date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2020-8-10
https://www.berria.eus/albisteak/185482/prestazioa-bukatu-zaien-langabeek-430-euro-jasoko-dute-hiru-hilabetez.htm
Ekonomia
Prestazioa bukatu zaien langabeek 430 euro jasoko dute hiru hilabetez
Espainiako Gobernuak uda amaitzean onartuko du neurria. Erregulazioan dauden lanaldi partzialeko langileen saria ere berrikusiko du.
Prestazioa bukatu zaien langabeek 430 euro jasoko dute hiru hilabetez. Espainiako Gobernuak uda amaitzean onartuko du neurria. Erregulazioan dauden lanaldi partzialeko langileen saria ere berrikusiko du.
Martxoaren 14tik irailaren 30era bitartean langabezia saria amaitu zaien langabeentzat diru laguntza bat sortzea aztertzen ari da Espainiako Lan Ministerioa. Haiez gain, denbora horretan langabezian geratu baina prestazio horretarako eskubiderik ez dutenek ere izango lukete horretarako eskubidea. Gobernuak adierazi du...
2020-8-10
https://www.berria.eus/albisteak/185483/zamaketariak-eta-enpresak-ostegunean-bilduko-dira-berriz.htm
Ekonomia
Zamaketariak eta enpresak ostegunean bilduko dira berriz
Giro adeitsuan hasi dituzte negoziazioak, eta ez da espero greba deialdi gehiagorik.
Zamaketariak eta enpresak ostegunean bilduko dira berriz. Giro adeitsuan hasi dituzte negoziazioak, eta ez da espero greba deialdi gehiagorik.
Bilboko portuko zamaketariek eta Bilbo Estibako enpresek giro adeitsuan egin dute lan hitzarmena berritzeko aurreneko bilera. Greba deialdia bertan behera utzi osteko lehen hartu-emana izan da, eta, oraingoz, langile batzordeak ez du ikusten protesta berriz aktibatzeko arrazoirik. Sindikatuak —Coordinadora, UGT, ELA, L...
2020-8-11
https://www.berria.eus/albisteak/185510/tikhanovskaia-bielorrusiatik-irten-da.htm
Mundua
Tikhanovskaia Bielorrusiatik irten da
Atzo adierazi zuen ez zuela alde egiteko asmorik, baina Lituanian dagoela baieztatu du gaur herrialde hartako Atzerri Ministerioak. Atzo pertsona bat hil zen protestetan; Barne Ministerioaren esanetan, eskuan zuen lehergailuak eztanda eginda.
Tikhanovskaia Bielorrusiatik irten da. Atzo adierazi zuen ez zuela alde egiteko asmorik, baina Lituanian dagoela baieztatu du gaur herrialde hartako Atzerri Ministerioak. Atzo pertsona bat hil zen protestetan; Barne Ministerioaren esanetan, eskuan zuen lehergailuak eztanda eginda.
Gaur goizean, Lituaniako Atzerri Ministerioak jakinarazi du Bielorrusiako oposizioaren hautagaiak hara bidaiatu duela, eta «salbu» dagoela. Svetlana Tikhanovskaiak Bielorrusia uzteko asmorik ez zuela adierazi ostean eman dute berria. «Tentsio handiko gaua izan da, baina garrantzitsuena da oraingoz herrialde seguru bate...
2020-8-11
https://www.berria.eus/albisteak/185512/bilboko-konpartsek-bertan-behera-utzi-dute-aste-nahasia.htm
Bizigiro
Bilboko Konpartsek bertan behera utzi dute Aste Nahasia
Aste Nagusiaren ordezko izan nahi zuen egitarauak, baina COVID-19ak azken astean izaniko bilakaerak atzera egitera behartu ditu. Bilboko Udalarekin oso kritiko agertu dira, eta haren «inposizioak» eta «oztopoak» salatu dituzte.
Bilboko Konpartsek bertan behera utzi dute Aste Nahasia. Aste Nagusiaren ordezko izan nahi zuen egitarauak, baina COVID-19ak azken astean izaniko bilakaerak atzera egitera behartu ditu. Bilboko Udalarekin oso kritiko agertu dira, eta haren «inposizioak» eta «oztopoak» salatu dituzte.
COVID-19ak azken astean izaniko «goranzko joera nabarmena ikusirik», Bilboko Konpartsek bertan behera utzi dute Aste Nahasia. Haren helburua hiriko Aste Nagusia ordezkatzea zen, «ekitaldi ludiko eta kulturalen egitarau xume batekin». Egitasmoa «osasun neurri zorrotzekin» prestatzen ari zirela nabarmendu dute konpartsek...
2020-8-11
https://www.berria.eus/albisteak/185513/abisu-horia-arratsalderako-euria-eta-kazkabarra-direla-eta.htm
Gizartea
Abisu horia arratsalderako, euria eta kazkabarra direla eta
Abisua 15:00etatik 21:00etara egongo da indarrean.
Abisu horia arratsalderako, euria eta kazkabarra direla eta. Abisua 15:00etatik 21:00etara egongo da indarrean.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du arratsalderako, prezipitazio handiak direla eta. Abisua 15:00etatik 21:00etara egongo da indarrean. Izan ere, espero da zaparrada trumoitsuak egotea; gainera, baliteke kazkabarra ere egitea eta ekaitz guneetan haize bolada gogorrak ibiltzea.
2020-8-11
https://www.berria.eus/albisteak/185514/agerraldi-bat-detektatu-dute-murillo-el-fruto-eta-zarrakaztelu-inguruan.htm
Gizartea
Agerraldi bat detektatu dute Murillo el Fruto eta Zarrakaztelu inguruan
30 positibo atzeman dituzte; gehienak, laborarien artean.
Agerraldi bat detektatu dute Murillo el Fruto eta Zarrakaztelu inguruan. 30 positibo atzeman dituzte; gehienak, laborarien artean.
Iragan astearen amaieran, zenbait kasu atzeman zituzten Murillo el Fruto eta Zarrakaztelu inguruan (Nafarroa), eta larunbatean PCR probak egiten hasi ziren osasun langileak. Nafarroako Osasun Sailak gaur jakinarazi du 150 test egin dituztela eta 30 pertsonak eman dutela positibo. Lan eremuarekin zerikusia du agerraldia...
2020-8-11
https://www.berria.eus/albisteak/185515/bonbardierrek-797-milioiko-kontratu-bat-eman-dio-trapagarango-lantegiari.htm
Ekonomia
Bonbardierrek 797 milioiko kontratu bat eman dio Trapagarango lantegiari
Abiadura handiko 23 trenen motorrak egingo dituzte Bizkaiko lantegian. COVID-19aren krisia hasi zenetik, hiru kontratu kontratu lortu ditu.
Bonbardierrek 797 milioiko kontratu bat eman dio Trapagarango lantegiari. Abiadura handiko 23 trenen motorrak egingo dituzte Bizkaiko lantegian. COVID-19aren krisia hasi zenetik, hiru kontratu kontratu lortu ditu.
Argiago ikusten dute beren geroa Bombardierrek Trapagaranen (Bizkaia) duen fabrikako beharginek. Lan kontratu berri bat lortu dute: 23 trenen propultsio sistemak garatuko dituzte han. Trenak ILSA taldearentzat izango dira: enpresa hori osatzen dute Trenitalia Italiako tren operadore nagusiak eta Operador Ferroviario de...
2020-8-11
https://www.berria.eus/albisteak/185516/324-kasu-atzeman-dituzte-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
324 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian
Kasuen beherakada orokorra izan da herrialde guztietan: Araban 44 kasu detektatu dituzte (-31); Bizkaian, 180 (-31); Gipuzkoan, 35 (-29); eta Nafarroan, 59 (-87). Nafarroako Gobernuak ez du neurri orokorrik ezarriko oraingoz. «Atzokoa ez zen alarma guztiak pizteko modukoa, eta gaurkoa ez da kriskitinak jotzekoa», adier...
324 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. Kasuen beherakada orokorra izan da herrialde guztietan: Araban 44 kasu detektatu dituzte (-31); Bizkaian, 180 (-31); Gipuzkoan, 35 (-29); eta Nafarroan, 59 (-87). Nafarroako Gobernuak ez du neurri orokorrik ezarriko oraingoz. «Atzokoa ez zen alarma guztiak pizteko modukoa, ...
Maria Txibite Gobernuko presidentearekin eta Iruñeko alkateekin bildu ostean, azken orduetako datuak aurreratu ditu Santos Indurain Osasun kontseilariak prentsaurrekoan. Indurainek jakinarazi du 59 kasu atzeman dituztela Nafarroan. Atzoko kasuekin alderatuta, beherakada nabarmena izan da: 146 positibo izan ziren atzo. ...
2020-8-11
https://www.berria.eus/albisteak/185517/errusiak-covid-19aren-aurkako-lehen-txertoa-erregistratu-du.htm
Mundua
Errusiak COVID-19aren aurkako lehen txertoa erregistratu du
Vladimir Putin Errusiako presidenteak adierazi du «immunitate egonkorra» lortzeko modua ematen duela, baina Osasunaren Mundu Erakundeak arretaz hartu du albistea. Munduko kutsatu kopuruak hogei milioiren langa gainditu du gaur.
Errusiak COVID-19aren aurkako lehen txertoa erregistratu du. Vladimir Putin Errusiako presidenteak adierazi du «immunitate egonkorra» lortzeko modua ematen duela, baina Osasunaren Mundu Erakundeak arretaz hartu du albistea. Munduko kutsatu kopuruak hogei milioiren langa gainditu du gaur.
Koronabirusaren aurkako lehen txertoa erregistratu du Errusiak, gaur. Vladimir Putin Errusiako presidenteak adierazi duenez, munduko lehen herrialdea izan da: «Gaur goizean erregistratu da, munduan lehen aldiz, COVID-19aren aurkako txertoa». Putinek ziurtatu duenez, Errusiak aurkeztu duen txertoa «eraginkorra» da, beha...
2020-8-11
https://www.berria.eus/albisteak/185518/txibitek-udalei-eskatu-die-behar-izanez-gero-gogor-jokatzeko.htm
Gizartea
Txibitek udalei eskatu die behar izanez gero gogor jokatzeko
Nafarroako Gobernuko lehendakariaren arabera, udalek arauen babesa dute egoerak eskatzen duenean, gobernuak berak ezarritakoa baino neurri gogorragoak hartzeko
Txibitek udalei eskatu die behar izanez gero gogor jokatzeko. Nafarroako Gobernuko lehendakariaren arabera, udalek arauen babesa dute egoerak eskatzen duenean, gobernuak berak ezarritakoa baino neurri gogorragoak hartzeko
«Ez dezatela zalantzarik izan». Maria Txibite Nafarroako Gobernuko lehendakariak Nafarroa erdialdeko alkateekin bilera izan du, eta amaitutakoan, komunikabideei helarazi die, oraingoz ez duela neurri gogorragoak hartzeko asmori. «Dena den, egoerak eskatuko balu, egingo genuke». Edukieren inguruko neurriak edo bestelako...
2020-8-12
https://www.berria.eus/albisteak/185519/konbentzioen-kontra.htm
Kultura
Konbentzioen kontra
Soldadu, musikari poeta, bohemio, erbesteratu, artzain, erromantiko peto. Mito bat. Gernikako arbola kantaren sortzailea baino gehiago. Jose Mari Iparragirre (1820-1881). Jaio zela bi mende, asteon. Hari buruzko film bat iragarria zuten negurako, baina tiraderan geratu da proiektua; ez da hala gertatzen zaion lehena. T...
Konbentzioen kontra. Soldadu, musikari poeta, bohemio, erbesteratu, artzain, erromantiko peto. Mito bat. Gernikako arbola kantaren sortzailea baino gehiago. Jose Mari Iparragirre (1820-1881). Jaio zela bi mende, asteon. Hari buruzko film bat iragarria zuten negurako, baina tiraderan geratu da proiektua; ez da hala gert...
Abuztuak 12. Bi mende doi gaur Jose Mari Iparragirre Balerdi jaio zela. Bizialdi bakarrean hainbat bizitza bizi izan zituen pertsona. Zein generoren konbentzioetara makurtu behar dira konbentzio ia guztiak hautsi zituen baten bizipenak, baina? Nola azaldu batzuentzat Homerorekin parekagarria zena Arlote Handia izatea b...
2020-8-11
https://www.berria.eus/albisteak/185520/donostiako-zahar-etxe-bateko-egoiliar-batek-positibo-eman-du.htm
Gizartea
Donostiako zahar etxe bateko egoiliar batek positibo eman du
Zahar etxe bereko bi langile ere kutsaturik daude.
Donostiako zahar etxe bateko egoiliar batek positibo eman du. Zahar etxe bereko bi langile ere kutsaturik daude.
Uztailaren 3az geroztik ez zen kasurik atzematen Gipuzkoako zahar etxeetako egoiliarren artean. Gipuzkoako Foru Aldundiak gaur jakinarazi du, ordea, positibo bat detektatu dutela Donostiako zahar etxe batean. Asintomatikoa da kutsaturiko egoiliarra, baina Eibarko ospitalera eraman dute, Gipuzkoako zahar etxeetan atzema...
2020-8-11
https://www.berria.eus/albisteak/185521/nafarroan-galdutako-bi-lanpostutik-bat-gazte-batek-betetzen-zuen.htm
Ekonomia
Nafarroan galdutako bi lanpostutik bat gazte batek betetzen zuen
Langabezian dauden gazteen kopuruak %12 egin du gora urtea hasi zenetik, UGT sindikatuaren azterketa baten arabera.
Nafarroan galdutako bi lanpostutik bat gazte batek betetzen zuen. Langabezian dauden gazteen kopuruak %12 egin du gora urtea hasi zenetik, UGT sindikatuaren azterketa baten arabera.
34 urtetik beherako gazteei eragin die Nafarroan lehen seihilekoan suntsitutako enpleguaren %51,2k eta langabeziaren gorakadaren %73,7k, eta langabezian dauden gazteen kopuruak %12 egin du gora urtea hasi zenetik, UGTren txosten baten arabera. 2008ko krisitik, gazteek betetzen zituzten 50.200 lanpostu galdu egin dira, ...
2020-8-11
https://www.berria.eus/albisteak/185522/zergak-igotzeko-eskatu-dute-munduko-83-aberats-handik.htm
Ekonomia
Zergak igotzeko eskatu dute munduko 83 aberats handik
Pobreziaren hazkundeaz ohartarazi dute. Forbes zerrendako kideek euren irabaziak handitu dituzte martxotik.
Zergak igotzeko eskatu dute munduko 83 aberats handik. Pobreziaren hazkundeaz ohartarazi dute. Forbes zerrendako kideek euren irabaziak handitu dituzte martxotik.
Munduko milionario talde batek gutun ireki bat bidali die mundu osoko gobernuei zergak igo diezazkietela eskatzeko, COVID-19ak eragin duen krisi ekonomikotik irteten laguntzeko. «Orain erabat beharrezkoa den dirua dugu guk, asko, eta datozen urteetan ere beharrezkoa izango da, gure mundua krisi honetatik suspertu ahal...
2020-8-11
https://www.berria.eus/albisteak/185523/hogei-milioi-koronabirus-kasu-baino-gehiago-detektatu-dituzte-mundu-osoan.htm
Mundua
Hogei milioi koronabirus kasu baino gehiago detektatu dituzte mundu osoan
COVID-19a 188 herrialdetara iritsi da, eta 736.000 lagun baino gehiago hil ditu.
Hogei milioi koronabirus kasu baino gehiago detektatu dituzte mundu osoan. COVID-19a 188 herrialdetara iritsi da, eta 736.000 lagun baino gehiago hil ditu.
Azken orduotan, hogei milioi koronabirus kasu baino gehiago detektatu dituzte mundu osoan. Johns Hopkins Unibertsitatearen (Baltimore, AEB) arabera, guztira 188 herrialdetara iritsi da COVID-19a, 20.092.855 pertsona kutsatu dira, 736.254 hil, eta hamabi milioi pertsona baino gehiago sendatu. Ameriketako Estatu Batuak ...
2020-8-11
https://www.berria.eus/albisteak/185524/15-urteko-gazte-bat-hil-da-miarritzen.htm
Gizartea
15 urteko gazte bat hil da Miarritzen
Gaztea 07:55 inguruan hil da, Viktoria Erreginaren kalean, Miarritzen (Lapurdi). Sorosleak entseatu dira salbatzen, debalde.
15 urteko gazte bat hil da Miarritzen. Gaztea 07:55 inguruan hil da, Viktoria Erreginaren kalean, Miarritzen (Lapurdi). Sorosleak entseatu dira salbatzen, debalde.
Miarritzeko (Lapurdi) Viktoria Erreginaren kalean dagoen bizitegi batean gertatu da istripua. Lehen oharren arabera, 15 urteko gaztea leiho batetik erori da. Sorosleek kaleko aparkalekuan aurkitu dute, gazteak konortea galdu zuelakoan. Ez dute lortu suspertzea. 07:55 inguruan hil da. Gaztea bakantzetara etorria zen Mi...
2020-8-11
https://www.berria.eus/albisteak/185525/cecobik-dio-laquomotzraquo-geratu-zela-denden-laurdenak-itxiko-zirela-iragartzean.htm
Ekonomia
Cecobik dio «motz» geratu zela denden laurdenak itxiko zirela iragartzean
Bizkaiko merkatarien elkartearen arabera, iaztik hona %60 jaitsi dira salmentak, eta irailetik aurrera ugaritu egingo dira saltokien porrotak.
Cecobik dio «motz» geratu zela denden laurdenak itxiko zirela iragartzean. Bizkaiko merkatarien elkartearen arabera, iaztik hona %60 jaitsi dira salmentak, eta irailetik aurrera ugaritu egingo dira saltokien porrotak.
Industriaren atal batzuk bere onera itzultzen ari direla dirudi, baina ezin da halakorik esan merkataritzari buruz. Bizkaiko merkatarien patronalak, Cecobik, ziurtatu du batez beste iazko salmenten %60 galdu dituztela aurten. Gainbehera hain da handia, ezen aurretik egindako iragarpen ezkorra «motz» geratzekotan baitag...
2020-8-12
https://www.berria.eus/albisteak/185526/bidenek-kamala-harris-senataria-aukeratu-du-presidenteordetzarako.htm
Mundua
Bidenek Kamala Harris senataria aukeratu du presidenteordetzarako
Alderdi Demokrataren presidentegaiak bete du alderdikide askok azkenaldian egin dioten eskaera: emakume beltz bat aukeratzeko bigarren posturako. Ondo bidean, datorren asteko alderdiaren konbentzioan egingo dute hautagaitza ofizial.
Bidenek Kamala Harris senataria aukeratu du presidenteordetzarako. Alderdi Demokrataren presidentegaiak bete du alderdikide askok azkenaldian egin dioten eskaera: emakume beltz bat aukeratzeko bigarren posturako. Ondo bidean, datorren asteko alderdiaren konbentzioan egingo dute hautagaitza ofizial.
Kamala Harris Kaliforniako senataria da, eta AEBen historiako lehenengo emakume beltza izango da presidenteorde izateko hautagaitzan. Joe Bidenek eta Harrisek Donald Trump egungo presidente errepublikanoa eta Mike Pence egungo presidenteordea izango dituzte aurkari. «Ohore bat da adieraztea Kamala Harris hautatu dudal...
2020-8-12
https://www.berria.eus/albisteak/185549/alemaniak-hego-euskal-herrira-ez-bidaiatzea-aholkatu-du.htm
Gizartea
Alemaniak Hego Euskal Herrira ez bidaiatzea aholkatu du
Hego Euskal Herritik Alemaniara joaten diren bidaiariek aurrez PCR proba egin beharko dute.
Alemaniak Hego Euskal Herrira ez bidaiatzea aholkatu du. Hego Euskal Herritik Alemaniara joaten diren bidaiariek aurrez PCR proba egin beharko dute.
Berlinek uztailaren amaieran sartu zuen Nafarroa arrisku guneen zerrendan, eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa gehitu ditu orain. Hala, Alemaniako Gobernuak Hego Euskal Herrira ez bidaiatzeko gomendatzen die herrialde hartako herritarrei. COVID-19ak eragindako osasun egoera lau lurraldeetan izaten ari den bilakaera da erab...
2020-8-12
https://www.berria.eus/albisteak/185550/gipuzkoa-basketek-osatu-du-acb-ligari-ekiteko-taldea.htm
Kirola
Gipuzkoa Basketek osatu du ACB ligari ekiteko taldea
Orozek, Deek, Olaizolak eta Motosek taldean jarraituko dute, baita teknikari guztiek ere. Horrez gain, Donostiako taldeak zortzi jokalari fitxatu ditu.
Gipuzkoa Basketek osatu du ACB ligari ekiteko taldea. Orozek, Deek, Olaizolak eta Motosek taldean jarraituko dute, baita teknikari guztiek ere. Horrez gain, Donostiako taldeak zortzi jokalari fitxatu ditu.
Delteco Gipuzkoa Basketek azkar egin ditu etxeko lanak. ACBk bere ligan aritzeko gonbita egin eta astebetera, osatu egin du datorren denboraldirako taldea. Espero zen bezala, aldaketa asko izango dira. Lau jokalarik bakarrik jarraituko dute taldean: Xabi Oroz joko antolatzaile eta kapitainak, Julen Olaizola hegal pibot...
2020-8-12
https://www.berria.eus/albisteak/185551/eh-bilduk-eusko-jaurlaritzari-eskatu-dio-konponbide-bat-emateko-lehen-arretako-zentroen-egoerari.htm
Gizartea
EH Bilduk Eusko Jaurlaritzari eskatu dio konponbide bat emateko lehen arretako zentroen egoerari
Eragile politiko, sindikal, ekonomiko eta sozialen arteko elkarlanaren beharra nabarmendu du indar subiranistak.
EH Bilduk Eusko Jaurlaritzari eskatu dio konponbide bat emateko lehen arretako zentroen egoerari. Eragile politiko, sindikal, ekonomiko eta sozialen arteko elkarlanaren beharra nabarmendu du indar subiranistak.
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako lehen arretako zentroak langileen erdiekin eta lanez gainezka dabiltzala salatu dute egunotan: osasun sistema "lehertzeko zorian" dagoela ohartarazi dute hainbat langilek. EH Bilduk bat egin du lehen arretako langileen aldarriekin, eta egoeraz kezkaturik dago: "Osasun sistema publikoa g...
2020-8-12
https://www.berria.eus/albisteak/185552/beste-505-positibo-izan-dira-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
Beste 505 positibo izan dira Hego Euskal Herrian
COVID-19a zuten zazpi pertsona hil dira azken astean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Probak egingo dizkiete Nafarroako egoiliar guztiei irailean.
Beste 505 positibo izan dira Hego Euskal Herrian. COVID-19a zuten zazpi pertsona hil dira azken astean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Probak egingo dizkiete Nafarroako egoiliar guztiei irailean.
Atzo baino ia berrehun kasu gehiago atzeman dituzte azken orduetan Hego Euskal Herrian: 505. Gorabeheratsuak izaten ari dira azken asteak positiboei dagokienez; atzo, kasuak urritu egin ziren herrialde guztietan, eta gaur, berriz, gora egin dute. Halaber, egin diren PCR kopuruak ere gehiago izan dira azken orduetan: 9....
2020-8-12
https://www.berria.eus/albisteak/185553/hegoaldeko-aireportuek-iazko-bidaiarien-laurdenak-baino-gutxiago-izan-dituzte-uztailean.htm
Ekonomia
Hegoaldeko aireportuek iazko bidaiarien laurdenak baino gutxiago izan dituzte uztailean
Iazko hilabete berarekin alderatuta, Loiun %75 jaitsi da bidaiari kopurua, Forondan %65, Hondarribian %88 eta Noainen %83. Merkantzia garraioa, berriz, antzeko erritmoan dabil, Gasteizen bereziki.
Hegoaldeko aireportuek iazko bidaiarien laurdenak baino gutxiago izan dituzte uztailean. Iazko hilabete berarekin alderatuta, Loiun %75 jaitsi da bidaiari kopurua, Forondan %65, Hondarribian %88 eta Noainen %83. Merkantzia garraioa, berriz, antzeko erritmoan dabil, Gasteizen bereziki.
Hego Euskal Herriko aireportuetako jarduna apurka esnatzen ari bada ere, oraindik ohiko erritmotik oso urrun dabiltza. Ekaineko azken astean baimendu zituzten lehen hegaldiak, eta uztaileko bidaiari kopurua ez da iristen iaz hilabete berean mugitu zituzten laurdenera. AENA Espainiako aireportuak kudeatzen dituen elkart...
2020-8-12
https://www.berria.eus/albisteak/185554/zerga-bilketa-ia-20-jaitsi-da-gipuzkoan.htm
Ekonomia
Zerga bilketa ia %20 jaitsi da Gipuzkoan
Ekainean %11,6koa zen erorialdia, baina aurten abuztuan zenbatuko da errenta kanpainaren zati bat.
Zerga bilketa ia %20 jaitsi da Gipuzkoan. Ekainean %11,6koa zen erorialdia, baina aurten abuztuan zenbatuko da errenta kanpainaren zati bat.
Urtarriletik uztailera, 1.831 milioi euro bildu ditu zergetan Gipuzkoako Ogasunak, iaz epe horretan baino 456 milioi gutxiago. Portzentualki, %19,9 txikitu da bilketa. Ekainean, urte arteko jaitsiera %11,6 izan zen. Ogasunak, ordea, nabarmendu du aurten errenta eta ondare zergen kanpaina beste hilabete batez luzatu del...
2020-8-12
https://www.berria.eus/albisteak/185555/etxerat-ek-salatu-du-bisiten-inguruko-neurri-murriztaileak-hartzen-ari-direla-espetxeetan.htm
Gizartea
Etxerat-ek salatu du bisiten inguruko «neurri murriztaileak» hartzen ari direla espetxeetan
Presoen senideek gogora ekarri dute kartzelan itxialdiaren kalteak «esponentzialki» handitzen direla.
Etxerat-ek salatu du bisiten inguruko «neurri murriztaileak» hartzen ari direla espetxeetan. Presoen senideek gogora ekarri dute kartzelan itxialdiaren kalteak «esponentzialki» handitzen direla.
COVID-19aren agerraldien ondorioz, espetxeetan «neurri murriztaileak» hartzen ari dira, Etxerat-ek salatu duenez. Euskal presoen senideen elkartearen arabera, aurrez aurreko bisitak debekatu dituzte zenbait kartzelatan, edo berrogeialdia ezarri diete bisitak eduki dituzten presoei. Neurriok «ikuspegi murriztailearekin»...
2020-8-12
https://www.berria.eus/albisteak/185556/msf-eta-sea-watch-berriro-hasiko-dira-salbamendu-lanetan-mediterraneoan.htm
Mundua
MSF eta Sea Watch berriro hasiko dira salbamendu lanetan Mediterraneoan
Erakunde horiek azaldu dute Libiatik alde egin dutenen kopurua lau aldiz biderkatu dela urteko lehen sei hilabeteetan. Bien helburua pertsona horiek erreskatatzen jarraitzea da.
MSF eta Sea Watch berriro hasiko dira salbamendu lanetan Mediterraneoan. Erakunde horiek azaldu dute Libiatik alde egin dutenen kopurua lau aldiz biderkatu dela urteko lehen sei hilabeteetan. Bien helburua pertsona horiek erreskatatzen jarraitzea da.
Koronabirusaren krisiak mundua gelditu zuen, baina, etenaldia eta gero, Mugarik Gabeko Medikuak (MSF) erakundeak eta Alemaniako Sea-Watch taldeak berriro hasiko dituzte, batera, erreskate lanak Mediterraneo itsasoan. Asteburu honetan aterako dira itsasora, Sea-Watch 4 izeneko salbamendu ontzian, Borrianako portutik (Ca...
2020-8-12
https://www.berria.eus/albisteak/185557/afrikako-elefanteak-2050-urterako-galtzeko-arriskuan.htm
Mundua
Afrikako elefanteak, 2050. urterako galtzeko arriskuan
Elefanteen Nazioarteko Eguna da gaur. Azken hamarkadan, espezie horren populazioa %60 baino gehiago murriztu da, eta gatibu dauden elefanteen kopurua %70 hazi da.
Afrikako elefanteak, 2050. urterako galtzeko arriskuan. Elefanteen Nazioarteko Eguna da gaur. Azken hamarkadan, espezie horren populazioa %60 baino gehiago murriztu da, eta gatibu dauden elefanteen kopurua %70 hazi da.
Gaur, hilak 12, Elefanteen Nazioarteko Eguna da, eta, horren harira, Elefanteak ez dira merkantziak txostenaren hirugarren alea argitaratu du World Animal Protection erakundeak. Planetako ugaztunik handienen egoera konplexua nabarmentzeko helburuz sortu zen gaurko eguna; izan ere, azken hamarkadan elefanteen egoerak ok...
2020-8-12
https://www.berria.eus/albisteak/185558/gernikako-arbola-ereserki-bilakatzeko-eskatu-dute-iruntildeean.htm
Kultura
'Gernikako arbola' ereserki bilakatzeko eskatu dute Iruñean
Euskal Herri osoko 80 musikarik manifestu bat aurkeztu dute: «Heldu da garaia historikoki elkartu gaituen ereserki bat kantatzeko, herrialdeko joera politiko guztiak ados jartzen baikaitu», aldarrikatu dute.
'Gernikako arbola' ereserki bilakatzeko eskatu dute Iruñean. Euskal Herri osoko 80 musikarik manifestu bat aurkeztu dute: «Heldu da garaia historikoki elkartu gaituen ereserki bat kantatzeko, herrialdeko joera politiko guztiak ados jartzen baikaitu», aldarrikatu dute.
«Hemen gara Gernikako arbola-ren aldekoak». Gontzol Mendibil kantariak halaxe hasi du Iruñean, Julian Gaiarreren abeslariaren monumentu azpian, egindako agerraldia. «Nahi dugu berreskuratu gure betikoa izan den kanta, Euskal Herriko ereserkia». Laurogei musikarik manifestu bat aurkeztu dute bertan, Gernikako arbola Eus...
2020-8-12
https://www.berria.eus/albisteak/185559/beste-zazpi-positibo-euskal-taldeen-artean.htm
Kirola
Beste zazpi positibo euskal taldeen artean
Athleticen sei jokalarik eman dute positibo, eta Osasunan, berriz, Jagoba Arrasate entrenatzaileak. Alaveseko hiru jokalariri ere detektatu diete COVID-19 gaitza.
Beste zazpi positibo euskal taldeen artean. Athleticen sei jokalarik eman dute positibo, eta Osasunan, berriz, Jagoba Arrasate entrenatzaileak. Alaveseko hiru jokalariri ere detektatu diete COVID-19 gaitza.
Beste zazpi positibo euskal taldeen artean. Athleticen, sei jokalarik eman dute positibo, eta, Osasunan, Jagoba Arrasate entrenatzaileak. Athleticeko eta Osasunako gizonezkoen lehen taldeko jokalariei eta taldeko gainontzeko langileei COVID-19 gaitza atzemateko probak egin zizkieten asteartean, PCRa eta serologikoa. Li...
2020-8-13
https://www.berria.eus/albisteak/185560/absentziaren-balada.htm
Kultura
Absentziaren balada
Soldadu, musikari poeta, bohemio, erbesteratu, artzain, erromantiko peto. Mito bat. Gernikako arbola kantaren sortzailea baino gehiago. Jose Mari Iparragirre (1820-1881). Jaio zela bi mende, asteon. Hari buruzko film bat iragarria zuten negurako, baina tiraderan geratu da proiektua; ez da hala gertatzen den lehena. Tir...
Absentziaren balada. Soldadu, musikari poeta, bohemio, erbesteratu, artzain, erromantiko peto. Mito bat. Gernikako arbola kantaren sortzailea baino gehiago. Jose Mari Iparragirre (1820-1881). Jaio zela bi mende, asteon. Hari buruzko film bat iragarria zuten negurako, baina tiraderan geratu da proiektua; ez da hala gert...
«Proiektu honi heldu nion arte, ez nekien ezer Jose Mari Iparragirreri buruz», Adriana Hernandez historialariak. Atlantikoaz bestaldetik etorri zen duela hamabost urte, Venezuelatik; urte eta erdi pasa daramatza Urretxuko Udalak bardoaren jaiotza mendeurrenaren harira abiarazitako webgunea prestatzen, datuak kontrastat...
2020-8-12
https://www.berria.eus/albisteak/185561/berriako-udako-argazki-lehiaketa-martxan.htm
Bizigiro
BERRIAko udako argazki lehiaketa martxan
Irailaren 6ra arte dago aukera bertan parte hartzeko.
BERRIAko udako argazki lehiaketa martxan. Irailaren 6ra arte dago aukera bertan parte hartzeko.
Uda berezi honetan kanpora joateko asmorik? Ala etxetik gertu nahiago? Aukera bat zein bestea izan, argazki ikusgarriak ateratzeko aukera dago. BERRIAk urtero antolatzen du udako argazkien lehiaketa, eta aurten ere martxan da. Orain arte erredakzioan jasotako argazki batzuen bilduma atxikita dago albistearen azpialdean...
2020-8-12
https://www.berria.eus/albisteak/185562/aranzadi-elkartea-altzoko-handiaren-hezurren-bila-ari-da.htm
Bizigiro
Aranzadi elkartea Altzoko Handiaren hezurren bila ari da
Altzoko hilerrian abiatu dute ikerketa. Bi uste zabaldu izan dira: bata, hezurrak lapurtu zituztela; bestea, hilerrian daudela oraindik. Ikerlariek zalantza hori argitu nahi dute.
Aranzadi elkartea Altzoko Handiaren hezurren bila ari da. Altzoko hilerrian abiatu dute ikerketa. Bi uste zabaldu izan dira: bata, hezurrak lapurtu zituztela; bestea, hilerrian daudela oraindik. Ikerlariek zalantza hori argitu nahi dute.
Mundu osoan biran ibili zenean Eleizegi Erraldoia esaten zioten arren, Euskal Herrian ezagunagoa da Altzoko Handia ezizena haren familia izena baino. Izan ere, Migel Joakin Eleizegi Arteaga (Altzo, Gipuzkoa, 1818-1861) handia zen oso: 2,41 metro garai, orduko azken neurketen arabera. Ospe handia izan zuen horregatik, e...
2020-8-12
https://www.berria.eus/albisteak/185563/hemezortzi-kasu-atzeman-dituzte-zamudioko-zahar-etxe-batean.htm
Gizartea
Hemezortzi kasu atzeman dituzte Zamudioko zahar etxe batean
Donostiako eta Bilboko bi zahar etxeetan ere positiboak izan dira.
Hemezortzi kasu atzeman dituzte Zamudioko zahar etxe batean. Donostiako eta Bilboko bi zahar etxeetan ere positiboak izan dira.
Zamudioko (Bizkaia) Truiundo zahar etxean hemezortzi positibo atzeman dituzte, EITBk jakinarazi duenez: horietatik 15, egoiliarrak. Zamudio, ordea, ez da kasuak detektatu dituzten toki bakarra izan. Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi du Donostiako zahar etxe bateko egoiliar batek ere positibo eman duela. Atzo, beste ...
2020-8-12
https://www.berria.eus/albisteak/185564/hiru-lagun-hil-eta-sei-zauritu-dira-tren-istripu-batean-eskozian.htm
Mundua
Hiru lagun hil eta sei zauritu dira tren istripu batean, Eskozian
Ezbeharra Stonehaven herritik gertu jazo da. Trena bidetik atera da.
Hiru lagun hil eta sei zauritu dira tren istripu batean, Eskozian. Ezbeharra Stonehaven herritik gertu jazo da. Trena bidetik atera da.
Erresuma Batuko Poliziak jakinarazi duenez, Aberdeen eta Glasgow arteko ibilbidea egiten ari zen tren bat bidetik atera da Stonehaven herritik gertu dagoen baso eremu batean (Eskoziako ipar-ekialdea). Istripuan hiru pertsona hil dira eta sei zauritu; Erresuma Batuko Garraio Poliziak adierazi duenez, hildako bat treneko...
2020-8-13
https://www.berria.eus/albisteak/185585/lidergo-beharra-azpimarratu-dute-demokratek-eldarniozko-erabakiak-direla-eta.htm
Mundua
Lidergo beharra azpimarratu dute demokratek, «eldarniozko» erabakiak direla eta
Biden-Harris hautagaitza bart aurkeztu dute. Gazteen botoa bildu nahi dute Harrisen izendatuta.
Lidergo beharra azpimarratu dute demokratek, «eldarniozko» erabakiak direla eta. Biden-Harris hautagaitza bart aurkeztu dute. Gazteen botoa bildu nahi dute Harrisen izendatuta.
AEBetako Alderdi Demokratak bart aurkeztu du ofizialki Etxe Zurira heltzen saiatuko den bikotea, eta herrialdea «berreraiki» beharra azpimarratu du: «Etorkizun hobe bat hautatzeko aukera izango dugu hemendik 83 egunera». Kamala Harris senatari eta presidenteordetzarako hautagaiak bere lehen hitzak egin ditu jendaurrean...
2020-8-13
https://www.berria.eus/albisteak/185586/israelek-hainbat-gune-bonbardatu-ditu-gazan-eta-erregai-sarrera-itxi-du.htm
Mundua
Israelek hainbat gune bonbardatu ditu Gazan, eta erregai sarrera itxi du
Israelgo armadak adierazi du Hamasen hainbat azpiegiturari egin diotela eraso, Gazatik puxiken bidez jaurti dituzten lehergaiei erantzuteko.
Israelek hainbat gune bonbardatu ditu Gazan, eta erregai sarrera itxi du. Israelgo armadak adierazi du Hamasen hainbat azpiegiturari egin diotela eraso, Gazatik puxiken bidez jaurti dituzten lehergaiei erantzuteko.
«Azken aste honetan puxika lehergaiak jaurti dituzte Gazatik Israelgo lurraldeetara. Horri erantzunez, Israelgo eraso hegazkinek eta tankeek eraso egin diete Hamasen hainbat helburu militarri», adierazi du Israelgo armadak ohar bidez. Aurreko egunetan, hainbat gune bonbardatu ditu Israelek Gazako zerrendan, eta, horre...
2020-8-14
https://www.berria.eus/albisteak/185587/bihurgunez-bihurgune.htm
Kultura
Bihurgunez bihurgune
Soldadu, musikari poeta, bohemio, erbesteratu, artzain, erromantiko peto. Mito bat. Gernikako arbola kantaren sortzailea baino gehiago. Jose Mari Iparragirre (1820-1881). Jaio zela bi mende, asteon. Hari buruzko film bat iragarria zuten negurako, baina tiraderan geratu da proiektua; ez da hala gertatzen den lehena. Tir...
Bihurgunez bihurgune. Soldadu, musikari poeta, bohemio, erbesteratu, artzain, erromantiko peto. Mito bat. Gernikako arbola kantaren sortzailea baino gehiago. Jose Mari Iparragirre (1820-1881). Jaio zela bi mende, asteon. Hari buruzko film bat iragarria zuten negurako, baina tiraderan geratu da proiektua; ez da hala ger...
Jose Mari Iparragirreren biografia bihurgunez eta pasarte ezezagunez betea dago. Bi kontinente eta hamaika herrialde korritu zituen, eta artistak kantaldiz kantaldi eta bidaiaz bidaia egin zuen bideak labirinto itxura hartzen du, ibileron lokalizazio posibleen zerrenda luzea harilkatuz. URRETXU (GIPUZKOA) Alzola Etxe...
2020-8-13
https://www.berria.eus/albisteak/185588/prezioek-behera-segitzen-dute-07-uztailean.htm
Ekonomia
Prezioek behera segitzen dute: %0,7 uztailean
Uztailean, arropen prezioa jaitsi zen gehien, merkealdiaren eraginez. Jakiak eta komunikazio zerbitzuak ere merkatu egin dira. Aisialdiaren arlokoak, aldiz, garestitu.
Prezioek behera segitzen dute: %0,7 uztailean. Uztailean, arropen prezioa jaitsi zen gehien, merkealdiaren eraginez. Jakiak eta komunikazio zerbitzuak ere merkatu egin dira. Aisialdiaren arlokoak, aldiz, garestitu.
Beherantz jarraitzen dute prezioek, COVID-19aren krisiaren eraginez. Kontsumo prezioen indizea (KPI) %0,7 apaldu da uztailean Hego Euskal Herri osoan. Oinarrizko produktuak, oro har, iazko apirilean baino %0,7 merkeago daude. Urtea hasi zenetik, gainera, prezioek %1,6 egin dute behera. INE Espainiako Estatistika Instit...
2020-8-13
https://www.berria.eus/albisteak/185589/eusko-legebiltzarrak-irailaren-3an-egingo-du-inbestidura-saioa.htm
Politika
Eusko Legebiltzarrak irailaren 3an egingo du inbestidura saioa
Ezustekorik ezean, Iñigo Urkullu izendatuko dute berriro lehendakari. Bakartxo Tejeria legebiltzarreko presidenteak eman du inbestidura saioaren dataren berri, osoko bilkura egin ostean.
Eusko Legebiltzarrak irailaren 3an egingo du inbestidura saioa. Ezustekorik ezean, Iñigo Urkullu izendatuko dute berriro lehendakari. Bakartxo Tejeria legebiltzarreko presidenteak eman du inbestidura saioaren dataren berri, osoko bilkura egin ostean.
Datozen asteetan ezustekorik ez bada, Iñigo Urkulluk hirugarren legegintzaldia abiatuko du irail hasieran. Hilaren 3an egingo du Eusko Legebiltzarrak inbestidura saioa, eta EAJren hautagaia izendatuko dute lehendakari; lehen aldiz, ez dute bigarren itzuliaren bozketa egin beharko, EAJk gehiengo osoa izango baitu, jeltz...
2020-8-13
https://www.berria.eus/albisteak/185590/zerga-bilketa-197-jaitsi-da-bizkaian.htm
Ekonomia
Zerga bilketa %19,7 jaitsi da Bizkaian
Iazko uztailean baino 1.005,2 milioi gutxiago bildu ditu. Aldundiak azaldu duenez, beherakadan eragin handia izan dute jarduera ekonomikoaren geldotzeak eta foru ogasunak enpresei emandako laguntzek.
Zerga bilketa %19,7 jaitsi da Bizkaian. Iazko uztailean baino 1.005,2 milioi gutxiago bildu ditu. Aldundiak azaldu duenez, beherakadan eragin handia izan dute jarduera ekonomikoaren geldotzeak eta foru ogasunak enpresei emandako laguntzek.
Bizkaiko Ogasunak 4.085,2 milioi euro bildu ditu uztailera arte, iazko aldi berean bildu zuena baino %19,7 gutxiago —Gipuzkoan %20—. Kopuru hori 2020 guztirako bilketa aurrekontuaren %50,2 litzateke. Aldundiak azaldu duenez, jaitsiera horretan eragin handia izan dute jarduera ekonomikoaren geldotzeak eta foru ogasunak...
2020-8-13
https://www.berria.eus/albisteak/185591/hiru-euskal-herritar-hil-dira-suitzako-alpeetan-arroila-bat-jaisten-ari-zirela.htm
Gizartea
Hiru euskal herritar hil dira Suitzako Alpeetan, arroila bat jaisten ari zirela
Haiekin zihoan beste kide bat desagertuta dago. Atzo izan zuten istripua.
Hiru euskal herritar hil dira Suitzako Alpeetan, arroila bat jaisten ari zirela. Haiekin zihoan beste kide bat desagertuta dago. Atzo izan zuten istripua.
Hiru euskal herritar hil dira Alpeetan arroila jaitsieran ari zirela, eta beste bat desagertuta dago. Atzo izan zuten istripua, Parlitobeleko arroilan, Suitzako San Galo kantonamenduan. Ordutik bila ari dira galduta dagoena aurkitu nahian, eta, gauean etenaldia egin badute ere, gaur berriro ekin diote lanari. San Galo...
2020-8-13
https://www.berria.eus/albisteak/185592/dinosauro-espezie-ezezagun-bat-aurkitu-dute-ingalaterran.htm
Bizigiro
Dinosauro espezie ezezagun bat aurkitu dute Ingalaterran
Vectaerovenator inopinatus espeziea aurkitu dute, duela 115 milioi urte existitu zena. Tyrannosaurus rex hartzen duen dinosauro talde berean sailkatu dute.
Dinosauro espezie ezezagun bat aurkitu dute Ingalaterran. Vectaerovenator inopinatus espeziea aurkitu dute, duela 115 milioi urte existitu zena. Tyrannosaurus rex hartzen duen dinosauro talde berean sailkatu dute.
Southamptongo Unibertsitateko (Ingalaterra) paleontologo talde batek Vectaerovenator inopinatus espeziea aurkitu du Wight uhartean (Ingalaterra hegoaldean): duela 115 milioi urte bizi izan zen dinosauro bat. Espezie hori lau hezur fosiletatik abiatuta katalogatu dute, Ingalaterrako uhartean aurkitutako hiru aurkikuntz...
2020-8-13
https://www.berria.eus/albisteak/185593/651-kasu-atzeman-dituzte-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
651 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian
Bizkaian kasu gehien atzeman diren eguna izan da: 402. Osasun Saila eta Bizkaiko Foru Aldundia arratsaldean bilduko dira egoera aztertzeko.
651 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. Bizkaian kasu gehien atzeman diren eguna izan da: 402. Osasun Saila eta Bizkaiko Foru Aldundia arratsaldean bilduko dira egoera aztertzeko.
Azken datuek kasuen gorakada nabarmen bat adierazten dute berriro ere Hego Euskal Herrian: 651 kasu atzeman dituzte, bezperan baino 146 gehiago. Bizkaian goia jo dute kasuek azken orduetan. 402 kasu izan dira herrialde horretan; alarma egoera kendu zenetik zenbatu den kopururik altuena. Nafarroan, 82 kasu atzeman dituz...
2020-8-13
https://www.berria.eus/albisteak/185594/gasteizen-gizon-bat-atxilotu-dute-neska-lagunari-eraso-egitea-egotzita.htm
Gizartea
Gasteizen gizon bat atxilotu dute neska lagunari eraso egitea egotzita
Atzo gertatu zen erasoa, 09:00 aldera.
Gasteizen gizon bat atxilotu dute neska lagunari eraso egitea egotzita. Atzo gertatu zen erasoa, 09:00 aldera.
22 urteko gizon bat atxilotu du Gasteizko Udaltzaingoak, neska lagunari eraso egitea leporatuta. Arabako hiriburuko Udalak jakinarazi duenez, emakumeak dei egin zuen, atzo, 09:00 aldera, Poliziaren laguntza eskatzeko. Agenteak bertaratzean, egiaztatu zuten gizonak emakumeari eraso egin ziola eztabaida batean, eta, ond...
2020-8-13
https://www.berria.eus/albisteak/185595/grigori-sokoloven-kontzertua-bertan-behera-utzi-dute.htm
Kultura
Grigori Sokoloven kontzertua bertan behera utzi dute
Igandean jo behar zuen Donostiako Musika Hamabostaldian, baina, Italiako Gobernuak Espainiatik Italiara joaten diren bidaiariei ezarritako neurri berriak direla eta, bere bizilekuan gelditzea erabaki du pianista errusiarrak.
Grigori Sokoloven kontzertua bertan behera utzi dute. Igandean jo behar zuen Donostiako Musika Hamabostaldian, baina, Italiako Gobernuak Espainiatik Italiara joaten diren bidaiariei ezarritako neurri berriak direla eta, bere bizilekuan gelditzea erabaki du pianista errusiarrak.
Espainian konfinatuta egon ondoren, Italiako bizilekura itzuli zen Grigori Sokolov pianista errusiarra, eta han prestatzekoa zen aste honetan Santanderren (Espainia) eta Donostian eman beharreko kontzertuak. Alabaina, atzo arratsaldean Italiako Gobernuak argitaratutako ebazpenak neurri zorrotzagoak ezarri ditu Espainia...
2020-8-13
https://www.berria.eus/albisteak/185596/getxoko-bikain-tabernan-eta-gasteizko-sagartoki-eta-oh-malbec-jatetxeetan-izan-zirenei-proba-egiteko-eskatu-die-jaurlaritzak.htm
Gizartea
Getxoko Bikain tabernan eta Gasteizko Sagartoki eta Oh Malbec jatetxeetan izan zirenei proba egiteko eskatu die Jaurlaritzak
Toki horietan izan zirenek beren osasun etxera edota osasun aholkularitzara deitu beharko dute ordua hartzeko.
Getxoko Bikain tabernan eta Gasteizko Sagartoki eta Oh Malbec jatetxeetan izan zirenei proba egiteko eskatu die Jaurlaritzak. Toki horietan izan zirenek beren osasun etxera edota osasun aholkularitzara deitu beharko dute ordua hartzeko.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak PCR proba egitera joateko eskatu die abuztuaren 2tik 10era bitartean Getxoko (Bizkaia) Bikain tabernan izan zirenei. Gaur arratsaldean bertan hasiko dira testak egiten, Urdulizko ospitalean. Tabernan izan zirenek beren osasun etxera edota telefono zenbaki honetara deitu behar dute: 900...
2020-8-13
https://www.berria.eus/albisteak/185597/ahtaren-obrak-itxi-dituzte-martzillan.htm
Gizartea
AHTaren obrak «itxi» dituzte Martzillan
Mugitu mugimenduko kideek AHTaren lanak zigilatzeko agindua eman diete OHT eraikuntza enpresako eta azpikontratetako arduradunei, Airef erakundeak iragan astean kaleratutako gomendioak aplikatuz. Behean, ekintzaren bideoa ikus daiteke.
AHTaren obrak «itxi» dituzte Martzillan. Mugitu mugimenduko kideek AHTaren lanak zigilatzeko agindua eman diete OHT eraikuntza enpresako eta azpikontratetako arduradunei, Airef erakundeak iragan astean kaleratutako gomendioak aplikatuz. Behean, ekintzaren bideoa ikus daiteke.
Gaur goizean, 11:00etan, Mugitu mugimenduko kideek AHTren obrak zigilatu dituzte Alesbes eta Azkoien arteko tartean, Martzillan, protesta moduan. Airef erakundearen gomendioak aplikatuz, obra hori «itxi» egin dela irudikatu dute. OHT eraikuntza enpresa eta azpikontratak Aragoi ibaiaren ibarrean eraikitzen ari diren bi...
2020-8-13
https://www.berria.eus/albisteak/185598/donibane-lohizuneko-ostatu-bat-hetsi-dute.htm
Gizartea
Donibane Lohizuneko ostatu bat hetsi dute
Pirinio Atlantikoetako departamenduko prefeturak erabaki du Donibane Lohizuneko (Lapurdi) Le Miam ostatuaren hestea bost egunez, zigor gisa. Neurria beterik, gaur ireki dute berriro.
Donibane Lohizuneko ostatu bat hetsi dute. Pirinio Atlantikoetako departamenduko prefeturak erabaki du Donibane Lohizuneko (Lapurdi) Le Miam ostatuaren hestea bost egunez, zigor gisa. Neurria beterik, gaur ireki dute berriro.
Donibane Lohizuneko Le Miam ostatua bost egunez hetsirik egon da. Osasun neurriak ez errespetatu izana leporatu zion Pirinio Atlantikoetako departamenduko prefeturak abuztuaren 7an, eta bost eguneko itxialdia ezarri zion zigor gisa. Neurria errespetatu, eta gaur ireki ditu berriz ateak. Osasun neurriak ez errespetatze...
2020-8-13
https://www.berria.eus/albisteak/185599/israelek-eta-arabiar-emirerri-batuek-laquobake-akordioaraquo-lortu-dute.htm
Mundua
Israelek eta Arabiar Emirerri Batuek «bake akordioa» lortu dute
Israelek uko egingo dio anexio planari, eta harremanak normalizatuko ditu Arabiar Emirerri Batuekin.
Israelek eta Arabiar Emirerri Batuek «bake akordioa» lortu dute. Israelek uko egingo dio anexio planari, eta harremanak normalizatuko ditu Arabiar Emirerri Batuekin.
Donald Trump AEBetako presidenteak Twitter bidez eman du bake akordioaren berri. «Aurrerapauso erraldoia gaurkoa! Gure bi adiskide handiren arteko bake akordio historikoa: Israel eta Arabiar Emirerri Batuak!», idatzi du. Bi herrialdeen arteko akordioa baieztatu du Mohamed bin Zayed al-Nahyan Arabiar Emirerri Batuetako...
2020-8-14
https://www.berria.eus/albisteak/185625/araban-20-jaitsi-da-zerga-bilketa.htm
Ekonomia
Araban %20 jaitsi da zerga bilketa
Urte bukaeran «egoera zuzendu» egingo dela espero du Ramiro Gonzalezek.
Araban %20 jaitsi da zerga bilketa. Urte bukaeran «egoera zuzendu» egingo dela espero du Ramiro Gonzalezek.
Aldundietako ogasunek bostetik bat galdu dute urtea hasi zenetik. Bizkaian %19,7 jaitsi da bilketa; Gipuzkoan, %19,9; eta Araban, berriz, %20,3. Kopuru osoetan, ia 1.700 milioi gutxiago. Arabako Aldundia izan da bere datuak ematen azkena, gaur goizean. Guztira, 917,6 milioi jaso ditu zergetan urteko lehen zazpi hilabe...
2020-8-14
https://www.berria.eus/albisteak/185626/israelen-eta-emirerrien-arteko-ituna-bakerako-laquoaukera-batraquo-da-nberen-iritziz.htm
Mundua
Israelen eta Emirerrien arteko ituna bakerako «aukera bat» da, NBEren iritziz
Iranek eta Turkiak kritikatu egin dute akordioa. Alemania, Erresuma Batua eta Frantzia, berriz, haren alde agertu dira.
Israelen eta Emirerrien arteko ituna bakerako «aukera bat» da, NBEren iritziz. Iranek eta Turkiak kritikatu egin dute akordioa. Alemania, Erresuma Batua eta Frantzia, berriz, haren alde agertu dira.
«[NBE Nazio Batuen Erakundeko] idazkari nagusiak ongietorria egin dio akordio honi, buruzagi israeldarrentzat eta palestinarrentzat negoziazioak berreskuratzeko aukera bat sortuko duen itxaropenaz, bi estatuen konponbidea errealitate bihurtzeko, NBEren ebazpen garrantzitsuekin, nazioarteko legediarekin eta aldebiko ako...
2020-8-14
https://www.berria.eus/albisteak/185627/mikrokonfinamenduak-ezartzearen-alde-dago-bengoa.htm
Gizartea
«Mikrokonfinamenduak» ezartzearen alde dago Bengoa
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu ohiak aztarnarien falta dagoela azpimarratu du. Uste du agerraldiak egotea herritarren portaeraren eta administrazioaren kudeaketaren ondorioa dela.
«Mikrokonfinamenduak» ezartzearen alde dago Bengoa. Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu ohiak aztarnarien falta dagoela azpimarratu du. Uste du agerraldiak egotea herritarren portaeraren eta administrazioaren kudeaketaren ondorioa dela.
Rafael Bengoa Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu ohiak esan du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako leku batzuetan «mikrokonfinamenduak» ezartzearen alde dagoela. «Agian, anbizio handiagoko neurriak hartzeko garaia da; hau da, eremu edo herri batzuk konfinatzekoa». Izan ere, Onda Vascan egindako elkarrizketan esan duenez,...
2020-8-14
https://www.berria.eus/albisteak/185628/industriaren-jarduera-ia-30-handitu-da-uztailean-baina-iazkoaren-azpitik-dago-oraindik.htm
Ekonomia
Industriaren jarduera ia %30 handitu da uztailean, baina iazkoaren azpitik dago oraindik
Zerbitzuek 2019an baino %11 gutxiago fakturatu dute 2020an.
Industriaren jarduera ia %30 handitu da uztailean, baina iazkoaren azpitik dago oraindik. Zerbitzuek 2019an baino %11 gutxiago fakturatu dute 2020an.
Gutxika bada ere, jarduera ekonomikoa suspertzen ari da Hego Euskal Herriko ekonomia. INEk gaur emandako datuen arabera, bi sektore nagusiek, zerbitzuek eta industriak, %20 eta %30 artean handitu dute beren negozio zifra ekainetik uztailera. Horrek ekarri du urte arteko tasan %30etik gorako beherakada zena (ekainean) o...
2020-8-15
https://www.berria.eus/albisteak/185629/gitarraren-mintzoa.htm
Kultura
Gitarraren mintzoa
Soldadu, musikari poeta, bohemio, erbesteratu, artzain, erromantiko peto. Mito bat. Gernikako arbola kantaren sortzailea baino gehiago. Jose Mari Iparragirre (1820-1881). Jaio zela bi mende, asteon. Hari buruzko film bat iragarria zuten negurako, baina tiraderan geratu da proiektua; ez da hala gertatzen den lehena. Tir...
Gitarraren mintzoa. Soldadu, musikari poeta, bohemio, erbesteratu, artzain, erromantiko peto. Mito bat. Gernikako arbola kantaren sortzailea baino gehiago. Jose Mari Iparragirre (1820-1881). Jaio zela bi mende, asteon. Hari buruzko film bat iragarria zuten negurako, baina tiraderan geratu da proiektua; ez da hala gerta...
Gitarra zahartxo bat zur-gorritan, Bilbon, luthier tailer txikian. Laura Vicariok gozo ferekatu dio ahoaren buelta, lehen aldiz noiz hartu zuen kontatu bitartean: «Otsail hasieran izan zen». Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzatik ekarri zioten, Gernikatik, 1896tik hona han pilatutako urteen zama arin ziezaion. «Arrakala t...
2020-8-16
https://www.berria.eus/albisteak/185631/ahots.htm
Kultura
Ahots
Padrom, Galizia, 1972. Idazle, soziolinguista, regueifeiro eta irakaslea da, besteak beste, eta arkakuso-hezle ere bai Galiza Pulgas Circus-en eta gizarte-ekintzailea. Orixe (2004) liburuarekin Blanco Amor saria irabazi zuen, eta Made in Galiza (2009) narrazio-liburuak Ánxel Casal saria eman zion, eta urteko liburua iz...
Ahots. Padrom, Galizia, 1972. Idazle, soziolinguista, regueifeiro eta irakaslea da, besteak beste, eta arkakuso-hezle ere bai Galiza Pulgas Circus-en eta gizarte-ekintzailea. Orixe (2004) liburuarekin Blanco Amor saria irabazi zuen, eta Made in Galiza (2009) narrazio-liburuak Ánxel Casal saria eman zion, eta urteko lib...
Aurora, 1A-ko bizilaguna, hil zen eguneanbaten batek esan zuen: Eta orain zer egingo dugu haren belearekin? Hantxe zegoen, bele-tristuraz, zeruertzera begira leihoaz bestaldera. Etxera ekarri zidaten belea eta lehenbiziko gauean kutsatu zidan min luma-beltz bat. Aurora hil da, esan zioten. Saminean lagun, esan...
2020-8-14
https://www.berria.eus/albisteak/185632/618-kasu-atzeman-dituzte-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
618 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian
Bizkaian behera egin dute kasuek; Araban, Gipuzkoan eta Nafarroan, aldiz, igo egin dira.
618 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. Bizkaian behera egin dute kasuek; Araban, Gipuzkoan eta Nafarroan, aldiz, igo egin dira.
Azken datuen berri eman dute Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak, eta bezperan baino kutsatze gutxiago izan dira Hegoaldean: 510. Bizkaian izan da alderik nabarmenena: atzo 402 positibo izan ziren; azken orduetan, berriz, 292. Halaber, Araban, Gipuzkoan eta Nafarroan kasu gehiago izan dira. Araban, 112 kasuren ...
2020-8-14
https://www.berria.eus/albisteak/185633/bielorrusiako-gobernua-elkarrizketa-laquoeraikitzaileraquo-baterako-prest-agertu-da.htm
Mundua
Bielorrusiako Gobernua elkarrizketa «eraikitzaile» baterako prest agertu da
Igandeko hauteskundeen ondorioz izandako protestetan atxilotutakoak askatzen hasi dira. Gaur bilduko dira Europako Batasuneko Atzerri ministroak; beste gai batzuen artean, herrialdea izango dute hizpide.
Bielorrusiako Gobernua elkarrizketa «eraikitzaile» baterako prest agertu da. Igandeko hauteskundeen ondorioz izandako protestetan atxilotutakoak askatzen hasi dira. Gaur bilduko dira Europako Batasuneko Atzerri ministroak; beste gai batzuen artean, herrialdea izango dute hizpide.
Vladimir Makei Bielorrusiako Atzerri ministroak esan du prest dagoela beste hainbat gobernurekin elkarrizketa «eraikitzaile» bat izateko, herrialdean igandean izandako hauteskundeen ondorengo krisiari erreferentzia eginez. Makeik azaldu duenez, Ignazio Cassis Suitzako Atzerri ministroarekin hitz egin du jada, «presiden...
2020-8-14
https://www.berria.eus/albisteak/185634/gallartako-zahar-etxe-batean-hamasei-positibo-atzeman-dituzte.htm
Gizartea
Gallartako zahar etxe batean hamasei positibo atzeman dituzte
11 egoiliar eta bost langile kutsatu dira.
Gallartako zahar etxe batean hamasei positibo atzeman dituzte. 11 egoiliar eta bost langile kutsatu dira.
Beste zahar etxe batera sartu da birusa. Atzo, Zamudioko zahar etxe batean eta Bilboko beste bi egoitzatan izandako kasuen berri eman zuen Bizkaiko Foru Aldundiak, eta gaur kasu gehiagoren berri eman du. Gallartako zahar etxe bateko 11 egoiliar eta bost langile birusarekin kutsaturik daude. Egoiliar guztiak asintomatik...
2020-8-14
https://www.berria.eus/albisteak/185635/langabezia-pirinioetan-eta-leitzaldean-igo-da-gehien-nafarroan.htm
Ekonomia
Langabezia Pirinioetan eta Leitzaldean igo da gehien Nafarroan
Sektoreka, kontratazioak nabarmen egin du behera autogintzan eta ostalaritzan, %90 eta %80 jaitsi baita aurreko hiruhilekoarekin alderatuta.
Langabezia Pirinioetan eta Leitzaldean igo da gehien Nafarroan. Sektoreka, kontratazioak nabarmen egin du behera autogintzan eta ostalaritzan, %90 eta %80 jaitsi baita aurreko hiruhilekoarekin alderatuta.
«Inoiz ez bezalako krisi batean gaude», nabarmendu du gaur goizean Carmen Maeztuk, Nafarroako Gobernuko Gizarte Eskubideen kontseilariak. Horrek isla izan du lan munduan bigarren hiruhilekoan, baina uztailean egoerak apur bat hobera egin du bederen. Goiz da ezer ondorioztatzeko, eta «zuhurtziaz» jokatu nahi du Maeztuk ...
2020-8-14
https://www.berria.eus/albisteak/185636/artikoko-izotza-2035-urterako-urtu-daitekeela-ondorioztatu-dute.htm
Gizartea
Artikoko izotza 2035. urterako urtu daitekeela ondorioztatu dute
Ikerlariek Artikoan duela 130.000-116.000 urte inguru zer gertatu zen hartu dute oinarritzat. Zientzialarien arabera, izotzaren gainazalean eratzen diren putzuek urtze prozesua azkartzen dute.
Artikoko izotza 2035. urterako urtu daitekeela ondorioztatu dute. Ikerlariek Artikoan duela 130.000-116.000 urte inguru zer gertatu zen hartu dute oinarritzat. Zientzialarien arabera, izotzaren gainazalean eratzen diren putzuek urtze prozesua azkartzen dute.
Nature Climate Change aldizkarian argitaratutako ikerketa batean ondorioztatu dutenez, 2035. urterako Artikoko itsasoko izotza urtu egingo da. Aurkeztutako txostenak oinarritzat hartu du Lurraren azken aro beroan zer gertatu zen —duela 130.000-116.000 urte inguru— eta etorkizunean zer gerta daitekeen. Izan ere, Louise ...
2020-8-14
https://www.berria.eus/albisteak/185637/diskotekak-eta-gaueko-tabernak-ixteko-agindu-du-madrilek.htm
Gizartea
Diskotekak eta gaueko tabernak ixteko agindu du Madrilek
Neurriak zorroztuko dituzte Hego Euskal Herrian, egoera epidemiologikoak okerrera egin duela eta. Gainerako taberna edo jatetxeek 01:00ean itxi beharko dute, eta gauerditik aurrera ezingo da bezero gehiagorik sartu. Kalean erretzea ere debekatuta egongo da, bi metroko tartea bermatu ezin bada.
Diskotekak eta gaueko tabernak ixteko agindu du Madrilek. Neurriak zorroztuko dituzte Hego Euskal Herrian, egoera epidemiologikoak okerrera egin duela eta. Gainerako taberna edo jatetxeek 01:00ean itxi beharko dute, eta gauerditik aurrera ezingo da bezero gehiagorik sartu. Kalean erretzea ere debekatuta egongo da, bi m...
Salvador Illa Espainiako Osasun ministroak neurri berriak iragarri ditu. Egoera epidemiologikoak okerrera egin duela eta, arau berriak adostu ditu Osasun Ministerioak autonomietako presidenteekin. Hitzartutako arau gehienek gaueko aisialdiari eragingo diote; izan ere, Illaren esanetan, «ezinbestekoa» da gaueko aisialdi...
2020-8-14
https://www.berria.eus/albisteak/185638/herri-kultura-jai-herrikoiak-eta-zerbitzu-publikoak-babestera-deitu-dute-bilboko-konpartsek.htm
Bizigiro
Herri kultura, jai herrikoiak eta zerbitzu publikoak babestera deitu dute Bilboko Konpartsek
Aste Nahasia bertan behera utzita, Bilboko konpartsek balorazioa egin dute. Bilboko Udalaren jarrera salatu dute, «elkarlana» baino gehiago «inposizioa» erakutsi dutelako
Herri kultura, jai herrikoiak eta zerbitzu publikoak babestera deitu dute Bilboko Konpartsek. Aste Nahasia bertan behera utzita, Bilboko konpartsek balorazioa egin dute. Bilboko Udalaren jarrera salatu dute, «elkarlana» baino gehiago «inposizioa» erakutsi dutelako
«Osasun krisiarekin batera etorri den krisi ekonomikoa betikoek ordaindu ez dezaten», herri kultura, jai herrikoiak eta zerbitzu publikoak defendatzera deitu dute Bilboko Konpartsek. Aste Nahasia bertan behera utzita, Haizea Arriolak eta Iñigo Iglesias kideek Bilboko Konpartsen balorazioa azaldu dute gaur goizean, Bilb...
2020-8-16
https://www.berria.eus/albisteak/185639/amek-idazten-dutenaz.htm
Gizartea
Amek idazten dutenaz
Amatasuna gai korapilatsua da feminismoarentzat: historikoki andreen patu izaki, kartzela bihurtu da, baina aldatu nahian ari dira gazteak. Gaiari buruzko gogoetak euskarara ekarri dituzte Katixa Agirrek eta Maialen Berasategik.
Amek idazten dutenaz. Amatasuna gai korapilatsua da feminismoarentzat: historikoki andreen patu izaki, kartzela bihurtu da, baina aldatu nahian ari dira gazteak. Gaiari buruzko gogoetak euskarara ekarri dituzte Katixa Agirrek eta Maialen Berasategik.
Amek ez dute idazten, idatzita daude», esan zuen Susan Suleiman idazle eta literatura ikertzaileak 1985ean. Ordurako, baina, paperean zegoen amatasunari buruzko saiakera feminista nabarmenetako bat: Of Woman Born argitaratu zuen Adrienne Rich poeta eta aktibistak 1976an. Suleimanen esaldi hartako ezezkoak inspiratu zue...
2020-8-14
https://www.berria.eus/albisteak/185640/maialen-berasategi-catalan.htm
Maialen Berasategi Catalan
Maialen Berasategi Catalan.
Berriako Euskara taldeko lankidea da Maialen Berasategi. Itzulpengintza eta Interpretazioa ikasi zuen EHUn, eta azken urteetan zenbait literatura lan ekarri ditu euskarara, batik bat feminismoari lotuta: 2017an Lisipe bildumarako Monique Wittigen Pentsamendu heterozuzena itzuli zuen taldean jardun zen, eta 2018an Carol...
2020-8-14
https://www.berria.eus/albisteak/185641/katixa-agirre.htm
Katixa Agirre
Katixa Agirre.
Ikus-Entzunezko Komunikazioan doktorea da Katixa Agirre, eta EHUn dihardu egun. Dena dela, literaturaren eremuan utzitako uztak egin du ezagun. Bi eleberri idatzi ditu: 2015ean, Atertu arte itxaron argitaratu zuen (Elkar), eta 111 Akademia saria jaso; 2018an, Amek ez dute publikatu zuen (Elkar), Zubikarai bekaren bidez...
2020-8-14
https://www.berria.eus/albisteak/185642/azpeitiko-erdikalean-ibili-zirenei-proba-egiteko-eskatu-die-jaurlaritzak.htm
Gizartea
Azpeitiko Erdikalean ibili zirenei proba egiteko eskatu die Jaurlaritzak
Abuztuaren 7tik 9ra bitartean kale horretan ibilitakoek egin beharko dute testa.
Azpeitiko Erdikalean ibili zirenei proba egiteko eskatu die Jaurlaritzak. Abuztuaren 7tik 9ra bitartean kale horretan ibilitakoek egin beharko dute testa.
Azpeitian (Gipuzkoa) hamahiru positibo atzeman dituzte azken orduetan, eta Osasun Sailak PCR proba egitera joateko eskatu die abuztuaren 7tik 9ra kale horretan ibili zirenei. Arratsaldean hasiko dira probak egiten, herriko osasun etxearen ondoan jarritako karpan. Ordua hartzeko, osasun etxera edo osasun aholkularitzara...
2020-8-14
https://www.berria.eus/albisteak/185643/koronabirusa-ia-bost-metrora-kutsa-daitekeela-ondorioztatu-dute.htm
Gizartea
Koronabirusa ia bost metrora kutsa daitekeela ondorioztatu dute
Ikerketa egiteko, ospitaleko gela batean jasotako aerosol laginak aztertu dituzte. Zientzialarien arabera, bi metroko segurtasun tarteak ez luke balioko eremu itxietan.
Koronabirusa ia bost metrora kutsa daitekeela ondorioztatu dute. Ikerketa egiteko, ospitaleko gela batean jasotako aerosol laginak aztertu dituzte. Zientzialarien arabera, bi metroko segurtasun tarteak ez luke balioko eremu itxietan.
Floridako Unibertsitateko (AEB) zientzialari talde batek egindako ikerketa baten arabera, koronabirusa ia bost metrotik kutsa daiteke. Aurkeztutako txostenean, ospitaleko gela batean egindako esperimentu baten emaitzak jaso dituzte; gela horretan, COVID-19a zuten bi pertsona zeuden, eta bietako batek arnas infekzio akt...
2020-8-16
https://www.berria.eus/albisteak/185644/estereotipoen-kaiolan.htm
Kultura
Estereotipoen kaiolan
Soldadu, musikari poeta, bohemio, erbesteratu, artzain, erromantiko peto. Mito bat. Gernikako arbola kantaren sortzailea baino gehiago. Jose Mari Iparragirre (1820-1881). Jaio zela bi mende, asteon. Hari buruzko film bat iragarria zuten negurako, baina tiraderan geratu da proiektua; ez da hala gertatzen zaion lehena. T...
Estereotipoen kaiolan. Soldadu, musikari poeta, bohemio, erbesteratu, artzain, erromantiko peto. Mito bat. Gernikako arbola kantaren sortzailea baino gehiago. Jose Mari Iparragirre (1820-1881). Jaio zela bi mende, asteon. Hari buruzko film bat iragarria zuten negurako, baina tiraderan geratu da proiektua; ez da hala ge...
Jose Mari Iparragirreren garrantzia zertan datza? Zer izan zen, gizon politiko inportante bat? Ez. Kulturalki lan handia egin zuen gizon bat? Ez. Musikari edo artista izugarri inportante bat? Ezta hori ere. Nik uste dut Iparragirreren izana edo izaera, batez ere, bere artista izate horretan datzala. Baina, batez ere, I...
2020-8-14
https://www.berria.eus/albisteak/185645/donibane-lohizuneko-polizia-etxeko-langile-guziei-egin-diete-proba.htm
Gizartea
Donibane Lohizuneko polizia etxeko langile guziei egin diete proba
Bi poliziak positibo eman zutela eta, gaur beste 80 langileri egin diete proba.
Donibane Lohizuneko polizia etxeko langile guziei egin diete proba. Bi poliziak positibo eman zutela eta, gaur beste 80 langileri egin diete proba.
Abuztuaren 9an eta 10ean, Donibane Lohizuneko (Lapurdi) komisariako bi poliziari COVID-19a atzeman zieten. Ber brigadako poliziak dira biak. Bi agenteek eta haiekin kontaktua ukan duten guziek etxean egon behar dute hamalau egunez. Lurraldeko Osasun Agentziak erabaki du komisariako langile guziei proba egitea. Gaur 80...
2020-8-14
https://www.berria.eus/albisteak/185646/bizkaira-bidaiatzea-debekatu-die-belgikako-gobernuak-herritarrei.htm
Gizartea
Bizkaira bidaiatzea debekatu die Belgikako Gobernuak herritarrei
Belgikako Atzerri Ministerioak kudeatutako kolore kodearen arabera, Bizkaia eta Nafarroa eremu gorrian daude; Araba eta Gipuzkoa, berriiz, gune laranjan.
Bizkaira bidaiatzea debekatu die Belgikako Gobernuak herritarrei. Belgikako Atzerri Ministerioak kudeatutako kolore kodearen arabera, Bizkaia eta Nafarroa eremu gorrian daude; Araba eta Gipuzkoa, berriiz, gune laranjan.
Belgikako Gobernuak Bizkaira joatea debekatu die herritarrei, guztiz beharrezkoa ez den kasuetan izan ezik. Bizkaitik herrialdera iristen direnek hamalau eguneko berrogeialdia bete beharko dute, eta PCR proba egin. Osasun krisiak iraun bitartean, atzerritik egin beharreko bidaiak antolatzeko, Atzerri Ministerioak kude...
2020-8-14
https://www.berria.eus/albisteak/185647/eusko-jaurlaritzak-osasun-larrialdia-ezartzeko-asmoa-du.htm
Gizartea
Eusko Jaurlaritzak osasun larrialdia ezartzeko asmoa du
Urkullu jarduneko lehendakaria litzateke batzorde bereziaren burua berriro ere, eta aukera izango luke jendea bakartzeko eta joan-etorriak mugatzeko. Murgak eta Tapiak agerraldi bat egingo dute bihar, hartuko dituzten neurriak esplikatzeko.
Eusko Jaurlaritzak osasun larrialdia ezartzeko asmoa du. Urkullu jarduneko lehendakaria litzateke batzorde bereziaren burua berriro ere, eta aukera izango luke jendea bakartzeko eta joan-etorriak mugatzeko. Murgak eta Tapiak agerraldi bat egingo dute bihar, hartuko dituzten neurriak esplikatzeko.
Koronabirusaren kutsatzeen datuek duela hilabete batzuetako kopuruen itxura hartu dute azken egunetan, eta Eusko Jaurlaritzak lehengoratu egin nahi du birusaren hedatzeari eusteko ezohiko plana. Zenbait hedabidek aurreratu dutenez, jarduneko gobernuak erabaki du datorren asteleheneko EAEko aldizkari ofizialean argitara...
2020-8-15
https://www.berria.eus/albisteak/185667/eusko-jaurlaritzak-neurri-murriztaileak-ezarriko-ditu-pilaketarik-ez-sortzeko.htm
Gizartea
Eusko Jaurlaritzak neurri murriztaileak ezarriko ditu pilaketarik ez sortzeko
Tapia jarduneko sailburuak adierazi du «agertoki berri bat» iritsiko dela, eta osasun larrialdia ezartzeak ez duela esan nahi iragan hilabeteetako neurriak hartuko dituztenik. Jendea ez pilatzeko, edukiera murriztuko dute zenbait lekutan, eta ordutegiak mugatuko dituzte.
Eusko Jaurlaritzak neurri murriztaileak ezarriko ditu pilaketarik ez sortzeko. Tapia jarduneko sailburuak adierazi du «agertoki berri bat» iritsiko dela, eta osasun larrialdia ezartzeak ez duela esan nahi iragan hilabeteetako neurriak hartuko dituztenik. Jendea ez pilatzeko, edukiera murriztuko dute zenbait lekutan, et...
Eusko Jaurlaritzak atzo aurreratu zuen astelehenean jarriko dutela indarrean berriro osasun larrialdia, eta Nekane Murga jarduneko Osasun sailburuak eta Arantxa Tapia jarduneko Ekonomiaren Garapen sailburuak agerraldi bat egin dute gaur xehetasun gehiago emateko. Neurri zehatzak, ordea, asteartean erabakiko dituzte, or...
2020-8-15
https://www.berria.eus/albisteak/185668/joan-mari-torrealdairi-omenaldia-egin-diote-foruan.htm
Gizartea
Joan Mari Torrealdairi omenaldia egin diote Foruan
Dozenaka lagunek oroitu dute Torrealdai haren jaioterrian.
Joan Mari Torrealdairi omenaldia egin diote Foruan. Dozenaka lagunek oroitu dute Torrealdai haren jaioterrian.
Uztailaren 31n hil zen Joan Mari Torrealdai (Forua, Bizkaia, 1942 - Usurbil, Gipuzkoa, 2020), euskal kulturaren erreferente eta eragile handi bat. Euskal kulturako intelektual handietako bat izan zen, eta euskalgintzako ekintzailea. Askotariko jendea elkartu zen haren hil kaperan, baita Usurbilen egin zioten hiletan er...
2020-8-15
https://www.berria.eus/albisteak/185669/674-kasu-atzeman-dituzte-hegoaldean-pandemia-hasi-zenetik-kopururik-handiena.htm
Gizartea
674 kasu atzeman dituzte Hegoaldean, pandemia hasi zenetik kopururik handiena
Bizkaian atzeman dituzte kasu gehienak: 378.
674 kasu atzeman dituzte Hegoaldean, pandemia hasi zenetik kopururik handiena. Bizkaian atzeman dituzte kasu gehienak: 378.
PCR probaren bidez lortutako emaitzak ematen hasi zirenetik, gaur atzeman dituzte kasu gehienak Hego Euskal Herrian: 679. Berriz ere, Bizkaia da kezka iturri nagusia; izan ere, 378 kasu atzeman dituzte —atzo baino 86 gehiago—. Kasuak igo egin dira Araban ere: 126 kasuren berri eman dute, bezperan baino hamalau gehiago....
2020-8-15
https://www.berria.eus/albisteak/185670/eraikuntzaren-sektorea-izango-da-susperraldiaren-ardatza.htm
Ekonomia
«Eraikuntzaren sektorea izango da susperraldiaren ardatza»
Instituzioek obra publikoak eta etxebizitza berriak sustatu behar dituztela uste du Jon Ansoleagak, Eraikune eraikuntza sektoreko klusterreko zuzendari nagusiak.
«Eraikuntzaren sektorea izango da susperraldiaren ardatza». Instituzioek obra publikoak eta etxebizitza berriak sustatu behar dituztela uste du Jon Ansoleagak, Eraikune eraikuntza sektoreko klusterreko zuzendari nagusiak.
Build, build, build (eraiki, eraiki eraiki). Lelo hori hautatu du Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroak, koronabirusak gehien zigortu duen sektoreetako bat erreskatatzeko: eraikuntzarena. %35 egin du behera krisiaren lehenengo hiru hilabeteetan, eta horri buelta emateko plan bat aurkeztu du. Etxebizitzak izang...
2020-8-17
https://www.berria.eus/albisteak/185695/zaldibarko-zabortegian-gorpu-baten-aztarnak-topatu-dituzte.htm
Gizartea
Zaldibarko zabortegian gorpu baten aztarnak topatu dituzte
Berna hezur bat topatu zuten atzo baskula zegoen lekutik 23 metro sakonago, eta gaur jarraitu dute bi beharginak bilatzeko lanetan. Ertzaintzaren arabera, bost egun barru izango dituzte DNA proben emaitzak.
Zaldibarko zabortegian gorpu baten aztarnak topatu dituzte. Berna hezur bat topatu zuten atzo baskula zegoen lekutik 23 metro sakonago, eta gaur jarraitu dute bi beharginak bilatzeko lanetan. Ertzaintzaren arabera, bost egun barru izango dituzte DNA proben emaitzak.
Sei hilabete dira Zaldibarko zabortegian (Bizkaia) lur jausi bat gertatu eta Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran azpian harrapatuta geratu zirela, eta haiek bilatzeko lanetan ari diren ertzainek giza arrasto batzuk topatu zituzten igandean. Bertara joan zen Polizia zientifikoa, aztertzeko topatu duten hezurra gizaki b...
2020-8-17
https://www.berria.eus/albisteak/185696/osasun-larrialdia-ezarri-du-gaurtik-eusko-jaurlaritzak.htm
Gizartea
Osasun larrialdia ezarri du gaurtik Eusko Jaurlaritzak
Besteak beste, edukierak murriztuko dituzte: «Inoiz ez hamar pertsona baino gehiago». Bihar emango dute neurri zehatzen berri, baina erabateko konfinamendua ezartzea baztertu du Arantxa Tapia sailburuak.
Osasun larrialdia ezarri du gaurtik Eusko Jaurlaritzak. Besteak beste, edukierak murriztuko dituzte: «Inoiz ez hamar pertsona baino gehiago». Bihar emango dute neurri zehatzen berri, baina erabateko konfinamendua ezartzea baztertu du Arantxa Tapia sailburuak.
Eusko Jaurlaritzak berriro ezarri du osasun larrialdia gaurtik aurrera, COVID-19aren krisiari aurre egiteko neurriak hartzeko. Neurri zehatzak asteartean erabakiko dituzte, orduan egingo baitu lehenengo bilera Labi planaz (Larrialdiei Aurre Egiteko Bidea) arduratuko den batzordeak. Euskal Autonomia Erkidegoko Aldizkari...
2020-8-17
https://www.berria.eus/albisteak/185697/zarautzen-ere-nagusituta-jantzi-du-oriok-euskotren-ligako-txapela.htm
Kirola
Zarautzen ere nagusituta jantzi du Oriok Euskotren ligako txapela
Eusko Label ligan, Hondarribiarentzat izan da Zarauzko bandera, hirugarrenez jarraian.
Zarautzen ere nagusituta jantzi du Oriok Euskotren ligako txapela. Eusko Label ligan, Hondarribiarentzat izan da Zarauzko bandera, hirugarrenez jarraian.
Euskotren ligako txapela beste garaipen bat eskuratuta ospatu zuen atzo Oriok, Zarauzko bandera ere eskuratuta. Oriok ia hamar segundoren aldearekin ekin zion atzo Zarauzko Estropaden bigarren jardunaldiari, eta tarte hori handitu egin zuen bigarren jardunaldian, abantaila beste hamahiru segundo handituta. 22:01ko den...
2020-8-17
https://www.berria.eus/albisteak/185698/gizonezko-bat-hil-da-bakioko-hondartzan.htm
Gizartea
Gizonezko bat hil da Bakioko hondartzan
Uretatik irteteko zailtasunak zituela ikusi zuten herritar batzuek. 51 urte zituen.
Gizonezko bat hil da Bakioko hondartzan. Uretatik irteteko zailtasunak zituela ikusi zuten herritar batzuek. 51 urte zituen.
Bilboko gizonezko bat hil zen atzo iluntzean Bakioko hondartzan, Bizkaian. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, 20:15 inguruan herritar batzuek ikusi zuten gizonezko bat itsasoan zegoela, uretatik atera nahi eta ezin. Gizonezkoa alaba adingabea laguntzera sartu zen uretara, itsasotik atera ezinik zebilela ...
2020-8-17
https://www.berria.eus/albisteak/185699/jaurlaritzak-abenduan-egingo-du-hezkuntza-arloko-lan-eskaintza-publikoa.htm
Gizartea
Jaurlaritzak abenduan egingo du hezkuntza arloko lan eskaintza publikoa
1.148 lanpostu eskainiko dituzte. Ekainean ziren probak egitekoak, baina COVID-19aren eraginez atzeratu zituzten.
Jaurlaritzak abenduan egingo du hezkuntza arloko lan eskaintza publikoa. 1.148 lanpostu eskainiko dituzte. Ekainean ziren probak egitekoak, baina COVID-19aren eraginez atzeratu zituzten.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak jakinarazi du abenduan egingo dituela alor horretako lan eskaintza publikoko azterketak. 1.148 irakasle plaza eskainiko dira, Bigarren Hezkuntzakoak (1.021) eta Lanbide Heziketakoak (127). Euskal Autonomia Erkidegoko Aldizkari Ofizialak gaur argitaratu du epeei eta denbora errefere...
2020-8-17
https://www.berria.eus/albisteak/185700/altzoko-handiaren-hezurrak-aurkitu-dituzte-altzoazpiko-hilerrian.htm
Bizigiro
Altzoko Handiaren hezurrak aurkitu dituzte Altzoazpiko hilerrian
1861ean lurperatu zuten Altzoazpiko hilerrian aurkitu dituzte Migel Joakin Eleizegiren hezurrak. "Hezurduraren elementu gehienak" aurkitu dituzte, eta oso egoera onean daude.
Altzoko Handiaren hezurrak aurkitu dituzte Altzoazpiko hilerrian. 1861ean lurperatu zuten Altzoazpiko hilerrian aurkitu dituzte Migel Joakin Eleizegiren hezurrak. "Hezurduraren elementu gehienak" aurkitu dituzte, eta oso egoera onean daude.
Argitu da misterioa. Migel Joakin Eleizegi Arteagaren hezurrak aurkitu ditu Aranzadi zientzia elkarteak Altzoazpiko (Gipuzkoa) hilerriko hezurtegian. Joan den asteazkenean, hau da, abuztuaren 12an ekin zion Aranzadik Altzoko Handiaren hezurrak bilatzeko lanari, eta abuztuaren 14ko arratsaldean aurkitu zituzten, hilerri...
2020-8-17
https://www.berria.eus/albisteak/185701/baionako-herriko-etxeko-zentro-teknikoa-hetsi-dute-langile-bat-kutsatu-ondoan.htm
Gizartea
Baionako herriko etxeko zentro teknikoa hetsi dute, langile bat kutsatu ondoan
250 langilek etxean gelditu beharko dute gaur, protokolo sanitarioa aktibatu bitartean. Baigorrin (Nafarroa Beherea), kasu batzuk aztertzen ari dira.
Baionako herriko etxeko zentro teknikoa hetsi dute, langile bat kutsatu ondoan. 250 langilek etxean gelditu beharko dute gaur, protokolo sanitarioa aktibatu bitartean. Baigorrin (Nafarroa Beherea), kasu batzuk aztertzen ari dira.
Sud Ouest egunkariaren arabera, Baionako herriko etxeko zentro teknikoa hetsi dute, langile bati koronabirusa atzeman diotelako. Donibane Lohizuneko (Lapurdi) polizia etxeko bi kasuekin lotura izan du emakumeak, eta positibo agertu da PCR proban. Zentroa hetsirik egonen da gaur, eta protokolo sanitarioa aplikatuko dute...
2020-8-17
https://www.berria.eus/albisteak/185702/lukaxenkoren-aurkakoak-greba-egiten-ari-dira-bielorrusian.htm
Mundua
Lukaxenkoren aurkakoak greba egiten ari dira Bielorrusian
Zortzigarren egunez jarraian, milioika herritar atera ziren atzo karrikara Bielorrusian. Lukaxenko bere zaleen aitzinera atera zen, eta nabarmendu zuen «hilda ere» ez duela herrialdea «entregatuko». Bihar bilduko da Europako Kontseilua Bielorrusiako egoera aztertzeko.
Lukaxenkoren aurkakoak greba egiten ari dira Bielorrusian. Zortzigarren egunez jarraian, milioika herritar atera ziren atzo karrikara Bielorrusian. Lukaxenko bere zaleen aitzinera atera zen, eta nabarmendu zuen «hilda ere» ez duela herrialdea «entregatuko». Bihar bilduko da Europako Kontseilua Bielorrusiako egoera azte...
Lukaxenkoren aurkako protestak egin zituzten atzo Minsken, zortzigarren egunez jarraian. Milioika herritarrek bete zituzten hiriburuko karrikak, baita bertze hainbat hiritakoak ere. Gaurko, gainera, greba deialdia egin dute Lukaxenkoren aurkakoek. Manifestazioa egin dute Minsken, eta milioika pertsona atera dira karrik...
2020-8-17
https://www.berria.eus/albisteak/185703/steilasek-salatu-du-hezkuntza-sailak-ez-duela-ikasturtea-hasteko-laquobenetako-planikraquo.htm
Gizartea
Steilasek salatu du Hezkuntza Sailak ez duela ikasturtea hasteko «benetako planik»
Batez beste, ikastetxe bakoitzeko gutxienez bost langile gehiago —guztira, 3.000— behar direla dio sindikatuak; osasuna babesteko eta hezkuntza eskubidea bermatzeko, berriz, hezkuntza publikoan 6.000 langile gehiago behar direla ziurtatu du.
Steilasek salatu du Hezkuntza Sailak ez duela ikasturtea hasteko «benetako planik». Batez beste, ikastetxe bakoitzeko gutxienez bost langile gehiago —guztira, 3.000— behar direla dio sindikatuak; osasuna babesteko eta hezkuntza eskubidea bermatzeko, berriz, hezkuntza publikoan 6.000 langile gehiago behar direla ziurtat...
Ikasturte hasierari begira jarrita daude sindikatuak, eta Steilasek agerraldia egin du gaur goizean Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren jarrera salatuz: «Eusko Jaurlaritzak ez du benetako planik proposatzen hiru aste barru hasiko den ikasturteari ekiteko». Sindikatuaren iritziz, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ika...
2020-8-17
https://www.berria.eus/albisteak/185704/erabiltzen-ez-diren-pneumatikoetatik-erregaia-lor-daitekeela-ondorioztatu-dute.htm
Gizartea
Erabiltzen ez diren pneumatikoetatik erregaia lor daitekeela ondorioztatu dute
EHUko Ingeniaritza Kimikoko ikertzaileek egin dute ikerketa. Erabiltzen ez diren preumatikoetatik lortzen diren konposatuak aztertu dituzte, erregai edo lehengai gisa erabiltzeko.
Erabiltzen ez diren pneumatikoetatik erregaia lor daitekeela ondorioztatu dute. EHUko Ingeniaritza Kimikoko ikertzaileek egin dute ikerketa. Erabiltzen ez diren preumatikoetatik lortzen diren konposatuak aztertu dituzte, erregai edo lehengai gisa erabiltzeko.
Renewable and Sustainable Energy Review aldizkariak Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Ingeniaritza Kimikoko Saileko ikertzaileek egindako ikerketa bat argitaratu du. Txostenaren helburua da aztertzea zein diren pirolisi katalitikoa prozesuan lortzen diren produktuak eta zer aplikazio izan ditzaketen erregai gisa. M...
2020-8-17
https://www.berria.eus/albisteak/185705/gizon-bat-hil-da-mugarrako-sakanetik-erorita.htm
Gizartea
Gizon bat hil da Mugarrako sakanetik erorita
Helikopteroan eraman zuten Ertzaintzaren Iurretako instalazioetara.
Gizon bat hil da Mugarrako sakanetik erorita. Helikopteroan eraman zuten Ertzaintzaren Iurretako instalazioetara.
Ertzaintzak jakinarazi duenez, atzo goizean 41 urteko gizonezko bat hil zen Mañariko (Bizkaia) Mugarra mendiko sakanetik erorita. 10:40an jaso zuten abisua, eta Ertzaintzaren helikoptero bat joan zen gizona erori zen tokira. Azaldu dute zaila zela leku horretara iristea, eta, bertan suspertzen saiatu ziren arren, helik...
2020-8-17
https://www.berria.eus/albisteak/185706/joseba-mujika-eajko-politikaria-zendu-da.htm
Gizartea
Joseba Mujika EAJko politikaria zendu da
Elorrioko EAJko zinegotzia eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Herritarren Parte Hartzerako zuzendaria zen Mujika. Bihotzekoak emanda zendu da.
Joseba Mujika EAJko politikaria zendu da. Elorrioko EAJko zinegotzia eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Herritarren Parte Hartzerako zuzendaria zen Mujika. Bihotzekoak emanda zendu da.
Joseba Mujika Elorrioko (Bizkaia) EAJko zinegotzia eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Herritarren Parte Hartzerako zuzendaria zendu zen atzo, Sabiñanigon (Huesca), bizikletan zebilela bihotzekoak jota. Mujika hirugarren legegintzaldia betetzen ari zen EAJko zinegotzi gisa Elorrioko Udalean, eta herriko bigarren alkateordea ...
2020-8-17
https://www.berria.eus/albisteak/185707/425-positibo-atzeman-dituzte-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
425 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian
Bezperako datuekin alderatuta, ia erdira jaitsi dira kutsatzeak. Bizkaian, 204 baieztatu dituzte; Gipuzkoan, 80; Araban, 65; eta Nafarroan, 61. Horiez gain, azken orduetan 21 lagun ospitaleratu dituzte. Oraintxe 200 gaixo baino gehiago daude erietxeetan, COVID-19aren eraginez.
425 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. Bezperako datuekin alderatuta, ia erdira jaitsi dira kutsatzeak. Bizkaian, 204 baieztatu dituzte; Gipuzkoan, 80; Araban, 65; eta Nafarroan, 61. Horiez gain, azken orduetan 21 lagun ospitaleratu dituzte. Oraintxe 200 gaixo baino gehiago daude erietxeetan, COVID-19aren er...
Azken zenbaketetan, beste 425 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian: bezperan baino 345 gutxiago. Halaber, egin diren PCRak ere gutxiago izan dira: 6.000 test inguru egin dituzte azken orduetan; aurreko bi egunetan, berriz, 9.000ren bueltan ibili dira. Kasurik gehienak Bizkaian izan dira, 204; Gipuzkoan, 80 kasuren ...
2020-8-17
https://www.berria.eus/albisteak/185708/biologoen-elkargoko-buruak-covid-19ari-buruz-emandako-argudioak-ezeztatu-dituzte.htm
Gizartea
Biologoen elkargoko buruak COVID-19ari buruz emandako argudioak ezeztatu dituzte
Dekanoak zalantzan jarri zituen koronabirusari buruzko datu batzuk eta maskaren erabilera. Elkargoak ezabatu egin du agiria, eta bi adituk puntuz puntu ukatu dituzte haren argudioak.
Biologoen elkargoko buruak COVID-19ari buruz emandako argudioak ezeztatu dituzte. Dekanoak zalantzan jarri zituen koronabirusari buruzko datu batzuk eta maskaren erabilera. Elkargoak ezabatu egin du agiria, eta bi adituk puntuz puntu ukatu dituzte haren argudioak.
Jon Ander Etxeberriak, EBEO EAEko Biologoen Elkargo Ofizialeko dekanoak, burutazio batzuk argitaratu zituen abuztuaren 6an, COVID-19aren inguruko zenbait datu eta pandemiari aurre egiteko neurri batzuk zalantzan jarriz. Asintomatikoek ez dutela kutsatzen, PCR probek ez dutela koronabirusa detektatzeko balio handirik, m...
2020-8-17
https://www.berria.eus/albisteak/185709/juan-carlos-borboikoa-arabiar-emirerri-batuetan-dago.htm
Mundua
Juan Carlos Borboikoa Arabiar Emirerri Batuetan dago
Espainiako errege emerituak abuztuaren 3an alde egin zuen Espainiatik. Errege etxeak berak jakinarazi du Juan Carlos Borboikoa non dagoen.
Juan Carlos Borboikoa Arabiar Emirerri Batuetan dago. Espainiako errege emerituak abuztuaren 3an alde egin zuen Espainiatik. Errege etxeak berak jakinarazi du Juan Carlos Borboikoa non dagoen.
Espainiako errege etxeak abuztuaren 3an jakinarazi zuen errege emeritua Espainiatik kanpo biziko zela, bere "iraganeko bizitza pribatuko zenbait gertakari" izaten ari ziren oihartzun publikoarengatik. Errege etxeak azaldu duenez, «Juan Carlos erregeak Errege etxeari adierazi dio abuztuaren 3an Arabiar Emirerri Batuetar...
2020-8-17
https://www.berria.eus/albisteak/185710/udalek-finantzaketa-nahikoa-izatea-nahi-dute-eh-bilduko-alkateek.htm
Ekonomia
Udalek finantzaketa nahikoa izatea nahi dute EH Bilduko alkateek
Iñigo Urkulluri eta Maria Txibiteri dei egin diete udalak defendi ditzaten eta ez dezaten ezarri udalen superabitak baliatzeko Espainiako Gobernuaren dekretua. Alkateek gaitzetsi egin dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundien jokaera. «Ez du balio Madrilen aurrean kexatzea, hemen gauza bera egiten ari badira».
Udalek finantzaketa nahikoa izatea nahi dute EH Bilduko alkateek. Iñigo Urkulluri eta Maria Txibiteri dei egin diete udalak defendi ditzaten eta ez dezaten ezarri udalen superabitak baliatzeko Espainiako Gobernuaren dekretua. Alkateek gaitzetsi egin dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundien jokaera. «Ez du balio ...
EH Bilduko alkateek uste dute pandemiak agerian utzi duela udalen garrantzia eta eraginkortasun politikoa. Hori azpimarratu dute gaur Usurbilen (Gipuzkoa) egindako agerraldian, eta segidan azaldu tokiko erakundeek baliabideak ere behar dituztela, autonomiaz gain. «Udalek finantzaketa sendoa eta inbertitzeko malgutasuna...
2020-8-18
https://www.berria.eus/albisteak/185711/ukimena-zentzumenik-sentikorrena.htm
Bizigiro
Ukimena, zentzumenik sentikorrena
Eskuez gain, larruazalak ere badu garrantzia ukimenean. Horiei esker, gizakiak zenbait sentsazio izan ditzake: adibidez, norbaitekiko hurbiltasuna. Eskuek badute beste funtzio bat ere: lanabes dira askorentzat.
Ukimena, zentzumenik sentikorrena. Eskuez gain, larruazalak ere badu garrantzia ukimenean. Horiei esker, gizakiak zenbait sentsazio izan ditzake: adibidez, norbaitekiko hurbiltasuna. Eskuek badute beste funtzio bat ere: lanabes dira askorentzat.
Bost zentzumenen artean gertukoena, hurbilekoena izan daiteke ukimena, akaso. Hari esker ukitzen dira objektuak, baita alboan ditugun pertsonak ere. Sarri asko, hari esker egiten dira harremanak ere. Zeinu afektiboen bidez adierazten dira sentimenduak, ezinegonak eta nahiezak, besteak beste. Halaxe jasotzen eta sentitz...
2020-8-20
https://www.berria.eus/albisteak/185712/munduari-begiratzeko-manerak.htm
Bizigiro
Munduari begiratzeko manerak
Bost zentzumenen artean, ikusmenak du informazio gehien igortzeko gaitasunaz, eta ezinbestekoa da autonomia pertsonal erabatekoa izateko. Itsuek, kasurako, zenbait muga eta traba dituzte egunerokoan.
Munduari begiratzeko manerak. Bost zentzumenen artean, ikusmenak du informazio gehien igortzeko gaitasunaz, eta ezinbestekoa da autonomia pertsonal erabatekoa izateko. Itsuek, kasurako, zenbait muga eta traba dituzte egunerokoan.
Ikusmenaren bidez heltzen da gizakiek jasotzen duten informazioaren %70-80; hau da, begiek informazioa jaso, eta burmuinera igortzen dute, eta organo horrek datu bisualak interpretatu, irudia eraiki, eta horren araberako erantzun bat ematen du. Ikusmenaren bidez ulertzen da espazioa, eta ikusmenak eskaintzen du aurrean...
2020-8-21
https://www.berria.eus/albisteak/185713/plazeraren-bidaietan-barrena.htm
Bizigiro
Plazeraren bidaietan barrena
Memoriarekin, oroipenekin eta gertaerekin zer lotura duen, hori nabarmendu dute usaimenaren jiran lan egiten duten adituek. Urteen poderioz entrenatu daitekeela esan dute: ezagutza da horretarako giltza.
Plazeraren bidaietan barrena. Memoriarekin, oroipenekin eta gertaerekin zer lotura duen, hori nabarmendu dute usaimenaren jiran lan egiten duten adituek. Urteen poderioz entrenatu daitekeela esan dute: ezagutza da horretarako giltza.
Sarritan, txikitako oroitzapenekin lotu ohi dira usain ugari. Belar bustiarena, adibidez, edo moztu berri dagoenarena, agian. Itsaso gaziarena, edota hondartzatik bueltan hutsik egin gabe jan ohi den banillazko izozkiarena. Edo amamaren gazta tartarena. Usain ugari dira, eta guztiek dute lotura esturen bat oroitzapenen...
2020-8-17
https://www.berria.eus/albisteak/185714/emakume-transek-jokatu-ala-ez-eztabaidatuko-du-world-rugbyk.htm
Kirola
Emakume transek jokatu ala ez eztabaidatuko du World Rugbyk
Erakundeak arau bat ezarri nahi du, eta, horren arabera, World Rugbyk erregulatzen dituen lehiaketetan emakume transek debekatuta edukiko dute parte hartzea, «joko segurua eta bidezkoa» bermatzeko.
Emakume transek jokatu ala ez eztabaidatuko du World Rugbyk. Erakundeak arau bat ezarri nahi du, eta, horren arabera, World Rugbyk erregulatzen dituen lehiaketetan emakume transek debekatuta edukiko dute parte hartzea, «joko segurua eta bidezkoa» bermatzeko.
World Rugby nazioarteko errugbi erakundeak arau bat proposatu du «joko segurua eta bidezkoa» bermatzeko. Neurria onartuz gero, emakume transek ezingo dute parte hartu erakundeak arautzen dituen lehiaketetan —nazioarteko lehiaketetan—. Estatu mailako txapelketetan eta amateurretan, berriz, federazio nazionalen menpe ego...
2020-8-19
https://www.berria.eus/albisteak/185715/americas-first.htm
Mundua
'America's first'
Bost milioi kasurekin eta 165.000 hildakorekin baino gehiagorekin, AEBak dira COVID-19ak kalte handien eragin dion herrialdea. Ezusteko etsaia agertu zaio Trumpi kanpaina betean. Demokratek lau urtean lortu ez dutena lortu du izaki mikroskopikoak, haren irudia ahultzea.
'America's first'. Bost milioi kasurekin eta 165.000 hildakorekin baino gehiagorekin, AEBak dira COVID-19ak kalte handien eragin dion herrialdea. Ezusteko etsaia agertu zaio Trumpi kanpaina betean. Demokratek lau urtean lortu ez dutena lortu du izaki mikroskopikoak, haren irudia ahultzea.
Karguaren zina egin zuenean, 2017ko urtarrilaren 20 hartan, hala esan zuen Donald Trump presidente estreinatu berriak: «Gaurtik aurrera, ikuspegi berri batek zuzenduko du gure herria. Hemendik aurrera, Amerika izango da lehena». Eta asmatu egin zuen, baina ez zuen jakin kristalezko bolan ikusitakoa egoki interpretatzen...
2020-8-17
https://www.berria.eus/albisteak/185716/argindarrik-gabe-geratzear-dago-gaza-israelek-ezarritako-blokeoagatik.htm
Mundua
Argindarrik gabe geratzear dago Gaza, Israelek ezarritako blokeoagatik
Gazako zentral energetiko bakarra erregairik gabe dago, igandetik. Argindar faltak ospitaleetan nahiz azpiegituretan «eragin larriak» eragin ditzake.
Argindarrik gabe geratzear dago Gaza, Israelek ezarritako blokeoagatik. Gazako zentral energetiko bakarra erregairik gabe dago, igandetik. Argindar faltak ospitaleetan nahiz azpiegituretan «eragin larriak» eragin ditzake.
Gazako konpainia elektrikoak atzo ohartarazi zuen lurraldeko zentral energetiko bakarra «larri» dagoela erregai faltagatik, eta bihar itxi lezake zentrala, Israelek erregaia sartzeko blokeoa kentzen ez badu. Bihartik aurrera elektrizitaterik gabe utz ditzake Gazako ia bi milioi biztanleak, Israelgo Yedioth Aharonoth eg...
2020-8-18
https://www.berria.eus/albisteak/185718/realak-david-silva-fitxatu-du.htm
Kirola
Realak David Silva fitxatu du
Azken hamar urteak Manchester Cityn egin ditu Silvak. Kontratua amaituta, Donostiako klubak ez dio jatorrizkoari ordaindu beharrik izan. Bi sasoirako sinatu du.
Realak David Silva fitxatu du. Azken hamar urteak Manchester Cityn egin ditu Silvak. Kontratua amaituta, Donostiako klubak ez dio jatorrizkoari ordaindu beharrik izan. Bi sasoirako sinatu du.
Azti ibili da Reala, eta kolpea jo du. David Silvak elastiko txuri-urdina jantziko du datozen bi sasoietan, Manchester City utzi eta donostiarrekin hitzartu baitu bere etorkizuna. Aurrelariak baiezkoa eman dio donostiarren eskaintzari, eta 2022ra arte ariko da Anoetako taldearekin. Ezusteko fitxaketa izan da; Erromako ...
2020-8-18
https://www.berria.eus/albisteak/185740/eaeko-alderdi-popularrak-positibotzat-jo-ditu-alderdiak-espainian-egin-dituen-aldaketak.htm
Politika
EAEko Alderdi Popularrak «positibotzat» jo ditu alderdiak Espainian egin dituen aldaketak
Pablo Casadok Espainiako Kongresuko bozeramaile postutik kendu du Alvarez de Toledo. Amaia Fernandez EAEko popularren lehendakariak kargudun berrien «jarrera moderatua» nabarmendu du.
EAEko Alderdi Popularrak «positibotzat» jo ditu alderdiak Espainian egin dituen aldaketak. Pablo Casadok Espainiako Kongresuko bozeramaile postutik kendu du Alvarez de Toledo. Amaia Fernandez EAEko popularren lehendakariak kargudun berrien «jarrera moderatua» nabarmendu du.
EAEko PPk begi onez ikusi ditu azken orduetan Espainiako Alderdi Popularrean izandako aldaketak. Izan ere, Pablo Casado popularren idazkariak kargutik kendu zuen atzo Espainiako Kongresuan alderdiaren bozeramaile zen Cayetana Alvarez de Toledo. Orain arte alderdiko Politika Sozialen idazkariorde zen Cuca Gamarra izenda...
2020-8-18
https://www.berria.eus/albisteak/185741/gorpuzkiak-aurkitutako-leku-berean-objektu-pertsonal-batzuk-aurkitu-dituzte-zaldibarren.htm
Gizartea
Gorpuzkiak aurkitutako leku berean objektu pertsonal batzuk aurkitu dituzte Zaldibarren
Argazki kamera bat, erloju baten uhala, eguzkitako betaurrekoak eta giltzarrapo bat aurkitu dituzte. Jaurlaritzak uste du bortz egunen buruan jakingo dituztela DNA proben emaitzak.
Gorpuzkiak aurkitutako leku berean objektu pertsonal batzuk aurkitu dituzte Zaldibarren. Argazki kamera bat, erloju baten uhala, eguzkitako betaurrekoak eta giltzarrapo bat aurkitu dituzte. Jaurlaritzak uste du bortz egunen buruan jakingo dituztela DNA proben emaitzak.
Objektu pertsonal batzuk aurkitu dituzte Zaldibarren atzo gorpuzkiak agertutako leku berean. Argazki kamera bat, erloju baten uhala, eguzkitako betaurrekoak eta giltzarrapo bat topatu dituzte. Tibia bat aurkitu zuten igandean; bestelako hezur eta gorpuzkiak atzo. Otsailaren 6an amildu zen Zaldibarko zabortegia, eta azp...