id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
BERRIA_0005534 | BERRIA | Euskadi | noticias | Madril Iñaki Gracia presoa Soto del Realen espetxeratu zuten atzo, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz. Frantziako Poliziak herenegun utzi zuen Gracia Espainiako Poliziaren esku, eta atzo pasatu zen epaile aurretik. Deklarazioa, ordea, ez zion epaile bakarrak hartu, hiruk baizik: Ismael Morenok, Fernando Andreuk e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005535 | BERRIA | Euskadi | noticias | Baigorri izanen du bilgune bihar Nafarroak. Nafarroaren Egunean saldu txartel bakoitzeko hamar zentimo emanen dizkiote Lodosako ikastolari
Nafarroaren Egunean saldu txartel bakoitzeko hamar zentimo emanen Basaizea eta Baigorriko gaiteroek antolatu kulturaldiaren azken eguna dute bihar Baigorrin (Baxenabarre) ospatuko d... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005536 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hendaiak Euskotrenen geltoki berria estreinatuko du astelehenean Frantziako trenbide konpainia publikoak (SNCF) lurrak utzi dizkio Euskal Trenbide Sareak konpainia publikoari, Hendaia eta Donostia lotzen dituen trenaren Hendaiako geltokiko puskan trenbidea bikoizteko. Hori da Lapurdiko herrian Euskotrenek duen geltokia... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005537 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zubietako hondakinak kudeatzeko zentroaren kostua milioitan.
Zubietan eraikitzekoak ziren hondakinak kudeatzeko zentroak 223,4 milioi euroko kostua izan behar zuen. Errauste plantaren lehen harria 2011n jarri zuten, eta datorren urterako nahi zuten martxan jarri. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005538 | BERRIA | Euskadi | noticias | Magia du eskuetan. Ulertezina eta perfektua. Hilezkorra da, bakarra.
Titinek zaleak etengabe aho bete hortz uzteko abilezia du. Agintzen duenean ez du barkatzen. Defentsan lanean, berriz, ez du amore ematen.
Hauspoa ez du garai batekoa, are gutxiago belaunak, baina oraindik ere gazteei lezioak ematen jarraitzeko gai da... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005539 | BERRIA | Euskadi | noticias | ESKALADA. Hurrengo erronka, Australian. 7b zailtasuneko eta 70 metroko altuerako "Totem Pole" pareta kateatzen saiatuko dira Pou anaiak
7b zailtasuneko eta 70 metroko altuerako 'Totem Pole' pareta kateatzen Iker eta Eneko Pou eskalatzaile gasteiztarrek badute hurrengo erronka jomugan: Totem Pole izeneko pareta. Austral... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005540 | BERRIA | Euskadi | noticias | LASA-ZABALA KASUA. Galindori hirugarren gradua ukatu diote Espainiako Espetxe Erakundeek
Galindori hirugarren gradua ukatu diote Espainiako Espetxe Erakundeek Espainiako Espetxe Erakundeetako Zuzendaritzak Enrique Rodriguez Galindo Espainiako Armadako general ohiari hirugarren gradua ez ematea erabaki du. Galindo Ocaña... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005541 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sahara espainiarra, Espainiaren "53. probintzia" deitzen zioten espainirrek beren hegemonia gotortuta zeukaten guneari. Han sortu zen Fronte Polisarioa, ofizialki 1973ko maiatzaren 10ean, probintzia horretan zeuden sahararren talde nazionalistek bultzatua. Gaur egun ere saharar guztiak biltzen dituen erakunde politikoa... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005542 | BERRIA | Euskadi | noticias | Mario Saenz de Buruaga (Lacorzana, Araba, 1958) Consultora de Recursos Naturales enpresako zuzendaria da. Otsoaren erroldari buruzko lanak egin ditu Espainiako hainbat eskualdetan, baita Euskal Herrian ere. Nabarmendu du animalia horren kudeaketak eztabaida sutsuak pizten dituela, «irainera» heldu artekoak. Bere irizpi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005543 | BERRIA | Euskadi | noticias | EZBEHARRA ITSASO GORRIAN. Segurtasun azterketak gaindituta Salam Boccaccio 98 itsasontzia duela 35 urte eraikia zen, Italiako Castellamare di Stabia hirian. 1990ean berritu zuten, Egiptoko ontziola batean, Egiptoko Itsas Agintaritzako arduradun Mahfuz Taha Marzukek atzo adierazi zuenez. Zortzi urte geroago, 1998an, Egi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005544 | BERRIA | Euskadi | noticias | LITERATURA. Marijane Minaberri idazle eta hezitzaileari omenaldia egingo diote Alduden (Nafarroa Beherea), ekainaren 17an, arratsaldez. Sareinak taldeak eta Aldude euskara elkarteak antolatu dute ekitaldia. Iragan otsailean hil zen Minaberri, 90 urterekin. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005545 | BERRIA | Euskadi | noticias | LITERATURA. Martxoaren 23tik 27ra egingo dute aurten Bilboko Gutun Zuria letren jaialdia. Pandemiara egokituta, «hainbat estadiotan» garatuko dute: Azkuna zentroan izango dira saio batzuk; besteak, modu birtualean eta podcasten bitartez zabalduko dituzte. Horregatik, hemen hitza izango da edizioaren ardatza: Hemen. Non... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005546 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hamar urte beteko ditu aurten Gernikako (Bizkaia) Lekuek musika jaialdiak. Martxoaren 17tik 25era bitarte egingo dute, eta egitarauaren zati bat iragarri berri dute antolatzaileek. Besteak beste, Olaia Inziarte, Kiko Veneno, Dennis Alcapone, Lady Banana, Pelomono eta Wormed taldeen kontzertuak hartuko ditu festibalak. ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005547 | BERRIA | Euskadi | noticias | PEKIN. Bloomberg agentziaren arabera, Txinak AEBetako inportazio batzuk eten ditu: besteak beste, sojarena eta txerri haragiarena. Urte hasieran bi herrialdeek menia bat sinatu zuten, euren arteko gerra komertziala lasaitzeko. Baina aurreko astean Pekinek Hong Kongi ezarritako segurtasun legea dela eta, zerga batzuk ig... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005548 | BERRIA | Euskadi | noticias | BARAKALDO. Atzo zabaldu zuten BECen Imagenano azokaren bigarren aldia. Nanoteknologian aritzen diren 160 enpresa eta ikerketa zentrok hartuko dute parte, eta 300 hizlari arituko dira. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 180 enpresa aritzen dira sektorean, eta 2008an 70 ziren. Hala ere, SPRI kexu da igoera hori ez delako ikusi ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005549 | BERRIA | Euskadi | noticias | Onik aurkitu dituzte kobazulo batean desagertutako haurrak, baina nola atera da orain arazoa
Osasun egoera onean aurkitu dituzte Tham Luang-Khun Nam Nang Non parke naturaleko kobazulo batean desagertutako haurrak. Bederatzi eguneko erreskate lanen ondoren lortu dute kobazulo barruraino sartu eta haien osasun egoeraren ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005550 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gipuzkoako Aldundia eta hiru zahar etxe auzitara erango ditu ELAk ELAk auzitegietara eramango du gaur Gipuzkoako zahar etxeetan koronabirusaz egin den kudeaketa. Gipuzkoako Aldundiaren eta hiru zahar etxeren aurkako eskariak aurkeztuko ditu, zehazki, Ordiziako San Jose, Tolosako Iurreamendi eta Zumarragako Argixao zaha... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005551 | BERRIA | Euskadi | noticias | Egiptoko Parlamentuak baiezkoa eman dio armada Libiara bidaltzeari Abdel Fattah al-Sisi Egiptoko presidenteak badu dagoeneko herrialdeko armada Libiara bidaltzeko baimena. Ordezkarien Ganberak gaur arratsaldean egindako bozketan «beharrezko neurriak hartzeko» eskatu dio, eta, hortaz, Al-Sisi datozen egunetan zer gertat... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005552 | BERRIA | Euskadi | noticias | Beteranoak eta freskoak elkartuko dira gaur Donostian, Viktoria Eugenia antzokian, pop eta punk-rock jaian.
Izaki Gardenak taldeak lehen disko luzea argitaratu du aurten, Amaieratik hasi (Oihuka), eta pop musika, rock, country eta blues doinuekin nahastu dituzte hamar kantuko bilduman. Nahien, beldurren eta ametsen ing... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005553 | BERRIA | Euskadi | noticias | • Zerga igoera aberatsentzat. Urtean 400.000 dolarretik gora (300.000 euro) irabazten duten gizabanakoei edo 450.000 dolarretik gora irabazten duten familiei errenta zerga %35etik %39,6ra igoko diete. Zenbait zerga kenkari desagertuko dira 250.000 dolarretik gorakoentzat, eta hortik behera irabazten dutenentzat behin-b... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005554 | BERRIA | Euskadi | noticias | Credit Suisseren egoerak izua zabaldu du sektorean Beldurra itzuli da bankuen sektorera, eta, oraingoan, Europaren bihotzetik. Credit Suisseren akzioak %24 hondoratu ziren atzo, bere finantza arazoak konpontzeko duen gaitasunari buruzko zalantzengatik, eta horrek sektore osoari eragin zion. Credit Suisseren erorikoaren... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005555 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Prebentziorik eta zigorrik gabe, isuriak ez dira desagertuko»
Europako Batasuna mikroplastikoen kutsadura apaltzeko neurriak onartzekoa da, baina Curtok ohartarazi du lehen proposamenak itsasoko garraioa salbuesten duela.
Galiziako kostan agertu diren milioika plastiko bolatxoak aski ezagunak zaizkio Xavier Curtori (A... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005556 | BERRIA | Euskadi | noticias | LEIHATILA. Kamiñazpi, umiltasun adoretsu bat . Joan den ostegunean hil zen Joxe Mari Etxaburu 'Kamiñazpi' idazle eta euskaltzain urgazlea. Kamiñazpiri Hondarribiko udaletxean 2001eko azaroaren 30ean egin zioten omenaldian, haren omenezko testu hau irakurri zuen Hasier Etxeberriak, 'Neure lau urteko ibillerak' (Etor, 19... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005557 | BERRIA | Euskadi | noticias | 17 urteko moto gidari bat hil da Errezilen, istripuan ERREZIL. Moto gidari adingabe bat zendu zen atzo arratsaldean Errezilen (Gipuzkoa), bere motorrak furgoneta bat jo ondoren. Errezilgoa bertakoa zen hildakoa, 17 urteko gizonezkoa. GI-2634 errepidean gertatu zen ezbeharra, 19:10 inguruan. Ertzaintzak jakinarazi du be... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005558 | BERRIA | Euskadi | noticias | Müsikaren Egüna du izena, baina pluralean behar luke, azken urteetan hiru eguneko festibala baita. Eztabaidak, antzerkia, erakusketak, herri bazkaria, sorkariak, bertso saioak, dantzak... adierazpen mota andana baten plaza izan da Urdiñarbeko frontoi ingurua. Antolaketa eta logistika guztia beti herritarrek beren gain ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005559 | BERRIA | Euskadi | noticias | Loraldia jaialdiak 2018. urteko aldirako sortutako ikuskizuna da Anton Abbadia: Dublinetik Hendaiara . Txomin Heguy antzezleak Anton Abbadiaren pertsonaiarena egiten du, eta esploratzaile, geografo, astronomo eta kulturgilearen baloreak ekartzen ditu taulara. Bakarrizketa musikak gidatuko du, Irlanda, Brasil, Etiopia, ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005560 | BERRIA | Euskadi | noticias | Durangon 47 urteko langile bat hil da, teilatu batetik erorita 47 urteko langile bat hil da Durangon (Bizkaia), Fumbarri galdategiko teilatutik erorita. Behargina Porto Cubiertas azpikontratatutako enpresakoa zen, eta konponketa lanak egiten ari zen.
Istripua 10:50 aldera gertatu da, eta bertaratutako larrialdi zerbitz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005561 | BERRIA | Euskadi | noticias | IRAKEKO OKUPAZIOA. Armarik egon ez arren, inbasioa «justifikatutzat» jo dute aliatuek . Iraken armen inguruan helarazitako «informazio okerrak» direla-eta, CIAk George Bush AEBetako presidenteari «azalpenak zor» dizkiola esan du David Kay arma bilatzaile taldearen buru ohiak
Armarik egon ez arren, inbasioa «justifikatu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005562 | BERRIA | Euskadi | noticias | Presta zaitezte: hurrengo hilabeteetan burutik kendu ezinik ibiliko zareten kantua aurkeztera noa». Ostiral arratsaldea zela gogoan du Joseina Etxeberria irrati esatariak, lehen aldiz Gaztea irratian Huntza taldearen Aldapan gora abestia jarri zuenean. Baita asmatu ere: «Bizi honetan ez zaizu askotan gertatzen, baina, ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005563 | BERRIA | Euskadi | noticias | Berlinen ekimena egin dute Euskal Herriarentzat bake akordioa eskatzeko Euskal Herrirako bake akordio iraunkor bat eskatuz, ekimena egin zuten atzo hainbat ekintzailek Berlinen, Alemanian, Munduko Atletismo Txapelketaren irekiera ekitaldian. Mugarik Gabeko Ekintzaileak taldeko bi kide txapelketako maskotaz jantzita sar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005564 | BERRIA | Euskadi | noticias | Janari banatzaileak ez direla autonomoak berretsi du Espainiako Auzitegi Gorenak
Etxez etxeko janari banatzaileak, rider ere deitutakoak, autonomo faltsuak direla berretsi du Espainiako Auzitegi Gorenak. Glovori dagokion epai batean, auzitegi horrek ebatzi du konpainia horrek kalte-ordaina eman behar diola 2017an kaler... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005565 | BERRIA | Euskadi | noticias | Manel musika talde kataluniarraren 10 milles per veure una bona armadura izeneko diskoa salduena izan da aurten Espainian, eta nonbait, horrelakorik lortu duen katalanez kantatzen duen lehen taldea da. Manel taldea ez du handiago egiten horrek hala ere, Katalunian izan duen harrerak ematen dio nahikoa eta sobera balioa... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005566 | BERRIA | Euskadi | noticias | GERNIKA-LUMO. Egun bat lehenago ospatuko du PPk Gernikako Estatutuaren 38. urteurrena. Gaur egingo du ekitaldia, Gernikako batzar etxean (Bizkaia), 12:00etan, Alfonso Alonsoren parte hartzearekin. PSE-EEk bihar gogoratuko du urteurrena. Ekitaldi nagusia Bilbon egingo dute, Olabeagako moilan (11:00). | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005567 | BERRIA | Euskadi | noticias | Inoiz zinpekoen epai-mahaikide izatea egokitu zaionak badaki bere eginkizuna egiten hasi aurretik zina hartuko zaiola: Zintzo beteko duela zeregina; zuzen aztertuko duela akusatuaren aurka aurkeztutako akusazioa; gainontzeko epai-mahaikideekin emango diren eztabaiden sekretua gordeko duela, eta (azpimarratuz) gorrotori... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005568 | BERRIA | Euskadi | noticias | Siemens Gamesan borondatez enpresa uzteko baldintzak hitzartu dituzte Siemens Gamesak, hurrengo bi urteetan, erretiro aurreratuen eta enpresa uzteko prest direnentzako kalte ordainen bitartez gutxituko ditu langileak Zamudion (Bizkaia) eta Sarrigurenen (Eguesibar).
Asteazkenean zuzendaritzarekin izandako azken bileran,... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005569 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euroeskualdeak herritartasun bateratu bat sustatu nahi du Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearen 2021-2027 Plan Estrategikoak «euroeskualdeko hiritartasuna» sustatzea izango du ardatz nagusien artean, «hartu eman kultural, ekonomiko eta sozialaren pean batuta agertuko den mugaz gaindiko gizarte bat sustatzek... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005570 | BERRIA | Euskadi | noticias | A morruaren gaixotasuna mundu osoan zabalduta dago. OME Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, urtero 59.000 pertsona inguru hiltzen ditu. Afrikako eta Asiako herrialderik gehienetan gaixotasuna berezkoa da: landa eremuetan gertatzen dira Afrikan eragiten dituen heriotzen %99a eta Asiako %80a. Bi herrialde horietan, ka... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005571 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gaur orrialdeok Blanca Urgellekin konpartituko ditudanez, fabore bat eskatzeko aprobetxatu nahi dut, bere zutabe zoragarri horietako bat belaunei eskain diezaiola. Belaun batean arazoak izan eta mediku kontuetan hasi naizenetik ohartu naiz gehiago fijatzen naizela besteen belaunetan. Inoiz ez nuen uste gorputzaren best... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005572 | BERRIA | Euskadi | noticias | GERTAKARIAK . Gazte bat salbatu dute helikopteroz Auñamendi mendian Gazte bat salbatu dute helikopteroz Auñamendi mendian Aritz I.A. mendizale gipuzkoarra helikopteroz eraman zuten igandean Auñamendi menditik Nafarroako Ospitalera, orkatila bihurritu zuelako.
Guardia Zibila joan zen gaztearen bila, SOS Nafarroan goizea... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005573 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Berriro ez gertatzeko». Horretarako idatzi du argazkiaren erdian ageri den Josefina Camposek Los fusilados en Peralta, la vuelta a casa (1936-1978). Operacion retorno (Fusilatuak Azkoienen, etxerako itzulia 1936-1978. Itzulera operazioa). 1936ko gerrako eta frankismoaren biktimen gorpuzkinak berreskuratzeko 1978an abi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005574 | BERRIA | Euskadi | noticias | Independentzia lortzeko udalerrien elkarte bat sortu dute Katalunian «Udalerriek, erakunde gisa, geure herrialdearen independentziaren alde lan egiteko prest daudela aldarrikatzen dute». Viceko alkate Josep Maria Vila d'Abadalek egindako adierazpena da, Kataluniako Independentziaren Aldeko Udalerrien Elkartearen sorrer... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005575 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gutxiengoen giza eskubideak urratzeaz akusatu du AIk Pekin Xinjiango Uigur Eskualde Autonomoko uigurren, kazakhen eta beste hainbat gutxiengo etnikoren -nagusiki musulmanak- «giza eskubideen aurkako krimenak» egin izana leporatu dio AI Amnesty Internationalek Txinako Gobernuari. Gobernuz kanpoko erakunde horren arabera... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005576 | BERRIA | Euskadi | noticias | Txertoa hartzeko bidezidorra, traba eta korapilo gabea Gobernuak argiki adierazi zuen astelehenean zabaldutako oharrean: aurretik ordua hartu beharrik gabe txertatu nahi dutenek horretarako aukera izanen dute Foremek Arangurenen (Nafarroa) duen egoitzan. Ordutegia ere zehaztu zuten: 08:30etik 19:00etara, irekita. Izan ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005577 | BERRIA | Euskadi | noticias | Xilabaren bigarren saioa Muskildin izango da bihar BERTSOLARITZA. Xilaba txapelketako bigarren kanporaketan Aitor Servier, Battitt Crouspeyre, Eneritz Zabaleta, Maddi Sarasua, Ortzi Idoate eta Xumai Murua bertsolariak ariko dira, Muskildiko (Zuberoa) Posonpesenea gelan, 17:00etatik aurrera. Xan Alkhat ariko da gai-jart... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005578 | BERRIA | Euskadi | noticias | 'Turista klasea' nobela aurkeztu du Kattalin Minerrek Parisen preso daukaten lagun bati egindako bisita. Fresnesko espetxera joan eta buelta; bisita egitera doana esnatzen denetik etxera itzuli eta ohean sartzen den arte. 1.600 kilometro hogei orduan. Horixe Kattalin Minerren (Hernani, Gipuzkoa, 1988) bigarren nobelare... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005579 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iruñea hiru hiribildutan banaturik zegoen duela 590 urte. Hain zuzen ere, Nabarreria, San Zernin eta San Nikolas hiribilduek osatzen zuten, baina 1423ko irailaren 8an, Karlos III.aren aginduz, hiria elkartu egin zen. Bateratze Pribilegioaren bitartez amaitu zen hiru hiribilduen arteko liskarra. Geroztik, gaurko eguna g... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005580 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bruno Karrere izango da Uztaritzeko auzapez, bigarren itzulian ere boto gehien eskuratu dituen hautagaia izan ostean. Botoen %45,59 jaso ditu. Lehen itzulian botoen %37,9 lortuta, lehen indarra izan zen gaur zortzi, eta garaipena berretsi du bigarren itzulian. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005581 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zuzendaria: Kevin Macdonald. Aktoreak: Tahar Rahim, Jodie Foster, Shailene Woodley, Benedict Cumberbatch, Zachary Levi. Herrialdea: Erresuma Batua. Urtea: 2021. Iraupena: 130 minutu. Generoa: Drama.
Izugarrizko harrera ona izan du lanak: Guantanamoko espetxeari buruzko liburu batean oinarrituta dago. Espetxe horretan d... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005582 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zortzi eta bost urteko zigorrak Elizaran eta Sanvicenterentzat PARIS. Aitor Elizaran eta Oihana Sanvicenteri zortzi eta bost urteko espetxe zigorrak ezarri dizkie Parisek, ETAren aparatu logistikoki kide izatea egotzita. 2009an atxilotu zituzten. Zigorrak betetzean Frantziatik egotziko dituzte. Horrez gain, 10.700 euro... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005583 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Ramoncin SGAEren txotxongiloa da, eta hark babestu egin du». ANTONIO RODRIGUEZ . 'Alasbarricadas' guneko kudeatzailea
Antonio Rodriguez 'Alasbarricadas' guneko kudeatzailea «Ramoncin SGAEren txotxongiloa da, eta hark babestu egin du»
Antonio Rodriguez (Granada, Espainia, 1979) www.alasbarricadas.org Interneteko gunear... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005584 | BERRIA | Euskadi | noticias | Andy Panko. Lagun Aro GBC taldeko jokalaria. «Saskibaloi eta garaipen gose handiagoa daukagu orain». Etzi Koparako sailkatzea lorpen ederra litzatekeela dio, baina partida irabaztea du helburu. Taldeko makulu sendoena da, eta ACB ligako jokalari onenetako bat. Andy Panko. Lagun Aro GBC taldeko jokalaria
Etzi Koparako s... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005585 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bost mila betaurreko more eta Ez beti da ez lelodun 2.000 kapelu banatu ditu Hondarribiko Udalak azken astean, gaur amaituko diren jaietan eraso sexistei aurre egiteko; hiru egunetan karpa bat ere jarri du, «indarkeria sexistarekin lotutako edozein gairi buruz informazioa emateko». Neurriok aurkezteko agerraldia egin z... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005586 | BERRIA | Euskadi | noticias | NBEren gomendioak betetzeko eskatu diote Konstituzionalari. D3Mri eta Askatasunari buruzko erabakia giza eskubideak errespetatuta hartu behar duela ohartarazi dio Goirizelaiak auzitegiari NBEko kontalariak kezka berezia agertu du Alderdien Legearen ezarpenaren inguruan
NBEren gomendioak betetzeko eskatu diote Konstituz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005587 | BERRIA | Euskadi | noticias | Tourrean egon naizenean askotan esan dizuet etxetik urrun sentitu izan naizela. Vueltan nagoela ere sentimendu berbera daukat. Mijas herriko hotel batean gaude, terraza handi batean, freskagarri bat edaten 30 graduko tenperaturari aurre egiteko. Gustura. Basamortu handi bat dugu begi bistan, baina hotelaren ondoan seku... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005588 | BERRIA | Euskadi | noticias | TELEBISTA-INTERNET. Europako 47 milioi etxetan, telebista Internetera konektatuta daukate (%20-%30 inguru). Adituek diote kopuru hori nabarmen haziko dela datozen urteetan. Hori dela eta, telebista konektatuen inguruko inkesta bat egingo du aurten Europako Batzordeak. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005589 | BERRIA | Euskadi | noticias | Errusiarrak hasieratik ezarri du bere jokatzeko modua, eta 6-3 eta 6-2 irabazi dio Erraniri Roland Garroseko finala
Nagusitasun osoz. Halaxe irabazi zuen Maria Xarapovak Roland Garroseko atzoko finala, Sara Erraniren aurka. 6-3 irabazi zuen lehendabiziko seta, 36 minutuan; eta 6-2 bigarrena, 53an. Parisko Grand Slama z... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005590 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zuzendaria: Marin Alsop. Biolontxeloa: Kian Soltani. Egitaraua: H. Eisendleren Heliosis , R. Schumannen Biolontxelo eta orkestrarako kontzertua op. 129 eta A. Dvoraken 7. sinfonia op. 70. Lekua: Donostiako Kursaal auditoriuma. Eguna: Martxoak 20.
Marin Alsop zuzendari estatubatuarrak bere gainean daramatza hainbat titu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005591 | BERRIA | Euskadi | noticias | GERIZPEAN. MADALEN EGUNA BERMEON. «Egia da, egia da, gurea delako!». Beste behin Bermeok Izaro uhartea berea dela aldarrikatu du, haren aldamenean teila uretara botata. Elantxoben bazkaldu eta Mundakan arratsaldea pasatu dute bermeotarrek.
Beste behin Bermeok Izaro uhartea berea dela aldarrikatu du, haren Elantxoben ba... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005592 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zuzendaria: George Miller. Aktoreak: Tom Hardy, Charlize Theron, Nicholas Hoult, Hugh Keays-Byme, Zoe Kravitz. Generoa: Akzioa. Herrialdea: Australia. Urtea: 2015.
Mad Maxek uste du bizirik irauteko modurik onena bakarrik joatea dela, baina ez du aukerarik izango: basamortuan gerra konboi batean doan talde bateko kide ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005593 | BERRIA | Euskadi | noticias | Frantziako Gobernuak bozketa bidez onartu nahi du erretretaren erreforma, baina hala ez bada, beste bi aukera ditu.
49.3 artikulua. Frantziako Konstituzioak aukera ematen dio gobernuari legegai bat bozketarik gabe onartzeko, eta trukean oposizioak zentsura mozio bat aurkezteko eskubidea du. Kontua da azken hilabeteetan... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005594 | BERRIA | Euskadi | noticias | ARKITEKTURA. Sukarrietako udalekuetarako eskola (Bizkaia) babesteko eskatu du Busturialdean Lan eta Bizi elkarteak. Balio arkitektoniko handia duela eta, kultur ondare izenda dezaten nahi dute. Aurrez ere egin dute eskari bera, baina akats administratibo bat tarteko, bertan behera utzi zuen saio hura EAEko Auzitegi Nag... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005595 | BERRIA | Euskadi | noticias | FUTBOLA. ELAk elkarretaratzea egin zuen atzo, Anoeta estadioan dagoen Gipuzkoako Futbol Federazioaren egoitzaren aurrean, Qatarko Munduko Kopako lan heriotzak eta eskubide urraketak salatzeko. Estadioak eraikitzen «6.500 langile baino gehiago» hil direla salatu zuten: «Garbitasun baldintzak negargarriak izan dira, eta ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005596 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nire akatsa izan da, nirea bakarrik. Amorrua eman dit, baina aurrera begiratu beharra dago. Kokapenean egin dut huts, eta igotzen hasterako lehertuta geratu naiz atzetik aurrerako lanean. Hiru ahalegin handi egin behar izan ditut azken aldapa baino lehen, eta hankek ez didate erantzun gero. Berdin-berdina gertatzen zai... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005597 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Ez dugu txoririk buruan; oso argi dugu kanporaketa dela helburua»
Gaizki hasi ziren Jon Ander Peña eta Jon Ander Albisu: lehen partida irabazi zuten, eta hurrengo bostak galdu. Baina suspertu egin dira, eta azken hiru neurketak irabazi dituzte. Itxaropentsu dago Peña: «Uste dut gora egingo dugula».
Hutsik dago Beotiba... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005598 | BERRIA | Euskadi | noticias | Andoaingo Rock Jaialdia bihurtu da azkeneko zortzi urteotan rock-and-roll zaleentzako uda hasierako bilgune garrantzitsuenetakoa. Jaialdi handien ajeak alde batera utzita, hurbiltasuna eta talde kopuru neurriko bat eskaintzen baitu arratsalde-gau bakarrean. Hortik pasatu dira, besteak beste, The Pretty Things, The Noma... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005599 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ezpal ona baino zerbait gehiago. Arretxe II.ak eta Retegi Bik Bigarren Mailako buruz burukoaren lehen finalerdia jokatuko dute gaur Iruñean
Arretxe II.ak eta Retegi Bik Bigarren Mailako buruz burukoaren lehen Lehen Mailakoaren itzalean, Bigarren Mailako txapelketa ere azken txanpara iritsi da. Hirugarren partidatan, en... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005600 | BERRIA | Euskadi | noticias | PKK erakundeari su-etena aldarrikatzeko deia egin dio Abdula Ocalan buruzagiak. Turkia eta kurduen artean «bakerako azken aukera» izan daitekeela ohartarazi du preso dagoen buruzagiak
PKK erakundeari su-etena aldarrikatzeko deia egin dio Abdula Ocalan Turkia eta kurduen artean «bakerako azken aukera» izan daitekeela Ab... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005601 | BERRIA | Euskadi | noticias | Denbora luzez gaixorik egon ostean, atzo hil zen Andoni Unzalu politikari eta idazlea (Abadiño, Bizkaia, 1956), 67 urte zituela. Besteak beste, ezaguna da Patxi Lopezek gertuko aholkularia izan zuelako. Hainbat hedabidetan ere ohiko kolaboratzailea zen; besteak beste, EITBn.
ETA politiko-militarreko kide izandakoa zen ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005602 | BERRIA | Euskadi | noticias | BRUSELA. Europako Batzordeak 1,2 milioi euro eman ditu metalgintzako 500 langabe lan mundura itzultzea laguntzeko. Dirua Globalizaziora Egokitzeko Funtsetik iritsi da, eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoan langabeek enpresak sortzeko, trebatzeko edo enplegua bilatzen laguntzeko erabiliko dute. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005603 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gizon bat hiltzea egotzita atxilotu zituztenak, preso BAIONA. Baionako bestetan gizon bat «nahitara hiltzea» leporatuta, bost gizon akusaziopean ezarri eta preso sartu zituzten atzo, Jerome Bourrier Baionako prokuradoreak agiri batean jakinarazi duenez. Sei lagun atxilotu zituzten asteazkenean; jakinarazi zuten ustezko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005604 | BERRIA | Euskadi | noticias | SASKIBALOIA. Hondarribia-Irunek sailkapeneko buruan jarraitzen du Ferrolen irabazi ostean (59-64)
Hondarribia-Irunek sailkapeneko buruan jarraitzen du Ferrolen irabazi Hondarribia Irunek beste aste bat egingo du sailkapeneko buruan, atzo Ferrolen (Galizia) aurka kostata irabazi ondoren (59-64). Etxeko taldea oso fin ib... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005605 | BERRIA | Euskadi | noticias | 1979az geroztik zuen joera eten, eta igandean Europako Parlamenturako bozetan gora egin zuen, lehenengoz, herritarren parte hartzeak. 2009an eta 2014an %43 ingurukoa izan zen, eta igandean %50,4ra igo zen. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005606 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskara sustatzeko diru laguntza deialdia argitaratu dute Jaurlaritzak eta EEPk Euskara sustatzeko diru laguntza deialdia argitaratu dute Ipar Euskal Herrian euskara sustatzeko dirulaguntza deialdia argitaratu dute Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Euskararen Erakunde Publikoak (EEP). Deialdiaren xedea da Lapurdin... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005607 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zuzendaria: Nancy Meyers. Aktoreak: Robert de Niro, Anne Hathaway, Rene Russo, Nat Wolff, Drena de Niro. Iraupena: 121 minutu. Generoa: Komedia. Herrialdea: AEB. Urtea: 2015. Jatorriko izenburua: 'The Intern'.
Moda enpresa batean ohikoa ez den gauza bat egin dute: bekadun gisa kontratatu dute 70 urte dituen gizonezko b... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005608 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gizon bat hil da Ibirikun izandako auto istripu batean 61 urteko gizonezko bat zendu da NA-150 errepidean izandako auto istripu batean, Ibirikun (Nafarroa). Nafarroako Gobernuak emandako informazioaren arabera, larrialdi zerbitzuek 17:30ak aldera atzeman dute autoa, iraulita. Azaldu dutenez, ibilgailua ezponda batetik ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005609 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iheslarien Kolektiboak herritarren esku hartzea eskatu du «blokeo egoera» gainditzeko. Eskatu bakarrik ez, eman ere egin du: urrats «ausartagoak» egiteko prest agertu da, Aieteko bigarren puntuak dioen bezala, «estatuekin adostuta, eta aldebakartasunetik». Bakerako konpromisoa berretsi dute.
Ildo beretik egin dute Bake... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005610 | BERRIA | Euskadi | noticias | Binakako Urrezko Aizkorako saioekin bukatuko da urtea Ibarran eta Asteasun. Bi norgehiagoka jokatuko dira nagusien mailan, eta gazteek ere txapelketari ekingo diote
Binakako Urrezko Aizkorako saioekin bukatuko da urtea Ibarran eta Bi norgehiagoka jokatuko dira nagusien mailan, eta gazteek ere Binakako Urrezko Aizkora t... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005611 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iruñea Itoizko urtegitik abiatzen den Nafarroako Ubidea kudeatzeko akordioa dute Nafarroako Gobernuak eta Espainiako Ingurumen Ministerioak. Akordio hori berritzeko baimena eskatu dio Foru Gobernuak Parlamentuari. Akordio berriak orain artekoa berretsiko du, eta, gainera, presan zentral hidroelektrikoa egiteko baimena ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005612 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kataluniako runbaren erritmora dantzatu ahal izan ziren atzo Kursaaleko Zurriola terrazan bildu zirenak, La Troba Kung Fu taldearen emanaldian. Musika nagusituko da datozen egunetan terrazan. Gaur, adibidez, Sanba laborategia izango da, eta bihar, berriz, Iban Nikolai & Acoustic Glorious. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005613 | BERRIA | Euskadi | noticias | Astelehenero egin ohi duten moduan, euskal presoek Euskal Herrian bizitzeko duten eskubidea aldarrikatzeko, elkarretaratzea egin zuten Iruñean, PPren egoitzaren aurrean. Euskal preso eta iheslariak herrira , La dispersión mata eta Epaiketa politikorik ez leloak zeramatzaten pankartak hartuta bildu ziren. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005614 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aurreporrontxoak festa ospatuko dute gaur Donostiako Egia auzoan. Datorren astean izanen dira Porrontxo jaiak, baina azken urteotan auzoko herri mugimenduak jasandako galera ekonomikoak direla eta, asteburu honetan motorrak prestatzen hasteko jaialdia antolatu dute.
12:00etan ekingo diote egunari, Egiako gazteek antola... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005615 | BERRIA | Euskadi | noticias | WorldlEH, euskarazko joko arrakastatsuen olatura batu den azkena Euskarazko jokoek goia jo dute? Pentsa dezake inork. Egunean Behin, Berbaxerka, Wordle... Eta, orain, WorldlEH. Egunean Behin izan ezik, azken hilabeteotan goia jo duten eta euskaldun asko eta asko kateatuak dituzten jokoak dira besteak. Berriak, eta eusk... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005616 | BERRIA | Euskadi | noticias | "Sekula ukatuko ez den errealitate bat jaso behar du Egiaren Batzordeak" Pasioz bizi du bere lana Carlos Martin Beristainek. (Bilbo, 1959). Bilboko bizikidetzaren plazan egin dugun hitzordura beranduxeago iritsi da Kolonbiako 1.000 emakumeren testigantzak bulegora eramateko bidean luzatu delako: "Kolonbian proiektu bat... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005617 | BERRIA | Euskadi | noticias | Mekanizazio lantegi berri bat ireki du Ampok, Idiazabalen IDIAZABAL. 22 milioi euroko inbertsio baten ondoren, mekanizazio planta berria inauguratu du Ampok, Idiazabalen (Gipuzkoa). Balio erantsi handiagoko eta geometria konplexuagoko osagaiak eskaini ahal izango ditu horrela kooperatibak.
Lantegiak 12.500 metro koadro... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005618 | BERRIA | Euskadi | noticias | ITZULIAREN ITZULIA. EUSKAL HERRIKO ITZULIA. "Jet-set"-a itzulian...
Ez dakit Euskal Herriko itzuliak atzerrian oihartzun handia duen, baina gurean bai behintzat. Normalean, ez dugu lasterketetan ze jende dabilen ikusteko aukera handi-handirik, baina aurtengoan pertsona ezagun asko ikusi ditut eta haiek zerrendatzera no... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005619 | BERRIA | Euskadi | noticias | M-9 HAUTESKUNDEAK. ESPAINIAKO GORTEETARAKO BOZAK. NaBaik Osasunbidea eredu bihurtu eta inbertsio publikoa emendatu nahi du. NaBai Koalizioaren ustez, Nafarroa leku egokia litzateke Diabetesen Erreferentzia Zentrorako
NaBaik Osasunbidea eredu bihurtu eta inbertsio publikoa emendatu nahi NaBai Koalizioaren ustez, Nafarro... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005620 | BERRIA | Euskadi | noticias | Dorothy Arzner aitzindaria hamabi filmekin oroituko du Zinemaldiak Zinemagintzaren historiak aitzindari izaera eztabaidaezina aitortzen dio Dorothy Arzner zuzendari estatubatuarrari (San Frantzisko, Kalifornia, 1897-La Quinta, Kalifornia, 1979), Hollywoodeko urrezko aroan zuzendari gisa ibilbide bat jorratu zuen emakum... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005621 | BERRIA | Euskadi | noticias | Migratzaileen uholdeak ez du etenik Mediterraneoan; bart berrogei lagun ito dira, eta haiekin zihoazen beste 194 erreskatatu egin behar izan dituzte. Italiako kostara zeramatzan bi txalupetako bat urperatu eta gero izan da ezbeharra. Catanian lehorreratu dira, eta urperatuta ito direnen bost gorpu ere ekarri dituzte.
B... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005622 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Artzain izan ez banintz, nire barrena ez zen beteta egongo»
«Erretiroa hartuta bai, baina lanak utzita ez». Artzaina da Floren Txurruka (Mallabia, Bizkaia, 1946) eta garrantzitsua da, horregatik, zehaztapena. Artzaintzarekin estuki lotutako giroan hazi, ardi artean bizi eta erretiroa hartu ondorenean ere ardi artean d... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005623 | BERRIA | Euskadi | noticias | Segurola eta Endikak irabazi dute Sagardoaren Txapelketa Petritegirentzat Petritegik, Segurola eta Endikarekin, Sagardoaren Txapelketa irabazi dute finalean Ezkurra II eta Garces, 40-31, garaitu ondoren. Gurutzeta ordezkatzen duen bikoteak ez zuen aukerarik izan eta Segurola eta Endikak txapelketako partidu guztiak, za... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005624 | BERRIA | Euskadi | noticias | Peio Larraldek 40-34 irabazi dio Xabier Lanberti, eta finalerako sailkatu da TRINKETA. Peio Larraldek 40-34 irabazi zion atzo Xabier Lanberti, Donibane Garazin, eta buruz buruko finalean sartu zen. Larraldek hilaren 15an jokatuko du finala, Batita Ducassouren aurka, Baionan. Larralde hirugarren kanporaketan ekin zion t... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005625 | BERRIA | Euskadi | noticias | Jaurlaritzak Lanbiderako aurkeztutako akordiorako oinarria gaitzetsi du ELAk BILBO. ELA sindikatuak ez du bat egin Eusko Jaurlaritzak Lanbiderako aurkeztutako «akordiorako oinarriarekin». Sindikatuaren arabera, bi aldeen jarreren arteko aldeak «agerikoak» dira oraindik. Jaurlaritzaren proposamenak soldata eskala bikoit... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005626 | BERRIA | Euskadi | noticias | • Kalamu sail bat atzeman dute aste honetan ertzainek Trapagaranen (Bizkaia). 77 kalamu landare zeuden han landatuta. Saila burdinazko hesi batek langatuta zegoela azaldu dute. Jabea 57 urteko gizonezko bat da, eta osasun publikoaren kontrako delitua leporatu diote. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005627 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kataluniako autogobernua «indartzea» proposatu du Sanchezek Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea eta Pere Aragones Generalitatekoa lehen aldiz bildu dira gaur, Bartzelonan, azaroaren 16an Sanchezen inbestidura saioa egin zutenetik. Amnistiarako lege proposamena eta gobernu bien arteko harremanak izan dituzte ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005628 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskaraz sortuak nahiz euskaratuak, haur eta gazte literaturako liburu berri ugari iristen dira liburu dendetara. Ez du etenik produkzioak. Ondo betea dirudi Ixaka Lopez Mendizabal, duela ia mende oso bat, Xabiertxo liburu mitikoa idatzi eta argitaratzera bultzatu zuen hutsunea. Baina bestelako gabeziak igartzen dira b... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005629 | BERRIA | Euskadi | noticias | Labrit pilotalekua eskupilotaren katedraltzat jo liteke gaur egun, baina beharbada ezezagunagoa da iraganean Iruñeko katedrala bera izan dela hiriko pilotaleku nagusia. Mendetan, hango atari, horma, klaustro eta korridoreak pilotan aritzeko erabiltzen zituzten iruindarrek zein fraideek. Orduko esku zartaden eta punpare... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005630 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zaldibarren euskal oilaskoa jatea izango da gaur San Andres jaiak direla eta.
Euskal oilaskoa jateko modua egongo da gaur, 19:00etan, Zaldibarren (Bizkaia). San Andres festak ari dira ospatzen, eta egitarauaren barnean antolatu dute. Euskal oilaskoaren pintxo bat 1,5 euroren truke erosi ahal izango da. Zerealez osaturi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005631 | BERRIA | Euskadi | noticias | Manchester Unitedek Txapeldunen Ligara zabaldu nahi du bolada ona FUTBOLA. Txapeldunen Ligako final-zortzirenak gaur hasiko dira, joaneko lehen bi partidekin. Erromak Porto hartuko du (21:00), eta Manchester Unitedek, PSG (21:00). Azken kanporaketa horrek sortu du ikusminik handiena, United sasoi bikainean baita. Ole G... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005632 | BERRIA | Euskadi | noticias | MENDEBALDEKO SAHARA . Haider ekintzaile sahararra aske . utzi du Marokok . Kartzela Beltzean zazpi hilabeteko zigorra bete du giza ekintzaileak
Kartzela Beltzean zazpi hilabeteko zigorra bete du giza ekintzaileak Aminatou Haiderrek zazpi hilabete eman ditu Kartzela Beltzean. Marokoko segurtasun indarrek ekainaren 17an ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0005633 | BERRIA | Euskadi | noticias | Etxerik gabeei arta emateko diru ekarpenak gora egin du Araba, Bizkai eta Gipuzkoan
Heriotzen berri eman beharrean izaten dira maiz kalean bizi diren pertsonen aldeko taldeak. Etxerik ez dutenen errealitate gordinaren bozgorailu izatea dagokie, eta urteak daramatzate baliabide ekonomiko eta sozial gehiago bideratzearen... | cc-by-sa 4.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.