id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0012234
BERRIA
Euskadi
noticias
Interesez leitu dut Iraultza Txikien Akanpada delakoaz Argia aldizkariak egin duen kronika, iraultza txiki horiek zeintzuk izan daitezkeen eta zertan dautzan jakiteko minez. Garai batean Iraultza Handia izaten zen (duda gutxi zein zen eta zertan zetzan), baina garai nahasiak eta atomizatzaileak dira hauek eta moldatu b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012235
BERRIA
Euskadi
noticias
Omar mulak jakinarazi du talibanak AEBekin negoziatzen hasi direla Afganistango talibanen buruzagiak, Mohamed Omar mulak, AEBekin negoziatzen hasi direla baieztatu du, Pakistango Geo telebistaren arabera. Washingtonek, baina, ez du halakorik berretsi, eta atzo Mendebaldeko hedabideetan oihartzun eskasa izan zuen berria...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012236
BERRIA
Euskadi
noticias
Alderdien Legerik gabe UPNk bere politika ezingo lukeela ezarri dio ezker abertzaleak. Parlamentuaren aurrean egindako elkarretaratzean, urtebete pasa eta UPN «jaun eta jabe» dela salatu du Alderdien Legerik gabe UPNk bere politika ezingo lukeela ezarri dio Parlamentuaren aurrean egindako elkarretaratzean, urtebete pas...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012237
BERRIA
Euskadi
noticias
Mugako pasabideak irekitzeko eskatu dio Euskal Elkargoak prefeturari BAIONA. Jean Rene Etxegarai Euskal Elkargoko lehendakariak gutun bat bidali dio Eric Spitz Pirinio Atlantikoetako prefetari itxita dauden mugako zortzi pasabideak irekitzeko eskatzeko. Lizuniagako (Bera-Sara) eta Izpegiko (Erratzu-Baigorri) pasaiak jo...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012238
BERRIA
Euskadi
noticias
Alvaro Rabelli idazle bizkaitarrak 59 kontakizun labur bildu ditu berak auto-editatutako argitalpen honetan. 2005etik hona harako eta honako idatzitako testuak bildu ditu, askotarikoak: ipuin klasikoetatik fikziozko biografietara. Jose Carlos Torrek ilustratu du argitalpena.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012239
BERRIA
Euskadi
noticias
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Guardia Zibilak gorpu bat topatu du gaur goizean Bidasoa ibaian, Irun aldean (Gipuzkoa); Behobiako zubiaren inguruan, zehazki. Hilotza migratzaile gazte batena da: Abderrman Bas izeneko gizonezko ginear bat da, 25 urtekoa. Gazteak ez zeraman dokumentaziorik soine...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012240
BERRIA
Euskadi
noticias
SASKIBALOIA. Ligako 29. jardunaldiko partida baten ordutegia falta zen zehazteko, Uxue Bilbo Basketek eta Caja Laboral Baskoniak elkarren aurka jokatu beharrekoa. Bilbotarrek Eurokopako finala jokatuko dute larunbatean, eta maitzaren 1ean jokatuko da, azkenean, derbi hori, 20:00etan.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012241
BERRIA
Euskadi
noticias
Etxean kontatu didatenez, Julen Lekuonak, Aizpurutxoko apaiz etxean telebistarik ez zeukanez, gure etxean ikusi zuen, Azkoitian, Espainia Eurovisioneko finala irabazten Massielen La, la, la ospetsu eta mitikoarekin, joan den mendeko urte urrun samar batean, Franco artean ere bizirik eta garaipen harekin pozteko eta puz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012242
BERRIA
Euskadi
noticias
Eleizegi Erraldoia gisa zen ezaguna munduan, eta Altzoko Handia deitzen zioten Euskal Herrian; baina etxean, Altzon (Gipuzkoa), Gure Haundie esaten zioten Migel Joakin Eleizegi Ateagari. Herriko pertsonaiarik ezagunenetarikoa izan da, eta zeresan handia eman du azken urteetan. Haren istorioa eta bizitza herritarrei aza...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012243
BERRIA
Euskadi
noticias
Antxon Sasiain preso ohiari ongietorria egin diote Bergaran BERGARA Antxon Sasiain preso ohiari ongietorria egiteko 200 lagun bildu ziren atzo Bergaran (Gipuzkoa). Manifestazioa egin zuten gero, eta Ertzaintzaren jarrera salatu zioten BERRIAri, zein lelo eta irudi erakutsiko zituzten «argi ibiltzeko» esan zietela azald...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012244
BERRIA
Euskadi
noticias
Repsol Gidak otsailaren 28an banatuko ditu Eguzkiak, Donostian «Plater nagusia dator» lelopean, otsailaren 28an banatuko dituzte Repsol Gidaren Eguzkiak, Donostiako Viktoria Eugenia antzokian. Beraz, aurten ere Euskal Herrian egingo dute ekitaldia. «Repsol Gidak, beti egin duen bezala, gastronomiaz gozatzearen aldeko a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012245
BERRIA
Euskadi
noticias
Egileak: Jose Antonio Azpiazu eta Xabier Ugarte. Itzultzailea: Paulo Anduaga. Argitaratzaileak: Oñatiko Udala eta Arrasateko Udala. Ospe handiko organista izan zen Julian Sagasta Galdos (Arrasate, Gipuzkoa, 1914-Erroma, 2005), Euskal Herriko mugetatik kanpo ere oso laudatua. Haren historia ahanzturatik jaregin nahi iza...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012246
BERRIA
Euskadi
noticias
Done Mikel Aralarkoaren irudiari Legebiltzarrak egin ohi dion harrera defendatu dute Geroa Bai, UPN eta PP Done Mikel Aralarkoari harrera egitearen alde agertu dira. Aldiz, Legebiltzarrean "kutsu erlijiosoko" ekitaldirik ez egiteko eskaera egin dute Ezkerrak eta Ahal Dugu-k, argudiatuz badela garaia "zenbait ohitura ir...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012247
BERRIA
Euskadi
noticias
ZUZENDARIARI. Lizarra-Garaziko Akordioaren urteurrenaren harira. Plan orokorrak eta Ezker Abertzale ofiziala. BERRIAk irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dute 2.500 karaktere -espazioak barne- baino luzeago izan behar, eta Berriak mozteko eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012248
BERRIA
Euskadi
noticias
Ibermatican 232 lanpostu arriskuan ikusten dituzte Ibermaticako 232 lagunen lanpostuak arriskuan egon daitezke. Hala uste du enpresa batzordeko ELAk, nahiz eta oraindik zuzendaritzak ez dien ez baiezkorik ez ezezkorik eman. Kutxabanken informatika zerbitzua eskaintzen du enpresak, eta hiru kutxen bat egitearekin, zerbi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012249
BERRIA
Euskadi
noticias
ZINEMA. DONOSTIAKO BELDURREZKO ETA FANTASIAZKO ZINEMAREN XIX. ASTEA. Segurtasun neurri bereziak eta biolentzia gordina aurten . Zazpi film luze eta 19 labur emango dituzte euskaraz azpititulatuta; guztiak bederatzi euroko abonuaren truke Segurtasun neurri bereziak eta biolentzia gordina aurten Zazpi film luze eta 19 la...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012250
BERRIA
Euskadi
noticias
NBEk Mediterraneoan egiten diren erreskateak indartzeko exijitu du Libiatik Europara bidean migratzaileak zeramatzan ontzi batek hondoa jo zuen joan den astelehenean, eta gutxienez 45 migratzaile hil ziren istripuan. UNHCR Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatariaren eta IOM Nazioarteko Migrazio Erakundearen arabera,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012251
BERRIA
Euskadi
noticias
Pirofantasia su etxeak irabazi du urrezko maskorra Pirofantasia Valentziako su etxea izan da 49. Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketaren irabazlea. Izenari ohore eginez, fantasiaz betetako suak eskaini zituzten. Kolore berezi eta zailak -laranja barne-, irudi handiak, erritmo egokia, zarata etengabea eta amaiera ikusg...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012252
BERRIA
Euskadi
noticias
ETAk bakearekiko «konpromisoa» agertu duela nabarmendu dute Baikor jaso dute euskal eragile sozial eta politiko gehienek ETAk bake prozesuari ekarpenak egiteko agertutako prestasuna. Erakunde armatuak atzo Gara egunkarira igorritako ohar batean «ekarpen eraikitzailetzat» jo zituen bake prozesua bultzatzeko Foro Soziala...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012253
BERRIA
Euskadi
noticias
Etzegaraten bidesaria ezartzeko erabakia hitzartua izatea espero du Uxue Barkosek IRUÑEA. Etzegaraten kamioientzat bidesaria jartzeko erabakia «aldebakarrekoa ez izatea» espero du Nafarroako Gobernuko presidente Uxue Barkosek. «Gaiaz hitz egiteko eta horrelako erabaki batek eragin ditzakeen ondorioez eztabaidatzeko auk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012254
BERRIA
Euskadi
noticias
«Neskek ikus dezatela badagoela aukera pilotan jarraitzeko» Urduritasuna «gogoaren erakusle» dela nabarmendu du Maite Ruiz de Larramedik: Plazaz plazako finala jokatuko du gaur. Klub profesional bat sortzeko «beharra» zegoela adierazi du Ados Pilotaren bultzatzaileak. Emakumezko eskuzko pilotan zerbait sortzeko «beharr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012255
BERRIA
Euskadi
noticias
Irudia. Lezama (Bizkaia). TALDEAK ZALEEN BABESA JASO DU BERRIRO Herenegun bezala, Athleticeko jarraitzaileek euren animoa eta babesa eman zieten atzo taldeko jokalariei Sevillaren aurka jokatu ondorengo lehen entrenamenduan. Eguraldi txarra ez zen oztopo izan 800 bat zale Lezamara joateko. Ezohiko lan saioa izan zen, j...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012256
BERRIA
Euskadi
noticias
ZINEMA. Espainiako zinema akademiak hiru hautagai zituen Oscar sarietan ingelesez besteko filmen atalean Espainia ordezkatzeko: Jon Garaño eta Aitor Arregiren Handia filma, Asghar Farhadiren Todos lo saben eta Javier Freserren Campeones . Atzo jakinarazi zuten Freserren lana aukeratu dutela. Handia -ko kideek eskerrak ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012257
BERRIA
Euskadi
noticias
Urrizak eta Ezkurra II.ak elkarren aurka jokatuko dute gaur ERREMONTEA. Kutxabank Banakako Txapelketako bigarren jardunaldiko partida jokatuko dute gaur Javier Urrizak eta Josetxo Ezkurrak, Hernanin (Gipuzkoa), Galarretan, 16:00etan hasita. Urriza min hartuta egon da azken egunetan, baina atzo azken proba egin zuen, et...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012258
BERRIA
Euskadi
noticias
Xehetasun txikien finala izango da igandekoa, Jokin Altunak eta Aitor Elordik bat egin dute pilota aukeraketaren ondoren egindako analisian, eta esan dute kontrolpean gehien dituenak irabaziko duela. Finala mikroskopioan jarri, eta biek ala biek nabarmendu dute hasierak berebiziko garrantzia izango duela, eta Bilboko p...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012259
BERRIA
Euskadi
noticias
ZANGOZA. Zangozan (Nafarroa) desagertu zen gizonezkoa hilik aurkitu zuten atzo goizean, Bardeako ubidean. Nafarroako Larrialdi Zerbitzuak topatu zuen gorpua, helikopteroz; 37 urte zituen. Haren bizikleta hamazazpi kilometrora agertu zen. Senideek herenegun eman zuten desagertzearen berri, eta iluntzera arte aritu ziren...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012260
BERRIA
Euskadi
noticias
Mehatxuak salatu dituzte Larrinagak eta Etxeberriak Garikoitz Etxeberria eta Asier Larrinaga Espainiaratu zituen herenegun Frantziak. Bi euskal presoak Espainiako Poliziaren esku jarri zituzten Irunen, Madrilera, Espainiako Auzitegi Nazionalera, eramateko. Askatasunak jakinarazi duenez, biak «mehatxatu eta legez kanpo ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012261
BERRIA
Euskadi
noticias
Ultraeskuindarrak buru dituen gobernu bat aldarrikatu du Melonik Kanpainan erakutsi ez duen tonu lasai eta instituzionala erabilita, Giorgia Meloni FdI Italiako Anaiak alderdi ultraeskuindarraren buruzagiak mezu argi bat bidali zien atzo bai bere herrialdeari, baita EB Europako Batasunari ere: eskuin muturraren garaia ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012262
BERRIA
Euskadi
noticias
Jon Anzaren auzian Frantziak izandako erantzukizunaz epaiketa eginen dute asteazkenean Laster beteko dira sei urte Jon Anzaren desagerpenetik, eta familiak egiaren atzetik jarraitzen du oraindik. 2009ko apirilaren 18anikusi zuten azkenekoz senideek Anza, Baionatik Tolosaranzko (Okzitania) tren bat hartzera zihoala. 201...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012263
BERRIA
Euskadi
noticias
Duela bi-hiru edizio, Berlingo zinemaldiko epaimahaiaren saria François Ozon zuzendariaren film batek lortu zuen. Grâce à Dieu zuen izenburu. «Jainkoari esker!» esango genuke guk. Lyonen ezkondu eta familiarekin bizi den gizon batek kasualitatez jakiten du gaztetxo zela abusupean hartu zuen elizgizonak oraindik ere gaz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012264
BERRIA
Euskadi
noticias
World Tourra jolastoki bihurtu du aurten Jumbo-Vismak. Talderik ahaltsuena izan da, alde handiz gainera: bere egin ditu hiru itzuli handiak, eta osotara 69 garaipen lortu. Alta, indarrek orekatzera egin dezakete datorren denboraldian, talde indartsuak taxutu baitituzte, besteak beste, Bora Hansgrohek, Lidl-Trekek eta S...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012265
BERRIA
Euskadi
noticias
Erreserba Federalak zer esango mugitu ziren atzo indizeak. Bernankeren adierazpenik ez zenez gero, galderarik gabeko bigarren eguna, Egunkaria auzia-ren kasuan lez. Baikortasunak, interes tasak mantenduko diren esperantzari eusten dio. Logikoena dirudi, absoluzioak bezala; baina Bernanke epailearen ahotik entzun arte, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012266
BERRIA
Euskadi
noticias
Gaur izango da lehen finalerdia Arabako Bertsolari Txapelketan. Zigoitian ariko dira Agirre, Gonzalez de Durana, Lopez, Juaristi, Mendiguren eta Viñaspre bertsolariak Gaur izango da lehen finalerdia Arabako Bertsolari Txapelketan Zigoitian ariko dira Agirre, Gonzalez de Durana, Lopez, Juaristi, gaur Arabako Bertsolari ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012267
BERRIA
Euskadi
noticias
Otsailaren 29an zabaldu zituen ateak Atzegiren tutoretzapeko etxebizitzak, Bergaran (Gipuzkoa). Ordura arte, adimen urritasuna duten pertsonen aldeko elkarteak bi etxe zituen, soilik, Debagoienean, Aretxabaletan (Gipuzkoa) biak. Bergarakoan bizi direnen esku egongo da gaur herriko Mendekoste jaietako suziria botatzea. ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012268
BERRIA
Euskadi
noticias
«Nortasunik gabeko zuritasun antzu batek estali du itsas portuetako mendeetako paisaia kromatiko joria». Horrela deskribatu du Konrado Mugertzak (Eibar, Gipuzkoa, 1955), Zura eta ura proiektuko zuzendariak, gaur egungo itsas portuetako egoera. Ontzien eraikuntzan material sintetikoek egurra ordeztu duten neurrian, kolo...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012269
BERRIA
Euskadi
noticias
Ehunka lagun batu dira Iruñean presoak sakabanatzeko politikaren kontra Tantaz Tanta ekimenak antolatuta, ehunka pertsona elkartu dira Iruñeko Udaletxeko plazan, presoen sakabanaketa amai dadila eskatzeko. Bertan, urtarrilaren 10ean egingo duten manifestaziora joateko deia egin dute. 19:00etan abiatuko da martxa Udalet...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012270
BERRIA
Euskadi
noticias
UDAN BAI. ASTEBURUKO PROPOSAMENA. Gaur, bildu artaldera! Gipuzkoako Artzain Eguna ospatuko dute Legazpin. Ardi gazta izango da protagonistetako bat Gipuzkoako Artzain Eguna ospatuko dute Legazpin. Ardi gazta izango da Artzain giroa. Bertakoa, beroa. Horixe aurkituko du Legazpira doanak, gaur. Ardiak, gazta, sagardoa, a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012271
BERRIA
Euskadi
noticias
Bigarren auzialdian zigortuak atxilotzea legezkoa den aztertuko dute Brasilen BRASILIA. Bigarren auzialdian zigortutakoak atxilotzea konstituzioaren aurka doan aztertuko du bihar Brasilgo Auzitegi Gorenak. Hain justu, gisa horretara atxilotu berri dute herrialdeko presidente ohi Lula da Silva. Haren abokatu Cristiano Z...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012272
BERRIA
Euskadi
noticias
Altsasu Faxismoaren Kontra plataformak eutsi egingo dio datorren igandean Altsasuko hilerrian 10:00etan egindako deialdiari. Herritarren batzarrak antolatutako bileretan ibili dira, Ciudadanosek, PPk eta Voxek egingo duten ekitaldiari aurre nola egin adosteko asmoz, baina, azkenean, «ikuspuntu ezberdinak» zeudela ikusi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012273
BERRIA
Euskadi
noticias
Londres iparraldean gertatu da erasoa, bart gauerdian. Furgoneta batek Finsbury Parkeko meskitatik atera berri ziren hainbat lagun harrapatu ditu, eta, ondorioz, horietako bat hil da eta hamar zauritu dira; horietatik zortzi eraman dituzte ospitalera, eta bi oso larri daude. Biktima guztiak musulmanak dira. Londresko P...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012274
BERRIA
Euskadi
noticias
Iparraldeari «itxura berri bat emateko». Hegoaldeko gazteentzako 'Iparraldea XXI' filma ekoitzi du Euskal Kultur Erakundeak Hegoaldeko gazteentzako 'Iparraldea XXI' filma ekoitzi du Euskal Kultur Donostian ikasten duten 30 bat gazteekin egin inkesta txikitik abiatu dute Iparraldea XXI filmaren proiektua. Ikasle horiei ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012275
BERRIA
Euskadi
noticias
«Tratu txarren salaketa bat badago, ezin da eman zaintza partekatua» Urteak daramatza epaitegietan Irune Costumerok, bere haurrak tratu txarrak jasaten dituela eta GASaren biktima dela salatzen. Bizkaiko Aldundiaren aurkako epaiketa du bihar, umea bidegabeki kentzeagatik. Epaiketaren bezperan «urduri» dago Irune Costum...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012276
BERRIA
Euskadi
noticias
ISTANBUL. Turkiako auzitegi batek onartu egin du Istanbulgo Gezi parkeko hirigintza planarekin jarraitzea. Duela hilabete eta erdi, protesta handiak eragin zituen egitasmoak, eta eragile sozialek hura geldiaraztea lortu zuten. Gobernuak, baina, helegitea jarri zion epaiari, eta auzitegiak arrazoia eman dio.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012277
BERRIA
Euskadi
noticias
Mendizabal bikario nagusi ohia zigortu du Elizak, sexu abusuak leporatuta Juan Kruz Mendizabal apaiza zigortu egin dute Elizako barne prozedura batean, adingabeei sexu abusuak egiteagatik. Donostiako Elizbarrutiak jakinarazi duenez, 2001ean eta 2005ean gertatu ziren abusu horiek, Mendizabal Donostiako Alde Zaharreko Sa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012278
BERRIA
Euskadi
noticias
Reala eta Athletic nor baino nor hobeto aritu dira Euskal Herria Kopako finalean, Zarautzen (Gipuzkoa). Bosgarren aldiz antolatu dute Euskal Herriko talderik onenak biltzen dituen txapelketa, eta, aurten, Realak, Athleticek, Gasteizko Aurrerak eta Oiartzunek hartu dute parte. Athleticek laugarren aldiz irabazi du kopa....
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012279
BERRIA
Euskadi
noticias
Donostiako Ospitalean bi ume jaioberriri emandako arta «arduragabea» ikertzeko eskatu dute «Izugarria da». Pazienteen Defendatzailea elkarteko presidente Carmen Floresek atzo hitz horiek erabili zituen Donostiako Ospitalean gertatutakoaren inguruan ezagutu diren albisteei buruzko iritzia emateko. Zabaldu diren datuen a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012280
BERRIA
Euskadi
noticias
BRUSELA. Kantauri itsasoan legatza arrantzatzeko kuota 17.445 tonara igo nahi du Europako Batzordeak 2024. urtean. Egun arrantzatzen denaren %10 gehiago da. Itsas zapoaren kuota ere %7 igo nahi duela adierazi du. Europako Batasuneko 27 herrialdeetako ministroek erabakiko dute kuoten zenbatekoa, abenduaren 11 eta 12an e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012281
BERRIA
Euskadi
noticias
Ansa II.ak eta Ionek 40-39 hartu dituzte mendean Mattin III.a eta Endika ERREMONTEA. Beste partida estu bat izan zen atzo Binakako Txapelketak. Ansa II.a eta Ion 40-39 nagusitu zitzaizkien Mantxin III.ari eta Endikari. Galtzaileak hobeto hasi ziren, eta 11 tantoren errenta izan zuten: 15-26. Atzean, Ion kostata ari zen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012282
BERRIA
Euskadi
noticias
Egiptoko atezainak historian arrastoa utziko du bihar Uruguairen aurka jokatzen badu, Munduko Kopa batean inoiz aritu den jokalaririk zaharrena izango baita: 45 urte ditu. Donald Trumpek Irani ezarritako zigorrei jarraikiz, Nike AEBetako kirol enpresak ez die botarik eskainiko Irango selekzioko jokalariei. Selekzioko o...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012283
BERRIA
Euskadi
noticias
Laburbilduz, Lehman Brothers ondo doa. Zuen kezkak estimatzen ditugu, baina kontrolpean dugu egoera». Dick Fuld inbertsio bankuko buruak badaki azken karta jokatzen ari dela konfiantza saltzeko. Ohiz kanpoko ikusmina sortu du emaitzak aurkezteko premiazko agerraldiak, eta jendez gainezka dago erakundearen batzar aretoa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012284
BERRIA
Euskadi
noticias
Athleticek hogei minuturekin nahikoa izan du Elxen Cadizen 0-4, Elxen 1-4. Horiek dira Athleticek etxetik kanpo jokatu dituen azken bi neurketen emaitzak. Ernesto Valverderen taldeak nagusitasuna erakutsi du sailkapenaren behealdean dauden bi talderen aurka, eta ederki hasi du denboraldia. Hamabostetik hamar puntu lort...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012285
BERRIA
Euskadi
noticias
Ivanovicek baieztatu du Nocioni prest dagoela minutu batzuk jokatzeko Alacanten aurka neurtuko ditu indarrak Caja Laboralek bihar (12:30), eta berrikuntza garrantzitsu batekin. Dusko Ivanovic entrenatzaileak atarikoan baieztatu zuenez, Andres Nocioni Chapu minutu batzuk erabiltzeko aukera izango du. Hegalekoak lau lan ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012286
BERRIA
Euskadi
noticias
Hautagaien lehia puri-purian dela hasi du PSOEk biltzar politikoa Proiektu politikoa berritzeko konferentzia hasi zuen atzo PSOEk, Madrilen. Ofizialki datozen urteetan garatuko duen ildo politikoa baino ez dute eztabaidatuko sozialistek, baina oso litekeena da barne hauteskundeak ere mahai gainean izatea. Izan ere, azk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012287
BERRIA
Euskadi
noticias
ATLETISMOA. Atzo ireki zuten epea azaroaren 13an jokatuko den Behobia-Donostia herri lasterketan izena emateko. Guztira 23.000 zenbaki jarriko dituzte salgai, bakoitza 33 euroren truke -bi euro gutxiago, txipa izanez gero-. Aurten beste marka bat ezartzea espero dute Fortuna kirol elkarteko arduradunek.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012288
BERRIA
Euskadi
noticias
Nizaren jarraitzaileek Olympique Marseillako jokalariei eraso egin diete zelaia inbadituta Nizaren jarraitzaileek Allianz Riviera zelaia inbaditu zuten atzo, eta Olympique Marseillaren jokalariei eraso egin zieten. Partida eten behar izan zuten, eta, zenbait minutuko anabasaren ondoren, bi taldeetako jokalariak eta epa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012289
BERRIA
Euskadi
noticias
Gutxiengoan osatuko du gobernua Kennyk, lehen ministro kargua berrituta Lau inbestidura saio eta hauteskunde osteko hirurogeita hamar egun behar izan ditu Enda Kenny Irlandako lehen ministro demokristauak mandatua berritzeko. Parlamentuan egindako bozketan, FG Fine Gael alderdiko buruak nahiko izan du bederatzi diputat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012290
BERRIA
Euskadi
noticias
BILBO. Ignacio Mataix ITP aeronautika taldeko zuzendaria hautatu berri dute Hegan klusterreko presidente. Horrela, Jorge Unda ordezkatuko du, Sener enpresako zuzendari nagusia. Heganeko ohorezko bazkide Jose Luis Osoro aukeratu dute, joan den otsailean erretiroa hartu arte Aernnovan aritutakoa. Klusterrak aeronautika e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012291
BERRIA
Euskadi
noticias
Posta-bulegora sartu, eta jendetza ikusi zuen zain. Eguerdi partean bulegoa jendez lepo, egunero. Nolatan ez zuen horretan pentsatu. Presarik ez bazuen ere, ilara luze hark ezinegona sortu zion. Tiket-makinara hurbildu, eta botoia sakatu zuen: «Bidaltzeko». B43. zenbakia, tiketa hartu zuen. Pantailara begiratu, eta luz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012292
BERRIA
Euskadi
noticias
Hamar urte bete ditu Kalez Kale Kantari egitasmoak, eta, urteurrena ospatzeko, ekitaldi berezia prestatu dute gaurko Hernanin (Gipuzkoa). Eguerdian jarri dute biltzeko ordua, 12:00etan, plazan. Bertara biltzen direnei harrera egingo diete Bertso Eskolako bertsolariek. Ondoren, egunerako prestatu duten kanta berezia abe...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012293
BERRIA
Euskadi
noticias
Tentsio dinamika larrian daude Korean, baina, hitzezko mehatxuez harago, egoera lehertzeko larritasuna zenbatekoa den ez dago jakiterik, nahiz eta ez dirudien gerrara bideragarria, adituen ustez. Ipar Koreak asteak daramatza, ordea, gerraren atariko adierazpenak egiten, ia egunero, eta oraingoan urrats bat egin du esan...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012294
BERRIA
Euskadi
noticias
Europako bankuen dolar premia beteko dute banku zentralek Nazioarteko Diru Funtseko zuzendari Christine Lagarderi kasu egin diote nazioarteko diru erakunde garrantzitsuenek. Merkatuak lasaitzeko ekintza bateratuak nahi zituen hark, eta halaxe egin zuten atzo. Europako Banku Zentralak, AEBetako Erreserba Federalak, Inga...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012295
BERRIA
Euskadi
noticias
Bihartik aurrera, Espainiako Auzitegi Nazionaleko areto batean epaituko dituzte Altsasuko zortzi gazteak. San Fernando de Henaresen dagoen eraikinean: horko lau paretetan itxiko dute legea. Delitu eta lesio terroristak leporatzen dizkiete, ordu txikietan taberna batean bi guardia zibilekin eta haien bikotekideekin izan...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012296
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaritza: Julien Chauvin. Egitaraua: N. Porporaren eta G. F. Haendelen obrak. Lekua: Donostiako Kursaal auditoriuma. Eguna: Azaroak 22. Philippe Jarousskyk Giovanni Carestini castrato -ari egin zion omenaldia 2007an grabatutako diskoan; sei urte geroago, Farinelli ardatz, Nicola Porporaren aria ezagunak biltzen zit...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012297
BERRIA
Euskadi
noticias
Gaur eguerdian lehertuko da sanferminak hasi direla adierazten duen suziria, eta festa giroa nonahi barreiatuko da IruñeanPrest dira denak hirian, eta parrandarako gogoarekin dira herritarrak Lehertzear da festa. Iritsi dira sanferminak. Hemen dira Iruñeko jai nagusiak. Iruindar askok urte osoko gorabeherak ahazteko ba...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012298
BERRIA
Euskadi
noticias
2016an, Nafarroako Gobernuak pentsiorik apalenetarako osagarriak handitu zituen: agintaldi hasieran 10.000 onuradun zeuden, eta 2,5 milioi euroko aurrekontua zuen; egun 16.000 onuradun dira, eta 12,2 milioira handitu da.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012299
BERRIA
Euskadi
noticias
Hiru hamarkada jazzaren atzetik. Gasteizko Jazzaldiaren 30. urteurrena ospatzeko dokumentala grabatu du aste honetan TVEk Gasteizko Jazzaldiaren 30. urteurrena ospatzeko dokumentala grabatu du Arabako hiriburuaren eta bere jazzaldiaren arteko harremanean sakonduko duen dokumental bat ikusi ahal izango da uda honetan La...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012300
BERRIA
Euskadi
noticias
Londresen parlamentuari eraso diote, eta lau pertsona hil dituzte Londres hirigunean izua zabaldu da, gizon batek hainbat oinezko harrapatu baitzituen atzo arratsaldean Westminsterko zubian. Horietako bi hil ditu, gutxienez. Autoak parlamentuko hesiaren aurka jo du ondoren, eta barrura sartzen saiatu da: polizia bat hi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012301
BERRIA
Euskadi
noticias
Arizona Babyk Secret Fires lana aurkeztuko du gaur Bilbon. Haiekin batera, The Silent Comedy taldea arituko da. Americana, folka eta rock-and-rolla maite dutenentzako gau aproposa da.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012302
BERRIA
Euskadi
noticias
Osakidetzari eskatu diote medikuen ordezkapenak elebidunekin egiteko Leku batetik mediku euskalduna kendu, beste leku batean jartzeko. Uda heltzear dela hasi dira mediku euskaldunak ordezkatzeko arazoak. Egoera salatzeko agerraldia egin zuten atzo zenbait eragilek Arrasaten (Gipuzkoa). Osakidetzaren «planifikazio arazo...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012303
BERRIA
Euskadi
noticias
Informatika, programazioa edota ordenagailuen munduarekin zerikusia duen guztia gustatzen bazaizu eta asteburu honetarako planik ez baduzu oraindik, hemen duzu aukera bat; gaur hasiko da Barakaldoko BECen igandera arte iraungo duen eta 6.000 parte-hartzaile inguru biltzea asmo duen informatikazaleen 16. Euskal Encounte...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012304
BERRIA
Euskadi
noticias
Martinen eleek garai batean latsagietan erranen zirenak isurtzen dituzte. Emazteak eta pairatzen duten zanpaketa dituzte protagonista bortz ipuinek: 'Latsagietako eleak'. Gaur entzungai dira. Joseba Martin Aialak (Bilbo, 1960) bere esku hartu du mendeetan latsariek burutu duten lan bortitzetik isurtzen zen «espazio lib...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012305
BERRIA
Euskadi
noticias
EUSKARA . Demoek euskara errespetatzeko eskatuko diote bihar SNCFri Baionan Demoek euskara errespetatzeko eskatuko diote bihar SNCFri Baionan Ipar Euskal Herriko geltokietan euskararen presentzia bermatzeko kanpainaren karietara beste hitzordu bat finkatu dute Demoek bihar. Elkarretaratzea egingo dute eguerdian, Baiona...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012306
BERRIA
Euskadi
noticias
Estatu kolpe saioari buruz oraindik «argi-ilunak» daudela dio Garaikoetxeak Atzo, hogeita hamar urte bete ziren Antonio Tejero koronelak eta hainbat guardia zibilek Espainiako Kongresua indarrez hartu zutela, barruan hainbat parlamentari zirela. Gertakari haren lekuko izan ziren hainbat politikarik orduan ikusitakoa go...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012307
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: Michaël Youn. Aktoreak: Arnaud Ducret, François-Xavier Demaison. Iraupena: 108 minutu. Generoa: Komedia. Herrialdea: Frantzia. Ben guztiz maiteminduta dago emaztearekin. Baina, egun batean, emazteak beste gizon batekin harremanak dituela jakingo du. Bananduta dagoen lagun bat topatuko du, aspaldiko partez, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012308
BERRIA
Euskadi
noticias
'Homo antecessor'-etik 'Homo sapiens'-era . Atapuercan izandako aurkikuntzak biltzen dituen erakusketa ipini dute Donostian. Atapuercan izandako aurkikuntzak biltzen dituen erakusketa ipini dute Burgostik (Espainia) 15 kilometrora, Ebro eta Duero ibaien artean, bada 1.000 metro inguruko mendilerro bat: Atapuerca. Oso g...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012309
BERRIA
Euskadi
noticias
Kanarietako kostazainek 32 pertsona zeramatzan ontzi bat atzeman zuten atzo Arguineguindik gertu, Kanaria Handiko hego-ekialdean; erreskatatutakoen artean, adingabe bat dago. Merkataritza ontzi batek eman zuen abisua, asteazken gauerdian. Baina kostazainek zortzi ordu gehiago behar izan zituzten txalupa atzeman eta por...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012310
BERRIA
Euskadi
noticias
1999. urtean egin zuten Katalunian «Manifestua, filmak katalanera bikoiztearen eta azpititulatzearen alde». Ehunka elkartek sinatu zuten, eta egunkarietan argitaratu zen, handi-handian. Ordutik hona, erakundeak eta herri mugimendua elkarlanean aritu dira, katalanezko zinema bultzatzeko. Katalanaren kontrako prentsak kr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012311
BERRIA
Euskadi
noticias
«Gaur-gaurkoz» aurrekontuei osoko zuzenketa aurkeztuko die PPk «Gaur-gaurkoz» Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu proposamenari osoko zuzenketa aurkeztuko diola esan du Anton Danborenea PPko legebiltzarkideak. Astelehenean aurkezteko asmoa du, lehenago EAJk ez badio berak jarritako oinarrien gaineko akordioa proposatzen. A...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012312
BERRIA
Euskadi
noticias
Ukrainako gerraren ondorioak ez dira iritsi kanpoko salmentetara Ukrainako gerrak ez du Hego Euskal Herriko esportazioetan ondorio negatiborik izan, ez behintzat urteko lehen hiruhilekoan. Are gehiago: azken urteetako emaitzarik onenen artean daude. Eustaten arabera, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan %21,7 handitu dira, aurr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012313
BERRIA
Euskadi
noticias
Osatu dute PSOEk eta UP Unidas Podemosek Espainiako Gobernuaren datorren legegintzaldirako gobernu programa. Ituna jasotzen duen dokumentuari Koalizio aurrerakoia deitu diote, eta, Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusi eta Espainiako jarduneko presidenteak nabarmendu duenez, «politika erabilgarria» aldarrikatzen du, eta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012314
BERRIA
Euskadi
noticias
Ze, Antonio... egun txarrak, ezta? Hauteskundeetako emaitza kaxkarrak nahikoa ez, eta orain Madrilgo estoldetatik hasi zaizkik belarriak berotzen. Epelegia omen haiz, Antonio... epelegia! Jada ez zaiek hire pop-politika gustatzen, jada ez zietek hire ateraldiei barre egiten, jada ez ditek telefonoa hartzen. Eta esku te...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012315
BERRIA
Euskadi
noticias
ARTEA. Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Donostiako campuseko Carlos Santamaria zentroko Andrestegi aretoan, Imanol Artolak zurezko piezekin egindako erakusketa egongo da hilaren 30a bitartean. Euskal Herriko hainbat zuhaitz espezietako 173 enborreko bilduma batekin hasi zen Artola zuraren erabilera ikertzen. Urte...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012316
BERRIA
Euskadi
noticias
Bidaian sortutako arazoak gainditu, eta arrakastaz aritu da EOS Istanbulen Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Istanbulgo CRR Cemal Resit Rey aretoan zeukan aurtengo nazioarteko bigarren hitzordua, herenegun. Programan iragarrita zeukaten: lehen zatian, Max Bruch alemanaren biolin eta orkestrarako 1. kontzertua joko zuten, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012317
BERRIA
Euskadi
noticias
KALEAN-GORA, KALEAN-BEHERA. Bateriaz dabiltzan bozgoragailuak, aurtengo izarra. Nafarroa Oinezekoen barraka, Vistabellan ohi bezala. Urrundik elkartekoek uztailaren 7an jaurti zuten txupìnazoa. Bateriaz dabiltzan bozgoragailuak, aurtengo izarra Kalean saltzen diren jostailuen artean lehia izaten da, urtero, arrakasta h...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012318
BERRIA
Euskadi
noticias
Kanpaina aspergarri baten ostean, Ipar Irlandak emaitza historikoak izan ditu. Batetik, alderdi irlandar nazionalista batek irabazi dituelako bozak, ordezkaritzarik handiena lortu duelako eta lehen ministroa izendatzeko eskubidea duelako; eta, bestetik, errealitate politikoa hiru alderditan zatitu delako, orain arteko ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012319
BERRIA
Euskadi
noticias
Nola sortzen dira hauteskundeetako emaitzen espektatibak? Gaur egun, batez ere, gero eta gehiago zabaltzen diren inkesten arabera. Garbi dago, baina, oraingo honetan ere kale egin dutela. Espainiako hauteskundeetarako inkesta gehienek iragarri zuten sorpasso- rik gabe geratu da Unidos Podemos, eta ezin izan dio aurre h...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012320
BERRIA
Euskadi
noticias
Ordenagailuz osatutako dorre bat aretoaren ertzean. Pantaila bakoitzean bideo bat, Gasteizko diseinu eskolak sortua. Pabilioiaren erdialdean, Arte Ederretako Fakultatearen atearen kopia tolestua lurrean ipini du Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko ikasle batek. Eskaileretatik gertu, zazpi bekatu nagusiak irudikatzen ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012321
BERRIA
Euskadi
noticias
36ko gerra piztutakoan sortu zen Juan Rekarte Uranga, Euskal Herritik Venezuelara alde egin zuen familia batean, eta euskal musika klasikoaren sustatzaile handienetako bat izan da. Caracasen jaio zen, eta, itsas ingeniaritza ikasketak egin ostean, Venezuelan eman zituen lehen lan urteak. Handik Ingalaterrara egin zuen,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012322
BERRIA
Euskadi
noticias
Mobilizazioetan poliziaren erasoa jasan duten herritarren salaketa kopurua igo egin da CPDT Torturaren Salaketa eta Prebentziorako koordinakundeak urtero egiten duen txostenean azaldu du mobilizazioetan poliziaren erasoa jasan duten herritarren salaketa kopurua igo egin dela 2012an. Jasotako salaketen %69 halako salake...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012323
BERRIA
Euskadi
noticias
ASTEBURUKO PROPOSAMENAK. Bizkaiko odolkirik onenaren bila. Bilbo Igandean jakingo da Munduko XIII. Bizkaiko Odolkiaren lehiaketaren garailea nor den Bilbo Igandean jakingo da Munduko XIII. Bizkaiko Odolkiaren Odolkia jatearen onurak gizartean zabaltzeko asmoz, duela hamahiru urte ekin zion Txarriduna elkarteak Bizkaiko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012324
BERRIA
Euskadi
noticias
Ikuslearen begiek argazkietako begiekin bat egiten dutenean, begiradak barruraino sartzen zaizkio ikusleari. Ezin die izkin egin. Ezkerrera edo eskuinera mugituta ere, begiradek jarraitu egiten diote. Mariatu Kamararenak, Mauj al Obaidirenak, Haurin Khaderrenak, Noemi Carabalirenak, Shamilarenak, Eusebia Arrocherenak, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012325
BERRIA
Euskadi
noticias
Elhuyar Zientziako lantaldeak koronabirusaren inguruko argibideak emateko bederatzi bideo pilulako sorta bat prestatu du, egunero-egunero argitaratuko dena. Ana Galarraga Aiestaran Elhuyarreko kideak hainbat gai landu ditu minutu bateko bideoetan, hala nola birusaren jatorria, komunitate zientifikoaren ahalegina, adina...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012326
BERRIA
Euskadi
noticias
Holy Rosary haur eskolaren atarian, boto emaile bat errieta egiten ari zaio Sinn Feineko eskuorria banatu nahi dion ahaldunari: «Ene bada, noiz jasoko duzue begirada Ipar Irlandatik?», egin dio arrapostu, irribarrea galdu gabe. Nabari da auzokideak direla: «Urteak daramatzazue nire botoa jasotzen, eta oraindik ez zaret...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012327
BERRIA
Euskadi
noticias
ARTEA. Donostiartean Arte Garaikidearen Nazioarteko Azokaren hirugarren ekitaldia egingo dute maiatzaren 12tik 15era, Kursaalean. 40 arte galeria jarriko dituzte, eta, horietako askotan, nazioarteko artisten lanak egongo dira. Aurten, Donostia 2016rekin bat egingo du egitasmoak, eta hainbat berrikuntza izango dira: bes...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012328
BERRIA
Euskadi
noticias
ZIENTZIA. Duela 35.000 urteko aborigenen tresnak aurkitu dituzte. Australiako indigenen iragana ezagutzeko aurkikuntza oinarrizkoa dela uste dute arkeologoek Duela 35.000 urteko aborigenen tresnak aurkitu dituzte Australiako indigenen iragana ezagutzeko aurkikuntza oinarrizkoa dela Australiako mendebaldeko meategi bate...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012329
BERRIA
Euskadi
noticias
Adituek ez dute ikusten oinarririk alarma pizteko Txinako egoera dela eta Txinan hasi zen koronabirusaren pandemia, eta Txinatik iritsi dira Euskal Herrian ahazten hasita dagoen izurriteari buruzko berriak: milioka kutsatze gertatzen ari dira han, eta transmisio masibo horrek alerta piztu du Europako Batasuneko herrial...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012330
BERRIA
Euskadi
noticias
Manuel Merillas eta Daniela Oemus nagusitu dira Zegama-Aizkorrin Euri jasek eta lokaztiek zaildu dute aurtengo Zegama-Aizkorri mendi lasterketaren 42 kilometroko ibilbidea. Neurria egoki hartu diotenak Manuel Merillas eta Daniela Oemus izan dira; espainiarrak zazpigarren partaidetzan irabazi du Zegama-Aizkorri, eta ale...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012331
BERRIA
Euskadi
noticias
EH Bilduk Euskal Herria Batera-ren deialdia babestu du DONOSTIA. Apirilaren 4an Aberri Eguna plazetan kantatuz ospatzeko deia egin du Euskal Herria Batera plataformak, eta EH Bilduk adierazi du, ohar baten bidez, deialdiarekin bat egiten duela. Koalizio subiranistaren arabera, ezingo da ohi bezala «ospatu», baina euska...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012332
BERRIA
Euskadi
noticias
Laboral Kutxak Ben Hansbrough eskolta estatubatuarra fitxatu du Ben Hansbrough eskolta estatubatuarra Laboral Kutxa Baskoniako jokalari berria da. Anadolu Efes Turkiako taldera joan den Thomas Heurtel frantziarraren tokia beteko du, Saski Baskoniak bere webgune ofizialean jakinarazi duenez. Hansbrough saskiratzailea da...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012333
BERRIA
Euskadi
noticias
Betorik ez. Javier Torrontegi, EITBko irratietako arduradunaren adierazpenak izan berri ditugu, Urtzi Urkizuk egindako elkarrizketan. Baieztatu egin zuen ez dagoela ezker abertzalearen aurkako betorik. Logika horri jarraiki, ulertu beharko dugu RE eta EIko albistegietako kazetarien gauza dela ezker abertzaleko kideen h...
cc-by-sa 4.0