id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0003034
BERRIA
Euskadi
noticias
HONDARRIBIA. Bildumagileen azoka egingo dute gaur Hondarribian (Gipuzkoa). Minatera kalean, kirol portutik gertu jarriko dute azoka, eta 10:00etatik 14:00etara egongo da irekita. Objektu zaharren nahiz askotariko salgaien artean aukeratu ahal izango da: altzariak, erlojuak, grabatuak, posta txartelak... Abuztuko gainon...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003035
BERRIA
Euskadi
noticias
Kilian Jornet eta Eli Anne Dvergsdal garaile Zegama-Aizkorrin Kilian Jornet kataluniarra eta Eli Anne Dvergsdal norvegiarra izan dira azkarrenak Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren 18. ekitaldian, hurrenez hurren, gizonezkoetan eta emakumezkoetan. 10.000 inguruk eman zuten izena, eta dortsala eskuratu duten 500 korrikala...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003036
BERRIA
Euskadi
noticias
'Maiatz'-ek Helena Etxekopar-Etxart oroitu du 56. zenbakian Solasaldiekin batera, Maiatz aldizkariaren 56. zenbakia aurkeztu zuen argitaratzaileak. Usaian bezain aberatsa dela azpimarratu zuen Lucien Etxezaharreta arduradunak, 30 bat idatzi elkartzen dituela. Abenduan zendu Helena Etxekopar-Etxart omenduz zabaltzen dut...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003037
BERRIA
Euskadi
noticias
EITB Euskal Irrati-Telebistako lehen zuzendari nagusia izanikoa hil da: Josu Zubiaur. 1982an izan zen EITBren zuzendaria, Euskal Telebista martxan jarri zuten urtean. Besteak beste, haren ardura izan zen telebista martxan jartzea eta Iurretako (Bizkaia) eraikinaren lanak abiaraztea. 1982an bertan utzi zuen kargua, ETBk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003038
BERRIA
Euskadi
noticias
• . EHU Euskal Herriko Unibertsitateak 1,5 milioi euroren irabaziekin amaitu zuen iazko ikasturtea. EHUko errektore Iñaki Goirizelaiak nabarmendu du egindako kudeaketa «arduratsu eta zorrotzari» esker lortu dituztela emaitza horiek: «Ahalegin handia egin dugu gastuei eusteko, baina ditugun gastuak ahaztu gabe».
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003039
BERRIA
Euskadi
noticias
Zazpi lagun atxilotu dituzte Bizkaian, pertsonak salerosteko sare bat desegiteko operazio batean Espainiako Barne Ministerioak jakinarazi duenez, Espainiako Poliziak gizakien salerosketarako eta lan ustiapenerako erakunde bat desegin du Bizkaian, eta zazpi pertsona atxilotu dituzte. Biktima gehienak gizonezkoak dira, e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003040
BERRIA
Euskadi
noticias
PEKIN. Armadarako aurrekontua %12,2 igoko du aurten Txinako Gobernuak; hala jakinarazi zuen atzo, urteroko Herri Batzar Nazionalean. Japoniak gardentasun falta egotzi dio, baina Qin Gang Txinako Atzerri Ministerioko eledunak defendatu egin du: «Herrialde handia gara, eta gure gastu militarra bat dator gure garapenareki...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003041
BERRIA
Euskadi
noticias
AHTri kontra egitera iritsi ezinean. AHTri buruzko informazioa emateko eta lanak eteteko eskatu diete agintariei milaka herritarrek Bilbon AHTri buruzko informazioa emateko eta lanak eteteko eskatu diete Bilboko kaleetan ez ezik, A-8 autobidean ere entzun ziren atzo AHTren kontrako aldarriak. Guardia Zibilak kontrolak ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003042
BERRIA
Euskadi
noticias
Urdaibaiko arraunlariek helmugako baliza pasatu eta segituan ospatu zuten garaipena. Hala ospatzen dira banderak arraunean. Beste kontu bat izaten da estropadaren luze eta zabalean hogei minutu izaten direla gutxi-asko garaipenak bideratzeko. Mugarriak eta gakoak egoten direla. Atzokoan, esate baterako. Urdaibaik hazia...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003043
BERRIA
Euskadi
noticias
Zarautz eta Hondarribia, berdinduta Gipuzkoako Trainerilla Txapelketan ARRAUNALarunbat honetan erabakiko da Gipuzkoako Trainerilla Txapelketa, Getarian. Zarautz eta Hondarribia berdinduta daude sailkapenean, 52 punturekin. Bi ontziok irabazi dituzte, hain zuzen ere, asteburuan jokatu diren bi jardunaldiak. Bizkaian, be...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003044
BERRIA
Euskadi
noticias
Gamesa Siemensek 67 milioi irabazi ditu azken urte erdian Iaz urte osoan irabaziak berdindu ditu Siemens Gamesak azken sei hilabeteetan. Urriaren 1etik martxoaren 31ra 67 milioi euroren mozkina izan du enpresa eolikoak, aurreko urte osoan lortutakoa adina (70 milioi). Zerga urte berezia erabiltzen du Siemens Gamesak, u...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003045
BERRIA
Euskadi
noticias
GASTEIZKO ANDRE MARI ZURIAREN JAIAK. ZELEDONEN JAITSIERA. Ke eta cava arteko irribarreak. Milaka pertsonak ongietorria eman diote Andre Mari Zuriaren plazan Gasteizko jaien hasierari, ohitura zaharrenak eta berrienak jarraituz; bildutakoen artean geltokitik heldutako pertsonak izan dira, eta maleta eta guzti agurtu dut...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003046
BERRIA
Euskadi
noticias
Musika talde bat osatzea zen Olaia Etxarri irakaslearen, Nahikari Beltza kazetariaren eta Oihane Aranburu arkitektoaren helburua. Horretarako hasi ziren elkartzen duela urte eta erdi. Zenbait gertaerak stand by -an utzi zuten taldearen sorrera. Baina Beltzak beste biei proposatu zien podcast bat egitea, haien ilusioa e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003047
BERRIA
Euskadi
noticias
Lerro zuzenak, eta kolore multzo karratu eta uniformeak. Geometria abstraktua, nabarmen, tituluagatik ez balitz: Aulkiak . Lanaren izenburuak ageri du margolanaren oinarri figuratiboa. Ez da kasu solte bat. Izan ere, bi eremu horien artean aritu zen Jesus de la Sota margolari galiziarra (Pontevedra, 1924-Berlin, 1980);...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003048
BERRIA
Euskadi
noticias
Atxilotutako sei gazteetatik bost espetxeratzeko agindu du Pedrazek. Gasteizko operazioan atxilotu ez zuten beste gazte bat, deklaratu, eta bermepean aske utzi dute Atxilotutako sei gazteetatik bost espetxeratzeko agindu du Pedrazek Gasteizko operazioan atxilotu ez zuten beste gazte bat, deklaratu, eta Santiago Pedraz ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003049
BERRIA
Euskadi
noticias
Jesus Lozak PSOEren «espetxe politika berriaz» Deia egunkariari egindako adierazpen batzuk ekarri zizkigun uztailaren 23ko goizak. Guztiaz hitz egiten du apur bat Lozak. Lehenik, hurbilduko lituzketen presoak zeintzuk liratekeen esatean, adibidez, larriki gaixorik direnak eta 70 urtetik gorakoak aipatu ondoren, espetxe...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003050
BERRIA
Euskadi
noticias
Sakelako telefonoa alde batera utzi nahi dut. Instagram edo Gmaileko aplikazioetan iragarki berbera aurkitu dut. Sky Showtime plataforma berriaren iragarkia da. Sakelakoa alde batera uzten badut ere, autobus geltokietan bere iragarkiak aurkitzen ditut. Iragarkian Miguel Boseren inguruko telesailaren irudia agertzen da....
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003051
BERRIA
Euskadi
noticias
Harri eginik izan, suertatu, geratu zen jende andana aurtengo Cannesko Zinemaldiaren garaile, garaile nagusia, nor, zein, zer pelikula zen jakiterakoan. Zur eta lur gelditu ziren horiek, aspaldi zaharrean zebiltzan ezer ulertu barik, ezer konprenitu nahi gabe. Cannesen bezala Ipar Euskal Herrian, Spike Leek izenburua a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003052
BERRIA
Euskadi
noticias
Sudango gerran 435 haur hil dira, Unicefen arabera KAIRO. Sudango gerrak ehun egun bete zituen atzo, eta, tarte horretan, gutxienez 435 haur hil eta 2.025 zauritu dituzte, Unicef Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsak azaldu zuenez. «Orduero gertatzen dira haurren eskubideen urraketa larriak», esan zuen, komunikatu ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003053
BERRIA
Euskadi
noticias
Herria gorputza eta hizkuntza bihotza direla. Biak izate beraren parte. Bata bestearengandik bereizita izate hori hil egiten dela. Halaxe utzi zuen idatzita Xalbadorrek, bi lagun ostatu batean eztabaidan ikusita. Eta oraindik ere kantatzen ditugu bertso horiek ostatuetan. Baina, hizkuntza bihotza bada, nolako gorputza ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003054
BERRIA
Euskadi
noticias
Virna Lisi hil da, Italiako aktorerik ezagunenetako bat ZINEMA. Virna Lisi aktore italiarra atzo hil zen, 78 urte zituela, Erroman. 60ko hamarkadan Italiako aktore ezagunenetako bat izan zen, Sophia Loren eta Claudia Cardinalerekin batera. Joseph Loseyren Eva (1962), Enrico Maria Salernoren Otelo (1969), Liliana Cavani...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003055
BERRIA
Euskadi
noticias
BRUSELA. Europako Legebiltzarrak 2012tik aurrera enpresetako zuzendaritzetan emakume gehiago egotea nahi du. Kuotak ezartzeko eskatu dio Europako Batzordeari, emakume gehiago egoteko borondatezko neurriek huts egiten badute. Europako Legebiltzarrak kuotak zehaztu ditu: %30 2015ean eta %40 2020an. Osoko bilkurak onartu ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003056
BERRIA
Euskadi
noticias
Berrogei urte pasatu dira Bilboko errekak gainezka egin eta urak hiria suntsitu zuenetik. Urteurrena aprobetxatuz, uholdeen inguruko oroimen ekitaldia izango da Bilboko Konpartsek antolatu duten ekitaldirik garrantzitsuena. Horretaz gain, bostehun ekintza baino gehiago antolatu dituzte abuztuaren 19tik 27ra bitarterako...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003057
BERRIA
Euskadi
noticias
«Balioetan oinarritu behar da heziketa, eta horretan zeresan izugarria du aisiak» Hezkuntzaren gaineko eztabaida teorikoak eta hainbat herrialdetako esperientzia praktikoak uztartu dituzte joan den ostiralean eta larunbatean Bilbon, Urtxintxa eskolak prestatutako jardunaldietan. Mende laurdena bete du aurten Bilboko Ur...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003058
BERRIA
Euskadi
noticias
Txapeldunen Ligako final-zortzirenetan aritzeko lau toki jokoan gaur eta bihar FUTBOLA. Gaur eta bihar jokatuko dute Txapeldunen Ligako ligaxkako azken jardunaldia. Lau toki geratzen dira jokoan. Gaur hiru zehaztuko dira. B multzoan, bat izango dute jokoan Tottenhamek eta Inter Milanek. C multzoan, berriz, biak daude z...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003059
BERRIA
Euskadi
noticias
Elkarrizketa bakanak emanda, artista batek bere hitzak hiperdimentsionatzeko arriskua hartzen du. Behin adierazpenak egina, hitz horiek mundu osora zabaltzen dira mantra baten moduan. Hori gertatu zaio Leonard Coheni (Montreal, Kanada, 1934), You Want it Darker disko berria argitaratu baino lehen emandako elkarrizketa ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003060
BERRIA
Euskadi
noticias
DONOSTIA. CAFek 70 tren diesel hornituko dizkio Erresuma Batuko Wales and Borders frankiziari. Zerbitzuaren adjudikazioa eskuratu duen Keolis Amey enpresak CAF hautatu du negoziazioen azken faserako. Kontratua oraindik ez dago sinatuta, baina negoziazioak aurrera doaz. Kontratu horrek bi bagoiko 44 trenen eta hiru bago...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003061
BERRIA
Euskadi
noticias
Frantziako Barne ministroa Korsikan, bihar eta etzi AIACCIU. Gerald Darmanin Frantziako Barne ministroa Korsikan izango da bihar eta etzi. Besteak beste, Gilles Simeoni irlako gobernuburuarekin elkartuko da, eta baliteke autonomia legegilearen aferaz aritzea. Emmanuel Macron Frantziako presidentea ere bidaia bat egitek...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003062
BERRIA
Euskadi
noticias
Nafarroa, VWren doinura dantzan . Landabengo zuzendaritzak ekoizpena lekualdatzeko mehatxua egiten die langileei, eta ez dira txantxetakoak horrek Nafarroaren ekonomiari ekarriko lizkiokeen ondorioak. Landabengo zuzendaritzak ekoizpena lekualdatzeko mehatxua egiten die langileei, eta ez dira txantxetakoak horrek Nafarr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003063
BERRIA
Euskadi
noticias
Carme Forcadell, Kataluniako Parlamentuko presidente Irailaren 27ko hauteskundeetako emaitzetatik sortutako parlamentua osatu dute gaur Katalunian; 62 parlamentari ditu Junts Pel Sik, 25 Ciutadansek, 16 PSCk, 11 Catalunya Si que es Potek, 11 PPk eta 10 CUPek. 135 parlamentariak gaur eseri dira aurrenekoz beren eserleku...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003064
BERRIA
Euskadi
noticias
Oraindik ezin sinestuta. Azaroaren 23a. Ordainketa bat gauzatu beharrean. Nire txandan gizonezko enplegatu gaztearengana (30 bat urte) hurbildu naiz. Ni euskaraz hasita, espainolez egiteko eskatu dit, mesedez. Ezetz esan diot, berak egin behar didala euskaraz. Azentu espainol hegoaldekoa du. Nola edo hala ulertu dit ze...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003065
BERRIA
Euskadi
noticias
Denbora kontua zen Eli Paperboy Reed soul kantaria eta The High & Mighty Brass Band elkartzea, biak izanik AEBetako Massachusetts estatukoak. Zuzeneko zenbait emanaldi aurrena, New Yorken eta Las Vegasen besteak beste, eta ikusi zuten ondo baino hobeto ezkontzen zirela bataren ahots ñabarduraz betea eta besteen musika ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003066
BERRIA
Euskadi
noticias
Bere jarduna ezagutarazteko saioak antolatu ditu Dantzertik hilaren 8tik 11ra ARTE ESZENIKOAK. Bigarren ikasturtea du zabalik Dantzerti Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolak, eta ikastaro programa irekia antolatuko du datorren astean, bere jarduna ezagutarazteko. Ikasleentzako zein ikasle ez direnentz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003067
BERRIA
Euskadi
noticias
BILBO. Juan Mari Iraolagoitia hil da, Bilboko Herri Irratian euskarazko programazioa martxan jarri zuena eta Bizkaia Irratiko lehen zuzendaria. Iraolagoitiak 30 urtez egin zuen lan Bilboko Herri Irratian; Julian Olazabalaga apaizak egin zion proposamena euskarazko programazioari ekiteko. 1990ean sortu zuten Bizkaia Irr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003068
BERRIA
Euskadi
noticias
«Nekagarria egiten zait gure mina alderdien intereserako erabiltzea» ACVOT elkartearen sortzaileetako bat izan zen Manrique, baina ez zen atzoko ekitaldian izan. Utzi egin zuen, ez zegoelako «eroso». Biktimen «aniztasuna» aldarrikatu du, eta haiei buruzko «ezjakintasuna» salatu. Atzoko egunez, duela 30 urte zauritu zut...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003069
BERRIA
Euskadi
noticias
EGUNERO HAURDUNALDIAN EDO ERDITZEAN IZANDAKO ARAZOEN ONDORIOZ HILTZEN DIREN ANDREAK «Baliabide urrien seinale dira heriotza horiek, saihesteko modukoak. Emakume bakar batek ere ez luke hil behar haurdunaldiaren moduko gauza natural baten ondorioz», gaitzetsi du Lilian Abracinskasek. Baina era horretako 800 heriotza iza...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003070
BERRIA
Euskadi
noticias
Paul Urkijoren Errementari filma (2017) emango dute gaur, Donostiako Trinitate plazan, 21:30ean. Urkijoren estreinako film luzea da Errementari , Jose Migel Barandiaranek berreskuratutako Patxi errementaria ipuinean oinarrituta egin zuena. XIX. mendearen lehenengo erdian girotu zuen filma, Lehenengo Gerra Karlistan, Ar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003071
BERRIA
Euskadi
noticias
"Diskrezioz eta eskuzabaltasunez, kalkulurik gabe" lan egingo dutela dio Urkulluk EAJk Espainiako hauteskundetarako hautagaiak aurkeztu ditu gaur Bilboko Euskalduna Jauregian, eta Iñigo Urkullu presidenteak esan du eurak ez direla bakearen zain egongo: "Diskrezioz eta eskuzabaltasunez, kalkulurik gabe, daukagun aukerar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003072
BERRIA
Euskadi
noticias
'Wazemank' saioko pertsonaia eta atalekin agurtuko dute urtea ETB1en. 'Vaya Semanitako'-koek egingo dute Urtezahar gaueko emanaldi berezia ETB2n, 23:15etik aurrera 'Wazemank' saioko pertsonaia eta atalekin agurtuko dute urtea ETB1en 'Vaya Semanitako'-koek egingo dute Urtezahar gaueko emanaldi berezia Umorezko saioekin ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003073
BERRIA
Euskadi
noticias
Langabezia sariaz negoziazio kamustua hasi dute Frantzian Urte politikoaren hasierarekin batera itzuli dira Frantziako gizarte eragileen arteko negoziazioak ere. Langabezia sariaren erreforma dute mahai gainean, baina mahai oso txikia jarri die Emmanuel Macronen gobernuak, berak dekretuz onartutako erreforma ez ukitzek...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003074
BERRIA
Euskadi
noticias
Water Footprint Networkeko buru izandako Arjen Hoekstra irakasleak sortu zuen aztarna hidrikoa kontzeptua, 2000ko hamarkadan, eta kontzeptu hori funtsezko tresna bihurtu da giza kontsumoak baliabide hidrikoetan duen eragina neurtzeko. 2019ko azaroan hil zen Hoekstra, eta Rick Hogeboonek hartu zuen lekukoa. Zer egin dez...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003075
BERRIA
Euskadi
noticias
Haize ufada gogorrak izan dira berriro ere, eta kalteak eragin dituzte BILBO. Alerta egoera ezarri zuten atzo berriro ere haize ufada handiengatik eta olatu zakarrengatik. Orduko 120 kilometro baino gehiagokoa izan zen haizearen abiadura, eta kalteak izan ziren hainbat tokitan. Adibidez, Bilboko Abando tren geltokiaren...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003076
BERRIA
Euskadi
noticias
Kolonbian jeneral bat epaitzen ari dira lehen aldiz positibo faltsuen auziagatik BOGOTA. Henry Torres Kolonbiako armadako jenerala epaitzen hasi ziren atzo bi zibil hil eta gerrillariak zirela esateagatik. Lehenengo aldia da jeneral bat auzipetu dutela positibo faltsuen auziagatik, hau da, hildakoak gerrillari gisa aur...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003077
BERRIA
Euskadi
noticias
Turkiak AEBei ohartarazi die euren harremanak kaltetuko dituela armeniarren auziak. Erdogan lehen ministroak ez ezik, Clinton AEBetako Estatu idazkariak ere hilketak genozidiotzat jotzearen kontra egin du Turkiak armeniarrekin kili-kolo dituen harremanak hausteko mehatxua ere egin du Turkiak AEBei ohartarazi die euren ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003078
BERRIA
Euskadi
noticias
EH Bilduk «neurri estrukturalak eta erradikalak» eskatu ditu EH Bilduk gaur eman dio hasiera 2022-2023ko urte politikoari, Gasteizen. Ekitaldian, Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak baieztatu du «burujabetza lortu arte ez direla urte politikoak bukatuko», eta, beraz, hura eskuratu arte «neurri estrukturala...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003079
BERRIA
Euskadi
noticias
Baskoniak Fabien Causeur eta Tibor Pleiss gazteak fitxatu ditu Caja Laboral Baskoniak lehenengo mugimenduak egin ditu merkatuan. Azken urteetako joerari jarraituz, ustez etorkizun ona duten jokalari gazteen aldeko apustua egin du Josean Kerejetak, eta Fabien Causeur eta Tibor Pleiss bikotea fitxatu. Causer 1,93ko eskol...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003080
BERRIA
Euskadi
noticias
Nork bere erara bizi du estresa. Asteak amaigabeak izaten dira lagun batzuendako: astelehenetik ostiralerako bidea mantso-mantso egiten dute, horren geldi non helmugara iritsiko ote diren zalantzazko duten. Okerrena da hilean lautan ohartzen direla asteburua lanegun itogarrien luzapena besterik ez dela. Niri alderantzi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003081
BERRIA
Euskadi
noticias
UPNren gainbeherari eta ezkerreko indarren hazkundeari esker, aginte makila hartuko du aurki. Lehentasun gisa jotzen du bazterketa soziala eta lurralde desoreka konpontzea. Zinegotzi gazteena da Tuterako Udalean, eta agintaldi bakarra eman du karguan. Datozen egunetan, ordea, alkate izendatuko dute Eneko Larrarte (Tute...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003082
BERRIA
Euskadi
noticias
BAIONA. Crack elkarteko kideek elkarretaratzea egin zuten atzo Baionako zezen-plazaren aurrean, zezenketak debekatzeko eskatzeko. Eskuorriak banatu zituzten, zezenketak zer diren azaltzeko eta horiek laguntzen «xahutzen» den diru publikoa zenbatekoa den salatzeko, «Krisi ekonomikoa izaki ere, dirutza gastatzen jarraitz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003083
BERRIA
Euskadi
noticias
Sumatzen dituzu argentinarrak, oihuka, kantuan, biraoka, Jainkoari eskerrak emanez edo bizitza madarikatuz, pantaila bati so, taldean, Argentinan bertan edo munduko edozein hiritan bilduta; gauza bera brasildarrekin; edo australiarrekin, nahiz hauen sua ez den hain su. Galestarrak ere sumatu dituzu Munduko Futbol Txape...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003084
BERRIA
Euskadi
noticias
Maialen Chourrautek hainbat aldaketa izan eta egin ditu Rioko Olinpiar Jokoetatik Tokiokoetara. Guztiek lagundu eta baldintzatu dute Tokion egindako lana. Rioko Olinpiar Jokoetan irabazitako urreak ifrentzua ere izan zuen Chourrautentzat. Konpromiso gehiago. Familian eta piraguan zentratutako bizimodua nahastu. Haren j...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003085
BERRIA
Euskadi
noticias
Bilera zuten egitekoa atzo Euskalteleko zuzendaritzak eta sindikatuek, hainbat zerbitzuren azpikontratatzioari buruz hitz egiteko. Ez zen egin, datorren ostiralera atzeratu zen. "Esternalizazioari buruzko informaziorik ez digute eman, eta daturik gabe jarraitzen dugu. Tristea da geuk egin behar izatea suposizioak lanta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003086
BERRIA
Euskadi
noticias
Nafarroako Gobernua ez dator bat politikaren "judizializazioarekin" Erreakzio soka luzea eragin du Hauteskunde Batzordearen erabakiak. Die Linke Alemaniako ezkerreko alderdia izan da hitz egiten azkena; gaitzetsi egin ditu "Espainiako fiskal nagusiaren eta PPren gobernuaren mehatxuak", eta nabarmendu du Otegi "giltzarr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003087
BERRIA
Euskadi
noticias
Udalerri euskaldunetako gazteentzako Arnasetik bideo eta sormen lehiaketa antolatu dute UEMAren, Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren Arnasa Gara egitasmoak Arnasetik bideo eta sormen lehiaketa martxan jarri du. 10 eta 16 urte bitarteko euskararen arnasguneetako gazteek parte har dezakete, eta, sormena garat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003088
BERRIA
Euskadi
noticias
Sinderen aurkako oihuak isilaraztea leporatu diote TVEri Batzuentzat zentsura beste batzuentzat halakorik ez. Igande gauetik Interneten bolo-bolo dabilen gaia da Anoymous taldeak Sinde legearen aurka egin zuen protestaldia Madrilgo Teatro Real antzokiaren aurrean. Angeles Gonzalez-Sinde Espainiako Kultura ministroa ant...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003089
BERRIA
Euskadi
noticias
Erregaien prezioen gaineko BEZa etetea nahi du Sarkozyk. Erosahalmena handitzeko asmoz, enpresen irabaziak langileekin banatzeko neurriak iragarri ditu Erregaien prezioen gaineko BEZa etetea nahi du Sarkozyk Erosahalmena handitzeko asmoz, enpresen irabaziak langileekin banatzeko Erregaien prezioaren etengabeko igoerari...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003090
BERRIA
Euskadi
noticias
• Trukerako azoka komunitarioak. «Ondasun, zerbitzu eta ezagutzak modu justu eta solidarioan» trukatzeko guneak. • Ekoizpen eredu sozialista. Jabetza sozialean oinarrituta dago, eta «eredu kapitalistari dagokion lan banaketa soziala» ezabatzea du helburu. • Aurrekontu parte hartzailea. Herritarrek proposatzen eta eraba...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003091
BERRIA
Euskadi
noticias
Momentua da. Orain arte isilpean izandako minak askatzeko garaia. Bizipenak elkarri kontatu eta elkarri entzutekoa. Bata bestearengana hurbiltzen saiatzekoa. Bestearen sufrimendua ere ulertzekoa. Euskal gatazka gainditzeari begira, herritarrak protagonista bihurtzeko garaia da, euskal auziarekin lotutako hainbat ikuspu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003092
BERRIA
Euskadi
noticias
Ecclestone: «Titulua Hamiltoni ematen badiote, ni banoa» 1 FORMULA 1 Formulako Bernie Ecclestone ugazabak esan du FIA Automobilismoko Nazioarteko Federazioak gaur titulua Lewis Hamiltoni ematen badio berak kargua utziko duela. «Ez dut uste zaleek txapelketa erregaian bost graduko diferentzia dagoelako erabakitzea nahi ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003093
BERRIA
Euskadi
noticias
Anwar el-Sadaten mausoleotik berrehunen bat metrora, kanpamentu moduko bat eraiki dute. Egunetik egunera ari da hazten, gainera. Raba al-Audawiako meskita inguruan, ehunka kanpin dendatan hartzen dute ostatu, behin-behinean, Mohamed Mursiren aldeko milaka lagunek. Bi aste dira armadak buruzagi islamista eraitsi zuela, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003094
BERRIA
Euskadi
noticias
GERIZPEAN. Irudia. Gasteiz. ARROZAK MUNDUA LOTZEN DU Zaharraz Harro festaren barnean, Gasteizko alde zaharrak antolatutako ekimenaren barruan, Munduko Arrozak ekitaldia izan zen atzo. Buruileria plazan, arrozarekin prestatutako hamaika otordu eskaini zituzten. Arroza ia mundu osoan dagoen oinarrizko jangaia da, eta kut...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003095
BERRIA
Euskadi
noticias
Galder Gonzalez ETB2ko arratsaldeko saiotik bota dute euskal presoen aldeko elastikoa eramateagatik Herrira-ren kolore bilakatu den elastiko urdina, euskal presoak Euskal Herrira irudikatzen duen irudia daramana, hitzik gabekoa. Hori jantzita iritsi da Galder Gonzalez ETB2ko platora, egunotako gertakariak salatzeko. Ze...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003096
BERRIA
Euskadi
noticias
BIKTIMAK. Duela 25 urte ETAk hildako lau nafarri omenaldia egin diete Duela 25 urte ETAk hildako lau nafarri omenaldia egin diete Duela 25 urte ETAk hildako guardia zibil izandako Sebastian Arroyo Gonzalez, Francisco Puig Mestre eta Francisco Ruiz Hernandez eta Espainiako Poliziako kide izandako Angel Postigo Megias om...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003097
BERRIA
Euskadi
noticias
Hamarkadak daramatza zinemagintzaren gailurrean Aki Kaurismakik, baina ez zaio aski. «Hil baino lehen maisulan bat egin nahi dut, baina berandu da». Ohorezko Mikeldi saria jasoko du gaur Zinebi jaialdian. «Gorroto ditut nire pelikulak». Hamarkadak daramatza zinemagintza garaikidearen gorenean Aki Kaurismakik (Orimattil...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003098
BERRIA
Euskadi
noticias
Isaias Carrasco omenduko du bihar PSEk, ETAk hil eta bederatzi urtera ARRASATE. PSE-EEk omenaldia egingo dio bihar Isaias Carrasco PSEko zinegotzi ohiari, Arrasaten (Gipuzkoa). 2008ko martxoaren 7an hil zuen ETAk, buruan tiro emanda. Atentatua izan zen toki berean, Arrasateko Navas de Tolosa kalean, lore eskaintza egin...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003099
BERRIA
Euskadi
noticias
Michelle O'Neill, Ipar Irlandako lehen ministro: «Etorkizunerako atea ireki da» Duela mende pasatxo Ipar Irlanda unionista, protestante eta loialistak gehiengo izateko sortu zutela aintzat harturik, Sinn Feineko Michelle O'Neill lehen ministro bilakatu izana garaipen handi bat da errepublikanoentzat. Aldaketa handia da...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003100
BERRIA
Euskadi
noticias
Espainiako aurrekontuen zirriborroak arlo sozialeko hainbat neurri dakartza Espainiako Gobernuak oniritzia eman dio 2023ko aurrekontuen lehenengo zirriborroari. Seguru asko, egitasmoak aldaketak izango ditu, talde parlamentarioekin egin beharreko negoziazioen ondorioz, baina jadanik arlo sozialeko zenbait neurri agertz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003101
BERRIA
Euskadi
noticias
Iheslari gehiago onartzeko aukera aztertzen ari da Europako Batzordea. Italia, Malta, Espainia eta Grezia dira asilo eskaera gehien jasotzen duten Europako herrialdeak Iheslari gehiago onartzeko aukera aztertzen ari da Europako Batzordea Italia, Malta, Espainia eta Grezia dira asilo eskaera gehien jasotzen Europako Bat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003102
BERRIA
Euskadi
noticias
Donostiako Aste Nagusiaren biharamuna balorazioa egiteko eguna izan zen. Bai udala eta baita Piratak ere pozik daude aurtengo festek eman dutenarekin. Aste Nagusiak herritarren izaera islatu duela uste du Juan Karlos Izagirre alkateak; izan ere, «inoizko festa parte hartzaile, plural, ireki, euskaldun eta herrikoiena» ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003103
BERRIA
Euskadi
noticias
Lekua: Intxaurrondoko kultur etxea. Donostia. Aurretik, The Lookers. Historiak dio -eta hala islatu zuen Michael Wintterbottomek 24 Hours Party filmean- Sex Pistolsek eman zuen kontzertu baten ondoren erabaki zutela Pete Shelleyk eta Howard Devotok Johnny Rottenen taldea Manchesterrera eramatea, eta, bide batez, The Bu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003104
BERRIA
Euskadi
noticias
TOLOSA. ENBA nekazari sindikatuaren arabera, «elikadura burujabetzaren aurkakoa» da Natura Leheneratzeko Legea. Herenegun onartu zuen Europako Parlamentuak, aldeko 336 botorekin eta kontrako 313rekin. Araudiaren xedea da 2030erako ekosistemen %20 leheneratzea. ENBAren iritziz, nekazari txikien kalterako da neurria. Ger...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003105
BERRIA
Euskadi
noticias
Segurtasun nuklearraren inguruko bigarren goi bilera hasi zen atzo, Hego Korean. 53 herrialdetako ordezkariak elkartu dira Seulen, «terrorismo nuklearra» deitu diotenaren aurka neurriak hitzartzeko asmoz. Arreta nagusia, ordea, bilkuran landuko ez dituzten hiru auzik bereganatu dute: Ipar Koreak iragarritako satelite j...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003106
BERRIA
Euskadi
noticias
Izenburua: Quartier kaléidoscope (Barrio Caleidoscopio ). Egile, zuzendari, aktore: Carlos Gallegos. Aktore zuzendaritza: Gonzalo Gonzalo. Musika: Miguel Sevilla. Tokia: Baiona, La Luna Negra antzokia. Eguna: Otsailaren 1a. Alfonsitoren desio handiena kalera irten eta izkina egiten duen dendatxoan opiltxo bat erostea d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003107
BERRIA
Euskadi
noticias
LAN ISTRIPUA. «Neu izan nintekeen». «Hitzik gabe» daude bosgarren solairutik erorita hildako margotzailearen lankideak, ezbeharra «edonori gerta zekiokeelako» «Hitzik gabe» daude bosgarren solairutik erorita hildako margotzailearen lankideak, ezbeharra «edonori gerta zekiokeelako» «Lanera itzuli beharra dago». Eta horr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003108
BERRIA
Euskadi
noticias
Frankismoko egiaren batzordea sortzeko aukeraz foroa egingo dute Andoainen azaroaren 17an Lau Haizetara Gogoan elkartearen foroak lau mahai-inguru eta hiru ardatz izango ditu: nazioarteko legedia, barneko legedia -Amnistia Legea- eta egiaren batzordea sortzea eta aurrera eramatea ahalbidetuko lukeen lan metodologia zeh...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003109
BERRIA
Euskadi
noticias
Balluerkak dio selektibitatea BECen egitea «aukera nahiko egingarria» dela Hilabete eskas falta da milaka ikaslek Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa egiteko, eta oraindik ez dago argi non eta nola egingo den. Nekane Balluerka EHUko errektoreak, ETB1en emandako elkarrizketa batean, jakinarazi du BEC «aukera nahiko egin...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003110
BERRIA
Euskadi
noticias
Bi kornea transplantatu dituzte lehen aldiz Nafarroan IRUÑEA. Nafarroako Odol eta Zuntz Bankuak (BSTN) kornea transplanteak egin ditu lehen aldiz; bi kornea transplantatu ditu, bi astean. Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilari Marta Verak esan du BSTN arduratuko dela korneak kudeatzeaz hemendik aurrera, eta transplant...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003111
BERRIA
Euskadi
noticias
Pertsonaia. Gustura egindako lanaz. Jose Manuel Aiesa Bizkaiko ogasunak 208 milioiko iruzur fiskala atzeman du Fiskaltzari hamaika espediente igorri dizkiote 2009an usteko iruzur Bizkaiko Altxortegiari 208 milioi euroko zuloa eragiten dioten hainbat iruzur fiskal atzeman zituen Ogasun Sailak joan den urtean. 785.000 ik...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003112
BERRIA
Euskadi
noticias
Aurkeztu dituzte sanferminak iragartzeko kartel finalistak Iruñeko Udalak sortutako epaimahaiak ezagutzera eman ditu 2015eko sanferminak iragartzeko zortzi kartel finalistak. Guztira, 426 lan aurkeztu dira aurten, gehienak Nafarroan eginak. Zortzi hautagaiak Kondestable jauregiko erakusketa aretoan ezarriko dituzte, et...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003113
BERRIA
Euskadi
noticias
«Manifestua izaten ari da eder-ederra; mugarri bat nire lan ibilbidean» Estebanen Andrezaharraren manifestua liburuko testu bera zinemara eraman berri du Lur Olaizolak, eta atzo aurkeztu zuten, hain justu, Euskal Zine Bileran, Lekeition (Bizkaia). Film bilakatu aurretik, antzerkira ere heldu da Metrokoadroka kolektiboa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003114
BERRIA
Euskadi
noticias
GAURKOA. Bakoitzari berea. Indigenen alde egin du Brasilgo Auzitegi Gorenak Raposa Serra do Sol erreserbaren inguruko auzian, hiru aldiz atzeratu ondoren; amerindiarrek lurra ez dute enpresaburuekin banatuko. Raposa Serra do Sol erreserba Indigenen alde egin du Brasilgo Auzitegi Gorenak Raposa Serra do Sol erreserbaren...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003115
BERRIA
Euskadi
noticias
Iparraldeko bertsolari gazteen ordua. Lea-Artibaiko taldeak irabazi du Bertsolari Gazteen BBK Sariketa, finalean Ipar Uribekoari gailendu ostean Lea-Artibaiko taldeak irabazi du Bertsolari Gazteen BBK Sariketa, Kanboko Errobi ikastolan (Lapurdi) abiatuko da, maiatzaren 3an, Iparraldeko XVII. Bertsulari Gazteen Xapelgoa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003116
BERRIA
Euskadi
noticias
Ni inoiz ezkontzekotan gizon batekin eginen dudanez, aski lehen pertsonan irakurri dut Joseph Ratzinger ustezko aitasantu ohiak esana: sexu berekoen arteko ezkontza kontzientziaren deformazio edo desitxuratzea dela. Horren aurrean kontzientziako etsamina egitea beste biderik ez zait gelditu, auto-ebaluazioan gehiegi si...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003117
BERRIA
Euskadi
noticias
Miarritzeko aireportua, trenbidea, errepideak, zubiak, herrietarako sarbideak... Pausu, Hendaia, Ziburu, Donibane Lohizune, Azkaine, Donibane Garazi, Ezpeleta, Maule... Aireportuan hasi, eta errenkadan etorri dira blokeoak, Frantziako Poliziari erronka jota, aurrez aurre dituztela. Bakegileek iragarritako fase berria b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003118
BERRIA
Euskadi
noticias
WASHINGTON. Trayvon Martinen hilketaren inguruan hitz egin du Barack Obama AEBetako presidenteak. Iaz hil zuten gaztea, Floridan, eta aste honetan absolbitu dute George Zimmerman, hiltzailea. Biktima beltza ordez zuria izan balitz «ondorioak desberdinak» izango zirela esan du Obamak: «Amaitu ez den istorioa da arrazake...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003119
BERRIA
Euskadi
noticias
Komisariarik ez dela itxiko ziurtatu du sailburuak Ertzaintzaren etxerik ez du itxiko Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, baina, baliabideen eraginkortasuna lortzeko, ertzain etxeen antolaketa «berrikusiko» du. Hala adierazi du Estefania Beltran de Heredia sailburuak Eusko Legebiltzarreko agerraldian. Ez du argitu, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003120
BERRIA
Euskadi
noticias
Blogeko testuekin osatutako bigarren liburua kaleratu du Xabier Mendiguren Elizegik. Iazko uztailetik aurtengo ekaina arte idatzitako 180 artikulu jaso ditu 'Paperjalearen dieta'-n Blogeko testuekin osatutako bigarren liburua kaleratu du Xabier Iazko uztailetik aurtengo ekaina arte idatzitako 180 artikulu jaso ditu Bi ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003121
BERRIA
Euskadi
noticias
«Memoriaz hitz egiten duten politikariek ahaztuta gauzkate» 1984ko martxoaren 22an gertatua argitu, eta justizia, aitortza eta erreparazioa jaso arte ez dutela «etsiko» esan dute Pasaiako segadako biktimen senideek, eta jakinarazi dute helegitea jarriko dutela auzia berriz irekitzeko eskaerari otsailean emandako ezezko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003122
BERRIA
Euskadi
noticias
Zaleen babesa eskatu dute presidenteak eta jokalariek REALA. Gijondik 2.000 zale inguru etorriko dira igandean Donostiara, Reala-Sporting partida ikustera, eta Realeko presidenteak, jokalariek eta entrenatzaileek babesa eskatu zieten atzo zaleei. Elkarrekin bazkaldu zuten atzo denek, eta igandekoa «oso partida garranti...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003123
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskaltzaindia geldi igarri, eta akademia batasunaren alde bultzatzeko abiatu zuen Jose Luis Alvarez 'Txilardegi'-k 1964an Baionako biltzarra. Lehen hazi hura eta haren ostekoak aztertuko ditu BERRIAk gaurtik larunbatera. Batasun hau bereala egiten ez ba da, euskera hil egingo da». 1963ko abuztua da, eta grafia baterat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003124
BERRIA
Euskadi
noticias
Eraso matxisten kontrako manifestazioa egingo dute Barakaldon Argitan elkarteak manifestazio baterako deialdia egin du, Barakaldon (Bizkaia) izaten ari den «indarkeria matxistaren olatua» salatzeko. Mobilizazioa ostiralean izango da, eta Barakaldoko Herriko Plazatik abiatuko da, 19:30ean. Indarkeria matxistaren aurrean...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003125
BERRIA
Euskadi
noticias
Gizon bat espetxeratu dute, Gasteizen adingabe bati sexu erasoa egitea leporatuta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ostegunean atzeman zuten 29 urteko gizonezkoa; ustezko erasoa, berriz, urriaren 18ko goizaldean gertatu zen Gasteizko etxebizitza batean, baina duela bi egun jaso zuten salaketa. Ho...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003126
BERRIA
Euskadi
noticias
Nazioarteko troparik gabeko Afganistan nork kudeatu aukeran Hamid Karzairen ondorengoa aukeratuko dute gaur Afganistanen. Hauteskundeen lehen itzulian gailendutako bi hautagaiak lehiatuko dira hurrengo bost urteetan presidente izateko: Abdullah Abdullah eta Axraf Ghani Ahmadzai. Abdullahek bozen %45 jaso zituen apirila...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003127
BERRIA
Euskadi
noticias
Astelehenean Donostiatik autobus batean joan nintzen Bilboko aireportura, Lisboara hegazkin bat hartzeko. Bertan Bolt bat hartu nuen hotelera iristeko, eta ez nuen Lisboa ikusi, orduak teklatu eta maletarekin alde batetik bestera ibili eta gero, eta kontzertuagatik hazten zitzaidan urduritasuna zela eta, deskantsatzean...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003128
BERRIA
Euskadi
noticias
Akitaniari lurrik batu ez, baina hamalau eskualdeko Frantzia nahi du Hollandek Akitaniak bere gain jarraituko du. Poitu Charentes eskualdeko zati bat gehituko ote zioten zurrumurruak izan dira, baina Frantziako Gobernuak ez du Akitaniako eskualdea beste batekin elkartuko. François Hollande Frantziako Errepublikako pres...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003129
BERRIA
Euskadi
noticias
8,6. Euskaltegien finantzaketarako Jaurlaritzaren dirua, milioitan. • Udal euskaltegi publikoek ematen dituzten euskara ikastaroak finantzatzeko, 8,6 milioi euroko diru saila onartu du Eusko Jaurlaritzak. Kopuru hori urtarriletik irailera arteko epeari dagokio, eta Eudelekin adostutakoa dela jakinarazi du Idoia Mendiak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003130
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskal Herrian ez ezik, Euskal Herritik kanpo ere interesa sortu du Egunkaria auziak. Horren erakusle dira epaitu berri dituzten auzipetuak han eta hemen ematen ari diren hitzaldiak. Martxelo Otamendi ari da, gehienbat, Euskal Herritik kanpo, eta atzo Oviedoko Cambalache lokalean izan zen. Auziaren jatorria, nondik nor...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003131
BERRIA
Euskadi
noticias
"Euskadi berria" eraikitzeko borondatea aldarrikatzeko deia egin du EAJk Bizkaiko jeltzaleen presidente Itxaso Atutxak euskal herritar guztiei igandeko ekitaldietan parte hartzeko deia egin die, EAJk berak edo gainontzeko alderdi eta eragileek antolaturikoetan. "Euskotar gizon-emakume guztiok gure nazioa aldarrikatzeko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003132
BERRIA
Euskadi
noticias
GASTEIZ. Gasteizko Jesus Obrero eskolako jolastokian izan ziren atzo Espainiako Armadako kideak, ustez ikastetxeko zuzendaritzak gonbidatuta eta erakusketa bat egiteko asmoz. Ezker abertzalearen arabera, «oso larria» da gertatutakoa, eta «ulergaitza» egungo egoera politikoan. «Horrek agerian uzten du Euskal Herria okup...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003133
BERRIA
Euskadi
noticias
Ezagutuko duzue, noski, Jose Javier Esparza. Akaso ez Jose Javier Esparza izenagatik, baina Intereconomia-n pirata partxea ipinita ibiltzen den kazetari kolpista hori dela esaten badizuet, seguru badakizuela nor den. Eta bestela, lasai, askoz hobeto. Ez duzue askorik galtzen, sinetsidazue. Aste honetan jakin dut Esparz...
cc-by-sa 4.0