id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
BERRIA_0007134 | BERRIA | Euskadi | noticias | IDK-k beste bolada on bati ekin nahi dio gaur Madrilen SASKIBALOIA. Bembibrek eten egin zuen azken jardunaldian IDK Gipuzkoak zeraman bolada bikaina. Denboraldiko lehen lau partidak irabazi ondoren, donostiarrek ezustean galdu zuten. Gaur berriro ekin nahi diote bolada on bati, Madrilen Estudiantesi irabazita (20:30). | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007135 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hautetsiak Parisera joan dira, «murgiltze eredua defendatzera»
Euskarazko murgiltze esperimentazioa defendatzeko ordezkaritza Parisen egon zen atzo, eta Frantziako Hezkuntza Ministerioko kontseilari batekin mintzatu ahal izan zen. Hiriburuko (Lapurdi) Baste Quieta eskola publikoak murgiltze esperimentazioa jartzeko dos... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007136 | BERRIA | Euskadi | noticias | Arabako Mahastiak sor-markari oniritzia eman dio Jaurlaritzak Euskal Herriak zazpigarren ardo sor-marka izateko urratsa egin zuen atzo. Eusko Jaurlaritzak atzera bota ditu Arabako Mahastiak sortzearen aurkako alegazioak, eta ontzat eman du jatorri izena sortzea. Azken hitza, ordea, ez da harena, Europako Batzordearena ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007137 | BERRIA | Euskadi | noticias | PILOTA. ESKU-HUSKA. «Oraindik ere gozatzen dut jokatzen». Pilotari bizitzari aurki agur esango dio, kirol zuzendari gustura baitabil eta horrek gehiago betetzen du; txapelek lana ondo egiten duela erakusten dute gainera. JOKIN ETXANIZ . Aspeko pilotari eta zuzendari teknikoa
JOKIN ETXANIz Aspeko pilotari eta zuzendari ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007138 | BERRIA | Euskadi | noticias | Carmen Alba Espainiako Gobernuaren ordezkariaren dimisioa eskatu du Nafarroako Legebiltzarrak
Aldaketaren gobernua sostengatzen duten lau indarren aldeko botoekin, Nafarroako Legebiltzarrak joan den astean Burlatan tortura salatzeagatik atxilotu zituzten zortzi lagunen kontrako operazioa errefusatu du. EH Bilduk, Ahal ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007139 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euria eta Frantziako hauteskundeak izan dira protagonistak Baionan. Bi zatitan berezirik, Maiatzaren Leheneko manifestazioak 600 lagun inguru bildu ditu hiriburuan
Euria eta Frantziako hauteskundeak izan dira protagonistak Baionan Bi zatitan berezirik, Maiatzaren Leheneko manifestazioak 600 lagun Euria eta Frantziako h... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007140 | BERRIA | Euskadi | noticias | Astillero ez da ariko San Miguel ligako kanporaketan Astillerok ez du jokatu beharko San Miguel ligako kanporaketa. Hala ebatzi du TKEko epaileak, erakunde bereko lehiaketako epaileak duela aste pare bat agindutakoa atzera botata. Astillerok errekurtsoa jarri zion TKEren hasierako aginduari, eta epaileak arrazoi eman d... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007141 | BERRIA | Euskadi | noticias | Preso palestinarrek salatu dute Israelekin lortutako akordioaren ondotik atxiloketek jarraituko dutela
Preso palestinarren talde batek gaur ohartarazi du Israelgo Gobernuarekin gose greba bertan behera uzteko egindako akordioak ez duela bermatzen Israelek atxiloketa administratiboarekin edo kargurik gabeko atxilotzeare... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007142 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gero eta gehiago dira bularreko minbizia izaten dutenak, eta gaitza zuzenean edo zeharka pasatu dutenetako batzuek hainbat proiektu sortu dituzte bizi izandako esperientziak bertze pertsona batzuei kontatu eta gaiaren inguruko tabua hausteko. Horietako hiru proiekturen berri emango du biharko BERRIAk.
Bularreko minbizi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007143 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gao Xingjian Non: Kutxa-Kubo aretoa. Donostia. Noiz arte: Urtarrilaren 3ra arte.
Donostiak 2016an izango duen europar kultura hiriburutzari bidea eginez, urriaren 16tik ikusgai dugu Gao Xingjian artista txinatarraren erakusketa, Kutxak Zurriolan duen Kubo aretoko erakustokian. Idazle alorrean ezaguna izanik (Nobel sari... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007144 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ken Loach ere lehiatuko da Cannesko jaialdiko sail ofizialean. Zuzendari ingelesak iritzia aldatu du, eta 'Route Irish' film berriarekin lehiaketan parte hartzea onartu du
Ken Loach ere lehiatuko da Cannesko jaialdiko sail ofizialean Zuzendari ingelesak iritzia aldatu du, eta 'Route Irish' film Cannesko zinema jaialdia... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007145 | BERRIA | Euskadi | noticias | Haendel izan genuen kontzertuko ardatz nagusi, Ingalaterrako musikaririk handiena. Frantziako Orkestra eskas, eta Jennifer Larmore mezzoa gozagarri. Denetarik entzun zen, tarteka Haendel sutsuegi bat eta tarteka interes gabekoa, nahaspilatsua oro har. Hainbeste sari irabazi dituen barroko taldeak, Diapason d'Or esatera... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007146 | BERRIA | Euskadi | noticias | Esklabotza XIX. mendean deuseztatu zuten ofizialki, herrialde guztiek legez kanpokotzat jota. Baina, era batera edo bestera, giza trafikoa herrialde guztietan presente dago egun: prostituzioan jardutera behartutako emakumeak, nekazaritza lanetara derrigortutako haurrak eta helduak, adinekoekin ezkontzera behartutako ne... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007147 | BERRIA | Euskadi | noticias | Barakaldoko protesta hark porrot egin zuen arren, etxebizitzaren afera hain da unibertsala eta denboraz gaindikoa ezen hainbat toki eta garaiko bizilagunen buruhaustea izan baita. 1905ekoa apaltzea lortu zuten, baina XX. mendeko hasierako hamarkadetan han-hemenka jazo ziren halakoak, ezin izan zirenak bortxaz ere baret... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007148 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gaurkoarekin kito hau urte hau. Hasi, ondo egin zen; tartean, inoiz bizi gabeak bizi izan ditugu, eta amaitu arraro egingo da. Ez da itzuliko, ordea. Bizitakoak bizita, ostu diguten askatasuna galduta, maskarapean isilik eman ditugun minutuak erreta eta esan dizkiguten gezurrak sinetsita gelditzen dira. Datorren urtea ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007149 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zerrenda bakarraren auzian, ardura eskatu diote irakasleek Ezkerrari Dozenaka irakasle elkartu dira Iruñeko Sarasate pasealekuan, hezkuntzako zerrenda bakarraren gatazka gizarteari azaltzeko, eta Nafarroako Gobernuaren erabakiari babesa emateko: hark hezkuntzako lan deialdi publikoan hizkuntza ofizial biak zerrenda ber... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007150 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hogeigarren mendean amets handiak eraiki ziren, eta hori, pertsona askoren sakrifizioak eta borrokak ahalbidetu zuten. Iraultza handi guztietan parte hartu zuten emakumeek, nola ez. Izan ziren emakumeak Errusian, izan ziren emakumeak Kuban, izan ziren emakumeak Mexikon eta izan ziren emakumeak munduaren edozein lekutak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007151 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ibilbidea. Athleticeko azpiko taldeak (2004-11), Baskonia (2011-13), Athletic B (2013-15), Ponferrada (2015), Valladolid (2015-16) eta Athletic (2016tik).
Estreinakoa Athleticekin. 2016ko irailaren 11n. Deportivo-Athletic (0-1).
Garaipen zerrenda. Espainiako selekzioarekin, 19 urtez azpiko Europako txapeldun (2012an). | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007152 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kixoterekin hasi eta Irakekin bururatu. Kanboko 17. antzerki jaialdia gaur hasiko da, Arnagako baratzean, hiru antzerki hitzordu nagusi eskainiz
Kanboko 17. antzerki jaialdia gaur hasiko da, Arnagako baratzean, hiru Hamazazpigarren urtea badu ere, beti fresko eta gogo handiarekin jarraitzen du Kanboko (Lapurdi) antzerk... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007153 | BERRIA | Euskadi | noticias | Prozak lana taularatuko du gaur Malas Compañias zirku taldeak Laudion. «Batere ohikoa ez den familia» baten gorabeherak kontatzen ditu ikuskizunak. Bururik gabeko egoeretan murgilduta, ikusleak familiaren parte senti daitezen saiatzen dira antzezleak. Umorea, airean eginiko akrobaziak eta esku jokoak erabiliko dituzte.... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007154 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kutzen arabera, «akatsa» izan zen kontratazioen etetea. Gastua murrizteko neurriek Osasunbideko zerbitzua okertzen dutela diote CDNk, NaBaik eta NEBek
Kutzen arabera, «akatsa» izan zen kontratazioen etetea Gastua murrizteko neurriek Osasunbideko zerbitzua okertzen dutela diote Agerraldia egin zuen atzo Maria Kutz Nafar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007155 | BERRIA | Euskadi | noticias | KOMUNIKAZIOA. Telebistaren eta Interneten arteko nahasketa probatu dute Katalunian. Europan aitzindaria da egitasmoa, eta hainbat aukera ematen dizkio ikusleari ikusi nahi duena kontrolatzeko
Telebistaren eta Interneten arteko nahasketa probatu dute Katalunian Europan aitzindaria da egitasmoa, eta hainbat aukera ematen... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007156 | BERRIA | Euskadi | noticias | Diru laguntzak dituzten etorkinak «gutxiengoa» direla ohartarazi dute Gizartean «barneratua» dagoen uste bat hankaz gora bota nahian egin dute ikerketa: etorkinek gizarte laguntza «gehiegi» jasotzen dituztela. Euskal Autonomia Erkidegoko Arartekoaren beka batekin egin dute azterlana, eta abenduan kaleratu dute emaitza.... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007157 | BERRIA | Euskadi | noticias | Israelgo Gorenari mugatu egin diote gobernuaren erabakiak baliogabetzeko eskumena
Saio garrantzitsu bat izan zuten atzo Israelgo Knesset-en, parlamentuan: lehen ministro Benjamin Netanyahuk eta haren gobernukideek aurkeztuta, erreforma judizialeko lege bat bozkatu zuten, eta aurrera egin zuen. Erreforma judizialak bilt... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007158 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gogoratzen zarete Donald Trumpek teorian mundu ordena berria ekarriko omen zuenean, protekzionismoaren izenean, kanpora begira egoteari utziko ziolako eta beste herrialdeetan esku hartuko ez zuelako? Ez da hain aspaldi. Eta egia da iritsi eta TTIP hitzarmen komertziala bertan behera utzi zuela, hainbat gerratetatik ate... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007159 | BERRIA | Euskadi | noticias | 'Dardara' dokumentalak irekiko du Iruñeko Ikuspuntu jaialdia Ikuspuntu Nafarroako zinema dokumentalaren nazioarteko jaialdiak, ez fikziozko zinemaren profesionalen eta zaleen topalekuak, hamabosgarren aldia izango du 2021. urtekoa. Martxoaren 15etik 20ra egingo dute, Iruñean, eta eskaintza nagusi gisa dakar Marina Lame... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007160 | BERRIA | Euskadi | noticias | BERDINTASUNERAKO EAEko V. PLANA. Berdintasun Planerako baliabiderik ez egotea gaitzetsi dute feministek. Hiru lan ildo nagusi ezarri ditu Emakundek bosgarren planean: emakumeen jabekuntza, erantzukidetasuna eta genero indarkeria Krisi ekonomikoak dakarren abagunea kontuan ez hartzea egotzi diote idatziari. Maria Silves... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007161 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kutxabankek 108,3 milioi euro garbi irabazi zituen iaz, %28 gehiago Kutxabankek 108,3 milioi euro garbi irabazi zituen 2013. urtean. Aurreko urtearekin alderatuz, mozkinak %28 handitu ditu. Emaitza horietan joan den urtean izandako araudi aldaketa ugariek eragina izan dutela nabarmendu du Fernandezek. Kasu horietan guz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007162 | BERRIA | Euskadi | noticias | Egibarrek zaila ikusten du PSEkiko hauteskunde ondoko hitzarmen bat . Indarkeriaren bukaera elkarrizketatua eta erabakitzeko eskubidea jartzen ditu oinarri GBBeko presidenteak
Egibarrek zaila ikusten du PSEkiko hauteskunde ondoko hitzarmen bat Indarkeriaren bukaera elkarrizketatua eta erabakitzeko eskubidea Egoera ikus... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007163 | BERRIA | Euskadi | noticias | Espero zen bezala, Patxi Lopezek ez dio bere aliatu ohiari hauteskundeak noiz izango diren erabakitzeko plazera eman. Legegintzaldia luzatzen saiatuko dela esan du, nahiz eta ongi dakien oso zaila izango zaiola Ajuria Enean egotea Urtezaharreko mezua zabaltzeko garaian. Nork lagunduko dio proiektuak aurrera ateratzen? ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007164 | BERRIA | Euskadi | noticias | Argentinako adierazpena "lehen mailako erreferentzia" gisa hartu du EH Bilduk Mexikon eta Uruguain egindako topaketak bezala, Argentinako Senatuan Euskal Herriko bake prozesua babesteko ekitaldia ere "erreferentzia garrantzitsua" izango da, EH Bilduren arabera. Koalizioak gogoratu du atzo aurkeztutako dokumentuak "sost... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007165 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bi gizon atxilotu dituzte genero indarkeria leporatuta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, atzo 15:40 aldera gertatu zen erasoa. Ordu horretan, Ertzaintzari dei egin zioten, etxebizitza batean emakume bat jo zutela ohartaraziz.
Bertara joatean, poliziek gizonezko bat topatu zuten eskaileretan. Etxe... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007166 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iritsi da Madrilera Asier Illarramendi (Mutriku, Gipuzkoa, 1990), eta jantzi du Real Madrilen elastikoa. Florentino Perezek ikusi du urduri dagoela, eta gogorarazi dio «etxe bat» utzi duela, baina «beste etxe batera» datorrela. Ez du nahi etxe berrian arrotz senti dadin, eta ondo antolatu du dena sentipen hori apaltzek... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007167 | BERRIA | Euskadi | noticias | Marabilli sormen festibala bi urtean behin egingo da aurrerantzean KULTURA. Marabilli sormen festibala, Aitzol Aramaio zinemagilearen omenez aurreko bi urteetan Ondarroan (Bizkaia) eginiko festibala, biurtekoa izango da hemendik aurrera. Antolatzaileek jakinarazi dute aurten ez dela jaialdirik egingo eta 2015ean izango... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007168 | BERRIA | Euskadi | noticias | Donibane Lohizune -Ziburu. Txipiroietara, Hawaiiko piraguan Donibane Lohizuneko badian, proposamen bitxia eskaintzen du Ziburuko Atlantic Pirogue enpresak (Lapurdi): Hawaiiko piraguetan ibiltzea, ilunabarrean eguzkia itsasoan sartzen uretatik ikustea, eta, bide batez, txipiroiak arrantzatzea.
«Beti txango lagunduak pro... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007169 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Egoera honek ahulduta utzi du aldaketarako prozesua»
Konfiantza mozioa aurkeztea defendatu du Urtaranek, «elkarrizketari beste aukera bat» ematea eta «hiria ez gelditzea» lortuko dutelako. Halaber, 2015ean abiatutako prozesua indartzearen alde egin du.
EH Bilduren akordio proposamena jaso berritan eta hura aztertzeko ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007170 | BERRIA | Euskadi | noticias | EITBren arabera, UPNk gertu du PSN, eta EH Bildu doa gero IRUÑEA. EITB Focusen azken inkestaren arabera, UPNk irabaziko ditu astebete barru egingo diren foru hauteskundeak. Hamahiru eserleku lor ditzake, baina PSNk postu hori kentzeko aukerak izan ditzake, inkestak 11-12 parlamentari ematen baitizkio. Halaber, EH Bildu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007171 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskal zonbiak, betiereko klasikoak, kapitalaren hortz zorrotzak eta beste Gazteenentzako eta abiadura handiko garai zoroen ondorioz amnesiak jotako zaharrontzako gida labur-laburra: etxe askotan izan, badira aspaldian ahaztutako plastikozko kutxatxo batzuk. Horien barnean, borobil perfektua egiten duen objektu bat iza... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007172 | BERRIA | Euskadi | noticias | Tabakalera eta Tekniker, bat eginda arte sormena eta zientzia uztartzeko Donostiako Tabakalerak eta Tekniker teknologia zentroak bat egin dute sormen proiektuei bultzada berri bat emateko. Lankidetza hitzarmen bat sinatu dute bi erakundeek, eta helburua da ezagutza berriak «gizarteratzen» lagunduko duten proiektuen gar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007173 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sektore kritikoa atera da garaile SEAko bozetan. Presidente berria zein izango den zuzendaritza batzordeak aukeratuko du bozketa bidez
Presidente berria zein izango den zuzendaritza batzordeak aukeratuko du SEA Arabako Enpresaburuen Elkarteko zuzendaria zein izango den ez zuten argitu atzoko hauteskundeek. Sektore krit... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007174 | BERRIA | Euskadi | noticias | KATMANDU. Jhalanath Khanal Nepalgo lehen ministroak esan du ez duela dimisiorik emango, iragan larunbatean herrialdeko alderdi nagusiekin hitzartutakoaren kontra. Mendeetako monarkiaren ostean Nepalgo Errepublika sortu zuten 2008an, eta Konstituzioa idatzi beharreko batzordea sortzeko arazoak dituzte orain. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007175 | BERRIA | Euskadi | noticias | Mutualitateek egiten duten "eskumen inbasioa" salatzeko eskatu dio CCOOk Jaurlaritzari
"Autogobernua soilik urratzen al da eskumenak estatuaren ministerioetara doazenean?", galdetu du Unai Sordo Euskadiko CCOOko idazkari nagusiak. Salatu du mutualitateek osasungintza publikoarenak behar luketen gero eta eskumen gehiago... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007176 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bidea ireki ziotenak izan ditu gogoan Meabek, Lekeition LITERATURA. Iragan otsailean izendatu zuen Euskaltzaindiak euskaltzain oso Miren Agur Meabe, eta atzo egin zuen idazleak sarrera hitzaldia Lekeition (Bizkaia). Euskararako eta euskal literaturarako ateak ireki zizkiotenak izan zituen gogoan irakurraldian, hala nol... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007177 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Talde polita dugu; uste dut edozein zailtasun izanda ere ondo moldatuko garela»
Imanol Alvarezek (Ermua, Bizkaia, 1967) seigarren sasoia du Super Amara Bera Bera entrenatzen, bosgarrena jarraian. Haren aginduetara, Donostiako taldeak garaipen zerrenda ikusgarria lortu du.
Ondo gaude, nahiz eta hiru jokalari dauzkagun ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007178 | BERRIA | Euskadi | noticias | Joan den abenduaren 5ean aurkeztu zuen bere burua Jauzia egitasmoak, kirol selekzioen ofizialtasunaren arloan «beste agertoki batera jauzi egiteko garaia» delakoan, «talde lanean, kirolaren balioetatik eta kirolariekin» jardun beharra nabarmenduz. Atxikimendu gehiago lortzeko harreman sorta bati ekingo ziotela iragartz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007179 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hamabi metroko xibarta bat ikuskatu zuten joan den larunbatean Matxitxakoko itsasargitik hurbil, Bermeon (Bizkaia). Ekoetxea Urdaibai ingurumen zentroen sareak antolatutako barku irtenaldi batean izan zen. Zetazeo ugari bizi dira Bizkaiko itsasoan, baina xibartak ez dira hain ohikoak.
Portutik irten eta gutxira, ur azp... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007180 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sindikatuek bi greba egunetara deitu dute Osakidetzan, otsail bukaerarako Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren eta Osakidetzako zuzendaritzaren «immobilismoa» ikusita, mobilizazioetara joko dute berriro sindikatuek. SATSEk, ELAk, LABek, CCOOk eta UGTk gaur Bilbon iragarri dutenez, bi greba egun egingo dituzte otsail ama... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007181 | BERRIA | Euskadi | noticias | Botoa ematea, edozeini emanik ere, berdin dio nori, hori GAL juridikoari babesa ematea baldin bada, zer esan nahi du horrek, abstentzioa ETAri botoa ematea dela? Edo boza ematera joatea ETAri Dialektikaren gehiegikerian egiten diren berdintza hiperbolikoak ez ote genituzke hobeki neurtu beharko ez dadin gerta boomerang... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007182 | BERRIA | Euskadi | noticias | Uribe Kostako 11 gazte auzipetuak ez direla ETAko kide dio orain fiskalak ETAko kide izatearen akusazioa atzera bota du Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalak kale erasoen auzian auzipetutako Uribe Kostako hamaika gazterentzat. ETAko bi talde osatzea egozten zien fiskalak hasiera batean, baina akusazio hori bertan be... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007183 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sexu jazarpena zigortzea onartu du Frantziako Asanblea Nazionalak Bi urteko espetxealdia eta 30.000 euroko isuna. Sexu jazarpenak egiten dituzten pertsonei zigor hori ezartzea onartu du Frantziako Asanblea Nazionalak. Jazarpen hori pertsona «bereziki ahulei» egiten bazaie, zigorra hiru urtekoa izango da, eta kalte-orda... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007184 | BERRIA | Euskadi | noticias | Artaxoako plantak lixibiatu «toxikoak» jaso zituela baieztatu du Guardia Zibilak
Guardia Zibilaren Naturaren Babeserako Zerbitzuak (Seprona) txosten bat egin du Artaxoako (Nafarroa) Ecofert Sansoain enpresak jasotako hondakinei buruz , eta nabarmendu du planta horretara hondakinak bidaltzen dituzten 78 entitateetatik l... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007185 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zine El Abidine Ben Ali militar eta ingeniariak (Susa, 1936) Gobernuan aldaketa "sakona eta erabatekoa" egingo duela esanez utzi zuen Tunisia, eskuzabal itxura eman nahian azkenera arte, batez ere nazioartera begira, baina Ben Alik ohikoa izan zuen jarrera irekia erakustea kontrakoa egin duen bitartean, azkenera arte. ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007186 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gaur erabakiko du Guggenheimek Urdaibain museoa egin edo ez. Guggenheim Bilbao fundazioak bilera egingo du, eta ezezkoari eutsita egitasmoa geldiarazi dezake Jaurlaritzak
Gaur erabakiko du Guggenheimek Urdaibain museoa egin edo ez Guggenheim Bilbao fundazioak bilera egingo du, eta ezezkoari eutsita Aurrez aurre eseriko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007187 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ingurumen antropologiak interesa piztu du asteazkenean hasi zen Antropologia Feminista Kongresuaren barruan. Azken egunotan gai horri buruz aritu dira Euskal Herriko eta nazioarteko hamar bat ikerlari, Antropologia feminista eta ingurumen-antropologiaren arteko elkar-g-uneak: ikuspegi eta metodologia berriak deitutako ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007188 | BERRIA | Euskadi | noticias | Burujabetzaren aldeko indarrak batzeko deia egin dio EH Bilduk EAJri Autogobernuaren etorkizuna, 1979ko estatutuaren erreforma eta burujabetzarako bidea hizpide izango dira gaur, beste gai askoren artean, Eusko Legebiltzarreko politika orokorreko eztabaidan. Iñigo Urkullu lehendakariak estatusa eguneratzeko egingo duen... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007189 | BERRIA | Euskadi | noticias | Itzultzailearentzat askotan lagungarria eta aberasgarria izaten da idazlea ezagutzea, harekin harremanetan jartzea, zalantzak-eta argitzeko. Nire ibilbidean, bederen, poz-iturri izan da aukera hori, idazlearen edukia eta tonua ematen lagundu dit, harekin identifikatzen, eta, bizitzan gehienetan bezala, pertsona bera bi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007190 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gipuzkoako eta Bizkaiko trainerilla txapelketak jokatuko dira asteburuan. Azken saioan Zarautz eta Bateratzen nagusitu ziren, Oriori eta Bermeori hortzak erakutsita
Gipuzkoako eta Bizkaiko trainerilla txapelketak jokatuko dira Azken saioan Zarautz eta Bateratzen nagusitu ziren, Oriori eta Bermeori Gipuzkoako eta Bizkai... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007191 | BERRIA | Euskadi | noticias | Etxetik kanpo beste puntu bat eskuratu du Athleticek, baina garaipenak ihes egin dio Coruñan, hiru puntuak eskura zituela zirudienean. Lehen zatian, 30. minutuan zuri-gorriak aurretik jarri ditu Williamsek markagailuan, Balentziagak erdiratutako baloia zelaira erortzen utzi gabe errematatuta.
0-1ekoarekin joan dira bi ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007192 | BERRIA | Euskadi | noticias | Mundua bera paleta gisa. Robert Rauschenbergen azken eskulturak erakusketa batean bildu ditu Guggenheimek Txatartegitik berreskuratutako metalezko xafla handi eta objektuekin 80ko urteetan eginiko 'Gluts' bildumako lanak dira
Robert Rauschenbergen azken eskulturak erakusketa batean bildu ditu Txatartegitik berreskuratu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007193 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gure alaba zaharrena klasean espainolez ez dakien bakarra da. Irakaslearekin izandako bileretan gaia atera zen, eta eztabaida sortu:
-Ez dago eskubiderik, seme-alabak Hondarribian dagoen eskola bakarrera ekarri, eta erdaldundu behar!
-Harkaitz, zein da Hondarribiaren gaur egungo egoera? Erdalduna, ezta? Ba Hondarribiko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007194 | BERRIA | Euskadi | noticias | Irundik (Gipuzkoa) Donostiara doan Donejakue bidearen zati bat Jaizkibel menditik igarotzen da, Hondarribia eta Pasaiako herrien artetik, hain zuzen. Irun eta Hondarribia arteko zatia oso hiritarra da, baina, Jaizkibelera gerturatuz goazen heinean, asfaltoak nagusi izateari uzten dio. Guadalupeko Santutegira iristean, ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007195 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ezusteko handirik ez du eragin ETAren azken agiriak Euskal Herrian ezagunak diren hainbat pertsonaren artean. Espero zuten iristea. Alabaina, harridurak ez die pozik kendu. Aurrera pausoa izan dela nabarmendu dute, batzuk nahi baino txikiagoa, baina aurrerantz egindakoa. Etorkizunera begira, itxaropena piztu duela diot... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007196 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sestaoko PSEko kritikoek alderdi berria sortuko dute. 2011ko udal bozetara aurkeztuko dira, eta Ezkerraldeko beste herri batzuetan ere aurkeztea aztertzen ari dira
Sestaoko PSEko kritikoek alderdi berria sortuko dute 2011ko udal bozetara aurkeztuko dira, eta Ezkerraldeko beste herri Carlos Merino Sestaoko alkatearekin ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007197 | BERRIA | Euskadi | noticias | 1930eko urteetan, mediku batek emandako feminitate ziurtagiria eskatzen zuten; gero, ginekologo baten azterketa. 1966an, azterketa kromosomikoak egiten hasi ziren: XX behar zuten emakumeek, XY gizonek.
Jarmila Kratoxvilovak kromosoma azterketa guztiak gainditu zituen. 800 metroko mundu marka dauka txekiarrak 1983ko uzt... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007198 | BERRIA | Euskadi | noticias | Moncloan hainbat aldiz izan da bisitari Iñigo Urkullu. Batzuk jendaurrekoak izan dira. Beste batzuk pribatuak. Gaur egingo duena ezberdina izango da, edozein kasutan. Lehendakari izendatu zutenetik lehen aldiz bilduko da Urkullu Mariano Raxoi Espainiako presidentearekin, Bilerak, gainera, eduki ekonomiko esanguratsuak ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007199 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zapateroren sinesgarritasun falta nabarmendu dute alderdi gehienek. Krisi ekonomikoa konpontzeko Zapaterok aurkeztutako neurriak gogor kritikatu dituzte bozeramaileek
Zapateroren sinesgarritasun falta nabarmendu dute alderdi gehienek Krisi ekonomikoa konpontzeko Zapaterok aurkeztutako neurriak gogor Jose Luis Rodriguez... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007200 | BERRIA | Euskadi | noticias | PORTU ETA SARASOLAREN TORTURA SALAKETAK. EPAIA. Torturatu egiten dela islatzen du epaiak, alderdi gehienen ustez. Aresen arabera, epaiak erakusten du Justiziak funtzionatzen duela eta «inork» ezin diola haren aplikazioari ihes egin
Torturatu egiten dela islatzen du epaiak, alderdi gehienen ustez Aresen arabera, epaiak ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007201 | BERRIA | Euskadi | noticias | MUSIKA › . Melodiarik ezaren kultua. Shellac kultuzko taldea Bilboko Kafe Antzokian ariko da hilaren 16an, Noise On Tour Rocks jaialdian
Shellac kultuzko taldea Bilboko Kafe Antzokian ariko da hilaren 16an, Ez da ez erraza, ez da ohikoa izaten Shellac zuzenean ikusteko aukera izatea. Noise On Tour Rocks jaialdiari zor ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007202 | BERRIA | Euskadi | noticias | Espainiako Bankuaren arabera, 18.034 milioi euroren zorra dute Hego Euskal Herriko administrazioek, aurreko hiruhilekoaren amaieran baino 254 milioi gutxiago. Jaitsiera Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiei zor zaie osoki (-434 milioi). Gora egin du, berriz, Nafarroako Gobernuaren zorrak (+14. milioi) eta Eus... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007203 | BERRIA | Euskadi | noticias | EH Baik eta LABek elkarretaratzea egin dute Baionako suprefetura aitzinean, kanak herriari elkartasuna adierazteko eta konponbide politikoa eskatzeko. Gogor salatu dute Frantziako Estatuaren jarrera, eta hura egin dute azken egunetan sortu den «indarkeria giroaren erantzule». Halaber, Noumeako akordioen esparrura itzul... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007204 | BERRIA | Euskadi | noticias | LITERATURA. Donna Tartt (1963) idazle estatubatuarrak irabazi du eleberriko Pulitzer saria The Goldfinch lanarekin. 1993tik hona beste bi nobela besterik ez du idatzi Tarttek, The Secret History eta The Little Friend. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007205 | BERRIA | Euskadi | noticias | Baliabideak aldarri akademian. Seaskarentzako baliabide gehiago eskatu ditu LABek Baionako Akademiaren aurrean
Seaskarentzako baliabide gehiago eskatu ditu LABek Baionako Akademiaren LABek euskarazko irakaskuntzarentzako baliabide gehiago gehiago eskatu zituen atzo Akademia Ikuskaritzak Baionan duen egoitzaren aitzinea... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007206 | BERRIA | Euskadi | noticias | Legegintzaldi antzu baten agoniaren ondoren, hauteskunde berrien ateetan gaude. Parlamentuan gehiengo bat osatzeko adostasunik ezak garamatza berriro hautetsontzietara. Lehenengo aldia da, 1978an Konstituzioa onartu zenetik, egoera hau gertatzen dela, alderdi politikoak ez direlako elkarrekin ados jartzeko gauza izan.
... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007207 | BERRIA | Euskadi | noticias | Abu Dhabik pagatuko du Dubairen zorraren zati bat. Burtsek lasaitua hartu dute, kasuak zorraren bideragarritasunari buruzko kezka sortu duelako
Burtsek lasaitua hartu dute, kasuak zorraren bideragarritasunari Gauzak okertu eta Dubairen finantza arazoek Arabiar Emirerri Batu osoei eragin aurretik, Dubai World funtsaren ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007208 | BERRIA | Euskadi | noticias | Goizeko bostetan LRA (Jainkoaren Erresistentzia Armada) herrira iritsi zen. Bi gizon palma olioarekin igurtzi, etxola batean sartu eta su eman zioten. Ondoren gizon eta emakumeak lotu eta jo eta ia guztiak hil zituzten». Hori da Kongoko Errepublika Demokratikoko Nakpokto herriko errefuxiatu batek Manos Unidas erakundea... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007209 | BERRIA | Euskadi | noticias | TELEBISTA. Madrilgo erkidegoko kate autonomikoak 88 milioi euro behar ditu lehenbailehen kredituak ordaintzeko, baina bankuek ez diote dirurik ematen. Hala, Telemadrideko arduradunek Esperanza Aguirreren gobernuari eskatu diote dirua. Hedabide batzuek katea porrot teknikoan sartu dela argitaratu duten arren, Telemadrid... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007210 | BERRIA | Euskadi | noticias | Legebiltzarrak hilaren 30ean eztabaidatuko du lantaldearen sorrera Eusko Legebiltzarrak hil honen 30ean, ostiralarekin, eztabaidatu eta bozkatuko du Aralarrek bakegintza eta elkarbizitza sustatzeko lantalde bat sortzeko aurkeztutako mozioa. Kontrol saioa baino lehen egingo da eztabaida. Hasiera batean, hilaren 22an ezt... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007211 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sevilla eta Espanyol eustera, eta Werder Bremen, aldiz, haustera UEFA Kopako final-laurdenetako kanporaketako itzuliko beste hiru partidak ere gaur jokatuko dira. Tottenhamek eta Sevillak Londresen egiteko aukera gehiago dituzte. Izan ere, joanekoan gol bateko aldeagatik irabazi zuten: 2-1 eta 3-2, hurrenez hurren. AZ ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007212 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bizi osoko bigarren zigorra jarri dio Frantziak 'Carlos'-i PARIS. Frantziako auzitegi batek bizi osorako bigarren zigorra ezarri dio Ilich Ramirez Sanchez Carlos Venezuelako ekintzaileari, 1982 eta 1983an egindako hainbat atentatu zuzendu izana egotzita. Uneotan Parisko kartzelan batean dago preso, 1997an ezarri zioten... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007213 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lehenengo Internazionalak leher egin zuenean, 1872an, Mikhail Bakunin eta James Guillaume kanporatu zituzten. Anarkisten eta marxisten arteko bereizketaren ondorioz, Suitzako Saint-Immierren batu ziren libertarioak.
Langile klasearen erakundetzeak azken mendeetan izan zuen bereizketa nabarmenetako hartatik hamarkada as... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007214 | BERRIA | Euskadi | noticias | Egoyan, Anderson, Gitai eta Sokurov Veneziako lehian ZINEMA. Alexander Sokurov, Aton Egoyan, Amos Gitai, Sue Brooks, Tom Hooper, Charlie Kaufman eta Laurie Andersonen filmak lehiatuko dira, besteak beste, Veneziako Zinemaldiaren 72. ekitaldiko Sail Ofizialean, irailaren 2tik aurrera. Veneziako jaialdian estreinatutako ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007215 | BERRIA | Euskadi | noticias | Mundura moldatzea lortu ez duen haurra naiz, harrituta begiratzen diot, beldurra ematen dit, erne egoten naiz, babesgabe sentitzen naiz.
Eta Walker Evans berpiztu batek bere kamera ezkutuarekin argazkia egingo balit metroan, ene begirada galduan gizaki garaikidearen ondoeza ikusi uste izango luke akaso baten batek, gar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007216 | BERRIA | Euskadi | noticias | Stuttgarteko tren geltoki zentralaren dorreak 56 metroko garaiera dauka, eta han, puntaren puntan, hiru erpineko izar erraldoi bat dago, zilar kolorekoa, zirkulu batean bilduta. Mercedes-Benzen ikurra ez da bakarrik auto konpainiaren marka: Alemania hegoaldeko hiriaren nortasun marka ere bada, bertan sortu baitzen konp... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007217 | BERRIA | Euskadi | noticias | Parisera, beldurrik gabe. Baionak Top 14ko bigarren postua helburu duela jokatuko du gaur Stade Francais indartsuaren etxean
Baionak Top 14ko bigarren postua helburu duela jokatuko du gaur Stade Parisko Stade Francais taldearen aurka jokatu baino lehen, datu bat segurtatuta dute baionarrek: Top 14ko joaneko partiden fa... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007218 | BERRIA | Euskadi | noticias | Preso palestinar batek 73 egun egin ditu gose greban Maher al-Akhras presoaren osasunak «okerrera» egin duela ohartarazi dute haren senideek. Uztailaren 27an hasi zuen gose greba, Israelen atxilotze administratiboaren formula salatzeko; izan ere, atxilotze horrek jendea preso hartzea ahalbidetzen du inolako kargurik au... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007219 | BERRIA | Euskadi | noticias | Angulas Aguinaga enpresak arrautza frijitu izoztuaren patentea erosi du Europa mailako arrautza frijitu izoztuaren patentea bereganatu du Angulas Aguinaga enpresak. Itsas produktuen sektoretik at kaleratuko duen lehenengo ekoizkina izango da, eta enpresaren fakturazioa bikoiztea du helburu. Hain zuzen, 2020-2025eko pla... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007220 | BERRIA | Euskadi | noticias | Mundua kalera, artea mundura. Ernest Pignon-Ernest margolariaren artelanak ikus daitezke Angeluko bi gunetan, otsailaren 2a arte
Ernest Pignon-Ernest margolariaren artelanak ikus daitezke Angeluko bi Street artea modan da: egoitza erraldoien horma hotzak artelanekin beztitzea, karrikak, plazak, metroko geltokiak apaint... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007221 | BERRIA | Euskadi | noticias | Abortuaren auzian PPk harturiko jarrera gotorrak sarri gogora ekarri du eraikitako labirintoan galduta dabilen labirintoegile eroa; egindako lanaz harro dagoela erakutsi nahi du, baina ez daki nola irten bertatik. Eta larrimina sentitzen ari da: gero eta itogarriagoa.
Abortatzeko eskubidea ia guztiz eragoztera zihoan l... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007222 | BERRIA | Euskadi | noticias | Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako bilketa metatua abuztura arte %1,37 hazi da. 10.320 milioi euro bildu dituzte hiru lurraldeetako ogasunek, eta iazko abuztura arte 10.180 milioi izan ziren. Bizkaiko Ogasunak 5.106 milioi euro jaso ditu urteko lehen zortzi hilabeteetan, iaz baino %1,9 gehiago; emaitza uztailekoa baino p... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007223 | BERRIA | Euskadi | noticias | Mendiaren gaueko xarmak. Gaueko ibilaldiak proposatzen ditu Panpi Olaizola gidak Ezpeletako Soporro mendian gaindi, afariarekin bururatzen direnak, etxolan; agorrilaren 27an euskaraz egitekoa du.
Gaueko ibilaldiak proposatzen ditu Panpi Olaizola gidak Ezpeletako Soporro mendian gaindi, afariarekin bururatzen direnak, e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007224 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskal gizartea, poliki-poliki bada ere -handik eta hemendik entzuten denari sinesgarritasun gutxi emanez-, dagoena ikusiz eta datorrena sumatuz, egoeraren larritasunez jabetzen hasia da, baina ez bere osotasunean. Beharbada horregatik, egoera bitxia ari da sortzen, eztabaida politikoak jendartean alor guztiak bustitze... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007225 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ustezko pederasta bat atxilotu du Interpolek Thailandian BANGKOK Christopher Neil Kanadako ustezko pederasta munduko bilatuenen artean zegoen, atzo Interpol nazioarteko poliziak Bangkoken atxilotu zuen arte. Duela aste batzuk ustezko pederastaren argazkia jarri zuen Interpolek sarean, herritarrei bera atzematen laguntz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007226 | BERRIA | Euskadi | noticias | Covitek galarazi nahi du Arraizen hitzaldia Madrilen MADRIL. Madrilgo Unibertsitate Konplutentseak antolatutako udako ikastaro batean Hasier Arraizek hizlari aritu behar duela eta, haserre dago Covite elkartea, eta unibertsitateari eskatu dio Arraizen parte hartzea galarazteko. Euskal Herriko egoera aztertuko dute ikas... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007227 | BERRIA | Euskadi | noticias | 'Altsasu (Gau Hura)' dokumentala bukatzeko finantzaketa kolektiboko kanpaina bat abiatuko dute
Marc Parramon dokumentalgileak eta Amets Arzallus bertsolariak lau urte daramatzate Altsasu auziak «harrapaturiko pertsona batzuk orpoz orpo jarraituz». Lau urte manifestazioetatik epaitegira, epaitegitik espetxera, elkarrizk... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007228 | BERRIA | Euskadi | noticias | Irlanda, Ingalaterra eta Frantzia, Sei Nazioak irabazteko hautagai Sei Nazioen torneoak gaur ezagutuko du txapelduna. Hiru dira hautagaiak: Irlanda, Ingalaterra eta Frantzia, lehen postuan sailkatuta dauden hiru taldeak. Irlandak du aukera gehien, beti ere Parisen irabazten badu (18:00). Berdinketa kasuan puntu aldeak ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007229 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gaurtik aurrera, Bizkaiko Abokatuen Elkargoak ez du orientabide juridikoko zerbitzurik emango, eta aurki beste zenbait zerbitzu emateari utziko dio. Eta martxoaren 1etik aurrera guardiako abokatuak eta ofiziozko abokatuak izendatzeari utziko dio. Salbuespen bakarra egingo du; Genero Indarkeriaren Biktimen Arreta Zerbit... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007230 | BERRIA | Euskadi | noticias | Jon Oria idazle eta historialari nafarra hil da, 85 urterekin HISTORIA. Igandean hil zen Jon Oria (Lizarra, Nafarroa, 1931) historialaria, Torreviejako (Alacant, Herrialde Katalanak) bere etxean. Nottinghamgo Unibertsitatean (Ingalaterra) graduatu zen, eta Londresko Unibertsitatean defendatu zuen bere doktore tesia, Na... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007231 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aipatu behar eta isilik egon behar, kanpaina bururatua baita bart geroztik... hori Frantzian, baina Espainian? BERRIAk berriro kontzentratzen ditu euskaltasunaren buruhausteak. Gisa berean, bihar hauteskundeen emaitzak legez arratseko zortziak baino lehen ezin eman hemen, eta, aldiz, bai Belgikan, Suitzan edo Espainian... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007232 | BERRIA | Euskadi | noticias | Txorakeriatan dabiltzan guztiekin gertatzen den bezala, liburu honek ez du erdibiderik onartzen, maiteko duzu ala gorrotatuko.
Barre-algara zilipurdika eragitealortu nahi duten lanetan, ohikoa da irakurlea hasieratik amaierara hats bakarrean eramatea eta, ohikoagoa dena, tonu eroan agertzea. Gutxi ez, eta Orkestra lurt... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0007233 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hauteskundeei dagokienez, margaritari hostoak kentzen nabil ni. Diotenez, onena beste zerbaitetan pentsatzea da, eta bestetan pentsatzearen zelai zabalean Donemiliagako Kartulario Galikanora (c. 1195) heldu naiz behin berriz, zehazki Beila Ihakentiz de Adunna jaunarengana. XII. mendean Errioxan-edo bizi zen adunarra ed... | cc-by-sa 4.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.