id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0000234
BERRIA
Euskadi
noticias
HEMEROTEKA. Botoak berriro zenbatzea, legitimitatearen oinarria. LA JORNADA Botoak berriro zenbatzea, legitimitatearen oinarria Lehendakaritzarako hauteskundeak egin eta gero, Mexikorentzat auzirik garrantzitsuena orain hauteskunde prozesuaren legitimitatearen gaineko zalantzak, eta, bide batez, hauteskunde horien behi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000235
BERRIA
Euskadi
noticias
KOMUNIKAZIOA. Webgune, atal eta dekoratu berriekin itzuliko da gaur 'Teknopolis' ETB3ra. Gadget teknologikoak, klima aldaketaren ondorioak eta argazkiak izango dira atal berrietako edukiak Webgune, atal eta dekoratu berriekin itzuliko da gaur 'Teknopolis' Gadget teknologikoak, klima aldaketaren ondorioak eta argazkiak ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000236
BERRIA
Euskadi
noticias
Alferrik: bada inorekin konpartitu ezin duzun zerbait, bizitza ere badago deitzea, nukleo gogorra da, horrek mugitzen zaitu batetik bestera, aldean daramazu, aldean daramazuna zara. Ez da sekretua, ez da ez duzula kontatu nahi, ez da hori. Ezin da, horixe da dena. Dena kontatuta ere, xehetasunik ezdeusenak harrigarriro...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000237
BERRIA
Euskadi
noticias
Asanblea Nazionalak onartu du hilurren dauden eriek sedaziorako aukera izatea PARIS. Iazko martxoan Frantziako Asanblea Nazionalak hilurrenen sedazioa ontzat jotzen duen legea onartu zuen; atzo berriz onetsi zuten bizitzaren amaierari buruzkoak arautzeko testua. Aukera hori «era homogeneoan» eskaintzearen alde egin dut...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000238
BERRIA
Euskadi
noticias
GAURKOA. Zinemarako jositako bizia. Coco Chanel frantses jostun ezagun eta aitzindariaren bizitzari buruzko bi film estreinatuko dituzte udaberrian, eta beste bat aurkeztu dute aste honetan, Frantziako telebistan. COCO CHANEL Coco Chanel frantses jostun ezagun eta aitzindariaren bizitzari buruzko bi film estreinatuko d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000239
BERRIA
Euskadi
noticias
Jainko potzoloa, orain badakit zer zeukaten osteguneko ETBko albistegietan Bilboko Alkateen Nazioarteko Foroarekin: baselina pixka bat baino ez zen, gero gauean pasatu zuten Azkuna . Mirar con pasión dokumentala hobeto sartzeko. Eta, alde horretatik, eskertu nuen albistegietako lubrikatzailea, bestela benetan nekez kab...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000240
BERRIA
Euskadi
noticias
«Demokrazian tokirik ez duten erakundeak ditu Espainiak». NBEko Terrorismoaren Kontrako Borrokan Giza Eskubideak Bermatzeko kontalari berezi gisa Espainiako Legedia aztertu du, eta giza eskubideen bermea hobetzeko hainbat kritika egin dizkio Espainiako Gobernuari. Martin Scheinin. NBEko kontalari berezia NBEko Terroris...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000241
BERRIA
Euskadi
noticias
FUTBOLA. Gaur zozkatuko dute Espainiako Ligako egutegia, 2012-2013ko denboraldirako. Txapelketa abuztuaren 18 edo 19an hasiko da, eta 2013ko ekainaren 1ean amaitu. Jardunaldi guztiak asteburuan izango dira, azken-aurrena izan ezik -maiatzaren 29an jokatuko da, asteazkenez-.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000242
BERRIA
Euskadi
noticias
Urtebeterako sortu zuten, baina 25 urteko ibilbidea bete du aurten Argitan Barakaldoko emakumeentzako aholkularitza etxeak. Udalak ordurako bertan behera utzia zuen berak kudeatzen zuen emakumeentzako aholkularitza zentroa. Hala ekarri du gogora Mireia Saiz Argitan etxeko kideak. "Argitan sortu zen udalaren aholkularit...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000243
BERRIA
Euskadi
noticias
AEBetako Gobernuak AIGren moduko kasuak saihestu nahi ditu. Agintaritza berri bat sortu nahi du, bankuak ez diren finantza erakundeetan esku hartu ahal izateko AEBetako Gobernuak AIGren moduko kasuak saihestu nahi ditu Agintaritza berri bat sortu nahi du, bankuak ez diren finantza Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) Gob...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000244
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: Jaime Rosales. Herrialdeak: Espainia-Frantzia-Danimarka. Iraupena: 107 minutu. Petrak ez du bere aita ezagutzen, ez daki nor den. Bizi guztia darama jakin-min horrekin eta, bere ama hiltzen denean, bila hasiko da. Jaumerekin topo egingo du orduan Petrak, haren aita izan daitekeen artista bihozgabea, bere he...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000245
BERRIA
Euskadi
noticias
'Pagliacci' opera eszenaratuko dute ostiralean eta larunbatean Kursaalean Opera arte «bizia» dela eta, hortaz, publikoari gizartean bizi-bizi dauden gaiak eta galderak proposatu behar dizkiola. Horixe aldarrikatu du Pablo Ramosek, Carlos Crookerekin batera Opus Lirikaren ekoizpen berriko eszena zuzendari izan denak. Et...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000246
BERRIA
Euskadi
noticias
Hala Bedi Bin haurrentzako saio bat hasiko da gaur Gasteizko euskara hutsezko irrati bakarra iazko abenduaren 28an jarri zen martxan. FMko 88.8 frekuentzian zein Internet bidez entzun daiteke Hala Bedi Bi irratia. Ari da bidea egiten uhinetan. Horren erakusgarri, gaur goizean neska-mutikoekin egindako saio bat estreina...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000247
BERRIA
Euskadi
noticias
MADRIL. Jihadismoaren kontra PPk eta PSOEk egindako ituna goratu du Covitek, azken unean aintzat hartu ei dituztelako eurek proposatutako moldaketak eta horri esker ETA ikertu ahal izango dutelako «gizateriaren kontra egindako krimenengatik».
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000248
BERRIA
Euskadi
noticias
Gasteizko Adurtza auzotik Olarizuko belardietara hurbilduz joan ahala, ohikoa baino jende gehiagoren joan-etorria nabari zen atzo. Izan ere, XIX. mendetik, urtez urte, iraileko Andre Mariaren ondorengo lehen astelehenean Olarizuko mendiaren magaletara joateko ohiturari eutsi diote gasteiztar ugarik. Atzo ere, eguraldi ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000249
BERRIA
Euskadi
noticias
Gaurko dantza, gaurko jendeak egina eta gaurko jendearentzat, EHZn «Etorkinei hitza eman nahi diegu, nahi dutena adierazteko leku bat eta momentu bat eskainiz». Coline Billen Belgikako Transe-en-Danse dantza konpainiako kide da; koreografo eta zuzendari artistiko ere bai. Astelehenetik goiti Irisarrin (Nafarroa Beherea...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000250
BERRIA
Euskadi
noticias
Jaio, bizi eta hil. Hori da bizidun guztion saihestu ezinezko ibilbidea. Halere, bizidunon bizi-itxaropenak ezberdinak dira oso. Adibidez, bizitza laburrena duen animalia intsektu bat da, efemeroptero edo efimera deiturikoa. Gaztea denean, kapuluan urtebetez egon daiteke. Helduarora iristen denean, aldiz, asko jota egu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000251
BERRIA
Euskadi
noticias
Ez nuen ETB1eko Sautrela programa ikusten. Eta espero dut horregatik ez pentsatzea ezin kexa naitekeela literaturari eskainitako saio bakarra ez duelako gehiago emitituko (gure) kate publikoak. Herenegun irakurtzen nion norbaiti sare sozialetan honako hau: « #Sautrela kendu dutelako orain kexatzen ari diren guztiek iku...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000252
BERRIA
Euskadi
noticias
Zapaterok dio aurrekontuei buruzko eztabaidan EAJk duela lehentasuna. EAJk Gernikako Estatutua garatzea jarria du baldintzatzat aurrekontuak babesteko; horri buruz hitz egiteko prest azaldu da Zapatero Elkarrizketak dagoeneko hasi direla esan du Erkorekak; «diskrezioa» eskatu du Madrilek Zapaterok dio aurrekontuei buru...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000253
BERRIA
Euskadi
noticias
Espainiako Poliziak operazio bat egin zuen atzo Getxon (Bizkaia), Espainian eta Herrialde Katalanetan, arma trafikoaren aurka. Poliziak dio erasorako erabilgarri jar litezkeen 8.000 arma atzeman zituela. Bost lagun atxilotu zituen.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000254
BERRIA
Euskadi
noticias
Hosni Mubarak Egiptoko presidente ohiaren aurkako auzi nagusiaren epaia azaroaren 29ra atzeratzea erabaki du Kairoko Zigor Auzitegiak. 2011ko matxinadan manifestariak hiltzeko agindua eman izana leporatuta epaitu dute Mubarak. Auzitegiko presidenteak esan du denbora gehiago behar duela agiriak aztertzeko.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000255
BERRIA
Euskadi
noticias
Polizia elkarlana «sendotzea» aztertu dute Rubalcabak eta Aresek «Amaieraren hasieran gaude, baina ETAk bizirik dirau, ez ditu armak utzi, ez du indarkeriaren amaiera iragarri, eta, hori horrela ez den bitartean, guk erne jarraituko dugu, orain arte eutsi diogun polizia eta justizia sendotasun berarekin», adierazi zuen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000256
BERRIA
Euskadi
noticias
Trumpi ongietorria eman dio Obamak, eta botere trantsizioa hasi dute Ateak itxita, boterea batetik bestera pasatzeko aurreneko bilera egin dute Barack Obama jarduneko presidenteak eta Donald Trump presidente aukeratu berriak. Urtarrilaren 20an hartuko du boterea Trumpek, eta Obamak atzo esan zuen hausturarik gabe egin ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000257
BERRIA
Euskadi
noticias
Donejakue bideak ondare historiko eta kultural aberatsa zeharkatzen du. Bidearen historiari lotutako hainbat alderditan barnako bidaia proposatzen du liburuak, erromesaldien irakurketen bidez. Horretarako abiapuntu Nafarroako Errege Artxibo Nagusiaren dokumentuak dira.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000258
BERRIA
Euskadi
noticias
Idatzi zituen liburuak Jose Luis Sampedrok. Ekonomiari buruzkoak, nobelak, ipuinak, saiakerak... Pare bat dozena pasatxo guztira. Irakaslea ere izan zen, bai Espainian eta bai Erresuma Batuan; eta nahiz eta 90 urtetik gora izan, M-15 mugimenduaren ikur bilakatzera ere heldu zen, hainbat belaunaldik osatutako langak gai...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000259
BERRIA
Euskadi
noticias
Gaurtik aurrera, hilean bi larunbatetan bisitatu ahalko da Bergarako Olaso dorre historikoa. Telesforo Monzon politikari abertzalearen etxea izan zen, eta haren ondarea dauka barruan. Egurrezko ateak karranka pixka bat egin du, eraikin barruko altxorrak denbora luzean gorde dituen seinale. Sartu orduko, harlauza errald...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000260
BERRIA
Euskadi
noticias
Isilik egoten ere ikasi egiten da. Hiru partida soilik jokatu ditu Gurrutxagak Ligan; hala eta guztiz ere, ez du inoiz haserrerik agertu. Bazekien jokatzea zaila izango zela, baina ez dauka amore emateko asmorik. Hiru partida soilik jokatu ditu Gurrutxagak Ligan; hala eta guztiz ere, ez du inoiz haserrerik agertu. Baze...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000261
BERRIA
Euskadi
noticias
Gazan irtenbide politikoa behar dutela diote diru-emaileek. Palestinarrek eskatutako baino askoz diru gehiago bildu dute Egiptoko konferentzian: 3.500 milioi euro inguru Israelgo Gobernua 73.300 kokaleku gehiago eraikitzekotan dago Zisjordanian Gazan irtenbide politikoa behar dutela diote diru-emaileek Palestinarrek es...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000262
BERRIA
Euskadi
noticias
Atzo iluntzean bazen berri bat/ ozenki ematekoa, «Iruñeara omen zoazte?»/ galdera bat-batekoa. Gehientsuengan sorpresa ez zen/ poza zen hainbatekoa, ta nire baitan pentsatu nuen:/ «jo dugu danbatekoa!». 2005 katigatu zen/ nire oroitzapenetan, batzuk ez zuten konfiantzarik/ Barakaldo ta BECetan. Jarri ez arren, giputxze...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000263
BERRIA
Euskadi
noticias
Baskonia Bartzelonaren aurka, Espainiako Superkopako finalerdian Gaur egin da ACBko Espainiako Superkopako finalaurreko zozketa. Irailaren 12an eta 13an Tenerifen jokatuko den finalerdian, TD Systems Baskoniak Bartzelona izango du aurkari, ligako finalean bezalaxe. Beste finalaurrekoan Iberostar Tenerife Real Madrilean...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000264
BERRIA
Euskadi
noticias
Akusazio partikular gisa pertsonatzeko eskaera Bilbobuseko langileek udalari BILBO. Eraso kasuetan akusazio partikular gisa pertsonatzeko eskatu die Bilbobuseko Batzordeak Bilboko Udalari eta hura kudeatzen duen enpresari. Elkarretaratzea egin zuten atzo udaletxe aurrean, Eraso gehiagorik ez zioen pankarta batekin, abu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000265
BERRIA
Euskadi
noticias
Itzuli handiek taldeak onartzeko arau propioak erabaki dituzte. Giroak, Tourrak eta Vueltak UCI erakundearekiko haustura ofiziala gauzatu dute modu horretan Itzuli handiek taldeak onartzeko arau propioak erabaki dituzte Giroak, Tourrak eta Vueltak UCI erakundearekiko haustura ofiziala Giroa, Tourra eta Vueltako antolat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000266
BERRIA
Euskadi
noticias
FISIKA. 2012ko zientziaren alorreko lorpen handienen zerrenda egin du Science aldizkariak, eta ez da ezustekorik izan. Uztailaren 4an, Higgs bosoia aurkitu zutela baieztatzeko moduko zantzu sendoak zituztela iragarri zuten CERNeko ikertzaileek, prentsaurreko batean. Gertaera hori azpimarratu dute hain zuzen aldizkariko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000267
BERRIA
Euskadi
noticias
HAZPARNE. Hazparneko Ttattola gaztetxea ixteko arriskuan da beste behin. Gaur 10:30erako eraikina uzteko agindua jaso zuten atzo kideek. Urte bat gaztetxerik gabe izan ostean, abuztuaren 21ean okupatu zuten eraikin berria; hamar urte zeramatzan hutsik, eta etxeak alokatzen dituen enpresa batena da. Elkartasuna adierazt...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000268
BERRIA
Euskadi
noticias
Badut lagun bertsozale bat. Zirikatu nahi dudanean aski dut Munduko Bertsolari Txapelketa noiz izatekoa den galdetzea. Ez du ia kontzebitzen euskaldun bat bertsozale ez izaterik eta, beraz, bertsozale trufaritzat nauka, eta beharbada hala naiz. Aurrekoan galdetu nion ea modurik ote dagoen, Magnus Carlsen xake txapeldun...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000269
BERRIA
Euskadi
noticias
Markina-Xemein. Ametsetarako hitzak haurrentzako ipuin bildumaren aurkezpena egin zuen herenegun Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza-k Marika Xemeinen. Bertan izan ziren liburuan parte hartu duten idazlerik eta marrazkilaririk gehienak, baita Hitza-ko kazetariak ere. Ekitaldi azkarra, bisuala eta arina izan zen. Hamar idaz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000270
BERRIA
Euskadi
noticias
Espainiako telebista kateek 1990eko hamarkadan eman ohi zuten iragarki bat aski ezaguna egin zen Hego Euskal Herrian: Zumosoleko lehengusuarena . Haur batek handiagoa zen bertze haur baten jazarpena jasaten zuen eskolan, eta, defendatzeko, txikiak mehatxu egiten zion lehengusua ekarriko zuela. Eta han agertzen zen lehe...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000271
BERRIA
Euskadi
noticias
Haren lana ezinbestekoa izan zen DNAren egitura deskribatu ahal izateko, baina, aurkikuntza horretan, sarri, atzendu egiten dute Rosalind Franklin (Londres, 1920-1958). Kristalografian aditua zen, eta beste molekula batzuekin lanean aritu zen Frantzian: karbonoaren, ikatzaren eta bestelakoen egiturak lortu zituen, bait...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000272
BERRIA
Euskadi
noticias
Blokeoa amaitu ezean, Obamak porrot egingo duela ohartarazi du Castrok. Kubaren bahimendu ekonomikoa bere egitea egotzi dio presidente izandakoak AEBetako estatuburuari Blokeoa amaitu ezean, Obamak porrot egingo duela ohartarazi du Castrok Kubaren bahimendu ekonomikoa bere egitea egotzi dio presidente «Horrenbeste urte...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000273
BERRIA
Euskadi
noticias
Gutxienez 24 pertsona hil dituzte Iranen, desfile militar baten aurkako erasoan Estatu Islamikoak bere gain hartu du erasoa. Ahvaz hirian izan da. Desfile militar bat egiten ari ziren unean lau ekintzaile tiroka hasi dira. Desfilea ikustera joandako buruzagiak hiltzea zen haien helburua, Teherango iturrien arabera, bai...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000274
BERRIA
Euskadi
noticias
Moda ez da artea», dio Karl Laggerfeldek. Eta Chanel etxeko zuzendari artistikoarekin bat dator beste hainbat diseinatzaile ere; tartean, Miuccia Prada, bere abizena daraman taldeko burua; Rei Kawakubo, Comme des Garçon etxearen sortzailea; edo bere garaian Coco Chanel bera. Etxe barruko iritziak izanik, pentsa liteke ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000275
BERRIA
Euskadi
noticias
Geldialdia iragarri zuen orain bost urte, goranzko bidea gelditu egin zela. Baieztatu egin dute orain. Euskara gutxiago entzun dute kaleko erabileraren azken neurketan. Zazpigarren neurketa da, eta eboluzioak joera hau erakusten du: batetik, igoera, 1989tik 2006ra bitartean, baina 2001etik aurrera mantsotze zantzuak ag...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000276
BERRIA
Euskadi
noticias
Fresnesko kartzelan ez dago euskal presorik joan den asteaz geroztik. Hamarkadetan espetxe horretan sartu ditu Frantziak epaiketa zain zeuden euskal presoak, baina orain inor ez dago egoera horretan. Horrek esan nahi du zerbait egungo egoeraz, batik bat Espainiak eta Frantziak ez diotelako uko egin beste garai bateko e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000277
BERRIA
Euskadi
noticias
Consonnik 25 urte bete berri ditu. 2012tik argitaletxea ere bada, eta Murrek dio horrek «autonomia» eman diela. Andrazko idazle euskaldunak eta zientzia fikzio feminista itzuli dituzte, besteak beste. Artearentzako erakustoki aurrena, ekoizle ondoren, eta argitaletxe ere bai geroago. Askotarikoa da Bilboko Consonni, Ma...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000278
BERRIA
Euskadi
noticias
Konpainia: Kukai. Zuzendaria: Jon Maia. Ideia eta zuzendaritza eszenikoa: Marcos Morau. Lekua: Bilboko Arriaga antzokia. Eguna: Otsailak 3. Hilzorian balego bezala irudikatu nahi izan du euskal kultura Marcos Morau koreografoak Kukai dantza taldearen enkarguz, eta euskararen izendapen arkaiko bat -oskara- hautatu dute ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000279
BERRIA
Euskadi
noticias
Junts pel si (Elkarrekin baietzaren alde). Katalunian irailaren 27ko bozetan independentziaren alde egingo duten alderdien eta eragileen zerrenda bateratuaren izena da, hauteskundeak erreferendum bihurtuko dituen tresna. «Irabazten badugu, parlamentuak independentzia aldarrikatuko du», adierazi du Raul Romeva zerrendab...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000280
BERRIA
Euskadi
noticias
Mahastiak egoera onean daudela dio Errioxa sor-markak LOGROÑO. Hasi da mahats zuriaren bilketa Errioxa sor-markako eremu batzuetan, horien artean Azagran (Nafarroa). Baina, eremu gehienetan, irailaren hasieran ekingo diote uztari, iaz baino bi aste lehenago. Errioxa sor-markako teknikariek egindako azken azterketek dio...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000281
BERRIA
Euskadi
noticias
Epaileak ez du onartu Xalak Asperi jarritako salaketa PILOTA. Eibarko Lan Arloko Epaitegiko bigarren aretoko epaileak ez du onartu Xalak Fernando Bidarte Aspeko buruari jarritako salaketa. Bidartek Xalaren osasun egoerari buruz 2014an eginiko adierazpenak delitu ez direla ebatzi du epaileak, eta pilotariaren intimitate...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000282
BERRIA
Euskadi
noticias
«Anoetak Realaren etxea izan behar du, ez zelaia soilik» Realeko jarraitzaileen eta akziodunen lantaldea da RealSocialismo, eta akzioak uztearen garrantzia aipatu nahi du, biharko batzarra parte hartzailea izan dadin. Realaren inguruko gaietan jarrera aktibo bat izan nahi duen zale, abonatu eta akziodunen elkarte bat d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000283
BERRIA
Euskadi
noticias
Hilabete baino gehiago pasatu da azken artikulua idatzi nuenetik. Baina hemen, nagoen tokian, denbora ez da gure denbora. Beste denbora bat da. Iraultzaren garaipenaren berrogeita hamaseigarren urteurrenean gaude. Gertatzen ez diren gauzak gertatzen dira hemen. Barack Obamak bost heroiak askatu ditu eta hamasei urteren...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000284
BERRIA
Euskadi
noticias
«Bizikleta ez da bizitzako gauzarik garrantzitsuena» Frantziako Tourrean bigarren izan berri da, eta sasoi betean iritsi da Klasikora. Osasunari eta taldearen konfiantzari esker itzuli zaio arrakasta, baina ez da emaitzekin itsutzen. Pertsona alaia da Rigoberto Uran (Urrao, Kolonbia, 1987). Tourreko arrakastak aldartea...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000285
BERRIA
Euskadi
noticias
ESMko dirua berehala jartzeko eskatu die Draghik agintariei Mugitzeko eta dirua lehenbailehen jartzeko eskatu die Mario Draghi Europako Banku Zentraleko (EBZ) presidenteak agintariei Europako Legebiltzarrean. ESM Europako Egonkortasun Tresna iraunkorreko dirua nahi du, mehatxuei aurre egiteko: alde batetik, finantza et...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000286
BERRIA
Euskadi
noticias
Hiru dira jadanik Txapeldunen Ligan etxeko lanak egin dituzten taldeak. Herenegun Porto eta Malaga izan ziren lehenak sailkatzen final-zortzirenetarako, eta atzo Manchester United gehitu zitzaien. Ingalaterrako taldeak 1-3 irabazi zuen Sporting Bragaren zelaian, eta garaipen horrekin tokia lortu du kanporaketetan. Ez h...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000287
BERRIA
Euskadi
noticias
Gasteizen gizon bat atzeman dute bikotekide ohiari eraso egin dion unean Udaltzaingoak 47 urteko gizon bat atxilotu du bart gauean Gasteizen, bere bikotekide ohiari masaileko bat ematen ziola ikusi ostean; ustez, emakumeak ez zuelako euren arteko harremana berriro ekin nahi. Gizonezkoa aurrekariak zituen emakume berari...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000288
BERRIA
Euskadi
noticias
LPEEk ez du petrolio eskaintza handituko, «upelaren prezioa ez delako garestiegia» . Gatazkek, espekulazioak eta negu hotzak eragin dute garestitzea, herrialde esportatzaileen arabera LPEEk ez du petrolio eskaintza handituko, «upelaren prezioa ez delako Gatazkek, espekulazioak eta negu hotzak eragin dute garestitzea, «...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000289
BERRIA
Euskadi
noticias
Autogintzaren susperraldiak %37 handitu ditu Gestampen mozkinak, eta 221 milioi eurora iritsi dira. Bizkaiko multinazionalak 36.395 langile ditu gaur egun, duela bost urte baino %43 gehiago. Autogile nagusi guztien hornitzailea da, eta aurten da burtsara ateratzekoa.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000290
BERRIA
Euskadi
noticias
Ipar Euskal Herrian bezala, Hego Euskal Herrian ere aurki ez da kanpoaldean maskararik jarri beharko. Pedro Sanchez Espainiako presidenteak iragarri du ekainaren 26tik aurrera, bihar zortzi, ez dela izango derrigorrezkoa maskararen erabilera kanpoaldean. Ipar Euskal Herrian atzotik ez da beharrezkoa. Sanchezek azpimarr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000291
BERRIA
Euskadi
noticias
Urte bat bukatu eta beste bat hastean, urte berriko asmoen zerrenda osatzea izaten da ohitura. Helburu horiek lortzen ez badira, frustrazioa agertzen da. Psikologoek nabarmendu dute funtsezkoa dela bide orria ondo zehaztea. COVID-19aren pandemiak ere eragina izan du asmoen zerrendan. Aurten, erretzeari utziko diot». «A...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000292
BERRIA
Euskadi
noticias
Egiguren: «Bilduk Gipuzkoa gidatzen badu, ez da mundua hondoratuko» Jesus Egiguren PSE-EEko presidenteak adierazi du beragatik balitz Bildu Gipuzkoako Foru Aldunditik kanpo geratuko litzatekeela, baina gainontzeko alderdien artean itunak lortzen ez badira Gipuzkoa Bilduren gidaritzapean geratuko dela. Dena dela, Bildu ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000293
BERRIA
Euskadi
noticias
Inkomunikazioa ez duela kenduko esan dio Espainiak NBEri. Martin Scheinin NBEko Giza Eskubideen Batzordeko kontalariak egindako gomendioei ezetz erantzun die Inkomunikazioa ez duela kenduko esan dio Espainiak NBEri Martin Scheinin NBEko Giza Eskubideen Batzordeko kontalariak egindako Inkomunikazioa kentzeko asmorik ez ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000294
BERRIA
Euskadi
noticias
Nazio Batuen Erakundeak Espainia zigortu du Atxabal torturatzeagatik Argia eta zorrotza izan da Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Batzordeak Maria Atxabalen tortura salaketen harira hartu duen erabakia; aitzindaria: Atxabalek 1996an jasan zituen torturengatik zigortu du Espainia. Tortura salaketari sinesgarritasu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000295
BERRIA
Euskadi
noticias
Maria Jose Azurmendik soziolinguistikan egindako ibilbide luze eta aitzindariak aitortza jaso zuen atzo iluntzean: Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria jaso zuen, Miramar Jauregian, goraino betetako aretoan. Akademiatik euskararen normalizazioaren alde egin izana goratu zuten. Besteak beste, EHUko Psikologia Fakult...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000296
BERRIA
Euskadi
noticias
Zamaketari guztiek egin dituzte lanuzteak Bilboko portuko lehen greba egunean Bilboko portuko zamaketarien langile batzordeak «arrakastatzat» jo du hamasei eguneko grebaldiko lehen eguna. Hala jo du behintzat Israel Ruiz UGTko kideak. Zamaketari guztiek egin dute goizeko txandako greba -09:00etatik 11:00etara-, eta arr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000297
BERRIA
Euskadi
noticias
Etxerat-en egoitza nagusiaren hormak eta kristalak itsasgarriz «josita» aurkitu zituzten atzo goizean Hernanin (Gipuzkoa). Komunikabideetara bidalitako argazkietan ikus daitekeenez, preso eta iheslarientzako «hilobi komun bat» aldarrikatzen da itsasgarrietan. Elkartea «azken garaiotan» jasaten ari den «jazarpen eta kri...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000298
BERRIA
Euskadi
noticias
Tradizionalki asilo eskatzaileen eskubideak errespetatu dituen lurraldea izan da Europa iparraldea. Baina eskuin muturrak gora egin ahala, joera hori desagertu egin da. Danimarkak atea kolpez itxi die errefuxiatuei, haien eskubideak murrizten dituen lege batonartuta. Parlamentuak atzo onartu zuen iheslariei ondasunak k...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000299
BERRIA
Euskadi
noticias
ETAren ADIERAZPENA. ERREAKZIOAK. Bruselak itxaropentsu baina zuhurtasunez jaso du albistea Bruselak itxaropentsu baina zuhurtasunez jaso du albistea Itxaropena bai, baina zuhurtzia ere bai. Hala jaso du albistea Europako Batzordeak. Europako Batasunaren barruan indarrean den gatazka armatu bakarra izaki, albistea ez da...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000300
BERRIA
Euskadi
noticias
Culinary Zinemak 11. ekitaldia osatu du. Aurten ere egin dute bidaia bat Japoniara. 'The Pursuit of Perfection' pieza estreinatu dute, eta Yong Wu Nagahira sukaldari gazteak kozinatutako menua dastatu. «Helmuga bat izateak ez dit laguntzen hobetzen; helmugarik ez izateak egiten nau hobeago. Bezperan baino hobeto aritu ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000301
BERRIA
Euskadi
noticias
Elkarrizketa saio bat hasiko da gaur Nafar Telebistan IRUÑEA. Nafar Telebistak La entrevista elkarrizketa saioa estreinatuko du gaur, 21:15ean. Aurreneko elkarrizketatua Enrique Villareal El Drogas musikaria izango da. Bestalde, Nafar Telebistak Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko presidenteari egindako elkarrizketa emang...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000302
BERRIA
Euskadi
noticias
Akziodunen erabateko babesa jaso du Realeko zuzendaritzak %95,98. Horixe izan zen Jokin Aperribai buru duen taldeak jaso zuen babesik apalena. Horrekin dena esanda dago. Akziodunen Batzar Orokorra egin zuen atzo iluntzean Realak, eta, azken bi urteetako ildoari jarraituta, akziodunen erabateko babesa jaso zuen zuzendar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000303
BERRIA
Euskadi
noticias
Elkarrizketa bidea ireki dute Madrilek eta Bartzelonak MADRIL. Oriol Junqueras Kataluniako presidenteordeak eta Soraya Saenz de Santamaria Espainiako jarduneko presidenteordeak bi gobernuen gerturatzea irudikatu dute, nahiz eta desadostasunak nagusi izan oraindik. Auzitegien bidea bertan behera uzteko eskatu du Junquer...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000304
BERRIA
Euskadi
noticias
ALDERDIEN LEGEA. BATASUNA AUZIA. OTEGI ASKE. BATASUNA. «Historiatik ikasteko» eskatu diote PSOEri mahaikide ohiek. Ekainaren 4ko manifestaziora dei egin dute «Historiatik ikasteko» eskatu diote PSOEri mahaikide ohiek Batasunaren gaurko eta iraganeko mahaikideek mezu argia helarazi diote PSOEri: «Historiatik ikasi» eta ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000305
BERRIA
Euskadi
noticias
Jaurlaritzak uste du hauteskunde emaitzek «sendotu» egin dutela hirukoaren aukera. Azkaratek dio gizarteak «argi» esan duela «akordio zabalagoak» nahi dituela erakundeak gidatzeko Jaurlaritzak uste du hauteskunde emaitzek «sendotu» egin dutela Azkaratek dio gizarteak «argi» esan duela «akordio zabalagoak» nahi Miren Az...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000306
BERRIA
Euskadi
noticias
Scola gabe, Scolarekin bezala. Neven Spahija Tauko entrenatzaileak Scola ahaztuta, taldearen ohiko sendotasuna lortu nahi du Neven Spahija Tauko entrenatzaileak Scola ahaztuta, taldearen ohiko «Gurea talde handia da eta talde handiak ez dira falta direnak gogoan negarrez aritzen». Neven Spahija Tau Baskoniako entrenatz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000307
BERRIA
Euskadi
noticias
Poesiaren erraietan. Carla Brunik hainbat idazleren lanean oinarritutako diskoa kaleratu du: 'No promises' Carla Brunik hainbat idazleren lanean oinarritutako diskoa kaleratu du: Orain dela bost urte 2002an Carla Bruni (1968) modelo italiarrak Quelqu'un m' a dit diskoa kaleratu zuenean, inork ezin iragar zezakeen lan h...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000308
BERRIA
Euskadi
noticias
Negu lehorraren eta udaberriko beroen eta izozteen ondorioz laboreen uzta asko txikituko zela uste zuten Nafarroan, baina azkenean ez da hala izan. 870.000 tona jaso dira, iazko uzta historikoan baino %7,5 gutxiago. Garagarra (%48) eta garia (%34) izan dira laborerik emankorrenak.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000309
BERRIA
Euskadi
noticias
DONOSTIAKO 53. NAZIOARTEKO ZINEMALDIA. ZABALTEGI . "LOOK BOTH WAYS" Izenburuak (Bi aldeetara begiratu) trenbidea igarotzeko orduan egin beharrekoari aipamen egiten dion arren, Sarah Wattek beste esanahi bat ere ematen dio Look both ways komedia dramatiko edo umorez zipriztindutako drama honetan: zorigaizto bati ezin di...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000310
BERRIA
Euskadi
noticias
Hiru erlojupeko eta mendian amaituko diren lau etapa, 2016ko Giroan Jakina zena jakinarazi zuten atzo Giroko antolatzaileek. Gordean eduki nahi izaten dute beti, baina bospasei egun lehenago webgunean bertan agertu eta desagertu zen 2016ko Giroko ibilbidea. Ezuste handirik ez zen izan, atzo, Milanen -Ivan Bassok erreti...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000311
BERRIA
Euskadi
noticias
Hitzak idazten direnean gorputzetik alde egiten dute. Susan Buck-Morssek dio idatzitako hitzek pantaila moduan funtzionatzen dutela. Autorearen atributu fisikoak -generoak, adinak, jatorri etnikoak, itxurak- ezin direlako ikusi. Beraz. Ezin da katarsi kolektiborik gertatu testu batekin. Ahotsa, masa gizartea antolatzek...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000312
BERRIA
Euskadi
noticias
Bidasoako lehen izokina. Arrantza denboraldia hasi eta berehala harrapatu dute lehen izokina. Beran, Nafarroan. Ernesto Gainzak lortu du, eta bazkari ederra egiteko modukoa: ia zazpi kiloko arraina. Arrantza denboraldia hasi eta berehala harrapatu dute lehen izokina. Beran, Nafarroan. Ernesto Gainzak lortu du, eta bazk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000313
BERRIA
Euskadi
noticias
Donostiako Kursaaleko Urumea terrazan Zurriola Kultura Irekia egiten ari dira aste osoan, 12:00etatik 02:00etara. Hamabi postu jarri dituzte, munduko kultura ezberdinetako janari eta edariekin: krepe denda bretainiarra, taberna galiziarra, taberna brasildarra, janari thailandiarra, taberna turkiarra eta beste hainbeste...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000314
BERRIA
Euskadi
noticias
Ezagutzen dugun jendartearen oinarria, subjektua -norbanakoa azkenaldian-, zentroan izatetik, predikatuan azpimarra jartzera, bizitza bera bertan kokatzera pasatzen ari ote gara? Subjektuaren inguruan egon gara bueltan azken mendeetan, baina aditzak balu garrantzia eta subjektuak horretara begira jarriko bagenitu? Hipo...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000315
BERRIA
Euskadi
noticias
EH Bilduk Gernikan egin du eguneko ekitaldi nagusia, Bizkaian. Bi hizpide eduki ditu Pello Otxandiano EH Bilduren lehendakarigaiak, Gernika paradigma gisa azaltzeko. Batetik, Guggenheim Urdaibaiko museoaren eraikuntza, eta bestetik udalaren kudeaketa, EAJk Jose Mari Gorroñorekin egindako akordio bati esker oraindik Gor...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000316
BERRIA
Euskadi
noticias
Bunuzeko gazteek (Nafarroa Beherea) Bunuztarren Bunuze umorezko antzezlana aurkeztuko dute gaur, 21:30ean. Frontoian egingo dute, eta herriko egunerokotasuna, nekazari bizimodua eta hauteskundeak izango dituzte hizpide, besteak beste.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000317
BERRIA
Euskadi
noticias
Hamahiru lagun atxilotu dituzte Gipuzkoan erroldak faltsutuz iruzur egiteagatik Poliziak hamahiru pertsona atxilotu ditu Gipuzkoan erroldatze faltsuei loturiko delitua leporatuta. Zabaldutako informazioaren arabera, poliziek jakin zuten lagun kopuru handia zegoela Irungo bi etxebizitzatan erroldaturik. Datu horiek ikus...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000318
BERRIA
Euskadi
noticias
Kataluniako Auzitegiak onartu egin du Laura Borras auzipetzea Kataluniako Fiskaltzaren eskeari men eginda, epaileek baiezkoa eman diote Kataluniako Parlamentuko presidente Laura Borras prozesatzeari. Joan den astean, Fiskaltzak sei urteko kartzela zigorra eta 21 hilabeteko inhabilitazioa eskatu zituen Borrasen kontra. ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000319
BERRIA
Euskadi
noticias
OMEk nazioarteko larrialdia ezarri du Ebola birusagatik GENEVA. Osasunaren Mundu Erakundeak nazioarteko larrialdi egoera ezarri du Ebola birusaren hedapenagatik. 961 dira eritasunak eragindako hildakoak Afrikan mendebaldean. Birusa hedatutako herrialdeei eskatu diete larrialdi egoera ezartzeko. Horrela egin du Nigeriak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000320
BERRIA
Euskadi
noticias
KOMUNIKAZIOA. Publizitatea trukatzeko ituna sinatu dute BERRIAk eta Euskadi Irratiak. Urte amaiera arteko hitzarmena luzatzea eta EITBko beste hedabideetara zabaltzea espero dute bi aldeek Publizitatea trukatzeko ituna sinatu dute BERRIAk eta Euskadi Irratiak Urte amaiera arteko hitzarmena luzatzea eta EITBko beste hed...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000321
BERRIA
Euskadi
noticias
Supertamp taldeko kantu sortzaile nagusi Roger Hodgsonek Donostian joko du gaur. 1983. urtean banandu zen taldetik, arrakastaren erdian, familiari denbora gehiago eskaintzeko eta bakarkako ibilbideari ekiteko. Halere, Londresko bandaren gehien entzundako disko batean oinarrituko du gaurko emanaldia: Breakfast in Americ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000322
BERRIA
Euskadi
noticias
Paris-Nizako laugarren etapa, Gianni Meersmanentzat Gianni Meersmanek (Lotto Belisol) irabazi du Paris-Nizako laugarren etapa -Brive la Gaillarde-Rodez, 183 kilometro-, esprintean. Grega Bole geratu da bigarren, Lieuwe Westra hirugarren. Bradley Wigginsek (Sky) lidergoari eutsi dio. Haren ondoren Levi Leipheimer dago, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000323
BERRIA
Euskadi
noticias
Riveira Coruña probintziaren mendebaldean dago, itsas bazterrean, Galizian. Duela bost urtetik, arraun elkartea ere badauka, Club Nautico Riveira. Ez da izen ezaguna izan hango beste batzuekin alderatzen hasita. Tiran, Cabo, Meira, Mecos, Chapela, Ares... Horiek ezagunak zaizkio hemengo arraunzaleari. Iaz hasi zen ezag...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000324
BERRIA
Euskadi
noticias
Iberdrolak 3 .000 milioi eurotik gora irabazi zituen iaz: inoizko emaitzarik onenak dira. Energia konpainia horrek asteazkenean eman zituen 2018ko datuak. 1. Askotan argia alferrik piztuta utzita ere, alde honetan Iberdrolaren akzio gutxi. Beraz, milioi mordo horretatik ere... Barkatu? 2. «Itzali argi hori, ezta Iberdr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000325
BERRIA
Euskadi
noticias
Presoen aldeko hiru mobilizazio debekatu dituzte Algortan eta Zornotzan Espainiako Auzitegi Nazionalak eta EAEko Herrizaingo Sailak Zornotzan eta Algortan gaurko iragarritako hiru mobilizazio debekatu dituzte. Herrizaingo sailak Amnistiarik gabe, bakerik ez lelopean Zornotzan izango den manifestazioa galarazi du, borti...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000326
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: Lone Scherfig. Gidoilariak: Walter Salles, Rafa Russo, Isabel Coixet. Eleberria: Hernan Rivera Letelier. Aktoreak: Berenice Bejo, Antonio de la Torre, Daniel Brühl. Argazkia: Daniel Aranyo. Generoa: Drama. Urtea: 2023. Iraupena: 115 minutu. Herrialdea: Espainia. Atacamako basamortua, Txile, 1960ko hamarkada...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000327
BERRIA
Euskadi
noticias
Alex Txikon Zaragozako MAZ ospitalean (Espainia)dago oraindik, behatzetako izozteak osatzen. Berriki Gasherbrum I mendira egindako espediziotik, bigarren eta hirugarren graduko izozteekin itzuli zen Txikon, eta horiek osatzeko denbora aurreikusi baino gehiago luzatzen ari da. Kiko Arregi medikuak jakinarazi duenez, esk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000328
BERRIA
Euskadi
noticias
Kataluniako gatazka handitzen ari da, memorian iltzatuak geratuko diren egun hauen kolpeen bitartez. Azkenekoa joan den ostegunean izan zen, epaitegi batean deklaratzera behartu baitzuten katalanen presidentea, azaroaren 9rako bozetara deitzeagatik. Masek ez zien erantzun ez fiskalaren eta ez akusazio partikularraren g...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000329
BERRIA
Euskadi
noticias
Informazio ekonomikoari buruzko egunkari digital bat sortu dute «Euskal egunkari digital berri bat, bertako informazio ekonomiko eta enpresarialean espezializatua, euskaraz egina eta lurraldean errotua». Modu horretan aurkeztu du bere burua Enpresabidea euskarazko komunikabide berriak. Enpresabidea.eus ataria martxan d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000330
BERRIA
Euskadi
noticias
MADRIL. Nekazaritza Politika Bateratu berriaren plan estrategikoa onartu du Espainiako Gobernuak. Erkidegoekin eta sektoreko ordezkariekin adostu du, eta Bruselaren oniritzia beharko du orain. Diru laguntzak jasotzeko baldintzak zeintzuk diren zehazten du plan horrek, besteak beste. NPB berria 2023 eta 2027 artean izan...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000331
BERRIA
Euskadi
noticias
Ezbeharra 08:00 inguru zirenean gertatu da, Tolosan, Okzitanian. Tarn ibaia zeharkatzen duen zubi eseki bat igarotzen hasi da baimendua baino pisu handiagoa zeraman kamioi bat, eta zubia bertan behera erori da. Une hartan, beste ibilgailu bat ere bazegoen zubian. Lekukoen arabera, hiru lagun zihoazen autoan, eta haieta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000332
BERRIA
Euskadi
noticias
Raoul Loe fitxatzear da Osasuna, eta Alex Ramiro Athleticera itzuli da FUTBOLA. Raoul Loe Osasunako jokalari ohia Iruñera itzuliko da, Al Sailiyarekin daukan kontratua eteten badu. Bestalde, gaur jakingo da Mikel Merino utzita iritsiko den edo ez. Athleticen, berriz, Alex Ramiro taldera itzuli da, Levantetik, Kepa Arri...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0000333
BERRIA
Euskadi
noticias
DANTZA. Gerardo Viana koreografo eta dantzaria atzo hil zen, Gasteizen, minbiziaren ondorioz. 1925ean jaio zen, Ortuellan (Bizkaia). SESBera deserriratutako gerrako umea izan zen. Bilboko ABAO Balleta sortu zuen, eta Espainiako Arte Ederretako domina eman zioten eta Errusiako Maisu Emeritu izendatu.
cc-by-sa 4.0