id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
BERRIA_0024534 | BERRIA | Euskadi | noticias | Oinezko bat zendu da, auto batek harrapatuta, Muskizen MUSKIZ. Errepide ezbehar larria izan zen atzo iluntzean Muskizen (Bizkaia). Auto batek 70 urteko gizon bat harrapatu, eta oinezkoa bertan hil zen. Udaletxe inguruan izan zen harrapaketa. Ertzaintza ikertzen ari da, istripua zerk eragin zuen argitzeko. Beste hiru ha... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024535 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ohartu gabe, errepublika berri bat hasi da dirdirka aste honetan mundu zabalean. Beste batzuok oraindik udako arropa negukoagatik aldatzekotan gauden bitartean, Barbadosek, ez bat eta ez bi, estatuburuz aldatzea erabaki du.
Kokatzeko: Antilletako uhartetxo bat da Barbados, Goierriren antzekoa tamainaz, baina eguraldi h... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024536 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hasiera batean aurreikusi baino garestiago irtengo zaie erakundeei Bilboko geltoki berria. Izan ere, 350 milioi euro inguruko inbertsioa izango zela aipatu zuten iaz. Atzo, berriz, ordaindu beharreko kopurua 450 milioi eurokoa izango dela aipatu zuten. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024537 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zuzendaria: Michel Hazanavicius. Aktoreak: Guillaume Schiffman, Jean Dujardin, Berenice Bejo, John Goodman. Herrialdea: Frantzia. Iraupena: 100 minutu.
Cannesen ezustekoa eman ondoren, Zabaltegi-Perlak sailean estreinatu da Michel Hazanavicius frantziarraren azken lana. Espioitza filmen parodiei esker arrakasta eta osp... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024538 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iurrebaso iparraldeko "gizarte bizitzan erroturik" dagoela oroitarazi du EIPK-k Jon Iurrebasoren atxiloketaren kontra azaldu da Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboa. Ohar batean, kolektiboak gogorarazi du Iurrebasok urteak daramatzala Ipar Euskal Herrian bizitzen, "agerian, bertako gizarte bizitzan erroturik, eta medi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024539 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lopezek uste du Rubalcaba dela "bakea kudeatzeko bermea" Azaroaren 20ko Espainiako hauteskunde kanpainako Bizkaiko bere ekitaldi nagusia egin du gaur PSE-EEk, Bilboko antzoki batean -1.200 lagun bildu ditu-, eta Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakari eta PSEko idazkari nagusiak adierazi du Alfredo Perez Rubalcaba ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024540 | BERRIA | Euskadi | noticias | Biktimen justiziarako eskubidea aldarrikatu du Vidal-Abarcak Ana Maria Vidal-Abarca ETAk 1980an hil zuen Jesus Velascoren alargunak, «biktimek justiziarako duten eskubide ukaezina» aldarrikatu du, Arabako Aldundiak egindako omenaldian. Atzo 32 urte, hil zuen ETAk Miñoien buru zena, eta horregatik egin zuten haren aldek... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024541 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bi hildako eragin ditu galdara baten leherketak Cintruenigon Nafarroako larrialdi zerbitzuek leherketaren gaineko abisua jaso zuten atzo, arratsaldeko hirurak aldera. Cintruenigoko Arias Doktorearen kalean eztanda izan zela ohartarazi zuen herritar batek.
Leherketaren ondorioz, bi hildako izan dira eta beste hiru lagun... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024542 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nola diren gauzak... lehengo asteazkenean Durangoko Azokako standa muntatzera nindoala, Euskadi Irratia entzuten joan nintzen. Han, Baionan irekitzera doazen Ikea berriari buruz eta dendari txikiei egingo dion kalteetaz hitz egiten zen. Ohikoa den bezala, denda txikietan erosteko gonbita egiten zen. Kuriosoa da gai bat... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024543 | BERRIA | Euskadi | noticias | Dagoeneko irmoa da Europak 'Bateragune auziaz' emandako epaia Espainiako Estatuak ez du Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Bateragune auziaz emandako epaiaren kontrako helegitea aurkeztu, eta, ondorioz, sententzia irmoa da. Hala, defentsari aukera bat zabaldu zaio Espainiako Auzitegi Gorenean berraztertze helegitea au... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024544 | BERRIA | Euskadi | noticias | Apirilaren 9an amaitu zen Espainiako Gobernuak funtsezkoak ez diren jarduerei geratzeko duela bi aste eman zuen agindua, eta Aste Santuko oporraldiaren ostean, gaur berriro milaka langile lantokira itzuliko dira. Egoera martxoaren 14tik aurrera izan zena izango da berriro bihartik. Dekretu horretan, konfinamendua ezarr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024545 | BERRIA | Euskadi | noticias | 15 milioi euroko aurrekontua du urtegiko eskuin hegala egonkortzeko lanen bigarren faseak
Esako urtegiko eskuin hegala egonkortzeko lanen inguruan xehetasunak eman ditu gaur Ebroko Ur Konfederazioko presidente Xavier de Pedrok, Esan bertan. Jakinarazi duenez, 500.000 metro kubo material kendu dute orain arte, baina ber... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024546 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ametsak gutxi iraun zuen. 1986ko apirilean, NATOri buruzko erreferendumetik hilabete eskasera, Oxfordeko unibertsitateko mintegi batean elkartu ziren Txema Montero abokatu eta HBko kidea, Andoni Monforte EAJko diputatua, eta Lord Carrington, garai hartan NATOko idazkari nagusia zena. Raymond Carr historialariak antolat... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024547 | BERRIA | Euskadi | noticias | Beste astebete luzatu dute 'mozal legearen' erreforma prozesua Espainiako Kongresuko Mahaiak 39. aldiz luzatu du mozal legearen erreforma proposamenari zuzenketak aurkezteko epea. Beraz, Espainiako Gobernuko koalizioko kideek gutxienez beste astebete izango dute zuzenketa bateratu bat aurkezteko. Erabakia ez da izan EA... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024548 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ban: "Azken urteetan ez da benetako urratsik egin gatazka amaitzeko" NBEko idazkari nagusia atzo heldu zen Tindufeko kanpalekuetara , eta bertan SEAD Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko buru Mohamed Abdelazizekin bildu zen, besteak beste. Gaur Bir Lehlun izan da Ban. Errepublikaren sorterritzat dute hura saharar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024549 | BERRIA | Euskadi | noticias | Markei eutsi eta berriak sortu. ETB1 katerako formatu askotako saioak ari dira prestatzen datorren denboraldirako
ETB1 katerako formatu askotako saioak ari dira prestatzen datorren ETBko udako programazioan ez da berrikuntza handirik izango, proiektu berriak udazkenerako gordeko baitituzte. Uztail amaiera arte iraungo ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024550 | BERRIA | Euskadi | noticias | Egoera epidemiologikoak okerrera egin duela eta, neurri gehigarriak iragarri ditu Eric Spitz Pirinio Atlantikoetako prefetak. Ostatuei dagozkie gehienak: 22:00etan itxi beharko dute ostatuek; ordu horretatik aitzina ezinen dute eramateko alkoholik saldu, eta musika ezinen dute ozen jarri irekita dauden bitartean. Jatet... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024551 | BERRIA | Euskadi | noticias | Elorzak dio Hondakinen Plana berritzen ari direla, baina errauste planta baztertu gabe. Zaborrak kudeatzeko prozesuaren azken urratsa erraustea izango dela esan du Donostiako alkateak
Elorzak dio Hondakinen Plana berritzen ari direla, baina errauste Zaborrak kudeatzeko prozesuaren azken urratsa erraustea izango dela Gi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024552 | BERRIA | Euskadi | noticias | AMSTERDAM. Errusian garatu duten txertoa aztertzen hasi da EMA Sendagaien Europako Agentzia: Sputnik V deitua. Segurtasunaren, eraginkortasunaren eta kalitatearen «azterketa jarraitua» egingo duela jakinarazi du erakundeak. Txertoak %92ko eraginkortasuna duela baieztatu du The Lancet aldizkariaren artikulu batek, eta j... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024553 | BERRIA | Euskadi | noticias | Agirre, Egaña eta Colina adimen artifizialari buruz ariko dira gaur Bilbon LITERATURA. Katixa Agirre idazleak eta Andoni Egaña eta Sustrai Colina bertsolariek Hiru idazle, erronka bat: geroa izeneko mahai inguruan parte hartuko dute gaur, Bilboko BBK Kuna gunean. Geroa hemen zikloaren barruan egingo dute solasaldia, et... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024554 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ez zuten elkar ezagutzen, baina nahikoa izan dute bi hitz egin eta pilotari eta baloiari ukitu batzuk ematea, hizketaldi goxo bat edukitzeko. Marta Unzue Bartzelonako futbolariak eta Maite Ruiz de Larramendi pilotariak elitearen bi aurpegiak irudikatzen dituzte. Biak dira erreferente beren kiroletan, eta berdintasunare... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024555 | BERRIA | Euskadi | noticias | Goizeko egunkariak tabernako terrazako mahai gainean. «Egun on. Zer da berri?». Ttotte Dargi tenorez iritsi da hitzordura. Lehen gauza: zabalik dagoen egunkariari begiratu dio. Kazetaria da, alabaina. Jean Grenet Baionako auzapezaren elkarrizketa. Bortxaketen aurka dagoela dio tituluan. «Hori gutxienez erran behar zuen... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024556 | BERRIA | Euskadi | noticias | Harriturik utzi gaitu Aranzadi Zientzia Elkarteak egin deskubrimendu eta iragarpenak. Irulegiko eskuak jakin-mina piztu eta hautsak harrotu ditu non-nahi. Zeltak, galiarrak eta berantiartasunak txokoan utzi eta zorioneko izan gara oraingoan! Pieza ederra eta ezohikoa, jadanik eman dira aditzera haren gaineko datu tekni... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024557 | BERRIA | Euskadi | noticias | 'Tobin zerga' aztertzeko eskatu dio Europak NDFri. Hainbeste arazo sortu ostean finantza sektoreak ekarpena egin behar duela uste du Durao Barrosok
Hainbeste arazo sortu ostean finantza sektoreak ekarpena egin behar Finantza transakzioei zerga bat ezartzea -Tobin zerga deitua- jada ez da utopia, ez da pentsaezina. Euro... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024558 | BERRIA | Euskadi | noticias | Opus Liricaren eta Musikeneren artean landutako lehen opera, prest Opus Lirica opera konpainiak eta Musikene Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegiak bat egin dute Gioachino Rossiniren Errauskine opera aurkezteko. Viktoria Eugenia antzokian emango dute, maiatzaren 13an eta 14an, Europako hainbat hiritan arrakasta h... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024559 | BERRIA | Euskadi | noticias | Konpondu gabeko «irregulartasunak» egonagatik, martxan segitu du Zallako zabortegiak. Zalla Bairentzat, Zaldibarkoa amildu zenetik handitu egin da kamioi trafikoa Las Lagunas hondakindegian.
Zallan (Bizkaia) konturatu dira azkeneko urtean handitu egin dela kamioien trafikoa Las Lagunas zabortegiaren bueltan. «Oso nabar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024560 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gaurtik igandera aukeratuko dute nor izango den Ahal Dugu-ko idazkari nagusia Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Ahal Dugu-n Roberto Uriarteren lekukoa hartuko duen idazkari nagusia aukeratzeko prozesuan dira. Gaurtik igandera bozketan parte hartzeko izena eman duten 15.000 lagunek bozkatu ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024561 | BERRIA | Euskadi | noticias | EAEn %10 jaitsi da azken bost urteetan tabakoaren kontsumoa Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila pozik azaldu da tabakoaren aurkako legea zenbateraino betetzen ari den ikusita. Gainera, azpimarratu du legeari esker azken urteetan tabakoaren kontsumoak nabarmen egin duela behera. Azken bost urteetan %10 jaitsi da tabakoaren... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024562 | BERRIA | Euskadi | noticias | %70. Antisorgailuak erabiltzen dituzten andrazkoak.
EAEn 15-49 urte arteko andreen %70ek erabiltzen dute antisorgailu klaseren bat. Erabiltzen ez dutenen artean, denak ez daude haurdun geratzeko arriskuan: batzuek, hain justu, nahi dute. Beste batzuek ez dute erabiltzen ez dutelako gizonekin sexu harremanik, edo atzera... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024563 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bost gizon atxilotu dituzte indarkeria matxista egotzita IRUÑEA. Genero indarkeria delitua leporatuta, lau pertsona atxilotu zituzten atzo Nafarroako lau herritan. Zehazki, Poliziak Tafallan, Milagron, Artaxoan eta Burlatan eraman zituen atxilo gizonezkoak. Burlatan udaltzainek egin zituzten atxiloketak; gainerako hiru... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024564 | BERRIA | Euskadi | noticias | DONOSTIA. Auzo Laguneko garbitzaileak Euskadiko Kutxak euren lanaldia %35 txikitzeko hartu duen erabakiaren kontra elkarretaratuko dira gaur, eguerdian. Ipar Kutxarekin egindako «bat egitea lagun», garbitzaileei lanaldia murrizteko neurria hartu du kutxak. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024565 | BERRIA | Euskadi | noticias | DONOSTIA. Sare herritarra PSE-EEko Gipuzkoako diputatu Rafaela Romerorekin bildu da, alderdiekin egiten ari diren bilera sortaren barruan. Sarek jakinarazi duenez, Salatzen dut kanpainaren eta preso eta iheslarien inguruko proposamenen berri eman diote. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024566 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ernegatu egiten ninduen hasieran. Ohitu naiz. Gasolindegira joan eta zure autoari gasolina zeuk bota beharra amorragarri zitzaidan. Esku baldarrekoa naiz eta behin baino gehiagotan erregai laprastadaren bat isuri izan dut galtza-barrenetan. Baina baldarra izateko eskubidea behintzat ez digu inork ukatuko. Pipertuta ord... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024567 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bilbon gizon bat atxilotu dute, bikotekidea jo duelakoan Ertzaintzak 48 urteko gizonezko bat atxilotu du gaur goizaldean Bilbon, bikotekidea jo duelakoan. Emakumezkoa Basurtuko ospitalera eraman dute, zaurien ondorioz.
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailetik adierazi dute Bilbo Zaharra auzoko kale batean izan dela ust... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024568 | BERRIA | Euskadi | noticias | Woods nagusitu da Galizian, eta Vacek Arabiar Emirerri Batuetan TXIRRINDULARITZA. Aurrera doaz O Gran Camiño itzulia eta Arabiar Emirerri Batuetakoa. Galizian Michael Woodsek irabazi zuen Ezaroko gainean, eta lider jarri da sailkapenean. Jon Barrenetxeak (Caja Rural) mendiko elastikoari eutsi zion. Arabiar Emirerri Bat... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024569 | BERRIA | Euskadi | noticias | Munduko orkestrarik onenetakoaren sortzaile eta zuzendaria da Ivan Fischer. Musika munduaren farfaila ez du gustuko; musika bera soilik. Etengabe «ikasten» ari dela azaldu du, irakasten duen bitartean.
Azken hamarkadan Donostiako Hamabostaldian sarrien egon dena da Budapest Festival Orchestra (BFO). 2009, 2011 eta 2014... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024570 | BERRIA | Euskadi | noticias | MENDIA. HIMALAYA. «Taldekideei zor diet bizirik itzuli izana». Edurne Pasaban eta Alex Txikon Katmandura eraman zituzten atzo, helikopteroz. Ongi bidean, gaur edo bihar iritsiko dira Zaragozako erietxera, dituzten izozteetatik osatzera.
Edurne Pasaban eta Alex Txikon Katmandura eraman zituzten atzo, helikopteroz. Ongi ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024571 | BERRIA | Euskadi | noticias | Espainiako Kongresuak behin betiko onartu du haurrak eta nerabeak indarkeriatik babesteko legea
Tramite guztiak igarota, Espainiako Kongresuak behin betiko onartu du gaur haurrak eta nerabeak indarkeriatik babesteko legea. Haurrei babes handiagoa eskainiko zaie sexu abusuen kasuan, baita indarkeria matxista pairatu dut... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024572 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ikurrinari omenaldia egin diote Oteitzako jaietan, PSNk udaletxetik kendu ostean
OTEITZA. Nafarroako Sinboloen Legeari men egin, eta ikurrina Oteitzako Udaletik kentzea erabaki du aurten PSNko alkatetzak. Atzo hasi ziren jaiak Lizarraldeko herri horretan, eta ikurrinari omenaldi jendetsua egin zioten herriko plazan hai... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024573 | BERRIA | Euskadi | noticias | SASKIBALOIA. ACB LIGA. SAILKAPENAK. 15. JARDUNALDIA. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024574 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hauxe izan da azken bi egunetan han eta hemen irakurri dudan albistearen lerroburua: «Bukatu da Baikoko pilotarien greba». Berri horrek sortu dituen eztabaida eta elkarrizketa ugarietan greba bihurtu da hitz gakoa, gure aldarrikapen horiek lortzera eraman gaituen ekimen nagusia izan dena. Baina ni ez nago horrekin ados... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024575 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Terrorismoaren kontrako borroka» berretsi du Espainiako Kongresuak Espainiako Diputatuen Kongresuan batzuk, eta «bakearen eta askatasunaren sinboloa» den Gernikako Arbolaren aurrean besteak. Biktimak oroitzeko bi ekitaldi egin ziren atzo. Amaiurreko diputatuak eta senataria izan ziren Gernikan, «gatazkak iraun duen ur... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024576 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bidadorri buruzko ale monografikoa, 'Principe de Viana'-n KULTURGINTZA. Joxemiel Bidador idazle, ikertzaile eta filologoaren lan nabarmenenak bildu dituzte Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritzak argitaratzen duen Principe de Viana aldizkariaren 264. zenbakian. Haren lanen aukeraketa hiru ildoren bueltan antolatu du... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024577 | BERRIA | Euskadi | noticias | BATASUNAREN AURKAKO AUZIA. ERREAKZIOAK. Bozeramaile eta negoziatzaile . Azken urteotan Batasunaren ahots nagusia izan diren buruzagi gehienak giltzapean daude, Pernando Barrenaren atxiloketaren ondoren.
Azken urteotan Batasunaren ahots nagusia izan diren buruzagi gehienak giltzapean daude, Pernando Barrenaren atxiloket... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024578 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kristalina Georgievaren kargugabetzea gertuago dago Kristalina Georgievaren agintaldia Nazioarteko Diru Funtsaren zuzendaritzan laburra izango dela ematen du. NDFk bere zuzendariari egindako galdeketaren ostean, erakundeak ez du hartu erabaki bat, baina «aurki» hartuko duela jakinarazi du, eta hori albiste txarra da Ge... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024579 | BERRIA | Euskadi | noticias | MUSIKA. Berri Txarrak taldea Amurrioko Burubio kultur elkartean (Araba) arituko da datorren ostiralean; larunbatean, Baionako Zizpa gaztetxean; igandean, Elorriokoan (Bizkaia); hilaren 24an, Getxoko Muxikebarrin (Bizkaia); 25ean, Bermeoko Kafe Antzokian (Bizkaia); 26an, Hernaniko Oialumen (Gipuzkoa); eta, 27an, Larraga... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024580 | BERRIA | Euskadi | noticias | Candyko langileek Urbanext proiektuari eutsiko diote Bergarako Candy lantegia berriz ere martxan jartzeko Urbanext proiektua ez atzera ez aurrera geratu zen pasa den astean, Oinarrik eta Elkargik babesa ukatu ostean. LABek Jaurlaritzari leporatu zion proiektua blokeatu izana . Gaur Candyko langileek berretsi dute eutsi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024581 | BERRIA | Euskadi | noticias | 'Egunkaria'-ko auzi ekonomikoa ia hasieratik errepikatu beharko dute. Zigor eskaerak eta beste hainbat eginbide bertan behera gelditu dira, eta prozedura errepikatzeak aldaketak ekar ditzake Auzitegi Nazionaleko Salak onartu du hiru inputaturi eskubideak urratu dizkietela
'Egunkaria'-ko auzi ekonomikoa ia hasieratik er... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024582 | BERRIA | Euskadi | noticias | Meloniren migrazio neurrien kontra egin dute Italiako zenbait agintarik Emilia-Romagna, Toscana, Campania, Apulia eta Aostako harana eskualdeetako presidenteak, batetik; eta Erroma, Milan, Napoli, Turin, Bolonia eta Florentzia hirietako alkateak, bestetik. Pixkanaka-pixkanaka, Giorgia Meloni Italiako lehen ministroak m... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024583 | BERRIA | Euskadi | noticias | Protestak zabaldu dira Austrian, eskuin muturra gobernuan sartu ostean Austriako Gobernu berriaren aurka eginiko manifestazioek milaka lagun inguru bildu zituzten atzo Vienako kaleetan. OVP alderdi kontserbadoreko eta FPO eskuin muturreko alderdiko kideak kargua hartzen ari ziren bitartean egin zituzten protestak, best... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024584 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bilbo Basketek mailari eutsiko dio bihar Miribillan Joventuti irabaziz gero SASKIBALOIA. Bilbo Basketek bere esku du beste urtebetez ACB ligan jokatzea. Bizkaiko taldeak maila galduko zuen atzo Estudiantesek etxean Burgosi irabazi izan balio, baina Madrilgo taldeak galdu egin zuen (82-88), eta, beraz, Alex Mumbruk zuze... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024585 | BERRIA | Euskadi | noticias | Epaimahaiaren Sari Berezia. ' Kalak' (Isabella Eklof) Gidoi onena. Maria Alche eta Benjamin Naishtat ('Puan') Kutxabank-Zuzendari Berriak. 'Bahadur The Brave' (Diwa Shah) Horizontes saria. 'El castillo' (Martin Benchimol) Gazteriaren saria. 'La estrella azul' (Javier Macipe) Donostia Hiria Publikoaren saria. 'La socied... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024586 | BERRIA | Euskadi | noticias | BEZ iruzurra 2020koa halako bi izan zen iaz Araban GASTEIZ. BEZ iruzurra 31,3 milioi euroraino igo zen iaz Araban, lurralde hartako ogasunak jakinarazi duenez. 2020an, 14,6 milioi eurokoa izan zen zerga horretan egindako iruzurra; 2021ekoa, beraz, aurreko urtekoa halako bi da. Sailak detektatu duenez, guztizko zerga ir... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024587 | BERRIA | Euskadi | noticias | Komunikazioa. Adingabeen legezko ordezkariek transexualitate egoeraren berri eman dezakete ikastetxean, baina, horrez gainera, hezkuntzako profesionalen ardura izanen da egoeraz jabetu eta komunikatzea, hezkuntza premiak identifikatzeko eta sentsibilizazioan, informazioan eta prebentzioan hartu beharreko neurriak hartz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024588 | BERRIA | Euskadi | noticias | Siemens Gamesak euskal hornitzaileen sareari eutsiko dio Euskal konpainiaren eta alemaniarraren arteko fusioak ez die kalte egingo euskal hornitzaileei, Markus Tacke energia konpainiako kontseilari ordezkariaren arabera. «Sustrai sakonak dauzkagu Espainian eta Euskal Herrian, hornitzaile sare sendo eta efizientea dauka... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024589 | BERRIA | Euskadi | noticias | Grina, zirrara, entretenimendua, lagunartea... Hori guztia esan nahi du kirolak zaleentzat, eta haren falta nabaritzen ari dira orain. Kirol ekitaldien inguruko errutinaren falta antzematen dute, maiz ihesbide bilakatzen dutena. Haatik, hankak lurrean dituzte. Ez dira mundu mailako errealitateari bizkar emanda bizi; ja... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024590 | BERRIA | Euskadi | noticias | ETArekin hitz egin den aldiro Elizako kideren bat han izan dela esan du Pastorrek. «Euskal apaizen» jarrera ere kritikatu du PSE-EEko kideak, «hildakoak baino isilago daudelako»
ETArekin hitz egin den aldiro Elizako kideren bat han izan dela esan du «Euskal apaizen» jarrera ere kritikatu du PSE-EEko kideak, «hildakoak ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024591 | BERRIA | Euskadi | noticias | IRUÑEA. Goizean hasita, Nafarroako txistorrik onena aukeratzen arituko dira Iruñeko Milagrosa auzoan. Lehiaketak bi fase izango ditu: lehendabizi, txistor gordinik onena aukeratuko dute; ondoren, hura gainditzen dutenetatik onena aukeratuko dute. Aukeratzen ari diren bitartean txistorra dastatzeko aukera izango da, eta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024592 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kutxabankek 27 milioi euro banatuko ditu dibidendutan 2020ko emaitzen kontura 2020ko ekitaldiko mozkinen konturako dibidendutan BBKren, Kutxaren eta Vitalen artean 27 milioi euro banatzea erabaki du gaur Kutxabanken Akziodunen Batzorde Nagusiak. Euroguneko banku guztiek bezala, Kutxabankek hainbat hilabetez galarazia i... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024593 | BERRIA | Euskadi | noticias | PP eta PSE-EE ez dira ados jarri, azken zortzi urteko joera hautsiz. Nola PPk hala PSE-EEk nork bere hautagaiari eman diote ahaldun nagusi izateko botoa
PP eta PSE-EE ez dira ados jarri, azken zortzi urteko joera hautsiz Nola PPk hala PSE-EEk nork bere hautagaiari eman diote ahaldun nagusi PSE-EE eta PP ez dira ados ja... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024594 | BERRIA | Euskadi | noticias | Altsasuko gurasoek bilera egin dute Unai Hualderekin IRUÑEA. Altsasuko Gurasoak elkartekoak Nafarroako Parlamentuko presidente Unai Hualderekin bildu ziren atzo. Auziari buruzko argibideak eta dokumentazioa eman zizkioten Hualderi -Altsasuko alkate izandakoa da-, eta auzi horrek arlo juridikoan piztu duen eztabaida eta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024595 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iazko urriaren 6an bete ziren hogei urte Athleticek emakumezkoen taldea sortu zuenetik. Artean, Ane Elexpuru (Bilbo, 2023), Jone Amezaga (Zalla, Bizkaia, 2005) eta Sara Ortega (Logroño, Espainia, 2005) ez ziren jaio oraindik. Zuri-gorriek azken liga irabazi zutenean, 2016an, 13 eta 11 urte besterik ez zituzten. Elexpur... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024596 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ingeniariak ongi egin du kalkulua. Jeremy Royk irabazi du Paris-Nizako bosgarren etapa, helmugatik gertu erasoa jo ondoren bi iheskideei aurrea hartuta Etapa lasai samarra izan da eta Sylvain Chavanelek lidergoari eutsi dio
Jeremy Royk irabazi du Paris-Nizako bosgarren etapa, helmugatik gertu Etapa lasai samarra izan d... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024597 | BERRIA | Euskadi | noticias | Garai batean euskarak irainik ez zuelako ideia hedatu zen, eta egun ere askok galdetzen didate -zuei ere bai, ezta?-. Hau bai patu txarra, asmorik onenarekin hurbiltzen zaigunari beti arrazoia kendu beharra...
Zerekin irainduko eta, hara, animaliekin, adibidez. Ez gaituzte laneko indarraz, larruz eta ilez, okelaz eta a... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024598 | BERRIA | Euskadi | noticias | Azken urteetan hiru hilean behin odola ematen ari den arren, ia hamabi urtez eman gabe egon zen Jesus Tinaquero Colinas. Galdakaoko (Bizkaia) ospitalean dagoen odol emaileentzako gelan zegoen atzo. Keinu hori egin ezean, osasun sistemak asko sufrituko zuela badaki, eta horregatik egiten du ahal duen guztietan odola ema... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024599 | BERRIA | Euskadi | noticias | Espetxe politikaren aldaketa «sendotzeko», manifestaziora deitu du Sarek larunbaterako
Sare plataformak agerraldia egin du gaur goizean Donostian, ETAk jardun armatua eten zueneko hamargarren urteurrenaren bezperan. Bertan, espetxe politikaren aldaketa «sendotzeko premia» nabarmendu du, eta eskubide urraketa guztiei ir... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024600 | BERRIA | Euskadi | noticias | Greba mugagabera deitu dute Ingemarren itxieraren mehatxua dela eta Marmolak prozesatzeko Usurbilgo fabrikan beltzez margotu da berriro etorkizuna, zuzendaritzak 35 beharginak kaleratzeko erregulazioa aurkeztu baitu. Itxiera da Ingemarreko buruzagien helburua, langile batzordeak salatu duenez. Ingemar taldearen barruan... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024601 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ume bati 'Hazia' izena jartzea galarazi duen epaileak bertze bati 'Ilargi' izena jartzea debekatu du
Arabako bikote batek atzo jakinarazi zuen ez dela lehenbiziko aldia Gasteizko epaileak ume bati izen bat aldatzen diona. EITBri adierazi ziotenez, semeari Ilargi izena jarri nahi zioten, baina epaileak ez zuen onartu et... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024602 | BERRIA | Euskadi | noticias | ELA, LAB, Esk, Stee-Eilas, Hiru eta EHNE sindikatuek bat egin dute Gure Esku Dago herri ekinbidearekin. Egingo dituen ekitaldiak babesteko konpromisoa hartu dute, eta ekainaren 8an erabakitzeko eskubidearen alde egingo den giza katea bereziki sustatzeko erabakia plazaratu dute.
123 kilometro izango ditu ekainaren 8ko g... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024603 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iñaki Subijana: "Ez dut ukatuko jarduera jakin batzuetan botere abusua egon dela"
Subijanaren aburuz, presoen kolektiboak eskariak egin ditzake, baina "ezin du exijitu". Iheslarien inguruan ere mintzatu da. Haien atxiloketak bertan behera uztea onartezina dela dio, Espainian zuzenbide estaturik ez dagoela onartzea litz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024604 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Urratu egin dira haurren eskubideak, eta berriz ere ez zaie ahotsik eman»
Azkonak azpimarratu du jendearen «haserrea» ikusita erabaki dutela atzera egin eta paseoak baimentzea. «Pozik» egon arren, zehaztasunak falta direla esan du, eta «tentuz» erreparatu behar zaiela hurrengo erabakiei.
Haurren ahotsa eta beharrak ko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024605 | BERRIA | Euskadi | noticias | Duela 70 urte, Mahabadeko errepublika eratu zuten kurduek. Sobietar Batasunarekin negoziatu eta gero, beren estatua aldarrikatu zuten 1946ko urtarrilean. Baina udaberrian sobietarrek eta britainiarrek Irandik erretiratzeko konpromisoa bete zuten, eta urtea amaitzerako, Moskuren babesa galduta, Teherango tropak sartu, e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024606 | BERRIA | Euskadi | noticias | LITERATURA. Super-eroriak . Nobela grafikoaren alorrean azken urteotan nabarmendu den sortzaile garrantzitsuenetakoa da Alex Robinson (New York, AEB, 1969). Bere pertsonaiek arrakasta dute helburu, baina gutxi dute super heroitik
Nobela grafikoaren alorrean azken urteotan nabarmendu den sortzaile garrantzitsuenetakoa d... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024607 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ansa II.ak beste erakustaldi bat egin du Segurolaren kontra Urnietako aurrelariak ikusgarri jokatu du Segurolaren kontra, eta 12an utzi du aurkaria: 30-12 jipoia dela esan liteke. Ansak dena egin du ongi, eta gogo biziz irten da kantxara. Segurola, aldiz, ez da sartu lehian. Hasiera-hasieratik galdu du partida: 0-5 eta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024608 | BERRIA | Euskadi | noticias | Fuenlabradak baino estuago hartuko du Joventutek gaur Caja Laboral Hain joko itsusia egin eta tituluren bat lortzen badu, inork ez du ezer esango. Baina merezi du joko politagoa egiten ahalegintzea; eraginkortasuna galdu gabe, noski, baina zentzu handixeago erabilita. Dusko Ivanovicen arabera, jaurtiketetako portzentaj... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024609 | BERRIA | Euskadi | noticias | Handi jendeak ez dio elkarri hortzakarik egiten, baina hemen azpian izua hedatu da eta elkarri hortzaka gabiltza. Nork bereari eustea beste legerik ez dago (sekula ez da egon akaso). Erdi Aroan bezalaxe, ahulenari egiten diogu gogor. Hiztegitik hasita.
Arrotz: azkenaldian herrian jende arrotza ugari ikusten da. Zein da... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024610 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nafarroako Gobernuak ikuskatuko dituen errepideen kilometroak.
• Berrikuntza lanak egitea beharrezkoa den ikusteko, hainbat errepideren egoera eta ezaugarriak ikuskatuko ditu aurten Nafarroako Gobernuak. Guztira, errepide horien 408 kilometro ikuskatuko ditu. 2002tik 3.800 kilometro ikuskatu ditu. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024611 | BERRIA | Euskadi | noticias | Joan den ekainean, Europako Batasunak eta Mercosurrek izozkailutik atera zuten bien arteko merkataritza ituna , eta urtea amaitu aurretik berresteko borondatea erakutsi zuten. Data hori iristen ari da, baina bi aldeak oraindik urrun daude. Hain urrun, ezen Valdis Dombrovskis Europako Batzordeko merkataritza komisarioak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024612 | BERRIA | Euskadi | noticias | Silvio Berlusconi berehala epaitzea nahi du fiskalak ERROMA. Napoliko Fiskaltzak Silvio Berlusconi Italiako lehen ministro ohia berehala epai dezatela eskatu du, ustezko boto eroskeria leporatuta. Romano Prodiren gobernua kentzeko senatari bat erostea egozten diote Berlusconiri, eta Fiskaltzak dio «froga argiak» daudel... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024613 | BERRIA | Euskadi | noticias | Irudiak ikuste hutsak bertara joateko gogoa kendu egiten du. Zortzi mila metrotik gora den mendiaren azken metroak ikusten dira jendez lepo. Munduko lekurik urrunenetakoa izan beharko luke, iristeko zaila, baina jende asko ikusten da irudietan tontorra ukitzeko ahaleginean doala. Denak ilaran txintxo-txintxo. Oporretan... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024614 | BERRIA | Euskadi | noticias | Madrilek zuzenbide estatuaren «indarra» jarriko du MADRIL. Carles Puigdemont Kataluniako presidenteak «anbiguotasunez» jokatzea leporatu zion Mariano Rajoyri, Espainiako presidenteak adierazi baitzuen balizkoa litzatekeela «indarra erabiltzea» Katalunian erreferenduma eragozteko ahaleginean. Atzo, Espainiako Gobernuare... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024615 | BERRIA | Euskadi | noticias | YVES CHAMPOLLION Itzultzailea «Itzultzaileok mundializazioaren abangoardia gara, zoritxarrez»
«Itzultzaileok mundializazioaren abangoardia gara, zoritxarrez»
Yves Champollion (Paris, Frantzia, 1956) itzultzailea da eta Wordfast itzulpen programaren sortzailea -doan eskura daiteke bertsio bat-.
Itzultzaile sendi bateko ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024616 | BERRIA | Euskadi | noticias | PERTSONAIA. Gomez Bermudez Zigor Salako buru izendatzeko lehian.
Bermudez @TT-laburorri-pertsotitu:Zigor Salako buru izendatzeko lehian @TB-laburorri-pertso-testua:Javier Gomez Bermudez Espainiako Auzitegi Nazionaleko Zigor Salako buru izendatzeko lehian sartu da hirugarrenez.
Baltasar Garzon eta Alfonso Guevararekin l... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024617 | BERRIA | Euskadi | noticias | Datorren ekainaren 9ko hauteskundeetan Europako Parlamentuko diputatuak hautatuko dituzte. Ganbera horrek ez ezik, beste zenbait erakundek ere osatzen dute EBren egitura.
Makineria konplexua da EB Europako Batasunarena, engranaje askoz baitago eraikia. 27 estatu kidez osaturiko batasun politiko eta ekonomikoaren funtzi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024618 | BERRIA | Euskadi | noticias | EZARIAN. MARS 500. Hilabete Marterako 'bidean'. Isolamendu ganberan sartuta lau aste bete dituzte sei lagunek, Martera bidaian baleude bezala bizitzen. Guztira 105 egun egin beharko dituzte 'joan-etorrian'.
Isolamendu ganberan sartuta lau aste bete dituzte sei lagunek, Martera bidaian baleude bezala bizitzen. Guztira 1... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024619 | BERRIA | Euskadi | noticias | Munduko petrolio gehien daukatenen ranking horren arabera, 173,6 mila milio upeleko erreserbak ditu Kanadak, eta horietatik %98, 170 mila milioi upel, Alberta eskualdeko harea bituminoso poltsetan dago.
Harea bituminosoa harea, buztin, ur eta bitumen izeneko galipota moduko olio lodi batez osatua dago. 40-60 metroko ge... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024620 | BERRIA | Euskadi | noticias | Jokoa jolasa denean. Txapeldunen Ligako final-laurdenetara sailkatu da Arsenal, tarteka ikusgarri jokatuta
Txapeldunen Ligako final-laurdenetara sailkatu da Arsenal, tarteka Arsenali ez eskatu emaitzari euts diezaiola, edo horretara mugatu dadila. Horretarako aukera eduki zuen atzo Portoren kontra, Txapeldunen Ligako f... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024621 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bozek Mexikoko presidentearen nagusitasuna probatuko dute Ia oposiziorik gabe abiatu zuen agintaldia Andres Manuel Lopez Obrador Mexikoko presidenteak, eta bihartik aurrera ere hala jarraitu nahi du. Berez, gaurko hauteskundeak, «herrialdearen historiako handientzat» jo dituztenak -Diputatuen Ganberako 500 aulkiak, ham... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024622 | BERRIA | Euskadi | noticias | Chris Forsyth azken urteetako gitarra jotzaile eta musikari gazte interesgarrienetako bat dela deritzot. Solar Motel Band taldearen buru gisa, inprobisazioan oinarritutako blues, rock eta folk moldeko doinu luze eta zoragarriak lantzen ditu. Berak, gaitasun tekniko miragarriaz, Television-en zorroztasuna, Popol Vuh-ren... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024623 | BERRIA | Euskadi | noticias | Anaitasunaren eta Bidasoaren ligako azken lehiak gaur ESKUBALOIA. Munduko Txapelketaren etenaren aurretik, gaur dute azken liga jardunaldia Bidasoak eta Anaitasunak. Gipuzkoarrek Puente Genilen jokatuko dute (17:30), eta nafarrek Benidorm hartuko dute (19:00). Ohorezko Mailan hauek dira lehiak: Malaga-Beti Onak (18:00)... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024624 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bartzelona, Flensburg, Veszprem eta Kiel, gaur, Lauko Finaleko finalerdietan ESKUBALOIA. Iritsi da eskubaloiak Europako talderik onena goratuko duen txapelketa: Lauko Finala. Veszprem eta Kiel lehen finalerdian (15:15), gaur, Kolonian (Alemania), eta Bartzelona eta Flinsburg bigarrenean (18:00). Gaurko bi finalerdietak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024625 | BERRIA | Euskadi | noticias | Barrena: "Guztion artean erabaki beharko dugu erabakitzeko eskubidea nola gauzatu"
"Erabakitzeko eskubidea gauzatzea" izango da EH Bilduren lehentasuna datorren legealdian, Pernando Barrena ezker abertzaleko bozeramaileak Radio Euskadin eginiko elkarrizketa batean esan duenez. Barrenaren esanetan, ukaezina da eskubide ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024626 | BERRIA | Euskadi | noticias | ATENTATUA AZPEITIAN. MOBILIZAZIOAK. Inazio Uriaren hilketa gaitzesteko, jendetza batu da herrietan. Altuna y Uria enpresaren aurrean eta plazan elkarretaratzeak egin dituzte Azpeitian, hainbat politikari bertan zirela Gaur egingo da Uriaren aldeko hileta, eta meza amaitutakoan, manifestazioa
Inazio Uriaren hilketa gait... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024627 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak jakinarazi du %25 handitu dela GIBaren transmisioa 2018an, eta %44 gainontzeko sexu transmisiozko infekzioak. Osakidetzak infekzio horientzako hiru kontsulta berezi ditu Bilbon, Donostian eta Gasteizen, eta bertan bildutako datuen berri eman zuen atzo sailburuak, sexu ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024628 | BERRIA | Euskadi | noticias | Donostia suntsitu zuteneko 200. urteurrenari buruzko erakusketa izango da ekainean San Telmo museoan
Primitibotzat jotako hainbat gizartek euriarekin daukaten harremanari buruzkoa da Euria . Ekainean arduradunek nabarmendu nahi izan duten erakusketa bat izango da: 1813. Donostiaren setioa, sutea eta berreraikuntza , au... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024629 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hamar euskal preso baino gehiago daude larriki gaixo Espainiako kartzeletan; hiru dira 70 urtetik gorakoak
Pedro Sanchez Espainiako presidenteak babesa eskatu dio, gaur, Espainiako Kongresuari, espetxe politika aldatu eta euskal presoak Euskal Herritik hurbilen dauden kartzeletara tokiz aldatzeko. Sanchezek kazetari ta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024630 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kutxak 215,5 milioi euro irabazi zituen iaz, aurreko urtean baino %11 gehiago. Hipoteka maileguen joera positiboa aipatu du Kutxak; 2006arekin alderatuz, 1.416 milioi gehiago esleitu dituzte
Kutxak 215,5 milioi euro irabazi zituen iaz, aurreko urtean baino %11 Hipoteka maileguen joera positiboa aipatu du Kutxak; 2006ar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024631 | BERRIA | Euskadi | noticias | KATALUNIAKO ESTATUTUAREN ERREFORMA. Kataluniatik errespetu eske Katalanen hitza errespetatzeko eskatu zuten Kataluniako kultura, gizarte eta politika arloko dozenaka lagunek atzo Madrilen, Omnium | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024632 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskal Herriak 20.000 kutsaturen langa gainditu du 20.000 kutsaturen langa igarota, 20.536 pertsonari erasan die COVID-19ak Euskal Herrian, eta horietako 1.697 hil egin dira. Azpimarratzeko modukoa da Nafarroako datu bat: atzo ez zuten hildako berririk iragarri, martxoaren 15etik lehen aldiz (ikusi hemen datuak grafiko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0024633 | BERRIA | Euskadi | noticias | WAUKESHA. Auto batek jendetzaren kontra jo zuen herenegun Wisconsingo Waukesha hirian (AEBak) egiten ari ziren Eguberri desfile batean. Ibilgailuak hamarnaka pertsona harrapatu zituen: gutxienez bost lagun hil ziren, eta, horiez gainera, beste 40 zauritu ziren. | cc-by-sa 4.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.