id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0002134
BERRIA
Euskadi
noticias
Presoen argazkiak debekatzea gaitzetsi dute Batzar Nagusiek. Gipuzkoako Batzar Nagusiek onartutako mozioak dio irudiak debekatzeak ez duela oinarri juridikorik Presoen argazkiak debekatzea gaitzetsi dute Batzar Nagusiek Gipuzkoako Batzar Nagusiek onartutako mozioak dio irudiak debekatzeak Gipuzkoako Batzar Nagusiek gai...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002135
BERRIA
Euskadi
noticias
«Abertzaletasun eta baskismo berriaz» aritu ondoren, alderdiei buruzko atal bat dakar Egigurenek liburuan, «ondorio gisa». • EAJ. «Bere historian gehien eboluzionatu duena da, agian. Baina abertzaletasunaz duen kontzeptua ez da defenditzen dugun Euskal Herriarekin bateragarria. Gainera, gobernatzen ari da eta egungo pr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002136
BERRIA
Euskadi
noticias
Josu Urrutia: "Harrobian huts egiten ari da Athletic" Hona hemen, aurrerapen gisa, Josu Urrutiaren esan batzuk: - "Hauteskundeei begira egunetik egunera sentsazio hobeak ditut. Baikorragoa naiz orain". - "Ezinbestekoak dira planifikazioa eta parte hartzea. Nire asmoa zuzendaritzak eta arlo denetan talde moduan funtzion...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002137
BERRIA
Euskadi
noticias
Arte Batxilergoa kentzearen aurka, protestan atera dira IRUÑEA. Espainiako Gobernuaren hezkuntza erreformarekin Arte Batxilergoa kendu egingo dutela salatzeko, protesta egin zuten atzo dozenaka ikasle eta irakaslek Iruñean. Ikasle Abertzaleek ere protestak egin zituzten atzo Nafarroan, murrizketak eta erreformak salatz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002138
BERRIA
Euskadi
noticias
«Silikosia meatzaritzarekin batera amaituko zela pentsatzen zen arren, material berriak merkaturatu dira izan ditzaketen arriskuak behar bezala ebaluatu gabe», Fernando Idoiaga kaltetuaren esanetan. Azken urteetan, beraz, desagertutzat ematen zen gaixotasun hori berriz agertu da, kuartzozko aglomeratuen erabilera areag...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002139
BERRIA
Euskadi
noticias
Aitzindari izan ziren. Euskal kultura modernitatearen bideetan jarri zuten. 36ko gerrak etendako sokaren lotzaile izan ziren. Eta duela sei hamarkada atzera hasitakoak segida izan dezan engaiatu ziren. Horren aitortza egin nahi izan zion, atzo, Gipuzkoako Foru Aldundiak Jakineko talde historikoari: Joseba Intxaustiri (...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002140
BERRIA
Euskadi
noticias
Bankiak, galerak atzean utzita, irabaziak ditu orain MADRIL. Iazko maiatzean nazionalizatu zuen Espainiako Gobernuak, eta bertan topatutako zuloa erabakigarria izan zen finantza erreskatea eskatzeko. Haatik, iragan urtean 19.506 milioi euroren galerak izan ondoren, Bankiak urtarriletik ekainera bitartean 428 milioi eur...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002141
BERRIA
Euskadi
noticias
Ken Hensley hil da, Uriah Heep rock bandaren abesti gehienak sortu zituena MUSIKA. Uriah Heep rock banda britainiarra 1970eko hamarkadako ezagunenetako bat izan zen hard rockaren, heavyaren eta rock progresiboaren aurrekaritzat joa izan da, eta Ken Hensleyek sortu zituen urte horietako kanta gehienak. Teklatuak jo ohi ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002142
BERRIA
Euskadi
noticias
PSE-EE-REN BILTZARRA. Lopez: «Mugimendurik baldin badago, bake prozesua egongo da» . Arazo politikoak konpontzeko Alderdien Mahaian guztiekin esertzeko prest agertu da PSE-EEko idazkari nagusia, indarkeria desagertzen bada eta joko arauak errespetatzen baldin dira Lopez: «Mugimendurik baldin badago, bake prozesua egong...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002143
BERRIA
Euskadi
noticias
Kontuz-ek salaketa jarri du Sanzen eta Mirandaren aurka, ustezko prebarikazioagatik Kontuz elkarteak Osasuna auzia deiturikoa Ogasuna auzia bihurtu nahi du. Futbol partidak erosteko diru mugimendu irregularrez gain, epaitegiek Osasuna taldeak Nafarroako Ogasunarekin pilatutako 53 milioi euroko zor handiaren nondik nora...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002144
BERRIA
Euskadi
noticias
Gutxienez hogei pertsona hil dituzte Afganistanen, atentatu batean Poliziako eta armadako kideak dira hildako gehienak. Izan ere, atentatua Lashkar Gah hirian izan da, Helmand probintziako hiribruan, segurtasun indarretako hainbat kide soldatak kobratzeko zain zeudela. Gutxienez hogei dira hildakoak, eta 50etik gora za...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002145
BERRIA
Euskadi
noticias
Bizkaiko zahar etxeetako langileak ez dira aldundiarekin elkartu negoziatzeko BILBO. Atzo Bilbon izandako elkarretaratzean, ELAk adierazi zuen ez direla Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkartu zahar etxeetako langileen baldintzez hitz egiteko, eta egoera berean daudela. Isabel Sanchez Robles diputatuak baieztatu zuen aurre...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002146
BERRIA
Euskadi
noticias
Elkargiko enpresa bazkideak 22.247 dira gaur egun. Enpresa horietatik %90etik gora dira 50 langile edo gutxiago dituztenak. Herrialdeka: Bizkaia: 8.615 (%38); Gipuzkoa 7.346 (%33); Araba: 3.900 (%17); Nafarroa 1.449 (%6,5). Euskal Herritik kanpo 936 enpresa (%4,2), tartean Madrilgoak, 256. 85 langile, bost ordezkaritza...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002147
BERRIA
Euskadi
noticias
Foruzaingoak adingabe bat atxilotu du, arrebaordeaz abusatzea leporatuta IRUÑEA. Nafarroako foruzainek 16 urteko mutil bat atxilotu dute Iruñean, arrebaordeaz abusatu duelakoan. Foruzaingoak azaldu duenez, biak bakarrik zeudela baliatu zen mutikoa arrebaordeari ukituak egiteko; neskatoaren aitak jarri du salaketa. Adin...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002148
BERRIA
Euskadi
noticias
«Gure gatazka politikoan tresna izan beharko luke komunikazioak» Josu Urrutikoetxeak dio Euskal Herrikoa auzi «politikoa» dela azaldu nahi izan diola Espainiako gizarteari 'No me llame Ternera' filmean. Ikusi du dokumentala, eta uste du «hari» hori falta zaiola. Gaur estreinatuko dute, Donostiako Zinemaldian. Polemikar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002149
BERRIA
Euskadi
noticias
Ofizialki gaur emango zaio hasiera Euskal Herriko jazz jaialdien denboraldiari, Getxon (Bizkaia). 46. Jazzaldia izango da aurtengoa, eta, urtero legez, nazioarteko jazzaren izen handiak entzuteko aukera egongo da, igandera bitarte. Jazzmeia Horn musikariak irekiko du jaialdia, 21:00etan, Muxikebarri aretoan. Thelonious...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002150
BERRIA
Euskadi
noticias
Umorearen zirrikituak. Rafael Castellano idazle eta kazetariaren 'Cosas (Anecdotario de Euskal Herria)' liburua berrargitaratu dute berriki. 30 urteren ondoren. 70 bat umorezko pasadizo datoz: pertsonaia xeheak eta eguneroko umorea. Rafael Castellano idazle eta kazetariaren 'Cosas (Anecdotario de Euskal Herria)' liburu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002151
BERRIA
Euskadi
noticias
Legedi arrunterako "trabarik ez jartzeko" eskatu du Etxerat-ek Duela ia bi urteko uztailean, barne eztabaida baten ondoren, hiru ardatz zehaztu zituen EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboak : sakabanaketa amaitzea, deserriratzea bukatzea eta espetxeak hustea: "Batu, herriratu, kaleratu". Ordutik, ibilbide juridiko ba...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002152
BERRIA
Euskadi
noticias
Antxoa izango da larunbateko protagonista Ondarroan Polemikak polemika, antxoaren kanpaina oraindik ere indarrean dago. Eta, harekin batera, hainbat azoka egiten dituzte kostaldean. Datorren larunbatean, Ondarroan egingo dute (Bizkaia) Antxoa Eguna. Aurkezpenean adierazi dute antxoa «berme guztiekin» jateko aukera izan...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002153
BERRIA
Euskadi
noticias
SANA. Gutxienez zazpi hildako eragin zituzten atzo Saudi Arabiak gidatutako koalizio militarrak Sanan eta Hudaidan (Yemen) egin zituen bonbardaketek. Huthiek salatu zuten Riaden erasoak urratu egin duela Hudaidan 2018. urtetik indarrean den su etena. Huthiek petrolio biltegi bat lehertu zuten herenegun, Saudi Arabiako ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002154
BERRIA
Euskadi
noticias
BAIONA. Atzo ,17:50ean sute bat piztu zen Hazparneko (Lapurdi) Hazketa hondakindegian. Auzoek egin zuten larrialdi deia, hondakindegiak ateak itxi eta minutu gutxira. Hazparneko eta Uztaritzeko suhiltzaileak hara agertu ziren, eta lan handia izan zuten sutea menean hartzeko. Hazketa hondakindegian aurten izan duten hir...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002155
BERRIA
Euskadi
noticias
ERRUGBIA. Getxo Arteak eta Hernanik derbia jokatuko dute gaur, Faduran, 17:00etan. Azken bi partidak irabazita, seigarren daude bizkaitarrak, 24 punturekin; eta azken biak galduta, bederatzigarren daude gipuzkoarrak, hemeretzirekin. Bihar beste derbi bat jokatuko da, Altamiran, Ampo Ordizia eta Bizkaia Gernikaren artek...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002156
BERRIA
Euskadi
noticias
OPERA. Gaetano Donizettiren L'elisir d'amore opera estreinatuko du OLBEk urtarrilaren 3an, Bilboko Arriaga antzokian, eta hiru egunez emango du opera hori, OLBE Txikiren denboraldiaren barruan. Aquiles Machado da eszena zuzendaria, eta Lara Diloy musika zuzendaria, eta fantasiazko mundu batean dago girotua. Bost abesla...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002157
BERRIA
Euskadi
noticias
Meliesen lan bat aurkeztu du Euskadiko Filmategiak ZINEMA. Le chevalier mystère George Meliesen 1899ko filma aurkeztu du Euskadiko Filmategiak Bartzelonan. Bere garaian eskuz koloreztatua dago filma, eta halako kopia bakarra dago munduan. Koldo Gutierrezek Donostian aurkitu eta filmategiaren esku utzitako bilduma baten...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002158
BERRIA
Euskadi
noticias
MALIN ZENBAT ESKOLA ITXI DITUZTEN SEGURTASUN FALTAGATIK Malin lan egiten duten ekintzaile ugarik ohartarazi dutenez, 1.500 eskola itxi dituzte azken urteotan, herrialdean jasaten duten segurtasun faltagatik. Jihadistek kontrolpean dituzten eskualdeetan itxi dituzte eskolak.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002159
BERRIA
Euskadi
noticias
Larresoroko (Lapurdi) eskola hestea erabaki du Pirinio Atlantikoetako prefetak, herriko etxearekin adostuta, haur bati koronabirusa atzeman diotela eta. Eskola guziarekin harremanetan izan denez, denak bakartu dituzte -langile zein ikasleak-, eta eskola hetsirik egonen da epe batez. Goizean, Biriatuko (Lapurdi) ikastol...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002160
BERRIA
Euskadi
noticias
LIZARRA GARAZIKO AKORDIOA. 10. URTEURRENA (II). «Inflexio puntu bat izan zen». Lizarra-Garaziko Akordioaren garaiak, Joseba Egibarren ustez, bi zutabe utzi ditu erabat hedatuta: indarkeriarik eza eta erabakitzeko eskubidea. JOSEBA EGIBAR . EAJko GBBko lehendakaria Lizarra-Garaziko Akordioaren garaiak, Joseba Egibarren ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002161
BERRIA
Euskadi
noticias
Irlandako bi alderdi nagusiek prest dute gobernu akordioa DUBLIN. Koalizio gobernua osatzeko akordioa itxi dute Fianna Failek eta Fine Gaelek. Micheal Martin eta Leo Varadkar parlamentuko beste hainbat alderdirekin bilduko dira. Hainbat iturriren arabera, koalizioa bi alderdi nagusiek osatuko luketen arren, bi alderdie...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002162
BERRIA
Euskadi
noticias
Egiaren bila, historia liburuetan. Irlanda iparraldean 1641ean izandako sarraskien lekukotzak ezagutarazi ditu lehen aldiz Dublinek, gertatutakoa argitze aldera; borroka haietan 4.000 eta 12.000 protestante artean hil zituzten. Irlanda iparraldean 1641ean izandako sarraskien lekukotzak ezagutarazi ditu lehen aldiz Dubl...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002163
BERRIA
Euskadi
noticias
ARRANTZA. HEGALUZEA. Iaz baino %60 hegaluze gutxiago aurten. Bizkaiko Itsasoaren baldintzak iazkoaren antzekoak diren arren, hegaluze gutxi sartu da horra elikagai bila Sektorea kezkatuta dago, gaur egun hegaluzea baitu diru sarrera nagusia ARRANTZA. HEGALUZEA. Iaz baino %60 hegaluze gutxiago aurten Bizkaiko Itsasoaren...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002164
BERRIA
Euskadi
noticias
Museo Bikoitzak lekuko bikoitza: Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum Donostiako San Telmo museoak laugarren katebegia lotu dio Museo Bikoitza programari. Asier Mendizabalen ekimenez abiatu zen proiektua; hark Ibon Aranberri hautatu zuen lehen sorkuntza lanerako, Aranberrik Erlea Maneros Zabalari eman zion lekukoa, horrek ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002165
BERRIA
Euskadi
noticias
FUTBOLA. Braulio Vazquez hasi da lanean Osasunako kirol zuzendari moduan. Klubak atzo aurkeztu zuen, eta Brauliok esan zuen bere ospea jarriko duela «jokoan». Entrenatzailea fitxatzea izango da haren lehen lana. Luis Sabalza presidenteak, berriz, esan zuen Braulio dela egokiena Lehen Mailara itzultzeko.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002166
BERRIA
Euskadi
noticias
«Mexikon lurraldearen 46 defendatzaile hil dituzte 2019tik» Deforestazioaren eta meatzaritzaren ondorioz, Veracruzko eta inguruko estatuetako indigenak lurrez gabetzen ari direla salatu du Hernandezek. Mexiko ekialdean, Veracruz estatuko komunitate indigenen egoeraren berri ematera etorri zen Leticia Hernandez (Tenatit...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002167
BERRIA
Euskadi
noticias
«Itunak onurak ekarri balitu, independenteak ginateke honezkero» Nafarroaren konkista eta haren historia aztertu ditu Esartek, eta hainbat liburu publikatu. Orain, ohartarazi du iruzurra direla XIX. mendetik Espainiaren eta Nafarroaren artean sinatutako itunak. Liburu anitz publikatu ditu Pello Esartek (Elizondo, Nafar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002168
BERRIA
Euskadi
noticias
Oriok eta Zumaiak eskura dute San Miguel ligan aritzea datorren sasoian San Miguel ligako igoera eta jai- tsierako kanporaketak lehen jardunaldia izan zuen atzo, Bermeon, eta ia erabakita geratu dira gauzak. Izan ere, Oriok eta Zumaiak kolpe handia eman zieten beste bi aurkariei, Santurtziri eta Amegroveri. Orio izan z...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002169
BERRIA
Euskadi
noticias
Tranbia Abetxukuko bihotzeraino eramango duten burdinbideak prest daude jada Gasteizen, eta irailetik aurrera bi geltoki berriak inauguratuko dituzte. Ordea, bidaiariei ateak ireki aurretik, zenbait alor findu behar ditu Euskotranek, eragozpenik egon ez dadin. Atzo bertan hasi zituen proba lanak, eta, bidaiaririk hartu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002170
BERRIA
Euskadi
noticias
Zortzi euskal zinemagileren film laburrak erakutsiko dituzte Zinebi Bilboko Film Dokumental eta Laburren Nazioarteko Jaialdiaren inaugurazio egunean. Guztiak ere, jaialdiko sail ofizialean lehiatuko dira, fikzio, dokumental eta animazio azpisailetan. Orotara, 72 film izango dira lehian urrezko eta zilarrezko Mikeldiak ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002171
BERRIA
Euskadi
noticias
Ezker abertzaleak Irunerako deia egin du, eta EAJk ordezkaritza bidaliko du. Aberri Egunean oinezko martxan parte hartzeko deia egin dute Euskariak eta EAE-ANVk ere Ezker abertzaleak Irunerako deia egin du, eta EAJk ordezkaritza Aberri Egunean oinezko martxan parte hartzeko deia egin dute Euskariak Aberri Egun bateratu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002172
BERRIA
Euskadi
noticias
300 milioi euroko salmentak ekarriko dizkion kontratua CIE Automotiventzat 300 milioi euroko salmentak ekarriko dizkion kontratua CIE Volvo, Ford eta Mazdarentzat autoetako osagaiak egiteko kontratua lortu du CIE Automotive euskal enpresak. 300 milioi euroko salmentak ekarriko dizkio Espainiara, Alemaniara, AEBetara, H...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002173
BERRIA
Euskadi
noticias
Zierbenako emakume bat hilda aurkitu dute Espainian, arma zauriekin Bizkaiko 29 urteko emakume bat -L.G.B.-hilda aurkitu dute Castro Urdialesen (Espainia), arma zauriak dituela, Espainiako Gobernuak Kantabrian duen Ordezkaritzak jakinarazi duenez. Industrialde bateko pabiloi batean topatu dute gorpua, 15:00ak aldera. G...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002174
BERRIA
Euskadi
noticias
Emaitza kaskarren ondotik, kargua utzi du FDPko buruak Gobernuko koaliziotik parlamentu kanpora eraman dute FDP Alderdi Demokratiko Liberala igandeko hauteskundeek, ez baita heldu botoen %5era. Alemaniako hedabideek aurreratu dutenez, Philipp Roesler alderdiko presidenteak kargua utziko du, eta zuzendaritza osoa berrit...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002175
BERRIA
Euskadi
noticias
Hertzainak taldeak BECen eta Gasteizen joko ditu azken bi kontzertuak, abenduaren 16an eta urtarrilean 1993ko urtarrilaren 24an lehenik, Donostian, talde osoarekin. 2019ko irailaren 26an bigarrenik, Bilbon, Josu Zabala eta Iñaki Igon Garitaonandia Gari -rekin. Eta bikoteari Luis Xabier Sainz Txanpi bateria jotzailea ge...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002176
BERRIA
Euskadi
noticias
Zortzi eguneko egonaldia hasiko du gaur Ingalaterran REALA. Reala gaur abiatuko da Colchesterra (Ingalaterra). Han, zortzi eguneko egonaldia egingo du, eta hiru lagunarteko jokatuko ditu: bihar, Londresen, Tottenhameko ordezkoen aurka (13:00); datorren asteartean, Norwichen, etxeko taldearen aurka (21:00); eta hurrengo...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002177
BERRIA
Euskadi
noticias
Foruzaingoak DNA aztarnak aurkitu ditu Tafallako sutea eragin zuen zigarrokinean Aurrera doaz Tafalla eta Puiu artean izandako sutea ikertzeko lanak. Foruzaingoak jakinarazi duenez, DNA aztarnak topatu dituzte sua eragin zuen zigarrokinean. Ordea, horiek norenak diren aurkitzea ez da fikzioan sinetsarazten duten bezain...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002178
BERRIA
Euskadi
noticias
Goitik beherako jarduna izan du Carlota Zigandak Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetan. 67 kolperekin, parraren azpitik lau kolperekin amaitu zuen lehen lehiaketa eguna, eta lider ere jarri zen, lehen hiru zuloetan bi birdie lortuta. Baina bogey bikoitz batekin itsustu zuen lehen eguneko jarduna, eta nora ezean ibili da g...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002179
BERRIA
Euskadi
noticias
Etxe bateko atean kas-kas jo, noel bat kantatu (Etxeberri Ziburukoak noelac deitu zien gabon-kantei), jaiotza erakutsi-edo, sosak hartu, eta aide. Herenegundik, txerri-gantxo baten moduko galdera gakodun askoa daramat kaskoan zintzilik: ume-koadrila guztiek zergatik kantatzen ote dute kanta bakarra? Presa izan liteke k...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002180
BERRIA
Euskadi
noticias
Eroskik eta Barcelok itun estrategiko bat egin dute BILBO. Barcelo Bidaiak eta Eroski Bidaiak agentziek eskaintza bateratua egingo dute aurrerantzean, bien arteko itun estrategiko bati esker. Enpresa bakoitzak bere izenari eta sare komertzialari eutsiko dio, ordea, eta ez da gertatuko kapital nahasketarik, baina, aldi ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002181
BERRIA
Euskadi
noticias
Bikotekide ohiari eraso egin eta atxiki izana egotzita gizon bat atxilotu dute Gernikan. Bikotekidea labanaz zauritu duelakoan, beste gizonezko baten bila ari dira udaltzain eta foruzainak, Lizarran Bikotekide ohiari eraso egin eta atxiki izana egotzita gizon bat Bikotekidea labanaz zauritu duelakoan, beste gizonezko b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002182
BERRIA
Euskadi
noticias
DONOSTIAKO 58. ZINEMALDIA. Ibilbide osoko lana aitortzen dion saria jasoko du gaur Xabier Elorriagak. Kutxaren Gizarte Ekintzako Urrezko Zerbitzuak emango dio, eta ondoren 'Lauaxeta' filma emango dute Ibilbide osoko lana aitortzen dion saria jasoko du gaur Xabier Kutxaren Gizarte Ekintzako Urrezko Zerbitzuak emango dio...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002183
BERRIA
Euskadi
noticias
Yo La Tengo indiearen talde ikurretako batek Kutxa Kultur Festibalean joko du Ira Kaplan, Georgia Hubley eta James McNewek osatutako hirukoa, Yo La Tengo alegia, kultuko taldea da jada indiearen jarraitzaileen artean. 1986tik gaurdaino, estudioko hamahiru disko kaleratu ditu; azkena orain bi urte, Fade . Bada AEBetako ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002184
BERRIA
Euskadi
noticias
Lau koadro inpresionista lapurtu dituzte Zurichen. Cezanne, Van Gogh, Degas eta Monetenak dira artelanak, eta 112 milioi euroko balioa dute Cezanne, Van Gogh, Degas eta Monetenak dira artelanak, eta 112 milioi Emil Georg Buhrle bilduma pribatuko lau koadro lapurtu zituzten igandean Zurichen (Suitza). XIX. mendeko lau a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002185
BERRIA
Euskadi
noticias
DONOSTIAKO ASTE NAGUSIA. «Zirimiria nahi nuke Donostian. Oholtzak badu teilatua, ezta?». Flamenkoaz egiten duen interpretazio pertsonala ekarriko du bihar Kiko Venenok Donostiara, 'Dice la gente' disko berriarekin. Kiko Veneno. Musikaria Flamenkoaz egiten duen interpretazio pertsonala ekarriko du bihar Kiko Venenok Don...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002186
BERRIA
Euskadi
noticias
EH Bilduk eskatu du Elizak itzultzeko ondare «ez zilegia» GASTEIZ. EH Bilduk legez besteko proposamen bat aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean, eskari batekin: Eliza katolikoak itzuli egin behar ditu 1978tik era «ez zilegian» -immatrikulazioen bidez- eskuratu dituen ondasunak. Jaurlaritza gotzaindegiekin harremanetan jart...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002187
BERRIA
Euskadi
noticias
Bidasoak Almeriari irabazi nahi dio gaur, eta bolada txarra eten Ez dago, ez, sasoiko Bidasoa. Asobal Ligako zazpi partida jokatu ondoren, Irungo taldea azken aurrena da sailkapenean, jaitsiera postuetan, alegia. Merezita dago dagoen tokian, azken partidetan oso maila eskasa eman baitu. Azken neurketan Leonen (Espainia...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002188
BERRIA
Euskadi
noticias
'La Noche de Crónicas' saioa estreinatuko dute gaur ETB2n Euskal Herriko herri eta hirietako gertaera historiko eta sozialen inguruko dokumentalak emango dituzte gaurtik aurrera ETB2 kateko La Noche de Crónicas programa berrian (22:00). Bi zati izango ditu saioak: dokumentala lehenengo, eta lanaren inguruko solas tarte...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002189
BERRIA
Euskadi
noticias
LITERATURA. Aingeru Epaltzaren Rock'n'roll eleberriaren (Elkar, 2000) suomierazko itzulpena kaleratu du Edizioni Artemisa argitaletxeak. Itzulpenaren egilea Ouli-Minna Elgorriaga-Piippo izan da. Helsinkiko Liburutegi Nagusian izan ziren atzo egilea eta itzultzailea, Elina Suolahti editorearekin, liburua aurkezten.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002190
BERRIA
Euskadi
noticias
Zaintza lanak publifikatzeko eskatu du Eskubide Sozialen Gutunak Konfinamenduan etxean geratu ondoren, orain herritarrek kalera ateratzeko garaia badutela uste du Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak. Hilaren 19a hautatu dute horretarako. Publikoa eta funtsezkoa zaindu, aberastasuna banatuz. Lehenik bizitza! leloa ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002191
BERRIA
Euskadi
noticias
Iruñea. Elkarretaratzeak auzoetan 19:00ak eta 20:00ak artean; ekitaldi sinboliko bat ere egingo dute 17:00etan, Gazteluko plazan.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002192
BERRIA
Euskadi
noticias
Plazera, borrokatzeko arma gisa. Hori aldarrikatu zuten atzo LGTBI Kolektiboaren Nazioarteko Egunaren harira antolatutako hainbat manifestaziotan. «Gure haserrea ez da nahikoa trans, bollo, marika eta gainontzeko disidenteen kontrako indarkeria eteteko: oraingo honetan, plazera aukeratzen dugu», irakurri zuten Gasteizk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002193
BERRIA
Euskadi
noticias
Ez omen dira onak konparazioak. Ezta egokiak ere, askotan. Eta, hala ere, nekez egiten diegu muzin, uko. Beharra dugu, subjektiboki bada ere, parekotzat ebatzitakoarekin nolabait gurea alderatzeko. Jakin arren ez direla konparagarriak, abiapuntua, helburua, testuingurua edo dena delakoa desberdina dela. Albistea irakur...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002194
BERRIA
Euskadi
noticias
«Desberdintasunei aurre egiteko» 250 neurri eskaini ditu Ahal Dugu-k Bi aste eta erdi falta dira Nafarroako Parlamentuko hauteskundeetarako, eta programak eta neurri sortak aurkezten ari dira egunotan indar politikoak. Ahal Dugu-k eta PSNk atzo aurkeztu zituzten datozen lau urteetarako asmoak, eta, Mikel Buil zerrendab...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002195
BERRIA
Euskadi
noticias
"UDALBILTZA AUZIA". Bost lagunek gaur deklaratuko dute, eta seik bihar Bost lagunek gaur deklaratuko dute, eta seik bihar bost laguni. Preso dauden Peru Aranburuk eta Unai Dañobeitiak, Dimako alkate ohi Xefe Ziarrustak, Aguraingo zinegotzi ohi Iñaki Olaldek eta Andoaingo alkate ohi Joxean Barandiaranek deklaratuko dute...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002196
BERRIA
Euskadi
noticias
EH Bilduk elkarrizketa eskatu du gatazkaren ondorioak konpontzeko eta normalizazioa lortzeko ETAk jarduera armatua bukatu zuela iragarri zuenetik urtebete pasatu dela eta, zenbait eragilek balorazioak egin dituzte gaur. EH Bildu: "ETArena erabaki historikoa izan zen, eta Aieteko hitzarmenari heltzeko borondate irmoa er...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002197
BERRIA
Euskadi
noticias
Realak Kopako atariko gertakariak «gaitzetsi» ditu FUTBOLA. Realak gogor «deitoratu» eta «gaitzetsi» ditu herenegun Kopako partidaren atarian Atletico Madrileko autobusaren iritsieran izandako istiluak. «Estadiotik kanpoko gutxiengo baten gizalegearen aurkako jarrerak ez ditu zale txuri-urdinak irudikatzen», zioen ohar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002198
BERRIA
Euskadi
noticias
Bidasoak Kopako partida du gaur Sarria talde apalaren aurka, Gironan ESKUBALOIA. Bidasoak garaipena lortuta eman nahi dio amaiera 2021. urteari. Horretarako, koronabirusagatik atzeratutako Espainiako Kopako bigarren kanporaketako partida irabazi beharko dute irundarrek gaur, Sarria talde apalaren aurka, Gironan (21:00)...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002199
BERRIA
Euskadi
noticias
Egia nahi dute, eta ez dute. Jon Anza gertukoek azkenekoz ikusi zutela sei urte beteko dira apirilaren 18an. Hura desagertua zela jakinarazi eta sei egunera, ETAk jakinarazi zuen, Gara egunkarian kaleratutako agiri batean, hitzordua zuela egun hartan Anzarekin Tolosan (Okzitania), baina ez zela sekula agertu. Maixo Pas...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002200
BERRIA
Euskadi
noticias
ELIKADURA. HAZKURRI KONTUAK. PRODUKTUA. Ibai gazta Latxa ardiaren esne gordinarekin eginak. (19,06 euro kiloko). Testua: gaztagilearena, euskaraz, osorik; Idiazabal deiturarena, Kearen lurrinak apaindutako gazta 'sendoa' da, fuerteegia izan gabe. Boli koloreko azal uniformea, itxura zilindriko erregularra, mami zurixka...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002201
BERRIA
Euskadi
noticias
Xabier Leteren Gabon, Txirrita antzezlanaren «irakurketa garaikide bat» egin, eta obra berri bat idazteko enkargua egin zion Donostia 2016 Kultur Hiriburutzak Bernardo Atxagari. Abiapuntu hori hartuta ekin zion lanari idazleak, baina azkenerako, bestelako bide bat hartu zuen sorkuntzak. Xabier Leteren eta Lourdes Irion...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002202
BERRIA
Euskadi
noticias
Gizon baten gorpua aurkitu dute Irungo erreka batean Ertzaintzak 70 urte inguruko gizon bat hilda aurkitu du gaur Irungo (Gipuzkoa) Artia auzoko erreka batean, 18:30ean. Gorpuak ez du indarkeria arrastorik. Artia auzoa Irungo ekialdean dago, eta industrialde bat bada bertan. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila heriotz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002203
BERRIA
Euskadi
noticias
«Ez dira ausartuko hogei zentimoko laguntza kentzen» Ordainsariak buruhaustea dira garraiolarientzat, baina are handiagoa da erregaiaren prezioa -kostuen %40 inguru-. Ingurumaria horretan, ikusteko dago Espainiako Gobernuak erregai litro bakoitzeko ezarritako hogei zentimoko laguntza luzatuko duen urtarriletik aurrera....
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002204
BERRIA
Euskadi
noticias
Hungariako lehen ministroarekin biltzeari uko egin dio oposizioak. Budapesten bihar egitekoa zen protesta bertan behera utzi du eskuinak, segurtasuna bermatze aldera Hungariako lehen ministroarekin biltzeari uko egin dio oposizioak Budapesten bihar egitekoa zen protesta bertan behera utzi du eskuinak, Ferenc Gyurcsany ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002205
BERRIA
Euskadi
noticias
Behatokiak Euskarabideari eskatu dio konponbidean jartzeko Mendigorriko D ereduaren auzia Hizkuntza Eskubideen Behatokiak eskabide bat aurkeztu du Euskarabidean; eskatu dio Nafarroako Gobernuaren Euskararen Institutuari "lehenbailehen" konponbidean jar dezala Mendigorriko (Nafarroa) D ereduaren auzia. Behatokiak gogora...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002206
BERRIA
Euskadi
noticias
Lander Martinezek koordinatuko du Yolanda Diazen Sumar plataforma aurkezteko bira Sumar egitasmoaren aurkezpen bira egiten ari da Yolanda Diaz, Espainiako Gobernuko bigarren presidenteordea eta Enplegu ministroa. Bilboko Uribarri auzoan aurkeztuko du egitasmoa, bihar. Lander Martinezek, Elkarrekin Podemoseko idazkari o...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002207
BERRIA
Euskadi
noticias
Prekaritatea aldarrikatu beharra daukagu». Lan baldintza prekarioak salatzea gero eta ohikoagoa bihurtzen ari den honetan, egoera hori aldarrikatzeko deia egiten du Alberto Diez Movistar-eko langileak: «Baina ez desiragarria balitz bezala, baizik gainditu beharreko errealitate gisa». Ondo daki zer den egoera prekario b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002208
BERRIA
Euskadi
noticias
«Zirkinik» ez egitea: Mariano Rajoyk dio «kritika» hori egin izan diotela maiz. Ez zuen gaizki hartzen. «Niretzat, adjektibo horrek ez du gutxiespen zentzurik, eta are gutxiago terrorismoaren auzian». Hala idatzi du Rajoy Espainiako gobernuburu ohiak (2011-2018) bere liburuan: Una España mejor (Espainia hobe bat). Atzo...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002209
BERRIA
Euskadi
noticias
Bizarra nola kentzen duzu? Guti horietan, makinaz. Kantatzeko plaza bat? Coffee Muxu jatetxearena [Baiona], larunbatero.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002210
BERRIA
Euskadi
noticias
Greziako hauteskundeetako kanpaina ekitaldiak bukatu dira. Goizeko zazpietatik arratsaldeko zazpiak arte, hamar milioi herritar bozkatzera deituta daude, ia 20.000 hauteslekutan. Bozak bereganatzeaz gain, konfiantza bereganatzen ahalegindu dira Greziako alderdiak azkenengo orduetan. Ez dute erraza. Izan ere, politika e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002211
BERRIA
Euskadi
noticias
Baskoniak bere laugarren ACB liga irabazi, eta berehala zabaldu zen poza Gasteizko kaleetan. Hainbat eta hainbat zale irten ziren ospatzera, eta goizaldean istiluak izan ziren. Jende pilaketa handiak izan ziren Aiztogileen kalean, eta 01:15 aldera Udaltzaingoak laguntza eskatu behar izan zion Ertzaintzari. Ehunka zale ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002212
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskal hiztunen komunitatea indartzera dei egin du Kontseiluak Euskaraz bizitzeko nahiari ateak zabaltzeko eskatuko dute euskaltzaleek abenduaren 1ean. Data horretan manifestazio nazionala egingo dute, Donostian, Kontseiluak antolatuta. Dozenaka euskaltzale elkartu ziren atzo, abenduaren 1eko deialdiari atxikimendua ag...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002213
BERRIA
Euskadi
noticias
Iktus bat izanda, eta bi lagun min galdu berritan, mendiarekiko eta mendiarekin lotutako proiektuekiko pasioari eusten dio Felipe Uriartek, Euskal Herriko mendizaletasunaren erreferentzietako batek. Ez zuen 2017. urtea ondo amaitu Felipe Uriartek (Pasai Donibane, Gipuzkoa, 1944). Urteko azken eguna ospitalean amaitu zu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002214
BERRIA
Euskadi
noticias
Abdenabi Mellase Huerta de Peralta enpresako langilearen aldeko kanpaina abiatu du LAB sindikatuak Abdenabi libre eta gurekin. Huerta de Peralta: borroka ez da delitua izenpean. Huerta de Peralta enpresako langilea da Mellase eta Fiskaltzak 2 urte eta 6 hilabeteko kartzela zigorra, 2.500 euroko isuna eta Hego Euskal He...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002215
BERRIA
Euskadi
noticias
Larunbat iluntze edo gau partean kalera atera, eta tabernak, erdi hutsik. Girorik batere ez eta etxera bueltan. Gero eta ohikoagoa bihurtzen ari da irudi hori Euskal Herriko txoko askotan. Garai batean parranda gune ziren lekuetan jaitsi egin da kaleko festa giroa. Hainbat arrazoi daude horren atzean, tabernariek diote...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002216
BERRIA
Euskadi
noticias
De Andresek uko egin dio Garoñari buruz hitz egiteari GASTEIZ. Arabako ahaldun nagusi Javier de Andresek uko egin dio Garoñako (Burgos, Espainia) zentral nuklearraren itxiera eskatzeko ekimenen aitzindari izateari. Hala eskatu diote hainbat eragilek. Zentrala ixteko erabakian eragin handiena Espainiako Kongresuak izan ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002217
BERRIA
Euskadi
noticias
Alaves. Goitia; Unai, Laguardia, Jarosik, Raul Garcia; Toribio; Lanzarote, Juanma (Migue, 79. min.), Manu (Sergio Llamas, 54. min.), Toti; Barreiro (Despotovic, 67. min.). Osasuna. Santamaria; Sisi, Miguel Flaño, David Garcia, Javier Flaño; Yoel Sola (Olabide, 76. min.), Merino; Cedrick, Torres, Kenan (Berenguer, 53. m...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002218
BERRIA
Euskadi
noticias
Gutxienez 35 pertsona hil eta 600 zauritu dira Indonesian izandako lurrikara batean Indonesiako Sulawesi uhartean 6,2 graduko lurrikara izan da goizaldean. Epizentroa Majene hiritik 6,2 kilometrora izan du lurrikarak, eta hamar kilometroko sakoneran. Gutxienez, 35 pertsona hil eta 600 gora zauritu ditu seismoak, baita ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002219
BERRIA
Euskadi
noticias
Donostiako Udalak 2023-2027 aldirako onartutako Turismo Plana ontzeko, turismoak Donostian duen eraginaren diagnostiko bat egin du Ikertalde ikerketa taldeak, udalak berak eskatuta. Ikerketa horren arabera, donostiarren %65ek uste dute hirian «turismo saturazio handia» dagoela; bestela esanda, bisitari kopuruak goia jo...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002220
BERRIA
Euskadi
noticias
Itxura lehiakorra ematen segitu nahi du, gaur, Osasunak Ipuruan 0-2 irabazi ostean, Lehen Mailan segitzea ziurtatuta du Osasunak. Baina Jagoba Arrasatek ez du jokalariek behar baino gehiago lasaitzea nahi, eta sasoi osoan zehar taldeak erakutsitako ixura lehiakorrari eustea du helburu txapelketa amaitzeko falta diren b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002221
BERRIA
Euskadi
noticias
Ruandako genozidioan tutsiak hil zituen FLDR talde armatu hutuari laguntza eman zioten «hiru zibil giltzarrietako bat» da Callixte Nzabonimana (Nyabikenke, Ruanda, 1953) Ruandako Kirolaren eta Gazteriaren ministro ohia. Ruandarako Nazioarteko Zigor Auzitegiak bizi guztirako kartzela zigorra ezarri dio, genozidioa, kons...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002222
BERRIA
Euskadi
noticias
Pentsiodunek iazko urtarrilaren 15ean egin zituzten lehen elkarretaratze handiak, eta urtebetez eutsi diote aldarrikapen eta presio mugimenduari. Hego Euskal Herriko lau lurraldeetako bost plataformaren ahotsak jarri ditu eztabaidan BERRIAk, egindako bidea aztertzeko eta egin nahi dutena marrazteko. Bideoa albistearen ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002223
BERRIA
Euskadi
noticias
Trantsizio justizia aipatuko dute udako unibertsitatean Jean Pierre Massias irakasleak jakinarazi du heldu den udan nazioarte mailako unibertsitateen arteko topaketak eginen direla Baionan, trantsizio justizian sakontzeko. Palestina eta Israelgo unibertsitateko ikasleak ere bertan izanen dira. Euskal Herriko kasua mund...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002224
BERRIA
Euskadi
noticias
SASKIBALOIA. Burua jaso ezinda segitzen du Bitci Baskoniak. Ostegunean Euroligan jasotako kolpearen ostean, atzo 83-77 galdu zuen Kanaria Handiaren kontra, ACB ligako partidan. Gaur jokatuko du Surne Bilbo Basketek. Obradoiroren aurka neurtuko ditu indarrak Miribillan (12:30).
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002225
BERRIA
Euskadi
noticias
Tokatu al zaizu alarma egoeran zaintza lanak egitea? Bai. Askotan atera al zara balkoira txaloak jotzera? Bai, egunero. Ezagutzen al duzu etxean balkoirik ez duen inor? Bai, taldekoak. Itxialdian zuen etxean nork egiten zituen erosketak? Neuk. Autonomorik bai inguruan? Ezagutzen ditut batzuk. Adibidez, nire ile apainde...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002226
BERRIA
Euskadi
noticias
Etorkinek euskaraz ikasteko finantzaketa handituko dute, eskariak gora egin duelako. Eusko Jaurlaritzaren Aisa programan 1.788 etorkin hasi dira euskara ikasten azken lau urteetan Etorkinek euskaraz ikasteko finantzaketa handituko dute, eskariak gora Eusko Jaurlaritzaren Aisa programan 1.788 etorkin hasi dira euskara E...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002227
BERRIA
Euskadi
noticias
Vladimir Putin Errusiako presidenteak Siriako Ghouta ekialdea eremurako agindutako bortz orduko meniak ez du arrakastarik izan lehenbiziko egunean, hainbat iturrik atzo jakinarazi zutenez. NBE Nazio Batuen Erakundearen arabera, ezin izan zuten giza laguntza helarazi armadak setiatua duen eremu horretara, eta ezin izan ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002228
BERRIA
Euskadi
noticias
Osoki hedatu du Osakidetzak koloneko minbiziaren testa BILBO. Urtarriletik 50-69 urte arteko herritar denei egiten die Osakidetzak kolon ondesteko minbizia atzemateko programan parte hartzeko deia. 2009an hasi ziren egiteko horretan, eta 2013rako jarria zuten helburua. Bete dute, beraz. Aski garrantzitsua da; izan ere,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002229
BERRIA
Euskadi
noticias
GERTAKARIAK. Galdara baten eztandak Gizarte Segurantzaren egoitza suntsitu du. Urte eta erdi beharko da Baionako egoitza berriro erabili ahal izateko. Galdara baten eztandak Gizarte Segurantzaren egoitza suntsitu du Urte eta erdi beharko da Baionako egoitza berriro erabili ahal izateko Leherketa bortitz batek Baionako ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002230
BERRIA
Euskadi
noticias
Bazeraman denbora bat erretiroarekin jolasean, baina kito. Rioko Jokoak aukeratu ditu Jelena Isinbaieva Errusiako pertika jauzilariak behin betiko erretiroa hartzeko, 34 urterekin. Atzo egin zuen, Rion bertan. Atletismoak azken hamarkadan izandako atleta ospetsuenetako baten agurra da Isinbaievarena. 2003tik 2013ra ez ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002231
BERRIA
Euskadi
noticias
Bide berriaren txapelketa. Munduko Pilota Batzarrak I. Euskal Pilota Txapelketa aurkeztu du, eta Euskadiko Federazioak bere selekzioa Munduko Pilota Batzarrak I. Euskal Pilota Txapelketa aurkeztu du, eta Lanaren fruitua da. Munduko Pilota Batzarraren bigarren kimua. Aurrenekoa Hegoamerikako 30 pilotarik Euskal Herrian ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002232
BERRIA
Euskadi
noticias
Eguzkik greba deialdiarekin bat egin du, eta ostegunean argiak ordu erdiz itzaltzera deitu du Eguzki talde ekologistak bat egin du osteguneko greba eguneko deialdiarekin, eta, bide batez, egun horretan 19:00etatik 19:30era argiak itzaltzera dei egin du, 19:00etatik 19:30era. "Gure ustez, ingurugiroaren, osasun publikoa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002233
BERRIA
Euskadi
noticias
SASKIBALOIA. ESPAINIAKO KOPA . Bosgarrena bidean? . Kopa jaso ahal izateko bide malkartsuari ekingo dio Baskoniak gaur, Joventuten aurka; hiru partida irabazi beharko ditu hiru egunean Kopa jaso ahal izateko bide malkartsuari ekingo dio Baskoniak gaur, Joventuten aurka; hiru partida irabazi beharko ditu hiru egunean Hi...
cc-by-sa 4.0