text stringlengths 0 20.2k |
|---|
boz batek |
zure besotan oi gurutzea |
hil zaiku jesus maitea |
haren gurutzefikatzailea |
ni naiz ni bekhatorea }bis |
guziek errepika |
oi gurutzea oi gurutzea |
gurutze saindu maitea }bis |
jesukristoren odolak zaitu |
galbarioan gorritu |
deusek geroztik munduan ez du |
zuk bezenbat dirdiratu }bis |
oi gurutzea oi gurutzea |
gurutze saindu maitea }bis |
bertzorduz hemen exai gaixtoa |
zutaz izan zen ehoa |
zure indarra da jainkozkoa |
deusek ezin hauxizkoa }bis |
oi gurutzea oi gurutzea |
gurutze saindu maitea }bis |
exaiarekin bethi guduan |
hemen gabilza munduan |
pharatzen bazaizkigu buruan |
oi gu nork bentzu orduan }bis |
oi gurutzea oi gurutzea |
gurutze saindu maitea }bis |
jesukristori zurekin baizen |
ez da nihor jarraikitzen |
zure bidetik da bethi zuzen |
kristaua zerurat heltzen }bis |
oi gurutzea oi gurutzea |
gurutze saindu maitea |
oi gurutzea oi gurutzea |
gurutze saindu maitea |
orai huntarik segidan den kantika hau aita sainduaren ohoretan kanta diteke pelegrinaietako bide luzetan |
viii |
aita sainduari |
erromako aldetik zer da argi hori |
egiak dauku handik argitzen orori |
beha dezogun beha bethi erromari |
erromako eliza ama sainduari |
beha dezogun beha umeek amari |
hara aita saindua jesusen ordaina |
aphez soberanoa artzainen artzaina |
jaundoni petiriren ondoko zuzena |
fedeaz dohanean tronpa ez daitena |
erromatik mundua argitzen du dena |
piarresi ziozkan guretzat jainkoak |
atxikitzerat eman argi fedezkoak |
argi berak dagozka haren ondokoak |
munduko goibeletan ezin hixtuzkoak |
orai hastean bezein garbita osoak |
jesusen piarresi erran zion behin |
«elizaren zimendu hi behar haut egin |
hartako diat nahi harriz izan hadin |
ez zirok deus irabaz exaiak hirekin |
berak dik minhartuko hi jotzearekin |
hire gain uzten diat ene arthaldea |
bildoxen bai ardien xuxen alhatzea |
hiri zagok anaien beren azkartzea |
hik idek edo hex duk zeruko athea |
hik duk ene gakhoen podore bethea» |
munduko nahasduren ulubiak ditu |
orai arterainoko guziak sunxitu |
piarresen harroka guti da higitu |
elizaren arbola xutik da gelditu |
inharrosteaz zaizko erroak handitu |
lurreko puxantziek uste zuten eiki |
aise behar zutela eliza aurdiki |
berak dire erori gero ezin jeiki |
guziak goaki bainan eliza egoki |
hemeretzi menderen berri ja badaki |
erroma ô erroma hiri famatua |
(lehen oro harena omen zen mundua) |
piarresen harroka han da finkatua |
eta mundu guziko eliza saindua |
dena haren gainean da asentatua |
nork erran piarresen erroman sartzea |
—laster ohartu hintzen enperadorea— |
biak nausi elgarri jartzen dire beha |
bat artzain ona bezein oxoa bertzea |
hauta zak hor erroma zoin dukan hobea |
hainbertze girixtino odol irexirik |
berari odol hura zainetan sarthurik |
erroma xutitu zen girixtinoturik |
enperadorek berek tronutik jauxirik |
aita saindua zuten utzi han jarririk |
aphez eta errege bi bothere betan |
oi zein ederki dauden haren eskuetan |
ez da sainduagorik buruzagietan |
nor da zuzenagorik nor khorodunetan |
gaixtaginek hortako dute begietan |
munduak erromari zer dio galdetzen |
egieta gezurra han bake ditezen |
horra beraz mundua zertaratu haizen |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.