id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0003834
BERRIA
Euskadi
noticias
Realak irabazi du Mendizorrotzan jokatutako derbia Jon Pachecok Lehen Mailan sartutako lehen golak hiru puntu balio izan ditu. Elizondoko atzelariak sekulako abagunea izan du 53. minutuan, baina Siveraren geldiketa bikain batek ekidin du gola. Bost minutu geroago heldu zaio saria. Bi jokaldiak kornerretan sortu dira, b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003835
BERRIA
Euskadi
noticias
IKUS-ENTZUNEZKOAK. FIPA JAIALDIA. Isiltasuna urratzeko pausua. 'Mari Carmen España-The End of Silence' Suediako erreportajeak kanpoko ikuspuntu inuzentea erabiltzen du mihiak askarazteko Fiparen lehen egunak Frankismoaz eta 36ko gerlaz mintzo diren hiru film ekarri ditu 'Mari Carmen España-The End of Silence' Suediako ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003836
BERRIA
Euskadi
noticias
NASSAU. Asteon igaro da Bahamatik Dorian urakana, herrialdean inoiz erregistraturiko indartsuena. Hubert Minnis lehen ministroak atzo jakinarazi zuenez, gutxienez 30 lagun hil dira urakanaren ondorioz.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003837
BERRIA
Euskadi
noticias
Liverpool-Bayern eta United-PSG Txapeldunen Ligako final-zortzirenetan FUTBOLA. Atzo zozkatu zituzten Txapeldunen Ligako final-zortzirenak. Bi kanporaketa nabarmentzen dira: Liverpool-Bayern Munich eta Manchester United-PSG. Schalke 04-Manchester City, Atletico Madril-Juventus, Tottenham-Borussia Dortmund, Olympique Ly...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003838
BERRIA
Euskadi
noticias
Azken asteetan, Txinako instituzioek zabaldu egin dituzte likidezia arazoak dituzten sustatzaileei laguntzeko politikak eta etxeen sektore ahuldua indartzekoak, baina, hala ere, krisia gero eta larriagoa da. Orain, hori da Txinako Gobernuaren kezkarik handienetako bat, baliteke-eta ondorio larriak ekartzea: ez bakarrik...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003839
BERRIA
Euskadi
noticias
Alor ugaritako 70 lagunek bat egin dute Donostiako metroaren aurkako manifestuarekin Gizarteko arlo ezberdinetan -kultura, kazetaritza, unibertsitatea...- diharduten 70 lagunek Donostiako metroaren proiektua geldiarazteko eskatzen duen manifestua izenpetu dute. Donostiako udaletxearen atarian egindako agerraldian aurke...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003840
BERRIA
Euskadi
noticias
Espazioak diseinatzen ditu Axpek, baina dio espazioak ere diseinatzen duela gizakia, «norabide bikoitzeko errepidea» baita. Horregatik emanen du hitzaldia gaur Laban: 'Espazioa hezkuntzaren zerbitzura'. Aitor Axpek (Aretxabaleta, Gipuzkoa, 1975) erakutsiko du zeinen garrantzitsua den espazioaren antolaketa jendearendak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003841
BERRIA
Euskadi
noticias
Bozka «historikoa» dela azpimarratu dute euskararen aldeko eragileek Euskararen aldeko eragileek aho batez erran dute Frantziako Asanbleak hizkuntza gutxituen babeserako legea onartu izana «historikoa» dela. Antton Kurutxarri Euskararen Erakunde Publikoko presidenteak erran du «egun historikoa» izan zela atzokoa. «Hist...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003842
BERRIA
Euskadi
noticias
MUSIKA. Art Neville (New Orleans, AEB, 1937) musikaria atzo zendu zen, 81 urte zituela. The Hawkettsekin aritu ondotik, The Meters eta The Neville Brothers taldeen sortzaile eta kide izan zen gero, eta New Orleanseko soul eta R&B musikaren ikur bihurtu zen 1960ko eta 1970eko hamarkadetan. Yellow Moon (1989) izan zen Th...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003843
BERRIA
Euskadi
noticias
Bolivian Sucre hiriburu duen eskualdeko gobernadorea aukeratuko dute gaur . Savina Cuellar indigena da oposizioaren hautagaia, eta MASek bazterketa ezkutatzeko baliatzea salatu du Bolivian Sucre hiriburu duen eskualdeko gobernadorea aukeratuko dute Savina Cuellar indigena da oposizioaren hautagaia, eta MASek bazterketa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003844
BERRIA
Euskadi
noticias
Tabakoa beste hogei zentimo garestituko da Iparraldean Irunera, Donostiara edo Nafarroako bentetara jotzeko beste arrazoi bat dute orain Ipar Euskal Herriko erretzaileek: urtarrilaren 13an beste 20 zentimo pagatu beharko dute zigarreta pakete bakoitzeko. Aurreztearren tabako soltea erretzen dutenentzat are okerrago iza...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003845
BERRIA
Euskadi
noticias
Joxe Manuel Odriozolak, Altzoko irakasle eta idazleak, azkenaldi honetan hain sonatu egin zaigun kontakizunari buruzko liburua idatzi zuela jakin nuen eta, jakina, orain artean ezagutzen nizkion liburuak soziolinguistika, hizkuntzalaritza eta inguru horretakoak zirenez, harrituta geratu nintzen, beharbada arrazoirik ga...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003846
BERRIA
Euskadi
noticias
DONOSTIA. Donostiako Udalak gaur onartuko du Garbera merkataritza gunea handitzeko egitasmoa jendaurreko erakusketan jartzea. Gobernu taldeak onartuko duen egitasmoaren arabera, gune berriak 54.000 metro koadro izango ditu guztira. 1997an, eraiki zenean, 36.000 metro koadro zituen. Eroski eta Unibail-Rodamco enpresek o...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003847
BERRIA
Euskadi
noticias
Angeluko lantegian dagoen ultra-iraztegiak 5.000 metro kubo ur ekoizten ditu egunero; 1,2 milioi euroko inbertsioa izan da. Lantegi osoak 55.000 metro kubo ur ekoizten ditu egunero. Garestia izan arren etorkizuneko teknika dela dio Smunek.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003848
BERRIA
Euskadi
noticias
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Donostian, hiru emakume jotzea leporatuta Ertzaintzak 28 urteko gizon bat atxilotu du Donostian, hiru emakume jo dituelakoan. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, igandean gertatu zen erasoa, 07:00 aldera. Gizonezkoa ihes egiten saiatu zen, baina ertzainak atzetik ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003849
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: Alex de la Iglesia. Aktoreak: Mario Casas, Secun de la Rosa, Terele Pavez, Carmen Machi. Herrialdea: Espainia. Urtea: 2017. Iraupena: 102 minutu. Generoa: Thrillerra. Komedia kostunbrista eta intriga uztartu ditu Alex de la Iglesiak bere azken pelikulan. Goizeko bederatziak dira, eta Madrilgo erdiguneko tab...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003850
BERRIA
Euskadi
noticias
B esteak beste , Bake Bideko eta Giza Eskubideen Ligaren ekimenez egingo dute konferentzia, 09:00etatik aurrera . Asanbleatik zuzeneko kontakizuna egingo dute Maddi Ane Txoperena Iribarrenek eta Patxi Berhouetek . Hainbat parlamentarik babestu dute ekimena; Alaux eta Capdeviellez gain, Francois de Rugy, Cecile Duflot, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003851
BERRIA
Euskadi
noticias
Bruselak Espainiari gogorarazi dio "derrigorrezkoa" dela beste estatuetako zigorrak aitortzea EAJko europarlamentari Izaskun Bilbaori erantzunez gogorarazi du hori Vera Jourova komisarioak. Izan ere, EAJk Europako Batzordera jo zuen, zigorrak batzearen derrigorrezkotasuna "desaktibatzeko" asmoz PPk Espainiako Senatuan ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003852
BERRIA
Euskadi
noticias
UPN eta PP ez beste talde politiko guztien babesa jaso du heldu den larunbatean Iruñean eginen duten manifestazioak. Hainbat sindikatuk, eragile sozialek eta hogei bat udalek ere bat egin dute deialdiarekin. Askatasun guztien alde, faxismoaren kontra! lelopean eginen dute protesta, 17:30etik aurrera, Udaletxe plazatik ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003853
BERRIA
Euskadi
noticias
Dio Duran i Lleidak seinale txarra dela alderdiak begira egotea ea zer esango duten Kataluniako Asanblea Nazionalak (ANC) eta Omniun Culturalek gaur Bartzelonako Katalunia Plazan. Ez da ona parlamentuko alderdiak begira egotea ea zer adosten duten oso errespetagarriak diren -dio- baina demokrazia parlamentario batean o...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003854
BERRIA
Euskadi
noticias
«Aspaldian ez nituen bost partida jarraian hasieratik jokatzen». Pozik dago aurrelari donostiarra, taldea zein bera martxa hartzen ari direla uste baitu. Bolada onari eutsi nahi dio orain, kosta ahala kosta. IÑIGO DIAZ ZERIO . Realeko jokalaria «Aspaldian ez nituen bost partida jarraian hasieratik jokatzen» Pozik dago ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003855
BERRIA
Euskadi
noticias
Galdakaoko (Bizkaia) Maxam lehergai fabrikako langileek hirugarren greba eguna egin zuten atzo. Enpresak iragarri dituen 67 kaleratzeak eragotzi nahi dituzte. Lehen bi egunetan ez bezala, liskarrak egon ziren goizeko piketean. Goizaldean, manifestazioa egin zuten enpresako ataritik udaletxeraino, eta, langileen arabera...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003856
BERRIA
Euskadi
noticias
Astebetean %31 handitu da COVID-19ak jota ospitalean dauden pazienteen kopurua Koronabirusaren azken datuek ez dute esperantzarako tarte handirik uzten: 1.040 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian, kopururik txarrena apirilaren 29tik. Hiru egunez jarraian milako langa gainditu dute positiboek. Positiboen ehuneko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003857
BERRIA
Euskadi
noticias
Hainbat komunikabidek bat egin dute Iruñean eraso sexisten aurka IRUÑEA. Hainbat komunikabidek bat egin dute -tartean BERRIAk- Iruñeko Udalaren kanpainarekin, Eraso sexistarik gabe, Iruñea aske lelopean. Zaloa Basabe berdintasun teknikariak komunikabideen lana nabarmendu du, indarkeria kasuak profesionaltasunez jorratz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003858
BERRIA
Euskadi
noticias
AIZKORA. Aitzol Atutxak eta Ugaitz Mugertzak jokatuko dute Urrezko Aizkoralarien finala, Donato Larretxea eta Felix Etxeberriaren aurka. Atutxa II.ak eta Mugertza II.ak Joxemari Olasagasti eta Julen Kañamares hartu zituzten mendean herenegun Oñatin (Gipuzkoa), bigarren eta azken finalerdian. Martxoaren 30ean jokatuko d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003859
BERRIA
Euskadi
noticias
Foru arau proiekturako egin duten ikerketa baten arabera, Gipuzkoa zeharkatzen duten kamioien artean lautik bakarra da gipuzkoarra. Horrenbestez, errepideak zeharkatzen dituzten kamioien %75 ez dira Gipuzkoakoak.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003860
BERRIA
Euskadi
noticias
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Euskal Liburutegi Digitala sortzeko proiektua abian jartzeko asmoa dauka. Behin baino gehiagotan, beste leku batzuetan esan dudan bezala, Jaurlaritzak legealdi bakoitzean proiektu bat aurkeztu du. Oraingoak desberdina dirudi; ez da proiektu hutsa. Plangintza garatuta dago. Proiektuare...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003861
BERRIA
Euskadi
noticias
Itsasontzi batek hondoa jotzen duenean, hondartu egin dela esaten dugu. Edo hondoa jo duela. Ez batera eta ez bestera gelditzen da ontzia, itsas-goraren batek -halabeharrak, alegia- bertatik onik aterako zain. Baina halakorik gertatzen ez bada, ontzia usteltzen eta usteltzen hasten da. Euskal Herriko ibai-ertz guztieta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003862
BERRIA
Euskadi
noticias
Nafarroako irakaskuntzako sindikatuek grebara deitu dute urriaren 27rako. Horren aurretik, hainbat lanuzte egingo dituzte, eta, Hezkuntza Departamentuak murrizketen politikarekin aurrera jarraitzen badu, greba izango da. Udaberrian, oporretara joan aurretik, jakinarazi zuen gobernuak murrizketa handia egingo zuela ikas...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003863
BERRIA
Euskadi
noticias
Etxebarriak lengoaia berri bat atzeman du ilunaren eta argiaren arteko lauso anbiguoan, bolumenekin jostatuz. Uztaritzeko Ttok galeriarako prestatu duen erakusketari esker ediren du; pozik da. Erakusketa bat estreinatuko du Gonzalo Etxebarriak (Bilbo, 1954) etzi, 19:00etan, Uztaritzeko (Lapurdi) Ttok galerian. Ikusgai ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003864
BERRIA
Euskadi
noticias
Jo al daiteke Vivaldi txalapartarekin? Stephane Rougierrek, Mixel Etxekoparrek, Patrik Larraldek, Paxkalin Chabagnok eta Paxkal Indok osatzen dute Arranoa Laukotea, eta disko berezi bat zuzenean nola grabatzen duten ikusteko aukera egongo da gaur, Bankan (Nafarroa Beherean). 4 sasuak, Vivaldi Euskal Herrian lana ekaine...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003865
BERRIA
Euskadi
noticias
Kirol egiten duenarentzat diseinatu dituzte edari indar-emaile hauek, ariketa gogorrean kemenez aritzeko eta, amaitutakoan, galdutako nutrienteak berreskuratzeko. Likido hauen osagaiak hauek izaten dira, gutxi-asko: • gluzidoak: destrosa, fruktosa eta maltodestrinak (60 - 80 g. litroko) • mineral gatzak: esfortzu luze ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003866
BERRIA
Euskadi
noticias
Paris 365 jantokiak itxieraren mamua uxatzea lortu du, 70.000 euro bilduta Desagertzeko zorian egon da Iruñeko Paris 365 jantoki soziala. 100.000 euroren zorra pilatua zuen, eta hura kitatzeko epemuga gero eta hurbilago zegoen: 2020ko urtarrilerako pagatu behar zuen diru kopuru horren zatirik handiena. Hori dela eta, j...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003867
BERRIA
Euskadi
noticias
Marseillatik barrena, Pauera bidean doa. Egunero izaten du zaldi lasterketaren bat, eta, horregatik, hegazkinean, trenean edo autoan atzera eta aurrera pasatzen du eguna. Ohituta dago. Munduko jockeyrik onenetakoa izateak berekin dakarren ondorioa da hori. Prestatzaile askoren deiak jasotzen ditu egunero, euren zaldiak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003868
BERRIA
Euskadi
noticias
IRAK . Al Jaafari: «AEBek muturra sartu dute prozesu demokratikoan» . Gutxienez 15 pertsona hil dira erasoetan; Carroll kazetaria askatu dute Al Jaafari: «AEBek muturra sartu dute prozesu demokratikoan» Gutxienez 15 pertsona hil dira erasoetan; Carroll kazetaria askatu dute Irakeko jarduneko lehen ministro Ibrahim al J...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003869
BERRIA
Euskadi
noticias
Ez jakitun. Horrela ikusten ditut nik herritar gehienak. Baita aspertuta ere; bake prozesuaren gurpil zoroari begira; gogaituta hainbeste albiste, asmo eder, ustekizun, filtrazio eta sasi-informazioekin. Ikusle gara, irakurle; ez protagonista. Sentsazio hori logikoa da, baina nik ez dut atsegin. Momentuz, «prozesua» ma...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003870
BERRIA
Euskadi
noticias
0Bidaiakideek pizten dizkizuten oroitzapen bazkalostetsuetan aurrera, Sabiñanigo alde batera utzi, eta Biescas aldera egin bezain laster, horra Guardia Zibilaren kontrola. -Pikoletoak! Zoperna jenerala! -hots egin duzu, eta hori entzutearekin batera, Joseba, dardara eskuetan, dialari eragiten hasi zaio, azkar-azkar har...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003871
BERRIA
Euskadi
noticias
Porturatzeko baimenaren zain, Siziliarantz abiatu da 'Aita Mari' ontzia Itsas Salbamendu Humanitario GKE gobernuz kanpoko erakundearen ontziak Maltak edo Italiak lehorreratzeko baimena eman zain jarraitzen du. Bi herrialdeetako gobernuei egin die eskaera, eta azken orduetan jakinarazi dutenez, hango agintariekin koordi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003872
BERRIA
Euskadi
noticias
Gizartearen ongizatearen alde lan egingo duela esan du Olanok. Gipuzkoako Diputazioa herritar guztien garapena eta bizi kalitatea hobetzen saiatuko dela dio Gizartearen ongizatearen alde lan egingo duela esan du Olanok Gipuzkoako Diputazioa herritar guztien garapena eta bizi kalitatea Gipuzkoarren bizi kalitatea hobetz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003873
BERRIA
Euskadi
noticias
Borobilean bizi gara, zikloka. Sokaren mutur biak borobilean elkartu, eta katebegiak osatzen ditugu. Demagun eguna argitzen duenean sokamutur bat daukagula eskuetan, eta gauean, egin beharreko guztiak eginda ohea zabaltzen dugunean han dagoela beste muturra. Biak batu, eta osatzen dugun borobilak eguna itxiko du, eta z...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003874
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskara plan «intregal eta progresiboa» eskatu du LABek Osakidetzarako Osakidetzan azken urteetan euskara normalizatzeko egindako urratsak ez dira «nahikoak», LABen iritziz, osasun sistemako arduradunei «borondate politikoa eta lidergoa falta» izan zaielako. Ordezkapenetan eta trebakuntza ikastaroetan, adibidez, euskar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003875
BERRIA
Euskadi
noticias
EAJ-CCOO itunak boto baten faltan utzi du kutxen bat-egitea. Operazioak gehiengoa ziurtatuta du BBKn, baina oraindik ere ez du behar adina babes lortu Kutxako batzarrean EAJ-CCOO itunak boto baten faltan utzi du kutxen bat-egitea Operazioak gehiengoa ziurtatuta du BBKn, baina oraindik ere ez du behar Kuantitatiboki, ze...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003876
BERRIA
Euskadi
noticias
IRUÑEA. COVID-19aren biktimez gain, osasun langileak eta boluntarioak ere oroituko dituen lorategia jarri dute Nafarroako Ospitalean. Larrialdietako, segurtasuneko eta hezkuntzako langileak ere goratu zituen atzoko omenaldian Nafarroako lehendakari Maria Txibitek.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003877
BERRIA
Euskadi
noticias
Mariangela Assad Simao du izena, baina Badi Assad bihurtzen da agertokian. Gitarra zein perkusioak jotzen ditu, eta berak sorturiko musika abesten du. Bira egiten ari da Europan. Atzo Iruñean jo zuen, eta, datorren astean Eskandinavia aldera joan aurretik, Bilbon arituko da gaur, BBK aretoan. Libanoko musika eraman zut...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003878
BERRIA
Euskadi
noticias
Hiru diputazioek berretsi dute berreskuratu dutela opor fiskalen dirua. Europako Batzordeak isuna ezarri nahi die, baina diputazioek diote beharrezko agiri guztiak eman dizkiotela BBKrekin eta Kutxarekin elkarlanerako prest dago Sabadell bankua Guipuzcoanoko 150 lanpostu kolokan egon arren Sabadellek negoziatzeari BBK,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003879
BERRIA
Euskadi
noticias
TOKIO. Japoniako Gobernuak politika nuklearreko hiru administrazioko langile kaleratuko ditu, Fukushimako zentralak eragin zuen krisiari aurre egiteko garaian izan duten porrotaren erantzule direla egotzita. Industria ministroak, berriz, dimisioa emango du. Aste honetan bertan, orain arteko erradiazio maila altuena aur...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003880
BERRIA
Euskadi
noticias
Baiona nahaspilan sartu da. Bigarren Mailara jaitsi behar luke atzo galduta, baina Montaubanekin bulegoetan zer pasatuko den ikusi beharko da Bigarren Mailara jaitsi behar luke atzo galduta, baina Montaubanekin Gauzak nahaspilatzea gustuko du Baionak, dirudienez. Bere etorkizuna esku artean zuen. Montaubanen ez galtzea...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003881
BERRIA
Euskadi
noticias
«FIFAren ustelkeriak sustrai sakonak ditu, errotuta dago eta kontrolaezina da. Erakundeak kalte larriak eragin dizkio futbolaren irudiari eta integritateari, mundu mailan». Europako Batasunaren duela bi asteko ebazpen bat da, Qatarreko Munduko Futbol Kopa hasi berritan egindakoa. Milaka migratzaileren lan heriotzek eta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003882
BERRIA
Euskadi
noticias
Dantzazaleen Eguna dantza maratoia egingo du gaur Aiko taldeak, Durangoko kaleetan barna. Eguna ospatzeko, askotariko ekintzak prestatu dituzte goizetik iluntzeko hamarrak bitartean. Sokadantza batekin hasiko da eguna, Andra Mari elizako arkupean, 13:00ean. Jarraian, kalejira egingo da Plateruena kafe antzokiraino. 15:...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003883
BERRIA
Euskadi
noticias
Nafarroako Gobernuaren zorpetzea %11,6 handitu zen urteko lehen hiruhilekoan, 200 milioi euro. BPGaren %10,3 da Nafarroako zorra, 1.925 milioi. Aldiz, Eusko Jaurlaritzaren eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako aldundien zorra hutsaren hurrena igo zen.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003884
BERRIA
Euskadi
noticias
Biktima guztiak berdin babesteari eutsi behar zaio Foro Sozial Iraunkorrak indarkeria-zikloaren ondorioak ixteko alde anitzeko akordioak lortzea du helburu nagusia. Gure lorpenekin eta gure akatsekin, argi dago ekarpen eraginkorra egin dugula 2016an eratu ginenetik denon artean eman ditugun aurrerapausoetan. Baina inoi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003885
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskalgintzaren azterketa eta ondoko urteetan izan ditzakeen apustuak jorratu zituen uztailaren 9an, Baionan, gaiari zuzendu UEUko ikastaroak. Garikoitz Goikoetxeak eta Jon Sarasuak ireki pentsaketa ildoei jarraikiz, ilusioa berpizteko kontakizunaz aritu ziren parte hartzaileak. Euskal hiztun komunitatean euskara ardat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003886
BERRIA
Euskadi
noticias
Hara zer dioten Gasteizko Zaramagako eliza martirian, orain 37 urte bezala, jendarte hobe baten alde itxialdian diren gazteek: «Gazteak gara, baina badakigu 1976an zer gertatu zen, zein balio eta kezka zituen orduko gizarteak: batasuna, elkartasuna, albokoa laguntzeko prestasuna... Orduko izpiritua berpiztu nahi dugu»....
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003887
BERRIA
Euskadi
noticias
ESKUBALOIA. Atzo Argentinari irabazi ondoren (31-27), Alemaniak gertuago ditu Munduko Txapelketako final-zortzirenak. Argentinak bigarren porrota du txapelketan, eta, beraz, hurrengo faserako sailkapena zaildu egin zaio. Multzo berean, Tunisiak Montenegrori irabazi zion (27-25). Errusiak, Bielorrusiak, Espainiak, Serbi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003888
BERRIA
Euskadi
noticias
Munduko sare sozialik handienak hamabost urte bete ditu. 2.300 milioi erabiltzaile aktibo baino gehiago ditu, 2018ko datuen arabera; hots, munduko biztanleriaren ia heren batek erabiltzen du. Enpresak berak esan duenez, 2019ko azken lauhilekoan 15.000 milioi euro inguruko sarrerak izan ditu; iaztik, %30eko igoera izan ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003889
BERRIA
Euskadi
noticias
Sanchez Galanek 7,4 milioi irabazi ditu ekainera arte BILBO. Urteko lehen sei hilabeteetan 1.563 milioi euro irabazi ditu Iberdrolak, iaz epe berean baino %6,6 gehiago. Argindar konpainiako presidenteak, Ignacio Sanchez Galanek, berriz, 7,4 milioi kobratu ditu epe berean. Horietatik 4,51 milioi dirutan, joan den urtean...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003890
BERRIA
Euskadi
noticias
Bolada bikainean murgilduta amaitu zuen Eibar errugbi taldeak 2022. urtea: ligako azken hiru neurketak irabazi zituen. Aurrez, denboraldiko lehen bost neurketak galtzetik zetorren Cristina Guntinen taldea. Hiru garaipen horiei esker, jaitsiera postuetatik ihes egin, eta, bigarren itzuli ia osoaren faltan, kanporaketak ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003891
BERRIA
Euskadi
noticias
Zer behar du euskarak? Nobel saria ala best-seller-ak? Bai, euskal literaturak Nobela eta best-seller-ak edukitzea litzateke onena euskararentzat, baina ez bata eta ez bestea ez dituelarik, bietarik zer Kike Amonarrizek eman zuen joan den asteko ikastaroetako bat HUHEZIk antolaturiko Euskal Kulturgintzaren Transmisioa ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003892
BERRIA
Euskadi
noticias
MORIA. Sei eta zazpi urte arteko neska bat hil da Moriako kanpalekuan piztutako sute batean. Suhiltzaileek azaldu dutenez, bi edukiontziren artean piztu da sua, eta migratzaileen hainbat denda ere harrapatu ditu suak. Lesbos uharteko kanpalekuan 3.000 pertsonarentzako tokia dago berez, baina gaur egun 19.400 inguru dau...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003893
BERRIA
Euskadi
noticias
Gutxienez 41 lagun hil dira Turkiako meatze batean ANKARA. Eztanda bat izan zen herenegun Turkiako ikatz hodi batean, eta gutxienez 41 hildako eragin ditu. 110 meatzari zeuden lanean eztanda izan zenean; horietako 49, eztandaren lekuan, 300 metroko sakoneran. 60 lagun inguru beren kabuz atera ziren edo erreskatatu egin...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003894
BERRIA
Euskadi
noticias
Borrokatzeko, aldarrikatzeko eta, aurten bereziki, elkartzeko eguna berreskuratu dute feministek Martxoaren 8an. Milaka emakume atera ziren atzo iluntzean kalera Euskal Herriko hirietan zein herrietan, sistema «patriarkal, kolonial, kapitalista, estraktibista, biozida, heteronormatiboa eta kapazitistaren» aurka egiteko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003895
BERRIA
Euskadi
noticias
Euroeskualdeak inkesta bat abiatu du iritziak biltzeko HENDAIA. 2021-2027ko aldirako plan estrategikoa osatzen ari da Akitania Berria-EAE-Nafarroa euroeskualdea, eta, horretarako, «mugaz haraindiko» herritarrei iritzia galdetzeko inkesta bat abiatu du sarean -Euroeskualdearen webgunetik sar daiteke galdetegira-. Erakun...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003896
BERRIA
Euskadi
noticias
Inma Berriozabal aske geratu da, gaixo egon arren zigorra osorik beteta Goizean geratu da aske Inma Berriozabal presoa; A Lamako (Pontevedra) espetxetik irten da (Euskal Herritik 700 kilometrora), 19/98 sumarioan ezarri zioten kartzela zigorra osorik bete eta gero. Berri on batekin jeiki gara, 2009an atxilotutako Inma ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003897
BERRIA
Euskadi
noticias
Bizkaiko arte grafikoen hitzarmenak indarrean jarraitzen du Ultraaktibitatearen urtebeteko muga zalantzan jarri dute berriro ere auzitegiek. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak atzera bota du Bizkaiko Arte Grafikoen elkartean aurkeztutako erregutze errekurtsoa. Ondorioz,aurreko lan hitzarmenean adostutako baldintzak betet...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003898
BERRIA
Euskadi
noticias
HERRI GALDEKETA. ERREAKZIOAK. Ibarretxeren asmoek EAJren txosten politikoan badutela tokia dio Urkulluk. 2008ko ekainera bitartean elkarrizketetarako «denbora zoragarria» dagoela azpimarratu du Ibarretxeren asmoek EAJren txosten politikoan badutela tokia dio 2008ko ekainera bitartean elkarrizketetarako «denbora zoragar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003899
BERRIA
Euskadi
noticias
ZARAUTZ. Aurten, bi asteburu hartuko ditu 3x3 Street Basket Zarauzko saskibaloi torneoak. Gaur hasiko da, kuadrillen arteko txapelketarekin. Adin guztietako neska eta mutilek parte hartuko dute; izan ere, kirolean soilik ez, alor sozialean ere eragin nahi du torneoak. Horregatik, gurpil aulkian daudenek ere izango dute...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003900
BERRIA
Euskadi
noticias
Kulturaren Europako Hiriburua izateko hautagai da Donostia KULTUR HIRIBURUAK Donostiak hautagaitza aurkeztu du 2016. urtean Europako Kultur Hiriburua izateko. Odon Elorza alkateak proposatu du aukera, eta gainerako udal taldeek onartu egin dute ekimena.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003901
BERRIA
Euskadi
noticias
Asier Agirre iruindarrak irabazi zuen atzo Bigarren Mailako lau eta erdiko Txapelketa, Labriten, finalean Jon Ander Peña tolosarra 22-20 mendean hartuta. Peña bikain hasi zen (6-0), Agirre suspertu egin zen (7-6), eta gero, lehia oso estu joan zen (19-19). Azkenean, etxekoa nagusitu zen. Argazkian, Agirre, txapelarekin...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003902
BERRIA
Euskadi
noticias
Zaharraz harro Gasteizko Alde Zaharreko jaiak ospatzen ari dira egunotan. Hori dela eta, hainbat ekintza antolatu dituzte gaurko: esate baterako, familientzako ipuin kontaketa Bittori plazan, 17:30ean, eta Jon Basagurenen kontzertua, 20:30ean hasita,Txapelarri tabernan.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003903
BERRIA
Euskadi
noticias
Nork bere neurriko utopiak dauzka, eta nik ere baditut neureak. Bat, urgentea: ken dezatela lehenbailehen telebistako lehiaketa hori, edo bestela aurkez dezatela gure gaurko gizartearen metafora gisa, horixe baita zinez, ezer izatekotan: denok denon kontrako garai baten erakuslerik onena. Ez dakit zenbat lehiakide daud...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003904
BERRIA
Euskadi
noticias
Herri harresia nola nafartu aztertzen hasi dira auzipetu eta herritarrak Herri harresia beharko duten susmoa daukate. Espainiako Auzitegi Nazionalak Luis Goñiri, Xabier Sagardoiri, Aritz Azkonari eta Maider Caminosi jarritako sei urteko zigorra berraztertzekoa da Auzitegi Gorena, hilaren 28an. Auzitegiak zigorra berres...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003905
BERRIA
Euskadi
noticias
MENDIA. Mendizale nafar bat hil da eta beste hiru zauritu Karakorumen Mendizale nafar bat hil da eta beste hiru zauritu Karakorumen Larunbatean mendizale nafar bat hil eta beste hiru zauritu egin ziren Karakorum mendilerroko Drifika mendian. Hildakoa David Ariz da, 29 urte zituen, eta Getzekoa zen, Iruñea ondoko herri ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003906
BERRIA
Euskadi
noticias
Donostiako EAJ, EH Bildu eta Irabazi, epaiaren aurka Espainiako Auzitegi Gorenak herriko tabernen auzian hartutako erabakia salatu dute Donostiako Udaleko EAJk, EH Bilduk eta Irabazik. Hiru taldeek batera ateratako oharrean adierazi dutenez, «egungo testuinguru politikoan», ez dute lekurik halako makroepaiketa politiko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003907
BERRIA
Euskadi
noticias
Ia dena irabazita izan, eta ia dena galdu. Eibar 0-3 irabazten hasi da Xerezen, baina jokalari bat gehiagorekin egon arren, berdindu egin du Eibar 0-3 irabazten hasi da Xerezen, baina jokalari bat gehiagorekin Bigarren zatiko 9. minutuan Eibarren aldeko penaltia, Asier Goiriak bota, eta barrura. Eibar 0-3 aurretik, Xer...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003908
BERRIA
Euskadi
noticias
Emazte ohia hil zuela onartu du akusatuak epaiketan 2011ko abuztuaren 22an emazte ohia, Deisy Mendoza, labankadaz hil zuela onartu du akusatuak, epaiketaren lehen egunean. Baina alabei sexu abusuak egin zizkiela ukatu du. Atzo hasi zuten epaiketa, Bilbon. Krimena bere gain hartu zuen senar ohiak, eta defentsako abokatu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003909
BERRIA
Euskadi
noticias
JUAN MARI OTAEGI MCC-KO KONGRESU KOOPERATIBOKO PRESIDENTEA . «Industria jardueraren %10-15 kanpora eraman beharko dugu» Juan mari otaegi x Mcc-ko Kongresu kooperatiboko presidentea «Industria jardueraren %10-15 kanpora eraman beharko dugu» Arrasateko kooperatiben esperientziak mende erdi bete duela, MCCko kooperatibeta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003910
BERRIA
Euskadi
noticias
Aisia arautzen duen dekretua indargabetzeko eskatu du Arteak Irekik Otsailaren 5ean onartu zuen Eusko Jaurlaritzak ikuskizun publikoak eta aisialdi jarduerak arautzen dituen dekretua, eta hautsak harrotu ditu hainbat kulturgile eta ostalariren artean. Onartutako arauen artean, besteak beste, taberna eta areto txikien j...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003911
BERRIA
Euskadi
noticias
Apur bat gorritu labean arbendol hautsa. Epeldu esnea, kendu azala moldeko ogiari eta bota ogia esnetara; mela-mela egin arte eduki esnetan. Irabiatu esnea, ogia, arbendol irina, limoi azal birrindua eta gurin lirdingatsua. Nahastu guztiak, ore homogeneo eta erdi likido Harroarazi zuringoak, elur itxura izateraino, eta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003912
BERRIA
Euskadi
noticias
Equala aholkularitza sozialerako enpresan lan egiten du Basabek, genero aholkulari gisa. Kazetaria da, eta ama ere bai. Ekonomia feministari eta amatasunei buruzko hitzaldia eman du Iruñean. Martxan dira zaintza lanen eta amatasunen eraikuntzen inguruko jardunaldiak: Izate biologikotik izate politikora: amatasunak, eko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003913
BERRIA
Euskadi
noticias
Abuztua azkenetan dago jada, eta harekin batera, amaitzear da Musika Hamabostaldia ere. Kursaaleko egitaraua Budapest Festival Orchestrak itxiko du, gaur eta bihar emanaldi bana eskainiz. Franz Liszt eta Gustav Mahlerren pieza bana interpretatuko dute; protagonismo handia izan dute bi konpositoreok aurtengo edizioan, h...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003914
BERRIA
Euskadi
noticias
DONOSTIA. Francisco Jose Ramada Estevez euskal presoak «bihotzeko krisi bat» izan zuen atzo Martuteneko (Gipuzkoa) espetxean, eta Donostiako Ospitalera eraman zuten. Haren egoera «delikatua» dela gogoratu du Etxerat-ek, eta «berehala» aske utz dezaten eskatu.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003915
BERRIA
Euskadi
noticias
Aitzina, gazte erakunde berria aurkeztu dute Baionan Aitzina, Ipar Euskal Herriko gazte abertzale eta ezkertiarrak biltzen dituen erakunde berria aurkeztu dute Baionan. Goizetik gauera hainbat ekintza egiten ari dira Baionan, eta 20:00etan hasi den ekitaldian aurkeztu dute erakundearen izena eta logoa: "Guretzat oso eg...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003916
BERRIA
Euskadi
noticias
SUKALDARITZA. Hilario Arbelaitz (Oiartzun, 1951) sukaldariari emango dio Espainiako Gastronomiako Errege Akademiak aurtengo Bizitza oso bat saria. 2022ko abenduan esan zuen Arbelaitzek agur profesionalki, eta egun hartan itxi zituen ateak Zuberoa jatetxeak (Oiartzun, Gipuzkoa). Sari banaketa urriaren 3an izango da, Mad...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003917
BERRIA
Euskadi
noticias
Azkenaldian, ACBk hiru hilean behin egiten duen ohiko batzarrean, klubek ezohiko erabaki mordoa hartu behar izaten dute. Aste honetan, txapelketa abiatzeko hiru egun eskas falta zirela, sasoi bukaeran maila galduko duten taldeak bi izango direla deliberatu zuten. Hain puntu garrantzizkoa oraindik finkatzeke zegoela jak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003918
BERRIA
Euskadi
noticias
Afganistangoa ahoz aho dabil, baina ez espero hemen geopolitika artikulu bat aurkitzea, kazetariek egiten duten lan itzela irakurgai duzue jadanik. Ahotan baino gehiago, pantailetan sarri azaltzen da eta fotografia berak timeline batetik bertzera dabiltzan argazki-galeria bihurtu dira sare sozialak -eta badakizue zeint...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003919
BERRIA
Euskadi
noticias
Lan eta bizi baldintzak erabakitzeko eskubidearen alde eta pentsio eta hitzarmen kolektiboaren erreformen kontra eginez, manifestazioa egin dute Madrilen euskal gehiengo sindikalak, CIG Galiziako sindikatuak eta Katalunia eta Kanaria uharteetakoek. Egun historikoa da gaurkoa, euskal sindikatuek Espainiako hiriburuan eg...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003920
BERRIA
Euskadi
noticias
Donibane Garazi den txapel turistikoa erantzi orduko, nahi duenak atzemanen du bertzerik. «Barnealdekoa underground da», erran dit adiskideak: jakin egin behar omen da iristen. Dentsitate aise handiagoko eskualdeetan neholaz ere bizitu ez duen giroa hemen badagoela aitortu du. Hiritarra da bera, eta arrunt zalea gainer...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003921
BERRIA
Euskadi
noticias
Jaurlaritzak 50 eta 100 euroko baleak oparituta sustatu nahi du kontsumoa Kontsumoa sustatzeko plan bat bitxia abiatuko du Eusko Jaurlaritzak datorren astean: Plan Compra aQtiva. Bi astez, 24 lagunek 6.000 erosketa bale banatuko dituzte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 6.000 saltoki txikitan; 50 euroko 2.000 bale eta 1...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003922
BERRIA
Euskadi
noticias
Asier Zabaletak 'Next In Line' Moskun aurkeztuko du gaur Arte eszenikoen alorreko Errusiako sari garrantzitsuenak dira Golden Mask sariak, eta Asier Zabaleta koreografo eta dantzaria (Ezkio-Itsaso, Gipuzkoa, 1972) sari horietako bi lortzeko hautagaia da aurten. Next In Line , berak sortutako obra, dantza garaikideko pr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003923
BERRIA
Euskadi
noticias
Joseba Jaka beka abian jarri du berriro Elkar Fundazioak Hurrengo urtean Joseba Jaka hil zela 20 beteko direla urte gogoratuz, Joseba Jaka beka deialdia zabaldu du berriro Elkar Fundazioak, ia hamar urteko etenaldiaren ondoren. Eleberri eta narrazio bilduma baterako proiektua izango da aukeratua, 2016ko urtarrilaren 29...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003924
BERRIA
Euskadi
noticias
«Aurrerapauso izugarria izango da Bolognakoa». NEKANE BALLUERKA. EHUko Kalitate eta Ikasketa Berrikuntzako errektoreordea EHUko Kalitate eta Ikasketa Berrikuntzako errektoreordea Euskaldunok elkarrekin bat eginda baliatu behar dugun aldaketa prozesu gisa ikusten du Nekane Balluerkak Bolognako prozesua. Ikasle Egunaren ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003925
BERRIA
Euskadi
noticias
Maialen Lujanbiok ohorezko sakea, Reala-Bartzelona partidan Ohorezko sakea ateratzeaz gain, omenaldia ere jasoko du Lujanbiok igandean, Anoetan, Realak Bartzelonaren kontra jokatuko duen partidaren aurretik. Gainera, egun horretan palkoan izango dira txapelketa nagusiko gainerako finalistak ere: Aitor Mendiluze, Sustra...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003926
BERRIA
Euskadi
noticias
Israelek 11 palestinar hil ditu Zisjordanian, eta dozenaka zauritu PAN Palestinako Aginte Nazionaleko Osasun Ministerioak eman zuen 11 hildakoen berri. Adingabea da hildakoetako bat, eta 23 eta 72 urte artekoak gainontzekoak. Wafa albiste agentziak zabaldu zuenez, Israelgo segurtasun indarrek Nablusko etxebizitza bat i...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003927
BERRIA
Euskadi
noticias
Ezohiko egoera bati aurre egiteko ezohiko politikak indarrean jarriko dituzte Europako Batasuneko gobernuek. Eta EBn, azken urteetako politika izan da aurrekontuak bai ala bai orekatu egin behar zirela eta defizita ahal bezainbat txikitu. Politika horren bultzatzaile nagusia, Angela Merkel Alemaniako gobernuburua, gerr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003928
BERRIA
Euskadi
noticias
Hego Euskal Herriko ekonomia atzean uzten ari da inflazio negatiboaren garaia. Prezioak %0,1 hazi ziren abuztutik irailera, eta, horrenbestez, urte arteko inflazioa %0,4ra iritsi da. Igoeraren arrazoietako bat erregaien garestitzea izan da, aspaldiko partez urtebete lehenago baino prezio handiagoa baitute.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003929
BERRIA
Euskadi
noticias
Hauteskunde kanpainan adierazten zuenagatik, atzerri politikari zegokionez Donald Trumpek ez zeukan intentziorik interbentzionistegia izateko. Baina AEBetako presidentea da orain, eta bihurtu da, beraz, munduaren zaindaria. Eta Etxe Zuriko maizterrak mehatxuka jarduten du zeregin horretan. Aste honetan elkarri mokoka a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003930
BERRIA
Euskadi
noticias
Bilduk dio «errealitatea onartu arte» ez dela Eudelen izango Eudelen ez duela parte hartuko jakinarazi du Bilduk. Zehazki, maiatzaren 17an egingo den batzarrera ez direla joango jakinarazi dute Ibai Iriarte Tolosako alkateak eta beste hainbat hautetsik. Aurrekontu berria onartzekoa da Eudel udalen elkartea egun horreta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003931
BERRIA
Euskadi
noticias
ARGAZKIAK: MARISOL RAMIREZ-LUIS JAUREGIALTZO-JON HERNAEZ / ARGAZKI PRESS 2008ko apirila. Ainhoa Etxaide eta Periko Solabarria 2008ko LABen Biltzar Nazionalean. 2013ko uztaila. Unai Sordo eta Raul Arzarekin, Bilbon. 2016ko uztaila. Eragin mugatuko itunak orokortzeko plana salatzen, Adolfo Muñozekin.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003932
BERRIA
Euskadi
noticias
TXIRRINDULARITZA. Eduard Prades Movistar taldean ariko da datorren denboraldian. 31 urteko txirrindulari kataluniarrak sasoi bikaina egin du Euskadi-Muriasen: Turkiako Itzulia irabazi berri du. Bestalde, Bizkaia Durango-Muriasek Nicole D'Agostin 19 urteko ziklista italiarra fitxatu du.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0003933
BERRIA
Euskadi
noticias
«Saiakuntza klinikoan faseak gainjartzeak denborak laburtzen ditu» Botiken garapenean aritzen da lanean Campillo, eta ongi ezagutzen du sendagaiek farmaziara ailegatu aurretik egin behar izaten duten bide luzea. Denbora horiek murriztu daitezkeela azaldu du, betiere urrats guziak eta kode etikoak beteta. Botikek oztopo...
cc-by-sa 4.0