text
stringlengths
0
20.2k
espiritu santua jatxi zan apostoluetara aditu degun bezala bete zituan bere doayakin eta geratu ziran beraren onran bizitza emateko prest etzan espiritu santua jatxi apostoluakgatik edo aen onagatik bakarrik baizik kristau guzien onagatik eta geratu zan elizan betiko esan nai det kristau fededunen bilkui batzarre edo ...
beraz zu kristaua jaunaren grazian bizi zeran bitartean zera espiritu santuaren eliza bezala eta zu ongi prestatzen bazera zure biotzean ixuriko ditu bere doayak au onela izan eta ez gera prestatuko alik ongiena eta zer ote da guk egin bear deguna ara zer lenengoa gure biotzak garbitzea bekatuaren loyetatik bekatuan b...
atoz o espiritu santua eta bidal ezazu gure animetara zure argiaren erreñu bat bederik bekatuaren illuntasunak ayenatzeko veni sancte spiritus et emitte lucis tuae radium
atoz beartsuen gurasoa atoz doayen emallea atoz gure biotzetako argia veni pater pauperum veni dator munerum vent lumen cordium
atoz gure konsolatzalle guziz ona gure animen arrotz eta inz gozoa consolator optime dulcis hospes animae dulce refrigerium onela bizitz onean irauteko eta iristeko betiko bizitza doatsua amen
bostgarren erakusaldia
espiritu santuak animan isurtzen duan graziaren doai miragarriaren gañean
dereliquisti dominum deum tuum scito et vide quia malum et amarum est reliquisse te dominum deum tuum (jerem 2)
uitzi dezu zure jaun eta jaungoikoa eta zu zere aita onagana biurtzeko alegiñ asko egin bada ere etzera esnatu bekatutik aldegiteko jakizu bada esaten dizu jeremiasek jakizu eta ekusi ezazu gauza gaizto eta samiña dala zuk zure jaun eta jaungoikoa utzi izan dezun eran utzitzea scito et vide quia malum et amarum est re...
* * *
graziaren izenez batzuetan aditzen degu edozeñ ontarte eta mesede eta era onetan guk ditugun gauz on guziak dira jaunaren grazia guziak dira alabaña beraren esku ongilleak emanak baña ez degu emen graziaren izenez aditzen edozeñ mesede beste batzuetan graziaren izenez aditzen ditugu bekatutik irteteko edo aldegiteko o...
beraz zuk kristaua batayoko egunean eta ongi konfesatu zeranean zere animan bertan artu dezu graziaren doai eta janziera ederra ay eta baziñaki zeñ miragarria dan doai au si scires donum dei doai onek animan sartzen dan unean bertan egiten du gizona jaungoikoaren beraren seme ez bere izatez baizik aintzakotzat jainkoa...
graziaren doayak gizona jainkoaren seme egiteaz gañera denbora berean egiten du zeruaren jabegai edo heredero semea aitaren ondasunen jabegaya da edozeñek dakian bezala beraz graziaren doayak gizona jainkoaren seme egiten duan ezkero denbora berean egiten du dio s paulok bere jabegai (ad rom c 8) ni nerau izango naiz ...
egiten ere du graziaren doayak gizona jainkoaren beraren adiskide jesukristoren senide eta espiritu santuaren bizileku eta eliza bezala jaungoikoaren adiskide anima bat bekatuan dagoan bitartean nazkagarria da jaunaren begietan baña graziaren apaindura artzen duan bezala egiten da jaunaren adiskide trentoko konzilioak...
baziñaki kristaua zeñ andi ta miragarria dan animako graziaren doaya si scires donum dei au da doai bat bekatuan illak eta ustelduak dauden animak ere piztutzen dituana anima bat bekatuan erortzen danean dala itzez dala gogoz edo pensamentuz dala obraz illa geratzen da ezekiel profetak dion bezala anima quae peccaveri...
graziaren doaya añ miragarria da non munduan gertatu diran bekaturik itsusienak ere animan sartze utsarekin ayenatuko litukean eguzkiak gauaren illuntasunak ayenatzen dituan eran au aditzera ematen digu isaias profetak dionean elurra bezeñ zuri egingo dirala gure bekatuak grana bezalakoak balira ere si fuerint peccata...
graziaren doaya da espiritu santuak animan ixurtzen duan ur bizia jesukristok deitzen dion bezala aquam vivam ur au animak galtzen ezpadu bere zabarkeriaz egiten da iturri eta iturri onen ura igotzen da zeruraño fons aquae salientis in vitan aeternam (joan 4)
doai au da espiritu santuak animan ipintzen duan zeruko zepa eta sustrai bat birtute eta doai guzien mentuak berekin dituana anima bat batayoan edo konfesioko sakramentuarekin grazian jarri dediñ artean da arbola makatza bezala eta ez du zeruko frutu gozorik ematen baña batayo edo konfesioarekin ipintzen dio graziaren...
atzenean graziaren doaya añ balio andikoa da non obra on txikienari ere zeruko erreñuaren balioa ematen dion kristauak bekatuan dagoan bitartean egiten dituan obrak berenez onak eta laudagarriak izan arren illak dira zeren graziaren sustraya galdu zan zabaldu bitza batek bere ondasun guziak beartsuen artean irabazi bi...
* * *
ekusten dezu kristaua zeñ miragarria dan animako graziaren doaya egizu kontu zure baratzan edo berjeran agertzen dala iru orriko lore guziz eder bat begiratzen diozu eta ekusten dezu orri bakoitzean ezarriak daudela urrezko letra batzuek lenengo orriko letrak dioe illak pistutzen ditut bigarren orrikoak dioe gaitzmota...
seigarren erakusaldia
irutasun edo trinidade txit santaren gañean
gure fede santak erakusten dizkigun misterio guzien artean andiena eta ezkutatuena da gaurko erakusaldiaren gaya misterio au da irutasun edo trinidade guziz santa au da misterio bat jaunak agertu etzuana lege zarrean abrahanek argitasun piskaren bat izan bazuan ere misterio bat ez gizonaren ez aingeruen adimentuak iri...
§ i
irutasun edo trinidade txit santa da jaungoikoa bera aita ta semea eta espiritu santua iru persona distinto edo bana eta jainko egiazko bakar bat misterio au aditzera eman zuan jesukristok esan zienean apostoluai zoazte munduaren lau aldeetara aditzera eman ezazue nere lege berria eta nigan sinisten duenai eman zayezu...
gure jaungoikoa da bat bakarra eta ez dateke besterik ala ez izatera ez litzake izango jaungoiko egiazkoa edo esan eta gogora al ditekean gauzarik garayen edo exzelente ta miragarriena jaun bat fingabe ona poderoso jakintsu justua gauza guzien asiera ta fin edo bukaera birjiña txit santa andre guzien artean onena eta ...
jaungoiko bakar au da iru persona aita eta semea eta espiritu santua iru persona distinto edo bana eta jaungoiko egiazko bakar bat zure anima da iru potenzia edo kemen oroipena adimentua eta borondatea iru potenzi oek bana dira baña ez dira iru anima baizik anima bat bakarra
trinidadeko lenengo persona izendatzen da aita eta egiaz da izendatzen dan bezala zeren betikotasun guzian bere adimentutik sortzen duan seme bat aita berarekin guzian berdiña eta aitaren anz ederra jarri zaite ispillu garbi batean zere burua ekusten bereala agertuko da zure iduri edo anza begiratu zion bada aita beti...
trinidadeko bigarren persona da semea eta esan degun bezala jayo zan aitaren adimentutik betiraunde edo eternidadean au da nere seme maitea betiraunde edo eternidadetik nere atseginkontentua esan zuan aita zerukoak taborko mendian hic est filius meus dilectus in quo mihi bene complacui (math 17) aita betikoaren seme a...
trinidadeko irugarren persona da espiritu santua ala esaten digu jesusek berak eta ala sinisten degu guziok irugarren persona edo espiritu santua ere da jainko egiazkoa ala erakusten digu s juanek (1ª joan c 5) ukatu zuan egia au mazedonio zeritzan hereje batek baña eskomikatu zuan elizak espiritu santua dator aitaren...
aita ta semea eta espiritu santua berdiñak dira edertasun eta perfekzio guzietan aita ez da semea baño lenagokoa eta ez bata ez bestea dira espiritu santua baño lenagokoa irurak dira alabaña betikoak eguzkiagandik sortzen da argitasuna eta alaere eguzkia ez da lenagokoa edo zarragoa zeren batetan biak asi ziran izaten...
§ ii
baldin fedeak erakusten digunari begiratu nai badiogu arriturik geratuko gera trinidadeko iru personak guri ongi nayez egin duena ekustean bada dirudi munduaren asieratik oraindaño trinidade txit santaren egiteko guzia izan dala guri on egitea eta gu ontartez betetzea zer egin ez du gure alde aita betikoak egin gindua...
zoaz aurreraxeago eta begira zenbat zor diogun bigarren personari edo seme jaungoikoari seme jaungoikoa jatxi zan zerutik lurrera au da egin zan gizon birjiña txit santaren sabelean espiritu santuaren obraz arriturik geratzen da eliz ama santa gogora ekarririk seme jaungoikoa aur biurtu ta bizitu zala birjiña txit san...
begira atzenean zer zor diogun irugarren personari edo espiritu santuari jesus zerura igo zanetik amargarren egunean jatxi zan espiritu santua salbatzalleak asi zuan obra andia edo gure erospen edo redenzioko egitekoa osotoro bukatzera bete zituan apostoluak bere doayez edertzen ta apaintzen ditu animak batayoan eta g...
orra nolako ontarte edo mesedeak zor diozkagun trinidade txit santari eta nola onratu bear ote degu onratu bear degu lenengo lekuan sarritan oroitzen gerala batayoko egunean egin zigun mesede andiaz bada beraren izenean izan giñan batayatuak eta egin ginduan aita betikoaren ume eta zeruaren jabegai nondik guri onenbes...
zazpigarren erakusaldia
korpus kristi edo festaberri egunerako
aldareko sakramentu guziz miragarrian jesus onak agertu ta agertzen digun amorio bazter gabeari nolerebait eranzuteko ipiñi zuan eliz ama santak gaurko pozaldi edo festa eta deitzen diogu korpus kristieguna zeren jesusen gorputza onratzeko autua eta siñalatua dagoan eta euskaldunerri askotan deitzen dioe besta edo fes...
§ i
jesus aita zerukoaren seme bakarra trinidadeko bigarren persona jatxi zan zerutik lurrera edo egin zan gizon birjiña txit santaren sabelean gizon galdua zerurako bidean ipintzeko eta aita betikoaren eta gizonaren artean pakeak egiteko onetarako eman bear zuan gurutzean bere bizitza eta alderatu zitzayon obra andi au b...
nork esan eta nork ezagutu ere norañoko onginai eta amorioa agertu eta agertzen digun gure jesus onak sakramentu orretan ez da erraz alaere zerbait igerriko dezu begiraldi bat ematen badiezu iru gauz oei zeñ gauza miragarriak egiten dituan sakramentu orretan zer ematen digun eta nolako txarkeri eta bidegabeak pairatze...
zoaz orain kristaua aurreraxeago eta begira zer ematen digun jesusek sakramentu orretan zer ematen digula uste dezu jaungoiko guzialdun batek eman dezakean guzia ematen digu alabaña jesus onak bere gorputza bere odola bere anima bere jainkotasuna itz batean bera dan guzia eta ezin geyago eman dezake s agustinek esan z...
eta zer esango dezu zer txarkeri ta bidegabeak sakramentu orretan ekusi ta ekusten dituan begiratzen badezu arriturik geratuko zera jesus onari gurekin gertatu zayona ekustean ez det itzik esan nai juduen jentil eta herejeen gañean zer alabaña oetatik itxedon edo uste izan zezakean jesus onak bidegabeak baizik baña be...
jesusen onginai eta amorio baztergabe oni alik ongiena eranzuteko eta onratzeko sakramentu miragarri ori ostegun santu egunean anziñatik egiten dio eliz ama santak bere oroipena eta festa baña alde batetik jesusen neke oñaze eta gurutzeko eriotza gogoan darabill orduan eta bestetik agertu ziran hereje batzuek sakramen...
eztakigu aita santu onek beronek edo ondorengoren batek ipiñi zuan egun onetako prozesio ederra baña badakigu anziñatik egiten dala eliza guzietan eta onra andian erabiltzen dala kale eta plazetan sakramentua herejeen ausardi zentzugabea lotsaturik gera dedin karlos bostgarrenaren denboran gertatu zan bienan orain esa...
§ ii
egun onetan gure salbatzallea onratzeko egin bear degun lenengo gauza da gure biotzak ongi garbitzea eta prestatzea sakramentu miragarri ori artzeko ala adirazten digu aita santu urbano laugarrenak au bera aditu bear da minerba egunetarako ere erri askotan itzaliaz omen dijoa jayera eder au eta ez da zer miretsi aitua...
era onetan onratzen bagendu guk gure salbatzallea zer ontarte eta mesedeak ez lituke ixuriko kristau guzietara baña ay gerraren aitzakian oztu edo itzali da askoren siniste edo fedea igesi dabiltza jaunaren itzagandik eta sakramentuetatik eta ez due gogorik jesus maitagarria onratzeko eliz ama santak prestatzen dizkig...
israelitai agindu ziezten jaunak berentzat kanaango lur gizenak arako sarreran zegoan jeriko zeritzan erria murallaz inguratua jerikotarrak ziran gudari edo gerrari sendoak eta israeltarrak aronz abiatzen ziraneko prestatuak arkitzen ziran aen kontra peleatzeko eta erria gordetzeko josue zan israeldarren buru eta agin...
zortzigarren erakusaldia
aldareko sakramentu guziz santuaren desagrabioen festibidadearen gañean
caro mea vere est cibus et sanguis meus vere est potus joan 6
gure fedeko misterio guzien artean goyena miragarriena ta jainkoaren guganako amorioa guziena agertzen duana da nere kriastauak aldareko sakramentu guziz beneragarria sakramentu onetan arkitzen da gure jesus ona gurekin egoteagatik guri bere ondasunak emateko ta atzenean gure janari ta edari egiñik au onela izanik dan...
aldareko edo komunioko sakramentua da zazpietatik bata ta au aditzen degu laugarrena komunioa esaten degunean komunioko sakramentu txit santua zertako da galdetzen du doktrinako liburutxoak ta erantzuten du guk bear bezala artu ta gure animen janari izan dedin ta grazia ugaritu ta geitu diezagun komunioko sakramentuan...
komunioko sakramentua guk bear bezala artu ta gure animen janari izan dedin ta grazia ugaritu edo geitu diezagun gorputzak janaririk gabe ezin iraun dezake ta ezin egingo ditu bear diran gauzak gisa onetan gure animak ezpadu noizean beiñ bederik bere janaria motelduaz joango da zeruko bidean ta atzenean ilko da igaro ...
apaizak konsagrazioko itzak esan artean ostia ez da ogi piska bat besterik baña konsagrazioko itzak esaten dituan bezala lenago ogi zan ostia gelditzen da jesukristoren gorputz egiñik izan dedilla apaiza naiz ona naiz gaiztoa baldin egiaz apaiza bada konsagrazioko itzen birtutez jartzen da ostian jesukristoren gorputz...
kalizan apaizak itzak esan artean ez dago ardoa ta ur piska bat besterik baña konsagrazioko itzak esaten dituan bezala lenago ardo zana egiten da jesukristoren odol ta odolarekin batean jartzen da gorputza anima jainkotasuna ta trinidade iru personak ltz batean guzia esango det ostian arkitzen da jesukristo guzia zeru...
jauna ongi dago ori guzia baña esan begit apaizak ostia goora jasorik erakusten duanean zer ekusten degun batzuek esaten due au dotrinan galdetzean ekusten duela beren jauna edo ekusten duela jesukristo baña engañatzen dira jesukristo alabaña gorderik ta ezkutaturik arkitzen da ta ala ez izatera nola animatuko giñake ...
caro mea vere est cibus et sanguis meus vere est potus joan 6
aldareko sakramentuan jesus onak gure amorioz ekusi dituan txarkeri ta bidegabeen ordez zor diozkagun esker onak ta adorazioak emateko bide asko dira baña guzien artean zuentzat egokienak izango dira oek 1a maiz siniste edo fede bizi batekin bisitatzea jesus ona sakramentatua 2a maiz bera artzea baña artzea ongi prest...