id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0026034
BERRIA
Euskadi
noticias
Positiboen ehunekoa %7koa da Hegoaldean, 518 kasu zenbatuta Abuztu erdialdetik aurrera erregistratutako positibo kopururik apalena atzeman zuten herenegun Hego Euskal Herrian. Zehazki, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, birusa detektatzeko 7.443 proba egin ziren igandean, eta 518 kasu ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026035
BERRIA
Euskadi
noticias
Ni Zu Bi dinamikak mobilizaziora deitu du larunbaterako BILBO. Gaixorik dauden bost preso bizkaitarrak aska ditzatela eskatzeko, mobilizaziora deitu du etzirako Nik Zu Bi dinamikak. Bilboko zazpi zubiak batu nahi dituzte eskualde, herri eta auzoetako jendearekin (12:00). Ondoren, ertzetako bi zubietatik -San Antonetik ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026036
BERRIA
Euskadi
noticias
Hiesaren prebentzioan aurrera urrats handiak egin dira, NBEren arabera. Hiesa zabalduta dagoen herrialde askotan sexu jarrerak aldatu izana da egoerak hobera egin izanaren arrazoi nagusia Hiesaren prebentzioan aurrera urrats handiak egin dira, NBEren arabera Hiesa zabalduta dagoen herrialde askotan sexu jarrerak aldatu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026037
BERRIA
Euskadi
noticias
Urizarrek esan du PPri ezin zaiola aukera eman bake prozesua blokeatzeko PPk bakegintzari dagokionez hartutako jarrerak kezkatuta dauka Pello Urizar EAko idazkari nagusia. Eusko Legebiltzarreko Bake eta Elkarbizitzarako lantaldean PPk ere parte har zezan EAJk eta PSEk «alfonbra gorria» jarri bazioten ere, popularrek ez...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026038
BERRIA
Euskadi
noticias
Donostiako Liburutegiari Txillardegi izena jartzeko eskaera berretsi dute Bederatzi urte bete ziren atzo Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi hil zenetik. Urteurrenarekin batera, Donostiako Udal Liburutegiari idazle eta linguistaren izena jartzeko eskaera berritu du Txillardegi Liburutegia herri ekimenak. Hala, lib...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026039
BERRIA
Euskadi
noticias
Euroguneko jarduera ekonomikoak inoiz ez bezalako jaitsiera izan du apirilean. PMI indizea 26,4 puntutik 11,7ra jaitsi da azken hilean, blokeko herrialde guztiak konfinamenduan daudelako. Jaitsiera «ekonomista gehienek pentsatu baino handiagoa» izan da, eta ekar dezake euroguneko BPGa %7,5 uzkurtzea hilabetean.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026040
BERRIA
Euskadi
noticias
• Caja Laboralek hiru laurdenetan hartutako puntuak. Bartzelona eta Baskonia bakarrik dira hamabost jardunaldi jokatuta 1.000 puntu baino gutxiago egin dizkieten taldeak. Baskoniak 25 hartu zituen lehen laurdenean Badalonan, baina 32 beste hiru laurdenetan: 14, 11 eta 7 azken hamar minutukoan. Erasoan fin-fin ez, eta d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026041
BERRIA
Euskadi
noticias
'De facto'-ko Gobernuak Konstituzio berria eta bozak agindu ditu Kirgizistanen. Kargutik kendutako presidenteak esan du ez duela dimitituko; nazioarteak, ordea, bizkarra eman dio 'De facto'-ko Gobernuak Konstituzio berria eta bozak agindu ditu Kargutik kendutako presidenteak esan du ez duela dimitituko; Kurmanbek Bakie...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026042
BERRIA
Euskadi
noticias
ESPAINIAK ZENBAT ENPRESARI EZARRIKO DIEN TOBIN TASA Burtsan kotizatzen duten Espainiako enpresa handienen akzioak erostean %0,2 gehiago ordaindu beharko da zergetan. Tobin tasa deiturikoa urtarrilaren 18an sartuko du indarrean Espainiako Gobernuak. Zergapetuko dituen 50 enpresen zerrenda argitaratu zuen atzo: horiek de...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026043
BERRIA
Euskadi
noticias
Piper gorria labean erregosi, hogei minutuz, 200 gradutan; ondoren, ongi zuritu eta haziak kendu. Lapiko bat urez bete, eta irakiten jarri, gatz pitin batekin. Garizainzuriak gehitu, eta bost minutuz egosi. Ondoren, ur hotzetatik pasatu eta gorde. Tipulina pusketa txikitan moztu, eta entsaladarako ontzi batean jarri. M...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026044
BERRIA
Euskadi
noticias
«Egon beharko luketen guztiak ez daude, baina dauden guztiek egon behar dute». Mezu hori agertzen da Inozentzio Illanesek sortu duen karta jokoaren azalean. Lizarrako (Nafarroa) emakumeek egindako ekarpena zabaltzeko asmoz, liburu saltzaileak 50 emakumeren argazkiak eta datuak bildu ditu, eta horiekin karta joko bat so...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026045
BERRIA
Euskadi
noticias
Gaur eta betiko euskal musikagileen artean, Ibon Rodriguez eta Unai de la Iglesiak osatzen duten Eten bikotea nire gustukoenetako bat da. Doinuen kalitatea, aniztasuna eta zorroztasuna miragarriak iruditzen zaizkidan arren, taldearen jarrera da erabat liluratzen nauena. Neuk musika bizi, ulertu eta gozatzeko dudan modu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026046
BERRIA
Euskadi
noticias
MIARRITZE. Miarritzeko (Lapurdi) Jules Ferry eskolan irakasle bat gutxiago izendatu dute, nahiz eta aurreko ikasturtean baino ikasle gehiagok izena eman duten. Horregatik, eta protesta gisa, gurasoek ikasgela bat beren gain hartu zuten atzo. Ekintzaren berri ukan eta berehala, errektoretzak ordezko irakasle bat bidali ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026047
BERRIA
Euskadi
noticias
Barakaldoko lokal batean ehun landare aurkitu ditu Ertzaintzak Ehun marihuana landare topatu zituen Ertzaintzak igande goizaldean, Barakaldoko lokal batean (Bizkaia). Ezustean egin zuten aurkikuntza, barruan lapurreta egiten ari zirelakoan joan baitziren bertara. Lokalean sartzean, kalamua landatzeko egokitutako gunea ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026048
BERRIA
Euskadi
noticias
TENISA. Lara Arruabarrena tolosarra Seulgo torneoko final-laurdenetan da jada, atzo Alexandra Dulgheru errumaniarrari 6-1, 3-6 eta 6-4 irabazita. Su Jeong Jang hego-korearraren eta Ons Jabeur tunisiarraren arteko partidako irabazlearen aurka ariko da orain.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026049
BERRIA
Euskadi
noticias
• 'Ibarretxe planik' ez. Hitz eman du edozein izen duela ere, Ibarretxe plan guztien kontra egingo duela. «Erabakitzeko eskubidearen eufemismoa baliatuz, aurreneko eta bigarren mailako herritarren artean zatitu nahi gaituzte». • Autogobernua. Euskal autogobernua defendatuko du, «aniztasunean eta dibertsitatean bizitzek...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026050
BERRIA
Euskadi
noticias
Baionak ligako lehen sailkatua hartuko du gaur Jean Daugerren: Lyon ERRUGBIA. Baionak erronka zaila du gaur, Frantziako Bigarren Mailako lehen sailkatua hartuko baitu Jean Dauger estadioan: Lyon (20:45). Baionarren aurkariak hogei partidetatik hemezortzi irabazi ditu, eta bi besterik ez galdu; azkena, duela bi hilabete...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026051
BERRIA
Euskadi
noticias
Baratzeko altxor txikia. Bost egunez, patataren ikerketa eta garapenaren inguruko Iberoamerikako Kongresua egingo da Gasteizen, sektoreko arazo eta konponbideen inguruan aritzeko. PAMELA ANDERSON . Peruko Patataren Nazioarteko Zentroaren zuzendaria Bost egunez, patataren ikerketa eta garapenaren inguruko Iberoamerikako...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026052
BERRIA
Euskadi
noticias
Badirudi Gallet edo Aguileta bost zentimoko txanponaren antzinako izena zela Valentzia aldean-edo; gure artean «txakur txikia» deitzen zena, hain zuzen ere. Eta Setze Gallets da Pablo Calatayudek Celler del Roure bere upategian aurrera daraman azken proiektuaren izena. Merkatuan hainbat hilabete daramatzan arren, urte ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026053
BERRIA
Euskadi
noticias
Elurra Euskal Herriko kostaldeko zenbait lekutaraino iritsi da Hotz hasi da astea, eta elurra Euskal Herriko zenbait lekutan agertu da, kostaldetik gertu dauden batzuetan ere bai. Hiriburuen artean, Gasteizen eta Iruñean izan da ikusgarriena elurraren eragina. Donostian, Kontxa hondartza elurturik egon da tarte labur b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026054
BERRIA
Euskadi
noticias
Autonomoek langabezia saria jasotzeko legea bidean da. Gutxienez urtebete kotizatu beharko dute, eta ordainetan, hiru hilabetez jaso ahalko dute langabezia saria DONOSTIA. Enpresen finantzaketa «normalizatzen» ari dela adierazi du Adegi Gipuzkoako enpresaburuen elkarteak. Hala ere, enpresen %40k oraindik arazoak dituzt...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026055
BERRIA
Euskadi
noticias
ESPAINIAKO LIGA. Jose Miguel Gonzalez Michel eseriko da Malagaren aulkian hemendik aurrera. Espainiako taldeak Marcelo Romero kendu zuen entrenatzaile kargutik atzo, emaitza txarrak direla eta, eta denboraldi eta erdirako kontratua adostu zuen entrenatzaile espainiarrarekin.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026056
BERRIA
Euskadi
noticias
Hamar urte bete dira aurten Miren Agur Meabek Kristalezko begi bat eleberria (Susa, 2013) kaleratu zuenetik. Idazleak helduentzako idatzitako lehen nobela izan zen hori, eta berehala lortu zuen oihartzuna: 111 Akademiaren saria eta Zazpi Kale saria irabazi zituen, besteak beste. Efemeridea baliatuz, beraz, liburu hori ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026057
BERRIA
Euskadi
noticias
Hernandok dio «atsedenik eman gabe» lan egingo duela kanpoko kaiaren alde Pasaiako Portu Agintaritzak «atsedenik eman gabe» dihardu Espainiako Ingurumen Ministerioak ezarritako langak gainditzeko lanean, eta hala jarraituko duela jakinarazi du Lucio Hernando Pasaiako Portu Agintaritzako zuzendariak. Ministerioak Inguru...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026058
BERRIA
Euskadi
noticias
Urkulluk kutxetako presidenteen lana goretsi du, eta Bilduren jarrera deitoratu Iñigo Urkullu EAJren Euzkadi Buru Batzarreko lehendakariak Araba, Bizkai eta Gipuzkoako aurrezki kutxetako buruek Kutxa Bankeko bat-egiterako prozesuan egindako "ahalegina" azpimarratu du, eta iritzi dio Bildu Kutxarentzako zegoen arriskuaz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026059
BERRIA
Euskadi
noticias
Pentsioen erreforma motz gelditzen dela aldarrikatu du pentsiodunen mugimenduak Euskal Herriko pentsiodunen mugimenduak ozen esan du Bilboko kaleetan Espainiako Gobernuak pentsioak erreformatzeko diseinaturiko lege dekretuko berrikuntzak ez direla aski berientzat. «Erreforma hau ez da duela bost urte mugimendu bezala s...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026060
BERRIA
Euskadi
noticias
'La casa de papel'-en bost atal estreinatuko dituzte bihar Netflix plataformak La casa de papel telesailaren bosgarren denboraldiko lehen bost atalak jarriko ditu bihar bere zerbitzarian -hurrengo bostak abenduaren 3an iritsiko dira-. Alex Pina da fikzioaren sortzailea, eta zera iragarri du: «Muturreko genero beliko ba...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026061
BERRIA
Euskadi
noticias
ESTATU BATUAK. Moussaouik ez du parte hartuko epaimahaiaren aukeraketan Moussaouik ez du parte hartuko epaimahaiaren aukeraketan Zacarias Moussaoui euskal herritarra. Baina ezin izango du epaimahaiaren aukeraketan parte hartu. Hala erabaki zuen atzo epaileak, Moussaouik behin eta berriz eteten zuelako prozesua. Akusatu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026062
BERRIA
Euskadi
noticias
Kaxmirren etxeratze agindua ezarri dute aurreko asteko atentatuaren ostean SRINAGAR. Kaxmirren etxeratze agindua ezarri dute aurreko astean militarrak zeramatzan autobus baten kontra bonba-auto bat leherrarazi eta 44 militar hil ostean. Azken hiru hamarkadako atentatu latzena izan zen. Kaxmir Indiaren eta Pakistanen ar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026063
BERRIA
Euskadi
noticias
«Presioa beharrezkoa da, baina ezin zaitu blokeatu» Abendutik itxita egon ondoren, atzo ireki zuten Donostiako Arzak jatetxea. Jatetxeko laugarren belaunaldia da Elena Arzak, eta harentzat «zorte handia» da aita alboan edukitzea sukaldean, laguntzeko. Abendutik itxita egon da Elena Arzak sukaldariak (Donostia, 1969) gi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026064
BERRIA
Euskadi
noticias
Vera: "Aurten, oraingoz, 914 abortu eskaera izan dira Nafarroan" "Arrazoiak, beti bezala, babesik gabeko harreman sexualak izan dira", adierazi du Osasun kontseilari Marta Verak Nafarroako Parlamentuan egindako bilkuran. Abortuak "saihesteko" Nafarroako Gobernuak ezarritako neurrien artean "informazioa eta heziketa" da...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026065
BERRIA
Euskadi
noticias
Villanuevaren askatasuna eskatzeko elkarretaratzera deitu dute gaur Arturo Villanueva askatzeko eta militantziagatik eta lan politikoagatik atxilotzeari uzteko eskatu die Eleak-ek Espainiako eta Frantziako gobernuei. «Ez ditzatela herritarren eskubideak urratu, euren aurkari politikoen aurrean, jokoaren arauak errespet...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026066
BERRIA
Euskadi
noticias
Ez da aire bidez fumigatzen gaituzten lehen aldia. Thaumetopoea pityocampa edo procesionaria hiltzeko ere, aire bidez bota zuten botika. Gu umeak ginen orduan, baina kontatu zigutenez pinua zomorroak hartuta zegoen, eta ez zegoen beste biderik basoa salbatzeko. Herriko eskolan genbiltzan, eta handik hurbil ere bazen pi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026067
BERRIA
Euskadi
noticias
Nafarroako euskalgintzak bat egin du abenduaren 1eko manifestazioarekin Nafarroako euskalgintzak bat egin du Kontseiluaren deialdiarekin, eta abenduaren 1ean Donostian 'Euskaraz bizi nahi dut' lelopean eginen den manifestazioan parte hartzeko eskatu die herritar guztiei. "Euskaraz bizitzeko hautua egitea ez da nahikoa,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026068
BERRIA
Euskadi
noticias
1 FORMULA. Ecclestone zuzendariak dio 1 Formula ez dagoela salgai Ecclestone zuzendariak dio 1 Formula ez dagoela salgai 1 Formulako zuzendari Bernie Ecclestonek aitortu du jaso dutela beren eskubide guztiak erosteko eskaintza bat, baina 1 Formula ez dagoela salgai. Financial Times egunkariaren arabera, 1.500 milioi do...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026069
BERRIA
Euskadi
noticias
Britainia Handiko proban gailenduta, Valentino Rossik (Yamaha) sailkapenaren buruan jarraitzen du. Inor gutxik espero zuen hark irabaztea, baina berezko gaitasuna erakutsi, eta orain arte lortu gabeko garaipena bereganatu zuen. 236 puntu ditu orain; hamabi puntura du Jorge Lorenzo (Yamaha), eta 77ra Marc Marquez (Honda...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026070
BERRIA
Euskadi
noticias
Neguko plana indarrean ezarri du Bizkaiko Foru Aldundiak errepideetan BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiak indarrean ezarri du neguko plana: 408 langile arituko dira horretan, eta elurra kentzeko 84 makina mobilizatuko dituzte. Apirilaren 30era arte egonen da martxan plana. Aldundiaren hitzetan, gailuak, giza baliabideak eta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026071
BERRIA
Euskadi
noticias
Iazko maiatzaren 29a. Paris. Orsay museoan sartu da Deborah de Robertis artista luxenburgotarra. Igaro ditu pasabide eta galeriak, eta, azkenean, heldu da Munduaren jatorria artelan ospetsua dagoen aretora. Alu bat erakusten du Gustave Courbeten obrak, parez pare. Urre koloreko soineko bat jantzita, koadroaren markoa i...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026072
BERRIA
Euskadi
noticias
Everesterako igoerak bertan behera utzi dituzte, protesta gisa Hainbat xerpak eta mendizalek bertan behera utzi dute Everestera gaur egitekoak ziren igoera, iragan ostiralean hamahiru xerpa hil zirela-eta protesta egiteko. Gidari lanak egiten dituztenen arriskuak eta jasotzen duten soldata eskasa salatu nahi dute horre...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026073
BERRIA
Euskadi
noticias
Hizkuntzaren inguruko kexak jasotzeko buzoiak jarri dituzte Usurbilen. Behatokiak eta Uemak sinatutako hitzarmenaren bidez jarri dute martxan buzoien egitasmoa Hizkuntzaren inguruko kexak jasotzeko buzoiak jarri dituzte Usurbilen Behatokiak eta Uemak sinatutako hitzarmenaren bidez jarri dute martxan «Estatuko administr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026074
BERRIA
Euskadi
noticias
Hodei Mazkiaran ez da sailkatu final-zortzirenetarako Hodei Mazkiaranek (Altsasu, 1988) ezin izan du final-zortzirenetarako sailkatu, esprint saioan. Goizeko sailkatze proban kanpoan geratu da, eta arratsaldean bigarren aukera ere ezin izan du baliatu hurrengo txandan lehiatzeko. Bernard Esterhuizenek (Hegoafrika) utzi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026075
BERRIA
Euskadi
noticias
GAZA. Hamas mugimendu islamikoa prest dago Palestinako Aginte Nazionaleko presidentea aukeratzeko hauteskundeetan parte hartzeko, lehen aldiz, Gazako Al-Rai agentzia ofizialaren arabera. Al-Fatah alderdiarekin sinatutako akordioaren arabera, batasun nazionaleko gobernua eratu eta sei hilabeteko epean egin beharko lituz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026076
BERRIA
Euskadi
noticias
Gaur amaituko da Maulen Martinen euroaginduaren aurkako kanpaldia, manifestazioarekin Astelehenean Aurore Martin Batasunako kidearen aurkako euroaginduaren kontra Maulen abiatu zuten protesta gaur amaituko da, manifestazio batekin. Hiru egunez egon dira Herriko etxearen atarian kanpaturik hainbat lagun, Batasuna Frantz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026077
BERRIA
Euskadi
noticias
«Tristea da nire kirol ibilbideko garaipenik handiena lortu eta biharamunean dopinari buruz hizketan aritzea». Entzuten ari zen galderak sinetsi ezinik, haserre eta triste amaitu zuen atzo Chris Froomek (Sky) Frantziako Tourreko bigarren atseden eguneko prentsaurrekoa. «Ez dauka zentzurik ni Armstrongekin alderatzeak. ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026078
BERRIA
Euskadi
noticias
Hizkuntza Gutxituen Ituneko konpromisoak ez betetzea egotzi diote Espainiari Europako Hizkuntza Gutxituen Ituna sinatuta dauka Espainiak, baina, itun haren jarraipen batzordeak joan zen astean jakinarazi zuenez , ez ditu gomendioak betetzen. Kontseiluak eta Behatokiak Espainiaren jarrera salatu dute gaur, Donostian ema...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026079
BERRIA
Euskadi
noticias
Ramon Aldasoro eta Raul Alonso presoei ere 'Parot doktrina' ezarri die Auzitegi Nazionalak Espainiako Auzitegi Nazionalak beste bi euskal presori luzatu die kartzela zigorra, 197/2006 doktrina ezarrita: Ramon Aldasorori eta Raul Alonsori. Biok hamasei urtetik gora daramatzate preso. Aldasoro 1997an espetxeratu zuten, e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026080
BERRIA
Euskadi
noticias
Uharteko kasuak agerian utzi du «interbentzio» egokien premia Kezka eragin du Uharten (Nafarroa) asteburuan kolpatuta agertu zen emakumearen kasuak -Natalya Bally zuen izena-; erietxera eraman zuten, eta hil egin zen astelehenean. Kartzelan dago haren senarra, hiltzailea delakoan. Indarkeria matxistaren ondorioz aurten...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026081
BERRIA
Euskadi
noticias
HEZKUNTZA. HIZKUNTZ ESKAKIZUNAK. Camposek gaur erantzungo die Bertendonan itxitako irakasleei. Uztailaren 11n Tontxu Campos Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu berriarekin bildu eta gero utzi zuten bertan behera 141 egunetako itxialdia, «gustura» geratu zirelako; gaur berriro bilduko dira Camposek gaur erantzungo die Bert...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026082
BERRIA
Euskadi
noticias
Gutxienez 60 pertsona hil dira Sudango klanen arteko borrokan Sudango hegoaldean 60 pertsona hil dira azken egunotan klanen arteko borroketan. Al Dinka leinuko bi klanen belardien eta uren inguruko ika-mikak eragin ditu borrokak. Sudango Darfur eskualdeko gatazka aztertzeko nazioarteko konferentzia hasi zuten atzo Brus...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026083
BERRIA
Euskadi
noticias
Santizpiritu zubian hausnarrean nabil: Europako gobernari pornografikoak zein atzamar gordek ditu bultzatu, gehiengo heziaren, dominatuaren eta desjabetuaren hauteskundeetako baiarekin? Sarkozy eta Berlusconi darabilzkit buruan. Biek egitura matxista-neoliberala jarri dute martxan, bata agerroiki ezkontzen zela Carla z...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026084
BERRIA
Euskadi
noticias
• Bilbo. 10:30ean Pio Baroja enparantzatik abiatuta eta Olabeaga pasalekuraino, euskal selekzioak aldarrikatzeko ekitaldia, Josu Erkorekarekin.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026085
BERRIA
Euskadi
noticias
Bake prozesua babesteko topaketak Uruguaiko Legebiltzarrean Beste bultzada bat emango diote bake prozesuari nazioartetik. Iaz Mexikon egindako topaketen ondoren, Euskal Herriko Bakearen Aldeko Topaketak antolatu ditu Uruguaiko Parlamentuak ekainaren 5erako, Centro Euskalerria euskal etxearekin elkarlanean. Besteak best...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026086
BERRIA
Euskadi
noticias
AEK-k 80 ekitalditik gora antolatu ditu iganderako Osasun krisirik egongo ez balitz, igandean milaka pertsona elkartuko ziren Korrikaren azken kilometroetan. Euskararen aldeko lasterketarik ezean, AEK-k 80 ekitalditik gora antolatu ditu «euskararen lekukoa, euskaltegien aldeko bultzada, kalean egon dadin». Euskal Herri...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026087
BERRIA
Euskadi
noticias
FUTBOLA. Luis Sabalza Osasunako presidenteak mahai gainean ditu dagoeneko Sadar estadioa berritzeko jaso dituen bost proiektuak. Bostak gustuko dituela esan zuen atzo, eta bidali dizkiola Nafarroako Gobernuari, estadioaren jabeari. Gero, bazkideei egokituko zaie horien artean egokitzea. Taldeak bi aukera zituen: estadi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026088
BERRIA
Euskadi
noticias
Umea nintzela, Donostian, nire jaioterrian, ez zegoen jatetxe txinatarrik, denda txinatarrik, eta Zinema Jaialdira etorri ere ez ziren egiten zinemagile txinatarrak. Txina oso-oso urrutiko herrialdea zen, eta oso-oso ezezaguna. Aurreneko jatetxe txinatarra Bilbon ezagutu nuen duela hogeita bost urte, eta gogoan dut oso...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026089
BERRIA
Euskadi
noticias
PARIS. Tolosako metroaren 3. lerro berriaren trenak eta bagoiak Frantzaiko Alstomek egingo ditu. CAFen proposamena finalera iritsi da, baina Okzitaniako hiriko garraioaren kudeatzaile Tisseok Alstom aukeratu du, eta hark eramango ditu kontratuaren 714 milioi euroak. Siemens eta Hitachi ere lehiatu dira, baina azken auk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026090
BERRIA
Euskadi
noticias
«CAF zuzenduko banu, nire aukera ez litzateke Talgorekin ezkontzea» Konpainien neurri handiak finantzaketa giharra eskaini ohi duela dio Orkestrako ikerlari herbeheretarrak, eta bezeroari finantzaketa eskaintzeko gaitasuna edukitzea oinarrizkoa dela merkatu helduetan. CAF oso kontuan hartzen duten lehiakide bihurtu del...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026091
BERRIA
Euskadi
noticias
UEU Udako Euskal Unibertsitateak elkarlana sustatu nahi du. Euskarazko jakintzaren topagune izan. Horretarako diseinatu dituzte aurtengo udako ikastaroak. Horregatik, iaz bezala, Elkar Ekin lelopean eginen dituzte saio guztiak. «Gure izaeran dago elkargune izatea, eta udako ikastaroek hori islatzen dute. Ikastaro hauek...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026092
BERRIA
Euskadi
noticias
Gaztela eta Leongo gobernuan dagoen PP alderdiak gogor kritikatu du Eusko Legebiltzarrak Kongresura eraman duen proposamena, eta «gehiegikeriaz» jokatzea leporatu dio. Trebiñu «Burgos eta Gaztela eta Leon» dela berretsi du Alfonso Fernandez Mañueco idazkari nagusiak, eta dei egin dio PSOEri afera horretan duten «batasu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026093
BERRIA
Euskadi
noticias
Justu Erlaitzera igotzeko maldaren hasieran kotxeak aparkatzeko lekua dago. Erlaitzera igotzen den xendatik gotorlekuaren hondakinen ondora igoko gara. XIX. mendean frantziar inbasioei aurre egiteko zortzi gotorlekuz osatutako proiektu bat abian jarri zuten, baina azkenean hiru besterik ez ziren eraiki: San Marko, Txor...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026094
BERRIA
Euskadi
noticias
Bertso derbia areto barruan egin dute sei urtez, baina, gaur, aurreneko aldiz, kalean egingo dute. Realaren partetik, Andoni Egaña, Maddalen Arzallus eta Amets Arzallus arituko dira kantuan. Eta Athleticen partetik, Jon Maia, Onintza Enbeita eta Xabi Paia. San Mamesen kanpoaldean amaituko dute saioa.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026095
BERRIA
Euskadi
noticias
«Israelek guztiz baliogabe utzi du bakearen esanahia» Israelen historia bizia da Uri Avnery (Beckum, Alemania, 1923). Palestinara 1933an iritsi zen gurasoekin, Hitlerren Alemaniatik ihesi, eta Irgun talde armatu sionistako kide izan zen gaztaroan. Gerrak, ordea, zauri psikologiko sakonak utzi zizkion, eta «sionismoaren...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026096
BERRIA
Euskadi
noticias
Frantziako Gobernuak ez du kamioien ekotasa jarriko, protesten eraginez 2014a hastearekin batera ekotasa indarrean sartuko zuela iragarri zuen urriaren 7an Frantziako Gobernuak; 3,5 tona eta gehiagoko kamioiek ordaindu beharko zuten. Baina, azkeneko egunetan Bretainian egin dituzten protesta gogorren eraginez, gobernua...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026097
BERRIA
Euskadi
noticias
Marijaia besoak igota, eskuekin bihotz bat irudikatzen, hondo gorri bizi baten aurrean. Hori izango da 2023ko Bilboko Aste Nagusiko kartela. Eulogio Omaetxebarria Solaegi diseinatzaile grafiko gernikarrarena da (Bizkaia), eta 573 proposamenen artetik gailendu da. Horietatik sei aukeratu zituen epaimahaiak, eta gustukoe...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026098
BERRIA
Euskadi
noticias
Gorpuzkiak emakume bakarrarenak direla ondorioztatu du ikerketak Igandean Bilbon atxilotutako gizonaren gimnasioan eta etxean Ertzaintzak aurkitu zituen gorpuzkiak pertsona bakarrarenak dira. Ikerketa iturriek atzo zehaztu zutenez, adin ertaineko emakume batenak dira arrastoak; jatorriz kolonbiarra dela uste dute. Joan...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026099
BERRIA
Euskadi
noticias
3.127.994 euskal herritar bizi gara 20.950,3 kilometro koadroko Euskal Herriaren gainean. Lur zati horretan jaioak gara aurreko kopuruko 2.277.179 biztanle. Euskaldunak 1.287.839 gara, hemen jaioak zein ez; 895.942 «euskaldun oso» (euskaraz bizirik irauteko gai) eta 391.897 euskaldun hartzaile («ogi bat» eskatuta, «ogi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026100
BERRIA
Euskadi
noticias
Irakasle bati Barañainen egindako agurrak sareetako erabiltzaileak hunkitu ditu «Horrela agurtzen bazaituzte, zerbait ondo egin duzun seinale da». Twitterreko hainbat erabiltzaile ondorio horretara heldu dira, Barañaingo (Nafarroa) Alaitz BHI institutuan Koldo Ansa irakasleari egin dioten agurra ikusi ostean. Ansa 29 u...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026101
BERRIA
Euskadi
noticias
Diamond Dogsek rock-and-rollaren ospakizuna ekarriko du Azken orduan Gasteizko Azkena Rock jaialdiko emanaldia bertan behera utzi ondoren -Sulo kantariaren bi alaben gaixotasun larria zela medio-, gaur aurkeztuko du Diamond Dogs taldeak bere azken diskoa euskal zaleen aurrean, Up the rock. Bilboko Kafe Antzokian izango...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026102
BERRIA
Euskadi
noticias
«Gure helburuak betetzeko bidea irekitzen du Euskal Hirigune Elkargoak» Ipar Euskal Herrian eztabaida asko piztu izan ditu lurralde antolaketaren erronkak azken urteetan. Euskal Hirigune Elkargoan, Filipe Aramendik hartuko du ardura hori, Bruno Karrererekin batera. Ofizioz, abokatua da Filipe Aramendi (Urruña, Lapurdi,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026103
BERRIA
Euskadi
noticias
Omenaldia egingo diote bihar zaldiari, Zestoan (Gipuzkoa). Gizakiak duela 14.000 urte marraztu zituen Zestoako Ekain haitzuloan zaldiak, eta, ordutik, animalia hori protagonista izan da Sastarraingo bailaran. Hori ospatzeko, hainbat jarduera izango dira, 10:00etan hasita: pottoken etorrera, bisita gidatuak Ekainberrira...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026104
BERRIA
Euskadi
noticias
Herriko bi elkartek pregoia irakurrita piztuko da festa Agoizko txupinazoan pregoia irakurtzeaz arduratuko dira Sarean elkartea eta Bilaketa txaranga. Sarean-ek herritarrei laguntzea du xede; Bilaketak, berriz, herritarrak alaitzea. Ez zuten inondik inora espero pregoia irakurtzeko aukera izatea, eta biak daude ardurar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026105
BERRIA
Euskadi
noticias
FUTBOLA. Gavako (Herrialde Katalanak) 3. Epaitegiak Lionel Messi eta Jorge Horacio Messi jokalariaren aita inputatu ditu, ustez 2006 eta 2009 arteko errenta aitorpenetan lau milioi euroko iruzurra egiteagatik. Irailaren 17an deklaratu beharko dute biek.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026106
BERRIA
Euskadi
noticias
Bilboko Metroak lanuzteengatik itzuliko duen dirua, eurotan. • Urtarrilean eta otsailean Bilboko Metroko langileek eginiko lanuzteek kalte egindako 43.700 pertsonari kalteordainak emango dizkie enpresak. Orotara, 56.000 euro ordainduko ditu.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026107
BERRIA
Euskadi
noticias
Nork ez daki nolakoa izan zen bere lehenbiziko eskola eguna, amatxoren edo aitatxoren esku oratua utzi eta irakaslearengana igaro ondoren, gela polit baina arrotzean bakarrik , ordura arte beti alboan izan zituenengandik aparte, geratu zen unea? Oroitzapenean, ziur aski, ez zaigu arrastorik geratzen, baina jakin badaki...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026108
BERRIA
Euskadi
noticias
«Genero arrakala handitu du pandemiak: andreei gehiago eragin die» Paola Damonti ikerlariak 2008ko krisi ekonomikoa eta COVID-19ak eragindakoa alderatu ditu, eta ezberdintasun ugari atzeman ditu. Uste du andreei eragiten dieten arazoek «tokirik ez» dutela alor publikoan. Caritas eta Foessa fundazioaren txostena ondu du...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026109
BERRIA
Euskadi
noticias
L ost- en inguruan ez dakit zenbat astez aritu nintzen hartan esan nizuen nire telesail kutunez ere hitz egin nahi nizuela Ekografiak hauetan. Ez dut aspaldi halakorik egin, eta gaurkoan Breaking Bad maisulana ekarri nahiko nizueke txoko honetara. Breaking Bad Vince Gilliganek AMC kate amerikarrarentzat sortutako teles...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026110
BERRIA
Euskadi
noticias
Eragile politiko eta sozialen babesarekin aldarrikatuko dute gaur Herritarron Epaia «Espetxe politika errotik aldatzearen alde dagoen eta konponbideari eta bakea eraikitzeari bultzada eman nahi dion herritar oro» gonbidatu du Herrira mugimenduak gaur Iruñeko Anaitasuna kiroldegian antolatu duen ekitaldira. Uda osoan 80...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026111
BERRIA
Euskadi
noticias
1919. urtean Donostiako Udalak Artikutzako lurrak erosi eta 1947 eta 1960 bitartean Enobietako urtegia altxatu zuen. Zenbait bizileku berritu eta beste batzuk eraiki ziren egun Artikutza herria edo auzoa izenez ezaguna dena sortu arte. Horrekin batera, bideak berritu dira, batez ere Oiartzundik datorrena. Gaur egun ere...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026112
BERRIA
Euskadi
noticias
Céline idazlearen nazismoak eztabaidan jarri gintuen. Bazen estetika eta etika txanpona bakar baten bi aldeak direla esaten zuenik, bazen biak autonomoak direla defendatzen zuenik ere, baina jarrera nagusia zen etika guztiz arbuiatzen duen estetika batek ere beti jariatzen duela izaera etikoren bat. Hartan, lagunetako ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026113
BERRIA
Euskadi
noticias
Lehenago egin besterik ez zuten. Zergatik beste hauteskunde batzuetara deitu? Zenbat eztabaida, zenbat gaitzespen, harrokeria, handiuste. Zenbat antzerki? PSOEk eta Unidas Podemosek hilabete luzeetan hitzartu ezin izan zutena egin dute egun eskas batean. Bi alderdietako ordezkariak pozik daude, gertura ezinak ziruditen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026114
BERRIA
Euskadi
noticias
NATOk trebatutako Kosovoko armada berriak lanari ekin dio . Indar berria jatorri anitzeko soldaduz osatuta dago, baina serbiarrek uko egin diote parte hartzeari NATOk trebatutako Kosovoko armada berriak lanari ekin dio Indar berria jatorri anitzeko soldaduz osatuta dago, baina serbiarrek Kosovoko segurtasunaz arduratuk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026115
BERRIA
Euskadi
noticias
1. Felipe Gonzalez beste argindar konpainia bateko kontseilari egin al dute? Ez zaitez gaiztoa izan. Espainiako presidente ohiak 2015. urtean utzi zuen Gas Naturaleko administrazio kontseilua, eta, nik dakidala, ez du beste inork fitxatu. Gainera, erretiroa hartutakoa beste Gonzalez bat da, Francisco Gonzalez (Chantada...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026116
BERRIA
Euskadi
noticias
Eibarrek etxeko lehen hiru puntuak nahi ditu Gimnasticen aurka Jaitsi berrien hirukoteari agur esateko azken partida dauka gaur Realaren bisita jaso zuten eibartarrek (0-1), lehengo astean Celtari egin zioten bisita (0-1), eta gaur arratsaldean iazko denboraldian Lehen Maila galdu zuen hirugarren taldearen aurka jokatu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026117
BERRIA
Euskadi
noticias
Bizkaiko metalgintzak ez du baztertzen grebekin jarraitzea udazkenean Bizkaiko metalgintzako sektoreak hirugarren greba eguna egin, eta lan hitzarmena berritzeko plataforma osatu duten sindikatuen ustez -ELA, LAB, CCOO eta UGT- aurreko biak baino «arrakastatsuagoa» izan da. Ostegunean %85eko jarraipena izan zuela esan ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026118
BERRIA
Euskadi
noticias
Zaragueta ozeanografoa zen, eta Gipuzkoako Ozeanografia Elkarteko presidente. Donostiako Aquariumeko zuzendaria izan zen, eta Eusko Ikaskuntzako eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kide ere bazen. Bakegintzan ere aritutakoa da. Aieteko Bake Konferentziaren sustatzaileetako bat izan zen eta 2013ko urriaren 10ean eta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026119
BERRIA
Euskadi
noticias
Xarnege musika taldeko Jean Baudoinek eta Andoni Ezeizak Gaskoiniako musika eta tresnen inguruko hitzaldi musikatua emango dute. Euskal Herrikoekin parekatuko dituzte. Besteak beste, zarrabetea, Gaskoiniako hiru zuloko xirula, boha, bohassa, caremera eta herriko perkusioak zertan diren erakutsiko dute.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026120
BERRIA
Euskadi
noticias
Arantza Urkaregi, Eli Zubiaga, Iker Rodrigo, Imanol Nieto, Amparo Lasheras, Agurtzane Solabarrieta, Hodei Egaña, Unai Berrostegieta, Zuriñe Zorrozua, Fernando Antia, Jose Antonio Munduate, Xabier Isasa eta Aitor Ligerzanak akusatuen aulkian eseri beharko dute berriro bihar, ostegunean hasi zen epaiketak segida izango b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026121
BERRIA
Euskadi
noticias
ETB1ek 'Burubero Fest' lehiaketa estreinatuko du bihar gauean Aste Santuaren aurretik kendu zuen programaziotik ETB1ek arratsaldetako Burubero lehiaketa. Aldiz, lehiaketa hori oinarri hartuta eta hainbat aldaketa eginda, euskarazko kateak Burubero Fest saioa estreinatuko du bihar, 22:25ean. Familia guztiarentzako lehia...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026122
BERRIA
Euskadi
noticias
«Poliziaren arrazakeria» salatu dute Bilboko San Frantziskoko hainbat biztanlek Ehun bat lagun elkartu dira gaur goizean Bilboko Auzitegien aurrean, Arrazakeriaren Kontrako Euskal Herriko Mugimenduak deituta, hiriko San Frantzisko auzoan «poliziaren arrazakeria» salatzeko. Hainbatetan salatu dute auzoko hainbat taldek,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026123
BERRIA
Euskadi
noticias
Arabako Bertsolari Txapelketako lehen saioa, Enbeitarentzat . Egungo txapelduna finalaurrekoetarako sailkatu da; bigarren Asier Otamendi izan da Arabako Bertsolari Txapelketako lehen saioa, Enbeitarentzat Egungo txapelduna finalaurrekoetarako sailkatu da; bigarren Asier Larunbatean hasi zen, Amurrion, Arabako Bertsolar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026124
BERRIA
Euskadi
noticias
Mari Kixkur gurasoekin haserretuko da, egunerokoa irakurri diotela uste duelako. Hala, basora alde egitea erabakiko du. Han, hiru hartzen etxea topatuko du, eta bertan igaroko du eguna, hartzak ez daudelako. Zer gertatuko da itzultzean?
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026125
BERRIA
Euskadi
noticias
Azken asteetan jakin ahal izan dugu Apple-ren iPhone eta iOS sistema eragilea erabiltzen diren gailu guztietan gure kokapenaren datuak sekretuan gordetzen direla. Gailu horietako askok informazio hori jasotzeko sare mugikorreko, Interneteko konexioak eta batez ere GPSen informazioa baliatzen dute. Kasu horretan, inform...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026126
BERRIA
Euskadi
noticias
Laredon hildako aita-alaben aldeko hileta egin dute Laudion Igandean hil zituen gizonezko batek Gabino eta Mercedes Garcia Laredoko hondartzan (Espainia). Gaur egin dute aita-alaben aldeko hileta, Laudion (Araba) Jehovaren Lekukoek duten egoitzan. Erretiroa hartua zuen Gabinok, baina Vidrala enpresako lankide ugari iza...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026127
BERRIA
Euskadi
noticias
Enkarterrietako ekonomia pizteko foru plana oso apala dela dio EH Bilduk BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiak Enkarterrien ekonomian sartuko dituen pizgarriak ez dira nahikoak EH Bildurentzat; plan hori«oso apala da», haren ustez. «3,6 milioiko aurrekontuarekin planaren gaitasuna ahula izango da». Foru Gobernuaren «marketin ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026128
BERRIA
Euskadi
noticias
Manuel Vallsek salaketa jarri du Sarrikotapeko auzapezaren aurka Manuel Valls Frantziako Barne ministroak salaketa jarri du Laurent Etxeberri Sarrikotapeko (Zuberoa) auzapezaren aurka. Jendarmeria iraindu izana leporatuta, auzitara eraman du zuberotarra. Agorrilaren 7an Etxeberrik jendaurrean egindako adierazpenak daud...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026129
BERRIA
Euskadi
noticias
Unnimen enkanteak abiatuko du bat egiteen bigarren aroa Aurrena kutxak banku bihurtzera bultzatu zituzten, elkarrekin bat eginez edo batzuek besteak bereganatuz. Orain bankuak bankuago bihurtu nahi dituzte, handiago, handienek edo ondoen daudenek erdipurdikoak eskuratuz. Espainiako Gobernuak datozen asteetan zehaztuko ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026130
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: Javier Ruiz Caldera. Aktoreak: Dani Rovira, Alexandra Jimenez, Julian Lopez, Pedro Casablanc, Gracia Olayo. Herrialdea: Espainia. Urtea: 2018. Iraupena: 108 minutu. Generoa: Komedia. Fantasiazkoa. Jan komikilariak sortu zuen pertsonaia ezaguna du oinarri superheroien gaineko komedia honek. Chiton planetatik...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026131
BERRIA
Euskadi
noticias
Alderdi Sozialista utzi zuen, Frantziako politikagintzan goreneko postura heltzeko, eta baita lortu ere. Presidentetzarako bozetako bigarren itzulian, Fronte Nazionaleko buru Marine Le Pen garaitu ostean , gaur hartu du Emmanuel Macronek estatuburu kargua. "Itxaropenaren alde egin dute frantziarrek", adierazi du Macron...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026132
BERRIA
Euskadi
noticias
PEKIN. Xi Jinping Txinako presidenteak elkarlana eskaini dio Ipar Koreari, COVID-19ari aurre egiteko. Txinako agintaria prest agertu da «beharren araberako laguntza» emateko. Ostiralean, Kim Jong Un Ipar Koreako liderrak mezu bat bidali zion Xiri, pandemiaren krisia kudeatu duen moduarengatik zoriontzeko.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0026133
BERRIA
Euskadi
noticias
Asier Conde. Paleontologoa. «Ekainberriko ikastaroak bisitaren osagarri garrantzitsuak dira». Zestoako Ekaingo kobazuloan duela 13.000 urte margotu zutenen bizimodua ezagutzeko aukera izango da, sua, ehiza eta antzinako marrazkien inguruko ikastaroen bitartez. Zestoako Ekaingo kobazuloan duela 13.000 urte margotu zuten...
cc-by-sa 4.0