date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2020-11-11
https://www.berria.eus/albisteak/189597/abadinoko-institutuan-hizkuntza-eskubideen-urraketa-kasu-bat-gertatu-dela-salatu-du-euskal-herrian-euskaraz-ek.htm
Gizartea
Abadiñoko Institutuan hizkuntza eskubideen urraketa kasu bat gertatu dela salatu du Euskal Herrian Euskaraz-ek
Salatutakoa 2019ko urrian gertatu zela azaldu du Euskal Herrian Euskaraz elkarteak, Abadiñon eginiko agerraldi batean.
Abadiñoko Institutuan hizkuntza eskubideen urraketa kasu bat gertatu dela salatu du Euskal Herrian Euskaraz-ek. Salatutakoa 2019ko urrian gertatu zela azaldu du Euskal Herrian Euskaraz elkarteak, Abadiñon eginiko agerraldi batean.
2019ko urrian (9an, 16an eta 23an), Matienako institutuan, irakasleentzako formakuntza saioak eskaini zituzten, gaztelera hutsean; ikasleek jasaten dituzten tratu txarrak detektatzeari buruzko saioak ziren. "Lehen saioan, irakasleen aldetik protesta sendoak egon ziren, baina aurrera egitea erabaki zen", azaldu du Sarai...
2020-11-11
https://www.berria.eus/albisteak/189598/ehunka-gazte-gona-jantzita-joaten-ari-dira-eskolara-protesta-egiteko.htm
Gizartea
Ehunka gazte gona jantzita joaten ari dira eskolara, protesta egiteko
Mikel izeneko Bilboko gazte batek hasi zuen mugimendua: egun batean eskolara joan zen gona jantzita, eta, bere kideen isekak jasateaz gain, psikologo batena bidali zuten irakasleek. Haren kasua izugarri zabaldu da Tiktok sare sozialean.
Ehunka gazte gona jantzita joaten ari dira eskolara, protesta egiteko. Mikel izeneko Bilboko gazte batek hasi zuen mugimendua: egun batean eskolara joan zen gona jantzita, eta, bere kideen isekak jasateaz gain, psikologo batena bidali zuten irakasleek. Haren kasua izugarri zabaldu da Tiktok sare sozialean.
Urriaren 27an izan zen. Mikel izeneko 15 urteko Bilboko gazte bat gona bat jantzita joan zen eskolara, «gogoa nuelako, besterik gabe». Han, ordea, iseka egin zioten ikaskideek, eta irakasleek ere janzkera gaitzetsi eta psikologoarena bidali zuten: «Han etengabe galdetu zidaten ea emakume sentitzen ote nintzen. Esan die...
2020-11-11
https://www.berria.eus/albisteak/189599/gizon-bat-hil-da-arratzua-ubarrundian-ap-1ean.htm
Gizartea
Gizon bat hil da Arratzua-Ubarrundian, AP-1ean
Auto batek mikrobus bat jo du 06:30ak aldera, AP-1ean, Gasteizko noranzkoan, eta 42 urteko gizon bat hil egin da.
Gizon bat hil da Arratzua-Ubarrundian, AP-1ean. Auto batek mikrobus bat jo du 06:30ak aldera, AP-1ean, Gasteizko noranzkoan, eta 42 urteko gizon bat hil egin da.
Gaur goizean, 06:30ak aldera, auto batek autobus bat jo du AP-1eko 109. kilometroan, Arratzua-Ubarrundian (Araba), Gasteizko noranzkoan, eta gizon bat hil egin da. Ertzaintzak jakinarazi duenez, behe laino trinkoaren ondorioz gertatu da istripua, Isuskitza eta Lukuko tunelen artean. Ertzaintza istripu larriaren arrazoi...
2020-11-11
https://www.berria.eus/albisteak/189600/gauzak-ez-badira-okertzen-espainiako-aurrekontuen-alde-egingo-du-eh-bilduk.htm
Politika
"Gauzak ez badira okertzen", Espainiako aurrekontuen alde egingo du EH Bilduk
Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaileak esan du negoziazioa ez dagoela itxita, baina bai aurreratuta, eta bozkatzerako gauzak "asko okertzen" ez badira baiezkoaren alde egingo dutela. Pablo Iglesias Espainiako Gobernuko presidenteorde bigarrenak "albiste ontzat" jo du, txio bidez eman duen erantzunean.
"Gauzak ez badira okertzen", Espainiako aurrekontuen alde egingo du EH Bilduk. Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaileak esan du negoziazioa ez dagoela itxita, baina bai aurreratuta, eta bozkatzerako gauzak "asko okertzen" ez badira baiezkoaren alde egingo dutela. Pablo Iglesias Espainiako Gobernuko presidenteorde biga...
Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaileak berretsi egin du Mertxe Aizpurua EH Bilduko Kongresuko diputatuak esandakoa: Espainiako Gobernuko negoziazio taldearekin harreman joria dute, jarrera "proaktiboa" dago, eta EH Bilduk mahai gainean jarritako gaiak begi onez hartu dituzte. Horrenbestez, azken orduko aldaketarik e...
2020-11-11
https://www.berria.eus/albisteak/189601/laquodirurik-gaberaquo-gelditu-da-errefuxiatu-palestinarrentzako-nberen-erakundea.htm
Mundua
«Dirurik gabe» gelditu da errefuxiatu palestinarrentzako NBEren erakundea
UNRWAk 5,7 milioi errefuxiatu palestinarri ematen die zerbitzua.
«Dirurik gabe» gelditu da errefuxiatu palestinarrentzako NBEren erakundea. UNRWAk 5,7 milioi errefuxiatu palestinarri ematen die zerbitzua.
«Desoreka bat dago NBEko [Nazio Batuen Erakundeko] estatu kideengandik jasotzen dugun babes politikoaren eta diru ekarpenen artean», adierazi zuen atzo Tamara Alrifai UNRWAko bozeramaileak. Ohartarazi du agentziak ez duela baliabide nahikoa jaso estatu emaileen aldetik. Agentzia «dirurik gabe» gelditu zen astelehenean....
2020-11-11
https://www.berria.eus/albisteak/189602/beste-1639-kasu-zenbatu-dituzte-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
Beste 1.639 kasu zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian
COVID-19a detektatzeko 22.000 test baino gehiago egin dituzte Osasunbideak eta Osakidetzak, eta horien %7,3k eman dute positibo. Gutxienez 118 lagun hil dira astebetean koronabirusagatik.
Beste 1.639 kasu zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian. COVID-19a detektatzeko 22.000 test baino gehiago egin dituzte Osasunbideak eta Osakidetzak, eta horien %7,3k eman dute positibo. Gutxienez 118 lagun hil dira astebetean koronabirusagatik.
Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, Hego Euskal Herrian 1.639 kasu positibo atzeman dituzte asteartean egindako testetan; hau da, bezperan baino 116 gehiago. Zehazki, PCR probak eta antigeno testak aintzat harturik, 22.349 test egin ziren atzo, eta horien %7,3k eman dute positibo. Bezpe...
2020-11-11
https://www.berria.eus/albisteak/189603/hong-kongeko-oposizioko-legelariek-iragarri-dute-dimisioa-emango-dutela.htm
Mundua
Hong Kongeko oposizioko legelariek iragarri dute dimisioa emango dutela
Eskualdeko gobernuak kargutik kendu ditu «demokraziaren aldeko» lau parlamentari, segurtasun nazionalerako arrisku bat izatea egotzita. Beste 15 ordezkarik kargua utziko dute, protesta modura.
Hong Kongeko oposizioko legelariek iragarri dute dimisioa emango dutela. Eskualdeko gobernuak kargutik kendu ditu «demokraziaren aldeko» lau parlamentari, segurtasun nazionalerako arrisku bat izatea egotzita. Beste 15 ordezkarik kargua utziko dute, protesta modura.
Hong Kongeko Kontseilu Legegilea oposizioko ordezkaririk gabe geldituko da, «demokraziaren aldeko» legelariek iragarritakoa betetzen badute. Dimisioa emango dutela iragarri dute gaur, Hong Kongeko Gobernuak lau kide kargutik kendu dituela eta. Eskualde administratiboko agintariek aurretik halako neurriak hartu dituzte,...
2020-11-11
https://www.berria.eus/albisteak/189604/foro-sozialak-etaren-biktimen-ekarpenak-eman-dizkio-legebiltzarrari.htm
Politika
Foro Sozialak ETAren biktimen ekarpenak eman dizkio legebiltzarrari
Txosten bat osatu du irailaren 12an ETAren biktimekin egindako topaketan jasotako ekarpenekin. Pausoak «berandu baino lehen» ematea galdegin dute biktimek.
Foro Sozialak ETAren biktimen ekarpenak eman dizkio legebiltzarrari. Txosten bat osatu du irailaren 12an ETAren biktimekin egindako topaketan jasotako ekarpenekin. Pausoak «berandu baino lehen» ematea galdegin dute biktimek.
Agus Hernan eta Tasio Arrizabalaga Foro Sozial Iraunkorreko kideak Eusko Legebiltzarrean izan dira gaur, eta Bakartxo Tejeria legebiltzarreko presidenteari ETAren zazpi biktimaren ekarpenekin osatutako txostena eman diote. Irailaren 12an biktima horiekin egindako topaketaren emaitza da txostenean jasotakoa, eta parte h...
2020-11-11
https://www.berria.eus/albisteak/189605/maskaren-beza-21etik-4ra-jaitsiko-du-espainiako-gobernuak.htm
Ekonomia
Maskaren BEZa %21etik %4ra jaitsiko du Espainiako Gobernuak
Maria Jesus Montero Ogasun ministroak azaldu duenez, Europako Batzordeak esan die ez diela isunik jarriko horregatik.
Maskaren BEZa %21etik %4ra jaitsiko du Espainiako Gobernuak. Maria Jesus Montero Ogasun ministroak azaldu duenez, Europako Batzordeak esan die ez diela isunik jarriko horregatik.
Hego Euskal Herrian %21eko BEZ zerga ordaintzen dute maskarek, baina azken asteotan ugaritu egin dira zerga hori kentzeko edo txikitzeko deialdiak. Kendu ez, baina BEZ supermurriztua ezarriko dio orain Espainiako Gobernuak, %4koa. BEZ hori ordaintzen dute gizakientzako botikek eta beste zenbait produktuk: oinarrizko el...
2020-11-11
https://www.berria.eus/albisteak/189606/bederatzi-hilabeteko-zigorra-ezarri-diote-dylan-groenewegeni.htm
Kirola
Bederatzi hilabeteko zigorra ezarri diote Dylan Groenewegeni
Jumbo taldeko txirrindulari herbeheretarrak hesien aurka bultzatu zuen esprintean Fabio Jakobsen herrikidea, Poloniako Itzuliko lehen etapan, eta lesio larriak eragin zizkion
Bederatzi hilabeteko zigorra ezarri diote Dylan Groenewegeni. Jumbo taldeko txirrindulari herbeheretarrak hesien aurka bultzatu zuen esprintean Fabio Jakobsen herrikidea, Poloniako Itzuliko lehen etapan, eta lesio larriak eragin zizkion
Dylan Groenewegen ezingo da lehiatu 2021ko maiatzaren 7ra arte. Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak (UCI) bederatzi hilabeteko zigorra ezarri dio Jumbo Visma taldeko txirrindulari herbeheretarrari, joan den abuztuaren 5ean Poloniako Itzuliko lehen etapan esprintean ukondoarekin Fabio Jakobsen herrikidea (Deceunin...
2020-11-11
https://www.berria.eus/albisteak/189607/euskal-herria-pertsonak-mendi-gisa-ikusita.htm
Gizartea
Euskal Herria, pertsonak mendi gisa ikusita
Galder Gonzalez dibulgatzaileak herrialdeko populazio dentsitatea altuera gisa adierazten duen mapa bat sortu du, sare sozialetan antolaturiko #30dayMapChallenge erronkarako.
Euskal Herria, pertsonak mendi gisa ikusita. Galder Gonzalez dibulgatzaileak herrialdeko populazio dentsitatea altuera gisa adierazten duen mapa bat sortu du, sare sozialetan antolaturiko #30dayMapChallenge erronkarako.
Erliebe mapetan, normalean, gune batean dauden mendiak, muinoak, ibarrak eta zuloak agertzen dira. Baina askoz gauza gehiago adieraz dezakete, parametroak aldatuz gero. Hala erakutsi du Galder Gonzalez geologo, dibulgatzaile eta euskarazko Wikipediako kideak. Euskal Herriko mapa bat sortu du zeinean biztanle dentsitat...
2020-11-11
https://www.berria.eus/albisteak/189608/hungariako-gobernuak-sexu-berekoen-bikoteen-adopzioak-debekatzeko-legea-aurkeztu-du.htm
Mundua
Hungariako Gobernuak sexu berekoen bikoteen adopzioak debekatzeko legea aurkeztu du
LGTBI komunitatearen eskubideak are gehiago murriztuko ditu egitasmoak, parlamentuak onartzen badu.
Hungariako Gobernuak sexu berekoen bikoteen adopzioak debekatzeko legea aurkeztu du. LGTBI komunitatearen eskubideak are gehiago murriztuko ditu egitasmoak, parlamentuak onartzen badu.
Judit Varga Hungariako Justizia ministroak sexu berekoen bikoteen adopzioak eragozteko lege proposamen bat eta konstituzioaren zuzenketa bat aurkeztu ditu gaur herrialdeko parlamentuan. Konstituzioa aldatzeko testuan jasotzen denez, estatuak ziurtatu egin beharko du haurren garapena jaiotzean duten sexuari dagokion gen...
2020-11-11
https://www.berria.eus/albisteak/189609/sagarduik-esan-du-herritarren-jokabideen-menpe-daudela-pertsona-askoren-bizitzak.htm
Gizartea
Sagarduik esan du herritarren jokabideen menpe daudela «pertsona askoren bizitzak»
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak pandemiaren kontrako neurriak errespetatu ditzatela eskatu die herritarrei, eta galdegin die ahalik gehien mugatzea harreman sozialak.
Sagarduik esan du herritarren jokabideen menpe daudela «pertsona askoren bizitzak». Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak pandemiaren kontrako neurriak errespetatu ditzatela eskatu die herritarrei, eta galdegin die ahalik gehien mugatzea harreman sozialak.
«Norbanakoen konpromisoaren eta jokabideen menpe daude pertsona askoren osasuna eta bizitzak». Baieztapen horrekin egin du Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Gotzone Sagarduik ezarritako mugak betetzeko deia. Sabino Arana fundazioak Bilbon antolatutako jardunaldian mintzatu da Sagardui, eta, bertan, beste behin, pande...
2020-11-11
https://www.berria.eus/albisteak/189610/langileen-lan-eta-bizi-baldintzak-nabarmen-okertu-dira-azken-hamarkadan.htm
Ekonomia
Langileen lan eta bizi baldintzak «nabarmen okertu dira» azken hamarkadan
Euskal gizartean «arrakalak handituz» doazela azaleratu du LAB sindikatuaren Ipar Hegoa fundazioaren 'Ikusmiran' txostenak. Gizarte Segurantza eta lan kode propioak eraikitzeko proposamenak ezagutaraziko ditu LABek, urtarrilean.
Langileen lan eta bizi baldintzak «nabarmen okertu dira» azken hamarkadan. Euskal gizartean «arrakalak handituz» doazela azaleratu du LAB sindikatuaren Ipar Hegoa fundazioaren 'Ikusmiran' txostenak. Gizarte Segurantza eta lan kode propioak eraikitzeko proposamenak ezagutaraziko ditu LABek, urtarrilean.
Desberdintasuna gero eta handiagoa delako ustea aski zabaldua dago euskal gizartean. Bada, LAB sindikatuaren Ipar Hegoa fundazioak kopuru zehatzak jarri dizkio desberdintasun horri Ikusmiran txosten zabalean. Azken hamar urteetako lan eta bizi baldintzak aztertu dituzte fundazioan, eta lan horren emaitza argia da: sold...
2020-11-11
https://www.berria.eus/albisteak/189611/salbuespenezko-garaietarako-salbuespenezko-aurrekontua.htm
Politika
«Salbuespenezko garaietarako, salbuespenezko aurrekontua»
Elma Saizek 2021eko aurrekontuaren lege proiektua eman dio Unai Hualde parlamentuko lehendakariari. Azken bozketara arte legebiltzarrean egin beharreko bidearen abiapuntua da.
«Salbuespenezko garaietarako, salbuespenezko aurrekontua». Elma Saizek 2021eko aurrekontuaren lege proiektua eman dio Unai Hualde parlamentuko lehendakariari. Azken bozketara arte legebiltzarrean egin beharreko bidearen abiapuntua da.
Lehen urratsa egin du. Iragan astean 2021eko aurrekontuen aurreproiektuaren nondik norako nagusiak aurkeztu ondotik eta egunotan gizarte eragileei eta udalei haren edukia ezagutarazi ostean, Nafarroako Parlamentura heldu da gobernuaren lege proiektua. Oraingoz, ez du gehiengo politikoa ziurtatua, baina abenduaren amaie...
2020-11-11
https://www.berria.eus/albisteak/189612/bizkaiko-sos-arrazakeriak-salatu-du-bilboko-udaltzaingoak-senegaldar-batzuk-miatu-dituela.htm
Gizartea
Bizkaiko Sos Arrazakeriak salatu du Bilboko Udaltzaingoak senegaldar batzuk miatu dituela
«Arraza profilarengatik» egiten dituzten identifikazioak «legez kanpokoak eta bidegabeak» direla azpimarratu dute.
Bizkaiko Sos Arrazakeriak salatu du Bilboko Udaltzaingoak senegaldar batzuk miatu dituela. «Arraza profilarengatik» egiten dituzten identifikazioak «legez kanpokoak eta bidegabeak» direla azpimarratu dute.
Bizkaiko Sos Arrazakeriak duela astebete Bilboko Marzana kaian gertatutakoa gaitzetsi du. Elkartearen hitzetan, gazte senegaldar batzuk elkartu ziren han, eta Bilboko Udaltzaingoak dokumentazioa eskatu zien, eta miatu egin zituen. Lekukoen testigantza jaso dute: «Lekukoek kontatzen dutenez, miatu zituztenek galdetutako...
2020-11-11
https://www.berria.eus/albisteak/189613/arabako-zahar-etxeetako-langileak-bigarren-greba-eguna-egiten-ari-dira.htm
Gizartea
Arabako zahar etxeetako langileak bigarren greba eguna egiten ari dira
«Hitzarmen duin baten alde» ari dira lanuztea egiten, ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek deituta.
Arabako zahar etxeetako langileak bigarren greba eguna egiten ari dira. «Hitzarmen duin baten alde» ari dira lanuztea egiten, ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek deituta.
Arabako zahar etxe pribatuetako eta etxebizitza komunitarioetako langileak greba egiten ari dira gaur, iragarritako hiru lanuzteetatik bigarrena –urriaren 7an egin zuten lehen greba eguna, eta hilaren 25erako ere antolatu dute–. ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek deituta egiten ari dira greba, lan hitzarmen propio bat ...
2020-11-11
https://www.berria.eus/albisteak/189614/bi-preso-euskal-herriratuko-dituzte-eta-bertze-hiru-hurbildu.htm
Politika
Bi preso Euskal Herriratuko dituzte, eta bertze hiru hurbildu
Oskarbi Jauregi eta Oier Andueza Euskal Herriratuko dituzte. Mikel Azurmendi, Maite Pedrosa eta Joseba Lerin Sanchez Zuerara mugituko dituzte.
Bi preso Euskal Herriratuko dituzte, eta bertze hiru hurbildu. Oskarbi Jauregi eta Oier Andueza Euskal Herriratuko dituzte. Mikel Azurmendi, Maite Pedrosa eta Joseba Lerin Sanchez Zuerara mugituko dituzte.
Bertze bortz presoren mugimenduen berri eman dute Espainiako Espetxe Erakundeek: bi euskal preso Euskal Herriratuko dituzte, eta bertze hiru hurbildu. Oskarbi Jauregi eta Oier Andueza dira Euskal Herriratuko dituztenak: Jauregi Martutenera ekarriko dute (Gipuzkoa), Teixeirotik (Galizia, 600 kilometro), eta Andueza Basa...
2020-11-11
https://www.berria.eus/albisteak/189615/clementek-22-jokalariko-zerrenda-eman-du.htm
Kirola
Clementek 22 jokalariko zerrenda eman du
Athleticeko hamabi jokalari, Realeko bost, Osasuna nahiz Alaveseko bi eta Eibarreko bat daude astelehenean Costa Ricaren aurka jokatzeko deialdian. Sei dira debutariak: Ezkieta, Yeray, Unai Nuñez, Morcillo, Gebara eta Zubeldia. Ez dago Iparraldeko jokalaririk, ezta Espainiako Ligatik kanpo jokatzen duenik.
Clementek 22 jokalariko zerrenda eman du. Athleticeko hamabi jokalari, Realeko bost, Osasuna nahiz Alaveseko bi eta Eibarreko bat daude astelehenean Costa Ricaren aurka jokatzeko deialdian. Sei dira debutariak: Ezkieta, Yeray, Unai Nuñez, Morcillo, Gebara eta Zubeldia. Ez dago Iparraldeko jokalaririk, ezta Espainiako L...
Euskal selekzioak astelehenean partida jokatuko du Costa Ricaren aurka Ipuruan (20:45). Bada, Javier Clemente hautatzaileak eman du neurketarako deitu dituen jokalarien zerrenda. Federazioaren sare sozialen bidez egin du, eta guztira Athleticeko 12 jokalari, Realeko bost, Alaveseko nahiz Osasunako bi eta Eibarreko bat....
2020-11-11
https://www.berria.eus/albisteak/189616/gazte-bat-atxilotu-du-espainiako-poliziak-gasteizen-antza-u-30eko-grebarekin-lotuta.htm
Politika
Gazte bat atxilotu du Espainiako Poliziak, Gasteizen, antza U-30eko grebarekin lotuta
Lau gazteri polizia etxera joateko esaten zieten atzo Espainiako Poliziek, Gasteizen. Haietako bi bere kasara joan ziren atzo, eta aske geratu ziren. Gaur hirugarren gazte baten bila joan dira, eta polizia etxera eraman ostean, aske utzi dute arratsaldeko lehen orduan. Laugarrenaren bila joan dira, baina ez dute etxean...
Gazte bat atxilotu du Espainiako Poliziak, Gasteizen, antza U-30eko grebarekin lotuta. Lau gazteri polizia etxera joateko esaten zieten atzo Espainiako Poliziek, Gasteizen. Haietako bi bere kasara joan ziren atzo, eta aske geratu ziren. Gaur hirugarren gazte baten bila joan dira, eta polizia etxera eraman ostean, aske ...
Lau gazteri polizia etxera joateko deia egin zieten atzo, Espainiako Poliziak. Ernaik Berria-ri azaldu dionez, agindu judizialik gabe agertu ziren atzo lau gazteren etxeetan, eta deklaratzera joan behar zutela esan zieten. Haietako bi bere kasara joan ziren deklaratzera Betoñoko polizia etxera, eta deklarazioa hartu os...
2020-11-11
https://www.berria.eus/albisteak/189617/langile-batek-erredura-larriak-egin-ditu-oionen.htm
Ekonomia
Langile batek erredura larriak egin ditu Oionen
Kupsa Coatings enpresan zenbait leherketa izan dira.
Langile batek erredura larriak egin ditu Oionen. Kupsa Coatings enpresan zenbait leherketa izan dira.
Ertzaintzaren arabera,13:00ak aldera «hainbat leherketa» izan dira Kupsa margo enpresan, Oiongo El Puntido industrialdean (Araba). Sua ere piztu da, eta ke beltz handia sorrarazi du. 62 urteko langile bat Logroñoko erietxera eraman dute, eta handik helikopteroz eraman dute Gurutzetara (Bizkaia), erredurak egin dituela...
2020-11-11
https://www.berria.eus/albisteak/189618/kazetaritzaren-erronken-inguruan-hausnartzen-ari-dira-ehuren-biltzar-batean.htm
Bizigiro
Kazetaritzaren erronken inguruan hausnartzen ari dira EHUren biltzar batean
EHUko HGH ikerketa taldeak Slow journalism eta gaur egungo kazetaritza digitalaren erronkak biltzarra antolatu du. Lehen egunean, zenbait hedabide txikitako arduradunek beren ereduen berri eman dute. Bihar mahai inguru gehiago izango dira.
Kazetaritzaren erronken inguruan hausnartzen ari dira EHUren biltzar batean. EHUko HGH ikerketa taldeak Slow journalism eta gaur egungo kazetaritza digitalaren erronkak biltzarra antolatu du. Lehen egunean, zenbait hedabide txikitako arduradunek beren ereduen berri eman dute. Bihar mahai inguru gehiago izango dira.
«Aktualitatearekin hautsi, eta nahi duzuna nahi duzunean idaztea. Askatasuna maitatzea». Ildo bereko hitzekin definitu du gaur Txema Ramirez de la Piscina kazetari eta ikerlariak kazetaritza narratiboa —iaz hartu zuen erretiroa EHUko irakasle lanetik, baina aitortu du ez dagoela geldirik (BERRIAn kolaborazen du)—. Hiru...
2020-11-11
https://www.berria.eus/albisteak/189619/azpeitiko-elmubasek-aurreikusten-du-145-lanpostu-sortzea-2021ean.htm
Ekonomia
Azpeitiko Elmubasek aurreikusten du 145 lanpostu sortzea 2021ean
Egunero hiru milioi animaliarentzako janaria ekoizten du enpresak. Iaztik inbertsio funts baten esku dago, eta Eusko Jaurlaritzaren partaidetza du.
Azpeitiko Elmubasek aurreikusten du 145 lanpostu sortzea 2021ean. Egunero hiru milioi animaliarentzako janaria ekoizten du enpresak. Iaztik inbertsio funts baten esku dago, eta Eusko Jaurlaritzaren partaidetza du.
Elikadurarena da COVID-19aren krisian ongien egokitzen ari den sektorea, baita etxeko animalientzako janariaren alorra ere. Horren adibide izan daiteke Azpeitiko (Gipuzkoa) Elmubas Iberica enpresa (Piensos Bastida izandakoa). Instalazioak handitzea erabaki du, eta 2021eko apiriletik aurrera 145 enplegu baino gehiago so...
2020-11-11
https://www.berria.eus/albisteak/189620/ziur-zentroaren-apustuarekin-asmatu-egin-dutela-uste-du-aizpuruk.htm
Ekonomia
Ziur zentroaren apustuarekin asmatu egin dutela uste du Aizpuruk
Zibersegurtasun industrialeko gune horrek aukerak ditu Europatik funtsak jasotzeko.
Ziur zentroaren apustuarekin asmatu egin dutela uste du Aizpuruk. Zibersegurtasun industrialeko gune horrek aukerak ditu Europatik funtsak jasotzeko.
«Bere garaian proiektu hau abian jarri izan ez bagenu, momentu honetan jartzen egongo ginen». Ainhoa Aizpuru Gipuzkoako Aldundiaren Proiektu Estrategikoetarako diputatuaren ustez, «oso positiboa» izan da urtea bete duen Ziur zibersegurtasun industrialerako zentroaren ibilbidea, egonkortu egin delako, «sustraiak bota» d...
2020-11-11
https://www.berria.eus/albisteak/189621/ikastolen-elkarteak-lsquoikastolak-herriarirsquo-ekitaldia-egingo-du-ostiralean.htm
Gizartea
Ikastolen Elkarteak ‘Ikastolak herriari’ ekitaldia egingo du ostiralean
Elkarteak ohartarazi du nahiz eta ikastolen jaiak bertan behera gelditu lanean jarraitu dutela. Ekitaldi batzuk antolatu dituzte urtean zehar, baina ekitaldi nagusi bat egingo dute, euskara eta euskal kultura oinarri.
Ikastolen Elkarteak ‘Ikastolak herriari’ ekitaldia egingo du ostiralean. Elkarteak ohartarazi du nahiz eta ikastolen jaiak bertan behera gelditu lanean jarraitu dutela. Ekitaldi batzuk antolatu dituzte urtean zehar, baina ekitaldi nagusi bat egingo dute, euskara eta euskal kultura oinarri.
Ikastolen Elkarteak ezin izan ditu urtero ohikoak izaten diren jaialdiak antolatu aurten. Hala ere, jakinarazi du horiek utzi duten «hutsunea» beteko duela eta, horretarako, ekitaldi berezi bat egingo dutela ostiralean, Donostiako Kursaalean, 18:00etan. Elkartearen arabera, ikastolek antolatutako jaiak «euskararen eta ...
2020-11-11
https://www.berria.eus/albisteak/189622/aernnovak-baieztatu-du-langileak-botako-dituela-baina-ez-du-zehaztu-zenbat.htm
Ekonomia
Aernnovak baieztatu du langileak botako dituela, baina ez du zehaztu zenbat
Urte amaierara arte ez du erabakirik gauzatuko. Kaleratzeak ez diren beste neurri batzuk hartzeko eskatu dute sindikatuek.
Aernnovak baieztatu du langileak botako dituela, baina ez du zehaztu zenbat. Urte amaierara arte ez du erabakirik gauzatuko. Kaleratzeak ez diren beste neurri batzuk hartzeko eskatu dute sindikatuek.
Aernnovako zuzendaritzak gutun bidez jakinarazi die sindikatuei Berantevillako (Araba) lantegian enplegua erregulatzeko txostena egiteko asmoa duela, sektore aeronautikoak bizi duen krisi «estrukturala» dela eta. Oraingoz, enpresak ez die xehetasunik eman langileei, eta, beraz, ez dakite erabakiak zehazki nola eragingo...
2020-11-11
https://www.berria.eus/albisteak/189623/foro-sozialak-salatu-du-hurbilketen-datuen-anabasa-elikatzen-ari-dela-eragile-bat.htm
Politika
Foro Sozialak salatu du «hurbilketen datuen anabasa elikatzen» ari dela eragile bat
«Espetxe politikaren aldaketaren aurka dagoen eragile» bat, «zenbait komunikabidek emandako oihartzuna baliatuta», zabaltzen ari da 103 direla guztira hurbildutako presoak. Foro Sozialaren arabera, 69 lekualdaketa egin dira 2018ko irailetik.
Foro Sozialak salatu du «hurbilketen datuen anabasa elikatzen» ari dela eragile bat. «Espetxe politikaren aldaketaren aurka dagoen eragile» bat, «zenbait komunikabidek emandako oihartzuna baliatuta», zabaltzen ari da 103 direla guztira hurbildutako presoak. Foro Sozialaren arabera, 69 lekualdaketa egin dira 2018ko irai...
Foro Sozial Iraunkorrak salatu du ezen «espetxe politikaren aldaketaren aurka dagoen» eragile bat, «zenbait komunikabidek emandako oihartzuna baliatuta», euskal presoen hurbilketen datuak desitxuratzen ari dela: «Azken asteetan, eta ekainaren 19tik espetxe politikako mugimenduetan izandako bizkortzearen ondoren, datuen...
2020-11-11
https://www.berria.eus/albisteak/189624/euskara-boteretzeko-gazteak.htm
Gizartea
Euskara boteretzeko gazteak
Euskararen erabilera baldintzatzen duten faktoreak aztertuko dituzte Gaztealdia ariketan. Euskal Herriko bederatzi gazte euskara hutsean arituko dira zortzi egunez
Euskara boteretzeko gazteak. Euskararen erabilera baldintzatzen duten faktoreak aztertuko dituzte Gaztealdia ariketan. Euskal Herriko bederatzi gazte euskara hutsean arituko dira zortzi egunez
Bederatzi gazte, zortzi egunez, euskara hutsean. Horretan datza Gaztealdiak. Bihar hasiko da, azaroaren 12an, eta, Euskaraz biziko gara lelopean, azaroaren 19ra arte euskaraz aritzeko konpromisoa hartuko dute parte hartzaileek. Hainbat herri eta unibertsitatetako euskara taldeek antolatuta, Euskal Herriko eremu geograf...
2020-11-11
https://www.berria.eus/albisteak/189626/pello-alcantarilla-euskal-preso-ohia-atxilotu-dute-irun-eta-hendaia-arteko-mugan.htm
Politika
Pello Alcantarilla euskal preso ohia atxilotu dute Irun eta Hendaia arteko mugan
EH Baik eta EH Bilduk salatu dute Fijaiten ezarritako neurrien urratzearekin lotua dela atxiloketa. Hendaiako komisarian pasatuko du gaua.
Pello Alcantarilla euskal preso ohia atxilotu dute Irun eta Hendaia arteko mugan. EH Baik eta EH Bilduk salatu dute Fijaiten ezarritako neurrien urratzearekin lotua dela atxiloketa. Hendaiako komisarian pasatuko du gaua.
Gaur eguerdian atxilotu dute Peio Alcantarilla euskal preso ohia, EH Baik eta EH Bilduk ohar batean salatu dutenez. Bi alderdien arabera, Fijait arau hauste terroristen egileen Frantziako fitxategi judizial automatizatuaren neurriak urratzeagatik atxilotu dute, eta Hendaiako komisariara eraman dute. Bertan pasatu behar...
2020-11-11
https://www.berria.eus/albisteak/189627/elorrion-emakume-bat-hil-da-moto-batek-harrapatuta.htm
Gizartea
Elorrion emakume bat hil da moto batek harrapatuta
Gidariak ihes egin du, eta Ertzaintza haren bila ari da.
Elorrion emakume bat hil da moto batek harrapatuta. Gidariak ihes egin du, eta Ertzaintza haren bila ari da.
Gaur arratsaldean, 17:00 aldera, moto batek 79 urteko emakume bat harrapatu du Elorrion (Bizkaia), Lekerieta eta Zenita auzoen artean oinez zihoala, Argiñeta auzoan. Kolpearen eraginez, konorterik gabe geratu da, eta lekuan bertan hil da. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, motoaren gidariak ibilg...
2020-11-11
https://www.berria.eus/albisteak/189628/cafek-21-milioi-euro-galdu-ditu-irailera-arte.htm
Ekonomia
CAFek 21 milioi euro galdu ditu irailera arte
Azken hiruhilekoko emaitza onengatik, buelta eman dio egoerari, baina aurreko urte berean baino %19 gutxiago irabazi du. Autobus salmenten hazkundearekin konpentsatu ditu trenetan izandako galerak.
CAFek 21 milioi euro galdu ditu irailera arte. Azken hiruhilekoko emaitza onengatik, buelta eman dio egoerari, baina aurreko urte berean baino %19 gutxiago irabazi du. Autobus salmenten hazkundearekin konpentsatu ditu trenetan izandako galerak.
CAFek 21 milioi euro galdu zituen urteko lehen bederatzi hilabeteetan, aldi horretan izandako jarduera txikiagoaren ondorioz, COVID-19a dela eta. Beasaingo (Gipuzkoa) tren ekoizleak 1.817 milioi euroren salmentak izan zituen irailera arte, aurreko urteko epe berean baino %2 gutxiago, eta 138 milioiko ustiapen gordina ...
2020-11-12
https://www.berria.eus/albisteak/189629/euskara-ikasteko-eta-bizitzeko.htm
albisteak
Euskara, ikasteko eta bizitzeko
Kristau Eskola buru-belarri ari da lanean Euskaraldirako; sare horretako 50 ikastetxek baino gehiagok hartuko dute parte aurten.
Euskara, ikasteko eta bizitzeko. Kristau Eskola buru-belarri ari da lanean Euskaraldirako; sare horretako 50 ikastetxek baino gehiagok hartuko dute parte aurten.
Prestigioa, erakargarritasuna eta erabilgarritasuna: hizkuntza bat indartzeko funtsezko hiru osagai. Bakoitzak besteetatik edaten du, elkar elikatzen dute, eta hirurak dira beharrezkoak katea osatzeko: hizkuntza bat erakargarria izango da prestigioa baldin badu, eta erakargarria baldin bada, erabili egingo da. Hiru osa...
2020-11-11
https://www.berria.eus/albisteak/189630/kaier-bana-raymond-carverren-eta-may-ayimen-poesiarentzat.htm
Kultura
Kaier bana Raymond Carverren eta May Ayimen poesiarentzat
Susaren Munduko Poesia Kaierak bildumako 35. eta 36. zenbakiak kalean dira. Harkaitz Canok Carver itzuli du, eta Garazi Ugaldek, Ayim. Itzultzen nekezak eta irakurtzen errazak direla aipatu dute biek.
Kaier bana Raymond Carverren eta May Ayimen poesiarentzat. Susaren Munduko Poesia Kaierak bildumako 35. eta 36. zenbakiak kalean dira. Harkaitz Canok Carver itzuli du, eta Garazi Ugaldek, Ayim. Itzultzen nekezak eta irakurtzen errazak direla aipatu dute biek.
«Irakurleari eskatzen diotena baino gehiago ematen diote bi poema bilduma hauek, bakoitzak bere erara. Ez dira bereziki konplikatuak irakurtzeko, kontrakoa baizik: poesia irakurtzen ez dutenentzako sarbide aproposa dira, arrazoi diferenteengatik bada ere. Itzultzen zailagoak dira irakurtzen baino», esan zuen atzo Harka...
2020-11-11
https://www.berria.eus/albisteak/189631/usansolon-2021eko-azken-hiruhilekorako-aurreikusten-dute-galdeketa.htm
Politika
Usansolon 2021eko azken hiruhilekorako aurreikusten dute galdeketa
Batzorde mistoaren lehen bilera egin dute gaur, galdeketa egiteko beharrezko memoria prestatzeko asmoz.
Usansolon 2021eko azken hiruhilekorako aurreikusten dute galdeketa. Batzorde mistoaren lehen bilera egin dute gaur, galdeketa egiteko beharrezko memoria prestatzeko asmoz.
Galdakaoko Udalekoan, gaur egin du lehenengo bilera Usansoloren desanexioaren inguruko galdeketa prestatzeko batzorde mistoak. Usansolo Herriak adierazi du «luze itxarondako» eguna izan dela gaurkoa, 11 urteko lanaren ostean. Hala, desanexiorako galdeketa datorren urteko azken hiruhilekoan egitea aurreikusten dute. Ba...
2020-11-11
https://www.berria.eus/albisteak/189632/puigdemont-ez-da-zerrendaburu-izango-hauteskundeetan.htm
Mundua
Puigdemont ez da zerrendaburu izango hauteskundeetan
JxC Junts Per Catalunyaren zerrendan hautagai izango da otsailaren 14ko bozetan, baina ez da Generalitateko presidentegai izango, "Espainiaren errepresioak" eragozten diolako.
Puigdemont ez da zerrendaburu izango hauteskundeetan. JxC Junts Per Catalunyaren zerrendan hautagai izango da otsailaren 14ko bozetan, baina ez da Generalitateko presidentegai izango, "Espainiaren errepresioak" eragozten diolako.
Carles Puigdemont Kataluniako Generalitateko presidente kargugabetuak jakinarazi du ez dela zerrendaburu izango otsailaren 14ko hauteskundeetan. Belgikako erbestetik eman du horren berri, Vilaweb atari digitalera bidali duen bideo batean. «Espainiaren errepresioak inbestiduran hautagai izatea eragozten dit, eta ez naiz...
2020-11-12
https://www.berria.eus/albisteak/189660/foruzaingoko-buruak-barkamena-eskatu-dio-lkn-grafitilariari.htm
Politika
Foruzaingoko buruak barkamena eskatu dio LKN grafitilariari
Nafarroako Parlamentuaren parean artistaren marrazki bat agertu zen, non Maria Txibite eta Bakartxo Ruiz ageri ziren elkar musukatzen. Foruzain batek agindurik gabe apurtu zuen obra.
Foruzaingoko buruak barkamena eskatu dio LKN grafitilariari. Nafarroako Parlamentuaren parean artistaren marrazki bat agertu zen, non Maria Txibite eta Bakartxo Ruiz ageri ziren elkar musukatzen. Foruzain batek agindurik gabe apurtu zuen obra.
Atzo goizean agertu zen Iruñean LKN grafitilariaren azken obra: Nafarroako Parlamentuaren parean egin du, eta, bertan, Maria Txibite Nafarroako lehendakaria eta Bakartxo Ruiz EH Bilduko bozeramailea ageri dira, elkar musukatzen. Legebiltzarrean, egunotan, aurrekontuak ari dira negoziatzen. Goizeko azken orduan, ordea,...
2020-11-12
https://www.berria.eus/albisteak/189661/villabonan-eta-zizurkilen-baheketak-egingo-dituzte.htm
Gizartea
Villabonan eta Zizurkilen baheketak egingo dituzte
Bi herrietan, 13 eta 40 urte arteko biztanleei eskatu diete PCR proba egiteko, izurria kontrolatze aldera. Villabonako frontoira joan beharko dute, bihar eta etzi.
Villabonan eta Zizurkilen baheketak egingo dituzte. Bi herrietan, 13 eta 40 urte arteko biztanleei eskatu diete PCR proba egiteko, izurria kontrolatze aldera. Villabonako frontoira joan beharko dute, bihar eta etzi.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak Villabonako eta Zizurkilgo (Gipuzkoa) 13 eta 40 urte arteko herritarrei PCR proba egiteko eskatu diete. PCR probak egiteko azpiegitura Villabonako frontoian jarriko dute, bihartik etzira. Proba egin nahi duten herritarrek ordua eskatu beharko dute telefonoz, gaur, 12:00...
2020-11-12
https://www.berria.eus/albisteak/189662/allende-erorarazteko-aebek-harturiko-erabakia-azaleratu-dute-agiri-ofizialek.htm
Mundua
Allende erorarazteko AEBek harturiko erabakia azaleratu dute agiri ofizialek
Besteak beste, Richard Nixon eta Henry Kissingerren arteko 1970eko elkarrizketak sekretupetik atera dituzte. «Ahal dugun guztia egin behar dugu Allenderi kalte egin eta hura agintetik kentzeko».
Allende erorarazteko AEBek harturiko erabakia azaleratu dute agiri ofizialek. Besteak beste, Richard Nixon eta Henry Kissingerren arteko 1970eko elkarrizketak sekretupetik atera dituzte. «Ahal dugun guztia egin behar dugu Allenderi kalte egin eta hura agintetik kentzeko».
Estatu sekretu zigilua kendu diete agiriei Washingtonen, 50 urte igaro ondoren, eta mundu osoak zekiena baieztatu dute: AEBetako gobernuak txiletarrek demokratikoki aukeraturiko presidente Salvador Allende erorarazteko erabakia hartu zuen 1970. urtean. Hiru urte geroago, Augusto Pinochet jeneralak estatu kolpea jo zuen...
2020-11-12
https://www.berria.eus/albisteak/189663/bigarren-olatuak-ez-du-indarra-galdu-euskal-herrian.htm
Gizartea
Bigarren olatuak ez du indarra galdu Euskal Herrian
Azken bi asteetan Nafarroan intzidentziak nabarmen behera egin badu ere, gainerako hiru lurraldeetan gorantz jarraitzen du, eta orotara azken 24 orduetan 1.643 positibo zenbatu dira
Bigarren olatuak ez du indarra galdu Euskal Herrian. Azken bi asteetan Nafarroan intzidentziak nabarmen behera egin badu ere, gainerako hiru lurraldeetan gorantz jarraitzen du, eta orotara azken 24 orduetan 1.643 positibo zenbatu dira
Azaroaren 4tik hona, apenas aldatu den aurreko 14 egunetan 100.000 biztanleko positibo kopurua: %0,4 baino ez da igo, eta 827ean dago orain. Bi aste atzera joanez gero, intzidentzia horrek %5 egin du gora. Testuinguru orokorra eta joera hori izanik, bide hori berretsi baino ez dute egin gaur jakinarazitako datuek. Izan...
2020-11-12
https://www.berria.eus/albisteak/189664/pfizerreko-zuzendari-nagusiak-bere-akzioen-62-saldu-zituen-txertoa-iragarritakoan.htm
Ekonomia
Pfizerreko zuzendari nagusiak bere akzioen %62 saldu zituen txertoa iragarritakoan
4,76 milioi euro poltsikoratu zituen botika etxeko buruak. Enpresaren arabera, salmenta hori erabakita zegoen abuztuaren 19tik.
Pfizerreko zuzendari nagusiak bere akzioen %62 saldu zituen txertoa iragarritakoan. 4,76 milioi euro poltsikoratu zituen botika etxeko buruak. Enpresaren arabera, salmenta hori erabakita zegoen abuztuaren 19tik.
Astelehena ospakizun eguna izan zen Pfizer botika etxe estatubatuarraren egoitzan. Hala esan zuen Albert Bourlak, konpainiako zuzendari nagusiak: «Gaurkoa egun handia da zientziarentzat eta gizateriarentzat». Iragarri berri zuten haien arabera kasuen %90etan eraginkorra den txertoa. Bourlak, ordea, bazuen ospatzeko bes...
2020-11-12
https://www.berria.eus/albisteak/189665/open-arms-ontziak-259-migratzaile-erreskatatu-ditu-mediterraneoan.htm
Mundua
'Open Arms' ontziak 259 migratzaile erreskatatu ditu Mediterraneoan
Patera baten hondoratzean jaso ditu ehun lagun baino gehiago. Ezbeharrean, baina, sei pertsona hil dira, sei hilabeteko haur bat horien artean.
'Open Arms' ontziak 259 migratzaile erreskatatu ditu Mediterraneoan. Patera baten hondoratzean jaso ditu ehun lagun baino gehiago. Ezbeharrean, baina, sei pertsona hil dira, sei hilabeteko haur bat horien artean.
Open Arms GKEaren ontzia Mediterraneo itsasoaren erdigunean ari da nabigatzen. 259 migratzaile ditu barruan, azken egunetako erreskate operazioetan jasotakoak. Beste lau bart eraman zituzten ontzitik Italiara, helikopteroz, ospitale batean artatuak izan zitezen. Horien artean zen sei hilabeteko haur bat, amarekin bater...
2020-11-12
https://www.berria.eus/albisteak/189666/irailean-eten-egin-da-etxebizitzen-salmenta.htm
Ekonomia
Irailean eten egin da etxebizitzen salmenta
Urtea hasi zenetik %18,7 egin dute behera salerosketek. Etxebizitza berrietan nabaritu da gehiago jaitsiera.
Irailean eten egin da etxebizitzen salmenta. Urtea hasi zenetik %18,7 egin dute behera salerosketek. Etxebizitza berrietan nabaritu da gehiago jaitsiera.
Udan izandako hazkundea eten egin da eta berriz ere atzera egin du etxebizitzen salmentak Hego Euskal Herrian, INE Espainiako estatistika erakundek ostegun honetan emandako datuen arabera. Azken bost urteetako irailik txarrena izan da, gainera. Iazkoarekin alderatuta, %23,3 gutxitu dira salerosketak: 490 etxebizitza gu...
2020-11-12
https://www.berria.eus/albisteak/189667/peio-alcantarilla-aske-utzi-dute.htm
Politika
Peio Alcantarilla aske utzi dute
Atzo eguerdian atxilotu zuten, Fijait arau hauste terroristen egileen Frantziako fitxategi judizial automatizatuaren neurriak urratzea egotzita. Hendaian egon da atxikita, eta gaur goizean aske utzi dute.
Peio Alcantarilla aske utzi dute. Atzo eguerdian atxilotu zuten, Fijait arau hauste terroristen egileen Frantziako fitxategi judizial automatizatuaren neurriak urratzea egotzita. Hendaian egon da atxikita, eta gaur goizean aske utzi dute.
Peio Alcantarilla aske geratu da, ia 24 orduz Hendaiako polizia etxean atxikita egon ostean. Atzo eguerdian atxilotu zuten euskal preso ohia, EH Baik eta EH Bilduk ohar batean salatu dutenez. Bi alderdien arabera, Fijait arau hauste terroristen egileen Frantziako fitxategi judizial automatizatuaren neurriak urratzeagat...
2020-11-12
https://www.berria.eus/albisteak/189668/elorrion-79-urteko-emakume-bat-hil-zuen-gidaria-atxilotu-dute.htm
Gizartea
Elorrion 79 urteko emakume bat hil zuen gidaria atxilotu dute
Emakumea harrapatutakoan alde egin zuen 21 urteko gazteak, baina azkenean bere burua entregatu zuen Ertzaintzaren Galdakaoko komisarian.
Elorrion 79 urteko emakume bat hil zuen gidaria atxilotu dute. Emakumea harrapatutakoan alde egin zuen 21 urteko gazteak, baina azkenean bere burua entregatu zuen Ertzaintzaren Galdakaoko komisarian.
Bart gauen atxilotu zuten 21 urteko gaztea, Elorrion (Bizkaia). Gaueko hamarrak inguruan, 79 urteko emakume bat harrapatu zuen, eta ibilgailua bertan utzita korrika alde egin zuen handik. Emakumea geroxeago hil zen. Azkenean, ordea, Ertzaintza bere bila zebilela jabetu zenean, bere burua entregatu zuen Galdakaoko komi...
2020-11-12
https://www.berria.eus/albisteak/189669/burgosko-prozesuak-euskal-herriko-historian-izandako-eragina-aztertuko-dute-erakusketa-batean.htm
Politika
Burgosko prozesuak Euskal Herriko historian izandako eragina aztertuko dute erakusketa batean
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Aranzadi zientzia elkarteak eta EHUk antolatu dute egitasmoa, Burgosko prozesuaren 50. urteurrenaren karira
Burgosko prozesuak Euskal Herriko historian izandako eragina aztertuko dute erakusketa batean. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Aranzadi zientzia elkarteak eta EHUk antolatu dute egitasmoa, Burgosko prozesuaren 50. urteurrenaren karira
Burgosko prozesuaren testuingurua ezagutarazi eta Euskal Herriko historia hurbilean izan zuen eragina aztertu. Horiek dira 1970-2020 Burgosko prozesua. Frankismoari epaiketa izeneko erakusketaren helburua. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Giza Eskubideen eta Bote...
2020-11-12
https://www.berria.eus/albisteak/189670/oihana-iguaranek-bertsolaritza-tailer-bat-emango-du-gaur-gauean-sarean-ingelesez.htm
Kultura
Oihana Iguaranek bertsolaritza tailer bat emango du gaur gauean sarean, ingelesez
Londresko Euskal Elkarteak antolatu du, eta ingeles hiztunei dago zuzendua.
Oihana Iguaranek bertsolaritza tailer bat emango du gaur gauean sarean, ingelesez. Londresko Euskal Elkarteak antolatu du, eta ingeles hiztunei dago zuzendua.
Bertsolaritzari buruzko ingelesezko tailer bat emango du gaur iluntzean Oihana Iguaran bertsolariak, 20:00etan (Euskal Herriko ordua) Interneten. Londresko Euskal Elkarteak antolatu du sareko egitasmo hori, eta ordu eta erdi inguru iraungo du. Iguaranek bertsolaritzaren nondik norakoak azalduko ditu lehenik, ingelesez,...
2020-11-12
https://www.berria.eus/albisteak/189671/urte-eta-erdiko-epean-hauteskundeak-egitea-adostu-dute-aldeek-libian.htm
Mundua
Urte eta erdiko epean hauteskundeak egitea adostu dute aldeek Libian
Tunisian izaten ari diren bake negoziazioetan lortu dute akordioa GNA Batasun Nazionaleko Gobernuak eta herrialdearen ekialdea kontrolpean duten agintariek. Batasun gobernu bat eratzea aztertuko dute gaur.
Urte eta erdiko epean hauteskundeak egitea adostu dute aldeek Libian. Tunisian izaten ari diren bake negoziazioetan lortu dute akordioa GNA Batasun Nazionaleko Gobernuak eta herrialdearen ekialdea kontrolpean duten agintariek. Batasun gobernu bat eratzea aztertuko dute gaur.
Hamar urteko gatazka armatua amaitzeko «aurrerapausoa» dela uste du Stephanie Williams NBE Nazio Batuen Erakundearen Libiarako ordezkariak. Tunisiako bake elkarrizketen hirugarren egunean, akordioa lortu dute Tripolin egoitza duen gobernuak eta Tobrukeko parlamentuak: hemezortzi hilabeteko epean hauteskundeak egitea ad...
2020-11-12
https://www.berria.eus/albisteak/189672/ospitale-guneetako-agerraldietan-22-lagun-kutsatu-dira-bizkaian-eta-gipuzkoan.htm
Gizartea
Ospitale guneetako agerraldietan 22 lagun kutsatu dira Bizkaian eta Gipuzkoan
Hamabi langile kutsatu dira Basurtuko ospitaleko agerraldian. Donostia ospitalean, berriz, hamar positibo izan dituzte azken egunetan: lau langile eta sei paziente
Ospitale guneetako agerraldietan 22 lagun kutsatu dira Bizkaian eta Gipuzkoan. Hamabi langile kutsatu dira Basurtuko ospitaleko agerraldian. Donostia ospitalean, berriz, hamar positibo izan dituzte azken egunetan: lau langile eta sei paziente
Basurtuko Ospitaleko hamabi langilek positibo eman dute COVID-19an, zentroko dialisi gunean agerraldi bat atzeman ostean. Egun gutxiren buruan Bizkaiko ospitale gune batean atzeman duten bigarren agerraldia da, Gorlizen beste kutsatze gune bat detektatu baitzuten aste honetan bertan. Orduko hartan, pazienteen %20 eta l...
2020-11-12
https://www.berria.eus/albisteak/189673/australiako-gobernuak-prozesu-bat-hasi-du-armadak-afganistanen-ustez-eginiko-gerra-krimenak-auzipetzeko.htm
Mundua
Australiako Gobernuak prozesu bat hasi du armadak Afganistanen ustez eginiko gerra krimenak auzipetzeko
Scott Morrison lehen ministroak adierazi du "ikertu beharreko gertakari ugari" daudela
Australiako Gobernuak prozesu bat hasi du armadak Afganistanen ustez eginiko gerra krimenak auzipetzeko. Scott Morrison lehen ministroak adierazi du "ikertu beharreko gertakari ugari" daudela
Australiako lehen ministroak, Scott Morrisonek, armadak Afganistanen ustez eginiko gerra krimenak auzipetzeko prozesua hasi du, eta ikertzaile berezi bat izendatuko du horretarako. 2005etik 2016ra bitartean soldaduek ustez eginiko delituak prozesatzea da asmoa. Morrisonen arabera, “ikertu beharreko gertakari ugari” dau...
2020-11-12
https://www.berria.eus/albisteak/189674/nafarroako-ostalariek-manifestazioa-egingo-dute-igandean.htm
Ekonomia
Nafarroako ostalariek manifestazioa egingo dute igandean
«Europako beste herrialdeetako moduko laguntzak» eskatu dituzte. Herri eta auzoetan ere mobilizatzeko deia egin dute.
Nafarroako ostalariek manifestazioa egingo dute igandean. «Europako beste herrialdeetako moduko laguntzak» eskatu dituzte. Herri eta auzoetan ere mobilizatzeko deia egin dute.
Hiru aste joan dira Nafarroako Gobernuak taberna eta jatetxeak ixtea agindu zuenetik, eta lokal horien jabe eta langileen ezinegona handituz joan da egunetik egunera. Azaroaren 18ra arteko epea dute oraingo murrizketek, baina ziur dira horiek guztiek edo gehienek denbora luzez iraungo dutela. Horiek hala, gobernuari es...
2020-11-12
https://www.berria.eus/albisteak/189675/bihar-hasiko-da-zinebi-jaialdia-formatu-hibridoan.htm
Kultura
Bihar hasiko da Zinebi jaialdia, formatu hibridoan
Guztira, 122 film emango ditu Bilboko nazioarteko film laburren eta dokumentalen festibalak, eta, partez presentziala eta partez digitala izango da egitaraua. Film guztiek euskarazko azpidatziak izango dituzte
Bihar hasiko da Zinebi jaialdia, formatu hibridoan. Guztira, 122 film emango ditu Bilboko nazioarteko film laburren eta dokumentalen festibalak, eta, partez presentziala eta partez digitala izango da egitaraua. Film guztiek euskarazko azpidatziak izango dituzte
«Hibridoa». Hitz hori hautatu dute antolatzaileek Zinebi Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko 62. Jaialdia deskribatzeko. Koronabirusak hartara bultzatuta, partez presentziala eta partez digitala izango den jaialdi bat antolatu dute aurten, eta, beraz, Bilbon bertan zein norbere etxean jarraitu ahalko da ...
2020-11-12
https://www.berria.eus/albisteak/189676/konfinamenduan-eta-uneko-tresnekin-sortutako-host-filma-gailendu-da-fant-jaialdian.htm
Kultura
Konfinamenduan eta uneko tresnekin sortutako 'Host' filma gailendu da Fant jaialdian
N'cee Van Heerde-en 'O.I.' film laburra eta Imanol Ortizen 'Moda' ere saritu dituzte.
Konfinamenduan eta uneko tresnekin sortutako 'Host' filma gailendu da Fant jaialdian. N'cee Van Heerde-en 'O.I.' film laburra eta Imanol Ortizen 'Moda' ere saritu dituzte.
Konfinamendu betean eta bideo deiak egiteko Zoom izeneko aplikazioa baliatuz grabatu zuen Rob Savage zinemagileak Host filma. Beldurrezko film klasiko baten elementuak ditu lanak, baina erabat garaikidea da hori kontatzeko darabilen tresneria, eta, hain zuzen, lan horri eman dio Fant Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren ep...
2020-11-13
https://www.berria.eus/albisteak/189677/euskarak-zein-funtzio-ditu-industria-eleanitzean.htm
albisteak
Euskarak zein funtzio ditu industria eleanitzean?
11 hizkuntza hitz egiten dira Fagor Taldean eta euskarak komunikaziorako funtzio zehatzak ditu.
Euskarak zein funtzio ditu industria eleanitzean?. 11 hizkuntza hitz egiten dira Fagor Taldean eta euskarak komunikaziorako funtzio zehatzak ditu.
Lanaren bitartez onura ekonomikoa eta soziala sortzen aintzindaria izan da Fagor Taldea. Industria alorreko Euskal Herriko kooperatiba talde handienean euskarak egin duen bidea horren erakusle da. Ulermena lantzeko langileei eskaintzen zitzaizkien euskara eskolak ziren duela 20 urte protagonista. Euskaraz funtzionatzen...
2020-11-12
https://www.berria.eus/albisteak/189678/1350-euroko-isuna-ezarri-diote-gizon-bati-bi-umeri-eraso-egiteagatik.htm
Gizartea
1.350 euroko isuna ezarri diote gizon bati bi umeri eraso egiteagatik
Futbol entrenatzailea zen gizonezkoa, eta 10 urteko bi umeri ipurdian eta zakilean jotzeagatik zigortu du Nafarroako Auzitegi Nagusiak. Auzitegiak ez du sexu abusutzat hartu gertaturikoa, «indarkeria arin» gisa baizik.
1.350 euroko isuna ezarri diote gizon bati bi umeri eraso egiteagatik. Futbol entrenatzailea zen gizonezkoa, eta 10 urteko bi umeri ipurdian eta zakilean jotzeagatik zigortu du Nafarroako Auzitegi Nagusiak. Auzitegiak ez du sexu abusutzat hartu gertaturikoa, «indarkeria arin» gisa baizik.
Nafarroako Auzitegi Nagusiak 44 urteko gizonezko bat zigortu du 10 urteko bi umeri «tratu umiliagarria» emateagatik. Bi umeen futbol entrenatzailea zen gizonezkoa, eta entrenamenduaren ondoren dutxan biluzik zeudela baliatzen zuen bi umeei eraso egiteko, haurrei «presa sartzeko aitzakiapean», auzitegiaren arabera. Auzi...
2020-11-12
https://www.berria.eus/albisteak/189679/trapero-mossos-desquadraren-buru-izango-da-berriz.htm
Mundua
Trapero Mossos d'Esquadraren buru izango da berriz
Miquel Samper Kataluniako Barne kontseilariaren eskaintza onartu du, eta bihar bilduko da Poliziaren kupularekin.
Trapero Mossos d'Esquadraren buru izango da berriz. Miquel Samper Kataluniako Barne kontseilariaren eskaintza onartu du, eta bihar bilduko da Poliziaren kupularekin.
Ia hiru urteren ondoren, Espainiako Gobernuak kargugabetu zuen postura itzuliko da Josep Lluis Trapero Mossos d'Esquadra Kataluniako Poliziaren buru izandakoa. Miquel Samper Barne kontseilariak ardura horretara itzultzeko eskaintza egin dio, eta baietz erantzun dio Traperok. Polizia agintari ohia sedizio eta desobedie...
2020-11-12
https://www.berria.eus/albisteak/189680/parisek-esan-du-konfinamenduak-bere-horretan-jarraituko-duela.htm
Gizartea
Parisek esan du konfinamenduak bere horretan jarraituko duela
Ipar Euskal Herriak orain dela bi aste ezarritako arauen pean jarraitu beharko du oraindik ere, beste bi astean behintzat
Parisek esan du konfinamenduak bere horretan jarraituko duela. Ipar Euskal Herriak orain dela bi aste ezarritako arauen pean jarraitu beharko du oraindik ere, beste bi astean behintzat
Jean Castex Frantziako lehen ministroak prentsaren aurreko agerraldia egin du gaur arratsaldean; hamabost egun dira konfinamendua ezarri zutenetik, eta neurriek bere horretan jarraituko dutela esan du. Ipar Euskal Herrian, beraz, konfinamendu neurri zorrotzekin jarraituko dute. Frantziako Gobernuko hainbat agintarireki...
2020-11-12
https://www.berria.eus/albisteak/189681/lege-leun-bat-gatazkak-konpontzeko.htm
Politika
«Lege leun» bat gatazkak konpontzeko
Burujabetza gatazkak onbideratzeko osagaiez gogoetatu dute aditu ugarik. Praktika egokiak biltzeko kode baten oinarriak landu dituzte, eta bihar aurkeztuko.
«Lege leun» bat gatazkak konpontzeko. Burujabetza gatazkak onbideratzeko osagaiez gogoetatu dute aditu ugarik. Praktika egokiak biltzeko kode baten oinarriak landu dituzte, eta bihar aurkeztuko.
Zer dira lurralde burujabetza gatazkak eta zeintzuk izan daitezke horiek konpontzeko osagaiak? Irtenbidean parte hartu behar al dute Europako Batasuneko instituzioek, eta nola? Zer mekanismo dituzte horretarako? Galdera horiei politika zientzietatik, zuzenbidetik eta filosofiaren ikuspegitik erantzuten ahalegindu dira ...
2020-11-12
https://www.berria.eus/albisteak/189682/urtarrilaren-7an-emango-dute-mikel-barriosen-auziaren-epaia.htm
Politika
Urtarrilaren 7an emango dute Mikel Barriosen auziaren epaia
Gaur egin da auzi saioa, Parisko Dei Auzitegian, eta prokuradoreak sei urteko espetxe zigorra eskatu du harentzat.
Urtarrilaren 7an emango dute Mikel Barriosen auziaren epaia. Gaur egin da auzi saioa, Parisko Dei Auzitegian, eta prokuradoreak sei urteko espetxe zigorra eskatu du harentzat.
Auzitegi Korrekzionalak ekainean zigortu zuen Mikel Barrios, bost urteko espetxe zigorrera, baina defentsak ebazpenaren aurka egin zuen. Gaur egin dute auzi saioa, Parisko Dei Auzitegian, eta urtarrilaren 7an emango du ebazpenaren berri. Prokuradoreak sei urteko kartzela zigorra eskatu du Barriosentzat, baita hamar urt...
2020-11-13
https://www.berria.eus/albisteak/189712/trump-ez-da-hauteskundeen-emaitzaz-mintzatu-jendaurreko-lehen-agerraldian.htm
Mundua
Trump ez da hauteskundeen emaitzaz mintzatu jendaurreko lehen agerraldian
Hauteskundeak egin eta hamar egunera prentsaurreko bat eman du, Etxe Zurian. «Zeinek daki zein administrazio izango den etorkizunean? Denborak esango du», adierazi du, COVID-19ari aurre egiteko asmoez hitz egiten ari zela.
Trump ez da hauteskundeen emaitzaz mintzatu jendaurreko lehen agerraldian. Hauteskundeak egin eta hamar egunera prentsaurreko bat eman du, Etxe Zurian. «Zeinek daki zein administrazio izango den etorkizunean? Denborak esango du», adierazi du, COVID-19ari aurre egiteko asmoez hitz egiten ari zela.
Donald Trump AEBetako presidenteak lehenengo agerraldia egin du presidentetzarako hauteskundeak egin zirenetik. Hamar egun igaro dira. Etxe Zurian prentsaurreko bat eman du, COVID-19aren pandemiari aurre egiteko gobernuak dituen asmoez. Joe Biden hautagai demokrataren garaipena onartuko duen ala ez, ez du argitu. «Admi...
2020-11-13
https://www.berria.eus/albisteak/189714/laquobetikoa-egiteko-badaraquo-eh-bilduk-ez-ditu-babestuko-jaurlaritzaren-aurrekontuak.htm
Politika
«Betikoa egiteko bada», EH Bilduk ez ditu babestuko Jaurlaritzaren aurrekontuak
Maddalen Iriarte koalizio abertzalearen bozeramaileak esan du pandemia egoera betean dirua ezin dela orain arte moduan inbertitu. Urkulluk, bestalde, Elkarrekin-Podemosi eskua luzatu dio legebiltzarrean, iragan aurrekontuak babestu zituen moduan aurtengoak ere babes ditzan.
«Betikoa egiteko bada», EH Bilduk ez ditu babestuko Jaurlaritzaren aurrekontuak. Maddalen Iriarte koalizio abertzalearen bozeramaileak esan du pandemia egoera betean dirua ezin dela orain arte moduan inbertitu. Urkulluk, bestalde, Elkarrekin-Podemosi eskua luzatu dio legebiltzarrean, iragan aurrekontuak babestu zituen ...
Gobernuak aurrekontuen negoziazio betean sartuta daude. Eusko Jaurlaritzak aise aterako ditu bereak aurrera EAJren eta PSE-EEren gehiengoarekin, baina Jaurlaritzatik azaldu dute aurrekontuen gaineko «akordio zabala» lortzea dela euren asmoa. Maddalen Iriarte EH Bilduren bozeramaileak gaur adierazi du «lehengoari eustek...
2020-11-13
https://www.berria.eus/albisteak/189715/marokoko-armada-guergueraten-sartu-da-fronte-polisarioaren-blokeoa-hausteko.htm
Mundua
Marokoko armada Guergueraten sartu da, Fronte Polisarioaren blokeoa hausteko
Rabatek su-etena urratu duela ohartarazi dio Fronte Polisarioak NBEri. Mendebaldeko Saharako manifestariek Guerguerateko errepidea itxi dute hiru astez, autodeterminazio erreferendum bat exijitzeko
Marokoko armada Guergueraten sartu da, Fronte Polisarioaren blokeoa hausteko. Rabatek su-etena urratu duela ohartarazi dio Fronte Polisarioak NBEri. Mendebaldeko Saharako manifestariek Guerguerateko errepidea itxi dute hiru astez, autodeterminazio erreferendum bat exijitzeko
Marokoren eta Mendebaldeko Sahararen arteko tentsioak gora egin du Guergueraten, herrialde okupatuaren eta Mauritaniaren arteko mugan. Rabatek armada bidali du eskualde desmilitarizatu horretara, dozenaka manifestari sahararrek urriaren 21ean ezarri zuten garraio blokeoa desegitera. Protestan, inguruko errepide bakarra...
2020-11-13
https://www.berria.eus/albisteak/189716/kutsatuen-kurbak-apur-bat-behera-egin-du-hegoaldean-1640-kasu.htm
Gizartea
Kutsatuen kurbak apur bat behera egin du Hegoaldean: 1.640 kasu
Birusa detektatzeko 20.581 test egin dituzte Hegoaldean, eta horietatik 1.640 dira positibo. Egun bakarrean gora egin dute positiboek Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan: 1.420 atzeman dituzte. Nafarroak, berriz, beheranzko joerari eutsi dio: 220 positibo.
Kutsatuen kurbak apur bat behera egin du Hegoaldean: 1.640 kasu. Birusa detektatzeko 20.581 test egin dituzte Hegoaldean, eta horietatik 1.640 dira positibo. Egun bakarrean gora egin dute positiboek Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan: 1.420 atzeman dituzte. Nafarroak, berriz, beheranzko joerari eutsi dio: 220 positibo.
Hego Euskal Herria kutsatze kopurua ezin apaldu dabil. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, atzo birusa detektatzeko 20.581 test egin zituzten, eta 1.640 izan ziren positibo. Asteazkenean atzemandako positiboekin alderatuta, oso gutxi egin dute behera: hiru positibo gutxiago atzeman dira...
2020-11-13
https://www.berria.eus/albisteak/189717/gehiengo-zabala-lortu-du-suu-kyiren-alderdiak-eta-gobernu-berria-eratuko-du.htm
Mundua
Gehiengo zabala lortu du Suu Kyiren alderdiak, eta gobernu berria eratuko du
Bakearen Nobel saridunak indartu egin du lidergoa. NLD alderdi irabazleak «nazio batasunerako gobernua» eratuko duela agindu du.
Gehiengo zabala lortu du Suu Kyiren alderdiak, eta gobernu berria eratuko du. Bakearen Nobel saridunak indartu egin du lidergoa. NLD alderdi irabazleak «nazio batasunerako gobernua» eratuko duela agindu du.
Oraindik ez da amaitu joan den igandean Myanmarren egin ziren hauteskundeen boto zenbaketa, baina ofiziala da Aung San Suu Kyi Myanmarko Estatu kontseilariaren garaipena. Gobernua osatzeko beharrezkoa den diputatu kopurua gainditu du haren NLD Demokraziarako Liga Nazionala alderdiak. Gehiengo zabal izango du parlamentu...
2020-11-13
https://www.berria.eus/albisteak/189718/nazioarteko-jardunaldi-bat-egiten-ari-dira-klima-larrialdiaz.htm
Gizartea
Nazioarteko jardunaldi bat egiten ari dira klima larrialdiaz
Gaur eta bihar arituko dira, EH Bilduk antolatuta. Ekologia eta baliabide krisiaren «konplexutasunaz hitz egitea, eztabaidatzea eta ulertzea» da helburua. Internetez ikus daiteke, zuzenean.
Nazioarteko jardunaldi bat egiten ari dira klima larrialdiaz. Gaur eta bihar arituko dira, EH Bilduk antolatuta. Ekologia eta baliabide krisiaren «konplexutasunaz hitz egitea, eztabaidatzea eta ulertzea» da helburua. Internetez ikus daiteke, zuzenean.
«Klima larrialdia gure garaiko erronka historiko bihurtu da. Gaur egungo inertziari jarraituz gero, hondamenezko kalteak pairatuko ditugu». Ohartarazpen horrekin hasi da gaur Eraldatu ala Kolapsatu: Klima larrialdi garaietarako politika nazioarteko konferentzia. Gaur eta bihar artean, Euskal Herriko eta nazioarteko 21 ...
2020-11-14
https://www.berria.eus/albisteak/189719/euskarari-eman-dion-bulkada.htm
albisteak
Euskarari eman dion bulkada
Azken lau ikasturteotan, EHUk hainbat egitasmo jarri ditu martxan euskara indartzeko, eta emaitzak lortzen ari da.
Euskarari eman dion bulkada. Azken lau ikasturteotan, EHUk hainbat egitasmo jarri ditu martxan euskara indartzeko, eta emaitzak lortzen ari da.
Plan gidariak jarraibideak erakusteko sortu ohi dira. Euskal Herriko Unibertsitateak euskararen norabidea zehaztu duen Euskararen III. Plan Gidaria (2018/2022) diseinatu eta onartu zuen 2018ko abenduan, Nekane Balluerka 2017an errektore izendatu eta gero. Hamaika egitasmo sortu eta garatu ditu geroztik, helburu argi ba...
2020-11-13
https://www.berria.eus/albisteak/189720/inflazioa-berriro-beherantz.htm
Ekonomia
Inflazioa, berriro beherantz
Prezioak iaz baino gutxiago garestitu dira urrian, eta inflazioa –%0,6ra heldu da.
Inflazioa, berriro beherantz. Prezioak iaz baino gutxiago garestitu dira urrian, eta inflazioa –%0,6ra heldu da.
Urria oso hilabete inflazionista izan ohi da; berez, prezioak gehien igotzen diren hilabetea izan ohi da. 2020a ez da salbuespena izan, KPI Kontsumoko Prezioen Indizea %0,6 handitu baita, kopururik handiena iazko urritik (+%1). Baina orduan baino gutxiago hazi direnez, urte arteko inflazioak berriro behera egin du, –%0...
2020-11-13
https://www.berria.eus/albisteak/189721/huelvan-ere-bakartze-moduluetatik-atera-dituzte-euskal-presoak.htm
Politika
Huelvan ere bakartze moduluetatik atera dituzte euskal presoak
Etxerat-ek jakinarazi du orain arte bortz euskal preso zeudela bakartze moduluetan Andaluziako espetxe horretan: orain bakar bat ere ez. Soto del Realen oraindik preso bat dago halako modulu batean.
Huelvan ere bakartze moduluetatik atera dituzte euskal presoak. Etxerat-ek jakinarazi du orain arte bortz euskal preso zeudela bakartze moduluetan Andaluziako espetxe horretan: orain bakar bat ere ez. Soto del Realen oraindik preso bat dago halako modulu batean.
Joan den astean jakinarazi zuen Etxerat-ek Estremera, Kordoba eta Sevillako euskal presoak bakartze moduluetatik atera zituztela, eta orain eman du jakitera Huelvako bortz euskal presoak ere horietatik atera dituztela. Soto del Realen dagoen Jurdan Martitegi presoa da halako moduluetan gelditzen den euskal preso bakarr...
2020-11-13
https://www.berria.eus/albisteak/189722/bizkaian-kenkariak-izango-dira-garapen-jasangarriarekin-lerrokatutako-enpresentzat.htm
Ekonomia
Bizkaian kenkariak izango dira garapen jasangarriarekin lerrokatutako enpresentzat
Nazio Batuen Erakundearen Garapen Jasangarriko Helburuekin bateratutako munduko lehen zerga sistema izan nahi du Bizkaiko Aldundiak, eta Mariana Mazzucatoren IIPP institutuarekin ari da proiektua lantzen. Lehen zerga egokitzapena maiatzerako onetsita eduki nahi du Unai Rementeriak.
Bizkaian kenkariak izango dira garapen jasangarriarekin lerrokatutako enpresentzat. Nazio Batuen Erakundearen Garapen Jasangarriko Helburuekin bateratutako munduko lehen zerga sistema izan nahi du Bizkaiko Aldundiak, eta Mariana Mazzucatoren IIPP institutuarekin ari da proiektua lantzen. Lehen zerga egokitzapena maiatz...
Bizkaiak zergak egokitu eta pizgarriak eskainiko dizkie NBEren Garapen Jasangarri Helburuen alde jarduten duten zergadunei. Lehen egokitzapenean onura horiek batez ere enpresentzat izango direla aitortu du Unai Rementeria Bizkaiko diputatu nagusiak, haiek direlako, neurri handi batean, halako inbertsioak egin ditzakete...
2020-11-13
https://www.berria.eus/albisteak/189723/burujabetza-auziak-konpontzeko-kode-baten-oinarriak-proposatu-dituzte.htm
Politika
Burujabetza auziak konpontzeko kode baten oinarriak proposatu dituzte
Eusko Ikaskuntzak eta Ikerketa Katalanen Institutuak antolatutako jardunaldien amaieran aurkeztu dute; nazioarteko 70 adituk baino gehiagok taxututako txostena da, eta hura Europako instituzioetara eramatea izango da xedea.
Burujabetza auziak konpontzeko kode baten oinarriak proposatu dituzte. Eusko Ikaskuntzak eta Ikerketa Katalanen Institutuak antolatutako jardunaldien amaieran aurkeztu dute; nazioarteko 70 adituk baino gehiagok taxututako txostena da, eta hura Europako instituzioetara eramatea izango da xedea.
Gaur amaitu dira Eusko Ikasuntzak eta Ikerketa Katalenen Institutuak antolatutako Burujabetza gatazkak Europan: konponbiderako oinarriak jardunaldiak, Subiranotasunaren lurralde gatazkak konpontzeko jardunbide egokien kode bat prestatzeko oinarriak dokumentua aurkeztuta. 27 orrialdeko dokumentu bat da, hiru ataletan ba...
2020-11-13
https://www.berria.eus/albisteak/189724/zaballako-espetxean-preso-zegoen-emakume-bat-hil-da.htm
Gizartea
Zaballako espetxean preso zegoen emakume bat hil da
Salhaketak eman du heriotzaren berri. Aurten espetxe horretan hilda agertu den bosgarren presoa da.
Zaballako espetxean preso zegoen emakume bat hil da. Salhaketak eman du heriotzaren berri. Aurten espetxe horretan hilda agertu den bosgarren presoa da.
Zaballako espetxean preso zegoen emakume bat hil zen urriko azken astean, Arabako Salhaketak jakinarazi duenez. Elkartearen arabera, «patologia larri diagnostikatuak» zituen pertsona bat zen, kartzelatik kanpo egon beharko zukeena, baina egitura soziosanitario bakar batean ere ez zuen lekurik lortu, eta, beraz, ez zen ...
2020-11-15
https://www.berria.eus/albisteak/189725/euskara-laneko-hizkuntza-nagusia.htm
albisteak
Euskara, laneko hizkuntza nagusia
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Euskara Planaren helburu nagusietako bat da euskara laneko hizkuntza nagusia izatea.
Euskara, laneko hizkuntza nagusia. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Euskara Planaren helburu nagusietako bat da euskara laneko hizkuntza nagusia izatea.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Euskara Planaren helburu nagusietako bat da euskara laneko hizkuntza nagusia bilakatzea. GIpuzkoako Foru Aldundiko langileen ezagutza maila oso handia da gaur egun, langileen %90ek baino gehiagok hizkuntza eskakizunak ziurtatu baititu. Ondorioz, lan harremanak gero eta gehiago euskaraz izan ...
2020-11-13
https://www.berria.eus/albisteak/189726/sanchez-laquohelburua-ez-da-soilik-altxatzea-ekonomia-sakon-eraldatzea-baizikraquo.htm
Ekonomia
Sanchez: «Helburua ez da soilik altxatzea, ekonomia sakon eraldatzea baizik»
Nafarroara egindako bisitan, Espainiako gobernuburuak nabarmendu du «lehenbailehen» baliatzen hasi behar dela Europako dirua, eta urtero BGParen %2,5eko hazkunde gehigarria eragin
Sanchez: «Helburua ez da soilik altxatzea, ekonomia sakon eraldatzea baizik». Nafarroara egindako bisitan, Espainiako gobernuburuak nabarmendu du «lehenbailehen» baliatzen hasi behar dela Europako dirua, eta urtero BGParen %2,5eko hazkunde gehigarria eragin
Behe lainoaren ondorioz, Pedro Sanchezek ezin izan du Noaingo aireportuan lur hartu, eta Hondarribiraino joan da. Horrenbestez, Iruñeko bisita ordubete beranduago hasi da, baina Espainiako gobernuburuak ez du denbora galdu, ordubete pasako hitzaldia egin baitu Baluarte jauregian. Europako Next Generation plana «erantzu...
2020-11-13
https://www.berria.eus/albisteak/189727/ana-murugarren-eta-eugenia-salaberri-saritu-ditu-zinebik-zeluloidezko-sabaia-urratzeagatik.htm
Kultura
Ana Murugarren eta Eugenia Salaberri saritu ditu Zinebik, zeluloidezko sabaia urratzeagatik
Gaurko irekiera ekitaldian jasoko dute Ohorezko Mikeldi saria bi zinemagileek, eta Jean-Pierre eta Luc Dardenne zinemagile belgikarrak ere omenduko dituzte
Ana Murugarren eta Eugenia Salaberri saritu ditu Zinebik, zeluloidezko sabaia urratzeagatik. Gaurko irekiera ekitaldian jasoko dute Ohorezko Mikeldi saria bi zinemagileek, eta Jean-Pierre eta Luc Dardenne zinemagile belgikarrak ere omenduko dituzte
«Hasi nintzenean, zuzendariak gizonak ziren, ekoizleak gizonak, eta denak ziren gizonak, muntatze lanetan, bai, baziren emakume gutxi batzuk, baina halakoxea zen giroa, eta oraindik ere pixka bat horrela jarraitzen du kontuak, eta borrokan segitu behar dugu». 80ko hamarkadatik hasi, eta gaur egunera arte luzatu du erre...
2020-11-13
https://www.berria.eus/albisteak/189728/mercedesek-kaleratzeei-eutsiko-die-aldi-baterako-erregulazioa-baztertuta.htm
Ekonomia
Mercedesek kaleratzeei eutsiko die, aldi baterako erregulazioa baztertuta
Aldi baterakoei eragingo lieke neurriak; sindikatuen arabera, bostehun ingururi. Martxoan sinatutako akordioa ez betetzea leporatu diote
Mercedesek kaleratzeei eutsiko die, aldi baterako erregulazioa baztertuta. Aldi baterakoei eragingo lieke neurriak; sindikatuen arabera, bostehun ingururi. Martxoan sinatutako akordioa ez betetzea leporatu diote
Autogintzara ere iristen ari da COVID-19aren bigarren olatua, eta, udaberrian egin zuten bezala, enpresa batzuetan hasi dira neurriak hartzen lan kargan eta logistikan dituzten arazoengatik. Euskal Herrian langile gehien dituzten bi lantegien kasua da hori: Gasteizko Mercedesena eta Iruñeko Volkswagenena. Aurrenekoak b...
2020-11-13
https://www.berria.eus/albisteak/189729/hil-egin-da-oiongo-enpresa-batean-izandako-sutean-zauritutako-langilea.htm
Ekonomia
Hil egin da Oiongo enpresa batean izandako sutean zauritutako langilea
Beharginak erredurak zituen gorputzaren zati handi batean, herenegun Kupsa enpresan izandako leherketa batzuen eraginez. Gurutzetako ospitalean hil da.
Hil egin da Oiongo enpresa batean izandako sutean zauritutako langilea. Beharginak erredurak zituen gorputzaren zati handi batean, herenegun Kupsa enpresan izandako leherketa batzuen eraginez. Gurutzetako ospitalean hil da.
Herenegun, «hainbat leherketa» izan ziren Kupsa margo enpresan, Oiongo El Puntido industrialdean (Araba). 62 urteko langile batek erredurak egin zituen gorputzaren zati handi batean, eta gaur hil da, Gurutzetako ospitalean (Bizkaia), Europapress berri agentziak jakinarazi duenez. Ertzaintzaren arabera,13:00 aldera iza...
2020-11-16
https://www.berria.eus/albisteak/189730/aurtengo-ostera-sarean-egingo-dute.htm
Kultura
Aurtengo Ostera sarean egingo dute
Udagoieneko Osterak hiru kontzertu ipiniko ditu sarean datozen hiru asteburuetan: Eñaut Elorrietarena, Zea Maysena eta Izaki Gardenak-ena.
Aurtengo Ostera sarean egingo dute. Udagoieneko Osterak hiru kontzertu ipiniko ditu sarean datozen hiru asteburuetan: Eñaut Elorrietarena, Zea Maysena eta Izaki Gardenak-ena.
Udagoieneko Osterak ez du huts egin nahi izan, udazkenero bezala. 21. urtez, Euskaltzaleen Topaguneak eta Bizkaiko Foru Aldundiak euskal sortzaileei plaza bat eskaintzea erabaki dute. Baina COVID-19aren pandemia dela eta, plaza birtuala izango da. Iruditu zaie sortzaileek inoiz baino beharrezkoagoa dutela plaza. «Kultu...
2020-11-16
https://www.berria.eus/albisteak/189731/irratia-egiteko-era-ez-da-aldatu-teknologia-eta-bitartekoak-baizik.htm
Bizigiro
«Irratia egiteko era ez da aldatu, teknologia eta bitartekoak baizik»
Oñatiko Irratiak 30 urte beteko ditu sei hilabete barru. Urkiolak urte horietan guztietan jardun du berri orokorrak herritarren ikuspuntutik ematen eta herria albiste bilakatzen.
«Irratia egiteko era ez da aldatu, teknologia eta bitartekoak baizik». Oñatiko Irratiak 30 urte beteko ditu sei hilabete barru. Urkiolak urte horietan guztietan jardun du berri orokorrak herritarren ikuspuntutik ematen eta herria albiste bilakatzen.
Irratiaren uhinetan pasatu ditu Miren Urkiolak (Ordizia, Gipuzkoa, 1966) azken ia 30 urteak. Munduko eta Euskal Herriko albisteak herritarren ikuspuntutik kontatu ditu, eta herria bera bilakatu du mundu. Garbi du tokiko informazioak berebiziko garrantzia daukala. Hasieran, zientziarako bidea zeneraman. Zientzialari ba...
2020-11-13
https://www.berria.eus/albisteak/189732/motzean.htm
Motzean
Motzean.
Irrati bat? Momentuaren arabera aukeratzen dut bat edo bestea, baina tokikoak gustatzen zaizkit. Esatari bat? Maite Artola, Iñaki Guridi, Joxe Mari Apaolaza... Elkarrizketatu nahiko zenukeen norbait? Edozein herritarrek du kontatzeko zerbait. Elkarrizketatu nahi ez zenukeen norbait? Torturatzaile bat. Irratiko lang...
2020-11-16
https://www.berria.eus/albisteak/189733/zigor-erantsia-osasunaren-izenean.htm
Gizartea
Zigor erantsia, osasunaren izenean
Kartzela barrutik ezagutzen dutenek hitza hartu dute SOSPresoakCOVID-19 sareak antolatutako azken ekitaldian: espetxe barruko egoeraz aritu dira Jokin Unamuno Goikoetxea eta Carlos presoak, eta Itxaso Torregrosa senidea.
Zigor erantsia, osasunaren izenean. Kartzela barrutik ezagutzen dutenek hitza hartu dute SOSPresoakCOVID-19 sareak antolatutako azken ekitaldian: espetxe barruko egoeraz aritu dira Jokin Unamuno Goikoetxea eta Carlos presoak, eta Itxaso Torregrosa senidea.
«Beldurra; ziurgabetasuna; informaziorik eza». Hitz horiek behin eta berriz errepikatu dituzte SOSPresoakCOVID-19 sareko kideek Iruñean, Katakraken egindako azken ekitaldian: mahai inguru bat antolatu zuten hilaren 7an, kartzela barrutik ezagutzen dutenei hitza emateko. Sare, Etxerat, Salhaketa eta Altsasuko Gurasoak d...
2020-11-14
https://www.berria.eus/albisteak/189734/agerian-utzi-nahi-dugu-sistema-bera-dela-bortitza.htm
Gizartea
«Agerian utzi nahi dugu sistema bera dela bortitza»
Euskal Herriko emakume sozialisten sare gisa sortu zuten Itaia, duela bi urte; antolatzeko urratsa egin dute orain sareko parte hartzaileek, eta eskualdeka hasi dira taldeak osatzen. Iruñerrikoan ari da Paula Diaz.
«Agerian utzi nahi dugu sistema bera dela bortitza». Euskal Herriko emakume sozialisten sare gisa sortu zuten Itaia, duela bi urte; antolatzeko urratsa egin dute orain sareko parte hartzaileek, eta eskualdeka hasi dira taldeak osatzen. Iruñerrikoan ari da Paula Diaz.
Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialista aurkeztu berri dute; baditu taldeak Euskal Herri osoan, eta Nafarroan, zehazki, bi sortu dituzte jada: Iruñerrian bat eta Lizarrerrian bertzea. Iruñerrikoan ari da Paula Diaz (Barañain, Nafarroa, 1998). Garbi erran du emakume langilea hartu dutela subjektu politiko gisa, eta salat...
2020-11-14
https://www.berria.eus/albisteak/189764/dariok-ezustea-eman-du.htm
Kirola
Dariok ezustea eman du
13-22 hartu du mendean Iker Irribarria egungo txapelduna, Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetan, sakean eta defentsako lanean bikain arituta. Final-erdietan Altuna III.aren edo Ezkurdiaren kontra jokatu beharko du.
Dariok ezustea eman du. 13-22 hartu du mendean Iker Irribarria egungo txapelduna, Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetan, sakean eta defentsako lanean bikain arituta. Final-erdietan Altuna III.aren edo Ezkurdiaren kontra jokatu beharko du.
Final-laurdenetako lehen partida, eta aurreneko ezustea. Dario Gomezek kanporatu egin du Buruz Buruzko Txapelketatik Iker Irribarria egungo txapelduna. Irungo (Gipuzkoa) Urantzu pilotalekuan izan da. Errioxarrak zortzi tanto egin ditu sakez, eta defentsako lanean bikain aritu da. Horretan oinarritu du garaipena. Irriba...
2020-11-14
https://www.berria.eus/albisteak/189765/nafarroako-gobernuak-eta-eh-bilduk-2021eko-aurrekontuen-gaineko-akordioa-egin-dute.htm
Politika
Nafarroako Gobernuak eta EH Bilduk 2021eko aurrekontuen gaineko akordioa egin dute
«COVID-19aren pandemiaren ondorioei aurre egitea» da hitzarmenaren asmo nagusia. Neurri fiskalak ere adostu dituzte bi aldeek. EH Bilduk abstenituta ahalbidetuko du aurrekontuen onarpena, ontzat jo baitu kontuak iazkoak baino zabalagoak izatea.
Nafarroako Gobernuak eta EH Bilduk 2021eko aurrekontuen gaineko akordioa egin dute. «COVID-19aren pandemiaren ondorioei aurre egitea» da hitzarmenaren asmo nagusia. Neurri fiskalak ere adostu dituzte bi aldeek. EH Bilduk abstenituta ahalbidetuko du aurrekontuen onarpena, ontzat jo baitu kontuak iazkoak baino zabalagoak...
Nafarroako Gobernuak prentsa ohar baten bidez adierazi du 2021eko Nafarroako Aurrekontu Orokorren Lege Proiektua onartzeko konpromiso hitzarmen bat sinatu duela EH Bildurekin. Itun horretan esan dute «inoiz baino premiazkoagoa» dela «ikuspegi zabalarekin» jokatzea, eta egungo gizarte eta ekonomia krisiari aurre egiteko...
2020-11-14
https://www.berria.eus/albisteak/189766/sare-herriz-herri-mobilizatuko-da-urtarrilaren-9an.htm
Politika
Sare herriz herri mobilizatuko da urtarrilaren 9an
17:30ean izango dira mobilizazioak, «osasun segurtasunerako neurri guztiak errespetatuta» eta «leku zabaletan».
Sare herriz herri mobilizatuko da urtarrilaren 9an. 17:30ean izango dira mobilizazioak, «osasun segurtasunerako neurri guztiak errespetatuta» eta «leku zabaletan».
Dozenaka milaka pertsona elkartu ohi dira urtero urtarrilean euskal presoen eskubideen alde egin ohi den manifestazioetan, baina, aurten, COVID-19aren izurriaren eraginez, Sare Herritarra plataformak beste mobilizazio eredu bat landuko du. Jakinarazia zuen urtarrilaren 9an herritarrak kalera aterako zirela, eta gaur ir...
2020-11-14
https://www.berria.eus/albisteak/189767/1452-positibo-atzeman-dituzte-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
1.452 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian
18.112 proba egin dituzte, eta egindako proben %8,02k eman dute positibo. Bizkaiko Foru Aldundiak ohartarazi du zahar etxeetan beste bi egoiliar hil direla azken orduetan.
1.452 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. 18.112 proba egin dituzte, eta egindako proben %8,02k eman dute positibo. Bizkaiko Foru Aldundiak ohartarazi du zahar etxeetan beste bi egoiliar hil direla azken orduetan.
Behera egin dute positibo kopuruek herenegungo datuekin alderatuta. Gaur eskainitako datuen arabera, atzo 18.112 PCR eta antigeno proba egin zituzten, eta 1.452 positibo atzeman ziren Hego Euskal Herrian: Araban, 139; Bizkaian, 572; Gipuzkoan, 527; Nafarroan, 209. Beste bost positiboak EAEtik kanpo bizi diren herritarr...
2020-11-14
https://www.berria.eus/albisteak/189768/fronte-polisarioak-gerra-egoera-ezarri-du.htm
Mundua
Fronte Polisarioak gerra egoera ezarri du
Brahim Ghali SEADeko presidenteak hautsitzat jo du 1991ko su-etena, eta indar armatuei eskatu die «segurtasun nazionalaren kontrola» hartzeko. EBk eta NBEk menia errespetatzeko deia egin diete bi aldeei.
Fronte Polisarioak gerra egoera ezarri du. Brahim Ghali SEADeko presidenteak hautsitzat jo du 1991ko su-etena, eta indar armatuei eskatu die «segurtasun nazionalaren kontrola» hartzeko. EBk eta NBEk menia errespetatzeko deia egin diete bi aldeei.
Fronte Polisarioak hautsitzat jo du Marokorekin 1991n sinatu zuten su-etena, eta, hortaz, gerra egoera ezartzea erabaki du, ohar baten bidez jakinarazi duenez. Brahim Ghali SEAD Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko presidenteak hartu du erabakia, eta bere indar armatuei agindu die «segurtasun nazionalaren kontrol...
2020-11-14
https://www.berria.eus/albisteak/189769/lau-urteren-ondoren-altsasukoak-estrasburgora-begira-daude.htm
Gizartea
Lau urteren ondoren, Altsasukoak Estrasburgora begira daude
Herriko zazpi gazte atxilotu zituztenetik lau urte bete direla gogoratzeko ekitaldia egin dute Altsasun. Jon Ander Cobek eta Julen Goikoetxeak espetxean jarraitzen dutela salatu dute.
Lau urteren ondoren, Altsasukoak Estrasburgora begira daude. Herriko zazpi gazte atxilotu zituztenetik lau urte bete direla gogoratzeko ekitaldia egin dute Altsasun. Jon Ander Cobek eta Julen Goikoetxeak espetxean jarraitzen dutela salatu dute.
2016ko azaroaren 14a. Lau urte igaro dira Altsasuren (Nafarroa) etorkizuna hankaz gora jarri zen egun horretatik. Guardia Zibilak Altsasuko auziko zortzi gazteetako zazpi atxilotu zituen egun horretan, hilabete lehenago Koxka tabernan izandako istiluen harira, terrorismo delitua egotzita. Lau urteren ondoren, gazteetak...
2020-11-15
https://www.berria.eus/albisteak/189770/helburua-birgizarteratzea-bada-gure-semeek-etxean-egon-beharko-lukete.htm
«Helburua birgizarteratzea bada, gure semeek etxean egon beharko lukete»
«Helburua birgizarteratzea bada, gure semeek etxean egon beharko lukete».
Bigarren graduan jarraitzen duten Altsasuko bi gazteetako baten ama da Amaia Amilibia: Jon Ander Cobena. Zaballako (Araba) espetxean du semea, Julen Goikoetxearekin batera. Atxilotu zituztenetik lau urte igaro direnean, minak «oso bizia» izaten jarraitzen du Amilibiarentzat, baina begirada Europako justizian du jarrita...
2020-11-14
https://www.berria.eus/albisteak/189771/urrutikoetxea-ere-kalera.htm
Kirola
Urrutikoetxea ere kalera
22-13 irabazi du Jakak, eta Lizartzakoak finalerdiak jokatuko ditu datorren asteburuan. Sakean eta pilotari emandako abiaduran oinarritu du garaipena.
Urrutikoetxea ere kalera. 22-13 irabazi du Jakak, eta Lizartzakoak finalerdiak jokatuko ditu datorren asteburuan. Sakean eta pilotari emandako abiaduran oinarritu du garaipena.
Ezohiko Buruz Burukoa izango zela behin eta berriz aipatu zen aurkezpenean. Bada, horri ezustekoz betetakoa dela ere gehitu daiteke. Bai, behintzat, jokatzen ari diren final-laurdenetako kanporaketa hauetan. Herenegun Iker Irribarria txapelduna geratu zen kanpoan, Darioren kontra 22-13 galdu ostean. Atzo, emaitza berdi...
2020-11-15
https://www.berria.eus/albisteak/189804/angel-maria-unzueta-apaiza-hil-da-bilboko-elizbarrutiko-bikario-nagusi-ohia.htm
Gizartea
Angel Maria Unzueta apaiza hil da, Bilboko Elizbarrutiko bikario nagusi ohia
ETAren bukaerako bidea errazten lagundu zuen, Aieteko Konferentzian parte hartu baitzuen Elizaren ordezkari gisa.
Angel Maria Unzueta apaiza hil da, Bilboko Elizbarrutiko bikario nagusi ohia. ETAren bukaerako bidea errazten lagundu zuen, Aieteko Konferentzian parte hartu baitzuen Elizaren ordezkari gisa.
Angel Mari Unzueta hil da iragan larunbatean, 67 urte zituela, Bilboko Elizbarrutiak jakinarazi duenez. «Gizartean lorratz handia utzita» joan dela nabarmendu dute. Euskarazko irratigintzaren aitzindarietako bat izan zen, euskaltzalea, mendizalea, kirolaria, «bakearen eta adiskidetzaren aldeko behargin nekaezina», Eliz...
2020-11-16
https://www.berria.eus/albisteak/189805/fronte-polisarioak-jakinarazi-du-marokoren-zazpi-baseri-eraso-dietela.htm
Mundua
Fronte Polisarioak jakinarazi du Marokoren zazpi baseri eraso dietela
Hirugarren gerra oharrean azaldu dute bonbaz eta tiroz egin dietela eraso zazpi baseei, eta «hainbat militar» marokoar hil dituztela. Marokoko Gobernuak ez du adierazpenik egin, baina iturri ofizialek Efe agentziari esan diote ez dela egon ez bonbardaketarik ez hildakorik.
Fronte Polisarioak jakinarazi du Marokoren zazpi baseri eraso dietela. Hirugarren gerra oharrean azaldu dute bonbaz eta tiroz egin dietela eraso zazpi baseei, eta «hainbat militar» marokoar hil dituztela. Marokoko Gobernuak ez du adierazpenik egin, baina iturri ofizialek Efe agentziari esan diote ez dela egon ez bonbar...
Fronte Polisarioak gerra egoera ezarri zuen herenegun Mendebaldeko Saharan, eta bart hirugarren gerra oharra atera zuen argitara. Ohar horretan adierazi dute Marokoko armadaren zazpi base militarri egin dietela eraso misilez eta tiroz; gainera, aurreko oharrean jakinarazi zuten moduan, «hainbat militar» marokoar hil di...
2020-11-15
https://www.berria.eus/albisteak/189806/positiboen-transmisioa-moteldu-da-hegoaldean-bereziki-nafarroan.htm
Gizartea
Positiboen transmisioa moteldu da Hegoaldean, bereziki Nafarroan
Azken hilabeteko positibo kopururik apalena atzeman dute Osakidetzak eta Osasunbideak; biek ala biek azken egunetan baino proba gutxiago egin dituzte. Beherakada hori Nafarroan izan da nabarmenena: 143 kasu erregistratu dituzte. Hala ere, ZIUetako oheak tantaka ari dira husten, eta gero eta paziente gehiago dago ospita...
Positiboen transmisioa moteldu da Hegoaldean, bereziki Nafarroan. Azken hilabeteko positibo kopururik apalena atzeman dute Osakidetzak eta Osasunbideak; biek ala biek azken egunetan baino proba gutxiago egin dituzte. Beherakada hori Nafarroan izan da nabarmenena: 143 kasu erregistratu dituzte. Hala ere, ZIUetako oheak ...
Beherakada handia izan da Hego Euskal Herrian detektatutako positiboen kopuruan. 1.152 atzeman dituzte, bezperan baino ehun gutxiago eta gaur zortzi baino 350 gutxiago. Osakidetzak eta Osasunbideak 14.820 test egin zituzten atzo, azken egunetan baino gutxiago —atzo, 18.112 ziren; gaur zortzi, berriz, 14.766—. Nafarroan...
2020-11-17
https://www.berria.eus/albisteak/189808/euskararen-erabilera-sustatzen.htm
albisteak
Euskararen erabilera sustatzen
Domusa Teknik kooperatiba euskararen erabilera sustatzen ari da langileen artean, motibazioa eta ezagutza indartzen.
Euskararen erabilera sustatzen. Domusa Teknik kooperatiba euskararen erabilera sustatzen ari da langileen artean, motibazioa eta ezagutza indartzen.
Domusa Teknik kooperatibaren jarduera nagusia berotze sistemen ekoizpena da. Bere lan jardueran bezala, euskalduntzearen arloan ere aurrerapausoak ematen ari da, euskararen erabilera sustatzen langileen artean. Domusa Teknikeko langileen euskararen ezagutza maila oso altua da; izan ere, lantegia Urola bailararen erdia...
2020-11-16
https://www.berria.eus/albisteak/189809/altuna-iii-a-eta-elezkano-iia-finalerdietara.htm
Kirola
Altuna III.-a eta Elezkano II.a, finalerdietara
Altunak 22-18 hartu zuen mendean Ezkurdia, eta Darioren aurka jokatuko du. Elezkanok, berriz, 22-9 irabazi zion Agirreri, eta Jaka izango du finalaurrekoan lehiakide. Aspekoak dira finalerdietarako sailkatu diren lau pilotariak.
Altuna III.-a eta Elezkano II.a, finalerdietara. Altunak 22-18 hartu zuen mendean Ezkurdia, eta Darioren aurka jokatuko du. Elezkanok, berriz, 22-9 irabazi zion Agirreri, eta Jaka izango du finalaurrekoan lehiakide. Aspekoak dira finalerdietarako sailkatu diren lau pilotariak.
Argitu da nork jokatuko dituzten Buruz Buruzko txapelketako finalerdiak: ezustea eman zuen Dariok Jokin Altuna izango du aurrean, eta Urrutikoetxea kanporatu zuen Erik Jakak, Danel Elezkano. Atzo arratsaldean jokatu ziren falta ziren bi final laurdenak, eta txapelketatik kanpo geratu ziren Joseba Ezkurdia eta Asier Agi...
2020-11-16
https://www.berria.eus/albisteak/189810/bbva-eta-sabadell-bankuek-bat-egiteko-negoziazioak-hasi-dituzte.htm
Ekonomia
BBVA eta Sabadell bankuek bat egiteko negoziazioak hasi dituzte
BBVAk bere AEBetako adarra saldu du 9.700 milioi euroan, eta diru horrekin erosi nahi du Kataluniako bankua.
BBVA eta Sabadell bankuek bat egiteko negoziazioak hasi dituzte. BBVAk bere AEBetako adarra saldu du 9.700 milioi euroan, eta diru horrekin erosi nahi du Kataluniako bankua.
Kutxa diru freskoarekin beteko du BBVAk. Bere AEBetako adarra PNC Pennsylvaniako bankuari saldu dio, 11.600 milioi dolarren truke —9.700 milioi euro, oraingo trukearekin—. Arautzaileen baimena jasoz gero, datorren urtearen erdialdera itxiko dute operazioa, eta orduan BBVAk nahiko diru izango du lehentasunezkotzat jotze...
2020-11-16
https://www.berria.eus/albisteak/189811/dimisioa-aurkeztu-du-merinok-presidente-kargua-hartu-eta-sei-egunera.htm
Mundua
Dimisioa aurkeztu du Merinok, presidente kargua hartu eta sei egunera
Bi lagun hil dira gobernuaren aurkako protestetan. Presidente berria aukeratzeko adotasunik ez dute lortzen.
Dimisioa aurkeztu du Merinok, presidente kargua hartu eta sei egunera. Bi lagun hil dira gobernuaren aurkako protestetan. Presidente berria aukeratzeko adotasunik ez dute lortzen.
Aste mugitua izan dute Perun, duela zazpi egun Kongresuak Martin Vizcarra kargutik kendu baitzuen. Gertaera haren ostean hartu zuen estatuko presidente kargua ordura arte Kongresuko presidente zen Manuel Merinok, eta eskuin muturrarekin eta enpresari handiekin harremana duen gobernu bat eratu zuen. Askok estatu kolpetz...
2020-11-16
https://www.berria.eus/albisteak/189812/errusian-erabakiko-da.htm
Kirola
Errusian erabakiko da
Super Amara Bera Berak berdindu egin du (27-27) Zvezda indartsuaren aurka, EHLko multzokako fasearen aurreko azken kanporaketan. Azken unean berdindu zuten donostiarrek, eta itzulerako norgehiagokan erabakiko da nor sailkatuko den.
Errusian erabakiko da. Super Amara Bera Berak berdindu egin du (27-27) Zvezda indartsuaren aurka, EHLko multzokako fasearen aurreko azken kanporaketan. Azken unean berdindu zuten donostiarrek, eta itzulerako norgehiagokan erabakiko da nor sailkatuko den.
Dena zabalik geratu da. Super Amara Bera Berak kanporaketa bat gehiago gainditu behar du EHLko multzokako faserako sailkatzeko, eta atzo jokatu zuen joaneko partida Zvezda errusiarraren aurka. Lehia estua izan zen: donostiarrak bi gol aurretik ziren (26-24) bi minutu falta zirela, baina azkenean gertuago izan zuten por...
2020-11-20
https://www.berria.eus/albisteak/189813/saiatuz-gero-lortzen-da-euskaraz-egitea.htm
Gizartea
«Saiatuz gero lortzen da euskaraz egitea»
Gaztealdian parte hartu duten bost gaztek astebeteko ariketaren balorazioa egin dute Berria TBn.
«Saiatuz gero lortzen da euskaraz egitea». Gaztealdian parte hartu duten bost gaztek astebeteko ariketaren balorazioa egin dute Berria TBn.
Amaitu da Gaztealdia. Euskal Herriko bederatzi gaztek astebetez euskara hutsean bizitzeko erabakia hartu zuten, eta gaur amaitu da euren ariketa, Euskaraldia hasi bezperan. Horietako bostek astebetekoaren balorazioa egin dute Berria TBrako. Begoña Garaikoetxea iruindarrak esan du hiru ondorio atera dituela: normalizatu...
2020-11-16
https://www.berria.eus/albisteak/189814/zaporeak-en-aldeko-bilketak-3020-euro-jaso-ditu-oraingoz.htm
Gizartea
Zaporeak-en aldeko bilketak 3.020 euro jaso ditu oraingoz
Bihar 21:00etan amaituko da ekarpenak egiteko epea.
Zaporeak-en aldeko bilketak 3.020 euro jaso ditu oraingoz. Bihar 21:00etan amaituko da ekarpenak egiteko epea.
Moriako erretratuak dokumentala estreinatzearekin batera, eta Lesbosen (Grezia) harrapatuta dauden migratzaileei laguntzeko asmoz, Zaporeak elkarteak egiten duen lana sustatzeko diru bilketa bat hasi zuen BERRIAk. Aurreko astearte iluntzetik 3.020 euro bildu dira. Bihar bukatuko da epea, 21:00etan. Iñaki Agirre kazeta...
2020-11-16
https://www.berria.eus/albisteak/189815/garaipena-realak-porrota-athleticek.htm
Kirola
Garaipena Realak, porrota Athleticek
Donostiarrek 1-0 hartu dute mendean Huelva, baina bilbotarrek ezin izan dute Real Madril gainditu (1-0). Eibar eta Bartzelonaren arteko partida atzeratu egin dute, armaginen taldean hainbat COVID-19 kasu antzeman dituztela eta.
Garaipena Realak, porrota Athleticek. Donostiarrek 1-0 hartu dute mendean Huelva, baina bilbotarrek ezin izan dute Real Madril gainditu (1-0). Eibar eta Bartzelonaren arteko partida atzeratu egin dute, armaginen taldean hainbat COVID-19 kasu antzeman dituztela eta.
1-0. Emaitza bera, baina alde batentzat eta aurka bestearentzat. Emakumezkoen Lehen Mailak emaitza kontrajarriak ekarri zizkien norgehiagoka jokatu zuten bi taldeei. Izan ere, hirugarrenak, Eibarrek, ez zuen jokatu jardunaldi honetan Bartzelonaren aurka jokatzea egokitzen zitzaion lehia, armaginen taldean hainbat koron...
2020-11-16
https://www.berria.eus/albisteak/189816/tigrayko-gatazka-nazioartekotu-egin-da.htm
Mundua
Tigrayko gatazka nazioartekotu egin da
Etiopia iparraldeko eskualdeko indarrek Eritreako hiriburua bonbardatu dute. Milaka herritarrek Sudanera egin dute ihes; gerran sartzen hurrengo estatua bihur liteke.
Tigrayko gatazka nazioartekotu egin da. Etiopia iparraldeko eskualdeko indarrek Eritreako hiriburua bonbardatu dute. Milaka herritarrek Sudanera egin dute ihes; gerran sartzen hurrengo estatua bihur liteke.
Abiy Ahmed Etiopiako lehen ministroak operazio militar «azkar bat» hitzeman zuen iparraldeko Tigray eskualdean, baina, ia bi asteren ostean, agintariak espero baino gehiago zaildu da gatazka. Tigrayn agintean dagoen TPLF Tigray Askatzeko Herri Fronteak nazioartekotu egin du gobernu federalarekin duen liskarra, atzo Eri...