id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
BERRIA_0005134 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kontzertu Solidarioa egingo dute gaur, Bilboko San Anton elizan, Entretubos Proyectek antolatuta. Iñigo de Peque organista eta Isabel Alvarez klarinete jotzailea arituko dira, Hilarion Eslava, Aita Madina, J.S. Bach eta Franz Liszten piezak jotzen. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005135 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Agenda politiko pozoindua» salatu du ezker abertzaleak «Agenda politiko pozoindua» eskaintzen dio Madrilek Euskal Herriari, ezker abertzalearen ustez. Hori erakusten dute atzoko atxiloketek eta «oro har azken hilabeteotako gertakari errepresibo guztiek». PSOE eta PP «salbuespen egoera» mantentzeko ahaleginean ari dire... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005136 | BERRIA | Euskadi | noticias | Masterzalea naiz. Bai bai, masterzalea. Jonkia. Adi(k)tua. Jakin badakit [adi(k)tua naizenez gero] adikzio orok bost fase dituela: maitemintzea, eztei ezkontza, traizioa, galbidea, eta kartzela. Bada, traizioaren fasean harrapatzen nauzue, lagunok. Menpekotasuna eragin didan hori oldartu zaidan unean. Paradoxen garaian... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005137 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zortzi pilotari ariko dira 2. Mailako buruz burukoan Larunbat honetan hasiko da Promozio Mailako buruz burukoa, Amurrion (Araba). Zortzi pilotari ariko dira txapelketan, bi multzotan banatuta: A multzoan, Egiguren V.a, Larrazabal, Zabala eta Alberdi II.a egongo dira; eta B multzoan, Elordi, Salaberria, Zubizarreta III.... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005138 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zazpi kilometroko auto ilarak daude N-1 errepidearen bi noranzkoetan Auto ilara luzeak daude N-1 errepidean, Andoain inguruan, bi auto istripuren ondorioz. Lehen ezbeharra Donostiako noranzkoan gertatu da, bi autok elkar jotzean. Zazpi kilometrora iritsi dira auto pilaketak noranzko horretan. Gasteizko norabidean gerta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005139 | BERRIA | Euskadi | noticias | Eztabaida gogorrak eta luzeak gertatzen dira batzuetan berez oso kontu errazen inguruan. Espainian piztu den azken polemika dator eskuineko hiru alderdiek bi autonomia erkidegotan onartu duten halako beto eskubidearekin: gurasoek erabaki dezakete seme-alabek haien printzipioen kontra doazen hainbat eduki (batez ere sex... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005140 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gaur -bihar, lerrook idazten ari naizenean- Volkswageneko ordezkariek iragarriko digute zer lantegitan ekoitziko dituzten auto modelo berriak. Nola antzeztuko dute iragarpena? Txantxa burutsuetan aritu ondoren, dotore-dotore jantzitako bikote batek gutun-azal bat irekiko du, Oscar sarien emanaldien pareko glamour handi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005141 | BERRIA | Euskadi | noticias | Analogia irregularra da berez, apetatsua; sortzailea ere bada, izan ere, eta honegatik liluragarria.
Nork ez daki euskara batuko dut / dudan txandakatzea dot / dotan , dela det / deten , dut / duten erara berdinduta dagoela hamaika hizkeratan? Lehengo irregulartasuna, formaren historiak azaldua (- t < * da hitz bukaera... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005142 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aurrekontua handituko du Jaurlaritzak, baina gastu finkoak puztu gabe Handitu bai, baina puztu ez. Horrela laburbildu daiteke Eusko Jaurlaritzak datorren urterako aurrekontuei begira duen asmoa. Aurrekontu «hedakor» baten bidez, gastu publikoa handituko du, beharrezkoa ikusten duelako «gizarte bidezkoagoa eta solidario... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005143 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kale istiluetan dabiltzanak «gizartean sobran» daudela esan du Pradalesek Azken asteetan, Tolosako inauterietan, futbolaren esparruan eta Gasteizko Martxoaren 3aren urteurrenean egondako kale istiluak eta horiei aurre egiteko Ertzaintzak izan dituen esku hartzeak, oldarraldiak barne, bete-betean sartu dira hauteskunde ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005144 | BERRIA | Euskadi | noticias | GASTEIZ. EAko komunikazio idazkari Ikerne Badiolak Aralarri leporatu dio ETArekin eta ezker abertzalearekin zerikusia duen guztiarekin «Aita santua baino santuago» jokatzea. Halaber, Gernikako Akordioaren sinatzaileei egindako kritiken ostean, EAk independentismoaren barnean «gatazka» sortzea egotzi dio Aralarri. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005145 | BERRIA | Euskadi | noticias | T he Economist britainiarrean kaleratutako artikulu baten arabera, frantsesak zoritxarrekoak eta ezkorrak dira beren literaturaren erruz. Estatistikek diotenez, depresio tasa handia dute eta oso beltz ikusten dute herrialdearen etorkizuna. Suitza eta Belgikaren atzetik Mendebaldeko Europako suizidio tasarik altuena du ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005146 | BERRIA | Euskadi | noticias | PKKren aurka borrokatzeko akordioa egin dute Turkiak eta Iranek Asteazkenean PKK-k Turkiako 24 soldadu hil eta gero, nazioarteari laguntza eskatu dio Ankarak gerrillari kurduak garaitzeko. Iran izan da laguntza iragartzen lehena; PKKren eta PJAK Kurdistanen Aske Bizitzeko Alderdiaren aurka lankidetza indartzea adostu d... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005147 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hegaldi hutsen arazoa ez da soilik Europako Batasunaren arazo bat. Erresuma Batuko aire konpainiek ohartarazi dute hegaldi fantasmak egiten jarraitu beharko dutela Londresko gobernuaren arau berrien ondorioz. Izan ere, hegazkinek maizago egin beharko dute hegan aireratzeko eta lurreratzeko ordu tarteei eusteko. Garraio... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005148 | BERRIA | Euskadi | noticias | SEGI AUZIA . Segiko 21 gazte auzipetzeko eskatu dio Fiskaltzak Garzoni . ETAko kidea izatea egotzi die, eta Segik, «Haikaren eta Jarrairen bideari jarraiki», kale erasoak koordinatzen zituela argudiatu du
Segiko 21 gazte auzipetzeko eskatu dio Fiskaltzak Garzoni ETAko kidea izatea egotzi die, eta Segik, «Haikaren eta J... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005149 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bortxaketa saio bat ikertzen ari dira. Etxerako bidean gizon gazte batek eraso ziola salatu du Donostiako emakume batek
Etxerako bidean gizon gazte batek eraso ziola salatu du Donostiako bortxaketa saioa ikertzen ari dela jakinarazi du Enrique Ramos Herri Segurtasunerako zinegotziak. Udaltzaingoak adierazi duenez, «aza... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005150 | BERRIA | Euskadi | noticias | Abuztu bukaeran iritsi zen Donostiara Lenka Niznanska (Praga, 1985). Sorterrian antropologia ikasketak amaitu ondoren, masterreko bigarren urtea egiten ari da orain. Azaroan euskara ikasteari ekin zion, «hizkuntza interesgarri eta misteriotsua» dela pentsatzen baitu. Elkarrizketa honetan ere euskara hutsean eman du ber... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005151 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ez da neurgailu bakarra izango, baina igande iluntzean BCNko Sant Jaume plazara hurbiltzea bezalakorik ez zegoen ikusteko zein hotz hartu duten katalanek, baita katalan abertzaleek ere, Estatut berriaren onarpena (eta prozesua osoa). Inor ere ez. Komunikabideetako kamioiak besterik ez. Herritar bat ere ez, senyera esku... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005152 | BERRIA | Euskadi | noticias | Epilepsia, ikusgarria baina sendagarria. Epilepsia izan dute hizpide Gasteizen egin diren jardunaldietan. Bertan parte hartu duten Sanchez-Carpintero eta Gil-Nagel doktoreek diote epilepsiaren inguruan aurrerapauso handiak egiten ari direla.
Epilepsia izan dute hizpide Gasteizen egin diren jardunaldietan. Bertan parte ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005153 | BERRIA | Euskadi | noticias | Martxelo, Vicent, aste honetan itsasoko lanari buruz idatziko dizuet, hainbestetan gutxietsia izan den lan horretaz. Eta arrainaren prezioaz kexatzen gara oraindik ere! Hemen erakusten ditudan datuak ikusita, oso merke ateratzen da. Laneko Segurtasun eta Osasunerako Galiziako Institutuaren txostenek diotenez, 1994 eta ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005154 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lehen igoera: F.A. Paul Fatti, Roger Fuggle, Art McGarr, Mervyn Prior, Mike Scott, Richard Smithers (1973-1974).
Lehen igoera era askean: Nicolas Favresse, Sean Villanueva eta Ben Ditto (2009-02)
Ingurunea: Txileko Patagonia, Paineko Dorreak, ekialdeko aurpegia.
Ezaugarriak: 1.200 metro. Artifizialean: A4/5.10; librean... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005155 | BERRIA | Euskadi | noticias | Berak (Nafarroa) musika harrobi sendoa duela jakina zen aspaldi. Talde eta musikari ugari atera da Bortzirietako herritik, eta haietako askok aitorpena lortu dute denborarekin, Euskal Herrian ez ezik, baita kanpoan ere. Horren lekuko, iazko disko gustukoenez galdetuta, Berriako lau kritikariek han eta hemen aipatu ditu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005156 | BERRIA | Euskadi | noticias | Duela hamabost egun, hona batzokiak hizpide ekartzeko testua prestatzen ari nintzela, Engrazio Arantzadi, Kizkitza zenaren Ereintza liburu historikora jo nuen datu baten bila. Azkenean liburu osoa irakurri nuen, dagoeneko ez dakit zenbatgarren aldiz. Eta jakina, Sabino Aranaren eboluzio españolista (sic) enigmatikoarek... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005157 | BERRIA | Euskadi | noticias | Enpresa pribatu handiei kontrola eskuratzeko erraztasunak emateko lege proiektu bat prestatzen ari dira. Momentuz aurre-proiektua bada ere, merkatu erregulatzaileak biltzen dituen araugile bakarra ekarriko lukeen proiektuari buruzko kezka azaldu du Europak. Lege horren arabera, Espainiako Lehiaren Batzorde Nazionala (C... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005158 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bengaziko erasoan izan zuen jarrera defendatu du Clintonek Iaz Libiako Bengazi hirian AEBen kontsulatuak jasan zuen erasoaren inguruan izan zuen jarrera defendatu du Hillary Clintonek. Halakorik gerta zitekeela susmatzeko informaziorik ez zegoela esan du AEBetako Estatu idazkariak, Senatuko segurtasun batzordean. Hala ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005159 | BERRIA | Euskadi | noticias | Pasa den martxoaren 23an, kontrol osoko bilkuran zehar, Nafarroako Gobernuaren presidenteak, Uxue Barkosek, hurrengo hitzak zuzendu zizkion UPNko presidente eta bozeramaileari: «[...] Barre eragilea litzateke zure planteamendua, eta Ganbera honetako talde nagusiaren bozeramaileari ari natzaio, ez balitz horren larria e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005160 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bi gazte atxilotu dituzte bart Amurrion, hiru banketxeri eraso egin dietelakoan Ertzaintzak bi gazte atxilotu zituen atzo gauean Amurrion (Araba), hiru banketxeren aurka harriak bota eta pintaketak egin zituztelakoan. 18 eta 19 urte dituzte atxilotuek eta Ertzaintza ustez erasoan parte hartu zuten beste bi gazteren bil... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005161 | BERRIA | Euskadi | noticias | Irakeko hautagai bat eta haren senarra hil dituzte MOSUL. Irakeko eskualde hauteskundeetako hautagai Jamisa al-Bayari eta haren senarra hil zituzten atzo Kurdistanen, Mosul inguruan, segada batean. Daldar Zibari buruzagi kurduaren Konstituzioa eta Justizia alderdiko hautagaia zen al-Bayari. Azken egunotan hiltzen duten... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005162 | BERRIA | Euskadi | noticias | Matematika kontua da: kilometro batek mila metro ditu. Logikoa. Kontua da logika hutsa motz geratzen dela mila metroren eta mila metroren arteko desberdintasunak azaltzeko. Ez baitio berdin edozein mila metro eta Korrikako mila metro. Pauso bakoitzari esanahi apartekoa jarrita egin zuten korrikalariek bidea atzo Araban... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005163 | BERRIA | Euskadi | noticias | Foru Hobekuntzari buruzko eztabaida ireki nahi du XXI Nafarroa taldeak Nafarroako Foru Hobekuntzak 40 urte beteko ditu aurten. 1982ko martxoaren 15ean onartu zuen Nafarroako Parlamentuak, eta urte hartako abuztuaren 16tik dago indarrean. Ez zen erreferendumik egin. Urteurrena baliatuz, XXI Nafarroa herri ekinbideak mob... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005164 | BERRIA | Euskadi | noticias | A multzoa. Espainia, Montenegro, Turkia, Georgia, Belgika eta Bulgaria.
B multzoa. Frantzia, Lituania, Eslovenia, Alemania, Hungaria eta Bosnia Herzegovina.
C multzoa. Grezia, Italia, Kroazia, Ukraina, Britainia Handia eta Estonia.
D multzoa. Serbia, Txekiako Errepublika, Polonia, Finlandia, Israel eta Herbehereak.
Hir... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005165 | BERRIA | Euskadi | noticias | 'Lurrean haziak' nobela argitaratu du Asel Luzarragak LITERATURA. Asel Luzarraga idazleak Uzta garaia eta Katuak jandako a eleberriekin hasitako trilogia osatu du Lurrean haziak gazteei zuzendutako nobelarekin (Elkar). Aurreko bi liburuetan bezala, Iraultza eta Zigor neba-arreba bikiak dira protagonistak nobela berrian... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005166 | BERRIA | Euskadi | noticias | Correscales: hipotesi bat, praktika bat, hainbat proposamen Ekonomia Kapitalistaren krisi estrukturalak ziklo politiko, sozial eta ekonomiko berri batean kokatu gaitu. Krisiaren kudeaketak, ezberdintasun sozialak samurtzen zituzten politika publikoen desartikulazioa eragiteaz gain, prekaritatea bizitzaren arlo guztieta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005167 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ezker abertzalearentzat "ezinbestekoa da kultura politiko guztien parte hartzea"
Gaur urtebete ETAk su-eten orokor, iraunkor eta egiaztagarria eman zuenetik "itzal handiko ekimenak" izan dira Euskal Herrian, ezker abertzalearen ustez, "gatazka politikoa bere osotasunean konpontzeko baldintzak jarrita daude", eta orain ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005168 | BERRIA | Euskadi | noticias | Realaren azken titulua altxatu zuen jokalariak, Sandra Ramajok (Irun, Gipuzkoa, 1987), erretiroa hartzea erabaki du. Hala iragarri zuen atzo bere Instagrameko kontuan. Ramajok aurreko sasoian utzi zuen Reala, eta zale txuri-urdinek ez dute haren irudia ahaztuko, Granadan, Espainiako Kopa jasotzen. Azken denboraldian Al... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005169 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iniziazioko ezagutzaren arabera, munduko iniziazio zentroa Tibetetik Mexikora mugitu zenean, herrialde hori Amerikako bihotza bihurtu zen. Orain dela ia hiru mila urte, Mexikoko bihotzean, Popocatapetlen oinetan, gizakiak prehispaniako lehen hiri sakratua, Tollan-Chollolan eraiki zuen. Gero, Espainiak ere, bere lehen h... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005170 | BERRIA | Euskadi | noticias | Liam Young, etorkizunaren erretratu hipotetiko bat Herritarren kontzientzietan eragiteko asmoz, kontakizun futuristak egiten ditu Liam Young artista australiarrak. Arkitektoa da ofizioz, eta teknologiak egungo gizartean duen eragina eta hirien eraldaketa etengabea aztertzen ditu bere lanetan. Liam Young. Munduak eraiki... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005171 | BERRIA | Euskadi | noticias | SASKIBALOIA. IDK Euskotren pixkanaka osatzen ari da datorren denboraldirako taldea. Azu Muguruzaren taldeak beste fitxaketa baten berri eman zuen atzo: Alex Harden hegalekoa. AEBetan jaioa da, eta, NCAAN eta Portugaleko ligan jokatu ostean, azken denboraldian Israelgo Maccabi Ironi Ramat taldean aritu da. 12 puntu sart... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005172 | BERRIA | Euskadi | noticias | LOS ANGELES. HBO kateak gaur estreinatuko du AEBetan Westworld telesailaren hirugarren denboraldia, eta Euskal Herrian streaming plataforman bihartik aurrera ikusi ahalko da fikzioaren itzulera. Aktore berrien artean, Aaron Paul, Vincent Cassel, Lena Waitne, Scott Mescudi eta John Gallagher daude. Lehen bi denboraldiek... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005173 | BERRIA | Euskadi | noticias | Errusiaren ustez, elkarrizketaren bidea ez da amaitu MOSKU. Sergei Lavrov Errusiako Atzerri ministroak atzo adieraz zuenez, Ukrainako krisiari dagokionez bada aukerarik NATOrekin eta AEBekin akordio bat lortzeko, baldin eta Errusiak segurtasunari buruz egindako proposemanak «kontuan hartzen» badira. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005174 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hitz batzuk zor dizkizut, Iko, orain aske utzi zaituztenean. Hitz gutxi batzuk, baina emozioz beterik. Jakin dudanean ordu gutxi barru aske utziko zintuztela, pozez eta irriz bete dira une horretako segundoak.
Twitterren azaldu dut nire poza, baina ezin ekidin hurrengo eskaera: «Momentuko poza ta barneko tristura.EH ga... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005175 | BERRIA | Euskadi | noticias | EAEko aurrekontuetarako akordioa sinatu dute EAJk eta PPk Euskal Autonomia Erkidegoko datorren urteko aurrekontuei begira, akordioa lortu dute EAJk eta PPk. Hamalau orrialdeko agiri batean bildu dituzte hitzarmenaren nondik norakoak. Jaurlaritzako Ogasun sailburu Rikardo Gatzagaetxebarriak eta Anton Danborenea PPko leg... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005176 | BERRIA | Euskadi | noticias | 1955ean aprobatu zuen Frantziak, Aljerko Gerraren testuinguruan larrialdi egoera, eta funtsean salbuespen neurriak ezartzen ditu, kontrol eta prozedura juridiko bereziak, testuinguru politiko berezietarako. Atzo ezarri zuten lurralde osoan dekretuz, eta hamabi egunez luza dezakete. Ordutik aurrera luzatzea erabakiz ger... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005177 | BERRIA | Euskadi | noticias | EUSKO LEGEBILTZARRERAKO HAUTESKUNDEAK. Ikusterrean. Ilusioaren bila Ez da sekretu azkenaldian abertzaleen artean etsipen apur bat zabaldu dela. Etsipen horrek ez dauka iturburu bakarra. Arrazoi posibleen artean aipa daitezke: azken negoziazio prozesuak huts egin izana, herri galdeketaren erronka ezerezean eta jarraipen... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005178 | BERRIA | Euskadi | noticias | MANILA. Filipinetako bi senatarik herrialdeko presidente Rodrigo Duterteren aurkako impeachment bat egitera deitu dute, Davaoko alkate zenean kriminalak hil zituela aitortu ondoren. Justizia ministroaren arabera, Dutertek «esajeratu» egin du. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005179 | BERRIA | Euskadi | noticias | Alderdia erregistratzea debekatzeko Espainiako Auzitegi Gorenak harturiko erabakiaren inguruan, honakoa adierazi nahi du Sortuk:
• Sortuk aurkezturiko estatutuek eta azken hilabeteotan izan duen jarduerak Alderdien Legea betetzen dute. Legeak berak ezartzen dituen baldintzak bete egin ditugu. Estatuaren Abokatutzak zei... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005180 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ikasle batek soilik gainditu du filosofiako baxoa, oraingoz Ekainaren 17an, Baionako Bernat Etxepare lizeoko 40 ikaslek filosofiako azterketa euskaraz egin zuten, baxoa euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatzeko. Gazteek erabaki zuten baxoa ikasturte osoan ikasketetarako darabilten hizkuntzan egitea, euskaraz. Ikasleek ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005181 | BERRIA | Euskadi | noticias | Walls / Harresiak . Pablo Iraburu Allegue eta Migueltxo Molina Aiestaran*.
District Zero . Jorge Fernandez Mayoral, Pablo Tosco eta Pablo Iraburu Allegue.
I Said I Would Never Talk About Politics. Aitor Oñederra.
Psiconautas . Alberto Vazquez eta Pedro Rivero (Zabaltegi).* Brasa / Txingarra . Xabi Gutierrez Marquez (Cu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005182 | BERRIA | Euskadi | noticias | Urte osoko egitarauarekin ospatuko du Guggenheimek mende laurdena Guggenheim Museoak programazio berezia dakar bere 25. urteurrena ospatzeko. Juan Ignacio Bidarte museoko zuzendariak azaldu duenez, urte osorako jarduera andana prestatu dituzte. Tartean, erakusketak, musika emanaldiak, dantza, gastronomia, performancea ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005183 | BERRIA | Euskadi | noticias | Jaurlaritza eta kirol federazioak elkarlanean ariko dira dopinaren aurka Jaurlaritza eta kirol federazioak elkarlanean ariko dira dopinaren Eusko Jaurlaritzak eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 42 kirol federaziok akordioa lortu dute dopinaren aurkako borrokan batera aritzeko. Hala, Kultura Saileko Kirol Zuzendaritzak bi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005184 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskaraz jakitera, Koldo Izagirreren narrazio bilduma bikainaren izenburua edo antzekoren bat otuko zitzaion egunotan Londresen egondako ikuskizunean gehien gozatu duen pertsonari: Theresa Mayri. Hilabetetan bere lan guztia azpilanean higatu zion pertsona parlamentuan porrotaren historia egiten ikustea, aste osoko bozk... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005185 | BERRIA | Euskadi | noticias | Frantziako bandera ikasgela guzietan jartzearen alde agertu da ministroa Lehen eta bigarren mailako ikasgeletan Frantziako eta Europako banderak jartzeko printzipioa onartu zuen atzo goizaldean Frantziako Asanblea Nazionalak. Marseillaise -ren hitzak geletan jartzea ere onartu dute. Eric Ciotti Errepublikanoetako diput... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005186 | BERRIA | Euskadi | noticias | • Genevako haustura. «... Nazioarteko komunitateko kideek galdetu zidaten ea Euskal Herrira itzuliko nintzen, Rubalcaba jaunak ziurtatu baitzien atxilotu, espetxeratu eta hamar urteko zigorea jarriko zigutela. Baduzu horren aditzerik, ez?».
• Borroka armatua. «Gaur egun norbaitek borroka moldeen inguruan aholkurik eska... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005187 | BERRIA | Euskadi | noticias | PPko kargudunen prestakuntza akademikoari buruzko zalantza ironiko eta sasieskandaluen erdian, Javier Maroto Gasteizko alkate ohiari egokitu zaio Twitterreko txantxen objektu bihurtzea. Cadena Ser irratiko programa batean elkarrizketatu zuten atzo goizean Maroto: elkarrizketatzaileak bere ibilbide akademikoari buruz ga... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005188 | BERRIA | Euskadi | noticias | Galdutako xalotasuna. Automata dirudun eta obeditzailez betetako egitura merkantilista perfektuak dira eliteko kirol lehiaketa ezagunenak. Eta hain ezagun ez diren diziplinen helburua beti da diru sarrera oparoagoak erdiestea, ahal den atleta eta laguntzaile guztiei gero eta soldata altuagoak bermatzea. Telebista aurre... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005189 | BERRIA | Euskadi | noticias | 62 urteko gizonezko bat hil da bart gauean Laudioko tren geltokian, Araban, tren batek jota. Hala jakinarazi du gaur Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak.
Atzo 23:30 aldera gertatu zen ezbeharra. Kolpearen ondorioz, unean bertan zendu da gizona. Gertatutakoa ikertzen ari da Ertzaintza. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005190 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zaila da Floren Aoizi etiketa bat jartzea. Beharbada, argiago zegoen 90eko hamarkadan, Herri Batasunako mahai nazionaleko kide zenean. Politikaren lehen lerroa aspaldi honetan utzia badu ere, betidanik jarraitu du modu batera edo bestera politikagintzarekin erlazionatuta. Hori nabari da azken urteetan egin dituen beste... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005191 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ikasleak, euren hauteskundeei begira . Iñaki Goirizelaia eta Marisol Esteban hautagaien proposamenek «Euskal Herriak behar duen unibertsitatea» ez dutelakoan ordezkatzen, Errektoretzarako bozetan abstentziorako deia egin du Ikasle Abertzaleak taldeak.
Iñaki Goirizelaia eta Marisol Esteban hautagaien proposamenek «Euska... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005192 | BERRIA | Euskadi | noticias | Al Kaedako Irakeko buru Al Zarkaui hil egin dute okupazio indarrek. Buruzagiaren heriotzarekin «justizia» egin dela uste du Bushek eta borrokan jarraituko dutela iragarri du
Al Kaedako Irakeko buru Al Zarkaui hil egin dute okupazio indarrek Buruzagiaren heriotzarekin «justizia» egin dela uste du Bushek eta Irakeko Al K... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005193 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iruñean 90 urteko andre bati eraso egin zion gizonezkoa atxilotu dute IRUÑEA. Iruñeko Udaltzaingoak atxilotu egin du azaroaren 26an Txantrean 90 urteko emakume bati eraso egitea egotzi zion gizonezkoa. Kutxa automatikotik dirua atera berria zen andrea, eta lapurreta egitera joan zitzaion gizonezkoa. Biktimak buruan kol... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005194 | BERRIA | Euskadi | noticias | Osasunak Ricardo Lopez atezaina fitxatu du, ekainaren 30era arte Asier Riesgok min hartzearekin batera deitu zion Jose Luis Mendilibar Osasunako entrenatzaileak Ricardo Lopez atezainari. Iazko ekainean jakinarazi zion klubak espainiarrari ez zeukala lekurik taldean, baina Riesgo zelaietatik kanpo egongo da bizpahiru hi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005195 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lau urtetan, erailketa derrigorrezkoa izan da herrialdearen (Alemania) erdian; beste erdian, debekatuta egon da. Erailketa esan dut? Bai, hala da; izan ere, soldaduak hiltzaileak dira». 1931n idatzi zituen hitzok Kurt Tucholsky idazleak (Berlin, Alemania, 1890), I. Mundu Gerrako miseria gorria gogoan. Erroko antimilita... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005196 | BERRIA | Euskadi | noticias | Jose Jabier Abasolo 'Tiliño' omenduko dute etzi Euskal Herriko Trikitixa Egunean
Trikiti doinuz jantziko dituzte Iurreta eta Durango (Bizkaia), etzi egingo duten Euskal Herriko Trikitixa Egunean. Doinu hori bereziki gozoa izango da Jose Jabier Abasolo Tiliño -rentzat, urteotan euskal kulturgintza sustatzeko egin duen l... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005197 | BERRIA | Euskadi | noticias | Araba, Bizkai eta Gipuzkoan odol emateek izandako igoera.
• Osakidetzak emandako datuen arabera, maiatzera arte, 38.780 odol emate izan dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, iaz baino 1.500 gehiago. Odol emateen kopurua %4 igo da. Gaur da Odol Emaileen Mundu Eguna. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005198 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Planteamenduei denok eman behar diegu forma, plastilina izango balitz bezala»
'Txokolatea eta Bizkotxoak' ekitaldiko laugarren saioa egingo dute gaur (19:30), Bilboko Modesto tabernan. Ixiar Garcia ekintzailea izango da gonbidatua, eta ikus-entzuleekin hartu-emanetan ariko da.
Pink Gorillas talde aktibistako sortzaile... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005199 | BERRIA | Euskadi | noticias | Cuellarrek Glasgow Rangersen jokatuko du datorren sasoian. Eskoziako taldeak 3,5 milioi euro inguru ordainduko dizkio Osasunari atzelariaren fitxaketagatik
Cuellarrek Glasgow Rangersen jokatuko du datorren sasoian Eskoziako taldeak 3,5 milioi euro inguru ordainduko dizkio Osasunari Badoa. Carlos Cuellarrek ez du Osasun... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005200 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Ez dago tortura arazorik, tortura ez da garrantzitsua»
PPko lehendakarigai Antonio Basagoitik Estrasburgoko Auzitegiak Espainiari jarritako zigorraren inguruan Radio Euskadin azaldu du ez dagoela tortura arazorik, tortura ez delako garrantzitsua. Azaldu du ez duela ezagutzen «torturaren alde dagoen gizarte sektorerik,... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005201 | BERRIA | Euskadi | noticias | M-27. HAUTESKUNDEAK. ALDERDIEN KANPAINA. EAJren «mafia» salatu, eta etikaren alde egin du EAk. EA Jeltzaleen «lapurretak» «nazkagarriak» direla esan du Galdosek, eta gardentasuna defendatu
EAJren «mafia» salatu, eta etikaren alde egin du EAk EA Jeltzaleen «lapurretak» «nazkagarriak» direla esan du Galdosek, eta «EAJren... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005202 | BERRIA | Euskadi | noticias | Orain bizpahiru urte kazetari ezezagun baten arrastoan jarri ninduen zutabe batek. Ordutik asteartero irakurtzen dut haren zutabea El País- en. Eta han-hemen harrapatzen ditudan haren kazetari lanak. Esaten dutenarengatik. Esateko formarengatik. «Nik ez dut sinesten zer garbi jakin bai, baina nola eman galdetzen ez dut... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005203 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hainbat ekitaldi Espainiako Errepublikaren oroimenez EIBAR. Espainiako II. Errepublika aldarrikatu zeneko 83. urteurrenaren harira, hainbat ekitaldi antolatu dituzte asteburuan. Atzo, esaterako, manifestazioa egin zuten Donostian, eta Ahaztuak elkarteak omenaldia egin zion Eibarren Casimiro Perez zendu berri den «frank... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005204 | BERRIA | Euskadi | noticias | Multzoko lehen postua izango dute jokoan gaur Tauk eta CSKAk Baskoniari aurtengo Euroligan egokitu zaion multzoa zaila da, oso. CSKA eta Olympiakos dira talderik zailenak. Greziarren kontrakoa da Tauk orain arte galdu duen partida bakarra. Baina orduko taldeak ez zuen gaur egunekoarekin zerikusirik. Atenas bisitatu zue... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005205 | BERRIA | Euskadi | noticias | ESKUBALOIA. Berak Berak arazorik gabe hartu zuen mendean atzo Leon (25-15), Espainiako Ohorezko Mailako 13. jardunaldian, eta Zuazok ere irabazi egin zuen Valladoliden (25-28). Gaur, berriz, Frantziako Munduko Txapelketako finala jokatuko dute Norvegiak eta Frantziak (17:00). | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005206 | BERRIA | Euskadi | noticias | Atzo goizeko lehenbiziko orduetatik sumatu zen Bilbon musikazaleen topagune erraldoiena iritsia zela. Hiru egunetarako abonamendu guztiak salduta, espero zen jendetza bilduko zela Bizkaiko hiriburuan. Lehenengo eguneko sarrera ia guztiak salduta ziren, gainera.
Kanpotik etorritakoak ahal bezala iritsi dira Bilbora. Heg... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005207 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lau langile erre dira Leaburun, garbitegi batean izandako leherketan LEABURU. Lizarra garbitegi industrialeko makina batek eztanda egin zuen atzo eguerdian Leaburun (Gipuzkoa), eta erredurak eragin zizkien inguruan zituen lau langileri. Zaurituen artean larriena, 42 urteko gizonezko bat, Gurutzetara eraman zuten (Barak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005208 | BERRIA | Euskadi | noticias | Tanttaka antzerki konpainiak Sexberdinak antzezlana estreinatuko du gaur, Arrigorriagako (Bizkaia) Euskaldun Berria erakusketa aretoan. Telmo Irureta eta Aitziber Garmendia aktoreak ditu protagonista lan berriak, Nicoren eta Anaren azalean sartuta, hurrenez hurren. Datozen hilabeteetan Euskal Herri osoan zehar aurkeztu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005209 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gobernuaren kontrako protesta ekintzak hasiko ditu gaur Hezbolak Libanoko Gobernuaren kontrako protestak iragarri ditu Hezbolak.
Beiruten gaur da egitekoa aurreneko manifestazioa, eta milaka eta milaka libanoarrek parte hartzea espero dute. Hassan Nasrala Hezbolako buruzagiak «erlijio eta oposizioko alderdi guztiei» pr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005210 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lau gazteen bizitza martxoaren 11n aldatu zen. Errepresioari Autodefentsa dinamikak antolatutako manifestazioan sortu ziren istiluengatik atxilotu, eta terrorismo delituak egotzi zizkieten. Gazteetako hiru espetxean daude ordutik -laugarrena adingabea da-, Iruñean, baina Espainiako Auzitegi Nazionalaren erabakiaren zai... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005211 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ikasle desgaituak egoki artatzeko aholkua beteko du EHUk BILBO. Gomendioa egina zion EAEko Arartekoak EHU Euskal Herriko Unibertsitateari: unibertsitate irakaskuntza guztietara zabaldu behar du hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei aukera berdintasuna bermatzeko arautegiaren aplikazio eremua. Eta EHUk Arartekoari... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005212 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ekarpenen trukea aurki hastea espero du Jaurlaritzak Plataforma logistikoaren berritzearen ondoren, Eroskik itxi behar duen beste fronte bat finantza ekarpenena da. Joan den urtarrilean ekarpen horien trukea proposatu zuen kooperatibak, zeinak inbertitutakoaren %30i uko egitea zekarren. Proposamen hori oraindik ez da i... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005213 | BERRIA | Euskadi | noticias | Errusiak estrategia militarra moldatuko du, NATOren hedapenari erantzuteko Errusiak NATOrekiko estrategia militarra moldatuko du, «mehatxu eta arrisku militar berriak» direla eta. Hala adierazi dio Mikhail Popov Kremlineko Segurtasun Batzordeko idazkariordeak Ria Novosti agentziari. Halere, Popovek ez du zehaztu zertan... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005214 | BERRIA | Euskadi | noticias | Xabier Alegria, Teresa Toda, Carlos Trenor, Manuel Intxauspe, Isidro Murga, Patxi Murga, Jexuxmari Zalakain, Pablo Gorostiaga, Jose Luis Elkoro eta Iñaki Zalakain. 2007. urtetik preso dauden Egin egunkariko hamar kideak gogoratu zituzten atzoko ekitaldian, lehenengo, Iñaki Iriondo Egin- eko langile ohi eta Gara -ko ber... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005215 | BERRIA | Euskadi | noticias | Topa Gaitezen Bizkaiko gazte euskaltzaleen dinamikarekin elkartu da 'Korriklika'
Bizkaian igaro du eguna Korrikak, eta han egingo du biharko eguna ere. Besteak beste, Bilbon izango da bihar eguerdi eta arratsaldean. Hori dela eta, euskarak Bizkaian bizi duen errealitateari erreparatu dio Korriklika k. Garikoitz Goikoet... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005216 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lurraldekar autoa partekatzeko zerbitzua kentzea gaitzetsi du Eguzkik DONOSTIA. Gipuzkoako Foru Aldundiak autoa partekatzeko Lurraldekar zerbitzua kendu du. Aurten ez du aurrekonturik izango, eta aurki itxiko dute webgunea. Eguzki talde ekologistak gaitzetsi egin du erabakia. Ingurumenaren zaintzan «atzerapausoa» dela ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005217 | BERRIA | Euskadi | noticias | Islandian dira hiru euskal idazle, PENen kongresuan LITERATURA. PEN Internationalek 79. kongresua egingo du datozen egunetan Reykjaviken.
Han dira jada Itxaro Borda, Lutxo Egia eta Urtzi Urrutikoetxea idazleak. Besteak beste, Nafarroan ETB-k eta Euskalerria Irratiak duten egoeraz, Egineko kazetari espetxeratuez eta Fra... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005218 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Aurreiritziak izaten ditugu mediatikoak diren pertsona gehienekin»
Hamaika telebistak 'Ajoarrieroa' saioa estreinatuko du gaur, 21:00etan. Nafarroako pertsona ezagunak kozinatzen jarriko dituzte, eta une oro Arraiza izango dute lagun. Gai askori buruz solastatzeko aitzakia izanen da.
Batera eta bestera ibilia da, asko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005219 | BERRIA | Euskadi | noticias | Parte hartze handia izan da Egiptoko bozen hirugarren faseko hasieran Egiptoko Herri Baztarra -behe ganbera- aukeratzeko hauteskundeen hirugarren fasea hasi zen atzo -gaur amaituko da-. Bederatzi probintziatako 14,5 milioi herritarrek dute botorako aukera, eta 150 diputatu hautatuko dituzte. Parte hartze handia izan ze... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005220 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ordaintzen ez baduzu, produktua zeu zarelako soilik da . Esaldi hori famatu egin da, gaur egun erabiltzen ditugun milaka doaneko zerbitzuek, gure datuetatik probetxua ateratzeko duten erraztasunari erreferentzia eginaz. Facebook-ek datu horiek baliatzeaz gain, orain jakin da, bere erabiltzaileetako batzuekin esperiment... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005221 | BERRIA | Euskadi | noticias | Donostiako PSE-EEren zuzenketa aintzat hartuko du zuzendaritzak . Erabakitzeko eskubideari buruzko proposamenaren mamia hitzartu eta azken txostenean jasotzea nahi du
Donostiako PSE-EEren zuzenketa aintzat hartuko du zuzendaritzak Erabakitzeko eskubideari buruzko proposamenaren mamia hitzartu eta PSE-EEren V. Biltzarra... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005222 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Aukera bat galdu da» metalgintzan, ELAren arabera «Emaitza hobeak lortzeko aukera galdu da» Bizkaiko metalgintzan, Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiaren arabera. LABek, CCOOk eta UGTk lan hitzarmena egiteko akordioa egin dute FVEM patronalarekin, zortzi eguneko greba sorta bat hasteko zorian zegoela. Lakuntzak dio... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005223 | BERRIA | Euskadi | noticias | Eusko Jaurlaritza ez da joango sindikatuek LHKn deitutako bilerara Urriaren 25ean Araba, Bizkai eta Gipuzkoako sektore publikoan deitutako greba hurbilduz doan heinean, sindikatuen eta erakundeen mugimenduak gero eta gehiago dira. Gaur, Eusko Jaurlaritzak uko egin dio sindikatuekin biltzeari datorren astelehenean LHK L... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005224 | BERRIA | Euskadi | noticias | IRRATIA. Errenteriako Zintzilik Irratiak urtero bezala madalenetako saio bereziarekin amaituko du denboraldia. Gaur, 17:00etatik aurrera, urteko berri garrantzitsuenak jorratuko dituzte. Hainbat elkarte eta lagunekin elkarrizketak egingo dituzte, jaietako egitarau alternatiboaren berri emango dute eta txupinazoa zuzene... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005225 | BERRIA | Euskadi | noticias | Europaren «babesa» lortu nahi dute euskararentzat Ipar Euskal Herrian Ipar Euskal Herrian euskarak Europako Kontseiluaren «babes politikoa» lortzea: hara zer eman lezakeen Hizkuntza Gutxituen Babeserako Europako Tokiko Ituna izenpetzeak. Itsasuko Herriari hauteskunde zerrendatik (Lapurdi) partitu zen ideia iragan martx... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005226 | BERRIA | Euskadi | noticias | Langile bat hil da Urzainkin, zuhaitz batek azpian harrapatuta Aragoiko (Espainia) 61 urteko gizonezkoa da atzo 19:30ak inguruan Erronkariko Urzainkin (Nafarroa) zuhaitz batek azpian harrapatuta hil zena. Basoan lanean ari zela gertatu zen ezbeharra, eta Guardia Zibila ikertzen ari da gertatutakoa.
Minutu batzuk lehena... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005227 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gas&oil sektorean diharduten euskal enpresek gorriak ikusi dituzte petrolio merkearen aroan, baina alorra suspertzen ari delako seinaleak iristen hasi dira. Nazioarteko inbertsio mailak oso apal jarraitzen duen arren, Tubacexek kontratu handia lortu du Iranen: 556 milioi eurokoa. Petrolioaren Irango Konpainia Nazionala... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005228 | BERRIA | Euskadi | noticias | Txertaketaren ostean, COVID-19a ia erabat desagertu da Nafarroako zahar etxeetatik
Datuek argi eta garbi erakusten dute egungo argazkia ez dela iazko bera: otsailaren 12an Nafarroako zahar etxeetako txertaketa prozesua bukatu zenetik, lau COVID-19 kasu atzeman dituzte sarea osatzen duten 71 egoitzetan. Horietatik, gaix... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005229 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Estatuaren egiturak bere osotasunean kutsatuz, ustelkeria eta demokraziaren aurkako inboluzio olatua nagusitu da azken urteetan. Integrismo erreakzionarioak [...] burdinazko sabaia jartzen dio indarrean den konstituzioari, eta talka egiten du gehiengo politikoekin Katalunian zein gure herrian».
«Gizarte zibil garen ho... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005230 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Baikorra naiz, eta uste dut urtea salbatuko dugula»
Aste Santua garai aproposa izaten da landa turismoarentzat, eta aurten ere aurreikuspen onak zituzten Arregi landa etxean, Oñatin (Gipuzkoa). «Garai hauetan beti gaude beteta: %80ko okupazioa izaten dugu gutxienez Aste Santuaren bueltan eta abuztuan», azaldu du Iñaki... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005231 | BERRIA | Euskadi | noticias | Abdel Fatah al-Sisi izango da Egiptoko hurrengo presidentea, baina astelehenean hasi eta atzo amaitu ziren hauteskundeek erakutsi dute Mohamed Mursiren kontra estatu kolpea eman ostean armadako uniformea utzi eta zibilez janzteko agertu zituen zalantza guztiek bazutela oinarria. Agintera abstentzioaren orbanarekin irit... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005232 | BERRIA | Euskadi | noticias | OSASUNA. Etxetik kanpo behingoz irabaztea da Osasunako jokalarien helburua, baina, Ricardo atezainak atzo esan zuenez, «zaila» izango da Realari irabaztea. «Lan handia egin beharko dugu, talde ona delako Reala, indar handiko taldea». Hain zuzen ere, atezainaren hitzetan, «indar eta oldarkortasun horri esker» dauzka Rea... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005233 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gobernuak zentraleko langileen alde egingo duela ziurtatu du De la Vegak. Burgosen alde batera eta Eusko Legebiltzarrean bestera egitea aurpegiratu dio PSOEri Antonio Basagoitik
Gobernuak zentraleko langileen alde egingo duela ziurtatu du De la Burgosen alde batera eta Eusko Legebiltzarrean bestera egitea Espainiako Go... | cc-by-sa 4.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.