id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
BERRIA_0005334 | BERRIA | Euskadi | noticias | ASTEASU. Enpresetan beharrera itzultzeko eguna grebara itzultzekoa izan da Asteasuko (Gipuzkoa) Siemens Gamesaren lantegian. Erreleboko dozenaka behargin greba mugagabean dira martxoaren 9tik, lan hitzarmena berritzeko saioan. Koronabirusa dela eta, langileek lanuztea utzi zuten, Espainiako Gobernuak indarrean jarri zu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005335 | BERRIA | Euskadi | noticias | 70 urteko gizon bat topatu dute hilda Angeluko hondartza batean Igandeko 11:00ak aldera 70 urteko gizon bat aurkitu zuten Angeluko (Lapurdi) Amodio Ganberako hondartzan. Hilotzarekin topo egin zuenak abisu eman zion Poliziari. Suhiltzaileak eta Euskal Kostako Ospitale Zentroko larrialdi zerbitzuak ere bertaratu ziren, ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005336 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gazteen iritzia biltzen saiatuko da Euskal Herria 2020 ekimena. Datozen zazpi urteetako kontratu planerako txostena landu behar dute urtea bukatu baino lehen
Gazteen iritzia biltzen saiatuko da Euskal Herria 2020 ekimena Datozen zazpi urteetako kontratu planerako txostena landu behar dute Hautetsien Kontseiluko eta Gar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005337 | BERRIA | Euskadi | noticias | Dantzan Bilaka-k koreografo gazteen ikuspegi aniztasuna indartuko du Euskal koreografo gazteek «gero eta proposamen berritzaileagoak» aurkezten dituzte Dantzan Bilaka egitasmoan, Natalia Mongek azaldu duenez. «Eta aniztasun horretan oinarritzen da euskal dantzarien komunitatearen balioa». Orotara, 17 proiektu aurkeztu ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005338 | BERRIA | Euskadi | noticias | Osakidetzako mahai sektoriala utzia dute sindikatuek, zuzendaritzak edukiz hustu duelakoan. «Benetako negoziazioa» hasteko, hauek dira eskari nagusiak:
Aurrekontua. Sindikatuek premiazkotzat dute Osakidetzaren aurrekontua handitzea. 2023rako xede gisa jarri dute Europako Batasuneko batez-bestekora iristea, hau da, BPGa... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005339 | BERRIA | Euskadi | noticias | Castron hilik agertu zen emakumearen hilketa gaitzetsi du Emakundek Herenegun Castro Urdialesen (Espainia) hilik agertu zen Zierbenako (Bizkaia) 29 urteko emakumearen hilketa gaitzetsi du Emakundek. «Oraindik hilketaren arrazoiak ezagutzen ez diren arren, eta nahiz eta agian ez den genero indarkeria modura sailkatzen, ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005340 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bederatzi urteko zigorra ezarri diote gizon bati, bikotekideari tratu txarrak emateagatik
Nafarroako Auzitegi Nagusiak handitu egin du genero indarkeriako auzi batean Probintzia Auzitegiak iazko otsailean jarritako zigor bat. Ia bederatzi urteko kondena ezarri dio gizon bati -zortzi urte, 11 hilabete eta hamabost egun-... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005341 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bidasoa Irunek etxeko lanak egin ditu Txapeldunen Ligako ligaxkan: jada ziurtatu egin du kanporaketa jokatzea. Baina aldea dago kanporaketa hori beste multzoko lehenaren edo bigarrenaren aurka jokatzearen artean, baita kanporaketa horren itzuliko neurketa etxean edo etxetik at izatearen artean ere. Abantaila hori izan ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005342 | BERRIA | Euskadi | noticias | Barcina: "Lauko gobernu nazionalista bat izango da gobernu berria" Nafarroako Parlamentuan aldaketaren alderdiek gobernu berria zehazten zuten bitartean, Yolanda Barcinak eta haren gobernuak agur esan dute. Nafarroako presidenteak hiru orduko aurrerapenarekin deitu ditu hedabideak, eta agurrekoan zenbait datu ekonomiko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005343 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gernikako Akordioak dio EPPKren erabakiak eragin politiko sakona izango duela Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK) iazko udazkenean abiatu zuen barne eztabaidaren emaitza gaur ezagutaraziko da, Gernikan egingo den ekitaldi batean, eta, Gernikako Akordioak ohartarazi duenez, eragin politiko sakona izango dute ezta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005344 | BERRIA | Euskadi | noticias | HNTren lana eskertu du Jean Rene Etxegaraik Baionan Bilkura eta agerraldia egin dituzte, gaur goizean, Jean Rene Etxegaraik eta HNT Harremanetarako Nazioarteko Taldearen ordezkaritzak. Brian Currin, Raymond Kendall eta Alberto Spektorowski agertu dira Baionako herriko etxera, HNTren amaiera kari egiten ari diren bilkur... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005345 | BERRIA | Euskadi | noticias | Baleak euskal kostalderaino iristen ziren garaian Ternuarainoko bidaia egin zuen Ismael San Roke itsasontziko txoak, eta ekaitzek eta zorigaitzek eraso egin zioten bidean. Egungo estropaden jatorria orduko arrantzaleen harrapaketa dela ikusiko du irakurleak. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005346 | BERRIA | Euskadi | noticias | Talibanek ez dute nahi Afganistanen EIk esku hartzea KABUL. Talibanek argitaratutako ohar batean EI Estatu Islamikoari eskatu diote Afganistanen ez esku hartzeko, jihadisten artean banaketa sor dezaketela argudiatuta. «Omar mullak zilegitasun guztia du. Bandera desberdinen pean aritzea islamaren aurka doa». Nangarhar e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005347 | BERRIA | Euskadi | noticias | Egindakoak ahaztuz eta beren buruari erronka berriak ipiniz. Eneko Pouk (1974, Gasteiz) bi hilabete egin ditu udan Peruko Mendikate Zurian, Iker anaiarekin batera. Leku «autentikoa» da, Eneko Pouren iritziz, eta sei bide zabaldu dituzte han. Hala ere, «beste bide asko» daude oraindik zabaltzeko. Egokitzeko denbora hart... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005348 | BERRIA | Euskadi | noticias | BILBO. «Europako lehiakortasun ereduak ezin du soldata jaistea izan, baizik eta Alemaniakoak: teknologia gehiago». Gestampeko presidente Francisco Riberasek uste du Trumpek zerbait erakutsi duela azken urteotan: «Europa ezin dela ikusle bat besterik izan aurrerantzean». Riberas Aefame Euskadiko Familia Enpresaren elkar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005349 | BERRIA | Euskadi | noticias | ANVren aurkako mozioa Soraluzen onartuko dute lehenengoz, bihar . Legazpin ere aurrera egingo du, EAk baietz bozkatzen badu, eta Villabonan eta Azpeitian zailago du
ANVren aurkako mozioa Soraluzen onartuko dute lehenengoz, bihar Legazpin ere aurrera egingo du, EAk baietz bozkatzen badu, eta EAE-ANVko alkateei dimisioa ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005350 | BERRIA | Euskadi | noticias | Errepublikari buruz galdetu dute herri kontsultetan GASTEIZ. Errepublikaren aldeko Estatuko Plataformak deituta, estatu ereduari buruzko herri galdeketak antolatu zituzten atzo Hego Euskal Herriko 50 tokitan. Monarkia eta errepublikaren artean aukeratzeko parada eman zitzaien herritarrei, hartarako jarritako bozkalekue... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005351 | BERRIA | Euskadi | noticias | • Antton Izagirre: «Patxi Zabaletari iraganeko proposamena dela iruditzen zaio Hegoaldeko lau lurraldeentzat estatutu bakarra lortzeko planteamendu politikoa. Ahalegin berezia egin nahi du Patxik Bildurekin elektoralki lehiatzeko, baina EAJk Nafarroarako egin dituen proposamenak ere ezagutzen ditugu eta hobe litzateke ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005352 | BERRIA | Euskadi | noticias | EBZk ez du espero «hondamendirik» bankuen azterketan Euroguneko finantza sistemari buruz dauden zalantza guztiak behin betiko argitu nahi ditu EBZ Europako Banku Zentralak ikuskatzaile bakarra martxan jarri baino lehen. Hori dela eta, azterketa gehiago eta zorrotzak egingo zaizkie garrantzi sistemikoa duten erakunde gu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005353 | BERRIA | Euskadi | noticias | Espainiako Gobernuaren ordezkari berri batekin hasiko dugu urtea Araba, Gipuzkoa eta Bizkaian: Javier de Andres. «Urte berri, asmo berri» esaera zaharraren izpirituarekin bat eginda, Espainiako Gobernuak bere ordezkarien aurpegia garbitu nahi izan du, Urkijoren harri aurpegia zegoen lekuan De Andesen irribarrea jarriz.... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005354 | BERRIA | Euskadi | noticias | Inflazioa gora eta gora doa galgarik gabe: %5,5ekoa da Espainiako KPIa Argindarraren eta erregaien garestitzea inoizko mailarik altuenetakora eramaten ari da inflazioa Hego Euskal Herrian. %4koa da iraileko KPIa , baina INEk Espainiarako eman duen datu aurreratuaren arabera, inflazioak beste maila bat igoko du urrian, ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005355 | BERRIA | Euskadi | noticias | Miarritzek azken unean galdu du Toulonen. Partida osoan aitzinetik aritu ondoren, Oriolik jota utzi du Miarritze; Heineken Kopa biziki urrun dago orain
Partida osoan aitzinetik aritu ondoren, Oriolik jota utzi du Miarritze; Kolpe latza jaso zuen Miarritzek Toulongo Mayol zelaian. Ederki jardun zen partida osoan, erreal... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005356 | BERRIA | Euskadi | noticias | Eskolen ikasmaterialerako diru murrizketa gaitzetsi du ELAk DONOSTIA. ELAk salatu du Eusko Jaurlaritzak erdira murriztu duela ikastetxe publikoek ikasmateriala erosteko ematen duen diru kopurua. «Hainbat ikastetxetan murrizketa hori handiagoa da». Ikastetxe publikoen egoera kezkaz ikusten du sindikatuak: «Murrizketa ho... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005357 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Katalanen aurkako faxisten eraso bat izan da, eta erdian euskaldun bat harrapatu dute»
Ez zuten berehala pentsatuko lagunen artean igarotzekoa zen futbol egun bat faxisten eraso larri batekin amaituko zela. Non, eta Sorian (Espainia). Bi aste baino gehiago dira Ion Aranburu Sanchez (Donostia, 1979) Burgosko (Espainia)... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005358 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskal Herrian bizi diren etorkinei buruz erabakitzea egotzi dio Batasunak PSOEri
Euskal Herrian bizi diren etorkinei buruz erabakitzea egotzi dio Europako Batasunetik kanpoko etorkinek datozen udal hauteskundeetan boto eskubidea izan dezaten PSOEk eta IU-ICVk Espainiako Kongresuan aurkeztu duten legez besteko proposam... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005359 | BERRIA | Euskadi | noticias | Radio Euskadin eginiko elkarrizketa batean, Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburuak adierazi du Nafarroak Espainiako Gobernuarekin adostutako %2,3ko defizit helburua ez litzatekeela nahikoa izango EAErako.
Hori izan beharko lukeen argitzeko, uste du Madrilek lehenbailehen deitu beharko lukeela ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005360 | BERRIA | Euskadi | noticias | Top14ko fase erregularrak bere sententzia eman du. Heineken kopako postuak banatu dira, finalerdietan sartu diren bi taldeak izendatu dira, eta bigarren mailara joanen direnak ere bai. Inoiz baino estuago izan den sasoi honetan, Miarritzek eta Baionak zori desberdina izan dute. Miarritzek Heineken kopa jokatuko du hurr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005361 | BERRIA | Euskadi | noticias | Mendiak ziurtatu du PSEk ez duela EH Bildurekin gobernu akordiorik egingo PSEko gazteekin egindako ekitaldi bat baliatu zuen atzo Idoia Mendia PSEko lehendakarigaiak argi eta garbi esateko ez duela EH Bildurekin gobernu akordiorik egingo: «Nik ez dut gobernua osatuko EH Bildurekin, ez gara egongo Espainiarekin hausteko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005362 | BERRIA | Euskadi | noticias | IRUN. Espainiako Gobernuak hitzartutakoa bete dezala eta tren lasterraren lanek dagokien finantzaketa izan dezatela eskatu du Joseba Agirretxea Gipuzkoako zerrendaburuak. AHTaren aurka daudenei, berriz, zein alternatiba duten galdetu die. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005363 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Gero eta gehiago kostatzen da irabaztea, eta horrek ematen dio balioa lortutakoari»
Mitoa handitzeko bidean da O Groveko (Galizia) arraunlaria: hamargarren aldiz irabaz dezake gaur Kontxako Bandera. Bost dauzka Rias Baixasekin, eta lau San Juanekin. Oriorekin jar diezaioke zenbaki biribila bestela ere oparoa den palma... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005364 | BERRIA | Euskadi | noticias | BARTZELONA. CDC Kataluniako Konbergentzia Demokratikoa PDC izango da aurrerantzean, Alderdi Demokratiko Katalana. Asteburuan izan dute alderdia berregituratzeko kongresua. Horrela laburbiltzen du alderdi berriak bere izaera: «Demokrata, independentista, katalanista, europeista eta humanista» | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005365 | BERRIA | Euskadi | noticias | FIFAk odol eta gernu analisiak egin dizkie Brasilgo Munduko Kopan ari diren 800 jokalari ingururi (%91,5). Ez da positiborik egon.
France Football -en arabera, Espainiako Federazioko, Real Madrileko eta Bartzelonako buruek presioa egin zuten Qatar aukeratua izan zedin. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005366 | BERRIA | Euskadi | noticias | Eric Hobsbawn, historialari marxista eraginkorrenetako bat, atzo hil zen, Londresko Royal Free ospitalean, 95 urte zituela, pneumonia baten ondorioz; leuzemia diagnostikatu zuen duela urte batzuk, eta gaitz horrek ahulduta zegoen. Erregimen komunista totalitarioen gehiegikeriak kritikatu zituen arren, Karl Marxen ideie... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005367 | BERRIA | Euskadi | noticias | Errusiak eta Turkiak lehen aldiz elkarrekin bonbardatu dute EI Sirian Siriako gerraren bilakaera molda dezake bi kanpo eragile nagusien aliantza berriak: Errusiak eta Turkiak lehen aldiz batera bonbardatu dute EI Estatu Islamikoa, Alepo probintziako Al-Bab herrian. Turkia talde islamista matxinoen sustatzaile nagusia d... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005368 | BERRIA | Euskadi | noticias | Deliturik egin ote zen ikertzeko auditoria aginduko du Nafarroako Gobernuak Nafarroako presidente Yolanda Barciak iragarri du ustezko deliturik izan ote den bilatzeko auditoria aginduko dutela Osasunaren diru kontuei buruz. Hala, Osasunaren zorrari buruzko legeak jaso bezala, auditoria egin egingo dutela berretsi du. G... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005369 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hiru preso Espainiaratzea onartu du Portugalek. Andoni Zengotitabengoa Portugalen epaituko dute Espainiara bidali aurretik
Andoni Zengotitabengoa Portugalen epaituko dute Espainiara bidali Garikoitz Garcia, Iratxe Yañez eta Andoni Zengotitabengoa Portugalen preso dauden hiru euskal herritarrak Espainiaratzea onartu du ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005370 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gutxieneko soldata 965 euroan geratzea onartu du Madrilek MADRIL. Espainiako lanbide arteko gutxieneko soldata 965 euro izango da urtarriletik aurrera ere. Irailean, gobernuak eta sindikatuek adostu zuten hamabost euro igotzea 2021ean, eta datorren urtean berriz igotzeko konpromisoa azaldu zuten. Hitzartu artean, kopur... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005371 | BERRIA | Euskadi | noticias | Mwai Kibakik, orduan Kenyako presidente zenak, 2012an debekatu zituen hazi trangenikoak, Osasun Ministerioak egindako txosten bat oinarri hartuta. Haren arabera, Kenya ez zegoen transgenikoak onartzeko prestatuta. Ikerketa gehiago behar ziren, eta horiek zergen diruarekin egin beharko zirela azpimarratzen zuen txostena... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005372 | BERRIA | Euskadi | noticias | TXIRRINDULARITZA. Manuel Cardosok (Caja Rural) irabazi zuen atzo Gaztela eta Leongo Itzuliko lehen etapa, eta bera da, ondorioz, sailkapeneko liderra. Enrique Sanz (Movistar) helmugaratu zen bigarren, eta Jose Pacheco (Gyos Deyser) hirugarren. Avilan hasi eta bukatuko da bigarren etapa. 157,6 kilometro izango ditu. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005373 | BERRIA | Euskadi | noticias | Donostiako festak hainbat gunetara zabaltzen dira, eta, atzokoan, Easo plaza izan zen bertsoen erdigune. Bertso saioak ehunka lagun bildu zituen, ia eseri ezinik ibili zirela. Aulkiak eta bankuak azkar amaitu ziren 12:00etarako, eta askok saioa zutik gozatu behar izan zuten. Zerua hodeitsu bai, baina eguraldi hori eske... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005374 | BERRIA | Euskadi | noticias | Birika laukiak zapatapean. Baldosa «ekologiko» bereziak jarri dituzte Sestaon, zirkulazio handiko kale batean: kutsadura xurgatu eta airea garbitzen dute, gainazal fotokatalizatzaile bati esker.
Baldosa «ekologiko» bereziak jarri dituzte Sestaon, zirkulazio handiko kale batean: kutsadura xurgatu eta airea garbitzen dut... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005375 | BERRIA | Euskadi | noticias | Haur eta gazteak biolin, gitarra, oboe eta eskusoinuekin, Mozart, Vivaldi, Praetorius edo Haendelen konposizioak jotzen. Horixe ikus daiteke Lekarozen (Nafarroa), antzinako musikako udalekuan. Atrilia musika elkarteak antolatzen du udalekua. Orain dela sei urte hasi zen lan horretan, eta aurten ere hainbat musikari gaz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005376 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hollande, igandeko bozen lehen itzulirako aurreikuspenek oilarturik, oilandaren lanean aritu da azken egunotan, urrezko arrautzak hitzemanez: gutieneko soldataren igoera, erretreta 60 urtetan hartzeko zuzenketa baldintzatua, enpresari handiei soldatak mugatzeko xedea eta Merkelen finantza politika merkealdian ezarriko ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005377 | BERRIA | Euskadi | noticias | BIZITZAREN GILTZAK. MASONERIA. Hargin askeen bilgunea . Adierazpen askatasuna defendatzen dutela diote masoiek; bere aurkako mugimendutzat jotzen du eliza katolikoak
Adierazpen askatasuna defendatzen dutela diote masoiek; bere aurkako Joan zen astean Txileko hiriburuan, Santiagon, Nazioarteko Logia masoien elkartea Han... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005378 | BERRIA | Euskadi | noticias | Idatzitakoaren itzulpenak jasotzea «zerbait magikoa» da Hizkuntzaren mugak zeharkatzen jarraitzen du, etenik gabe, Mariasun Landaren obrak. Gehien itzulitako euskal idazleetako bat da. Katuak bakar-bakarrik sentitzen direnean ipuinaren (Anaya, 1997) eslovenierazko itzulpena jaso berri du, adibidez. «Polonierazko itzulp... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005379 | BERRIA | Euskadi | noticias | 1978ko sanferminetan Poliziak German Rodriguez hil zuela salatzeko protestetan hil zuten Joseba Barandiaran, Donostian , hura ere tiroz. Astigarragakoa zen izatez, eta gaur, omenaldia egin diote bere herrian, Poliziak hil zueneko 40. urteurrenean.
Gertatutakoa ez dutela ahaztuko ohartarazi dute han bildu direnek; ez du... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005380 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zuzendaria: Robert Zemeckis. Aktoreak: Joseph Gordon-Levitt, Ben Kingsley, Charlotte Le Bon. Iraupena: 123 minutu. Generoa: Biografia. Herrialdea: AEB. Urtea: 2015.
Philippe Petit akrobata dabil Parisko kaleetan 1973. urtean. Saio batean, ikusle batek gozoki bat emango dio, eta hura jatean hagin bat puskatuko du. Hagin... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005381 | BERRIA | Euskadi | noticias | Walter Benjamin, hirien deskubritzen ari, liburu saltzaileen saltokien bila zebilelarik. Edo alderantziz. Liburu ederrenak bidaian kurri ibiliz zituen erosi: «Zenbat liburu ez ote dira ene aitzinean zabaldu oinez nindabilelarik liburuen konkistatzeko tirriarekin ( Die Literarische- n agertu artikulua). Halere, aitortze... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005382 | BERRIA | Euskadi | noticias | Telesail propioa izango du 'Merli'-ko Pol pertsonaiak BARTZELONA. Merli telesailaren spin-off bat prestatzen ari da Kataluniako TV3 telebista. Pol Rubio pertsonaian oinarrituko da sortuko duten telesaila. Carlos Cuevasek antzezten du gaztea. Kataluniako RAC1 irratiko Versio RAC1 saioan eman zuten atzo egitasmoaren berr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005383 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hilabete eta erdi igaro da Eusko Legebiltzarrak hezkuntza akordioa onartu zuenetik, eta, ordutik, EAEko Hezkuntza Legearen egitasmoa ontzen ari da Eusko Jaurlaritza. Testu horrekiko kritiko agertu da Euskal Eskola Publikoaz Harro Topagunea, eta haren inguruko «irakurketa ezkorra» egin du: «Akordioak ez du jasotzen esko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005384 | BERRIA | Euskadi | noticias | SASKIBALOIA. Kutxabank Araskik igandean Gironaren kantxan jokatu beharreko Ohorezko Mailako partida bertan behera geratu da, talde kataluniarreko bi jokalarik positibo eman baitute COVID-19an. Madelen Urietaren taldea hamargarren postuan da sailkapenean, sei garaipen eta zazpi porrotekin. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005385 | BERRIA | Euskadi | noticias | SANAA. Herenegun, Yemengo gerran AEBek duten inplikazioa amaitzeko proiektu ebazpena onartu zuen AEBetako Senatuak. Erabakia «urrats positiboa» iruditu zaie matxino huthiei, pentsatzen baitute AEBek Saudi Arabia buru duen koalizioari ematen dion babesak gerra «luzatu» besterik ez duela egiten. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005386 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bikotekideari eraso egitea egotzita, adingabe bat atxilotu dute Sestaon Ertzaintzak 16 urteko mutil bat atxilotu du Sestaon (Bizkaia), neska-lagunari tratu txarrak ematea egotzita. Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, biktima ere adingabea da, eta haurdun dago.
Herenegun arratsaldean atzeman zuten. Hainbat herri... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005387 | BERRIA | Euskadi | noticias | Julen Orbea atxilotu dute kaleko jantzitako ertzainek. Tabernan presoen argazkiak izateagatik Auzitegi Nazionalean deklaratzekoa zen, baina ez zen agertu
Julen Orbea atxilotu dute kaleko jantzitako ertzainek Tabernan presoen argazkiak izateagatik Auzitegi Nazionalean Julen Orbea atxilotu zuten, atzo arratsaldean, Bilbo... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005388 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Idazle berrientzako plaza digitala» sortu du Idazle Eskolak «Idazle berrientzako plaza digitala» izango den webgunea jarri du abian Bergarako Idazle Eskolak, www.idazten.com helbidean. Idazle Eskolako ikasle eta ikasle ohien lanak bertan argitaratzea da webgunearen xedeetako bat. Luzeragatik edo gaiagatik ohiko argita... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005389 | BERRIA | Euskadi | noticias | EAEko justizia «bizkorregi» euskalduntzea baztertu dute Araba, Bizkai eta Gipuzkoako justizia administrazioa urrun dago oraindik euskararen normalizaziotik: gaur-gaurkoz ia ezinezkoa da auzi oso bat euskaraz egitea, eta herritarren hizkuntza eskubideak «sistematikoki» urratzen dira. EH Bilduk atzo egin zuen salaketa Eu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005390 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iritsi da beste Maiatzaren Lehen bat, eta pasatu da. Langileen Eguna baino gehiago, langabeen eguna izan daiteke, 200.000 langaberen langa ondo asko pasatuta baitago Euskal Herrian, eta joera goranzkoa da, gainera. Bien bitartean, ELAk «borroka kolektiboaren» alde egin du Bilbon, LABek egoera iraultzera deitu du, CCOOk... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005391 | BERRIA | Euskadi | noticias | FUTBOLA. Espainiako Ligako lehen mailako denboraldia irailaren 5ean hasi ko da. Hemezortzi talde lehiatuko dira, eta, guztira, txapelketak 34 jardunaldi izango ditu. Espainiako Kopako finala maiatzaren 31n jokatuko dute, eta Superkopakoa, berriz, otsailean. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005392 | BERRIA | Euskadi | noticias | France Televisionsen greba egingo dute, erredakzio bakarraren aurka Frantziako telebista publikoan greba antolatu dute etziko CGT, CFE-CGC, CFDT eta SNJ sindikatuek, France2 eta France3 kateen erredakzioen bat egitearen aurka protesta egiteko. Informazio katearen Info 2015 proiektuaren aurka ere egingo dute langileek. ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005393 | BERRIA | Euskadi | noticias | 'Izpiliku sasi gibelean gordeturik, Cyranok lixibaren usain ona zuen' Konpainia: Hecho en Casa. Zuzendaritza: Herve Hestebeteguy. Testua eta moldaketa: Tai-Marc Le Thanh. Euskaratzea: Txomin Urriza Luro. Eszenografia, jantziak eta gauzakiak: Francisco Dussourd. Musika: Clo. Maskarak: Annie Onchalo. Kartela: Rebecca Dou... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005394 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hungariak lege bat onartu du homosexualen familiak salatzea errazteko BUDAPEST. Hungariako Parlamentuak lege bat onartu du asteon, zeinaren bidez herritarrek aukera edukiko duten era anonimo batean salatzeko seme-alabak dituzten sexu bereko bikoteak. Konstituzioa «urratzen» duten jarrerez ohartarazteko baimena izango d... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005395 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sortzailea: Itziar Barrio. Non: Azkuna zentroa, Bilbo. Noiz arte: Maiatzaren 6ra arte.
Bide guztiak erabiliz, egin beharreko guztia eginez, oztopo guztien gainetik. Modu horretan, borrokarako deiadarra ere izan zitekeen oihua jasotzen duen tituluaren barnean aurkezten du Itziar Barriok bere banakako erakusketa, Bilboko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005396 | BERRIA | Euskadi | noticias | Pobreziaren eta gizarte bazterketaren kontrako Nafarroako Sarean urteak daramatzagu aldarrikatzen beharrezkoa dela nafar guztien gizarteratzea eta mantenua sustatzen dituen politika pasiboak eta aktiboak batzen dituen estrategia bat. 83.000 bizilagun pobrezia eta bazterketa egoera arriskuan bizi dira Nafarroan (AROPE, ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005397 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sortuk salatu du «jarduera zilegi eta legezkoak kriminalizatzen» ari direla Euskal presoei espetxetik irtetean egiten zaizkien harrera ekitaldien antolaketan zerikusia dutelakoan, Espainiako Guardia Zibilak Kai Saez de Egilaz eta Pipe San Epifanio atxilotu zituen joan den astean. Gisa bereko hirugarren polizia operazio... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005398 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lehengoan Samara Velteren Ukabil hori izeneko zutabean Tess Asplundekin topo egin nuen, Suediako neonaziei aurre eginez keinu ausart batez. Rosa Parks etorri zitzaidan gogora, autobusean, zurientzako eserlekutik altxatzeari uko eginez. Keinu esanguratsu eta eraldatzaileak. BERRIAko orrialde berean Xabier Amurizari Iñak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005399 | BERRIA | Euskadi | noticias | Txadeko presidente Idris Debyk zigorra barkatu die Zoeren Ontziko sei kideei Txadeko presidente Idris Debyk zigorra barkatu die Zoeren Ontziko sei Zoeren Ontzia Frantziako gobernuz kanpoko erakundeko sei kideei zigorra barkatu zien atzo Idris Deby Txadeko presidenteak. Joan den urteko urrian atxilotu zituzten Txaden, b... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005400 | BERRIA | Euskadi | noticias | Korrika 16 «indarrez betea eta inoizko jendetsuena» izan dela esan du AEK-k. Nafarroako Gobernuak, hedabide jakin batzuek eta elkarte batzuek izan duten jarrera salatu dute Korrikako arduradunek
Korrika 16 «indarrez betea eta inoizko jendetsuena» izan dela esan du Nafarroako Gobernuak, hedabide jakin batzuek eta elkart... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005401 | BERRIA | Euskadi | noticias | GaurOrduaTBRacing-Zaragoza18:00C+L2 / O.I. Levante-Mallorca18:00C+L2 / O.I. Reala-Osasuna18:00C+L2 / O.I.Real Madril-Granada20:00GolTV / C+L Malaga-At. Madril22:00La Sexta BiharOrduaTBRayo-Sevilla12:00GolTV / C+LGetafe-Athletic16:00C+L2 / O.I.Vila-real-Valentzia18:00GolTV / C+LBetis-Sporting20:00C+L2 / O.I.Espanyol-Bar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005402 | BERRIA | Euskadi | noticias | TXINAK BETOA JARRI DIEN HONG KONGEKO PARLAMENTARIAK Hong Kongeko Parlamentura sartzea eragotzi die Txinak bi diputaturi. Independentziaren aldekoak dira bi hautetsi horiek, eta Pekinek leporatzen die kargua hartu zutenean Txinaren aurkako aldarriak egin izana. «Hong Kong ez da Txina», esan zuen horietako batek, Yau Wai... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005403 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskaraz bizitzea amets dugu milaka lagunek gure herrian aspalditik.
Amets horren babesean garatu ditugu hamaika proiektu, deialdi, borroka euskal herritarrok. Horrek ekarri du euskararen sua pizturik XXI.
mendera. Hizkuntza, kultura, herri txikiek geroz eta leku txikiago daukaten garai honetan, euskaraz bizi al gaitez... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005404 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hondakinen %79 sailkatuta bildu nahi ditu Nafarroak 2027rako Nafarroako Gobernuak parlamentura bidaliko du Hondakinen lege proiektua, taldeek hura eztabaidatu dezaten. Gobernutik azaldu dutenez, proposamenak hainbat neurri zehazten ditu araudi europarra bete eta Nafarroako Hondakin Planean jasotzen diren helburuak lort... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005405 | BERRIA | Euskadi | noticias | JAIAK. MUNGIA. Marijataren bisitako azken egunak. Mungiako San Pedro jaiak azken txanpan sartu dira; igandean ospatuko dute Sukalki egun sonatua Ibai Maruri.
Mungiako San Pedro jaiak azken txanpan sartu dira; igandean ospatuko Ia astebete daramate mungiarrek jaietan murgilduta. Ostiralean hasi ziren sanpedroak. Ordutik... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005406 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bostonek talde historikoen markak berdintzen jarraitzen du Boston Celticsek partidak irabazten jarraitzen du, eta dagoeneko, talde historikoen markak lortu ditu. Atzo, NBAko azken jardunaldian Sacramentoren aurka lortutako garaipenak (89-69) marka berri bat eman dio Bostongo taldeari. 26 partidatatik 23 irabazi ditu. C... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005407 | BERRIA | Euskadi | noticias | Homofobiaren aurkako aurtengo desfilea debekatu du Kubako Gobernuak HABANA. Sexu Heziketarako Zentro Nazionalak atzo jakinarazi zuenez, aurten ez dute homofobiaren aurkako desfilerik egingo Kuban -azkeneko 11 urteotan egin izan dute-. Zentroaren arabera, «eskualdeko zein nazioarteko testuinguruko tentsio berriek» eragi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005408 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ogier faborito dela hasiko da gaur Korsikako rallya RALLYAK. Gaurtik larunbatera jokatuko da Korsikako rallya, munduko txapelketako zazpigarren proba. Sebastien Ogier frantziarra da (Volkswagen) sailkapeneko liderra eta garaipena lortzeko faboritoa. Ogierrek Akropoliko rallyko arantza atera nahi du, txapelketako azken ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005409 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hutsune anitzekin ariko da gaur Miarritze Clermonten. Nazioarteko partidak direla eta, Miarritzek eta Clermontek jokalari garrantzitsu asko gabe jokatuko dute
Hutsune anitzekin ariko da gaur Miarritze Clermonten Nazioarteko partidak direla eta, Miarritzek eta Clermontek jokalari Itxuraz, partida interesgarria da Clermo... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005410 | BERRIA | Euskadi | noticias | GASTEIZ. Hiesaren Aurkako Nazioarteko Eguna izan zen atzo, eta Hego Euskal Herriko osasun erakundeek iazko datuak eman zituzten. 2019an GIB giza immunoeskasiaren birusaren 190 kasu atzeman zituzten, eta 36 izan ziren hiesarenak. Gaitza hartu zuten hamarretik zortzi inguru gizonezkoak dira; erakundeek berretsi dutenez, ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005411 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ate joka da Euskalgintzaren Kontseiluak deituta larunbat honetan Bilbon egingo den manifestazioa. Azken asteotan, bereziki, eragile ugarik egin dute bat deialdiarekin: euskara elkarteek, auzo elkarteek, euskaltegiek, guraso elkarteek, sindikatuek, udalek... Euskararen aurkako oldarraldia salatzera deitu dute horiek guz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005412 | BERRIA | Euskadi | noticias | Peio Etxeberria eta Zabaleta sailkatu dira finalerdietako ligaxkarako Txapelketa gorabeheratsua eta zalantzaz betea jokatu ondotik, unerik erabakigarrienean aritu dira ondoen Peio Etxeberria eta Jose Javier Zabaleta. Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkarako zuzenean sailkatzea izan dute jokoan Iruñeko Labriten,... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005413 | BERRIA | Euskadi | noticias | Errusiako armadako hamar soldadu hil dituzte Txetxenian GROZNI Asteburuan Errusiako hamar soldadu hil eta armadako ibilgailu bat suntsitu zutela aldarrikatu zuten atzo Txetxeniako gerrillariek.
Internet bidez zabaldutako oharraren arabera, hildakoak Errusiako indar | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005414 | BERRIA | Euskadi | noticias | Langabezia jaitsi egin da 2019an, baina aurreko urtearen erdia baizik ez Gazitik zein gozotik izan du 2019. urteak Hego Euskal Herriko lan merkatuan. Zazpigarren urtez jarraian, txikitu egin da langabeen kopurua, baina jaitsiera hori aurreko urtekoaren erdia baizik ez da izan. Erritmo galerarik ez du erakusten, berriz,... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005415 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskal literaturan 36ko gerrak izandako eragina aztertuko dute. 'Gerra zibila euskal literaturan' jardunaldiak egingo dituzte datozen hiru egunetan, EHUren ikastaroen barruan. ELKARRIZKETA: Lourdes Otaegi. Euskaltzaindiko Literatura Ikerketa Batzordeko idazkaria
Euskal literaturan 36ko gerrak izandako eragina aztertuko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005416 | BERRIA | Euskadi | noticias | «2003an askatasuna irabazi arren, Saddam Husseinen irudiak iraun egin du»
Jamal Penjweny Sulaimaniyan jaio zen, 1981ean, Iraken menpeko Kurdistanen, eta han bizi eta lan egiten du egun. Eskultore eta margolari gisa ekin zion bere artista ibilbideari, eta argazkilaritzara egin zuen jauzi gero. Artista jardunari aurre eg... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005417 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Hiru Handietan ondo sentitu nintzen, eta horrek indarra eman dit»
«Iaz GH2n parte hartu nuen, eta hura izan zen nire lehen ultratraila. Oso esperientzia polita izan zen, eta aurten Ehunmilietan ateratzea erabaki dut. Hilabeteak daramatzat proba prestatzen, eta ilusio handia daukat. Paraje ederrak igarotzen ditugu, etx... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005418 | BERRIA | Euskadi | noticias | 'Fracking'-aren aurkako kanpaldia egingo dute Gasteizen Astelehenetik igandera Frackampada kanpaldia egingo dute Gasteizen fracking- aren kontra. Kanpaldian hainbat hitzaldi eta ekitaldi izango dira haustura hidraulikoaz eta honek sortzen dituen ondorio ekologiko kaltegarriei buruz. 50 eragilek baino gehiagok egin dute... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005419 | BERRIA | Euskadi | noticias | Birusak erabat aldatu zuen udaberria ezustean; orain ezagunagoa izanda ere, uda haren moldeetara egokitu behar izan da, eta, azkenean ekitaldi batzuk libratu diren arren, kulturak ezin izan dio lehorteari guztiz ihes egin. Bertso udalekuak daude bertan behera geratu direnen artean atzera-bueltarik gabe. Uda-udako ohitu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005420 | BERRIA | Euskadi | noticias | Uztailean baino 1.260 langabe gehiago zeuden abuztu amaieran Hego Euskal Herrian
Soilik Nafarroan egin du behera langabeziak; 254 pertsona gutxiago zeuden lanik gabe abuztu bukaeran, gaur goizean Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak emandako datuen arabera. Hego Euskal Herriko beste hiru lurraldeetan, berriz, gora egin ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005421 | BERRIA | Euskadi | noticias | Wouter Weylandt zenaren (Belgika, 26 urte) omenez korritu dute gaur Italiako Giroko etapa, lehiatu gabe, antolakuntzak eta tropelak goizean erabaki dutenez. Atzo hil zen hura, erorikoa izanda. Rapalloko helmugarako 25 kilometro falta zirela izan zuen ezbeharra, Passo del Bocco jaistean, eta burezurra hautsi zuen. Giroa... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005422 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Zaila da oroitzea zer zen garai hartan bizi zen gatazka»
Orain dela 30 urte sortu zen Euskal Herriko Giza Eskubideen Babeserako Batzordearen sortzailetarikoa da Jean Abeberry Koko (Miarritze, 1932). Garai hartan ziren eskubide urraketak salatzeko sortu zuten batzordea, eta gaur egun ere oraindik lanean ari den batzord... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005423 | BERRIA | Euskadi | noticias | EAJren eta EAren artean akordioa dagoela ikusita, EBri egin dio eskaintza Buenek. EBk ez du «aukerarik baztertzen», ez botoa PSEri ematea, ez EAJ babestea eta ezta inori ez ematea ere
EAJren eta EAren artean akordioa dagoela ikusita, EBri egin dio EBk ez du «aukerarik baztertzen», ez botoa PSEri ematea, ez EAJ Gipuzkoa... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005424 | BERRIA | Euskadi | noticias | Azken urteetan Euskal Herrian ekoitzitako hainbat likore merkaturatu dira.
Bermut zuria eta gorria ekoizten dute. Sopuertako mahatsekin eginda dago, eta arrakasta lortzen ari dira.
Arabako patatarekin egindako lehenengo vodka da. Ohiko vodkak ez bezala, zaporetsua dela diote egileek.
Arabako lehenengo Premium gina da. ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005425 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bruselako Kasazio Auzitegiak atzera bota du Ventura Tome Quiroga ustezko etakidea Espainiara estraditatu ez dezaten jarritako hirugarren errekurtsoa, eta bost eta hamabost egun arteko epean lekualdatuko dutela jakinarazi dute. Auzitegi Nazionalak hura atxilotzeko aginduan azaldu duenez, hiru epaiketa ditu zain Ventura ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005426 | BERRIA | Euskadi | noticias | Tabernen barnealdeak zabaldu ahalko dituzte Nafarroan hilaren 26tik Hirugarren olatuaren bilakaera «bide onetik» doala iritzita, neurriak leunduko dituela jakinarazi du Nafarroako Gobernuak. Tabernen barnealdea zabaltzea onartu du gobernuak, %30eko edukierarekin betiere. Horrez gain, bi bizikidetza unitate bildu ahalko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005427 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bide Ertzean, Illarramendi, Iglesias, Junkera eta Deloreani, Musika sari bana Bost euskal talde eta musikagile saritu ditu Espainiako Musika Akademiak XV. Musika sarietan. Kepa Junkerak irabazi du musika tradizionaleko disko onenaren saria, Herria lanagatik. Aurrez, beste hiru Musika sari lortuak zituen musikagileak, e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005428 | BERRIA | Euskadi | noticias | ERRUGBIA.Top 14 Ligari begira berriro. Miarritzeko jokalariek espero ez zuten harrera egokia jaso zuten igandean, eta aitzina begira jarri dira
Miarritzeko jokalariek espero ez zuten harrera egokia jaso zuten Miarritzek goren mailako taldea dela erakutsi du, baina, halaber, zaleak ere asko laguntzen dio, nola une gozoe... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005429 | BERRIA | Euskadi | noticias | 500 lanpostu berrirekin eten dute lehortea elektronika eta telekomunikazio konpainiek
Ekaitzaren ostean barea iritsi zaie Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako elektronikaren, informatikaren eta telekomunikazioen arloetako konpainiei. Bost urtez atzeraldian murgilduta egon eta gero, duela bi urte ekin zioten hazkundeari, et... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005430 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Gizakien akatsek eragiten dituzte istripu gehienak»
Neguan oso ohikoak dira nibologia eta elur-jausiei buruzko ikastaroak eta hitzaldiak. David Villegas (Palentzia, Espainia,1982) mendiko gidaria eta nibologian aditua da. Elorrion bizi da, eta hainbat ikastaro eta hitzaldi ematen dihardu.
Nire ikastaroak mendiko ikast... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005431 | BERRIA | Euskadi | noticias | Azpeitian «presio poliziala» areagotu dela salatu du AAMk Azpeitiko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak azken hilabeteetan «herrian jasaten ari diren presio poliziala» salatu du. Guardia Zibilak eta Ertzaintzak herrian eduki duten jarreraren berri eman dute, eta Azpeitiko EAJri, EAri eta Aralarri eskubideen urratze horien a... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005432 | BERRIA | Euskadi | noticias | TABAKOAREN AURKAKO ESPANIAKO LEGEA. Nafarroako Osasun zuzendariak dio Nafarroako legea Espainiakoa baino hobea dela
Nafarroako Osasun zuzendariak dio Nafarroako legea Espainiakoa baino 2003an, tabakoaren harira, osasuna zaintzeko, sustatzeko eta babesteko Foru Lege bat onartu zuten Nafarroan, eta Pablo Aldaz Osasun Pub... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005433 | BERRIA | Euskadi | noticias | ERRUGBIA. HEINEKEN KOPA . Miarritze gaur hasiko da lanean, eta Salek lehen lan saioa egin du Donostian
Miarritze gaur hasiko da lanean, eta Salek lehen lan saioa egin du Miarritzek ez du askorik aldatuko asteko lan egitaraua Sale-Sharksen aurka Heineken Kopako kanporaketa jokatzeko. Atzo, bai, atzo atseden hartu zuten ... | cc-by-sa 4.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.