id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0003334
BERRIA
Euskadi
noticias
Irudi zaharrak dira eskultura edo pintura horiek: hala Faraoien denboran hala Asiriako inperioen garaietan, ikusten dira gizon, emakume, haurrak, eskuak kateek loturik, lerrokada luzeetan beren menperatzaileen gurdiei estekatuak, haien herri edo kartzeletara joaten. Ez dira hainbat aldatu egoerak, mundu zabala presonde...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003335
BERRIA
Euskadi
noticias
PSOEk eragotzi egin du espioitza ikertzeko batzordea sortzea Euskal Herriko eta Kataluniako buruzagi independentisten aurkako espioitza kasuak argitzeko ikerketa batzorde bat eratzea «beharrezkoa» dela adierazi dute azken egunotan zenbait alderdik. Atzo, ordea, Espainiako Kongresuko Bozeramaileen Batzarrean, proposamen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003336
BERRIA
Euskadi
noticias
Zerealen auzian bitartekari aritzea eskertu dio Putinek Erdogani Vladimir Putin Errusiako presidenteak eskerrak eman dizkio, gaur, Recep Tayyip Erdogan Turkiakoari, Ukrainako zerealak eta Errusiako elikagaiak zein ongarriak atzera Itsaso Beltzetik barrena komertzializatzeko Errusiak, Ukrainak, Turkiak eta NBE Nazio Bat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003337
BERRIA
Euskadi
noticias
Periodiko batetik, zer irizten diodan Batasunaren pausoari. Kontsiderazio batzuk egin eta gero indarkeria baztertzearen onura begi-bistakoez eta abar, esaten dut demokrazia asignatura zaila dela, egunero-egunero gainditu beharrekoa, baina Espainiako demokraziak ateratzen dituen notak ez direla batere distiratsuak. Tele...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003338
BERRIA
Euskadi
noticias
Aranzadi elkarteak '#sugebizi' proiektua jarri du abian: sugeei buruzko ezagutza eta sentsibilizazioa handitzea helburu duen egitasmoa. Herritarrek Twitterren jartzen dituzte sugeen argazkiak, eta non eta noiz ikusi dituzten adierazi. Herpetologoek argitzen diete zer espezietakoak diren. Ziur batek baino gehiagok egin ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003339
BERRIA
Euskadi
noticias
ZINEMA. Ez gara figuranteak lelopean, elkarretaratze zaratatsua egin zuten atzo Donostian, Woody Allen zuzendaria bere film berria hirian grabatzen ari dela salatzeko. Hiriaren nazioarteko promoziorako egitasmoa dela, eta bizilagunen bizi baldintzei kalte egingo diela salatu zuten. Gogora ekarri zuten Allenen alaba ado...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003340
BERRIA
Euskadi
noticias
Zygmunt Bauman hil da, baina modernitate likidoa utzi digu. Gure garaiei buruzko ezkortasun mezua hedatu du filosofo poloniarrak azken hamarkadetan: geure muturrerainoko malgutasunean kokatu gara behin-behinekotasunean bizi izateko. Inoiz baino ageriago dago hori. Sare sozialei buruzko kritika zorrotza egin du Baumanek...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003341
BERRIA
Euskadi
noticias
Gure denbora hobekien definitzen duen ezaugarrietako bat, zalantzarik gabe, aldaketa da, eta turismoaren sektorea ez dago inguruan ditugun aldaketa ekonomiko, politiko, sozial, digital eta klimatikoetatik at. COVID-19ak sortutako krisiak berehalako eragina izan du tokiko turismo-ekonomietan, eta hura suspertzea konplex...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003342
BERRIA
Euskadi
noticias
« Tuntunarekin turuten doinua, gure zaindariaren eguna », diote, euskaraz, San Prudentzioko erretretaren lehenbiziko hitzek. Garai batean, hiribilduko harresiak itxiko ziren, eta jendea etxeratzeko seinale izan zen ohar musikalak justu kontrakoa adieraziko du gaur: Arabako zaindariaren festa handia hastear dagoela, eta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003343
BERRIA
Euskadi
noticias
Gainerako herrialdeetan baino babes askoz zabalagoa izan du greba deialdiak Gipuzkoan. Batzuek eta besteek emandako datuetan badira diferentziak, baina guztiak bat datoz alde hori nabarmentzean. Patronalak %30eko parte hartzea aipatu du; %43koa Jaurlaritzak; eta %53koa sindikatuek -industriako datuak soilik aintzat har...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003344
BERRIA
Euskadi
noticias
Akordioa egin dute zigor neurri alternatiboak sustatzeko Presoek zigorra komunitatearen onerako lanen bitartez bete dezaten, akordioa egin dute Eusko Jaurlaritzak eta Eudelek. Hitzarmenaren bidez sustatu nahi dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 251 udalerrietako udalek eta toki erakundeek ahalik eta postu gehien eska...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003345
BERRIA
Euskadi
noticias
Asiron "azken unera arte" ahaleginduko da Maiari alkatetza ematea eragozten Zail du berriro ere Iruñeko alkate izateko baina aukera guztiak agortu nahi ditu Joseba Asironek. Maite Esporrinek herenegun gauean "agur Asiron" oihukatu zuen eta argi utzi zuen zer nahi zuen. "Norberaren estilo kontuetan sartzerik ez dut nahi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003346
BERRIA
Euskadi
noticias
'UDALBILTZA AUZIA'. MANIFESTAZIOA. Udalbiltza herriarena dela aldarrikatu dute milaka herritarrek. 13.000 herritar inguruk parte hartu dute Udalbiltzaren aurka egiten ari den epaiketa salatzeko Bilbon egindako manifestazioan Aralar, EA, Alternatiba eta ezker abertzaleko ordezkariak, eta EAJko kideak izan dira Udalbiltz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003347
BERRIA
Euskadi
noticias
Musika banda baten gorabeherak kontatzen dituzten komiki istorio laburrak biltzen ditu liburuak. Egileak sei liburukiz osatutako bilduma kaleratu zuen, eta haietako hiru euskaratu ditu Bego Montoriok. Harkaitz Canok hitzaurrea idatzi du.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003348
BERRIA
Euskadi
noticias
19:00. Pregoia Itxarkundia dantza taldeak irakurrita, herriko plazan. Jarraian, Arloteek Ruperto Urkijoren kantak abestuko dituzte. 12:30. Kalejira Ekin Joleak, Lankaietako Lagunak, Laudioko Gaiteroak eta San Roke Musika Elkartea taldeen eskutik, herriko plazatik.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003349
BERRIA
Euskadi
noticias
Txinako autobus istripu batean 27 pertsona hil dira, COVID-19agatik bakartzera zeramatzatela Txinak indarrean du oraindik ere kutsaturik gabeko estrategia, eta baditu bere ondorioak: COVID-19arekin kutsatuz edo kontakturen bat izanez gero, berrogeialdia da autoritateen erantzuna. Oraingoan, hego-mendebaldeko Guizhou pr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003350
BERRIA
Euskadi
noticias
«Oholtzatik kanpokoa are gizonezkoagoa da oholtzako mundua baino» Oraindik ere urri izanagatik ugaritzen ari den emakumezko bateria jotzaileen leinukoa da. Perlak eta Screaming George and the Hustlers taldeetan ari da, urte luzez gizonezkoena soilik izan den esparru batean. Betidanik izan zuen argi Ilargi Agirrek (Zara...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003351
BERRIA
Euskadi
noticias
NASAk bigarrenez atzeratu du Artemis misioa, arazo teknikoengatik Bigarren saiakera egin du NASA Ameriketako Estatu Batuetako Espazio Agentziak, baina, iragan astelehenean gertatu bezala, atzeratu egin behar izan du astronautak Ilargira itzultzeko bidea prestatuko duen Artemis I misioa. Orion espaziontzia Cañaveral lur...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003352
BERRIA
Euskadi
noticias
Kitxua komunitateei zerbitzu bat eskaintzeko, komunikazio proiektu alternatibo gisa sortu zuten Wiñay Kawsay aldizkaria 2007. urtean. AJKI Imbaburako kitxua gazteen elkarteak sustatu zuen proiektua, eta lehen hiru urteetan informazio orokorreko albisteak, kultur gaiak eta Otavalo kantonamenduko (Ekuador) tokiko berriak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003353
BERRIA
Euskadi
noticias
Bilboko saioarekin hasiko da, gaur, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehen txanda Udaberriko faseko lehen bi saioekin abiatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa asteburuon. Gaur Bilboko BBK aretoan eta bihar Derioko Gurea aretoan jokatuko dituzte lehen bi sailkapen saioak. Inoizko parte hartzaile gehien ariko dira kant...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003354
BERRIA
Euskadi
noticias
Urkulluk erabakia du bozen data, baina ez du jakinarazi Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak noiz egingo diren jakinaraztea Eusko Jaurlaritzako lehendakariari dagokio, baina Iñigo Urkulluk ez du bozen deialdiaren berri eman oraindik. Data erabaki, erabaki du, nolanahi ere, osoko bilkura hasi baino lehen kazetariei adi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003355
BERRIA
Euskadi
noticias
Kepa Leguina aske geratu da, 21 urtez preso egon ostean ZARAGOZA. Kepa Leguina bilbotarrak Zuerako espetxea (Espainia) utzi zuen atzo, 21 urteko espetxe zigorra bete ostean. Gainera, Etxerat-ek jakinarazi du presoen urruntzeari buruz erreportaje bat egiten ari ziren VPRO Herbehereetako telebistako kazetariek istripua i...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003356
BERRIA
Euskadi
noticias
Askatu dituzte asteleheneko operazioan atxilotutako militante ekologistak BAIONA. Ostia sareak zabaldu duenez, atzo askatu egin zituzten astelehenean atxilotu zituzten militante ekologistak. Euskal herritarrak dira horietako bi. Bat Baionan atxilotu zuten, gurasoen etxean; bestea, jatorriz Hendaiakoa (Lapurdi), Okzitan...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003357
BERRIA
Euskadi
noticias
Gutxiengoa ziren atzo Bizkaiko gaztak Ordiziako Gazta Txapelketan: 48tik bost baino ez. Baina herrialde horretako gazta batek irabazi du aurten Idiazabalgo gazten lehiaketa ospetsuena: Zeanuriko Ipiñaburu gaztandegikoak. Bigarren aldiz lortu du irabaztea Jon Etxebarria eta Puy Arrieta senar-emazteen gaztandegiak. Baina...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003358
BERRIA
Euskadi
noticias
«Gure lana eten nahi dute, Israeli kontuak eskatzen dizkiogulako» Israelek giza eskubideen aldeko sei elkarteren egoitzak itxi ostean, Quzmarrek «lehen aldiz» ikusi ditu AEBak eta EBko estatu batzuk Tel Aviven segurtasun argudioak baztertzen. Ohartarazi du ez dela aski. Israelek beste urrats bat egin du Palestinako giz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003359
BERRIA
Euskadi
noticias
Gazteen saria hutsik utzi dute, 29 urtean lehen aldiz Kazetari Berria saria izan ohi da Rikardo Arregi sarietan: 27 urte baino gutxiagoko kazetarien lanak hartzen dituzte aintzat. Aurten, baina, epaimahaiak erabaki du sari hori ez ematea. Batetik, azaldu dute oso lan gutxi aurkeztu direla atal horretara, eta, bestetik,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003360
BERRIA
Euskadi
noticias
BERRIA-K BOST URTE. AIARALDEA. IRITZIA. BERRIA aurrera! Aurrera! Bai, horixe izan zen 2003ko otsailaren 20tik aurrera entzun genuen oihu ozena. Orduan Egunkaria Aurrera! oihukatu genuen ulertezina egiten zitzaigun gertaerari aurre egiteko. Ez baitzen samurra izan gertatutakoa: Euskaldunon Egunkaria itxi, kriminalizatu ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003361
BERRIA
Euskadi
noticias
«Lubakiaren beste aldera pasatu eta borrokarekin segitzea dagokigu orain» Ezkutuan egon da azken egunetan Azkona. Orain, berriz ireki zaizkio ateak bizitzarekin jarraitzeko, «Luis eta Xaporen ondoan egoteko, herri harresia eraiki eta epaiketa guztiak gelditzeko». 2008ko urrian atxilotu eta espetxeratu zuten Aritz Azkon...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003362
BERRIA
Euskadi
noticias
Diego Martinezi orain irabazteak axola dio, eta ez ondo jokatzeak OSASUNA. Iruñeko taldea buru-belarri dabil mailaz igotzeko lehian. Egun, zazpigarren da, kanporaketak jokatzeko postuetan dauden bi talderekin berdinduta. Bost puntura du, berriz, mailaz zuzenean igotzeko aukera. Egoera horretan, puntuak hirunaka lortzea...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003363
BERRIA
Euskadi
noticias
EH Bilduk zentsura mozioa hitzartzera deitu du PSN Yolanda Barcinak boterea ez duela utzi nahi ikusita, EH Bilduk oposizioa mugitzera behartu nahi du, batik bat PSN. Atzo, prentsaurreko batean koalizioak PSN, Geroa Bai eta Ezkerra zentsura mozioa hitzartzera deitu zituen. EH Bilduren arabera, hautagaia ere negoziatzeko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003364
BERRIA
Euskadi
noticias
Irujok eta Barriolak faborito direla erakusteko aukera dute gaur Iruñean Lehen pilotakada jo aurretik, eurak dira binakako txapelketako izen nagusiak: Irujo eta Barriola. Hasieratik faborito jotako bikotea, eta arrazoiak egon badaude hori pentsatzeko, ez baitago bien ibilbidea eta gorputzaldia aztertzea baino. Zaleek e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003365
BERRIA
Euskadi
noticias
Arrasteko arrantzari jarritako muga aztergai, Ekonominutuan Arrasteko arrantza izan dute hizpide Jon Fernandez eta Xabier Martin BERRIAko kazetariek, Ekonominutuan. Izan ere, Europako Batasunak debekatu egin du nahi ez diren arrainak ontzitik itsasora itzultzea. Arrasteko arrantza sektoreak ikerketa bat jarri du martxa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003366
BERRIA
Euskadi
noticias
Koronabirusarekin elkar-bizi behar dugu. Azken urtean sarritan entzun dugu, Iñigo Urkullu lehendakariarengandik sarritan, ia naturalizatu arte. Euria egiten duenean euriarekin bizi behar dugu, eta orain koronabirusarekin bizi behar dugu. Eman dezake esaldi hori saihetsezina den egoera bat dela, baina hautu bat da, haut...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003367
BERRIA
Euskadi
noticias
'Carlos' berriro joango da epaileen aurrera Frantzian PARIS. Ilich Ramirez Sanchez Carlos, Frantzian bizi osoko kartzela zigorra betetzen ari den 1970eko hamarkadako ekintzaile ezaguna, epailearen aurrera joango da berriro ere datozen sei asteetan, 1982 eta 1983 artean lau lehergailu jarri eta 11 pertsona hil izana ego...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003368
BERRIA
Euskadi
noticias
Myanmarko Juntako buruari elkarrizketa eskatu dio Aung San Suu Kyik. Barack Obamak berak oposizioko buruzagia askatzeko eskatu dio asteburu honetan Junta Militarrari Myanmarko Juntako buruari elkarrizketa eskatu dio Aung San Suu Kyik Barack Obamak berak oposizioko buruzagia askatzeko eskatu dio asteburu Than Shwe Myanm...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003369
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskal Herrian, hiru lurralde administratibo: errealitate komunak eta desberdinak; burujabetza prozesu bati buruz zer estrategia behar da? Goiburu luze hori zutela mintzatu ziren atzo iluntzean Makean (Lapurdi), Alain Iriart Abertzaleen Batasunaren izenean, Maiorga Ramirez Bilduren izenean eta Patxi Zabaleta NaBairenea...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003370
BERRIA
Euskadi
noticias
Pinar Ilkkaracan. Emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea. «Mugimendu feminista handiak daude herrialde musulmanetan». Koranaren arabera, emakumeek eta gizonek plazera sentitzeko eskubide berbera dute, Turkiako ikertzaile honen aburuz; bizi dugun errealitatearen arrazoia politikoa dela dio. Pinar Ilkkaracan. Emakumeen ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003371
BERRIA
Euskadi
noticias
Saudi Arabiak ezustekoa eman du Argentinaren aurka Ustekabean galdu du Argentinak Munduko Kopako lehen partida. 1-2 irabazi du Saudi Arabiak, Munduko Kopako talde apalenetako batek. Berehala aurreratu da Argentina, Messik penaltiz egindako gol bati esker, baina bigarren zatian miraria gertatu da. Saudi Arabiak hamar mi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003372
BERRIA
Euskadi
noticias
«Oso kazetari gutxi geratzen dira jada biharko idazten dutenak» Bauluz hizlari ariko da gaur Euskal Kazetarien Elkarteak antolatutako afari batean, Teresa Aranguren kazetariarekin batera. Mintzagaia: nola informatu okupazio militar baten pean. Eskarmentu handiko berriemailea da Alfonso Bauluz (Madril, 1965). Aljeria, S...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003373
BERRIA
Euskadi
noticias
'A Man Needs a Maid'. Neil Young, 'Harvest' (1972). Azken kurtsoan ezagutu genuen Rocio, beste institutu batetik etorria zen, eta mutiko guztion ametsa bilakatu zen berehala. Klase orduetan, oso atsegin eta adeitasunez tratatzen bagintuen ere, arratsaldero etortzen zitzaion bila kotxedun mutil nagusiago bat. Amets egit...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003374
BERRIA
Euskadi
noticias
Eguneko 4,75 euro baino gutxiagorekin bizi da munduko populazioaren %46 Pobreziaren aurkako nazioarteko eguna da gaur, urriak 17, eta eskura dituen azken datuen berri eman du Munduko Bankuak (MB), azterketa berri baten bidez. 2030. urterako muturreko pobrezia ezabatzea jarri zuen erakundeak helburu gisa. Bide horretan ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003375
BERRIA
Euskadi
noticias
Mediterraneoan iheslariak hiltzen ari direla salatzeko, Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeak ekintza bat egin zuen atzo eguerdian Getxon (Bizkaia), Ereaga hondartzan. Gogorarazi zuten iaz 5.000 lagun hil zirela itsasoan itota, Europara iritsi nahian zirela; aurreko urtean baino %25 gehiago. Europako Batasunaren jokabidea ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003376
BERRIA
Euskadi
noticias
DONOSTIA. Eugenio Olaziregi salatzaile zelakoan hil zuen ETAk, 1997an; haren senideen hitzetan, fiskalak auzia irekitzeko egindako eskaeran frogatu da Olaziregi ez zela salatzailea. Edonola ere, hilketa ez dela «ideia bat defendatzea» esan, garai berriarekin gustura agertu, eta hori sendotzeko eskatu du.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003377
BERRIA
Euskadi
noticias
TXIRRINDULARITZA. FRANTZIAKO TOURRA. T-Mobilek Jan Ullrich kaleratu du, 'Puerto' operazioan nahastuta dagoela argudiatuz. Txirrindulariak ez du erabakia onartu; kaleratzea bidegabea dela esan du, eta helegitea jarriko duela T-Mobilek Jan Ullrich kaleratu du, 'Puerto' operazioan nahastuta Txirrindulariak ez du erabakia ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003378
BERRIA
Euskadi
noticias
Arabako Ogasunak 1.360 milioi bildu ditu abuztura arte, iaz baino %12,7 gehiago. Datu on horrek bat egin du Gipuzkoak herenegun ezagutzera eman zuenarekin. Gipuzkoan ere %12tik gora igo da bilketa. Araban ere, gehiago bildu da zerga errentan -%6,2 gehiago- eta sozietate errentan -%24 gehiago-.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003379
BERRIA
Euskadi
noticias
D3Mren kanpaina egin eta hauteskunde delitua egotzita auzipetutako 25 gazte absolbitu dituzte 2009ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan D3M hautagaitzaren aldeko propaganda egiteagatik "hauteskunde delitua" egitea egotzita epaitu zituzten Donostian 25 lagun. Horietatik 21en kontrako zigor eskaerak erretiratu egin ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003380
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuberoako maskaradetara etortzera ohituta daudenei irudiko zaie, agian, urtetik urtera arizaleak gazteago direla. Iazko Sohüta-Hokiko maskaradakari (maskaradetako arizaleak) asko adingabeko gazteak zeuden, eta Ezpeize-Ündüreine eta inguruko herrikoak diren aurtengoetan joera hori areagotu egin da. Haatik, ezaugarri hor...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003381
BERRIA
Euskadi
noticias
Egonkortasuna eskatu dute euskarazko hedabideek . Nafarroako euskarazko hedabideen ordezkariek Foru Parlamentuan agerraldia egin dute haien egoera azaltzeko Nafarroako euskarazko hedabideen ordezkariek Foru Parlamentuan Nafarroako euskarazko hedabideen ordezkariek agerraldia egin zuten atzo Nafarroako Parlamentuan. Hel...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003382
BERRIA
Euskadi
noticias
Gazteek «aro berriarekin» bat egin dutela diote hamasei auzipetuek Euskal Herriko gazteak euskal gatazkaren konponbidearen parte direla aldarrikatu dute Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitu dituzten Oiartzualdeko hamasei gazteek. Atzo egin zuten bosgarren eta azken auzi saioa, eta auzipetuek azken hitzak esateko auke...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003383
BERRIA
Euskadi
noticias
BAIONA. Hainbat arma aurkitu zituen Frantziako Poliziak atzo, Baionan, bi kaxatan. Polizia etxera iritsitako karta baten bidez izan zuen Poliziak kokalekuaren berri. Jean Noel Etxeberri Txetx bakegileak azaldu du ETAk galdua zuen materialaren parte dela itzultzen ari dena.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003384
BERRIA
Euskadi
noticias
«Uste dut egin dudala egin nahi nuena eta bilatzen nuena» Buruz burukorako haren izena esandakoan, minutu bateko txalo zaparrada batez erantzun zuen publikoak. Eskertuta eta aho zapore onarekin dago, finala amaierara arte jokatuta. Nekea sentitzearekin batera, poza ere badu Amets Arzallus Antiak (Hendaia, Lapurdi, 1983...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003385
BERRIA
Euskadi
noticias
«Dokumental bat egiteko oso malgua izan behar duzu» Hiru lagunek itsasoko pedalontzi batean egindako bidaia kontatu du 'Pedaló' lehen film luzean Juan Palaciosek; samurtasuna eta irudimena ditu ardatz euskal kostako 'sea-movie' dokumentalak Zinemagile hasiberri bat, Juan Palacios bera (Eibar, Gipuzkoa, 1986), hiru lagu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003386
BERRIA
Euskadi
noticias
Bigarren kilometroa gertu du Astra proiektuak, baina oraindik ere asko daukate ibiltzeko horretan parte hartzen duten Gernika-Lumoko gazte, kultur talde eta gizabanako guztiek. Arma lantegi zaharra 2005ean okupatu zuten herriko hainbat gaztek, herriko kultur gabeziak bete ahal izateko, eta proiektu kulturala garatu zut...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003387
BERRIA
Euskadi
noticias
Bertsoaren bihurgunean. 44 bertsolarirekin, Zestoan hasiko da Eukal Herriko Txapelketa Nagusia urriaren 3an, eta BECen izango da finala abenduaren 13an Finalaurreko saioa Donostiako belodromoan egingo dute, Atano III.a txiki geratu baitzaie 44 bertsolarirekin, Zestoan hasiko da Eukal Herriko Txapelketa Nagusia Finalaur...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003388
BERRIA
Euskadi
noticias
Foro Sozial Iraunkorrak zehaztu du ez dagoela azterketarik gatazkaren testuinguruan zauritutako herritar kopuruaz. Jaurlaritzaren arabera, ordea, 1960tik, 746 lagun zauritu dituzte Segurtasun Indarrek, eta 426 talde parapolizialek.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003389
BERRIA
Euskadi
noticias
Elkarlanerako «zubi berriak eraiki» nahi ditu Zupiriak euskararen arloan Esker oneko hitzekin estreinatu du kargua Bingen Zupiria Kultura, Kirol eta Hizkuntz Politikako sailburuak Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldian. Begirada 40 urte atzera bota du, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan euskara hizkuntza ofiziala bihurtu ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003390
BERRIA
Euskadi
noticias
Erasoak «larriagoak» izan daitezkeela salatu dute. Lau Haizetara Gogoan koordinakundeak dio Frankismoaren eta gerra zikinaren lotura islatzen dutela azken ekintzek Lau Haizetara Gogoan koordinakundeak dio Frankismoaren eta gerra Eskuin muturraren izenean, gutxienez 32 «eraso faxista» egin dituzte urte honetan Euskal He...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003391
BERRIA
Euskadi
noticias
Zisjordaniara elkartasuna adieraztera zihoazen 30 ekintzaile Parisko aireportuan matxinatu dira Gaur goizean Parisen Zisjordaniara elkartasuna adieraztera zihoazen 30 pertsona matxinatu egin dira, Israelen aginduz hegazkinera ezin zutela igo esan dietenean. Hegaldia Lufthansa Alemaniako hegazkin konpainiarena zen, eta ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003392
BERRIA
Euskadi
noticias
Suediako Akademiak gaur goizean eman du albistea: aurten ez du banatuko Literaturako Nobel saria, eta 2019ra arte itxaron beharko da horretarako. Arrazoia, azkeneko asteetan zabaldu diren sexu abusuen eta filtrazioen inguruko albisteak. Akademiak adierazi du erabakia hartu duela "konfiantza galdu" delako instituzioan. ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003393
BERRIA
Euskadi
noticias
• Zarauzko Beteranoen 23. Ibilaldia. Zarauzko Pagoeta Mendizale Elkarteak mendi martxa antolatu du maiatzaren 11rako Araban (14 km). Informazioa: www.pagoeta.com . • Elgoibarko mendi itzulia (38km). Morkaiko elkarteak Elgoibarri bira ematen dion mendi itzulia antolatu du biharko. Informazioa: www.morkaiko.net . • Orien...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003394
BERRIA
Euskadi
noticias
«Aurretik liga ezagutzen zuten jokalariak bilatu ditugu merkatuan» Aldaketa askoko uda izan da IDK Gipuzkoarentzat. Azken sasoi arrakastatsuetako blokeari eustea ezinezkoa izan da, eta hainbat jokalarik kanpoko eskaintza hobeak onartu dituzte -Iva Brkic eta Lyndra Weaver, esaterako, Ciudad de los Adelantados igo berri ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003395
BERRIA
Euskadi
noticias
Erguete droga mendekotasunaren arretarako fundazioaren Vigoko (Galizia) egoitzako korridore nagusiak langileen eta laguntza jasotzen ari direnen topaleku nagusia dirudi: denek agurtzen dute Carmen Avendaño fundazioaren presidentea, eta Avendañok ondotik pasatzen zaizkion guztiak agurtzen ditu. Giro ona da nagusi, eta d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003396
BERRIA
Euskadi
noticias
Hamar artistaren lanak bildu ditu Fermin Echauri 2 galeriak, kolorea nagusi Izenburuak iragarri du: koloreak nabari dira, baina, zuri hutsezko paretaren kontra, are gehiago. «Artista bakoitzaren pieza gutxi ditugu, baina deigarriak dira, ezta?». 50 urte ditu Fermin Echauri 2 galeriak, eta Mercedes Sagues aritzen da gal...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003397
BERRIA
Euskadi
noticias
EHUren campusetan ez ezik, BECen, Ficoban eta Iradier Arenan ere egingo dute selektibitatea Bigarren urtez jarraian, COVID-19ak baldintzatuko ditu aurtengo USE Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioaren azterketak ere. EHU Euskal Herriko Unibertsitateak jakinarazi duenez, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikasleek unibertsi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003398
BERRIA
Euskadi
noticias
Deabru Beltzak antzerki konpainiako kideek hiru esku dituzte, Oscar Castaño Garbitxu taldeko partaidearen hitzetan. «Deabru Beltzak antzerki konpainiakook beti esaten dugu esku bat danborrean izan behar dugula, bigarrena perkusioan eta hirugarrena probokazioan». Bilboko konpainiak 23 urteko ibilbidea du, eta kale ikusk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003399
BERRIA
Euskadi
noticias
Jardunaldi okerra izan da hau ere Osasunarentzat eta Alavesentzat. Biek galdu dute beste behin ere, eta beren helburuak zaildu egin zaizkie. Osasunak aukera zuen bigarren garaipena segidan eskuratu eta jaitsieratik ateratzeko, baina Gironaren mende ibili zen ia partida osoan. Ordu laurdena betetzerako, Matak aurreratu ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003400
BERRIA
Euskadi
noticias
Mikel Urrutikoetxeak eta Jokin Altunak gaur aukeratuko dituzten bina pilotak Martin Alustizak gordeko ditu igandera arte. Bere etxeko gela batean gordeko ditu. «Han ez dago berogailurik, 16-17 gradu beti. Xehetasunak zaindu behar dira: beroak edo hezetasunak pilota alda dezake, larrua horrelakoa da. Aspeko pilotak han ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003401
BERRIA
Euskadi
noticias
«Bazter eta bide okerrei» plaza eskainiko die XIII. Feministaldiak Plazandreok-ek antolatzen du Feministaldia. Hamahirugarren urtea dute aurtengoa, eta, aurreko hirurak bezala, Donostiako Tabakalera zentroarekin elkarlanean ondu dute egitaraua 2018an ere; Okerrak lelopean. Antolatzaileen esanetan, Feministaldiak beti b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003402
BERRIA
Euskadi
noticias
Sindikatuek eta Osasun Sailak elkarri bizkar emanda segitzen dute Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren eta Osakidetzako sindikatuen arteko xextrak bere horretan dirau. Atzo, sindikatuek ez zuten parte hartu sailak deitutako Mahai Sektorialaren bileran, eta beste deialdi bat egin zuten, Lan Harremanen Kontseiluan «hutset...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003403
BERRIA
Euskadi
noticias
ELA: «CCOOk eta UGTk bake soziala saldu dute gomendio batzuen truke» ELA sindikatuak kritika oso gogorra egin dio iragan astean Espainiako Elkarrizketa Sozialeko Mahaian adosturiko akordioari. CCOOri eta UGTri egotzi die bake soziala «gomendio batzuen truke» saldu dutela, eta langileen pobretzea ontzat eman dutela. Den...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003404
BERRIA
Euskadi
noticias
TXIRRINDULARITZA. Igor Merinok positibo eman du (Burgos BH). Txirrindulariari kontrola egin zioten Espainiako Txapelketa jokatu baino egun batzuk lehenago, eta hazkunde hormona antzeman zioten odolean. Burgos BHk taldetik baztertu du, auzia argitu bitarte.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003405
BERRIA
Euskadi
noticias
artzelonan 2006ko otsailaren 4an izan ziren gertakari batzuen erantzule jo zituzten bost gazte, eta espetxealdiaren ostean, haietako batek -Patricia Heras olerkariak- bere buruaz beste egin zuen. Bertsio ofiziala hankaz gora jartzen du Ciutat morta dokumentalak. Bihar Bilbon izango dira Xavier Artigas eta Xapo Ortega l...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003406
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskal internauta askok erabiltzen dituzte sare sozialak. Facebook, Tuenti eta Twitter dira sare erabilienak. Baina internauten artean komunikatzeko badaude beste bide batzuk. Sare deszentralizatuek, esate baterako, badituzte abantailak aipatutako sareen aldean. Eta bada euskarazko sare deszentralizatu bat azkenaldian ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003407
BERRIA
Euskadi
noticias
Bartzelonatik Donostiara etorri nintzen, Keparekin maitemindu bainintzen, eta, garai hartan ulertu ez arren, bikotekideak esan zidan: «Seme-alabekin euskaraz hitz egingo dut». Mehatxutzat hartu nuen, eta, madarikatuz, euskara ikasten hasi nintzen Anarekin. Eskerrak! Izan ere, momenturik egokiena zen, lehenengo seme-ala...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003408
BERRIA
Euskadi
noticias
Ustelkeria salaketek zipriztinduta eta ekonomia gaiak erdigunean jarrita egingo dituzte gaur presidentetzarako bozak Errumanian. Inkestek aurrez aurrekora mugatu dute lehia, eta profil aski desberdindun bi hautagai jo dituzte hauteskundeak irabazteko faboritotzat. Batak oratoria trebe, ausart eta berritua darabil; PSD ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003409
BERRIA
Euskadi
noticias
«Kontrakarrean ari da euskara, eta hala ibilita nekatu egiten zara» Kooperatibismoaren mugimenduaren aitzindari eta Danobat enpresaren sortzaile izan zen Etxeberria. Baina haren benetako pasioa makina-erreminta baino gehiago euskara izan da betidanik. Frankismoaren urterik gogorrenetan aitzindaria izan zen alor askotan...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003410
BERRIA
Euskadi
noticias
«Pentsiodunek gazteen arazo larri bat azaleratu dute» Jon Fernandezek 'Pentsioen geroa' azterketa sakona idatzi du, pentsiodunen mugimenduak bultzatu dituen arrazoiak eta pentsioen sistemarentzako irtenbide posibleak ardatz hartuta. Bi urte baino gehiago joan dira pentsiodunek kaleak hartu zituztela. BERRIA egunkariak ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003411
BERRIA
Euskadi
noticias
Adolf Hitler, Muammar Gaddafi eta Mario Vargas Llosa. Despistatuentzat, badaezpada, errepikatuta doa berriz ere hiru izeneko zerrenda: Hitler, Gaddafi, Vargas Llosa. Hortxe. Bitxia da zer hiru izen elkartu dituen Tobosoko museo cervantestarreko salbuespenen zerrendak. 1920an hasi zen herriko alkatea munduko txoko guzti...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003412
BERRIA
Euskadi
noticias
Akordiorik ezean, epaileek planto egingo diote EPELi binakako finaletik aurrera. Enpresek aste honetan bertan izango dute modu ofizialean federazioen erabakiaren berri Akordiorik ezean, epaileek planto egingo diote EPELi binakako finaletik Enpresek aste honetan bertan izango dute modu ofizialean federazioen Hego Euskal...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003413
BERRIA
Euskadi
noticias
Ezker abertzaleak prozesu demokratikorako egindako urratsa babestu du LABek. Barne eztabaidaren «balio nagusia» ezker abertzaleak hartu duen konpromisoa dela nabarmendu du Ezker abertzaleak prozesu demokratikorako egindako urratsa babestu du Barne eztabaidaren «balio nagusia» ezker abertzaleak hartu duen «Prozesu demok...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003414
BERRIA
Euskadi
noticias
Poloniarren erresistentziaz beste ikuspegi bat ematen du 'Oblawa' filmak Marcin Krzysztalowicz zinemagilearen Oblawa filmak Poloniak nazien inbasioari egindako erresistentziari buruzko ikuspegi berritzaile bat erakutsi du Montrealgo zinema jaialdian (Kanada), orain arteko filmetan ageri den idealizazioari ñabardurak et...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003415
BERRIA
Euskadi
noticias
Turistei etxea errentan jartzea arautzen hasiko da Jaurlaritza Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan dauden aterpe turistiko guztien %10 dira norbanakoek errentan emandako etxeak. Kopuru horrek gora eginen duela uste du Eusko Jaurlaritzak, eta, hori dela eta, jarduera hori arautzeko beharra jaso du turismoaren 2020ra arteko p...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003416
BERRIA
Euskadi
noticias
«Dinamismoa» eta «urrats berritzaileak» egitea saritu dute Berritu dute Rikardo Arregi euskarazko kazetaritza sariketa 31. aldian, eta Komunikazio saria, hain zuzen ere, Ttap astekari digital interaktiboari eman diote, «urrats berritzaileak» egiteagatik. «Dinamismoa» ere kontuan hartu du epaimahaiak, eta, horregatik, K...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003417
BERRIA
Euskadi
noticias
Radio Euskadik 30 urte beteko ditu aurten. Eta bere gaueko tertulia saioak, 25. Euskal Herriko irratigintza modernoan martxan jarri zen aurreneko tertulia politikotzat jo daiteke Ganbara . Saioko aurreneko zuzendaria Mikel Camio zena izan zen. Ondotik etorri ziren Gotzon Toral, Enrique Martin, Nico del Val eta Jose Lui...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003418
BERRIA
Euskadi
noticias
Txakurrak, etxe bila. Artxandako txakurtegia hiru hamarkadaz kudeatu duen Capegabi elkartea egoitza berri baten bila dabil. Lur saila Bilboko Udalarena da, eta bere txakurtegia jarri nahi du han. Artxandako txakurtegia hiru hamarkadaz kudeatu duen Capegabi elkartea egoitza berri baten bila dabil. Lur saila Bilboko Udal...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003419
BERRIA
Euskadi
noticias
Flamenkoak hartuko ditu Iruñeko balkoiak abuztu amaieran Lirika flamenkoa izango da Flamenco on Fire jaialdiaren gai zentrala. «Lirikan zentratu gara, letren garrantzia azpimarratzeko», adierazi du Arturo Fernandezek, jaialdiaren zuzendariak. Ondorioz, musikak ez ezik, hitzek hartuko dute garrantzi berezia aurten. Iaz ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003420
BERRIA
Euskadi
noticias
Irango Iraultza Islamikoaren 38. urtemuga ospatu zuten atzo herritarrek, eta ospakizuna AEBetako presidente Donald Trump kritikatzeko baliatu zuten gehienek; besteak beste, herritarrei ezarritako betoaren eta Irani ezarritako zigorren aurka egiteko. Martxa jendetsuaren arrakasta ikusita, Hasan Rohani presidenteak «bote...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003421
BERRIA
Euskadi
noticias
TRANSEXUALITATEA. Sexua aldatzeko operazioak ez dira doan izango Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Sexua aldatzeko operazioak ez dira doan izango Araban, Bizkaian eta Eusko Legebiltzarrak baztertu egin zuen atzo sexua aldatzeko operazioak doan izatea. Proposamena PSE-EEk egin zuen, baina atzera bota zuten EAJk, EHAK-k, EA...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003422
BERRIA
Euskadi
noticias
Abuztuaren 10ean jardunera itzuliko dira Gasteizko eta Lasarteko (Gipuzkoa) Michelineko langileak. Araban erreferentziazkoak diren enpresek albiste txarrak baino ez dituzte iragarri azken asteetan -Tubacexeko eta Aernnovako kaleratzeak, besteak beste-, baina Michelinek berri on bat eman zien atzo bere langileei. Izan e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003423
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskara maila frogatzeko azterketan, 10.000 ikasle DONOSTIA. Euskaraz, idatziz, zer-nolako maila duten frogatzeko azterketak egitera deitu zituzten atzo 10.476 ikasle, HABE Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak antolatutako azterketetan. Donostian, EHUren Ibaetako campusean egin zuten Gipuzkoako azter...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003424
BERRIA
Euskadi
noticias
Gaddafiren aldeko armadak Brega bonbardatu du hirugarren egunez jarraian Muammar Gaddafiren aldeko armadak hirugarren aldez jarraian Brega hiria bonbardatu du gaur, Libiako petrolio hobi garrantzitsueneko bat duen hiria. Albiste agentziek jakinarazi duenez, ez dago hildakorik. Oposizioaren esku dagoen hiria da, eta est...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003425
BERRIA
Euskadi
noticias
Meategiek ongarria nahi dute. PotashCorpek baztertu egin du BHP Billitonen eskaintza, eta erosle posible gehiagorekin hitz egiten ari dela esan dio Ongarrien industriak hazkunde handia espero du, elikagaien eskariari erantzuteko PotashCorpek baztertu egin du BHP Billitonen eskaintza, eta erosle posible gehiagorekin hit...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003426
BERRIA
Euskadi
noticias
Derrigorrezko zaintza baztertzeko eskatu du Bilboko Emakumeen Besteen zaintzak derrigorrez ez duela emakumeen lana izan behar nabarmendu du Bilboko Udaleko Emakumeen Batzordeak. Horregatik, derrigortasun hori baztertzeko eskatu die. Gizonei, berriz, beren pribilejioak baztertzeko eta erantzukizunak hartzeko eskatu die
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003427
BERRIA
Euskadi
noticias
Ez du ukatu Nafarroako Ospitale Guneko Traumatologia zerbitzuan krisia dagoela; aurre egiteko lanean ari direla erantsi du, eta oraingoz ez dutela konpontzea lortu. Joan den uztailean izendatu zuten Juan Jose Rubio (Iruñea, 1965) Osasunbideko zuzendari kudeatzaile. Osasun Departamentuaren krisia barrutik ezagutu du. Or...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003428
BERRIA
Euskadi
noticias
Erdizen meategia egitearen kontra, karrikara atera dira Baztanen Baztango (Nafarroa) bizimodua nola antolatu Baztanen erabakitzea. Horixe izan zen atzo ehunka lagunek Elizondoko karriketan eskatu zutena. Magnak meategi bat paratu nahi du Erdizen, eta proiektuaren kontra agertu ziren atzo karrikara atera zirenak. Erabak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003429
BERRIA
Euskadi
noticias
Baskoniak segida eman nahi dio Euroligako hasiera onari SASKIBALOIA. Azken denboraldietan TD System Baskoniak ez dio hasiera ona eman Euroligari, eta horrek kontrakarrean aritzera behartu du Dusko Ivanovicen taldea. Oraingo honetan, lehen jardunaldian garaipen handia lortu zuen Real Madrilen kontra: 76-63. Bada, horri ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003430
BERRIA
Euskadi
noticias
Sarean dauden beharrak eta gabeziak batzeko asmoz, autoikasketarako baliabidea sortu dute AEBetako Carnegie Mellon unibertsitatean: Duolingo zerbitzua. Webgune gehienetan dauden captcha kontzeptuaren asmatzaileetako bat da Luis Von Ahn irakaslea, eta orain, baita Duolingo egitasmoaren egilea ere. Asmatu duen eredu horr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003431
BERRIA
Euskadi
noticias
BAIONA. Aurten uztailaren 31, Baionako besten igandeko eguna Baionako eta Iruñeko hiriek entretenitzen duten harremanari dedikatua zaio, berriz ere. Iruñeko sanferminetan antolatua den Baionaren Egunaren gisara, Baionak ere halako eguna eskaintzen dio bere hiri senideari. Bi hirien arteko harremana aspaldikoa da, 1960e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003432
BERRIA
Euskadi
noticias
FUTBOLA. Mikel Oiartzabalen etorkizunak zeresana eman du denboraldi-aurrean, Manchester Cityk hura fitxatzeko asmoa zuela zabaldu baitzen. Realeko jokalaria, hala ere, «lasai» egon da. «Asko hitz egin da beste taldeekin izan ditudan harremanez, baina nik ez dut ezer esan inoiz. Lasai egon naiz. Nire helburua hemen gauz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003433
BERRIA
Euskadi
noticias
Herri kultura, jai herrikoiak eta zerbitzu publikoak babestera deitu dute Bilboko Konpartsek «Osasun krisiarekin batera etorri den krisi ekonomikoa betikoek ordaindu ez dezaten», herri kultura, jai herrikoiak eta zerbitzu publikoak defendatzera deitu dute Bilboko Konpartsek. Aste Nahasia bertan behera utzita, Haizea Ar...
cc-by-sa 4.0