text
stringlengths
0
20.2k
§ i
jesus onak gugatik gurutzean bizitza emanik igarotzen zuala gurutzeko eriotza gogorra nai izan zuan gure artean gelditu ta milla ta zortzi eun ta geyago urte onetan aldareko sakramentuan arkitzen da beñere gu utzi gabe atsegin poz andia jesus onarentzat bere umeakin egotea berak adierazirik daukan bezala deliciae meae...
betor nondik nai gizon aberats bat aren etxean izango dira bereala ongi etorri egitera errian zerbait dirala deritzen guziak betorkio nori nai urrutitik adiskide bat etorri berria aditu orduko anda adiskidea ekustera ta nekez edo ezin bestez alde egingo du aren ondotik edozein ongille aberats guziak edo asko joan oi z...
argatik espadasun andiakin esaten digu sakramentu artatik gaur zuek badezue denbora egunak ta asteak igarotzeko erausian zuek badezue denbora edanean ta jokuan zeren animak galtzeko zuek badezue denbora zeren gogokoakin egoteko ta izanik ni zuen egillea zuekgatik gizon egin ta gurutzean bizitza eman nuana ta zuekin eg...
etortzen zerate egiaz jai egunetan meza enzutera baña nola egoten dira geyenak egoten dirade errege guzien erregeren aurrean daudela sinisten duela ez ez geyenak beintzat baizik jesusi iseka egitera etorri balira bezala batzuek begiak armatu batera ta bestera begiratuaz besteak itzegiten batzuek auzabalka bezteak ordu...
§ ii
ez al gera nere kristauak emendik aurrera oraindaño bezala egongo jesus ona bakarrik utzirik ta etortzen geranean siniste ta arreta obeagoarekin egongo al gera onela jesus onari zor diozkagun esker onak ta benerazioak emateko baña badegu beste bide bat onetarako aurrenekoa baño ere egokiagoa au da maiz ta bear dan era...
beste nekerik ez danean berekin izango du animak nork nekatu beti izango du alabaña bere burua ta aragi gaitzerako griñaz betea ta onez gañera nekea beti du jainkoaren legeko gauza guziak zuzen egitean neke oen guzien azpian gu illik ez gelditzeko zer egin zuan jesus onak zer jainko ezingeiagoraño ongilleak baizik ezi...
baña egiten dezu au anima bekataria etzera zu aspaldiko denboretan pazkoatik pazkoara egon oi komunioko mayera gabe ta orduan ere zere artzayaren edo justiziaren beldurrez etzabiltza igesi bezala ta beti atzera jesus ona artzera etorzeko ah triste zere galgarria baziñaki zenbat ondasun zeruko gaitzen dezun bazinaki ze...
ta oek dira gure arteko askok sakramentu orretan jesusek ekusi dituan eskergabekeri txarkeri ta bidegabeak desegiteko ematen diozkeen esker onak adorazio ta atsegin kontentuak herejeak baño ere bidegabe andiagoak egitea gaizki jauna artuaz ala artzen dezu zuk gizon edo emakume birauen oitura madarikatu ori uzten ez de...
ta alaere zu jesus ona isill isillik sakramentu orretan guzia ekusten dezula zu zere justiziaren ezpata zorrotza magitik atera nai gabe zu nondik mugituko gaituzun bizitza eder bat egitera ta biotz eder garbiakin zugana etortzera bedeikatua izan bedi jauna zure miserikordia ta pazienzia gurekin izandezuna orain ezagut...
bederatzigarren erakusaldia
adirazten da nola birjiña txit santa jaungoikoaren eta gure ama maitagarria zerura jasoa edo altxatua izan zan gorputz eta anima
urrena zer guk egin bear degun bera onratzeko
gero ere eldu edo etorri zaku arako egun andi ura zeñean mundu onetatik jasoa izan zan zerura birjiña txit santa jaungoikoaren eta gure ama maitagarria festa onek garaitzen ditu santuen beste festa guziak dio s agustiñek s jeronimok esaten digu ez dala munduan ekusi egun andiagorik orregatik eliz ama santak nai du kri...
§ i
gure salbatzaliea piztuta berrogei garren egunean igo zan zerura eta beraren ama maitagarriak jarraitu nai zion biotz osoz baña nola zan kristau guzien laguntza eta atseginkontentua semeak nai izan zuan emen geratzea ama eliz ama santari laguntzeko bere nekeetan
askoren iritzian ogei ta iru urte igaro zituan eta bitarte onetan izan zan apostoluen eta kristau guzien erakuslea giari eta bitarteko andia urtebatzuetan bizitu zan jerusalenen baña juduak ekusirik nola apostoluak zabaltzen zuen jesusen legea altxa zuen elizaren kontra ekaitz izugarri bat apostoluak zabaldu ziran mun...
alderatu zitzayon birjiña txit santari deserri onetatik zerura igotzeko denbora eta aingeru batek aditzera eman omen zion noiz au gertuko zan zabaldu zan berri au eta naigabe andia artu zuen kristauak zeren ama maitagarri au zan guzien atsegin eta poza eta laster au gabe ekusiko ziran baña arintzen eta gozatzen zitzat...
ez dago erabakia non obira zuen baña s juan damaszenok dio jerusalenen il zala len esan dedan bezala eta getsemanin obiratu zuela eraman zuen obira eta an ipiñi zuen aingeruak eta apostoluak kantantzen zuela beraren onran iru egunez aditu ziran an aingeruen soñu eta kantak eta apostoluak gau ta egun txandaka gorde zue...
baña nork adirazi birjiña txit santa piztuta zerura jasoa edo altxatua izan zanean nola onratua izan zan irten ziran zeruko aingeruak s bernardok dionez birjiña txit santari zerurako bidean laguntzera irten zan jesus bera ere eta eman zion bere besoa ama maitagarriari eta semearen besoan berea ipiñirik asi zan zerura ...
eta zerurako igoeran gisa onetan onratua izan bazan zer izango zan zori oneko erri artara igo ezkero s pablok an egon ondoan etziakian zer esan eta arriturik zegoanak bezala esan zuan ez begiak ekusi ez belarriak aditu ez gizonak iritsi du nolako ondasunak prestaturik dauzkan jaunak bere adiskide ta serbitzarientzat e...
§ ii
aditu dezu kristaua birjiña txit santa jaungoikoaren eta gure ama maitagarria il bazan ere jaunaren naya egiteko etzala obian geratu usteltzen baizik laster piztu zala eta bere seme ta zeruko aingeru guziakin igo zala trinidade guziz santaren aldera aditu dezu nola onratua izan zan egin zuan aingeruen eta gizonen erre...
onetarako lenengo lekuan jayera andiarekin deitu bear diogu gure premietan bigarrena era berean esan bear da errosario santua bada berak erakutsi zion santo domingori herejeak eta bekatariak zerurako bidean ipintzeko irugarrena beraren onran sarritan artu bear dira sakramentuak eta enzun bear da jaunaren itza jaungoik...
o ama guziz maitagarria berandu bederik erabaki degu zu era onetan onratzea eta zugana gatoz gure otoiz edo erregu umillak eliz ama santarekin egitera
agur aingeruen eta gure erregiña miserikordiazko ama salve regina mater misericordiae zeruko erregiñak bezala guzia dezakezu eta zure eskuetan ipiñi ditu ondasun guziak eta ama urrikaritsu edo miserikordiazkoak bezala gure alde egin nai dezu al dezun guzia nolako uste edo esperanza ez degu zugan ipiñi bear
o birjiña guziz santa zure aurrean gaude gaur gure eskergabekeri eta bekatuen lotsaz beteak alde batetik baña alaitzen gaitu zugan artu degun uste edo esperantzak eta elizarekin diogu agur vicitza gozo eta esperanza gurea vita dulcedo et spes nostra salve
gu gera ebaren ume deserrituak galdu ginduan gure lenengo ama onek eta erbeste onetan bizi gera aren bekatuaren ondoren samiñak aunatzen gaituela baña zu zera jaungoikoaren beraren ama eta denbora berean gurea ere bai eta eman dizu jaunak gure nekeak arintzeko esku guzia zuri deyez gaude bada ebaren ume deserrituak ne...
norgana joan al gaitezke zugana baizik o maria ea bada bitarteko gurea zure begi urrikaritsu oriek biurtu itzatzu gugana eja ergo advocata nosira illos tuos misericordes oculos ad nos converte
emengo neke eta gurutzeak ta emengo premiak arintzea ta gozatzea nai degu baña askoz geyago gure egunak ongi bukatzea eta zure seme jesus maitagarria betiraunde guzian ekustea eta zurekin batean alabatzea erakuskuzu bada deserri onen ondoren jesus zure sabeleko frutu bedeikatua et jesum benedictum fructum ventris tui ...
o guziz beraa o piadosa o maria birjiña gozoa erreguezazu gugatik jaungoikoaren ama santa zure seme jesusek agindu digun betiko bizitza iritsi dezagun amen
amargarren erakusaldia
birjiña kuit santaren jayotzaren gañean
jacob autem genuit joseph virum mariae de qua natus est jesus qui vocatur cristus mathei 1
iru jayotzari bakarrik pozaldi edo festibidadea egin oi die eliz ama santak egiten dio lenbizia jesus maitagarri jainkogizonaren jayotzari guzion salbatzallearen jayotzari dagokan bezala egiten dio urrena jesusen etorreraren berri onak ematera jesusen aurretik etorri zan s juan bautistaren jayotzari egiten dio irugarr...
iru benerazio mota erakusten ditue teologoak lenbizikoa da jaungoikoari bakarrik ematen diogun benerazioa teologoak s agustiñekin latria deitzen dioena benerazio au ematen diogu jaunari gauza guzien egille andi ta jauna dalako ezagueran bigarren benerazio mota da santuai ematen diogun benerazioa dulia teologoak deitze...
baña guk aitortzen diegu biotz osoz jainko bakar bat dala aitortzen diegu santu guziak eta birjiña txit santa bera ere ezpalira bezala dira jaunaren anditasun baztergabekoaren aurrean omnes gentes quasi non sint sic sunt coram eo aitortzen diegu s agustiñekin jainkoari ematen diogun benerazio andi latria deitzen zayon...
benerazio au ematen diogu birjiña txit santari lenbizia gerengan aitortzen degula ta sinisten jainkoaren amatzat santu guzien ta aingeruen erregiñatzat bigarrena beste santuetan baño uste geyago degula beraren bitartekotasunean irugarrena beraren letaniak esanaz eta berari gure bitarteko andiari bezala erregutzeaz lau...
jauna esango dit norbaitek ni oraindaño uste orretan bizitu naiz eta uste onekin nik eta beste askok lenago promesak egiten diozkagu ama birjiña aranzazukoari beste imajiñai baño baldin ustea ipiñi badezu aranzazun arkitzen dan imajiñan gaizki ipiñia da eta jakin bear dezu besteak (baldin gauzen zerbait berri badue) a...
bigarrena trentoko konzilioak erakusten digu birjiña txit santaren imajiñai eta orobat beste santu guzienai etzateela erregutu bear etzateela ezer eskatu bear imajiñak alabaria ez due gure erreguak aditzeko belarrik jauna esango du arriturik norbaitek jauna nola izango da baldin guziok mariaren imajiñai erregutzen eta...
jacob autem genuit joseph virum mariae de qua natus est jesus qui vocatur christus mathei 1
jakob izan zan joseren aita jose mariaren esposa zeñagandik jayo zan jesus kristo deritzana dio gaurko ebanjelioak jacob autem genuit joseph virum mariae de qua natus est jesus qui vocatur christus au da ebanjelistak mariaren jayotzaren eta bizitzaren gañean itzegiten duen guzia zer da au ebanjelista santuak esaten di...
§ i
mariaren jayotza da lenbizia jainkoarentzako eta jainkoaren begietan guziz santa au da jaunaren graziaz birtutez ta doayez betea birjina txit santa ezin geyagoraño zeruko graziaz doayez ta birtutez betea ta edertua izan zala ezin ukaditekean eta elizako doktoreak argiro erakusten diguen gauza da ezin asma diteke dio s...
gauza au bear dan eran sinisteko edo beintzat zein sinisgarria dan ezagutzeko jakin bear da gure jainkoak norbait autzen duanean karguren baterako ez diozkala ukatzen karguari dagozkan grazia doai eta birtuteak jainkoak zerbaitetarako autzen dituanak prestatzen ditu dio s tomas aingeruak autzen dituan kargurako egokia...
ongi eta jainkoaren ama izatea dignidade eta exzelenzia onen goi miragarria bada eta beste aldetik s tomas aingeruak dion bezala jainkoak karguren baterako aututzen dituanak prestatzen baditu karguari dagozkan grazia doai eta birtuteakin izanik birjiña txit santa dignidade ta exzelenzia onetarako autua eternidadetik z...
ipiñi hitez alde batetik lege zarrean ta berrian izan diran santu eta santa guziak ipiñi bitez arako sara aek jael aek judith aek ana aek ipiñi arako abrahan leyal aek jose konstante aek dabid urrikalsu aek ipiñi erriak ta erreinuak españa italia franzia grezia india jaunaren legera zituen apostoluak ipiñi jesukristog...
§ ii
mariaren jayotza jainkoaren begietan guziz ederra guziz santa izateaz gañera da mundu guziarentzat guziz atsegin pozgarria gure jayotzak baldin fedearen begiakin begiratzen badiegu ez dira ez atsegin pozgarriak baizikan negargarriak jayotzen gera alabaña adanen bekatuan irabiotuak jayotzen gera gaitzerako griñaz geran...
bai nere enzunleak bay mariaren jayotza guziz atsegin pozgarria da mundu guziarentzat zeren salbatzallearen amaren jayotza dan de qua natas est jesus adan gure lenbiziko gurasoak jaunarekikoa galdu zuanetik mariaren jayotzara lau milla eta geyago urteren arrastoa zan denbora onetan guzian salbatzallearen berria izan z...
egia au are obeto ezagutuko degu zer gisatan deitzen eskritura santak jesus gure salbatzalleari eta zer gisatan mariari kontuz begiratzen badegu jesus gure salbatzalleari deitzen dio eskritura santak eguzki alde guzietara argi egiten duana sol iiluminans per omnia salbatzallearen amari bere jayotzean deitzen dio eskri...
esan gidazue oraiñ nere entzunleak onenbeste illuntasunen artean arkitzen bada mundua mariaren jayotzan eta onenbeste illuntasunen artean agertzen bada maria eguantzaren eran berekin dakarrela jesus eguzki jainkozkoa ez da guziz atsegin pozgarria mariaren jayotza mundu guziarentzat egin dezagun kontu mudaturik gure ze...
poztu bitez bada gure biotzak dio s pedro damianok exultemus eta jesus maitagarriaren jayotzan atsegin kontentuz bete oi diran bezala gure animak bete bitez jesusen amaren jayotzan ere et sicut gaudere solemus in nativitate christi ita etiam et gaudeamus in nativitate matris christi baña zer probetxu aterako degu atse...
amaikagarren erakusaldia
zeñ gauza gaizto eta samiña dan guk gure jauna utzi izan degun eran utzitzea eta gaurko erakusaldi onetan adirazten da jaunak gizona egitean zertako egin zuan eta nolako doayakin ornitu zuan urrena nota bekatuan erori zan eta zeñ ondoren samiñak etorri ziran eta datozen bekatu artatik
dereliqüisti dominum deum tuum scito et vide quia malum et amarum est reliquisse te dominum deum tuum jerem 2º
eliz ama santak ama urrikaritsuak bezala egin da garizuma onetan eta lenago ere alegiña gu zerurako bidean ipintzeko eta pazkoaz aditzera eman digu nola piztu zan jesus egiaz eta beñere ez iltzeko zertako ote gu esna gaitezen eta piztu bekatutik graziaren bizitzara egiaz eta beñere bekatura ez biurtzeko alaere kristau...
* * *
gure jaungoikoak doatsu izateko etzuan ez aingeruen ez gizonaren bearrik beregan du alabaña doatasun guzia eta betiraunde edo betikotasun guzian izan da eziñ geyagoraño doatsua aingerurik eta gizonik gabe denboraz egin zituan aingeruak espiritu eder eta garbiak apaindu zituan doai miragarriakin eta eman zien betibeti ...
aingeruen ondoren egin nai izan zuan gizona eta onetarako era miragarrian prestatu zituan gizonarentzako bear ziran gauza guziak lenengo egunean egin zituan zeruak eta lurra eta nola arkitzen ziran illunbean egin zuan argitasuna egin bedi esan zuan argia eta bereala agertu zan egiña bigarren egunean egin zuan begien a...
zertako egiñ ote zuan jaunak gizona egin ote zuan emengo ondasunen ondoren ibiltzeko ez zan alabaña lurreko gauza guzien jaun eta jabe eta etzuan ezeren billa ibilli bearrik egiñ ote zuan aragiaren atsegiñ lotsagarrien ondoren bere burua aunatzeko eta zikintzeko are gutxiago zertako egin zuan bada egin zuan bera ezagu...
eta nork aditzera emango ditu jaunak adani eta ebari eman ziezten doai miragarriak etzuen jateko eta edateko bear zuenaren kezkarik zeren paradisuak emango zien onetarako bear zana etzuen gaitzen eritasunen eta eriotzaren beldurrik paradisuko arbolen artean alabaña bazan bat bizitzaren arbola zeritzana onen frutak añ ...
* * *