id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0007034
BERRIA
Euskadi
noticias
Hamar pertsona hil dira birusagatik Gasteizko zahar etxe batean Gasteizko San Martin auzoko Sanitas zahar etxeko egoerak okerrera egin du egunetik egunera, koronabirusaren hedapena dela eta. Egoiliarren senideek hainbat hedabideri adierazi diete dagoeneko hamar pertsona hil direla han COVID-19 gaitzaren ondorioz. Zahar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007035
BERRIA
Euskadi
noticias
Koroa jantzi iaz ligako garaile gisa, eta koroari bandera gehitu atzo. Bilboko errege izan zen Urdaibai atzo, Eusko Label ligako estreinakoan. Erlojuaren aurka, tresna bera eta aurkariak menderatu zituen Ibaizabal ibaian. Iaztik aldaketa asko izan eta gero taldean, ez dago hasiera hobea egiterik. Joseba Fernandezen egi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007036
BERRIA
Euskadi
noticias
EITBri eskatu diote euskarazko ikus-entzunezkoen eskaintza «duina» egiteko Euskal Herriko hainbat eragilek «kezka» agertu dute Eusko Jaurlaritzak euskarazko kulturaren eta euskarazko ikus-entzunezkoen inguruan duen jarrerarekin. Uste dute EITBren telebista kate eta irratietan gaztelerazko edukiei lehentasuna ematen zai...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007037
BERRIA
Euskadi
noticias
365 egun. 46,8 milioi euro. 98 proiektu. 3.000 ekimen. Kultura. Elkarbizitza. Arrakasta. Orain dela urtebete «gertakizuna» heldu zela iragarri zen, DSS2016 egitasmoaren hasiera ekitaldi eztabaidagarri eta etsigarri batekin. Galderak erantzun ziurrak baino ugariagoak ziren; Ezkon aurreko ezbaiak deitu nion une hari. Ora...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007038
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: Anne Fontaine. Aktoreak : Gemma Arterton, Jason Flemyng, Fabrice Luchini. Herrialdea: Frantzia. Urtea: 2014. Generoa: Komedia. Ordura arteko bizimodu bohemioa albo batera utzi, eta okindegi batean lanean hasiko da Martin. Baina, gaztetako ametsak ez ditu erabat baztertu; imajinazio handia du, eta literatura...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007039
BERRIA
Euskadi
noticias
«Nik nituen harreman guztiak funtzionarioekin baino ez ziren» Bakarturik egon zen Enparantza abokatua bere espetxealdiak iraun duen denbora ia guztian; esan duenez, kalera ateratakoan konturatu da egoera hori zein «arriskutsua» izan daitekeen presoaren osasunerako. 2014ko urtarrilean atxilotu zuten Jon Enparantza aboka...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007040
BERRIA
Euskadi
noticias
Jendeak oporrak hartu, eta atseden hartzeko unea iristen da Aste Santuan. Urrutira joan gabe, Euskal Herrian ere badaude makina bat txoko bisitatzeko modukoak, askotan gertukoa izaten baita ezezagunena. Prozesioak egiten dituzten herrietan jasoko dituzte hainbat eta hainbat bisitari egunotan, baina Segurak, Hondarribia...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007041
BERRIA
Euskadi
noticias
Valentziako presidente kargua istilurik gabe hartu du Campsek Francisco Campsek Valentziako Generalitateko presidente kargua hartu zuen atzo, Gorteen kanpoan ehunka 'haserretuk' protesta egiten zuten bitartean; gobernuan ustelkeria kasuetan sartuta dauden politikoak egotea salatzeko. Horrekin batera, Valentziako Auzite...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007042
BERRIA
Euskadi
noticias
Deabruak, Errauskine, munstroak, helikopteroak, mendixka kubiko eta espiralak, labirintoak, Diana eta Apolo, zuhaitzak, pailazoak, boxeolariak, Kristo gurutziltzatuak, cowboy -ak, lokomotorak, sugeak, izarrak, inora ez doazen eskailerak, baserritarrak, San Migel eta estralurtarrak. Horiek guztiak eta askoz gehiago aurk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007043
BERRIA
Euskadi
noticias
Bortizkeria matxista jasaten duten emakumeak babesteko, erasotzaileen gaineko kontrola areagotu nahi dute Hego Euskal Herrian: Espainiako Gobernuak eta botere judizialak poliziei eta fiskalei agindu diete andreentzako babes neurri gehiago eskatzeko, eta, arrisku egoeretan batez ere, gizonei gailu telematikoak jartzea s...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007044
BERRIA
Euskadi
noticias
Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak ikerketara eta garapenera bideratutako diru laguntzak igo dituzte azkenengo urteetan eta datorrenerako, eta enpresei dei egin diete ahalegin berezia egitera. COVID-19aren krisiak eragindako ondorioek eta ziurgabetasunek moteldu dituzte inbertsioak. Burua altxatu ezinda dabil ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007045
BERRIA
Euskadi
noticias
Liburuak, paperean ala digitalean? Aukeran, paperean. Gosaltzeko? Ogi txigortua etxean egindako marmelada goxoarekin.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007046
BERRIA
Euskadi
noticias
Juan Martin Elexpururen larunbateko artikuluaren haritik ( Iruñaren alde ) hona aitorpen bat: idatzi behar dudan guztietan Nafarroako hiriburuaren izena, katu bat sentitzen naiz eleen matazan endredatuta. Iruña ala Iruñea?, eta Googlen begiratu behar izaten dut. Ondorioa: nire senak naturaltzat daukana baztertu eta nir...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007047
BERRIA
Euskadi
noticias
EHUren Giza Eskubideen eta Botere Publikoaren Katedrak Irlanda eta Euskadi: indarkeriaren osteko egoera balantze jardunaldia antolatu du gaurko, Bilboko Abandoibarrako Bizkaia aretoan, 08:30etik 18:00etara. Hainbat diziplinatako -zuzenbidean, hezkuntzan, feminismoan, historian...- adituek gogoeta egingo dute. Hizlarien...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007048
BERRIA
Euskadi
noticias
Gure familian egun bereziak bizi izan ditugu aitaren partitzearekin. Gogorrak bezain hunkigarriak izan dira egun hauek, eta jaso ditugun samin-agur guztiak eskertu nahi ditugu lehenik. Aldi berean, lerro hauen bitartez, Donostiako Poliklinikako 2B eremuko lantaldeari gure esker ona adierazi nahi dizuegu. Sendagile eta ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007049
BERRIA
Euskadi
noticias
UDAN BAI. DONOSTIAKO ASTE NAGUSIA. Donostia, balantzan. Aste Nagusiaren emaitza bikaina izan da, baina gauza asko aldatzeko asmoa dute Aste Nagusiaren emaitza bikaina izan da, baina gauza asko aldatzeko Donostiako Aste Nagusiak izan duen harrera ona azpimarratu du Donostiako Udalak, ekitaldietara jende ugari joan baita...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007050
BERRIA
Euskadi
noticias
Aurreikuspenak ez ziren onenak, baina Bilboko Portuak ia lortu du 2018 urteko emaitzak berdintzea urtarriletik ekainera bitarteko tartean. Petronor findegiak bi geldialdi egin ditu hobekuntzak egiteko hilabete hauetan zehar, eta horrek Bilboko Portuan 1,6 milioi tona gutxiago mugitu izana eragin du; Halere, %1 soilik j...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007051
BERRIA
Euskadi
noticias
Rubalcabak dio diputazioak «soberan» daudela duten funtzioa ikusita Alfredo Perez Rubalcaba PSOEren Espainiako hauteskunde orokorretarako presidentegaiak azaldu du probintzietako diputazioak «soberan» daudela orain arteko antolakuntza eta funtzioa kontuan hartuta. Hori dela eta, esan du Espainiako administrazio publiko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007052
BERRIA
Euskadi
noticias
Gibijo mendilerroa Arabako ipar-mendebaldean dago. Erliebe leunekoa da, gainalde zabala hariztiz eta pagoz estalia duela. Mendigune ezin hobea, beraz, ibilbide labirintikoak proposatzeko. Honako hau, ordea, ez da inolaz ere horietakoa, ibilbidean zehar erreferentzi aargiak izango baititugu. Hainbat bazter liluragarri i...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007053
BERRIA
Euskadi
noticias
Sano erradikal izenez eman du argitara, baina, izan, beste izenburu bat zuen hasieran Isa Diazen (Laudio, Araba, 1966) poema liburu berriak: ijiji! . Polita bai, baina komertzialki arriskutsua begitandu zitzaion Jorge Gimenez editoreari, eta barrura eraman du egileak azkenean, azpititulura. Oihu horrek zeharkatzen du, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007054
BERRIA
Euskadi
noticias
Ezustekoz beterik bururatu dira asteburuan Munduko Errugbi Kopako final-laurdenak. Lehiaketa irabazteko bi faborito nagusi, Zeelanda Berria eta Australia, orain arte txapelketan kaskar ibilitako Frantzia eta Ingalaterraren kontra erori ziren. Hegoafrikak eta Argentinak ere, aurreikuspenak bete arren, anitz landu behar ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007055
BERRIA
Euskadi
noticias
Univision katea inbertsiogile talde bati saldu diote NEW YORK. AEBetako Univision katearen akzioen gehienak erosi dituzte Wade Davis Viacomeko finantza buru ohiak eta Searchlight Capital Partners inbertsio funtsak. Davisek zuzentzen duen ForgeLight enpresa ere sartu da operazioan. Televisak akzioen %36 edukitzen jarrai...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007056
BERRIA
Euskadi
noticias
Eslovenian orain arte oposizioan izan den alderdiak irabazi ditu bozak. Behin-behineko emaitzen arabera, sozial-demokratak kontserbadoreen aurretik daude Eslovenian orain arte oposizioan izan den alderdiak irabazi ditu bozak Behin-behineko emaitzen arabera, sozial-demokratak kontserbadoreen Esloveniako Legebiltzarrerak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007057
BERRIA
Euskadi
noticias
Aste honetan euskaraz leitu dut, fikziozko pertsonaia baten ahotan jarrita egon gabe, euskaraz sekula aditu dudan burugabekeria handiena. Ez ninduen harritu beharko. Hizkuntza guztietan esan daitezke tontakeriak. «Gaixotasunak mikrobio (bakterio, birus, etab.) bitartez kutsatzen direnaren ideia», Pasteurrek abiarazia, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007058
BERRIA
Euskadi
noticias
Sektore estrategikoa da euskal industriarentzat. Makina-erreminta heldutasunean dago, baina askok diote inoiz baino etorkizun handiagoa eduki dezakeela. Sektorearen iragana inon baino hobeto azaldu daiteke Elgoibarko historiari begira, eta Gipuzkoako herri horretan bertan aurki daitezke orainaren eta geroaren oinarriak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007059
BERRIA
Euskadi
noticias
Atzerako kontua atzo amaitu zen, baina negoziazio mahaian ez zen inor gelditzen alarmari jaramon egiteko. PAN Palestinako Aginte Nazionalak eta Israelek Washingtonen babespean abiatutako bake elkarrizketak hilak ziren de facto otsailetik, eta Tel-Avivek heriotza agiria sinatu zuen iragan den astean, Al-Fatahen eta Hama...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007060
BERRIA
Euskadi
noticias
Bestelakoetan joaten dira egunak, gehienetan, baina aisiak eta kirolak ere behar izaten dute denbora. Eskaintzarik, behintzat, ez da falta, eta hori erakutsi nahi dute Nafarroako Kirolaren eta Aisiaren Ferian. Nafarroako aisi eskaintzaren argazkia jarri nahi dute jendearen eskura. Asteburu osoko egitaraua antolatu dute...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007061
BERRIA
Euskadi
noticias
Autoak itzulipurdika daude Baionan. Matrikulei so egin, eta Frantzia guztiko jendea dago. Besta mundiala egiteko prest. Besoak zabalik dituzte baionarrek kanpokoei besta paregabea eskaintzeko. Oroitzapen onarekin itzuliko dira etxera, ontsalaz. Baina Baionan frantsesa ez den hizkuntza eta kultura bat baduela oharturik ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007062
BERRIA
Euskadi
noticias
Zortzigarren liburua du hau Koldo Zubeldia poetak (Zaldibia, Gipuzkoa, 1956). 2005ean argitaratu zuen lehena: Alamartxo ahantzia . Aurreko hainbat lan bezalaxe, Harriaren tasunak hau ere berak editatu du. 124 poema bildu ditu bertan, eta Euskal Herria, euskara, natura, maitasuna eta gizarte gaiak ditu hizpide.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007063
BERRIA
Euskadi
noticias
Duela hiru urte EAJk Gipuzkoako foru hauteskundeak irabazi, eta astebete pasara haren ahaldungai nagusi Markel Olano, Iparraldeko Euskal Irratietan, PSE-EErekin laster abiatuko zuten gobernu koalizioaren balizko balioaz baino gehiago mintzatu zen, herrialdeko aurreko urteetako «talka» hizpide, ezker abertzalearen eta E...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007064
BERRIA
Euskadi
noticias
Koronabirusarekin kutsatutako pertsona kopuruak gora egiten jarraitzen du egunez egun; 2,72 milioi dira jada, Osasunaren Mundu Erakundeak adierazi duenez. 82.089 kasu berri atzeman dituzte azken orduetan. Birusak jota eragindako heriotzei dagokienez, azken orduetan beste 6.291 pertsona hil dira, eta jada 187.847 dira m...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007065
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskal Telebista sortu zenean 18 urte nituen, eta orduan euskaldunok euskaraz bizitzeko geneukan hutsune handi bat betetzera etorri zen, behar-beharrezkoa zen garaian etorri ere. ETB1ek urte gorabeheratsuak bizi izan ondoren (hasieran elebiduna zen eta euskarazko saioetan erdarazko azpidatziak izaten zituen), 1980ko ha...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007066
BERRIA
Euskadi
noticias
«Katalanek argi dute hizkuntza sendoa eta batua dutela» Katalan estandarra sortzeko Pompeu Fabrak egindako bideaz aritu da Marti i Castell. Bide oparoa izan da, baina ikusten ditu arriskuak; katalan «erraza» eskatzen dutenak, adibidez. Euskara batuaren ibilbidea eta erronkak dituzte aztergai Arantzazuko biltzarrean. Ho...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007067
BERRIA
Euskadi
noticias
Zailena. Irabazi nahi dute haurrek. Irabazi gurasoek. Irabazi entrenatzaileek. Irabazi jokalariek. Irabazi agintariek. Irabazi kazetariek. Irabazi zaleek. Baina irabazi baino gehiago galtzen da. Talde guztiak prestatzen dira irabazteko, baina gutxi batzuen poza bakarrik ikusten da bazterretan. Zaila da irabaztea, oso z...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007068
BERRIA
Euskadi
noticias
REALA. Real Madrilen aurkakoa «istripua» izan zela esan, eta Osasunaren aurka eurek dakiten bezala jokatzeko eskatu zien atzo Martin Lasartek jokalariei. «Indartsu eta ausart jokatu behar dugu». Partida hasiera «oso garrantzitsua» izango dela azpimarratu zuen, eta Iruñean jokatutako partida -3-1 amaitu zen- «orain arte...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007069
BERRIA
Euskadi
noticias
AFGANISTAN . Gutxienez ustezko 22 ekintzaile hil dituzte okupazio indarrek asteburuan Gutxienez ustezko 22 ekintzaile hil dituzte okupazio indarrek AEBetako Armadak atzo jakinarazi zuenez, ustezko 15 eta 20 ekintzaile artean hil zituzten larunbatean Helmand probintzian. Herenegun, berriz, beste ustezko lau ekintzaile h...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007070
BERRIA
Euskadi
noticias
Landart, Duhalde, Errotabehere eta Axiari 'Iparraldea bertan' zikloan Beñat Axiariren kantaldi batekin jarriko da abian gaur Iparraldea bertan zikloa Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean. Zikloko hurrengo saioetan, kantaldi bana eskainiko du Maialen Errotabeherek eta Anje Duhaldek, eta hitzaldia Daniel Landartek. Eus...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007071
BERRIA
Euskadi
noticias
«Presak kentzeak zein bertan uzteak sortzen ditu ondorioak» Urtegiak husteak ibaien konektibitatea leheneratzen laguntzen duela azaldu dute dokumentalean. Zubiak uste du bide emango duela erabaki bakoitzak ingurumenean dituen ondorioez hausnartzeko. Artikutzako (Goizueta, Nafarroa) eta Vezinseko (Normandia, Frantzia) u...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007072
BERRIA
Euskadi
noticias
HONDAKINEN KUDEAKETA. ERRAUSTE PLANTA. Dimisioak eskatu ditu Arnasa plataformak . Ekinbide judizialei eta penalei ekiteko aukera ere aztertzen ari dira Ekinbide judizialei eta penalei ekiteko aukera ere aztertzen ari dira Urnietako Arnasa plataformako kideek atzo eginiko agerraldian, hiru gai izan zituzten hizpide: Gip...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007073
BERRIA
Euskadi
noticias
Jaurlaritzak ez du atzeraldirik espero datorren urterako Argi mintzatu da Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ekonomia sailburua: «Ez dut atzeraldirik ikusten». Inflazio handiaren ondorioz, murriztu egin ditu aurtengorako hazkunde aurreikuspenak, pixka bat aurten (%4,5etik %4,3ra) eta asko datorren urtean (%4,1etik %2,1e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007074
BERRIA
Euskadi
noticias
Ezker abertzaleko joeren arteko «zatiketa mingarriak» gainditu nahi dituzte Abertzaleen Batasuneko militanteek. Hori jakiterat eman du talde politiko horretako bozeramaile Andde Saint-Mariek. Bozeramaileak erran du oro har «baikor» atera direla egin berri dituzten udako unibertsitateetatik, «aspaldi entzun gabeko hitza...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007075
BERRIA
Euskadi
noticias
Fiskalak 'Egin'-i egozten zizkion bi akusazio bertan behera utzi ditu Egin-en aurka egindako hainbat kalifikaziotan «akatsak» daudela onartu zuen atzo fiskalak 18/98ren epaiketan, eta egozten zizkion bi delitu bertan behera utzi zituen. 1993. urtean, 1994.ean, 1997.ean eta 1998.ean Gizarte Segurantzari iruzur egitea eg...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007076
BERRIA
Euskadi
noticias
Musikan urratzaile edo, gutxienez, berritzaile izaten ahalegindu diren askok ondorioztatu dute ez dela, izatez, gauza erraza; jakin behar dela hausten, musikaren arau unibertsalekin ez ezik, zuzenean nahiz zeharka jasotako erreferentziekin ere. Aurretik egindakoari beste begirada bat eskaintzen, behintzat, jakin zuten ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007077
BERRIA
Euskadi
noticias
Gose greba egingo dute Ile de Reko euskal presoek, Fresneskoekiko elkartasunez Itziar Moreno euskal presoari jarritako bakartze egoera salatzeko asmoz, gose greban dira Fresnesko euskal presoak maiatzaren 10az geroztik. Orain, haiekin bat eginez, ostiraletan gose greba egingo dutela iragarri dute Ile de Reko euskal pre...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007078
BERRIA
Euskadi
noticias
Ezkortasun eta kezka giroa areagotzeko, Davosko Foroak aspaldiko gobernu buru gutxien izango du aurten bere partaideen artean; besteak beste, munduko lider politikoetako askok nahikoa lan dutelako etxean Suitzara joaten ibiltzeko. Adibidez, AEBetako presidente Donald Trumpek bertan behera utzi du bidaia, oraindik ere b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007079
BERRIA
Euskadi
noticias
Herbeheretarrek Laurogei Urteko Guda (1568-1648) deitzen diote Espainako legetik askatzeko egin zuten bide luze latzari. Oraindik ospatzen dute espainiar harroxkoak gainetik kendu izana. 80 urte: zortzi zenbakiak borobiltasuna adierazten du. Infinitua edota gurpil zoroaren ikurra ere bada, besteak beste. Maiz, bere isa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007080
BERRIA
Euskadi
noticias
GAO. MNLA Azawadeko Nazioa Askatzeko Mugimenduko tuareg eta Ansar al-Dineko islamisten arteko liskarretan 20 lagun inguru hil dira Azawaden. MNLAk Malitik bereizi eta Azawad independente aldarrikatu zuen apirilaren 6an, Ansar al-Dineren laguntzaz. Izatez, independentziaren aurkakoa da talde islamista, eta xaria ezarri ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007081
BERRIA
Euskadi
noticias
Fewstonen izan da, Ingalaterran. Herrian museoa egiteko aldameneko kanposantua hustu behar eta, lurra harrotu zutenean agertu ziren. XIX. mende hondarreko 154 eskeleto guztira, gehienak ume eta gazteenak, izenik gabeko hobietan. Hilerri berean ehortzitako beste gorpuekin alderatzean asaldatu ziren Durham unibertsitatek...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007082
BERRIA
Euskadi
noticias
Duintasuna eta terrorea aurrez aurre ikusi genituen joan den ostiralean Gasteizko Jaurlaritzan. Eta asteartean, Donostiako Udalean. Terrorea dira elektrodoak eta poltsak, biluzteak, bortxaketak eta zorabiatu arterainoko kirol ariketak... Eta gure senide eta lagunak horiek guztiak jasan ostean ikusi ditugu Auzitegi Nazi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007083
BERRIA
Euskadi
noticias
Kontxako Banderan parte hartzeko TKEk hirugarren gonbidapen bat eskatzen du . KTEk bi eman dizkio, eta horiekin berak mugitu beharko duela dio, «arazoa eurek sortu dutelako» Kontxako Banderan parte hartzeko TKEk hirugarren gonbidapen bat KTEk bi eman dizkio, eta horiekin berak mugitu beharko duela dio, Beste pauso bat,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007084
BERRIA
Euskadi
noticias
Koronabirusak itxi egin dituenez kultur sortzaileek beren lanak erakusteko eta aurkezteko dituzten areto eta plazak, BERRIAk leiho bat irekiko dio, gaurtik aurrera, sormenari. Egunero sortzaile batek izango du bere plaza partikularra 'Kultura' saileko orriotan. Begiratu leihotik: orain arte gerturatzen ez ziren txoriak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007085
BERRIA
Euskadi
noticias
Eusko Jaurlaritzak eta EEP Euskararen Erakunde Publikoak heldu den asteartean jakinaraziko dute euskalgintzako gizarte eragileak laguntzeko funtsa eta horren banaketa; 1,6 milioi eurokoa izanen da aurten, iaz bezala.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007086
BERRIA
Euskadi
noticias
Benito Lertxundik 50 urte daramatza agertokien gainean, 1965ean Ez Dok Amairu taldea sortzen lagundu zuenetik. Duela hiru urte kaleratu zuen azken diskoa, Oroimenaren oraina izenekoa. Horretan, besteak beste Kirmen Uriberen, Pako Aristiren, Jon Maiaren eta Fernando Pessoaren poemak musikatu zituen. Disko horretako kant...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007087
BERRIA
Euskadi
noticias
Etxerat-ek salatu du «neurri murriztaileak» hartzen ari direla espetxeetan COVID-19aren agerraldien ondorioz, espetxeetan «neurri murriztaileak» hartzen ari dira; hala salatu du Etxerat-ek. Euskal presoen senideen elkartearen arabera, aurrez aurreko bisitak debekatu dituzte zenbait kartzelatan, edo berrogeialdia ezarri...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007088
BERRIA
Euskadi
noticias
«Haurren ikuspuntutik, haien begiradatik saiatu gara istorioa kontatzen» Bihar helduko da zinema aretoetara 'Yoko eta lagunak' animazioko lana. Haurrei abentura dibertigarri bat eskaini nahi izan diete egileek, eta gurasoei, umeek libre jolastearen garrantziaz gogoeta eraginarazi. Bihar iritsiko da zinema aretoetara Yo...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007089
BERRIA
Euskadi
noticias
Hirugarrenez ahalegindu dira Donostiako Kortxoenea gaztetxea hesiz inguratzen DONOSTIA. Donostiako Kortxoenea gaztetxeko lurzoruaren jabe den enpresako beharginak hesiak jartzen saiatu ziren atzo, hirugarren aldiz. 08:30ean ekin zioten eraikina hesiz inguratzeari, baina handik tarte batera joan ziren, hesiak kenduta. G...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007090
BERRIA
Euskadi
noticias
Michael Winterbottomek eta Mat Whitecrossek zuzendutako The Shock Doctrine (2009) dokumentala emango dute gaur Eako kultur etxean. Naomi Kleinen izen bereko liburuan dago oinarrituta, eta Milton Friedmanen teoriek munduko hainbat herrialdetan izandako eragina aztertzen da bertan. Neoliberalismoaren ondorioak jasotzen d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007091
BERRIA
Euskadi
noticias
BILBO. ETB2n egingo dute gaur hautagaien arteko eztabaida saioa (22:15): Iñigo Urkullu (EAJ), Miren Larrion (EH Bildu), Idoia Mendia (PSE-EE), Alfonso Alonso (PP) eta Pili Zabala (Elkarrekin Podemos). Xabier Garcia Ramsden moderatzaile.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007092
BERRIA
Euskadi
noticias
Lerro zuzen bat eginez gero, 1.362 kilometro daude Bilbotik Londresera, Goizalde Landabasoren (Bilbo, 1970) etxetik Garazi Goiaren (Segura, Gipuzkoa, 1978) oraingo etxera. Hortik dator izenburuaren lehen zatia. Bigarrenaren zergatia, berriz, hau da: kasualitatez, aldi batean ez beste guztietan, euria egin zuela elkarri...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007093
BERRIA
Euskadi
noticias
O brigado Rio de Janeiro. Eskerrak eman behar dizkizut. Eskerrak, duela lau urteko min bat sendatzen lagundu didazulako. Duela lau urte Londresen egon nintzen Olinpiar Jokoetan, eta handik are kazetariago itzuli nintzela sentitu nuen. Kazetariago, Jokoen ingurua eta kanpoko aldea ezagutu eta kontatu ahal izan nuelako. ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007094
BERRIA
Euskadi
noticias
Frantziako Senatuak erretretaren adina 64 urtera atzeratzea onartu du Frantziako Gobernuak erretreten erreformarekin dituen asmoak hauspotu ditu Senatuak goizeko ordu txikietan, erreformaren zazpigarren artikuluaren alde bozkatu ostean. Errepublikanoak, independenteak, Zentroko Batasuna eta Macron presidentearen alderd...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007095
BERRIA
Euskadi
noticias
Ospitale Guneko sukaldeen egoera «aldatu» nahi dute Nafarroako Osasun kontseilari Fernando Dominguezek argi du Nafarroako Ospitale Guneko sukaldeen auzia dela bere departamentuko arazo nagusietako bat. Hamaika protesta eragin zituen aurreko legegintzaldian zerbitzu hori Mediterranea de Catering enpresaren esku utzi iza...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007096
BERRIA
Euskadi
noticias
ERROMA. Laugarren egunez jarraian, 200 hildakotik behera izan ziren azken orduetan Italian, eta denera 30.911 dira zendutakoak. Kutsatu kopurua, ordea, bikoiztu egin zen, bezperako datuekin alderatuz. Egun bakarrean beste 1.402 kutsatu atzeman zituzten; gehienak, Lombardian.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007097
BERRIA
Euskadi
noticias
Balea bat azaldu zen atzo arratsaldean Zarauzko (Gipuzkoa) hondartzako uretan, Beraza parean. Hilabete bakarrean iristen den bigarrena da, iragan abuztuaren 26an kaxalote bat heldu baitzen hondartzaraino. Atzokoa surflariek ikusi zuten; bost eta sei metro bitarteko animalia da, eta 17:30 aldera atzeman zuten. Usain txa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007098
BERRIA
Euskadi
noticias
20:00. Biba voi! Dario Fo eta Franca Rame akorduan. Mikel Martinez eta Irati Agirreazkuenaga aktoreen eskutik, Eskolondon. 22:00. Izenak, sagutxo bat eta itsasontzia . Joseba Sarrionandiaren poemak galegoz, Isaac Xubin itzultzailearen eskutik, Eskolapen. 17:30. Aho bete amets: haurrak, poesia eta gu . Yolanda Arrieta, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007099
BERRIA
Euskadi
noticias
BARTZELONA. Kataluniako kontsulta subiranista babesteko eta kontsultan parte hartzeko asmoa agertu zuen atzo Izquierda Unida alderdiko buru Cayo Larak. Hala ere, IU independentziaren aukeraren kontrakoa dela eta federalismoa babesten duela gaineratu zuen alderdiko koordinatzaileak.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007100
BERRIA
Euskadi
noticias
INTERNET. Euskarazko bideoak batzeko asmoz sortu zuten TBX egitasmoa iaz. Berritu egin dute orain, eta, besteak beste, Interneteko bideogintzan zer dagoen pil-pilean erakutsiko dute. Horrez gain, bideoak bilatzeko tresna jarri dute, eta ohartarazpenak jasotzeko aukera emango dute. Webgunean bideo artxibategi bat jarri ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007101
BERRIA
Euskadi
noticias
Burumotzak behar ditugu. PSNk dagoeneko ez daki zer hizkuntzatan esan behar digun euskaraz paso egiten duela, euskarak dizerdiola, euskara ez dela bere konturik, ez dela bere cup of tea . Ingelesez ere behar dugu esatea? Erriberan halako ahalegin eleaniztuna egin dute, zortzi hizkuntzatan, gaztelania barne, botoa eskat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007102
BERRIA
Euskadi
noticias
Musika Hamabostaldiko kontzertu sinfonikoen txanda hasi zen atzo Kursaaleko auditoriumean, Okzitaniako Tolosako Kapitolioko Orkestra Nazionalak Donostiako Orfeoiarekin eta Orfeoi Txikiarekin batera eskainitako emanaldiarekin. Laugarren aldia da orkestra eta abesbatza elkarlanean aritzen direla, eta Hector Berliozen Fau...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007103
BERRIA
Euskadi
noticias
Etxebizitza hutsen zerga «azken aukera» dela esan du orain EBk Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburu Javier Madrazok etxebizitza hutsen gaineko zerga berria ezartzeko asmoa duela iragarri zuen arren, atzo Eusko Legebiltzarrean EB-Berdeak taldeko legebiltzarkide Oscar Matutek zehaztu zuen «azken ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007104
BERRIA
Euskadi
noticias
«Oso garaipen berezia da, oso gaizki pasatu dudalako azkenaldian. Zirkulu zailean sartuta nengoen. Ikaragarri gozatuko dut garaipen honekin» «Indarrez ondo nengoela ikusi dut hasieran, baina haizea aurrez aurre geneukan gero, eta sufritu egin dut. Mendiko maillota daukat, eta tarteko helmugetakoa ere bai bide batez, et...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007105
BERRIA
Euskadi
noticias
'Lyli' hartzak liluratuta. Kamera jarri dute 'Lyli' hartzaren zuloan, eta milaka pertsonak hartz kume baten jaiotza ikusi dute lehen aldiz Kamera jarri dute 'Lyli' hartzaren zuloan, eta milaka pertsonak hartz Aurreko egunetako lasaitasunaren arrastorik ez zen urtarrilaren 22an Lyli-ren hartzuloan. Espazio txiki horreta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007106
BERRIA
Euskadi
noticias
E HUko selektibitateko Kimika azterketa euskaraz egin zuten 1.800 ikasleak euskarak bizi duen menpekotasun egoeraren nahigabeko biktima izan dira. Gaztelaniatik euskarara egindako itzulpen oker baten ondorioz - potasio iodoa moduan itzuli zuten yodo molecular - irteerarik gabeko problema bat jarri zieten. Ez da zaila i...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007107
BERRIA
Euskadi
noticias
«Homosexualak sendatzeko terapiak» debekatzeko Kaliforniako estatuak onartutako legea blokeatu du epaile batek. Ameriketako Estatu Batuetan halako lege bat onartu duen lehen estatua da Kalifornia. Beraz, urtarrilaren 1ean da indarrean sartzekoa. Baina epaile horren erabakiak airean jarri du. «Legeak debekatu egiten die...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007108
BERRIA
Euskadi
noticias
«Ertzaintzak eginiko torturak» aitortzeko eskatu diote Jaurlaritzari «Ertzaintzak eginiko torturetan erantzukizun politikoa» bere gain hartzeko eskatu dio Egiari Zor-ek Eusko Jaurlaritzari. Fundazioaren arabera, «etorkizuneko bizikidetzaren eraikuntza euskal gizartearen gehiengo handi batek bere gain hartu duen konprom...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007109
BERRIA
Euskadi
noticias
Eguneroko bizitza Oiasson, erromatar erara. Duela 20 mendeko Oiasso hiriko bizimodua erakutsiko du izen bereko museoak, gaurtik aurrera, Irunen Duela 20 mendeko Oiasso hiriko bizimodua erakutsiko du izen bereko Inaugurazio eguna izan zuen atzo Irungo (Gipuzkoa) Oiasso erromanizazioaren museoak, «egun garrantzitsu eta p...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007110
BERRIA
Euskadi
noticias
Emakumeen giza eskubideak ez daude Latinoamerikako politikari gehienen gai zerrendan: oro har, ezkerrekoetan emakumeen eskubideak elizen boterearekin trukatzeko txanpon bilakatzen dira, eta eskuinekoetan emakumea ezerezten dute konbikzioz. Hori azaltzeko adibide argienak dira herrialdeetan dituzten abortu legeak, eta Z...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007111
BERRIA
Euskadi
noticias
Gaur aztertuko dute Uriaren tortura salaketaren auzian jarritako helegitea Gaur aztertuko dute Uriaren tortura salaketaren auzian jarritako Iñaki Uriaren tortura salaketengatik epaiketa egiteko erabakiaren aurka inputatuen defentsak jarritako dei helegitea aztertuko du gaur Donostiako 1. Instrukzio epaitegiak. Egunkari...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007112
BERRIA
Euskadi
noticias
Idoia Villanueva izango da Nafarroako senatari autonomikoa Akordio programatikoa izenpetu duten lau alderdiek lehen ezadostasunak bideratu dituzte asteon. Alde batetik, Iruñerriko Mankomunitateko presidente izango da Aritz Aiesa, EH Bilduko Antsoaingo zinegotzia, Geroa Baik Itziar Gomezen hautagaitza atzera bota ostean...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007113
BERRIA
Euskadi
noticias
«Gure filosofiak hauspoa izan behar du lehiakor izateko» Sasoia amaitzeko bost partida falta dira, eta taldearen lanaz balorazio ona egin du Agirrek. Ekainean kontratua amaituko zaien jokalari guztiei segitzea eskaini dietela aurreratu du. Aulkitik lehen, bulegoetatik orain. Futbola, baina batez ere Athletic, barru-bar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007114
BERRIA
Euskadi
noticias
Espainiako hauteskunde batzordeak eskatu, eta Kataluniako arartekoak gomendatu bezala, Generalitatearen egoitzetatik xingola horiak eta esteladak kendu zituzten atzo goizean. Batzordearen aginduari izkin egiteko alternatiben bila ibili ziren, dena den, subiranistak, eta kendutakoen mezu bera, edo antzekoa, ematen zuten...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007115
BERRIA
Euskadi
noticias
Nafarroako Kontseiluak Onzinedako hitzarmenak baliogabetu ditu Nafarroako Kontseiluak baliogabetu egin ditu Onzinedako hitzarmenak eta eranskinak, eta, horrenbestez, hainbat milioitako kalte-ordainak pagatzeko arriskutik atera du Lizarrako Udala. Kontseiluaren erabakia irmoa da, eta ez dago helegiterik aurkezteko auker...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007116
BERRIA
Euskadi
noticias
Eurogunea atzeralditik atera da %2ko hazkundeari esker Ekonomia berotuz doa Europako Batasunean, pandemiaren okerrena atzean geratzen den heinean, eta atzeralditik atera da urteko bigarren hiruhilekoan, %1,9ko hazkundeari esker. %2koa izan da hazkunde hori euroguneko herrialde guztiak kontuan hartuta. Urte amaierako et...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007117
BERRIA
Euskadi
noticias
Gizon bat atxilotu dute Azagran, bere bikotekideari eraso egitea leporatuta Foruzaingoak gizonezko bat atxilotu du, gaur, Azagran (Nafarroa), bere bikotekideari «bortizki» eraso egitea leporatuta. Erasoaren ondorioz Nafarroako Ospitalera eraman dute biktima, helikopteroz. Atxilotua izan aurretik, Lizarrako komisariara ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007118
BERRIA
Euskadi
noticias
TELEBISTA. ETB2 kateko Plató 2.0 saioan zentral nuklearren inguruan eztabaidatuko dute bihar, 23:50ean. Solaskideak Pedro Ortega SEAko zuzendaria eta Iñaki Antiguedad irakaslea izango dira.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007119
BERRIA
Euskadi
noticias
Etorkinen salerosketagatik 60 pertsona baino gehiago zigortu ditu Thailandiak Thailandiako auzitegi batek hirurogei pertsona baino gehiago zigortu ditu etorkinen salerosketagatik. Zigortuen artean, gobernuko kideak, enpresariak, poliziak eta militarrak daude; adibidez, Manas Kongpan armadako jenerala eta Patchuban Angc...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007120
BERRIA
Euskadi
noticias
Bateragune osatzea egotzita 9 lagun auzipetzea nahi du fiskalak. Otegi, Diez Usabiaga eta haiekin batera atxilotutako beste zazpi lagunak auzipetzeko eskatu du Bateragune osatzea egotzita 9 lagun auzipetzea nahi du fiskalak Otegi, Diez Usabiaga eta haiekin batera atxilotutako beste zazpi «Estrategia subiranista aurrera...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007121
BERRIA
Euskadi
noticias
'Dufau bi anaiak' Egilea: Henri Duhau. Argitaletxea: Elkar. Urtea: Dominique Dufau (1880-1956) eta Christophe Dufau (1888-1922) anaien biografiak batu ditu liburu bakarrean Henri Duhauk. Notarioa, Senpereko auzapeza, Euskaltzaleen Biltzarreko diruzaina eta euskaltzain urgazlea izan zen Dominique. Christophe, berriz, me...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007122
BERRIA
Euskadi
noticias
Sestaon (Bizkaia), Galizia herriz herri egitasmoa antolatu dute gaurtik etzira, Kasko plazan. Pontevedrako kultura eta gastronomia ezagutzera ematea izango dute helburu. Arkume errea izango da protagonista, eta berbenak eta haurrentzako tailerrak ere egongo dira. Gaurtik etzira bitartean, Sestaoko Kasko plazan (Bizkaia...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007123
BERRIA
Euskadi
noticias
Miarritze. Watremez (Marconnet, 56. min.), Hegi, Kodela; Carizza, Taele (Thion, 66. min.); Lauret, Hariñordoki (Faure, 25. min.), Guyot; Lesgourgues (Haylett-Petty, 40. min.), Peyrelongue; Bolakoro, Traille, Bosch, Ngwenya; Balshaw. Treviso. Rizzo (Di Santo, 60. min.), Ceccato (Fernandez, 60. min.), Cittadini (Vidal, 6...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007124
BERRIA
Euskadi
noticias
Jarioan. Hala datozkio artisten izen-abizenak Francisco Javier Zubiaur (1950, Iruñea) arte historialariari. Urteak eman ditu Bidasoako eskola izenez ezagutzen den margolari taldearen nondik norakoak ikertzen, eta gai horri buruzko liburu bat ere badu idatzita. Dioenez, Euskal Herrian izan den eskolarik sendoenetariko b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007125
BERRIA
Euskadi
noticias
«Sahararrok nazioarteko legedia betearaztea baino ez dugu eskatzen» Antonio Guterres eta Horst Kohleren izendapenak fase berri baten hasiera izatea espero du Sidek: «Desertuko zeharkaldi luze honetan beste aro bat dela esango nuke, baina lezioak ikasiak ditugu». Bulahi Sid (Smara, Mendebaldeko Sahara, 1954) gaztetxoa z...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007126
BERRIA
Euskadi
noticias
«Berdintasuna lortzea gizarte osoaren erantzukizuna da[...], baita pertsona bakoitzarena ere. Denok egin dezakegu zerbait gure inguru hurbilean, gure erabaki esparruan, berdintasunaren alde». «Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna da modu bakarra berdinen artean bizikidetzazko gizarte bat eraikitzeko eta diskrimina...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007127
BERRIA
Euskadi
noticias
DONOSTIA. Gipuzkoako garbiketa lanetako langileak, hainbat lan zentrotakoak, elkarretaratzea egingo dute gaur, Donostiako epaitegiaren aurrean, euren lehen greba egunean. Lan ituna berritzea eskatzeko hiru egun greba egingo dituzte.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007128
BERRIA
Euskadi
noticias
Txikitik hasi ziren. Puntua egiteko jarri zuten ordua, asmo handirik gabe, elkarrekin denbora igarotzeko anbizio hutsarekin. Bost urte igaro dira, eta bide luzea egin dute: elkartasun feministaz ehundutako artilezko sei kilometroak dira haien proiektuaren ikurra. Harituz elkartea Bortizkeria sexistaren aurkako Matazak ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007129
BERRIA
Euskadi
noticias
Final-laurdenak, zehaztuta . Rafael Nadal, Novak Djokovic, Carlos Moya eta Igor Andreev sailkatu ziren atzo Roland Garrosen Rafael Nadal, Novak Djokovic, Carlos Moya eta Igor Andreev sailkatu Azken txanpan da Roland Garros. Lur harrotuko torneo nagusiko final-laurdenak zehaztuta daude jada. Lau izan dira kanporaketa ho...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007130
BERRIA
Euskadi
noticias
'The Eagle Huntress' eta 'Jackson' garaile Giza Eskubideen Zinemaldian Jackson (Maisie Crow, AEB) abortuaren gaineko dokumentalak irabazi du Giza Eskubideen Donostiako 15. Zinemaldiko Amnistia Internazional saria, eta The Eagle Huntress (Otto Bell, AEB) filmak, berriz, Ikusleen Saria. Lan hori gizonezkoen lanbide bat e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007131
BERRIA
Euskadi
noticias
PPk izan ezik, Autonomi Erkidegoko gainerako alderdiak euskal gatazkari irtenbide bat bilatzeko eta bake prozesu bati eusteko borondate garbia azaltzen ari dira asteotan. Apirilaren 17ko hauteskundeen ondoren taldeen arteko bilerak ikaragarri areagotzen ari dira, eta gobernua osatzeko eztabaidaz gain, normalizazio poli...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007132
BERRIA
Euskadi
noticias
HRW Human Rights Watch erakundeak azken hiru asteotan Alepon «dozenaka zibil» hil izana leporatu dio Siriako armadari. HRWen arabera, gutxienez hamar okindegi bonbardatu ditu armadak, eta, ondorioz,«ogia erosteko ilaran zeuden dozenaka zibil» hil ditu. Damasko «bereizi gabeko indarkeria» erabiltzen ari dela erakusten d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007133
BERRIA
Euskadi
noticias
Muguruzak adarra jo digu. Hori da behintzat berak uste duena. Zuloak musika taldea ez da inoiz existitu, dokumentalerako propio sortua izan dela aitortu baitute egileek. Orson Wellesen F for Fake eta Banksyren Exit Through the Gift Shop aipatu ditu erreferente gisa, eta egia eta gezurraren arteko mugaren inguruan hausn...
cc-by-sa 4.0