id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0010034
BERRIA
Euskadi
noticias
2 Iraila. Lau aholkularitzek egindako azterketan oinarrituta, banku bakoitzaren egoerari buruzko azterketa zehatzago bat egingo dute. Erakunde bakoitzak zenbat kapital behar duen kalkulatuko dute. 3 Eskaerak. Beharrak ezagututa, kapitalizatzeko planak aurkezteko hamabost egun emango dizkiete erakundeei. 4 Kapitalizazio...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010035
BERRIA
Euskadi
noticias
Zabaletak dio hiru legebiltzarkideek Aralar ez uzteko aukera badagoela Aralarreko zuzendaritzaren eta Aintzane Ezenarro, Oxel Erostarbe eta Mikel Basabe legebiltzarkideen artean pitzatu egin da konfiantza. Hala ere, Patxi Zabaleta koordinatzaile nagusiak egoera onbideratzeko itxaropena agertu du. Atzo goizean ETBri esk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010036
BERRIA
Euskadi
noticias
Txapeldunen Ligan lehiatu ahal izateko ametsa okertu egin zaio Realari azken jardunaldietan, baina ametsari eutsi ahal diote txuri-urdinek gaur Sadarren hiru puntuak lortuz gero. Osasunak, ordea, Realak baino puntu premia larriagoa du, eta garesti salduko ditu puntuak gaur arratsaldeko euskal derbian. Ametsa ez, amesga...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010037
BERRIA
Euskadi
noticias
Duela urtebete, astelehena zen gaurko egunez. Ezohiko astelehena, ordea. COVID-19a pandemia izendatu berri zuen OME Osasunaren Mundu Erakundeak. Bezperan, martxoaren 15ean konfinamendua ezarri zuen Pedro Sanchez Espainiako presidenteak eta Hegoaldeko herritarrek lehen eguna zuten etxean. Ordu batzuk beranduago neurri b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010038
BERRIA
Euskadi
noticias
Gaur jokatuko dira Espainiako Lehen Mailako zortzigarren jardunaldiko neurketa guztiak; Realak ez ezik, Alavesek, Athleticek eta Eibarrek ere partida izango dute. Bizkaiko taldeak 11:00etan jokatuko du, Betisen zelaian. Bolada onean da Iraia Iturregik entrenatzen duen taldea, eta segida eman nahi dio horri. Ordubete ge...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010039
BERRIA
Euskadi
noticias
Estrategia «berria» iragarri du Ipar Euskal Herriko ordezkaritzak Haserre mintzatu da gatazkaren konponbiderako Ipar Euskal Herriko ordezkaritza. Terrorismoaren aurkako Frantziako fiskaltzaren jarrera «onartezina» dela adierazi du ohar batean, eta salatu du «bake prozesua oso arriskuan» jartzen duela. Frantziako Justiz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010040
BERRIA
Euskadi
noticias
Upeletarako bidean. Dagoeneko eginda dago hurrengo txox garaian dastatu ahal izango den sagardo asko. Dagoeneko eginda dago hurrengo txox garaian dastatu ahal izango den Apirilean amaitu zen aurtengo sagardo sasoia. Harrezkeroztik sagardotegi asko eta asko itxita egon dira. Horrek ez du esan nahi, ordea, sagardogileek ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010041
BERRIA
Euskadi
noticias
Gasteizko ekitaldi batean, EH Bilduko Monika Plazaola, Oihana Etxeberrieta eta Einar Oseguera trans aktibista batu ziren atzo. Plazaolaren esanetan, koronabirusaren krisiak gogor jo du LGTBI kolektiboa, eta horien eskubideen alde egin nahi du indar subiranistak. Bestalde, trans pertsonen «despatologizazioaren» bidean u...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010042
BERRIA
Euskadi
noticias
Bat bitan banatzen da, eta ezker abertzalea lautan, edo zortzitan, alternatiba dira, edo alternatibaren alternatiba, edo batek daki zer; hainbeste zatiketa eta banaketaren ondoren, azkenean zer, eta indartuta atera den bakarra ezker abertzale tradizionala da (edo klasikoa, edo historikoa, izenak beldurgarri inportantea...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010043
BERRIA
Euskadi
noticias
Ez da gehiegikeria esatea Xabier Arzalluz Antia (Azkoitia, Gipuzkoa, 1932Bilbo, 2019) azken mende erdian EAJren buruzagirik garrantzitsuena eta, hortaz, euskal politikako eragilerik esanguratsuenetako bat izan dela. Hari egokitu zitzaion Franco hil ostean Juan Ajuriagerra, Manuel Irujo, Jesus Maria Leizaola eta gainera...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010044
BERRIA
Euskadi
noticias
Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean, «hitzak eta ekintzak» eskatu dizkie Etxerat euskal presoen senideen elkarteak instituzioei, politikariei eta eragileei. «Arduraz» jokatzeko. «Giza eskubideen urraketa guztiak amaitzeko konpromiso aktiboa» hartzeko. Euskal presoei urratzen ari zaizkien eskubideen aurrean irmo jardute...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010045
BERRIA
Euskadi
noticias
Dibulgazio liburu gutxi argitaratzen dira euskaraz. Eta ez dut ulertzen zergatik. Ematen du eskolako hormetatik irten ezin den kontu bat dela jakintza: han barruan jakintza, hemen kanpoan «ignorantzia»?!! Ez, ez dut ulertzen. Tristeena da gaur egungo jakintza liburuek ongi pasatzeko tresna perfektuak diruditela, irudi,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010046
BERRIA
Euskadi
noticias
Castellotik Logroñora ekarriko zuten. Ez etxera ez Euskal Herrira. Biktimen elkarte batek helegitea jarri du, ordea, eta haren hurbilketarako agindua bertan behera gelditu da momentuz. Haren familiak kilometro batzuk aurreztea da min egin duena, antza, ze presoak kartzelan jarraituko luke hurbildu arren. Gatazkez asko ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010047
BERRIA
Euskadi
noticias
EAErako estatus politiko "burujabea" proposatu du EH Bilduk EH Bilduk gaur goizean erregistratu du Eusko Legebiltzarrean EAErako duen estatus politiko berrirako proposamena. Koalizioaren azken helburua Euskal Errepublika Konfederala sortzea da, beti ere hala erabakitzen badute EAEko herritarrek batetik, Nafarroakoak be...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010048
BERRIA
Euskadi
noticias
Soslaia. Robert Mugabe: 33 urtez boterean, iruzurraren susmopean Zimbabweko presidente Robert Mugabek 89 urte ditu, eta 33 daramatza boterean, hauteskunde iruzurra eginaren susmopean. 1924an jaio zen, Harare hiriburutik gertu, eta irakasle eta zurgin baten semea da. Irakasle izan zen, eta guztira sei titulu unibertsita...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010049
BERRIA
Euskadi
noticias
"Eginkizun publikoa daukagu, eta laguntza publikoa behar dugu" Honatx Paxkal Indoren esan batzuk, aurrerapen gisa: - "Eginkizun publikoa daukagu, eta laguntza publikoa behar dugu". - "Prefetarekin bilduko garelarik, ikastola guztien egoera aipatuko dugu". - "Ikastola baten lana trabatzean, bertan sartuko diren haurrak ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010050
BERRIA
Euskadi
noticias
Sektore askotan gaizki ikusten den hitza izan arren, Desmond Tutu borrokalaria izan zen, ideiak garbi zeuzkan borrokalaria eta lortu arte amorerik eman ez zuena; nahiz parean zeukana, Hegoafrika bezalako estatua, askoz indartsuagoa izan. Herritar xumeen eskubideen aldeko borrokak erreferente garrantzitsua galdu berri d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010051
BERRIA
Euskadi
noticias
SAN FRANTZISKO. Instagramek -Facebook da haren jabea- IGTV sortu du, bideoak sortu eta sareratzeko espresuki pentsatutako zerbitzua. Bideo luzeak zabaldu ahalko dira IGTV aplikazioaren bitartez, 60 minutura artekoak. Sakelakoetarako pentsatutako produktua da, eta bideo guztiek bertikalak izan beharko dute. Bideoak erra...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010052
BERRIA
Euskadi
noticias
Makina batek emandako kolpearekin larri zauritu da behargin bat ABADIñO DYAk emandako inforazioaren arabera, ezbeharra arratsaldeko (Espainia) langileak makina baten piezarekin kolpea jaso zuen. Langilea, zauri larriekin Gurutzetako ospitalera eraman zuen DYAko
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010053
BERRIA
Euskadi
noticias
Akordiorako edozein aukera zapuztu nahi izatea egotzi dio PSE-EEk PPri. Batasunaren biltzarra debekatzeko eskatzea «mugitzen den edozeri tiro egitea» dela uste du Akordiorako edozein aukera zapuztu nahi izatea egotzi dio PSE-EEk PPri Batasunaren biltzarra debekatzeko eskatzea «mugitzen den edozeri tiro «Mugitzen den ed...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010054
BERRIA
Euskadi
noticias
Ezkabatik ihes egindako hainbat presoren hilotzak aurkitu dituzte Burutain inguruan 1938ko maiatzean 795 presok egin zuten ihes Ezkaba mendiko espetxetik, baina hiruk bakarrik lortu zuten Ipar Euskal Herriraino heltzea. Gainontzekoak atxilotu edo fusilatu egin zituzten. Azken horietatik hainbaten gorpuak Burutaingo kon...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010055
BERRIA
Euskadi
noticias
Madrilgo gobernuak Auzitegi Konstituzionalean helegitea ipini eta kito. EAEko herri-kontsulta egin aurretik bukatu da. Orain, gatazkaren zurubiko hurrengo maila EAEko hauteskundeetan igo behar izango dugu, igual dio urte honetan izan edo datorren urtean izan, hauteskundeak baino lehenago ez dugu mugimendu esanguratsuri...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010056
BERRIA
Euskadi
noticias
Zergatik bizi Zuberoan?. Galdera horri erantzungo dio Xiru jaialdiak bere hamabosgarren ekitaldian apirilaren 2tik 4ra Barkoxen, Gotainen eta Irabarnen. EGITARAUA. Galdera horri erantzungo dio Xiru jaialdiak bere hamabosgarren ekitaldian apirilaren 2tik 4ra Barkoxen, Gotainen eta Irabarnen «Zergatik bizi Zuberoan?». He...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010057
BERRIA
Euskadi
noticias
Prestazioetarako baldintzak malgutzea proposatu du EH Bilduk Eusko Jaurlaritzak ez du zertan Madrilen zain geratu behar babes sistema publikotik kanpo geratzen diren langileak laguntzeko. Hala uste du EH Bilduk, eta eskura dituen tresnak erabiltzeko eskatu dio. Koalizio subiranistak hiru egitasmo aurkeztuko ditu bihar ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010058
BERRIA
Euskadi
noticias
Eibarrek ia agur esan die Europan jokatzeko aukerei EIbarrek oso zail zuen Europa sailkatzea. Bada, zail zena, ia ezinezko jarri zio, Ipuruan Getaferen kontra 0-1 galdu eta gero. Jose Luis Mendilibarren taldea ez da gai izan, lehen zatiko 22. minutuan Oliveirak sartutako gola iraultzeko. Aurreko jardunaldian sei partid...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010059
BERRIA
Euskadi
noticias
DONOSTIA. Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu zituen ostiral arratsean, elkarren artean borroka egiteagatik. Poliziak zehaztu duenez, arma zuriak eta bestelako objektuak erabili zituzten. Hiru gizon ziren, 29 eta 44 urte artekoak. Atxilotuetako bat osasun zentrora eraman behar izan zuten, zauriengatik. Eusko Jaurlaritza...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010060
BERRIA
Euskadi
noticias
Kaltetu guztien zerrenda eskatu dio CCOOk Osalani. Enpresen esanetara jardutea leporatu dio, kasu berriak lan ikuskaritzari ez dizkiolako jakinarazten Enpresen esanetara jardutea leporatu dio, kasu berriak lan «Eskandalagarria». Euskadiko CCOOko Lan Osasunerako arduradun Jesus Uzkudun haserre agertu zen atzo Osalanekin...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010061
BERRIA
Euskadi
noticias
Golak. 0-1. Disasik (15. min.). 1-1. Merinok (52. min.). Epailea. Sergei Ivanov (Errusia). Txartel horiaK. Realeko Aritz Elustondori eta Monakoko Maripani, Vollandi, Disasiri eta Niko Kovac entrenatzaileari. Bestelakoak. 23.765 ikusle Anoetan. Puntuak aleka ari da biltzen Reala Europa ligan. Atzo, bana berdindu zuen et...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010062
BERRIA
Euskadi
noticias
«Amerikar maiteok, hamarkada luze batez gerraren laino ilunaren azpian ibili gara. Baina hemen, Afganistango egunsentia baino lehenagoko iluntasunean, egun berri baten argia ikus dezakegu zerumugan». Barack Obama AEBetako presidentea Afganistanen izan da Osama bin Laden Al-Qaedako buruzagiaren hilketaren urteurrenean, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010063
BERRIA
Euskadi
noticias
Bidasoa Huescan ariko da gaur, etenaldiaren osteko lehen partidan ESKUBALOIA. Gaur ekingo zaio berriro Asobal ligari, hilabete eta erdi pasatxoko etenaldiaren ondoren, eta gaur bertan jokatuko du Bidasoak, Huescan (Espainia), 20:30ean. Irungo taldeak irabazi egin zituen etenaren aurreko bi partidak, eta ikusteko dago a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010064
BERRIA
Euskadi
noticias
Bartzelonako Udalak eskatu du presoak Kataluniara lekualdatzeko Haien bizilekuetatik urrun mantenduta giza eskubideak urratzen direla eta hori bera «zigor sozial bat» dela argudiatuta, Oriol Junqueras, Joaquim Forn, Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart Kataluniako «preso politikoak» Kataluniako kartzeletara lekualdatzeko ad...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010065
BERRIA
Euskadi
noticias
Ezinegona eragin dute euskarazko kultur kontsumoaren azken zenbakiek. Erakutsi dute euskaldun gehienek ez dutela jotzen euskarazko liburuetara eta diskoetara. Egoera ez da oso desberdina euskarazko hedabideei dagokienez ere. Siadeco ikerketa etxeak egin du kultur kontsumoari buruzko inkesta, Elkar fundazioarentzat, eta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010066
BERRIA
Euskadi
noticias
• Bote erdikoak. Biziagoak bilatuko zituela zirudien, baina bote erdikoen aldeko hautua egin zuen. Luze jardun zuen hautatzen, baina ez zen kexatu. «Beldurra aldenduz doa; arazoa pilotak hatza ukitzean emango didan mina da» «Beldur gabe joan behar dut sakatzera, ondo sakatu ezean ez baitut irabaziko»
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010067
BERRIA
Euskadi
noticias
Hamargarren edizioa du Gutun Zuria nazioarteko letren jaialdiak aurtengoa, eta orain arteko bideari aitortza eginez, Ospakizuna izago du ardatz, Lourdes Fernandez Azkuna Zentroko zuzendariak azaldu dunez. "Literaturaren lehen lerroko idazleak izan ditugu Gutun Zurian azken urteetan. Ikusle eta irakurleentzat ere ospaki...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010068
BERRIA
Euskadi
noticias
Nazioarteko Diru Funtsak zerga berezi bat eskatu du aberatsentzat NDF Nazioarteko Diru Funtsak zerga berezi bat sortzea proposatu die estatuei, pandemiak eragin duen defizitaren eta zorraren gorakadari aurre egiteko. Errenta altuek eta, oro har, abertsek pagatuko lukete NDFk irudikatu duen zerga, baina bakarrik aldi ba...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010069
BERRIA
Euskadi
noticias
Servinik berriz eskatu du Martin Villa galdekatzea MADRIL. Frankismoak egindako krimenak ikertzen dituen Argentinako kereilaren epaile Maria Servinik berretsi du Rodolfo Martin Villa Espainiako Barne ministro ohia itaundu nahi duela. Espainiari eskaera bat bidali dio, hori ahalbidetu dezan. Lehen ere saiatu da, baina u...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010070
BERRIA
Euskadi
noticias
IRUÑEA. Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak bere ustez pentsioek aurten izan duten eguneratze «eskasa» salatuko du gaur (12:00). Manifestazioak antolatu ditu Bilbon, Iruñean eta Lizarran (Nafarroan), Aski da murrizketekin, %3 lapurtzen digute lelopean. Euskal Herriko deialdiez gain, Espainiako hiri askotako pentsio...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010071
BERRIA
Euskadi
noticias
Joan den maiatzean eztabaida izan zen Espainiako Kongresuan Carlos Urkijoren lanari buruz, eta Aitor Esteban EAJko diputatuak esan zuen Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak «ehiztari kaskarren gisara» parean harrapatzen duen guztiari «tiro» egiten diola. Galdera bat egin zion Cristobal Montoro (PP) Administrazio ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010072
BERRIA
Euskadi
noticias
Foru erkidegoaren nortasunaren alde ekimenak egingo ditu Gobernuak UPNk eta CDNk Nafarroako Foru Erkidegoaren «nortasuna» defenditzeko beharra ikusten dute. «Kexa eta erresistentzia arrazoibidetik» ateratzeko unea iritsi dela uste dute, eta nafar gehienen borondatea bideratuko duen «ekimenetara» pasako dira. Hala, UPN ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010073
BERRIA
Euskadi
noticias
Manuel Martorell. Kazetaria. «Irakeko kurduek euren herria eraikitzeko aukera historikoa dute orain». «Irakeko kurduek euren herria eraikitzeko aukera historikoa dute orain» Iruñeko Nabarreria Kulturgunean aste honetan antolaturiko azken hitzaldia eskainiko du Manuel Martorell kazetariak. El pueblo Kurdo; pasado y pres...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010074
BERRIA
Euskadi
noticias
Huerta de Peraltan, berritu dute langileen eskaerak bete dituen hitzarmena AZKOIEN. Bederatzi hilabeteko negoziazioen ondoren, bi urterako lan hitzarmena sinatu dute Huerta de Peraltan, Azkoienen (Nafarroa). Barazkien prozesatze plantan gatazka handi bat izan zen duela hiru urte, baina akordio batekin amaitu zen gatazk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010075
BERRIA
Euskadi
noticias
Ikusmira Berriak-ek bost sortzaileren ideiak hautatu ditu ZINEMA. Jasotako 157 proposamenen artetik, bost zinemagile gazteren proiektuak hautatu ditu Donostiako Zinemaldiaren Ikusmira Berriak programak. Tartean da Maider Fernandez Iriarterena. Sortzaileek Tabakaleran garatuko dituzte beren proposamenak.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010076
BERRIA
Euskadi
noticias
Beken PFEZa itzuli behar izana salatu dute Arabako ikerlariek Joan den urtearen amaieran, doktoretza prestatzen ari zen ikerlari talde batek jakin zuen Arabari, Bizkaiari eta Gipuzkoari eragiten dien 33/2013 foru arauaren arabera ez zutela pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga (PFEZ) ordaindu beharrik. Ikerlariek ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010077
BERRIA
Euskadi
noticias
Harkaitz Canoren 'Mecanografiak' antologia argitaratu du Txalapartak "Asko idatzi duen idazlea da Harkaitz Cano, eta oso irakurzalea ere bai". Hala deskribatu du Irati Jimenez Mecanografiak antologiaren hautatzaileak Cano bera. Hala, bere lanak hamaika eratara argitaratuta daudela nabarmendu du: "Hasi zen Euskadi Irrat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010078
BERRIA
Euskadi
noticias
Prebentzioa , bukatzen ez den soka . Laneko arriskuei aurre egiteko neurrien inguruan patronalak eta sindikatu guztiek dituzten sakoneko desadostasunak agerian utzi ditu San Prudentzio fundazioak antolatu duen foroak Laneko arriskuei aurre egiteko neurrien inguruan patronalak eta sindikatu guztiek dituzten sakoneko des...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010079
BERRIA
Euskadi
noticias
Bertan behera utzi dute Giroko 19. etapa, elurragatik Marka da gero, baina eguraldia bihurtu da Italiako Giroaren etsairik handiena. Maiatza azken ostikoak ematen ari da, uda gertu dago, baina bart elurte handia izan da Dolomitetan, eta Giroko antolatzaileek bertan behera utzi behar izan dute 19. etapa, Ponte di Legno ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010080
BERRIA
Euskadi
noticias
Europa Press berri agentziak baieztatu duenez, DTSko zuzendaritzak gaur egingo du batzarra, eta bertan izendatuko dute Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidente ohia aholkulari. Iaz, enpresako aholkulariek urtean 120.000na euroko soldata finkoa eskuratu zuten. Politikagintzaren lehen lerroa utzia du Barcinak; aur...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010081
BERRIA
Euskadi
noticias
Stephan Etxegarai aske utzi dute kargurik gabe. Xabier Etxeberria gaur utziko dute Espainiako Auzitegi Nazionalaren esku, Frantzian zigorra bete ostean Xabier Etxeberria gaur utziko dute Espainiako Auzitegi Nazionalaren Inolako akusaziorik gabe libre utzi dute Stephan Etxegarai. Laurence le Vert Frantziako epaileak agi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010082
BERRIA
Euskadi
noticias
Sortu legez kanporatzeko eskatu du Covitek, alderdiak Del Rioren defentsa ordaintzen duelako Covite elkarteak Sortu legez kanpo uzteko eskatu du, alderdi horretako presidente Hasier Arraizek jakinarazi ondoren Sortuk ordaintzen duela Ines del Rio euskal presoaren auziaren defentsa. Coviteren iritziz, presoaren defentsa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010083
BERRIA
Euskadi
noticias
Ezustea eman dute AEBek Munduko Bankua gidatzeko hautagaia proposatzean. Barack Obama presidenteak atzo jakinarazi zuen Jim Yong Kim doktore eta antropologoa aukeratu dutela Robert Zoellick ordezkatzeko. Beste hautagai batzuk egon badaitezke ere, Jim Yong Kimek eskura du lanpostua, Nazioarteko Diru Funtseko ardura euro...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010084
BERRIA
Euskadi
noticias
Baso tropikalen suntsiketa handitu egin zen iaz ere, herrialdeen konpromisoek huts eginda Iaz 4,1 milioi hektarea oihan tropikal galdu zituen munduak -Euskal Herriaren eremua halako sei-, hau da, hamaika futbol zelairen pareko galera izan zuen minutuero. Suntsiketa horrek, bioaniztasun galera itzelaz gain, 2,7 giganona...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010085
BERRIA
Euskadi
noticias
Ez da kasualitatea bertso-saio musikatua taularatuko dute gaur Iruñean. Saioa Alkaiza -irudian-, Miren Amuriza, Maider Arregi Markuleta eta Nerea Elustondo arituko dira kantatzen, eta Danele Sarriugarte gaiak jartzen. Ez da kasualitatea denak emakumezkoak izatea. Izan ere, emanaldiarekin ikusarazi nahi dute gizonezkoz ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010086
BERRIA
Euskadi
noticias
Etxean jotzea beti izaten da berezia musika taldeentzat. Hala gertatuko zaio gaur La Banda Badaya taldeari. Gasteizen sortu zen taldea, 2013an, eta gaur Arabako hiriburuko Parral tabernan emango du kontzertua, 20:30ean. Rock musika jotzen dute nagusiki, baina funk, soul, punk eta jazz doinuek ere badute lekua haien kan...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010087
BERRIA
Euskadi
noticias
Nazioarteko hitzarmenen bidez onetsita dago asilo eskubidea munduan, eta herrialde gehienek, oro har, irizpide bateratuak erabili behar dituzte eskatzaileei babesa emateko. Asiloa lortzeko prozesuak, hala ere, luzeak eta konplexuak izaten dira sarritan. Horra alorrari buruzko hainbat jakingarri: Geneva eta New Yorkeko ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010088
BERRIA
Euskadi
noticias
Gizakien eboluzioari buruz irakurtzen hastean, apustua egingo nuke irakurle gehienek nahaste itzela dagoela ondorioztatzen dutela. Azaleko irakurketa bat egitean, garbi gera daiteke Australopithecus batetik gatozela; ondoren, gure Homo generoa agertu zela; eta denbora bat igarota, gu. Ordea, sakonago ulertu nahi badugu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010089
BERRIA
Euskadi
noticias
Ez dakit nora eramango duten gaur Hugh Jackman bazkaltzera eta afaltzera, baina suposatzen dut otorduak ez direla nolanahikoak izango. Izarren afari gehienak, Michelin izarrak dituzten jatetxeetan. Zergatik da Donostia biztanleko Michelin izar gehien duen munduko hiria? Galdera horri erantzuten diote gure sukaldari han...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010090
BERRIA
Euskadi
noticias
Presoen argazkiak erakustea ez dela zertan delitu izan berretsi du Gorenak Libre dira 2011eko Korrikan euskal presoen argazkiak erakusteagatik auzipetu zituzten Debagoieneko lau lagunak. Espainiako Auzitegi Gorenak ez du aintzat hartu Fiskaltzaren helegitea; kontrara, berretsi du 2011eko Korrikan ez zutela «terrorismoa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010091
BERRIA
Euskadi
noticias
Montanier: «Fresko egotea funtsezkoa izango da irabazteko» Philippe Montanierren zeregin nagusia azken egunetan Rayo Vallecanoren aurka erabilitako indarrak berreskuratzea izan da. Bera horren metodologikoa izanik, egindako esfortzuen emaitzei hainbesterainoko garrantzia emanez, ez zen harritzekoa izan freskura hitzari...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010092
BERRIA
Euskadi
noticias
Le Penen alabak hartu du lekukoa Frantziako Fronte Nazionalaren buruzagitzan Marine Le Pen (Neuilly-sur-Seine, 1968) izango da hemendik aurrera Frantziako FN Fronte Nazionala eskuin muturreko alderdiko presidentea. Kargu horretan, aitari hartu dio lekukoa; Le Penek berak sortu zuen alderdia 1976. urtean, eta eskuin mut...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010093
BERRIA
Euskadi
noticias
Martxan doan trenean, gora igo behar. Mila aldiz erabilita ere, erabilgarria da trena. Teknologia eta jendartearen artean egokitzeko zailtasunak irudikatzeko balia daiteke; askok horrela bizi baitute. Teknologiak tren geldiezin bat dirudi, eta gu tren horrekiko posizionatzen gara. Gutxi batzuk trenaren barruan eroso do...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010094
BERRIA
Euskadi
noticias
Lotsati laztantzen ditu oraindik kaleak Eskoziaren independentziari buruzko kanpainak. Txanpon baten neurriko pegatina batzuk Glasgowko semaforoetan, eta Yes dioen afixa ageri duen Lego panpina baten grafitia Dalhousie kalean. Ez askoz gehiago. Banderarik ez, kartelik ez, baiezkoaren edo ezezkoaren aldeko kamisetarik e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010095
BERRIA
Euskadi
noticias
Myanmarko Junta Militarra elkarrizketak hasteko prest dela uste du Aung San Suu Kyik. 2004tik lehen aldiz, bere alderdiko kideekin biltzeko aukera izan du oposizioko buru ezagunak Myanmarko Junta Militarra elkarrizketak hasteko prest dela uste du Aung 2004tik lehen aldiz, bere alderdiko kideekin biltzeko aukera izan du...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010096
BERRIA
Euskadi
noticias
EBZk %4an utzi ditu interesak, finantza merkatuetako krisi arriskuak saihesteko . Litekeena da urrian garestitzea diruaren prezioa, ziurgabetasun egoera baretzen bada EBZk %4an utzi ditu interesak, finantza merkatuetako krisi arriskuak Litekeena da urrian garestitzea diruaren prezioa, ziurgabetasun egoera Zuhur jokatu ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010097
BERRIA
Euskadi
noticias
Erramun Baxok. Ohorezko euskaltzaina. «Gogo edo motibazio handia behar da euskara ikasteko». Iparraldean heldu etorkinen euskalduntzeak izaniko bilakaerari buruzko liburua aurkeztu berri du, gizartea hobeto ulertzeko giltza. Iparraldean heldu etorkinen euskalduntzeak izaniko bilakaerari buruzko liburua aurkeztu berri d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010098
BERRIA
Euskadi
noticias
Espainiako Kopako finalak aspaldi du eguna: maiatzaren 30ean jokatuko da. Non jokatuko den, ordea, zehazteko dago, eta, ohiturari jarraituz, saltsa dago horren inguruan. Athleticek eta Bartzelonak Madrilen jokatu nahi dute, Santiago Bernabeun. Espainiako Ligan ikusle gehien sartzen den estadioetan bigarrena da: 81.000 ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010099
BERRIA
Euskadi
noticias
Informazioaren kontsumoa %78 handitu da azkeneko urtean Periodismo 2030 kazetari taldeak eskatuta, komunikabideen kontsumoaren inguruko inkesta bat egin dute. Ondorioen artean, nabarmendu daiteke Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarren %92k irudipena dutela «ondo informatuta» daudela. Azkeneko urteko joerak aztert...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010100
BERRIA
Euskadi
noticias
«Nik ez nuen hil; sekula ez dut armarik hartu eskuetan» Gurutz Agirresarobe ustezko etakidearen aurkako epaiketa hasi zen atzo Espainiako Auzitegi Nazionalean. 2003ko otsailaren 8an Andoaingo Daytona tabernan Joseba Pagazaurtundua Andoaingo udaltzainburua tirokatuta hil izana leporatzen diote Agirresaroberi. Hori dela ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010101
BERRIA
Euskadi
noticias
BELGRAD. Kosovok parte hartzen duen bileretan Serbiak ez du boikotik egingo. Hala jakinarazi du EB Europako Batasuneko Serbiarako ordezkari Jelko Kacinek. Izan ere, Belgradek berriki jakinarazi du jarrera horrek herrialdearen merkataritza interesei egiten diela kalte. Dena den, Serbiak gogoraraziko du bileretan ez duel...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010102
BERRIA
Euskadi
noticias
Jainkoak ez dit barkatzen dokumentala emango dute gaur, Andoainen. Josu Martinez zuzendari eta gidoilariak Lezo Urreiztieta itsas gizonaren ibilbidea kontatzen du, Martin Ugaldek hari 1975. eta 1978. urteen artean eginiko elkarrizketan oinarrituta. 1936ko gerran, armaz beteriko itsasontzi bat sartu zuen Bilbon, faxiste...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010103
BERRIA
Euskadi
noticias
MARTA ETURA "VIENTOS DE AGUA" TELESAILEKO AKTOREA . «Pena da beste estilo batzuetako telesailei aukerarik ez ematea» marta etura x 'vientos de agua' telesaileko aktorea «Pena da beste estilo batzuetako telesailei aukerarik ez ematea» Zinemaren munduan aurrera egitea lortu du aktoreak. Gaur banatuko dituzte Espainiako G...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010104
BERRIA
Euskadi
noticias
Lelo bat, ordu berean, bi hiritan: Orain presoak . Euskal presoen eskubideen eta bestelako espetxe politika baten alde, buruan lelo hori eramango duten bi manifestazio egingo dituzte gaur Baionan eta Bilbon, 17:00etan. Errepublikako plazatik hasiko da Lapurdiko hiriburukoa, eta Casillatik Bizkaiko hiriburukoa. Urtarril...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010105
BERRIA
Euskadi
noticias
Erraldoiek eta buruhandiek egunero zeharkatuko dituzte Bilboko kaleak BILBO. Txistulariek diana bukatu eta txupinerak suziria bota ostean, erraldoien eta buruhandien txanda izango da egunero. Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren eskutik, Areatza ingurua eta Zazpikaleetako hainbat kale zeharkatuko dituzte. Igandean, gainera...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010106
BERRIA
Euskadi
noticias
IRUÑEA. Errege Magoen desfileak egin egingo dituzte Iruñean eta Donostian. Iruñean, Errege Magoen Desfilea erakundeak iragarri du aurreikusi bezala jarraitzea erabaki duela. Azaldu dute aire zabalean egiten den ekitaldi bat dela, eta herritarrek erabaki beharko dutela bertara joan edo telebista bidez ikusi: «Lehentasun...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010107
BERRIA
Euskadi
noticias
«LHtik DBHrako jauzia oinarrizko hezkuntzako saltorik delikatuena da» LHtik DBHrako trantsizioa eskolen artean koordinatu behar da, Permachen ustez, eta horretarako planak eskatu ditu. Iruditzen zaio «salto handiagoa» izaten dela ikasleak herriz aldatzen direnean. Lehen Hezkuntzatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010108
BERRIA
Euskadi
noticias
Marinovaren hilketa «sakon» ikertzeko eskatu du Bruselak Viktoria Marinova kazetari bulgariarra bortxatua eta bortizki eraila agertu zen larunbatean Ruse hirian, Danubio ibaiaren inguruan, Bulgariako iparraldean. Europako Batasunean urtebetean hiltzen duten hirugarren kazetaria da, eta Mugarik Gabeko Kazetariek salatu ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010109
BERRIA
Euskadi
noticias
Emakumeen %11k lipedema daukate, baina, ezezaguna izateaz gain, gutxi diagnostikatzen da. Gaitza pairatzen dutenek sarri beren poltsikotik ordaindu behar izaten dituzte tratamenduak. Sorbalda eta gerri estuak, eta gorputza baino nabarmen handiagoak diren hanka puztuak: horixe da lipedema gaitzaren ezaugarririk esangura...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010110
BERRIA
Euskadi
noticias
Gaur egun, enklabeari buruzko eztabaidak antzuak dira herrian», azaldu du Jose Ignacio Agirrek, Tejea kultur elkarteko kide izandakoak. Karrantza, Artzentales eta Turtzioz Bizkaiko herriak ditu mugakide Villaverde Turtzioz udalerriak, eta bizimodua Enkarterriko beste edozein herriren antzera egiten dute bertako herrita...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010111
BERRIA
Euskadi
noticias
Garcia Marquezen 27.000 irudi sarean jarri dituzte LITERATURA. Gabriel Garcia Marquezen artxiboaren parte handi bat digitalizatu, eta 27.000 irudi jarri ditu sarean Texaseko Unibertsitateko (AEB) Harry Ransom zentroak. Idazlearen fikziozko lanetako materialak, 22 ebakin album eta koaderno, gidoiak eta argazkiak daude i...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010112
BERRIA
Euskadi
noticias
EUSKO LEGEBILTZARRERAKO HAUTESKUNDEAK. Begiradak. Subiranismoaren astelehen larriaz Joseba Azkarraga Etxagibel. Soziologoa. Unibertsitate irakaslea Jende askok oraindik ez ei du erabaki. Nonbaiten irakurri dut lautik batek ez dakiela txekea nori sinatu. Eta loka dauden horiek erabakiko Zer pentsatua ematen du, euskal g...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010113
BERRIA
Euskadi
noticias
Asmo onekin abiatu zen Nafarroako enplegu mahaia apirilaren 15ean, baina, azkenean, ezadostasuna nagusitu da. Atzo, enplegua sustatzeko 40 neurri hitzartu zituzten UPNk eta PSNk, eta edukia kritikatu arren, itunarekin bat egin zuen PPk. Geroa Baiko Manu Aierdik oraingoz ez du bat egingo, akordioa «luzeegia» delako eta ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010114
BERRIA
Euskadi
noticias
«Soldaduak erabat erotuta daude». Pathum Wanaram tenplu budistan babestu ziren herenegun gauean ehunka lagun, tartean hiriburuko finantza gunetik kanporatutako hainbat alkandora gorridun; BERRIA haiekin mintzatu zen telefono bidez. Pathum Wanaram tenplu budistan babestu ziren herenegun gauean ehunka lagun, tartean hiri...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010115
BERRIA
Euskadi
noticias
Alacantetik euskara praktikatzeko Twitter kontua sortu, eta ehunka euskaldunen babesa izan du Cervettok. Euskara ikastera ausartzen ez direnei «saiatzeko» eta «animatzeko» dei egin die. Bi urte eta erdi inguru daramatza Adrian Cervettok (Alacant, Herrialde Katalanak, 1992) euskara ikasten, Alacanteko Hizkuntza Eskolan....
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010116
BERRIA
Euskadi
noticias
Egunero edo ia, baita nafar politikaz idazten dudanean ere, irakurtzen nauzuenoi aurretiaz abisatzea egokiena iruditu zait. Egunkari honen arduradunekin hitz egin ondoren adostu dugu bihartik aurrera performance aldarrikatzaile xume bati ekitea: zutabe hau gaztelaniaz agertzen hasiko da. Jendea kexatuko da, naski. Hola...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010117
BERRIA
Euskadi
noticias
San Tomas feriarik ez Donostian eta Bilbon, izurriagatik DONOSTIA. San Tomas azoka egitekoak ziren Donostian eta Bilbon, baina aurten ezingo dira egin. Beste herri batzuetan gertatzen ari den moduan, bertan behera utzi dituzte bi hirietako feriak, osasun egoeraren eraginez. Bi hiriotako alkateek adierazi dute «penaz» h...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010118
BERRIA
Euskadi
noticias
«Praileaitzen aurkitu ditugun indusketa maila zaharrenetan ari gara orain» 2000. urtean ekin zion Aranzadi elkarteko arkeologia sailak Praileaitz induskatzeari, Xabier Peñalver arkeologoaren eskutik (Donostia, 1952). Praileaitz I kobako bigarren sarbidean arrasto oso zaharrak aurkituko zenituzten hipotesia baieztatu du...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010119
BERRIA
Euskadi
noticias
Bruesak 86-92 irabazi dio LEB Ligako finala Polaris Murtziari 2005-2006 denboraldia ez dute berehalakoan ahaztuko Bruesako jokalari, zuzendari, arduradun eta jarraitzaileek. Aspaldiko partez Donostiako saskibaloi taldea Espainiako maila gorenera igotzea lortu dute, eta hori gutxi balitz, denboraldia biribiltzeko, atzo ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010120
BERRIA
Euskadi
noticias
Indarraren arrazoia ezarrita dabil Jeanine Añez, bere burua Boliviako presidente izendatu zuena aurreko asteartean. 24 hildako eragin ditu armadak azken egunetan, eta hilketa horien atzean dekretu bat dago, Añezen gobernuak idatzia eta onartua: 4078 zenbakia daukana. «Ordena eta egonkortasun publikoa ezartzeko lanean a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010121
BERRIA
Euskadi
noticias
Matutek adierazi du betetzen direla su-etena egiaztatzeko baldintzak ETAk joan den urtarrilean aldarrikatu zuen aldebakarreko su-eten egiaztagarri eta iraunkorra egiaztatzeko «baldintzak» betetzen direla uste du Oskar Matutek, Alternatibako eledunak. «Garrantzitsuena ez da Nazioarteko Egiaztatze Batzordea sortu izana, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010122
BERRIA
Euskadi
noticias
Pakistango hondamendia astiro doan tsunami batekin alderatu du Ban Ki-moonek. Nazioarteak beste 157 milioi euro agindu ditu uholdeetan kaltetutako hogei milioi laguni laguntza bideratzeko Pakistango hondamendia astiro doan tsunami batekin alderatu du Ban Nazioarteak beste 157 milioi euro agindu ditu uholdeetan kaltetut...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010123
BERRIA
Euskadi
noticias
Kimikako Elkarte Amerikarraren bilkuraren ezustea izan da: ia hondoraezina den substantzia bat sortu dute. Ontzi batean gaiaren 500 gramo erabiliz gero, horrek 453 kilo eutsiko lituzke. Gainera, petrolioa garbitzeko balio duela esan dute.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010124
BERRIA
Euskadi
noticias
Talde islamista baten kontrako sarekada egin du Nigeriako Poliziak. Iparraldean berriz ere borrokak pitz ez daitezen, Darullslam talde islamistako 3.500 kide sakabanatu dituzte Talde islamista baten kontrako sarekada egin du Nigeriako Poliziak Iparraldean berriz ere borrokak pitz ez daitezen, Darullslam talde Nigeria i...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010125
BERRIA
Euskadi
noticias
'Apaizac Obeto' film dokumentala estreinatuko dute gaur ETB1en XVI. mendean Kanadara joaten ziren euskal arrantzaleen gorabeherak kontatzen dituen Apaizac Obeto film dokumentala estreinatuko du gaur ETB1 kateak, 22:35ean. Orio Produkzioak ekoizpen etxeak egin du lana, eta Jon Maiak zuzendu. Pasaiako Albaola itsas kultu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010126
BERRIA
Euskadi
noticias
Frantziak uste du Maliko iparraldea "berreskuratzeko" parte hartu beharko dutela Laurent Fabius Frantziako Atzerri ministroak adierazi du Maliko iparraldea "berreskuratzeko" nazioarteak militarki parte hartu beharko duela hurrengo asteetan, eremu hura Al-Qaedarekin lotutako taldeen eskuetan dagoela iritzita. "[Parte ha...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010127
BERRIA
Euskadi
noticias
Kataluniako kultura eta politika munduko hainbat pertsona ospetsuk bat egin dute Arnaldo Otegi askatu, euskal presoak etxera manifestuarekin. Martxoan Europako Parlamentuan aurkeztu zuten adierazpenaren harira datoz atxikimendu horiek. Atzo egin zuten ekitaldia, Bartzelonan. Sinatzaileen artean, Lluis Llach abeslaria, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010128
BERRIA
Euskadi
noticias
Bizi-biziak dira omeiatarren meskita bikainaren inguruko kalexkak. Damaskoko feriako joan-etorriek eta muezzinen kantuak zipriztintzen dute eguneroko martxa, eta, hura ikusita, inork ez luke esango Siriako gerrarik okerrenaren bukaeran daudela. Soldadu errusiarrak ibiltzeak baino ez du sortzen edonork nabaritzeko moduk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010129
BERRIA
Euskadi
noticias
Oiolako uraren kalitateaz azalpenak eskatuko ditu Europak Inaki Irazabalbeitia europarlamentariak galdera egin zion Europako Batzordeari, Oiolako urtegian (Barakaldo, Bizkaia) uraren kalitateak sortu duen ezinegona dela eta. Bolada batzuetan itxita eduki dute urtegia, kutsadura handia dela eta, baina zabalik dago orain...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010130
BERRIA
Euskadi
noticias
BAKE ETA BIZIKIDETZA PLANA. Txostenak eta mintegiak dira Bake Planaren ardatz nagusiak . Jaurlaritzak Eusko Legebiltzarraren esku utzi zuen atzo Bakerako Plana; txostenak, besteak beste, atxilotuei zuzendutako Ertzaintzaren protokoloa egiaztatzeko txosten independentea egingo dela jasotzen du Txostenak eta mintegiak di...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010131
BERRIA
Euskadi
noticias
Emakumezko presoak urrunduago eta bakartuago daudela ohartarazi du Sarek Mugimendu feministan, bakegintzan eta euskal presoen inguruan lanean ari diren hogei bat emakume bildu ditu Sarek Basaurin (Bizkaia), emakume izateagatik euskal presoek eta haien inguru hurbilekoek jasaten duten "zama erantsiaz" hausnartu eta gaia...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010132
BERRIA
Euskadi
noticias
Asko harrotu izan gaitu tximeletari eman dizkiogun izenen ugariak. Ez diogulako erreparatu konponezin sozialen inguruko izenen ugaritasunari. Gatazka deitu diogu indarkeriak konpondu nahi omen zuenari. Borrokak dira ukabilkadekin berdindu nahi diren problemak eta borroka armatuak tiroka berdindu nahi direnak. Lanarekin...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0010133
BERRIA
Euskadi
noticias
Berezia izan da alpinismoko jarduerarik onenak saritzen dituen Urrezko Pioleta lehiaketako epaimahaiak aurten hartu duen erabakia: azken hautaketarako sailkatu ziren sei jarduerak saritu dituzte, guztien artean bat aukeratzeko arrazoirik aurkitzen ez zutelako. Horrela, frantziarrek igotako Kameten hego-mendebaldeko aur...
cc-by-sa 4.0