id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
BERRIA_0003234 | BERRIA | Euskadi | noticias | ZISJORDANIA. Ahed Tamimi aktibista palestinarrari zortzi hilabeteko espetxe zigorra eta 1.168 euroko isuna ezarri diote, Israelgo soldadu bati jotzeagatik. Tamimik akordioa itxi du Israelgo Fiskaltza Militarrarekin, eta, hala, uztailean aterako da kartzelatik. Herenegun egin zioten epaiketan, «Israelen okupaziopean jus... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003235 | BERRIA | Euskadi | noticias | Enrique Morentek Madrilgo klinika batean jarraitzen du, ZIUn, baina «egonkor» dago. Donostia, Bilbo, Iruñea eta Gasteizen flamenko kantaria eskaintzekoa zen kontzertuak bertan behera utzi dituzte
Enrique Morentek Madrilgo klinika batean jarraitzen du, ZIUn, baina Donostia, Bilbo, Iruñea eta Gasteizen flamenko kantaria ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003236 | BERRIA | Euskadi | noticias | 22:20. Jaien amaiera berezia eta agurra Marijaiari. Pregoilariari eta txupinerari ohorezko aurreskua. Ibaian, Areatzako zubitik udaletxeko zubira. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003237 | BERRIA | Euskadi | noticias | Merkataritza liberalizatzeko negoziazioa berriz hasiko dute. Nekazaritza muga zergen auzia konpontzeari ekingo diotela esan zuen atzo MMEk, Ekonomia Foroan
Merkataritza liberalizatzeko negoziazioa berriz hasiko dute Nekazaritza muga zergen auzia konpontzeari ekingo diotela esan zuen Joan den urteko uztailean eten zituz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003238 | BERRIA | Euskadi | noticias | MIÑAO. Vito E-cell furgoi elektrikoaren geroa «bezeroen menpe» dagoela eta oraindik errentagarria ez dela onartu du Emilio Titos Mercedesek Gasteizen duen lantegiko zuzendariak. Hamar euskal enpresekin elkarlanean egokitu da ibilgailua, eta Industria Sailaren Etorgai programaren laguntza izan du. Parte-hartze publiko e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003239 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lorentxa Gimonek presondegian egon beharko du dei auzitegiaren erabakiaren zain, eta, beraz, ezingo du kalera irten nahiz eta gaur baldintzapeko askatasunaren eskaera onartu dioten. Bagoaz kolektiboa epailearen erabakiaz poztu da, baina haserrea erakutsi du prokuradorearen jarreraren aitzinean.
2003an atxilotu zuten Gi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003240 | BERRIA | Euskadi | noticias | BILBO. UGT Euskal sindikatuak ohartarazi du 2013ko uztailetik aurrera 200.000 euskal langile «egoera dramatikoan» gera daitezkeela, sektoreko lan hitzarmenak desagertzeko «arriskua» dagoelako. Lan erreformaren ondorioz, 2013ko uztailerako berritzen ez diren lan hitzarmenen hutsuneak erreformak berak finkatzen dituen ez... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003241 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bigarrenean ere, errugabe. AEB Ameriketako Estatu Batuetako Senatuak ebatzi du Donald Trump herrialdeko presidente ohiak ez zuela «matxinada bat bultzatu», eta, hortaz, ez zuela hark eragin iragan hilaren 6an Kapitolioan gertaturikoa.
Impeachment-etan botoen bi heren dira beharrezkoak, eta, hortaz, Alderdi Demokrataren... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003242 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Erremate batzuk berez egiten dira, pentsatu barik». IGOR GABILONDO Athleticeko jokalaria
«Erremate batzuk berez egiten dira, pentsatu barik»
Erdilari donostiarrak gol ikusgarria sartu zion Valentziari. Hiru puntu Urrearen balioa duten hiru puntu irabazi zituen Valentziaren aurka Athleticek. Galdu ostean, Mejuto Gonzal... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003243 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Espetxe politika kriminala» bukatzeko eskatu diete Zapaterori eta Sarkozyri. Artzai Onean itxialdian daudenek eskutitz bana bidali diete Zapaterori, Sarkozyri, Gallizori eta Dati
«Espetxe politika kriminala» bukatzeko eskatu diete Zapaterori eta Artzai Onean itxialdian daudenek eskutitz bana bidali diete Zapaterori, «... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003244 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Atez atekoa da gaikako bilketa eraginkorra egiteko sistema bakarra»
Ingurumena du buruan: eredu energetikoa, klima aldaketa, hondakinen bilketa, basoak, itsasoak... Hori eta gehiago da ingurumena.
Otsailaz geroztik, Espainiako Greenpeaceko zuzendaria da Mario Rodriguez Vargas (Madril, 1965). Bileraz bilera, hitzaldiz ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003245 | BERRIA | Euskadi | noticias | FUTBOLA. Hasi orduko amaitu da denboraldia Cecilia Marcosentzat. Realeko aurrelariak min hartu zuen herenegun Athleticen aurkako derbian, eta azterketa medikuen arabera, hautsita du ezker belauneko atzelo lotailu gurutzatua. 19 urteko jokalariari aurki egingo diote ebakuntza. Hutsune garrantzitua da berea. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003246 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Eskertzekoa da klubak jokalari gazteengan duen konfiantza»
Baionarekin debuta egin berritan, Arizetak dio «lanean jarraitzea» dagokiola. Sasoi hasieran, 2026ra arte berritu zuen taldearekin.
Exeter Chiefs taldearen aurkako Europako Txapeldunen kopako partidan 14 minutu jokatuta, Manex Arizetak (Hernani, Gipuzkoa, 2004... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003247 | BERRIA | Euskadi | noticias | Martxoaren 8ak badu kontraesan bat: «bizitza erdigunean!» jartzeaz gehien hitz egiten dugun astea, egiaz, urteko asterik higatzaileenetako bat izaten da feminista askorentzat. Alde batetik, bistan da, ospakizunerako, memoriarako eta borrokarako data sinbolikoak direlako, eta horren antolaketan aritu nahi dugulako. Bain... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003248 | BERRIA | Euskadi | noticias | Real Unionek zazpigarren partida galdu du jarraian etxetik kanpo. Itxura ona eman du tarteka, baina ezin Hercules gainditu. Lehen itzulia bukatuta, azken-aurrekoa da
Real Unionek zazpigarren partida galdu du jarraian etxetik kanpo Itxura ona eman du tarteka, baina ezin Hercules gainditu. Lehen itzulia Itxura ona ematea... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003249 | BERRIA | Euskadi | noticias | Erregistratutako gaixoen kopurua gutxiago handitu da Osasun zerbitzuek 1.121 gaixo dituzte zenbatuak: positibo eman dute koronabirusa duten jakiteko azterketan. Atzo eguerdiko datua da hori, eta bezperako zenbaketan baino 114 gaixo gehiago dira. Proportzioan begiratzen bada, hazkundea txikiagoa da aurreko egunetakoa ba... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003250 | BERRIA | Euskadi | noticias | Azkarrago, zehatzago. Aurtengo Euroligan puntuen batez besteko altuena izan duten bost partaideetatik lau sailkatu dira asteburuko Gasteizko Lauko Finalera. Denboraldian kamutsen aritu den taldea, Buducnost, partidako 74,3 alerekin ageri da sailkapenean. Erasoak bizkortzearekin, zenbateko horrek etengabe egin du gora. ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003251 | BERRIA | Euskadi | noticias | ESPAINIA . Marbellako alkatea eta beste 19 lagun atxilotu dituzte, ustelkeriagatik
Marbellako alkatea eta beste 19 lagun atxilotu dituzte, ustelkeriagatik Espainiako Poliziak hogei pertsona atxilotu zituen atzo Malagan, Madrilen eta Murtzian, ustelkeria leporatuta. Tartean Marbella hiriko alkate Marisol Yague. Horretaz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003252 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ohartarazi dute atzerritar jatorriko ikasleen %83 sare publikoan daudela Nafarroan
Datu sorta zabala eman zuen atzo arratsaldean Nafarroako Parlamentuan Aitor Etxarte Nafarroako Eskola Kontseiluko lehendakariak. 2014-2015eko ikasturteari dagokion txostena aurkeztu zuen: urteroko gisan, azterketa «sakon» bat zela nabarm... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003253 | BERRIA | Euskadi | noticias | Duela ia 30 urte eman zuen lehen aldiz ETB1ek Iparraldearen orena albistegia. Bertan, Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako albisteak lantzen dituzte egunero, euskaldun guztion telebista bakarrean, Ipar Euskal Herriari ere, tartetxo bat eskaintzeko asmoz. 2013an, saioa kentzea erabaki zuen telebista kateak, Iparra... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003254 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Deserosoak gara, Habanako akordiotik sortutako erakundea garelako»
De Rouxen arabera, gobernuak «errespetua» dio Egiaren Batzordeari, baina «konfiantzarik ez». Batzordeko buruak uste du «gobernuko alderdiari» ez zaiola eroso egiten «egia oinarri duen prozesu bat».
Iazko azaro amaieratik lanean ari den arren, abiada az... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003255 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zirrarak gorde nahian. Joserra Refoyo eskolako lagun batekin hasi zen argazkiak ateratzen, aspaldi; eta duela urte batzuk zaletasuna berreskuratu zuen.
Joserra Refoyo eskolako lagun batekin hasi zen argazkiak ateratzen, aspaldi; eta duela urte batzuk zaletasuna berreskuratu zuen.
Gaztea nintzela hasi nintzen, eskolako ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003256 | BERRIA | Euskadi | noticias | Henryk oskol bat eraman zion berehala eta Jackek bertatik edan, ertz makestu haren gainetik Txerri eta Ralphengandik begirik kendu gabe. Boterea ageri zen haren besagain beltzaranen konkorretan; larderia zetzan haren sorbalda gainean, belarrira txutxumutxuka ari litzaiòn tximu baten gisa.
Mutilak lerrotan jezarri ziren... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003257 | BERRIA | Euskadi | noticias | ZARAUTZ. Zarauzko herriko tabernan eta gaztetxean zeuden presoen aldeko kartelak eta argazkiak kendu zituen Ertzaintzak herenegun. Mikel Larrañaga zarauztarraren ongietorrian erabilitako pankarta eraman zuten gaztetxetik. Arrano tabernaren barrura sartu ziren, argazkiak eraman eta tabernan dauden itsasgarriak eta karte... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003258 | BERRIA | Euskadi | noticias | Mcdonalizazioa, kultur globalizatua, [...], uztartzea da bat, bestea ezarpena, elkartrukatu edo derrigortu ereduak». Horrela zioen Fermin Muguruzak Big Beñat abesti sonatuan, 2001ean. Garai hartan, janari lasterra egiteaz arduratzen diren multinazionalak hasita zeuden Euskal Herrian lehorreratzen, baina konkista hori h... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003259 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bertso saioa egingo dute gaur Zarauzko Azken Portun (Gipuzkoa), auzoko jaien harira. Unai Agirre, Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi eta Aitor Urbieta bertsolariek parte hartuko dute. Jaiak amaitzeko, Fan&Go taldeak erromeria egingo du bertso saioaren ostean. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003260 | BERRIA | Euskadi | noticias | Elorzak dio ez dela «arduragebekeria» EAJren eta ezker abertzalearen bilera. Bilera ezker abertzalea ETAtik behin betiko aldentzeko lagungarri izan daitekeela deritzo Donostiako alkateak
Elorzak dio ez dela «arduragebekeria» EAJren eta ezker abertzalearen Bilera ezker abertzalea ETAtik behin betiko aldentzeko lagungarr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003261 | BERRIA | Euskadi | noticias | El Tenderete konpainiaren ikuskizuna da Basoko ipuin ttipiak . Errenteriako Xabier Olaskoaga enparantzan eskainiko dute ikuskizuna gaur, 3 urtetik gorako haurrentzat. Basoan gertatzen diren bi istorio kontatzen dituzte: batetik, Zapa eta Zapo untxien arteko liskarra; eta, bestetik, aitonak basoan topatzen duen piztiare... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003262 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kristau Eskolako lan gatazkan bitartekari batekin negoziatzen hasiko dira Mugimenduak hasi dira Kristau Eskolako lan gatazkan. Sindikatuek hilabeteko greba jarri dute mahai gainean -datorren astean da hastekoa-, eta aurreko hilabeteetan ikusi gabeko urratsak iritsi dira. Lehen aldiz, mahai berean eseri dira gatazkan ze... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003263 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hego Euskal Herrian, duela urtebete baino 3.000 lagun gehiago ari dira Gizarte Segurantzan kotizatzen, baina langabeen %52k ez dute saririk. Krisi urte kaskarrenetan ere behera egin izan du langabeziak maiatzean. Lanbiden eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuan 224.023 lagun agertzen ziren lanik gabe maiatzean, apirilean bai... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003264 | BERRIA | Euskadi | noticias | Auzitegiko medikuek bertan behera utzi dute greba, hauteskundeak direla eta BILBO. Martxoan hasitako greba bertan behera utzi dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako auzitegi medikuek. «Borondate oneko keinu» gisa aurkeztu dute erabakia, bihar Eusko Legebiltzarra eratzeko egingo diren bozen atarian. «Konfiantza keinu bat... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003265 | BERRIA | Euskadi | noticias | Vangelis musikaria hil da, 'Chariots of Fire' filmaren soinu bandaren egilea Vangelis konpositore greziarra joan den asteartean hil zen, 79 urterekin, Greziako Gobernuko ordezkariek adierazi dutenez. Frantzian zegoen ospitaleratuta; ez dute zehaztu zeren ondorioz hil den. Zinemaren historiako soinu bandarik ezaguneneta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003266 | BERRIA | Euskadi | noticias | Harremanetarako Nazioarteako Taldeak ere bukatzea erabaki du HNT Harremanetarako Nazioarteko Taldeak bere ibilbidea bukatzea erabaki du, eta datorren astean Euskal Herrian izango da -asteartetik ostegunera-, "euskal gizarteari, instituzioei eta haien ordezkari politikoei taldearen jardueraren azken balantzea egiteko". ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003267 | BERRIA | Euskadi | noticias | Vildozak 2024. urtera arte luzatu du Baskoniarekin zuen kontratuta SASKIBALOIA. Baskoniako joko antolatzaile Luca Vildozak beste lau urterako luzatuko du Arabako taldearekin zuen kontratua, 2024ra arte. Bigarren denboraldia du Gasteizen, eta jokatu dituen 103 partidetan batez beste 8,8 puntu sartu ditu, eta 3,9 asisten... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003268 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Medikuntza eta estomatologia karrerak ikasi zituen. Baina gero, politika alorrean, zinemagintzan, pilotan eta, batez ere, iparraldeko bertsolaritza suspertzen saiatu zen, buru-bihotz. Idatzi, Herria , Zeruko Argia , Bidasoa , Anaitasuna eta Principe de Viana aldizkarietan idatzi zuen, gehienbat». Hala idatzia du Joxem... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003269 | BERRIA | Euskadi | noticias | Konfinamendua kentzeko prozesuari heldu ahal izateko, hiru baldintza jarri dizkie Europako Batzordeak estatuei.
Kurba, beherantz. Konfinamendua leuntzen hasteko neurriak ezarri aurretik, gaitzaren hedatzeak behera egin behar du nabarmen; gutxienez, bi astez.
Osasun sistema. Gaitzaren agerraldiei aurre egiteko, osasun s... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003270 | BERRIA | Euskadi | noticias | 1 FORMULA . Raikkonen eta Schumacher Nurburbringeko lehen lerroan Raikkonen eta Schumacher Nurburbringeko lehen lerroan McLaren taldeko finlandiarra aterako da lehena Alemaniako Sari Nola aldatu diren gauzak iaztik. Lehia izugarri estutu da lehen postuetan, eta atzoko entrenamenduak denboraldian gertatu dena baieztatu ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003271 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hogei urte pasatu dira Peter eta Bobby Farrelly anaiek lehen pelikula egin zutenetik. Dumb and Dumber komedia ero eta absurdo samarra zen, Lloyd Christmas eta Harry Dune lagunen gorabeherak kontatzen zituena: Christmasek limusina gidari gisa lan egiten du, eta Dunek txakurrak paseatzen ditu. Halako batean, emakume gazt... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003272 | BERRIA | Euskadi | noticias | Granadara joan ezin izan duten zaleentzat partida ikusi ahal izateko gune bat jarriko du Realak larunbatean Donostian. Trinitate plazan kokatuko dute, eta, horri lotuta, beste hainbat jarduera prestatu dituzte.
17:00etatik aurrera egongo da martxan, eta denetarik egongo da finala hasi bitartean: herri kirolak, pailazoa... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003273 | BERRIA | Euskadi | noticias | "Gure zoritxarrerako, bosgarren indarra izanda, umiltasunez, oposizioan ikusten dugu geure burua". Geroa Bairekin bildu ostean, Maria Txibite PSNko zerrendaburuak ezezkoa eman dio UPNko Jose Javier Esparzak gaur egindako eskaintzari. Esparzak PSN eta Ezkerrari gobernua osatzea proposatu baitie.
11:30ean, ordubete pasak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003274 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gogor lan egin beharko du Arratek Valladoliden. Aurkari zaila egokitu zaio Eibarko taldeari Ligari berriz ekiteko; EHF Kopako partida jokatuko du larunbatean
Aurkari zaila egokitu zaio Eibarko taldeari Ligari berriz ekiteko; EHF Aste zaila da hau Arraterentzat. Batetik, gaur Valladolid izanen dute Valladoliden pista ez... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003275 | BERRIA | Euskadi | noticias | Purito Rodriguez erretiratu egingo da sasoi amaieran Frantziako Tourreko atseden eguna baliatuta, Joaquim Rodriguezek (Katuxa) atzo aurreratu zuen txirrindularitzatik erretiratu egingo dela sasoi amaieran. Hamazazpi urtez aritu da profesional mailan, eta negar malkotan eman zuen albistea: «Gozatu egin dut maite dudana ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003276 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bi kopuru azpimarratu behar balira Angelun (Lapurdi); lehenik, %60, eta bigarrenik, %67.
%60koa izan da abstentzioa. Erdiek baino gehiagok ez dute bozkatu Ipar Euskal Herriko hiri handienetan bigarrenean. Eta bozkatu dutenetan, %67k Claude Oliveren alde egin du. Olive, eskuineko auzapeza; azken sei urteetan jada auzape... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003277 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zuzendaria: Thomas Cailley. Aktoreak: Romain Duris, Paul Kircher, Adele Exarchopoulos. Iraupena: 130 minutu. Herrialdea: Zientzia fikzioa. Herrialdea: Frantzia.
Frantzian gaixotasun bat zabaltzen ari da. Gaixotasun horrek aldaketa genetikoak sortzen ditu, baina pertsona batzuei bakarrik eragiten die. Mutazioen ondorioz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003278 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lehen aldiz ertzainek inguratu gabe . Inolako istilurik gabe Irungo kaleetan desfilatu du gizon eta emakumeek osatutako inoizko alarde jendetsuenak
Inolako istilurik gabe Irungo kaleetan desfilatu du gizon eta emakumeek Erasorik ez. Irainik ere ez. Txaloak eta animo oihuak baino ez ziren izan atzo Irungo kaleetan desfi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003279 | BERRIA | Euskadi | noticias | Pozgarria da ikustea ados jarri direla Mas eta ERC hasi berria den urte politikoaren egutegiari buruz, eta are pozgarriagoa ohartzea egutegi horretan badagoela data bat, kolore gorri-horiz eta hauteskundeekin okupatuta: irailaren 27a.
Katalan asko zeundeten kezkatuta, arrazoiarekin, bi alderdi nagusien adostasunik ezaz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003280 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Ez zegoen festarako gogorik, zerbait oso larria gertatu berri zelako»
Gasteizko txosna batzordeak antolatzen duen Txosnisaria jaso du aurten Martxoaren 3ko biktimen elkarteak. Herri omenaldia gustura hartu du Andoni Txaskok, eta orain dela urte batzuk blusen eta nesken kuadrillek eskainitako ikurrina ere jaso zutela n... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003281 | BERRIA | Euskadi | noticias | ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek deitu dute grebara. Arabako adinekoen egoitza pribatuetako langileek bi urte daramatzate mobilizazioak egiten «lan prekaritatea» salatzeko; izan ere, urtean 1.792 ordu lan egiten dute, eta hilean mila euro baino gutxiago kobratzen dute. Egoitzak kudeatzen dituen enpresei egutegiak ez ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003282 | BERRIA | Euskadi | noticias | 500 atxikimendutik gora jaso ditu Herrira-k urtarrilaren 12ko manifestaldirako Herrira mugimenduak agerraldi bat egin du gaur goizean, hilaren 12an Bilbon euskal presoen eskubideen alde egingo duten manifestazioari atxikimendua eman dioten eragileen zerrendaren berri emateko. 500ek baino gehiagok azaldu diote babesa ma... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003283 | BERRIA | Euskadi | noticias | CSKA Mosku. James (33), Hilliard (14), Kurbanov (4), Voigtmann (10), Hines (4) -hasierako boskotea-, Bolomboy (3), Antonov (4), Vorontsevitx , Hackett (4), Sant-Roos (6), Kufos (6) eta Baker (6).
Kirolbet Baskonia. Henry (18), Janning (12), Shields (11), Xengelia (12), Eric (9) -hasierako boskotea-, Penava, Gonzalez, D... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003284 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zuzendaria: Joachim Lafosse. Herrialdeak: Belgika-Frantzia. Iraupena: 112 minutu.
Hainbat zinemalditan saritua izan den Lafosse zinemagile entzutetsuak, beste alditan baino film arruntagoa ekarri digu oraingoan. Egiazko istorio honek, ez du Élève libre edo À perdre la raison filmetan erakutsi zigun maila erakusten, bai... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003285 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kritika. Antzerkia. Arrautza beteak. 'Oua umplute' Taldea: Teatro Che y moche. Lekua: Eibarko Coliseo antzokia. Eguna: Martxa onean doaz Eibarko Antzerki Jardunaldiak, eta asteburuan Oua umplute antzezlan musikala etorri da. Izenburua interneten tekleatu dudanean, errumanieraz idatzitako orri asko agertu zaizkit, eta o... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003286 | BERRIA | Euskadi | noticias | ERRUGBIA. FRANTZIAKO TOP 14 LIGA. 19. JARDUNALDIA. SAILKAPENAK | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003287 | BERRIA | Euskadi | noticias | BILBO. Bizkaiak ere nahi du lurraldean sartzen diren 3,5 tonatik gorako kamioiek errepideak erabiltzeagatik ordain dezatela, eta prest du horretarako lege aurreproiektua. Doakoak diren hainbat errepidetan jarri nahi ditu arkuak, udazkenerako: N-240an, N-636an, N-637an, BI-625ean eta A-8an, Kantabriarako bidean. Aurrepr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003288 | BERRIA | Euskadi | noticias | MUSIKA. Sendoa da jadanik Arabako Antzinako Musika jaialdia, antolatzaileen hitzetan. 31.a izango da aurtengoa, eta Gasteizko San Pedro elizan egingo dituzte taldeek emanaldi guztiak, irailaren 3an hasi eta 6ra arte. Capilla Santa Maria, Forma Antiqva, Dominique Visse eta Nicolau Figueiredo eta Ministriles de Marsias t... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003289 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hauteskunde aliantza berriari buruzko negoziazioa honako epe hauekin uztartu beharko da:
• Aralarren barne egutegia. Aralarrek irailaren 17an egingo du V. Kongresua, eta alderdikideek bertan onetsi beharko dute hauteskundeetara aurkezteko formula. Ordurako, beraz, proposamena landuta egon beharko da. Hamabost egun lehe... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003290 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ofiziala eta publikoa da: bukatu du ETAk bere ibilbidea. Genevan (Suitza) jakinarazi du, 14:00etan, Henri Dunant zentroan, nazioarteko komunitateko eragile batzuei aurrez grabatutako euskarri batean "ETAren azken adierazpena" irakurrita. Josu Urrutikoetxea eta Maixol Iparragirre erakundeko militante historikoek jarri d... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003291 | BERRIA | Euskadi | noticias | Maskara-da herri ikuskizun handia estreinatuko dute gaur Irurtzunen. 50 pertsona inguru jarriko ditu lanak oholtzaren gainean, panpinak eta maskarak dantzatzen, horretarako propio sorturiko koreografia eta musikarekin.
«Lan hau ezberdina da, panpinei beharrean, maskarei ematen diegulako lehentasuna», dio Iosu Royo Orri... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003292 | BERRIA | Euskadi | noticias | Baionak lortu egin du defentsako puntua Perpinyan, baina azken postuan Perpinya eta Baionaren arteko partida amaitzeko 20 minutu geratzen ziren, eta Bortolasok kataluniarren bosgarren entsegua egin zuen.
Handik aitzin, ordea, Baionak gora egin zuen eta Perpinya lasaitu.
Ondorioz, 36-27 hurbildu ziren lapurtarrak amaitz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003293 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ukraina eta Errusiaren arteko gatazka militarraren harira Donbassko (Luhanskeko eta Donetskeko Errepublikak) eta Ukrainako egoera larriki okertu da azken aste hauetan, eta Errusiaren eta Ukrainaren arteko tentsioak gora egin du. Bakearen alde eta gatazka militarraren aurka gaude eta, hori horrela, honakoa adierazi nahi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003294 | BERRIA | Euskadi | noticias | Uriberen senide bat atxilotu dute paramilitarrekin lotura duelakoan Mario Uribe Escobar Kolonbiako senatari ohia atxilotu zuten atzo paramilitarrekin lotura duelakoan. Uribe Escobar Alvaro Uribe presidentearen lehengusua da, eta kartzelara sartu dute, fidantza Fiskaltzak eman zuen senatari ohia atxilotzeko agindua. Sal... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003295 | BERRIA | Euskadi | noticias | LABek «iruzurtzat» jo du CCOO eta UGTk patronalarekin Araban adostutakoa GASTEIZ. «Akordio honek atea ixten die benetako negoziaziorako aukerei, langile guztientzat eragin orokorreko hitzarmena lortzea eragotziz». LABentzat, «iruzurra» da CCOO eta UGT sindikatuek Arabako metalgintza sektorerako SEA patronalarekin lortu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003296 | BERRIA | Euskadi | noticias | Edozertarako jokalaria. Andoni Iraolak bost postutan jokatu du Athleticeko lehen taldearekin estreinako partida jokatu zuenetik. Baskonian atezain gisa jokatzea ere egokitu zitzaion.
Andoni Iraolak bost postutan jokatu du Athleticeko lehen taldearekin estreinako partida jokatu zuenetik. Baskonian atezain gisa jokatzea ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003297 | BERRIA | Euskadi | noticias | EZARIAN. SANSEBASTIANAK. Haurren egun handia. Haurrak izan dira protagonista San Sebastian egunean; eguraldiaren laguntzarekin, Donostiako udaletxe aurrea jendez bete da, eta plaza txiki geratu zaie danborradan parte hartu duten 4.747 neska-mutikoei.
Haurrak izan dira protagonista San Sebastian egunean; eguraldiaren la... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003298 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskadi. Eta, hemendik kanpo, AEBak edo Australia.
Nire mekanikariak, babesleak, psikologoak, gurasoak, lagunak... Den-dena zor diet.
Ez, mesedez, ez! Semea balitz, bai. Baina alabari ez diot opa nik pasatako guztia pasatzea.
Lasterketen mundua zer den ikasteko eduki dudan gida.
Nire kirol ibilbidean eduki dudan sustat... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003299 | BERRIA | Euskadi | noticias | Artiumen 20. urtemuga ospatzeko egitarau zabala prestatu dute Hogei urte beteko ditu apirilaren 26an Gasteizko Arte Garaikidearen Artium museoak . Horren harira, Bilduma_ikusgai izenburupean hiru erakusketa aurkeztuko dituzte datozen hilabeteetan: Bilduma_Horman: 20 urte 22 artista , Bilduma_Gordailuan eta Bilduma_Plaz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003300 | BERRIA | Euskadi | noticias | PARIS. Alain Juppe Frantziako lehen ministro ohiak bere burua eskaini du UMP alderdiaren barneko hausturan bitartekari aritzeko. Datorren domekan Jean-François Coperekin eta François Fillonekin bilduko dela adierazi du. Horretarako, biek haren bitartekaritza onartu beharko dutela esan du, eta baita horren ondorioak ona... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003301 | BERRIA | Euskadi | noticias | Atzokoan hona ekarri dut edozein zalantza berehalaxe argitzeko joera seguruenik kaltegarria, sakelakoa eta Interneterako sarrera hain eskura izateak ahalbidetzen duena, eta idatzi ahala bururatu zitzaidan pasadizo bat, beharbada baztergarria baina kontatzeko gogoa piztu zaidana, nahiz eta oraindik ez dakidan zer irakas... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003302 | BERRIA | Euskadi | noticias | CARACAS. Nicolas Maduro Venezuelako presidenteordeak esan du Hugo Chavez presidentea azken ebakuntza egin ziotenetik «unerik onenean» dagoela. Kuban presidentea bisitatu ostean egin ditu adierazpenok Madurok, Venezuelara bueltan. Chavez irribarrez, baikor, tratamenduarengan fedea duela eta bizitzari eta Jainkoari «held... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003303 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gerra zikinaren «inpunitatea» salatu du Sortuk Bilbon egindako ekitaldian Datorren igandean 38 eta 33 urte beteko dira, hurrenez hurren, Santiago Brouard eta Josu Muguruza ezker abertzaleko kideak hil zituztenetik. Urteurrenak gogorarazteko, Sortuk lore eskaintza egin du Brouardek kontsulta zeukan tokian, eta «estatu t... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003304 | BERRIA | Euskadi | noticias | ESKUBALOIA. David Rasic ezker alboko serbiarrak beste urtebetez jarraitzeko akordioa lortu du Amaya Sport San Antoniorekin. Rasicek, beraz, bigarren sasoia egingo du Iruñeko taldean. Bestalde, Yeray Lamariano atezain eibartarrak urtebeteko kontratua sinatu du Valladolidekin. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003305 | BERRIA | Euskadi | noticias | ELAk dio ez duela Arcelorreko akordioa sinatuko langileek babesten ez badute OLABERRIA. ELAk esan du Arcelor-Mittalen Olaberriako (Gipuzkoa) lantegiko zuzendaritzak proposatu duen aldi baterako lan erregulazio espedientea babestuko duela baldin eta langileen gehiengoak ez badu berresten, batzar batean. ELAk dio «hitzar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003306 | BERRIA | Euskadi | noticias | FUTBOLA. Xabi Alonsoren egoera fiskala ikertzen hasi da Madrilgo Probintzia Auzitegiko Fiskaltza. Ogasunak bidalitako datuetan oinarrituta, fiskaltzak Alonso salatu du. Football Leaksen bitartez Europako hainbat egunkarietan argitaratuko paperekin izango luke zerikusia ikerketak. Paper horien arabera hainbat futbolarik... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003307 | BERRIA | Euskadi | noticias | Inoiz baino handiagoa da berotegi gasen kontzentrazioa Karbono dioxidoa da berotegi efektuaren eragile nagusia, eta Munduko Meteorologia Erakundeak datu kezkagarriak eman ditu: gizakia existitzen denetik, gas horren kontzentrazioa inoizko handiena izan da 2018an. Gaur argitaratu dute urteko txostena, eta, Petteri Taala... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003308 | BERRIA | Euskadi | noticias | Mbeugouren hilketa epaituko duen epaimahaia hautatu dute BILBO. Herri epaimahaiaren hautaketarekin hasi zen atzo Maguette Mbeugouren hilketa argitzeko epaiketa: bost emakumek eta lau gizonezkok osatuko dute. Fiskaltzaren esanetan, senarrak hil zuen 25 urteko senegaldarra, Bilbon, 2018ko irailean. Haren arabera, gizonez... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003309 | BERRIA | Euskadi | noticias | Biktimek memoriaren zentroa abian jartzeko eskatu diote Jaurlaritzari Terrorismoaren Biktimen Parte Hartzerako Euskal Kontseilua Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzarako idazkaritzako ordezkariekin batzartu zen atzo, eta memoriaren zentroa martxan jartzeko eskatu zion. Memoriaren zentroa abian jartzea zenbait bikti... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003310 | BERRIA | Euskadi | noticias | EHZk gaina hartu dio amesgaiztoari. Eguerditik aitzina, egitarau guztia pentsatu bezala bete da, eta Pirritx eta Porrotx, Ez3kiel, Zea Mays eta beste aritu dira Gune nagusia bete du jendeak, eta gaur ere hasieratik ezarritako egitaraua beteko da
Eguerditik aitzina, egitarau guztia pentsatu bezala bete da, eta Pirritx e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003311 | BERRIA | Euskadi | noticias | Fernando Buesa eta Jorge Diez oroitu dituzte, ETAk hil eta 22 urtera ETAk duela 22 urte hil zituen Gasteizen Fernando Buesa PSE-EEko politikaria eta Jorge Diez ertzaina, haren bizkartzain aritzen zena . Hiri berean egin diete omenaldia, egun berean, gaur, urtero bezala, Eusko Jaurlaritzako eta hainbat alderdi politikot... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003312 | BERRIA | Euskadi | noticias | Europako populazioaren %75a hirigunean bizi da eta badirudi joera horrek gora egingo duela datozen urteotan. Herriak hustu, hiriak puztu. Hala ere, azken boladatako pandemia honek gauzak aldatu ei ditu, izan ere, pandemia hasi denetik %20 egin dute gora Nafarroako herrietako etxeen erosketek. Derrigorrezko etxeratzeare... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003313 | BERRIA | Euskadi | noticias | ELB sindikatua lehen aldiz aurkeztuko da biarnesekin batera Zuberoa eta Biarno arteko mugan, Eskiulako (Zuberoa) etxalde batean iragarri dute ELB eta Biarnoko Confederation Paysanne laborari sindikatuek elkarrekin aurkeztuko direla lehen aldiz Paueko Laborantza Ganberako hauteskundeetara heldu den urtarrilean. Orain ar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003314 | BERRIA | Euskadi | noticias | Barakaldoko udaletxea Herriko plazan dago. Eraikineko balkoian lau bandera daude: eskumako aldetik hasita, Europako Batasunekoa, Espainiakoa, ikurrina, eta, erdian, Barakaldoko armarria duen bandera gorri iluna. "Barakaldoko Udalaren estandartea da", argitu du Barakaldoko Alkatetza zinegotzi Gorka Zubiaurrek. "Erakunde... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003315 | BERRIA | Euskadi | noticias | Angola: Afrikako HM-ko estatua. Mugak: I-an, Kongoko Errepublika Demokratikoa eta Kongo; M-an, Ozeano Atlantikoa; H-an Namibia; E-an Kongoko Errepublika Demokratikoa eta Zambia. Lautada handia da, han-hemenka inselberg- ak dituena. Klima tropikala da. Iparraldea oihantsua da. Nekazaritza (manioka, kakahuetea, artoa, so... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003316 | BERRIA | Euskadi | noticias | Jaurlaritzak ez du erabakirik hartu kontsulten gainean GASTEIZ. Jaurlaritzako Ekonomia sailburu Arantxa Tapiak Gure Esku Dago-k maiatzaren 7an Zumaian antolatutako herri galdeketan bozkatu zuen, eta Iñigo Urkullu lehendakariak esan du «errespetatzen» duela haren erabakia. Urkulluk PPk egindako galdera bati erantzun dio... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003317 | BERRIA | Euskadi | noticias | Mikel Laboa katedra sortu du Euskal Herriko Unibertsitateak Mikel Laboa katedra sortu du Euskal Herriko Unibertsitateak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babes ekonomikoarekin, eta gaur aurkeztu dute, EHUren Donostiako campuseko Carlos Santamaria Zentroan, parte hartu dutenen artean Marisol Bastida zela, Mikel Laboaren alar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003318 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskal Herriko hauteskunde mapa, emaitzen argitalpen geografikoa eskura Euskal Herriko hauteskunde emaitzen mapa ikusgai da gaurtik Berria.info webgunean. Hainbat dira mapa horrek dakartzan berritasunak: batetik, Euskal Herri osoko emaitzak ispilatzen dira, Hego zein Ipar Euskal Herrikoak. Hegoaldearen kasuan iragan be... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003319 | BERRIA | Euskadi | noticias | 'Bad Times at the El Royale' pelikula, Zinemaldia ixteko ZINEMA. Drew Goddard zuzendari estatubatuarraren Bad Times at the El Royale filmaren estreinaldiarekin bukatuko da 66. Zinemaldiko Sail Ofiziala. Pelikulak Sierra Nevadako Tahoe aintziran dagoen hotel batean elkartuko diren zazpi ezezagunen istorioa du ardatz, et... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003320 | BERRIA | Euskadi | noticias | EH Bilduk salatu du Kutxabanken «iruzur soziala eta politikoa» egin dutela BILBO. EH Bilduk salatu du Kutxabank «PNVbank» bihurtu dutela. «Euskal Herrian izan diren iruzur handienetariko bat gauzatzeko lehen urratsa egin zen astelehenean», adierazi du koalizioak, BBK eta Vital banku fundazio bihurtzeko erabakiaren ingu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003321 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gaubekak bosgarren irabazi du buruz buruko txapela, final ikusgarri batean PALA. Esteban Gaubekak 3-2 irabazi zion atzo Erik Zubiriri, Bilbon, Munduko Pilota Batzarrak antolaturiko buruz buruko txapelketako finalean (10-9, 10-8, 2-10, 7-10 eta 10-8). Final estu eta gogorra izan zen: ordubete eta 38 minutu iraun zuen et... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003322 | BERRIA | Euskadi | noticias | ESKUBALOIA. Helvetia Anaitasunak Melsungen (Alemania), Benfica (Portugal) eta Cocks (Finlandia) izango ditu aurkari EHF kopako ligaxkan. Ustez, Melsungen koska bat dago goitik. Cocks, ordea, apala dirudi. Beraz, multzo bakoitzeko aurreneko bi taldeak sailkatuko direla kontuan hartuta, Benficak izan behar luke Iruñeko t... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003323 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bera Berak eta Bidasoak irabazi egin dute; Beti-Onak-ek, aldiz, galdu egin du ESKUBALOIA. Gozotik eta gazitik izan zuen atzoko jardunaldiak euskal taldeentzat. Bera Berarentzat eta Bidasoarentzat gozoa izan zen, biek irabazi baitzuten: donostiarrek 32-23 hartu zuten mendean Guardes, eta irundarrek 29-34 Torrelavega. Al... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003324 | BERRIA | Euskadi | noticias | LONDRES. Erresuma Batuko Finantza Zerbitzuen Agintaritzak (FSA) ia milioi bat euroko isuna ezarri dio Deutsche Banki, maileguak ematean «arduragabe jokatzeagatik» eta bezero batzuei «tratu bidegabea» emateagatik. Deutsche Bankek 1,7 milioi euroko kalte-ordaina eman beharko die bezeroei. Zigorra jaso duen lehena da. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003325 | BERRIA | Euskadi | noticias | ESKUBALOIA. Espainiako Eskubaloi Federazioko zuzendaritzak denboraldia bukatutzat ematea proposatu zuen atzo. Proposamen bat da, eta Espainiako Federazioko Ordezkaritza Batzordeak onartu behar du, baina ezusterik ezean, baietz esango du, are gehiago kontuan hartuta Europako Eskubaloi Federazioak (EHF) atzo jakinarazi z... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003326 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lekeitioko Santi Brouard pilotalekuan. Datorren larunbatean jokatuko dute aurtengo Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren -eta azken- finalaurrekoa. Bertan arituko dira bertsotan: Ibon Ajuriagojeaskoa, Txaber Altube, Ander Elortegi, Arrate Ilaro, Etxahun Lekue eta Jone Uria. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003327 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hain gustukoa zenuen kirola egiten ari zinenean, zorigaitzeko istripu batek eraman zaitu gure artetik. Zure senide, lagun eta ingurukoak bizitzen ari diren momentu latz hauetan, gure aldetik bi hitz baino ez, euskal selekzioaren alde eman duzun guztia publikoki eskertzeko.
Goi mailako kirolaria izateaz gain, alaia, umi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003328 | BERRIA | Euskadi | noticias | Frankismoaren aurrean errepublika defendatu zutenen aitortza eskatu dute GASTEIZ. Uztailaren 18a estatu kolpe frankistaren urtemuga izan ohi da, eta atzo, 84. urteurrena gogoan hartuta, EH Bilduk, Ahal Dugu Podemosek, Ezker Anitza-IUk eta Equok indar frankisten aurrean errepublika defendatu zutenen «aitortza juridiko, ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003329 | BERRIA | Euskadi | noticias | NDFk are atzeraldi handiagoa aurreikusi du Espainiarentzat Lehenik, murrizketa handiak ezartzeko aholkua ematen da, eta, ondoren, aurreikusten da atzeraldia handiagoa izango dela murrizketa horien ondorioz. Horixe egin du Nazioarteko Diru Funtsak. «Zorroztasun fiskalaren neurri berriek eragin handia izango dute hazkund... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003330 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hamalau urtez etenik gabe gora egin ondotik, iaz eta aurten apaldu egin da immigranteen kopurua. Kanpoan jaiotakoen kopurua 776.850era iritsi zen 2012an Hegoaldean, eta goia jo zuen. Harrezkero, bi urtean, 759.500era jaitsi da. Jaitsiera txikia da (-17.350), baina ageri du egonkortze joera bat. Kontuan hartu behar da e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003331 | BERRIA | Euskadi | noticias | ASTIALDIA. BIDAIA. Senegal animistara txangoa. Afrika beltzeko herrialderik zuriena da batzuentzat, Dakar hiriburuko europar giroagatik eta Frantzia metropoli ohiarekiko loturengatik.
Afrika beltzeko herrialderik zuriena da batzuentzat, Dakar hiriburuko europar giroagatik eta Frantzia metropoli ohiarekiko loturengatik.... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003332 | BERRIA | Euskadi | noticias | Agintaldi kopurua mugatzea erabaki dute Ekuadorren QUITO. Ekuadorko Konstituzioa moldatzearen eta presidentearen agintaldia mugatzearen alde egin dute Ekuadorren. Igandean egindako erreferendumean, herritarren %64,3k babestu zuten presidentetza gehienez bi agintaldira mugatzea. Erabakiak Rafael Correa presidente ohia b... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003333 | BERRIA | Euskadi | noticias | ASTIGARRAGA. Behemendi-Donostialdea Turismoguneak eta Illarra elkarteak antolatuta, lehen aldiz Ilarraren Eguna ospatuko da Astigarragan (Gipuzkoa), igandean. Besteak beste, azoka jarriko dute Astigarragako ilarrekin eta Euskal Herriko produktuekin, 10:00etatik 14:00etara. Haurrentzako jokoak ere izango dira goizean, e... | cc-by-sa 4.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.