id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0025834
BERRIA
Euskadi
noticias
Zumaiak dotore biribildu du urteetako lana, Kontxa irabaziz Zumaiak ere badu bere Kontxako bandera. Igande eguerditik. Historia egin du modu horretan emakumezkoen arraunlarien taldeak. Lehen aldiz irabazi zuen herenegun bandera preziatua, eta historia egiten hasita, beste bi bider ere egin du: urte berean, Gipuzkoako l...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025835
BERRIA
Euskadi
noticias
Gizonezko bat hil da Hondarribiko aireportu ondoan jazotako istripu batean DONOSTIA. Gizon bat hil zen atzo Hondarribian (Gipuzkoa), istripu batean. Ezbeharra 17:00 aldera gertatu zen, N-638 errepidean. Hondarribitik Irun aldera zihoan motoan, eta, Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, automobil bat jo zuen. Hantx...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025836
BERRIA
Euskadi
noticias
Gasteizen gasa bilatzeko zundaketa bat baimendu du Espainiako Gobernuak Espainiako Ingurumen Ministerioaren Bioaniztasun eta Ingurumen Kalitatearen Zuzendaritza Nagusiak atea ireki dio lur azpian gasa bilatzeko Armentia 2 putzuan zundaketa egiteari. Espainiako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoaren arabera, ingurumen ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025837
BERRIA
Euskadi
noticias
Nafarroako hotelen prezioen aldaketa agentzia batetik bestera. • Nafarroako hotelen prezioek %13ko aldea izan dezakete, eskaintza zein agentziak egiten duen. Aldea handia bada ere, ez da beste hainbat tokitan bezain handia; kostaldeko eremuetan aldeak nabarmenagoak izan ohi dira.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025838
BERRIA
Euskadi
noticias
Natalia Arroyo: «Denen laguntza beharko dugu, hona iristeko behar izan dugun bezala» Natalia Arroyo Realeko entrenatzailea eta Nerea Eizagirre kapitaina baikor eta ilusioz agertu dira bihar talde txuri-urdinak Bartzelonaren aurka Zaragozan jokatuko duen Espainiako Kopako finalari begira. Teknikariak honela ikusi ditu j...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025839
BERRIA
Euskadi
noticias
Akitania-Limousin-Poitou-Charentes eskualdea 'Akitania Berria' deituko dute BORDELE. Erabaki dute jada Akitania, Limousin eta Poitou-Charentes eskualde zaharrak elkartu dituen eskualde erraldoiaren izena: Akitania Berria deituko dute hemendik aitzina. 2016ko urtarriletik dira martxan Frantziako hamahiru eskualde berria...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025840
BERRIA
Euskadi
noticias
Barrenetxea IV.ak eta Ansa II.ak buruz buruko finalerdia jokatuko dute gaur ERREMONTEA. Endika Barrenetxea eta Imanol Ansa elkarren aurka ariko dira gaur, Galarretan, buruz buruko finalerdian (16:30, ETB1). Biek ala biek argi dute estrategia, eta halaxe erakutsi zuten aukeraketan: Ansak piloteoan aritzeko pilotak auker...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025841
BERRIA
Euskadi
noticias
M ito hitza neurrira egina balitz bezala eramango du Miguel Gallastegik aurrerantzean (Eibar, 1918-Donostia, 2019). Milimetrora egindako jaka eta alkandora dotoreak bezain neurrira eramango du adjektibo ponposoa. Planta bikaineko kirolari, eta pertsona atsegin eta irekia zena atzo goizean hil zen, 100 urterekin, oroime...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025842
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: Andres Veiel. Aktoreak: August Diehl, Susanne Lothar, Alexander Fehling, Rainer Bock, Sebastian Blomberg. Herrialdea: Alemania. Urtea: 2011. Iraupena: 124 minutu. Ez da oso ohikoa gure zirkuitu komertzial pobrean Alemaniako filmik estreinatzea. Lan honek orain dela hiru urte Uli Udelek egin zuen Der Bader M...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025843
BERRIA
Euskadi
noticias
Javi Salgado. Bizkaia Bilbo Basketeko jokalaria. «Bihotzak Lauko Finalean gaudela esaten dit; buruak, tentuz jokatzeko». Komunikabideetako arreta gune izan da aste honetan, Murtziaren aurka azken unean sartu zuen hirukoagatik. Komunikabideetako arreta gune izan da aste honetan, Murtziaren aurka azken unean sartu zuen h...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025844
BERRIA
Euskadi
noticias
"Erabakitzeko eskubidea gauzatzeko tresna gisa", EH Bilduk ontzat jo du estatus politikoa aldatzea Estatus politikoa aldatzeko EAJk azaldutako asmoaren inguruan bere jarrera ezagutarazi du gaur EH Bilduk, Donostiako Miramar jauregian eginiko ekitaldi batean. Bertan izan dira koalizioko hainbat erakundetako hautetsiak. ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025845
BERRIA
Euskadi
noticias
EAJk baztertu egin du independentzia alde bakarrez lortzeko bidea EAJren lehendakarigai Iñigo Urkulluk gosari informatiboa izan du Ajebask enpresaburu gazteen elkarteko kideekin, eta lasaitasun mezua igorri nahi izan die enpresaburuei. Independentzia edo Espainiaren barruan autogobernuan sakontzea lehenetsiko ote lukee...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025846
BERRIA
Euskadi
noticias
Clive Burr Iron Maideneko bateria jotzaile ohia hil da MUSIKA. Clive Burr Iron Maiden heavy metal taldeko lehen bateria jotzailea izandakoa hil zen herenegun. 56 urte zituen, eta 2001etik esklerosi anizkoitza zeukan. 1980 eta 1982 artean ateratako lehen hiru diskoetan parte hartu zuen. Iron Maidenek, hain zuzen, Baraka...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025847
BERRIA
Euskadi
noticias
EGO estreinakoz arituko da Donostiako Jazzaldian, Kenny Barronekin batera Uda garaiarekin batera abiatu du EGO Euskal Herriko Gazte Orkestrak ohikoa duen topaketa. 80 musikari gaztetik gora daude bilduta Musikenen (Donostia) uztailaren 11tik, erresidentzia artistikoan. Bira prestatzea dute helburu: lau kontzertu emango...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025848
BERRIA
Euskadi
noticias
Sukalde zerbitzua berreskuratzea, EH Bilduren lehentasun IRUÑEA. Lehentasuna jarri du EH Bilduk hurrengo legealdirako: Nafarroako Ospitale Guneko sukalde zerbitzuaren pribatizazioa atzera botatzea eta sukalde zerbitzu «publiko eta duina» berreskuratzea. Koalizio abertzaleak salatu du UPNren agintaldia «erabat suntsitza...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025849
BERRIA
Euskadi
noticias
Zizurren andre-gizon batzuk zendu dira, motoan zihoazela errepidetik aterata ZIZUR. Gizon bat eta emakume bat hil ziren herenegun arratsaldean Zizurren (Nafarroa), errepideko istripu batean. Motoan zihoazen A-12 errepidean, eta, nola ez dakitela, ibilgailua bidetik atera zen. Leku horretan bertan hil ziren biak. Istrip...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025850
BERRIA
Euskadi
noticias
Elizondon presoen aldeko batzar ireki bat debekatu du Garzonek Atzo, Elizondoko kultur etxean euskal presoen inguruan egitekoa zen batzarra debekatu egin du Baltasun Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak. Batzarkide batek jakinarazi duenez, Garzonek argudiatu du batzarrera deitzen zuen kartelean amnistiaren l...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025851
BERRIA
Euskadi
noticias
Ttottela irrintzilari, Kalamatxino Pekines, Txomin Alumin, Mojagilo, Antero Txaparrotia Frankoren biboteagaz, Rajoitxu Kajoi, Sandioseneko jauna, Zurrutero Barra Bila, Donostiako Diru Damatxo, Eneko Zakilaneko, Tontotekan hizlari, Petiri Santz eta Pedro Sanchez, Maisu Gil Perejil, Xima Ximel eta Potro Petral, Ortuzar A...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025852
BERRIA
Euskadi
noticias
12:00. Herri kirolak, Areatzan: Ousma Drame eta Kerman Perez de Heredia txingalariak; bost kirol erronka Aratz Mugerza eta Xabier Zalduarekin; gizon probak. 17:00. 23. Hiri Krosa, Areatzan. Lasterketak maila hauetan: Txupete eta haurrak; benjaminaurreko, benjamin eta alebin mailak; haur, kadete eta gazteen mailak;gurpi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025853
BERRIA
Euskadi
noticias
Hezkuntza erreforma baliogabetzeko konpromisoa hartu du Espainiako Kongresuko oposizioak Espainiako Kongresuan ordezkaritza duten oposizioko alderdi ia guztiek agiri bat sinatu dute gaur, Espainiako Gobernua sustatzen ari den hezkuntza erreforma baliorik gabe utziko dutelako konpromisoa hartuz. UPDk ez du bat egin, ezt...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025854
BERRIA
Euskadi
noticias
Etengabeko hauteskunde kanpaina batean bizitzeak ahitu nau. Dagoeneko (edo beharbada aspaldi esan beharko nuke) asper-asper eginda nago. Hedabideek ere beti-betiko leloari ekin diote eta kitzikagarria den politika gogaikarri bilakatu dute. Fikziora jo dut aseko nauen jolas politikoaren xerka. Eta aurkitu dut. Norvegiak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025855
BERRIA
Euskadi
noticias
Militanteenganako polizia jazarpena salatu du Sortuk, eta auzitara jo dute Duela bi aste pasatxo, Galder Barbado Sortuko militanteak salatu zuen Guardia Zibilak kolaborazio eskaerak egin zizkiola ; egun horretan, bere lagun batek ere dei anonimoak jaso zituztela adierazi zuen Barbadok, eta gaur adierazi dute Sarai Goit...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025856
BERRIA
Euskadi
noticias
Garai bakoitzera egokitzen asmatu izana da Durangoko Azokaren lorpen nagusia, Gerediaga elkarteko lehendakari Nerea Mujika eta lehendakari ohi Antton Mari Aldekoa-Otaloraren ustez. «Bizirik dagoena beti dago mugimenduan». 33 urteko esperientzia metatzen dute elkarrekin Antton Mari Aldekoa-Otalorak eta Nerea Mujikak Ger...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025857
BERRIA
Euskadi
noticias
MOSKU. Errusiako Parlamentuak, Dumak, lehen bilera egin zuen atzo, bozetako iruzurren aurkako salaketak argitu gabe. Sergei Narixkin izendatu dute Dumako presidentea, Errusia Batuaren aldeko 238 botorekin; oposizioak ez du haren alde egin. Oposizioak protestak antolatu ditu larunbaterako.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025858
BERRIA
Euskadi
noticias
2.000 milioiren truke Iberdrolaren %6 erosiko du Qatar Holdingek Asteko operazio bat. Iragan astean, energia berriztagarrien sektoreko filiala -Iberdrola Renovables- irentsiko zuela iragarri zuen Iberdrolak; atzo, berriz, Qatar Holding inbertsio funts subiranoak erosiko duela konpainiaren %6,16. Iberdrolako bazkide est...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025859
BERRIA
Euskadi
noticias
BILBO. H&M arropa enpresak Bilboko Moyua plazan duen denda ixtera doa, eta han diharduten 56 langileak H&M sarearen beste dendatara bidaltzea proposatu du. Langile batzordeak ezkutuko kaleratze kolektibo bat dela salatu du, proposatutako lekualdatzeen helmugak ikusi ondoren. Hamalau langile Bizkaiko dendetara bidali na...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025860
BERRIA
Euskadi
noticias
AEBen «ekintza alde bakerrekoak» gogor kritikatu ditu Errusiak. Vladimir Putinek NATO Errusiaraino hedatzea salatu du, Alemanian egindako Segurtasun Konferentzian AEBen «ekintza alde bakerrekoak» gogor kritikatu ditu Errusiak Vladimir Putinek NATO Errusiaraino hedatzea salatu du, Alemanian Ameriketako Estatu Batuen «ek...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025861
BERRIA
Euskadi
noticias
Aginte makila izatea. Altuna III.ak eta Jakak nabarmendu dute «funtsezkoa» izango dela partidan agintzea eta erritmoa markatzea. Atzean geratu eta defentsako lanean aritzen denak oso zail izango du irabaztea. Sakea. Buruz burukoan erabakigarria da sakea. Bai Altuna III.a eta bai Jaka iaioak dira lehen kolpean. Txapelke...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025862
BERRIA
Euskadi
noticias
Sordok "berrantolatzeko zailtasunari" egotzi dio CCOOk ordezkaritza galdu izana Gasteizko Europa Jauregian XI. Batzar Nagusia egingo du gaur eta bihar Euskadiko CCOO sindikatuak, Aurrerantz lelopean. Unai Sordoren agurra izango da erakundearen buruzagitzan. Espainian sindikatuaren gidaritza hartuko du aurki Sordok. Gau...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025863
BERRIA
Euskadi
noticias
Hiru egun dira Tonga uhartedian Hunga Tonga Hunga Ha'apa sumendiak eztanda egin zuela, eta, ondorioz, tsunami bat eragin. Erupzioak kalte handiak eragin zituen komunikazio azpiegituretan, eta, ondorioz, oraindik ere ia ezinezkoa da bertakoekin harremanetan jartzea. Zeelanda Berriko Defentsa ministro Peeni Henare izan d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025864
BERRIA
Euskadi
noticias
Txuskan Coteron izendatu dute Euskal Kazetarien Elkarteko presidente Azken zortzi urteetan Euskal Kazetarien Elkarteko presidentea izan ondoren, Lucia Martinez Odriozolak postua utzi du; Txuskan Coteronek hartu dio lekukoa. Zuzendaritza batzordea ere berritu du elkarteak; Arturo Trueba izango da presidenteordea. Cotero...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025865
BERRIA
Euskadi
noticias
Urkulluk Espainiako erregeari eginiko proposamena kritikatu du PSE-EEk BILBO. Espainiako estatu eredua aldatzeko Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Espainiako erregeari egin omen dion proposamena kritikatu du PSE-EEk. Herenegun bildu ziren, eta, zenbait komunikabidek jakinarazi dutenez, Urkulluk Espainiako...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025866
BERRIA
Euskadi
noticias
Hamabost urte daramatza Txernobilgo (Ukrainia) umeak Euskal Herrira ekartzen Enrique Angulok. Kutsatutako gunean bizi diren zazpi ume izan ditu Euskal Herrian, eta bidai bat baino gehiago egin ditu Txernobilera. Gertutik jarraitzen du hango egoera. Bizi duten kinka larriaz ohartarazteko kontzentrazioa egingo dute gaur ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025867
BERRIA
Euskadi
noticias
Bi aplikazio berri estreinatzekotan dira EAEko taxi gidariak Uber sortzen ari den zalapartaren erdian, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako taxilariak ere bi aplikazio martxan jartzekotan dira. Taxien Euskal Federazioa bera da horietako baten jabeetako bat. Saturnino Alonso presidenteak azaldu du telefono bidez harremanetan ja...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025868
BERRIA
Euskadi
noticias
ELAk iaz sinaturiko lan hitzarmenetako soldatak %6,5 igo ziren, batezbestekotik gora ELAk iaz sinaturiko lan hitzarmenetako soldatak %6,5 igo ziren batez beste, eta sinatu ez zituenetakoak, aldiz, %4,1. Sindikatu subiranistak iazko jardunaren balantzea azaltzeko eman duen daturik esanguratsuena da hori, eta enpresa eta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025869
BERRIA
Euskadi
noticias
ARRAUNA. KONTXAKO BANDERA. IZORTZ ZABALA Astilleroko patroia. «Iaz ikasi genuen zein gogorra den, eta aurtengo bandera gehiago gozatu dugu». «Iaz ikasi genuen zein gogorra den, eta aurtengo bandera gehiago gozatu Festarako beta handirik gabe joan behar izan zuen atzo lanera, baina telefonoz ere igartzen zitzaion zuen i...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025870
BERRIA
Euskadi
noticias
«EOSekin aritzeak pozten nau, gauza onak entzun baititut». Bihar eta etzi erakutsi nahiko du Donostian Han-na Chang korear biolontxelo jotzaileak zergatik esaten dioten gazte talenturik handienetakoa dela. HAN-NA CHANG . Biolontxelo jotzailea 'Excellent Italian Greyhound' diskoa ekarriko du gaur Shellacek Bilbora Chica...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025871
BERRIA
Euskadi
noticias
CARDIFF. Atzo egin zuten Galesen autonomiaren inguruko erreferenduma. Galesko asanbladak zuzenean, Londresen esku hartzerik gabe, legeak egiteko boterea izango duen edo ez erabaki dute herritarrek euren bozen bidez. Gaur goizean hasiko dira bozak zenbatzen.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025872
BERRIA
Euskadi
noticias
Abeslariak: Sondra Radvanofski, Veronica Simeoni, Francesco Demuro, Mirco Palazzi. Abesbatza: Bilboko Opera Korua. Musikariak: Nafarroako Orkestra Sinfonikoa. Musika zuzendaria: Jose Miguel Perez Sierra. Eszena zuzendaria: Stefano Poda. Lekua: Euskalduna jauregia. Eguna: apirilaren 20a. Asko eta asko egin zuten OLBEkoe...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025873
BERRIA
Euskadi
noticias
«Langile askok gaixotasunak eta arazo mental eta fisikoak izaten dituzte» Vanesa Pan Iglesias klinikako laguntzailea da Matia fundazioaren adinekoentzako egoitza batean. Hemeretzi urterekin hasi zen lanean, eta 39 ditu orain. Hogei urte daramatza zaintzaren sektorean lanean. Zenbait profiletako pertsonekin egiten dut l...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025874
BERRIA
Euskadi
noticias
Abiadura handiko trenaren (AHT) aurkako borrokan hogei urteko eskarmentua pilatu du AHTaren Aurkako Asanbladak. Orain, egitura desegin eta agur esatea erabaki dute, BERRIAra bidalitako prentsa ohar batean jakinarazi dutenez. Izena erabiltzen jarraituko dute, oraingoz, irekita dauden hainbat auzi eta epaiketa amaitu bit...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025875
BERRIA
Euskadi
noticias
«Kontraesanezko helburu eta emozio pila bat da pertsonaia bat» Medikuntzan lizentziatu arren, zinema zuzendari eta irakasle aritu da beti Diez. Istorio intimoen bidez eramaten du bizitza pantailara. Argi utzi du ez duela manikeismoa batere maite. Hilabete eta erdi da azkenengo filma grabatu zuela, Mexikon, baina muntak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025876
BERRIA
Euskadi
noticias
Auzo batzuk baztertu izana leporatu dio Barkosek UPNri Uxue Barkos NaBai 2011ren Iruñeko alkategaiak hiriko auzo guztien «nortasuna» goraipatu zuen atzo, eta UPNri horietako hainbat baztertu izana leporatu zion. Barkosen iritziz, «onartezina» da Yolanda Barcinaren gobernuak «botoak pilatzearren» hiriko auzo batzuk «ezt...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025877
BERRIA
Euskadi
noticias
«Etxegintzaren burbuila joko piramidal bat izan da: hurrengoari saldu eta ospa» Azken 20 urteotako eromen eraikitzaileak paisaian utziriko orbanak eta porlanezko eskeletoak erretatatzen bi urte eman ditu Schulz-Dornburg sortzaile alemaniarrak, Espainian. Erakusketa zabalduko du gaur Bilbon. Ruinas modernas argazki erak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025878
BERRIA
Euskadi
noticias
Estatu kolpearen aldekoek baiezkoa, islamistek boikota eta oposizio laikoak ezezkoa. Bozkatzera deituak dauden 52 milioi egiptoarrek argi dute euren botoa. Gaur eta bihar egingo den konstituzioaren herri galdeketak ezusteko gutxi utziko ditu. Hala diote, behintzat, inkestek. Hiru aukeren artean baiezkoaren alde egingo ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025879
BERRIA
Euskadi
noticias
MUSIKA. Koma musika talde iruindarrak 18 urteko ibilbidea amaitzea erabaki du. Hiru kontzertu emango dituzte desegin aurretik: Zaragozan izango dira azaroaren 23an, Bilbon joko dute azaroaren 24an, eta Iruñean egingo dute azken kontzertua abenduaren 29an.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025880
BERRIA
Euskadi
noticias
Ezinbestean, koronabirusak kutsatuta datoz hauteskundeetako alderdi nagusien programa politikoak, eta etengabeak dira, horregatik, gaixotasunari buruzko aipamenak kulturaren alorrari buruz aurkeztutako proposamenetan ere. Programei kasu egitera, aurkezten diren alderdi nagusi guztiek aitortzen diote lehen mailako garra...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025881
BERRIA
Euskadi
noticias
Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, 11:10 aldera gertatu da ezbeharra. Garabi batera igota zeuden biak, eta 50-60 metro inguruko altueratik erori dira. Hara joan dira larrialdi zerbitzuak, baina ezin izan dituzte langileak beren onera itzuli. Foruzaingoaren Tafallako polizia etxeak hartu du ikerketaren ardura.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025882
BERRIA
Euskadi
noticias
Errentaren aitorpena, apirilaren 1etik aurrera Araban Astebete aurreratuko da aurten 2013. urteko errenta aitorpena egiteko kanpaina Araban. Hala, Rentafacil ereduko aitorpenak apirilaren 1etik aurrera aurkeztu ahalko dituzte zergapekoek. Foru Aldundiaren konpromisoa da aitorpenarekin dirua itzuli behar zaien zergapeko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025883
BERRIA
Euskadi
noticias
Gipuzkoak 13 milioi euroko erreskate plan bat onartu du enpresentzat. Enpresek, larri egon arren, bideragarriak izan behar dute, eta estrategikoak direnek izango dute lehentasuna Eusko Jaurlaritzak diruz lagunduko ditu enpresen nazioartekotze urratsak Gipuzkoak 13 milioi euroko erreskate plan bat onartu du enpresentzat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025884
BERRIA
Euskadi
noticias
Elkarretaratzea egin zuten atzo, Iruñeko Gazteluko plazan, Iruñeko zieten emakumeen batzordekoek. Iazko martxoaren 8ko manifestazioan parte hartu zuten 15 lagun auzipetu izana gaitzetsi dute. Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak manifestazioa debekatu zuen. Debekuari planto egin zieten 15 laguni 300 eta 600 euro arteko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025885
BERRIA
Euskadi
noticias
Irujo aurrenekoz sailkatu da lau t'erdikoaren ligaxkarako Juan Martinez Irujo eroso dabil aurten kaiolan. Aurreko bi aldietan partida bakarra irabazi arren, aurten lau t'erdian ere gauza handiak lor ditzakeela erakutsi du. Iberokoak herenegun eman zuen azken pausoa, Zarautzen Xalaren aurka nagusitasunez irabazi zuenean...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025886
BERRIA
Euskadi
noticias
Durangaldeko herri txiki bat da Izurtza (Bizkaia), ia 300 biztanle dituena egun. Bi asteburu irauten dute jaiek; ostiraletik domekara lehen astean, eta hurrengoan berriro berdin. Atzo hasi ziren aurtengoak. Jaiak ez dira nabarmen aldatu urteotan: «30 urte dauzkat, eta denbora tarte horretan beti izan dira berdinak», az...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025887
BERRIA
Euskadi
noticias
UEFAk espedientea ireki dio Osasunari, Nafarroako klubak erakunde horren diziplina arauak urratu dituelakoan. UEFAren Diziplinaren eta Etikaren Kontrol Batzordeak Espainiako Auzitegi Gorenak ebatzitakoa hartu du kontuan Osasunari espedientea irekitzeko. Auzitegi Gorenak urtarrilean frogatutzat eman zuen Iruñeko taldeak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025888
BERRIA
Euskadi
noticias
MUSIKA. Seigarren urtez Usurbilen (Gipuzkoa) Laboaren Uztaila musika jaialdia egiten ari dira. Ostegunean, uztailak 15, Ibon Rg eta Enrike Hurtadoren kontzertua izango da Mikel Laboa plazan, arratseko 22:00etan. Hilaren 22an, Aire Ahizpak taldea joango da Urepeletik. Eta Garazi Navas akordeolari bizkaitarrak joko du uz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025889
BERRIA
Euskadi
noticias
'Alexandro eta Zesar' Egilea: Plutarko. Itzultzailea: Jesus Mari Arrojeria. Berrikuslea: Lorea Arrieta. Argitaletxea: Pentsamenduaren Alexandro erregearen eta Zesarren bizitzak kontatzen ditu obrak. «Ekintzen ugaritasuna kontuan hartuta, ezer esan baino lehen irakurleei eskatuko diet niri errua ez egoztea ez baditut ek...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025890
BERRIA
Euskadi
noticias
Athleticek irabazi egin du Eibarren aurkako derbia Espainiako Ligako hirugarren jardunaldian, Athleticek 1-2 irabazi dio Eibarri igandean Ipuruan jokatu duten derbian. Talde zuri-gorriaren bi golak Unai Lopezek egin ditu; etxeko taldearena, berriz, Kike Garciak. Denboraldiko bigarren gola du. Gol horrekin berdindu egin...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025891
BERRIA
Euskadi
noticias
Aurtengo uda, eta horrekin batera herri eta auzoetako jaiak amaitzear direla, Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxatik hainbat irakurketa plazaratu beharra sumatu dugu. Hainbat dira ukitu nahi ditugun kontuak, baina, lehenik eta behin, guztiz kezkatuta eta haserre gaudela adierazi nahi dugu, hain zuzen, beste uda bat j...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025892
BERRIA
Euskadi
noticias
Bakegileek desobedientzia zibilean oinarritutako fase berri bat iragarri dute «Ez dugu gibel eginen. Ez dezatela pentsa orain arte egin den guztiaren ondoren amore emanen dugunik». Bakegileek agerraldi jendetsua egin dute Hiriburun (Lapurdi), eta beste mobilizazio fase bat iragarri dute Euskal Herriko gatazkaren konpon...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025893
BERRIA
Euskadi
noticias
LITERATURA. Desertua, berriz. Itzultzeko aukera eman eta aspaldi bisitatutako eremu idor hura hautatu. Itzultzea memoriari goldea pasatzea da: bidelagun zituenez oroitzea eta orduan zenarekin parez pare jartzea. Leku hori lurreko desertu lehorra da. Ariel Dorfmanek Norte Grandetik egindako bidaian jendea lurrean sustra...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025894
BERRIA
Euskadi
noticias
Pertsona batek deklaratzen duenean poliziaren eskuetatik pasatu ondoren ordura arteko bizimoduarekin jarraitzea ezinezko egin zitzaiola, garen matrioskaz akordatzen gara. Geruzaka osaturiko figurak dira matrioskak; kanpotik oskol handiena besterik ez da ikusten, hark txikiago bat gordetzen du, dugu, barruan. Eta txikia...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025895
BERRIA
Euskadi
noticias
DAMASKO. Siriako oposizioko ekintzaileek jakinarazi dute 79 gorpu aurkitu dituztela hiriburutik gertu, exekuzio zantzuekin. Bestalde, François Hollande Frantziako presidenteak esan du Nazioarteko Zigor Auzitegiak esku hartu behar lukeela Siriako gerra krimenak Hagara eramateko. Oposizioaren arabera, armadak bonbardaket...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025896
BERRIA
Euskadi
noticias
44 urte dituzte Lander eta Zigor Garro anaia bikiek. Bizitzaren lehen erdia elkarren ondo-ondoan egin zuten. Zigor sasira joan zen 22 urte zituela, eta iazko azarora arte fisikoki bereizita egon ziren, hura askatu zuten arte. Elkarrekin dabiltza berriro. Zigor eta Lander, bizitza bat bi ahotsetara. Grabagailua piztu ai...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025897
BERRIA
Euskadi
noticias
Zerbitzu publikoak pribatizatzearen aurka eta burujabetzaren alde, elkarretaratzea egin dute ELAk eta LABek LAB eta ELA sindikatuek 09:00etan elkarretaratzea egin dute Eusko Legebiltzarraren atarian. Zerbitzu publikoak garatu. Hemen lan egin, hemen erabaki lelopean, zerbitzu publikoak pribatizatzearen aurka eta burujab...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025898
BERRIA
Euskadi
noticias
Ernairen protesta batean atxilotuak auzipetuko dituzte DONOSTIA. Ernai gazte antolakundeak Twitterreko bere kontuan jakinarazi duenez, auzipetu egingo dituzte joan den maiatzaren 7an Larrialdi egoeran gaud e lelopean antolatu zituen protestetan Ertzaintzak atxilotu zituen zortzi gazteak. «Betikoen betiko formula. Gu ka...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025899
BERRIA
Euskadi
noticias
Bost adingabe identifikatu dituzte Bilbon, emakume bati eraso egiteagatik BILBO. Ertzaintzak bost adingabe identifikatu zituen ostiral iluntzean, Bilboko metroko Moyua geltokian emakume bati eta metroko zaindari bati eraso egiteagatik. Zauri arinak eragin zizkieten biei. Poliziek adingabeen datuak jaso zituzten, eta ha...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025900
BERRIA
Euskadi
noticias
«Dantzak eta bideoak garrantzi bera dute. Biek elkarri eragiten diote, eta, batzuetan, elementu bakarra bilakatzen dira». Ideia hori oinarrian hartuta, Nicole Seiler koreografo eta dantzariak mintegi bat emango du Donostian. Bereziki dantzari, koreografo, bideo sortzaile eta bideo jartzaileentzako tailer bat bada ere, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025901
BERRIA
Euskadi
noticias
Salforden (Erresuma Batua) 1936an jaio zen Albert Finney, hark esan izan zuen moduan, "klase ertain-baxuko" familia batean. Baliabide faltagatik, ezin izan zuen unibertsitatean sartu, baina laster bideratu zuen bere gogoa arte dramatikoaren esparrura: Royal Academy of Dramatic Arten egin zituen ikasketak, eta Royal Sha...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025902
BERRIA
Euskadi
noticias
Mark 1 zentral nuklearra, hogei urtez luzatuta AEBtan Pilgrim Nuclear Generating Station (AEB) Garoña eta Fukushimako zentral nuklearren hantzekoa da. 1972. urtean jarri zuten martxan. Ustiapen baimenaren luzapena eskatu zutenean prozesua bost urtez luzatu zen, segurtasun arazoak zirela eta. Azkenik 2032. urtera arteko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025903
BERRIA
Euskadi
noticias
Euritan dantza egin zuen atzo Jhonatan Narvaezek (Ineos), Cesenaticon, Marco Pantani zenaren sorterrian hasi eta bukatu zen etapan. Izan ere, zaparradaz gain, Giroan besoak altxatzeko aukera erori zitzaion zerutik. Etapa batzuk indarrez irabazten dira, eta beste batzuk adimenez, baina atzokoa zorteak erabaki zuen. Zori...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025904
BERRIA
Euskadi
noticias
Sindikatuak sumindu ditu Tubos Reunidoseko bigarren erregulazioak. Lehen seihilekoan irabaziak izanagatik, 767 langilerentzako beste dosier bat aurkeztu du enpresak, 2010. urtea amaitu artekoa Eskaera errefusatu eta «diru gosea» izatea egotzi diote ELAk eta LABek zuzendaritzari Sindikatuak sumindu ditu Tubos Reunidosek...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025905
BERRIA
Euskadi
noticias
Pobreziak eskubidea ematen dio edozeini jaioterritik kanpo bizimodu hobea bilatzeko eskubidea? Bai. Sorterriko elementu kultural guzti-guztiak gurera ekartzeko eskubidea du lagun horrek? Ez. Korapilatsua izan daiteke pobrezia definitzea, batez ere Mendebalde aberatsetik. Zer behar dugu geure burua txirotzat ez jotzeko?...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025906
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: Ken Loach. Aktoreak: Hayley Squires, Natalie Ann Jamieson, Dave Johns, Micky McGregor. Iraupena: 100 minutu. Generoa: Gizarte drama. Herrialdea: Erresuma Batua. Urtea: 2016. Jatorriko izenburua: 'I, Daniel Blake'. Daniel Blake arotza da, baina, bihotzeko arazoak direla-eta, lana utzi egin beharko du, eta gi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025907
BERRIA
Euskadi
noticias
Emakumeen aurkako indarkeriagatik, bi gizon atxilotu ditu Ertzaintzak TOLOSA. Euskal presoen eskubideen aldeko aldarria eman du Etxerat-ek Tolosako abesbatzen txapelketara. Mundu osoko abeslariek parte hartzen duten lehiaketan, mundu osora zabaldu nahi izan dute salaketa. 50 lagun inguru bildu ziren Leidor antzokiaren ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025908
BERRIA
Euskadi
noticias
Udazken honetan, Euskal Herriko nekazaritza ekologikoaren bilakaeran eragin handia izango du ekitaldi batek: BioCultura Bilbo azoka esanguratsua gurera dator. Madril, Bartzelona eta Valentzia artean 150.000 bisitaritik gora bildu ditu urtero, eta BioCultura ekoizpen eta kontsumo ekologikoaren erakusleihorik onena da in...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025909
BERRIA
Euskadi
noticias
Ezker abertzalea udaletatik botatzeko legea molda dadin eskatu du Conde Pumpidok. Udaletan egotea «mingarria» dela argudiatuta, legea aldatzea nahi du Espainiako fiskalburuak Ezker abertzalea udaletatik botatzeko legea molda dadin eskatu du Conde Udaletan egotea «mingarria» dela argudiatuta, legea aldatzea nahi du Cand...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025910
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskal Herriko zenbait eragilek eta gobernuetako batek egin zuten deialdia, Tourra geurean zela aprobetxatuz, munduari hemen Herri bat badela erakusteko. Zer hobe horretarako, geure ikurra erabiltzea baino. Gogoz batu gatzaizkio aldarriari, eta errepide bazterrak bete ditugu ikurrinez, eta Nafarroako banderaz. Poztu ga...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025911
BERRIA
Euskadi
noticias
Prefetak egoki deritzo Baionako portutik amonio nitratoa garraiatzeari Pirinio Atlantikoetako prefetak ez du segurtasun arazorik ikusten Biarnoko Yara enpresak aurkeztu duen xedean. Yarak amonio nitratoa garraiatu nahi du Baionako portua baliatuz, modu horretan Lacq-en duen lantegiraino eramateko. Baiona, Angelu eta Bo...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025912
BERRIA
Euskadi
noticias
«PSOEren oinarriek nahi dute Sanchezek gurekin akordioa lortzea» Lopez Uralde ez da fio Sanchezekin, eta hari leporatu dio ezkerreko gobernu bat ez izatearen errua. PSOErekin «desengainua» hartu duten herritarrei eskatu die igandean Elkarrekin Podemosi emateko botoa. Equo alderdiak Mas Paisekin bat egiteko erabakia har...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025913
BERRIA
Euskadi
noticias
Arcok hautaketa sistema hobetuko du, epai batek gardentasun falta egotzita ARTEA. Arcok zenbait aldaketa egingo ditu azokara sartzeko hautapen sistema hobetzeko, epai batek ziurtatu baitu galeriak hautatzeko prozesua «publizitatearen, lehiaren, gardentasunaren eta berdintasunaren» printzipioen aurkakoa dela. Hori dela ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025914
BERRIA
Euskadi
noticias
Aurten 5 urtetik beherako ia sei milioi haur hilko dira munduan, Osasunaren Mundu Erakundearen eta Unicefen azterketa baten arabera. Kopurua %52 jaitsiko litzateke 1990etik, orduan 12,7 milioi haur hil baitziren. Hala ere, hiru heriotzatik bi saihestea zen epe horretako helburua. Angolan jaiotzen diren mila haurretatik...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025915
BERRIA
Euskadi
noticias
Sri Lankako armadak ospitale bat bonbardatu eta 64 lagun hil ditu. Kolonbok gezurtatu du tamil gerrillak zabaldu duen albistea; satelite irudiek, baina, horrela izan dela frogatu dute Sri Lankako armadak ospitale bat bonbardatu eta 64 lagun hil ditu Kolonbok gezurtatu du tamil gerrillak zabaldu duen albistea; satelite ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025916
BERRIA
Euskadi
noticias
Pirinioetako Lan Elkarteko agintari gorenak Bilbon bilduko dira datorren astean. Pirinioen bi aldeetako lurraldeen arteko elkarlana sustatzeko jaio zen elkartea duela 25 urte Pirinioetako Lan Elkarteko agintari gorenak Bilbon bilduko dira Pirinioen bi aldeetako lurraldeen arteko elkarlana sustatzeko jaio zen PLE Pirini...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025917
BERRIA
Euskadi
noticias
Aldundia, Emakunde eta Arartekoa, erakundeei parte hartzeko eskatzen Erakunde publikoek esku hartu behar dute, Hondarribiko alardearen inguruko gatazka bideratzeko, eta emakumeen eskubideak bermatzeko. Bat etorri dira Emakunde, Arartekoa eta Gipuzkoako Diputazioa. Oharrak kaleratu dituzte, Jaizkibel konpainia mistoari ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025918
BERRIA
Euskadi
noticias
Europa, altxa gaitezen, ah ez, gaur igandea da, iratzargailurik gabe egingo dut lo, izara artean bilatuko zaitut, zakur amorratu hori, grabitate zentroa jango dizut, munduaz ahaztuko naiz pixka batean. Izua: maitasunean ere ordezkoen armada gara. Ez bakarrik lanean, ez bakarrik ohean, ordezkoen armada gara denean. Esam...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025919
BERRIA
Euskadi
noticias
SASKIBALOIA. Baskoniak sasoi hasiera honetako partidarik onena jokatu zuen atzo, eta 82-66 irabazi zion Olympiakosi etxean jokaturiko Euroligako lehen partidan. Gasteizko taldeak lorturiko bigarren garaipena da, eta 2-2ko balantzea du orain. Xengelia izan zen etxekoan onena, 25 punturekin. Nabarmentzekoa ere Fallen lan...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025920
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskadiko Merkatari, Ostalari eta Zerbitzu Enpresen Elkarteen Konfederazioak jakinarazi du 640 negoziok adierazi dutela pandemiak eta haren kontrako neurriek eragindako kalteak ordaintzeko diru laguntzak galdegiteko asmoa, oraingoz. Azaldu dute auzitara joko dutela bide administratiboarekin aski ez bada.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025921
BERRIA
Euskadi
noticias
'The Host', krispetak eta kultuko zinema. Aspaldian filmatutako munstro film onena egin du Bong Joon-ho finak Hego Koreako gizartearen erretratu sozial mikatza egiteko. Aspaldian filmatutako munstro film onena egin du Bong Joon-ho finak Hego Koreako gizartearen erretratu sozial mikatza egiteko. Propagandak azken urteot...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025922
BERRIA
Euskadi
noticias
Giro nahasia aurkituko du Athleticek gaur Camp Noun. Bartzelonak ez dauka inoren laguntza beharrik talde zuri-gorria mendean hartu eta Espainiako Kopako final-laurdenetan sartzeko. Lionel Messi dauka. Nahikoa da. Eta argentinarra agertzen ez bada, Neymar dago. Eta, bestela, Luis Suarez... Horrela, bostehun milioi eurok...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025923
BERRIA
Euskadi
noticias
Lurrikara bat sentitu dute Iruñerriko biztanleek bart. 3,9 gradukoa izan da Richter eskalan, eta Eguesibarren izan du epizentroa, Lizoainibar-Arriasgoiti inguruan, Espainiako Institutu Geografiko Nazionalak jakinarazi duenez. Lurrikara kilometro bateko sakoneran sortu da, zenbait adituren esanetan. 22:45 inguruan gerta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025924
BERRIA
Euskadi
noticias
Koloretako harresia Iruñerrian, autobus transfoboaren kontra Argiago ezin da esan: «Ez zarete ongi etorriak». Eta ozenago ere, nekez. Iruñeak erantzun irmoa eman zion atzo Hazte Oir erakunde ultrakatolikoaren autobus transfoboari, eta LGTBI kolektiboaren eskubideen aldeko aldarri bihurtu zuen eskuin muturraren paseo pr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025925
BERRIA
Euskadi
noticias
Sarako kontrabandisten lasterketa egingo dute gaur Sarako pilotaleku zaharretik (Lapurdi) abiatuta, 09:30ean. Korrikalariek 8,4 kilometroko distantzia egin beharko dute. Soinean zama eramango dute: zortzi kilo gizonek eta lau kilo emakumeek. Izena emateaz gain, elastiko zuria eta galtza urdinak eraman behar dituzte.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025926
BERRIA
Euskadi
noticias
Bihar izanen da Hugo Chavezen hileta. Egun bakarra igaro da haren heriotzatik, baina Venezuelan etorkizunaren inguruko eztabaida saihestezina da. Elias Jaua kantzilerrak aitortu du orain presidentearen «erabateko hutsunea» dagoela, eta 30 egunen buruan hauteskundeak egingo dituztela iragarri du. «Hugo Chavez komandante...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025927
BERRIA
Euskadi
noticias
Lekua: Getxoko Biotz Alai plaza. Eguna: Uztailak 3a. Jende kopurua: Sarrerak agortuta, horrela zioen sarrerako kartelak. Zazpi urte geroago entzuleriak ez du ahaztu plaza honetan dominikarrak emandako kontzertua. Oraingoan hirukote moduan etorri zen Michel, Charles Flores kubatarra kontrabaxuan eta Cliff Almdond kalifo...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025928
BERRIA
Euskadi
noticias
Ikusle eta atleta. Europako TRIATLOI Txapelketa. Ainhoa Murua proba horretan lehiatuko da gaur, Txekian; urte gutxian egin du zaletasunetik konpetiziorako jauzia Europako TRIATLOI Txapelketa. Ainhoa Murua proba horretan lehiatuko da gaur, Txekian; urte gutxian egin du zaletasunetik konpetiziorako jauzia inhoa Murua zar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025929
BERRIA
Euskadi
noticias
Jaurlaritza, Xunta eta Generalitatea Parisen, hizkuntz aniztasunaren alde. Adierazpena sinatu eta aurkeztu dute hizkuntzen eta kulturen Expolangues azokan Jaurlaritza, Xunta eta Generalitatea Parisen, hizkuntz aniztasunaren Adierazpena sinatu eta aurkeztu dute hizkuntzen eta kulturen Eusko Jaurlaritzak, Kataluniako Gen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025930
BERRIA
Euskadi
noticias
AEB-EK MEXIKOKO MUGAN AZKENEKO URTEAN ATXILOTUTAKO PAPERGABEAK, MILIOITAN AEBetako iturri ofizialek jakinarazi dutenez, iazko urriaren eta aurtengoaren artean 1,7 milioi papergabe atxilotu zituzten Mexiko eta AEBen arteko mugan. Ia %40k jatorri mexikarra zuten. Duela bi urteko zenbakiarekin konparatuta, %77 handitu da ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025931
BERRIA
Euskadi
noticias
Van Vleutenek ia erabakita utzi du Frantziako Tourra TXIRRINDULARITZA. Gaixotasun bat tarteko, Annemiek van Vleuten (Movistar) ez zen fin ibili Frantziako Tourreko lehen etapetan. Baina, atzo, lasterketako etapa nagusian, erakustaldia eman zuen. Eskalatzaile moduan dituen dohainak erakutsi zituen, eta, gaur korrituko d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025932
BERRIA
Euskadi
noticias
MAULE. Protestara deitu dute Maulen, Egoitz Urrutikoetxea atxilotu eta Fresnesko (Paris) espetxean sartu izana salatzeko. Manifestazioa egingo dute igandean, 15:00etan, Arrabotütik hasita. Euskal preso eta iheslariak etxerat, amnistia osoa leloa jarri diote deialdiari.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025933
BERRIA
Euskadi
noticias
TXIRRINDULARITZA. Omega Pharma-Quick Stepek hautsi egin du Levi Leipheimerren kontratua, hark AEBetako dopinaren aurkako agentziari (USADA) egindako adierazpenen ondoren. Lance Armstrongen aurkako auziaren barruan, txirrindulariak onartu egin zuen 1999tik EPOa hartu izana; garai hartan dopina ezohiko kontua ez, egunero...
cc-by-sa 4.0