id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
BERRIA_0011234 | BERRIA | Euskadi | noticias | Errauste plantaren lehiaketa prozedura salatu du Aralarrek DONOSTIA. Aralarrek Carlos Ormazabal Garapen Iraunkorreko diputatuaren agerraldia eskatu du, Zubietako errauste planta eraikitzeko lehiaketan enpresaren baten aldeko «mesede tratua» dagoen argitzeko. El Mundo egunkariak atzo argitaratutakoaren arabera, lehiaket... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011235 | BERRIA | Euskadi | noticias | Urak utzitako aztarnak luze dirau, hilabete igaro bada ere azaroaren 5ean eta 6an hainbat tokitan denborale bortitza izan zenetik, eta eurite hark kalte material andana eragin zuenetik. Gipuzkoa astindu zuen gehien, baina Araban ez beste herrialde guztietan nabaritu zuten euri jasa eta haren ondorioa.
Espainiako asegur... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011236 | BERRIA | Euskadi | noticias | Laporte: «Athletic beste ezertxo ere ez daukat buruan»
FUTBOLA. Aymeric Laporte Athleticeko atzelariak 2020ra arte luzatu zuen kontratua joan den ekainean, eta «oso gustura» dagoela aitortu zuen atzo, kontratua berrituz geroztik eman duen lehendabiziko prentsaurrekoan. «Athletic beste ezertxo ere ez daukat buruan. Oso ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011237 | BERRIA | Euskadi | noticias | SASKIBALOIA. Tornike Xengelia Baskoniako hegal pibota eta Henk Norel Gipuzkoa Basketeko pibota ACB ligako boskote onenean sartu dituzte. Boskoteko beste hiru kideak Luka Doncic (Real Madrid), Gary Neal ( Zaragoza) eta Sylven Landesberg (Estudiantes) dira. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011238 | BERRIA | Euskadi | noticias | Apiriletik aitzinera, Gazprom enpresak gasaren prezioa garestituko dio Ukrainari. Orain arte, merkeago saltzen zion, baina «Kievek hitzartutako konpromisoak bete ez dituela» iritzita, kontratu berezia etetea erabaki du enpresako buru Alexei Millerrek. 1.113 milioi euroko zorra du Ukrainak Gazpromekin. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011239 | BERRIA | Euskadi | noticias | ETB3k Norvegiako 'Lars zonbia' telesaila emango du ostiral gauetan ETBk Norvegiako NRK 3-NRK Super kate publikoaren Lars zonbia telesaila emango du ostiraletik aurrera, euskarara bikoiztuta. Lehen atalaren estreinaldia ETB1en eta ETB3n egingo dute, aldi berean, 21:00etan. 8-12 urte arteko neska-mutikoentzako fikzioa da... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011240 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sortzailea: Angel Han Teng. Aktoreak: Zaizai Lin, Lyan Chen, Yi Lee, April Liu, Oscar Chiu. Herrialdea: Taiwan. Urtea: 2021. Non ikusi: Filmin. Atal bakoitzaren iraupena: 15 minutu. Generoa: Drama. Erromantzea.
Taiwango bi emakume gazteren istorioa da hau. Institutu garaian haien bideak gorrotoaren eta aurreiritzien on... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011241 | BERRIA | Euskadi | noticias | Azken hiru hamarkadotan Pixar ekoizpen etxeak egin dituen film arrakastatsuen zerrenda luze-luzean Finding Nemo dago goiko aldean. 2003. urtean estreinatu zen Andrew Stantonek eta Lee Unkrichek zuzendutako animazio istorioa, eta arrakasta erabatekoa izan zen. Gaztetxoak zein helduak erraz identifikatu ziren arrain lara... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011242 | BERRIA | Euskadi | noticias | 500.000 tona C02 isurtzea saihesten dute Giwatt-eko ekoizleek Gipuzkoako Energia Hidroelektrikoaren Ekoizleen Elkarte Giwatt-ek ohiko batzar orokorra egin berri du Oñatin (Gipuzkoa). Elkarteak, jatorri hidroelektrikoko energia berriztagarrien ekoizle txikiak batzen ditu, partikularrak nahiz instituzionalak. Aditzera em... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011243 | BERRIA | Euskadi | noticias | Krisian berandu ibiltzea egotzi dio Barkosek Zapaterori. «Nazio aniztasunaren aberastasunean» oinarritzen den politika koherentea eta aurrerakoia eskatu dio bere babesa lortzeko UPNk «Nafarroako adostasunaren eredua» jarraitzeko eskatu dio krisitik ateratzeko
Krisian berandu ibiltzea egotzi dio Barkosek Zapaterori «Naz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011244 | BERRIA | Euskadi | noticias | Enoturismoaren Europako Eguna ospatuko dute asteburu honetan Europako hainbat herrialdetan, baita Euskal Herrian ere. Nafarroan ekitaldi ugari antolatu dituzte: bisita gidatuak upategietara, argazki erakusketak, ate irekien jardunaldiak, zinema, hitzaldiak eta beste izango dira. Gaur, Erriberriko Marco Real upategian, ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011245 | BERRIA | Euskadi | noticias | SASKIBALOIA. Dallas Mavericks NBAko finalerako sailkatu da mendebaldeko finaleko bosgarren partidan (4-1), Oklahomari 100-96 irabazita. Texasko taldea final batean sartu den bigarren aldia da; 2006koa galdu egin zuen. Finaleko aurkaria Miami izango da ziur asko, 3-1 baitago aurretik Chicagoren aurkako ekialdeko finalea... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011246 | BERRIA | Euskadi | noticias | DONOSTIAKO NAZIOARTEKO 54. ZINEMALDIA. Matt Dillon Donostiara heldu da Donostia. Bihar gauera artea ez du jasoko Zinemaldiaren Donostia saria, baina Matt Dillon aktorea atzotik dago Donostian. Arratsaldeko lehen orduan heldu zen Maria Cristina hotelera, eta han, Mikel Olaziregi Donostiako Zinemaldiko zuzendariaz gain, ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011247 | BERRIA | Euskadi | noticias | Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak eta Georges Labazee Pirinio Atlantikoetako presidenteak bi erakundeen arteko lankidetza hitzarmena berretsi zuten atzo Baionan. 2011-2015 epean indarrean egonen den hitzarmena aitzineko gobernuek izenpetu zuten; orain arteko ildoak berretsi zituzten atzo, eta jarduna ekonomia... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011248 | BERRIA | Euskadi | noticias | SASKIBALOIA. EUROLIGA. Korapilo bihurria . Azken jardunaldian askatuko da G multzoko mataza; sei talde final-laurdenetan dira jada
Azken jardunaldian askatuko da G multzoko mataza; sei talde Euroligako Top 16ko bosgarren jardunaldia bukatuta, sei taldek lortu dute final-laurdenak jokatzeko txartela, baina talde guztiek... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011249 | BERRIA | Euskadi | noticias | Otsoa aipatu, eta otsoa agertu. Azken bost jardunaldietan jokoan izan diren hamabost puntuetatik bakarra erdietsi du Realak. Bolada beltza izan da, azkenean, salbazioa ziurtatu eta gozatzen hasteko aproposa zirudiena. Espanyol, Levante, Deportivo, Malaga eta Racingen aurka jokatu du, eta harritzekoa, talde horietatik b... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011250 | BERRIA | Euskadi | noticias | SEAren aurrean salatu dute azken astean Araban bi kamioilari istripuz hil izana GASTEIZ. Astelehenean eta asteartean Zanbranan eta Erriberabeitian (Araba) bi kamioilari hil zirela salatu zuten atzo Hiru, LAB, ESK, Steilas eta EHNEk. SEA Arabako patronalaren egoitzaren aurrean batu ziren, haien iritziz lan baldintza «ka... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011251 | BERRIA | Euskadi | noticias | Turistek igarotako gauen jaitsiera Araba, Bizkai eta Gipuzkoan.
• Joan den urteko ekainarekin alderatuta, aurtengoan %7,6 jaitsi dira turistek Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egindako gauak. Eustat Euskal Estatistika Erakundearen arabera, iaz %51,2 izan zen okupazioa; aurten, %46,2. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011252 | BERRIA | Euskadi | noticias | Olanok zerrenda bakarrerako prest ikusi du Ahal Dugu EH BILDU. Gipuzkoako Ahal Dugu-ko sektore zabal bat EH Bildurekin zerrenda bakar batean joateko prest legokeela uste du Xabier Olano EH Bilduren eledunak. Ezkerrekoak izaki, «logikoa» dela, eta bilera eta batzarretan behin baino gehiagotan «bat egin» dutela azaldu du... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011253 | BERRIA | Euskadi | noticias | Etziko manifestazioan parte hartzera deitu du AAMk, euskal presoen egoera salatzeko . Euskal presoen aldeko martxa birritan debekatu duten arren, AAMk berretsi egin du deialdia
Etziko manifestazioan parte hartzera deitu du AAMk, euskal presoen Euskal presoen aldeko martxa birritan debekatu duten arren, AAMk Euskal pres... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011254 | BERRIA | Euskadi | noticias | Asko izan dira Tourraren historian etapa ahaztezinak. 36 urteren ostean, berriro iritsi zen Frantziako Tourra Granonera, eta aurreikuspen guztiak gainditu ziren. Jonas Vingegaardek (Jumbo-Visma) erakustaldia eman zuen hango aldapa amaigabeetan gora, eta Tadej Pogacar (UAE) handia lehertu zuen. Tourreko erakustaldien ze... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011255 | BERRIA | Euskadi | noticias | Egoin enpresak fabrika bat zabalduko du Legution, 25 milioiko inbertsioarekin 22.000 metro kubikotik 64.000ra pasatuko da Egoin enpresak duen ekoizpen azalera, eta uste du ehun bat lanpostu zuzen emango dituela, Legution zabalduko duen fabrika berriari esker. 25 milioi euroko inbertsioa egingo du han, eta apustu sendo ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011256 | BERRIA | Euskadi | noticias | KAOSA EUROPAKO AIRE EREMUAN. Zeruari begira, lasaiago. Pixkanaka, baretzen ari da asteburuan Euskal Herriko aireportuetan izandako kaosa. Atzerapen ugari bai, baina jende pilaketa handirik ez zen egon atzo Loiun.
Pixkanaka, baretzen ari da asteburuan Euskal Herriko aireportuetan izandako kaosa. Atzerapen ugari bai, bai... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011257 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gorka Lupiañez presoaren senideek istripua izan dute kartzelarako bidean Etxerat-ek salatu duenez, Salamancako Topaseko kartzelarako bidean (Espainia) izan dute istripua Gorka Lupiañez presoaren bi senidek. Heldu bat eta adingabe bat zihoazen istripua izan duen autoan. Etxerat-ek salatu du urteko seigarren ezbeharra de... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011258 | BERRIA | Euskadi | noticias | %60 eta %79 artekoa izan da parte hartzea Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan. %60koa izan da bi alditan: 1980. urtean eta 1994. urtean. %78, 87ko parte hartzea da orain arteko handiena. 2001. urtean izan zen hori. Orduko hauteskundeetan boto abertzalearen mobilizazioa oso handia izan zen. Nicolas Redondoren PSE-EE... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011259 | BERRIA | Euskadi | noticias | Canal+ kate frantsesak GALi buruz egin berri duen erreportajeak argi utzi du urteetan Euskal Herrian segurtzat genuena : GAL, Espainiar Gobernuak, Felipe Gonzalez buru, antolatu zuen. Argi uzten du ere bai Frantziak hori hastapenetik bazekiela eta François Mitterranden gobernuak estali zuela.
Erreportajeak bagenekiena ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011260 | BERRIA | Euskadi | noticias | Burujabetzarako aukera berriak jorratzeko unea dela uste du ELAk. Autodeterminazioari buruzko galdeketaren inguruan akordioa lortzea giltzarritzat du
Burujabetzarako aukera berriak jorratzeko unea dela uste du ELAk Autodeterminazioari buruzko galdeketaren inguruan akordioa lortzea ETAren su-etenaren ondoren, bake bidea... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011261 | BERRIA | Euskadi | noticias | EUSKO LEGEBILTZARRERAKO HAUTESKUNDEAK. ALDERDIEN KANPAINA. Jai giroa azken txanpan. EAJk, Ezker Batuak eta Aralarrek musika, moda eta pintxoak eman dizkiete Bilboko hautesle gazteei oro har oihartzun eskasa izan duten kanpainaren azken aurreko jardunaldiko ekitaldietan.
EAJk, Ezker Batuak eta Aralarrek musika, moda eta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011262 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gasteizko feriaren bigarren finalerdia jokatuko da gaur PILOTA. Aspeko pilotariak gaur sartuko dira lehian Gasteizko torneoan, eta, 22:00etan hasita, Altuna III.ak eta Zabaletak Ezkurdiaren eta Rezustaren aurka jokatuko dute. Atzelari biak oso jotzaileak izaki, aurrelarien artean egon daiteke gakoa. Irabazleek etzi jok... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011263 | BERRIA | Euskadi | noticias | La Caracola kultur elkarteak antolatzen du Mapamunditarrak egitasmoa urtero, Iruñean kultura garaikidea sustatzeko eta zabaltzeko helburuarekin. Iaz, ispiluaren kontzeptua hartu zuten ardatz gisa, eta honako gogoeta egin zuten: «Ispiluak itxura itzultzen digu, zeina berehala iraungitzen den. Itxuraz, askotarikoak gara,... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011264 | BERRIA | Euskadi | noticias | KALTEAK DITUZTEN ABELTZAINENTZAKO EUROAK, BIZKAIAN Ehun mila euro gordeko ditu Bizkaiko Foru Aldundiak putreen eta otsoen erasoen ondorioz galerak dituzten abeltzainei kalte-ordainak pagatzeko. Gertaeraren berri hamabi orduren barruan eman beharko dute laguntzak eskuratzeko. Desagerrarazteko programen bitartez saihestu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011265 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Nire gain hartzen dut gaizki egindako gauza guztien errua». Azken astean Delmasen izena bala-bala agertu da hedabideetan. Miarritzeren emaitza txarrak tarteko, haren postua kolokan dago. Larunbatean irabazi ondoren, aitzina begiratu nahi du Delmasek, batik bat asteburuan hasiko den Europako Heineken Kopari. JACQUES DE... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011266 | BERRIA | Euskadi | noticias | Landetxeek pandemiaren aurreko okupazio datuak hobetu dituzte abuztuan 29.140 sarrera eta 90.259 ostatu gau izan dira guztira landetxeak aurtengo abuztuan landetxeetan; alegia, pandemiaren urteko abuztuan baino %58,8 sarrera gehiago egon dira, eta %41,6 ostatu gau gehiago, Eustaten datuen arabera. Gainera, 2019ko abuzt... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011267 | BERRIA | Euskadi | noticias | AIZKORA. Donato Larretxeak eta Unai Otañok irabazi zuten herenegun Ramon Latasaren oroimenezkoa, Sunbillan (Nafarroa), iraupeneko proban eginiko lan onari esker. Garaileek berrogei minutu baino lehen amaitu zituzten lanak. Bigarren, Nazabal eta Arrospide sailkatu ziren, minutu eskasera, eta hirugarren, Atutxa eta Lopez... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011268 | BERRIA | Euskadi | noticias | Donostiarako konponbide bila elkartuko da gaur EAJ DONOSTIA. EAJk batzarra egingo du gaur Donostian, hiriaren etorkizunaz. Ehun eragile sozialetik gora batuko dira, eta lau alor aztertuko dituzte: ekonomia eta lehiakortasuna, identitatea eta kultura, Donostia , hiri bizia eta Hiri irekia . | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011269 | BERRIA | Euskadi | noticias | Espainiako Gobernuak ongi baliatu du Europako Banku Zentralak emandako laguntza, eta 2012rako behar zuen ia diru guztia bildu du finantza merkatuetan. Zorra enkante handi samarrak egin ditu azken asteotan, eta udan baino interes txikiagoak pagatu behar izan ditu. Egoera horrekin, aurten bere defizita estaltzeko eta zor... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011270 | BERRIA | Euskadi | noticias | Argentinan EHNA egiteko akordioa sinatu du Udalbiltzak Euskal Etxeekin Euskal diasporak Argentinan antolatutako Euskal Astearen harira, Udalbiltzak hainbat Euskal Etxerekin eginiko hitzarmenaren berri eman du. Ohar baten bidez atzo jakinarazi zuenez, dagoeneko Euskal Herriko Naziotasun Aitormena (EHNA) tramitatzeko hit... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011271 | BERRIA | Euskadi | noticias | Egun hauetan aktualitatera itzuli da 2016ko abenduan egin zen Luhusoko ekimena, Jean-Nöel Txetx Etcheverry eta Beatrice Molle-Haran bakegileen kontra Parisen egingo den epaiketaren harira. Luhuso eta ETAren armagabetzea, oro har, Euskal Herriko bake prozesuaren gertaera ezohiko eta harrigarria izan zen. Gatazka armatue... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011272 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Erre koadro hau, eta begiratu kea». Gisa horretako esaldiz betetako artelanekin jarri zituen oinak artearen mugan Yoko Onok (Tokio, 1933), eta urrats bat egin zuen aurrera gero. Baina 1961 zen, eta ez zioten denek jarraitu. Saminik ez, ordea, haren hitzetan. «Niri interesatzen zitzaidana zen zerbait sortzea, ez sortut... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011273 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lopez Peñaren hilotzaren harrera familiak antolatu zutela ohartarazi dute haren senideek
Xabier Lopez Peña euskal presoa zenaren hilotzari harrera egiteko ekitaldia antolatu izana egotzita, Iker Rodrigo Sortuko Bizkaiko koordinatzaileordea atxilotu du gaur Guardia Zibilak. Lopez Peñaren familiak, ordea, jakinarazi du h... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011274 | BERRIA | Euskadi | noticias | Miguel Zeberio eta Felipe Uriarte. Felipe Uriarte eta Miguel Zeberio. Bien uztarketak sortu zuen jaialdi berezi hau duela hiru urte: Urmuga. Ez da Jazzaldia, ez Musika Hamabostaldia, ez BBK Live, ez EH Zuzenean, ez Azkena edo Hatortxu Rock... Desberdina da. Mendia eta musika lotzeak ematen dio berezitasuna. Zortzi kont... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011275 | BERRIA | Euskadi | noticias | Tebas-Muru Artederretako (Nafarroa) Erdi Aroko Festa 2017an ospatu zuten lehen aldiz. Aurten ere abuztuan antolatu dute. Bihartik etzi arte edertuko dute herria, garaiko apaingarriekin. Ivan Ruiz kontzejuko kidearen hitzetan, herriko historiari balioa ematen dio festak. Urtero, pregoia irakurriz hasten dute jaia: «Foru... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011276 | BERRIA | Euskadi | noticias | Harkaitz Canoren 'Beti oporretan' ipuin liburua gazteleraz publikatu berri dute LITERATURA. Seix Barral argitaletxeak Harkaitz Canoren Beti oporretan (Susa) ipuin liburua gazteleraz kaleratu berri du, El turista perpetuo izenburupean. Halaber, Kirmen Uriberen Elkarrekin esnatzeko ordua (Susa) nobela katalanez eta gazte... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011277 | BERRIA | Euskadi | noticias | Marvel, Pixar, Star Wars, National Geographic eta Disney markek osatzen zuten orain arte Disney Plus streaming zerbitzua. Otsailetik aurrera, ordea, bat gehiago batuko da eskaintzara: Star, helduentzako marka. Datorren hilaren 23an helduko da Euskal Herriko pantailetara.
Disney Plusek jakinarazi duenez, FOX, ABC, FX, 2... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011278 | BERRIA | Euskadi | noticias | Etorkinen datuak aztertuz gero -Espainiaz kanpokoak soilik zenbatzen dituzte-, erkidegoko batez bestekoaren paretsuan ageri da Sestao. %6,6 dira atzerritar Sestaon; erkidegoan, %6,8. 1.900 sestaoar, guztira. Datuak aztertuta, ez da korrelaziorik ageri etorkinen kopurua igotzearen eta delinkuentzia tasa areagotzearen ar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011279 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hezkuntzako aurrekontuak «onartezin» jo dituzte sindikatuek, grebara deitzean BILBO. Azaroan Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hezkuntza publikoan sektoreka egingo dituzten greben deialdiak erregistratu zituzten atzo ELA, LAB eta Steilas sindikatuek. Adierazi zuten Eusko Jaurlaritzak datorren urterako aurkeztutako aurrekont... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011280 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ahmet Davutogluk lehen ministro kargua utzi eta ordu batzuk geroago proposatu dio Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidenteak Yildirimi kargu hori betetzea. Yildirim garraio ministroa zen orain arte, eta Turkiako hedabideek Erdoganen gertukotzat jotzen dute.
AKP Justiziaren eta Garapenaren Alderdiak 2002az geroztik Turk... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011281 | BERRIA | Euskadi | noticias | Arabadendak-eko negozioen «ia erdiek» ez dute prest Ticket Bai Gaurtik aurrera, Arabako negozio eta jarduera ekonomiko guztiak derrigortuta daude Ticket Bai sistema berriaren bidez fakturatzera. Arabako aldundiko iturrien arabera, 18.000 negoziok eta autonomok egokitu beharko dute faktura elektronikoaren sistema, eta, ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011282 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gipuzkoako txoko bat? Zumaiako flyscha edo Azpeitiko Loiolako santutegia.
Ume zinela, zer izan nahi zenuen handitan? Eskiatzailea. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011283 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nafarroako Gobernua «krisian» jartzea egotzi dio Jimenezek UPNri UPNko eta PSNko batzorde eragileek bilera bana egin zuten atzo Iruñean. Erregionalistenak oniritzia eman zion UPNk PPrekin Espainiako hauteskundeetara elkarrekin aurkezteko lortutako akordioari. Sozialistenak, berriz, akordio horren harira, UPNk Nafarroak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011284 | BERRIA | Euskadi | noticias | Fantasia da. Eztanda. Bada. Taupada. Osorik da. Da asko dira. Sormenaren lurraldea da. Bizitzekoa da. Ez dakit DA leloa amaitu den ala ezer originalik okurrituko zaien oraindik.
Ni ere izan nintzen Durangoko Azokan. Kotxea urruti aparkatu behar izan nuen. Inoiz gaztetxea izandako harri pilaren parean. Bakarrik egin nue... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011285 | BERRIA | Euskadi | noticias | Mendebaldea heldu ohi den bezala heldu da Mariano Rajoy Espainiako presidentea ere Afrikara, zeruetatik jausia. Zapaldu du Malaboko aireportuko alfonbra gorri gozoa, estutu dio bostekoa diplomaziak baztertu Teodoro Obiang are gozoagoari, eta Afrikako Batasuneko batzarrari mintzatu zaio, gazteleraz, noski, Espainia izan... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011286 | BERRIA | Euskadi | noticias | Legea berrabiatu, hezkuntza publiko, inklusibo eta euskaldunaren alde Denbora igaro da Euskal Autonomia Erkidegorako Hezkuntza Lege proiektua argitaratu zenetik, eta, dagoeneko tramitazioaren fasean sartu delarik, legearen inguruko zenbait hausnarketa partekatu nahiko genituzke. Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Hez... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011287 | BERRIA | Euskadi | noticias | Vicent, Valentziako pilota deritzana legalki onartua izango dela irakurri dut asteon Vilaweb -en, aitortza hori edukitzearen alde bozkatu zutelako asteartean Espainiako Kirol Legea eztabaidatzen ari ziren batzordean. Eta, ezin diot utzi galdera egiteari, ilegala al zen orain arte? Oso ilegala ez zen izango, 3.700 pilot... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011288 | BERRIA | Euskadi | noticias | 14:00. XX. Sagardo lehiaketa eta musika eskolako txistularien, trikitilarien, talde instrumentalaren eta bandaren kalejira, Karnaxenean. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011289 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskal selekzioa eta Angola ariko dira gaur Getxon ESKUBALOIA. Euskal selekzioa eta Angolakoa aurrez aurre izango dira gaur Getxoko Gobela kiroldegian (19:00, ETB4). Hiru selekzioren arteko torneoko bigarren partida izango da gaurkoa. Herenegun, Angolak 21-18 irabazi zion Espainiako Unibertsitateko selekzioari. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011290 | BERRIA | Euskadi | noticias | Marokok Aaiun hiriburua hesitzeari ekin diola salatu du Equipe Mediak Marokok Aaiun ekialdeko auzo batean lau kilometro luzeko harresi bat eraiki duela salatu du Equipe Mediak. Martxoak 25 izeneko auzotik 500 metrora zutitu du hesia; Ued Essaguia eta Smara hirira doan errepidean dagoen kontrol gunera arteko tartean. Ho... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011291 | BERRIA | Euskadi | noticias | AUSTRIAKO ETA SUITZAKO EUROKOPA. ATEA ZAINTZEN. Futbola ez da zientzia Batek baino gehiagok egin dit galdera hau azken egunetan: zeinek irabaziko du Eurokopa? Denei erantzun bera eman diet: auskalo. Beno, Egia esateko, berdin zait zein gailentzen den. Baina ez zait berdin Txekiak irabaztea. Ez daukat ezer txekiarren au... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011292 | BERRIA | Euskadi | noticias | KAIRO. Kairoko Zigor Auzitegiak hiru urteko kartzela zigorra ezarri dio Hosni Mubarak Egiptoko presidente ohiari, diru publikoa poltsikoratzeagatik. Alaa eta Gamal Mubarak, agintari ohiaren semeak ere kondenatu ditu auzitegiak, delitu beragatik. Epaileak frogatutzat eman du akusatuek funts publikoetatik 125 milioi libe... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011293 | BERRIA | Euskadi | noticias | Arabako Aldundiko helegitea aintzat hartu du Auzitegi Nagusiak . Bost epaileetatik bik helegitea tramitera onartzearen kontrako boto partikularra eman zuten
Arabako Aldundiko helegitea aintzat hartu du Auzitegi Nagusiak Bost epaileetatik bik helegitea tramitera onartzearen kontrako boto Arabako Diputazioak Eusko Jaurla... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011294 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ligaxkako aurreneko lau sailkatuek jokatuko dituzte: lehena, laugarrenaren aurka; eta bigarrena, hirugarrenaren kontra. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011295 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Ez dugu gure estrategia eramaten parean dugunaren arabera»
Herriko bozen lehen itzulian, Eneko Aldanak kasik bozen erdiak lortu zituen Ziburu Bizi zerrendarekin, eta emaitzak sorpresa eragin zuen. EH Bai-ren ikuspegitik balorazioa egin du, eta etorkizunari so jarri da.
Eneko Aldana-Douat (Ziburu, 1989) EH Bai-ko koord... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011296 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskal hedabideek behatoki bat sortzea proposatu dute Krisiari aurre egiteko eta etorkizuneko erronkei erantzuteko indarrak metatzen jarraitzen dute euskarazko herri ekimeneko hedabideek. Agiri bateratu bat aurkeztu dute, sektorearen diagnosiaren berri emateko eta etorkizuneko erronkak zehazteko. Bost puntutan laburbil... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011297 | BERRIA | Euskadi | noticias | Duela hilabete pasatxo, abuztuaren 5ean, Maersk Tankersen Etienne petroliontziak Maltako agintarien eskaerei erantzun eta haren kostaldetik gertu arriskuan zegoen ontzi bati lagundu zion: 27 migratzaile erreskatatu zituen, tartean haur bat eta haurdun zegoen emakume bat. Porturatzeko onespena baino ez zuten falta; orde... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011298 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lotsagabea izateko eskubidearekin. Olazabal gazteak Eugiren ordez jokatuko du gaur Legution, Olaizola I.a eta Otxandorenaren aurka
Olazabal gazteak Eugiren ordez jokatuko du gaur Legution, Olaizola I.a Badago binakako txapelketako lesio izurriteari etekina atera dionik.
Parte hartzaileen minek partida handien ateak ire... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011299 | BERRIA | Euskadi | noticias | Baketzerako foroa jaio da Iruñean, bakearen kultura errotzeko asmoarekin Baketzerako foroa jaio da Iruñean, bakearen kultura errotzeko Atzo ezagutarazi zuten Baketzerako Foro sortu berria. Uneotan hainbat ideologia politikoko pertsonek osatzen dute, eta gizarteari eskea egin helbidera idatzita. Foroak bakearenkultura e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011300 | BERRIA | Euskadi | noticias | Garraiolari bat hil da A-8an Irunen, gidatzen zuen kamioia iraulita Garraiolari bat hil eta beste bat zauritu zen atzo Irunen, kamioia bidetik irten eta irauli ostean. Goizaldean gertatu zen ezbeharra, 01:00ak jotzeko minutu batzuren faltan, A-8 autobidean, Bilboko noranzkoan. Kamioia autoz kargatuta zihoan, eta barrua... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011301 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Jarrera aldaketa gisa ulertu behar da elbarritasun baten onarpena»
Elbarritasuna onartzea ez da erraza. Granerok urteak behar izan ditu. Pixkanaka eragin nahi du orain hainbat aldetan, bereziki elbarrietan. «Zoriontsu izan daiteke elbarritasunarekin».
Minarekin bizitzen ikasi du Jesus Granerok (Rio Grande, Argentina, ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011302 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nafarroako Kantu Txapelketa azaroaren 6an abiatuko da, Irurtzunen Mikrofonoaren aurrean paratzeko beldurrik ez izatea, herri kantuak kantatzea eta hamabost urtetik gora edukitzea. Hiru horiek dira azaroan 6an abiatuko den Nafarroako Euskal Kantu Txapelketan parte hartzeko baldintzak. Aurten, protagonismo berezia izango... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011303 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gizakiaren bortz zentzumenak ez dira aski besarkatuko duten haize, hezetasun eta hotz-beroen agendak diseinatzeko. Eguraldiaren iragarpena ez da gehiago erran zahar herrikoien meneko, ez ere senak gidatua edota enpirikoki bideratua. Fidagarritasunaren agorrak akuilatu izan ditu ikerlariak jakitate ziurragoaren egarria ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011304 | BERRIA | Euskadi | noticias | Oporrak atzean utzita, gaur emango diogu hasiera Ardoxkaren denboraldi berriari.
Azken urteotan, Andaluziako ardoak ekarri ditut hona hasierako artikuluan; gaurkoan, baina, Galizia aldera joko dugu, Ribeiro sor-marka daramaten Bodegas Cunqueirok egiten dituen zenbait ardo ezagutzera.
XX. mendeko hogeigarren hamarkadan ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011305 | BERRIA | Euskadi | noticias | LONDRES. Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroak atzo iragarri zuenez, astelehenetik aurrera beste hainbat neurri arinduko dituzte herrialdean. Horrez gain, atzo, COVID-19aren kutsatzeen bilakaera kontrolatzeko plan bat abiatu zuten Ingalaterrak eta Eskoziak. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011306 | BERRIA | Euskadi | noticias | EuskalduON astea ospatuko dute Atarrabian (Nafarroa), etzidamu arte. Euskaldunentzat armasguneak sortu nahi dituzte, komunitatearentzat bilgune bihurtu eta aisialdia euskaraz gozatu. Hainbat ekitaldi prestatu dituzte: umorezko antzerkia, Ingo al deu? taldearen erromeria...
Atarrabian (Nafarroa), gaur, bihar, etzi eta e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011307 | BERRIA | Euskadi | noticias | Orkestra ikasketen masterrean izena eman daiteke jada MUSIKA. Musikene Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegiak orkestra ikasketen masterrean izena emateko epea ireki du, irailaren 14ra arte; irailaren 19an eta 20an izango dira sarrera probak. EOSekin jotzeko eta agertokian «maisu handiekin» egoteko aukera izango d... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011308 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Erasoa jasan duten andreak epaitu eta errudun gisa tratatu dituzte»
Gasteizko Arana auzoko jaietan bi emakumeri eraso egin zieten, baina instituzioek ez zuten eraso horiei aurre egiteko protokoloa behar bezala bete. Horixe salatu du Gasteizko mugimendu feministak, eta kontuak eskatu dizkie instituzioei. «Ez dugu ulert... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011309 | BERRIA | Euskadi | noticias | 'BERRIA zabalik' kanpaina martxan jarri dute Errenterian Errenteriako (Gipuzkoa) tokiko merkatarien ekonomia biziberritzeko asmoz, BERRIA zabalik izeneko kanpaina abiatu BERRIAk herrian. Gaur zabalduko da merkatariek kanpainan izena emateko epea. Errenteriako Udalarekin eta Errenkoalde merkatari eta ostalari elkarteare... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011310 | BERRIA | Euskadi | noticias | Caja Laboralek orain bi aste pentsa zitekeena baino askoz gehiago dauka jokoan Sevillan. Manresa eta Real Madrilen aurka errenkadan galdu ondoren, hirugarren porrota ekar dezakeen talde arriskutsua da Banca Civica. Gutxitan galtzen ditu hiru partida jarraian Baskoniak, eta Koparen atarian halako zerbait gertatuko balit... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011311 | BERRIA | Euskadi | noticias | Araban, euskara teknikariak kontratatzeko dirua, eurotan.
• Arabako Foru Aldundiak 233.000 euro erabiliko ditu datozen hilabeteetan euskara teknikariak herrialdeko udaletan kontratatzeko. Diputazioaren asmoa da hizkuntzaren ezagutza eta erabilera sustatzea. Horretarako, diru laguntzak emango dizkie teknikariak kontrata... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011312 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gaur Emakumearen eta Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna da. Egun berezi honetan, duela gutxi irakurri nuen artikulu bat gogoratu nahiko nuke. AEBetako aholkularitza garrantzitsuenek urtetan euren enpresetan lan egin zuten eta euren lanpostuak familia zela-eta utzi zituzten emakumeak berreskuratzeko programak aplikat... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011313 | BERRIA | Euskadi | noticias | Binakako txapelketako ligaxka are gehiago luzatuko dute: 11 partidara. Enpresak diseinu berria aztertzen ari dira, lau bikote mantenduta eta enpresa bereko bikoteen arteko partidekin
«Etxekoengatik pozten naiz, ia nik baino gehiago sufritzen dutelako»
Zoriontsua da, ez du ezkutatu, eta luze ospatu du herenegun irabazit... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011314 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Maila jaisteko prest ez gaude, eta ez segitzea erabaki dugu»
Ez zuten energiarik gauzak nahi bezala egiteko, eta geldialdi mugagabea iragarri dute. Hogei urteko bidean, indie talde ikurretako bat bihurtu da, aurrena ingelesez eta gero espainolez.
Azken kontzertuak urriaren 1ean eta 3an emango ditu Standstill taldeak, ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011315 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iraki erasotzea ahalbidetu zuten aginduak indargabetzeko lehen urratsa egin dute AEBek
Indar Militarra Baliatzeko Baimenek Irakeko bi gerrak ahalbidetu zituzten: 1991koa eta 2003koa. Baina ez horiek bakarrik. Izan ere, prozeduren helburua Iraken aurkako erasoaldiak baimentzea zen arren, Barack Obamak eta Donald Trumpek... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011316 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bizkaiko ostalaritzako langileak grebara deituak daude gaurko eta biharko Bizkaiko ostalaritzako langileek bi eguneko greba hasi dute gaur, hitzarmena berritzeko negoziazioen «blokeoa» gainditzeko. ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek antolatu dituzte bi greba egunak, eta atzo elkarretaratze bat eginda ekin zioten protes... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011317 | BERRIA | Euskadi | noticias | Autobus geltokien artean jaisteko aukera, Gasteizen ere aztergai Bereziki emakumeen segurtasuna handitu eta haien aurkako erasoak eragotzi nahi dituzte Bilbon, gauez autobusen geltokietatik kanpo jaisteko emandako aukerari esker. Bada, bide beretik jarraitu nahi dute Gasteizen ere, eta neurri hori aztergai jarriko du G... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011318 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gotzaindegia hotel: ebanjelioaren kontrako lotsagabekeria Idazki hau sinatzen dugunak laikoak gara, emakumeak eta gizonak, urtetan Gipuzkoak Elizarekin konprometituta gauden kristauak. Harri eta zur geratu gara irakurri dugunean Donostiako Gotzaindegiak 26 apartamentu turistiko egingo dituela bere egoitzetako batean et... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011319 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Lapurreta ez da txantxetako gauza Txinan, eta hala behar du gainera, bost edo hamar urteko kartzela zigorra. LaVarrentzat ez dirudi hain serioa denik, ordea. Haren semea han utzi banu, hobe. Oso esker txarrekoa da!». Txinan atxilotutako Kaliforniako UCLA unibertsitateko hiru saskibaloi jokalari libre gera zitezen tele... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011320 | BERRIA | Euskadi | noticias | Milaka lagunek manifestazioa egin dute "justizia" eskatzeko 1976ko martxoaren 3an, Espainiako Poliziak tiroz desegin zuen langileen batzar bat, Zaramaga auzoko San Frantzisko elizan. Bost langile erail zituen, eta ehunka zauritu. 41 urte bete dira gaur, eta egun hori oroituko dute: EH Bilduk biktimak gogoratu ditu egue... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011321 | BERRIA | Euskadi | noticias | MADRIL. Bart bukatu zen betiko Antena3en Mar de plástico telesaila, ikus-entzuleek aukeratutako amaierarekin. Bihar, berriz, kate bereko Velvet telesailaren azkeneko atala emango dute. Atal horretako hainbat eszena -hamabost minutu- zuzenean egingo dituzte. Horretarako, zinema digitaleko hamalau kamera erabiliko dituzt... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011322 | BERRIA | Euskadi | noticias | MENDIA. Everest neguan igotzeko espedizioko lanei berriz heldu aurretik, Pumori mendira (7.171 metro) igo zen atzo Alex Txikon alpinista, haren bi laguntzaileekin: Ali Sadpara eta Nuri Temba. Goizeko seietan abiatu ziren hirugarren kanpalekutik, eta bost ordu eta erdiko igoera egin zuten. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011323 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zuzendaria: Guillaume Canet. Aktoreak: François Cluzet, Marion Cotillard, Benoit Magimel, Gilles Lellouche, Jean Dujardin, Pascale Arbillot, Edouard Montoute. Herrialdea: Frantzia. Urtea: 2010. Iraupena: 145 min.
Egundoko arrakasta izan du Frantzian lan honek, eta iaz gehien ikusi zirenen artean dago. Film luzea eta pe... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011324 | BERRIA | Euskadi | noticias | ESTUDIANTES ETA JOVENTUT. 17 urte ditu Jaime Fernandezek, eta 20 David Jelinekek. Etorkizun oparoa dute. Fernandezek hilabeteak eman ditu min hartuta, baina bueltatu, eta bikain aritu da: 11 puntu 16 minutuan, Alacanten aurka. Jelinekek hiru hiruko sartu zituen jarraian, eta Bilbo | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011325 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hazkunde aurreikuspenak hamarren bat jaitsi ditu EBZk Iaz, %2,5 hazi zen euroguneko ekonomia, baina maila horretatik behera izango da hurrengo urteetan. Aurten, hazkunde tasa %2ra iristea espero du (%2,1 esan zuen ekainean), 2019an %1,8 (%1,9), eta 2020an %1,7 (aldaketarik ez). Inflazioa, berriz, EBZk egokitzat duen ma... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011326 | BERRIA | Euskadi | noticias | Implikako ehun langileren kaleratzea salatzeko mobilizazioa egin dute Bilbon Implika enpresak Bilboko zentroetako 156 langileetako 100 kaleratu nahi ditu EE erregulazio espediente batekin. Martxoaren 16an hasi ziren espedientea negoziatzen, eta egun berean jo zuten langileek greba mugagabera. Seigarren greba eguna dute... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011327 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Ospearekin inor ez duzu atzean, dirua xurgatu nahi dizun kapitalista soilik»
1998. urtea ez du ahaztuko Rundquistek. Undrop taldearekin 'Train' abestia plazaratu, eta urtebetean 125 kontzertu eman zituen. Orain kalean jotzen du, eta ahal duen guztietan Euskal Herrira itzultzen da arnasa eta atseden hartzera.
Arnasgune... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011328 | BERRIA | Euskadi | noticias | THE SOUL MOVERS + JC BROOKS & THE UPTOWN SOUND + SUMISION CITY BLUES Lizzie Mack kantari australiarrak Deniz Tek gitarra jotzaile eta kantugilearekin (Radio Birdman) bat egin zuen soularekiko zuten maitasunak baturik. Soul Movers taldea osatu zuten 2007an, 60ko beat musikaren eta Memphisko rhythm and bluesaren eragina ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011329 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskal diasporako «dekanoa» dugun Mikel Ezkerro euskalargentinarra, Argentinako Euskal Etxeetatik birak egiten dituenean, behin baino gehiagotan kexu azaldu da gazteei «euskal dantzariz mozorrotu» esaldia entzutean. Jantzi aditza mozorrotu aditzaz ordezkatzea biziki mingarria egiten zaio eta. Sarritan, dantzaldien ondo... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011330 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hasi da leheneratzen iaz Nafarroako erdialdeko sutean erretako mendi eremua Nafarroako Gobernuko ingurumeneko arduradunek eta suhiltzaileek bisita egin dute gaur goizean 2016ko abuztuan suak kaltetutako eremura. Nafarroan azken 30 urteetan egon den suterik handiena izan zen, eta 2.347 hektarea erre zituen. Nafarroako G... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011331 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gizakiak berezkoa du jakin-mina, harago, gorago zer dagoen jakiteko irrika, esploraziorako grina... Geratzen al da, ordea, lurralderik esploratzeko mapetan? Geratzen al da inork igo gabeko mendirik igotzeko oraindik munduko mendikateetan? Bai, geratzen da, eta ez gutxi. Andeetako mendigune ezkutuetan, Karakorumeko ezta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011332 | BERRIA | Euskadi | noticias | Arraun mundua erabat aztoratu zen 2010. urteko Kontxako Bandera bukatu eta minutu gutxira. Jose Luis Kortak, Kaikuko entrenatzaileak, dopina erabiltzea eta horri esker irabaztea leporatu zion Urdaibairi, orduko garaileari. Auzitegia sartu zen tartean, fiskalak adierazpen horien harira ikerketa hasi zuen, Guardia Zibila... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011333 | BERRIA | Euskadi | noticias | ARRAUNA . Astillero TKE Ligatik kanpo uztea berretsi du epaileak Astillero TKE Ligatik kanpo uztea berretsi du epaileak Miguel Juane Traineruen Kluben Elkarteko (TKE) epaileak berretsi egin du Astillero TKE Ligatik kanpo uzteko proposamena. Epaileak, halaber, Astillerori 6.600 euroko isuna jartzeko proposamena berretsi... | cc-by-sa 4.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.