoetako aurkariak izango dituzte. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022617 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | 'Iron man 3' pelikula estatubatuarra emango da asteburu honetan, Aita Mari zinean. Robert Downey, jr., Scarlett Johansson eta Gwyneth Paltrow ditu aktore protagonistak. Gaur 22:15ean izango da saioa, bihar 19:30ean eta 22:15ean, eta igande eta astelehenean (ikuslearen eguna), 19:30ean. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022618 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Loreen erabilera terapeutikoaren inguruko hitzaldia, gaur, Alondegian
Carmen Romanellik loreen erabilera terapeutikoaren inguruko hitzaldia emango du, gaur, 18:30etik aurrera, Alondegian. Saioa gaztelaniaz emango du. | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022619 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Elena Arboniesek bigarren saria eskuratu du Euskadiko Musikari Gazteen lehiaketan
Pasa berri den asteburuan Euskadiko VII. Musikari Gazteen Lehiketa egin zen Donostian, Francisco Escudero Kontserbatorioak antolatuta. Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolako Elena Arbonies klarinete ikasleak bigarren saria eskuratu zuen h... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022620 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Txirrindulari kadeteek lasterketa dute bihar Zumaian. Goizeko 10.15ean hasita 57,5 kilometroko ibilbidea osatuko dute. Zumaiako zeharbidetik bi itzuli eta ondoren hiru Zakila Bira eginda osatuko dute distantzia hori.
Aurreko larunbatean, Korta industrigunean, Naia Urbieta garaile izan zen. Alebin mailako lasterketan be... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022621 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Santiagoko eta Orroagako hondartzak garbituko dituzte larunbat goizean
Eskualdeko zenbat eragileek 'Garbiketa mundiala' izeneko ekimena antolatu dute. Edonork parte hartu dezake Santiago eta Orrua hondartzak garbitzeko kanpaina honetan.
Horretarako, larunbatean goizeko 10:30ean bi leku hauetara azaltzea besterik ez du.... | cc-by-sa 3.0 |
zumaiaguka_0022622 | zumaiaguka | Gipuzkoa | noticias | Zumaiako Kirol Patronatuak bere logotipoa aukeratzeko lehiaketa antolatu du. Lanak aurkezteko epea maiatzaren 31n bukatuko da.
Landuko den logotipoa Zumaiako Kirol Patronatukoaren aurkezpen irudi gisa erabiliko da, hau da, menbrete gisa, web orrian, informazio orrian, etab.
Logotipoaren diseinua eta erabilpen proiektut... | cc-by-sa 3.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.