id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
BERRIA_0006434 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aurreko urtean baino %3,75 jardun gehiago egin zituen iaz Arartekoak. Herritarren kexak 1.859 izan ziren. Udalen aurka jarri dituzte gehienak (%42); atzetik dira Jaurlaritza (%35) eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako aldundiak (%16). | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006435 | BERRIA | Euskadi | noticias | Fiskaltzaren eskaerak dira hauek. Espainiako Futbol Ligak, berriz, hamar urteko kartzela eskaera egin du Artxankorentzat.
Miguel Artxanko, presidente ohia: Hamabi urte eta bost hilabete. 1,95 milioi euroko isuna.
Angel Luis Bizkai, kudeatzaile ohia: Hamalau urte eta lau hilabete. 1,95 milioi euroko isuna.
Txuma Peralta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006436 | BERRIA | Euskadi | noticias | Athleticeko kide eta jarraitzaileek interes handiarekin erreparatu zioten atzo Europako Ligako final-hamaseirenetako zozketari. Ohikoak ez diren kontuek arreta berezia pizten dute. Eta jakina da Athletic ez dela urtero lehiatzen Europan. Taldeen maila aintzat hartuta, hiru multzotan bana zitezkeen Athletici zozketan eg... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006437 | BERRIA | Euskadi | noticias | Simone Weilek zioen naturak zuela nagusitasuna gizarte primitiboetan, eta haren etengabeko presioari erantzun behar ziotela gizakiek. Gero, gizakiaren beraren mendeko bihurtu zen gizakia, eta oso gutxi omen dira historian geure espeziekoen arteko zapalkuntzarik gabeko gizarteak. Baina zeharka izanagatik ere, hor jarrai... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006438 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zuzendaria: Stephen Frears. Aktoreak: Ben Foster, Chris O'Dowd, Jesse Plemons, Guillaume Canet, Lee Pace. Herrialdea: Britainia Handia. Urtea: 2015. Iraupena: 103 minutu. Generoa: Drama. Biografikoa.
Lance Armstrong txirrindulari estatubatuarraren gezurretan oinarritutako filma da Stephen Frears zuzendariaren azken lan... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006439 | BERRIA | Euskadi | noticias | Pop-rock alternatiboaren eta folk klasikoaren arteko soinuen artean egin du bidea Xoel Lopezek (Coruña, Galizia, 1977). Berak, ordea, artista libretzat definitu izan du bere burua, bere musika egiteko jarrera. Deluxe ezizenarekin lortu zuen aurrenekoz sona; izen horrekin, estudioko bost lan eman zituen 2001-2008 bitart... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006440 | BERRIA | Euskadi | noticias | Arabak eta Gipuzkoak ez dute egingo aurrezki kutxen legearen kontra Arabak eta Gipuzkoak ez diote Bizkaiari jarraituko, eta aurrezki kutxen lege proiektuaren aurka jotzea baztertu dute. Javier de Andres Arabako Foru ahaldunak uste du posible dela izan daitezkeen arazoak legebiltzarreko tramitean zuzentzea; Martin Garit... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006441 | BERRIA | Euskadi | noticias | 50 urte dira gaur alfabetatze-euskalduntze kanpainaren eragile eta ikur nagusia, Rikardo Arregi, Mendaron hil zenetik trafiko istripuan.
Filmek soinu-banda ohi dute, eta berdin izan lezake soinu-banda testu honek. Kasu honetan, Gabriel Arestiren ahotsa dugu, 1969ko uztailean, Andoainen, Tourseko San Martin elizan poeta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006442 | BERRIA | Euskadi | noticias | Antton Telleriak aurkeztuko du 'Mihiluze' Ilaski Serranorekin batera Argitu da misterioa. Jakina zen Ilaski Serrano izanen zela Mihiluze saioaren aurkezle, programaren bigarren etapan ere. Ordea, oraindik esan gabea zen nor izanen zuen lagun zeregin horretarako, Kike Amonarrizen lekukoa nork hartuko. Bada, orain bai, p... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006443 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zuzendaria: Rian Johnson. Aktoreak: Daniel Craig, Chris Evans, Ana de Armas. Iraupena: 131 minutu. Generoa: Poliziazkoa. Herrialdea: AEB. Urtea: 2019.
Rian Johnson zuzendariak Agatha Christieren liburuak izan ditu inspirazio iturri filma egitean. Bestelako eraginak ere aipatu ditu, hala nola Arthur Conan Doyleren elebe... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006444 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kobetamendin dena prest Judas Priestek eta Kissek jotzeko. Bilboko Kobetasonik jaialdi berrian ariko dira asteburu honetan, sona handiko hainbat talderekin batera
Kobetamendin dena prest Judas Priestek eta Kissek jotzeko Bilboko Kobetasonik jaialdi berrian ariko dira asteburu honetan, sona Garraiolarien grebak eta azke... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006445 | BERRIA | Euskadi | noticias | Urretabizkaia eta Lertxundi dira 111 Akademiaren sariko finalistak LITERATURA. 2022ko saria nori eman erabakitzeko bigarren bozketa egin berri du 111 Akademiak, eta, horrenbestez, Arantxa Urretabizkaiaren Azken etxea eta Anjel Lertxundiren Desertuan behatxuloa sartu dira finalean. Horiekin batera, Nerea Ibarzabalen Bar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006446 | BERRIA | Euskadi | noticias | Enkontrua ez zen izan zebra bide batean, ospitaleko korridore batean edo parke batean zoriz gurutzatutako ezezagun batekin izaten denaren gisakoa. Ez zen izan hain kasualitatea, baina kontua da egin egin zutela topo Javier Saenz de Oizak (Kaseda, Nafarroa, 1918 Madril, 2000) Jorge Oteizak (Orio, Gipuzkoa, 1908 - Donost... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006447 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hasiera, etxeko babesean. Lehen jardunaldian, Athleticek Almeria hartuko du, eta Osasunak Vila-reali egin beharko dio aurre
Lehen jardunaldian, Athleticek Almeria hartuko du, eta Osasunak Atzo zozkatu zen 2008-2009 denboraldiko egutegia, eta etxean ekingo diote ligari Athleticek nahiz Osasunak. Bilbotarrek Almeria izan... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006448 | BERRIA | Euskadi | noticias | ArcelorMittalek lau fabrika geratuko ditu Euskal Herrian, «aldi baterako». Espainiako adarrak enplegua erregulatzeko espedientea negoziatu nahi du datorren astean langileen ordezkariekin
ArcelorMittalek lau fabrika geratuko ditu Euskal Herrian, «aldi Espainiako adarrak enplegua erregulatzeko espedientea negoziatu nahi ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006449 | BERRIA | Euskadi | noticias | Espainiako Poliziak Patxi Gomez preso ohia (Ortuella, 55 urte) atxilotu du Bilbon, gaur, ustez Auzitegi Gorenak luzatutako zigor bat betetzeko. ETAren Bizkaia komandoko laguntzailea izatea egozten diote, Efe berri agentziak polizia iturriak aipatuz dioenez.
1989an ere atzeman zuten Gomez, ustez Poliziaren auto baten au... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006450 | BERRIA | Euskadi | noticias | Madrilen gobernu berria egonda, presoen egoera aldatzeko aukera ikusten du Sarek
Larunbatean Bilbon eta Baionan euskal presoen eskubideen alde izango den manifestazioaren aurretik, azken prentsaurrekoa egin du gaur Sarek; informazio teknikoa emateko aprobetxatu ohi dute agerraldi hori, baina oraingoan, Madrilera begira... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006451 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bruesako jokalariek eskarmentua dute plaza zailetan. Donostiako taldeak segituan gainditu behar du bolada txarra, eta Kanaria Handian du lehen aukera
Bruesako jokalariek eskarmentua dute plaza zailetan Donostiako taldeak segituan gainditu behar du bolada txarra, eta Bruesa nahiko jota dago, eta jaiki egin behar du, leh... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006452 | BERRIA | Euskadi | noticias | Izen berarekin zerrenda bat aurkeztu zen iaz, eta botoen %31 lortu zituen. Orain, bi taldetan aurkeztuko dira: Euskadi Baita Ere-n eta batu gabeen hautagaitzan. Lehenen burua da Amaia Arkotxa aholkulari juridikoa (Portugalete, Bizkaia, 1969). Kaliangora-rekin batzeko proposamena jaso dute, eta Aurrera Begira-koekin ere... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006453 | BERRIA | Euskadi | noticias | Alexis Tsiprasek uko egin dio Grezian gobernua osatzeko enkarguari ATENAS. Hauteskundeetako emaitzak «mingarriak» direla onartu zuen atzo Greziako lehen ministro ohi eta Syriza alderdi ezkertiarreko buruak. «Legebiltzarreko indar politikoen korrelazioak ez du aukerarik ematen gobernua osatzeko», onartu zuen Alexis Tsip... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006454 | BERRIA | Euskadi | noticias | Udazkeneko II. Zapi Janztea egingo dute gaur Zaldibian: afalostean izango da, 22:30ean. Iaz Maialen Lujanbiok irabazi zuenez zapia; aurten berriz kantatuko du, eta harekin batera arituko dira Maddalen Arzallus, Unai Agirre eta Unai Iturriaga: aurten ere ikus-entzuleek aukeratuko dute irabazlea. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006455 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Artikoan eta Pazifikoko uharte urrunenetan ere agertzen dira plastikoak»
Plastikoa da itsas zabor ugariena. Horrek dakarren kalteari aurre egiteko, Francok uste du plastiko gutxiago kontsumitzen saiatu behar dela; baina onartu du zaila dela, sistemak ez baitu laguntzen.
Itsas Jardunaldiak egiten ari dira egunotan Bilb... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006456 | BERRIA | Euskadi | noticias | CARACAS. Amerikako Estatuen Erakundeak «ordena demokratikoa nahastea» egotzi ostetik, kontra egin dio Nicolas Maduro Venezuelako Gobernuak: «Inkisizio auzitegi horren komunikatuak sumindura eragiten du Venezuelan». Gobernuak eta oposizioak aldi berean deitu zuten protestara atzo. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006457 | BERRIA | Euskadi | noticias | AAIUN. Chris Ross NBEko idazkari nagusiaren Mendebaldeko Sahararako mandatari berezia ekintzaile sahararrekin elkartu da, 1991n NBEren Minurso misioa sortu zenetik lehenbiziko aldiz. Marokok Mendebaldeko Saharan egindako giza eskubideen urraketen berri eman diote Rossi. Hain zuzen, bisita horren harira egindako manifes... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006458 | BERRIA | Euskadi | noticias | NBEk zigortuko duen aldiro Iranek «urrats gehiago» egingo ditu Bere programa nuklearra garatzeko egitasmoagatik Nazio Batuen Erakundeak zigorrak jarriko dizkion aldi oro, Iranek «aurrerapauso bat gehiago» egingo duela ziurtatu zuen atzo Mahmud Ahmadinejad Errepublika Islamikoko presidenteak. NBEren Segurtasun Kontseilu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006459 | BERRIA | Euskadi | noticias | Espaloiaren beste aldean Marokoko Kontsulatuaren egoitza dago. Aurrez aurre, Errekalde aretoa. Horma zurien barnean, herri ahaztu baten oroimen kolektiboa. Abiada bizian doan munduan, irudi zaparrada etengabetik at doan esperientzia. Ahaztutako gomuta, galdu diren herrien bizipenak, zaharrenen azken arnasarekin batera ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006460 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zinemetan harrera ezin hobea izaten ari den Irati filma euskaraz egina egotea iraultzailea ote da? Asko pentsatzen egon naiz gai honen inguruan azkenaldian. Bada, filmaren zuzendari Paul Urkijok dioen bezala, lan hau euskaraz produzitu baitu bere hizkuntza delako. Honako honek naturala izan beharko lukeen harren, apust... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006461 | BERRIA | Euskadi | noticias | Joan den asteartean, ETBko debate politikoan, Idoia Mendiak egindako bi baieztapen okerri buruz mintzatuko naiz.
Lehenengoan, erraustegiko eraikuntzaren justifikazioa hemengo industrian jarri zuen.
Zubietan erreko duten gehiena etxeko hondakinak izango dira, batez ere, EAJk eta PSOEk hiri eta herri handietan eraginkort... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006462 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Hiru identitateren karga daramat. Judua naiz, nire gurasoak eta senarra hala zirelako, baina ez naiz herri hautatuaren kide sentitzen. Afrikarra ere banaiz; eta baita zuria ere». Emakume zuria Hego Afrika beltzean. Zurien nagusitasuna indarrez inposatzen zuen sistemaren aurka borrokatzen zen idazle konprometitua. Nadi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006463 | BERRIA | Euskadi | noticias | Etxean nahi zituzten, baina ez da hala izango. Eta, halere, garaipen txiki batekin egin dituzte etxerako 450 kilometroak Sagrario Ramosek eta Angelita Burgoak. Alcala Mecoko kartzelan preso dauden Manu Azkarate eta Ibon Iparragirre euskal presoen amak dira, hurrenez hurren, eta semeen bila joan ziren espetxeraino, atzo... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006464 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bide luzetik lortu beharko dute bai Alavesek baita Eibarrek ere Lehen Mailara igotzeko helburua: kanporaketetan. Jakina zen gipuzkoarrek hori egin beharko zutela. Arabarrek, berriz, bazuten aukera zuzenean igotzeko. Baina horretarako irabazi egin behar zioten atzo Las Palmasi, eta Luis Garcia Plazaren taldeak 0-0 egin ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006465 | BERRIA | Euskadi | noticias | KIROL ESKALADA. Gasteizko Ariznabarra kiroldegiko rokodromoak hartuko du bihar Euskal Mendizale Federazioak antolatutako Euskadiko Kirol Eskalada Txapelketa. Goizean jokatuko dira sailkapen kanporaketak, eta arratsaldean finalak, 17:00etan. Aurten estreinakoz antolatu dute 14 urtez azpikoen kategoria. Nagusietan, Mikel... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006466 | BERRIA | Euskadi | noticias | Arte Ederrak ikasitako ikasle baten mezua jaso nuen orain dela hilabete batzuk. Proiektu batean murgilduta zegoen, beste artista batzuekin batera, eta interesatzen zitzaien arte munduko jendea gonbidatzen ari ziren elkarrizketa moduko batzuk egiteko, esku artean zerabilten proiektuaren aberasgarri izango zelakoan.
Horr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006467 | BERRIA | Euskadi | noticias | Cesaria Evora hil da, morna musika munduratu zuen abeslaria Mindelo hirian (Cabo Verde) jaio zen Cesaria Evora, 1941ean, oraindik ere portugaldarren menpe zen lurraldean, eta hiri hartan egin zen abeslari ere; herriko plazan. Lela izeneko anaiak saxofoia jotzen zuen, eta berak abestu. Cabo Verdeko morna musika estiloar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006468 | BERRIA | Euskadi | noticias | LITERATURA. PERTSONAIA. Betiko mitoetara itzulera. JOAN MARGARIT Poesia arloko Espainiako Sari Nazionala irabazi berritan, Misteriosament feliç (Modu misteriotsuan zoriontsu) poema liburua argitaratu du Joan Margarit idazleak (Sanauja, Herrialde Katalanak, 1938), Proa argitaletxearekin. Betiko mitoen inguruan idatzitak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006469 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lurraldea «merkatuaren menpe» antolatzea egotzi diote Jaurlaritzari «Merkatuaren menpeko antolamendu ekonomikoko eredu bat babestea» egotzi diote zenbait gizarte eragilek Eusko Jaurlaritzari. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako lurraldea nola antolatu ebatziko duten irizpideak berrikusten ari da Ingurumen eta Lurralde Antolam... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006470 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gernikan eman diote hasiera 300 bat lagunek Ernai gazte antolakundearen II. kongresurako prozesuari. "Herriz herri eta auzoz auzo" egingo dute prozesu hori, hainbat gairi buruz gogoeta egiteko. Esaterako, Ernaik azpimarratu du prozesu independentista bat martxan jarriko bada, gazteek bide horretan zein paper izan behar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006471 | BERRIA | Euskadi | noticias | Etxetik kanpoko talderik onena dela berrestea du xede Osasunak, Gijonen FUTBOLA. Igotzeko kanporaketak jokatzeko postuei begira, partida garrantzitsua du gaur Osasunak, Sportingen zelaian (21:00 Gol). Aurkari zuzena da Sporting, hamargarren baitago, nafarrengandik hiru puntura. Osasunak, berriz, puntu bakarrera ditu ka... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006472 | BERRIA | Euskadi | noticias | Tulsa, Daddy G, Peter Hook eta Deluxe ariko dira Donostikluban. Funk, rock zein soul doinuak izango dira Gazteszenan irailaren 29tik urriaren 6ra, klubeko musika bultzatzeko
Tulsa, Daddy G, Peter Hook eta Deluxe ariko dira Donostikluban Funk, rock zein soul doinuak izango dira Gazteszenan irailaren 29tik Klubeko musika... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006473 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gabilondo: «Zaila da orain hamaikakoan tokia egitea»
FUTBOLA. Igor Gabilondok «normaltzat» jo du Athleticek azkenaldian lortutako emaitza onak kontuan hartuta, Marcelo Bielsak hasierako hamaikako beraren alde egitea, eta ondorioz, bera aulkian geratzea. «Zaila da orain hamaikakoan tokia egitea», aitortu zuen atzo. Jon ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006474 | BERRIA | Euskadi | noticias | Capsula eta Willis Drummond taldeek joko dute DonostiKluba jaialdian MUSIKA. Urriaren 3 eta 4an izanen da Donostiako formatu txiki eta ertaineko musika eszena independentea sustatu eta dinamizatzeko jaialdia: DonostiKluba. Ostiralean, Ghost Number & His Tipsy Gypsies, Is Tropical, Trajano eta Free Fall Band taldeak ari... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006475 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aurretik egin bezala, XVI. eta XVII. mendeetan Europan izandako bi fenomenoren arteko lotura aztertu du Silvia Federici pentsalari feministak (Parma, Italia, 1942) bere lan berrian: kapitalismoaren sorrera eta sorgin ehizak. Oraingoan, baina, gaur egunera ere egin du jauzi, eta mahai gainean jarri ditu mundu osoko hain... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006476 | BERRIA | Euskadi | noticias | Irungo Ogasunaren iruzurra «muturreraino» ikertuko duela adierazi du LABek. Iruzurraren kontra egiteko egungo eredu fiskala aldatzeko borroka egingo dutela adierazi du
Irungo Ogasunaren iruzurra «muturreraino» ikertuko duela adierazi du Iruzurraren kontra egiteko egungo eredu fiskala aldatzeko borroka Irungo Ogasunean ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006477 | BERRIA | Euskadi | noticias | Azkar eta aurkako bidean joatea egotzita, atxilotuta DONOSTIA. Donostiako Udaltzainek auto gidari bat atxilotu zuten atzo, hiri barruan kontrako bidean zebilelako, eta abiadura oso bizkorrean, gainera. Goizaldean izan zen, eta haren atzetik ibili behar izan zuten gerarazteko. Autoarekin polizien ibilgailu bat jo zuen g... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006478 | BERRIA | Euskadi | noticias | Flandriako De Lijn garraio konpainiak 2017ko urrian CAFekin sinatutako kontratuaren barruan erabaki du Beasaingo konpainiari beste 17 tranbia erostea. Hasierako hitzarmenak 146 tranbia egitea jasotzen zuen, eta lau multzotan banatu dituzte lanok. CAFek zehaztu duenez, lehen 48 unitateek Belgikako kostaldean egingo dute... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006479 | BERRIA | Euskadi | noticias | UGTk eta CCOOk afera argitzea nahi dute, «egonkortasuna lortzeko»
Bai Nafarroako CCOO bai UGT sindikatuen idazkari nagusiek hitz egin dute azken egunotan Nafarroan sortu den zurrunbiloaren harira. Biek ala biek, alderdi politikoei dei egin diete ikerketa batzordearen ebazpenaren ondotik hartu beharreko erabakiak hartze... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006480 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Sagarra da batez ere aurreratu dena; fruta, oro har»
Euskal Herriko zenbait eremutan udazkena aurreratuago datorrela uste du Leire Ibarretxe Biolurreko teknikariak; «baina denetarik entzuten da», dio.
Uztaileko euri kopuru handiak eta eguraldi freskoak ez dira eragingabeak izan azkenean.
Ez, espero zitekeen. Hala ere,... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006481 | BERRIA | Euskadi | noticias | EUSKAL LIBURU ETA DISKOEN DURANGOKO 40. AZOKA. Durangon asmatuak . Estefaniakdio
Estefania ez da Durangoko Azokara etorri. Ez dut uste inoiz etorri denik, ezta etorriko ere seguru asko, parrandara ez bada. Baina gaur Estefania ez da ez liburuzalea eta ez musikazalea. Horretan askoren antza du, ez du ezer apartekorik. B... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006482 | BERRIA | Euskadi | noticias | SASKIBALOIA. Baskoniak Bartzelonaren aurka jokatuko du Espainiako Kopako final-laurdenetan. Otsailaren 16an, ostiralez, izango da partida hori, 19:00etan, Las Palmasko (Espainia) Kanaria Handia Arena pabiloian. Irabaziko balute, gasteiztarrek etxeko taldea, Herbalife Kanaria Handia edo Montakit Fuenlabrada izango luket... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006483 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gutxienez 22 soldadu hil dituzte tamil tigreek Sri Lankan Egun osoan borrokan aritu ziren atzo Sri Lankako armada eta tamil tigreak. Armadaren arabera, enfrentamenduetan 22 soldadu hil eta ehundik gora zauritu ziren. Gerrillarien artean ere dozenaka izan ziren hildakoak. Tamil tigreen arabera, ordea, 75 inguru izan zir... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006484 | BERRIA | Euskadi | noticias | Miamiko zesta-puntako jokalariak Gernikan arituko dira, ETBri esker Miamiko Dania pilotalekuaren (AEB) itxiera mugarria izan da zesta-puntako jokalarientzat. Baina euskal jokalari profesional horiek ez dira lehiatu gabe geldituko: ETBren laguntzarekin bereziki, Jai Alai Winter Series txapelketa jokatuko dute Gernikan (... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006485 | BERRIA | Euskadi | noticias | • ETAren jarduera armatuaren bukaera, eta, ondoren, gatazka armatuaren ondorioez soilik aritzeko elkarrizketa.
• Minaren aitorpena; biktima guztien aitorpen eta laguntza.
• Ordezkari politikoen eztabaida, eta herri kontsulta. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006486 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bilbo Basket Tenerifen ariko da, Txapeldunen Ligan SASKIBALOIA. Bilbo Basketek Txapeldunen Ligako Top 16ko hirugarren partida jokatuko du gaur, Teneriferen kantxan (20:30). Bilbotarrek suspertu beharra dute, azken hamar partidetatik zortzi galdu baitituzte. Erronka zaila dute gaur, Tenerife sasoiko baitago; lider da mu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006487 | BERRIA | Euskadi | noticias | Interes tasak bere horretan utzi ditu EBZk, baina igoera gertu sumatu dute adituek. Inflazioak izan duen igoera «bereziki kezkatzekoa» dela onartu du Jean Claude Trichet presidenteak
Interes tasak bere horretan utzi ditu EBZk, baina igoera gertu sumatu Inflazioak izan duen igoera «bereziki kezkatzekoa» dela onartu du J... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006488 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Herri proiektu bat gara oraindik ere, 40 urte geroago»
Duela 40 urte, 1981eko abenduaren 24an Milafrangako (Lapurdi) etxe batean Gure Irratia sortu zutenean, nekez pentsatuko zuten proiektu hark egungo neurria, zabalkundea eta indarra hartuko zituenik. Gure Irratiak, ordea, 40 urte beteko ditu abenduan. Albiste pozgar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006489 | BERRIA | Euskadi | noticias | Dayron Robles hesi jauzilariak (Guantanamo, Kuba, 1986) 2008ko Pekingo Olinpiar Jokoetan dastatu zuen loria. Ondoren, garai zailak bizi izan zituen, baina denetatik «asko» ikasi duela dio. Lasterketetan barruan zuen «lehiatzeko grina» atera zuen, eta, orain, kirolak utzitako irakasgaiak eta balioak erabiltzen ditu «biz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006490 | BERRIA | Euskadi | noticias | Tubacexek baldintzak hobetzea eskaini die langileei, greba bertan behera uztearen truke
Tubacexek konpromisoa agertu du datozen hiru urteetan Arabako plantetan dituen lanpostuei eta soldatei eusteko, baldin eta langileek greba bertan behera uzten badute. Hala jakinarazi die zuzendaritzak Amurrioko eta Laudioko langile ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006491 | BERRIA | Euskadi | noticias | ESKUBALOIA. Super Amara Bera Berak 27-29 irabazi zion atzo Valladolidi, eta lehen postuan da. Zubileta Evolution Zuazo, berriz, zulotik aldendu da Morvedre menderatuta: 20-27. Asobalen Bidasoak Ademar hartuko du gaur (13:30), eta Huescan du lehia Helvetia Anaitasunak (18:00). | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006492 | BERRIA | Euskadi | noticias | Monty Phyton taldeko John Cleese aktorea sarituko du Ja! Bilbao jaialdiak ANTZERKIA. Aurtengo Ja! Bilbao Umorezko Literaturaren eta Artearen Nazioarteko Jaialdiak John Cleese aktorea (Somerset, Erresuma Batua, 1939) sarituko du. Monty Phyton Erresuma Batuko umore talde ezaguneko kidea da Cleese, eta bere ibilbidean ant... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006493 | BERRIA | Euskadi | noticias | Muñoz: "Sindikatu bati gerta dakiokeen okerrena ez dagoen patronal bat bilatzea da"
"Atzo Adegik garbi utzi zuen. Beste erremediorik ez dagoenean negoziatu behar direla hitzarmenak". Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak, horregatik, erreferentzia egin die LAB, CCOO eta UGT sindikatuei sektoreko hitzarmenen esparruan ha... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006494 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sherwood Anderson idazle estatubatuarraren Winesburg, Ohio obra dugu EIZIEk, Ereinek eta Igelak elkarlanean argitaratu duten Literatura Unibertsala bildumako azken obra. Eta esaten den bezala: last but not least , alegia, azkena bai, baina, beste guztiak bezain garrantzitsua bildumarako. Joannes Jauregik euskaratutako ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006495 | BERRIA | Euskadi | noticias | Soldaten sexu arrakala publiko egin beharko dute Erresuma Batuan LONDRES. Apirilaren 5era arteko epea daukate Erresuma Batuko enpresek, publiko zein pribatuk, emakumeen eta gizonen arteko soldata arrakalaren berri emateko ogasunari. Gobernuak 250 langiletik gorako enpresak behartu ditu horretara, arrakala txikiarazteko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006496 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hegan egitea espero zen, eta Tom Dumoulinek (Sunweb) hegoak zabaldu ditu Italiako Giroko lehen erlojupekoan. Bera izan da indartsuena 40 kilometroko banakako proban (50.37) eta 49 segundoko aldea atera dio Geraint Thomas (Sky) bigarren sailkatuari. Dumoulinen lehia, baina, sailka3..pen nagusia da, eta hor ere tartea ir... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006497 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskal Herritar askok eguraldi txarrak eragindako oztopoak nola gainditu asmatu guran pasatu dute astea. Athleticeko jokalariek, ordea, jolasean aritzeko baliatu dute elurra. Ez da ohikoa Lezama zuri esnatzea. Eta are eta gutxiago, elur pilota egin eta jolasteko aukera izatea. Bada, behingoagatik bada ere, egunerokotas... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006498 | BERRIA | Euskadi | noticias | Elorza Donostiako alkategai izateko primarioetara aurkeztuko da Berriro ere Donostiako alkate izateko ahalegina egingo du Odon Elorzak. Donostiako PSE-EEren taldeetako idazkari nagusiei bidalitako mezuan, alkatetzarako hautagai izateko primarioetara aurkeztuko dela iragarri du. Marisol Garmendia izango du lehiakide -PS... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006499 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gazteagoak ginenean, anaia-arrebok txantxa bera egiten genion gure amari Gabon gauan.
-Ama, afaria zer ordutan? Bederatzi eta erdietan, ezta?
Ama haserretu egiten zen, bederatzietan hasiko ginela afaltzen, eta puntual iristeko. Orduan gure aitak arrazoia ematen zion amari, hartara Espainiako Erregearen Gabonetako disku... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006500 | BERRIA | Euskadi | noticias | ELKARRI ALDERDIEN BEGIETAN. ALBERTO CATALAN. (UPNko idazkari nagusia) . «Ez gatoz bat bortizkeria bukatzeko erabiltzen dituen bideekin»
«Ez gatoz bat bortizkeria bukatzeko erabiltzen dituen bideekin»
«Bortizkeria terrorista buka dadin Elkarri-k duen azken helburuekin ados gaude, baina ez gatoz bat hori lortzeko erabilt... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006501 | BERRIA | Euskadi | noticias | Arratsaldea ñabartzen ari da. Guaira ibaiaren hurbiltasunak hezetu egin du ingurua. Simon umore onez dago. Bere etxaldean dago eta etxean sentitzen da. Zutitu eta inongo musikarik gabe, berak doinua totelduz, dantza-pauso batzuk egin dizkie lagunei. Txalo jo diote bukaeran. Simonek baino ez du dantza-modu haren berri. ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006502 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hipotiroidismo arina atzemateko Nafarroako programa saritu dute. Iruñeko Bideko Ama Birjina ospitaleko endokrinologia pediatrikoko zerbitzuak egin du azterketa
Hipotiroidismo arina atzemateko Nafarroako programa saritu dute Iruñeko Bideko Ama Birjina ospitaleko endokrinologia pediatrikoko Hipotiroidismo kasu larriak ez... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006503 | BERRIA | Euskadi | noticias | ZINEMA. Kimuak programaren aurtengo aldian parte hartzeko epea joan den maiatzaren 31n itxi zuten, eta 75 film laburrek izango dute parte hartzeko aukera. Eusko Jaurlaritzak sustatu eta Euskadiko Filmategiak kudeatutako egitasmoak, EAEn zuzendu edo ekoiztutako film laburren sustapena eta banaketa du helburu. Hilaren 17... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006504 | BERRIA | Euskadi | noticias | BERLIN. Katja Kipping eta Bernd Riexinger Alemaniako Die Linke alderdi ezkertiarreko bi buruzagiek dimisioa eman zuten atzo, «barne desadostasunak» argudiatuta. Kippingen eta Riexingerren agintaldia amaitzear zen
-2012an iritsi ziren zuzendaritzara-, eta adierazi dute urriaren 30ean egitekoak diren kongresuan ez direla... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006505 | BERRIA | Euskadi | noticias | Igor Eguren Ordiziako alkatea (Beasain, 1975) etorkizuneko Udalbiltza berrantolatzeko betebeharra hartuko duen talde eragileko kide izango da. Atxikimenduak biltzen jarraitzea eta Udalbiltzaren batzar eratzaile nagusia prestatzea izango du zeregin taldeak datozen hilabetetan. Iruñeko ekitaldia amaitu berritan, hitz egi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006506 | BERRIA | Euskadi | noticias | Oso haserre gaude Xingola lapurtu digutelako. Osaba Florentinoren ipuina irakurtzen jarraitu nahi dugu, eta poster bilduma osatzen, eta saguarekin jolasean... Lapurrak, itzuli gure Xingola .
Hitza hil gura dutenean hitza geratzen zaigu. Besarkada bana langile guztiei eta, bereziki, Iñaki Uriarteri.
Kaiolan bizitzeko ez... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006507 | BERRIA | Euskadi | noticias | 2014ko aurrekontuak. EAJren aldeko 27 botoekin eta PSE-EE eta PPren abstentzioari esker aurrera atera zituen Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak bere aurreneko aurrekontuak. EH Bilduk eta UPDk kontrako botoa eman zuten.
Euskadiren Eguna kendu. 2010ean, PSE-EEk gobernatzen zuenean, erabaki zuten Gernikako Estatutu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006508 | BERRIA | Euskadi | noticias | Itzultzailea: Oskar Arana. Argitaletxea: Alberdania.
D agoeneko ez gaitu harritzen Paul Austerren publikatze erritmoak. Ia urtero-urtero nobela bat eskaintzen digun autorea dugu. 2009an Ikusezin izan genuen, eta 2010aren hondarrean, Sunset Park , beti bezala Oskar Aranaren itzulpenaren eskutik.
Nobela berriaren istorio... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006509 | BERRIA | Euskadi | noticias | Venezuelak eta Boliviak babes politikoa eman diote Snowdeni Independentziaren Egunaren zabaldu du erabakia Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak. "Egia osoa esateagatik jazartua izan delako" hartu dute erabakia. "Zein da munduaren bortxatzailea? Gerra planak salatzen dituen 29 urteko gaztea, ala bonbak jaurtitzen eta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006510 | BERRIA | Euskadi | noticias | DUPek eta Sinn Feinek akordioa lortuz gero, 53.000 milioi euro agindu ditu Londresek. Epea amaitzeko hiru egun falta direla, atzerapenik ez duela onartuko ohartarazi du Adamsek
DUPek eta Sinn Feinek akordioa lortuz gero, 53.000 milioi euro agindu Epea amaitzeko hiru egun falta direla, atzerapenik ez duela onartuko Lond... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006511 | BERRIA | Euskadi | noticias | Espainiako Auzitegi Nazionalera egin behar izan dute bidaia gaur senideek deklaratzera. Eta bihar ere beste senide batzuen deklarazio hartzea izango da.
Eguerdian, Senide izatea ez da delitua aldarrikatzeko elkarretaratze nazionala egin dute, Etxerat-ek deituta, Donostiako probintzia auzitegiaren aurrean. Han izan da, ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006512 | BERRIA | Euskadi | noticias | MOTOZIKLISMOA. Janariren batek kalte eginda, Efren Vazquezek (Honda) gonbitoka igaro zuen Malaysiako entrenamendu ofizialen bezperako gaua. Zazpigarren postu ona lortu zuen gero pistan. Zulfahmi Khairudin malaysiarrak (KTM) lortu zuen pole -a Moto3an (07:00); Pol Espargarok (Kalex) Moto2an (08:20); eta Jorge Lorenzok (... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006513 | BERRIA | Euskadi | noticias | AEBek onartu dute Al-Assad gera daitekeela, «siriarrek hala nahi badute»
DAMASKO. Gerra zelaian ez ezik, diplomazian ere gailentzen ari da Siriako Gobernua. Lehen aldiz AEBek onartu dute Baxar al-Assad presidentea Sirian gera daitekeela, «herritarrek hala erabakitzen badute». Rex Tillerson Estatu idazkariak egin du adi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006514 | BERRIA | Euskadi | noticias | IRUÑEA. INE Espainiako estatistika erakundeak emandako datuen arabera, martxoan industria ekoizpenak %14,2ko jaitsiera izan zuen Araba, Bizkai eta Gipuzkoan; %15,5ekoa Nafarroan. Sektore guztietan egin zuen behera produkzioak. Eustatek bestelako datuak eman zituen ostiralean: haren arabera, beherakada %7,6koa izan zen ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006515 | BERRIA | Euskadi | noticias | Getariak irabazi du KAE 1 ligako aurreneko estropada, Zarautzen Getariak iazkoa bukatu bezala hasi du aurtengo KAE 1 liga: irabaziz. Aurreko urteko txapeldunak lehen jardunalditik jarri nahi izan ditu gauzak bere lekuan, eta atzo, Zarautzen, liga honetako aurreneko estropada irabazi zuen. Ez zen ezustea izan. Lehendabi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006516 | BERRIA | Euskadi | noticias | Donostiako tarberna baten kontrako salaketa, arrazakeriagatik Donostiako bi herritarrek Donostiako Parte Zaharreko taberna bateko arduradunen kontrako salaketa jarri dute, bazterkeriagatik, arrazakeriagatik eta xenofobiagatik. Bi herritar horien esanetan, zieten ez zietela zerbitzatuko ez bietako bati ezta harekin zioa... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006517 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ekainaren hamaikan halako zerbait esan omen zuen Fito Cabralesek San Mamesen: euria baino ez zitzaigun falta Bilbo izan zedin. Eta hala da. Euskal Herrian abuztuak ere ez ditu jaiak euritik salbatzen. Beti kexatu izan gara horregatik, eta askotan ezagutu ditugu euriak zapuztutako ekitaldiak, edo busti gara txosnetan, e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006518 | BERRIA | Euskadi | noticias | Suezko kanala blokeatu du itsasontzi erraldoi batek Munduko merkataritzarako puntu giltzarria da Suezko kanal berria, eta hura blokeatu zuen atzo itsasontzi erraldoi batek, hondoa jo baitzuen. Edukiontziak eramateko munduko itsasontzirik handienetako bat da Ever Given itsasontzia: 400 metro luze eta 59 metroko zabal da... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006519 | BERRIA | Euskadi | noticias | Eta orain zer? Errezatu, erregutu, mirari bat eskatu... Jokoaren beraren baitan ez dauden kontuak dira horiek, galdera honako hau delako. Posible al da CSKA garaitzea jokoa hobetuta? Moskuko taldearen lehen garaipenean zer izan zen erabakigarriagoa, haien meritua edo bizkaitarren opari sorta? Opari horiek egin gabe auk... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006520 | BERRIA | Euskadi | noticias | Loturak. Erroak. Toki guztietakoa eta inongoa sentitzen ez den gizarteaz gaindi beste errealitate bat badela frogatzeko lan egiten du Pierre Gonnord argazkilariak (Cholet, Frantzia, 1973). Metropoli handietatik urrun bizi diren horien izana eta ahalegina jasotzen duten argazkiak daude ikusgai Iruñeko Nafarroako Unibert... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006521 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Nire istorioa beste familia askorena ere bada, eta ezin dugu inoiz ahaztu»
Egizabalen aita eta osaba 1936ko gerran hil zituzten, eta harrezkeroztik bere kontakizuna zabaltzen aritu da. Baimenik eskatu gabe, haren senideen gorpuzkiak Madrilera mugitu zituen Guardia Zibilak, eta horiek berreskuratzea ere lortu zuen.
Etx... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006522 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hilaren 3an, ezusteko bisitaria izan zuten Nazioarteko Espazio Estazioan: estaziotik sei kilometro ingurura, satelite bat igaro zen. Lurretik sateliteen jarraipena egiten duten zaleei esker jakin da horren berri. Bisitaria AEBetako NROL-76 satelite militarra izan zen. Orain arte, inork ez du eman horren inguruko azalpe... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006523 | BERRIA | Euskadi | noticias | Azken aste hauetan berriz ere gaia mahai gaineratzen ari bada ere (hala nola Gasteizko Legebiltzarrean edota telebistan), ikasturte hau ere isil-isilean ari zaigu pasatzen EAEn agindutako hizkuntza ereduen Gure elkarteak, Sortzen-Ikasbatuaz ikastola eta eskola publikoen elkarteak, jendarteko gehiengoak bezala, behin et... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006524 | BERRIA | Euskadi | noticias | 12:00. German Meabebasterretxea eta Mikel Mendizabal bertsolariak kantuan; Jainaga eta Narbaiza trikitilarien emanaldia; eta Juan Bautista Gisasola musika eskolako trikitilarien kalejira. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006525 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ordiziako (Gipuzkoa) Artzain Eguna gero eta hurbilago dago. Izan ere, apirilaren 11n ospatuko da artzainak eta gazta protagonista diren eguna.
Asteroko azokarekin ekingo zaio goizari, Plaza Nagusian. Aurten azokak 500 urte bete ditu, eta ospakizunetan dabiltza. Ahari eta ardien erakusketa lehiaketa Garagartza plazan iz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006526 | BERRIA | Euskadi | noticias | Burlatako jaiak amaitu dira, zapore gazi-gozoa utziz. Ezer baino lehen, azken asteetan Burlatako bizilagunengandik, zein beste hamaika lekutakoengandik, jaso dugun babesa eskertu nahiko genuke. Mila esker, txupinazoko testuinguruan eta aurretik bizi izandako zentsuraren harira, inposaketen aurka eta herri borondatearen... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006527 | BERRIA | Euskadi | noticias | Erriberri (Nafarroa) Erdi Arora itzuliko da berriz asteburuan. Artisau eta merkatariek kaleak hartuko dituzte, eta Erriberri estandartez, ezkutuz eta intsigniaz apainduko dute, denboran atzera jauzi handi bat eginez. Errege-erreginak eta printzeak, juglareak eta bufoiak ere herrian zehar ibiliko dira.
Bihar, berotuz jo... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006528 | BERRIA | Euskadi | noticias | New York hautatu du Isabel Diaz Ayuso Madrilgo erkidegoko presidenteak metxari su emateko: «Indigenismoa da komunismo berria». Oker nabil agian, baina ez dut uste Diaz Ayuso komunitate indigenen ekonomia komunalaz ari denik, ez eta Jose Carlos Mariateguiren obraren lerro bakar bat irakurria duenik putzuaren bestaldeko ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006529 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ustezko ultimatum batek muturrera igo du tentsioa Krimean Gerra Hotzeko paralelismoak gehitzen ari dira etengabe Ukrainako gatazkan, Errusiak eta Mendebaldeak daukaten lehia dela eta. Atzo, 1945-1989 arteko gatazka global horren antzekotasun argiko gertakari bat izan zen Ukraina hegoaldeko Krimea penintsulan, tentsioa ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006530 | BERRIA | Euskadi | noticias | Elizegi: « Ez dugu kudeaketaren azterketa gainditu»
FUTBOLA. Bigarrenean lortu du Athleticeko zuzendaritzak bazkide konpromisarioek aurreko eta sasoi honetako diru kontuak onartzea. Ez dute babestu haren kudeaketa. «Ez dugu asmatu gure ahalegina transmititzen; ez dugu kudeaketaren azterketa gainditu. Hala ere, bazkide ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006531 | BERRIA | Euskadi | noticias | Y eni Hayat eleberriko (Bizi berria) lehenbiziko esaldian hauxe dio Orhan Pamukek, 2006ko Literaturako Nobel saridunak: «Liburu bat irakurri nuen, eta horrek bizia aldatu zidan». Turkiako idazlerik ezagunena den horrek ez zuen berehalakoan irudikatuko esaldi xume eder horrek egunen batean neska gazte kurdu bati lagundu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006532 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bi atzerapen, bakarraren ordez. Apirilaren 12a da martxoaren 29 berria, irteera data berria. Hilabete eta bi asteko epea irabazi dute, beraz, Erresuma Batuak eta Europako Batasunak (EB); Komunen Ganberako diputatuek denbora gehiago eskatu zioten Theresa May lehen ministroari, eta hark berdin egin zuen Europar Kontseilu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0006533 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hondarribia Gida izeneko aplikazioak hainbat ibilaldi proposatzen ditu herria ezagutzeko, audioak entzun bitartean. Horietako bat da Portu auzoari buruzkoa, eta hogei minutu inguruan portuko historia ezagutzeko balio du: harresitutako Hondarribitik kanpo geratzen zen auzoa zen hura.
San Pedro kalean hasten da ibilbidea... | cc-by-sa 4.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.