id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0011334
BERRIA
Euskadi
noticias
ALBISTEGIETAKO AURKEZLE BERRIAK. . AITZOL ZUBIZARRETAK ETA VANESSA SANCHEZEK EGUNERO AURKEZTEN DUTE ETB2KO "TELEBERRI2", 21:00ETAN; ZUBIZARRETAK HIRU HILABETE DARAMATZA, ETA SANCHEZEK BI ASTE. ALBISTEGIETAKO aurkezle BERRIAK. Aitzol Zubizarretak eta Vanessa Zubizarretak hiru hilabete daramatza, eta Sanchezek bi aste. «...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011335
BERRIA
Euskadi
noticias
'Altsasuko auzia' Europan jorratzeko eskaera gobernuari IRUÑEA. Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerraren aldeko botoei esker, Altsasuko auziari buruzko beste ebazpen bat onartu zuen atzo Nafarroako Parlamentuak. Bertan, besteak beste, gobernuari eskatzen diote jorratzeko gai hori Europako erakundeetan, jakin ahal ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011336
BERRIA
Euskadi
noticias
ELAk atxikimendua eman dio larunbateko manifestazioari ELA sindikatuak atxikimendua eman dio 'Bateragune auziko' auzipetuei babes emateko larunbatean Donostian egingo den manifestazioari. Manifestazioa 17:30ean abiatuko da, Antiguako tuneletik, Epaiketa politikorik ez, aterabideak aurrera lelopean. Auzipetuak "berehala...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011337
BERRIA
Euskadi
noticias
Aspaldi ikusi zuten Beasainen (Gipuzkoa) gaztetxe bat jartzeko beharra. «Udalari lokal eske aritu ginen, baina ez genuen haren aldetik erantzunik jasotzen», azaldu du Iker Ugartemendia gaztetxeko kideak. «Zain egon beharrean, guk zerbait egitea erabaki genuen orduan, eta herriko eraikin bat okupatzea erabaki genuen». U...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011338
BERRIA
Euskadi
noticias
Nuclenor Garoñako erregaia berritzear dagoela uste dute Greenpeaceko kideek. Gaur epaituko dituzte iragan urteko azaroan zentral nuklearreko sarrerak trabatu zituzten lagunak Nuclenor Garoñako erregaia berritzear dagoela uste dute Greenpeaceko Gaur epaituko dituzte iragan urteko azaroan zentral nuklearreko Garoñako zen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011339
BERRIA
Euskadi
noticias
1936ko urriaren 12a da, eta Salamancako Unibertsitatean da Miguel Unamuno, Arrazaren Eguna deiturikoa ospatzeko ekitaldian. Errepublikaren aurka armaz altxatutakoak zituen entzule, Millan-Astray jenerala tartean. Kolpearen alde agertua zen idazlea hilabete gutxi batzuk lehenago. Horregatik, zalaparta sortu zuten haren ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011340
BERRIA
Euskadi
noticias
Buru gaixotasuna duten pertsonen eskubideak ez murrizteko eskatu dute Buru osasunaren arloko hainbat erakundek eskatu zuten, atzo, buruko gaitzak dituzten pertsonen eskubideak ez murrizteko. Donostiako bulebarrean egin zuten elkarretaratzean, osasun zerbitzuak eta zerbitzu komunitarioak indartzeko eskatu zieten adminis...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011341
BERRIA
Euskadi
noticias
Herri kirolak «bultzatu» egin behar direla dio Jose Antonio Lopategik. Bost urte egin ditu presidentetzan; amaitzear du aldia. Koronabirusak eraginiko geldialdiak zenbait proiektu abian zituela harrapatu du Jose Antonio Lopategi (Mungia, Bizkaia, 1950). Gaur bertan, Getxon egitekoa zen Munduko Sokatira Txapelketaren in...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011342
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskararentzat aro berri bat zabaltzeko eskatu dute Baionan Jendetza bildu da gaur Baionan euskarak Ipar Euskal Herrian dituen trabak salatu eta hizkuntza politika berri bat eskatzeko. Euskalgintzak manifestaziora deitua zuen arratsalderako, eta milaka lagunek bete dituzte karrikak. Euskararen aldeko aldarriak oihukatu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011343
BERRIA
Euskadi
noticias
Caja Laboral Baskonia. Prigioni (15), Oleson (9), San Emeterio, Teletovic (17), Golubovic -hasierako bostekoa-; Milko Bjelica (22), Heurtel (4), Ribas (2), Lampe eta Nemanja Bjelica (3). Lagun Aro Gipuzkoa Basket. Salgado (4), Vidal (9), Papamakarios, Panko (14), Betts (2) -hasierako bostekoa-; Baron (22), Neto (8), Lo...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011344
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskadiko Kutxak 30 milioirekin hartuko du parte 'banku txarrean' Kutxabank ez ezik, Euskadiko Kutxa-Ipar Kutxa ere konbentzitu du Espainiako Gobernuak Sareb banku txarrean dirua jar dezan. Mondragon taldeko kreditu kooperatibak 30 milioi euro jarriko ditu, horietatik zortzi milioi kapital gisa eta gainontzekoak menpek...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011345
BERRIA
Euskadi
noticias
85 urteko gizonezko bat hil da Beizaman, auto istripuz Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, beizamarra da GI3720 errepidean izandako istripuaren eraginez hil den gizonezkoa. Gidatzen ari zen Peugeot 307 autoa errepidetik atera da, eta gizonezkoa ezin aterata gelditu da. Suhiltzaileek atera dute ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011346
BERRIA
Euskadi
noticias
Anomalia historiko bihurtutako mendekuzko neurri baten kronika luzea da AEBek Kubari ezarritako bahimendua. Historia liburuetan aztertzen den aro batetik bizirik atera ziren atal ilunetako bat, Daviden eta Goliaten arteko borroka eternoaren adibideetako bat. Potentzia handi bati deseroso zitzaion herrialde txiki bateko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011347
BERRIA
Euskadi
noticias
Jopuntuan egon ohi dira sarri pertsona lodiak, baina batik bat emakumeak direnak. Une oro jasotzen dituzte mezuak, gorputzarekiko kritikak eta gomendioak; zer-nolakoa izan beharko litzatekeen eta nola jokatu beharko luketen. Askotan, bada inpresioa arazoa indibiduala dela, eta norbanakoarengan jarri ohi da zama, ekintz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011348
BERRIA
Euskadi
noticias
Celsa Atlanticeko langile gehienek eutsi egin diote grebari Celsa Atlanticeko langileek -Laminaciones Arregui zena- atzo bueltatu behar zuten lanera, berez atzo amaitu baitzitzaizkien oporrak. Hala ere, langile gehienek greban jarraitzea erabaki zuten, eta ez ziren lanera joan. Guztira, 81 langile bueltatu ziren lanera...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011349
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskarari buruzko galdetegiak eraman dituzte Leitzako turismo bulegotik, eta pintaketak egin Leitzako turismo bulegoan "sabotaje bat" izan dute asteburuan, udalak jakinarazi duenez. Euskarari buruzko materiala eraman egin dute, eta Viva España dioten margoketak egin dituzte. Udaleko iturriek BERRIAri azaldu diotenez, a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011350
BERRIA
Euskadi
noticias
Presidentzia aldaketarako kalapitek efemeride gogoangarria itzali dute Argentinan: duela 30 urte, 1985eko abenduaren 9an hain zuzen, hango diktadurako buruzagi militar gorenak kondenatu zituztenekoa, estatu terrorismoa eta gizateriaren aurkako krimenak leporatuta. Jorge Videlari eta Eduardo Masserari ezarri zitzaien zi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011351
BERRIA
Euskadi
noticias
Kazetari elkarteek babesa eman diote 'Eldiario.es' atariari BILBO. Cristina Cifuentes Madrilgo erkidegoko presidenteak Ignacio Escolar eta Raquel Ejerique Eldiario.es -eko kazetariak salatuko ditu, haren masterraren inguruko irregulartasunak argitaratzeagatik. Kazetarien Euskal Elkargoak eta Euskal Kazetarien Elkarteak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011352
BERRIA
Euskadi
noticias
Sagardoaren Txapelketako B taldea hirugarren eta azken jardunaldian erabakiko da. Ezkurra II-Garcesek (Gurutzeta) 40-38 garaitu zituzten Ansa II-Agirrezabala (Setien) eta emaitza honekin hiru sagardotegi daude sei punturekin, aipuaturiko biak eta Oialume Zar (Goikoetxea-Barrenetxea) eta laurekin Altzueta (Etxarri-Ion)....
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011353
BERRIA
Euskadi
noticias
DANTZA. Donostiako Musika eta Dantza eskolak eraikin berria izango du datorren urtearen hasierarako. Tabakaleraren parean egongo da, 1.045 metro koadroko tokia izango du -lau aretotan banatuta-, eta dantza irakasteko besterik ez da erabiliko, Juan Karlos Izagirre alkateak adierazi duenez. Orain, 400 dantza ikasle dauzk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011354
BERRIA
Euskadi
noticias
Balentziagaren jantziei egindako argazkiak, Boulevard aretoetan Manuel Outumuro argazkilariak (Ourense, Galizia, 1949) urteak daramatza moda munduan lan egiten. Hala ere, aldiro «zailtasun berriak» aurkitzen dizkio bere jardunari. Oraingoan, Cristobal Balentziaga diseinatzaile getariarraren jantziei 60 argazki egin diz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011355
BERRIA
Euskadi
noticias
Europako Ekialdeko mafiarekin lotuta, lau lagun atxilotu dituzte Getxon. Euskal Herrian egindako atxiloketez gain, beste 65 lagun atzeman dituzte Europan Europako Ekialdeko mafiarekin lotuta, lau lagun atxilotu dituzte Getxon Euskal Herrian egindako atxiloketez gain, beste 65 lagun atzeman Europako Ekialdeko mafiarekin...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011356
BERRIA
Euskadi
noticias
Nerea Arrien idazleak jaso du VI. Xabier Lete poesia saria Gaur arratsaldean, Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean egindako ekitaldi batean, Harkaitz Millan Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura diputatuak Nerea Arrien idazleari eman dio VI. Xabier Lete poesia saria, Zoonomia lanarengatik. Sari hori irabazi duen lehen em...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011357
BERRIA
Euskadi
noticias
EREVAN. Serge Sargsianen Alderdi Errepublikanoa ordezkaririk gabe geratu da Armeniako Parlamentuan. Herrialdean bi hamarkadaz agindu duen alderdiaren porrota belusezko iraultza sustatu zuen buruzagiaren garaipenaren neurri berekoa izan da. Nikol Paxinian lehen ministroaren aliantzak botoen %70,43 eskuratu ditu. Maiatze...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011358
BERRIA
Euskadi
noticias
Demokratek AEBetako senatuaren kontrolari eutsiko diote Asteartean egin zituzten agintaldi erdiko hauteskundeak AEB Ameriketako Estatu Batuetan, eta, horien bidez, Ordezkarien Ganbera eta Senatuaren herena berrituko dituzte. Sarritan gertatu da Etxe Zurian dagoen alderdia gutxiengoan geratzea Kongresuan. Are, Bigarren ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011359
BERRIA
Euskadi
noticias
'Arnasa gara' kanpaina abiatu dute, arnasguneetako herritarrak ahalduntzeko Euskararentzat arnasgune diren udalerrietako herritarrei aitortza egitea eta, hizkuntza ohituren inguruan hausnarketa sustatuz, euskaraz hitz egiteko ahaldundu daitezen animatzea. Bi helburu horiek izango ditu Arnasa gara kanpainak. Eusko Jaurl...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011360
BERRIA
Euskadi
noticias
Turkiak ehun bat etorkin erreskatatu ditu bere kostaldean ANKARA. Turkiako agintariek Egeo itsasoa zeharkatzeko ahalegina egiten ari ziren ehun bat migratzaile erreskatatu zituen asteburuan, Hurriyet egunkariaren arabera. IOM Nazioarteko Migrazio Erakundearen datuek diotenez, aurten, guztira, 64.500 bat migratzaileri i...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011361
BERRIA
Euskadi
noticias
Esnatzeko ordua. Ziganda ziur dago mailari eusteko azkeneko jardunaldira arte lehiatu beharko dutela Ziganda ziur dago mailari eusteko azkeneko jardunaldira arte lehiatu Osasunak ezin okerrago hasi du urtea. Espainiako Kopan, joaneko partidan, Iruñean lortutako bi goleko abantaila alferrik galdu zuen Mallorcan. 4-0 gal...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011362
BERRIA
Euskadi
noticias
1 FORMULA. Nazioarteko Automobilismo Federazioak (FIA) atzera bota du Daniel Ricciardori ezarritako zigorraren aurka Red Bullek jarritako helegitea. Beraz, Australiako Sari Nagusiko sailkapenak bere horretan jarraituko du. Gidari australiarra bigarren sailkatu zen estreinako lasterketan, baina FIAk deskalifikatu egin z...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011363
BERRIA
Euskadi
noticias
Quantic gisara ezagunagoa da Will Holland DJ, ekoizle eta musikaria. 20 urteko ibilbidean errodun musika latinoekiko erakutsi duen zaletasuna da bere lanaren ardatzetako bat. Ez da, ordea, elektronika latinoaren topikozalea, eta aspaldi antzeman zuen adibidez Kolonbiako musika herrikoien altxorra. Urte batzuk igaro arr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011364
BERRIA
Euskadi
noticias
Aizu, gaur gauean Moriartikoak izango dira Gure kasa- n». «Nortzuk dira Moriartikoak?». « La trinchera infinita filma zuzendu duten euskal zinemagileez ari naiz». «A, bai, zerbait entzun dut film horretaz». Astelehenean, lagun batekin izandako Whatsapp elkarrizketaren zati bat da hori. Moriartikoek (Aitor Arregi, Jon G...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011365
BERRIA
Euskadi
noticias
Espainiako Gobernuak kale erasoen zigorrak gogortzeko bidea hasi du Kale erasoengatik ezarritako zigorrak gogortzeko bidea hasi du Espainiako Gobernuak. Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak baieztatu du Zigor Kodea aldatuko dutela kale erasoak egiten dituztenen aurkako neurriak handitu ahal izateko. Erreforma ezartzek...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011366
BERRIA
Euskadi
noticias
KARRANTZA. Eskulangintza eta nekazaritza azoka egingo dute larunbatean Karrantzan (Bizkaia). 32 ekoizleren elikagai eta artisautza lanak ikusteko aukera izango da. Horietatik hamar bat, gainera, Karrantzakoak dira. Azokaz gainera, ardi txapelketa egingo dute, eta 15 ardi lehiatuko dira.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011367
BERRIA
Euskadi
noticias
Jaime Eguaras. 'Azalaren azpian. Itzulpenak eta disonantziak' Non: Ziudadelako Labea aretoan, Iruñean. Noiz arte: maiatzaren 15 arte. Sorgune dugun gizarte, sistema, inguru heteropatriarkal honek definitutako genero rol zurrunek inguratu, zapaldu eta jan egiten gaituzte askotan. Nahiz eta azken hamarkadetan zurruntasun...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011368
BERRIA
Euskadi
noticias
Azaroaren 5eko Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidentetzarako hauteskundeetarako berrehun egun baino gehiago geratzen dira. Irailean hasiko dira postaz bozkatzeko bozak bidaltzen; ordurako, errepublikanoen eta demokraten konbentzioak amaituta egon beharko lukete, eta alderdi bakoitzak bere hautagai ofiziala izend...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011369
BERRIA
Euskadi
noticias
OSASUN NEURRIAK EZ BETETZEAGATIK POLIZIAK NOAINEN KONFISKATUTAKO ELIKAGAIAK, KILOTAN Noaingo industrialdean (Nafarroa) egindako kontrol batean, Guardia Zibilak 1.500 kilo janari konfiskatu ditu. Produktuen etiketak ez zeuden gaztelaniaz, eta, gainera, ez zen agertzen elikagaien jatorria. Ez zuten, beraz, Europako Batas...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011370
BERRIA
Euskadi
noticias
Japonian guztia prest dago bihar goizean Vettelen bigarren titulua ospatzeko Lana dotore amaitzea bakarrik falta du Sebastian Vettelek bihar, Japoniako Sari Nagusian (La Sexta, 08:00). Jenson Button da haren bigarren titulua eragotz dezakeen bakarra. Horretarako, lasterketa guztiak irabazi beharko lituzke, eta Vettelek...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011371
BERRIA
Euskadi
noticias
Jaizkibeli San Pedro kaletik bi aldiz entseatzen ez uztea salatu du Alternatibak Alternatibako kide Begoña Vesgasen ustez, «onartezina» da Jaizkibel konpainiak entseguak nahi duen ibilbidetik ez egitea. Konpainiak entseguetan San Pedro kaletik bi aldiz igarotzeko eskatu zuen, baina Herrizaingo Sailak behin bakarrik pas...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011372
BERRIA
Euskadi
noticias
Nork ordainduko die langabezia mugaz gaindiko langileei orain? Euskal Herria bi estatutan banatzen duen muga ofiziala zeharkatzen dute egunero langile ugarik lanera joateko. Alde batean bizi eta bestean lan egitea ez da ohikoa, baina ezta arraroa ere. Lana galtzen dutenean halakoei langabezia saria nork ordainduko dien...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011373
BERRIA
Euskadi
noticias
Emilia Malaga izango da Lan Harremanen Kontseiluko presidentea Emilia Malaga izango da Lan Harremanen Kontseiluko (LHK) presidente berria. Tomas Arrieta aurreko presidenteak erretiroa hartu du adinarengatik, eta Malagak beteko du kargua hurrengo bost urteetan. Malaga Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzorde...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011374
BERRIA
Euskadi
noticias
Gizon edo emakume bat inolako tresnarik gabe eta tresnarik ezin badu egin, ez da ia ezer. Baina behin tresnak egiten hasita mundu osoa eta inoiz unibertsoa bera ere eralda ditzake. Atapuerca eta Orceko gizon eta emakumeak duela milioi bat urtetik gora dagoeneko ari ziren era guztietako materialak erabiltzen tresnak egi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011375
BERRIA
Euskadi
noticias
Lekua: Donostiako Miramar jauregia. Eguna: Abuztuak 21. Lau ikasle, lau musikari, lau langile; partituraren edozein zoko aldez aurretik sobera aztertuta duen laukote taldea. Lau inurri txiki, lan eta lan, bataren esana bestearen erantzuna izanik, arrazoinamenduaren goraipamenaren adibide argi. Buruhausteak eta zailtasu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011376
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: Manuel Martin Cuenca. Aktoreak: Antonio de la Torre, Olimpia Melinte. Herrialdea: Espainia-Errumania-Errumania-Frantzia. Iraupena: 116 min. H otza . Hori da Martin Cuencaren filma deskribatzeko hitzik aproposena. Zinemagile interesgarri horren estilo eskandinaviarra ezin hobea da Granadako jostun kanibalare...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011377
BERRIA
Euskadi
noticias
«Kirolariak, kirolzaleak eta klubak batzen dituen aplikazio bat da, eta helburu nagusia da hiruren arteko harremanak erraztu eta gertuko kirol komunitate berri bat sortzea». Horretarako sortu du Tokikom tokiko komunikabideak bateratzeko guneak Matx kirol proiektua. Tokikom sareak Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkunt...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011378
BERRIA
Euskadi
noticias
«Ez da inoiz egon une hoberik amets amerikarra bizitzen hasteko». Donald Trump AEBetako presidenteak hitzaldi guztiz triunfalista egin du Kongresuan, presidenteek Batasunaren Egoerari buruz solas egiteko urtero egin behar duten agerraldian. Urtebete pasatxo bete du presidentetzan, eta bere agintaldiak «aro berri amerik...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011379
BERRIA
Euskadi
noticias
ISLAMABAD. Pakistango auzitegi batek hirugarren aldiz agindu du Pervez Musharraf presidente ohia atxilotzeko. Benazir Bhutto lehen ministro ohiaren hilketaren kasuan epaitu nahi dute Musharraf -hura ez babestea egotzi diote-. Presidente ohia Londresen dago erbesteratuta. Karachin, berriz, ustezko bi ekintzaile hil dira...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011380
BERRIA
Euskadi
noticias
Logikaren garaipena. Baskoniak aise gainditu du Prokom, bigarren zatian lana ondo eginda, eta Euroligako final-laurdenetarako sailkatu da Teletovicek hautsi du partida, hirugarren laurdenean sarturiko hiruko jaurtiketekin Baskoniak aise gainditu du Prokom, bigarren zatian lana ondo eginda, Teletovicek hautsi du partida...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011381
BERRIA
Euskadi
noticias
Perturren desagertzeari buruz ekinbide gehiago eskatu ditu Fiskaltzak. Miguel Angel Apalategi 'Apala' non den iker dezan eskatu dio fiskalak Fernando Andreu epaileari Perturren desagertzeari buruz ekinbide gehiago eskatu ditu Fiskaltzak Miguel Angel Apalategi 'Apala' non den iker dezan eskatu dio fiskalak Espainiako Au...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011382
BERRIA
Euskadi
noticias
Bost egun baino ez dira joan arraun denboraldia ofizialki amaitu zenetik, eta, dagoeneko, datorren sasoiko kontuak argitzen hasi dira zenbait lekutan. Zierbenan, esaterako. Ezusteko handia emanez, gainera. Izan ere, Patxi Frances entrenatzaileak ez du jarraituko datorren urtean, klubak jakinarazi duenez. Hainbat urtez ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011383
BERRIA
Euskadi
noticias
1985. urtean argitaratu zuten lehen aldiz Ender's Game liburua. Orson Scott Card idazleak horretarako asmatu zuen unibertso fantastikoak harrera ezin hobea izan zuen, eta berehala eleberria gazte literaturaren klasiko bihurtu zen. Hugo eta Nebula sari prestigiotsuak eskuratu zituen; 28 hizkuntzatara itzuli zuten, eta m...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011384
BERRIA
Euskadi
noticias
«Terrorismoari mesede» egin dio Snowdenek, Londresen arabera AEBetako eta Erresuma Batuko zerbitzu sekretuek milioika komunikazio zelatatzen dituztela argitaratzea «terrorismoari» laguntza ematea da. Hori izan zen atzo MI6, MI5 eta GCHQ zerbitzu sekretuetako buruek nabarmendu nahi izan zuten ideia nagusia. Lehen agerra...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011385
BERRIA
Euskadi
noticias
Urtebetean jaitsi egin da banatze kopurua EAEn, baina gehiago dira auzitegian amaitu duten kasuak Araba, Bizkai eta Gipuzkoan banatzeak eta dibortzioak gutxitu egin ziren 2012. urtean, aurreko urtearekin alderatuta; hala ere, igo egin da auzitegian amaitu duten kasuen kopurua, batik bat Bizkaian -kasuen %41,5 izan dira...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011386
BERRIA
Euskadi
noticias
Ekologistek diote klima larrialdiaren izendapena ez dela «nahikoa» Eusko Jaurlaritzak klima larrialdia izendatu zuen uztailaren 30ean, eta, deklaratzearekin bat, iragarri zuen aurrekontuaren zati bat egoera «arintzera» bideratuko duela. Urrats horiek, ordea, ez dira «nahikoak», Klima Larrialdirako Aliantzaren arabera. ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011387
BERRIA
Euskadi
noticias
Frantziako tradizio jakobinoa mintzo zen lehengo egunean, frantziar telebistan, Manuel Vallsen ahotik, esan duenean berak ez zuela katalana, euskara edo bretoiera hezkuntza sisteman sartuko, separatismoari lotuta daudelako, antza, intrinsekoki, ezinbestean. Bera, dena den, dio elkarrizketan, bere emazte eta bere amarek...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011388
BERRIA
Euskadi
noticias
Antzerki laburrek eskaintzen duten erraztasunak eta zailtasunak, bi-biak azpimarratu ditu Mikel Martinez aktore eta Cafe Bar Bilbao tabernako jabeak. «Ematen du pieza txikiak sortzea errazagoa dela, konpromiso txikiagoarekin egin daitezkeela, baita aurrekontu murritzagoarekin ere». Kontrapuntua gero. «Programatzerakoan...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011389
BERRIA
Euskadi
noticias
Hiesa eta espetxeak «bateraezinak» direla salatu dute Ondarroan Espainiako Gobernuak hiesaren «erabilera politikoa» egiten duela salatu zuten dozenaka pertsonak atzo Ondarroan egindako manifestazioan (Bizkaia). Ibon Iparragirre gaitz larri bat duen preso politikoa berehala askatzeko eskatu zuten herriko kaleetan barren...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011390
BERRIA
Euskadi
noticias
NATOk Kosovo eta Serbia arteko mugaren kontrola hartu du Kosovo eta Serbia arteko mugan liskar gogorrak izan dira azken egunetan, eta horiek amaitzeko asmoz KFOReko indarrek hartu dute hango bi postu nagusien kontrola -NATOk Kosovon duen misioa da KFOR-. Indarkeria «onartezina» dela adierazi du NATOko bozeramaile Carme...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011391
BERRIA
Euskadi
noticias
Eurotaldeko Finantza ministroek Greziako bigarren erreskatearen inguruko akordioa lortu dute. Horrela, 130.000 milioi euro jasoko ditu Greziako Gobernuak herrialdearen kiebra ekiditeko. Aurretik iragarri zuten ez zutela martxoko ordainketak egiteko nahikoa diru. Hamahiru orduko negoziazioaren ondotik onartu dituzte err...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011392
BERRIA
Euskadi
noticias
Antzerki testuak argitaratuko ditu Pabiloi 6 aretoak ANTZERKIA. Orain 12 urte jaio zen Pabiloi 6 antzokia, eta ekoizpen ugari sortu ditu harrezkero. Antzerki horien testuak publikatzeari ekin dio antzokiak orain, eta bi argitaratu dituzte oraingoz: Ramon Barearen Palabrarismos eta Javier Liñeraren Zer gertatu ote zitza...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011393
BERRIA
Euskadi
noticias
Irudiak hitza ordezkatu zuenekoa. Zamakoiz, Fortuny eta Meissonier pintoreen lanak ikusgai jarri dituzte Bilboko Arte Eder museoan Zamakoiz, Fortuny eta Meissonier pintoreen lanak ikusgai jarri dituzte Euskal eskola delakoaren sortzaileari historiak zor dion lekua egin nahi izan dio Bilboko Arte Eder museoak inoiz egin...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011394
BERRIA
Euskadi
noticias
Goizeroko kafea hartzera tabernara sartu, eta haserre aurkitu dut Idoia. Espainiako progreen distintzio ikurra darabil esku artean, bere burua erresumako askatasunaren zaindari nagusitzat daukan egunkari hori. Zakar pasatzen ditu orriak. Albora hurbildu orduko, mundua tontoz beteta dagoela bota dit, gehiengoa esaten di...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011395
BERRIA
Euskadi
noticias
Baraua Herri Lan Departamentura eramaten saiatu dira AHT abiadura handiko trenaren aurka barau egiten ari direnek Nafarroako Herri Lan Departamentuaren egoitzara eraman zuten atzo protesta. Egoitzara sartu ziren, eguerdi partean, eta Luis Zarraluki Herri Lan kontseilariarekin bilera egiten saiatu ziren. Ezinezko zitzai...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011396
BERRIA
Euskadi
noticias
Bartzelonako futbolariei poliester birziklatuzko elastikoak ekarri dizkiete aurten, eta partida erdirako pisu handia hartzen dute. Ez dute izerdia behar bezala zurrupatzen, antza. Denboraldi-aurrean igarri zuten jokalariek blai eginda erretiratzen zirela zelaitik eta kamiseta gorputzera pegatzen zitzaiela. Klubeko zuze...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011397
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskadiko 27. Gipuzkoar Aurresku Txapelketa egingo dute larunbatean . Ibon Huartek, iazko irabazleak, ez du parte hartuko aurtengo txapelketan Euskadiko 27. Gipuzkoar Aurresku Txapelketa egingo dute larunbatean Ibon Huartek, iazko irabazleak, ez du parte hartuko aurtengo Aurreskuaren plaza bilakatuko da larunbatean Pas...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011398
BERRIA
Euskadi
noticias
Aste honetan onartu ditu Espainiako Kongresuak Kontzertu Ekonomikoaren eta Kupoaren legeak, biak garrantzitsuak Araba, Bizkai eta Gipuzkoako autogobernu mugatuan. Autogobernuaren ikur nagusitzat jo izan dute Kontzertua abertzale askok, baina ez dezagun ahaztu, behin baino gehiagotan buruzagi jeltzale batek azpimarratu ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011399
BERRIA
Euskadi
noticias
NPTren bilerekin aurrera egiteko akordioa lortu dute Iranekin NPT Arma Nuklearrak Ez Ugaltzeko Itunaren inguruko bilerekin aurrera egin ahal izateko akordioa lortu dute azkenean ere. Elkarrizketak etenda zeuden apirilaren 30az geroztik. Iranek onartu zuen atzo gai zerrenda, «borondate on eta malgutasun seinalez». Hala ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011400
BERRIA
Euskadi
noticias
Meningitisa dela eta, bi lagun oso larri daude Nafarroan. Meningitis B gaitzaren agerraldia dute Iruñerrian, eta asteburuan bost lagun eraman dituzte erietxera Meningitisa dela eta, bi lagun oso larri daude Nafarroan Meningitis B gaitzaren agerraldia dute Iruñerrian, eta asteburuan bost Nafarroan asteburuan gertatutako...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011401
BERRIA
Euskadi
noticias
Belako taldeak hiru kontzertu emango ditu Londresen MUSIKA. Belako taldeak hiru kontzertu emango ditu Londresko Finsbury Parken. Atzo, Liam Gallagher buru zuen jaialdian jo zuten, 50.000 lagunen aurrean; gaur, Queens of The Stone Age eta Iggy Pop izango dituzte oholtza-kide, eta, bihar, berriz, Vaccines eta Two Door Ci...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011402
BERRIA
Euskadi
noticias
Ezer gutxi aldatu da Eibarrentzat. Aldaketarik handiena helburua betetzeko partida bat gutxiago geratzen dela da. Mailari eusteko lehiatik pixka bat urruntzeko aukera izan du gaur, aurkari zuzen baten aurka, baina bana berdindu du Valladolidekin Ipuruan, eta puntu gazi-gozo batekin konformatu behar izan du. Oraindik li...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011403
BERRIA
Euskadi
noticias
«Idazkunek benetakoak behar dute, garai hartakoak izan daitezkeelako». Veleiako idazkunen benetakotasunaren aldeko artikulua argitaratu berri du Bordeleko Unibertsitateko Iker zentroko ikerlariak. Gorrotxategi eta Lakarraren tesien aurka egin du. Hector Iglesias. Euskal Ikasketetan doktore Veleiako idazkunen benetakota...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011404
BERRIA
Euskadi
noticias
Egoitzetako neurriak zorroztea adostu dute Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek zentro soziosanitarioetako neurriak indartzea erabaki dute. Zahar etxeetan indarrean zen protokoloa eguneratu egin dute, eta, aurrerantzean, zorrotzagoak izang...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011405
BERRIA
Euskadi
noticias
Irabazi oparoak izan arren, Iberdrolak langileak bota dituela salatu du ELAk BILBO. Gaur du urteroko batzarra Iberdrolak, Bilbon. Horren atarian, ELAk salatu du argindar konpainiak lanik gabe utzi dituela CTCko 70 langileak, beste bi enpresari eman dielako kontagailuak irakurtzeko kontratua. Sindikatuak dioenez, Iberdr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011406
BERRIA
Euskadi
noticias
Ibilbide luzeko autobusak doakoak dira jada Hego Euskal Herrian ohiko bidaiarientzat Hego Euskal Herritik irten edo pasatzen diren ibilbide luzeko autobusak doakoak izango dira gaurtik aurrera. Ibilbide luzeko lurreko garraioaren prezioetan dauden desberdintasunak «berdintzeko» dekretu bat onartu du Espainiako Gobernua...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011407
BERRIA
Euskadi
noticias
INGURUMENA . Zuloko-Ibarretako plana balio gabe utzi du Auzitegi Nagusiak Zuloko-Ibarretako plana balio gabe utzi du Auzitegi Nagusiak EAEko Auzitegi Nagusiak balio gabe utzi du Barakaldoko Zuloko-Ibarreta ingururako plana. Megapark proiektua egin gura du bertan Udalak. Auzitegi Nagusiak esan duenez, hezegunea dago Zul...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011408
BERRIA
Euskadi
noticias
Olinpiar sua Euskal Herritik igaroko da 2024ko maiatzean 2024ko uztailaren 24ean hasiko dira Olinpiar Jokoak Parisen. Horiek pizteko erabiliko dute olinpiar sua apirilaren 16an piztuko dute Olinpian (Grezia), ohi bezala. Ondoren, eskuz esku eramango dute Pariseraino, 11.000 txanda inguru eginez. Korrikalari bakoitzak 2...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011409
BERRIA
Euskadi
noticias
Filosofi aldaketak, tabernetako komunetan», abestu zuen Beti Mugan-ek. Abstrakzio poetikoaren esentzia kendu eta hitzek zehatz-mehatz zer esan nahi duten erreparatzen bazaio, ondorioztatutako irakurketa da tabernetako komunetan mundua konpontzen dela, alegia, solasaldi interesgarriak pizten direla. Kontatu didatenez, e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011410
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskararen sustapenerako diru laguntzak zehaztu ditu Bizkaiko Foru Aldundiak. Guztira, 2,3 milioi euro banatuko ditu «gizartean euskararen presentzia sustatu eta hedatzen duten» eragileen artean. Milioi bat jasoko dute irabazi asmorik gabeko elkarteek; 270.000 euro enpresek; 200.000 euro emango dituzte informazioaren t...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011411
BERRIA
Euskadi
noticias
Eskoziako botere itzulketan "traizio" egin diezaieketela uste du Salmondek Alex Salmond Eskoziako lehen ministroa ez da fio David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroaz eta alderdi kontserbadoreaz. Uste du hartutako konpromisoei "traizio egiteko" prestatzen ari direla: "Jendeak ez du konfiantzarik tori -engan, eta os...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011412
BERRIA
Euskadi
noticias
Brent petrolio upelaren prezioa 60 dolarretara hurbildu da, preziorik garestiena 2015eko azaroaz geroztik. Zehazki, 59,22 dolarrera ailegatu zen atzo Brent upelaren prezioa. Bi arrazoi ditu gorakadak: batetik, eskariaren igoera; eta, bestetik, geopolitika, bereziki Iraken menpeko Kurdistanen independentzia erreferendum...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011413
BERRIA
Euskadi
noticias
Susto ederra hartu zuen herenegun Unai Basurkok. Egunero bezala, nabigazioko gutunak begiratzen ari zela, ordenagailua piztu zuen, eta bat-batean sua atera zen ordenagailuko bateriatik. Basurkok elektrizitate-hornidura eten zuen berehala, eta trapu batekin eta eskuekin nabigazio karten mahaian zegoen sua itzali zuen. S...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011414
BERRIA
Euskadi
noticias
Companys eta egungo auzipetuak, areto berean, 84 urteren ondoren ERC alderdiak bi irudi argitaratu ditu elkarren ondoan, Espainiako Estatuari argazkia ateratzeko: Lluis Companys Generalitateko presidente ohiaren epaiketako irudi bat eta egunotan Espainiako Auzitegi Gorenean epaitzen ari diren Kataluniako buruzagi indep...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011415
BERRIA
Euskadi
noticias
Eneko Llanosek bost urteko lehorteari amaiera eman dio Arizonako Ironmanean TRIATLOIA. Eneko Llanosek Arizonako Ironmana irabazi zuen herenegun, zortzi ordu, lau minutu eta 24 segundoko markarekin. Bost urte ziren Gasteizko triatloilariak ez zuela probarik irabazten. Garaipen horri esker, Hawaiiko Ironmanean parte hart...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011416
BERRIA
Euskadi
noticias
Gertaerak ez dira oso anormalak hasieran. Errepide luzea, ez hain luzea ere, gauerdirako minutu gutxi, auto gehiegi ere ez, gutxiegi ez da inoiz egoten. Auto barruan gazte bat, ez hain gaztea ere, hogeita hamar urte baino gehiago, itxurak gazteagotu egiten du, edonoren begietara, inork ez luke asmatuko. Belarritako bi ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011417
BERRIA
Euskadi
noticias
Fernandezek dirua itzulita itxi nahi izan zuen auzia Kutxabankek Kutxabanken asmoak bete izan balira, ezkutuan jarraituko luke Mikel Cabieces Espainiako Gobernuak EAEn zuen ordezkari ohiari hilero 6.000 euro ordaintzeko hiru urtez indarrean egon zen akordioak. Tesi hori defendatu du, behintzat, Gregorio Billalabeitia b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011418
BERRIA
Euskadi
noticias
Fundiciones San Eloyk eta Mecanizados Iketzek osatzen dute San Eloy taldea, eta 244 langileri ematen diete lana. Kezkatuta daude beharginak. Iazko irailean hartzekodunen konkurtsora jo zuen enpresak, eta ordutik egin den kudeaketa «tamalgarria» dela diote. «Inbertitzaile posible batek nahi zituen astakeria guztiak egin...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011419
BERRIA
Euskadi
noticias
Gizonezko bat atxilotu dute, taberna bateko komunean grabatzea egotzita VALTIERRA. Foruzaingoak 44 urteko gizonezko bat atxilotu du Valtierran (Nafarroa), taberna bateko komunetan grabatzeagatik. Iturri ofizialek azaldu dutenez, emakume batek aurkeztu du salaketa, komuneko paperaren aldamenean telefono bat aurkitu oste...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011420
BERRIA
Euskadi
noticias
Erramuz, Jerusalemen, errege baten gisa Jesus sartu zela; horrela dio Ebanjelioak, bere aste dorpearen hasiera zela eta. Hainbeste bazterretako gertakariek badute, honi datxikola, pentsaraztekorik. Eta, lehendabizi, duela ehun urte Europan iragan ziren garaiak. Denek azpimarratzen dute itxaropenez eta edertasunez betea...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011421
BERRIA
Euskadi
noticias
Del Burgok berretsi du PPren bitartekari aritu zela alderdiko bi kideri dirua ematean Jaime Ignacio del Burgo PPko diputatu ohiak Pablo Ruz epailearen aurrean deklaratu behar izan du, PPko diruzain ohi Barcenasen ustezko paperetan agertu zela eta. Dokumentu horiek argitaratu bezain laster onartu zuen dirua jaso zuela, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011422
BERRIA
Euskadi
noticias
Hil egin da Txomin Solabarrieta ohorezko euskaltzaina Txomin Solabarrieta Etxaburu ohorezko euskaltzaina hil egin da. Bilboko elizbarrutiak atzo jakinarazi zuen oso gaixo zegoela. Solabarrieta Ondarroan jaio zen, 1927. urtean. Apaiza izan zen, eta euskara sustatzen jardun zuen Bizkaiko parrokietan. Horrez gain, Adorez ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011423
BERRIA
Euskadi
noticias
Atzo gertatu zen ezbeharra, Miarritzen, 07:30ean. Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez, antza, gizona Miarritzeko etxe batera sartu zen lapurreta bat egitera, eta etxeko jabeak esnatu ziren. Jabeek, defenditu nahian, labankada bat eman zioten ustezko lapurrari. Lepoan jaso zuen labankada, eta sorosleek ezin izan zute...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011424
BERRIA
Euskadi
noticias
VANCOUVER. Kanadako eta AEBetako Lionsgate Plus plataformak -lehen Starzplay zuen izena- berregituraketa bat egingo du, eta hainbat herrialdetako merkatuetatik aterako da. Euskal Herria, Frantzia, Espainia, Alemania, Herbeheereak, Japonia eta Eskandinavia bere egitasmoetatik aparte utziko ditu. Lionsgatek galera handia...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011425
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskaltzaindiak eta UZEIk adierazi dute 'zorioneko' dela 2022. urteko hitza IRUÑEA. Euskaltzaindiak eta UZEIk zorioneko izendatu dute aurtengo hitza, Irulegiko Eskuan aurkitutako sorioneku hitzean oinarrituta. Iaz aldaera hitza hautatu zuten bi erakundeek. Aukeraketa hori egiteko, UZEIk egunero egiten dituen ikerketeta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011426
BERRIA
Euskadi
noticias
Europako estaturik zigortzaileena da Espainia; gainontzeko herrietako datuekin alderatuta delitu tasa txikia badu ere, preso portzentajerik handiena du, beste inork baino espetxealdi luzeagoak ezartzen dituelako. Espainian delitu egitea «doakoa» den mezua zabaltzen ari da Espainiako zenbait sektoretan. Europako Giza Es...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011427
BERRIA
Euskadi
noticias
Jakinarazi dituzte 2017ko Hausnartu sarien irabazleak ANDOAIN. Euskal soziolinguistikari ekarpena egiten dioten lanetarako Hausnartu sariaren irabazleak jakinarazi zituen atzo Soziolinguistika Klusterrak. Nagusia Urko Ikardok jasoko du, Lapurdiko kostaldeko guraso erdaldunei buruzko lan batengatik; bigarren eta hirugar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011428
BERRIA
Euskadi
noticias
Aurretik bidea du oraindik, baina Oscar sarietarako norabidean jarria da Handia filma. AEBetako zinema sari nagusietan Espainia ordezkatzeko hautatu dute Aitor Arregik eta Jon Garañok zuzendutako euskarazko filma, beste bi lanekin batera: Javier Freserren Campeones eta Asghar Farhadiren Todos lo saben , hain zuzen. Hir...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011429
BERRIA
Euskadi
noticias
"Ziklo berrira egokitzeko" biltzar nagusia eginen du EH Baik heldu den martxoaren 3an, Hazparnen. Hiru helburu finkatu dituzte: mugimendu abertzalearen ustez, "fase politiko berri batean" sartu da Ipar Euskal Herria eta fase horretarako dituzten helburuak zehaztu nahi dituzte. Horrez gain, proiektu politiko "integratza...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011430
BERRIA
Euskadi
noticias
Kaxmirko talde armatu bateko buruak borroka uzteko eskatu du LAHORE Hurriat talde armatuko buru Umer Farook borroka armatua utzi eta hitz egiteko prest agertu da, eta gauza bera egitera deitu ditu taldekideak. Haren esanetan, elkarrizketa da Kaxmirko gatazka konpontzeko bidea, «borrokek hilobiak irekitzeko beste ezerta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011431
BERRIA
Euskadi
noticias
IRUDIA. BILBO. Israelen hilketak salatzeko jaiotza Bilbo Komite Internazionalistak taldeko kideek antzerkia egin zuten, atzo, Bilbon, Arriaga antzokiaren aurreko aldean. Gabonetan egin ohi direnen tankerako jaiotza biziduna antolatu zuten, baina ez zen arrunta izan. «Egungo Belen irudikatzen saiatuko gara», adierazi zu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011432
BERRIA
Euskadi
noticias
Federik itsuena dutenak ere, larritu egiten omen dira beste mundura joateko ordua heltzen zaienean. Azken bidaia bat-batean gertatzen denean, agurrik esateko astirik ez dagoenean, gogorra izaten da ingurukoentzat. Agur esateko aukera dagoenean ostera, ez dakigu zer darabilen buruan maleta prestatzen ari denak, eta behi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0011433
BERRIA
Euskadi
noticias
«Egun handia» izan zen atzokoa Egunkaria -ko auzipetuen «bizitza pertsonaletan», haien izenean Joan Mari Torrealdaik Andoainen (Gipuzkoa) adierazi zuenez: bukatu da Egunkaria auzia , eta «eskerrak» emateko unea iritsi zitzaien. Martin Ugalde kultur parkean egin zuten ekitaldia, Egunkaria -k egoitza nagusia zeukan lekua...
cc-by-sa 4.0