id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0024634
BERRIA
Euskadi
noticias
Telefonica Espainiako enpresak 10.167 milioi euro irabazi zituen joan den urtean, 2009an baino %30,8 gehiago, gaur Espainiako Baloreen Merkatuaren Batzordeak jakinarazi duenez. Honen arabera, irabaziak hainbeste handitzea Vivo Brasilgo multinazionalaz jabetu izanak eragin du. Telefonicak dio 2010eko helburuak bete ditu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024635
BERRIA
Euskadi
noticias
Koherentzia atake batek eman zigun lehengoan lagun bati eta bioi eta zera erabaki genuen: arratsalde hartan inor ez epaitzea (biotakoren bat jausten bazen, afaria ordaindu beharko zion besteari). Total, Bilboko Gran Vian behera goazela, non gurutzatzen garen berdin-berdin jantzita zihoan bikote hipster batekin: han zet...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024636
BERRIA
Euskadi
noticias
FUTBOLA. Realeko bazkideek ere sarrera ordaindu beharko dute Athleticen aurkako partidan, Anoetan. Klubaren aldeko lehen eguna derbia jokatuko denekoa izatea erabaki du talde txuri-urdinak. Partida irailaren 29an edo 30ean jokatuko da, eta ordainketa helbideratuta ez dutenek hilaren 24a baino lehen egin beharko dute.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024637
BERRIA
Euskadi
noticias
TXIRRINDULARITZA. Poloniako Itzuliko hirugarren etapak ozta-ozta egin zion ihes, atzo, Pello Bilbao (Bahrain) gernikarrari. Ezustea emateko zorian egon zen, helmugatik hamar metrora. Baina, azkenean, Sergio Higuitak (Bora) irabazi zuen. Lasterketako lider berria da kolonbiarra. Bilbao atzetik du, lau segundora. Gaur ha...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024638
BERRIA
Euskadi
noticias
MADRIL. Vanity Fair Nazioarteko II. Kazetaritza saria emango diote asteartean Madrilen Iñaki Gabilondo kazetariari (Donostia, 1942). Aldizkariak nabarmendu du Gabilondoren irratsaioek eta telebista saioek audientzia oso onak izan dituztela beti, eta Hoy por Hoy irratsaioarekin liderra izan zela ia 20 urtez. Iaz, Carl B...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024639
BERRIA
Euskadi
noticias
BBK-k gizarte ekintzan egindako murrizketak gaitzetsi zituzten atzo. Bilboko egoitzaren aurrean elkarretaratzea egin zuten kaltetuek, barruan Gizarte Ekintzako Batzordea batzartuta zegoen bitartean. EH Bilduk asteon salatu du BBK-k erdira murriztuko duela arlo horretara bideratutako aurrekontua: 32,7 milioi euro emango...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024640
BERRIA
Euskadi
noticias
Estrategia militarra milimetroraino antolatuta zeukaten faxistek. Astra ez zuten bota: armak behar zituzten. Andra Mari eliza ere zutik utzi zuten: berrogei urtez eseri ziren faxisten lagunak elizako lehen lerroan. Ez dakit kontzientzia garbitzeko beharrik izan zuten, baina Jaungoikoaren izenean hitz egiten dutenen bab...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024641
BERRIA
Euskadi
noticias
Hau da, arbiak, arrain arrautzak. Arrain eta itsaski batzuen gonada femeninoak dira eta arrautza zoroaren itxura du osotasunak, kolore-tamainak gorabehera. Profanoarentzat, arraba arrain eta itsaskien arrautza jangarriak dira; orokorki, preziatu eta goretsia izan da lehengai hori aspalditik, egosi zein gordinik kontsum...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024642
BERRIA
Euskadi
noticias
Kaier bana Raymond Carverren eta May Ayimen poesiarentzat «Irakurleari eskatzen diotena baino gehiago ematen diote bi poema bilduma hauek, bakoitzak bere erara. Ez dira bereziki konplikatuak irakurtzeko, kontrakoa baizik: poesia irakurtzen ez dutenentzako sarbide aproposa dira, arrazoi diferenteengatik bada ere. Itzult...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024643
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: Andrei Boreiko. Pianista: Javier Perianes. Egitaraua: J. Guridiren Plenilunio, S. Ratxmaninoven Pianorako 2.Kontzertua eta Planetak op.32. op. Lekua: Donostiako Kursaal auditoriuma. Eguna: Izarrak, planetak, egurats kosmikoak eta metafisika metatu ditu Euskadiko Orkestraren urteroko emanaldian. Boreiko erru...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024644
BERRIA
Euskadi
noticias
Madrilek ez die babes bera eman nahi sektore guztiei ABEEen itunean Gertu dago enplegua aldi baterako erregulatzeko espedienteak irailaren 30etik aurrera luzatzeko akordioa, Espainiako Lan ministro Yolanda Diazen arabera. Milaka langile eta enpresa daude zain eragile sozialak eta Madrilgo gobernua negoziatzen ari diren...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024645
BERRIA
Euskadi
noticias
700 puxika bota dituzte zerura, azkeneko urteetan hildako zezenen omenez Azkeneko urteetan zezenketen aurkako manifestazioak egin dituzte, baina gaur ekitaldi ospakizun berezia egin dute Donostian Askekintza Animalistak taldeko kideek. Batetik, 700 puxika bideodegradagarri zerura bota dituzte Alderdi Ederren, hildako z...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024646
BERRIA
Euskadi
noticias
Xalbador Eguna izenez ezagutzen den urteroko omenaldiak azkeneko hamar urteetan -haren antolakuntzaz Deiadarra elkartea arduratzen hasi zenetik- emandakoa biltzen duen kronika liburua osatu du Joxemari Iriondo kazetari ezagunak (Azpeitia, Gipuzkoa, 1938), eta Gipuzkoako Aldundiak eman du argitara lan horren emaitza, Xa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024647
BERRIA
Euskadi
noticias
Donostiako Egia auzoko jai egitaraua bere horretan uzteko eskatuko dute AHTaren bide berria gaitzetsi eta mobilizaziorako deia egin dute Lapurdiko Suitzako adituei eskatutako txostena eskuratu dute Aturri-Errobi, Errobi eta Hego Lapurdiko herri elkargoek. Emaitzak eskuan, Lapurdin AHTaren bide berria egiteko beharrik e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024648
BERRIA
Euskadi
noticias
Kutxak Banco Madrid saldu dio Andorrako BPAri. Bi finantza erakundeek ez dute azaldu nahi izan zenbatean itxi duten tratua; higiezin batzuk ere saldu ditu Kutxak Bi finantza erakundeek ez dute azaldu nahi izan zenbatean itxi duten Orain dela urtebete baino gehiago iragarri zuen Kutxak Banco Madrid saltzeko asmotan zebi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024649
BERRIA
Euskadi
noticias
DONOSTIA. Izurri betean haurren egoera hobetze aldera, karpak jartzen ari dira hainbat eskolatako jolastokietan; hori egingo dute Donostiako Amara Berri Morlanas eta Ikasberri ikastetxeetan. Donostiako Udalak gaur emango du onespena.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024650
BERRIA
Euskadi
noticias
TXIRRINDULARITZA. Milan-Turin klasikoa jokatuko da gaur, Italian jokatzen zen probarik zaharrena -1876az geroztik-. Ibilbideak 199 kilometro ditu, eta bi igoera gogor eta motz azken hogei kilometroetan. World Tourreko proba ez izan arren, maila handiko parte hartzaileak ditu. Iaz, Alberto Contadorrek (Saxo) irabazi zue...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024651
BERRIA
Euskadi
noticias
Neonazien finantzaketa publikoa bukatzeko bidea ireki du Greziak Espero bezala, Greziako Parlamentuak atzo goizaldean eman zion oniritzia alderdien finantzaketa publikoa arautzeko legeari. Horren arabera, gutxienez alderdi bateko diputatuen edo zuzendaritzako kideen bosten batek«ekintza kriminalekin edo terroristekin» ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024652
BERRIA
Euskadi
noticias
IRUñEA. UPNk Iruñean duen egoitzaren parean Segik egin nahi zuen elkarretaratzea galarazi zuen atzo Espainiako Poliziak. Ez zioten jendeari Bianako Printzea plazara gerturatzen utzi, eta inguruan zebiltzan gazte ugariri eskatu zieten nortasun agiria. Halere, hamar bat gaztek pankarta bat ateratzea lortu zuten, baina Es...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024653
BERRIA
Euskadi
noticias
Duela hainbat aste, Oihan Vegaren agerraldia ikusi nuen Goiena atarian. Gazteei irratiak nola funtzionatzen duen azaltzeko, hainbat heziketa zentrotan ibili da esatari eta DJa. Egia esateko, ernegazio puntu batekin barneratu nituen bideoan jasotako ideiak. Tristuraz, ezinegonaz eta, batez ere, kezkatuta. Euskal musikar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024654
BERRIA
Euskadi
noticias
50 urtetik gorakoei adoptatzeko jarritako muga ezabatu dute EAEn. 42tik 44 urtera aldatu dute adingabekoaren eta hura adoptatzen duenaren arteko gehienezko aldea 50 urtetik gorakoei adoptatzeko jarritako muga ezabatu dute EAEn 42tik 44 urtera aldatu dute adingabekoaren eta hura adoptatzen duenaren Eusko Jaurlaritzak at...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024655
BERRIA
Euskadi
noticias
1 Formulako taldeek gehienez 45 milioi euroko aurrekontua izango dute. Aurrekontuei mugak jartzeaz gain, 2010etik aurrera ezingo zaio lasterketetan autoei erregaia bota 1 Formulako taldeek gehienez 45 milioi euroko aurrekontua izango dute Aurrekontuei mugak jartzeaz gain, 2010etik aurrera ezingo zaio Nazioarteko Automo...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024656
BERRIA
Euskadi
noticias
Gernika Bizkaiak astindua eman dio Añares Iraurgiri (97-58) Sailkapenean mutur banatan daude Gernika Bizkaia eta Añares Iraurgi, eta jokoan ere antzera dabiltza. Baliabidez askoz talde oparoagoa da Bizkaikoa, eta atzo nabarmen geratu zen bien arteko aldea. Etxekoek 14-0ko partziala lortu zuten partida hastearekin bater...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024657
BERRIA
Euskadi
noticias
Suu Kyiren alderdia ez da aurkeztuko Myanmarko Parlamenturako bozetara. Hauteskundeei boikot egiten badie, militarrek legez kanpo utziko dute Demokraziarako Liga Nazionala Suu Kyiren alderdia ez da aurkeztuko Myanmarko Parlamenturako bozetara Hauteskundeei boikot egiten badie, militarrek legez kanpo utziko dute Bi auke...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024658
BERRIA
Euskadi
noticias
Basagoiti: "Hauteskundeak aurreratzea zen Jaurlaritzak zuen aukera bakarra" Antonio Basagoitik EAEko PPko presidenteak, bozak aurreratzeko erabakia baloratu du, Bilbon emandako prentsaurrekoan. Basagoitik esan du Patxi Lopezek alderdiari men egin diola eta lehendakari gisa izan beharko lituzkeen lehentasunak baztertu d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024659
BERRIA
Euskadi
noticias
Francoren gorpuzkiak dauden hobitik ateratzeko mozioa aurkeztu du Espainiako Alderdi Sozialistak. Ez dut ukatuko hura irakurtzean eragin didan zimikoa, goizetan guztiz esnatu gabean entzundakoei posiblea denaren irizpidea oraindik aplikatu ez diezunean bezalako zoriontasun behin-behinekoan murgilduta. Berehala gogoratu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024660
BERRIA
Euskadi
noticias
Administrazio orokorreko langile askok egin du bat greba deialdiarekin, baina Lakuan, Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusian, agerian geratu da kontsolidazio prozesuekiko desadostasuna. Lanuzteak egitera deituta zeuden langile publiko guztien artean, administrazio orokorreko langileak izan ziren goiztiarrenetako batzuk ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024661
BERRIA
Euskadi
noticias
Europa osoa astintzen ari den krisialdi ekonomiko eta soziala hainbat pelikulatako gai bihurtu da azken urteotan. Orain, Dardenne anaien ekarpena ailegatu da, kopuru potoloei bainoago eguneroko istorio eta borroka txikiei erreparatu nahi dien film baten bitartez: Deux jours, une nuit . Ez da harritzekoa bikote belgikar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024662
BERRIA
Euskadi
noticias
Zure umore ona maitatuko duzu gainerako guztiaren gainetik. Gu gara zure jainkosak, ugaztun zorutik jalgi zintuztenak, lo eragiletik, besteen zerbitzari izatetik. Konspirazioak merezi gaitu, ez alferrik erabili zure jainkosen izena, erailko baitugu, zuri jaten emateko, zu bero mantentzeko, zuk pentsatu ahal izateko. Or...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024663
BERRIA
Euskadi
noticias
FRANTZIAKO LISKARRAK: ERAGINA EUSKAL HERRIAN. D«Pena da, baina zer nahi duzu...» . BAIONAKO ZUP AUZOA. . Autoak erreak izan arren, bertako gazteentzat ez da hori arazo larriena, baizik eta langabezia eta errepresioa Baionako Zup auzoa. Autoak erreak izan arren, bertako gazteentzat ez da hori arazo larriena, baizik eta ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024664
BERRIA
Euskadi
noticias
Orain arte arratsaldeetan hartu dute Naiz irratiko Bigarren kafea . Baina denboraldi honetan goizetako magazin bilakatuko da saioa, eta 10:00etatik 12:00etara egingo dute -Iñigo Asensiok gidatuko du, astegunetan-. Kolaboratzaile berrien artean, Iruñe Astizek streaming munduko eta sare sozialetako kontuak eramango ditu ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024665
BERRIA
Euskadi
noticias
Alain Iriart Hiriburuko (Lapurdi) auzapeza, Vincent Bru Pirinio Atlantikoetako departamenduko diputatua, Max Brisson eta Frederique Espagnac senatariak goizean bildu dira biltzekoak Frantziako hezkuntza ministroaren ordezkari batekin, Parisen. Hiriburuko Baste Quieta eskola publikoan euskara hutsezko esperimentazio pro...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024666
BERRIA
Euskadi
noticias
ZINEMA. Espainian 1960ko hamarkadan egindako hainbat pelikulatan parte hartu zuen Katia Loritz aktore suitzarrak (1932-2015). Madrilen hil zen, herenegun. 82 urte zituen. Las Chicas de la Cruz Roja (1958), Amor bajo cero (1960) eta Atraco a las tres (1962)filmetan lan egin zuen, besteak beste. 1965 erretiratzea erabaki...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024667
BERRIA
Euskadi
noticias
SASKIBALOIA. Gernika gailendu zen atzo Araskiren aurkako derbian: 69-47 irabazi zion Malosten. Lehen zatia oso parekatua izan zen (35-32), baina bigarrengoan etxekoak goitik behera nagusitu ziren, eta estuasun handirik gabe lortu zuten garaipena. IDK-k, berriz, 71-67 irabazi zion Bembibreri, eta, hori eginez, bolada tx...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024668
BERRIA
Euskadi
noticias
CHISINAU. Europaren Aldeko Gobernu Koalizioko Yuri Lianke izanen da Moldaviako Gobernuko presidente berria, parlamentuak oniritzia eman ostean. Otsailean, Vlad Filat presidenteak gobernu koalizioa apurtu zuen. Hura kendu, eta aliantza berria osatu dute agintean ziren alderdi europazaleek.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024669
BERRIA
Euskadi
noticias
Ezkerraberri fundazioak antolatutako jardunaldietan parte hartu du asteon Capdevilak, Bilbon. Arlo digitalaren abantailak baliatzearen alde agertu da, eta «biktimismotik» ihes egin behar dela uste du. Kazetaritza digitalaren pausoak gertutik bizi ditu Germa Capdevila kazetariak (Buenos Aires, 1970). iPadetarako katalan...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024670
BERRIA
Euskadi
noticias
Gezurra dirudi Europa greziar jatorriko berba denik ere. Kontinente zaharreko klub ekonomikoan kide izurriduntzat seinalatuta daukate Grezia, bereziki Alemanian, euren dirua axolagabe eta asegabe irensten duen Gargantua antzeko bat balitz bezala. Hamar alemaniarretik sei prest daude Grezia eurogunetik erortzen lagatzek...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024671
BERRIA
Euskadi
noticias
Gipuzkoa Basketek Manresa hartuko du gaur, eta Baskonia Badalonan ariko da SASKIBALOIA. Mailari eusteko lehian partida garrantzitsua jokatuko du gaur Delteco Gipuzkoa Basketek, Illunben, Manresaren aurka (12:30). Donostiako taldeak suspertu beharra du, azken hiru partidak galdu baititu, eta, horren ondorioz, zuloaren z...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024672
BERRIA
Euskadi
noticias
Keynesek aspaldi azaldu zuen: «Herritar batek mila libera zor badizkio bankuari, herritarrak arazo bat dauka. Bankuari hamar milioi libera zor badizkio, ordea, arazoa duena bankua da». Jarri euroguneko estatuak herritarraren lekuan, eta gaur egun kontinente zaharrean gertatzen ari dena laburbilduko luke istorioak. Hale...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024673
BERRIA
Euskadi
noticias
Ttipi-Ttaparen itxiera salatu dute Aralarrek eta ELAk IRUÑEA. Ttipi-Ttapa telebistaren itxiera salatu dute Aralarrek eta ELA sindikatuak. Nafarroako Gobernuak euskarazko komunikabideekin duen jokabidea salatzearekin batera, elkartasuna adierazi diete kalean geratu diren langileei. Aralarrek, gainera, Ttipi-Ttapak euska...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024674
BERRIA
Euskadi
noticias
Europako Batasunean desagertutako pertsonen bilaketa hobetzeko eskatu dute hamabost eurodiputatuk; koordinazio handiagoa nahi dute. Hodei Egiluzen kasuaren harira egin dute eskaria -Belgikan desagertu zen 2013an-. Sinatzaileen artean dira EAJko eta EH Bilduko ordezkariak.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024675
BERRIA
Euskadi
noticias
KABUL. Afganistango armadako hiru soldadu hil dituzte Bagrameko base militarrari erasota, Hagen Messer tenienteak adierazi duenez. Talibanek beren gain hartu dute erasoa, eta Zabiula Muyahid bozeramaileak adierazi du «galera larriak» eragin dizkiotela armadari. Hain justu, AEBek herenegun utzi zuten Bagramgo espetxea K...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024676
BERRIA
Euskadi
noticias
Ia milioi bat euroko diru laguntza jaso dute zortzi museok MUSEOAK. Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Gazteria sailak 923.365,51 euroko diru laguntza eman die zortzi museori, euren funtzionamendua hobetu dezaten eta ekintzak antola ditzaten. Lehiaketa bidez banatutako 47.575,51 euroko laguntzaz gain, sei zuzeneko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024677
BERRIA
Euskadi
noticias
George Gershwin konpositorearen bi obra ezagunenak oholtzaratuko ditu gaur Euskadiko Orkestrak, Donostiako 83. Musika Hamabostaldiaren barruan: Rhapsody in Blue entzutetsua eta Porgy & Bess opera. Wayne Marshall zuzendari, piano jotzaile eta organistak gidatuko du kontzertua, eta hainbat artista izango ditu ondoan kant...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024678
BERRIA
Euskadi
noticias
Besten joan-etorrietan murgiltzeko prest daude Berako (Nafarroa) herritarrak. Bertakoek aurtengo sanestebanen bost egunetarako herri egitaraua antolatu dute. Egunez zein gauez gozatzeko aukera egongo da. Egunez, erraldoiak eta buruhandiak kalera aterako dira, eta eguerdietan herri bazkariak egingo dituzte. Gauez, kontz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024679
BERRIA
Euskadi
noticias
ERRENTERIA. 44 eskulangileren salmenta postuak izango dira gaurtik igandera bitarte Errenteriako Merkatuzar kultur etxean (Gipuzkoa). Produktuak salgai jartzeaz gain, nola egiten dituzten ere erakutsiko diete hara biltzen direnei. 60 euroko bi erosketa txartel zozkatuko dituzte egunero.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024680
BERRIA
Euskadi
noticias
'Euskal Y'-ko obrek geldirik segitzen dute zazpi zatitan, zortzi urte geroago Eusko Jaurlaritza eskuratu zutenetik, Euskal Y -an geldirik dauden obrak martxan jartzeko eskatzen ari dira EAJko ordezkariak. Ana Oregi Ingurumen sailburuak Radio Euskadin berriz esan zuen atzo: Espainiako Sustapen Ministerioak diskurtsoetan...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024681
BERRIA
Euskadi
noticias
Zorua ez da itzali. Breakdance -a bizi-bizi bada ere, belaunaldi berririk ez du atzean Iruñerrian. Hala eta guztiz ere, Floor in Flames txapelketaren zortzigarren aldia antolatu dute gaurko Antsoainen (Nafarroa). Bi urte dira txapelketa herriko bestetako egitarauan txertatu zutela, eta bide horretan jarraitzeko asmoa d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024682
BERRIA
Euskadi
noticias
Garitanok ongi-etorria egingo lioke Espainiako printzeari, "borondate eta errespetuarekin baletor" Felipe Borboikoa Espainiako printzea hilaren 26an Donostiara Basque Culinary Centreren inauguraziora etortzekoa dela-eta Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak esan du ez dakiela bera joango den ekitadira. "Argazki i...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024683
BERRIA
Euskadi
noticias
KAIRO. Egiptoko Junta Militarraren eta alderdi politikoen arteko bilerari boikota egin diote Anaia Musulmanek. Bi aste barru egingo dute presidentetzarako bozen bigarren itzulia, eta Hosni Mubaraken aurkako epaiak haserreak eta protestak piztu ditu herrialdean. Bestalde, Junta Militarrak bi eguneko epea eman die alderd...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024684
BERRIA
Euskadi
noticias
Ekitaldi solemneetan ohi denez, Agur, jaunak abestiarekin egin zieten ongietorri agintariei. Hitzak aldatuta kantatu zuten atzo, ordea. Unibertsitateak apirilean aldatu zuen protokoloetako jarraibidea, eta hor zehaztu zuen aldaketa. «Agur, jaunak» ez, «Agur, jaunak eta andreak» esateko agindu du EHUk, eta «Denak jainko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024685
BERRIA
Euskadi
noticias
Pandemia osoan izan den kopururik handiena zenbatu dute Bizkaian: 402 Bizkaiak orain arteko zifra guztiak gainditu ditu. Azken datuen arabera, 402 positibo atzeman dituzte, aurreko egun askotan Hego Euskal Herri osoan zenbatu direnak adina. Are gehiago: koronabirusa Euskal Herrira heldu zenetik Bizkaian detektatu den k...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024686
BERRIA
Euskadi
noticias
Sestao txapeldunorde izan da Espainiako Txapelketan; Gros bosgarren sailkatu da XAKEA. Sestao EDPk bigarren postuan bukatu du Espainiako Txapelketa, eta Gros xake taldeak bosgarrenean. Espainiako Txapelketa Linaresen jokatu da, zortzi talderen arteko liga formatuan, eta Sestaok 11 puntu lortu ditu guztira, Solvay Kanta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024687
BERRIA
Euskadi
noticias
Ikerkuntza eta Garapenean inbertitzen duten enpresa txiki eta ertainek diru laguntza gehiago izango dituzte hemendik aurrera. Europako Batasunak 800 milioi euro bideratuko ditu horretarako, Janez Potocnik Zientzia eta Ikerketarako komisarioak jakinarazi duenez. Europako Batasuneko ekonomian garrantzi handia dute enpres...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024688
BERRIA
Euskadi
noticias
Bost hileko kartzela zigorra bikotekidea jotzeagatik DONOSTIA. Gizonezko bati bost hilabeteko espetxe zigorra eta urtebeteko urruntze agindua ezarri diote Donostian, bikotekidea jotzea leporatuta. 2010eko irailaren 11n gertatu zen erasoa; epaian jasotzen denez, andreak zailtasunak ditu mugitzeko, eta aurpegia kuxin bat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024689
BERRIA
Euskadi
noticias
Txinako Poliziak 81 lagun atxilotu ditu Tibeten, hainbat delitu egotzita. Tibetarrak matxinatu zirela mende erdia beteko dela eta, manifestazioen beldur da Pekingo gobernua Txinako Poliziak 81 lagun atxilotu ditu Tibeten, hainbat delitu Tibetarrak matxinatu zirela mende erdia beteko dela eta, manifestazioen Gutxienez 8...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024690
BERRIA
Euskadi
noticias
• Zubi Zahar ikastola. Inaugurazio ekitaldia, dantzak, herri bazkaria, Pantxoa eta Peio... • Alleri Zaharra. Haurrentzako txokoa. Irrien Lagunen puzgarri eta tailerrak goizean eta familientzako jokoak eguerdian. • Alleri. Gazteentzako musika gunea: Electro txaranga, Xarma, Des-Kontrol, Zea Mays... • Zaldupe. Euskal dan...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024691
BERRIA
Euskadi
noticias
Kontatu nuen behin hemen nola Alfred Hitchcock zinema zuzendari handiari egin zioten galdera, bidaia batetik bueltan etxera zetorrela, Londresko aireportuan. Ekoizlea zela jartzen zuen haren pasaportean, nonbait, eta harritu egin zen aduanako zaintzailea. «Ekoizlea zarela? Eta zer ekoizten duzu zuk, bada?», galdetu ome...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024692
BERRIA
Euskadi
noticias
Amnistia sozialik ez du onartuko Frantziako Gobernuak «[Frantziako] gobernua eztabaida horretan ezaren aldean kokatuko da, amnistia horren aurka gara, beste amnistia guztien aurka garen bezala». Horra Parlamentuarekiko Harremanetako ministro Alain Vidaliesek atzo errandakoa. Legebiltzarreko Batzordeak atzera bota zuen ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024693
BERRIA
Euskadi
noticias
BILBO. Joan den larunbatean, Lortu dugu lelopean Bilbon egindako manifestazioa ontzat jo du Bakearen Aldeko Koordinakundeak, prentsa ohar baten bidez. Manifestazioak «gizarte anitz honetako indar politiko gehienak» bildu zituela nabarmendu du BAKek. «Espero dugu aurrerantzean ere batasunak irautea, elkarbizitza berrera...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024694
BERRIA
Euskadi
noticias
Lau hamarkada bete ziren atzo Josep Tarradellas i Joan Generalitateko presidentea erbestetik Kataluniara itzuli zenetik. 38 urte egin zituen deserrian, eta haren itzulera inflexio puntutzat dute Kataluniako autogobernuaren berreskuratzean. Bueltatu eta berehala Generalitateko jauregiko balkoitik esandakoek -«Ciutadans ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024695
BERRIA
Euskadi
noticias
Nekatuta eta arindua hartuta gaude. Baina pozik, akordioa ona delako. Greba ondo bukatu da, eta horixe nahi genuen». Ibai Karranza Novaltiako langilearen hitzak dira. 34 urte zituen Euskal Herriko historiako greba luzeenari ekin zionean, eta orain, 38 urteen atarian, berriz ere sartuko da botika banaketako kooperatibar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024696
BERRIA
Euskadi
noticias
IRUÑEA. Nafarroako Gobernuak 131 milioi euroren defizita pilatu zuen joan den urteko urtarriletik azarora, bere BPG barne produktu gordinaren %0,72. Urte osorako muga %0,7 da. Haren azpitik geratu da Eusko Jaurlaritza: jaso baino 180 milioi gehiago gastatu zituen -%0,27ko defizita-.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024697
BERRIA
Euskadi
noticias
'Ibar auziko' sententzian atzera egin zuen epaimahaikidea baztertu du epaileak DONOSTIA. Pablo Ibar euskal jatorriko estatubatuarraren aurkako epaiaz damutu zen epaimahaikidea baztertzea erabaki zuen atzo epaileak. Hiru pertsona hiltzeaz errudun jo dute Ibar, baina epaimahaiko gizon batek salatu du «presioak» jasan zit...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024698
BERRIA
Euskadi
noticias
Koronabirusak iragan astean baino hamahiru hildako gutxiago utzi ditu Goranzko joerak etenaldia izan du Hego Euskal Herrian birusaren ondorioz izandako heriotzen kopuruan. Izan ere, azken datuen arabera, apaldu egin da aste batean gaitzarengatik zendutakoen zenbatekoa. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak jakina...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024699
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: Samuel Orti. Herrialdea: Espainia. Iraupena: 81 min. Urtea: 2014. Sitgesen epaimahaiaren aipamen berezia lortu ostean, Donostian ikusi ahal izango da Pos eso animaziozko filma. Basque Filmsek Eusko Jaurlaritzaren eta ETBren babesari esker ekoitzitako lana da. Alex Angulo eta Marivi Bilbao aktore ospetsuek a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024700
BERRIA
Euskadi
noticias
ANTZERKIA. Antzerkirik berritzaileena . Act, antzerki eta dantza eskolen nazioarteko jaialdia, datorren astean egingo dute, Bizkaian Act, antzerki eta dantza eskolen nazioarteko jaialdia, datorren astean Antzerkirik «esperimental eta berritzaileena» gustuko duten zaleak zorionekoak dira. Datorren astean, maiatzaren 30e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024701
BERRIA
Euskadi
noticias
EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA. Bikotekidea bahitu eta basatiki jo arren, aske utzi zuten . gizona . Tratu txarren ondorioz hildako emakumeak iaz salaketa jarri zuen eta harrera etxe batean egon zen Bikotekidea bahitu eta basatiki jo arren, aske utzi zuten gizona Tratu txarren ondorioz hildako emakumeak iaz salaketa jarr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024702
BERRIA
Euskadi
noticias
Polemika batek jantzi du Angulemako Nazioarteko Komiki Jaialdia. Sari nagusiko 30 hautagaien artean denak gizonak direla ohartarazi dio sexismoaren aurkako kolektiboak. Horren barne da Gomez. Sexismoaren Aurkako Komiki Sortzaileen Kolektiboak 200 bat sortzaile biltzen ditu. Horietako bat da Baionan bizi den Lucile Gome...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024703
BERRIA
Euskadi
noticias
Zaldibarko behin-behineko zigilatzea bere gain hartuko du Jaurlaritzak Eusko Jaurlaritzak Zaldibarko zabortegiaren behin-behineko zigilatze lanak hasiko ditu. Ekainean eskaturiko azpiegituraren egonkortasun ikerketak azaleratu du enpresak ez duela beste pausorik eman, eta ondorioz zabortegiaren oreka ez dagoela bermatu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024704
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: John Wells. Aktoreak: Meryl Streep, Julia Roberts, Ewan McGregor, Benedict Cumberbatch, Abigail Breslin, Chris Cooper, Juliette Lewis, Sam Shepard. Herrialdea: AEB. Urtea: 2013. Iraupena: 121 minutu. Tracy Letts idazlearen antzezlan arrakastatsu batean oinarritzen da John Wellsek zuzendutako pelikula hau. Z...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024705
BERRIA
Euskadi
noticias
ARRAUNA. Astillerorik gabeko Liga berria eratu nahi dute TKEko klubek Astillerorik gabeko Liga berria eratu nahi dute TKEko klubek Traineruen Kluben Elkarteko (TKE) Liga kolokan dago. Bertan dauden elkarte gehienek Liga berria osatzeko asmoa dute, eta bertan Astillerok ez luke tokirik izango. Bestalde, Angel del Hoyok ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024706
BERRIA
Euskadi
noticias
TXIRRINDULARITZA. Gorka Izagirre bigarren izan zen atzo Down Under Tourreko bigarren etapan, eta, horri esker, postu berberean dago sailkapen nagusian. Ormaiztegikoa Richie Porterengandik (BMC) hogei segundora dago. Australiarrak irabazi zuen atzoko etapa, erasoa jo eta Paracomben bakarrik helmugaratuta (Australia). Iz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024707
BERRIA
Euskadi
noticias
Nafarroako Auzitegi Nagusiak legez kanpokotzat jo ditu TRWren kaleratzeak Nafarroako Auzitegi Nagusiak legez kanpokotzat jo ditu TRWk Iruñeko Landabengo plantan eginiko kaleratzeak. Bideragarritasun arazoak argudiatuta, AEBetako multinazionalak 123 langile botatzeko lan erregulazio espedientea aurkeztu zuen urte hasier...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024708
BERRIA
Euskadi
noticias
TXIRRINDULARITZA. Baieztapena besterik ez zen falta, eta atzo iritsi zen. Alberto Contador Trek taldeko txirrindularia izango da hurrengo denboraldian. Jesus Hernandez txirrindularia eta Steven de Jongh kirol zuzendaria ere fitxatu ditu Trekek. Espainiarrak Tourra izango du helburu.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024709
BERRIA
Euskadi
noticias
IMMIGRAZIOA . Ceutan eta Melillan sartzeko zain, 30.000 etorkin daude Aljerian eta Marokon . Immigrazioari aurre egiteko, Europak laguntza gehiago iragarri ditu Ceutan eta Melillan sartzeko zain, 30.000 etorkin daude Aljerian eta Immigrazioari aurre egiteko, Europak laguntza gehiago iragarri ditu «Ceuta eta Melilla hir...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024710
BERRIA
Euskadi
noticias
Poetak «barruko altxorra» deitzen duenaren bilaketaren ondorio dira liburuko poemak. Bere burua idazletzat ez badu ere, Zefe Ziarrusta dimoztarrak maite du poesia idaztea, eta idatzitako poema batzuk argitara ematea erabaki du, berak ekoitzitako liburuan. Irakurleen iritziak jasotzeko gogoz dago orain poemen egilea.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024711
BERRIA
Euskadi
noticias
«Langabeziaren igoerak eten bat egin du abuztuan». Halaxe irakurri nuen berripaper honetan lehengo astean. Joan gaitezen izenburutik izan gudura, batzuk borrokan baitabiltza izenik merezi ez duen egoera batean euren buruaren bila. Tira eta tira... azkenean eten. Bultza eta bultza... azkenean ERTEn. Langabeziaren langa ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024712
BERRIA
Euskadi
noticias
Manifestariek atzera egitera behartu dituzte poliziak Bangkokeko aireportutik. Thailandiako herritar gehiagok protestekin bat egitea eragozteko kontrolak ezarri dituzte aireportuaren inguruan Manifestariek atzera egitera behartu dituzte poliziak Bangkokeko Thailandiako herritar gehiagok protestekin bat egitea eragoztek...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024713
BERRIA
Euskadi
noticias
Franko hil denez geroztik, lehen aldia zuen atzo ELA sindikatuak Baionan biltzen zena bere ohiko Nazio Batzordea egiteko. Estreinatu berria duten Manu Robles-Arangiz Fundazioaren bulegoak aukeratu zituzten horretarako. Keinu horrekin, zuzendaritzak bere babesa adierazi nahi izan zion Euskal Herriko Laborantza Ganberari...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024714
BERRIA
Euskadi
noticias
TXIRRINDULARITZA . Martxoak sei, Boonenek sei . Paris-Nizako lehen etapa irabazi du Allan Davisen aurretik, aise, eta lidergoa ere lortu du Paris-Nizako lehen etapa irabazi du Allan Davisen aurretik, aise, eta kopurua bezalaxe, hain zuzen. Kointzidentzia hutsa da, baina deigarria da oso txirrindulariaren garaipen sorta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024715
BERRIA
Euskadi
noticias
«Bozketa honek frogatu du Alderdi Kontserbadorea batuta egon daitekeela. Nire buruzagitzapean hala izango da». Horiek izan ziren Theresa May (Eastbourne, Erresuma Batua, 1956) Barne ministroaren hitzak Westminsterreko Parlamentu atarian, tory -ek lider berria aukeratzeko egin bozketak nagusitasun argia eman ziola jakin...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024716
BERRIA
Euskadi
noticias
Puzzlea osatzea zaila izango da. Hiru lurralde eta lau erakunde daude tartean. Bakoitza alderdi baten esku: Eusko Jaurlaritza (PSE-EE), Arabako Foru Aldundia (PP), Bizkaikoa (EAJ) eta Gipuzkoakoa (Bildu). Jaurlaritzak zerga politika aldatzea proposatu du, baina ez dauka eskumenik -berak jasotzen du aldundiek bildutakoa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024717
BERRIA
Euskadi
noticias
Urduri samar sumatu genituen igandean Arrasateko Uarkape pilotalekuko oholtzara igo ziren sei bertsolariak. Ez da gutxiagorako: finalerdietan gaude, zirt edo zart egiteko garaian. Lehenengo ariketako gaiak planteatzeko moduak, gainera, nago ez ote zuen oharkabean harrapatuko bertsolari bat baino gehiago, hasierako urdu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024718
BERRIA
Euskadi
noticias
Garaipen Arkutik nahitara eroriarazi zuten ikertzeko salaketa jarri du Tubalek Auto ostuetan arduragabeki gidatzea egotzi diete bi gazteri DONOSTIA. Ertzainek ostegun gauean bi gazte atxilotu zituzten Antzuolan (Gipuzkoa) hainbat auto lapurturekin modu arduragabean gidatzen ibiltzea egotzita. 19 eta 20 urteko gazteak d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024719
BERRIA
Euskadi
noticias
Delitua egin zuten Sergi Enrich eta Antonio Luna futbolariek 2016ko apirilean: emakume batekin izandako sexu harremana bideoz grabatu eta zabaldu egin zuten, haren baimenik gabe bi kasuetan. Donostiako epaitegiko hirugarren aretoko Carmen Zubimendi Alkorta epaileak frogatutzat eman du orduan Eibarreko jokalari zirenen ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024720
BERRIA
Euskadi
noticias
JIGPAPK1. Montepaschi5414033332. Gescrap Bizkaia5323783693. Real Madril422 308 3344. Unicaja404287341
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024721
BERRIA
Euskadi
noticias
Frantziak kritikatu du Ipar Kataluniari buruzko testua PARIS. Kataluniako Parlamentuak Herrialde Katalanen autodeterminazioa defendatzeko adierazpen bat onartu zuen duela hilabete, eta testu hura kritikatu zuen atzo Frantziako Gobernuak. Parisen iritziz, Ipar Katalunia eskualdea kontuan hartu izana «Frantziaren subiran...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024722
BERRIA
Euskadi
noticias
Luze joan da oso, azkenekoz txapelketa nagusiak sorrarazten duen zirrara azalean sentitu genuen garaitik igaro den denbora tarte gorabeheratsua. Atzera begiratu, eta oso urrun ikusten da, historiaurrean kasik, 2017ko udazkeneko edizioa. Gauza batzuk ez dira aldatu, ordea: lehenengo saiotik aretoak entzulez lepo, kantat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024723
BERRIA
Euskadi
noticias
Jorge Drexler eta Omara Portuondo, uztailean Gasteizen MUSIKA. Jorge Drexler pop latino abeslari uruguaitarra eta Omara Portuondo bolero kantari kubatarra Gasteizko Jazzaldian ariko dira uztailaren 19ko gauean, jaialdiak iragarri duenez. 88 urte ditu Portuondok,eta bere agur biran emango du kontzertua.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024724
BERRIA
Euskadi
noticias
Aljeriako Poliziak gogor ekin dio gazteen protestak isilarazteari Egunez isiltasuna da nagusi, tentsioa iragartzen duen lasaitasuna, baina ilunabarrerako tiro hotsen eta harrien dantza hasten da, ke artean. Joan den asteartetik giro hori dago Aljeriako hainbat hiritan, gazteek kalera ateratzea erabaki dutenetik, euren ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024725
BERRIA
Euskadi
noticias
Zartakoak han eta hemen. Gaztelaniazko hostia hitza kolpe, zartako, muturreko gisa erabiltzera aholkatzen dute hiztegiek. Hostia da asteko hitza. Hitza bera, eta hitz horren adierak, edo hitz horren esanahiak. Hitz hori erabili zuen Alex Mumbruk, amorratuta, aldageletara bidean, Perez Perez epaileari sekulakoak eta bi ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024726
BERRIA
Euskadi
noticias
Patxi Lopez aukeratu dute berreraikitze batzordearen buru Patxi Lopez Espainiako Kongresuko diputatua eta Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohia berreraikitze sozial eta ekonomikorako batzordearen buru izendatu dute Kongresuan eginiko bozketan. PP alderdiaren hautagaia Ana Pastor zen, eta Ciudadanosena, Jose Maria Espejo...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024727
BERRIA
Euskadi
noticias
Gauza jakina da gastronomiak sekulako indarra duela Euskal Herrian. «Leku gutxitan izango dira inguruotan adina Michelin izar», dio Iñigo Odriozolak, Azpeitiko Txintxu gozotegiko arduradunak. Haren iritziz, bertako sukaldariek ospe handia duten arren, ez da gauza bera gertatzen gozogileekin. Sektore horren errealitatea...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024728
BERRIA
Euskadi
noticias
MEMORIA HISTORIKOA. FRANKISMOA GORAIPATZEKO IZENDAPENAK. Francoren alkatetzak. Franco ohorezko alkate izendatu zuten 1949ko abuztuan Gipuzkoako udal gehienek. Izendapen haiek, eta beste asko, indarrean daude oraindik, Espainian Memoria Historikoaren Legea onartu zenetik hamar hilabetera. Franco ohorezko alkate izendatu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024729
BERRIA
Euskadi
noticias
Konponketa lanak direla eta, Donostiako Pasealeku Berria itxita egongo da ekainera arte Donostiako Pasealeku Berria itxita egongo da ekainaren 30era arte, konponketa lanak egingo baitituzte Urgull mendiko hegalak egonkortzeko eta oinezkoen segurtasuna bermatzeko. Lanak egiteko aurrekontua 1,2 milioi eurokoa izango da, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024730
BERRIA
Euskadi
noticias
Nire amaren hitzak igogailu batean gurekin suertatu den bikoteari: « Perdonen que hablemos en euskera ». (Barkatu euskaraz ari garelako). Lur jota geratu naiz, guztiz minduta, haserretu egin naiz. Nire ama Errigoitiko baserri batean jaiotakoa da, bere gurasoek ia ez zekiten gaztelaniarik, baina bera gure Txillardegiren...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024731
BERRIA
Euskadi
noticias
PIRAGUISMOA. Munduko Txapelketak hilaren 18tik 21era jokatuko dira, Szegedko kanalean (Hungarian), eta han banatuko dituzte 2012ko Olinpiar Jokoetarako txartelak. Euskal ordezkariak atzo abiatu ziren. Ekaitz Saiesek hiru probatan hartuko du parte: bakarkako bi, taldekako bat; eta Iñigo Peñak, berriz, 1.000 metroko K4ko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024732
BERRIA
Euskadi
noticias
ERREPIDEAK. 20 urteko gazte bat hil da Zizur Nagusian, autoz kamioi baten aurka jo ondoren 20 urteko gazte bat hil da Zizur Nagusian, autoz kamioi baten aurka jo 20 urteko Altsasuko (Nafarroa) gazte bat hil zen herenegun, AP-15 autobidean, Zizur Nagusian (Nafarroa) autoz kamioi baten kontra jo kontrako norabidean zihoa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024733
BERRIA
Euskadi
noticias
Urrizak min hartu du, eta Ezkurra II.a eta San Miguel izango dira ligaxkako lehenak ERREMONTEA. Ezkurra II.a-San Miguel izango dira binakako txapelketako ligaxkako lehen sailkatuak, Urrizak min hartu baitu, eta ez duelako gaur haien aurka jokatuko, Agirrezabalarekin batera. Beste postuak etzi zehaztuko dira: Uterga-End...
cc-by-sa 4.0