text
stringlengths
0
20.2k
egiarik ez nahi hauxiz mauxiz baizen
bainan aita sainduak osorik dauk zaintzen
munduko nausitasun guzien gakhoa
horra aita sainduak duen eskukoa
lurrekotzat emana zerutikakoa
hori hari khen eta nork duke dretxoa
gizonak gizonari deus manatzekoa
oi zein handi zein eder zein gora zaren zu
zuri loriatuak beha gagozkitzu
aita saindu maitea haur bihotzdun batzu
eskualdunak gu ere zureak gaitutzu
zurerik baizen ez da eskualduntzat haizu
kantika hori bera orobat arras onxa doha segidako bertze aire hunako hunen gainean zoina baita biskaino zortziko bat
viii
haste hau boz batek
magnificat * anima mea dominum
errefau hau gero guziek
maria zu zare zu
gure esperantza
bethi othoi iguzu
zerutik laguntza
segidan hola hola aldizkatuz berset latinak boz multxu batek eta errepika eskuara guziek
et exultavit spiritus meus * in deo salutari meo
maria zu zare zu
gure esperantza
bethi othoi iguzu
zerutik laguntza
quia respexit humilitatem ancillæ suæ* ecce enim ex hoc beatam me dicent omnes generationes
maria zu zare zu
quia fecit mihi magna qui potens est * et sanctum nomen ejus
maria zu zare zu
et misericordia ejus a progenie in progenies * timentibus eum
maria zu zare zu
fecit potentiam in brachio suo * dispersit superbos mente cordis sui
maria zu zare zu
deposuit potentes de sede * et exaltavit humiles
maria zu zare zu
esurientes implevit bonis * et divites dimisit inanes
maria zu zare zu
suscepit israel puerum suum* recordatus misericordiæ suæ
maria zu zare zu
sicut locutus est ad patres nostros* abraham et semini ejus in sæcula
maria zu zare zu
glori patri et filio * et spiritui sancto
maria zu zare zu
sicut erat in principio et nunc et semper * et in sæcula sæculorum amen
maria zu zare zu
gure esperantza
bethi othoi iguzu
zerutik laguntza
othoitz bat
o maria notha gabe kontzebitua
zu jainkoaren ama eta gurea ere zarena
zu hain urrikalmenduxua eta hain botherexua
zu toki mirakuiluzko huntan zure amodioa eta puxantzia hala seinalatu izan darokozuna
zu hemen gure othoitzak hain bihotzera dohazkitzuna
huna nun naizen bada ni ere ene sinhesteak ene amodioak ene arimako eta gorphutzeko behar orduek hunat ekharrarazia
ah nere bihotza nere xedeak eta nere othoitzak aski garbi balire ah orduan zein segur eta zein laster entzuna nindeken
othoi lehenik ardiex dietzadatzu ene arimaren salbatzeko behar ditudun graziak eta hetaz baliatzen lagun nazazu
othoi behaozute urrikalmendurekin ene izpiritualeko eta tenporaleko behar ordu guzieri eta emadazu denetan zure laguntza
othoi zure esku botherexua hedaozu gure eliza amari gure aita sainduari eta frantziari
othoi jauxarazatzu jainkozko argiak eta bethuteak gure jaun aphezpikuaren eta gure arimen artzain edo gidari guzien gainerat
othoi benedika zatzu gure familiak eta gure ongi egile guziak senda zatzu gure eriak konxola zatzu gu tartean penetan direnak
othoi nitarikan hasirik konbertiaraz zatzu munduko bekhatoros guziak
othoi ez zazula utz fedea gure artean galtzerat
othoi lagun gaitzatzu leial eta fidel egoten jesukristo gure nausi dibinoaren eta eliza ama sainduaren alderat
othoi lagun gaitzatzu salbatzen eta hiltzen garenean zeronek ô ama maitea zure besotan presenta gaitzatzu zure seme jainkoari
halabiz
__________
bertsio elektroniko honen egilea ales bengoetxea donostia
kazetari lanak
jose agerre santesteban «gurbindo» «zirt»
mikel deunaren elduiera
la voz de navarra 1930iv27
mikel mikel gurea
gorde gorde euzkal erria
euzkadin bizten dirauten abatz ederretan auxe dugu deun mikelena ia gaurko au iruñarrok bada zein irunxemeari ezaio bulka biotza olako oroiki begikoaren iardukitzekoan zaharzaharra badute euzkeldunek mikel deunaren abatz gogoangarriau bertsu dugu iruñarrok aintzinaintzinetik etortzen beita gure artera bazkoegun alai o...
mikel deunak ez du aski izan mendiko tontorrean agertzea nai izan du guregana etorri ez bañan bein bakarrik baizik eta urte guzietan bai eginen diogu aurten ere gure ahalako gorasarrea bai gurebiziko ordea agertuko aren maitasunari dagokion bezela gongotzon maite ori zure berrizko agertze begiko orren begira dago iruñ...
euzkeldunen babesle azkar orrek zaindu euzkal erria gaurko euzkotarrak argizta itzazu ba oken biotzetan elgarrenganako leia bizia sortuz jaunak eman goreneko ahal orrekin iraunarazi duzu gure erri maite au ixtorioko lazturetan barna ekarri arren euzkal erria dagokion bizitzara ezeztatu arteko asarreak azkartu senidelo...
asteko berriak (i)