id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
BERRIA_0008934 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Oraindik ez zait iritsi banakako txapelketei uko egiteko garaia»
Lau eta erdikotik kanporatu berri dute, eta penatuta dago, baina ez dizkio buelta asko eman buruari. «Galtzaile ona naiz, eta ez da txapelketa txarra izan», onartu du. Heldu den urtean berriz ere saiatuko da, garbi du, txapela helburu jarrita.
Oinazpiko ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008935 | BERRIA | Euskadi | noticias | Herritarren mugimendu zabal bat batu da azkenaldian Donostian metroa egiteko dagoen egitasmoaren kontra. Deitoratu dute proiektuak «baliabide publikoen xahuketa» handia ekarriko duela, eta «zentzugabekeria» bat dela egitea. Uste dute, gainera, herri mugimenduen hitza ez dela aintzat hartu; ETS Eusko Trenbide Sareak her... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008936 | BERRIA | Euskadi | noticias | Tubacexek 500 langile kaleratuko ditu talde osoan, lantaldearen %20 inguru Bete egin dira Tubacexek egindako iragarpen negatiboak. Taldeak jakinarazi du bostehun langile kaleratuko dituela aurten, bere lantaldearen %20 inguru; guztira, 2.553 behargin ditu mundu zabalean, horietatik zazpiehun inguru Euskal Herrian -Laud... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008937 | BERRIA | Euskadi | noticias | GALen biktimei laguntzak ukatzea «ilegala» dela diote Espainiako Barne Ministerioak estatuaren indarkeriaren hainbat biktimari kalte-ordainak emateari utzi izana «legez kanpoko» erabakia dela ohartarazi dute Ignacio Muñagorri Laguia eta Ana Isabel Perez Machio Kriminologia Institutuko kideek. Areago, biktima horiei dir... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008938 | BERRIA | Euskadi | noticias | PSNk alkatetza lortu du Uharten, zinegotzi bakarrarekin EH Bildu izan da indar bozkatuena Uharten (Nafarroa). Bost zinegotzi lortu ditu, baina ez du alkatetza eskuratuko. Zinegotzi bakarra duen eta bosgarren indar izan den PSNk gobernatuko du. Bere burua aurkeztu du Amparo Lopez hautagai sozialistak, eta GIH hautagaitz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008939 | BERRIA | Euskadi | noticias | Espainiako Gobernuak mugatu egin du finantzaketa kolektiboko proiektuetan norbanako edo «kualifikatu gabeko inbertitzaile bakoitzak» jar dezakeen diru kopurua: urtean, 10.000 euro gehienez ere hainbat proiekturen artean, eta proiektu bakoitzean, gehienez, 3.000 euro. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008940 | BERRIA | Euskadi | noticias | Frantziako Tourra etzi bukatuko bada ere, gaur jakingo da nork irabaziko duen, Marseillako belodromoan hasi eta bukatuko den 22 kilometroko erlojupekoan. Ibilbide laua da, salbuespen bakar nabarmen batekin: 14,4 kilometroan, 1,2 kilometroko koska dago, batez besteko %9,5eko pendizarekin. Erritmoa erabat hausteko moduko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008941 | BERRIA | Euskadi | noticias | Arcelor Mittaleko langileek enpresaren aurka egindako salaketa handiena izan da azken urteotan ez duela nahiko inbertitu Euskal Herriko plantetan, eta horren erruz lehiakortasuna galdu dutela. Arazo hori ez dute Bridgestonen. Pneumatikoen multinazional japoniarra 45 milioi euro ari da inbertitzen Basauriko fabrikan, ta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008942 | BERRIA | Euskadi | noticias | DONOSTIA 2016. Juan Karlos Izagirre alkatea eta Donostiako Udalaren, Donostia 2016 Bulegoaren eta Donostia Kulturaren beste lau ordezkari Wroclaw hirian (Polonia) dira, atzo joanda ostiral arte, bi hirien ateko harremanak indartzeko eta bi hiriak lotzen dituzten lan esparruak garatzen jarraitzeko asmotan. Donostia eta ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008943 | BERRIA | Euskadi | noticias | KOMUNIKAZIOA. I. Gaztezulo saria banatuko dute urrian, aldizkariaren 10. urteurrenean
I. Gaztezulo saria banatuko dute urrian, aldizkariaren 10. urteurrenean Hamar urte beteko ditu aurten Gaztezulo euskarazko aldizkariak, eta hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Horien artean, I. Gaztezulo saria banatuko dute urrian Bilb... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008944 | BERRIA | Euskadi | noticias | Baimouna Badalija du izena. Lau urte daramatza Euskal Herrian, eta bi ume soinean. Bata haur kotxean garraio eta bestea gonatik helduz duela iritsi da eskola kartzela ematen duen eraikinaren parera. Barra lodidun atea, ordura arte goizeko ordu horietan irekia topatu izan duena, itxia dago. Pazko asteko asteartea da, et... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008945 | BERRIA | Euskadi | noticias | Rubiken kuboa ez da lehengoa. Dagoeneko askok lortzen dute osatzea, eta ez dira gutxi oso tarte txikian egiten dutenak ere. Euroligako A multzoak ere kubo horren antza dauka, korapiloa handi samarra baita. Nola askatu, ordea? Gutxienez hurrengo ostegunera arte itxaron beste erremediorik ez dago, orduan bukatuko baita 9... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008946 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hobeki aurkeztu dute, hondakinen kudeaketa hizpide HERNANI. Hobeki udalerrien elkartea aurkeztu zuten atzo, Hernanin (Gipuzkoa), hainbat udalen artean, «hondakinen kudeaketa arduratsu eta iraunkorraren alde» egiteko. Lan horretan, besteak beste, osasunaren eta ingurumenaren zaintza lehenetsi beharra azpimarratu du elka... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008947 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ertzaintzak 120 lanpostutan aritzeko jaso dituen eskaerak.
• Atzo bukatu zen Ertzaintzako sarbide azterketa egiteko izena emateko epea. Guztira, 5.800 pertsonen eskaerak jaso dituzte, baina Ertzaintzak soilik 120 lagun hartuko ditu. Lanpostua eskatu dutenen %75 gizonak dira; gehienak (%54) Bizkaikoak. Izena eman dutene... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008948 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ez zen hasiera izan, baina bai aro berri baten hasiera ekarri zuen inflexio puntua. Donostiako Zinemaldiak 25 urte bete zituen 1977an, eta aldaketa handiak izan ziren urte hartako jaialdian, antolakuntzatik hasi eta emanaldietaraino. Bada, aldaketa horien xehetasunetan sakontzen duen erakusketa zabaldu dute Artium muse... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008949 | BERRIA | Euskadi | noticias | Egun gutxi barru itxiko da San Telmo museoan Garazi Ansak eta biok komisariotu dugun Baginen Bagara erakusketa. Ariketa honetan gutxi edo ezer ezagutzen ez diren emakumeen lanak plazara ekartzeaz gain, arte-sistemak haiek baztertzeko erabili dituen estrategiak biluztu nahi genituen. Gaur, martxoaren 8an, erakusketa ama... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008950 | BERRIA | Euskadi | noticias | DONOSTIA. Karlos Zurutuza kazetariak artikulu bat idatzi du Al Jazeeraren webgunerako (ingelesez) euskal komunikabideek Espainiako Gobernuaren aldetik jasandako errepresioaren inguruan. Jabier Salutregi Egin eko zuzendari ohiarenak dira lehen hitzak -Burgosko espetxetik-. Martxelo Otamendiren eta Teresa Todaren lekukot... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008951 | BERRIA | Euskadi | noticias | Moriako iheslarien egoeraren larriaz ohartarazi dute BILBO. «Pertsona guztien giza eskubideak errespetatzea exijitzen dugu». Iheslarien eskubideen aldeko taldeek aldarri hori ozendu zuten atzo Euskal Herriko hainbat txokotan; gogoan zuten asteon Lesbosen (Grezia), Moriako errefuxiatuen gunean, jazotako suteak egoera za... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008952 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bilduk galdetu dio Uriarteri legea ezartzeko asmoa duen Kritiko da EH Bildu Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Cristina Uriartek LOMCEri buruz egindako adierazpenekin, motibo «teknikoak» argudiatu baititu hezkuntza erreforma datorren ikasturtean ez ezartzeko. Aldiz, legearen inguruan kritika zorrotzagoa egin behar dela u... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008953 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sanzek ezker abertzalea eta NaBai baztertuko dituen akordioa nahi du. PSNrekin lerro nagusiak «aski zehaztuta» daudela eta NaBairi eta NEBi «mozorroa kentzeko baliogarria izango dela» esan du Berriozarko txupinazoari buruzko ikerketa agindu dio Barne Sailari
Sanzek ezker abertzalea eta NaBai baztertuko dituen akordioa ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008954 | BERRIA | Euskadi | noticias | ARTEA. Audience taldeak azkenekoz eskainiko du, ostiralean, Gasteizko Artium museoan, Amerikanuak dokumentalerako sortutako musika. Kontzertua filmaren proiekzioarekin batera eskainiko dute. Nacho Reig eta Gorka Bilbao zuzendariek AEBetara joandako euskaldunei buruzko dokumentala egin zuten, eta Audiencek blues, rock e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008955 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hutsetik hastera eta kaleratuak berriz hartzera deitu du batzordeak TRW «Urguilua irents dezala eskatzen diogu». Aurten jazo den guztia ahaztu eta hutsetik hasteko deia egin dio langileen batzordeak ZF-TRWri. Multinazionalak 123 langile kaleratzeko espedientea aurkeztu zuen otsail amaieran: 101 langile apirilean bota z... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008956 | BERRIA | Euskadi | noticias | Tapiaren aurkako euroagindua onartu du Paueko Auzitegiak Asier Tapia donostiarraren aurkako euroagindua onartu zuen atzo Paueko Auzitegiak. Prokuradorearen eskaria aintzat hartu eta Espainiara egozteko agindua eman du. Tapia urriaren 2an atxilotu zuten Hendaia eta Biriatu arteko errepidean, eta espetxeratu egin zuten e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008957 | BERRIA | Euskadi | noticias | Txapelketaren azokan, ezohiko umorea gehien erositakoen artean Algaraka eta txaloka bertsolariei umorea erosi zieten entzuleek entzungaien Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketan, Durangoko Landakoko 800 bat bertsozaleko plazan. Fredi Paiaren umorea izan zen eserlekutik goraka gehienetan jarri zituena. A... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008958 | BERRIA | Euskadi | noticias | Urtebete atzera eginez gero, oraingo aldarte berean ziren Gorka Etxeberria eta Patxi Frances, Getariako eta Zumaiako entrenatzaileak, hurrenez hurren. KAE 1 liga irabazia zen Getaria, eta Zumaiak amaitu zuen bigarren. Urtea joan da, eta gauzak ez dira aldatu. Getariak bigarren urtez segidan irabazi du liga, eta Zumaiak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008959 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bilboko metroko garbiketakoek greba mugagabea hasiko dute. Ekainaren 18tik aurrera egingo dute lanuztea, ELA, LAB eta CCOO sindikatuek deituta
Bilboko metroko garbiketakoek greba mugagabea hasiko dute Bilboko metroko garbiketa zerbitzuko langileek greba mugagabea hasiko dute ekainaren 18an. ELAk, LABek eta CCOOk babest... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008960 | BERRIA | Euskadi | noticias | GASTEIZ. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako txikizkako merkataritzaren salmentak %2 jaitsi dira azken hiruhilekoan, orain urtebeteko hiruhileko berarekin alderatuta. Eustatek dioenez, %1,8ra apaldu da jaitsiera, gasolinaren salmenta alde batera utzita. Donostiak atzo jakinarazi zuen 1,5 milioi euroko inbertsioa egin duela 20... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008961 | BERRIA | Euskadi | noticias | Epailea: Fernando Teixeira Vitienes. Txartel horiak: Osasunako Puñal eta Satrustegiri. Realeko jokalari bakar bati ere ez zion atera txartel horirik. Bestelakoak: 25.769 ikusle Donostiako Anoeta estadioan, tartean Iruñetik joandako ehunka zale. Euri asko egin zuen partida guztian zehar, eta oso labainkor zegoen zelaia.... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008962 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lekua: Miarritzeko Colisee antzokia eta Portu Zaharreko hondartza. Data: Irailaren 11.
Mizel Theret koreografo lapurtarraren abstrakzio lirikoak eman dio hasiera aurtengo Maitaldia jaialdiari, Miarritzeko Colisée aretoa ia goraino beteta zegoela. Nik behintzat Oroitzen naiz izeneko piezarekin (2011) ezagutu nuen bere l... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008963 | BERRIA | Euskadi | noticias | KABUL. NATOren ISAF nazioarteko misio militarreko hiru soldadu hil zituzten atzo Afganistango ekialdean, Wardak eskualdean. Ustez asto baten gainean zihoan ekintzaile bat hurbildu zitzaion soldaduen ibilgailuari, eta bertan zartarazi zuen lotuta zeraman lehergailua. Afganistango lau soldadu ere zauritu zituen. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008964 | BERRIA | Euskadi | noticias | Peter Saganek irabazi du laugarren etapa Down Underren, eta lider jarri da TXIRRINDULARITZA. Lau etapa jokatuko dituzte Down Under itzulian, eta lau irabazle izan dira. Peter Sagan (Bora) izan da azkena. Eslovakiarra azkarrena izan zen atzo, eta, garaipenari esker, lider jarri da. Gaur etapa nagusia jokatuko dute, eta ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008965 | BERRIA | Euskadi | noticias | Jokatu dute jada Binakako Txapelketaren aurreneko ligaxkako lehen itzulia. Hilabete eta erdiko lehia izan da, zazpi jardunaldi eta 28 partida. Hona, orain arteko jardunak emandako zenbait gako.
Salbuespenak salbuespen, txapelketa nahiko parekatua izaten ari da. Galtzaileek hamasei tanto egin dituzte partidako, azken bi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008966 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aramaion egingo da Bertso Eguna, urtarrilaren 18an Mungian (Bizkaia) egin zen Bertso Eguna 2018an; Barañainen (Nafarroa) iaz, eta Aramaion (Araba) izango da hurrengoa, urtarrilaren 18an. Donostia izan zen, urte luzez, Bertso Egunaren plaza, baina, Bertsozale Elkarteak ekitaldiaren beraren dinamika aldatu eta «ibiltaria... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008967 | BERRIA | Euskadi | noticias | LITERATURA. HAUR ETA GAZTE LITERATURA. Ez irudirik eta ez letrarik soberan Irakurriz ikusten den liburua Ezusteko atsegina
Ahate jauna eta untxi jauna elkarren ondoan bizi dira. Hamaika aldiz gurutzatzen dira beraien bideak. Lanerakoan eta etxerakoan, larri-larri dabiltzanean eta patxadan doazenean, triste daudenean et... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008968 | BERRIA | Euskadi | noticias | ELAk eta LABek Osalanen diru banaketa salatu dute. Confebask, CCOO eta UGT «isilpean finantzatzeko» tresna bihurtu dela uste dute sindikatu abertzaleek
Confebask, CCOO eta UGT «isilpean finantzatzeko» tresna bihurtu dela Confebask, CCOO eta UGTren artean 980.000 euro banatzea erabaki zuen Osalanek joan den uztailaren 2... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008969 | BERRIA | Euskadi | noticias | Identitate nazionalaren defentsa aldarrikatuz lortu zituen Voxek 52 jarleku Espainiako Kongresuan, gorteetarako hauteskundeetan, 2019ko azaroaren 10ean. Boto gehien lortutako indarretan hirugarrena izan zen: 3,6 milioi boto. Kataluniako prozesu subiranista hedabideen agendaren erdian zegoen artean, zeren, besteak beste... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008970 | BERRIA | Euskadi | noticias | Etenaldiaren ondorengo lehen garaipena lortu du Athleticek Koronabirusak eragindako etenaldiaren osteko lehen garaipena lortu du Athleticek, gaur, San Mamesen, Betisen aurka. Lehen bi jardunaldietan puntuak banaka bildu ondoren, hirugarren ahaleginean lortu dute zuri-gorriek kolpe batez hiruak lortzea. Garaipenari eske... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008971 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hondakinen errausketaren aurka egingo dute Altsasun IRUÑEA. Uztailaren 16an Altsasun (Nafarroa) manifestazio bat egingo dute, Hondakinen errausketarik ez Cementos Portlanden leloa ardatz hartuta. Nafarroako Gobernuak Portland enpresari hondakinak errausteko baimena eman diola salatuko dute. Nafarroako Berdeek ere gaitz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008972 | BERRIA | Euskadi | noticias | Europako Giza Eskubideen Auzitegiak astelehenean jakinaraziko du Parot auziari buruzko azken epaia. Ines del Rio presoari doktrina ezarrita eskubideak urratu zitzaizkion erabakiko du Estrasburgoko auzitegiak: zuzenbidearen oinarriak hautsita atzerako eraginez ezarri zitzaion neurria, edo modu egokian luzatu zitzaion es... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008973 | BERRIA | Euskadi | noticias | Charles Correa hil da, independentzia osteko Indiaren diseinatzaileetako bat ARKITEKTURA. Indiako arkitekto nagusietako bat izan da Charles Correa, eta India independentearen diseinu urbanistikoan izan duen garrantzia nabarmendu dute adituek haren heriotzaren albistea zabaldu denean. Herenegun gauean hil zen Correa, 84... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008974 | BERRIA | Euskadi | noticias | Cop 21: Munduko Alternatiben Herrixka aitzina, baina baldintzekin Munduko Alternatiben Herrixka egin eginen da, baina antolatzaileek oraindik ez dakite zer baldintza ezarriko dizkien Parisko Prefeturak. Atentatuen ondotik Frantziako Gobernuak ezarri duen larrialdi egoerak kolokan jarri ditu Cop21 klima aldaketari buruz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008975 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ogibidez, argazkilaria, diseinatzailea eta freelance web garatzailea da Dabid Argindar ( @argindar , www.argindar.com ), eta beti izan du argazki zaharren inguruko interes handia. Joan den uztailean ireki zuen Koxkero Kaxkarina kontua Twitterren, eta garai bateko Donostiako argazkiak partekatzen ibili da azken asteetan... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008976 | BERRIA | Euskadi | noticias | Goiherri, estualdietan sendo. Sokatira taldeak une onak eta txarrak pasa ditu ibilbide maldatsuan zehar, baina 30 urte bete ditu eta, behar den moduan ospatzeko, nazioarteko txapelketa eta jaialdia antolatu ditu biharko.
Sokatira taldeak une onak eta txarrak pasa ditu ibilbide maldatsuan zehar, baina 30 urte bete ditu ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008977 | BERRIA | Euskadi | noticias | LEIHATILA. Ekialdearen eta Mendebaldearen arteko bat etortze eta ez etortzeen idazlea.
Orhan Pamuk Nobel saridunaren obraz. Ostegunean jakinarazi zuten Orhan Pamuk turkiar idazleak jasoko duela Literaturako Nobel saria. Berri pozgarritzat dauka hori Zekine Turkeri kazetari kurduak, eta haren obra Ekialdearen eta Mendeb... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008978 | BERRIA | Euskadi | noticias | INGURUMENA . Emandako hitza betetzeko eta Garoña ixteko eskatu diote PSOEri . Milatik gora lagunek bat egin zuten atzo Garoñarik Gabeko Araba koordinakundeak Gasteizen deitutako manifestazioarekin, eta «herri borondatea» errespetatzeko galdegin zioten Zapaterori
Emandako hitza betetzeko eta Garoña ixteko eskatu diote P... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008979 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gernika-Lumon langile bat hil da, lanean ziharduela plaka bat gainera erorita. Babes ofizialeko etxeen eraikuntzan zebilen 52 urteko behargina; beste langile bat zauritu da istripu horretan
BERLIN. Arrazoi pertsonalak argudiatuta, dimisioa eman du Alemaniako Ekonomia ministroak, Michael Glosek. CSUko alderdikide batek ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008980 | BERRIA | Euskadi | noticias | Walt Disney etxeak irudikatzen duen fantasiazko mundua ere ez dago krisitik salbu. Ez behintzat Europan. Paris kanpoaldeko Euro Disney parkeak mila milioi euroko erreskatea jasoko du, eta salbatzailea AEBetako Walt Disney konpainia izango da -Parisko parkearen %40ren jabea-. Frantziako eta euroguneko ekonomiak gaixo da... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008981 | BERRIA | Euskadi | noticias | Usoak ongi garbituko ditugu lehenik. Ondoren, lapiko handi batean, oliba olio txorrotada batekin ongi gorrituko ditugu sutan. Azenario, errezil sagarrak eta tipulak ere txikituta gehituko ditugu orain lapiko honetara, beste olio txorrotada batekin, gatza eta piper beltz xehetua emanda. Kontuan hartu orain egin behar du... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008982 | BERRIA | Euskadi | noticias | J ose Luis Zumeta margolaria (Usurbil, Gipuzkoa, 1939-Donostia, 2020) ostegunean hil zen. Bere bide propioari beti leial izanda, gerra osteko euskal artistarik nabarmenetako bat bihurtu zen, eta figurazioaren eta abstrakzioaren arteko mugetan topatu zuen bere mintzaira.
Atzo, haren heriotzaren berri eman zuen BERRIAk p... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008983 | BERRIA | Euskadi | noticias | LOMCE ez ezartzeko konpromisoa berretsi dute hezkuntza plataformek DURANGO. Hezkuntza erreformari nola izkin egin aztertu zuten atzo Durangon (Bizkaia), Hezkuntza Plataformen Topaguneak deituta -herri plataformez gain, han ziren Ikastolen Elkartea, ELA, LAB eta beste talde batzuk-. LOMCE ez ezartzeko asmoa berretsi zut... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008984 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zamaketarien lan gatazka «hilabete batean» konpon daitekeela uste du Barkalak Baliteke Bilboko portuko zamaketarien lan gatazka konpontzear egotea. Rikardo Barkala portuko presidenteak «hilabete bateko» kontua izan daitekeela azaldu du azpiegituraren azken urteko balantzea azaltzeko eginiko agerraldian. Haren ustez, bi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008985 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gizon bat hil da Baionan, automobil batek harrapaturik Automobil gidari batek 43 urteko gizonezko bat harrapatu zuen igande goizaldean. Kanbo hiribidean izan zen. Larrialdi zerbitzuak istripua izandako lekura joan ziren 01:30 aldera, baina ezin izan zuten ezer egin gizona bizirik atxikitzeko.
Gidariari analisiak egin z... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008986 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Probokazio puntu bat badu, baina ez dago errealitatetik hain urruti ere»
Kantuen izenburuek eurek aurreratu dezakete zer dakarren Chill Mafiaren lehen mixtape -ak. Hamar kantu dira, eta hona zerrenda: Zure kebapa (Tatxersekin) , Gazte arruntaren koplak , Hire mixeria, Cicatriz.mp3 (Ben Yartekin), Atzerrian (Erramun Ma... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008987 | BERRIA | Euskadi | noticias | Miren Tirapuk idatzi eta antzeztutako Atte hil aurretik pieza zuzendu du Maika Etxekoparrek. Beheko Larraine taldearen ekoizpena da. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008988 | BERRIA | Euskadi | noticias | NBEk dio Gazari hornidura moztuta giza eskubideak urratzen direla. Abbasek eta Ricek diotenez, azaroko konferentziak estatu palestinar baten sorrerari bidea ireki behar dio
NBEk dio Gazari hornidura moztuta giza eskubideak urratzen direla Abbasek eta Ricek diotenez, azaroko konferentziak estatu palestinar Israelgo Gobe... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008989 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zergatik bi? Bea Salaberriren eta Katixa Dolhareren manifestuarekin ekin diote asteburuko egitarauari, eta, segidan, ispiluei buruz ariko dira Irati Jimenez (hitzak) eta Petti (musika eta ahotsa).
Larunbatean (11:30), Amaia Lasaren poemak ardatz hartuta, emanaldia eskainiko du Bihotz Bakartien Klubak , eta, 13:00etan, ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008990 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zumalakarregiri buruzko artikulu bat argitaratu nuen, gaztelaniaz, kontatzeko litekeena dela hark asmo independentistekin eta errepublikanoekin bat egin izana, eta, ezbairik gabe, testuak harritu egin ditu gure historiaren inguruko jakin-mina duten horiek. Baieztapen horren froga, hain zuzen, 1834ko apirilean idatzitak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008991 | BERRIA | Euskadi | noticias | Rosa Parks izeneko 42 urteko emakume batek, 1956ko abenduaren 1ean, Alabama Estatuko legea urratu zuen eta ez zuen onartu bidaiari zuri bati uztea busean hartua zeukan jarlekua.
Urratutako lege hori mendebaldeko herrialdeek demokraziaren gotorlekutzat zeukaten estatu bateko legeriaren zatia zen.
Rosa Parksen errebeldia... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008992 | BERRIA | Euskadi | noticias | CCOOk eta UGTk ontzat jo dute Escrivaren pentsio erreforma Alde askotako elkarrizketa luze eta korapilatsuen ondoren, bere pentsio erreforma zein den zehaztu du Jose Luis Escriva Espainiako Gizarte Segurantzako ministroak. Lehen akordioa ere badu, Unidas Podemos gobernuko bazkidearekin, pentsioa kalkulatzeko kontuan ha... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008993 | BERRIA | Euskadi | noticias | Estu hartu du Mikel Olaetxeak Abel Barriola Eibarren (Gipuzkoa). Lizartzarra sendo aritu da eta Barriolak ohi baino pilota gehiago galdu ditu. Markagailuan aurretik izan da Olaetxea hasieratik (3-6, 7-8, 9-14). Aldea gutxitzea lortu du leitzarrak (12-16, 15-17), baina Olaetxeak markagailuari bere alde eustea lortu du a... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008994 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Sanchezekin orain duguna hitz politak baino ez dira»
Jordi Turullen emaztea da Bragulat. «Izugarri pozik» dago gose greba bukatu dutelako, baina ez da Espainiako Gobernuaren jarreraz fio. «Oso gauza kontraesanezkoak ikusten ditut».
Kataluniako lider independentista presoek gose greba bukatutzat eman ondoren, «izugarri... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008995 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iaz bezala, Ezterenzubi eta Orbaizeta artean (Nafarroa), Irupileko lepoan antolatu du Bortuaren Eguna Buru Beltza elkarteak. Igande honetan eginen dute. Aezkoa eta Garazi ibarren arteko harremanen indartzeko eguna izanen da, berriz ere. Manex ardi buru-beltzaren aldeko elkarteak lan berezia bidean du, bestalde, ardi mo... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008996 | BERRIA | Euskadi | noticias | Julian Lajos Lajos I.a pilotari ohia hil da bart, 73 urterekin. Lajos I.a atzo ospitaleratu zuten, eta, horregatik, ezin izan zen joan gauean Atano III.a pilotalekuaren 50. urteurreneko festara. Bertan omenaldia egin behar zioten, buruz buruko beste hainbat txapelduni bezala. Lajos I.a Larraintzarren jaio zen (Nafarroa... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008997 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lur Berriren Spanghero enpresak inportatu zuen zaldi okela Errumaniatik Ikertzaileek jakin nahi dute nola ailegatu den zaldi okela «idiki hutsez» sukaldatutako Findus eta bertze markako jaki izoztuetara. Europa osoan zabaldu da auzia, eta anitz dira hunkitutako enpresak. Afera Irlandan eta Ingalaterran hasi zen, urtarr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008998 | BERRIA | Euskadi | noticias | Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuak ziurtatu aurretik, EAJk eta PSE-EEk bidea erdi eginda zeukaten Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako instituzio nagusietakoak ere aurrera ateratzeko. Baina erakundeen artean hierarkiak eta denborak errespetatu behar dira. Oniritzia behar zuten. Eta atzotik, badute. Ezustekorik ez da izango,... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008999 | BERRIA | Euskadi | noticias | Eusko Jaurlaritzak lortu du, aspaldiko partez, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak arrazoia ematea. Leku gehiagotan hasiko da COVID ziurtagiria eskatzen. Baina badira hamar egun zenbait lekutan ziurtagiri hori eskatzen hasi zirela, eta oraingoz ez da nabaritu haren eraginik. Koronabirusa zabaltzen ari den moduan -iazko ap... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009000 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskal-amerikar estiloan aritzen da Flesher akordeoi jotzailea. AEBetako euskal bestetan ibilitako musikaria da, eta disko bat kaleratu du Amerikanuak taldearekin: 'Azkenean'.
Ama Ezterenzubikoa badu ere (Nafarroa Beherea), AEBetan sortu zen Flesher, 1963an, Salt Lake Cityn. Amerikako euskalduna da, euskal kulturari ar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009001 | BERRIA | Euskadi | noticias | Prozak zirku emanaldia izango da gaur, Durangon, Malas Compañias taldearen eskutik. Akrobaziak, esku jokoak eta beste hainbat trikimailu egingo dituzte Mikel Pikaza, Maite Gebara, Javier Garcia, Koldo Arakistain eta Ariñe Azkue artistek. Batere ohikoa ez den familia baten rola jokatuko du boskoteak. Euren gorputzen abi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009002 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Anitz gogoeta ondoren utziko dut; denen eramatea zaila egiten zitzaidan»
Hiru kargualdi egin ondoan Sen- pereko Herriko Etxean, ez da berriz aurkeztu Christine Besso- nart auzapeza. Hautagaitza independenteetan aurkeztu izan da, eta ez du sekula etiketarik agertu; dena dela, UMP babestu izan du.
Kargua utziko duzu, et... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009003 | BERRIA | Euskadi | noticias | Joe Bidenen garaipenaren eta Donald Trumpen porrotetik bi urtera, AEB Ameriketako Estatu Batuetako presidente demokratak agintaldiaren erdia betetzen duen honetan, azken hamarkadetako hauteskundeetan gehien polarizatuak egingo dituzte gaur AEBetan. Inkestek diotena betetzera, Alderdi Demokratak Kongresuan daukan gehien... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009004 | BERRIA | Euskadi | noticias | Festarako ez dago aitzakiarik. Dena da posible, indarra, kemena eta, batez ere, gogoa dagoen bitartean. Oso ongi dakite hori Gasteizko blusa eta neska beteranoek. Eskarmentua dute jaietan, eta ederki baliatzen dute hori urtero: gorputzak kale egiten ez duen bitartean, ospakizunetan gozatzeko daude. Andre Maria Zuriaren... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009005 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Arau hau ez da inoren aurkakoa. Guztiz kontrakoa, demokraziaren eta lehia justuaren aldekoa baizik, hiritarren babeserako». Thierry Breton Barne merkatuko komisarioak esaldi horrekin azaldu zuen atzo Europako Batzordeak Internet enpresa erraldoiei jo dien hordagoa. Google, Amazon, Facebook eta antzeko atarien jarduna ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009006 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kiryienkak Tondo taldekide zenari eskaini dio garaipena Vasil Kiryienka Movistar taldeko txirrindulariak irabazi du gaur Italiako Giroko 20. etapa, eta Xavier Tondo taldekide hil berria izan du gogoan. Tondo orain gutxi hil da ezbehar batean. Etapa ikusgarria izan da, 242 kilometrokoa eta Sestriereko igoera azken kilom... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009007 | BERRIA | Euskadi | noticias | Libiako lehen ministroa askatu dute, errebeldeek bahituta eduki eta gero "Libiako lehen ministro Ali Zeidan aske da", jakinarazi du Tripoliko segurtasun nagusi Hashem Bisherrek. Informazioa "zehatza" dela nabarmendu du, azken orduetan datu kontrajarri asko egon baita. libiako Iraultzaileen Salako talde errebeldea izan ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009008 | BERRIA | Euskadi | noticias | Oraino asko dira, XXI. mendean egonik ere, 50 urte betetzeaz batera, euren burua ikusezin sumatzen duten emakumeak. Ez da makala mugimendu feministak egindako lana alabak, amak eta amamak ahalduntze aldera, baina, zoritxarrez, ezin ezkutatuzkoa da gizarte patriarkalak emakumeari bere itxura fisikoaren gatibu bihurtu iz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009009 | BERRIA | Euskadi | noticias | Koalizio gobernu bat eratzen saiatuko da oposizioa Thailandian Ezustekoa eman du Thailandiako Mugitu Aurrera alderdi sozialdemokratak atzoko bozetan. Aurre hartu dio inkestek faboritotzat zeukaten Pheu Thai alderdiari. Oposizioko bi indar horien emaitzek argi utzi dute herritarrek amaitutzat jo nahi dutela 2014ko estat... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009010 | BERRIA | Euskadi | noticias | TXIRRINDULARITZA. Cofidis Frantziako taldeak begiz jota du Xabier San Sebastian Euskadi Fundazioko 20 urteko txirrindulari tolosarra. Iaz, bi probatan parte hartzeko gonbita egin zion, eta aurten, haren egonaldian parte hartzera gonbidatu du. San Sebastian «oso pozik» azaldu da. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009011 | BERRIA | Euskadi | noticias | LASA-ZABALA AUZIA. Hirugarren gradurako bidea eman dio Galindori Auzitegi Nazionalak . Bost urtetik beherako zigorra dutenei aplikatzen zaien araubidea aplikatu dio, 75 urteko zigorra jarri zioten arren
Hirugarren gradurako bidea eman dio Galindori Auzitegi Nazionalak Bost urtetik beherako zigorra dutenei aplikatzen za... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009012 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hego Euskal Herriko hezkuntza sistemetan indarrean dauden hizkuntz ereduek umeak euskalduntzeko balio dutela esatera ez da jada haurrekin dabilen inor ausartuko. Euskalgintzako eta hezkuntzako eragile askok urteak egin dituzte hori salatzen, begi-bistakoa baitzen. Baina joan den ikasturte amaieran itsuari ere zabaldu z... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009013 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kontseiluak eskatu du Euskararen Lege berri bat idazteko Nafarroan, eta atzean uzteko "luma beltz zorrotzez" idatzitakoa
1 986ko abenduaren 15ean onartu zen zatiketa: zonifikazio linguistikoa ezarri zuen Nafarroako Parlamentuak, lurraldea hiru eremutan banatzen duen Euskararen Legea indarrean jarrita. Data gogoan hartu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009014 | BERRIA | Euskadi | noticias | Txapeldunaren galera. Euroliga irabaztea porrot ekonomikoa da. Real Madrilen saskibaloi sailak 28,9 milioi euroren galerak iragarri berri ditu: aurreko sasoikoa baino ia zazpi milioi gehiagokoa da zuloa, zuzendaritzak txapeldunei ordaindu behar izan dizkien sariengatik. Ez dago Euroliga irabazi beharrik, halere, halako... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009015 | BERRIA | Euskadi | noticias | Amnistia Legea ez da aitzakia krimenak ez ikertzeko, NBEren ustez Nazio Batuen Erakundearen desagertze behartuen batzordeak egiaren batzorde bat sortzeko eskatu du, aditu independenteekin«Pasatu den denbora pasatu dela» krimenak ikertu egin behar dira, NBEren arabera
Ezezkoan dago Espainiako Gobernua. Baina NBE Nazio B... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009016 | BERRIA | Euskadi | noticias | ZIBERGELA. Bideo jokoen historia aztertzen duen erakusketa jarri dute NUPen Bideo jokoen historia aztertzen duen erakusketa jarri dute NUPen Joko elkarreragileak, pantaila estatikoak, gaia gertutik jorratu duten bideo lanak, dokumentuak eta makinak. Horiei guztiei esker, bideo jokoek bizi izan duten bilakaera gertutik ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009017 | BERRIA | Euskadi | noticias | 21:00. Reggae kontzertua: Ikah Dancehall, Black Jiko, Ali Congoman, Sistah Kata&Backing Bam, Solo Banton, Ezkiaga pasealekuan. Astintzen Musikatea. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009018 | BERRIA | Euskadi | noticias | Munduko gaitz hilgarrienetakoa da, baina ez dago txertorik haren aurka. Esan nahi baita ez dagoela txerto eraginkorrik, dagoenak malariaz kutsatutakoen erdietan baino ez baitu eraginkortasunik, helduengan; umeengan eraginkortasun handixeagoa dauka. Baina malaria endemikoa den eskualdeetan gaitzari aurre egiteko hoberen... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009019 | BERRIA | Euskadi | noticias | PARIS. Lan erreforma adosteko bilerak hasiko dituzte Frantziako sindikatuek eta patronalak. Horretarako, «asmo handiko» egutegi bat adostu dutela azaldu dute, era horretan akordioa «azkar» lortzeko. Urriaren 4an egingo dute lehen bilera. Hori bai, CFDT sindikatuak onartu du negoziazioak ez direla errazak izango. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009020 | BERRIA | Euskadi | noticias | Esamolderik ohikoenak ere noizbait izaten dira berri, eta norbere ama-hizkuntzakoak ez badira, ikasi egin behar izaten dira entzunaren poderioz. Ez dituzu lehenengoan harrapatuko bigarren hizkuntzaren jira-bueltak.
Itzulia abian dugun honetan, Txomin Perurenak kontatu izan duena datorkit gogora. 1986. urtea. Ordurako t... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009021 | BERRIA | Euskadi | noticias | Durangon gidari bat hil da, autoarekin kamioi bat jota Durangon (Bizkaia), auto gidari bat zendu da gaur arratsaldean, Durango eta Amorebieta arteko 634 errepidean izan den istripu baten ondorioz. Kamioi batek eta auto batek elkar jo dute. Auto gidaria harrapatuta geratu da, eta, ondorioz, hil egin da.
Irungo (Gipuzkoa... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009022 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Rol instituzionala bete behar dut nik; beste lan batzuk besteei dagozkie»
Neurri murriztaileak hartu beharko dituztela esan die errektoreak EHUko irakasleei. Uste du oso litekeena dela protestak izatea.
Mozketak ahalik eta gutxien eragiteko ahaleginean, baina Madrilek agindutakoak bete beharraren artean. Horrela ari d... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009023 | BERRIA | Euskadi | noticias | Del Burgo: "EAJ eta EH Bilduk adostutako oinarriak ETAren eraberritze ideologiko moduko bat dira"
PPk Jaime Ignacio del Burgo proposatu du EAEko estatutu politiko berria idazteko, eta gaur Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan garbi utzi du zer jarrera izango duen. EAJk eta EH Bilduk -gehiengoa dira Eusko Legebiltza... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009024 | BERRIA | Euskadi | noticias | ALJER. Barne Ministerioak jakinarazi du aste honetan herrixka bakartuetan bizi diren herritarrekin miliziak osatuko dituela gerrilla islamisten aurka borrokatzeko. Aljerren arabera, herritarrek eurek egin | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009025 | BERRIA | Euskadi | noticias | 1936ko gerran izandako bonbardaketak zerrendatu ditu Eusko Jaurlaritzak Bonbardaketen atlasa Euskadin (1936-1937) izeneko liburu mardula aurkeztu du Eusko Jaurlaritzaren Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak. Xabier Irujo ikerlari eta Nevadako Unibertsitateko Euskal Ikasketen Zentroko zuzend... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009026 | BERRIA | Euskadi | noticias | Errusiak Itsaso Beltzean duen gerraontzi nagusiak «kalte larriak» jasan ditu Sute bat gertatu zen atzo Errusiako armadak Itsaso Beltzean duen gerraontzi nagusian, Moskva -n, eta Moskuko iturri ofizialek jakinarazi zuten «kalte larriak» eragin dituela. Ukrainako Gobernuaren arabera, beren armadak jaurtitako bi misilek j... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009027 | BERRIA | Euskadi | noticias | Derbiak beti derbi; hala pentsatuko dute Eibar aldean, gaur Alavesen aurka Ipuruan jokatu aurretik. Berdinduak izan ohi dira halako partidak, eta, nola etxekoak itsasoan itotzeko zorian dagoen naufrago bat bezala dabiltzan azken bi asteetan, derbien berezko berdintasunari heldu behar hondora ez joateko, naufragoak ohol... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009028 | BERRIA | Euskadi | noticias | Urrian jaitsi egingo da Euriborra, bi urtean aurrenekoz Euriborrak behera eginda itxiko du urria, bi urtean lehen aldiz.
Oraindik hiru saio falta dira hileko batez besteko tasa kalkulatzeko, baina aparteko gorabeherarik ezean, ez du iraileko marka berdinduko, Iraila %4,725ean itxi zuen hipoteka gehienen prezioa kalkula... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009029 | BERRIA | Euskadi | noticias | MUSIKA. Apirilean egingo dute BBK Off jaialdia, Bilboko BBK aretoan, bigarren urtez. Proposamen «arriskatu» eta «berritzaileenak» eskaini nahi ditu jaialdiak, eta apirilaren 1etik aurrera, hamasei saio eskainiko ditu. Horien artean izango dira, besteak beste, Jabier Barandiaranen Belmez filma, Funboa konpainiaren Tekno... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009030 | BERRIA | Euskadi | noticias | Londres. Gipuzkoako Ikastolen Elkarteak ESU President's Award 2006 saria jaso zuen atzo, Londresko Buckingham jauregian, Edinburgoko dukearen eskutik. Ingelesa erakusteko material didaktiko onenari ematen zaio urtero sari hori, eta aurtengoa da Erresuma Batukoa ez den elkarte batek jasotzen duen lehen aldia. Joxerra Zu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009031 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ohikoa da sortzaileengan «badakit zer kontatu, baina ez dakit nola» aitorpena. Bihurriagoa -baina zintzotasun maila berekoa- iruditzen zait idazle hegoamerikar haren esaldia: «Ez dakit zer kontatu... baina badakit nola».
Zer-nola hori izaten du buruhauste sortzaileak. Eta argigarria iruditu zait oso egunkari honetako M... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009032 | BERRIA | Euskadi | noticias | La Polla Recordsek BECeko Bizkaia Arenan joko du urriaren 19an MUSIKA. La Polla Records taldeak Barakaldoko (Bizkaia) BECen joko du urriaren 19an, atzo Hala Bedi Irratiak jakinarazi zuenez. Bizkaia Arenan izango da kontzertua, eta 16.000 lagunentzako lekua izango da. Aurreko astean hainbat sare sozialetan zabaldutako m... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009033 | BERRIA | Euskadi | noticias | Carmen Calvo. Presidenteordea eta Berdintasun ministroa.
Meritxell Batet. Lurralde Administrazioen ministroa.
Teresa Ribera. Trantsizio Energetikorako ministroa.
Carmen Monton. Osasun, Kontsumo eta Ongizate Sozialaren ministroa.
Pedro Duque. Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitateen ministroa.
Luis Planas. Nekazaritza,... | cc-by-sa 4.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.