id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
BERRIA_0000134 | BERRIA | Euskadi | noticias | LITERATURA. Albert Caraco apokalipsiaren ahotsa. Konstantinoplan jaioa, munduko leku askotan bizi izana eta Parisen hila, ikuspegi bakaneko idazlea da Albert Caraco. Maldan behera suntsipen erabatekoan doan mundua deskribatzen dute haren literatur lanek.
Konstantinoplan jaioa, munduko leku askotan bizi izana eta Parise... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000135 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sabadell akziodunei zuzenean erosteko eskaintza egin du BBVAk BBVAk erasora jo du, eta EEP erosteko eskaintza publiko bat aurkeztu du Sabadell bereganatzeko. Kataluniako bankuak atzera bota zuen astelehenean BBVAk hura erosteko egin zion eskaintza, argudiatuta gutxiegi zela eta «nabarmen gutxiesten» dituela bankua eta ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000136 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kataluniako Justizia kontseilariarekin bildu dira gazteen gurasoak Kataluniako Gobernuaren babesa ere jaso dute Altsasuko auziko auzipetuek eta haien gurasoek. Justizia kontseilari Ester Capelarekin bildu dira eta prozesu judizial osoan zehar jasaten ari diren "babesgabetasunaren" berri eman diote. Horrekin batera, Kat... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000137 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hosni Mubarak Egiptoko presidente ohia urkatuta hiltzera zigortu dezatela eskatu du Mustafa Suleiman fiskalak, iragan urte hasierako matxinadan manifestariak hiltzeko agindu izana egotzita. Ashraf Atwa akusazioaren abokatuak azaldu duenez, Habib al-Adli Barne ministro ohiarentzat eta Mubaraken bertze sei laguntzaileren... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000138 | BERRIA | Euskadi | noticias | GETARIA. Urte zaila izan da 2020. urtea txakolingileentzat, baina 2021a are zailagoa izango dela uste dute. Hainbat astez tabernak eta jatetxeak itxita egoteak %15 apaldu zituen Getariako Txakolina sor-markaren upeltegien salmentak. Ekoizle batzuen galerak are handiagoak izan ziren, kontuan hartuta batzuek ekoizpen oso... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000139 | BERRIA | Euskadi | noticias | Venezian kritika onak jaso dituen Steve McQueen-en Shame , dirudienaren kontra, lan kontserbadorea eta puritanoa iruditu zait. Pornografia kontsumitu eta sexu «adikzioa» duen gizon batek sexurako grina bai baina maitasunerako duen ezintasuna erakutsi nahi du filmak. Eta, dirudienez, hori lotsagarria omen da. Drama bat.... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000140 | BERRIA | Euskadi | noticias | Batxilergoko filosofia irakasle banintz, hurrengo bost hilabeteetarako banuke aski irakasgai atzoko BERRIAren 31. orrialdearekin. Eraldatuz joan zen ahots askea izenburupean, Miren Garaterena da bilduma lana. Joxan Artzek 1977an Jakin aldizkariari, 1995ean Argia astekariari, 2007an Euskadi Irratiari, 2014an egunkari ho... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000141 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gogoan duzu, Koki? 60ko hamarkadaren erdi aldera elkarren ezagutza egin genuenean, ez zuk ez nik ez genuen botoa ematerik, eta aurre egin genion salbuespen-egoera narrats batean geunden. Gorrotagarriak gobernatzen zuen bitartean, biok ginen berdinak legearen aurrean, beraren legearen aurrean, hain zuzen. Gaur, besterik... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000142 | BERRIA | Euskadi | noticias | Eskuz Esku elkarteak salatu du Makean (Lapurdi) bizi den migratzaile bati Frantziako Estatua uzteko agindua eman diola Pirinio Atlantikoetako prefeturak. Apirilaren 23an atxilotu zuten Uztaritzen (Lapurdi), eta Azerbaijanera kanporatua izateko arriskua du; bertan kartzelatu dezaketela erran dute. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000143 | BERRIA | Euskadi | noticias | Itunpeko ikastoletan jarraipen handia izan du grebak, txikiagoa kristauetan. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako itunpeko eskolen %80 inguru itxita egon ziren atzo, sindikatuen arabera
Itunpeko ikastoletan jarraipen handia izan du grebak, txikiagoa Araba, Bizkai eta Gipuzkoako itunpeko eskolen %80 inguru itxita egon Eskola pr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000144 | BERRIA | Euskadi | noticias | Jaurlaritzak ez du nahi politikaririk aurrezki kutxetan Carlos Agirre Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburuak adierazi du aurrezki kutxen lege berriarekin kutxetako zuzendaritza organoetan politikaririk ez egotea bilatuko dutela. Azaldu duenez, orain Jaurlaritzaren aholkularitza batzorde juridikoa lege proie... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000145 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskal gatazkarekin eta ETArekin lotutako ikus-entzunezko lau lan estreinatuko dituzte datozen asteetan: France3k Hipotesi demoratikoa dokumentala; Movistar Plusek La línea invisible telesaila; Amazon Prime Videok El Desafío: ETA dokumental saioa; eta HBOk, Patria telesaila.
Santiago de Pablo historialariaren arabera -... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000146 | BERRIA | Euskadi | noticias | Tortura ahalbidetzen duen makineria ezabatzeko lan egingo dute torturatuek. Elorrion egindako bileran, «testigantza emateko» konpromisoa hartu dute tortura jasan dutenek
Tortura ahalbidetzen duen makineria ezabatzeko lan egingo dute Elorrion egindako bileran, «testigantza emateko» konpromisoa hartu dute Lekukotasuna em... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000147 | BERRIA | Euskadi | noticias | Santamarinak dio artista asko inprobisatzearen «beldur» direla, baina bera molde horretan dago erosoen. Beste lau aktorerekin batera, 'Improtxou' saioa egingo du bihar Bilboko Areatzan, 17:00etan.
Ikusleek idatzitakoa irakurri, eta hogei segundoan erabakitzen dute Improtxou taldeko kideek nola bideratu ikuskizuna. Mitx... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000148 | BERRIA | Euskadi | noticias | • 1988-09-29. Kubak harreman diplomatikoak hasi zituen Europako Batasunarekin.
• 1996-10-28. EBk araudi bat egin zuen, Europako enpresek Helms-Burton legea saihesteko.
• 1996-12-02. Jarrera bateratua onartu zuen EBk, Kubarekiko lankidetza irlaren «irekiera demokratikoaren» mende ezarriz.
• 2003-06-05. Zigor politikoak ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000149 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lorpen garrantzitsuenak. Txapeldun Buruz Buruko Txapelketan (2016), Binakakoan (2015), Superprestigean (2015) eta Baionako Mastersean (2014 eta 2015); txapeldunorde Munduko Txapelketan, Antton Amulet bikote zuela, Mexikoren aurka (2014), eta Buruz Buruko Txapelketan (2015). | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000150 | BERRIA | Euskadi | noticias | Garrantzitsua da herriko festetan dantza sartzea. Bai dantza, bai musika, bai bertsoak... Hemengo kultura da, eta bultzatu egin behar da. Denon artean herriarentzako gauzak antola ditzakegu, eta herrian bertan zer daukagun erakutsi. Ez dago urrutira joan beharrik herrian zer egiten den ikusteko». Sara Sanchez Lazkaoko ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000151 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euroa 1,48 dolarretara iritsi da, inoiz izan duen baliorik handienera . Etorkizunean dolarra gehiago ahuldu daitekeela uste du NDFko zuzendari ordeak
Euroa 1,48 dolarretara iritsi da, inoiz izan duen baliorik handienera Etorkizunean dolarra gehiago ahuldu daitekeela uste du NDFko zuzendari Euroak beste maximo bat lortu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000152 | BERRIA | Euskadi | noticias | Osakidetzak aurten ezarri nahi du gaixoen osasun dosier bateratua Familiako medikuek zein espezialistek gaixoari buruzko informazio osoa izan dezaten, osasun dosier bateratua jarri nahi du martxan aurten Osakidetzak. Sistema hori dagoeneko martxan dago lehen mailako arreta zentroetan, baina osasun sistema aldatzeko eki... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000153 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gasteizen erabakitzeko eskubidearen aldeko ekitaldia Buesa Arenan ziren egitekoak hilaren 21ean. Duela aste batzuk han egin zitekeenik auzitan jarri zuten «batek edo bestek», Angel Oiarbidek atzo esan zuenez. Saiatu dira ados jartzen, baina, Oiarbidek jakinarazi duenez, «batzuen borondate faltak eta besteen ezinak» ezi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000154 | BERRIA | Euskadi | noticias | Andoni Ortuzar aukeratu dute EAJren EBBko buru Aberri Batzar berezian; Iñigo Urkulluren lekukoa hartuko duEgungo estatus juridikoak ez duela balio esan, eta erabaki eskubidea aldarrikatu du
Eusko Jaurlaritza eta EAJren Euzkadi Buru Batzarra elkar hartuta arituko dira. Ez dago arrakalarik bietako buruen diskurtsoetan. I... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000155 | BERRIA | Euskadi | noticias | Madrilek proposatu du kotizazioen igoeren heren bat langileek jartzea Aste erabakigarria pentsioen sistemaren erreforman. Espainiako Gobernuak astebeteko epea jarri dio bere buruari bigarren zatia adosteko. Abuztuan aurrera egin zuen lehen parteak, Espainiako Kongresura bidalita, eta hor, besteak beste, pentsioak KPIar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000156 | BERRIA | Euskadi | noticias | Marta Unzuek beste urtebetez luzatu du kontratua Athleticekin FUTBOLA. Athleticek kontratu berritze bat iragarri zuen atzo: Marta Unzuerena. Nafarrak beste denboraldi batez jarraituko du talde zuri-gorrian: 2023ko ekainera arte. Erdilaria 2018-2019 sasoian iritsi zen Athleticera, eta 95 partida jokatu ditu: «Oso eskert... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000157 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nafarroak 161,5 milioi euroren zerga iruzurra atzeman du Goikoetxearen arabera, zerga iruzurraren aurkako borrokan historian bildu duten kopuru handienetarikoa da iaz atzeman zutena. "Albiste ona da guztiontzat, eta bereziki zerga arloan euren betebeharrak betetzen dituztenentzat; oso albiste txarra da gutxi batzuentza... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000158 | BERRIA | Euskadi | noticias | AI Amnesty Internationalek gogor kritikatu du CNDH Giza Eskubideen Batzorde Nazionala. AIren arabera, erakunde publikoak ez ditu torturen gaineko salaketa guztiak ikertzen. 7.000 kexa inguru jaso zituen 2010 eta 2013 urteen artean, baina soilik 44 kasutan baieztatu zuen torturak egon zirela.
AIren arabera, batzordeak e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000159 | BERRIA | Euskadi | noticias | Espainiako Gobernuak ohartarazi du gertutik zainduko dituela Torraren urratsak Espainiako Gobernua k ohartarazpen batekin erantzun dio Quim Torra Kataluniako presidentetzarako hautagaiak Kataluniako Parlamentuan inbestidura saioan egin duen hitzaldiari: "Konstituzio esparruaren edozein urraketa eta legez kontrako edoze... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000160 | BERRIA | Euskadi | noticias | Garoñaren itxierari buruzko alegazioak aurkezteko epea jarri du Gorenak. Azaroaren 6rako, aldeek itxieraren aurkako helegiteari buruzko alegazioak aurkeztu beharko dituzte
Garoñaren itxierari buruzko alegazioak aurkezteko epea jarri du Gorenak Espainiako Auzitegi Gorenak zehaztu du azaroaren 6a baino lehen egin beharko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000161 | BERRIA | Euskadi | noticias | Princeren azken diskoa bezala, Ray Daviesen lan berria doan banatu zen egunkari batekin dendetara iritsi aurretik. The Kinks taldeko burua izandakoak ere behar ditu bide berriak jendearengana iristeko. Daviesen bakarkako bigarren diskoa da Working man's café, eta aurrekoa gailentzen du. Disko sendoa da, kanten mailari ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000162 | BERRIA | Euskadi | noticias | Badira lau mende Baionak eta txokolateak harremana dutela. Zenbaitek urre beltza ere izendatzen du hirian, duten lotura hertsiarengatik. Herriko etxeak eta Txokolatearen Akademiak elkarlanean sortu zuten Baionak Bere Txokolatea Ospatzen Du jaialdia, 2018an. Aurten ere, atzo hasi eta igandera bitarte, egitarau zabala an... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000163 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aiako Harriko Parke Naturalean (Gipuzkoa) badira oso ezagunak diren eta bisitari ugari izaten dituzten mendiak: Irumugarrieta, Txurrumurru, Erroilbide, Bianditz, Urdaburu eta beste zenbait. Horien ondoan, berriz, altuera apalagoko diren eta mendizale gutxiago izaten dituzten beste hamaika mendi goititzen dira. Ibilaldi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000164 | BERRIA | Euskadi | noticias | Eztabaida zaila da: Disney etxearen eragina zenbateraino hiltzen ari den garai bateko Pixarren sormena. Erantzuna zaila da, baina nahiko argi dago animazioaren urrezko aroa igaro dela. Kontua da zer arrazoi dagoen horren atzean: Pixarren filmak ez direla behialakoak bezain apartak, edo ikusleak ohitu egin direla bikain... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000165 | BERRIA | Euskadi | noticias | DONOSTIA. Vicente Zaragueta hil zen atzo; Gipuzkoako Ozeanografia Elkarteko buru eta Eusko Ikaskuntzako eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kidea zen. Donostiako Aquariumeko zuzendari ere izana zen. Aieteko bake konferentziaren sustatzaileetako bat izan zen. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000166 | BERRIA | Euskadi | noticias | ZUZENDARIARI. Zazpi Katuk hamaika bizipen . Aurretik itxura, atzetik egurra! Unibertsaltasunaren argumentua
Goizeko hamarrak dira, gaueko txandan ibilitako lagun gehienak jadanik ez daude gaztetxean, lau besterik ez gara geratzen, kausalitatea ote?
Telefonoaren hotsak esnatu gaitu, izaki armatuek dagoeneko auzoko erdig... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000167 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gasteizko M-3ko liskarrengatik pertsona bat zigortu du epaileak. Fernandez de Ortegari isun ekonomikoa eta 14 hileko kartzela zigorra ezarri diote; beste biak zigor gabe utzi dituzte
Gasteizko M-3ko liskarrengatik pertsona bat zigortu du epaileak Fernandez de Ortegari isun ekonomikoa eta 14 hileko kartzela zigorra Arab... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000168 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sanfilipporen sindromea duten hiru anai-arrebetako zaharrena hil da BILBO. Sanfiliporen sindromea zuen 15 urteko neskatoa hil da, Bilbon. Beste bi anai-arreba ditu gaitz berarekin: batak 12 urte ditu, eta besteak 10. Neskatoa atzo hil zen, Bilbon, bere etxean. Okerrera egin zuen azken hilabetean, haurren alzheimerra es... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000169 | BERRIA | Euskadi | noticias | Barcinaren aurkako zentsura mozioa aurkeztuko dute gaur Bilduk eta Aralar-NaBaik
Bilduk mozioa iragarri zuenean esan zuen erantzukizunez jokatzeko garaia dela, are eta gehiago aste honetan epaileak Sanz, Miranda eta Maia inputatu dituela jakin ondoren, baina PSNk aldez aurretik argi utzi du kontra bozkatuko duela, eta ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000170 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gastu jaitsierari buruzko neurriak urrira atzeratu dituzte erakundeek. Sei batzorde eratu dituzte Jaurlaritzak, foru aldundiek eta Eudelek, aurrekontuak eta politika ekonomikoa eztabaidatzeko Zerga bidezko diru bilketa %20 baino gehiago jaitsi da batez beste
Gastu jaitsierari buruzko neurriak urrira atzeratu dituzte er... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000171 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gizon bat atxilotu dute sanferminetan sexu erasoa leporatuta Udaltzaingoak gizon bat atxilotu du Iruñean ukituak egitea egotzita. Poliziak azaldu duenez, salaketa bat jaso dute, eta horren ondorioz egin dute atxiloketa. Ez da izan sanferminetako lehen egunetan gertatutako sexu eraso bakarra: indarkeria matxistari aurre... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000172 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskararen erabilera bermatzea eta sustatzea xede duen Badalab laborategia sortu dute euskalgintzak eta erakundeek. Egitasmoan dauden hiru eragileek proiekturen xehetasunak azaldu dituzte.
Izurriak agerian utzi ditu egungo gizarteak parez pare dituen egoera berriak eta erronkak, adibidez digitalizazioarekin, klima kris... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000173 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nazioarteko Harreman Taldeak eskatu die Espainiari eta Frantziari balia dezatela Otegiren irteera bake prozesua bultzatzeko
Nazioarteko Harreman Taldeak bake prozesuan urratsak egiten jarraitzera deitu ditu Espainia eta Frantziako gobernuak, eta Arnaldo Otegiren irteera horretarako "katalizatzaile" gisa erabil dezatela... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000174 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bi ahizpa, haietariko baten senarra eta bidetik autoan hartutako neska bat. Haiek dira Auto izeneko antzezlanaren protagonistak eta haiekin batera bosgarren pertsonaia bat dago: autoarekin istripua izan eta era batean edo bestean denekin erlazionatu zen kamioilaria.
Ernesto Caballerok idatzi eta zuzendutako obra honeta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000175 | BERRIA | Euskadi | noticias | GASTEIZ. Arabako Podemos-Ahal Duguk ohartarazi du ez duela onartuko «paraxutistarik edota iraganean politikagintzan aritu den pertsonarik». Ez dute argitu udal bozetara aurkeztu diren. Europakoetan %9,36 lortu zuten, eta beldur dira ez ote zaien halakorik hurbilduko. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000176 | BERRIA | Euskadi | noticias | ERRUSIA. GIZA ESKUBIDEAK. «Demokraziaz mozorrotutako estatu autoritario batean bizi gara». Idazle eta politikari ezaguna da 31. Estrategia erakundearen sortzaile eta bultzatzaileetako bat; haren iritziz, halako mugimenduak beharrezkoak dira herria ohar dadin agintariengan duten botereaz. Eduard Limonov. Beste Errusia a... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000177 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bogota eta FARC laugarren bake prozesuaren aurrean Argazki bat aterako dute Oslon FARCeko gerrillariek eta Kolonbiako Gobernuaren ordezkariek, gatazka amaitzeko borondatea dagoela erakusten duen irudia. Negoziazioen aurreko bileren txanda amaituta, agenda zehaztua aurkeztuko dute Norvegian, eta, ondoren, Habanan jarrai... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000178 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hirugarren greba eguna Bilboko eta Pasaiako portuetako zamalanetan Zamaketariek euren lanpostuak ziurtatuko dituen subrogazioa nahi dute Anesco patronalaren aldetik, Espainiako portuetako zamalanen liberalizazioaren ostean ez baitute oraindik horren bermerik lortu. Duela bi aste hautsi ziren negoziazioak; zamaketarien ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000179 | BERRIA | Euskadi | noticias | Navaleko akziodunek hartzekodunen konkurtsora jotzeko erabakia hartu zutenetik, langile batzordeko kideak eragile politiko guztiekin batzartu dira. Bilerak bata bestearen atzetik egin zituzten, eta denek babesa eta elkartasuna erakutsi zioten beharginei. Atzo ere horrela izan zen, Naval ixtearen aurka Ezkerraldea zehar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000180 | BERRIA | Euskadi | noticias | Larunbatean beteko dira hamabi hilabete Erresuma Batuaren eta Europako Batasunaren arteko harremana erdiz erdi aldatu zenetik. 2021eko urtarrilaren 1ean gauzatu zen brexit- a. Hala, urteurrenarekin batera, ailegatu da errepaso eta balantzeetarako garaia. Aditu asko ados dira diagnostikoan: argiek baino gehiago, itzalek... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000181 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskal lurralde elkargoaren aldeko izenpedura bilketa bat abiaturik dute. www.collectivitepaysbasque.org webgunean atzeman daiteke izenpetu beharreko testua. Koordinakundeak ekainaren 1ean Hollanderi igorri mezuarekin bat egin dutela diote izenpetzaileek. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000182 | BERRIA | Euskadi | noticias | Mendebaldeko gizarte modernoen identitate nazionala ez omen da monolitikoa, ez omen da bakuna eta soila. Are gehiago, nazio-identitateen sorrera eta bilakaera lehen ere ez omen zen halakoa.
Adibidez, koka gaitezen XVIII. mendeko eta XIX. mende hasierako Britainia Handian: honako gizatalde hauek omen zebiltzan lehian no... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000183 | BERRIA | Euskadi | noticias | Durangon 19 urteko langile bat hil da, beira zati batek azpian hartuta. LABek salatu duenez, istripua gertatutako lekuan ez zegoen behar adinako segurtasun neurririk
Durangon 19 urteko langile bat hil da, beira zati batek azpian hartuta LABek salatu duenez, istripua gertatutako lekuan ez zegoen behar Eraikuntzako langi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000184 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskal Mendizale Federazioak berriki eman dio, Oihana Kortazarrekin batera, 2011ko mendiko lasterkari onenaren saria. Aurten ere, gora eta behera ibiliko da korrika Jabi Olabarria.
Beteranoetako bat da Jabi Olabarria (Orozko, Bizkaia, 1971). Txiki-txikitatik hasi zen mendian korrika, Alzuaga baserrian zituzten behien a... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000185 | BERRIA | Euskadi | noticias | 15:00. Jakes Goikoetxea eta Ainara Arratibel BERRIAren berriemaile berezien eguneko laburpena, Tokiotik postala , teknologia berrien inguruko erreportajea eta hurrengo eguneko agenda. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000186 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nafarroako ubidearen bigarren faseko lanak 2023an lizitatuko dituzte Nafarroako presidente Maria Txibitek iragarri du Nafarroako ubidearen bigarren faseko lanak datorren urtean lizitatzeko asmoa dutela, Erriberara «kalitatezko ura» bideratzeko helburuarekin. 71,4 kilometroko luzera izango duen altzairuzko hodi bikoitz ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000187 | BERRIA | Euskadi | noticias | I rati irratiak zabaldu duenez , Espainiako militarrak maniobratan aritu dira Erroibarren. Duela hilabete, Iratiko oihanean ibili ziren, eta Zaraitzu eta Aezkoako batzarrek gaitzetsi egin zuten, haien presentziak tokiko biztanleen eguneroko bizimoduari eta ingurumenari kalte egiten diela argudiatuta.
Lehenago, eta Nafa... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000188 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nerabeen aurretik adinekoak txertatzea lehenetsi behar dela gogoratu du ECDCk Pfizer etxearen txertoa 12 eta 15 urte arteko nerabeei jartzearen alde azaldu zen joan den ostiralean EMA Sendagaien Europako Agentzia. Onespen horrekin, bidea ireki dakioke EB Europako Batasunean 16 urtetik beherako herritarrak txertatzeari.... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000189 | BERRIA | Euskadi | noticias | Oztopo ekonomikoak, administratiboak, diplomatikoak... gainditu behar izan dituzte, baina, azkenean, lortu dute ametsa. Boliviako Chacotik etorritako emakume guaraniak Donostian daude. 23 emakumek osatzen dute taldea, eta, bizi-baldintza gogorrei aurre egiteko, futbolarekin bat egin zuten orain urte batzuk.
MOMIM Mundu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000190 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ipar Euskal Herriko laborarien eramaileak bere ibilbideari behako bat eman dio. Politika jorratuz, etxekoak eskertuz, geroaren haziak ereinez. Mixel Berhokoirigoin. «Militantzia, anitzetan, ezagutza eta ohorerik gabeko lana da».
Ipar Euskal Herriko laborarien eramaileak bere ibilbideari behako bat eman dio. Politika jo... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000191 | BERRIA | Euskadi | noticias | Badut betidanik asturu txar batek jarraitzen didan sentipena: sekula ez nago behar den tokian. Gertatzen zitzaidan futbol partidetan, baina, batez ere, gertakari historikoekin daukat arantza. Ez nuen -arrazoi biologikoengatik- gizakiaren ilargiratzea ikusteko aukerarik izan; Berlingo Murrua erori eta hogei urtera ikusi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000192 | BERRIA | Euskadi | noticias | Estu sumatu dut zinegotzia hartu duten azken neurriari buruzko azalpenak ematen: badaki ez dela herritarren gustukoa, botoak kentzen dituen horietakoa dela. Ez, ez da ari atez ateko zabor bilketa jarriko dutela edo zergak igoko dituztela iragartzen; bada, nonbait, herritarren bizi kalitatearentzat gauza okerragorik: ra... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000193 | BERRIA | Euskadi | noticias | Pasai Donibaneko (Gipuzkoa) Itaia Kolektiboak antolatuta, Donostia inguruko itsasargiak ikusteko txangoa egingo dute gaur. Herriko Meipin bilduko da taldea, eta 10:00etan abiatuko dira. Senokozuloan ikusiko dute lehen itsasargia, eta, ondoren, Platakoa bisitatuko dute. Ondoren, Donostiarako bidea egingo dute, Uliatik. ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000194 | BERRIA | Euskadi | noticias | MARTXOAREN 8A. EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA. Martxoaren 8ko Batzordeak eutsi egin dio gaurko Iruñean antolatu duen manifestazioari. Gaztelu plazatik abiatuko da, 19:00etan, Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak debekatu arren
Iruñeko Martxoaren 8ko Batzordeak eutsi egin dio gaurko, Emakumeen Nazioarteko Egunerako, deitut... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000195 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gabonetako lehen etapa joan da. Egun batzuetan atzo eta herenegungo hondakinak jaten ibiliko gara, eta gero, berriro ere beteko ditugu mahaiak janariz eta edariz. Izugarria da hemisferioaren alde honetan bizi garenon ase ezina: ezin izango dugula amaitu jakinda ere, janaria ateratzen jarraitzen dugu mahaira. Leher egin... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000196 | BERRIA | Euskadi | noticias | Osabaren adorea eta aitaren abiadura. Kim Kirchenek irabazi du Fleche Wallone klasikoa, azken metroetan eraso gogorra jota.
Kim Kirchenek irabazi du Fleche Wallone klasikoa, azken metroetan eraso Luxenburgon erabiltzen den esaera da: «Kirchendar bat bezain gogorra zara». Kementsuak dira. Ospe hori dute, behintzat. Hang... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000197 | BERRIA | Euskadi | noticias | Marx anaiek Duck Soup pelikula komiko arrakastatsua egin zuten Leo McCareyren gidaritzapean. Haien talentua izan nahiko luketen zenbait umoristak Sopa de Gansos programa sortu dute Flipyren gidaritzapean. Garai bateko umoregileen itzalean direnek maisuei keinua egin diete Cuatroko saio berrian, eta vaudeville formatua ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000198 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ehundik gora proiektu ditu jada Fabrikazio Aeronautikoko Zentroak Aeronautika eta makina-erreminta sektoreetako euskal enpresen eskariz, besteak beste ITP eta Danobat tartean direla, sortu da FAAZ Fabrikazio Aeronautiko Aurreratuko Zentroa. Haren xedea argia da: aeronautikako ekoizpen teknologia berrien ikerketan MRL 6... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000199 | BERRIA | Euskadi | noticias | Banderei buruzko akordioak lor daitezkeela uste du PSEko Oleagak Espainiako banderarekin sortu den gatazka gainditu daitekeela esan du PSE-EEk Bilboko Udalean duen bozeramaile Txema Oleagak, eta bizikidetza ahalbideratuko duten neurriak bilatzeko deia egin du . «Adostasunen batera iritsiko gara». Gai horri buruz Bilbok... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000200 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sexu jazarpenarekin lotutako lekukotasunak entzun, eta ataka horrexetan irudikatu -oroitu- dute asteotan milaka andrazkok beren burua. AEB Ameriketako Estatu Batuetan piztu zen metxa, Harvey Weinstein zine produktoreari egotzitako hainbat kasurekin; ondoren, egungo plaza publikoaren anabasa erraldoian, usu zabaldu da a... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000201 | BERRIA | Euskadi | noticias | SORTZAILEAK ELKARRIZKETAN (I). Periferiak batzen duena. Komikia eta bertsoa. Etxea eta plaza. Ofizioa eta afizioa. Periferiakoak, erdiguneak ala urruntasunak batzen ditu? Unai Iturriaga eta Asisko Urmeneta
Naparheid-etik Munduari bira doan egitera. Handik eta handik, Andoainen gurutzatu dira gaur Asisko Urmenetaren (Ir... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000202 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zabalgarbi inguruko arrautzen «arriskuaz» ohartarazi dute nazioarteko toxikologoek
Inguruko lurzoruetan topatutako dioxina kutsaduraren ondorioz, ToxicoWatch fundazioko toxikologoek uste dute Zabalgarbi (Alonsotegi, Bizkaia) errauste plantaren inguruko etxaldetako arrautzetan azterketak egin beharko liratekeela. Zubiet... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000203 | BERRIA | Euskadi | noticias | Goi tentsioko linea gehiago ez eraikitzeko eskatu dute GUEÑES. Meatzaldea Bizirik taldeak eskatu du Bizkaiko Gueñes eta Kantabriako (Espainia) Penagos herrien artean egiten ari diren goi tentsioko linea bertan behera uzteko. Aldi berean, Nafarroako Castejon herriaren eta Gasteizen arteko linearen aurka mintzatu da goi ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000204 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako iazko udal hauteskundeetan egin bezala, Ipar Euskal Herriko euskarazko hedabideak elkarlanean ariko dira bihar bozen berri emateko. Departamenduko bozen lehen itzulia izango da bihar, eta ordubeteko telebista-irrati saioa antolatu dute hedabideek, 21:00etatik 22:00etara. BERRI... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000205 | BERRIA | Euskadi | noticias | EAEko zabor planak «neurri zehatzik» ez duelakoan, alegazioak ezarri dizkiote BILBO. Ekologistak Martxan eta Zero Zabor elkarteek alegazio bana jarri diote Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako hondakin planari. Haien ustez, ez du helburuak erdiesteko neurri zehatzik proposatzen. Bertzeak bertze, hondakinei kanonak ezartzea,... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000206 | BERRIA | Euskadi | noticias | ETAREN SU-ETENA. PATXI ZABALETA ARALARREKO KOORDINATZAILEA . «Normalizazioaren zereginean, kanpoan inor ez gelditzea nahi luke Aralarrek»
«Normalizazioaren zereginean, kanpoan inor ez gelditzea nahi luke Normalizazio politikoa eta bakegintza bereizi egin behar direla dio Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaileak. Norm... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000207 | BERRIA | Euskadi | noticias | Arabako Ogasunaren oker batek 7.000 errenta aitorpen baliogabetzea eragin du BILBO. Bizkaiko Ogasunak 7.000 errenta aitorpen baliogabetu behar izan du, zergadunei bidali ondoren, Arabako Ogasunak igorritako informazio fiskalean oker bat egon delako. Hori dela eta, zergadun horiek autolikidazioak aurkeztu beharko dituzt... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000208 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iaz baino koska bat gorago. Berasaluze VIII.a eta Begino eroso gailendu dira Olaizola II.aren eta Zearraren aurka, eta San Fermin torneoa irabazi dute Txapeldunak bikain aritu dira finalean, torneo osoan bezala
Berasaluze VIII.a eta Begino eroso gailendu dira Olaizola II.aren eta Zearraren aurka, eta San Fermin torneoa... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000209 | BERRIA | Euskadi | noticias | BAT-EGITEAK. Europan «koma sakona» eragitea egotzi dio Italiak Frantziari. Sindikatuak kezkatuta daude Suezen eta GDFren bat-egitearekin, enpleguagatik eta «proiekturik ez dagoelako
Europan «koma sakona» eragitea egotzi dio Italiak Frantziari Sindikatuak kezkatuta daude Suezen eta GDFren bat-egitearekin, Argiaren abiad... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000210 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hizkuntz aniztasunari buruz batzarra egiten ari dira Bilbon Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Europako Sarea urteko batzarra egiten ari da Bilbon. Cristina Uriarte Hizkuntza Politikarako sailburuak egin zuen sarrera hitzaldia atzo; adierazi zuen euskarak «bere tokia» aurkitu behar duela Europako hizkuntzen artean. Kohesi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000211 | BERRIA | Euskadi | noticias | Francisco Franco diktadore espainiarra atera dute bere ohorezko mausoleotik, baina Espainia da oraindik ere munduan desagertu eta hobi komun gehien duen munduko bigarren herrialdea, Kanbodiaren ondoren. Izan ere, oraindik 115.000 lagunen gorpuzkiek jarraitzen dute errepide bazterretan, mendiko zuloetan edota bestelako ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000212 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskarazko blog guztiak bildu nahi dituzte 'Blogetan.eus' berrituan Euskal blogarientzat eta euskarazko blogen irakurleentzat erreferentzia gune bat sortzeko asmoz, Azkue Fundazioak www.blogetan.eus ataria berritu du. Atariak blogetako edukiak automatikoki biltzen ditu, ordena kronologikoan eta kategoriaka sailkatuta. ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000213 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aspalditik ezagutzen dute elkar. Haien bizitza profesionalean leku askotan egin dute topo Joseba Belokik eta Martin Fizek, eta lagunak bilakatu dira. Lazkaon (Gipuzkoa) sortu arren, Gasteiz du bizileku Belokik, eta Fiz du auzokide. Bizilagun eta laguna izateaz gain, entrenatzeko adiskide eta entrenatzaile ere badu gast... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000214 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zumalakarregi museoak antolatuta, XIX. mendeko eleganteen festa egingo dute gaur Ormaiztegin (Gipuzkoa). Hirugarren urtez jarraian, egun osoko egitaraua prestatu dute. Garai hartako jokoak, dekoratuak eta autoak nagusituko dira kaleetan, eta beste hainbat ekintza ere prestatu dituzte. 09:30ean, gosari elegantearekin ha... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000215 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ez lerratzeko, begiak zolako orbelari itsatsirik doaz laborariak; orain, begiak altxatu, eta urkidia zutitu da, urrunera begira bezala, maiestatezko soaz. Baina oraino lotan segitzen du, enbata aitzineko barealdiaz gozatzen.
«Oraino anitzez hotzegi eta goizegi duzu! Ontsalaz martxoaren hastapenean horra duzu, baina iaz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000216 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kanpoko bozgorailuetatik entzuten diren kantuek eta sarreran ikus daitezkeen Olentzeroren irudiak eta zuhaitzak agerian uzten dute Irungo Ficoba erakustazokan, Gipuzkoan, asteburuan egiten ari diren azokaren izena eta izana: Euskal Kostaldeko Gabonetako Azoka. Sartu ahala, bisitariak Eguberrietan oparitzeko ehunka auke... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000217 | BERRIA | Euskadi | noticias | 2014ko abuztuan EI Estatu Islamikoak erasoaldi bat hasi zuen Irak ipar-mendebaldeko Sinjar hirian eta horren inguruan, asmo deklaratu batekin: yezidiak deuseztatzea. 3.000 baino gehiago hil zituen, eta 6.000 inguru esklabotzat hartu -emakumeak eta adingabeak, gehienak-. Dozenaka milak ihesean jo zuten Sinjar mendira, e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000218 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hego Euskal Herrian guztira 2.206 auto berri saldu dira urtarrilean, 2022ko hilabete berean baino %22,1 gehiago. Gasolina erretzen dutenak 940 dira, eta diesela erabiltzen dutenak, berriz, 272. 994 dira gainontzeko autoak. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000219 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iruñerriko langabeen plataformak daukaten «egoera larria» salatu du Nafarroako Parlamentuaren aurrean. Horretarako, mahai bat erregistratu dute Nafarroako Parlamentuan, enpleguaren aldeko mahaia sortu dutelako. Ondoren, langabeek manifestazioarekin bat egin dute. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000220 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lurrikarak botatako etxeen eraikuntzan okerrik izan den ikertuko du Pekinek. Guztira, 216.000 eraikin dira erori, tartean 6.898 eskola; 33 lagun bizirik atera dituzte lau egunen ondoren
Lurrikarak botatako etxeen eraikuntzan okerrik izan den ikertuko du Guztira, 216.000 eraikin dira erori, tartean 6.898 eskola; 33 lagu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000221 | BERRIA | Euskadi | noticias | EIBAR. Eibarrek erronka zaila du igandean, Zaragozan (Espainia). Izan ere, eibartarrek ez dute inoiz irabazi Romaredan. Bost aldiz jokatu dute bertan: behin berdindu dute, eta lautan galdu, Romaredan jokatutako azken lau alditan. Bi gol sartu dituzte, eta hamahiru jaso. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000222 | BERRIA | Euskadi | noticias | • Ibilbidea. Casino-Ag2r (1998-1999), Deutsche Telekom, Telekom eta T-Mobile (2000-2005), Liberty Seguros, Wurth eta Astana (2006),
• Lorpen garrantzitsuenak. 1998an Poloniako Itzuliko etapa bat; 1999an Dauphine (eta etapa bat); 2000n Vueltako etapa bat; 2001ean Alemaniako eta Suitzako Itzuliko etapa bana; 2002an Paris... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000223 | BERRIA | Euskadi | noticias | Javi Callejaren hitzetan, Alavesek «denboraldiko partidarik onena» jokatu zuen aurreko jardunaldian, Celtaren aurka. Arabarren teknikariak azpimarratu zuen taldeak «nortasuna» erakutsi zuela eta «aukera asko» sortu zituela. Haatik, puntuek ihes egin zieten, galdu gabeko bost norgehiagoka kateatu eta gero. Zorte txarra ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000224 | BERRIA | Euskadi | noticias | 1910eko abuztuaren 26a... Atzo ehun urte! «Kalkutako Ama Teresa» Skopje herrian jaio eta Gonxha Agnes izenarekin bataiatu zuten.
Ama Teresaren nortasuna argi azaldu zuen berak, ondoko hitzetan: «Odolez albaniarra naiz. Hiritartasun indiarra dut. Fedeari dagokionez, moja katolikoa naiz. Bokazioz, mundukoa. Baina nire bi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000225 | BERRIA | Euskadi | noticias | Espetxera bidali dute aitaginarreba hil zuen gizona IRUÑEA. Iruñeako Epaitegiak atzo eguerdian erabaki zuen behin-behineko espetxe zigorra ezarriko diola igandean bere aitaginarreba hil zuen gizonari. Sanduzelai auzoan gertatu zen hilketa: 38 urteko gizonak 60 urteko aitaginarreba hil zuen, eta aurrez bikotekideari meh... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000226 | BERRIA | Euskadi | noticias | Batzordeko kargu nagusien jabe egin dira estatu handiak. Durao Barrosoren bigarren agintaldian ere komisario gehienak kontserbadoreak eta gizonak dira; bederatzi emakume daude Urtarrilaren 26an berretsi behar dituzte izendapenak Europako Parlamentuan
Batzordeko kargu nagusien jabe egin dira estatu handiak Durao Barroso... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000227 | BERRIA | Euskadi | noticias | Jose Antonio Ardanzaren azken agintaldia izan zen 1995. eta 1999. urteen artekoa. Politikako lehen lerroan urte asko eman eta gero, jeltzaleak lehendakarigai izateari uko egin zion legealdia amaitu zenean, eta politika utzi egin zuen.
Eusko Legebiltzarreko bosgarren legealdiari zegozkion hauteskundeak 1994ko urriaren 2... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000228 | BERRIA | Euskadi | noticias | EAJk eta PSE-EEk auzo udal izaera proposatu dute Igeldorentzat Donostiako EAJk eta PSE-EEk iragarri dute Igeldorentzat auzo udal izaeraren aldeko apustua egingo dutela. Ereñotzu eta Hernaniren arteko harremana aztertzeko proposatu du EAJko bozeramaile Eneko Goiak. Juan Landa Itxas Aurreko abokatua ezkorra da aukera hor... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000229 | BERRIA | Euskadi | noticias | Madre Maria Purisima de la Cruz. Igandera arte erabat ezezaguna. Igandetik aurrera aldare propioan leku pribilegiatua duen santua. Eta dena 13TVko adiskideei esker. Zuzenean eskaini ziguten haren kanonizazioa, Erromatik, Frantzisko aita santuak gidatutako zeremonia erlijiosoa. Santu egin dute beata egin eta bost urtera... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000230 | BERRIA | Euskadi | noticias | Neurgarria den hori gustatzen zaigu orokorrean, eta, dena ez bada, ia dena neurtzeko joera dugu. Emakumeeoi inposatu gura dizkiguten gorputz neurriek ikaratzen gaituzte asko eta asko, eta ez da gutxi horrenbeste emakume gaixo sortu dituztenean neurriok. Umerik txikienek ere altuena-txikiena, lodiena-argalena eskemetan ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000231 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hamas eta Jihad Islamikoa PAEn sartzen «saiatuko» da Al Fata Azken hiru egunetan Kairon egindako bileren ostean, Hamasek eta PAN Palestinako Aginte Nazionalak bien arteko jarrerak hurbiltzeko erabaki garrantzitsuak hartu dituzte, gainerako beste hamahiru erakunde palestinarrekin batera. Atzoko bileran Al Fata alderdiak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000232 | BERRIA | Euskadi | noticias | Uxue Bilbo Basket. Zizis (21), Mumbru (6), Vasileiadis (19), Hervelle (5), Hamilton (7) -hasierako bostekoa-; Rakovic (10), Pilepic, Moerman (4), R. Lopez, Grimau (17), S. Sanchez (2) eta Samb.
Lagun Aro GBC. Neto, Finley (16), Papamakarios (11), Woods (19), Doblas (17) -hasierako bostekoa-; Rubio (2), Diez, Salgado (5... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0000233 | BERRIA | Euskadi | noticias | Laneko substantzia kartzinogenoen zerrenda handitu du Espainiak MADRIL. Bruselak eskatuta, Espainiako Gobernuak zabaldu egin du minbizia eragin dezaketen laneko substantzien zerrenda. Espainiak hiru urte geroago egokitu du bere legea Europako Batasunekora. Besteak beste, honako hauek gehitu ditu: silize hautsa, egur go... | cc-by-sa 4.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.