id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
BERRIA_0009834 | BERRIA | Euskadi | noticias | XIX. mendearen amaieran Jules Ferryk, Frantziako Estatuan, eskola bateratu baten beharra planteatu zuenetik, hezkuntza sistemaren oinarri izango zenarena, ez dago inolako errugaberik arlo horretan. «Abertzale jatorrak» sortzea zen hezkuntzaren helburua, eta hizkuntzaren, kulturaren eta «betiko» Frantziaren balioen irak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009835 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bataz beste urteko film bat egiten duen Woody Allenek 25 urte zeramatzan narratiba laburraren generoan ezer argitaratu gabe.
Isiltasun hau Anarkia hutsa liburuarekin hautsi duela esatea, ordea, gehiegitxo litzateke: batetik, liburu honetan bildu diren 18 narrazioetako gehienak aurretik The New Yorker aldizkarian kalera... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009836 | BERRIA | Euskadi | noticias | 1.082 bozkaleku zabalduko dira Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan, eta horietan 3.343 hauteskunde mahai jarriko dituzte. Nafarroak irekiko du bozkaleku gehien (358), baina mahai gehiago atonduko dituzte Bizkaian (1.396). Araban, 425 mahai jarriko dituzte 99 bozkalekutan, eta Gipuzkoan, 846 mahai 285 eraikinetan. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009837 | BERRIA | Euskadi | noticias | Tonu «umoretsu eta alaia» hitzeman du Kike Amonarriz telebista aurkezle eta soziolinguistak. Lehiaketa berri batekin itzuliko da ETB1era astelehenean. Astero bost egunez, astelehenetik ostiralera ikusi ahalko da Burubero dema, 19:00etatik 20:00etara. «Familiarentzako» saioa izango da, eta Euskal Herriko tokien zein jen... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009838 | BERRIA | Euskadi | noticias | Anai Arteak argira ekarri du Frantziak gatazkan izan duen esku hartzea Frantziaren esku hartzea euskal gatazkan izeneko liburua aurkeztu du Anai Artea elkarteak. Azalak beltzak dira, apaindurarik gabekoak, eta barnean zerrenda luzeak daude: alfabetikoki agertzen dituzte 1964tik gaurdaino Frantziak preso sartu eta atxil... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009839 | BERRIA | Euskadi | noticias | Guatemala hirian, Valentin Leal Kongresuko hautetsia eta haren anaia hil dituzte tiroz . Otto Perez Molina militar ohiak presidentetzarako kargua hartzeko bezperan gertatu da erasoa. Hildako politikariak herrialdean hauteskundeak irabazi dituen alderdiarekin bat egin zuen atzo. Perez Molinak adierazi du Lealek jakinara... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009840 | BERRIA | Euskadi | noticias | Esteban: "Ezker abertzalea ez da gauza akordio batera ailegatzeko" Europako Parlamentuko hauteskundeetarako egin bezala - hautagaitza bateratua osatu du EH Bilduk ERCrekin, BNGrekin eta Kanaria uharteetako, Asturiasko eta Aragoiko alderdiekin- Espainiako Gorteetarako bozetan ere "batuketa ariketa" bat egin beharra dago... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009841 | BERRIA | Euskadi | noticias | Xabier Arzoz: "Estatuko botereek ez dute sinesten hizkuntz aniztasunean" Arzozek hizkuntza gutxituei buruz EHUk antolatutako jardunaldi batzuetan parte hartu du, gaur goizean. Europako Batasuna hizkuntza gutxituak hitz egiten dituztenen eskubideak bermatzeko "pixkanaka" urratsak egiten ari dela iritzi dio: "Oraindik er... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009842 | BERRIA | Euskadi | noticias | Yamiled Giraldoren hilketan parte hartzea egotzita, lau lagun auzipetu dituzte. Egun gutxi barru jakingo da biktimak lantoki izan zuen prostituzio etxeko jabea hilketagatik auzipetuko duten
Yamiled Giraldoren hilketan parte hartzea egotzita, lau lagun auzipetu Egun gutxi barru jakingo da biktimak lantoki izan zuen pros... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009843 | BERRIA | Euskadi | noticias | KOMUNIKAZIOA. ETB1en gaztelania sartzea eztabaidatuko dute bihar. Haurrentzako programazioan, gaztelaniazko saioak emateko eskatu du PPk Legebiltzarrean
ETB1en gaztelania sartzea eztabaidatuko dute bihar Haurrentzako programazioan, gaztelaniazko saioak emateko eskatu du PPk ETB1eko haurrentzako programazioan gaztelania... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009844 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Ez dut uste egin dudana hain bitxia edo arraroa denik»
Familia aristokratiko batean jaio arren, gai sozialak landu izan ditu eta lantzen ditu, oraindik ere, 84 urterekin. 'Las indómitas' emakumezko borrokalari batzuei buruzko saiakera multzoa kaleratu berri du. «Produzitzen jarraitu nahi dut ahal dudan bitartean».
Dut... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009845 | BERRIA | Euskadi | noticias | Erakunde publikoei laguntza eskatu die Anadir elkarteak DONOSTIA. Atzo, Donostian, elkarretaratze bat egin zuten frankismoan eta ondorengo hamarkadetan erietxeetan egindako ume lapurreten ondorioz kaltetutako pertsonek. Anadir elkarteak deituta egin zuten protesta, kaltetuak batzeko sortu baita. Erakunde publikoei lagu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009846 | BERRIA | Euskadi | noticias | MUSIKA. The Dudes, soularen esentzia 90eko rockaz jantzia Al Green soul kantariaren eraginak 90eko hamarkadako rock doinuez janzten ditu The Dudes talde kanadarrak. Modu berezian egiten dute uztarketa eta Modest Mouse eta The Replacements taldeen musika gogora Kaleratu berri dute Brain Herat Guitar deituriko diskoa, 13... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009847 | BERRIA | Euskadi | noticias | EBko aurrekontuen %30 soilik nekazaritzarako, inoizko kopuru txikiena Brexit -aren osteko lehenengo NPB Nekazaritza Politika Bateratuaren aurrekontua %5 txikiagoa izango da. Europako Batzordeak atzo aurkeztu zuen 2021-2027 aldirako nekazaritzarako aurrekontua, eta, guztira, 365.000 milioi eurokoa izango da. Europako Ba... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009848 | BERRIA | Euskadi | noticias | SANTIAGO. Emakumeen eta Berdintasunaren Ministerioa sortzeko lege proiektua sinatu du Txileko presidente Michelle Bacheletek. Moneda jauregian ehunka emakume elkartu ziren Bacheleten gobernu programan agindutako puntuetako bat betetzeko ekitaldira. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009849 | BERRIA | Euskadi | noticias | ELAk eskatu du tokiko beharren arabera egiteko irakasle lan-eskaintza publikoak BILBO. Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari hezkuntzako eskumena bere egin eta irakasleen lan eskaintza publikoak lurraldeen beharren arabera egiteko eskatu die ELAk. Sindikatuak salatu duenez, Espainiako Gobernuaren nahietara egok... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009850 | BERRIA | Euskadi | noticias | Alaphilippek irabazi du Kolonbiako itzuliko bosgarren etapa, eta lider da TXIRRINDULARITZA. Garaipenak pilatzen hasi da JulianAlaphilippe (Quick Step). Atzo Kolonbiako itzuliko bosgarren etapan nagusitu zen, eta lider jarri da sailkapenean. Alaphilippek Miguel Angel Lopezi (Astana) eta Daniel Martinezi (Education First... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009851 | BERRIA | Euskadi | noticias | AAMren kontrako auziko epaia hilaren 17an irakurriko dute. 24 auzipetuak zitazioak jasotzen ari dira asteazkenean Madrilgo Casa del Campora joateko
AAMren kontrako auziko epaia hilaren 17an irakurriko dute 24 auzipetuak zitazioak jasotzen ari dira asteazkenean Madrilgo Casa Espainiako Auzitegi Nazionalak datorren astea... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009852 | BERRIA | Euskadi | noticias | Donostiako Zurriolako edo Kursaaleko zubia 1921eko abuztuaren 14an inauguratu zuten, joan den igandean mende bat, eta, mendeurren horren harira, egokia da hiriko herri lan garrantzitsu, esanguratsu eta eder horri meritua aitortzea.
Zubiak dira, seguru asko, giza zibilizazioak naturaren orografian barrena mugitzeko asma... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009853 | BERRIA | Euskadi | noticias | Graduondoko ikaslea zela, Jenn Shaplandek Annemarie izeneko emakume batek Carson McCullers idazle estatubatuarrari idatzitako gutun batzuk aurkitu zituen. Bi emakumeen arteko sentimendu intimo eta lotsagabeak gordetzen dituzten gutun horietan, Shaplandek ez zuen literaturaren historiak erretratatutako McCullers bera ik... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009854 | BERRIA | Euskadi | noticias | Frantziako Asanblea Nazionalak orain dela bost urte erdi onartu zuen adierazpen bat, presoek euren herritik gertu bete zezaten zigorra, baldintza jakin batzuk betez gero. Sauveur Gandolfi-Scheit UMPko diputatu korsikarrak aurkeztu zuen testua, eta aurrera egin zuen. Nicolas Sarkozy garai hartako presidenteak, handik la... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009855 | BERRIA | Euskadi | noticias | Txikituta bukatu nuen, eta hurrengo goizean, ezin nintzen ohetik altxatu; gorputzeko atal eta gihar guztiak nituen minberatuak». Erik Mendizabalek (Trinidad, Bolivia, 1986) horrela gogoratu du Euskal Herrira itzuli ostean frontoian egin zuen aurreneko entsegua. Martxoan izan zen, Mutrikura (Gipuzkoa) iritsi eta gutxira... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009856 | BERRIA | Euskadi | noticias | Langile publikoak euskalduntzeko dirua, milioitan.
• Eusko Jaurlaritzak 6,9 milioi euroko diru saila onartu du datorren urtean langile publikoak euskalduntzeko jardunetarako. Heziketarako eta ebaluaziorako erabiliko dute dirua. HABE Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak egingo du lan hori. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009857 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gabonetako opor hauetan, kultur eta arte esperientziak eskainiko dizkiete haurrei Bilboko Alondegian. Ostegunetik aurrera, hainbat tailer egingo dituzte 5 eta 12 urte bitartekoentzat, zientzia, teknologia, arkitektura, dantza, musika, zinema eta bestelako eremuetan.
Sormenezko esperientzien bitartez, haurren sormen gai... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009858 | BERRIA | Euskadi | noticias | ETA erabat desegingo da bere militanteek horren alde bozkatuz gero ETAren zuzendaritzak proposatuta, bere «zikloari eta funtzioari amaiera emateko» agiria bozkatzen ari dira erakunde horretako militanteak, eta emaitza uda baino lehen jakinarazteko asmoa du. Txosten horren pasarte batzuk kaleratu ditu Gara egunkariak. H... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009859 | BERRIA | Euskadi | noticias | Madrilen epaitzen ari diren gazteek agerraldia egingo dute gaur Loiolako basilikaren aurrean, 12:00etan. Astelehenean han eginiko herri harresiaren eta epaiketaren balorazioa egingo dute. Agerraldira joateko deia egin dute.
Manifestazioa, debekatuta. Iruñeko gaurko martxa debekatu du Espainiako Gobernuaren ordezkaritza... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009860 | BERRIA | Euskadi | noticias | Irudia. Grezia. BONBA BAT LEHERRARAZI DUTE ATENASEN Atenasko auzitegi baten aurka motor-bonba bat zartarazi dute.
Leherketan ez da inor zauritu, baina kalte materialak handiak izan dira. Izan ere, motorrak eztanda egin baino 40 minutu lehenago telefonoz abisatu dute, eta Poliziak eraikina hustu ahal izan du. Inork aten... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009861 | BERRIA | Euskadi | noticias | Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan etxebizitzaren batez besteko prezioa % 5,2 igo da lehen hiruhilekoan, iazko garai berarekin alderatuta, higiezinen prezioak neurtzen dituen Tinsa tasatze enpresaren arabera. Gipuzkoan %6,8 igo da.
Hiriburuka aztertzen bada, ordea, Bilbok izan du hazkunderik handiena (%6,8); ondoren, Donos... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009862 | BERRIA | Euskadi | noticias | Eduki «terroristak» saretik kentzera behartuko du EBk BRUSELA. Facebook, Youtube, Twitter eta bestelako sare sozialak eduki «terroristak» kentzera derrigortuta egongo dira EB Europako Batasunean. Ordubeteko epea izango dute horretarako, Europako Parlamentuan atzo lortu zuten akordioaren arabera. Estatuek zehaztuko ditu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009863 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kalera atereaz eta elkartuta. Ankarako atentatuari horrela erantzun dio herriak. Turkian eta Ipar Kurdistanen milaka lagunek egin dute bat lau sindikatu nagusiek deitutako manifestazio, elkarretaratze eta protestekin. KESK, DISK, TTB eta TMMOB, larunbateko martxa deitu zuten eragileek, bi eguneko grebara deitu dute ora... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009864 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hainbat gazte Iruñeko Txantrea auzoan bildu dira. Panpina zatar bat sortu dute, Francisco I. aita santuaren argazkia paratu diote buruan, eta kalean gora eta behera eraman dute Iruñeko Alde Zaharreraino. Aste Santua da, apirilaren 17a; gauerdian hasi da itxurazko prozesioa. Gazte kuadrillak besta giroan dabiltza bateti... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009865 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zirt eta zart. Atzean nagusitu eta aurreko koadroetan tantoa amaitu. Horixe da pilotaren perfekzioa. Bada, antzera aritu ziren atzo Irujo eta Merino I.a, sanmateoetako A multzoko estreinako partidan, Logroñoko Adarraga pilotalekuan. Aspekoek partida biribila jokatu zuten, hamabi tanto egin eta bi soilik galdu baitzituz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009866 | BERRIA | Euskadi | noticias | Donostia Fashion Week (DFW) hasiko da gaur, Donostiako Zorroaga elizan. Lehen aldiz, modari buruzko astea antolatu dute Moda Gipuzkoa elkarteak eta Donostiako Udalak elkarlanean. Modaren inguruko sektorea eragile ekonomiko gisa bultzatzea dute helburu. Horrez gain, hainbat profesionalen topagune ere izango da Donostia ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009867 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Diskretua», «hurbila» eta «lan egiteko gaitasun handikoa». Horrela definitzen dute Idoia Mendia ongi ezagutzen duten lagunek eta alderdiko kideek. Bilbon jaio zen, 1965ean. Aitaren aldetik, familia abertzaleko alaba da. Haren aitona ANVko militantea izan zen, errepublikanoa. Barakaldoko Batzokiaren eraikuntza lanetan ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009868 | BERRIA | Euskadi | noticias | Pertsonako hamabi kilo hondakin gutxiago sortu ziren iaz Bizkaian Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez, 2010ean 2009an baino hamabi kilo hondakin gutxiago sortu ziren herritar bakoitzeko Bizkaian. Guztira, 13.282 tona zabor gutxiago jaso dira 2010ean; 2009 urtearekin alderatuz, %2,12 gutxiago. Aldundiak jakinarazi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009869 | BERRIA | Euskadi | noticias | Erreakzio soka luzea eragin du EPPKren iragarpenak Euskal Preso Politikoen Kolektiboak presoei egiten zaizkien harreren inguruan eginiko iragarpenak askotariko erreazkioak sortu ditu albistea zabaldu eta berehala. Foro Sozial Iraunkorrak , esaterako, nabarmendu du «adierazpen garrantzitsua eta bizikidetza demokratikora... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009870 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Pastorala ikusi nuenean, egiazko antzerkia ikusi nuen»
Luzaz antzerkian aritu eta mundu hori utzi ostean, zineman hasi eta film batek ekarri zuen Euskal Herrira Green (New York, AEB, 1947). Un monde vivant (2002) grabatzen ari zela Biarnon, irudi batzuk hartzera hurbildu zen Zuberoara, jakin gabe nora heltzen zen. Bai... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009871 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ezker abertzale legez kanporatuaren errautsetatik piztu da Sortu. Eta, garai politiko aldakorretan, herritarrak nonbait itxaropena egon ote daitekeen beha daudenean, su erraldoi bat bilaka daiteke, Hego Euskal Herriko politikaren ardatz izateraino.
Sorturen sorrerak bi gauza uzten ditu agerian: batetik, estatuen zapalk... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009872 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lanuztea Eibarko ABCn, atzo hildako langilearengatik EIBAR. LABek jakinarazi du atzo Eibarko ABC enpresan 57 urteko langile bat hil zela «lan istripu ez traumatiko batean». Behargina Adecco azpikontratarekin ari zen lanean ABCn. Hango langile batzordeak deituta, gaur lanuztea egingo dute langilearen heriotza salatzeko.... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009873 | BERRIA | Euskadi | noticias | Raxoik dio ETArekin negoziatzea okerra dela, «negoziazioan galdu egiten delako»
Raxoik dio ETArekin negoziatzea okerra dela, «negoziazioan galdu egiten Elkarrizketaren aurka agertu eta, ETA garaitzea aldarrikatu zuten atzo Ermuko Foroak deitutako manifestazioan parte hartu zuten milaka pertsonek Madrilen. Manifestaziok... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009874 | BERRIA | Euskadi | noticias | Pattal hasi ziren Jokin Altuna eta Ladis Galarza, Binakako Txapelketaren lehen ligaxkako aurreneko bi partidak galduta, baina pixkanaka-pixkanaka ari dira gora egiten. Irabazi egin dituzte azkeneko bi neurketak; azkena, atzo: 22-16 Aimar Olaizolari eta Andoni Aretxabaletari, Iruñean, Labriten. Horri esker, Aspeko bikot... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009875 | BERRIA | Euskadi | noticias | TOKIO. Tokio hiriko gobernuak berrogeialdian jarri ditu Japoniako hiriburuko 14 milioi herritarrak, eta eskatu die «ahal den neurrian» etxetik lan egiteko. Horrez gain, herrialdetik ez irteteko ere eskatu diete japoniarrei. Hirian 43 dira hildakoak eta 2.000tik gora kutsatuak. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009876 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gure lana, zintzotasunez esanda, ez da instituzioetako eztabaida eta hitz trukaketak aztertzea, hau edo beste esan nahi ote zuten edo nori zuzendua ote den garbi ulertzen ez denean...
Instituzioak CAVekoak, Nafarrokoak edota Iparraldekoak izan, denak Euskal Herriaren Askatasunaren aldeko lana egin behar lukete. Askatas... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009877 | BERRIA | Euskadi | noticias | ZINEMA. Richard Donner zinema zuzendari estatubatuarra herenegun hil zen, 91 urterekin. Telebistan hasi zen lanean, eta 1970eko hamarkadan egindako filmek zuzendari arrakastatsu bihurtu zuten. The Omen (1976) izeneko lehen lanaren ostean, Superman filma egin zuen bi urte geroago. Ondoren, Ladyhawke, The Goonies eta Let... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009878 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Klase apalenen botoa» bereganatu nahi du Sarkozyk. Royal sozialistari baino lau puntu gehiago ematen dizkio egun 'Libération' egunkariaren inkesta batek
«Klase apalenen botoa» bereganatu nahi du Sarkozyk Royal sozialistari baino lau puntu gehiago ematen dizkio egun Eskuineko UMP koalizioak egungo Frantziako Barne mini... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009879 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sumatra uhartean girotutako abenturazko nobela bat idatzi du Arretxek. Zoritxar bat tarteko, Batari nerabea eta haren neba txikia umezurtz geratuko dira, eta irla zeharkatu beharko dute beste senide batzuen bila. Hamaika auzi eta galdera zeharkatu beharko dituzte bidetan. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009880 | BERRIA | Euskadi | noticias | Libanok gobernu berri bat izango du, urtebeteko etenaren ostean Urtebete baino gehiago behar izan dute Libanoko politikariek gobernu berri bat osatzeko. Michel Aoun presidenteak jakinarazi duenez, Najib Mikati lehen ministro izendatuak lortu du haren kabinetea izendatzeko akordioa. Herrialdearen egoera ekonomikoa dela ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009881 | BERRIA | Euskadi | noticias | Beste sei urtez gobernatu ahalko du Hugo Chavezek, bozak erraz irabazita. Venezuelako presidenteak botoen %60 pasatxo lortu ditu bozetan, eta emaitzak onartu egin ditu oposizioak
Beste sei urtez gobernatu ahalko du Hugo Chavezek, bozak erraz irabazita Venezuelako presidenteak botoen %60 pasatxo lortu ditu bozetan, eta ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009882 | BERRIA | Euskadi | noticias | Jende multzoak elkar besarkatzen, elkarrekiko distantzia gordetzen, korrika ihes egiten, edo inurrien pare. Modu askotara irudikatuta, gizabanakoak inguruarekin duen harremana izan zen Juan Genoves margolariaren obra ugaritako gai nagusia, eta gizartearekiko bere konpromisoa maiz eraman zuen haietara. Atzo hil zen, Mad... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009883 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bilera «adeitsua» eta «gizalegezkoa» izan da EAJ eta Ahal Dugu-ren artekoa, bi alderdiek adierazi dutenez. Tonu atseginean joan omen da bien arteko elkarrizketa, baina batak zein besteak azpimarratu dute handia dela haien arteko urruntasun politikoa. Hala, EAJren ustez, Ahal Dugu-k oraindik «bere tokia topatu behar du ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009884 | BERRIA | Euskadi | noticias | Amorragarria gertatzen da Nafarroan oposizioak, UPNtik hasi eta PSNraino, PPtik igaroaz, hartu duen Gobernuak eginiko ororen kontra jotzeko modu itsua; amorragarria gertatzen da eskubide aitortzaren hedapen oro inposaketatzat hartzeko argudio zakarra. Amorragarria gertatzen da, edo gertatzen zait -belarriaren ertza iku... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009885 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Kapitalari indarra emateko estatu kolpe bat gertatzen ari da»
Europako Batasuna AEBrekin negoziatzen ari den TTIP akordioaren aurkako Europako eguna da gaur, eta mobilizazioak ugari izango dira. Zerbitzu publikoen pribatizazio olatua ekar dezakeela dio Kucharzek.
AEB eta Europako Batasuna negoziatzen ari diren TTIP Me... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009886 | BERRIA | Euskadi | noticias | • Gonbidatu nagusiak: Lara Eizagirre 'Sormenaren bideak' film laburraren zuzendaria eta Garbiñe Ortega 'Violet' filmaren ekoizlea.
• Adituen solasaldia: Angel Aldarondo (BERRIA) eta Mikel Kintana (Euskal Irratiak).
• Bideoak: Paul Bilbao 'Euskaraz bizi nahi dut' film labur lehiaketaz berriketan. Gazteen epaimahaia. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009887 | BERRIA | Euskadi | noticias | Petrolio upela ia 89 dolarrera igo da gerrarengatik Gazako milizia palestinarren eta Israelen arteko gerraren ondorioz, Brent petrolio upela %5,23 igo zen atzo -iragan ostiraleko datuekin alderatuta-, 88,99 dolarrera iritsita.
Israel eta Palestina ez dira petrolio ekoizleak, baina Iran bada, milizia palestinarren aliat... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009888 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gemma Zabaleta (Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Gaietako sailburua): "Greba orokorra muturreko baliabidea da, muturreko lan erreforma baten testuinguruan"
Gemma Zabaleta Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Gaietako sailburuak uste du ostegunerako deitutako greba orokorra "muturreko baliabidea" dela, "muturreko lan errefo... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009889 | BERRIA | Euskadi | noticias | Legerian nafar «nazionalitatea» aipatu beharra aztertu dute Foru Hobekuntzaren 40. urteurrena baliaturik, atzo Nafarroako Parlamentuak eta NUPeko I-Communitas ikerketa taldeak jardunaldi berezia antolatu zuten. Adituek erreformarako proposamenak aztertu zituzten, goizez zein arratsaldez. Adibidez, legerian nafar «nazio... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009890 | BERRIA | Euskadi | noticias | Araba, Bizkai eta Gipuzkoako enprek 815 milioi euroko finantzaketa jaso dute Europako Batzordeak kudeatutako funtsetatik. EIB Europako Inbertsio Bankuaren bidez iritsi dira finantzaketa horiek. Halaber Espainiako ICO kreditu institutura 1.800 milioi iritsi dira 2018an, eta kopuru horretatik %5 euskal enpresetara joan d... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009891 | BERRIA | Euskadi | noticias | Getariako Txakolinak pandemiaren aurretik adina saldu du berriz ere DONOSTIA. Getariako Txakolina sor-markak datu onekin itxi du iazko urtea: salmentak igo egin dira, eta pandemia aurreko kopuruetara iritsi dira %15 gutxitu zitzaizkion 2020an. Gora egin dute esportazioek ere: %30 gehiago saldu zuten Hego Euskal Herriti... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009892 | BERRIA | Euskadi | noticias | ERLIJIOA. LAIKOTASUNAREN BIDEAN. Erlijio ekitaldien «tradizioa». Gipuzkoa eta Bizkaiko batzar nagusietara eraman du Alternatibak kargudun publikoak ekintza erlijiosoetara ez joateko eskaria Politikari asko daude oraindik agintarien presentziaren alde, «usadioak» tarteko
Gipuzkoa eta Bizkaiko batzar nagusietara eraman d... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009893 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sukaldeko telebista txikiari begira «gora diplomazia!» ironikoa irten zitzaion Ukrainako irudiak ikusi zituenean. Eta harritu egin ninduen, ez bainuen sekula hitz hori bere ahotan sumatu.
Eman zidan zer pentsatua, XXI. mendean, gugandik ez hain urruti, gerra bat sortzeak diplomaziaren porrota adierazten baitu. Eta nahi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009894 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ukrainarrei laguntzeko «etxebizitza egokien» bila ari da Jaurlaritza Ukrainatik milioi eta erdi lagunek egin dute ihes dagoeneko, eta horietako batzuk Euskal Herrira etortzekoak dira. Gerra hasi zenetik, elkartasunezko ekinbide ugari martxan jarri dituzte Euskal Herriko zenbait eragilek, eta Eusko Jaurlaritza ere hasia... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009895 | BERRIA | Euskadi | noticias | Konpainia: Aterballetto. Lekua: Bilboko Arriaga antzokia. Data: martxoak 28.
Dantza egitarau bikoitza ekarri du Bilboko Arriaga antzokira Aterballetto Italiako konpainiak. Koreografia biak Mauro Bigonzettirenak izan dira, eta atal bakoitza konpositore klasiko banaren musikan oinarritu da. Bigonzettik oso lotura estua d... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009896 | BERRIA | Euskadi | noticias | Giza eskubideen urraketak eta gardentasun falta. Horiek dira Frontexi azken hilabeteetan egin zaizkion akusazio larriak. Bien bitartean, agentzia ez da astirik galtzen ari, eta bere hazkundean zentratuta dago.
Afrika ipar-mendebaldetik Kanaria uharteetara iristea lortu zuten 18.000 migratzaile baino gehiagok, 2003an. K... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009897 | BERRIA | Euskadi | noticias | Donostiako Easo Politeknikoko Gizarte eta Kirol animazio eta irakaskuntzako ikasleek Aspanogi elkartearen aldeko elkartasun festa egingo dute gaur Añorgan. Minbizia duten haurren gurasoen elkartea da Aspanogi. Egitaraua 10:00etan hasiko da, eta goizean jolasak, tonbola, puzgarriak eta eskalada egiteko aukera egongo da.... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009898 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskaraz ikertzen ari diren 180 lagunek euren lanaren berri ematen ari dira egunotan, Ikergazte kongresuan. Bigarrenez antolatu du UEUk, euskarazko ikerkuntza ikusarazteko eta sustatzeko helburuz. Atzo hasi zen, NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Iruñeko campusean, eta bihar amaituko da. Ikerketan ibilbide sendoa... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009899 | BERRIA | Euskadi | noticias | Txibitek abstentzioaren alde egin du, eta ohartarazi du ez dutela "txeke zuririk" sinatuko
Hainbat ordutako bileren ostean, ostiralean sinatu zuten Nafarroako Gobernua osatzeko akordioa Geroa Bai-k, EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak. Biharko inbestidura saioa izango da hurrengo urratsa, baina, hitzarmena izenpetuta, ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009900 | BERRIA | Euskadi | noticias | Joxe Agirrerekin oholtza konpartitu nuen lehen aldia Zumaiako San Telmoetan izan zen, Orandako bertsolariaren urtebetetze biharamunean. Niri ilusio izugarria egiten zidan plaza konpartitzeak puntu erantzunen maisu handiarekin; gogoan dut sarritan esaten zuela, bizkarreko minez kexu, bertsotan egiteko egokitzen zitzaion... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009901 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bidaia eta mendi agentzientzat, aurtengo udak ez du zerikusirik izango aurreko biekin. Pandemiak eragindako kalteak gogor astindu zituen; baina, aurtengorako, agentzien arduradunak hasiak dira gauzak beste modu batera ikusten. Euskal Herrian, Herrialde Katalanetan, Alpeetan, Karakorumen eta Himalaian, besteak beste, ha... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009902 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bi ordutan agortu dira Berri Txarrak-en azken kontzerturako gelditzen ziren sarrerak
"Etenaldi mugagabea" hasi aurretik, Iruñea Arenan eskainiko du azken kontzertua taldeak, azaroaren 23an. Asteazkenean jarri zituzten sarrerak salgai, eta berehala baieztatu zen taldearen agurrak piztu duen ikusmina. Txartel salmentarak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009903 | BERRIA | Euskadi | noticias | IKASTURTEAREN BUKAERA HEGOALDEAN. Haurrak, udako bizimoduaren oinarria GURASOAK. Haurrak baino urduriago zeuden gurasoak atzo, haurrek udako Frantzisko eskolan. Ikasturteko azken eguna zen atzokoa, baina, gurasoak, ohi bezala, egunero bezala pilatzen ziren atarian, ordurako, euren seme-alaben zain. Haurrak irribarre za... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009904 | BERRIA | Euskadi | noticias | Guardia Zibila Kataluniako Parlamentuan sartu da dokumentu bila Urriaren 1eko erreferendumaren nondik norakoak argitzeko ekitaldia egin zuten 2017ko uztailaren 4an Kataluniako Antzoki Nazionalean. Gerora, Kataluniako prozesu subiranistari lotutako auzia hasi zutenean, ekitaldi haren finantzaketari buruz galdetu zioten ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009905 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kenyako krisia amaitze aldera, plana hitzartu dute oposizioko eta Gobernuko ordezkariek. Kenyako segurtasuna eta giza eskubideak bermatzera bideratuta daude epe laburreko hitzarmenak
Kenyako krisia amaitze aldera, plana hitzartu dute oposizioko eta Kenyako segurtasuna eta giza eskubideak bermatzera bideratuta daude epe... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009906 | BERRIA | Euskadi | noticias | Espetxera bidali dute oinezko bat hil zuen auto gidaria Ostiral goizaldean gertatu zen ezbeharra , Iruñean: 32 urteko gizonezko bat semaforoa duen zebra bide bat gurutzatzen ari zen auto batek harrapatu zuenean. Kolpeak 80 metrora jaurti zuen biktima, Udaltzaingoaren arabera, eta hil egin zuen. Ibilgailua ez zen geldit... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009907 | BERRIA | Euskadi | noticias | Errealitatea izendatzeko erabili hitzetan euretan bilatu nahi nion zentzua buruan bueltaka nenbilenari.
Flasha hori da, bristada bat, tximista txiki bat, argitasun bortitz bezain labur bat. Eta beraz, mobilizazioaren iraupenaz ari da. Jendea biltzen da leku batean, aurrez hitzartua betetzen du ahal bezain ondo, egiten ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009908 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nagusiki, abeslari gisa egin zen ezagun Xabier Castillo Xeberri : 1973. urtean bakarkako disko bat kaleratu zuen Iparragirreren hitzak baliatuz, eta, ondoren, Gontzal Mendibilekin batera aritu zen. 1976. urtean Zaurietatik dario lana grabatu eta plazaratu zuten elkarrekin. Urte eta erdiz plazaz plaza aritu ziren biak l... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009909 | BERRIA | Euskadi | noticias | Babcocken lana gutxienez bost urtez ziurtatzeko exijitu dio hirukoak SEPIri. Oraingo jabeek diru laguntza handiak jaso dituztela ohartarazi dute EAJ, EA eta Ezker Batuak
Babcocken lana gutxienez bost urtez ziurtatzeko exijitu dio hirukoak Oraingo jabeek diru laguntza handiak jaso dituztela ohartarazi dute Babcockek zut... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009910 | BERRIA | Euskadi | noticias | Emakumeek eta neskek zientzian berdintasunezko parte-hartzea izateko xedearekin, otsailaren 11 Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna izendatzea erabaki zuen Nazio Batuen Batzar Nagusiak 2016an. Izan ere, aukera-berdintasunak bermatuta egon beharko lukeela iruditzen zaigun arren, datuek garbi erakusten dute... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009911 | BERRIA | Euskadi | noticias | Joventutek atzetik aurrera egin du, eta ACBko liderrari irabazi dio. 2004an bezala, Garcia Renesesen taldeak Kopako finala jokatuko du gaur Tauren kontra
Joventutek atzetik aurrera egin du, eta ACBko liderrari irabazi dio 2004an bezala, Garcia Renesesen taldeak Kopako finala jokatuko du gaur DKV Joventut talde fisikoa ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009912 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gainontzeko finalistak gorabeheratsuago aritutako ariketetan, mailari eutsi zion Xabier Silveirak, eta sei puntuko motzean eta kartzelan, buruz burukorik jokatu behar ez izateko besteko aldea lortu zuen justu, atzo, Iruñean jokatu zen Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalean. 20 puntu baino txikiagoa behar zuen alde... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009913 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iranek erantzun du ez duela zerikusirik Israelen kontrako erasoaldiarekin Gazako miliziek Israelen kontra abiaturiko erasoak berekin ekarri du arreta jartzea Ekialde Hurbileko aliantzetan eta interesetan ere; batez ere, ofentsibaren tamainagatik eta koordinazioagatik. Hipotesietako bat da talde armatu palestinarrek atz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009914 | BERRIA | Euskadi | noticias | Norvegiaren izenean jokatuko duten jokalariek ordain sari bera jasoko dute, orain arteko genero diskriminazioa baztertuz. Gizonek soldataren zati bati muzin eginen diote emakumeek haiek bezainbeste irabaz dezaten. Hala, 3,1 milioi koroa ez (330.739 euro), 6 milioi koroa (640.140 euro) jasoko dituzte emakumeek.
Bide ber... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009915 | BERRIA | Euskadi | noticias | Pinocheten garaiko zazpi militar kondenatu dituzte SANTIAGO. Erretiroa hartua duten zazpi militar kondenatu ditu epaile batek Txilen, oposizioko zortzi kide hiltzegatik Augusto Pinocheten diktadura garaian. Bizi guztiko espetxe zigorra ezarri die epaileak hiru buruzagi militar ohiri. Beste lau militar ohiri, berriz, ha... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009916 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Egin ditut idazteari uzteko proba batzuk, baina ezin»
Duela hamar urte inguru utzi zuen kazetari ofizioa Joxean Agirrek, eta geroztik literatura da haren egunerokoaren ardatz nagusietako bat. Horren erakusgarri dira 'Nobela errealista bat', 'Distira eta alderantzia' eta 'Solteroen dantzalekuak' liburuak.
Utzi egin nah... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009917 | BERRIA | Euskadi | noticias | 249.847. Hildako haurdun baten senideek jasoko duten kalte-ordaina.
• Osasunbideak 249.847 euroko kalte-ordaina eman beharko die erditu ostean hil zen andre baten senideei. Emakumeak 36 urte zituen, eta sortu ostean izandako infekzio baten ondorioz hil zen. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009918 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ikastolan ikasi genuen Eskualdun makila kantua. Gustuko genuen. «Tralarala, la la...» bat bazuen aske kantatzea ahalbidetzen ziguna eta hitzek ere atentzioa ematen zieten gure haur-belarriei. Mizpirondo , harekilan , eskualdun , makila ... berri zitzaizkigun eta ez arrotz.
Gerora, eskualdun makila hartaz, euskal litera... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009919 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Hondamendia arrazoi teknikoengatik eta politikoengatik gertatu zen»
Maria do Carme Garcia Negro (Lugo, Galizia, 1950) erreferentzia bat da, dudarik gabe, Galiziako arrantza ikerketetan. Ekonomia eta Enpresa Zientzietan doktoretza egin zuen Santiago de Compostelako Unibertsitatean (USC), eta Ekonomia Aplikatuko irakasl... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009920 | BERRIA | Euskadi | noticias | Laugarren urtez jarraian, Igeldoko jolas parkea musika soinu independenteen babesleku bihurtu da iraileko lehen asteburuan. Atzo arratsaldean eta euri mehatxuarekin hasi zen Kutxa Kultur Jaialdia, lehendabizi Eraul eta Dotore artista donostiarren emanaldiekin, eta, gauerdian, beste hainbat talde parkean atondutako hiru... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009921 | BERRIA | Euskadi | noticias | ESKUBALOIA. Ohorezko Mailako hiru euskal taldeek euren partidak irabazi zituzten atzo. Kukullagak lortu zuen garaipen garrantzitsuena, Kordobari 22-24 irabazi eta jaitsiera postuetatik irten zelako. Bera Berak, aldiz, Elx-ko madarikazioa hautsi (19-28), eta sendo jarraitzen du lehen postuan. Zuazok, azkenik, 27-23 irab... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009922 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ekhi diruak 3.242 euro ordezkatu ditu azken hilabetean, Bilbon Poliki, baina badabil. Dagoeneko hilabete egin du kalean ekhi diruak, eta Bilboko Zazpikaleetako hainbat dendatan erabili dute, hala erosleek nola saltzaileek. Lehenek produktua eramaten dute ekhien truke, eta bigarrenek ekhia onartzen dute, badakitelako di... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009923 | BERRIA | Euskadi | noticias | Skunfunkeko langile ohiek salatu dute oraindik ez dutela kalte-ordainik jaso Langileen ordezkariek gaur azaldu dute hilaren 22an, kaleratu zituztenetik astebetera eta langileen eskariz, enpresak sinatzeko dokumentazioa aurkeztu ziela, baina horretan ez zituela bildu kalte-ordainaren zenbatekoak. Hemeretzi lagun kalerat... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009924 | BERRIA | Euskadi | noticias | Eraztun pobrea. Los Angeles Lakersek eskuratu du NBAko eraztuna, bizitasun handikoa baina jokoz apala izan den final bat irabazita Bostonek eskura eduki du txapela, baina Bryantek eta Gasolek Lakers aupatu dute
Los Angeles Lakersek eskuratu du NBAko eraztuna, bizitasun handikoa Bostonek eskura eduki du txapela, baina B... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009925 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Azken denboraldiotan zuloan ibili ostean, polita da gorengo postuetan egotea». Athletic utzi eta Greziako Panathinaikos taldera joanda, gustura dago gipuzkoarra; greziarrek harrera ona egin diotela onartu du, eta taldea goiko muturrean dago, gainera; aldaketarekin asmatu zuela ziur dago. JOSU SARRIEGI . Panathinaikose... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009926 | BERRIA | Euskadi | noticias | ABERRI EGUNA. Ekimen bateratu ezak «desmobilizazioa» dakar, dio EAE-ANVk Ekimen bateratu ezak «desmobilizazioa» dakar, dio EAE-ANVk Egungo egoeran abertzale guztiek Aberri Eguna modu bateratuan ospatu behar zutela uste du EAE-ANVk. Horretarako ahaleginak egin zirela gogoratu du, eta alderdiek bakoitzak bere aldetik ant... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009927 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak, Plentziako jaietan sexu erasoak egitea egotzita
Joan zen astean Plentziako (Bizkaia) jaietan bi sexu eraso egitea egotzita atxilotu dute 23 urteko gizonezkoa.
Joan zen astean bi sexu eraso gertatu ziren Plentziako jaietan. Biak leku igualtsuan gertatu ziren, lepo beteta zegoen txo... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009928 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Desastre hutsa» dira, Txomin Lasa ELAko soziosanitario arloko arduradunaren ustez, egungo zahar etxeetako langileen lan baldintzak Hego Euskal Herrian. Atzo sindikatuak eta Manu Robles Arangiz fundazioak Deustuko Unibertsitatean egindako jardunaldietan mintzatu zen, Bilbon. Lurraldeen artean ezberdintasun «oso nabaria... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009929 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lau hilabete igaro dira mingain urdinaren gaitza zela-eta komunikabideak gaitz horrek Euskal Herrian sor zitzakeen ondorioez idazten eta mintzatzen aritu zirenetik. Lau hilabete igaro dira gaixotasun horrek Euskal Herrian eduki zitzakeen ondorioak inondik inora ez zirela larriak ikusteko. Lau hilabete igaro dira gaixot... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009930 | BERRIA | Euskadi | noticias | Fernandez Iradirentzat errespetua eskatu dute ehunka lagunek Rene Cassin, giza eskubideen adierazpen unibertsalaren idazle izan zenaren sortetxetik suprefeturarainoko katea osatu zuten Herrira-k deiturik. "Hemen bildu gara Ibon Fernandezen kondenaren suspentsioa exijitzeko" zioten Herrira-ko bozeramaleek katea hasi ait... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009931 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lasaiago esnatu zen Bizkaia ingurua atzo goizean. Denboraleak ekialdetik mendebaldera egin zuenez, azken egunetako euri jasek apalago jo zuten atzo lurraldean. Eta, hala, egoera pixka bat baretu zen. Egun batzuk lehenago, joan den asteko ostegunean, Cadagua ibaiak gainezka egin zuen Enkarterriko zenbait herritan, eta, ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009932 | BERRIA | Euskadi | noticias | Herrialdeak eremu gorrira bueltatu dira, murrizketak gogortu eta leundu egiten dituzte egoera edota interesen arabera, baina ez da aldatzen murrizketa horiek adinekoen egoitzetan aplikatzeko duten gogortasuna. Gune gorria: irteerak debekatuta daude. Batzuetan, barnealdeko bisita kopurua ere mugatu egiten dute, baliabid... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0009933 | BERRIA | Euskadi | noticias | Vila-real bosgarren, Athletic seigarren eta puntutan berdinduta, Reala zazpigarren. Gaur-gaurkoz, argazki hori eskaintzen du Espainiako Lehen Mailako sailkapenak, baina, denboraldia amaitzeko bi jardunaldi falta direla, orain arteko lana ondo biribiltzea dute helburu hiru talde horiek. Asteak daramatzate Europarako sai... | cc-by-sa 4.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.