id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
BERRIA_0008834 | BERRIA | Euskadi | noticias | ZIENTZIA. Metano aintzirak Titanen. Aspalditik zeukaten susmoa Saturnoren Titan ilargian metano aintzira eta ozeanoak zeudela, baina frogatu gabe zegoen; lehengo asteko 'Nature' aldizkariak erakutsi du susmoak egia direla.
Aspalditik zeukaten susmoa Saturnoren Titan ilargian metano aintzira eta ozeanoak zeudela, baina ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008835 | BERRIA | Euskadi | noticias | Londreseko Bloomsbury auzoa kolpatua izan zen joan den asteko atentatuetan. Ezaguna da Bloomsbury bertan bizi izan zelako Virginia Woolf idazle entzutetsua, eta Bloomsbury deitzen zen Virginia eta enparauak biltzen zituen literatur taldeak. Woolfen liburuetan badut bat kutuna. Bigarren mailako liburua da, zalantzarik g... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008836 | BERRIA | Euskadi | noticias | Protagonistak zorrak ditu, eta proba psikologiko batera aurkeztuko da, dirua erraz irabaziko duelakoan. Baina psikologoak galdera tranpatiak egingo dizkio, eta proba hil ala biziko trantze bihurtuko zaio. Begoña Bilbaok zuzendu du Ergela lana, eta Joseba Apaolazak eta Sara Cozarrek antzeztuko dute. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008837 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskaraldiaren antolatzaileek onartu dute aurten «nahi baino txapa gutxiago» ikusi dituztela jendearen paparrean, ariketa ez dela «bistarazi». Gogoeta egingo dute, baina edozein moduz, ariketaren balorazio positiboa egin dute. Beti egoten da alde on bat. Argi utzi dute ariketarekin jarraituko dutela, eraginkorra dela i... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008838 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lau hilabete pasako jardunaren ondoren, gaur izango du egun handia Binakako Txapelketak, bi bikote onenek finala jokatuko baitute Iruñean, Nafarroa Arena pilotalekuan (17:00, ETB1). Txapelketa aurkeztu zutenean gehienek faboritotzat jotzen zituzten bi bikoteak ariko dira nor baino nor gehiago: Altuna III.a-Martija eta ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008839 | BERRIA | Euskadi | noticias | Behera egin du alkohola, tabakoa eta kalamua kontsumitzen dutenen kopuruak EAEn Tabakoa, alkohola eta kalamua kontsumitzen dutenen kopuruak behera egin du Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Hala ondorioztatu du 2023ko Euskadiko Adikzioen Inkestak; Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak aurkeztu du, gaur. Kala... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008840 | BERRIA | Euskadi | noticias | Pertsona bat zendu da Basaurin, kamioi batek harrapatuta Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, gizonezko bat hil da gaur goizean Basaurin, Baskonia zubi inguruan, kamioi batek harrapatuta.
Ezbeharra 07:40 aldera gertatu da. Gizona oinezkoen pasabide batetik errepidea igarotzen ari zela jo du kamioia... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008841 | BERRIA | Euskadi | noticias | Abortua despenalizatzeko legea onartu du Argentinak Aldeko 131 boto jaso ditu legeak, kontrako 123, eta abstentzio bat. Eztabaida luze baten ondoren onartu dute. Asteazken goizean hasi ziren diputatuak eztabaidatzen, eta 23 ordu beranduago eman diote onespena. Legeak aurrera egingo zuen ala ez argitu gabe iritsi da ezt... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008842 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nazioarteko adituek idatzi dute Gipuzkoako hondakinen plan berria Gipuzkoako hondakinen kudeaketa plan berria nazioarteko zenbait adituk idatzi dutela esan du gaur Juan Karlos Alduntzin Gipuzkoako Ingurumen diputatuak.
Adituen zerrenda honakoek osatzen dute: Joan Mark Simon , errausketaren kontrako GAIA aliantzako kide... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008843 | BERRIA | Euskadi | noticias | Mediku onak falta dira, batez besteko nota altuko politika egin delako. Politika horrek lortu du oso gazte gutxik lortu izana medikuntzako karrera, eta BAMEak are gehiago urrundu du jendea karrera horretatik.
Eta mediku euskaldun gutxi dago lanbide horretan euskararen ezagutza bultzatu ez delako. Axioma okerrari jarrai... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008844 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ormaiztegin milaka arrain hil dira, zabortegi batean izandako isuriarengatik Ormaiztegiko Udalak salatu duenez, igande arratsaldean isuria izan zen Lurpe zabortegian, eta, horren ondorioz, milaka arrain hil ziren Estanda ibaian (Gipuzkoa). 18:15 inguruan eman zioten isuriaren berri udalari. «Ibaia erabat beltza zegoen.... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008845 | BERRIA | Euskadi | noticias | Atzo hil zen Isidro Ioldi, Donostiako euskalgintzaren oinarrizko hanka eta euskararen aldeko hainbat ekinbideren sustatzaile izanikoa.
Amara Berri auzoko Urrats euskaltegiaren sortzailetako bat izan zen, eta irakasle ibili zen bertan 30 urtez. Euskararen doakotasuna sutsuki defendatu zuen. Euskararen bueltako beste hai... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008846 | BERRIA | Euskadi | noticias | Turkiaren erasoek itzalpean utzi dituzte Siriako kurduen garaipenak PKK Kurdistango Langileen Alderdiak jakinarazi duenez, Turkiak orain arteko bonbardaketarik gogorrenak egin zituen atzo goizaldean Iraken barneko Kurdistanen. Dalil Named PKK-ko bozeramaileak erran du bederatzi gerrillari hil direla eraso horietan. Fir... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008847 | BERRIA | Euskadi | noticias | "HAIKA-SEGI AUZIA" . Epaia «aurrekari oso arriskutsua» dela diote nazioarteko juristek . Epaiketan gazteen eskubideak urratu egin zirela esan du Euskal Herria Watch abokatu elkarteak
Epaia «aurrekari oso arriskutsua» dela diote nazioarteko juristek Epaiketan gazteen eskubideak urratu egin zirela esan du Euskal Herria H... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008848 | BERRIA | Euskadi | noticias | Donostia eta Astigarragako udalek 8 milioi eurotik gora zor dizkiote San Markori. Mankomunitateak eskaera aurkeztu dio Foru Aldundiari, udalek ez dezaten jaso zor duten diru kopurua
Donostia eta Astigarragako udalek 8 milioi eurotik gora zor dizkiote Mankomunitateak eskaera aurkeztu dio Foru Aldundiari, udalek ez dezat... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008849 | BERRIA | Euskadi | noticias | 137 lagun hil dira koronabirusarekin astebetean Hego Euskal Herrian Koronabirusarekin 137 pertsona hil dira Hego Euskal Herrian urtarrilaren 25etik 31ra. Eusko Jaurlaritzak 110 heriotzaren berri eman zuen atzo, eta Nafarroako Gobernuak jakinarazi du 27 lagun hil direla astebetean. Hain zuzen, aurreko astean baino beder... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008850 | BERRIA | Euskadi | noticias | Arabako gasolindegietako langileek lan itunaren aldeko mobilizazioekin jarraituko dute gaur, Uritiasolon, Lowcost Euskadi gasolindegian. Bizkaian eta Gipuzkoan lortutako akordioen parekoa eskatzen diote SEA patronalari, lan baldintzak hobetzeko. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008851 | BERRIA | Euskadi | noticias | Astindu ederra Panioniosi, kirolaz kanpoko arazoak apur bat arintzeko Bilbo Basket. Raul Lopez, (2), Bertans (10), Vrkic (11), Hervelle (8), Gabriel (15) -hasierako bostekoa-; Pilepic (14), Kavaliauskas (1), Markota (10), Grimau (18), Samb (4) eta Sanchez.
Panionios. Batis (3), McCollum (28), Carter (9), Milbourne (2),... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008852 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iritsi da komikizaleek urtero Getxon (Bizkaia) egin ohi duten azoka. Asteburuan komiki azoka egingo dute. Aurtengoa hamabosgarrena izango dute, eta azokan bilduko dira egungo komikigintzan erreferente diren hainbat egile eta sortzaile. Besteak beste, Horacio Altuna, Paul Poe eta Alex Robinson nabarmendu dituzte antolak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008853 | BERRIA | Euskadi | noticias | Azalorea, garaiko produktua, eta arroz odolkia oinarri hartuta prestatu du Iker Markinezek aste honetako errezeta.
Azalorea kontu handiarekin puskatan zatitu, eskuarekin, labana erabili gabe. Ahalik eta zati berdintsuenak egin, horrela zati guztiak berdin egosteko. Lapiko bat urez bete, gatz pittin bat gehitu, eta, ira... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008854 | BERRIA | Euskadi | noticias | Loraldia jaialdian, Beira taldea arituko da gaur. Jon Martin bertsolari eta idazlearen egitasmoa da Beira. Martinen ahotsa, bi gitarra, baxua eta bateria entzun ahalko dira. Urtzi Olaziregik, Gari Amundarainek eta Mikel Arruabarrenak osatzen dute taldea, Martinekin batera. Beira bezalako musika eta hitz finak eta hausk... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008855 | BERRIA | Euskadi | noticias | Emmanuel Macronek bere etorrera bertan behera utzi ondotik, segurtasun neurriak arinduko zituztela iragarri zuten G7koen goi bilera prestatzeko atzo Miarritzen (Lapurdi) egitekoa zen bilkuraren harira. Baina hirira hurbildu zirenek mota guzietako poliziak eta jendarmeak ikusi zituzten erabat itxia zegoen erdigunea zain... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008856 | BERRIA | Euskadi | noticias | ENERGIA . Bederatzi urtean %9 jaitsi nahi dute energia kontsumoa EBn . Bilera egin dute Bruselan Energia ministroek, eta energia aurrezteko araudia onartu dute
Bederatzi urtean %9 jaitsi nahi dute energia kontsumoa EBn Bilera egin dute Bruselan Energia ministroek, eta energia aurrezteko Energia kontsumoa murrizteko pol... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008857 | BERRIA | Euskadi | noticias | Donetskek orain dela urtebete ekin zion herri altxamenduari, eta ordutik gauza asko aldatu dira hirian. Guda dela eta, jende andanak alde egin du Donetsketik: batzuk ukrainar aldera, eta, gehienek, Errusiar Federaziora. Milioi bat pasa biztanle zituen hiriak, eta erdiek alde egin dute. Fabrikak geldirik eta ekoizpena e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008858 | BERRIA | Euskadi | noticias | Alexandre Astruc zinemagile eta pentsalari frantziarra hil da, 92 urterekin ZINEMA. Atzo hil zen, 92 urte zituela, Alexandre Astruc (Paris, 1923) pentsalari, zinemagile eta kritikaria. Zuzendari eta gidoilari gisara hainbat lan ondu zituen -sarituak izan ziren horietako batzuk-, baina zinemaren inguruan egindako teoria... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008859 | BERRIA | Euskadi | noticias | Feministaldia Kontadoresen egingo dute, larunbatera arte Pilulak leloa oinarri hartuta, «zaurgarritasunari, eromenari eta desorekei» begira jarri dira hamalaugarren Feministaldian. Atzo aurkeztu zuten, Donostiako Kontadores gazte zentroan, Juana Aranguren Plazandreok kolektiboko antolatzaileak, Leire San Martin eta Jos... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008860 | BERRIA | Euskadi | noticias | Siriarako «erantzun bat» eskatu eta Obama babestu dute G20ko 10 kidek AEBek eta Errusiak Siriari buruz adostasunik lortu gabe bukatu dute G20koek bilkura. Aitzinetik zuten jarrera are gehiago berretsi dute, gainera. Vladimir Putin Errusiako presidenteak, adibidez, adierazi du erasopean egonda ere «orain bezala» lagundu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008861 | BERRIA | Euskadi | noticias | Letxugak batzuetan ez dira lurretik ateratzen. Ez beti, behinik-behin. INTIA Nekazaritza Elikagaien Teknologia eta Azpiegituren Nafarroako Institutuak zazpi urte daramatza lurrean hazi beharrean uretan hazten diren barazkiekin ikertzen. Sartagudako (Nafarroa) ikerketarako lursailetan probak egiten dituzte hainbat elika... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008862 | BERRIA | Euskadi | noticias | Irati Jimenezen aburuz, Harkaitz Canoren libururik «osatuena, boteretsuena eta ederrena» da Neguko zirkua (2005). Ipuinen analisi eta kritika literario bat eginez, interpretazio sinboliko bat proposatzen du Jimenezek Ogia eta zirkua saiakeran. Miguel Unamuno saria irabazi zuen iaz, eta orain Erein argitaletxeak plazara... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008863 | BERRIA | Euskadi | noticias | Haurreskoletan gaztelania sartzeak haurrei «kalte» egingo diela diote langileek Haurreskolak partzuergoko langileek ere harridura eta ezinegona agertu dute, beren zentroetan gaztelania sartzeko proposamenaren inguruan. «Ez dugu ulertzen EAJren jarrera auzi honetan», adierazi du Asier San Miguel LABeko ordezkariak. Sind... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008864 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ipuruan garaipena lortu ezinik segitzen du Eibarrek denboraldi honetan. Puntu bakarrarekin konformatu behar izan du oraingo honetan, 0-0 berdindu baitu Valentziaren kontra. Jose Luis Mendilibarren taldea hobea izan da: baloiaren jabetza eta partidaren aginte makila izan ditu. Partidaren azken txanpan aukerak izan ditu;... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008865 | BERRIA | Euskadi | noticias | Galizian urtebete darama Nos-UPk ikur frankisten aurka ekiten Francisco Franco diktadorea hil zeneko 31. urtemugan oraindik hari zein haren gobernuari gorazarre egiten dieten ikur ugari daudela salatu dute, besteak beste, Galiziako Nos-Unidade Popularrek. Horrek urtebete darama ikur frankisten kontrako kanpaina publiko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008866 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aernnovak lana 41 egunez eteteko dosierra aurkeztu du Berantevillan «Funtsean, hau ez da negoziazio bat, xantaia bat baizik», adierazi zuen atzo Juan Carlos Gomez Aernnovako langile batzordeko presidenteak. Arabako aeronautika multinazionaleko zuzendaritzak 41 egunez lana eteteko erregulazio espedientea aurkeztu zion a... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008867 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aldi baterako enplegu erregulazioak erabili dituzten enpresen artean dago Barakaldoko eta Sestaoko ITP Aero Casting enpresa, PCB zena. Espediente horren aurkako salaketa aurkeztu zuten CCOO, LAB eta ELA sindikatuek, eta atzo egin zuten epaiketa, Bilboko epaitegietan. Haien aurrean bildu ziren hiru sindikatuetako ordezk... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008868 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ba omen dago euskal herritarra eta euskalduna izateko modu normala. Ez dakit nork ezartzen duen zer den normala, baina gero eta argiago dut normaltasun horren mugarrietatik at gaudela gehienok. Normaltasun hori eraikitzeko, jakina, ezinbestekoak dira topikoak, non seguruen inork ez duen bere burua aurkitzen. Baina, hal... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008869 | BERRIA | Euskadi | noticias | Fridays For Future mugimenduak berotze globala salatu du Iruñean eta Donostian Klima aldaketari aurre egiteko grebara deitu du gaurko Fridays For Future gazte mugimenduak nazioarte osoan. Euskal Herrian, esaterako, Donostian eta Iruñean egin dituzte protestak, 17:30ean eta 18:30ean, hurrenez hurren.
Energiaren eta kont... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008870 | BERRIA | Euskadi | noticias | IRAren hiru talde disidente batu egin dira jarduera armatua jarraitzeko IRA Ipar Irlandako erakunde armatuaren lau talde disidenteetatik hiruk biltzea erabaki dute, eta hemendik aurrera jarduera armatuan zuzendaritza bakarraren pean ariko dira, gaur The Guardian egunkariak dakarrenez. Erresuma Batuko segurtasun indarre... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008871 | BERRIA | Euskadi | noticias | Galdeketa biderik ez zuen «ideia originala» zela esan du Erkorekak. Ziarretaren ustez, EAJk «ez ditu gauzak argi» autodeterminazioari buruz, eta EAk ezbairik gabe defendatzen du
Galdeketa biderik ez zuen «ideia originala» zela esan du Erkorekak Ziarretaren ustez, EAJk «ez ditu gauzak argi» autodeterminazioari Juan Jose... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008872 | BERRIA | Euskadi | noticias | Fakturazioa%8tik gora handituta itxiko du urtea makina-erremintak AFM makina-erremintako klusterrak fabrikazio aurreratuaren eta makina-erremintaren 21. kongresua egingo du bihartik ostiralera Donostiako Parke Teknologikoan. Haren berri eman du Xabier Ortueta AFMko zuzendari nagusiak, eta esan du 2017. urtea «positiboa... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008873 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Euskal Herrian sekulako soinu teknikariak dauzkagu»
EITBren eskariz audiofikzio bihurtu dute 'Zaldi urdina' antzezlana. Fuchs da zuzendaria, oholtza gaineko lanean bezala. «Ezkutuan mikro bat» balego bezala dela azaldu du.
Antzerkigilea, aktorea eta zinemagilea da Ximun Fuchs (Larzabale, Nafarroa Beherea, 1974).
Franc... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008874 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zerainek ez du kutxazain automatikorik izango hemendik aurrera; Kutxabankek kentzea erabaki du azken hogeiren bat urteetan han eduki duen kutxazaina. Zergatik zigortuko du Kutxabankek Zerain? 260ren bat biztanle besterik ez dituelako. Dirudienez, Kutxabankentzat ez da nahikoa herrian bi taberna-jatetxe, bi sagardotegi,... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008875 | BERRIA | Euskadi | noticias | Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, Alemaniako ikasle bat hil zen igande gauean Bilbon, jai batean. Balkoi batetik behera jausi zen ikaslea, bosgarren soilairu batetik. Larri zaurituta Gurutzetako ospitalera eraman zuten. Bertan hil zen.
Deustuko Unibertsitatean ari zen ikasten, Erasmus programarekin. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008876 | BERRIA | Euskadi | noticias | • Buruko osasunaren aldeko lasterketa bat egingo dute gaur Donostian, gaixotasun horiek dituztenen senideen Gipuzkoako elkarteak antolatuta. 500 lagunek baino gehiagok parte hartuko dute. Zortzi kilometroko bidea egingo dute erdialdeko kaleetan. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008877 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aberri Egunaren bezpera zen -herri honetan beti da bezpera-, eta iluntzen hasita zegoela sartu ginen Gernikan. Ez dakit nik zer espero zuen, barru-barrutik irten zion: herri arrunta da barren.
Herrian bueltaka ibili ginen autoarekin, aparkatzeko toki bila. Frontoian aulkiak jartzen ari ziren, kontzerturen bat egongo da... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008878 | BERRIA | Euskadi | noticias | Portu honetan utzi nindutenetik gure arrantza flotako bafora honen konponketa lanen begirale bezala, atertu gabeko konpromisoak bete behar izan ditut gure iraultzaren izenean. Horregatik idazten dizut, Fidel, komandante neurea, enbaxadore ere izendatu behar izan baitut nire burua, zuk ezin duzunez.
-Mila esker, konpai ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008879 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aspaldi itxitako arrakala bat zabaldu dizu semearen galderak: «Ama, zergatik jaiotzen gara gero hiltzeko?». Horrelako gauzetan ez pentsatzeko erantzun diozu totelka, ume txiki bat dela, bizitza luzea duela zain, egiteko lo, biltzeko indarrak bihar berriro asko, asko, asko jolasteko, hondartzara joango zaretela berriz. ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008880 | BERRIA | Euskadi | noticias | 'Baby boom'-aren belaunaldikoek pentsio txikiagoak izango dituzte Pentsioen erreformaren lehen zatia berretsi duen agiriaren tinta lehortu gabe zegoela, piztu da bigarren zatiari buruzko eztabaida. Jose Luis Escriva Espainiako Gizarte Segurantzako ministroak hasi du dantza, gobernuaren asmoa zein den mahai gainean jarr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008881 | BERRIA | Euskadi | noticias | Konpromisoak indarrean daudela eta errauste planta beharrezkoa dela dio Donostiako Udalak. San Markosko Mankomunitateak proposatu duen sistema ez dela erreala adierazi du
Konpromisoak indarrean daudela eta errauste planta beharrezkoa dela dio San Markosko Mankomunitateak proposatu duen sistema ez dela erreala Aurreko l... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008882 | BERRIA | Euskadi | noticias | Badu sekuentzia sorta bat Kirill Serebrennikov zuzendari errusiarraren Leto filmak voyeurrari arreta eman diona. Perestroika aurreko Leningraden, 1980ko hasieran, rock eszena indartsu bat azaldu da. Ahaire anglosaxoi berriekin liluratutako rockzale gazte saldoak Led Zeppelin, T-Rex, Velvet Underground eta David Bowie e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008883 | BERRIA | Euskadi | noticias | Finantzen Kontseiluaren otsaileko bileran iragarri zuten Eusko Jaurlaritzak eta foru aldundiek akordio bat bilatzeko asmoa Ekarpen Legea eguneratzeko. Epemuga abenduaren 16an jarri zuten. Eusko Jaurlaritza jardunean dago, baina negoziazioek jarraitzen dutela azaldu zuen Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun sailburuak, eta,... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008884 | BERRIA | Euskadi | noticias | Donostiako 67. Zinemaldiak euskal ekoizpena duten film ugari jasoko ditu hainbat sailetan banatuta.
La trinchera infinita (Aitor Arregi, Jon Garaño eta Josemari Goenaga).
Leyenda dorada (Ion de Sosa eta Chema Garcia Ibarra).
Bittor Arginzoniz. Vivir en silencio (Iñaki Arteta). | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008885 | BERRIA | Euskadi | noticias | Urtarrilean hasi eta martxora bitartean iraungo du boilurraren bilketa garaiak. Produktu desiratua da: prezioan ere igartzen da. Izan ere, lur azpian hazten da, eta zaila izaten da aurkitzen. Horregatik, biltzaileek txakurren eta txerrien laguntza behar izaten dute.
Orbaibarren (Nafarroa) igandean egingo den Boilurrare... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008886 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Ikusezin bihurtu dute genero indarkeriaren biktimen erreparazioa»
Indarkeria matxistari aurre egiteko politikek lehentasun izan behar dute, Naredoren ustez: biktima guztiak babesteko nahiko lege badela dio, baina ez direla baliabide guztiak erabiltzen indarkeriei erantzuteko.
Prebentzioa eta detekzioa gakotzat ditu Ma... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008887 | BERRIA | Euskadi | noticias | PSren egoitza okupatzen segitzen dute Seaskako irakasle eta gurasoek Arratsaldeko bost eta erdietan sartu da Seaskako irakasle eta guraso talde bat Baionako PS alderdiaren egoitzan, eta lkua okupatzen segitzen dute tenore honetan. Ikastolentzat lege bat dioen banderola zintzilikatu dute egoitzaren sarreran.
PSeko bi mi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008888 | BERRIA | Euskadi | noticias | Espainiako Gobernuak auto elektrikoentzat 6.500 euro arteko laguntzak jarriko ditu martxan apirilarekin batera. Moves planak ia bikoiztu egingo ditu Eusko Jaurlaritzaren Renove planak eskaintzen dituen pizgarriak. Auto erosketaz gain, bateriak kargatzeko azpiegiturak ere finantzatuko ditu, %30 eta %40 artean. Hala, EEE... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008889 | BERRIA | Euskadi | noticias | DONOSTIAKO NAZIOARTEKO 55. ZINEMALDIA. 'NO TRESPASSING'. Pinguinoak hormara!
Glamourra Donostiara iritsi da». Horrela zioen Josu Jon Imazen agurrak gehien hunkitu duen kazeta donostiarraren kultura saileko titular nagusiak aurrekoan. «Alfonbra gorria sekula baino izar gehiagok zapalduko du aurten»... kontxo, kontxo! «I... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008890 | BERRIA | Euskadi | noticias | Fagor Etxetresnak kooperatibak 1.048 milioi euroko zorrak zamatuta jo zuen erreka aurreko urtean. Konkurtsoan sartzean, oso litekeena zen egoerari buelta ez ematea eta likidaziora jo behar izatea. Hala gertatu zen, eta likidazio horrek hartzekodunekin dagoen zorra ahalik eta modu eraginkorrenean estaltzeko balio behar ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008891 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zuzendaria: Agnes Jaoui. Aktoreak: Agnes Jaoui, Jean-Pierre Bacri. Iraupena: 98 minutu. Generoa: Komedia. Herrialdea: Frantzia. Urtea: 2018. Jatorrizko izenburua: 'Place publique'.
Castro telebistako izar handia izan zen, baina gain behera doa. Bere ekoizlearen etxera joango da, jai batera. Han, Castrok emazte ohia top... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008892 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hariaren beste muturra . Abel Barriolaren eta Aimar Olaizolaren debuten lekukoak, 1998ko partida hari buruz mintzatu dira. 'Aitapontekoek' zein kontrarioek bi gazte haiek etorkizun oparoa izango zutela garbi ikusi zuten.
Abel Barriolaren eta Aimar Olaizolaren debuten lekukoak, 1998ko partida hari buruz mintzatu dira. '... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008893 | BERRIA | Euskadi | noticias | Madrilek EAErentzat estatus berri bat onartzen ez badu, "konfrontaziora" joko du EAJk
Iragan larunbatean izendatu zuten Ortuzar EBBko presidente, eta gaur hitz egin du Radio Euskadin. Esan duenez, egungo egoera "gordinak" agerian utzi du 1979ko autonomia estatutuak "arazo larriak" dituela, "botere zentralarekiko subord... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008894 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aste Nagusia ala sansebastianak? Bietakoren bat aukeratzekotan, sansebastianak.
Su festak gustatzen al zaizkizu? Non ikusi ohi dituzu? Egia esan, ez zait asko gustatzen su festak ikustea, baina, ikusi izan ditudanetan, itsasotik ikusi izan ditut. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008895 | BERRIA | Euskadi | noticias | Alex Txikon: "Etxera onik itzultzea lorpena izan da" "Haizea hain zen gogorra, Supermanek ere ezingo baitzuen aurrera egin". Alderaketa hori egin du Alex Txikon mendizaleak Everesten (3.848 metro) bizi izandakoa azaltzeko orduan. Aho zapore gazi-gozoarekin itzuli da Txikon handik. "Fisikoki gero eta indartsuago nengoen... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008896 | BERRIA | Euskadi | noticias | DONOSTIAKO 57. ZINEMALDIA. Irudia. AGURRA NAOMI WATTS-EKIN Zuzendari eta aktore handien zerrenda luzea osatu du aurten Donostiako Zinemaldiak. Azkena atzo iritsi zen, Naomi Watts aktorea. Gaur sail ofiziala lehiaketatik kanpo itxiko duen Rodrigo Garciaren Mother and Child filmean parte hartu du Wattsek, Annette Bening ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008897 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Akordio oso onak lortu ditugu, eta legegintzaldi honek ere gure zigilua izango du»
Aizpuruak azaldu du «eskuinari ateak ixteko» eman diotela babesa Sanchezi.
Espainiako gobernuburu Pedro Sanchezen inbestiduraren ostean, legealdiari forma ematen hasteko garaia heldu da. Hartan, bere «zigilua» utzi nahi du EH Bilduk, ko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008898 | BERRIA | Euskadi | noticias | Amaitu dugu, baina ez etsi. Testu honen bidez AHTaren Aurkako Asanblada orokorra osatzen dugun taldeok urte luzeetan alboan izan zaituztegun guztioi borroka koordinazio tresna hau amaitutzat jotzen dugula jakinarazi nahi dizuegu. Erabaki honek gure indarren eta borrokaren egoerari buruzko hausnarketan du oinarria. Hala... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008899 | BERRIA | Euskadi | noticias | LABek amiantoaren arriskuez ohartarazteko kanpainari ekin dio. Amiantoak Euskal Herriko 6.000 eta 10.000 langile artean hil ditzakeela uste du sindikatuak
DONOSTIA. Gipuzkoan enpresa berri bat sortzeko hamabi leihatila eta zortzi erakundetara joan beharra zegoen orain arte. Aurrerantzean, Aldundiak eta Ganberak sortu d... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008900 | BERRIA | Euskadi | noticias | 21 milioi biztanle inguru ditu Sri Lankak. Horietatik %82 dira sinhalarrak, eta %9 inguru tamilak. Gatazka aurretik, %74 ziren sinhalarrak, eta %18 tamilak, uhartea utzi duten tamil kopuru handiaren erakusgarri. Ipar-ekialdean bizi dira nagusiki tamilak. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008901 | BERRIA | Euskadi | noticias | Milaka lanpostu publiko egonkortzeko esan dio LABek Jaurlaritzari Administrazioko 50.000 enplegu «arriskuan» daude, LAB sindikatuaren arabera, «behin-behineko kontratuak dituzten ordezkoek» betetzen dituztelako lanpostu horiek, eta milaka langile horientzat «irteera ordenatu bat» egon dadin nahi du sindikatu abertzalea... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008902 | BERRIA | Euskadi | noticias | Frantziako espetxeen egoera ikuskatzeko zeregina duen erakunde publikoak, CGLPL izenekoak, Fresnesko (Frantzia) espetxeko gizonezkoen atalean dagoen egoera salatu du, Frantziako aldizkari ofizialean argitaratutako urgentziazko txosten baten bidez.
Idazki horretan, CGLPLk salatzen du egon beharko luketenak baino askoz p... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008903 | BERRIA | Euskadi | noticias | HEGAZTIEN GRIPEA. Ehiza galarazi eta herri osoak berrogeialdian jarri ditu Turkiak . Errumanian hegazti gehiago hil dira, lehenengo kasuak agertu ziren lekutik dozenaka kilometro hegoaldera
Ehiza galarazi eta herri osoak berrogeialdian jarri ditu Turkiak Errumanian hegazti gehiago hil dira, lehenengo kasuak agertu zire... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008904 | BERRIA | Euskadi | noticias | DONOSTIAKO ASTE NAGUSIA. Erlauntzean ez da inor aspertzen. Egitarau ofizialekoak eta bat-batekoak, Alderdi Eder mila eta bat ekitaldiz josita dago. Donostiarrak eta turistak hara eta hona dabiltza norabide jakinik gabe.
Egitarau ofizialekoak eta bat-batekoak, Alderdi Eder mila eta bat ekitaldiz josita dago. Donostiarra... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008905 | BERRIA | Euskadi | noticias | Urtero moduan, Santa Luzia jaia ospatuko dute bihar Donezteben (Nafarroa). Santa Luzia elizaren ondoko plazan azoka jarriko dute, eta bertan izango dira, besteak beste, eskulangileak eta talogileak, 10:00etatik 14:00etara. Aizkolarien proba ere egingo dute. Bestalde, herriko jostunei omenaldia egingo diete. Horretarako... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008906 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hamabost hilabeteko zigorra ezarri diote gizonezko bati, Barañainen 88 urteko emakume bat autoarekin harrapatzeagatik
Hamabost hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote Burlatako (Nafarroa) 43 urteko gizonezko bati, zuhurtziagabekeria larriko giza hilketa delitua egiteagatik. Hain zuzen, 2020ko abenduan 88 urteko emakume... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008907 | BERRIA | Euskadi | noticias | Klima aldaketaren arazoaren aurrean energia nuklearra ez dela alternatiba dio LABek. Energia kontsumoa murrizteko eta iturri berriztagarriak bultzatzeko eskatu du sindikatuak
Klima aldaketaren arazoaren aurrean energia nuklearra ez dela Energia kontsumoa murrizteko eta iturri berriztagarriak bultzatzeko Klima aldaketar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008908 | BERRIA | Euskadi | noticias | Amorrua senti dezakete baionarrek. Irabazteko moduko lehia zuten atzo Montpellierren (Frantzia). Azken hamar minutuetara arte izan zuten aukera irabazteko. Baina, azkenean, esku-hutsik itzuli dira, astindua jasota (33-16). Porrot horren ondorioz, Baiona jaisteko postuetan dago oraindik ere, 47 punturekin. Zorionez, aur... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008909 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zuzendaria: Roger Zanuy. Herrialdea: Espainia. Iraupena: 83 minutu.
Mibu ez da edonolako jatetxea. Tokioko Ginza auzoan, oharkabeko eraikin bateko lehen pisuan kokatzen da Okamisan Ishida eta haren senarra den Taisho Ishidaren jatetxea. Bi mahai ditu, bakoitzean lau pertsona eseri daitezke, eta ez du gonbidatua izan de... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008910 | BERRIA | Euskadi | noticias | Alderdi guztiek oroitu dute Juan Mari Jauregi, ETAk hil zueneko hemeretzigarren urteurrenean
"Bakearen alde", Juan Mari Jauregiren hilketa gogoratzeko ekitaldia egin dute gaur Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Han izan dira, Jauregiren senideak ez ezik, batzar nagusietan ordezkaritza duten alderdi guztiak ere: EAJ, EH Bild... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008911 | BERRIA | Euskadi | noticias | FUTBOLA. Gorka Elustondok ez du onartu Realaren eskaintza, eta taldea utziko du. Halere, oraindik ez du argitu non jokatuko duen. Erdilariak bederatzi denboraldi egin ditu Realean, eta 161 partida jokatu ditu. Marco Sangallik ere Reala utzi du, eta Mirandesen jokatuko du aurrerantzean. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008912 | BERRIA | Euskadi | noticias | Argazkiak mikroskopiotik egiten direnean, zientzia, teknologia, industria eta, batzuetan, artea elkartzen dira irudi berean. Mundu txiki horietako argazki lehiaketa antolatzen du urtero Nikon etxeak, kamera eta argazkigintza zein optikarekin loturiko tresneriaren egileak. Aurtengo lehiaren emaitzak aurkeztu zituzten at... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008913 | BERRIA | Euskadi | noticias | MADRIL. Alstomen gutun bat jaso du Renfek 2.640 milioi euroko kontratuaren inguruko zalantza batzuk argitzeko eskatuz. Alstomek jaki nahi du Talgok, ustez irabazi duen enpresak, nola atera dituen puntuak, eta informazio gehigarria emateko eskatu dio Renferi. CAFen eskaintza izan da merkeena, baina badirudi gero eta arg... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008914 | BERRIA | Euskadi | noticias | Elkarretaratzeak gaur berriro EAEko sektore publikoaren alde Eusko Jaurlaritzako 70.000 langileren baldintzak finkatzen dituen mahaia bilduko da etzi, lehen aldiz EAJ gobernura bueltatu denetik. Batzar horren aurretik ELA eta LAB sindikatuek elkarretaratzeak antolatu dituzte gaurko Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hainbat ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008915 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lapurdin sortu zen Ximun Haran , 1928an, Arrangoitzen. Soslai ugari duen pertsona izan da, eta horrela mantentzen da haren eragina Ipar Euskal Herrian. Bordelen farmazia ikasi ondoren, farmazia bat ireki zuen Hendaian. Enbata mugimenduaren sortzaileetarikoa izan zen. 1963ko apirilaren 15ean Ipar Euskal Herrian egin zen... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008916 | BERRIA | Euskadi | noticias | Korrika 18:29an sartu zen Lea-Artibaira, Ispastertik (Bizkaia). Euskal Wikilarien elkarteak hartu zuen lehen lekukoa. Bertan igo zen furgonetara ere Ander Txakartegi, eskualdeko esataria. Gutxik bezala daki berrituarrak zer den Korrika, zer esan nahi duen eta zer inguratzen duen. Furgonetako espazio txiki horretan asko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008917 | BERRIA | Euskadi | noticias | MUSIKA. The Gutter Twins Bilboko Kafe Antzokian urtarrilean The Gutter Twins Bilboko Kafe Antzokian urtarrilean Aurtengo apirilaren 28an Bilboko Kafe Antzokian ematekoa zen kontzertua bertan behera utzi zuen The Gutter Twins bikoteak. Orduko zorra kitatzera etorriko dira Greg Dulli (Afghan Wigs taldeko buru zena) eta M... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008918 | BERRIA | Euskadi | noticias | "Badator Marijaia", dio abestiak, eta berriro heldu da. Arratsaldeko zazpiak puntuan zirela, eztanda egin du jaiak. Jendetza bildu da jada Arriaga plazan, festari hasiera emateko prest.
Bidaideak Bilbao BSR gurpil aulkiko saskibaloi taldeko kapitain Asier Garciak irakurri du pregoia, eta Piztiak konpartsako Loreto Erra... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008919 | BERRIA | Euskadi | noticias | Herri hizkerak ezagutzeko. Euskaltzaindiak egitasmo berri bat aurkeztu du, Euskal Herriko herri hizkeren berri emateko. 'Euskararen Herri Hizkeren Atlasa'-ren bidez, tokian tokiko erabilerak bildu ditu.
Euskaltzaindiak egitasmo berri bat aurkeztu du, Euskal Herriko herri hizkeren berri emateko. 'Euskararen Herri Hizker... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008920 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iruña-Veleiako zuzendari ohiaren alde elkarretaratzeak egingo dituzte astero ARKEOLOGIA. Eliseo Gil Iruña-Veleiako aztarnategiko zuzendari ohiari babesa adierazteko, elkarretaratzeak egingo dituzte ostegunero SOS Iruña-Veleia, Euskeraren Jatorria eta Martin Ttipia elkarteek deituta. Atzo egin zuten lehenengoa. Deitzail... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008921 | BERRIA | Euskadi | noticias | Espainian gehien saltzen diren egunkarietako edizio digitalak aldatzeko prozesuetan parte hartu zuen. Bere kabuz dabil orain. Sinetsita dago komunitate bat inguruan izateak eredu iraunkor bat ekar dezakeela.
El Mundo eta El País egunkarien edizio digitalen arduraduna izan zen, eta Soitu.es atari berritzailea sortu zuen... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008922 | BERRIA | Euskadi | noticias | 40 urte bete dira indar parapolizialek Maria Jose Bravo bortxatu eta hil zutenetik
Donostiako Loiola auzoko bizilagunek maiatzaren 7ko arratsaldean ikusi zuten azkenekoz Maria Jose Bravo del Valle auzokidea bizirik, 1980. urtean. Francisco Javier Rueda Alonso mutil lagunarekin batera zihoan Asepeyo klinikara, hari send... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008923 | BERRIA | Euskadi | noticias | Pobreziak eta krimenak jotako Napoliko ghettoan jaio, hazi eta elkar ezagutu zuten Elena Greco Lenu- k eta Rafaella Cerullo Lila - k, 1950eko hamarkadan. Lilak zapataria zuen aita; Elenak, udaletxeko atezain. Eskolan mutilek errespetu handia zioten Lilari, «argala eta zikina izateaz gain zauri bat edo beste zuelako bet... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008924 | BERRIA | Euskadi | noticias | Txikienetik handienera, askotariko alorrak jorratzen dira lur ekologian: landare baten fisiologia eta espezieak, ekosistema osoak, paisaiak oro har... bai eta planeta oso-osorik ere. Lurrak asko ematen digu, eta asko du kontatzeko. Hain zuzen ere, kontakizun horien itzultzaile lanetan trebeak diren hainbat aditu Iruñea... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008925 | BERRIA | Euskadi | noticias | Real Unionek bolada onarekin jarraitu nahi du, aurkari zuzen bat atzean utziz. Vila-real B izango du kontrario gaur arratsaldean zaleen aurrean; bi puntu aurretik dira irundarrak
Real Unionek bolada onarekin jarraitu nahi du, aurkari zuzen bat atzean Vila-real B izango du kontrario gaur arratsaldean zaleen aurrean; bi ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008926 | BERRIA | Euskadi | noticias | Uriartek langileen kontra egin duela uste dute sindikatuek «Sailburuak langileen kontra jo du». Iritzi hori azaldu zuten atzo ELA, LAB eta Steilaseko ordezkariek Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak asteazkenean Eusko Legebiltzarrean jakinarazi zituen asmoen inguruan. PISA azterketako azken etsamin... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008927 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aiako Harrian bizi zen iratxo bat zen Kimutx , eta egun batean, basoko eskolara joatea erabaki zuen. Han lagun asko egin zituen». Azaldu zuen ipuin kontalariak, oholtzan batera eta bestera mugituz, galtzerdi luze batzuk jantzita. Aretoan zeuden haurrek arreta handiz entzun zuten istorioa. Horixe izan zen Kimutx izaki m... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008928 | BERRIA | Euskadi | noticias | Mendia: "Agenda soziala agenda nazionalaren aurretik jarriko dugu" PSE-EEko bederatzi legebiltzarkideek dagokien akta jaso dute gaur goizean, Eusko Legebiltzarrean, eta hedabideen aurrean adierazpenak egin ditu Mendiak, ondoren. Gizarte desberdintasunei aurre egitea izango da, haren hitzetan, alderdi sozialistaren helb... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008929 | BERRIA | Euskadi | noticias | Senatuan 'Sinde legea' onartzeko ados jarri dira PSOE, PP eta CiU Epea amaitu baino lau ordu lehenago. Sinde legea aurrera ateratzeko zuzenketa bateratua aurkeztu zuten atzo iluntzean PSOEk eta PPk Espainiako Senatuan. Bi alderdiek eta CiUk azken orduan lortutako akordioaren ondorioz, Senatuak onartu egingo du Ekonomia... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008930 | BERRIA | Euskadi | noticias | Jackson Martinez Atletico Madril Guangzhou 42 Evergrande | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008931 | BERRIA | Euskadi | noticias | BILBO. EHUko Arte Ederretako hainbat ikaslek euren artelanak jarri dituzte Deustuko auzoa eta Bilboko erdigunea lotzen dituen zubi altxagarriaren azpialdean. Bilbo industrialaren garaian eraikitako elementu hori aprobetxatzea da helburua. Juan Pablo Orduñezek proposatu zuen ideia, eta hogei egunean bost ikasleren obrak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008932 | BERRIA | Euskadi | noticias | Atzoko larunbata arratsalde berezia izan zen Lapurdiko hiriburuan. Euri tantak jende andana baten espaldetara erortzen ziren, aparkalekutik Laugarako bidea luzea ez zela pentsatuz, aterkia autoan utzi baitzuten gehienek. Baionako karriketan nahasketa berezia zegoen: alde batetik, Auverniako errugbizaleak bilduak ziren,... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008933 | BERRIA | Euskadi | noticias | Grebaren «erabateko arrakasta» goraipatu dute sindikatuek Greba deialdia egin duten Intersindical-CSC eta IAC sindikatuek egunak izaniko oihartzuna «erabateko arrakastatzat» jo dute, eta azaldu dute 2017. urteko urriaren 3an erreferendumaren ostean eginiko grebaren datuak hobetu dituela. Hezkuntza, garraioak eta saltok... | cc-by-sa 4.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.