id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
BERRIA_0006334 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iaz, Kutxabankek 776 milioi euroko ekarpena egin zion Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ekonomiari -BPGaren %1,17-, 2020an baino %15 gehiago. Taldeak 3.000 langile inguru ditu hiru lurraldeetan, eta foru ogasunek guztira 187 milioi jaso zituzten zerga eta tasetan. Bankuak bideratutako finantzaketak, berriz, 8.759 milioi eur... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006335 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ontzi bat hondoratu, eta gutxienez 106 errefuxiatu hil eta 72 zauritu dira Somalian
HARGEYSA. Ezbeharra gertatu zen atzo Somalilandiako kostaldean, Somalian: ontzi bat hondoratu, eta gutxienez 106 lagun hil ziren itota. Beste 72 zauritu ziren. Iturri ofizialen arabera, Somaliako eta Etiopiako errefuxiatuak zihoazen ont... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006336 | BERRIA | Euskadi | noticias | EBko migrazio politiken «erreforma sakon bat» agindu du Macronek «Europari eraginkortasuna eta elkartasuna falta izan zaizkio. Migrazioaren erronkari erantzuteko erreforma sakon baten garaia heldu da», azaldu zuen Frantziako presidente Emmanuel Macronek, atzo, Italiako lehen ministro Giuseppe Conterekin bildu ostean. B... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006337 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sinatu dugun guztiok -2.400 inguru, 7.150 biztanleko herrian- eskatzen dugu Lekeitioko Udalaren eta agintarien laguntza autobus linea berri bat jartzeko. Lekeitiotik irten eta Gernikako ospitalera joateko zuzenean, eta bertatik Galdakaokora, ordubetean. Joan eta etorri berdin. Kontuan izan behar dugu linea honen erabil... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006338 | BERRIA | Euskadi | noticias | Poltsikoetatik poltsetarako urratsa egin dugu nonbait mende erdi batean. Gainerantzean ez gara hain desberdinak orduko umeak eta oraingoak...
Iruñeko San Fermin Txiki bestei buruzko erreportajea zekarren atzo berripaper honek azken orrian. Korporazio txikiaren hautaketa, erraldoiak, txupinazoa eta goitik behera jaurtit... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006339 | BERRIA | Euskadi | noticias | "Landa guneetan, jendeak aise barneratu ditu etorkinen aurkako mezuak" Suitzan jaio zen, baina sustraiak Euskal Herrian ditu Nayra Ugaldek. Aita bilbotarra du, orain dela bi hamarkada baino gehiago herrialdera iritsitako migratzaileetako bat, eta berak ere kultur eta hizkuntza aniztasuna izan du ogibide: Geneva, Salama... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006340 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ibon Iparragirre Basurtuko erietxera eraman dute, sukarrarekin Ibon Iparragirre euskal presoa Basauriko espetxetik Basurtu Bilboko ospitalera eraman dute gaur, 38,5eko sukarra duelako, ondarroa.hitza.info-k jarri duenez. Inkefzio departamenduan sartu dute.
Iparragirrek berak senideei esan die ez dakiela zergatik eraman... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006341 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hilak 7 zituela izan zen Osasunaren Nazioarteko Eguna, eta OME Osasunaren Mundu Erakundeak depresioaren gaiari erreparatu zion. Izan ere, munduan 350 milioi pertsonari erasaten dien eritasun bat dela ohartarazi du erakundeak, eta suizidio askoren arrazoia. Kasu larrienetan, beren buruaz beste egitera eraman ditzake gai... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006342 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Iñigoren kontuak ez du gure jarrera baldintzatuko»
Urteetako denboraldirik txarrena, itxura ona emanez amaitu gura du Athleticek. Xede bera du Balentziagak, ez baitu sasoi erraza eduki.
Mikel Balentziagari (Zumarraga Gipuzkoa, 1988) kosta egin zitzaion Athleticen defentsaren ezker hegalean lekua hartzea. Ernesto Valve... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006343 | BERRIA | Euskadi | noticias | Siriako kurduak Kobanin inguratuta eta laguntza eskasarekin eusten dauden bitartean, Irakekoak azken asteotan erasoaldian ari dira IS Estatu Islamikoaren aurka. Siriakoek ez bezala, Iraken barneko Kurdistango Eskualde Autonomoko pexmerga indarrek Mendebaldeko herrialdeen armak jaso dituzte, eta hegazkinekin koordinatut... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006344 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gutxienez 82 lagun hil dira Yemenen, koalizioa arabiarraren bonbardaketan SANA. Saudi Arabia buru duen koalizio arabiarrak Sana hegoaldeko ekitaldi areto bat bonbardatu zuen atzo hegazkinez. Bonbardaketa horien ondorioz, gutxienez 82 lagun hil eta beste 534 lagun zauritu ziren. Gazi Ismail Osasun Ministerioko bozeramai... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006345 | BERRIA | Euskadi | noticias | BERTSOLARITZA. Bizkaira eta Lapurdira txapelak. Txomin Elosegik eta Arrate Illarok irabazi dute Eskolarteko Bertsolari Txapelketa, Altsasun
Txomin Elosegik eta Arrate Illarok irabazi dute Eskolarteko Bertsolari Txomin Elosegi hazpandarrak eta Arrate Illaro algortarrak jantzi dituzte txapelak, Euskal Herriko XVIII. Esko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006346 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Langile mugimendutik komunitatean sartzera doaz pertsonaiak»
1980ko hamarkadan Lizason egon zen komunitate baten inguruan ari da bere lehen film luzea prestatzen Gorostidi. Haren lehen urrats modura ondu du 'Contadores', langile mugimenduaren une jakin bat fokuratuz.
1978ko apirilean, Espainiako Trantsizio betean, Gip... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006347 | BERRIA | Euskadi | noticias | Eskua gorrotorik gabe emateko gai izatearren», Martxoaren 3ko biktimei ahazteko eskatu diezula irakurri dut. Nola ausartu zara?
Zure hitzek sentsibilitate eta erruki gabezia itzela erakusten dute. Eta baita politikari batean zerbait larriagoa ere: duintasun moralaren gabezia.
Itziar naiz, Mikel Salegi Urbietaren arreba... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006348 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aurten, apezpiku euskalduna desio. Pierre Moleres Baionako gotzaina erretretara joanen dela eta, apezpiku euskalduna ezar dezaten eskatu dute apaiz batzuek. Frantziako Gobernuak izendatu eta Vatikanoak erabakiko du.
Pierre Moleres Baionako gotzaina erretretara joanen dela eta, apezpiku euskalduna ezar dezaten eskatu du... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006349 | BERRIA | Euskadi | noticias | 'Gerlari Handia' albuma plazaratu dute Pello Añorgak eta Jokin Mitxelenak. Nafarroako hainbat euskara mankomunitatek eta udalek sustatutako II. Etxepare Beka jaso zuen
'Gerlari Handia' albuma plazaratu dute Pello Añorgak eta Jokin Nafarroako hainbat euskara mankomunitatek eta udalek sustatutako II.
Bagdadeko bonbardake... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006350 | BERRIA | Euskadi | noticias | Udan diru apur bat irabazi nahi du, abuztuaren amaieran astebeteko oporretan joateko, iaz bezala. Gero, unibertsitatera itzuliko da. Merkataritza-gune batean jendea behar dutela jakin du. Bertara joan da, xehetasun eske. Lan baldintzak azaldu dizkiote.
Bezeroen kezkak argitu eta galderak erantzuteko leku batean jarri d... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006351 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bilboko Rekalde aretoan sartu eta berehala, etengabe biraka dabilen binilo batek bereganatzen du gelara sartzen den ororen arreta. Bitartean, Eric Satie musikari frantsesaren Vexations lana (Laidoak) entzun daiteke bozgorailuetatik. Disko biragailuak 13 argazki ditu lagun; horietan uhalen bidez sabaitik eskegitako musi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006352 | BERRIA | Euskadi | noticias | Diagnostikoan bat datoz Kataluniako bi indar subiranista nagusiak, ERC Esquerra Republicana eta JxC Junts Per Catalunya: U-1eko erreferendumaren ondotik, 2017ko abenduaren 21eko hauteskundeetatik, ez da batasunik egon alderdi eta elkarte zibil independentisten artean. Elsa Artadi (JxC) Generalitateko bozeramaile izanda... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006353 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bigarren aldiz, amatasun baimenen atxikipenak itzultzen saiatuko da PSN Laukoan ireki daitekeen zirrikitua baliatu nahi du PSNk, eta, bide batez, boto batzuk ehizatu. Aurreko astean, amatasun baimenen zerga atxikipenak itzultzeko UPNren eta PPren lege proposamena bozkatu zen Nafarroako Parlamentuan. Ezustean, Fanny Car... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006354 | BERRIA | Euskadi | noticias | Eibarrek atzo aurkeztu zuen Vukasin Jovanovic erdiko atzelari serbiarra, sasoia amaitu arte taldean ariko dena -4,5 milioi ordainduta eros dezake-. Jokalariak aitortu zuenez, ez zuen zalantza egin Eibarren interesaren berri izan zuenean. «Klub txiki baina oso serioa da. Ametsa da Espainiako Liga jokatzea». Fran Garagar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006355 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lanpostura berehala deitua izateko prest egon beharra lanean egotea da, eta egoera horretatik eratortzen dena aplikatu behar zaio langileari. Hala ebatzi du Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak, Nivellesko (Belgika) suhiltzaile batek jarritako salaketa baten harira.
Guardia orduak lanorduak dira, alegia, denbora tar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006356 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sarkozy inputazioaren atarian utzi dute 2012ko kanpainako gastuen auzian PARIS. Nicolas Sarkozy UMP alderdiko buru eta Frantziako presidente ohiak hainbat orduz deklaratu zuen atzo Parisko Fiskaltzan, 2012ko hauteskunde kanpainan gastuaren muga gainditzeagatik ezarri zioten isuna -363.615 euro- berak ez eta UMPk ordain... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006357 | BERRIA | Euskadi | noticias | Karzai izendatu dute presidente bozen bigarren itzulirik egin gabe. Afganistango oposizioko hautagaiaren gertukoek «estatu kolpe bidez» irabaztea leporatu diote Hamid Karzai presidenteari Nazioarteak sostengua agertu dio beste bost urtez estatuburu izango denari
Karzai izendatu dute presidente bozen bigarren itzulirik ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006358 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lan ituna sinatu dute Bidelan AP-8n, eta kaleratzerik ez dela izango dio ELAk DONOSTIA. Bidelan AP-8 enpresan lan ituna izenpetu du ELAk. Sindikatuak nabarmendu duenez, akordio horri esker bermatu egin dute enpresak ez duela langilerik kaleratuko bidesarien automatizazioaren ondorioz. Gaur egun bidesarietan aritzen dir... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006359 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ibilbidea bazuten. Baina izan ausardia faltagatik, izan Skyren nagusitasunagatik, inor ez zen ausartu azken 400 metroetara artean Frantziako Tourreko lider zen Chris Froomeri (Sky) eraso egiten atzoko etapan. Ausardia faltagatik izan bazen, ederki damutuko zitzaien Fabio Aruri (Astana), Romain Bardetti (Ag2r), Rigobert... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006360 | BERRIA | Euskadi | noticias | PRETORIA. Johannesburgo hiritik gertu, meatzarien eta polizien artean istiluak izan dira, eta gutxienez hemeretzi lagun hil ditu Poliziak. Hegoafrikako meatzarien bi sindikatuk duten gatazka gaiztotu egin da azken egunetan. AMCU sindikatuak meatze batean egindako protesta batean gertatu ziren atzoko borrokak. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006361 | BERRIA | Euskadi | noticias | Goizean goizetik nagusitzen ari da jai giroa gaur, Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean. Irrien Lagunek Kanta eta dantza ikuskizuna eskaini dute, 11:00etan hasita. Ordu horretan bertan, BERRIAren egoitza barrutik ezagutzeko aukera izan dute Martin Ugalde kultur parkera bertaratu direnek, erredakzioan bisita eginda.
S... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006362 | BERRIA | Euskadi | noticias | SURFA. Garrett McNamara hawaiiarrak munduko marka berria ezarri zuen atzo, Nazaren (Portugal), 30 metroko olatu batean surf eginda. Aurreko marka 28 metrokoa zen. «Gozatu egin dut, oinetako berriak dituen haur baten moduan», aitortu zuen McNamarak marka ezarri berritan. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006363 | BERRIA | Euskadi | noticias | Porrotxen ikerketaren filtrazioaren berri emateko eskatu dio EH Bilduk Erkorekari
Beste euskal eragile askok bezala, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek bat egin dute euskal presoen eskubideen alde Sare Herritarrak bultzatutako Giltzak manifestuarekin. Urtarrilaren 13an Bilbon egingo den manifestazio nazionala bu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006364 | BERRIA | Euskadi | noticias | SASKIBALOIA. Bilbo Basketek eta Laboral Kutxak etxetik kanpo jokatuko dituzte gaur ACB ligako 33. jardunaldiko partidak. Tenerifen ariko dira bilbotarrak (13:30), eta CAI Zaragozaren kantxan gasteiztarrak. Azken hori da bereziki partida garrantzitsua, arabarrek baino garaipen bat gehiago daukalako CAIk. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006365 | BERRIA | Euskadi | noticias | Efemerideak. 'Prestige' petroliontziak matxura izan zuen Atlantikoan, Galiziako kostatik gertu, eta fuel olioa isurtzen hasi zen. Hilaren 19an, ontzia bitan zatitu eta hondoratu egin zen. 77.000 tona fuel olio zeramatzan, eta hondamendi ekologiko handia eragin zuen.
1851. Frantziako Iraultzaren garaian, Ipar Euskal Her... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006366 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ezker Batua ez da azaroaren 20ko bozetara aurkeztuko Ezker Batuak iragarri du azaroaren 20ko Espainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskundeetara ez dela aurkeztuko. Ezker Anitza-IUri zerrenda bateratuak lortzeko proposamena egin zion duela egun batzuk, baina ez dute itunik lortu eta, ondorioz, EBk bozetara ez aurke... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006367 | BERRIA | Euskadi | noticias | Londresek British Council bulegoak berriz ireki izanak probokaziotzat jo du Errusiak. Moskuren debekuari muzin eginda, Londresek ireki egin ditu San Petersburgo eta Jekaterinburgoko bulegoak
Londresek British Council bulegoak berriz ireki izanak probokaziotzat Moskuren debekuari muzin eginda, Londresek ireki egin ditu ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006368 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hurrengo maiatzaren 1ean 307 urte beteko dira Ingalaterrako eta Eskoziako koroek bat egin zutenetik, Britainia Handiko Erresuma sortuz. Urteurrena bete eta lau hilabete eta erdi eskasetara erabakiko dute Eskoziako herritarrek batasun horrekin jarraituko duten, edo berriz ere estatu independente bihurtuko diren. Hiru me... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006369 | BERRIA | Euskadi | noticias | Literatur sistema ahuletan, erakutsi ziguten Fakultatean, liburu bakarreko idazleen fenomenoa askoz handiagoa omen da. Horregatik, nik uste, euskal idazle askok, mamu hori aienatu nahian, lehen liburua plazaratu eta gutxira atera izan ditugu bigarrenak, ia lehenengoaren bulkada berarekin. Beste kontu bat da hirugarrena... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006370 | BERRIA | Euskadi | noticias | Brexit -aren eta Alderdi Kontserbadorearen barne krisiaren erdian, Galesek lehen ministroa aldatu zuen atzo. Ez da ezusteko gertaera bat izan, Carwyn Jonesek apirilean jakinarazi baitzuen kargua uzteko asmoa. Laborista da Jones, eta Mark Drakeford Osasun ministro ohiak hartu zuen alderdiaren Galesko adarraren ardura jo... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006371 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zahar etxeetan esku hartzeari atea zabaldu dio Espainiako Gobernuak Espainiako Osasun ministro Salvador Illak neurri gehiago iragarri du zahar etxeen gaineko kontrola areagotzeko, kezka handia baitago koronabirusak zenbait egoitzatan izandako ondorioez eta egoiliarrei emandako tratuaz. Espainiako Gobernuak modua eman d... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006372 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lihoaren balioa. Euskal lihoa Erresuma Batuko, Frantziako eta Italiako mihiseekin lehiatzen zen XVI. eta XVII. mendeetan; Jose Antonio Azpiazuk liburu batean harilkatu ditu orduko pasadizoak.
Euskal lihoa Erresuma Batuko, Frantziako eta Italiako mihiseekin lehiatzen zen XVI. eta XVII. mendeetan; Jose Antonio Azpiazuk l... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006373 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gaur dira hogei urte ETAk Gregorio Ordoñez hil zuela Kargudun politikoen kontrako ofentsibaren lehen atentatua egin zuen gaur hogei urte ETAk: buruan tiroa jota hil zuen Donostiako alkateorde Gregorio Ordoñez Fenollar (Caracas, 1958 - Donostia, 1995). Donostiako La Cepa jatetxean Maria San Gil eta Enrique Villarrekin b... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006374 | BERRIA | Euskadi | noticias | SOMALIA. Gutxienez bost lagun hil dira atentatu batean Somalian. Bonba-auto batek eztanda egin du Atzerri Ministerioaren aurrean. Atentatua Keniako Atzerri ministro Moses Wetangula eta Defentsa ministro Jusuf Hajik Somaliara egindako bisitaren egunean izan da. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006375 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ilarduiako Eli Gorrotxategik eta Jose Mari Jauregik irabazi dute Ordiziako gazta lehiaketa
Lehen aldiz aurkeztu dute Eli Gorrotxategik eta Jose Mari Jauregik gazta ketu bat Ordiziako (Gipuzkoa) Euskal jaietan egiten den karrantza eta latxa esneaz egindako gazta txapelketara, eta irabaztea lortu dute. «Lehenengo bosten ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006376 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ertzaintzak taser pistolak erabiliko ditu, «salbuespen kasuetan soilik»
Joan den martxotik, taser pistola elektrikoak ditu Ertzaintzak, suzko armen erabileraren «alternatiba» gisa. Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak joan den maiatzean Elkarrekin Podemos koalizioak egindako galdera bati erantzunez emanda... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006377 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Gobernuaren hitza dugu, baina gauzatzea kostatuko da»
Diputatu jeltzaleak uste du Espainiako eskuineko alderdiek inbestidura saioetan erakutsitako «zakarkeria» haien arteko «lehiaren» ondorio dela, eta horrekin Vox «normalizatu» dutela.
EAJk Espainiako Kongresuan duen talde parlamentarioko buru Aitor Estebanek (Bilbo,... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006378 | BERRIA | Euskadi | noticias | Oreka izango du ardatz Guggenheim museoko aurtengo programazioak Bilboko Guggenheim museoak aurreko urteetako «anbizio, asmo eta bikaintasun» berarekin ekingo dio 2023ari. Hala adierazi du Juan Ignacio Bidarte zuzendariak, goizean emandako prentsaurrekoan. Guztira, zazpi erakusketa egingo dituzte aurten. Horietatik leh... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006379 | BERRIA | Euskadi | noticias | PARIS. Dominique Strauss-Kahn Nazioarteko Diru Funtseko zuzendari nagusi ohiak epaitegian azalpenak eman behar izan zituen atzo. Bortxaketa ahaleginagatik salatu zuen Tristane Banon kazetariak joan den uztailean; errugabea dela dio Strauss-Kahnek, eta salaketa jarri du Banonen aurka, salaketa faltsua egiteagatik. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006380 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ostiraletik igandera bitartean, Erdi Aroko azoka egingo dute Hernanin (Gipuzkoa), Errotzen elkarteak antolaturik eta Hernaniko Udalaren laguntzarekin. Herrigune historikoko kaleek antzinaroko itxura hartuko dute, eta era askotako produktuak ere izango dira herrian.
Etzi hasi igandera bitartean, Hernanin (Gipuzkoa). | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006381 | BERRIA | Euskadi | noticias | Fresnedak eta Oleagak lan berriak aurkeztuko dituzte Gijongo jaialdian ZINEMA. Bi euskal zinemagilek film berriak estreinatuko dituzte Gijongo Nazioarteko 56. Zinema Jaialdian. Iratxe Fresnedak Lurralde hotzak filma eramango du jaialdira, road movie estiloko dokumentala. Maider Oleagak, berriz, Muga deitzen da pausoa e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006382 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nafarroako berdintasun planean «emakumeen hizkuntza eskubideak berma daitezela» eskatu du Behatokiak
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak hainbat zuzenketa aurkeztu dizkio Nafarroako Gobernuaren Emakume eta Gizonen arteko Berdintasunerako Plan Estrategikoaren zirriborroari. Erakundearen helburua da plan horrek jaso ditzala e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006383 | BERRIA | Euskadi | noticias | MARI LUZ ESTEBAN (Pedrosa de Valdeporres, Espainia, 1959). Antropologoa eta aktibista feminista, irakasle eta ikertzailea da EHUn. Idazlea ere bada: orain arteko azken lana du Andrezaharraren manifestua poema liburua.
Ideia osatuak baino gehiago, galderak ditut nik, munduari begira ezin adiago dagoen neskatila baten gi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006384 | BERRIA | Euskadi | noticias | EAEko osasun zerbitzu publikoaren gastua %1 igo da azken urtean Osakidetzako gastuak 2010. urtean izan zuen jaitsiera «historikotzat» jo du Rafael Bengoak, Osasun sailburuak. EAEko osasunaren zerbitzu publikoaren gastua %1 igo zen, eta, hala, azken urteetako joera eten da. Hala, sailburuak emandako datuen arabera, 2006... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006385 | BERRIA | Euskadi | noticias | Quiroga joanda, haren ordezkoa lehenbailehen izendatu nahi du PPk Alfonso Alonso, Anton Danborenea eta Borja Senper Araba, Bizkai eta Gipuzkoako presidenteak ostegunean batzartuko dira Nerea Llanos PPko EAEko idazkari nagusiarekin, eta, Europa Press agentziaren arabera, ez da baztertzen bihar bertan Quiroga ordezkatzek... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006386 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kostaldeak ez du bakarrik itsasoko fauna eta flora, lurrekoa ere badu. Donibane Lohizuneko (Lapurdi) baratze botanikoak zati baten lekuko izan nahi du, florarena. Hala azaldu du Jon Sudupe baratzezain eta botanikariak: «Bertako ingurune naturala aurkeztea da helburu; ez bakarrik landareak. Itsasertzean garenez, itsaser... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006387 | BERRIA | Euskadi | noticias | Irakeko Kurdistanen PKKren kontrako neurriak hartu dituela iragarri du Bagdadek. Arbilen PKKren gertuko alderdi baten bulegoak itxi dituzte; Iraki sostengua agertu dio nazioarteak
Irakeko Kurdistanen PKKren kontrako neurriak hartu dituela iragarri du Arbilen PKKren gertuko alderdi baten bulegoak itxi dituzte; Iraki Tur... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006388 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gazte iruindarren artean ohikoena norbaitekin bizitzea da. Hala antzeman du Naiara Fuentemillak gutxienik inguruan dituenak aztertuta. Ez da haren kasua, ordea. 29 urte ditu, eta urtebete baino gehiago darama Alde Zaharrean bakarrik bizitzen. Intimitate faltak bultzatu zuen pisua inorekin ez konpartitzeko erabakia hart... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006389 | BERRIA | Euskadi | noticias | 1959az geroztik jaio denak ez du Baionako alkatetzan Grenet baino ezagutu. 1959tik 1995era izan zen Henri Grenet Herriko Etxeko nagusi, eta, geroztik, Jean semea dago haren lekuan. Hau da: Charles de Gaulle, Georges Pompidou, Valerie Giscard D'Estaing, François Mitterrand, Jacques Chirac, Nicolas Sarkozy eta François H... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006390 | BERRIA | Euskadi | noticias | Asviamieren arabera, 1994-2008 epean munduan 174.300 lagun hil ziren amiantoaren ondorioz, horietatik 305 Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Eritasunek agertzeko zenbat denbora behar duten ikusita, espero dute 2023ra arte asko ugarituko direla hildakoak. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006391 | BERRIA | Euskadi | noticias | Laboral Kutxa Baskoniarentzat oraindik ez da bukatu Euroligako lehen fasea. Egia da dagoeneko ziurtatua duela Top 16rako sailkapena, baina oraindik bi jardunaldi falta dira ligaxka bukatzeko, eta badu beste helbururik. Matematikoki lehen sailkatua ere izan daiteke, baina Olympiakosek baino bi garaipen gutxiago izanda, ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006392 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Espero dugu 2026rako Gasteizek Martxoaren 3ko Biktimen Oroimenezko Zentroa izatea». Hala adierazi zuen Jose Antonio Rodriguez Ranz Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen, Memoriaren eta Lankidetzaren sailburuordeak. Arabako Foru Aldundiko, Eusko Jaurlaritzako, Gasteizko Udaleko eta Gasteizko Elizbarrutiko ordezkariek Mar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006393 | BERRIA | Euskadi | noticias | Irango Gobernuak berretsi du ez diola utziko uranioa aberasteari Mendebaldeko herrialdeek hala eskatu arren, ekimen nuklearra eta uranioa aberasteko programa ez dituela geldiaraziko berretsi du Iranek.
Mahmud Ahmadinejad presidenteak asteon adierazi du uranioa aberasteari uzteko edozein proposamen baztertu egingo dutel... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006394 | BERRIA | Euskadi | noticias | EAJk irabaziko lituzke Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak, eta Amaiur gertu luke
EHUko Euskobarometroaren azken inkestaren arabera , EAJk irabaziko lituzke Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak, botoen %30,7 eta 22-23 parlamentari lortuta -350.000 boto-.
Amaiur gertu luke. Horrek botoen %24,7 eta 19-22 legebiltzarki... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006395 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskal olerkigintzan inor izatekotan nabarmenduko zuen berebiziko estilo propioa, hori ezbairik gabe, Artze genuen. Aztarnetara joanik ere, era berean berritzailea zen, eta guztiz zinezko; bere izaera, portaera eta egikera, zentzuz eta pentzuz, gorputz eta jantziz berbera zelako, Artzerengan ez zegoen ez itxurakeriarik... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006396 | BERRIA | Euskadi | noticias | COVID-19 birusa duten pertsona gehienek ez dute beste inor kutsatzen, eta gutxi batzuek sortzen dituzte kutsatzeen zati handi bat. Baieztapen hori ezin da ziurtzat jo; gaia eztabaidan dago oraindik, baina hainbat ikerketa ondorio horretara iritsi dira. Horien artean dago Erresuma Batuko Gaixotasun Kutsagarrien Eredu Ma... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006397 | BERRIA | Euskadi | noticias | LABek Adegiren egoitza «okupatu» du, lan erreformaren aurka LAB sindikatuak lan erreformaren aurkako «aldarrikapen eguna» antolatu du gaurko, Hego Euskal Herriko lantokietan. Protestarik deigarriena Adegi Gipuzkoako enpresarien elkartean egin du. Patronalaren egoitzaren «okupazio» sinbolikoa egin dute sindikatuko kidee... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006398 | BERRIA | Euskadi | noticias | Akaba eta Itxako Kopako finalaren bila. Donostiarrak eta lizarratarrak elkarren aurka ariko dira gaur Lizarrerian, Kopako finalerdietan
Donostiarrak eta lizarratarrak elkarren aurka ariko dira gaur Espainiako Kopako 29. edizioko finalerdiak jokatuko dira gaur arratsaldean Lizarran (Nafarroa). Aurrena, Orsan Elda Presti... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006399 | BERRIA | Euskadi | noticias | ATENTATUA BILBON. ERREAKZIOAK. Ibarretxek dio ETAk «inflexio puntua» ezarri duela pertsonen kontra eginez. Atentatu egileei Ertzaintzak jazarriko diela esan du Eusko Jaurlaritzako lehendakariak
Ibarretxek dio ETAk «inflexio puntua» ezarri duela pertsonen kontra Atentatu egileei Ertzaintzak jazarriko diela esan du Eusko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006400 | BERRIA | Euskadi | noticias | «SEAk sektoreko lan baldintzak desarautzeko duen estrategia utzi du agerian», Espainiako Auzitegi Gorenak Arabako metalgintzaren itunari buruz eman berri duen epaiarekin. Hala esan du LABek. «Nolako borondatea izango du SEAk negoziatzeko, epaitegietan hitzarmena desager dadila eskatzen ari bada?», galdetu du sindikatua... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006401 | BERRIA | Euskadi | noticias | ANKARA. Turkiaren menpeko Kurdistanen PKK Kurdistango Langileen Alderdiko bederatzi lagun eta militar bat hil ziren atzo borroketan. Azken hiru egunetan hamasei matxino eta zazpi soldadu hil dira Bitlis eskualdean. Armadak PKKren aurka erasoak hasi ditu berriz ere, eguraldiak hobera egitearekin batera. Horrez gain, arm... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006402 | BERRIA | Euskadi | noticias | Festarik gabe, desagertzeko arriskua dute zezen suharren ganadutegiek DONOSTIA. Udako festa guztiak bertan behera geratzen ari direnez, kolokan daude ospakizunetarako zezentxoak eta bigantxak hezten dituzten ganadutegiak. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ganadu suharrarekin lan egiten duten hamar ganadutegi daude, eta mi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006403 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zuzendaria: Jean-Pierre Jeunet. Aktoreak: Dany Boon, Yolande Moreau, Marie-Julie Beaup, Dominique Pinon. Herrialdea: Frantzia. Iraupena: 105 minutu.
Hasiera ezin hobea du Jean-Pierre Jeuneten film berriak. Lehen hamabost-hogei minutu horietan Micmacs -ek film diferente bat izanen dela sinetsaraziko digu. Zuzendariaren ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006404 | BERRIA | Euskadi | noticias | ZIUtik atera da Donostian bikotekide ohiak labankadaka oso larri zauritutako emakumea. Bi gizonezko atxilotu dituzte Gasteizen eta Lizarran, euren bikotekideei eraso egin izana leporatuta
ZIUtik atera da Donostian bikotekide ohiak labankadaka oso larri Bi gizonezko atxilotu dituzte Gasteizen eta Lizarran, euren Asteleh... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006405 | BERRIA | Euskadi | noticias | Japoniak inposatutako lan behartuen biktimentzako konpentsazio plan bat iragarri du Hego Koreak
Hego Koreako Gobernuak konpentsazio plan bat iragarri du Japoniak Bigarren Mundu Gerraren garaian inposatu zituen lan behartuen biktimentzat. Bi herrialdeak ahaleginean ari dira elkarren arteko harremanak onbideratzeko, Ipar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006406 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Etorkizun bat eraiki nahi dugu, baina oroimen batetik abiatuta. Sufrimendu guztiak aitortzea izan da helburu nagusia». Nagore Alkorta Azpeitiko alkatearen hitzak dira. Egia, justizia eta erreparazioa. Helburu horretatik abiatuta, memoria ariketa historikoa egin dute Azpeitian, eta 1936 urtetik gaur egunera arte izanda... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006407 | BERRIA | Euskadi | noticias | Abortuari dagokionez, askotariko egoerak daude Latinoamerikan: herrialde batzuek jada ez dute zigortzen abortatzea; beste batzuek, aldiz, erabat debekatuta daukate; baina, legez zigortuta ez dagoen herrialdeetan ere, abortatzeko zailtasunak hesi dira oraindik. Hiru oztopo nagusik eragotzi ohi dute legea betearaztea: ko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006408 | BERRIA | Euskadi | noticias | Emakumeen Mundu Martxa XI. nazioarteko topaketa egiten ari da asteon Bilbon, Batu indarrak, urrutira goaz lelopean. Mundu osoko herrialde ugaritako emakumeak ariko dira aste osoan zehar bilduta, eztabaidan, eta mundu martxaren aurrera begirako jarduna erabakitzen.
Bilerak itxiak izan arren, herritarrentzako irekitako e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006409 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iñigo Elosegi zierbenarra 15.a izan da juniorretan Ikastea eta zailtzea, hori izaten da helburua gazte mailan, baina, bi helburu horiez gain, emaitza polita lortu zuen atzo Iñigo Elosegi bizkaitarrak gizonezkoen junior mailako erlojupekoan: 15. postuan amaitu zituen lanak Zierbenako txirrindulariak, Brandon McNulty est... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006410 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Eskola porrotari aurre egiten laguntzen dute teknologia berriek»
«Bai irakasleontzat eta bai ikasleentzat, teknologia berriak oso tresna baliagarriak dira hezkuntza sisteman». Bartzelonako Unibertsitateko irakasle Pere Marquesek Eskola 2.0 egitasmoaren garrantzia azpimarratu du, EHUko Udako Ikastaroetan atzo emandako ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006411 | BERRIA | Euskadi | noticias | Uste izan dut herri hain apartaren doktrinak eta historiak gizaki zentzudun baten jakinmina mereziko luketela. Argitasun bila Ingalaterrako kuakero ospetsuenetariko batengana jo nuen, zeinak, merkataritzan hogeita hamar urte eman ondoren, bere ondasun eta nahikundeei mugak jartzen jakin baitzuen, Londres inguruko lande... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006412 | BERRIA | Euskadi | noticias | Madrilera begira hasiko du urte politikoa Jaurlaritzak GASTEIZ. Asteartean hasiko du urte politikoa Eusko Jaurlaritzak, urtero legez, Donostiako Miramar jauregian egiten duen gobernu kontseiluan. EAJren eta PSE-EEren koalizio gobernuak bere hirugarren urteari ekingo dio horrela. Udazkenean mahai gainean izango duen err... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006413 | BERRIA | Euskadi | noticias | Pastorrek askitzat du 'Euskal Y'-rako eginiko inbertsioa MADRIL. Espainiako Sustapen ministro Ana Pastorrek uste du «diru nahikoa» jarri dutela AHTaren Euskal Y -a egiteko. Lanak bide onean doazela eta 2019rako amaitzea espero dutela berretsi du: «Hiriburuetarako loturak eta guzti». Espainiako Senatuan hitz egin du, se... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006414 | BERRIA | Euskadi | noticias | Donibane Garazi (Nafarroa Beherea) eta Erroibar (Nafarroa) lotzen ditu Donejakue bidearen Frantziako ibilbidearen lehen etapak. Tartean, Lepoederreko gaina (1.430 metro) igaro behar da. Neguan, baina, galarazita dago, eta oinezkoek N-135 errepidetik egin behar dute zati hori. Nafarroako Gobernuak hala erabakita, iazko ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006415 | BERRIA | Euskadi | noticias | Buruhausterik ez. Teneriferen aurkakoa azken minutuetan maisuki erabaki ondoren, Raul Lopezek Miribillakoa «Europako jarraitzaile onena» dela aldarrikatu zuen. Bere taldea, zeina zalantzaz beterik dagoen, hain modu laudagarrian bultzatzen ari den jarraitzaile multzo horrek ez daki, oraingoz, Gorka Arrinda babestu behar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006416 | BERRIA | Euskadi | noticias | Jaurlaritzak babestutako 4.000 etxebizitza alokatuko ditu inbertsore pribatuen bitartez
Jaurlaritzak bultzada bat eman nahi dio alokairuari, eta babestutako 4.000 etxebizitza alokatuko ditu inbertsore pribatu baten alguntzarekin.
Inbertsore hori aukeratzeko lehiaketa publikoa egingo da, eta 20 urteren buruan inbertsore... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006417 | BERRIA | Euskadi | noticias | DNArik ez dutela emango berretsi dute txupinazoan ikurrina jartzea egotzita inputatutakoek
Urriaren 15ean atxilotu zituzten, sanferminetako txupinazoaren unean ikurrina handi bat zintzilikatzea eta, ekintza horrekin, desordena publikoak eragitea egotzita. Iruñeko 2. Instrukzio Auzitegiko epailearen aurrean deklaratu os... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006418 | BERRIA | Euskadi | noticias | Atzerritarren lan baimenak ikertzeko eskatu du Brownek. Erasoengatik atxilotutako asko Erresuma Batuko Osasun arloko langile eta ikasle kualifikatuak dira
Atzerritarren lan baimenak ikertzeko eskatu du Brownek Erasoengatik atxilotutako asko Erresuma Batuko Osasun arloko langile Aurreko asteburuan Glasgown (Eskozia) iza... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006419 | BERRIA | Euskadi | noticias | Garraio txartel batzuen deskontua kentzea «onartezina» da ELAren eta EH Bilduren ustez
Pertsonalizatuak ez diren Barik, Mugi eta Bat garraio txartelei deskontua kentzea adostu dute Eusko Jaurlaritzak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek. Hortaz, txartel pertsonalizatuetan besterik ez dute deskontua mante... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006420 | BERRIA | Euskadi | noticias | CIEk bi lantegi irekiko ditu Marokon Hispamoldesekin BILBO. Bizkaiko CIE Automotivek eta Galiziako Hispamoldesek automoziorako osagaiak egiteko elkarte bat osatzea adostu dute. Lehen proiektua Marokon bi lantegi irekitzea izango da. 1,1 milioiko inbertsioa egingo dute horretarako. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006421 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bilbo Basketek eta Baskoniak garaipen erosoak lortu zituzten atzo Kopako txartela lortzeko lasterketan. Bizkaitarrek Murtzia menderatu zuten Miribillan, 98-75, eta indarra hartu zuten larunbatean Obradoiroren aurka jokatuko duten partida zailari begira. Azken bi partidak galdu ostean, garaipenek ematen duten kemena beh... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006422 | BERRIA | Euskadi | noticias | Etxerat-ek dei egin du igandean salbuespen politikaren aurka mobilizatzeko Etxerat elkarteak igandeko mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du: «Beharrezkoa delako euskal gizartea aktibatzea, behin betiko amaitu daitezen Espainiako eta Frantziako estatuak oraindik aktibo dituzten presoen aurkako salbuespen neurriak»... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006423 | BERRIA | Euskadi | noticias | Protokoloaren arabera, haur jaio berriek amarekin egon behar dute uneoro Haur jaio berriak dauden uneko Osakidetzaren protokoloak dioenez, haur jaio berriari egiten zaizkion proba guztiak erditu den amaren alboan egin behar dira. Hori ezingo balitz egin, amaren osasun egoera dela medio, aita edo senideren batek lagundu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006424 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gaztelerazko kate batean ikusi nuen Tourreko erlojupekoa. Bi faborito nagusiak irten eta lehen hamar minutuan -denbora erreferentziarik ez zutenean, eta euren kabuz lortzeko gai ez zirela- Pogacar sumatzen zuten hobeto. Estilo hobea; kadentzia egokia. Vingegaard ezinean ikusten zuten. Trakets txirringa gainean, postura... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006425 | BERRIA | Euskadi | noticias | Turismoa helburua zuen trena paratu zuten Larhun mendiaren magalean duela kasik mende bat. Elektrikaz martxan den trenak, geroztik, jatorrizko piezak ditu. Langileentzat ez da gauza erraza horien atzematea. Gidari hutsak baino gehiago, mekanikariak denak. Adin handiko trena arta handiz zaintzen dute urte guzian zehar, ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006426 | BERRIA | Euskadi | noticias | Disko batzuk ondoan esertzen zaizkigu, eta ez dute alde egingo, diskoz aldatzen saiatzen bagara ere, ezin burutik kendu. Egun eta gau laguntzen zaituzte etxetik bueltaka, trenean, autoaren bakardadean. Aholku emari, bizitzak beste behin ere norabidez aldatzen ari den une honetan zuretzat eginak diruditen melodiak xuxur... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006427 | BERRIA | Euskadi | noticias | Atzerritarrei osasun txartela eskuratzeko baldintzak gogortuko dizkie Espainiak Atzerritarrek "errazagi" eskuratzen dute osasun txartela, Ana Mato Espainiako Osasun ministroaren hitzetan, eta Atzerritarren Legea aldatu egin behar da, erroldatzeko irizpideak gogortzeko, eta osasun txartela horren erraz eskura ez dezaten... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006428 | BERRIA | Euskadi | noticias | Arratek Arkaitz Vargas fitxatu du . Ezker alboko irundarrak Eibarko taldean jokatuko du hurrengo bi denboraldietan
Ezker alboko irundarrak Eibarko taldean jokatuko du hurrengo bi Apurka-apurka ari da itxura hartzen datorren denboraldiko Arrate.
Eibarko taldeak bere laugarren fitxaketa aurkeztu zuen atzo: Arkaitz Vargas... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006429 | BERRIA | Euskadi | noticias | Turismo ereduari buruzko eztabaida eskatu dute Donostian Bizitza da Handienak Donostian antolatu duen protesta astearen testuinguruan, erakundeetatik bultzatzen ari den turismo eredua salatzeko manifestazioa egin dute gaur Donostian, Bizilagunekin plataformak deituta.
Turismoari buruzko "benetako eztabaida" irekitzea e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006430 | BERRIA | Euskadi | noticias | PINOCHET AUZIBIDEAN. Pinochet etxean atxilotu eta lau deliturengatik prozesatuko dute . Zerga iruzurra, lanabes publikoak eta pasaporteak faltsutzea eta ondasunak ez aitortzea leporatzen dizkiote
Pinochet etxean atxilotu eta lau deliturengatik prozesatuko dute Zerga iruzurra, lanabes publikoak eta pasaporteak faltsutze... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006431 | BERRIA | Euskadi | noticias | Donostiako beldurrezko asteak, dokumental faltsuak ardatz Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 26. Astea urriaren 31tik azaroaren 6ra bitartean izango da. Aurtengo ekitaldiak dokumental faltsuak, aurkitutako metrajea eta telerrealitatea bilduko ditu. The Blair With Project (Daniel Myrick eta Eduardo Sanchez... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006432 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hitzekin soilik ezin da bake prozesu bat eraiki. Imintzio hutsekin ere ez. Gatazka egoera batetik konponbidera pasatzea ez da jauzi erraza.
Horrelako prozesua nekezak, luzeak eta gorabeheratsuak izaten dira.
Abiatze uneak izaten dira zail eta kontraesankorrenak. Espainiako Kongresuan PSOEren ebazpena onartu ondoren, Es... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006433 | BERRIA | Euskadi | noticias | Utopiarantz ibili nahi, eta distopian ainguratu nahi gaituzte. Eskubide guztiak guztiontzat nahi ditugu, eta gutxi batzuen pribilegioa da haien eskaintza. Guzti hau aldatzeko aukerak irekitzen dituzten markoak nahi ditugu, eta hezurretaraino patriarkalak eta kapitalistak diren Frantzia eta Espainia da inposatzen digute... | cc-by-sa 4.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.