text
stringlengths
0
20.2k
kristaua uste det erabaki dezula bekatu oriek lenbait len konfesatzea baña begira etsaiak engañatu etzaitzan beste asko engañatu dituan bezala etzaitezela asi konfesatzen txikienetatik baizik lotsaz edertu edo gorde dituzun orietatik jauna esan zaiozu onenbeste urte dira lotsaz konfesio gaiztoak egiñaz bizitu naizala ...
ogei ta zazpigarren erakusaldia
baña konfesioko sakramentuaren gañean amaseigarrena
alabatua &
azkeneko iru erakusaldietan itzegin dizut kristaua konfesioaren edo egindako bekatuak aitortzearen gañean emendik igarotzen da lenbiziko komunioko liburua konfesio on bat egiteko bear dan bostgarren gauzaren gañean itzegitera eta galdetzen du gisa onetan
«konfesio on bat egiteko bear dan bostgarren gauza zeñ da eranzuten du satisfakzioa zer aditzen dezu satisfakzioaren izenez konfesoreak emandako penitenzia leialki egitea konfesoreak ematen dion penitenzia egiteko asmo gabe konfesatzen danak zer bekatu egiten du bekatu larria emandako penitenzia autsitzen edo egin gab...
konfesoreak ematen diezten penitenziaz gañera zer egiñ oi due kristau onak ontzat edo jaunaren izenean artzen ditue emengo gurutze edo samintasunak eskintzen diozkee jaun berari beren obra guziak eta egiten due alegiña induljenziak edo barkazioak irabazteko ona lenbiziko komunioko liburuak satisfakzioaren gañean dakar...
gauz oek zuk ongi ezagutu ditzatzun aditzera emango dizut gaur benik beñ zeñ gauza bearra dan zerurako gure bekatuai dagoten penitenzia egitea urrena zer penitenziak ematen dituen konfesoreak eta nola oek egin bear diran asi gaitezen bertatik
§ i
guk nere kristaua bekatuari leku ematean utzi degu zerurako egin ginduan jaun ona eta au da bide gabe guziz itsusia ta deritza obena edo kulpa barkatzen dio au jaunak bekatariari biotz osoz beragana biurtzen danean dala onezko damu edo kontrizioarekin dala konfesio onaren bidez bekatuari leku ematean galdu genduan zer...
konfesio onarekin bekatua barkatuta geratu oi dan bigarren kutsu edo arrastoa da gaitzeronz makurtua eta etziña geratzea bekataria bekatu egin duan alde artatik au ongi aditzeko enzun ezazu kristaua esatera noana egin zuan jaunak gizona zerurako apaindu zuan graziaren soñeko ederrarekin eta eman zion gañera beste doai...
§ ii
konfesoreak geienetan beintzat ipiñi bear diozka bekatariari penitenziak bekatariaren adiñari era eta bekatuai begiraturik esan det geienetan zeren gertatzen dan zenbait aldiz norbait iltzeko zorian eta atzeneko asnasetan arkitzea eta orduan eman oi da batzuetan absoluzioa peniteñziarik ipiñi gabe zeren eria edo itz g...
konfesoreak ipintzen ditue era askotako penitenziak oetatik batzuek dira ariñak besteak andiak batzuek isîllak edo bakoitzak bere bakarrean isilik egiten dituanak besteak agiriak zeren agirian egiten diran anziñako denboran izan zan beste penitenzia bat agiria ezezik elizak ipiñirik zeduzkan zeremoniakin eta denboreta...
konfesoreak ematen duan penitenzia artu bear du bekatariak ez nolanai baizik leialki egiteko asmoarekin bestela egiten du bekatu larria geienak edo aldealdean guziak erakusten diguenez eziñ ongi egin dezakeana bada erregutu degioke alda degiola beste penitenzia batera (alda baditeke) gerta diteke bekatariari aztutzea ...
§ iii
aditu dezu kristaua zeñ gauza bearra dan zerurako gure bekatuai dagoten penitenzia egitea aditu dezu gañera zer penitenziak eman oi dituen konfesoreak eta nola oek egin bear diran ez dago zerurako biderik bekatu egin ezkero ezpada penitenzia orregatik esaten digu jaunak ezpadezue egiten penitenzia galduko zerate nisi ...
ogei ta zortzigarren erakusaldia
baña konfesioko sakramentuaren gañean amazazpigarrena
alabatua &
«konfesio on bat egiteko bear dan bostgarren gauza zeñ da galdetzen du lenbiziko komunioaren liburuak eta erantzuten du satisfakzioa zer aditzen dezu satisfakzioaren izenez konfesoreak emandako penitenzia leialki egitea konfesoreak ematen dion penitenzia egiteko asmo gabe konfesatzen danak zer bekatu egiten du bekatu ...
konfesoreak ematen diezten penitenziaz gañera zer egin oi due kristau onak onzat edo jaunaren izenean artzen ditue emengo gurutze edo samintasunak eskeintzen diozkee jaun berari beren obra guziak eta egiten due alegiña induljenziak edo barkazioak irabazteko» ona lenbiziko komunioaren liburuak satisfakzioaren gañean da...
azkeneko aldian aditu zenduan kristaua zeñ gauza bearra dan zerurako gure bekatuai dagoten penitenzia egitea aditu zenduan gañera zer penitenziak ematen dituen konfesoreak eta nola oek egin bear diran baña añ minberaak eta nagiak gera animaren onerako diran nekeetan non uste duen batzuek geiegiak dirala ematen zaizten...
§ i
zuk nere kristaua ongi begiratzen badiozu zere bizitzari arkituko dituzu ezin konta al bekatu batzuek larriak edo mortalak besteak benialak demagun larrien barkazioa bederik iritsi dezula konfesio onaren bidez nortaki zer pena ta nekeak zor dituzun bekatu oriek gatik adanek iritsi zuan bere utsegitearen barkazioa baña...
§ ii
zu nere kristaua egin dituzun bekatuakin geratu zera onerako narra eta nagia eta gaitzerako zaletua eta gose andi batekin dagoanaren anzekoa eta konfesio onarekin bekatuen barkazioa iritsita ere eritasun au edo onerako nagia ta gaitzeronz makurtua egotea ezta batetan aienatzen eritasun onek berriro amilderazoko zaitu ...
§ iii
elizaren lenengo urteetan oraiñ bezala gutxi gora bera eman oi zitzaizten bekatariari penitenziak altxa ziran elizaren eta fedearen kontra ekaitz andiak eta eriotzaren beldurrez asko erori ziran idolatrian eta beste bekatuetan eliz ama santak etzien ukatu nai barkazioa baña beldur zan errazegi barkatzen bazitzaten gei...
lau malla siñalatu ziran penitenzia egiteko lenengo malla zan negartiena jartzen ziran elizako ateaz kanpora zaku bat janzirik eta gizonezkoak mozturik illea ezin sar zitezkean elizan denborak bete artean negarrez erregutzen ziezan elizan sartzen ziranai urrikaldu zitezela aezaz onela egon bear zuen batzuek lau urtean...
lenengo mandamentua da jaungoikoa gauza guzien gañean amatzea eta debekatzen du eskuz egindako idolo edo jaungoiko falsoak adoratzea bekatu onentzat eriotzaren pena ipiñi zuan jaunak lege zarrean lege berrian asko kuturtzen ziran idoloak adoratzera zeren errege ta enperadoreak ala agintzen zuen eriotzaren penarekin et...
bigarren mandamentua da aren izen santuaz juramentu alferrik ez egitea juramentu gezurraren egitea gauza itsusia da jaunaren begietan zeren gezurraren testigotzat ipintzen dan eta s basiliok siñalatu zion amaika urteko penitenzia eun juramentu gezurrezko egin zituanari zer penitenzia emango zitzaion amaika urtetakoa b...
irugarren mandamentua da festak edo jai egunak santifikaizea lege zarrean jaunaren egun edo jai andia zan larunbata eta ausitzen zuanari ipiñi zion jaunak eriotzaren pena morte moriatur eta pena au eman zion moisesek larunbatean egurra egiten arkitu zuan gizon bati jesukristoren legea askoz gozoagoa da alaere ipintzen...
laugarren mandamentua da aita ta ama onratzea ara mandamentu onen kontrako bekatuentzat siñalatu ziran penitenzia batzuek lenengoa gurasoa jotzen zuanari zazpi urte penitenzian igarotzea eta lege zarrean eriotzaren pena bigarrena gurasoari bidegaberen bat egiten zionari iru urte penitenziako malletan igarotzea irugarr...
bostgarren mandamentua da ez iñor iltzea mandanmentu onen kontrako bekatuentzat ipiñi oi ziran penitenzietatik batzuek dirade oek lenengoa eriotza egiten zuenari s gregorio nisakoak siñalatu zion ogei ta zazpi urte penitenziako malletan igarotzea beste batzuek nai zuen bizitza guzia onela igarotzea eta lege zarrak ipi...
mandamentu au da aragizko bekaturik ez egitea era askotara utsegiten da mandamentu onen kontra eta orregatik asko dira ematen ziran penitenziak enzun itzatzu oetatik batzuek lenengoa donzellaren bate ganako gura gaiztoari leku eman diona bego urte betean penitenzia egiten bigarrena bekaturik egiteko asmo gabe bere bur...
zazpigarren penitenzia aideak elkarrekin erortzen baziran igaro bear zituen leku batzuetan amabost urte penitenziako malletan eta lege zarrean zuen eriotzaren pena zortzigarren penitenzia ezkonduak elkarri zor dioen leialtasuna autsitzen bazuen san basiliok siñalatzen ziezten amabost urte penitenzia egiteko eta lege z...
zazpigarren mandomentua da ez ostutzea ara mandamentu onen kontrako bekatuentzat siñalatu ziran penitenzia batzuek lenengoa litxarreriak egiten dituana iduki bedi urte betean penitenzia egiten bigarrena usurak egiten dituanak igaro bitza iru urte penitenziako malletan eta lenengo urtea ur ta ogi barautzen dala irugarr...
zortzigarren mandamentua da testimonio falsorik ez altxatzea ta gezurrik ez esatea eta onen kontrako bekatuentzat ipiñi oi ziran penitenzietatik batzuek dira oek lenengoa lagun urkoari egotzi badioe ez duan tatxaren bat eta gezur au egia dala esaten duanak igaro bitza amabost urte penitenzia egiten bigarrena lagun urk...
aditzen dezu kristaua nolako penitenziak agintzen zituen anziñako denboran obispo jaunak zer dira oraiñ ipintzen diranak aen parean andienak ere ezer ez ta au onela izanik gogo gaiztoarekin artuko ditugu ematen dizkiguen apurrak ere ea ez gaitezen engañatu bekatuan erori ezkero ez dago penitenzia egitea beste biderik ...
ogei ta bederatzigarren erakusaldia
baña konfesioko sakramentuaren gañean emezortzigarrena
alabatua &
«konfesio on bat egiteko bear dan bostgarren gauza zeñ da galdetzen du lenbiziko komunioaren liburuak eta erantzuten du satisfakzioa zer aditzen dezu satisfakzioaren izenez konfesoreak emandako penitenzia leialki egitea konfesoreak ematen dion penitenzia egiteko asmo gabe konfesatzen danak zer bekatu egiten du bekatu ...
konfesoreak ematen diezten penitenziaz gañera zer egin oi due kristau onak ontzat edo jaunaren izenean artzen ditue emengo gurutze ta samintasunak eskeintzen diozkee jaun berari beren obra guziak eta egiten due alegiña induljenziak edo barkazioak irabazteko» orra lenbiziko komunioaren liburuak satisfakzioaren gañean d...
azkeneko erakusaldian aditu zenduan kristaua nolako pena ta nekeak dagozten gure bekatuai aditu zenduan gañera nolakoa utzi zaituen zure bekatuak atzenean zer penitenziak ipintzen zituen anziñako denboran obispo jaunak emendik igerri dezakegu guri oraindaño eman zaizkigun penitenziak ariñak dirala eta gutxi gure bekat...
§ i
gu nere kristaua jaiotzen geranetik inguratzen gaitue gurutze ta samintasunak eta ez dira aitutzen gure biziak dirauen bitartean zoaz nora nai zoaz goora zoaz beera zoaz lagun artera zoaz bakardadera eta leku guzietan arkituko dituzu gurutze ta nai gabeak ala gertatzen zate leku ta onra andietara igo diranai ala beart...
gurutze ta samintasunak ez dira arintzen ez gutxitzen gaizki artzearekin baizik ugaritzen eta garratzago egiten dira egun oro gerengan ekusten degun bezala baña ontzat eta jaunaren izenean artzen dirala arintzen eta gozatzen dira zeren jaunak ematen dion onela gurutze ta nekea daramanari zeruko graziaren gozagarria
baldin gurutze ta nekeak daramaizkiana jaunaren grazian arkitzen bada gurutze ta nekeak dakartzie bi ondasun txit andiak eta oetatik bata da zerurako irabaziak izatea añ ona da gure jauna non beraren izenean igarotzen dan gurutze ta naigaberik txikiena ere zeruaren irabazitzat artzen duan ala erakusten digu gure fede ...
§ ii
ez da iñor ere bere estadu ta bizi moduan neke edo lanari jarraitu bear ez dionik dala nekazaria argiña arotza dala jostuna okiña dala ardazlea edo eulea dala apaiza dala edozeñ obra oek egiten badira bear diran doaiakin guziak eta bakoitza izango dira zerurako irabaziak eta gañera gutxituko due gure bekatuen zorra da...
baña zer doai ote dira gure lanak bear dituanak dala zeruaren irabazi izateko dala bekatuen zorrai erantzuteko ara zer doaiak bear diran lenengoa da zerutikakoa edo sobrenaturala izatea zerutikakoa zeren espiritu santuaren grazia ta lagunza gabe ezin zerurako irabazirik txikiena ere egin ditekean ez eta jesus bat bear...
baña egiñ ote degu begira begio bakoitzak bere bizitzari eta arkituko du negar egiteko gai asko zenbat egun oro ta urte guzian goizetik arratseraño ari dira nekean zenbat zerurako irabazi egin eta zenbat bekatuen zor atera zitzakeen lan oriekin baña ez due zorrik atera zeren bear dan eran egin ez dituen gertazen da gu...
§ iii
begiratu nai badiezu anziñako denborai ekusiko dezu s paulo eremutarrak amabost urte zituan denboran utzi zuala mundua eta bizitu zala eremuan eun eta amairu urteetaraño aren janaria izan zan arbola baten fruta eta egun oro bele batek ekartzen zion ogi puska bat s antonio gisa berean bizitu zan eremuan eun eta bost ur...
eta gu izango gera añ nagiak animako gauzetan non zerbait egingo ez degun betiko zerua irabazteko ez dizut kristaua esango ur ta ogi barautu zaitezela santo domingo lorikato bezala ez dizut esango zere etxea ta erria betiko utzirik bizi zaitezela eremuetan edo illen ezurren artean lurreko belarren sustraiak baizik jan...