id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0000034
BERRIA
Euskadi
noticias
Realak partida ugari ditu datozen egunetan. Gaur Cadizen zelaian hasiko du norgehiagoken aldi jarraitua (18:30, Movistar). Espainiako ligako eta Europa ligako neurketak kontuan hartuta, zazpi aldiz jokatuko du datozen 22 egunetan. Bi txapelketetan hasiera on bat osatu eta udazkenari kokapen onean ekiteko baliatu nahi d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000035
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskaraldian 180.000 pertsona ari dira parte hartzen Pandemiak eragin dion arren, aurtengo Euskaraldiak parte hartze zabala izan du: guztira 179.780 lagunek eman dute izena. Duela bi urte 225.154 izan ziren. Hala ere, aurtengo aldi honetan parte hartu dutenen herenak ez ziren lehen aldi hartan ahobizi edo belarriprest ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000036
BERRIA
Euskadi
noticias
Kartzelaren mamua bizkarrean. Lea-Artibaiko zortzi gazte epaituko dituzte asteartean Auzitegi Nazionalean, Segiren herriko taldean aritzea egotzita. Zortzina urteko espetxe eskaera dute. Lea-Artibaiko zortzi gazte epaituko dituzte asteartean Auzitegi Nazionalean, Segiren herriko taldean aritzea egotzita. Zortzina urtek...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000037
BERRIA
Euskadi
noticias
Hernaniko hilketan zinpeko epaimahaiak ezarri zuen zigorra berretsi du epaileak Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak berretsi egin du Hernanin (Gipuzkoa) bikotekide ohiaren bikotekidea tiroz hil zuen gizonaren zigorra. Zinpeko epaimahaiak erruduntzat jo, eta epaileak 15 urteko espetxe zigorra eta 100.000 eurok...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000038
BERRIA
Euskadi
noticias
Frantziako Legebiltzarrerako bozen bigarren itzuliaren jarraipena egingo du gaur BERRIA.INFOk, aurreko igandean bezala. Hautesbarrutietako nahiz herrietako emaitzak ez ezik, Ipar Euskal Herriko albisteak eta emaitzen balorazioak ere bilduko ditu. Frantziako berriak ere emango ditu.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000039
BERRIA
Euskadi
noticias
«Gaixotasuntzat dauzkate homosexualitatea eta identitate ez-bitarrak» Afrikako 54 herrialdeetatik, 32k ezartzen dituzte LGTBI komunitateko kideen aurkako zigorrak. Sibisiren ustez, hezkuntzaren bidez soilik da posible kolektiboko kideen aurkako aurreiritziak «errotik moztea». Sexu berekoen arteko harremanak eta identit...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000040
BERRIA
Euskadi
noticias
Nerabeei eta pornografiari buruzko jardunaldiak antolatu ditu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Barakaldon. Hizlariek ikuspegi «alarmista» sustatzen duen sexu heziketa baztertu dute, eta «plazerean eta askatasunean» oinarritutako eredua aldarrikatu. Kapitalismoaren industriarik errentagarrienetako bat da pornografia...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000041
BERRIA
Euskadi
noticias
Urrutiak dio beroaldian ez duela neurririk hartuko Inocencio Alonso ertzaina furgonetatik jaisten ari zenean sentitu zen gaizki, Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuaren arabera, baina bestelako bertsioa dute sindikatuek. ERNEk salatu du hil zenean hamahiru ordu zeramatzala lanean, eta Esanek salatu du "Her...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000042
BERRIA
Euskadi
noticias
Zabaleta eta Agirre ariko dira Ados klubaren finalean Zabaletak eta Agirrek 22-12 irabazi zieten atzo Ruiz de Infanteri eta Orbegozori, Azpeitian (Gipuzkoa), eta Ados klubaren Lehen Mailako binakakoaren finala jokatuko dute datorren igandean, Zumarragan (Gipuzkoa). Barrocal eta Ruiz de Larramendi edo Etxekolonea eta Mu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000043
BERRIA
Euskadi
noticias
Eskubaloiak izarrik baldin badu, Mikkel Hansen da hori (Helsingor, Danimarka, 1987): irabaz daitekeen ia guztia irabazi du. Baina hilabete darama jokatu gabe. Estresak jota, atseden hartzea erabaki du, epe jakinik gabe. «Munduko Txapelketa bukatuta, erabakirik zuzenena hartu dugu: Mikkelek sendatzeko behar duen denbora...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000044
BERRIA
Euskadi
noticias
Amodiozko istorio dibertigarri batekin hasiko da OLBE Opera Lagunen Bilboko Elkarteak 69. denboraldia: Gioachino Rossiniren obra baloratuenetako bat, Il turco in Italia opera bufoa, estreinakoz ikusi ahal izango da Bilbon. Ikuskizunak Selim du protagonista, Italiara plazer bila helduko den printze turkiarra. Selimen in...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000045
BERRIA
Euskadi
noticias
Lehenengo kanporaketan jokatuko diren norgehiagoka guztiak erabakirik geratu ziren joan den asteburuan XVII. Berria txapelketan. Besteak beste, azken bi atarikoak jokatu dira, eta Bizkaiko pilota elkarteek agindu dute nabarmen Arabakoen aurrean izan dituzten lehiatan. Joan den ostiralez, Galdakaoko Adiskidek 2-1 irabaz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000046
BERRIA
Euskadi
noticias
DURANGOKO 45. EUSKAL LIBURU ETA DISKO AZOKA. Xingola beltza giroan. Gerediaga elkarteak «Euskal Herriko azken Kixotearen» argazkia jarri du azokako sarreran paratutako haritzean Jende samalda bildu da Elkar eta Pamielaren mahaietara idazle eta kantariaren lanen bila Gerediaga elkarteak «Euskal Herriko azken Kixotearen»...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000047
BERRIA
Euskadi
noticias
Mahai inguruak, bertsoak eta kontzertuak antolatu ditu Sarek larunbaterako Larunbatean egingo dute Bilbon euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa. 17:30ean izango da ordu nagusia, ordu horretan abiatuko baita martxaren burua Casillatik, Elkarrekin aurrera egiteko prest gaude lelopean. Egun osoan, ordea, izango d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000048
BERRIA
Euskadi
noticias
Arcelorren, ez dute nahi inposiziorik negoziazioetan ZUMARRAGA. Arcelor Mittalen Bergara, Olaberria, Zumarraga eta Zaragozako langile batzordeek ohartarazi diote zuzendaritzari uko egiten diotela soldata jaisteko «inposaketapean» negoziatzeari. Langileak akordioetara iristeko prest agertu dira, baina aurretiazko inposa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000049
BERRIA
Euskadi
noticias
Kopa eta Kopa inguratzen duen saskibaloi festa Gasteizera itzuliko da, bost urteko lehortearen ostean. ACB ligak atzo jakinarazi zuen 2012-2013 sasoiko Kopa Gasteizen, Buesa Arenan jokatuko dela. Datak ofizialak dira: otsailaren 7tik 10era. Arabako hiriburura bertaratu nahi dutenek badakite noiz joan behar duten, baita...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000050
BERRIA
Euskadi
noticias
Steve Wonder edo Aretha Franklin entzuten hazi zen Alice Russell soul kantaria. 2000ko hamarkadaren hasieran, nazioarteko soulean ezaguna egin zen Quantic, Nostalgia 77 edo TM Jukerekin egindako kolaborazioei esker. 2006tik Alice Russell eta TM Juke ekoizle eta DJak bira luzeak egin dituzte elkarrekin AEBetan, Europan ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000051
BERRIA
Euskadi
noticias
Beti gazte izatea. Horixe erregutu zioten denborari Enkore Bilboko taldekoek Faktore komunak izeneko aurreko diskoan. Hala ere, denborak kasu handirik egin ez diela dirudi, eta heldutasun puntu batera iritsi dira azken urte hauetan, musikari dagokionez, behintzat. Atzo aurkeztu zuten Kanala (Oihuka, 2014), aipatutako h...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000052
BERRIA
Euskadi
noticias
Ostolazak Gipuzkoako txapela jantzi du, lehen aldiz Hamabost txapel irabazi ondoren, Izeta II.ak berak jantzi zion Joseba Ostolazari Gipuzkoako Harri-jasotzaileen txapel nagusia, atzo, Usurbilen. Zestoarrak, gainera, lehen aldiz jantzi zuen, 9.287,5 kilo leporatuta (82 jas.). Hurrenez hurren, Irigoien (8.762,5 kg), Ize...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000053
BERRIA
Euskadi
noticias
2012ko publizitate trukerako hitzarmena sinatu zuten atzo BERRIAk eta Euskadi Irratiak. Akordio horren arabera, Euskadi Irratiak tartea izango du BERRIAren paperezko edizioan eta Berria.info webgunean, eta BERRIAri buruzko publizitatea ere EITBko euskarazko irratian izango da. Felipe Juaristi Euskadi Irratiko zuzendari...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000054
BERRIA
Euskadi
noticias
Sakabanaketa uztea eskatu du Anai Arteak. Frantzian espetxeratuta dauden euskal presoak hurbiltzeaz batzorde bat sortzea galdegin diote departamenduari Frantzian espetxeratuta dauden euskal presoak hurbiltzeaz batzorde bat Frantzian sakabanatuta dauden euskal presoak hurbiltzea aztertzeko batzorde bat sortzea proposatu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000055
BERRIA
Euskadi
noticias
BAKETZEA. Bi urterako etxeko lanak. CAROD-ROVIRA EHU-N. «Etxeko lanak egin behar dituztenek lanak ondo egitekotan» bi urte barru ETAren indarkeria eta legez kanporatzeak gaindituta egongo direla uste du carod-rovira EHU-n. «Etxeko lanak egin behar dituztenek lanak ondo egitekotan» bi urte barru ETAren indarkeria eta le...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000056
BERRIA
Euskadi
noticias
Binakako Txapelketako sailkatze ligaxka bukatzeko, lau jardunaldi falta dira, eta ezin estuago dago sailkapena. Asteak pasa ahala finalerdietan sartzeko pasabidea estutzen ari da, eta gero eta toki gutxiago dago. Gaur, egoera pixka bat argitu dezaketen bi partida jokatuko dira, bat Zornotzan (17:15, Nitro) eta bestea I...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000057
BERRIA
Euskadi
noticias
Egiguren, Bigarren Mailako lau eta erdikoaren finalera PILOTA. Julen Egigurenek bigarrenez jokatuko du Bigarren Mailako Lau eta Erdiko Txapelketako finala. Azpeitiarra atzo sailkatu zen, Berrizen (Bizkaia), finalerdietan Joanes Bakaikoari 22-20 irabazita. Iker Salaberria edo Hodei Exposito izango du aurkari finalean; e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000058
BERRIA
Euskadi
noticias
Ikasle Abertzaleak, AHT Elkarlana, LAB, jai batzordeak, gazte asanbladak... Modu askotako talde eta mugimenduak aipatu dira Segiko kide izatea egozten dieten 40 gazteen aurkako epaiketan, eta ildo beretik jarraituko dute aste honetan ere. Segi gazte erakundeak horietako asko «kontrolatzen» zituela diote akusazioek, eta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000059
BERRIA
Euskadi
noticias
18/98 AUZIA. Euskeria abesbatza ere KASekoa? . DOKUMENTUAK AGERIAN. Auzipetuen defentsak ahalegin berezia egin zuen galdeketetan dokumentuen funtsik eza erakusteko. DOKUMENTUAK AGERIAN. Auzipetuen defentsak ahalegin berezia egin zuen Espainiako Poliziak auzipetuen kontra froga gisa aurkeztutako dokumentuen zentzugabeke...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000060
BERRIA
Euskadi
noticias
Lauak taldeak 156 langile kaleratuko ditu Lapurdin, lantaldearen ia herena Koronabirusaren krisiak gogor jo du hegazkingintza. Munduan %55 egin du behera hegazkinez bidaiatzen duten bidaiarien kopuruak, eta Euskal Herriko industrian kalte nabarmenak eragiten ari da hori. Hegoaldean ITP Aero eta Aernnova izan dira kaler...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000061
BERRIA
Euskadi
noticias
Gaur heldu da Donostiara Philippe Montanier frantziar entrenatzailea, Realarekin bi urteko kontratua sinatzeko. Larunbatean jakin zen fitxatuko zuela, eta bihar izango da aurkezpena, 18:00etan Anoeta estadioan. Donostiako klubak 500.000 euro ordainduko dizkio haren talde ohi Valenciennesi. Michel Troin laguntzaileareki...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000062
BERRIA
Euskadi
noticias
BILBO. ELAk eta LABek eragin mugatuko itunak orokortzeko Jaurlaritzaren agiri bat argitara atera eta biharamunean, CCOOk eta UGTk esan dute aztertuko dutela, eta «itxurakeriatan» aritzea egotzi diete biei. Toña sailburua defendatu du Urkullu lehendakariak. «Dagokiona egiten ari da: elkarrizketa soziala sustatzeko propo...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000063
BERRIA
Euskadi
noticias
Albokarien Hernaniko XIII. Topaketak Mariano Barrenetxea musikari eta ikertzailea (1937-2006) omenduko du datorren asteburuan. Barrenetxeak idatzitako lanek «albokari duintasuna ekarri zioten, bazterretik ateraz eta gizartean interesa piztuz», Hernaniko (Gipuzkoa) Musika Eskolako antolatzaileek nabarmendu dutenez. Erro...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000064
BERRIA
Euskadi
noticias
«Nahitaez, sasoian zehar egiten ditugun kilometroen nekea nabaritzen dugu probetan». Astean zehar goizeko seietan jaikitzen da. Halere, udako ia ostiral guztietan, taldeko furgonetako gidari lanak hartzen ditu, Galiziatik hona arraun egitera etortzeko. JAIME SILVA. Cabo da Cruzeko arraunlaria «Nahitaez, sasoian zehar e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000065
BERRIA
Euskadi
noticias
Modern Express ontzia Turkiara abiatu zen atzo, Bilboko portuan 230 egunez egon ostean. Otsailaren 3an heldu zen, ontzia makurtuta Bizkaiko golkoan nora ezean ibili ondoren. Lau atoiontzi eta VB Hispania ontziaren laguntzarekin atera dute; desegin egingo dute helmugan.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000066
BERRIA
Euskadi
noticias
Helduek memoria hobea dute, baina baita oroitzapen faltsuak ere BCBLko Kepa Paz-Alonso ikertzaileak bi artikulu argitaratu berri ditu memoriari buruz, Journal of International Neuropsychological Society (Nazioarteko neuropsikologia elkartearen aldizkaria) eta Schizophrenia Research (Eskizofrenia ikerketa) aldizkarietan...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000067
BERRIA
Euskadi
noticias
SASKIBALOIA. Europako Txapeldunen Liga jokatuko du Retabet Bilbo Basketek heldu den sasoian. Bilboko taldea ACBko bosgarren postuan zegoen koronabirusaren pandemiak lehiaketa geldiarazi zuenean, eta taldea bere lehian nahi zuten Txapeldunen Ligako arduradunek. Eskaintza onartu du Bilbo Basketek, eta heldu den sasoian D...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000068
BERRIA
Euskadi
noticias
Sudanek Al-Baxir entregatuko dio Hagako auzitegiari HAGA. Sudango Gobernuak Omar al-Baxir presidente ohia entregatuko dio Nazioarteko Zigor Auzitegiari. Darfurren gizateriaren aurka ustez eginiko krimenengatik epaitu nahi dute; 300.000 lagun hil ziren.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000069
BERRIA
Euskadi
noticias
• Kremarekin hasiko gara. Lapiko batean esnea berotzen jarri, bainila makilatxoarekin batera. Bitartean, arrautzen gorringoak ontzi batean jarri. Azukrea ontzira nahastu, eta bost minutuz etengabe irabiatu. Ondoren, irina gehitu, eta kontu handiz nahastu. Berotutako esnearen erdia ontzira bota, eta ondo nahastu. Lapiko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000070
BERRIA
Euskadi
noticias
UEU. TOKIKO TELEBISTAGINTZA EREDUAK ETA PROGRAMAK. Jaurlaritzak hil honetan onartuko du tokiko telebisten dekretua. Dekretu berriarekin espainiera hutsezko telebistarik ez dela izango txalotu du Jaurlaritzak Jaurlaritzak hil honetan onartuko du tokiko telebisten dekretua Dekretu berriarekin espainiera hutsezko telebist...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000071
BERRIA
Euskadi
noticias
Doako teknologia da software librea, jabetza publikokoa. Nahi izatekotan, zerbitzu gehigarriak baino ez dira ordaintzen, besteak beste, teknologiaren kalitatea, segurtasuna, egonkortasuna eta pribatutasuna ziurtatzeko. Halako zerbitzuei esker, 1.200 milioi euro irabazi ditu aurten Red Hat enpresak, Linux sistema eragil...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000072
BERRIA
Euskadi
noticias
Geroa Baik erretiratu egin du Iruñerriko Mankomunitateko hautagaitza IRUÑEA. Itziar Gomez Geroa Baiko Iruñeko zinegotziak esan du erretiratu egin duela Iruñerriko Mankomunitateko presidentetza hartzeko hautagaitza. Batzar nagusian abstenitu egingo dela adierazi du Gomezek, baina ziurtatu du ez duela ahalbidetuko «gehie...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000073
BERRIA
Euskadi
noticias
Aspaldikoa da hau: Hazparneko erretoreak, Raymond Idieder zenak, Bidarraiko haurren Komunione Handi egunean sekulako predikua egin zuen. Haurren erretreta eramana zuen aste guzian. Apaiz bortitza, lehengoen moldekoa, predikaria handi bezala ezaguna zen ere, herriko apaiz misiolarien haritik. Marilyn Monroe, ez hain asp...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000074
BERRIA
Euskadi
noticias
Errifleko 50 metrokoa jokatu zen atzo Rio de Janeiroko olinpiar tiroko diziplinan. Beste proba batzuekin alderatuta, berezitasun nabarmena du: tiratzaileek etzanda egiten dutela tiro. Denbora luzez egoten dira etzanda, burua altxatu gabe, eta, azkenerako, nekeak jota egon ohi dira. Sergei Kamenski errusiarrari pasatu z...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000075
BERRIA
Euskadi
noticias
Klima aldaketaren aurkako protestak egingo dituzte gaur Pasaian, Bilbon eta Baionan Klima aldaketaren aurkako protestak egingo dituzte gaur Pasaian, Bilbon Kopenhagen egiten ari diren goi bileraren harira, klima aldaketaren kontrako protestak egingo dituzte gaur Bilbon, Baionan eta Pasaian (Gipuzkoa). Entzun, klima ald...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000076
BERRIA
Euskadi
noticias
ANKARA. Recep Tayyip Erdogan Turkiako lehen ministroak adierazi duenez, luzatu egingo ditu PKK Kurdistango Langileen Alderdiaren aurkako erasoak Iraken mendeko Kurdistanen. Erdoganen hitzetan, azken egunetan PKK-k erasoak areagotu ditu, «Turkiako armadaren bonbardaketek utzitako biktima kopuru altuagatik mendeku hartu ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000077
BERRIA
Euskadi
noticias
Bushen agintaldi barruan espero du bake ituna lortzea Abbasek George Bush AEB Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak agintaldia bukatu aurretik, Ekialde Hurbilerako bake akordioa espero dute PAN Palestinako Aginte Nazionaleko presidente Mahmud Abbasek eta AEBetako Estatu idazkari Condoleezza Ricek. Atzo bilera egin ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000078
BERRIA
Euskadi
noticias
Etxea ezin aipatu etxekoak aipatu gabe. Hori begi bistakoa egin zaio, laster, Daniel Landarti. Etxea etxekoek dutela egiten. Eta horra nola hasieran etxeaz izan behar zuen liburua Etxea eta etxekoak euskal literaturan (Euskaltzaleen Biltzarra) bilakatu den. Non 62 autoreen idazkiak elkartzen baititu. Testu zati guztiak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000079
BERRIA
Euskadi
noticias
Herritarrak kalean zirela hasi zen hauteskunde kanpaina Euskal Herrian, eta halatsu amaituko da. Bilduren zerrendak legezko ziren ebazteko zegoela, herritar andana batu zen Bilbon eta Iruñean, baina baita herri askotako txoko eta taberna inguruetan ere, elkarrekin itxaroteko Auzitegi Konstituzionalak eman behar zuen ep...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000080
BERRIA
Euskadi
noticias
Bost pertsona hil dira abiadura handiko trena eraikitzeko lanetan lau urtean. • 2008ko uztailean. Araban, Luku herriko lanetan 51 urteko langile bat hil zen, metalezko egitura batek azpian hartuta. • 2010eko abuztuan. Duran (Araba), 49 urteko langile bat zendu zen elektrokutatuta. • 2010eko abenduan. Eskoriatzan (Gipuz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000081
BERRIA
Euskadi
noticias
Jakina da, euskal kulturzale eta eragileon artean behintzat, urtero egiten den Durangoko Azokak hedabide guztietako edukiak hankaz gora jartzen dituela -zentzu onean-. Nik ere, azokaren aitzakia hartuta, egunotan pantaila ezberdinetatik ikusitakoak analizatuko ditut gaurkoan. Urtetik urtera, ugaritu egin dira azokaren ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000082
BERRIA
Euskadi
noticias
GIMNASTIKA ARTISTIKOA. Gaurtik urriaren 8ra jokatuko dute Munduko Txapelketa, Anberesen (Flandria). Simone Bilesek bereganatuko du arreta osoa, estatubatuarra lehiara itzuli berri baita osasun mentaleko arazoak izan eta gero. Seigarrenez izan nahi du banakako txapeldun.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000083
BERRIA
Euskadi
noticias
GENEVA. Phillipp Hildebrand Suitzako Banku Nazionaleko presidenteak ziurtatu du ez duela kargua uzteko arrazoirik ikusten. Presiopean dago Hildebrand, zabaldu baita haren emazte Kashya Hildebrandek 500.000 dolar erosi zituela Suitzako banku zentralak franko suitzarraren balioa jaisteko neurriak hartu baino bi aste leha...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000084
BERRIA
Euskadi
noticias
Hamalau urtean lehenbiziko aldiz, Nazioarteko Zigor Auzitegiak epaiketa bat hasi du estatuburu zela gizateriaren aurkako krimenak agintzea leporatutako norbaiten aurka. Fiskaltzak Laurent Gbagbo Boli Kostako presidente ohiari leporatu dio 2010eko hauteskundeen ondoren zibilen aurkako errepresioa agintzea boterean indar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000085
BERRIA
Euskadi
noticias
Azkenean ez da izanen Biarno eta Euskal Herriaren arteko kantonamendurik Biarno eta Euskal Herriaren arteko kantonamendurik ez da agertzen kantonamenduen mapa berrian. Nafarroa Behereko Amikuze eta Iholdi-Oztibarre, Biarnoko Nabarrengose eta Salbaterra Biarnori loturik kausitzen baldin baziren lehen proposamenean, azke...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000086
BERRIA
Euskadi
noticias
Lanean daudenen kopuruak gora egiten jarraitzen du, eta langabezian daudenenak, behera. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 967.200 okupatu zeuden uda amaieran, eta langabezia tasa %7,9koa zen. Eustatek 2008an abiatutako serie historikoko emaitzarik onenak dira horiek. Baina badute ñabardura bat: urteko lehen bi hiruhilekoetan...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000087
BERRIA
Euskadi
noticias
EUSKAL PRESOAK. Zuzen eta Demo taldeetako 16 kideen aurkako epaiketa salatu du Askatasunak Zuzen eta Demo taldeetako 16 kideen aurkako epaiketa salatu du Hilaren 27an Parisen epaituko dituzten 16 lagunei elkartasuna agertu die Askatasunak. Zuzen Ekintza Taldea eta Demokrazia Euskal Herriarentzat taldeetako kideen aurka...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000088
BERRIA
Euskadi
noticias
Zorraren krisia berriro ere Ameriketara begira jarri da. Standard & Poor's rating agentziak erabaki historikoa hartu du, eta AEBetako luzera begirako zor publikoaren kalifikazioa maila bat jaistea erabaki du, AAAtik AA+ izatera. Orain dela aste batzuk S&Pk jaistearekin mehatxatu zuen Obamaren administrazioa, eta bete d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000089
BERRIA
Euskadi
noticias
Bidegabekeria nagusitu da. Giza eskubideen historian, 2010eko (hau hizkuntzaren ironia!) Lege berriak, lehendik ere askok ezagutu eta baimentzen zuten lege iruzurrari esker Espainian aspaldidanik egiten zen abortu libreari euskarri legala eman dio. Legalki, hiru kasutan zigorrik gabekoa izatetik, abortua eskubide izate...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000090
BERRIA
Euskadi
noticias
Eurogunean inflazioa jaitsi arren, ez du eragotziko interes tasak igotzea Berri on bat eta berri txar bat eman ditu Eurostatek. Ona da eurogunean inflazioak behera egin duela, eta adituek kalkulatu zutena baino gehiago gainera: %6,1etik %5,5eraino apaldu da. Berri txarra da azpiko inflazioak hamarren bat egin duela gor...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000091
BERRIA
Euskadi
noticias
Kezkatuta zegoela esana zuen egunotan Confebaskek. Eusko Jaurlaritzak sozietate zerga aldatu eta enpresei presio fiskala handitzeko egindako proposamenak argi gorriak piztuak zituen EAEko ugazaben elkartean. Atzo bilera egin zuen Finantzen Euskal Kontseiluak, eta gaia oraingoz tiraderan uztea erabaki du, egoeraren azte...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000092
BERRIA
Euskadi
noticias
IRUÑEA. Nafarroako Parlamentuko Hezkuntza Batzordeak ez dio eskatuko gobernuari Iruñeko Udalak bere haur eskoletarako proposatutako hizkuntza eskaintza ez onartzeko. Udalaren erabakiak hautsak harrotu zituen ingelesezko jarduerak sartzeagatik, eta Haur Eskolak Euskaraz plataformak eskatu zuen euskara lehenesteko.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000093
BERRIA
Euskadi
noticias
Aparteko soldata ordaintzeko konpromisoa berretsi du Gipuzkoako Foru Aldundiak Auzitegi Konstituzionalak Araba, Bizkai eta Gipuzkoako langile publikoen Gabonetako lansaria ordaintzearen aurkako helegitea onartu duela jakin baino lehen, Gipuzkoako Diputazioak jakinarazi du eutsi egingo diola aparteko soldata ordaintzeko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000094
BERRIA
Euskadi
noticias
Ezerk ez du geratzen argindarraren garestitzea Iberiako penintsulako handizkako merkatuan. Hainbat egunez 150 euroren bueltan egon ondoren, atzo, batez beste, 172 euroan ordainduko da megawatt-ordua, eta 188ra iritsiko da gaur.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000095
BERRIA
Euskadi
noticias
Demagun Estatu Batuetan zaudela, adibidez, Floridan, ailegatu berriaren galbahetik harriduraz (alegia, ignorantziaz) den-dena iragazten: berehala ohartu zara zerbitzariak, atezainak, supermerkatuetako beharginak, garbitzaileak, lorezainak beltzak direla (hara berton black lives famatuak!). Kontatu dizute, «ni-ez-naiz-a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000096
BERRIA
Euskadi
noticias
IYIL2019 izendatu dute urtea hasi eta berehala, anglosaxoniarrek laburpenetarako duten joerari jarraituz. Indigena hizkuntzen nazioarteko urtearen akronimoa da ingelesez, eta izan du oihartzunik sare sozialetan. Ingelesez batez ere, eta nortasun nazionala eta indigenen eskubideak sarritan eztabaidagai eta hausnarketara...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000097
BERRIA
Euskadi
noticias
ZINEMA. Mertzenario talde bitxia. 'The A-Team', 80ko hamarkadan izugarrizko arrakasta izan zuen telesaila, zinemarako egokitu du Joe Carnahan zuzendariak. Gure kultura garaikidearen mitologian sartu da A taldea. 'The A-Team', 80ko hamarkadan izugarrizko arrakasta izan zuen telesaila, zinemarako egokitu du Joe Carnahan ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000098
BERRIA
Euskadi
noticias
Baibak idatzi dit asteon. Bera izan zen Letoniak independentzia eskuratu eta gutxira pasaportean «livoniar» naziotasuna agertzea lortu zuen lehena. Ordutik beste berrehun lagunek daukate detaile hori pasaportean. Europa ekialdean oso ondo desberdintzen baitira estatuko herritar izatea eta bakoitzaren naziotasuna, izan ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000099
BERRIA
Euskadi
noticias
Frontex migratzaileen legez kanpoko itzuleren «konplize» dela salatu dute Frontex Muga eta Kostaldeetako Guardiaren Europako Agentziak zerikusia izan du migratzaileak legez kanpo itzultzeko hainbat kasutan, nazioarteko zenbait hedabidek argitara eman dutenez. Horien arabera, ikerketek «lehen aldiz» agerian utzi dute Eu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000100
BERRIA
Euskadi
noticias
Frantziak esan du Sahelgo EIren buruzagia hil duela PARIS. Frantziako armadak Abou Walid al-Saharaui EI Estatu Islamikoaren Sahel eskualdeko buruzagia hil zuela jakinarazi zuen atzo Emmanuel Macron Frantziako presidenteak, bere Twitter kontuan. Nigerren, Burkina Faso ekialdean eta Malin azken urteetan egindako atentatu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000101
BERRIA
Euskadi
noticias
Metro bat luze ziren izakiak eta elefante ipotxak. Ez dira J.R.R. Tolkienek sorturiko zientzia fikziozko pertsonaiak, Flores uhartean -Indonesian- bizi ziren izakiak baizik. Hala irudikatzeko bidea ematen dute, behintzat, 2003an aurkitu zituzten aztarnek. Ordura arte, ez zen halakorik ezagutzen; horrenbestez, Liang Bua...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000102
BERRIA
Euskadi
noticias
Jacinda Ardernek iragarri du lehen ministro postua utziko duela Malko artean esan du adio Jacinda Ardern Zeelanda Berriko lehen ministroak. Otsailaren 7an agintea utziko duela iragarri du gaur, Alderdi Laboristaren urteko lehen bilkuran. «Erantzukizun handia dakar lan pribilegiatu honek, eta ez dut lan hori behar bezal...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000103
BERRIA
Euskadi
noticias
Wikipediaren arabera, Overtonen leihoa (diskurtsoaren leihoa) «teoria politiko bat da, jendeak leiho estu gisa onar dezakeen ideia bat adierazten duena, ideia baten bideragarritasun politikoa nagusiki gertakari horrek definitzen duela baieztatuz, politikarien lehentasun indibidualek baino lehen». Overtonen leihoa aldat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000104
BERRIA
Euskadi
noticias
Diputazioak dio GHK atxikitzeak ez diola finantza arazorik eragingo Hondakinei buruzko eztabaida finantzaketa arlora iritsi da orain Gipuzkoan. Azpiegiturak egiteko sortutako enpresaren egoera da eztabaida iturri, GHK Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa sozietatearena. Iragan astean BERRIAk azaldu zuenez, enpresako kontu h...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000105
BERRIA
Euskadi
noticias
TXIRRINDULARITZA. Andre Greipelek (Lotto-Belisol) sasoiko laugarren garaipena lortu zuen atzo, Omango Tourreko lehen etapa irabazita. Bera izan zen azkarrena esprintean. Bestalde, gaur hasi eta igandera bitarte jokatuko da Algarveko itzulia (Portugal). Hiru euskal herritar ariko dira lehian: Koldo Fernandez de Larrea (...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000106
BERRIA
Euskadi
noticias
Joseba Azkarraga: «PPren zaintza gainetik kendu behar du PSOEk» Joseba Azkarraga Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburuak PSOEren Gobernuari eskatu dio «PPko alderdi kontserbadoreenen zaintza gainetik kentzeko eta errespetuz eta aitorpenez jarduteko gerra zibilaren ostean eta diktaduran beren sakrifizioaren bidez askata...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000107
BERRIA
Euskadi
noticias
Asteartean Pierre Moscovicik Italiako aurrekontuen inguruan idatzitako oharrak zapaldu zituen Angelo Ciocca eurodiputatu italiarrak, Batzordeak Giuseppe Conteren gobernuaren aurrekontu proiektua atzera bota ondoren. Lega alderdiko eurodiputatuari erantzun dio gaur Moscovicik: "Ergel bat da, probokatzaile bat, faxista b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000108
BERRIA
Euskadi
noticias
Herriak eman du bere epaia. Gazako blokeoa arintze aldera, ontziak antolatzen hasi dira hainbat ekintzaile; tartean, Gush Shalom ekintzaile israeldarrak batzen dituen erakundeak. Gazako blokeoa arintze aldera, ontziak antolatzen hasi dira hainbat ekintzaile; tartean, Gush Shalom ekintzaile israeldarrak batzen dituen Me...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000109
BERRIA
Euskadi
noticias
Hobera egin dute Leioako Ostalaritza Eskolan zauritutakoek Larrien zauritutakoak erredura handien unitatean jarraitzen du. Gorputzaren %14 du errea, %2-3 zauri sakonekin; buruan, gorputz enborrean eta ezkerreko besoan dauzka zauriak. Gainerakoek 19, 22 eta 24 urte dituzte, eta gorputzaren %3 eta %8 artean dute errea, b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000110
BERRIA
Euskadi
noticias
Auzi-medikuei «konfiantza osoa» agertu die Eusko Jaurlaritzak . Grande Marlaskaren zalantzak «harridura eta atsekabea» eragin dio Auzi-medikuei «konfiantza osoa» agertu die Eusko Jaurlaritzak Grande Marlaskaren zalantzak «harridura eta atsekabea» eragin dio Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramailea jasotzen ari den tratame...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000111
BERRIA
Euskadi
noticias
Duela sei edo zazpi urte, aspaldian ikusi ez dudan ezagun batek panfletoak banatu ohi zituen Hendaian, gehienetan supermerkatu handiko atarian, betiko eskaleei txokotxoa kenduta, larunbat goiz askotan. Topaketa interesgarriak izan ohi ziren haiek, egunari zegokion panfletoagatik beragatik baino gehiago, jendeen erreakz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000112
BERRIA
Euskadi
noticias
Inposatu diguten ahanzturaren aurka borrokatzea da hau, indiferentziari uko egitea, mundua ezkutatzen saiatzen ari den errealitateak ikusaraztea». Hau hori film bat da, L'empire du silence (Isiltasunaren inperioa) izenekoa, eta komen arteko hitz horiek, Denis Mukwege ginekologo eta 2018ko Bakearen Nobel Sari kongoarrar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000113
BERRIA
Euskadi
noticias
Bilbon, Casillatik abiatuko da manifestazioa, 17:00etan. Pankarta eusten egongo dira, besteak beste, Rosa Rodero ETAk hil zuen Joseba Goikoetxea ertzainaren alarguna, Iñaki Lasagabaster EHUko katedraduna, Fermin Muguruza musikaria, Juan Mari Olano preso ohia, Gemma Zabaleta PSE-EEko buruzagi izandakoa eta Inaxio Kortab...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000114
BERRIA
Euskadi
noticias
Lau gizon atxilotu dituzte Kevin McGuiganen hilketaren harira Abuztuaren 13an hil zuten Kevin McGuigan Irlandako Armada Errepublikanoko kide ohia; maiatzaren 5ean, berriz, Gerard Davison IRAko kide ohia hil zuten Belfast hegoaldean; hura ere, tiroz. Polizia ikertzen ari da ea bi hilketek loturarik duten. Familiak IRAn ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000115
BERRIA
Euskadi
noticias
E tsipena hitza darabilte ahoz aho Arkaitz Buron eta Jose Manuel Gato Romero barakaldarrek. Langabeen zerrenda luzea osatzen dutenetako bi dira, eta egoera horretatik irteteko aukera gutxirekin ikusten dute euren burua. Lan merkatuan sartu berria da lehena, eta urte luzez eraikuntza alorrean beharrean aritua bigarrena....
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000116
BERRIA
Euskadi
noticias
Errefuxiatuei bidea ixten dieten hesi «maltzur eta altuez» ohartarazi dute Migratzaile eta iheslarien aldeko egitasmo sorta sustatzen du Mugak Zabalduz karabanak Europa osoan; horri atxikita, Bizkaian ekitaldi ugari egin dituzte gaur, eta helburu nagusia izan dute propio aurtengorako karabanaren sustatzaileek ondu dute...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000117
BERRIA
Euskadi
noticias
Gernikako tragedia. Aire eraso batean suntsitutako hiria Gernika, euskaldunen kultur tradizioaren bilgunea eta hiririk antzinakoena, erabat suntsita geratu zen atzo arratsaldean matxinatuen aire erasoaldi batean. Borroka lerroetatik urrun dagoen hiri ireki bat da, eta, zehazki, hiru ordu eta laurdenean aritu ziren hura...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000118
BERRIA
Euskadi
noticias
Industria eta kontsumoa apaldu egin dira urteko hirugarren hiruhilekoan Motelaldia jada iritsi da euskal ekonomiara, baina ez oraindik atzeraldia. Gutxigatik bada ere, hazkunde tasa positiboari eutsi dio Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako barne produktu gordinak: %0,1ekoa. Baina badira uzkurtzen ari diren sektoreak: indu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000119
BERRIA
Euskadi
noticias
Himalayatik Anoetara aldapa behera da dena. Baina Bigarren Mailatik Lehen Mailara aldapa gora. Edurne Pasabanek egin zuen ohorezko sakea zapatuan. Realaren garaipenak ez dauka Miss Hawleyren baieztapen beharrik. Ezta Real Unionen porrotak ere. Miss Oh gezurtitzat jo dute zenbaitek. Realaren eta Real Unionen emaitzak be...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000120
BERRIA
Euskadi
noticias
Lan ezbeharren aurkako protesta. ELAk egungo istripuen kopurua onartezina dela salatu du Basaurin egindako kontzentrazioan ELAk egungo istripuen kopurua onartezina dela salatu du Basaurin ELAk deituta 150 lagun inguru elkartu ziren atzo Basaurin (Bizkaia) lan istripuen aurka protesta egiteko. «Ezbeharren datuak larritz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000121
BERRIA
Euskadi
noticias
Txirrindulari bat hil da Barakaldon, zuhaitz baten kontra jota 41 urteko txirrindulari bat hil da Barakaldon (Bizkaia), errepidetik atera eta zuhaitz baten kontra jota. Barakaldoko Udalak jakinarazi duenez, Argalario mendia jaisten ari zela gertatu da istripua. Txirrindulari bat aurreratu du, eta hark ikusi du errepide...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000122
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskarabideak ez duela «aurrerabiderik» ekarri salatu dute AEK-k eta IKAk. Azken zortzi urtean euskaltegiek jasotzen dituzten diru laguntzak %40 jaitsi direla azaldu dute AEK-k eta IKAk Euskarabideak ez duela «aurrerabiderik» ekarri salatu dute AEK-k eta Azken zortzi urtean euskaltegiek jasotzen dituzten diru laguntzak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000123
BERRIA
Euskadi
noticias
BRUSELA. Europako Batzordeak ez du itxi nahi Appleren aldeko laguntzen auzia. Bruselak behartu zuen AEBetako konpainia Irlandari zergetan ordaindu gabeko 13.000 milioi euro itzultzera. EBko Auzitegi Orokorrak isuna baliogabetu zuen uztailean, uste baitzuen batzordeak ez zuela erakutsi Irlandak Appleri mesede egin ziola...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000124
BERRIA
Euskadi
noticias
IRUÑEA. Pertsona bat zendu zen atzo Pirinioetako autobidean, Zulueta inguruan (Noain, Nafarroa), kamioi baten harrapatzeak eragindako zaurien ondorioz. Hildakoa oinezko bat zela baino ez du jakitera eman Nafarroako Gobernuak. A-21 errepideko 12. kilometroan izan zen ezbeharra, 18:30 aldera. Gertatutakoa argitzeko ikerk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000125
BERRIA
Euskadi
noticias
Ez da aukerarik osasungarriena, baina ondoren aipatuko ditudan neurriak hartuz gero, irtenbide ona izan daiteke girorik beroenetan ere gauez ondo deskantsatzeko. • Kontuz tenperaturarekin. Ez ahaztu lo gauden bitartean gure gorputzeko tenperaturak behera egiten duela. Aparatua oso maila baxuan programatzen badugu, hotz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000126
BERRIA
Euskadi
noticias
Primeran plataformak euskarazko lau telesail estreinatuko ditu 2025ean «Jendeak gogoa du fikzioak euskaraz ikusteko. Eta gurpila berriro martxan jarri behar dugu». Alex Gibelalde Primeran plataformako zuzendariak hala esan du Crossover jaialdiaren lehen egunean, Donostian. Gibelalderekin batera, Sua Enparantza Irabazi ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000127
BERRIA
Euskadi
noticias
Senide, lagun eta herrikideen ongietorria jaso zuen herenegun arratsaldean Kepa Suarezek, Bilboko Zazpikaleetan eginiko ekitaldi batean. Suarez 2007. urteko martxoan atxilotu zuten, Jon Iurrebasorekin batera, Frantzian. Preso egon den zortzi urteetan Frantziako Estatuaren hainbat espetxetan egon da.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000128
BERRIA
Euskadi
noticias
Pertsona bat hil da gaur arratsaldean Otxandion, Bizkaian, errepideko ezbehar batean. 17:40 aldera gertatu da istripua, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Bi ibilgailuk aurrez aurre jo dute Otxandioko saihesbidean, eta lekuan bertan hil da gizonezkoa. Beste pertsona bat ibilgailuan harrapatuta ge...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000129
BERRIA
Euskadi
noticias
«Bost axola zitzaidan nora jo, nola hala ihes egin nahi nuen» Bost urte daramatza Italian Nazir Osmanik (Omarz, Afganistan, 1978). Beste askoren moduan, Mineoko CARA Asilo Eskatzaileen Harreragunean denbora luzea eman du, Sizilian, babesaren esperoan. Ia bi urte. Baina horra iritsi aurretik beste hamaika komeria pasatu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000130
BERRIA
Euskadi
noticias
Nafarroako Zinema Jaialdian 55 film lehiatuko dira ZINEMA. Datorren abuztuaren 17tik 20ra bitarte egingo dute IV. NIFF Nafarroako Nazioarteko Zinema Jaialdia, Iruñean. 55 film pantailaratuko dituzte denera, katedralean, Kondestablearen jauregian eta Nafarroako Antzerki Eskolan. Jaialdiak bost sail ditu. Film Luzeen Sai...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000131
BERRIA
Euskadi
noticias
Spanghero etxeak piztu duen eskandalua noraino hel daitekeen erraitea gehiegi menturatzea da. Ustez idikia zuten hanburgerrekin abiatu zen afera, Erresuma Batuan, zaldikia zutela jakin zelarik. Geroztik zurrunbilo mediatikoa ez da gelditu, eta Europa guztira zabaldu da eskandalua. Prentsan lehen orriak bildu ditu, eta ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000132
BERRIA
Euskadi
noticias
Pederastiaz zigortutakoen datuak argitaratu ditu Poloniako Gobernuak VARSOVIA. Poloniako Justizia Ministerioak Interneten argitaratu ditu pederastia egotzita zigorra bete duten 768 herritarren datuak. «Mugarri bat izango da», esan zuen atzo Michal Wos Justizia ministrordeak. Izen-abizenak, argazkia eta bizilekutzat dut...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000133
BERRIA
Euskadi
noticias
MUSIKA. Mindy McCready country musikari estatubatuarra hil zen, herenegun. 37 urte zituen, eta Heber Springseko (Arkansas, AEB) bere etxean aurkitu zuten hilotza. Cleburneko konderriko sheriff -ak jakinarazi du tiro hots batzuk entzun zirela McCreadyren etxean. Hortaz, uste dute bere buruaz beste egin zuela. Estudioko ...
cc-by-sa 4.0