id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
BERRIA_0003734 | BERRIA | Euskadi | noticias | Europan, geure historian izan den errefuxiatu krisi handienari aurre egiten ari gara: 2015ean, Eustaten datuen arabera, Europan milioi bat pertsonak baino gehiagok eskatu zuten asiloa; haietatik gehienak, Siria, Afganistan eta Iraketik etorriak. Oxfamen datuen arabera, ia 10.000 pertsona hil dira Mediterraneo itsasoa g... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003735 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gernikak Eurokopako bigarren partida galdu du, Hungarian (80-68) Lointek Gernikak Europan lehiatzea zein gogorra den dastatu zuen berriz atzo. Hungarian jokatu zuen, Cegleden pistan, eta 80-68 galdu zuen Eurokopako lehen faseko bigarren jardunaldiko partidan. Etxekoak nagusi izan ziren uztaipean, eta hor egon zen parti... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003736 | BERRIA | Euskadi | noticias | Wickremesinghe hautatu dute Sri Lankako presidente Ranil Wickremesinghe da Sri Lankako presidente berria, botoen gehiengoa lortu baitu gaur egindako bozketa sekretu batean. Joan den ostiralean, Gotabaya Rajapaksa presidente ohiak kargua utzi zuen , herrialdeko protestak zirela medio. Ordutik, Wickremesinghe behin-behin... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003737 | BERRIA | Euskadi | noticias | Eguberrietako doinu hipnotikoen artean ematen zaizkigu datuak, jan-edanak lotaratuak gauzkala irentsi ditzagun. Ia mila errefuxiatu bortxatu dituzte aurten Kongoko Errepublikako militarrek. Belgikako Mugarik Gabeko Medikuek salatu dute, Angolatik deportaturiko emakumeak dira biktimak.
Edonola ere, azken urteetan Kongot... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003738 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iglesiasek mahai gainera atera du Rajoyren aurkako zentsura mozioa Oposizioko alderdiek barkaezintzat jo dute Gurtel auzian PP zigortu izana. Podemos izan da gogorrena, eta eskaera bat egin dio PSOEri, Espainiako presidente Mariano Rajoyren aurkako zentsura mozioa aurkezteko. Beraz, sozialisten buru Pedro Sanchezek du ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003739 | BERRIA | Euskadi | noticias | Olioa eta kontserbak eskuratzeko kanpaina berria abiatu du Errigorak Euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan produktuak jasotzeko aukera berria jarri du Errigorak: euskara indartu eta Nafarroa hegoaldeko nekazarien produktuak zabaltzeko asmoz. Hala, oliba-olio birjina estra eta kontserba-loteak salduko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003740 | BERRIA | Euskadi | noticias | 1911. urteko martxoaren 25a. New Yorkeko Triangle Shirtwaist ehun-lantegian sutea. Barrukoek ezin egin izan zuten ihes. Nagusiek, askok dioenez zalaparta hartan norbait lapurretara sartuko zen beldurrez, ateak itxi zituzten. Bertan erre ziren langileak, gehienak emakumeak. 123 emakumezko eta 23 gizonezko. Gehienak etor... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003741 | BERRIA | Euskadi | noticias | BBKk iazko emaitzak %15,1 hobetu ditu urteko lehen hiruhilekoan BBKk 57,4 milioi euroren irabaziak izan ditu urteko lehen hiruhilekoan, iaz epe berean baino %15,1 handiagoak. Finantza merkatuak zalantza eta aldakortasun egoeran bizi dira, baina BBKk jarritako helburuak betetzea Marjina guztietan «joera bikaina» izan du... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003742 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nigerian, hemezortzi pertsona hil ziren atzo milizianoen atakeen ondorioz; Iraken, 24 pertsona beste atentatu sorta batzuetan; Kolonbian, urtean 150.000 lagunek uzten dute bizitokia gatazkarengatik... baina atzo nazioarteko albisteen fokuak Siriako Gobernuaren gainean zeuden. 2011tik 11.000 preso torturatu eta hiltzea ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003743 | BERRIA | Euskadi | noticias | Artelanak dira Cristobal Balentziaga (1895-1972, Getaria-Valentzia) moda diseinatzailearen sorkuntzak. Modaren altxorrak dira, ondo gorde eta zaindu beharreko parerik gabeko piezak. Getariako Balentziaga Museoak ondo daki artelan horiek zeinen hauskorrak diren, eta bilduma iraunkorra erabat berritu du. Orain arte ikusg... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003744 | BERRIA | Euskadi | noticias | CCOOk ere ez du sinatuko Gipuzkoako metalgintzako ituna Sindikatuen aldetik, ELAren eta UGTren sinadura besterik ez du izango Gipuzkoako metalgintzako lan hitzarmen berriak . Duela egun batzuk, LABek gogor kritikatu zuen bi sindikatu horiek Adegirekin hitzartutakoa, eta espresuki aipatu zuen ELAk Gipuzkoako patronalare... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003745 | BERRIA | Euskadi | noticias | Youtubek Bowieren bideoa kendu eta berriro jarri du MUSIKA. David Bowieren azken bideoa, The Next Day kantuarena, kendu egin zuen atzo Youtube atariak, eta gero berriro jarri, soilik adin nagusia dutenentzat. Bideoan, Bowiek profeta baten rola jokatzen du, eta iruditeria erlijiosoa da nagusi. Gary Oldman eta Marion Cot... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003746 | BERRIA | Euskadi | noticias | ETAk ez die oraindik Bruselako eta Gernikako adierazpenen eskaerari erantzun, baina horrek ez du eragotzi ezker abertzaleak alderdi berriaren oinarriak gizarteratzea. Argitasun horrekin, gainera: alderdi berriak indarkeria arbuiatuko du, eta Alderdien Legea beteko du.
Alderdia eta haren estatutuak ez dituzte oraindik a... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003747 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euriborrak negatiboan itxiko du hilabetea, estreinakoz Hego Euskal Herrian mailegu hipotekario gehienak kalkulatzeko erabiltzen den indizea gainbehera doa aspaldian, eta historian lehen aldiz otsaileko batez bestekoa tasa negatiboan itxiko du hamabi hilabeteko Euriborrak. Urtarrila inoizko maila apalenean amaitu ondore... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003748 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ez dakit zer pentsatu frantsesez entzuten dudan musika ausaz ezagututako frantsesei (solasgaia aurkitu nahian) aipatu diedanean inoiz ez baitute ezagutzen. Nire ahoskeragatik izanen ote da. Printzipioz gustu bakanekoa izatea zoriontasun iturria izan ohi da, baina horri nazio irizpidea gehitzen zaionean sentsazioa ez da... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003749 | BERRIA | Euskadi | noticias | PINTURA. Afrikako erreferentzia artistiko nagusietakotzat jo izan dute askok Malangatana Valente Ngwenya, Mozambiqueko pintorea. Atzo hil zen Portugalgo Matosinhos herrian, 74 urte zituela eta gaixotasun luze baten ondorioz. Formatu handiz eta kolore biziz gai sozial eta kulturalak jorratu zituen, eta Mozambiqueko hist... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003750 | BERRIA | Euskadi | noticias | Harridurak utzitako lekua lotsak hartu du AEBetako bozketa honetan: nola utzi diogu pailazo honi presidente izaten/jarraitzen? Eta, horrekin batera, beldur areagotua: zer ez ote du egingo beste lau urte baditu bere kaudillotasunerako, jakinik ez dela egongo hortik aurrera jokoan ea berriz hautatuko duten -ez bada legez... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003751 | BERRIA | Euskadi | noticias | ANCk 600 iragarki taula baino gehiago kontratatu ditu Erroman Autodeterminazioa eskubidea da, ez krimena. Lelo horixe irakur daiteke egunotan Erromako autobus geltoki askotan. 600 iragarki taula baino gehiago kontratatu ditu ANC Biltzar Nazional Katalanak, Kataluniako prozesu subiranistaren berri eman eta italiarrak na... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003752 | BERRIA | Euskadi | noticias | Egun berezia zen gaurkoa [atzokoa] niretzat, Kontxako sailkatze estropada zelako jokatzekoa. Traineruek ia urte guztia zuten jokoan, eta, zoritxarrez, San Pedro ez da igandean ariko. Olatuetan galdu egin dira, hain zuzen ere, ni Galiziako uretan galdu naizen bezalaxe, kostan zehar ibili bainaiz.
Egun txarra izan da san... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003753 | BERRIA | Euskadi | noticias | Puto Amoak Matematiketan taldeko baxu jotzaile Markos Gimeno Vesga zendu da MUSIKA. Ermuko (Bizkaia) Puto Amoak Matematiketan (PAM) musika taldeko baxu jotzaile Markos Gimeno Vesga ostiralean zendu zen, 44 urte zituela. Palindromogilea ere bazen Gimeno: horren erakusgarri da PAMen azken diskoan haren hitzak dituen Ezin... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003754 | BERRIA | Euskadi | noticias | Liburuxka hau Banaezinak izeneko bildumaren lehen zenbakia da. Oraingoz, hiru zenbaki argitaratu dituzte euskaraz, baina agian gehiago ere izango dira, zeren Frantziar Les inséparables bildumaren itzulpena baita, gaur-gaurkoz hamar zenbakiz osatuta dagoena.
Banaezinak Jon, Julene, Lukas, Lea, Peru eta Aminatak osatutak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003755 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ingurumen helburuen erdiak baino gutxiago bete ditu Jaurlaritzak Eusko Jaurlaritzak 2007tik 2010era arteko eperako ingurumen arloan hartutako 44 konpromisoetatik 19 bete ditu; %45 da hori. Hamasei ez ditu bete (%36), eta bost partzialki gainditu ditu (%12). Gainontzeko kasuetan, Eusko Jaurlaritzak jasotako datuek ez du... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003756 | BERRIA | Euskadi | noticias | EB «boteretsu» bat helburu, Frantziaren presidentetza aldirako Bi bide gurutzatuko zaizkio Emmanuel Macron Frantziako presidenteari datorren urtearen hasieran: EB Europako Batasuneko presidentetza, urtarrilaren 1etik ekaina amaierara arte Frantziari dagokiona, eta herrialdeko estatuburu gisa jarraitzeko hauteskunde leh... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003757 | BERRIA | Euskadi | noticias | COVID-19ari esker, libratu egingo direla uste dutelako ekin diote alabei, ilobei, lehengusinei, eta neska gazteei oro har, klitoria kentzeari. Eskolarik gabe gelditu zaizkien umeak, eurenak, etxekoak, mutilatu eta antolatutako ezkontzetara bidali dituzte. Kenyatik iritsitako irudien arabera, lanpetuta ibili dira gobern... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003758 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Gure kontzientziak eralda ditzakeen aldaketa oso sakon baten ertzeko amildegian gaude, eta uste dut aldaketa hori feminismoaren alorretik etorriko dela». Irlandan abortua legeztatzeko borrokek eraman zuten Jesse Jones artista (Dublin, 1978) sorginkeriaren iruditeria eta historia aztertzera. Elkarri lotuta bizi ditu ar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003759 | BERRIA | Euskadi | noticias | SASKIBALOIA. Jardunaldi ezin hobea izan da Espainiako Ohorezko Mailako bigarren itzuliko lehena bi euskal taldeentzat, biek irabazi egin baitzuten atzo. Gipuzkoa EHU 64-78 nagusitu zitzaion Kanaria Handiari, 22 punturen aldeaz galduz joan ostean. Bizkaia GDKO, berriz, hasi eta buka nagusitu zitzaion Cadi La Seu d'Urgel... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003760 | BERRIA | Euskadi | noticias | Salmentak %29 handitu ditu CAFek, baina eskaerek behera egin dute Iazko kontratazio onaren fruituak jaso ditu CAFek 2023ko lehen hiru hilabeteetan. Enpresaren arabera iazko urte hasieran «garrantzia handiko hainbat kontratu» sinatu zituen, eta hein batean horregatik fakturatu dituzte 2023ko urtarrilaren lehenetik martx... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003761 | BERRIA | Euskadi | noticias | MUSIKA. BOSek Arriagaren obrak emango ditu Basauriko kartzelan. Euskaldunan barik, aurten Bizkaiko hainbat herritan eskainiko ditu ganbera kontzertuak
BOSek Arriagaren obrak emango ditu Basauriko kartzelan Euskaldunan barik, aurten Bizkaiko hainbat herritan eskainiko ditu BOS Bilbao Orkestra Sinfonikoak martxoaren 14ti... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003762 | BERRIA | Euskadi | noticias | Antxon Agirre Sorondo etnografoaren lana saritu du Eusko Ikaskuntzak Ehunka ikerkea monografiko egin zituen Antxon Agirre Sorondo etnografo eta historialariak: besteak beste, errotagintza, industria aurreko hidraulika, albaitaritza eta erlijio herrikoia izan zituen ikergai. Lan hori guztia eskertu nahi izan du gaur Eus... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003763 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gipuzkoako Foru Aldundiaren Anton Abadia saria jaso zuen atzo Ahotsak.eus webguneak, Markel Olano ahaldun nagusiaren eskutik. Duela hemezortzi urte sortu zuten Ahotsak proiektua, ahozko ondarea jaso, berreskuratu eta zabaltzeko. Aho batez hartu zuen erabakia epaimahaiak. Euskararen lurralde guztietako eta euskalki guzt... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003764 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zuzendaria: Hans Petter Moland. Aktoreak: Liam Neeson, Laura Dern, Emmy Rossum, Julia Jones. Iraupena: 118 minutu. Generoa: Thriller. Komedia. Herrialdea: Erresuma Batua. Urtea: 2019.
Lasai ederrean bizi da elurra kentzeko makinaren gidaria, harik eta semea hiltzen den arte, ezustean. Bat-batean, droga trafikatzaileen ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003765 | BERRIA | Euskadi | noticias | Makurka ta poliki arrastaka bidean / bizkarrezurra oker zerbitzuko lanean / zerbitzuko lanean bururik altxatu gabe / munduan zehar doa giza aberea». Abia gintezke poetaren beste jarreraz, alabaina, Giza aberea poema kantatua Xabier Leteren biografiaren adibide adierazgarria eta edonorena izan daiteke. Hala izanik ere, ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003766 | BERRIA | Euskadi | noticias | DANTZA. Etorkizuna lantzen. Laurehundik gora ikaslek parte hartu dute aste osoan Miarritzeko nazioarteko dantza ikastaroan
Laurehundik gora ikaslek parte hartu dute aste osoan Miarritzeko Errusia, Italia, Ameriketako Estatu Batuak eta Japonia, besteak beste.
Azken egun hauetan mundu guztiko nortasunak daude bilduak Mia... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003767 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zorigaiztoko artoaren bila ekoizlearen bihitegian . MIAKETA PEYREHORADEN. Transgenikoen aurka borrokatzen diren Faucheurs Volontaires taldeko kideak Monsanto lantegia okupatzen saiatu dira
MIAKETA PEYREHORADEN. Transgenikoen aurka borrokatzen diren Faucheurs Volontaires taldeko kideak Monsanto lantegia okupatzen saiatu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003768 | BERRIA | Euskadi | noticias | Manuel Salinero Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza idazkari nagusiak dioenez, Udalen Legearen proiektuak ez du urratzen foru aldundien eskuduntzarik ezta Gernikako Estatuturik ere. Era berean, ziur dago Arabako, Bizkaiko edo Gipuzkoako foru aldundiren batek helegitea aurkeztuko duela lege horren aurka; izan ere, Bizkai... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003769 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bolsonarori azalpenak emateko eskatu dio Brasilgo hauteskunde auzitegiak BRASILIA. Brasilgo hauteskunde auzitegiak jakinarazi du Jair Bolsonaro presidente hautatuaren kanpainan irregulartasunak izan zirela. Besteak beste, auzitegiak dio Bolsonarok iturri ilegaletatik lortutako diru donazioak egin zituela, eta ez dagoel... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003770 | BERRIA | Euskadi | noticias | Alderdi Popularrak Madrilgo Genova kalean duen egoitza zaharberritzeko obren harira Auzitegi Nazionalean hasi den epaiketan, Galiziako PPkoak berriz ere agertu dira alderdi horren finantzaketa ilegalaren erdian. Gai horretaz den bezainbatean, arreta berezia jartzeko modukoak dira zenbait deklarazio, Cristobal Paez PPko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003771 | BERRIA | Euskadi | noticias | Uraren bidea osatuko dugu Arabako Labraza herri pintoreskoan (Oiongo udalerria). Behinolako ninfa iturrian hasita, ura izotz bilakatzen duen elurzuloa bertatik bertara ezagutzera abiatuko gara.
Ura izaki bizidun ororen bizitza da. Garapenerako funtsezko osagaia. Norbere beharrei erantzuteko ez ezik, kanpoko beharrak as... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003772 | BERRIA | Euskadi | noticias | Epaileak bosna urteko espetxe zigorra ezarri die Jon Iurrebaso eta Kepa Suarezi Parisko Auzitegi Korrekzionalak bosna urteko espetxe zigorra ezarri zien atzo Kepa Suarez eta Jon Iurrebasori, prokuradoreak irailaren 1ean egin zen auzian eskatutakoa baino urte bat gutxiago. Aitor Elizaran eta Igor Suberbiolari hiru urtek... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003773 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gaurko batzarrean BERRIA Taldeko Administrazio Kontseiluan proposatutako aldaketak onartu dituzte akziodunek. Hiru kide berri daude: Gurutze Izagirre, Joxean Alustiza eta Edurne Alegria. Kontseilua utzi dutenak Kristina Berasain eta Txema Gisasola izan dira.
Berasainek udazkenean utzi egin zuen BERRIA, eta Administrazi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003774 | BERRIA | Euskadi | noticias | ATLETISMOA. Usain Boltek 100 metroetako bere munduko marka (9,58 segundo) hobetu daitekeela uste du:«100 metroak 9,5 segundotan egin daitezke; norbaitek lortuko du. 9,4 segundotan egin daitezkeela ere esan nuen; hortik aurrera, baina, ezinezkoa izango da hobetzea». Aurten 200 metroetan lehiatu da, eta munduko txapelket... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003775 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Liburu poliziakoetan, oso konplikatua izaten da liburuaz hitz egitea; esaten dituzunak spoiler -ak izaten dira, barruko trama argitzen hasten zara, nahi gabe». Alberto Ladron Aranaren (Iruñea, 1967) liburu berriaz hitz egiten hasi aurretik egin du ohartarazpena Xabier Mendiguren Elkarreko editoreak. Ladron Aranak ohik... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003776 | BERRIA | Euskadi | noticias | MUSIKA. The Fuzztones, rock-and-rolla, hezurrak eta zima luzeak The Fuzztones, rock-and-rolla, hezurrak eta zima luzeak Fuzztones talde mitikoaren garage rocka izango dugu entzungaiezohiko egun batean. Tabernazuloko talde horietako bat da Fuzztones, garagardoa, kea eta izerdia gogorarazten duena. Horrela hasi zuten ibi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003777 | BERRIA | Euskadi | noticias | 'Aritu eta aritu' leloarekin hasi du kultur arloak konponbidearen alde milaka bilakatzeko ekimena. Durangoko Plateruenea kafe antzokia bete egin zen kultur arloko lagunek osatutako ekitaldirako
'Aritu eta aritu' leloarekin hasi du kultur arloak konponbidearen alde Durangoko Plateruenea kafe antzokia bete egin zen kultu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003778 | BERRIA | Euskadi | noticias | TOKIO. Hilabete honetan hasiko dira Fukushimako zentral nuklearraren 4. erreaktoreko putzutik erregai barra gastatuak ateratzen, Tokyo Electric Power konpainiak jakinarazi duenez. Erregai barrak ateratzea, berez, tsunami batek hondatutako zentral nuklearraren desegitearen hasieratzat hartzen da. Hotzeko geldialdia jada... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003779 | BERRIA | Euskadi | noticias | Indiako espaziontzi bat Ilargiko hego polora iritsi da Ilargiko hego poloan dago Indiako Chandrayaan-3 espaziontzia oraintxe. Euskal Herriko 14:34ean ilargiratu da. Ilargiko hego polora ailegatu den lehen espaziontzia da, eta satelite hartan lurreratu den laugarren herrialdea, AEB Ameriketako Estatu Batuen, Txinaren et... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003780 | BERRIA | Euskadi | noticias | Batzar Nagusiek Irungo Ogasunaren ikerketa batzordetik alboratu dute LAB Batzar Nagusiek Irungo Ogasunaren ikerketa batzordetik alboratu dute Rafaela Romero Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidenteak LABi jakinarazi dio Irungo Ogasuneko irregulartasunak ikertzeko batzordean ezingo duela egon, ezta batzordeko agiriak ko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003781 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Harakinak utzitako lokala izan nuen lehenengo bulegoa»
Museo txiki bat da Pako Iriondoren etxea (Elgoibar, 1926). Euskal mendizaletasunaren azken mende erdiko ibilbidea biltzen dute hormatan zintzilik dauden koadro, apaingarri eta sariek, baita apaletan pilatutako liburu, idatzi eta argazki bildumek ere. Horien guztie... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003782 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Olinpiar Jokoetako finalean zorte handia izan nuen»
Tokion, eskalada estreinakoz izan zen olinpiar kirol. Ginesek lortu zuen urrezko domina gizonezkoetan. Nahiz eta parte hartzaile guztien artean gazteena zen, ez zen kikildu Adam Ondra eta Tomoa Narasakiren pareko goi mailako eskalatzaileen aurrean.
Ez da erraza Alber... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003783 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lezon gizon bat atxilotu dute, auto baten barruan bikotekide ohia jotzea egotzita
LEZO. Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu zuen astelehenean Lezon (Gipuzkoan) auto baten barruan bikotekide ohia jotzea egotzita. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, emakume baten autora sartu zen haren bikotekide ohia, eta kontrako norab... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003784 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nikolic min hartuta doa gaur Granollersen aurka jokatzera. Txapeldunen Ligako porrota ahaztu nahi du Portlandek; Arratek ere gaur dauka partida Logroñon
Nikolic min hartuta doa gaur Granollersen aurka jokatzera Txapeldunen Ligako porrota ahaztu nahi du Portlandek; Arratek ere gaur Astebukaera honetan jokatuko dira Asob... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003785 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aurpegia estalita ertzaina. Udaltzaina bisaia agerian atzean, jende multzo oihularia filmatzen. Bangladeshetik etorritako familia bat eta Marokotik abiatutako bi beren etxeetatik ateratzeko lanak Bilbon. Europako hauteskunde lehia betean, immigrazioaren eztabaida zokoratuta daukan kanpainan. Kaleratutakoek salatua dute... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003786 | BERRIA | Euskadi | noticias | Eusko Legebiltzarrak %90eko babesarekin Hezkuntza Ituna onetsi du berriki. Eta, printzipioz, akordioak politikarien soldatak igotzerik ez dakarrenez, batzuk jokoz kanpo gelditu gara. Nik behintzat ez dut horrenbesteko adostasunik ezta neure buruarekin ere lortzen.
Akordioa behar genuen eta akordioa erdietsi dute, baina... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003787 | BERRIA | Euskadi | noticias | SASKIBALOIA. Ezusterik ezean, Fotis Katsikaris entrenatzaile greziarrak ordezkatuko du Velimir Perasovic Baskonian. Katsikaris Josean Kerejeta Baskoniako presidentearekin bildu zen atzo. Katsikarisek UCAM Murtzia entrenatu du sasoi honetan, eta Greziako hautatzaile ere bada. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003788 | BERRIA | Euskadi | noticias | Indarrak batzeko elkartuta hasi zuten bidea, «zalantzak eta beldurrak» aldean zituztela. Bakarrik azkarrago, elkarrekin urrutiago , dio haien leloak. Hirugarren denboraldiaren amaierari begira daude Goierri Gorri futbol klubeko jokalariak, baina ezohiko ekitaldi bat izango dute asteburuaren atarian. Bihar arratsaldean,... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003789 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hegoaldeko ZIUetan 105 eri daude: kopururik makurrena ekainetik Birusaren transmisioari dagozkion datuak oso apurka apaltzen ari dira, baina koronabirusaren eragina gordin nabaritzen ari dira oraindik ospitaleetan. Hego Euskal Herrian, 420 lagun daude ospitalean, eta herenegun 41 pertsona sartu zituzten erietxera birus... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003790 | BERRIA | Euskadi | noticias | Eroskik erreserbetara bideratuko ditu iazko irabazi guztiak Iazko kudeaketa eta kontuak onartzeaz gain, krisiari aurre egiteko kooperatibako kontseilu errektoreak proposatutako ezohiko neurriei ere baiezkoa eman zien Eroskiko bazkideek atzo, Elorrion egin zuten urteko batzar orokorrean. Hala, duten kapitalagatik intere... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003791 | BERRIA | Euskadi | noticias | PHNOM PENH. Khmer Gorrien buruzagi Kieu Samphan eta Nuon Chearen kontrako epaiketaren azken auzi saioa atzo hasi zen Kanbodiako Nazioarteko Auzitegi Berezian. 1975etik 1979ra 1,7 milioi kanbodiar hil zituzten khmer gorriek, eta genozidioa, gizateriaren aurkako eta gerra krimenak, hilketak, torturak eta cham etniaren, v... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003792 | BERRIA | Euskadi | noticias | BELAR HOCKEYA. Reala esku hutsik itzuli zen herenegun Madrildik, Espainiako Ohorezko Mailako finaleko hirugarren eta azken partidan 2-1 galdu ondoren. Arauzko denbora banako berdinketarekin amaitu zen, baina luzapenean Club de Campok urrezko gola sartu zuen, eta garaipena lortu. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003793 | BERRIA | Euskadi | noticias | Urtarrilaren hasieran herri eta hiriburuetako zuzendaritzak hautatu ostean, Espainiako Estatuko erkidegoetakoak aukeratuko ditu orain Podemosek. Euskal Herrian, EAEkoa eta Nafarroakoa. Bukatu da hautagaitzak aurkezteko epea, eta otsailaren 14an jakingo da zein diren irabazleak. EAEn bi hautagaitza daude, Nafarroan hiru... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003794 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bi emakumeren aurkako sexu erasoak salatu ditu Durangoko Udalak Durangoko Udaleko Berdintasun Batzordeak eman du erasoen berri, eta horien "eta emakumeen aurkako edozein indarkeriaren" aurrean arbuioa adierazi du. Halaber, biktimei babesa adierazi die, udalaren "baliabide guztiak" eskaintzearekin batera. Udalak dei egi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003795 | BERRIA | Euskadi | noticias | Urkulluk ez du «hipotesirik» egin nahi gobernu berriaren osaketaz Eusko Jaurlaritzaren hurrengo legegintzaldirako koalizio gobernua negoziatzen jarraitzen dute EAJk eta PSE-EEk. Iñigo Urkullu jarduneko lehendakari eta EAJren lehendakarigaiak espero du bi alderdiek aste honetan bertan ixtea akordioa. Atzo galdetu zioten... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003796 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gizakion fitxa genetiko-existentzialean omen dago gaztetan piromano sutsu izatea, ilea zuritzen eta itzaltzen hasitakoan suhiltzaile bihurtzea; hemezortzi urterekin barrikadei su ematen ibiltzea, helduaroan etxe itsatsi horietako batean beheko sua gozatzea; gaztetan Eraso deitura harro erakustea, helduaroan Segurola ab... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003797 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aberri Egunean ikurrinak eskegitzera deitu du Ortuzarrek Andoni Ortuzar EAJko Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak dei egin die herritarrei datorren igandean Aberri Egunez ikurrina zintzilikatu dezaten balkoitik, eguna ospatzeko baina baita «koronabirusaren ondorioz hildakoak gogoratzeko eta pandemiaren kontrako borrok... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003798 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bukatu da. Ez du gehiagorako eman PSE-EEren Jaurlaritzak. Eta gaizki hasitakoak ez du bukaera onik izan. Espainiako Auzitegi Konstituzionalak eten egin du funtzionarioei Lopezen gobernua ordaintzekoa zen Gabonetako lansaria. Kapitaina dagoen ontzian marinelak ezer gutxi egin dezakeela ohartarazi du Espainiak, berriro e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003799 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Euskal Herriaren ahotsa» entzun dezala exijitu diote Parisi Baionatik «2013ko apirilaren 27 honetan bildu diren eragile guztiek [Frantziako] gobernuari eta Errepublikaren parlamentariei Euskal Herriaren ahotsa entzutea galdegiten diete». Horra Euskal Lurralde Elkargoaren aldeko koordinazioak antolatu mintegian bilduri... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003800 | BERRIA | Euskadi | noticias | Fedea eta ekonomia elkarrekiko uste baino gertuago egon daitezke. Batez ere, urte hasieran. Datozen hilabeteetan zelako eguraldia egingo duen jakiteko tenporei begira egoten direnek besteko sinesmenez aztertzen dituzte inbertitzaile askok urteko lehen egunetako burtsetako gorabeherak. Urtarrileko barometroa deitzen dio... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003801 | BERRIA | Euskadi | noticias | Joan den asteko zutabean, Bretainia aldean ibili dela jakinarazi zigun Miren Agur Meabek. Han topatutako idazleen eta pertsonaien aztarrenak hizpidera ekarri ostean, galdera batekin amaitu zuen bere kronika: «Eta zuek, izan duzue antzekorik orpo jarraika?». Ezin ukatuko dut galdera horrek asaldura eta egonezina eragin ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003802 | BERRIA | Euskadi | noticias | Badabil aulki mugikorra eta badabiltza arraunlariak Euskal Herrian arraunaren olinpiar modalitatean. Baina ikusezinak dira: ez dute oihartzunik. Arraunean, gaur egun, tostakoak du indarra, eta, batez ere, traineruak.
Lehen, ohikoa zen senior mailako hainbat euskal arraunlari punta-puntan ibiltzea; orain, ez. «Orduan, E... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003803 | BERRIA | Euskadi | noticias | MAPUTO. IOM Migrazioen Nazioarteko Erakundearen arabera, Mozambikeko Cabo Delgado probintzian indarkeria areagotu izanak azken hiru asteetan 13.000 lagunek Pemba hiriburura ihes egitea eragin dute, tartean 5.900 haur inguruk. Jakinarazi zutenez, denbora tarte horretan 274 ontzi iritsi dira. Erakundeak kaltetuei laguntz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003804 | BERRIA | Euskadi | noticias | Alonso: «Atzo baino indar handiagoa du gaur alderdi popularrak»
Araba: Alfonso Alonso, Javier de Andres, Laura Garrido, Carmelo Barrio, Maria Carmen Lopez de Okariz.
«Pozik nago emaitzekin, eutsi diogulako geure lekuari egun zail batean». Hitz horiekin abiatu zuen hitzaldia Alfonso Alonso popularren lehendakarigaiak, G... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003805 | BERRIA | Euskadi | noticias | Erriberrin desagertu den adineko baten bila ari dira ERRIBERRI. Nafarroako larrialdi taldeak 76 urteko gizon baten bila ari dira Erriberri inguruan, senideek ez baitute izan haren berririk asteburu osoan. Nafarroako Gobernuak jakinarazi du larunbatean jarri zuela salaketa sendiak, bezperatik haren berririk ez eta. Best... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003806 | BERRIA | Euskadi | noticias | SASKIBALOIA. Bilbo Basketek pibot bat fitxatu behar du taldea osatzeko. Izan ere, Jordan Williams estatubatuarrak eta Bilboko taldeak euren arteko kontratua eten zuten herenegun, jokalaria ez baita taldera eta hirira egokitu. Bilbon zalantzak zituzten jokalariarekin, eta horregatik zuten aukera irailaren 30a baino lehe... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003807 | BERRIA | Euskadi | noticias | BRUSELA. Euroguneko Finantza ministroen bileran arazoak dituzten bankuak likidatu ahal izateko mekanismo berezi bat sortzeko pauso txiki bat eman zuten atzo Bruselan. Eferen arabera, akordiorako oinarriak jarri badira ere, ez dute akordiorik ixtea lortu, eta datozen egunetan biltzen segituko dute. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003808 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gasteizko espazio publikoak «okupatzeko» eskubidea aldarrikatu dute Gasteizko espazio publikoak «okupatzeko» eskubidea aldarrikatu dute hiriko 60 elkartek baino gehiagok, eta agiri bat sinatu dute udalak leku horiek erabiltzeko ezartzen dituen «debekuak» salatzeko; zehazki, larunbatean egitekoa zen Okupatu Gasteiz Egun... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003809 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gernikakoa da oihartzunik handiena izan zuen aire erasoa, baina 36ko gerra garaiko 600 bonbardaketa gune baino gehiago ageri dira Joseba Agirreazkuenaga eta Mikel Urkijo EHUko historia katedradunek aurkeztu berri duten Memoriaren ibilbideak txostenean. Beste asko oraindik lokalizatzeke daudela nabarmendu dute. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003810 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gaizki ibiltzen zen oinetako katxoekin. Haiexek gozatzeko asmoz aulkian eseri zelarik, olana urratu eta hankaz gora erori zen Oliveira Salazar portuges diktadorea. Beste bertsio batek dio kadirara ezin iritsita izan zela. Nolanahi ere, buruko kolpeak ez zirudien larria. 1968ko agorril hasiera zen. Handik aste batzuetar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003811 | BERRIA | Euskadi | noticias | Israelgo soldaduek adingabe palestinar bat hil dute tiroz RAMALA. Israelgo soldaduek 15 urteko palestinar bat hil zuten atzo, buruan tiro eginda. Zisjordaniako Nabulus hiriko muino batean zegoen adingabea, hainbat lagunekin, harik eta kolonoak agertu eta muinoa sakratua zela aldarrikatu zuten arte. Orduan, palestinarre... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003812 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zenbat aldiz entzuten dugun, euskaraz ondo dakien jendearen ahotan ere, «erdaraz esaten den bezala» makulua, ondoren euskaraz nola esaten den ez dakiten, edo euskaraz arrotz zaien, esaldi baten erdarazko aldaera emateko, harekin adierazi nahi dutena hobeto ulertaraziko dutelakoan edo. Zenbat aldiz erabiltzen dugun geuk... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003813 | BERRIA | Euskadi | noticias | MENDIA. Pirinioak, hormatik hormara. Mediterraneoa eta Kantauri itsasoa oinez eta mendikateko hormarik ezagunenetako 25 eskalatuta lotu dituzte Isaac Ferrer, Lluc Valldosera eta Jordi Vila gazteek; Banyulsen hasi eta Hendaian bukatu dute 92 eguneko zeharkaldia.
Mediterraneoa eta Kantauri itsasoa oinez eta mendikateko h... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003814 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zeledon, sanferminen orpotik? Gasteizko jaiak uztailera aurreratzeko ostalariek egindako proposamenak eztabaida piztu du
Gasteizko jaiak uztailera aurreratzeko ostalariek egindako proposamenak Ohitura da Zeledonen jaitsiera abuztuaren 4an egitea. Baina baliteke hemendik aurrera hori horrela ez izatea. Izan ere, Gasteiz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003815 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskaltzaindiak babesa eman dio Korrikaren hogeigarren ekitaldiari BILBO. Mertxe Mugika AEK-ko zuzendaria eta Asier Amondo Korrikako koordinatzailea Euskaltzaindiaren egoitzan izan ziren atzo, Bilbon. Xabier Kintana eta Erramun Osa akademiako kideekin elkartu ziren, eta Euskaltzaindiaren izenean babesa eman zioten 20. ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003816 | BERRIA | Euskadi | noticias | ESKUBALOIA. Bidasoak Valladoliden aurka jokatuko du gaur, Artalekun, Asobal ligan (20:00, La Liga Plus). Irundarrak oso ondo hasi dira: berdindu egin zuten Bartzelonarekin, eta nagusitasunez irabazi zioten Torrelavegari. Baina Valladolid hobeto hasi da: irabazi egin ditu bi partidak, Huescaren eta Sinfinen kontra. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003817 | BERRIA | Euskadi | noticias | Palestinarentzat 1967ko mugak onartu zituela ukatu egin du Netanyahuk JERUSALEM. Benjamin Netanyahuren bulegoak ukatu egin du Israelgo lehen ministroak Mahmud Abbas PANeko presidenteari onartu ziola Palestinak 1967ko mugen barruan estatu bat sortzea. Maan agentziak zabaldu zuen Abbasek herenegun hala adierazi zuela eta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003818 | BERRIA | Euskadi | noticias | Askotan eskatu didate Nafarroan euskararen egoera irudikatzeko botilaren adibidea baliatzea. Alegia: «Nola ikusten duzu botila? Erdi beteta? Erdi hutsik?». Egia esan behar badut, oso adibide xinplea iruditzen zait. Izan ere, botilak era askotakoak izan daitezke eta botilak erabiltzeko ohiturak ere bai. Lehen kristalezk... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003819 | BERRIA | Euskadi | noticias | Precision Casting Bilbao (PCB) enpresak 136 langile kaleratzeko asmoa du. ITP Aero taldearen barruan dagoen enpresa horrek erregulazio espedientearen berri eman die gaur sindikatuei, eta Sestaoko eta Barakaldoko (Bizkaika) plantetako langileen %27ri eragingo die neurriak -410 dira guztira-. Berez, 133 lan postuko esped... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003820 | BERRIA | Euskadi | noticias | Trikitiaren txapelketa aro beroena, finalez final, bilduma bakarrean Gogoan izango dituzte 1970etik 1991ra bitartean egindako Euskal Herriko Trikiti Txapelketa Nagusiak giro hura ezagutu zutenek. Guztira, hamahiru egin ziren tarte horretan, eta 150 trikitilarik hartu zuten parte haietan. 1970 eta 1977 bitarteko sei fin... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003821 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gipuzkoako Aldundiaren arabera, hondakinen datuak «oso onak» dira Gipuzkoan, azken urteetako joerari eutsi zioten hondakinen inguruko datuek 2019an, eta zertxobait egin zuten hobera. Birziklatze tasa %54,35ekoa izan zen, eta, duela bost urteko datuekin alderatuz gero, %12,09 handitu da.
Atzo eman zituen datuak Gipuzkoa... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003822 | BERRIA | Euskadi | noticias | BASAURI. Ertzaintzak 18 urteko mutil bat atxilotu zuen igande goizaldean Basaurin (Bizkaia), bikote bati lapurreta egin eta emakumeari sexu erasoa egitea egotzita. Baionan, berriz, gizon bat atxilotu zuten igandean, Okzitaniako Tolosatik Hendaiara (Lapurdi) zihoan trenean neska gazte baten aurrean masturbatzea leporatu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003823 | BERRIA | Euskadi | noticias | Beste hiru lagun inputatu dituzte Arabako ustezko ustelkeria kasuan. Inputatu berrien artean Gurutz Larrañaga dago, Ibarretxeren gobernuko Kultura sailburuordea izandakoa
Beste hiru lagun inputatu dituzte Arabako ustezko ustelkeria kasuan Inputatu berrien artean Gurutz Larrañaga dago, Ibarretxeren gobernuko Bi hilabete... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003824 | BERRIA | Euskadi | noticias | ARTEA. Joan den martxoan zendu zen Juan Carlos Egillor marrazkilaria, eta hura omentzeko ekitaldia prestatu dute haren lagun eta senideek hilaren 25erako. Bilboko Alondegian bilduko dira, eta Javier Gurrutxagak gidatuko du ekitaldia. Besteak beste, Bernardo Atxagak eta Borja Kobeagak parte hartuko dute. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003825 | BERRIA | Euskadi | noticias | KOMUNIKAZIOA. ETB2ko saio izarraren finala gaur. 'El conquistador del fin del mundo'-k sei urteotako datu onenak lortu ditu aurten: %24,5eko ikusle kuota
'El conquistador del fin del mundo'-k sei urteotako datu onenak lortu Aurreko denboraldian gorakada handia izan zuen ikusle datuetan ETB2ko El conquistador del fin de... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003826 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gunea sortu dute Gipuzkoan, andreen partaidetza eremua «Gipuzkoako mugimendu feministaren aldarrikapen historikoa» gauzatu dute asteon aldundiak eta emakume elkarteek: astelehenean aurkeztu, asteartean onartu, eta atzo sortu zuten Gunea, emakumeen parte hartze soziopolitikorako espazioa. Berdintasunerako lehen foru kon... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003827 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gizonezko bat espetxeratu dute Iruñean emakumezko bati sexu erasoa egitea egotzita
Astelehenean atxilotu zuen Iruñeko Udaltzaingoak ustez erasoa egin zuen 37 urteko gizonezkoa. Epailearen aurretik igaro ostean, honek kartzelara bidali du sexu eraso bat egitea leporatuta.
Ikerketa iturrien arabera, igandean jazo zen era... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003828 | BERRIA | Euskadi | noticias | Guardia zibil eta polizia kopurua gutxitzeko eskatuko du EAJk Madrilen ETAk jardun armatua bertan behera utzi ondotik, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan dauden Espainiako polizia kopurua gutxitu beharko litzatekeela uste du EAJk, eta legez besteko proposamen bat aurkeztu du Espainiako Kongresuan hori eskatzeko. EAJren pro... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003829 | BERRIA | Euskadi | noticias | Baionako hil-kaperan Euskaltzaindiaren domina bat ezarri zioten Jean Haritxelarren gorpuari Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Xarles Bidegain euskaltzainburuordeak atzo eguerdian, beste hainbat euskaltzain ere han zirela. «Ekintza barnekoa izan da», azaldu zuen Urrutiak. «Buruordeak eta biok gorpuaren gainean jarri ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003830 | BERRIA | Euskadi | noticias | 24 urteko gazte bat preso sartu dute sexu eraso bat egitea leporatuta Ertzaintzak 24 urteko gizonezko bat atxilotu du emakume gazte bati sexualki eraso egitea leporatuta, eta Bergarako Guardiako epaitegiko epaileak presondegian sartzea erabaki du, Ertzaintzak berak ohar batean jakinarazi duenez. Gipuzkoako presondegi b... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003831 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bost urte ur kutsatua kontsumitzen. Karrantzako Udalaren eta Jaurlaritzako Osasun Sailaren aurkako salaketa jarri du Karrantza Zabala taldeak, ura bakterioez eta elementu kimikoez kutsatuta zegoela ez jakinarazteagatik. Kontsumoak herritarren osasunean izan dezakeen ondorioengatik kezkatuta daude.
Karrantzako Udalaren ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003832 | BERRIA | Euskadi | noticias | Julen Madariaga: "Lasai geratu naiz liburua idatzita" Euskal Herriko historiaren garai garrantzitsu baten "lekuko" izan dela-eta bere testigantza publiko egin nahian idatzi du liburuak Madariagak (Bilbo, 1932). "Idatzi beharra nengoen liburu hau. Eta idatzi behar nuen hil baino lehen". "Lasai geratu naiz", aitortu du -... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0003833 | BERRIA | Euskadi | noticias | Herenegun Lekeition atxilotutako lau lagunak askatu dituzte. Kargu guztiak ukatu dituzte, baina hamabostean behin sinatzera joan beharko dute epaitegira
Herenegun Lekeition atxilotutako lau lagunak askatu dituzte Kargu guztiak ukatu dituzte, baina hamabostean behin sinatzera joan Aske gelditu dira asteazken goizaldean ... | cc-by-sa 4.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.