id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
BERRIA_0011434 | BERRIA | Euskadi | noticias | Uste dut garaiz berreskuratu ditudala nire kroseko abiadura kolpeak». Joan den asteburuan, Mathieu Van der Poelek nagusitasunez irabazi zuen Munduko Kopako azken proba Hoogerheideko zirkuituan (Herbehereak). Zortzigarren garaipena du jarraian, nagusitasun handiz irabazia. «Garaiz», bihar munduko txapeldunaren ortzadar ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011435 | BERRIA | Euskadi | noticias | Berriz presondegiratua izateko arriskuan da Gilen Goiti gaztea 2011. urteko Baionako bestetan Poliziarekin izan istiluen ondorioz, Gilen Goiti gaztea preso sartzea erabaki du epaileak. Atzo deitu zuten polizia etxera epaia jakinarazteko, baina aske utzi zuten. Bost egun dauzka gazteak Kasazio Auzitegian dei egiteko. He... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011436 | BERRIA | Euskadi | noticias | Audientzia handienarekin, arnasa hartzeko bideen bila Inoiz baino audientzia handiagoa, baina alde ekonomikoan ezintasun handiak. Iazko jarduna aztertzeko bilera egin zuten atzo BERRIA Taldeko akziodunek, Andoainen (Gipuzkoa). Iazkoa galera txiki batekin itxi zuen taldeak, eta aurtengo aurreikuspenetan ere galera ageri... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011437 | BERRIA | Euskadi | noticias | Garaipena edo garaipena. Nahitaez irabazi behar dio Baskoniak Khimkiri, bost puntugatik ahal badu; galduz gero, agur esango dio Top16ari
Nahitaez irabazi behar dio Baskoniak Khimkiri, bost puntugatik ahal Urduritasuna sumatzen da. Egonezina. Antsietatea. Presioa. Hilabeteak, urteak dira Baskonia halako premia gorrian e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011438 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ospitaletik kanpo inork bihotz geldialdi bat izanez gero nola jardun behar den azaltzen duen aplikazioa aurkeztu zuten atzo Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak eta Txema Unanue Osakidetzako Larrialdietako zuzendariak. Aplikazioa eskuragarri dago Android eta IOS gailuetarako, eta hauek dira haren funtzioak:... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011439 | BERRIA | Euskadi | noticias | • Jaioteguna. 1981eko urriaren 4an, Iberon (Nafarroa).
• Lorpen zerrenda. Buruz buruko txap. (2004, 2006, 2009, 2010); Binakako txap. (2005, 2006, 2009, 2013); Lau t'erdiko txap. (2006, 2010); Buruz buruko txapeldunorde (2005, 2012, 2013); Binakako txapeldunorde. (2004); Lau t'erdiko txapeldunorde. (2008, 2009, 2011). | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011440 | BERRIA | Euskadi | noticias | IRUÑEA. Joan den astean jakin zenez, Testa Residencial funtsak 390 etxebizitza erosi zituen Iruñean, orain arte babes ofizialekoak zirenak. Bizilagunak kalean geratzeko arriskuan ikusita, Nafarroako Gobernuak berandu izan baino lehen erantzun du. Atzo lortu zuen akordio bat Testarekin, eta, horri esker, etxebizitzen al... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011441 | BERRIA | Euskadi | noticias | Mendizaletasunak tradizio luzea du Euskal Herrian. Alta, azken urtean nabarmen jende gehiago hasi da mendira joaten. Horietako anitz lehen aldiz joan dira mendira, eta esperientziarik gabeak dira. Oinarrizko aholku erraz batzuk beteta, osasuntsu eta arriskurik gabe goza daiteke mendiaz.
Azken urtean mendira joan den ed... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011442 | BERRIA | Euskadi | noticias | Garbiñe Muguruzak esana du ez duela entenditzen zergatik bihurtzen duten gipuzkoar, Venezuelako bandera ikustean hunkitu egiten dela, bizitoki duen Geneva entrenatzeko toki ona dela. Tenislaria Katalunian hazia da, eta Espainiaren alde lehiatzen hasi zen Rion atzo. Aita Eibarkoa du, hori ere datu objektiboa da; erabaki... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011443 | BERRIA | Euskadi | noticias | Europako Banku Zentralak 500 milioi euro handitu du Larrialdiko Likidezia Lerroa (ELA, ingelesez), 80.700 milioi euroraino. Frankfurtek emandako finantzaketaren truke, azken urteetan EBZk bermetzat onartu ditu Greziako bankuek estatuari erositako zor bonuak, kalifikazio agentziek zabor bonutzat hartu arren (arrisku han... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011444 | BERRIA | Euskadi | noticias | 'Zr. Lehendakari' animaziozko saioa estreinatu du 'Etzi.pm' atariak Iñigo Urkullu (benetakoa) ez da izan gaur prentsaurreko garrantzitsua eman duen bakarra. Etorkizunetik iritsitako lehendakari batek ere prentsaurrekoa eman du gaur Etzi.pm atari digitalean .
Zr. Lehendakari animaziozko saioan, Eusko Jaurlaritzako gober... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011445 | BERRIA | Euskadi | noticias | "Terrorismoaren kontrako" ituna jasotzen du Zigor Kodearen erreformak, eta Kongresuak oniritzia eman dio aldaketari. PP, PSOE, Foro Asturias, Coalicion Canaria eta UPNk bozkatu dute alde. Lege egitasmoaren aurka azaldu dira, besteak beste, Amaiur, EAJ eta Geroa Bai. Guztira aldeko 273 boto jaso ditu proposamenak, eta 2... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011446 | BERRIA | Euskadi | noticias | Glenn Close aktore ezagunak (Greenwich, AEB, 1947) jasoko du aurten Zinemaldiko Donostia saria, zinemagintzari ekarpen handia egin izana ohoratzen duena. Saria emateko ekitaldia irailaren 18an izango da, 21:30ean, Kursaalean. Baina Close ez da saria jasotzera bakarrik etorriko Zinemaldira; horrez gain, azken lana aurke... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011447 | BERRIA | Euskadi | noticias | Urte honen kondarrean indarrean sartuko da kontsumitzaileari eman beharreko elikagai-informazioaren inguruko Araudi Bakarra. Horren xedea, Europar Batasunean komertzializatzen diren jan-edariez kontsumitzaileoi informazio ulergarri, objektibo, egiazkoa ematea da. Bestela esateko, etiketan agertzen diren iruzurrekin ama... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011448 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lekeitioko (Bizkaia) kaleek festa usaina dute; izan ere, sanantolinak gaur hasi eta irailaren 8ra arte ospatuko dira. Aurtengo irudi nagusia 92 urteko Karmen Piñel izango da, hark botako baitu txupinazoa.
Erretiratzeak aisialdiaz gehiago gozatzeko aukera ahalbidetzen du ezbairik gabe. Piñelek, 72 urterekin, Lekeitioko ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011449 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aurrekoan Ribeiro inguruan egon ginen, Galizian. Galizian jarraitzen dugun arren, Ribeiro sor-marka alde batera utzi, eta Ribeira Sacrara joko dugu.
Cabe, Sil eta Miño ibaietako erriberen arteko eskualdea da, Lugoko probintziaren hegoaldean eta Ourensekoaren iparraldean dago; Monforte de Lemos da hiriburua.
Sor-marka b... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011450 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hiru zulorekin hilik topatu dute izurde bat Zurriolan DONOSTIA. Ustez egunak hilik daramatzan izurde bat agertu da Donostiako Zurriola hondartzan. Eguzki talde ekologistak ohartarazi duenez, izurde ugari azaldu dira azken asteotan, hilik edo zaurituta, Gipuzkoako kostaldean. Atzokoak hiru zulo zituen gorputzean; zulo h... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011451 | BERRIA | Euskadi | noticias | HARRY POTTER ETA SORGIN HARRIA / HARRY POTTER Y LA PIEDRA FILOSOFAL bbb HARRY POTTER ETA SORGIN HARRIA / HARRY POTTER Y LA PIEDRA FILOSOFAL Grint, Emma Watson, John Cleese. 152 min. AEB, 2001.
Rowlingen lehen eleberri ospetsuaren zinemaratze txukuna. Mundu osoko gaztetxoen artean arrakasta izugarria lortu du J. K. Rowl... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011452 | BERRIA | Euskadi | noticias | Permach: «Hiru hilabeteotan estatuak ez dira gai izan erantzun baikorrik emateko». «Erasoen» atzean prozesua atzeratzeko xede politikoa egotea «larritzat» jo du Batasuneko mahaikideak
Permach: «Hiru hilabeteotan estatuak ez dira gai izan erantzun «Erasoen» atzean prozesua atzeratzeko xede politikoa egotea «larritzat»
E... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011453 | BERRIA | Euskadi | noticias | Larunbatarekin nabarmen egin zuen gora mendirainoko bidea igo zutenen kopuruak, asteburuak eta talde ezagunagoen promesak xaxatuta. Arratsaldearen lehen errainuekin dagoeneko multzo zabal antzekoak ikus zitezkeen agertokien parean.
Iñigo Cabezafuego bakarlari iruindarrak, kasurako, girotxoa sortu zuen Red Bull autobusa... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011454 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskal Herrian ere oraindik orain egin duten lehorreratzea dela-eta hizpide izan ditugu putre funtsak . Izatez, kiebratik hurbil dauden herrialdeetako zorra erosi eta gero garesti salduz aberastu izan diren inbertsio-funtsei deitu izan zaie putre funts, ekonomikoki hilzorian zegoen herrialdeen gainean hegan leudekeen s... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011455 | BERRIA | Euskadi | noticias | Realak lidergoa eskuratu du Porturen bi goli esker Realak 1-2 irabazi du Granadan, Porturen bi goli esker. Donostiako taldea azkar aurreratu zen markagailuan, 21. minutuan eginiko golari esker. Oiartzabalek, zelai erdian baloia berreskuratu, eta, pase sakon batekin, atezainaren aurrean utzi zuen Portu. Horrek ez zuen b... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011456 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Beti-beti al da zaila Gazako bizimodua?». Askotan galdetzen didate. Buruari bueltaka ibili naiz, gogora ekarri nahian bizimodua hemen zaila izan ez den garairen bat. Beharbada, izan zen bolada bakanen bat aspaldi, 90eko hamarkadaren hasieran, Palestinako Aginte Nazionalak base bat ezarri zuenean hirian: barealdi bat i... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011457 | BERRIA | Euskadi | noticias | MEDIKUNTZA. BCBL ikerketa zentroak mintegi bat antolatu du gaur, 12:00etan, Donostiako Miramon Teknologia Elkargoan duen egoitzan. Mari Cruz Rodriguez Oroz Biodonostiako ikertzaileak Parkinsonen gaixotasuna izango du hizpide. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011458 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ernegatu egiten nau inorekiko gehiegizko mirespen eta lausenguak, eta beneratu ohi diren figura horietako bat da Jorge Oteiza. Nagusiki eskultorea izan bazen ere, euskara ikertzen jardun zuen, besteak beste, baina esan beharra dago; euskal hiztuna izan gabe batetik -euskara bere aho-belarrietan biziarazteko gai izan ga... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011459 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zaharrek ogiaz badakite oraindik, eta zenbait kontseilu emateko prest ditu ere Felix Noblia Burgue-Erreitiko laborariak (Baxenabarre). Joan den mende erditsura arte gari anitz ereiten baitzen bazterretan, guztiek elkarrekin irin egiteko prestatzen zutena, alkoholez busti besta giroa tarteko. Geroztik, artoak hartu dio ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011460 | BERRIA | Euskadi | noticias | "ATUTXA AUZIA" . Ezarritako bermea ordaindu dute Atutxak, Knörrek eta Bilbaok Ezarritako bermea ordaindu dute Atutxak, Knörrek eta Bilbaok EAEko Auzitegi Nagusiak bakoitzari ezarritako 6.500 euroko bermea ordaindu zuten atzo Juan Maria Atutxak, Gorka Knörrek eta Kontxi Bilbaok. SA taldea ez desegiteagatik hiruen aurka ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011461 | BERRIA | Euskadi | noticias | ETBk Ez da giro! saioarekin egin duen ahalegina txalotzeko zutabea izan behar zen hau. Aspaldi da ETB1 erreferentea dela gizonezko -spoiler- txirrindularitza lasterketen jarraipenean. Urtez urteko lanarekin, Xabier Usabiaga, Fermin Aramendi eta konpainiak bizikletaren munduaz aritzeko hiztegi oso bat oparitu digu; txir... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011462 | BERRIA | Euskadi | noticias | San Gilek Zapaterorengan berriro sinesten duela dio, «ETA garaitu nahi duelako» . PP-PSOE itunekoak bilduko dituela iragarri izana txalotu du PPko buruzagiak
San Gilek Zapaterorengan berriro sinesten duela dio, «ETA garaitu nahi PP-PSOE itunekoak bilduko dituela iragarri izana txalotu du PPko Itxaropentsu agertu zen at... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011463 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sortzaileak: Dana Fox, Dara Resnik Creasy. Aktoreak: Brooklynn Prince, Jim Sturgess, Abby Miller, Kylie Rogers, Adrian Hough. Herrialdea: AEB. Urtea: 2020. Non ikusi: Apple TV. Atal bakoitzaren iraupena: 45 minutu. Generoa: Thrillerra.
Haur berriemaile bat da misteriozko telesail honetako protagonista. Benetako gertaka... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011464 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Ukrainan ez nuke egun bat gehiago ere iraungo bizirik»
Anatoli Xari ukrainar kazetaria eraila izateko mehatxupean bizi da, Katalunian erbesteraturik, eta, gainera, errefuxiatu politikoaren estatusa kendu berri diote Lituanian; horregatik, beldur da Ukrainara estraditatu eta ihesbiderik gabeko heriotza batera eramanen ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011465 | BERRIA | Euskadi | noticias | MENDIA. Udazkeneko mendi asteen loraldia. Azaroarekin batera, hitzaldiak, proiekzioak, ikus-entzunezkoak antolatu dituzte elkarteek batean eta bestean; Alex Huber Bilbon eta Noainen izango da.
Azaroarekin batera, hitzaldiak, proiekzioak, ikus-entzunezkoak antolatu dituzte elkarteek batean eta bestean; Alex Huber Bilbon... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011466 | BERRIA | Euskadi | noticias | MENDIA. RAMON OLASAGASTI . Kazetaria. «Heriotza bainoago bizitza aurkitu zuten mendian, eta hori islatu dut». Mendiari erabat emandako 22 lagunen biografiak bildu ditu Ramon Olasagastik Mendiminez liburuan, senide eta lagunen lekukotzetan oinarrituta.
«Heriotza bainoago bizitza aurkitu zuten mendian, eta hori islatu du... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011467 | BERRIA | Euskadi | noticias | Urrizak eta Utergak irekiko dute Kutxabank Torneoko ligaxka Urrizak eta Utergak irekiko dute, bihar, Kutxabak Torneoko Buruz Burukoaren ligaxka. Partida horixe izan zen joan den urteko finala; azken urteetan gehien errepikatu den lehia da. Urrizak bost txapel irabazi ditu, eta seigarrenaren ibilbidea hasiko du.
Urrizak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011468 | BERRIA | Euskadi | noticias | B aztan eta Ultzama inguruan (Nafarroa) esaten dute Belateko tunelak muga ikusezin bat marrazten duela. Albo bat edo bestea bi mundu direlako. Auto batek N-121 errepidea hartu du Leurtzako urtegira (Nafarroa) bidean, eta, Belateko tunela zeharkatu duenean, espero ez zuen errealitate bat aurkitu du tunelaren beste aldea... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011469 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gazte Kontseiluak sare sozialetan kanpaina bat hasi du maskarak erabiltzera deitzeko
Euskadiren Gazte Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak beste kanpaina bat abiatu dute sare sozialetan "konpromiso soziala erakusten jarraitzeko" eta COVID-19aren aurkako prebentzio neurrien gainean gazteek "kontzie... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011470 | BERRIA | Euskadi | noticias | Mandubiko benta (Ezkio-Itsaso, Gipuzkoa) eskuinean utziz, ezkerrerantz doan porlanezko pistaren hasieran, PR GI-163 eta GR-34ari dagozkien bide seinale zuri, hori eta gorriak ikusiko ditugu. Berehala, Mandubi Zahar baserriaren ondotik pasatuko gara, eta, lurrezko pista zabalari jarraituz, transhumantzia bidea banatzen ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011471 | BERRIA | Euskadi | noticias | Arabako Errioxan, mahastien eta eguzki plaken arteko talka Fotovoltaikoa da Jaurlaritzak hurrengo urteotan gehien garatu nahi dituen energia berriztagarrietako bat, eta, horretarako, bereziki bi eremu hartu ditu aintzat LPSan: Arabako lautada eta Arabako Errioxa. Bietan Nekazaritzako eta Basozaintzako LPSan balio handi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011472 | BERRIA | Euskadi | noticias | Berriatuan hasiko da Lur Gainekoa. 680 kiloko lehia izango da txapelketako aurrenekoa, eta Areso, Gaztedi, Goiherri eta Mutriku ariko dira
680 kiloko lehia izango da txapelketako aurrenekoa, eta Areso, Gaztedi, Asteburu honetan hasiko da Euskadiko Lur Gaineko Sokatira Txapelketa.
Berriatuan jokatuko da lehen saioa (Biz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011473 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iaz ere munduko hazkunde tasa handienetako bat izan zuen Txinak, %8,1ekoa. Kontuan hartu behar da, gainera, 2020an uzkurtu ez zen bakarrenetako bat izan zela.
Baina datu horrek ez du ezkutatzerik 2021ean arrakala batzuk azaldu zirela Txinako eredu ekonomikoan. Pekingo gobernuak eraikitzaile handien kredituen iturria it... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011474 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kataluniarako inbertsioa handitzea proposatu du Sanchezen gobernuak Gaurko Ministroen Kontseiluan onartu dute Pedro Sanchezen gobernuaren aurrekontu proiektua, baina oraingoz ez dute nahikoa babes horiek onartzeko. Podemosekin egindako akordioa dute oinarri gisa, eta, batez ere, alderdi katalenei begira ari dira orain.... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011475 | BERRIA | Euskadi | noticias | Positibo berrien kopuruak goia jo du Hegoaldean: 1.351 atzeman dituzte Zenbakiak okerrera egiten ari dira azken egunetan, eta goia jo dute gaurko datuekin: beste 1.351 positibo atzeman dituzte, bigarren olatuko daturik okerrena. Orain arte bigarren olatuko daturik txarrena atzokoa zen, baina gaur atzo baino 228 kasu ge... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011476 | BERRIA | Euskadi | noticias | 'Francoren bilobari gutuna'. Artedrama, Le Petit Theatre de Pain eta Dejabu Panpin Laborategia. Frontoian, 22:00etan. Sarrera: 5 €. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011477 | BERRIA | Euskadi | noticias | EAJ nagusituko da udal eta foru hauteskundeetan, Soziometroaren arabera Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak udal eta foru hauteskundeetako boto asmoari buruzko inkesta bat argitaratu du. Horren arabera, EAJ litzateke indar bozkatuena Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Araban, %31,5 boto izango lituzke:... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011478 | BERRIA | Euskadi | noticias | Anari: «Erreka transmititu behar da, eta ez putzua»
«Noiztik eta nondik nator?». Ardatz horiek argi utzi ondotik hasi da kantaria hitzaldiko galdera hirukoitza aletzen: Zer, zergatik eta zertarako (kantatu)? . Anari: «Azkoitian [Gipuzkoa] sortu nintzen, munduko leku euskaldun eta tradizionalenetako batean. Baina orduan... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011479 | BERRIA | Euskadi | noticias | Igande gauean bada zalantza barik ikustea merezi duen programa bat TV3en; 30 minuts . Gaurkotasunarekin estuki lotutako gaiak ardatz izanik, ahalik eta dimentsio pertsonal gehien aztertzen saiatzen dira, erradiografia esanguratsua eraiki ahal izateko. Badira Katalunian bertan ekoitzitako saioak. Beste zenbaitetan, BBC ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011480 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ez du asko iraun Preso politikoak Espainia garaikidean izeneko lanak, ARCO arte garaikidearen Madrilgo azokan. Santiago Sierraren erakusketan 24 argazki ageri dira, pixelatuta. Egileak "preso politiko" jotzen dituen espetxeratuen argazkiak dira. Tartean daude Altsasuko (Nafarroa) gazteak, Errenteriakoak, Itoizko solida... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011481 | BERRIA | Euskadi | noticias | Tunisiako Al-Nahda alderdi islamistak hauteskundeak galdu izana onartu du TUNIS. Al-Nahda Tunisiako alderdi islamistak hauteskundeak galdu izana onartu du, eta Nida Tunis alderdi laikoa zoriondu du garaipenagatik. Emaitza ofizialak eman ez dituzten arren, inkesta guztiek dute garailetzat Nida Tunis. Al-Nahdak azaldu du... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011482 | BERRIA | Euskadi | noticias | Dena prest dute Baigorrin (Nafarroa Beherea), igandean Nafarroaren Eguna ospatzeko. Basaizea elkartearen kulturaldiko azkenengo jarduera izango da, eta Euskal Herri osoko lagunei harrera egitea baizik ez da falta. Goizean goiz hasi eta ordu txikitan bukatuko da besta, hamaika ekitaldiz osatua. Irri eta algara artean ba... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011483 | BERRIA | Euskadi | noticias | Finalerdietarako sailkatu dira Urriza eta Agirrezabala ERREMONTEA. Etxeberria IV.ari eta Barrenetxea IV.ari 40-24 irabazi, eta Binakako Txapelketeko finalerdietan dira jada Urriza eta Agirrezabala. Irabazleek partida erosoa izan zuten. Bestalde, Uterga eta Etxeberria III.a 40-34 gailendu ziren Ezkurra II.a eta Endikare... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011484 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iñaki Artola ez ezik, Abel Barriola ere itzuliko da lehiara asteburu honetan PILOTA. Bi pilotari titular itzuliko dira lehiara asteburu honetan, Binakako Txapelketakoan. Iñaki Artolak aste hasieran jakinarazi zuen jokatzeko prest zegoela, sorbaldako minez bi hilabetez jokatu gabe egon ondoren. Abel Barriolak, berriz, a... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011485 | BERRIA | Euskadi | noticias | Prezioak igogailutik, soldatak eskaileratik. Saltzaileek eta erosleek uste dute salneurriak asko igotzen ari direla, herritarren soldatak baino gehiago
Saltzaileek eta erosleek uste dute salneurriak asko igotzen ari direla, Lekunberriko (Nafarroa) Eroski sareko dendan aurkitu dugu Gurutze Santxez, lanean beti bezala. B... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011486 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gipuzkoako Getarian ia mende bat bada antzerki bat egiten hasi zirela; lau urtean behin egin ohi dute, eta herriko pertsonaia historikorik ezagunenetako baten inguruan eraikia dago: Juan Sebastian Elkano nabigatzailea goraipatzen du. Lurrari bira ematen lehena izan zela nabarmendu izan dute hainbat historialarik, eta b... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011487 | BERRIA | Euskadi | noticias | Herri legendak eta haien arrasto mitologikoak, haien atzetik antzeman daitezkeen sinesmen ilunak, mendeetan zehar herri-ipuin, folklore, abesti eta poemetan belaunaldiz belaunaldi transmititurikoak, lehengai iradokitzaileak izan daitezke eta dira fantasiazko sormen Jatorrizko «magma kiskalgarri likitsak [...], itsasoar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011488 | BERRIA | Euskadi | noticias | Etxebizitza Legea behin betiko onartu arte itxarongo du Jaurlaritzak Eusko Jaurlaritzak ez du iritzirik eman nahi izan Espainiako Gobernua osatzen duten alderdiek -PSOEk eta Unidas Podemosek-, ERC Esquerra Republicanak eta EH Bilduk berriki adostu duten Etxebizitza Legeaz. Denbora eskatu du gaur Bingen Zupiriak, Eusko ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011489 | BERRIA | Euskadi | noticias | Pilaketa arriskutsu bat gertatu da Arrasateko entzierroetan Sanjoanetako lehenengo entzierroa egin dute gaur Arrasaten, eta pilaketa arriskutsu bat gertatu da, Goiena.eus atariaren irudietan ikusten denez. Eroriko baten ondorioz, dozenaka gazte harrapaturik geratu dira zezen plazako sarreran, eta bigantxak, iritsitakoa... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011490 | BERRIA | Euskadi | noticias | Berriro, herritarrak, gertaera baten aurrean, aho bete hortz. Donostiako erdigunean, egun, bi Kultur Zentro nagusi daude: Koldo Mitxelena eta Udal Liburutegia, Udaletxe azpian. Lehena, oso handia ez, baina oso leku «egokia» da, eta bestea berriz, erdi lurperatuta dagoen oso leku «desegokia». Berria zein omen da? Koldo ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011491 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ibai Zabala eta Barriola txapelketa itzuliko dira asteburuan Abel Barriola eta Ibai Zabala Binakako Txapelketara itzuliko dira asteburu honetan. Bina astez jokatu gabe egon ondoren, euren eskuetako arazoek hobera egin dute. Ibai Zabalaren kasuan eskuin eskuko kailuko arazoak sendatu ditu. Garbitzeko ireki egin behar iz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011492 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bera Berari partida bakarra falta zaio urtea bukatu aurretik. Azken ahalegina da, baina zailena ere bai. Donostiako taldeak sei golen aldeaz galdu zuen duela astebete, Errumanian, Ramnicu Valcearen aurka, Europako Ligako hirugarren kanporaketako joaneko partidan: 34-28. Beraz, kanporaketa irauli behar du itzulikoan lig... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011493 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bilboko Atxuri eta Mujika ikastetxeen artean giza kate koloretsu bat egin zuten atzo ikasleek, langileek eta senideek, zentroetan dauzkaten gabeziak salatzeko. Leku faltan daudela nabarmendu dute, eta hori agerikoagoa dela COVID-19aren ondorioz. Halere, eskola publikoez «harro» daudela aldarrikatu zuten. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011494 | BERRIA | Euskadi | noticias | BILBO. Beren pentsioa Kutxabanken kontuan jasotzen duten pentsiodunek gaur jasoko dute beren saria, ohi baino egun batzuk aurrerago. Bankuak jakinarazi duenez, larrialdiak sortutako arazoak arintzeko hartu du erabakia, eta ez du bezeroentzat inolako kosturik izango. Ahal dela bulegoetara ez joateko eskatu du. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011495 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sexu erasoak salatu ditu neska batek Baionako bestetan "Aski bortizki" hartua izan ostean izaera sexualeko ukimenak jasan zituen neska batek Baionako bestetan, asteazkenetik ostegunerako gauean, Kazeta.infok jakinarazi duenez. Neska oihuka hastearekin bat alde egin zuen erasotzaileak: salaketa jarri zuen neskak, eta ma... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011496 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gizon bat atzeman dute Lizarran, tratu txarrak emateagatik. Emazteari eraso egin ziola egiaztatu ondotik, gizona atxilotzen saiatu ziren foruzainak, eta haiei ere eraso egin zien
Gizon bat atzeman dute Lizarran, tratu txarrak emateagatik Emazteari eraso egin ziola egiaztatu ondotik, gizona atxilotzen saiatu Emazteari e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011497 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gernikako Arbolapean hunkiturik egin zuen lehendakari karguaren zina atzo Iñigo Urkulluk, eguerdia pasatxo, haren familiaren eta alderdikideen babesean. Aurpegi serioz eta urduri heldu zen juntetxera, Lucia Arieta-Arauñabena emaztea alboan zuela, 11:50ean. Atean zain zituzten Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko eta ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011498 | BERRIA | Euskadi | noticias | PARIS. Malitik banatutako Azawad tuaregen lurraldean esku hartzeko operazio militarra prest du Frantziak, Le Figaro -ren arabera. Hiru fasetan egin nahi du, eta martxoa baino lehen, euriteen sasoia hasiko baita orduan. Lehen fasean, nazioarteko tropek Bamako babestuko lukete; bigarrenean, Afrikako herrialdeetako tropak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011499 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hasieratik Internet adierazpen askatasuna gauzatzeko biderik askeena izan da. Orain arte horrela izan bada ere, gero eta eraso gehiago dago askatasun horren aurka. Azkena, AEBetan blogetery.com sareko 73.000 blogen itxiera. Arrazoi argirik ez dago, baina badirudi gobernuko segurtasun agentzia batek itxi duela, terroris... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011500 | BERRIA | Euskadi | noticias | DONOSTIA. Aurtengo udan ere, goranzko joerari eutsiko diote Gipuzkoako hotelek. Okupazioa %85 eta %90 artekoa izan da ekaineko lehen hiru asteotan, eta aurreikusten dute portzentaje horiek izango dituztela uztailean eta abuztuan ere.
Gipuzkoako Hotelak elkarteak egindako inkesta batek eman zituen datuok, atzo. COVID-19... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011501 | BERRIA | Euskadi | noticias | San Antoniok ez du huts egin eta Espainiako Koparako sailkatu da. Iruñeko taldeak ez dio aukerarik eman Cangasi etxean, eta aise hartu du mendean (36-25)
San Antoniok ez du huts egin eta Espainiako Koparako sailkatu da Iruñeko taldeak ez dio aukerarik eman Cangasi etxean, eta aise hartu du Eskura zuen, eta ez zion utzi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011502 | BERRIA | Euskadi | noticias | Beirutek, bi asteko larrialdi egoera ezarri, eta militarrak zabaldu ditu hiriburuan
Lehendik krisi politiko eta ekonomiko betean zegoen herrialdea, eta are gehiago hondoratu du asteartean Beiruteko portuan izandako leherketak. Erreskate lanetan segitu zuten atzo suhiltzaile eta osasun langileek, eta lerro hauek idaztek... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011503 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iraken menpeko Kurdistango protestak amaitu ditu armadak Tunisiako eta Egiptoko matxinaden arrimura, azken bi hilabeteetan protesta ugari egin dituzte Iraken menpeko Kurdistanen, gobernu autonomoaren aurka. Agintariek, baina, geldiarazi egin nahi izan dute mugimendua, milaka soldadu eskualdean ezarriz. «Ez dira herriak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011504 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ez konparatu. Besarkadak eta besarkadak daude. Ez dira berdinak, ez tamainan, ez iraupenean, ez estutuaren indarrean eta ez eta esanahian ere.
Maiztasunean ere neurtu litezke, eta nago, geure kultura ez dela oso besarkada emailea. Eskua, bostekoa edo bi masailetako musuen aldeko apustua errazago egiten dugu.
Aldiz, giz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011505 | BERRIA | Euskadi | noticias | Itxura faltsuak . Evans gailendu da Paris-Nizako etapa nagusian, eta Gesink gazteak hartu du lidertza
Evans gailendu da Paris-Nizako etapa nagusian, eta Gesink gazteak hartu Hankaluzea da Robert Gesink (Rabobank), eta, ez du, ez, igotzaile itxurarik; goi-mailako txirrindulari itxurarik ere ez, egia esan. 1,87 metroko e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011506 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ez dira ligako partidak jokatuko ostiraletan eta astelehenetan Espainiako Liga ez da bihar hasiko, larunbatean baizik. Espainiako Futbol Federazioko lehiaketa epaileak ebatzi du ez dela ligako partidarik jokatuko ostiraletan eta astelehenetan. Horren ondorioz, bihar ez da jokatuko Granadaren eta Athleticen arteko lehia... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011507 | BERRIA | Euskadi | noticias | CAFek Herbehereetan 60 tren egiteko kontratua lortu du Lau kotxeko 30 tren eta sei kotxeko beste 30 tren egiteko kontratua lortu berri du CAFek. Herbehereetako NS Nederlandse Spoorwegen konpainiarekin 600 milioi eurotik gorako hitzarmena izenpetu du.
Oharrean nabarmendu dutenez, aurretik aldiriko zerbitzuetako 206 tren... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011508 | BERRIA | Euskadi | noticias | EAEn fracking- a debekatzeko Eusko Legebiltzarrean herri ekinaldi legegilea aurkeztu zuten egun berean, Elgoibarko udal plenoak, PNV eta PSOEren botoei esker, herritarrak defenditzeari muzin egin, eta enpresa pribatuen mesedetako testua adostu zuen, beste behin ere.
Gipuzkoari eragiten dion Sustraia Fracking proiektuar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011509 | BERRIA | Euskadi | noticias | Europak Poloniaren jarduna ikertuko du, erreformengatik BRUSELA. Poloniak zuzenbide estatuko arauak errespetatzen dituen ebaluatzeko, prozesu bati ekin dio Europako Batzordeak. Ultrakontserbadoreen gobernu berriak eta Konstituzionalak berriki eginiko erreforma polemikoen harira hartu du erabakia. Kontseiluan, boto esku... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011510 | BERRIA | Euskadi | noticias | ANTZERKIA. Bilboko Zirkuitua programa bihar hasiko da Otxarkoaga auzoan, Totum konpainiaren antzerki lan batekin. Azaroaren 30era arte, bederatzi konpainia afizionatu edo erdiprofesionalen emanaldiak ikusteko aukera izango da hiriko hainbat auzotan; gehienak, gainera, estreinaldiak izango dira. Etzi, Enriqueta Vega ant... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011511 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nola liteke. Urte luzetan politikaria izan -areago, politika jardunari etekin bipila atera dion agintari profesionala izan-, eta politika berez eta definizioz zer den ez jakitea. Eskola zaharrean doktoratutako goi kargua izan, eta ez jabetzea batura komeni denean bakarrik dela matematika kontua, alegia zientzia zehatza... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011512 | BERRIA | Euskadi | noticias | Analista politikoa naizen aldetik, erabaki politikoak zergatik hartzen diren ulertzea da nire lana. Aitortu beharra daukat harritu egin ninduela Kataluniako presidenteak A-9ko kontsulta aurrera aterako zela iragarri izanak eta, orain, bozak aurreratzeak; hauteskunde horietan herriak zer esaten duen herrialdearen indepe... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011513 | BERRIA | Euskadi | noticias | 32 urte zituen motor gidariak, eta gizonezkoa zen. Donostiako Udaltzaingoak jakinarazi duenez, Altza auzoko Txirrita Bertsolariaren kalean gertatu da ezbeharra, 01:50 aldera.
Udaltzaingoak ikerketa abiatu du, istripua zer dela-eta gertatu den jakiteko. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011514 | BERRIA | Euskadi | noticias | Etenik gabe eztabaidatzeko gaia izan da orain arte, izaten jarraitzen du gaur egun, eta aurrerantzean ere ez dio izateari utziko Richard Wagner musikagile, poeta, antzerkigile eta saiakeragilea (Leipzig, Alemania, 1813-Venezia, Italia, 1883), Hedoi Etxarteren ustez, beti delako gaurkotasun biziko erreferentzia garrantz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011515 | BERRIA | Euskadi | noticias | Funtzionarioei ustez egindako entzuketak ikertuko dituzte Brasilen. Zerbitzu sekretuek hainbat epaile eta diputaturi telefonozko entzuketak egin dizkietela salatu dute
Funtzionarioei ustez egindako entzuketak ikertuko dituzte Brasilen Zerbitzu sekretuek hainbat epaile eta diputaturi telefonozko entzuketak Ustez hainbat... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011516 | BERRIA | Euskadi | noticias | Goikoetxea baldintzarik gabe espetxeratu du Andreu epaileak. Marisa Arrue PPko zinegotziaren salaketa onartu du epaileak, eta «agintariaren aurkako atentatua» egitea egotzi dio Arkaitz Goikoetxearen anaia izatea kontuan hartu du fiskalak zigor eskaeran
Goikoetxea baldintzarik gabe espetxeratu du Andreu epaileak Marisa ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011517 | BERRIA | Euskadi | noticias | KOMUNIKAZIOA. Ordubeteko lurralde deskonexioak, Radio Euskadiren apustu nagusia. Goizak hiru ataletan banatuko ditu irratiak, albiste politikoak, gizartekoak eta tokian tokikoak jorratzeko
Ordubeteko lurralde deskonexioak, Radio Euskadiren apustu nagusia Goizak hiru ataletan banatuko ditu irratiak, albiste politikoak, ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011518 | BERRIA | Euskadi | noticias | Herriko bestetan, gauero, 23:30ean, jendetza biltzen da Tuterako Foru plazan (Nafarroa), dantzarako gertu. Gaiteroekin dantzatzen dute lehenik, eta bandak ixten du dantzaldia. Tuterako polka dantzatzen dute orduan, eta, bukatzeko, Revoltosa dantza. Hori da bestetako ekitaldi berezienetako bat: herritarrek kioskoari itz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011519 | BERRIA | Euskadi | noticias | Metano isuriak murriztu ezean, klima larrialdiak okerrera egingo du, adituek ohartarazi dutenez
IPCC Klima Aldaketari Buruzko Gobernu Arteko Taldeak astelehenean argitaratuko du hurrengo balorazio txostena, baina jasoko dituen puntuetako batzuk aurreratu ditu Gobernantza eta Garapen Jasangarrirako Institutuko buru eta ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011520 | BERRIA | Euskadi | noticias | GASTEIZ. FesTVal jaialdiaren amaiera gala egingo dute gaur Gasteizko Printzipal antzokian, 20:00etan. Bertan, hainbat sari emango dituzte: EITB Saria Tokikom sareari emango diote; jaialdiko sarietako bat EITBko kiroletako lantaldeak jasoko du; Joan Ramon Mainat saria emango diete Carlos Soberari, Jose Motari eta Sonsol... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011521 | BERRIA | Euskadi | noticias | Egoera politikoarekin «kezkatuta» dago Sanz. Mugimenduei aurre egiteko, egokiena irmo egotea dela adierazi du Nafarroako gobernuburuak
Mugimenduei aurre egiteko, egokiena irmo egotea dela adierazi du Egungo egoera politikoan entzun eta ikusten dituen «adierazpen eta mugimenduek» kezka eragiten diotela aitortu du Miguel... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011522 | BERRIA | Euskadi | noticias | FUTBOLA. Angel Ardanaz Osasunaren egungo kudeatzaileak epailearen aurrean deklaratu zuen atzo agiri faltsuen ustezko delitu bategatik. Ardanazek epaileari esan zionez, Angel Bizkai aurreko kudeatzailea izan zen Flefield enpresa faltsuarekin sinaturiko 1,4 milioi euroko kontratuaren arduraduna. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011523 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Lanerako gogotsu» ekin dio Luis Sabalza Osasunako presidente berriak lau urteko agintaldiari. «Garden jokatuko dugu», adierazi zuen atzo, aginte-makila hartu berritan. Bigarren Mailara jaitsita, krisi sakonean murgilduta dago Osasuna. «Eta kluba egonkortzea da helburu nagusia». Zorra berregituratzeko Nafarroako Parlam... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011524 | BERRIA | Euskadi | noticias | Goizeko hamarretatik bilduta daude Espainiako Auzitegi Konstituzionaleko kideak, Jordi Sanchezen abokatuek aurkeztutako eskaera aztertzen. Junts Per Catalunyako presidentegaiaren defentsak eskatu zuen berehalakoan azter zezatela hura aske uzteko eskaria. Eskaria joan den azaroan egin zuten eta hilabete hasieran onartu ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011525 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lehenik, krema prestatzeko, esnea berotzen jarri lapiko batean, banilla makilatxoarekin batera. Bitartean, berriz, arrautzen gorringoak beste ontzi batean jarri.
Azukrea ontzira nahastu, eta etengabe irabiatu bost minutuz. Ondoren, irina gehitu, eta kontu handiz nahastu.
Berotutako esnearen erdia ontzira bota, eta ondo... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011526 | BERRIA | Euskadi | noticias | Marcel Kittelek (Giant Shimano) esprintean irabazi du Italiako Giroko bigarren etapa. Bera da hautagai nagusia esprintetarako, eta Belfasteko helmugako zuzengunean erakutsi duen indarrari eusten badio etapa gehiago irabaziko ditu. Bigarren 2. Nacer Bouhanni (FDJ) izan da eta hirugarren Giacomolo Nizzolo (Trek). Lider a... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011527 | BERRIA | Euskadi | noticias | Josep M. Tost: «Atez atekoari erasotzea onartezina da». Zero zabor xedera heltzeko, Italiako hamar herritan egiten ari diren lana aurkeztu dute atez atekoari buruzko jardunaldietan Katalunian eta Italian hondakinak atez ate biltzen dituztenak «harro» daudela diote
Josep M. Tost: «Atez atekoari erasotzea onartezina da»
... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011528 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hizkuntza bat, nondik begiratzen den, elkarrizketa bat da. Elkarrizketa bat ahots ugariren artekoa, mendetan luzatuz iristen zaiguna eta kilometro karratutako eremuan zabaldu ohi dena. Elkarrizketa publikoa da eta intimoa da; beregaina ere bai: gurean, Euskara izena ematen diogu Euskal nazioaren elkarrizketari.
Hizkunt... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011529 | BERRIA | Euskadi | noticias | Katalanok izan genuen lehen independentzia bat, birtuala, duela hamar urte. Gogoan izango duzu, Martxelo, .cat domeinua lortu genuela, eta hainbat elkarrizketa ere izan genituela zuen herrialdean, .eus domeinua lortzeko prozesua hasi zuen jendearekin; gaur egun, horixe duzue nazioaren ezaugarri Interneten.
Esperientzia... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011530 | BERRIA | Euskadi | noticias | TXIRRINDULARITZA. Tom Boonenek (Omega) esprintean irabazi zuen atzo Qatarko Itzuliko laugarren etapa. Boonen orain bigarren da sailkapen nagusian, Niki Terpstrarengandik (Omega) 17 segundora. Mallorcako Challengean (Katalunia), berriz, Gianni Meersman (Omega) izan zen bizkorrena Port d'Alcudiako esprintean. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011531 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Askapena era globalean bultzatzea da gure egitekoa»
«Internazionalismoa zer den azaldu eta Latinoamerikako ikuspuntuan kokatu dugu, han askapen borrokak nola ulertzen diren kontatuz. Kapitalismoa, patriarkatua, inperialismoa eta nazio zapalkuntza globalak direnez eta batera jarduten dutenez, herrion eginkizuna da aska... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011532 | BERRIA | Euskadi | noticias | Martxoak 21. Espero baino ia bi milioi gutxiagoko aurrekontua. Hitzartutakoa baino %77 txikiagoa da Eusko Jaurlaritzak fundaziora bideratu zuen dirua (1,5 milioi adostu zituzten hasiera batean, baina 350.000 eurokoa da partida). Guztira, 3,5 milioi euroko aurrekontua izan zuten urte hartan.
Uztailak 5. Polemika piztu z... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0011533 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aro baten amaiera iragarri zuen Iban Zalduak azken Hirudia-n. Hurrengo asteburuan ere Eako Poesia Egunetan aro baten amaiera ekarriko da eztabaidara. Poesia hilda dago, baina ez naiz ni izan leloa hautatu dute asteburuko ekitaldiak batzeko, eta hilaurren omen dena Nobelaren heriotza iragarri izan da, poesiaren heriotza... | cc-by-sa 4.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.