text
stringlengths
0
20.2k
ekusia dago nere kristaua aurrera bekaturik ez egiteko asmo oso gabe egindako konfesioak izan dirala gaiztoak eta berritu bear dituzula baña ez degu ezer egiten oek berritzearekin aurrena maneatu prestatu eta gozatu bear dezu zure biotzeko lur galdu ori eta gero ongi etorriko da konfesioak berritzea biotzaren prestaer...
ogei ta laugarren erakusaldia
baña konfesioko sakramentuaren gañean amairugarrena
alabatua &
konfesio on bat egiteko bear dan irugarren gauza edo aurrera bekaturik ez egiteko asmoa izan da azkeneko erakusaldien gaia emendik igarotzen da lenbiziko komunioaren liburua konfesio ona egiteko bear dan laugarren gauzaren gañean itzegitera eta galdetzen du gisa onetan
«konfesio on bat egiteko bear dan laugarren gauza zeñ da erantzuten du konfesioa edo bekatuak aitortzea zer aditzen dezu konfesioaren izenez aditzen det egindako bekatuak aitortzea edo esatea barkatzeko eskua duan apaizari aitortu edo konfesatu bear ote dira bekatu benialak ere ona da baña ez da premiazko gauza eta no...
zer doai edo kondizio bear ditu konfesioak irutara biur ditezke guziak zeñ dira umilla egiazkoa ta osoa izatea zer da konfesio umilla umiltasun eta lotsa eder batekin bekatuak aitortzea zer da konfesio egiazkoa aitortzea bekatuak examinan arkitu diran eran eta adiña zer da konfesio osoa bekatu larri konfesatugabeak os...
konfesatu gabe utzitzen badezu bekatu larriren bat zeren examinan gogora etzatzun edo zeren gero aztu zatzun gaiztoa izango ote da zure konfesioa ez jauna ori nere kulpaz gertatzen ezpada baña geratuko naiz aztutako bekatu ura gero konfesatu bearrean lotsaz edo gaiztakeriaz bekatu larriak edertzen edo isîlik gordetzen...
gauz oek zuk ongi aditu ditzatzun kristaua itzegin nai dizut gaur konfesioaren gañean aditzera emango dizut aurrena zeñ gauza bearra dan bekatuen barkazioa iristeko oek apaizari aitortzea edo konfesatzea eta zer gisatan au egin izan dan elizaren asieratik urrena zer doai edo kondizio bear dituan konfesio onak enzun ko...
§ i
zuk nere kristaua iritsi nai dezu egin dituzun bekatuen barkazioa gauza bearra da bada oek aitortzea edo konfesatzea au da zure siniste edo fedeak erakusten dizuna eta besterik esatea da herejia deritzan bekatua eta debekatzen du elizak exkomiku nagusiarekin anathema sit gauza bearra da gañera zure bekatuak aitortzea ...
emen bide nabar bezala gogoan arrezazu kristaua esatera noana konfesatzera zoazenean etzuazela konfesioaren idurian beste munduko gauzen billa batzuek alabaña joan oi omen dira bizi lagunaren kontrako espadasunak esatera jakin dezan konfesoreak nolako gizon edo emaztearekin bizi diran ez orrelakorik egin kristaua esan...
§ ii
asko dira konfesio onak bear dituan doai edo kondizioak gizon jakinsuak erakusten diguenez baña guziak biur ditezke irutara oek dira umilla egiazkoa elta osoa izatea
konfesio umilla au da umiltasun eta lotsa eder batekin bekatuak aitortzea umiltasunarekin ala abanjelioko seme ondatzalleak aita zerukoari aitortu zion bere gaizki egiña aita esan zion egin det bekatu zure kontra ez naiz ni zure seme izendatzeko diña baña arnazazu zure serbitzarien artean bederik au bera aditzera eman...
konfesio onaren bigarren doai edo kondizioa da egiazkoa izatea au da bekatuak aitortzea examinan arkitu diran eran eta adiña ala erakusten digu trentoko konzilioak onetarako ez ditugu gutxitu bear gure bekatuak baizik esan bear ditugu zenbat examinan arkitu ditugun ainbeste ez ditugu edertu bear besteri obena edo kulp...
konfesio onaren irugarren doai edo kondizioa da osoa izatea onetarako ez da asko mandamentu baten kontra egindako bekatuak esatea baizik esan bear dituzu mandamentu guzien kontra egin dituzunak ez da asko gogoz edo pensamentuz egindakoak esatea baizik esan bear dituzu gañera itzez eta obraz egin dituzunak era berean e...
ekusten dezu kristaua zeñ gauza bearra dan bekatuen barkazioa iristeko oek apaizari aitortzea ekusten dezu zer doai edo kondizio bear dituan konfesio onak izan gaitezen leialak gure bekatuak aitortzeko eta leiala urrikaritsua ta justua da jauna guri barkatzeko esaten digu s juanek si confiteamur peccata nostra fidelis...
ogei ta bostgarren erakusaldia
baña konfesioko sakramentuaren gañean amalaugarrena
alabatua &
«konfesio on bat egiteko bear dan laugarren gauza zeñ da galdetzen du lenbiziko komunioko liburuak eranzuten du konfesioa zer aditzen dezu konfesioaren izenez aditzen det egindako bekatuak aitortzea edo esatea barkatzeko eskua duan apaizari aitortu edo konfesatu bear ote dira bekatu benialak ere ona da baña ez da prem...
zer doai edo kondizio bear ditu konfesioak irutara biur ditezke guziak zeñ dira umilla egiazkoa ta osoa izatea zer da konfesio umilla umiltasun eta lotsa eder batekin bekatuak aitortzea zer da konfesio egiazkoa aitortzea bekatuak examinan arkitu diran eran eta adiña zer da konfesio osoa bekatu larri konfesatu gabeak o...
konfesatu gabe utzitzen badezu bekatu larriren bat zeren examinan gogora etzatzun edo zeren gero aztu zatzun gaiztoa izango ote da zure konfesioa ez jauna ori nere kulpaz gertatzen ezpada baña geratuko naiz aztutako bekatu ura gero konfesatu bearrean
lotsaz edo gaiztakeriaz bekatu larriak edertzen edo isîlik gordetzen badira konfesioan zer bekatu egiten da sakrilejioa deritzan bekatua
zer egin bear du onelako bekatariak berritu bear ditu gaizki konfesatzen asi zanetik egindako konfesioak
beraz konfesatu gabe utzi zuan bekatua ezezik konfesatuak ere berriro aitortu edo esan bearko ditu bai jauna zeren konfesio onarekin bakarrik kentzen eta bukatzen dan bekatu larrien konfesatu bearra
eta konfesatu gabe utzi zituan bekatuak aitortzeaz gañera esan bearko ote du nola lotsaz edo gaiztakeriaz utzi zituan bai jauna zeren onetan dagoan sakrilejioa deritzan bekatua orain diogun tranzean erakusleak ongi diozu eta konfesio gaiztoak berritzeko nola egin ditekean examina esan zan bostgarren erakusaldian» ona ...
azkeneko aldian aditu zenduan kristaua zeñ gauza bearra dan bekatuen barkazioa iristeko oek apaizari aitorzea aditu zenduañ gañera zer doai edo kondizio bear dituan konfesio onak gizon jakintsuak esaten diguenez bekatari txit asko dira lotsaz edo beldurrez konfesio osoa egitera atrebitzen ez diranak emendik konfesio g...
§ i
zuk kristaua gaztetxoa ziñala ikasi zinduan gaiztakeria batzuek edo senide edo auzokoren batekin askotan gogora etorri zaizkitzu dotrinaren bat aditzean edo konfesioko egunetan baña lotsa ziñan oriek esateko eta utzi dituzu konfesatu gabe zeregan esaten dezula txikia nintzan orduan atozea eta zenbat urte zinduan ordua...
zuk amar amabi edo geiago urte zinduanean egin zinduan ibillera itsusiak ukitu zinduan zaurian dotrinaren batek edo konfesorearen galdeak aitortu zinduan bekatu oriek baña zere burua edertzeko esan zenduan jauna artean ez nituan bost edo sei urte besterik ause da bekatua osotoro ukatzea bezala konfesoreak alabaña uste...
zu askotan egon zera zere bakarrean kastidade edo garbitasunaren kontrako gogorazioetan len igarotako gauzaz oroiturik batzuetan poztutzen besteetan goisâtzen ziñan orduan bertan gauza gertatzen baliz bezala besteetan gaitzerako gura esnatzen zan alaere lotsatu ziñan zeregan igaro zitzatzuna garbiro aitortzeko eta esa...
zu zere buruarekin aur denboran ezezik gero ere egin dituzu eskuz edo bestela ibillera zikiñak zeregan igertzen zenduan modu oriek etzirala izango onak alaere ez dituzu konfesatu noizbait esnatu zinduan dotrinaren batek edo konfesorearen galdeak baña ez dituzu bekatutzat aitortu ez niakin bekatu zirala esan diozu konf...
zuk an eta emen zabiltzala ederretsi diozu edari biziari ta askotan lausoa jarri zatzu begietan mihia moteldu zatzu bideak estutu eta etxeak jiraka asi dira eta atzenean atxitu dezu arako aditzen dezun gauzatxo ura alaere ez dezu garbiro aitortu zure bekatua esan dezu berotusê nintzan alegeratusê giñan bear baño geisê...
zuk mandamentu baten kontra egin zinduan bekatu andiak eta asko eta lotsatu zera guziak aitortzeko esan dituzu erdiak edo obrazkoak pensamentu utsak izan balira bezala egin dituzu konfesio gaiztoak badira batzuek añ basatiak non izendatzen ezpadie konfesoreak egin duan bekatua uzten duen konfesatu gabe ostu omen zuan ...
zuk egin zinduan zenbait bekatu itsusi aide urko edo beste estaduko batekin aitortu dituzu bekatu oriek ez ordea urlia aidea zan edo ez eta zer estadukoa zan beste onenbeste gertatzen da zenbait aldiz arako abere edo ganaduakin gauz itsusiak egiten dituen bekatari nazkagarri aekin badira beste batzuek gertatu zaizten ...
zuk bekatu egin zenduan onekin edo arekin baña ez dezu konfesatu beñere zergatik ote jauna diozu ark eragin zidan bekatu au esan nion berak konfesatu bearko zuala eta ala eman zidan itza atozea eta eztakizu ark aitortu bear duala zurekin egin zuan bekatua eta era berean zuk arekin egin zenduana
zu zenbait dotrina aditu ta izutu ziñan ekusirik lotsaz utziak zenduzkala zenbait bekatu eta egin zinduala asko konfesio ta komunio gaizto prestatu ziñan zure bizitza guziko konfesioak berritzeko baña neke au guzia galdu eta berriro egin zenduan konfesio gaiztoa nola ori zeren atrebitu etziñan esatera bekatu oriek lot...
zuk egin zenduan arako bekatu itsusi ura urliarekin lotsatu ziñan konfesatzeko ta esan zenduan bortxaz eta nere borondatearen kontra eragin zidan atozea bortxaz etziñan zere naiez (aldegin zentzakeala) egon ergelkerian atozea eta deadar egin zenduan ez jauna baña esaten nion utzi zegidala pakean orisê da ardiak otsoar...
zuk gizon edo emakumea ezkondu ezkero egin dituzu jaunaren legeak debekatzen dituan asko gauza batzuetan aur asko izan ditzatzun beldurrez besteetan aragizko atsegin berriak arkitu naiez igerritzen zenduan etzirudiela ongi modu nazkagarri oriek askotan kezka andian jartzen ziñan baña etzera trebe izan konfesoreari gal...
§ ii
ala gertatu bazatzu ez dezazula egunetik egunera luzatu konfesio on bat egitea zure animagatik etzaitezela lotsatu egia esateaz esaten dizu espiritu santuak pro anima tua non confundaris dicere verum au egiten ezpadezu joan bearra zera betiko su eta garren artera baña konfesio on batekin kenduko dezu zeregandik ler er...
ogei ta seigarren erakusaldia
baña konfesioko sakramentuaren gañean amabostgarrena
alabatua &
«konfesio on bat egiteko bear dan laugarren gauza zeñ da galdetzen du lenbiziko komunioko liburuak eta eranzuten du konfesioa zer aditzen dezu konfesioaren izenez aditzen det egindako bekatuak aitortzea edo esatea barkatzeko eskua duan apaizari aitortu edo konfesatu bear ote dira bekatu benialak ere ona da baña ez da ...
zer doai edo kondizio bear ote ditu konfesioak irutara biur ditezke guziak zein dira umilla egiazkoa ta osoa izatea zer da konfesio umilla umiltasun eta lotsa eder batekin bekatuak aitortzea zer da konfesio egiazkoa aitortzea bekatuak examinan arkitu diran eran eta adiña zer da konfesio osoa bekatu larri konfesatu gab...
konfesatu gabe utzitzen badezu bekatu larriren bat zeren examinan gogora etzatzun edo zeren gero aztu zatzun gaiztoa izango ote da zure konfesioa ez jauna on nere kulpaz gertatzen ezpada baña geratuko naiz aztutako bekatu ura gero konfesatu bearrean
lotsaz edo gaiztakeriaz bekatu larriak edertzen edo isilik gordetzen badira konfesioan zer bekatu egiten da sakrilejioa deritzan bekatua zer egin bear du onelako bekatariak berritu bear ditu gaizki konfesatzen asi zanetik egindako konfesioak beraz konfesatu gabe utzi zituan bekatuak ezezik konfesatuak ere berriro aito...
azkeneko aldian itzegin nizun kristaua konfesatu gabe lotsaz utzitzen diran bekatuen gañean eta aditu zenduan zuri au gertatu zatzun edo ez ezagutzeko diña ezagutzen dezu bai alde onetatik gaiztoak izan dirala zure konfesioak eta arkitzen zerala betiko su eta garren artera jatxitzeko perill urkoan baña alaere etzera a...
§ i
konfesio gaiztoen kateakin loturik zauzka etsaiak nere kristaua jakizu zaituko zaituala gau ta egun iges egin ez degiozun konfesio onaren bidez eta burura ekarriko dizkitzu asko iduripen oetatik bat da oraiñ esatera noana aitorzen edo konfesatzen ba det bekatu au jasoko naue inkisiziora au da zorakeria bat añ farragar...
bigarren iduripena eztago neretzat barkaziorik erromara ezpanoa au da bigarren zorakeria lenengoaren anzekoa atozea ez dezu buldarik bai jauna eta eztakizu edozeñ konfesorek eman dezakeala bekatu batena ez beste guzien barkazioa bulda badu bekatariak herejia bakarrik da bulda duanari konfesoreak ezin barka dezakeana b...
irugarren iduripena bekatu oek esaten badiozkat absoluziorik gabe bidalduko nau au da irugarren zorakeria bitatik bat edo ongi prestatua zaude edo ez ongi prestatua bazaude pozik emango dizu konfesoreak absoluzioa baña ongi prestatua ezpazaude ez dezu absoluziorik nai izan bear artarako prestatu ta sasoi onean jarri z...
laugarren iduripena nork esango diozka konfesoreari bekatu añ itsusi ta nazkagarriak ez du bestek egin nereak bezeñ itsusirik au da laugarren zorakeria atozea santo kristoren bat azotatu dezu aldareko sakramentua oinpean erabilli ote dezu norbaiti puzoia eman diozu bizia kendu naiez ez det uste ta au guzia gertatu bal...
bostgarren iduripena zer esan edo igaroko luke konfesoreak beregan esango baniozke bekatu oek ona bostgarren zorakeria bitatik bat edo bizitza ontzeko asmo osoarekin zaude edo ez asmo au gabe ekusten bazaitu esango du beregan eta esango dizu zuri ere gauza bearra dala zu ongi moldatzeko denbora puska batean zere kontu...
seiarren iduripena izutuko lizake konfesorea bekatu añ itsusiak nigandik adituko balitu ona seigarren zorakeria izutuko lizake konfesorea diozu zergatik atozea eta ezta bera ere gizona ta bere utsegiteak dituana edo mandamentu orretan edo besteren batean zu bezala ni ere bekataria naiz zion s agustiñek peccator sum si...
zazpigarren iduripena eztago nerezat zerurik eta barkaziorik zergatik ez eztago zuretzat barkaziorik egia da utzi nai ezpadituzu bekatua ta bekatuaren bideak eztago barkaziorik zure griña txarrak garaitzeko biotzik ezpadezu eztago barkaziorik lagun urkoaganako gorrotoa edo gorrotoaren siñaleak utzi nai ezpadituzu ezta...
ekusten dezu kristaua zer iduripenakin engañatzen dituan etsaiak asko bekatari eta zu ere oekin berakin lotua ta itsutua iduki zaitu ainbeste denboran ez ote zera oraiñ bederik kuturtuko zure bekatu oriek aitortzera aditu dezuna asko ezpada orretarako ekusi dezagun zeñ negargarriak diran iduripen oriei leku emateak ek...
§ ii
lenengo ondorena izan oi da egunetik egunera ugaritzea lotsa eta konfesaldi bakoitzean geratzea bekataria esan nai ez eta lotsak eragozten diola bekatuak osotoro aitortzea etorri ziran dio isaiasek beste gauza baten gañean etorri ziran semeak jaiotzeko zorira baña etziran jaio zeren etzuan amak indarrik venerunt filii...
§ iii