id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0002034
BERRIA
Euskadi
noticias
Nazioarteko jaialdietan saritutako filmak, Zinemaldiko Perlak sailean Urte osoan nazioarteko hainbat zinemalditan aurkeztutako pelikula onenetako batzuk eskainiko ditu Donostiako 62. Zinemaldiak, Perlak sailean. Aukeratutakoen artean, Berlingo Zinemaldian Urrezko Hartza irabazi duen filma eta Cannesko zinema jaialdian ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002035
BERRIA
Euskadi
noticias
Arabiar Ligak Siriaren kontrako zigorrei eutsi die Siriak goizean jakinarazi du onartu egin dituela atzerriko behatzaileak, Arabiar Ligaren zigorrik ez jasotzeko, baina Ligak arratsaldean esan du ez duela aintzat hartzen haren jarrera aldaketa eta zigorrei eutsi egingo diela. Arabiar Ligak indarkeria eteteko eskatzen d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002036
BERRIA
Euskadi
noticias
BILBO. Zenbakien gerrak jarraitu du Euskaltelen bigarren greba egunean. Sindikatuen arabera, langileen %70ek utzi zuten atzo lana, eta %35ek enpresaren arabera. Bezperan %80 eta %48 aipatu zituzten, hurrenez hurren. Zerbitzuak arazoak izango zituela iragarri zuten herenegun sindikatuek, baina normal eman direla ziurtat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002037
BERRIA
Euskadi
noticias
Aurten ere 8.000 lanpostu sortzea espero du Cebekek BILBO. Bizkaiko patronalak azaldu du lurraldeko ekonomiaren hazkundea moteldu egingo dela aurten apur bat, %2,8tik %2,5era. Hala ere, ia 2016an beste lanpostu berri sortuko direla aurreikusten du Cebekek, 8.000 inguru. Industria, «gutxika», baina sendotzen ari dela es...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002038
BERRIA
Euskadi
noticias
Legebiltzarrean izan nintzen agerraldia izan zenuen egunean, eta nekez joango naiz hara berriz ere. Harrera gelak izan ezik, ustel usaina dute beste guztiek. Zu hurbil edukitzeak, zure ahotsa entzuteak, zure aurpegia luzaro ikusteak eta gobernuko alderdiek eta oposizioko gehienak zure gezurren inguruan erakutsi zuten b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002039
BERRIA
Euskadi
noticias
Matxinoen esku zegoen hiri bat berreskuratu du Hego Sudango armadak Nilo Garaia eta Unity probintziak dira petrolio ekoizleak Hego Sudanen, eta azken horretako hiriburua, Bentiu, kontrolpean hartu zuten atzo Salva Kir presidentearen indarrek. Riek Mashar presidenteorde ohiaren aldeko indarrek abendu amaieran hartu zute...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002040
BERRIA
Euskadi
noticias
Kontrolpean hartu dute Gasteizko etxebizitza batean izandako sutea Sutea 09:20ean izan da, Antonio Machado kaleko 46. zenbakiko etxebizitzan. Etxe bateko egongelan piztu da sua, eta etxebizitza horretan zegoen emakumeak leihotik salto egin du bigarren solairutik, azpian jarri dituzten koltxoi batzuen gainera. Emakumear...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002041
BERRIA
Euskadi
noticias
Ildo ekonomiko nagusiak finkatuko ditu 2016-2020 bost urteko planak Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren marka bat haustear dago Txinako Alderdi Komunista: bost urteko plan kopuruarena. Pekingo agintari komunisten 2016-2020 planak puskatuko du hamabinako berdinketa, betiere hurrengo urteotan erregimenak pott egiten...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002042
BERRIA
Euskadi
noticias
Libian gutxienez 40 lagun hil dituzte borroka batean TRIPOLI. Joan den hilabeteaz geroztik, Khalifa Haftar buruzagi militarra Libiako Tripoli hiriburua hartu nahian dabil, herrialdearen kontrola izateko. Oraingoz Tripoliren hegoaldean dago, eta Nazio Batuen Erakundearen babesa duen Fayez al-Serrajen indarrek Haftarren ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002043
BERRIA
Euskadi
noticias
Eresbilek aurten Jose Luis Ansorena omenduko du Musikasten Jose Luis Ansorena (Donostia, 1928-2019) konpositorea, musika ikerlaria eta hainbat abesbatzaren sortzailea eta zuzendaria izan zen, baina baita Eresbil musikaren euskal artxiboaren sortzaileetako bat ere. Iaz hil zen, maiatzean, 91 urte bete bezperan. Ondare o...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002044
BERRIA
Euskadi
noticias
Barcinak "ahal bezain laster" egin nahi du akordioa PSNrekin, gobernu ituna hauts ez dadin Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteak ziurtzat jo du PSNrekin "ahal bezain laster" lortuko dutela akordio bat, UPNk eta PSNk "eginbehar hori" dutelako. Onda Cero irratian gaur emandako elkarrizketa batean berretsi du ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002045
BERRIA
Euskadi
noticias
Burgos eta Kanaria Handia, EHU eta GDKOren aurkari SASKIBALOIA. Gipuzkoa EHUk eta Bizkaia GDKOk gaur jokatuko dituzte Espainiako Ohorezko Mailako 13. jardunaldiko lehiak. Etxean ariko dira biak: donostiarrak Burgosen aurka (18:00), eta galdakoztarrak Kanaria Handiaren aurka (19:00).
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002046
BERRIA
Euskadi
noticias
DONOSTIA. 27. Nazioarteko Triatloia izango da gaur Donostian (Gipuzkoa). Emakumezkoak, 09:15ean aterako dira, eta gizonezkoak, ordu laurden geroago. Proba, dena den, berdina izango da guztientzat: 1,5 kilometro igerian, 40 bizikletaz eta azken 10ak korrikan. Kontxako hondartzatik aterako dira kirolariak, eta Aita Vinue...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002047
BERRIA
Euskadi
noticias
Langile batek bere kontratuaren azken egunetan erakusten duen jarrerak ordura arte ezkutuan izan dena azaleratzen du. Bere betebeharra dela-eta ohikoa izan ez den gisan aritu bada, zer pentsa ematen du. Felipe Massak eta Mark Webberrek urte asko daramatzate Ferrarin eta Red Bullen, hurrenez hurren. Brasildarrak zortzig...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002048
BERRIA
Euskadi
noticias
Abadiako gazteluaren lurrekin muga egiten, 65 hektareako natur ingurune bitxi eta aberats bat zabaltzen da. Itsas Hegiko eta Aintzira Bazterretako Kontserbatorioa jabe den lur horietan, erreserba biologiko eta geologiko garrantzitsua aurki dezakegu. Lur horietan zenbait ekosistema aurkituko ditugu: landutako soroak, ze...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002049
BERRIA
Euskadi
noticias
Alderdi bakoitzak 11.850 euro jasoko ditu lortutako eserleku bakoitzeko, eta boto bakoitzeko, 95 zentimo euro. Hartara, parlamentura iristea lortu duten zazpi taldeen artean 855.522,75 euro banatuko dituzte. UPNk, lehen indarra izaki, 264.513 euro jasoko ditu; Geroa Baik, 157.032; EH Bilduk, 140.250; Podemos Ahal Dugu-...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002050
BERRIA
Euskadi
noticias
Etxebizitzen salerosketa laurden bat apaldu da aurten COVID-19aren pandemiak indartu egin du etxebizitza merkatuaren beherakada, 2019. urtean hasitakoa. 2020aren lehen erdian, 10.518 etxebizitza salerosi dira Hego Euskal Herrian, iazko lehen sei hilabeteetan baino 3.770 gutxiago (-%26,4). Merkatuaren erorikoa koronabir...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002051
BERRIA
Euskadi
noticias
Gatibu, Ezpalak, Hakima Flissi, J Martina eta beste ariko dira Donostia Festibalean MUSIKA. Lasarteko Hipodromotik (Gipuzkoa) Donostiako lau eremutara egingo du jauzi Donostia Festibalak asteburuan, edukierak murriztuta: ostegunean Ido eta J Martina ariko dira, Tabakalerako Kutxa Kulturren; ostiralean, Hakima Flissi et...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002052
BERRIA
Euskadi
noticias
Neure buruari galdetzen diot zer den literatura, zerbait ba ote dakidan hartaz. Ez naiz gauza anekdotikoez ari, eruditoek hainbeste maite dituzten datuez, izen, data, jaioterri edo afizioez. Ari naiz oinarrizkoa den horretaz. Non dago, bada, literaturaen zentzua? Forma eta hondoa aipatzen dira maiz, esaten dena eta esa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002053
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskara jakin bai, baina erabili... Herri askoren arazo berbera dute Basaurin (Bizkaia) ere. «Kalean norbait euskaraz hitz egiten entzuten dudanean burua jiratzen dut konturatu gabe, nor den ikusteko». Halaxe deskribatu du herrian duten egoera Karmele Albisuk, Basauriko Euskarabila Euskara Elkarteko kideak. Jon Arretxe...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002054
BERRIA
Euskadi
noticias
Erortzear zegoela, azken unean oreka mantenduta iritsi da Mirandes Espainiako Kopako finalerdietara. Miranda Ebroko (Espainia) taldeak estu eta larri igaro zituen lehendabiziko kanporaketak, baina, urratsez urrats, finalaren atariraino iritsi da. Txapelketan aurrera egin ahala, gero eta aurkari indartsuagoak kaleratu d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002055
BERRIA
Euskadi
noticias
Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko presidenteak agerian utzi ditu bere beldurrak. Agian, denak ez. Bada bat ezin izan duena disimulatu: UPNk boterea galdu eta aldaketa politikoa etortzearena. Sanzek badaki egungo UPN-CDN gobernuaren gehiengo osoa faltsua eta ahula dela. Batasunaren legez kanporatzearen ondorioz lortutako...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002056
BERRIA
Euskadi
noticias
HAGA. OPCW Arma Kimikoak Debekatzeko Erakundeak jakinarazi duenez, Siriak jada atera du bere armategi kimikoaren heren bat herrialdetik: «Aurrerapen egokia» da, erakundearen arabera. Ekainerako, batere arma kimikorik gabe utzi nahi dute herrialdea.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002057
BERRIA
Euskadi
noticias
LEZO. Euskal presoak Euskal Herrira eramateko eskatuz Lezoko udaletxeko balkoian dagoen pankarta kentzeko agindu dio Donostiako Auzitegiak Lezoko Udalari. 2000. urtean hartu zuen udalak leloa erakusteko erabakia, eta euskal presoen eskubideen aldeko mozioa ere onartu zuen. Biak baliogabetu ditu auzitegiak, Espainiako G...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002058
BERRIA
Euskadi
noticias
Durangoko udalari eta liburutegiko langileei eskerrak eman nahi dizkiet. Azken horiei batez ere, liburuak eta aldizkariak sailkatu eta kutxetan atonduz, erakutsi didaten prestutasunagatik. Zaballa espetxeko liburutegian dohaintzan jaso ditugun bitarteko hauek balio handikoak dira guretzat, bai presoen jakingura asetzek...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002059
BERRIA
Euskadi
noticias
«AEBetako funts batzuk dira orain Euskaltelen jabeak, pena ematen dit» Ausarta da iritzia ematen Corres, eta ez du galderarik saihesten. Gutxik dute hark bezain begi zorrotza ekonomiaz hitz egiteko. «Pena ematen dit Euskaltelekin gertatu denak», onartu du. Iritsi al da azkenean egonkortasuna Bilboko portura? Ez. Zamake...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002060
BERRIA
Euskadi
noticias
Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak AEMren manifestazioa debekatu du «Helegitea jarriko dugu, baina, edonola ere, mugimendu honentzat manifestazioa egitea beste aukerarik ez da existitzen». Hala ziurtatu dute AEM Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduko kideek, biharko Etxarri Aranatzen (Nafarroa) ant...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002061
BERRIA
Euskadi
noticias
Bidasoak Europako Ligan jarraituko du, galdu arren ESKUBALOIA. Bidasoak Europako Ligako final-zortzirenetako kanporaketa jokatuko du. Bi partida falta bazaizkio ere multzoen fasea amaitzeko, eta atzo Berlinen galdu egin bazuen ere Fuechseren aurka (35-23), sailkatu egin da. Horretarako behar zen baldintza bete egin zen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002062
BERRIA
Euskadi
noticias
PSE-EEk «aitzakiak alde batera» utzi eta biktimen aurrean aurpegia emateko eskatu dio Bilduri. Jose Antonio Pastor PSE-EEko eledunak uste du ezker abertzaleak bere militanteak asebete nahi dituela. Bere ustez, EA eta Alternatiba «euren koaliziokideak» babesten ari dira, eta «ETAren biktimei beti bizkarra eman dietenak ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002063
BERRIA
Euskadi
noticias
Colette Capdeviellek antolatuta, eta Europako Parlamentuaren babesarekin, hizkuntza gutxituei eta Euroitunari buruz solasean aritu ziren atzo arratsean Frantziako Asanblea Nazionalean. Lehen aldia da Asanblea Nazionalaren egoitzan halakorik antolatzen dela, Capdeviellek berak azaldu duenez. Hizkuntza Gutxituen Europako...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002064
BERRIA
Euskadi
noticias
Ares: «Orain arteko politikari eutsita, ETA 2020a baino lehen bukatuko da» ETAri amaiera data jarri dio Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak, 2020rako bukatuta egongo dela iragarri baitu: «Hutsik egin ezean, egungo terrorismoaren aurkako politikari eusten badiogu eta guztiok norabide berean egiten ba...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002065
BERRIA
Euskadi
noticias
Sardiniako independentisten aurkako sarekada zabala. A Manca pro s'Indipendentzia taldeko hamar kide, ia zuzendaritza osoa, atxilotu dituzte Sardiniako independentisten aurkako sarekada zabala A Manca pro s'Indipendentzia taldeko hamar kide, ia zuzendaritza osoa, Italiako Poliziak operazio zabala egin du Sardiniako mug...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002066
BERRIA
Euskadi
noticias
Hilabetean %82 apaldu da positibo kopurua Hegoaldean Kutsatuen kurbak maldan behera segitzen du Hego Euskal Herrian. Izurriaren bosgarren olatuak uztailaren hondarrean jo zuen goia, eguneko bi mila positibo inguru zenbatuta, eta, ordutik, indarra galduz joan da. Transmisioari loturiko aldagaien datuak jaitsiera horren ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002067
BERRIA
Euskadi
noticias
Ondarroako kuadrilla batek eta Luis Angel Matek duten harremanaren berri izan genuen atzo. Guk tabernan ezagutu genuen txirrindulari bat, Larrainetan. Sarreran, hormaren kontra, txirrinda bat. Karreran zebilen norbaitena zen, koadroari itsatsia zenbakia. Guretzako kafe bana eskatu, eta begi-zeharka begiratu genion. Hir...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002068
BERRIA
Euskadi
noticias
ATENTATUA MADRILEN. EBk eta Frantziak babesa agertu diote Espainiari ETAren aurkako borrokan EBk eta Frantziak babesa agertu diote Espainiari ETAren aurkako Frantziako Gobernuak Madrilgo Barajas aireportuan gertaturiko atentatua gaitzetsi zuen, eta ETAren aurkako borrokan Espainiaren ondoan dela adierazi. «Atentatua ga...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002069
BERRIA
Euskadi
noticias
Asteburuan 45 pertsona inguruk martxa egin dute Algeciras eta Puerto III-ko espetxeetara Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduaren deiari jarraituz, Algeciraseko eta Puertoko espetxeetara martxak egin dituzte pasa den asteburuan. 45 lagun inguru elkartu dira, autobus batean, BERRIAri jakinarazi dioten...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002070
BERRIA
Euskadi
noticias
Aralar bat dator Bakegintzarako Lantaldeak adostutako oinarriekin Aralar bat dator Bakegintzarako Lantaldeak adostutako "elkarbizitzarako oinarriekin". Hala adierazi du Dani Maeztu Aralarreko legebiltzarkide eta koordinatzaileordeak gaur, alderdiak oinarri guztiak aztertu ostean. "Ez Aralarrek bakarrik, Euskal Herriko ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002071
BERRIA
Euskadi
noticias
Ino Galparsoro baldintzapean aske utzi du Pedraz epaileak. Fiskaltzak egindako eskaerari jarraituta, 30.000 euroko bermea ezarri dio Auzitegi Nazionaleko epaileak Ino Galparsoro baldintzapean aske utzi du Pedraz epaileak Fiskaltzak egindako eskaerari jarraituta, 30.000 euroko bermea ezarri Ino Galparsoro Arrasateko (Gi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002072
BERRIA
Euskadi
noticias
Otsailean izendatu zuten euskaltzain oso. Aretxabaletakoa da Miriam Urkia, gipuzkoarra; 1965ean jaio zen. Lexikografiaren arloan daramatza urteak lanean. UZEI Unibertsitate Zerbitzuetarako Euskal Ikastetxean hasi zen 1983an, kolaboratzaile, eta teknikari 1988an. 1992az geroztik, UZEIko lexikografia arduraduna da. Dokto...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002073
BERRIA
Euskadi
noticias
«Gure abesti bat BERRIAko zutabe batean oinarritzen da» Hamargarren urteurreneko ekitaldien barnean, kontzertua eskainiko du etzi Inoren Ero Ni taldeak, Durangoko Plateruena antzokian. Gronholm , Fosbury eta Fregoli lanek osatzen duten trilogia zuzenean joko dute andoaindarrek. Okene Abrego abeslariarekin hitz egin du ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002074
BERRIA
Euskadi
noticias
Breteauk ukatu egin du Txadeko operazioa isilpekoa zenik Eric Breteau Zoeren Ontzia gobernuz kanpoko erakundeko lehendakariak ukatu egin du Txadetik 103 haur ateratzeko operazioa isilpekoa zenik. Breteauk Zoeren Ontziaren kontrako «fartsa politiko-mediatikoa» salatu du France Info irratiaren webgunean. Frantziako agint...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002075
BERRIA
Euskadi
noticias
'EGUNKARIA' ITXI ZUTENETIK PASATUTAKO URTE KOPURUA Atzoko egunez, 2003ko otsailaren 20an itxi zuen Guardia Zibilak Euskaldunon Egunkaria , goizaldean 11 lagun atxilo hartu ondoren. Absoluzioa. Itxieratik zazpi urtera, Espainiako Auzitegi Nazionalak absolbitu egin zituen auzipetuak. Auzi ekonomikoa. 2003ko urrian, beste...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002076
BERRIA
Euskadi
noticias
Kamerata Oiasso hari orkestrak God Save the Strings! kontzertua emango du gaur, Hondarribian. Ingalaterrako hiru musikariren lanak joko dituzte: Henry Purcell, William Walton, Edward Elgar eta Gustav Holsten. Musika klasikoa herritarrei hurbiltzea da orkestraren asmoetako bat.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002077
BERRIA
Euskadi
noticias
Sirian batasun gobernu bat eratzeko prest dagoela gezurtatu du SNCk SNC Siriako Kontseilu Nazionaleko Georges Sabrak adierazi du prest daudela onartzeko Baxar al-Assad presidentearen «erregimeneko norbaitek» gidatuko duen trantsiziorako gobernu bat, «Yemenen egin zuten bezala». Lehentasuna hilketak gelditzea eta zibila...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002078
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: Minoru Kawasaki. Herrialdea: Japonia. Iraupena: 93 minutu. Kontrakoa badirudi ere, Minoru Kawasaki ez da hasiberri bat. Makina bat lan zuzenduak ditu dagoeneko: tartean, Executive Koala (2005), Santi Leonek Odolaren mintzoa blogean aipatzen duen filmetako bat. Takashi Miike edo Shinya Tsukamotoren zinema mu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002079
BERRIA
Euskadi
noticias
TXIRRINDULARITZA. ESPAINIAKO VUELTA. Euririk gabe ere, gaiztoena. Tourreko edo Giroko etapa gogorrenen antzekoa da gaurkoa: 207 kilometro eta aldapa tente asko TXIRRINDULARITZA. ESPAINIAKO VUELTA. Euririk gabe ere, gaiztoena Tourreko edo Giroko etapa gogorrenen antzekoa da gaurkoa: 207 kilometro Vueltako etapa gogorren...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002080
BERRIA
Euskadi
noticias
Afganistanen 30etik gora lagun hil dituzte hiru erasotan, tartean hamar kazetari KABUL. Kabulen gertatu ziren atzo bi eraso: lehena Afganistango zerbitzu sekretuen eraikin batean, eta, bigarrena, eraikin horren kanpoan. Estatu Islamikoak aldarrikatu zituen biak. Hirugarrena hegoaldeko Kandahar probintzian izan zen; eki...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002081
BERRIA
Euskadi
noticias
«Gure osasunaren gaineko eskubidea galtzen ari gara». Medikuak ez direla ahalguztidunak eta, bizitzeko, sufritzea ere beharrezko dela oroitarazi du Juan Gervas medikuak Bilbon. Juan Gervas. Medikuntza doktorea Medikuak ez direla ahalguztidunak eta, bizitzeko, sufritzea ere beharrezko dela oroitarazi du Juan Gervas medi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002082
BERRIA
Euskadi
noticias
Aro bat amaitzen denean beti pentsatu ohi dugu ea hurrengoan zer jazoko den; oparoagoa edo kaxkarragoa izango ote den, denbora askoz ala gutxiz luzatuko den edo nolako eragina izango duen gizartean. Jada ezagutu dugunak, bizi berritako horrek, ongi funtzionatu duela badakigunean, bertigoa eman dezake esperientzia horre...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002083
BERRIA
Euskadi
noticias
Volkswagenek Landabengo fabrikan ekoizpena ia %20 handitu izanak eragin positiboa izan du Nafarroako industriaren zenbakietan. Nafarroako Estatistika Erakundeak atzo kaleratu zuenez, industriak %9,8 gehiago produzitu zuen iaz. Sektoreei dagokienez, energia hazi zen gehien (+%49,1), eta elikagai industriak ere 2018ko em...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002084
BERRIA
Euskadi
noticias
«Bigarrenak eta hirugarrenak aurreratu naute azken kilometro eta erdian» Bigarrengoz ama izan eta gero, mendian korrika inoiz baino hobeto sentitzen dela dio Oihana Azkorbebeitiak. Urteari indartsu ekin zion, eta lasterketa asko irabazi zituen. Laugarrena da Munduko Kopan, azken probaren faltan, asteburuan, Limone sul ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002085
BERRIA
Euskadi
noticias
Amiantoagatik hil zen langile baten alargunari 123.000 euro ordaintzera zigortu dituzte Bizkaiko Labe Garaiak CCOO sindikatuko langile baten alargunari 123.000 euro ordaintzera zigortu ditu gaur Bizkaiko Labe Garaiak Bilboko auzitegi batek, amiantoaren aurkako segurtasun neurriak ez jartzeagatik. Javier de Castro zuen ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002086
BERRIA
Euskadi
noticias
Kalakan eta Oreka Tx taldeak Andoaingo Bastero kulturgunean (Gipuzkoa) elkartuko dira gaur kontzertua eskaintzeko. Helburu bakarra dute musikariek kontzerturako: ikusleek musika haien intentsitate berarekin sentitzea. Kalakan taldea Thierry Biskarik, Xan Errotabeherek eta Jamixel Bereauk osatzen dute, eta duela gutxi a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002087
BERRIA
Euskadi
noticias
Itziarko eta Usansoloko herritarrak bozkalekuetara joanen dira astebeteko epean, herri antolamenduei buruz iritzia ematera. Usansolo Galdakaoren barnean (Bizkaia) dago administratiboki, eta udalerri independente izan nahi duten galdetuko diete igandean herritarrei. Honako hau izanen dute galdera: «Usansolo udalerri iza...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002088
BERRIA
Euskadi
noticias
Solaskide biak zerk batzen dituen azaldu zuen, atzo, Martin Ugalde kultur foroan, Euskalgintza eta administrazioa mintzo topaketaren hasieran, BERRIAko kazetari Garikoitz Goikoetxeak. «Bizkaitarrak dira biak, Uribe ingurukoak, adin aldetik urtebeteko diferentzia dute, eta biek dituzte Euskal Filologiako ikasketak». Sol...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002089
BERRIA
Euskadi
noticias
Skolae ordezkatuko duen dekretua onartu du Nafarroako Gobernuak Skolae programa formalki ordezkatuko duen hezkidetza dekretua onartu zuen Nafarroako Gobernuak atzoko Gobernu Kontseiluan; hala, aurreikusi bezala, ikasturte hasierarako indarrean izango da hezkidetzarekin jarraitzeko lege tresna. Carlos Gimeno Hezkuntza k...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002090
BERRIA
Euskadi
noticias
DONOSTIAKO ASTE NAGUSIA. Aratz Trecet. Piraten bozeramailea. «La Flamenka erreferentzia izatea nahi dugu». DONOSTIAKO ASTE NAGUSIA. «La Flamenka erreferentzia izatea nahi dugu» Zortzi urte pasatu dira dagoeneko piratek Donostiako Aste Nagusian lehen agerpena egin zutenetik. Aurten, Trinitate plazan lehorreratu dituzte ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002091
BERRIA
Euskadi
noticias
Akabak 36-24 irabazi du Zuazoren kontrako derbia. Barakaldo Zuazokoek ezin izan diote eutsi Akaba Bera Berak ezarritako erritmo azkarrari Barakaldo Zuazokoek ezin izan diote eutsi Akaba Bera Berak ezarritako Akaba Bera Berak aurreko urteetako denboraldi hasiera kaskarrak ahaztu ditu, eta aurtengoa garaipen batekin hasi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002092
BERRIA
Euskadi
noticias
Hiru eleko ereduak ez duela «konbentzitzen» esan du EAJk BILBO. EAJko parlamentari Arantxa Aurrekoetxeak aditzera eman du Eusko Jaurlaritzak sustatutako hiru eleko ereduak eskola publikoetan harrera «eskasa» izan duela, ez dituelako «konbentzitzen» ez eskolak eta ez familiak. Eredu berriak, ordezkari jeltzalearen ustez...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002093
BERRIA
Euskadi
noticias
Osama Bin Laden Al Kaedako buruaren hilketak soka luzea ekarri du mundu zabaleko hedabideetara. AEBetako armadaren Navy Seal talde bereziek egindako operazioaren inguruko xehetasun gehiago argitaratu dira. Adibidez, Etxe Zuriak jakinarazi du hil zuten unean Bin Laden ez zegoela armatuta; hala, herenegun emandako lehen ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002094
BERRIA
Euskadi
noticias
Binakako Txapelketa aurrera doa, eta, atzoko emaitzen ostean, bi bikotek gero eta zailagoa dute aurrera egitea: Olaizola II.a- Urrutikoetxeak eta Bengoetxea VI.a-Mariezkurrena IIak. Lehenengoek 22-9 galdu zuten Mungian (Bizkaia), Artolaren eta Imazen kontra; bigarrengoek, aldiz, 22-19 Lasoren eta Albisuren kontra Iruñe...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002095
BERRIA
Euskadi
noticias
Susperraldiaren odaiertzean lainoak agertu dira. Berriro. Euroguneko ekonomiak ez du izan inolako hazkunderik urteko bigarren hiruhilekoan. Espero gabeko geldialdia izan da. Kezkagarriena, gainera, ahulezia horren jatorria da, diru bakarreko hiru ekonomia handienetan gertatu delako, aldi berean: Alemania, Frantzia eta ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002096
BERRIA
Euskadi
noticias
Emaitzak lehenago bidali dizkiote eskola bakoitzari PISAn lortutako emaitzen txostena bidali die Eusko Jaurlaritzak proban parte hartu duten ikastetxeei, txosten exekutiboa aurkeztu baino lehen -atzo aurkeztu zuten hori-. Eskola bakoitzak bere azterketa egitea eta partekatzea izan dute helburu, Uriarte sailburuaren hit...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002097
BERRIA
Euskadi
noticias
ARKEOLOGIA. Saharako ondare arkeologikoa ikertzeko 27.000 euro emango ditu Eusko Jaurlaritzak Saharako ondare arkeologikoa ikertzeko 27.000 euro emango ditu Eusko Eusko Jaurlaritzak 27.000 euroko laguntza emango du Saharako ondare arkeologikoa aztertzen jarraitzeko. EHUko Historiaurreko irakasle Andoni Saenz de Buruaga...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002098
BERRIA
Euskadi
noticias
Tabua. Soinuz hitz ederra da. Osoa. Esanahira joz gero, izua eragiten du, benetan, zer den eta zertaraino garamatzan barneratzeak. Daraman terapian urrats bat izango delakoan, eta gizartean -beraz, zugan eta nigan- hain presente dauden tabuak hausten jarraitzeko onartu zuen Mariak -ez du hori benetako izena- ETB1eko Ur...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002099
BERRIA
Euskadi
noticias
Gaztelekuk eta Adiskidek BERRIA Txapelketako finalean sartzea dute jokoan gaur. Galdakoztarrek etxeko pilotalekuan jokatuko dute, eta Andoaingoek ustekabekoa eman nahi dute berriro Gaztelekuk eta Adiskidek BERRIA Txapelketako finalean sartzea dute Galdakoztarrek etxeko pilotalekuan jokatuko dute, eta Andoaingoek Berria...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002100
BERRIA
Euskadi
noticias
Eegiategiren idazkiak gordeak daudela Pariseko Richelieu Bibliotekan aipatua dugu jadanik. Oihenarten atsotitzen imitatzailea izan zela. Beharbada garai batean humanitateetako irakasle (Maître d'humanités) Maulen. Larramendiren hiztegiaren irakurle eta zale, bestalde. Egiategik moralezko komentario franko izkiriatu zit...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002101
BERRIA
Euskadi
noticias
GENERO INDARKERIAGATIK JARRITAKO SALAKETAK HIRU HILABETEAN Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak jakinarazi duenez, uztailetik irailera bitarte, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 1.370 emakumek salaketa jarri zuten auzitegietan genero indarkeriagatik. 113ri babesa jartzeko agindua eman zuten auzitegiek.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002102
BERRIA
Euskadi
noticias
Erasoak gaitzetsi dituzte Euskal Herriko alderdiek Euskal Herriko alderdieetako kideek zein instituzioetako ordezkariek elkarretaratzea egin zuten atzo Donostian, Alderdi Ederren, Bartzelonako eta Cambrilseko erasoetako biktimei elkartasuna adierazteko eta «terrorismoa» kondenatzeko. Iñigo Urkullu lehendakaria Donostia...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002103
BERRIA
Euskadi
noticias
Garesek forua jaso izanaren 900. urteurrena beteko du aurten, eta efemeride berezi horren aurrean udalak Nafarroako Parlamentua gonbidatu zuen atzo bertan Eledunen Batzordea elkartu zedin. Oihan Mendo alkateak eskertu egin zion keinu hori Unai Hualde parlamentuko presidenteari. Ekainaren 13an, berriz, Zangozan bilduko ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002104
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskarazko lau film labur hautatu dituzte Huhezinema jaialdirako. Gaur hasiko da, Kote Camachoren 'storyboard-'en hitzaldiarekin eta erakusketarekin Euskarazko lau film labur hautatu dituzte Huhezinema jaialdirako Gaur hasiko da, Kote Camachoren 'storyboard-'en hitzaldiarekin eta Euskarazko lau lan daude Huhezinema fil...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002105
BERRIA
Euskadi
noticias
Alusio sexualtzat hartu dut beti Mikel Laboak Lekeitioetako batean dioen hura: « Pizza, ma non pizza di mangiare: pizza di pizza ». Orain ohartu naiz oker egon naitekeela. 1748tik hona Ponpeia deskubritu zutenetik jarraitu darraiten indusketetako batean aurkitu berri duten horma-margo batean pizza delakoaren aurrekari ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002106
BERRIA
Euskadi
noticias
Fundatzailerik gabe geratu da Kukuxumusu. Iruñeko diseinu enpresa horretan geratzen zen sortzaile bakarrak, Mikel Urmenetak, Kukuxumusutik «baztertu» egin dutela iragarri zuen atzo. Bere proiektu ezagunari izena eman dion intsektuak bezala, bizkor egin du salto: enpresa proiektu berria iragarriko du gaur, Kukuxumusuren...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002107
BERRIA
Euskadi
noticias
PSN prest agertu da Koldo Martinezen hautagaitza babesteko Iruñean Ramon Alzorriz PSNko Antolakuntza idazkariak azaldu du bere alderdia prest egon litekeela Iruñean Koldo Martinez Geroa Baiko alkategaiaren hautagaitza babesteko. Alzorrizen hitzetan, «Nafarroako Gobernua osatzen duten indar progresisten artean boto gehi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002108
BERRIA
Euskadi
noticias
Presoen pankarta bati buruzko isuna indargabetu dute IRUÑEA. Osasuna-Alaves Espainiako Lehen Mailako futbol partidan harmailetan Arrano Beltzaren elastiko bat eta Euskal preso eta iheslariak etxera pankarta bat izateagatik lagun bati ezarri zioten zigorra indarrik gabe utzi du Iruñeko Epaitegiko 3. aretoak. 3.001 eurok...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002109
BERRIA
Euskadi
noticias
Iñarrituren 'Birdman' filma izan da Oscarretako protagonista nagusia "Agian gobernuak akademia zigortuko du susmagarria delako bi mexikarrek jarraian irabaztea"; horixe esanez eskertu ditu Alejandro Gonzalez de Iñarritu zinema zuzendariak lau Oscarrak. Bide batez, etorkin mexikarrak izan ditu gogoan, eta haiek "errespe...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002110
BERRIA
Euskadi
noticias
Hegoaldeko beste hiriburuetan ere adi jarraitu nahi dute Bilbok abiadura irailean mugatu zuen arren, geroztik herritarrak «erlaxatu» egin direla adierazi du Alfonso Gil Mugikortasuneko zinegotziak, eta, beraz, «kontrol pedagogikoak» eta isunak iragarri ditu. Bestalde, Elkarrekin-Gasteiz taldeak Arabako hiriburua «30 hi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002111
BERRIA
Euskadi
noticias
Bidaia bat zinema esperimentalaren mende beteko historian: horixe da Zin Ex. Abstrakziotik algoritmora erakusketaren proposamena. Horretarako, hainbat belaunalditako 30 artista eta zinemagileren lanak bildu dituzte Donostiako Tabakalerako 1. solairuko aretoan. Ikus-entzunezko piezak dira gehienak, baina badira instalaz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002112
BERRIA
Euskadi
noticias
Lopezek gaur sinatu du Eusko Legebiltzarrerako bozak antolatzeko dekretua Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak gaur sinatu du Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara deitzeko dekretua. Iragan astean, Lopezek iragarri zuen urriaren 21era aurreratuko dituela bozak . Dekretua bihar sartuko da indarrean, EAEko al...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002113
BERRIA
Euskadi
noticias
Txirrindulari bat hil da Lizarran, adineko gizon batek gidatzen zuen autoak jota IRUÑEA. Istripu larria jazo zen igandean Lizarran (Nafarroa). 45 urteko txirrindulari bat jo zuen auto batek, eta lurra jo eta hil egin zen. Autoa gidatzen ari zen 81 urteko gizon bat; alkoholik edo drogarik kontsumitu zuen ikusteko azterk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002114
BERRIA
Euskadi
noticias
REAL UNION . Hirugarren aukera aprobetxatu eta Bigarren A Mailara igo nahi dute irundarrek Hirugarren aukera aprobetxatu eta Bigarren A Mailara igo nahi dute Hirugarrenean. Hirugarrenean igo nahi du Real Unionek Espainiako Bigarren A Mailara. Irundarrek ez dute nahi aurreko bi ligaxketan gertatutakoa gertatzerik. Azken...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002115
BERRIA
Euskadi
noticias
Anaia Musulmanak talde terroristen zerrendan sartzeko erabakia berretsi dute Anaia Musulmanak «talde terrorista» osatzen dutela berretsi zuen atzo Kairoko Larrialdi Auzitegiak, eta arrazoia eman zion Egiptoko behin-behineko gobernuak iragan abenduan kaleratutako ebazpenari, abokatu talde batek aurkeztutako helegitearen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002116
BERRIA
Euskadi
noticias
Rajoyk azaldu du Blancoren heriotzak jendearen ikuskera aldatu zuela MADRIL. «Ermuako izpirituak» jende askoren gauzak ikusteko eran aldaketa garrantzitsua eragin zuela adierazi zuen Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak. Atzo, PPren egoitza nagusiaren atarian Blancori eginiko omenaldiarekin pertsonen eskubid...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002117
BERRIA
Euskadi
noticias
Europako Batasuneko -edo behintzat euroguneko- bankuak agintaritza eta kontrol bakarraren menpe jartzeko ideia baztertu du Bundesbankek. Alemaniako banku zentraleko lehendakariordeak, Sabine Lautenschaegerrek, ziurtatu du bankuak ezin direla batu aurrekontu politika bateratu aurretik. Bundesbankek bereziki kritikatu du...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002118
BERRIA
Euskadi
noticias
Epaileak behin-behineko espetxealdia erabaki du Strauss-Kahnentzat, bortxaketa saioa eta sexu gehiegikeria leporatuta Dominique Strauss-Kahn (Frantzia, 62 urte) Nazioarteko Diru Funtseko presidentearentzat behin-behineko espetxealdia erabaki du gaur arratsaldean Melissa Jackson New Yorkeko epaileak, sexu erasoa egotzit...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002119
BERRIA
Euskadi
noticias
Babesa agertu diete Reina de la Pazeko erabiltzaileei BILBO. Reina de la Paz zahar etxeko erabiltzaile ohiei babesa azaldu die Bilboko Bilduk, eta BBK-k haiekin izandako «gehiegizko» jokabidea salatu du. Izan ere, koalizioak azaldu duenez, berritze lana egin eta gero, erabiltzaileek enpresa pribatu batekin kontratua si...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002120
BERRIA
Euskadi
noticias
MUSIKA. Donostiako Ganbera Musikaren zikloaren hirugarren aldia gailurrera helduko da, bihar. Viides Quintet taldeak joko du Andia kaleko Kutxaren aretoan (19:00). Boskoteak hiru urte daramatza lanean, eta Beethovenen piezak joko ditu, besteak beste. Kutsu melodiko erabatekoa edukiko du saioak. Apirilaren 14an eta 28an...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002121
BERRIA
Euskadi
noticias
Langileen ia herenak kanporatuko ditu Lauak aeronautika enpresak Euskal Herrian dituen lantegietatik; denetara, 156. Bistan denez, kezka eragin du berriak langileen artean. Haietako birekin mintzatu da BERRIA. Kanporaketen ezpata buru gainean dute biek, eta anonimo gelditu nahi izan dute. Plan soziala abiatu du zuzenda...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002122
BERRIA
Euskadi
noticias
Bartzelonako Auzitegiak U-1eko auzi bat ikertuko du Bartzelonako Auzitegiaren arabera, 2017ko urriaren 1eko erreferendumean «gehiegizko biolentzia» erabili zuten Espainiako segurtasun indarretako agenteek zenbait hauteslekutan. Hori dio atzo kaleratu zuen ebazpenak. Bartzelonako Udalak jarritako helegitea onartu du, et...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002123
BERRIA
Euskadi
noticias
Komunikazio Alternatiboaren Astea egin dute Bizkaian eta Gipuzkoan, 'Pueblos' aldizkariak antolatuta. Mota Venezuelako hedabideen egoeraz aritu da, ikuspegi feministatik bereziki. Caracasko Avila TV kanal publikoaren Ikus-entzunezko Hedabideen eta Ekoizpen Eskolan, hedabideen analisi kritikoa ikuspegi feministatik irak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002124
BERRIA
Euskadi
noticias
Galizian dago albistea. Ines del Rio kartzelatik atera da. Klisk! Argazkia atera diote, eta Twitterren jarri. Segundo gutxiren buruan, hainbat hedabide digitaletan dago argazkia. Batzuek baimena eskatu diote argazkia jarri duenari. Ezetz, ezin dutela erabili. Beste batzuek ez dute baimenik eskatu. Biharamunean egunkari...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002125
BERRIA
Euskadi
noticias
Sexu aukera, genero identitatea bezalaxe, bizitzan aukeratu, alda eta gara daitekeen zerbait da. Hala jasotzen du LGTBI lesbiana, gay, bisexual, transexual, transgenero eta intersexualen berdintasun sozialerako lege proposamenak. Aste honetan igaro du lehenbiziko langa Espainiako Kongresuan; Unidos Podemosek proposatu ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002126
BERRIA
Euskadi
noticias
MADRIL. Abortuaren Legearen aurreproiektua onartu zuten herenegun Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluan, baina bada bertan aurrera egin ez duen proposamen bat: hilekorako higiene produktuen BEZa murriztea. Aurrekontuen proiektuan, ordea, Maria Jesus Montero Ogasun ministroa produktu horien BEZaren beherapena nego...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002127
BERRIA
Euskadi
noticias
BATASUNAREN KONTRAKO OPERAZIOA. MIAKETAK. Garzonek espetxeratu egin ditu Alvarez eta Agirre, ETAko kide izatea egotzita . Soto del Realgo kartzelara bidali ditu irailaren 9ko manifestazioaren harira asteartean atxilotutakoak Garzonek espetxeratu egin ditu Alvarez eta Agirre, ETAko kide izatea Soto del Realgo kartzelara...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002128
BERRIA
Euskadi
noticias
Osman el Saieden absoluzioari helegitea jarriko dio Espainiako Fiskaltzak. Fiskaltzaren iritziz, 2004ko martxoaren 11ko erasoen antolatzaileetako bat izan zen 'Egiptoarra' Osman el Saieden absoluzioari helegitea jarriko dio Espainiako Fiskaltzaren iritziz, 2004ko martxoaren 11ko erasoen antolatzaileetako 2004ko martxoa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002129
BERRIA
Euskadi
noticias
Pablo Lasok kontratua 2013ko ekaina arte luzatzea adostu du Lagun Arorekin. Berria ez da ustekabekoa, jakina zelako klubeko zuzendaritza gustura dagoela gasteiztarra egiten ari den lanarekin. Taldea ACB mailan mantentzeko eskatu zioten sasoi hasieran, eta oraingoz erronka hori guztiz gauzatu ez badu ere, Lagun Arok ez ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002130
BERRIA
Euskadi
noticias
Hitzak inportanteak dira. Aktualitateak eta eguneroko biziak etengabe ikusarazten digute hitzen hautuek duten eragina. Zentzu karga handia dute eta gutxitan kasualitatea izaten da hedabideetan eta diskurtso politikoetan erabiltzen diren «mintzaira elementuak». Hizkeraren profesionalei media training formakuntzak ematen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002131
BERRIA
Euskadi
noticias
Zatituta aurkitu dute galdutako urpekoa, eta hiltzat eman dituzte eskifaiako kideak Hiltzat eman zituzten astearte gauean desagertutako itsaspeko militarrean zihoazen eskifaiako 53 kideak. Urpekoa hirutan zatituta aurkitu zuten, Bali iparraldeko uretan, 800 metro baino gehiagoko sakoneran. Itsas armadako buru Yudo Marg...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002132
BERRIA
Euskadi
noticias
EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA. Emakume batek bortxatu egin dutela salatu du Donostian Emakume batek bortxatu egin dutela salatu du Donostian Donostiako emakume batek bi gizonek bortxatu egin zutela salatu du Ertzaintzan. Emakumearen esanetan, herenegun bortxatu zuten Donostian, 27 urteko hiru lagun epaituko dituzte gau...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0002133
BERRIA
Euskadi
noticias
Izena aldatu diote azokari eta aurrekontua murriztu dute; halere, gaur hasi eta igandean amaituko da, zortzi guneei eutsitaEskozia da herrialde gonbidatua, eta William Douglassek jasoko du Argizaiola saria Ofizialki Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka deitzen zen aurten arte. Egun, ordea, azokak ez ditu soilik disk...
cc-by-sa 4.0