id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
zumaiaguka_0022423
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zerua urdin egon da egun osoan, baina arratsaldean, bostak aldera, taosak herria estali du bat-batean. Bideoan ikus dezakezue Itzurunen nola sartu den.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022424
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Larunbat arratsaldetik etxean dira Juan Belmonten luiziak kaltetutako bizilagunak Ostiralean 15:00etan hasi ziren Talaimendiko malda egonkortzeko lanak eta larunbat eguerdirako bermatuta zegoen segurtasuna. Horrela, Juan Belmonte 51ko bizilagunek etxera bueltatzeko aukera izan ziren zuten larunbat arratsaldean, gau bat...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022425
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Irunen jokatu da piraguismoko Neguko Euskadiko txapelketa eta Itxas-Gain hirugarren sailkatu da taldeka.Jubenil mailan, Imanol Barruetabeña izan zen irabazlea, Unai Gereka laugarren, Unai Azkune zortzigarren, Kepa txapartegi bederatzigarren eta Martin Egaña 10. Nesketan maila berean, Irati Osa bigarren sailkatu zen eta...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022426
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Artadirako errepidea itxita dago zuhaitz baten erorketak eraginda Gauean zehar izandako haize-boladek zuhaitz bat bota dute Artadiko errepide alboan eta ondorioz bidea autoentzako itxita dago. Bertan dira Ertzainak eta abixua pasa diete Aldundiko arduradunei.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022427
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aspaldiko negurik gorriena izan dugu itsasoan. Bi hilabetez olatuen menpe egon ondoren, etorri da azkenean barealdia. Baleiken segimendu berezia egin diegu denboraleei, hamaika argazki eta bideo landu ditugu. Irudi ikusgarrienak aldizkarira ekartzeaz gain, galdera pare bat egin diogu gure buruari? Nondik datoz olatu ha...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022428
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Koldarrak antzerki taldeak Izan bedi emakumea antzezlana eskainiko du ostiralean Zumaian. Antzezlanak emakumeek jasaten duten diskriminazioaren inguruan hausnartzera bultzatu nahi du, umorea horretarako tresna erabiliz. Paradisuan kokatzen dira, eta Jainkoak gizona egin ondoren, honek emakumea behar du alboan. Sortzen ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022429
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako musika taldeak biltzen dituen kolektiboa da Dardara. Duela bi urte elkartu ziren interes amankomunak hobeto defenditzeko, eta martxoaren 15ean ospatuko dute bigarren urteurrena. Hemen daukazue egitaraua:
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022430
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskara, bestela ez gara hitzaldi zikloko hirugarren saioa izango da gaurkoa (18:30ean, Alondegian). Oraingoan, Zumaiari lotutako gaia aurkeztuko du Xabier Azkue Ibarbia euskara teknikariak. Herriko talde eta elkarteek kultura nola sortzen duten eta nola antolatzen diren aztertu du, batik bat euskararen ikuspegitik. Ho...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022431
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Aurtengo zikloaren bigarren hitzaldia Paula Kasaresen eskutik iritsi zaigu "Familia euskarari iraunarazteko estrategietan" izeneko solasarekin. Bere ahots goxoaz hainbat proposamen berri egin zituen familia transmisioaren inguruan, denak ere interesgarriak entzutera bildu ginenontzat. Euskara teknikari Josune Herrartek...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022432
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Viveros San Antonek asteburuan estreinatuko du errepideko denboraldia Errepideko denboraldia joan den larunbatean estreinatu zen, lehen lasterketa etxean izan genuen, baina taldeko ziklistek asteburu honetan emango dituzte lehen pedalkadak. Hemen Arritxu Iribarren informazioa: Txikienek Hondarribian dute larunbat arrat...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022433
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euriak egun osoan atertu ez bazuen ere, jende asko gerturatu zen atzo Alondegira mozorro lehiaketarako argazkia ateratzera. Ehundik gora argazki daude bi kategoriatan banatuta -bakarka eta bikotea alde batetik, taldeka bestetik-, publikoak onenak aukeratu zain. Bozketa igande eguerdiak zabalduko da baleike.com/lehiaket...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022434
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Asteartean sinatu zuten Sukia enpresak eta Zumaiako Udalak frontoiko obrak hasteko dokumentazioa. Hala, esleitutako oinarrietan zehaztu bezala, 18 hilabeteko epea du enpresak frontoia egiteko. Dagoeneko lur-saila hesituta dago eta hasi dira lehen lanak egiten.Frontoiaren diseinua Toki Arkitekturak egin du eta proiektua...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022435
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Telmo Deun Arraun Kirol Elkarteak batzar nagusia egingo du bihar, ostirala, 19:00etan lehen deialdian, eta 19:30ean bigarrenean, Branka aretoan. Hauxe gai zerrenda:
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022436
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Txikierdiko biribilgunea eta Narruondo lotzeko pasabidea eta bidegorria egiteko lanak direla eta, aldaketak izango dira trafikoan. Bihartik aurrera (otsailak 25), Narruondotik Zumaiara edo Zumaiatik Narruondora arteko ibilbidea egiteko saihesbidea erabili beharko da. Gaur egun Narruondotik saihesbidera zuzenean sartzek...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022437
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Lehenik eta behin, gure elkartasunik beroena adierazi nahi diegu TS Fundicioneseko langileei eta beraien senitartekoei. Sufritzen ari diren egoera honen aurrean babesa eman, eta, orain arte bezala, egingo dituzten mobilizazio guztietan bertan izango garela adierazi nahi diegu. Egoera tamalgarri hau ez da kasualitate hu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022438
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Baja ugarirekin hartu zuen parte larunbatean Orion jokatu zen Gipuzkoako Neguko txapelketan Itxas-Gain K.E. taldeak. Nahiz eta taldekide askok ezin izan zuten parte hartu, emaitza onak lortu zituzten piraguista gazteek eta taldeko sailkapenean hirugarren lekua eskuratu zuten. Jubenil mailan, Kepa Txapartegi hirugarren ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022439
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ostiralean egin zen ZISKEk antolatutako Surf Bideo Lehiaketaren bigarren ekitaldia, Tximista tabernan. Aurten 17 lan aurkeztu dira lehiaketara, estilo eta gai anitzekoak. Hemen ikus ditzakezue aurkeztu diren lanetatik hamahiru (besteak ezin ditugu erakutsi, arazo teknikoengatik edo irudi-soinu eskubideak tarteko). Batz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022440
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Erribera kalean eta inguruetan daude Zumaian banku eta aurrezki-kutxen bulegoak, zazpi bai, behintzat, baina aspaldian baten kristalerak emate dit atentzioa. Duela hilabete batzuk idatzi nuen Zumaiatik urruti zegoela Santander , eta horrelaxe eduki dute azken hilabeteetan. Orain, berria jarri dutenean, gerturatu eta ez...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022441
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
BIDEOA: "TSko langileak mendeku politika baten erdian aurkitzen gara" TS Fundicioneseko jabe nagusiek enpresa hondoratzeko estrategia betetzen ari direla salatu dute TSko langileek. Langileek garbi dute TSko jabe nagusi izan diren bi familien arteko mendekuaren biktima direla [ikus bideoa]."Sorazutarrak umiliatuta sent...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022442
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur, ostirala, Gune elkarteak antolatutako otoitz-meditazio saio berri bat izango da. Oraingoan Itziar Egiguren lagunak zuzenduko du. Ohi bezala, Foronda jauregian izango da 19:30etik 21:00ak arte, eta hurbildu nahi duen guztiarentzat irekia.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022443
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bihar, larunbata, jokatuko da Herri Lasterketaren 30. edizioa. Proba nagusia 17:00etan hasiko da, baina aurretik haur eta gaztetxoen lasterketak eta patinatzaileena jokatuko dira. Haurren lasterketak hasi aurretik (15:00etan) minutu bateko isilunea gordeko da joan berri zaigun Joxean Elortzaren omenez. Goizean ere hala...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022444
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zozkatu ditugu sarrerak gaur gauean (22:00etan, Aita Marin) Ondoko hilobiko tipoa antzezlana ikusteko. Hauek dira saridunak: Itziar Olaizola Martija, Ainhoa Aristi Legarra eta Joseba Ossa Altzibar. Aita Mariko lehiatilan izango dituzue bina sarrera zuen izenean.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022445
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bihar, otsailaren 14a, kanpaina berri bati ekingo dio Loewe lurrin-usainen marka ezagunak, eta iragarkietako protagonistetako bat izango da Iñaki Osa Goikoetxea puntista zumaiarra, beste zenbait kirolarekin batera. Hemen ikus dezakezue Iñaki ageri den bideoaren aurrerapena.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022446
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur zortzi, otsailaren 20an, bilera egingo da Alondegian 2014ko santelmoak antolatzen hasteko. Bilerara daude deituta proposamenak egin nahi dituzten elkarte, talde edo norbanakoak. Aurten jaiak apirilaren 25etik maiatzaren 4ra izango dira. Proposamenak aldez aurretik ere egin daitezke, kultur etxeko bulegora zuzendut...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022447
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udako udaleku irekietarako begirale eta koordinatzaile postuetarako izen emate epea ireki da Udako udaleku irekietan begirale eta koordinatzaile postuetarako hautaketa prozesuan izena emateko epea zabalik da. Atzo argitaratu ziren bi deialdiak Gipuzkoako Aldizkari ofizialean, eta gaurtik martxoaren 4a bitartean (astele...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022448
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Odietako etxebizitza tasatu eta Ardantzabideko babes ofizialekoetarako izen ematea zabaldu da Odietako udal babeseko sei etxebizitza tasatu izatera pasatu ostean, abian jarri du Udalak etxebizitza horietarako zozketa egiteko tramitea. Zozketa horrekin batera, gainera, Ardantzabiden eraikitzekoak diren beste 6 etxebizit...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022449
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Berri gogorra ekarri digu asteburuak. Maria eta Jose ikastetxeko irakasle Joxean Elorza hil da, 51 urte zituela. Zarauztarra bera, 30 bat urte zeramatzan Maria eta Josen eskolak ematen -1983ko irailean hasi zen-. Irakasle bereziki maitatua, konpromiso handia erakutsi zuen Zumaiarekiko, hainbat ekimenetan parte hartuz, ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022450
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Surferako igande paregabea izan zen atzokoa. Goizetik hasi eta ilunabarrera arte, olatu garbiak eta tenteak bata bestean atzetik, tarteka hego haizeak nahi baino zakarrago jo zuen arren. Izustarri parean harrotzen den olatuan saio zoragarriak egin zituzten surflariek, uretako motoaren laguntzarekin zein norbera kasara....
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022451
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Itsasgoraren ordu muga gaindituta, baina arazorik gabe uretaratu dute Astilleros Balenciagako langileek Playa de Ris itsasontzia, Moilaberrian bildutako jendetzaren begiradapean. Bermeoko armadore batentzako ari dira egiten, eta hegaluzeak arrantzatzeko erabiliko da. Oraindik ere lan dezente dago egiteko jabeari entreg...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022452
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
BIDEOA: "Badatorrela, badatorrela!", olatuak Parolpeko petrila gainditu zuenekoa Ez da ohikoa Parolpean, Talaipe parean, olatuek gainezka egitea, baina noizbehinka, itsaso oso handiarekin, gertatzen da. Asteartean, bazkalondoren, dozenaka lagun zeuden petrilaren atzean olatuei begira. Itsasgorarekin ikusgarri zegoen. H...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022453
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Jose Manuelen ibilerak liburuan kontatzen du Jose Manuelek berak ,haurra zela, nola Lehen Munduko Gerran urpeko batek itsasontzi bat hondoratu zuen Zumaia parean eta hurrengo egunetan kakahuete piloa iritsi zen kostaldera. Bada, Indian zamaontzi frantsesa zen hondoratutako itsasontzia, eta urpekariek badakite non dagoe...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022454
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eskubide sozialen gutuna ari dira lantzen Euskal Herriko hainbat gizarte eragile. Krisialdi ekonomikoaren aitzakian hainbat eskubide ari dira urratzen eta horri aurre egiteko gizarte berri baterako oinarriak bilduko dituen agiria osatzea da helburua. Bilera Brankan egingo da, gaur, 19:00etan.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022455
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako emakume arraunlariek igandean jasoko dute Sabino Arana saria Sari banaketa Bilboko Arriaga Antzokian izango da, 12:00etan. Sabino Arana Fundazioaren saria jaso dute, besteak beste, Indurainek, Athleticek eta Realak. Erkibe Elkarteak proposatu zion Zumaiako emakume arraunlarien hautagaitza Sabino Arana Fundazio...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022456
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaztetxearen epaiketa ordaintzeko bertso saioa antolatu dute, Arzallus eta Lujanbio tartean Gaur urtebete herriko 11 gaztek epaiketa izan zuten 2008ko uztailean Erkibe etxea okupatzeagatik . Epaiketa hartatik 300na euroko isunarekin atera ziren eta horri epaiketako eta abokatuen gastuak gehitu behar zaizkie. Zorrari au...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022457
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gorabeheratsua izan da aurtengo Kabalgataren antolaketa, baina azkenean, beste urtebetez, Zumaiako kaleetan izan dira Errege Magoak. Zaldiak uneren batean urduri jarri eta estuasunen bat izan duten arren, Kabalgata arazorik gabe amaitu da aurten ere. Orain balantzea egin eta aurrerantzean nola antolatu aztertu beharko ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022458
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Olatu handiak eragin ditu itsasoko denboraleak azken orduotan, eta hainbat kalte eragin ditu euskal kostaldean . Zumaian ez du aparteko txikiziorik egin -barraren aurrealdean pretilaren zati bat eraman du-. Atzo iluntzeko itsasgorarekin batera, errioan gora sartutako olatuek gainezka egin zuten arranpla eta moila ingur...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022459
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urteko azken egunean jokatzen da Biko lasterketa. Pixkanaka ari da errotzen kirolzaleen artean, eta aurten helduen 40 bikotek hartu dute parte. Mikel Etxeberria eta Ane Zulaika, eta Pedro Etxeberria eta Idoia Zearreta izan ziren azkarrenak (21:13), bi bikoteak elkarrekin helmugaratu zirelarik; Karlos del Pilar eta Maia...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022460
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
BIDEOA: Olatz Agirregabiria eta Haizea Aizpurua arraunlariak elkarrizketatu ditu Topatu.info-k Zumaiako arraunlari Olatz Agirregabiria eta Haizea Aizpurua elkarrizketatu ditu Topatu.info atariak. Emakume bezala kirol munduan nola sentitu izan diren azaldu eta euren bizipenak kontatu dituzte.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022461
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Datorren asteartean bat egingo dute Olentzerok eta Gomezagok, Zumaiako kaleetan haur eta helduekin bildu eta Gabon Gaua elkarrekin ospatzeko. Alai auzoan egingo dute bat, 18:00etan, eta handik kalejira egingo dute herri osoan zehar. Hemen ikus dezakezue Inpernupe Kultur Elkarteak iazko irudiekin prestatu zuen bideoa.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022462
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bikustik taldeak kontzertua emango du gaur gauean Itzurun tabernan Iluntzeko 20:00etan hasiko da Jon Gurrutxagaren Bikustik taldearen kontzertua Itzurun tabernan. Bideoan daukazue eskainiko dutenaren aurrerapena.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022463
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Igande honetan, abenduak 22, eguerdiko 12:30 emango dio hasiera Musika Bandak urtero data hauen inguruan antolatzen duen Elkartasun Kontzertuari, Maria eta Jose ikastetxeko aretoan. Urtero proiektu baten aldeko dirubilketa benefikoa egiten dute bandako lagunek. Aurten Zumaiako janari bankuaren alde izango da. Bertako o...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022464
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Herriko merkataritza sustatzeko hainbat ekimen jarri dituzte abian Gabon garairako Zumartian merkatari elkarteak eta Zumaiako Udalak. Ekimen indartsuenetako bat Gabonetako erosketa txartelena izango dira. Abenduaren 21 eta aurrera jarriko dira salgai turismo bulegoan ( 10:00etatik 14:00etara egunero, 25 eta 1ean itxita...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022465
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kiroletako Sabino Arana Saria Telmo Deuneko emakume arraunlarientzat Zumaiako emakume arraunlarientzat izango da 2013ko Sabino Arana Saria, kirol arlokoa, gaur Sabino Arana Fundazioak jakinarazi duenez. "Zumaiako Emakume Arraunlariak gizaldeari oztopoak gainditzearen eredu izateagatik", besteak beste. 1989tik banatzen ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022466
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ostiralean 40 urte beteko dira Carrero Blanco atentatuan hil zela. Francisco Franco Espainiako diktadorearen oinordekotzat zuten askok, baina ETAk 1973ko abenduaren 20an akabatu zuen, kotxea pasatzen ari zela lehergailua zartaraziz. Bada, Pello Etxabek gogora ekarri digu Franco eta Carrero Blanco bera Zumaiara etorri z...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022467
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urtarrilaren 5eko Kabalgataren aurretik Errege Magoek hainbat bisita berezi egiten dituzte, herriko edadetu eta gaixoei zuzenduta: San Juan eta Otezuri egoitzetara, eta hala eskatzen dute etxeetara. Beraz, haurren bat gaixorik egonez gero eta Erregeen bisita nahi izanez gero, 943861056 telefonora deitu eskaera egiteko.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022468
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur hasi eta igandera arte zabalik egongo da bigarren eskuko arropa eta jostailuen azoka, Alondegian, Inpernupe Kultur Elkarteak antolatuta. Gaur arratsaldean zabalduko dute, eta ostiraletik igandera goiz eta arratsalde.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022469
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Datorren ostegunean, hilaren 12an, Kultur Mahaiaren bilera egingo da, Alondegian, 20:00etan. Landuko diren gaiean artean: Gales-Euskal Herria, 2014rako kultur elkartrukerako proposamen bat, 2014ko aurrekontuak eta udal lokalak. Horiez gain, mahaiko kideek eraman ditzaketenak. Mahaia zabalik dago herriko kultur ekimenet...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022470
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Emagin taldeak eskainiko duen autodefentsa feminista eta jabekuntza ikastaroa antolatu dute Zumaiako Berdintasun Foroak eta Udalak, emakume, nerabe, gazte nahiz adinekoei bideratua. Ikastaroaren abenduaren 14an eta urtarrilaren 18an egingo da, Lubaki kiroldegian. Berdintasun sailean eman behar da izena (10 euro): gizar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022471
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Galizia aldean jokatu berri da Espainiako txakurkros txapelketa, eta lau zumaiar igo dira podiumera. Gizonezkoen senior mailan, Mikel Etxeberria izan da txapelduna, eta anaia Pedro hirugarren sailkatu da. Emakume beteranoen artean, Sonia Albarez bigarren izan da. Bizikletarekin jokatutako lasterketan, Jaime Olaizola tx...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022472
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Iñaki Basterretxea: "Ez ditzagun Txekian bilatu gurean falta diren euskaldunak" Iñaki Basterretxeak irabazi du aurtengo Julene Azpeitia Saria, Seca e Salgada ipuinarekin. Angel Gallorentzat izan da bigarren saria (Galduta) eta Leire Aranoren More edo... ipuina izan da Zumaiako onena - www.zumaia.net/juleneazpeitia -. S...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022473
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Joanito Dorronsorok jarriko dio txapela Bertsolari Txapelketako irabazleari Abenduaren 15ean izango da XVI. Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala Barakaldoko BEC-en. 13.500 bertsozaleren aurrean arituko dira Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Igor Elortza, Sustrai Col...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022474
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Berri txarra heltzearekin bat, zure begi distiratsuekin gogoratu gara, Manu. Ondo gogoan daukagu hautsez betetako Erkibe zaharraren atea bota eta egun gutxira bertara egin zenuen bisita. Ilusio handia nabari zitzaizun begietan, gaztez inguratuta han ibili zinen nongo konponketak egingo, non zure ekarpen edo opariren ba...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022475
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Herriaren alde beti lan isila egiteko prest, hutsune handia utziko du gure artean Manuel Mari Garatek. Eremu askotan eragin du Manuel Marik: lan munduan, Zumaian kooperatibismoa bultzatu zuen eta Egurko sortu, beste hainbat bazkiderekin; euskararen eta kulturaren alde ere lan handia egin zuen, besteak beste, bertso esk...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022476
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Dagoeneko banatu dira Errege Magoen kabalgatarako lanak, eta laguntzaile gehiagoren beharra ikusi da. Horregatik, Udalak dei egiten die herritarrei parte har dezaten. Zehazki, 16 lagun behar dira urtarrilaren 5ean Kabalgataren ibilbidea zaintzeko, eta beste hamar lagun danborra jotzeko. Informaziorako edo izena emateko...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022477
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako sei taberna-jatetxek hartuko dute parte Geoparkearen pintxo lehiaketan Asteburu honetan, larunbat eta igandean, egingo da Flysch & Karst pintxo lehiaketa Geoparkea osatzen duten hiru udalerrietan -Zumaian, Deban eta Mutrikun-. Guztira, 20 taberna-jatetxek hartuko dute parte, eta herritarrek gustukoen duten pin...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022478
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Adingabeen zaintza eta heziketa egokiak bultzatzeko taldekako aholkularitza saioak antolatu dituzte Zumaiako Udaleko Gizarte Zerbitzuek. Hasiera batean aste honetan hastekoak baziren ere, abenduaren 9an izango da lehen saioa. Interesa dutenek, oraindik ere eman dezakete izena Brankan. Familia barruan, adingabeen hezike...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022479
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Bihar, ostirala, Hamlet antzezlana ikusteko aukera izango da Aita Marin. Hiru lagunentzako bina sarrera zozkatu ditugu mezua bidali diguzuen Baleikeko bazkideen artean. Hauek dira saridunak: Saridunak: Leire Arano, Libe Osa eta Anton Garikano. Sarrerak Aita Marin bertan izango dituzue, zuen izenean.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022480
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Larunbatean aurkari gogorra hartuko du Pulpok Lubakin (16:30ean). Sailkapeneko bigarren postuan dago Arrasate, oso talde sendoarekin.Joan den astean 33-23 galdu zuten zumaiarrek Zaragozan, eta une honetan sailkapeneko 14. postuan daude zazpi punturekin, Urdaneta eta Romoren aurretik. Bestela, Pulpoko gainontzeko taldea...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022481
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gabonak gainean dauzkagu eta seguru batek baino gehiagok Olentzero edo Erregei GPS aparailu bat eskatzeko asmotan dagoela. Sastrakas taldeak GPSa erabiltzen ikasteko oinarrizko ikastaroa antolatu du. Ikastaroak urtarrilean jarraituko du, hiru saiorekin. Lehen bi saioetan GPSa konfiguratzen erakutsiko dute, oinarrizko e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022482
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Parrokiako kanpandorreko erlojuak denbora bat zeraman matxuratuta, eta gaur goizean jarri dute berria. Parrokiako zaintzaile Miguel Angel Urangak azaldu digunez, aldatu berri duten erlojua modernoa zen, elektronikoa. Ez du denbora gehiegi iraun, 2002an jarri zuten eta. Haren aurretik Gasteizko Murua enpresak egindako e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022483
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskarazko hedabideentzat elkarlanerako proposamena landu du Tokikomek "Bakarka txikiak eta ahulak gara, baina indarrak batuz gero Euskal Herriko komunikazio talde indartsuena era dezakegu euskaraz lan egiten dugun komunikabideok" . Hori da Tokikomek aste honetan aurkeztu duen gogoetaren abiapuntua. Euskal hedabideen e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022484
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Eusko Jaurlaritzak iragarri berri du Zumaiako kirol portua Euskadiko Kirol Portuen sarean integratu nahi duela. Neurriak izan ditzakeen ondorioez galdetu du PSEk Eusko Legebiltzarrean, batik bat, lanpostuen inguruko kezka azalduz. Gaiak soka pixkat ekarri du zenbait komunikabidetan, eta guk gure buruari galdetu diogu: ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022485
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
'Suite diskoa' aurkeztuko dute larunbatean Musika Bandak eta San Pedro Abesbatzak Suite disko grabatu berria aurkeztuko dute larunbatean Zumaiako Musika Bandak eta San Pedro Abesbatzak, San Pedro parrokian 20:30ean eskainiko duten kontzertuan. Elkarlanaren fruitua da Suite, urriaren 13an Andoaingo Garate estudioan grab...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022486
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Antonio Tapia hil da, 17 urtez musika bandako zuzendari izandakoa Antonio Tapia Cortes hil da, 69 urte zituela. Zumaiako Musika Bandako zuzendari izan zen 1980tik 1996ra. Banda bertan behera gelditu zen 1970ean eta Tapia arduratu zen berriro martxan jartzeaz, 1980an. Bandako zuzendaritzaz gain, musika eskolaz, txistula...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022487
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Landarbaso Abesbatzak Iker Gonzalezen 'Iparragirre abila dela...' estreinatuko du Datorren larunbatean, azaroak 23, Errenterian kontzertu berezi bat burutuko da bertako Orereta Ikastolaren 50. urteurrena ospatzeko. Andra Mari Abesbatza, Erreteriako Musika Banda, Ereintza Dantza Taldea eta Kukai Datza Taldeez gain, Land...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022488
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gure Esku Dago ekimena aurkeztuko dute larunbatean, erabakitzeko eskubidearen alde Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea oinarrizko eskubide demokratikoa dela defendatzen duten herritar guztiak erakarri eta bildu nahi ditu Gure Esku Dago herri ekimenak. Joera politiko guztietako herritar soilen bilgune izan nahi du, ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022489
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Datorren igandean, azaroak 24, goiz buelta bat antolatu du Inda Mendik zaletasuna sortzeko. Oraingoan Jaizkibeldik Pasai Donibanera egingo dute ibilbidea. Irteera goizeko 8:30ean izango da Txomin Agirre kaitik. Helduek 6 € ordainduko dute eta 4 € haurrek. Izena emateko goiko estankora deitu behar da (943860357), ostira...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022490
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Hilario Urquia artistaren margolanak ikusi ahal izango dira gaur arratsaldetik aurrera Alondegiako Oxford aretoan. Erakusketa abenduaren 4ra arte egongo da zabalik, astelehenetik igandera, 18:00etatik 20:00etara.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022491
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Urtaroetara jolastuko dugu? antzezlana aurkeztuko du Cantinelas teatro konpainiak igandean, sei hilabete eta hiru urte arteko haurrei zuzenduta. Bi saio egingo dituzte -12:00etan eta 13:00etan- 25 minutukoa bakoitza. Aita Mariko aforoa mugatua denez, pare bat gomendio-eskaera egin ditu kultura sailak: -Adinaren kontua ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022492
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Datorren asteartean, hilak 19, bilera egingo da Errege Magoen Kabalgata antolatzen hasteko (Alondegian, 19:00etan). Lanak banatu eta taldeak osatuko dira. Edozein argibidetarako, edo taldeetan izena emateko, jo lasai Alondegia kultur etxera
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022493
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Gaur gauean (22:00etan) Hitzak antzezlana ikusteko aukera izango da Aita Mari aretoan. Baleike Kultur Elkarteko bazkideen artean hiru lagunentzako bina sarrera zozkatu ditugu. Hauek dira saridunak: Joseba Amilibia, Esther Osa eta Axier Lopez. Sarrerak Aita Marin bertan izango dituzue, zuen izenean. Zorionak! Tratu txar...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022494
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Asteburuan Thor, el mundo oscuro pelikula ikusi ahal izango da Aita Mari aretoan, larunbat, igande eta astelehenean -gaur, ostirala, antzerkia dago-. Hemen daukazue trailerra.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022495
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Larunbatean hasi eta hilaren 30era arte sei kontzertuz osaturiko egitaraua prestatu du Udal Musika Patronatoak Xixili Eguneko ospakizunen aitzakian. Lehen kontzertua Jesus Martin Morok organo-jole eskainiko du, bihar, larunbata, parrokian (20:30ean). Hemen daukazue egitarau osoa:
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022496
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Barakaldoko finalerako txartelak amaitu dira jada; ez dago sarrerarik ez turismo bulegoan eta ezta txapelketako webgunean ere. Zumaiako Bertso Eskolak jakinarazi nahi die Oiartzungo saiora joan nahi duten bertsozaleei sarrera lehenbailehen hartzea komeni zaiela www.bertsosarrerak.eu webgunean, berehala bukatzeko arrisk...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022497
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Janari bilketa kanpaina zabala egin nahi du Gipuzkoako Elikagaien Bankuak hilaren 29an eta 30ean, baina jendea falta zaie saltoki guztietara iristeko. Ordutegia: Egunean lau orduko hiru txanda izango dira: 10etatik 14etara; 14etatik 18etara eta 18etatik 22etara. Tokia: Gipuzkoako hipermerkatu eta supermerkatu handiak, ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022498
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Euskarazko saiakera saria irabazi du Jon Sudupek Oi, Europa! lanarekin. Hainbat filosofok Europari buruz esandakoa eta egilearen gai berari buruzko gogoeta pertsonalak biltzen ditu liburuak. Europaz aritzean, Euskal Herria hartzen du aintzat. Miguel Unamuno saiakera saria irabazi zuen iaz lan horrekin. [ berria.info ]
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022499
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Tokiko hedabideen bilgune Tokikom eta Euskadi Irratiaren arteko lankidetza hitzarmenari esker ordu erdiko leihoa zabaldu zaio astelehenero Euskadi Irratiko Mezularia saioan tokian tokiko informazioari (18:30etik 19:00etara). Baleikek aukera izan du jadanik bi saiotan parte hartzeko, atzo arratsaldekoa berriena. Baleike...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022500
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Behobia-Donostia lasterketaren prestakuntza psikologikoa lantzeko tailerra Dozenaka izango dira aurten ere Behobia-Donostia lasterketan parte hartuko duten zumaiarrak. Prestakuntza fisikoaz gain garrantzitsua da alde psikologikoa ere lantzea, baina kirolari afizionatuen artean ez dago ohiturarik. Gabeziari konponbidea ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022501
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Kartzela zigorra ezarri dio epaileak Nagore Garciari, 20.000 euroko bermearekin Gaur goizean deklaratu du Nagore Garciak Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Eloy Velascoren aurrean, Herrira-ren kontrako operazioan atxilotutako beste hamahirurekin batera -gainontzeko laurek arratsaldean deklaratuko dute-. Nagore Garc...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022502
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Alemaniako jairik ezagunena Zumaiara iritsiko da asteburuan. Oktober fest izango dugu Beheko plazan ostiraletik igandera. Garagardoak, txerri ukondoa, saltxitxak, txukruta eta beste hainbat jaki dastatu ahal izango dira jatetxean bertan eta kanpoaldean jarriko den karpan. Ostiralean, 18:00etan zabalduko da Oktober fest...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022503
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Datorren urriaren 20rako ikasturte berriko lehen irteera antolatu du Ludotekek, Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserrira.Bidaia autobusez egingo da; irteera 10:00etan izango da Ludotekatik eta itzulera 18:00etan. Izena emateko epea urriaren 7tik 11ra zabalduko da (plaza mugatuak). Helduek 20 euro ordaindu beharko dute eta ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022504
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
64 urtetik gorako pertsonen ongizate fisiko eta mentala hobetzea da gizarte zerbitzuetatik bultzatutako Tipi Tapa programaren helburu nagusia, Horretarako, herri mailan aktibitate fisikoa bultzatu nahi dute: ibilaldi osasungarriak, herri zirkuitoak, taldeko ekintzak... Beheko Plaza Elkartean (astelehenetik ostiralera, ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022505
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Larunbatean (17:00) korrikalari tropela bilduko da berriro Zumaian Zakila Birako 20 kilometroak egiteko. Ibilbidean ez dago aldaketarik: irteera eta helmuga Erribera kalean izango dira; herrian buelta bat eman ondoren, Arroa Behetik Iraeta aldera joango dira, handik Aizarnazabal eta Oikiara eta Beduatik Zumaiara. Tomas...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022506
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Neguko arropa erosteko aukera zabaldu du Zumaiako Zikloturista Elkarteak Zumaiako Zikloturista Elkarteak neguko arropa erosteko aukera zabaldu du. Udarako arroparekin alderatuta, diseinuan aldaketa txiki bat izan da. Honako aukera hauek izango dira:- Negurako txaketa termikoa (75€) - Manga luzeko entretiempoko maiota (...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022507
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Datorren ostiralean, urriak 4, Gune elkartearen denboraldi berria hasiko da. Azken urteetan bezala, hilaren bigarren ostiralean meditazio saioa izango dugu eta laugarren ostiralean solasaldia. Aurten landuko dugun gai orokorra "Ekologia eta Espiritualtasuna" izango da.Ostiral honetan Txema Ormazabal lagunak zuzenduko d...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022508
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Herrira kolektiboaren kontrako operazioa aztertuko da ez ohiko plenoan Alkateak ez ohiko plenoa deitu du bihar ostegunerako Herrira kolektiboko 18 kideren atxiloketa eztabaidatzeko. Batzarra 18:15ean hasiko da. Bestalde, Zumaiako Ezker Abertzaleak atxiloketen inguruko hausnarketa plazaratu du prentsa ohar bidez. Jarrai...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022509
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Preferente mailako Zumaiakoko mutilek 3-1 irabazi du Aita Marin jokatutako denboraldiko lehen partida, Elgoibarren aurka. Neskek ere partida bikaina osatu dute, Eibarren aurka 5-1 irabaziz.Lehen jardunaldian Arrasatetik puntu bat ekarri eta gero, larunbatean izan zuten etxeko estreineko partida preferenteko mutilek. El...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022510
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Flysch, haitzen hitza dokumentala dvd euskarrian argitaratu berri du Geoparkeak . Dagoeneko turismo bulegoan eta Algorri Interpretazio Zentroan eros daitezke. Gure partetik, bost ale dauzkagu Baleike Kultur Elkarteko bazkideen artean zozkatzeko. Ondorengo galderari erantzun eta bidali zure datuekin batera -bazkidearen ...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022511
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Herrira-ren kontrako operazioan atxilotutakoak askatzeko eskatu dute manifestazioan Herrira mugimenduaren kontrako operazioan atxilotutako Nagore Garcia zumaiarra eta beste 17 lagunak askatzeko eskatu zuten atzo iluntzean herriko kaleetan zehar egindako manifestazioan. Protesta ekintzek segida izango dute datozen egune...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022512
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Xabier Kalparsororen heriotzak argitu gabe jarraitzen du hogei urte eta gero Hogei urte joan dira, eta oraindik galderak dira erantzunak baino gehiago Xabier Kalparsororen heriotzaren inguruan. 1993ko irailaren 23an Durangoko udaltzainek atxilotu zuten; handik, Indautxuko (Bilbo) polizia etxera eraman zuten, eta ondore...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022513
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ikasturte berria antolatzen ari dira Urola Kostako AEK euskaltegian eta jakinarazi dutenez izena emateko azken egunak iritsi dira. Hilabete hasieran hasi zuten matrikulazio kanpaina eta orduz geroztik Euskara praktikoa leloa lau haizetara zabaldu dute. Datorren asteazkenean, irailaren 25ean amaituko da AEK euskaltegian...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022514
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ostiralean, hilak 27, Egurra ta kitto!, The fridays crew eta Never surrender taldeen kontzertua izango da Torreberrin, 22:00etatik aurrera -sarrera, bost euro-.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022515
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Azaroan Barne adierazpenaren txokoa jarriko da martxan, eta bertan pintura eta buztin tailerrak eskainiko dira, antolatzaileek jakinarazi dutenez "Arno Sternek "hezkuntza sortzailea" izenaz ezarritako baldintzetan oinarrituta. Hemen daukazue bidali diguten oharra:Hezkuntza sortzaileak persona bakoitzaren adierazpen egi...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022516
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Udalaren kultur batzordeak bilera ireki bat antolatu nahi aurtengo abenduko jaiak antolatzeko. Bertara gonbidatuta zaudete jai hauetarako proposamenak dituzuen talde, eragile edo herritarrak gonbidatuta zaudete. Bilera eguna: urriaren 4ean, ostirala, 19:00etan Alondegia kultur etxean. Bilerara etorri ezin baina ideia e...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022517
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Zumaiako Musika eta Dantza Eskolak antzerki tailerrean izena emateko epea luzeatu du, irailaren 25era arte. Interesa duzuenok telefono zenbaki honetara dei dezakezue: 943 86 11 83.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022518
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Ingelesa eta frantsesa praktikatzeko tertuliak martxan dira berriro Kabi tabernan. Astelehenean, hilak 23, ingelesezkoa egingo dute; frantsesezkoa, berriz, asteazkenean. Tertuliak 19:00etan hasiko dira, eta nahi duen orok har dezake parte.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022519
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
K1eko estropada zuen lehen erronka Xabier Osa piraguistak beteranoen Munduko Txapelketan, eta ezin hobeto atera zaizkio gauzak. "Estropada oso ondo joan da, aurreko urteetan beti aurretik izan ditudan aurkari batzuk atzean utzi ditut aurten, eta bigarren amaitu dut. Zilarrezko dominarekin oso pozik nago". Bihar, ostegu...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022520
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Itxas-Gaineko piraguista Xabier Osa Danimarkara joan da, asteazkenean eta ostegunean beteranoen Munduko Txapelketan parte hartzera, maratoiko distantzian. Bakarkako lana egingo du lehenik (K1), eta ostegunean bikotea osatuko du Valladolideko Luis Medranorekin. "Aurten k1eko proban inoiz baino parte-hartzaile gehiago iz...
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022521
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
Manoli Eizagirreri -2.125 zenbakia- egokitu zaio arraunlari beteranoek Olarro Egunean zozkatutako saskia. Atzo jaso zuen saria, arraun elkartean Migel Mari Zubimendiren eskutik.
cc-by-sa 3.0
zumaiaguka_0022522
zumaiaguka
Gipuzkoa
noticias
"Irabazi ala galdu, ez dakigu ze ingo deun, baina gure bihotzian beti dago Telmo Deun...", hala dio Jon Maiak idatzitako kantak. Astebetean irabaztearen gozoa eta galtzearen gazia, biak probatu ditugu Zumaian; horiek dira kirolaren gatza eta piperra. Baina ez da garrantzitsuena. Entzun abestia eta gora animo horiek!
cc-by-sa 3.0