id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0012034
BERRIA
Euskadi
noticias
Alex Aranzabal: "Neguko merkatuak ez nau kezkatzen" Erabat baikor, lasai eta itxaropentsu dago Alex Aranzabal Eibarreko presidentea. "Taldeak oso maila ona eman du orain arte; oso lehiakor aritu da partida guztietan". Hala adierazi du kazetariekin egindako gosarian. Neguko merkatua irekita dagoela, zurrumurru festa han...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012035
BERRIA
Euskadi
noticias
Ferreirak finantzaketa publiko eta pribatu hobeak eskatu ditu EHUrentzat EHU Euskal Herriko Unibertsitatearen finantzaketa publikoa eta pribatua hobetzeko eskatu du Eva Ferreira errektoreak, dituzten helburuak lortzeko baliabideak beharko dituztelakoan. Kargua hartu zuenetik hiru hilabete eskas igarota, agerraldia egin...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012036
BERRIA
Euskadi
noticias
Akusatuak Tuterako hilketaren erantzule egin ditu epaimahaiak TUTERA. Zinpeko epaimahaiak errudun jo ditu Tuteran, Nafarroan, Hugo Montalvo Manzanillas hiltzeaz akusaturiko bi pertsonak. Atzo eman zuen epaia. Fiskalak hamabi urteko kartzela zigor bana eskatu du haientzat, epaia jakindakoan. Akusatuen abokatuek, aldiz, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012037
BERRIA
Euskadi
noticias
ERROMA. Italiako Gobernuko presidente Enrico Lettak «konpromiso zehatzak» eskatu dizkio Europako Kontseiluari immigrazio politikari dagokionez. Lettak galdegin zuen bezala, Eurosur eta Frontex mugaldeko programak indartzeko araudia onartu zuen EBk atzo. Europako estatuen artean informazioa partekatzeko eta Mediterraneo...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012038
BERRIA
Euskadi
noticias
Bi egun barru zen hastekoa aurtengo Literaktum jaialdia, ostiralean, hilaren 21era bitarte. Baina COVID-19aren ondorioz erakunde publikoak hartzen ari diren neurriek berriz ipini dituzte ezbaian kultur programazioak, eta, hala, Donostia Kulturak erabaki du hiriko literatur topaketarik nabarmenena ere oraingoz bertan be...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012039
BERRIA
Euskadi
noticias
BERRIA Txapelketako bigarren jardunaldia gaur eta bihar jokatuko da, Altzan BERRIA Txapelketako bigarren jardunaldia gaur eta bihar jokatuko da, Donostiako Altza auzoko frontoian jokatuko dira gaur eta bihar BERRIA Txapelketaren bigarrren jardunaldiko partida guztiak -Hernanikoa berritzen ari dira-. Gernikako Arkupe et...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012040
BERRIA
Euskadi
noticias
Udalen garrantzia azpimarratu dute independentziara bidean Kataluniako, Euskal Herriko eta Flandriako independentistak bat etorri dira udalek independentziarako bidean duten garrantzia azpimaratzerakoan, prozesua zuzenduz, adibidez, Katalunian egindako herri galdeketak bezalako ekimenekin. Prada de Conflent herrian (So...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012041
BERRIA
Euskadi
noticias
Realak nahikoa izango du berdinketa bat golekin Inter Milanen zelaian, Txapeldunen Ligako bere multzoko lider amaitzeko. Txuri-urdinek 0-0 berdindu dute Salzburgoren kontra Anoetan. Baina Inter Milanek ere puntu bat baino ez du urratu Benficaren zelaian (3-3). Hala, dena azken jardunaldian erabakiko da, Giuseppe Meazza...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012042
BERRIA
Euskadi
noticias
MUSIKA. Last Tourrek eta Sonyk zigilu bat sortu dute Last Tour International promotoreak eta Sony Music España diskoetxe multinazionalak Last Tour Records zigilua sortu dute. Daiquiri blues izango da zigilu berriak kaleratuko duen lehen diskoa, Quique Gonzalezena, urriaren 27an. «Artista pozik egon dadin lan egiteko mo...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012043
BERRIA
Euskadi
noticias
Kolonbiako indigenen hizkuntzak, hezkuntzan sartzeko giltza bila Enselenguas mintegia astelehenean hasi zen, Bogotan. Kolonbiako komunitate indigena zenbait hezkuntzarekiko gogoeta lantzen ari dira; ikasgeletan curriculum berezkoa nahi dute, beren hizkuntzan diharduena. Hizkuntza asko dira Kolonbian, eta aski ezaugarri...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012044
BERRIA
Euskadi
noticias
Gasteizek EAEko hiriburua izateagatik jasoko duen dirua, milioitan. • Iaz bezala, Gasteizek Eusko Jaurlaritzaren diru funts bat jasoko du, Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburu izateagatik. Diru sail horren jarraipena ez dago bermatuta datozen urteetan.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012045
BERRIA
Euskadi
noticias
Zimurrek edertzen omen gaituztela irakurri eta entzun dugu behin baino gehiagotan. Esperientziaz janztea ederra omen. Hala ere, esperientziak eta zimurrek ez gaituzte gure kontraesanetatik salbatuko. «Helduaroan» ere ustez garena edota izan gura genukeena eta benetan garena ez datozelako une oro bat. Etengabeko borroka...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012046
BERRIA
Euskadi
noticias
Ezarri dizkieten zigorrak salatu dituzte Euskal Jaiko gazteek Gazteen ekimen oro zapuztea. Hori da Iruñeko Euskal Jaiko kideen kontrako sententzien asmoa. Hori uste dute gaztetxekoek, eta halaxe azaldu dute, Nafarroako Auzitegiak jakinarazi dituen azken sententzien harira. Zazpi eta hamabi hilabete bitarteko espetxe zi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012047
BERRIA
Euskadi
noticias
Tau Baskoniak San Emeterio fitxatu du hiru denboraldirako Tau Baskoniak Fernando San Emeterio hegaleko espainiarra fitxatu du (Santander, 1984), hurrengo hiru urteetarako. Jokalari honekin Gasteizko taldeak kanpoko lerroa itxiko du, eta litekeena da Simas Jasaitisek taldea uztea. San Emeterio fitxatu eta gero, litekeen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012048
BERRIA
Euskadi
noticias
Erresistentzia kutxen informazioa eskatu du Arabak GASTEIZ. 2014. eta 2017. urte arteko epean sindikatuek beren afiliatuei erresistentzia kutxatik egindako ordainketen inguruko informazioa eskatu die Arabako Ogasunak. ELA, LAB, CCOO eta UGTri eskatu diezkie kontuak, Bizkaiko Ogasunak orain hilabete batzuk egin zuen mod...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012049
BERRIA
Euskadi
noticias
Hassanna Aalia ekintzaile sahararra Eusko Legebiltzarrean jaso zuten atzo talde politiko guztiek. «Europak errefuxiatuak jasoko dituela dio, eta hori ez dator bat errealitatearekin», salatu zuen gazteak. Legebiltzarkideek Aaliaren asiloa exijitu diote Espainiako Gobernuari. Epaileak kasua ebatzi baino lehen ezin dutela...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012050
BERRIA
Euskadi
noticias
BAKETZEA. ALDERDIEN MAHAIA. Batasunarekin ez dutela hitz egin berretsi dute PSOEk eta PSE-EEk . Indarkeria gaitzetsi ezean harekin ez direla inongo mahaitan eseriko adierazi dute alderdi sozialistako buruek, eta Juan Jose Ibarretxeri, esan zituenen harira, arduraz jokatzeko eta zuhurra izateko eskatu diote Batasunareki...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012051
BERRIA
Euskadi
noticias
Baztanen Poliziak atzemandako marihuana landareak. • Foruzaingoak hamabost marihuana landare atzeman zituen atzo Baztanen, Nafarroan. Bi anaia ere atxilotu zituen poliziek; 41 eta 28 urte dituzte atxilotuek. Ia zortzi kilo marihuana sortu ahal zutela azaldu zuen Foruzaingoak, eta 40.000 euroko balioa izango zuela merka...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012052
BERRIA
Euskadi
noticias
Hendaiako jatetxe bateko jabea epaituko dute beloa zeraman emakume bati sartzea ukatzeagatik Baionako epaitegira eraman dute gaur Hendaiako (Lapurdi) jatetxe bateko jabea, «erlijioan oinarrituriko diskriminazioa» leporatuta. Joan zen igandean, Lapurdiko herriko hondartzako pasealekuko jatetxean, emakume bati sartzea ga...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012053
BERRIA
Euskadi
noticias
Ezkurra eta San Miguel sailkatu dira binakakoaren finalerdietarako (40-28). Doneztebekoek jokaturiko bi partidak irabazi dituzte; Euskalen, Altuna I.a-Urrutiak aurreneko puntua lortu dute Ezkurra eta San Miguel sailkatu dira binakakoaren finalerdietarako Doneztebekoek jokaturiko bi partidak irabazi dituzte; Euskalen, A...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012054
BERRIA
Euskadi
noticias
Milaka ikaslek salatu dute Txinak tibeteraren erabilera gutxitu nahi duela eskoletan. Tibetarrek euren hizkuntza eskubideen alde manifestazio baketsua egin dute Qinghai eskualdean ALJER. Christopher Ross Mendebaldeko Sahararako NBEren ordezkari bereziak Tindufeko (Aljeria) errefuxiatu guneak bisitatu ditu, Marokoren et...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012055
BERRIA
Euskadi
noticias
KOMUNIKAZIOA. ETBk 'Héroes' maratoi lehiaketa antolatu du urtarrilerako. Bigarren denboraldiaren estreinaldiaren atarikoa izango da 34 ordu jarraian iraungo duen lehiaketa ETBk 'Héroes' maratoi lehiaketa antolatu du urtarrilerako Bigarren denboraldiaren estreinaldiaren atarikoa izango da 34 ordu Héroes telesailaren big...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012056
BERRIA
Euskadi
noticias
Barkatzeko eskatu beharko luke Macronek Frantziak Euskal Herrian mendeetan ezarri duen errepresio linguistikoagatik? Horixe adierazi du Joan-Lluis Lluis-ek Frantziako presidenteak herenegun Bartzelonara egindako bidaia ofizialaren harira. Ipar Kataluniako idazleak Frantziako Errepublikak Hexagonoaren barruan bultzatuta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012057
BERRIA
Euskadi
noticias
IRUÑEA. ELA, LAB eta CGT sindikatuek bi orduko lanuztera deitu dute ostiralerako, enpresa zuzendaritzak mutua baten esku utzi duelako gaixotasun arrunten kudeaketa. Sindikatuek «osasungintza publikoa» defendatu nahi dute, txanda bakoitzean lanuzte partzialak eginez. Enpresaren erabakia lehengoratzeko eskatu du langile ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012058
BERRIA
Euskadi
noticias
Mikel Azpiroz, Beñat Axiari eta Igelaren Banda 48. Jazzaldian izango dira Beñat Axiari abeslariak, Iñaki Salvador piano jotzaileak, Mikel Azpiroz teklatu jotzaileak, Igelaren Banda hirukoteak eta Gabacho Maroconnection taldeak aurtengo Donostiako 48. Jazzaldian joko dute. Horiez gain, Pablo Campos Trio, Sky Beats, Semi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012059
BERRIA
Euskadi
noticias
Lorpenak. Buruz buruko txapeldun (2105), eta txapeldunorde (2016); Binakako txapeldun (2016), Lau eta erdiko txapeldun (2015) eta txapeldunorde (2017); eta Bigarren Mailako lau eta erdiko txapeldun (2009).
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012060
BERRIA
Euskadi
noticias
Beste sexualitateak Bizkaian. Heterosexualitate prototipikoaz haragoko errealitateak erretratatzen duen zinema astea hasia da Heterosexualitate prototipikoaz haragoko errealitateak erretratatzen Datorren osteguna arte, beste sexualitateak aztertzen dituen zinema ikusi ahalko da Basauriko Ibaigane zineman, EHGAMek antol...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012061
BERRIA
Euskadi
noticias
Lehen postua ziurtatu du. Portlandek 29na berdindu du Gudmeren pistan, eta multzoko lehen tokian amaituko du ligaxka Portlandek 29na berdindu du Gudmeren pistan, eta multzoko lehen tokian Gudmek 28na berdindu zuen Iruñean, eta Portlandek emaitza bera itzuli dio Danimarkako taldeari haren pistan. Beste berdinketa bat. B...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012062
BERRIA
Euskadi
noticias
Bernardo Atxaga idazlearen Obabakoak liburuan oinarritutako antzezlana Santurtzin (Bizkaia) ikusi ahal izango da, gaur. Calixto Bieitok egokitu eta zuzendu du lana; eta «irudimenezko unibertsoan» ariko diren aktoreen artean daude Joseba Apaolaza, Miren Gaztañaga, Iñake Irastorza eta Eneko Sagardoi.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012063
BERRIA
Euskadi
noticias
Iban Zalduaren Biodiskografiak ipuin liburuaren gaztelaniazko argitalpenerako, idazlearen istorioetan aipaturiko rock eta pop diskoen azalen bertsioak egin zituen Alaitz Alberdi ilustratzaileak. Tartean dira Beatlesen Revolver diskoa eta Beach Boysen Smile. Azalen interpretazio bat egin du artistak, kontakizunarekin no...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012064
BERRIA
Euskadi
noticias
Espainiako Gobernuak onartu ditu politikari katalanen indultuak Eman diete indultua espetxean dauden bederatzi buruzagi independentistei. Espainiako Ministro Kontseiluaren gaurko bileran aho batez onartu dituzte, eta atzo Pedro Sanchez presidenteak iragarritakoa berretsi dute . Lau ordu baino gehiago iraun ditu bilerak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012065
BERRIA
Euskadi
noticias
Urrun sentitzen dute gazteek politika, eta alderdiek ondo ezagutzen dute hori. Ziurgabetasuna, lana, etxebizitza... Ohiko politikaren eskeman promesekin estaltzen dituzte kezka horiek. Enplegua sortzeko plan bat bultzatuko duela hitzeman du EAJk. Ekintzaileak lagunduko dituela. Baldintzak sortuko dituela. Ondo dago hor...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012066
BERRIA
Euskadi
noticias
DONOSTIA. Lingolang egitasmoa aurkeztu du Euskaltzaleen Topaguneak, euskal eskoletako hizkuntza aniztasuna jaso eta lantzeko xedez. Topaguneak webgune bat atondu du www.lingolang .net helbidean, eta han zenbait umeren grabazioak sartu dituzte, nor bere hizkuntzan. Umeek beste hizkuntza batzuetako zenbait hitz ikasi, et...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012067
BERRIA
Euskadi
noticias
Itoizko Bernatena etxeko leihoa; aulki baten hanka; herriko telefono kabina, 33-62-62 zenbakiduna. Artozkiko elizako ateko arkua, harriz harri gordea; hilarri bat; herriko elkartean karta sortak gordetzeko erabiltzen zuten kutxa; eskuare bat. Nagoreko zapatariaren ingudea. Orbaitzeko laia bat. Horien inguruan, Jose Lui...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012068
BERRIA
Euskadi
noticias
«Barclay diskoetxean nintzen, frantses kantaria izateko» Frantses kantari ezaguna bilakatu nahi zuten Parisen, Madrilen disko bat egin eta 40 Principales sailkapenean sartu zen. Baina, senez eta hautuz, euskal rockeroa da Altzürükün sortu zen, 1953an, eta bi urte zituelarik Parisera joan zen etxekoekin. Parisen 19 urte...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012069
BERRIA
Euskadi
noticias
Delinkuentziaren prebentzio legearen aurka mobilizatzen. Asteartean Baionako Suprefeturara hurbiltzera deitu du Salaketaren Aurkako Kolektiboak Delinkuentziaren prebentzio legearen aurka mobilizatzen Asteartean Baionako Suprefeturara hurbiltzera deitu du Salaketaren Frantziako Senatuak Frantziako delinkuentziaren prebe...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012070
BERRIA
Euskadi
noticias
Idoia Mendiak dio «zentzuzkoa» dela zigorrak bateratzea Europako Batasuneko presoen zigorrak bateratzeko araua «beranduegi» ezarri du Espainiak. Hori kritikatu du PSE-EEko idazkari nagusi Idoia Mendiak, eta azaldu du «zentzuzkoa» iruditzen zaiola EBren araua. «Eta, beraz, zigor urteak gutxitu ahal izatea». Horren ingur...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012071
BERRIA
Euskadi
noticias
Ebolarenak bazterrak asaldatu ditu. Afrikan 7.500 lagunetik gora kutsatu eta 3.400 lagunetik gora hil direla, labur bateko titulua bat izan zitekeen albistea nazioarteko prentsan, baina Afrikatik kanpo pertsona bat kutsatu dela jakin denean, lerroburu nagusi bihurtu da ebola hedabideetan. Zerk huts egin duen ikertzen h...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012072
BERRIA
Euskadi
noticias
Maru Solares zinemagilearen Aztarnak dokumentalak ikuslea jaio aurretik, erditzean eta ondorengo egunetan pasatu ohi den guztiaren jakitun jartzea du xede. Horretarako, zinemagintzako osagaiak baliatu ditu, bizitzaren lehenengo urratsak pantailan biziberritzeko. BERRIAk egindako elkarrizketan, zuzendariak azaldu zuen «...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012073
BERRIA
Euskadi
noticias
Sekula baino hautagai gehiago izango ditu mahai gainean Hollywoodeko akademiak nazioarteko pelikularik onenaren sarirako 10 hautagaiak apartatzeko: 93. Izena ere aldatuko du sariak, bestalde, eta Nazioarteko Pelikularik Onena deituko da ofizialki aurrerantzean.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012074
BERRIA
Euskadi
noticias
KABUL. NATOren base militar baten aurkako atentatu suizida batean, gutxienez 52 lagun zauritu dira, Afganistan ekialdeko Paktia probintzian. Iturri ofizialen arabera, zaurituen artean Afganistango armadako 45 soldadu daude. Ustezko erasotzaileak autoan zeraman lehergailua zartarazi zuen base militarraren atarian. Talib...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012075
BERRIA
Euskadi
noticias
«Jendea kantatzeko gosez dago, eta kantan jarriko dugu Donostian». AINHOA ANSA . Abeslaria «Jendea kantatzeko gosez dago, eta kantan jarriko dugu Donostian» Piano bat bertsotan ekitaldia egingo dute gaur Donostian Jagoba Astiazaran pianistak, Ainhoa Ansa abeslariak eta Jon Maia bertsolariak, Korrika Kulturalaren barnea...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012076
BERRIA
Euskadi
noticias
Bukatzear dira sanferminak, eta Euskal Herriko jai ezagunenak diren arren, ez dira, inolaz ere, ezagutzea merezi duten bakarrak. Uda honetan beste jai-giro batzuk ezagutu nahi dituen ororentzat, hona hemen adin guztietarako hamar proposamen: Santurtzin karmengo jaiak ospatzen dituzte, uztail erdialdean, eta hilaren 16a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012077
BERRIA
Euskadi
noticias
Emakume sortzaileen topaketak egingo dituzte urriko lau asteburutan Ozaetan SORMENA. Bigarrenez, Emakume Sortzaileak Plazara egitasmoa jarriko dute martxan, urriko lau asteburutan, Ozaetako (Araba) Garaion Sorgingunean. Guztira, 25 artistak parte hartuko dute, eta horietako bakoitzaren jarduna bertatik bertara ezagutze...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012078
BERRIA
Euskadi
noticias
MIARRITZE. Frantziako Errepublikako presidente Emmanuel Macronek bertan behera utzi du Miarritzera (Lapurdi) egitekoa zuen bisita. Gaur goizerako Miarritzeko Herriko Etxean bilkura bat iragarria zuen heldu den agorrilan iraganen den G7a prestatzeko, eta ondoren, G7ari begira Frantziak ezarri dituen lehentasunak aurkezt...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012079
BERRIA
Euskadi
noticias
Aberriaren mugak, sarri, norbere diru zorroaren baitan daude gehienak. Poltsikoan. Batez ere, egiaren unean. Nortasun propioaren eta iragan inperial baten harrotasunaz gain, brexit -aren eztabaidan ere hori dago jokoan uhartean, baita kontinentean ere: «Zenbat diru dago jokoan, eta zelan eragingo dit poltsikoan?». Herr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012080
BERRIA
Euskadi
noticias
FUTBOLA. Gonzalo Castro Chory Realeko erdilaria baikor azaldu da hilaren 21ean Anoetan Atletico Madrilen aurka jokatuko duten lehiari begira. Aurkariaren maila eta sasoi ona nabarmendu arren, Castrok uste du «ezustean» har dezaketela. Horretarako, etxean duten «indarra» baliatu behar dute.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012081
BERRIA
Euskadi
noticias
N uestro grupo podría ser tu vida , Michael Azerradek 1981 eta 1991 amerikar underground indie -aren inguruan bildu duen kontakizuna uda gris honetako argi eta kolore izan da niretzako. Kartsu eta dotore, Azerraden hitz eta gogoetak inspirazio iturri bilakatu dira niretzako une askotan. Liburuaren sarreratik bertatik k...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012082
BERRIA
Euskadi
noticias
Gaur deklaratuko dute atzoko istiluetan atxilotutakoek Zazpi lagun atxilotu zituen atzo Ertzaintzak Bilbon, Global Forum Spain bilkuraren harira izandako liskarretan. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gaua polizia etxean igaro dute, agintearen aurkako atentatua eta desordena publikoak eragitea eg...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012083
BERRIA
Euskadi
noticias
Aitor Etxartek asteak zeramatzan Nafarroako Ospitale Guneko ZIUan, larri, COVID-19aren eraginez. Atzo zendu zen, 63 urterekin. Hedoi Etxarte semeak, bere azken agurrean, aitaren inguruko iruzkin hunkigarria txiokatu zuen: «Liga Komunista Iraultzaileko militantea, Iruñeko udal ikastolen sortzaileetakoa, Hegoaldeko zuzen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012084
BERRIA
Euskadi
noticias
Turismoaren igoera Araba, Bizkai eta Gipuzkoan azken bi urteetan. • Iaz 2.465.167 lagunek hartu zuten ostatu Euskal Autonomia Erkidegoko hotel eta landetxeetan. Lurraldeka, Bizkaiak eta Arabak izan zituzten hazkunderik handienak: %7,3 Bizkaiak, eta %5,3 Arabak. Gipuzkoak %0,8ko hazkundea izan zuen. Bi urtean %17 hazi d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012085
BERRIA
Euskadi
noticias
Ainhoa Perez de Nanclares eta Koldo Zubizarreta beti ibili dira bizikletan oporretan. Baina, 2012. urtean, Himalaiatik abiatu eta ezin izan ziren gelditu, hurrengo urteko udan, Osakan (Japonia), txangoa amaitutzat eman arte. Bidean, Nepalgo tontorrak, Myanmarko tenpluak, Thailandia, Kanbodia, Laos, Txina eta Tibeteko a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012086
BERRIA
Euskadi
noticias
Ardoa lagun, nostalgiko jarri gara afalostean, eta orain 20-25 urteko mundua aletzen hasi gara. Gure pozerako kuadrillakoen alaba-seme nerabeek arretaz segitzen dituzte gure kontuak. Harrigarriak (eta irrigarriak) iruditzen zaizkie oporretakoak: nola motxila eta kanpina hartuta Ondarroara joaten ginen festetara; edo Iz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012087
BERRIA
Euskadi
noticias
Bizkaiko Txapelketa maiatzean hasiko da, sailkapen fasearekin BERTSOLARITZA. Udazkenean jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, baina, ohi bezala, maiatzean egingo dute lehen sailkapen fasea. Hargatik, Udabarria bertsotan izendatu dute lehen fase hori. Maiatzaren 4an hasiko dira kanporaketak. Bizkaiko eskualde guzt...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012088
BERRIA
Euskadi
noticias
Ataunen izan zen emakumezko bertsolari bat, historiak haren izena ere gorde ez duena. Baina bertso zahar ugari buruan edukitzeaz eta kantatzeaz gain, berak sortutako sortak ere bazituen Iñaxi Urbiztondo Maizak. Ez da bakar bat ere idatzita edo grabatuta gelditu. Haren oroimena, berriz, Joseba Aurkenerena birbilobak err...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012089
BERRIA
Euskadi
noticias
Erabakitako AHT zatietatik azkena eskaini du Jaurlaritzak ZIZURKIL. Eusko Jaurlaritzak lehiaketara atera du Hernialde-Zizurkil AHT zatia, Gipuzkoan. Horrenbestez, erabakita dauden Gipuzkoako zati guztiak emanda edo eskainita daude dagoeneko. Hernanitik Irunerako bidea falta da, eta erabat zehazteko dago oraindik. Herni...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012090
BERRIA
Euskadi
noticias
*Txapeldunen Ligara **Europako Ligara ***Bigarren Mailara
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012091
BERRIA
Euskadi
noticias
Jasotako euro bakoitzeko hiru itzultzen ditu Gureak-ek Industriak eta, batez ere, automozio sektoreak lagunduta, susperraldia izan zuen iaz Gureak Taldeak. 2,3 milioi euro irabazi zituen, eta lantaldea handitu 46 langile gehiakorekin. Inbertsioak ere mantendu ditu. "Hau guztia lortu da taldeak duen dinamismoari esker e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012092
BERRIA
Euskadi
noticias
Azpiazuk garrantzia kendu dio kontuak luzatzeko aukerari BILBO. Pedro Azpiazu Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia sailburuak esan du aurrekontuak luzatzeak ez lukeela eraginik izango herritarrengan. Halere, Eusko Jaurlaritzak ados jartzeko «borondatea» duela gaineratu du. Pedro Sanchezen inbestidurari begira, Espainiako ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012093
BERRIA
Euskadi
noticias
Gorrotxategik adierazi du «prest» dagoela lehendakarigai izateko Elkarrekin Podemos-IUko bozeramaileak esan du Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak aurrera ditzakeela, otsailera edo martxora; hartara ez lirateke egingo Europako Parlamenturako bozekin batera, ekain hasieran. «L...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012094
BERRIA
Euskadi
noticias
Espainiako Vueltako bosgarren etapa esprintean amaitu zen, espero bezala. Eta herenegun gertatu bezala, John Degenkolb (Giant) izan zen garaile berriro azken txanpa horretan. Egoera berdina, baina protagonista desberdinak izan ziren. Amaiera baino hamabost kilometro lehenago hirugarren mailako mendatea bazegoen ere, tx...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012095
BERRIA
Euskadi
noticias
Landare berezien azoka egingo da asteburuan Iturrarango lorategi botanikoan, Aian, Gipuzkoan. Mundu osotik ekarritako landareak izango dira eskura, ezagun samarrak direnetatik hasi, eta inguruotan ezagutu ere egiten ez direnetaraino. Izan ere, badaude landareak, urrunekoak izanagatik, Euskal Herriko klimara egokitzen d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012096
BERRIA
Euskadi
noticias
Aldi bakarrean eraitsiko dute Garoña, hiru urte barru hasita Hemendik hiru urtera. Orduan hasiko dira Santa Maria de Garoñako zentral nuklearra (Burgos, Espainia) eraisten. Espainiako Gobernuak eman du berria, Amaiurrek Kongresuan egindako galdera bati erantzunez. Gaur argitaratu dute berria Espainiako Kongresuko Adizk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012097
BERRIA
Euskadi
noticias
Epaileak amaitutzat jo du Luhusoko auziko instrukzioa 2016ko abenduan ETAren armategiaren parte bat Luhusoko Errekarte baserrian (Lapurdi) erabileratik kanpo uzten saiatzeagatik, Jean Noel Etxeberri Txetx Biziko koordinatzailea, Beatrice Molle-Haran kazetaria, Stephane Etxegarai Etxe musikari eta bideogilea, Mixel Berh...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012098
BERRIA
Euskadi
noticias
ERRUGBIA. TOP 14. Baionak Pauen erabaki nahi du. Baionarrek aukera aparta dute gaur maila galtzeko arriskua uxatzeko; Miarritze Briven ariko da Baionarrek aukera aparta dute gaur maila galtzeko arriskua uxatzeko; Bi asteko etenaldiaren ondoan, Top 14ko jardunaldia jokatuko da gaur, baina ez hamaseigarrena, hori martxoa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012099
BERRIA
Euskadi
noticias
2020ko martxoaren 11n, Osasunaren Mundu Erakundeko (OME) zuzendari nagusiak, Tedros Adhanom Ghebreyesusek, 2019ko koronabirusaren gaixotasun berria (COVID-19) pandemia bezala definitu zuen. Orduz geroztik, herrialde guztiak etengabe ari dira birusari eta gaixotasunari egokitzen, eta hainbat estrategiaren bidez aurre eg...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012100
BERRIA
Euskadi
noticias
HIZKUNTZA EREDUAK. HEZKUNTZAKO ERAGILEAK (VI). «Sistema berria, indarrean jarri aurretik, probatu eta ebaluatu egin beharko genuke». Argi du hizkuntz ereduen helburuak indarrean dirauela: ikasleek euskara eta gaztelania menperatzea. Gizarte eragileen laguntza eskatu du horretarako. AITOR BILBAO . Kristau Eskola elkarte...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012101
BERRIA
Euskadi
noticias
«Poesia onak bakartasunaren kontra egiten du gehienetan» Bere seigarren poema liburua argitaratu du Beatriz Txibitek: 'Zeozer gaizki doa'. Munduaren gainbeherari buruz idatzi du, «ekoantsietateak jota». Badaki min hori ez dela soilik berea. «Zer errepikakorra den Iruñea!», esan du argazkilariak, eta ziztuan jaso du Bea...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012102
BERRIA
Euskadi
noticias
Bilbo Basketen porrotak lur jota utzi ditu 2.000 zaleak, baina, galdu arren, animatzen jarraitu dute denek, egun guztian Charleroiko kaleetan zein zaleen gunean egin bezala. Jende uholdea, benetako uholde bilakatu zen. Uholde bustia, atsekabe malkoek eragindako uholdea. Spiroudomea gainezka egiteko zorian egon zen. Ilu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012103
BERRIA
Euskadi
noticias
Gerrialdean jarria duen zapi koloretsu batekin xukatzen ditu begiak Bintuk -izena asmatua da-. «Ez dut negar egiten negar egitearen plazeragatik. Lana nuen, soroak nituen, eta gizonak dena saldu zuen sorginkeriaz akusatua izateagatik utzi ninduenean». Bularraldea handizki hanpatu eta husten zaio arnasa hartzerakoan, et...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012104
BERRIA
Euskadi
noticias
Ikasturte berria hasi genuen Euskal Herriko ikasleok duela pare bat hilabete. Aldaketaren ikasturtea izango zela esaten ziguten arren gobernuetatik, ikasleok ez dugu aldaketen arrastorik nabari. Badirudi EAEko Hezkuntza Lege berria oinarri hauek aldatzeko zetorrela. Baina hasieran saldu nahi izan zigutena, beste behin ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012105
BERRIA
Euskadi
noticias
Errusiak jakinarazi du zerealen esportazioen akordiora itzuli dela «Nahikoa» berme dituela argudiatuta, Errusiako Defentsa Ministerioak atzo jakinarazi zuen zerealen esportazioen akordiora itzuli dela eta, beraz, atzoko eguerditik aurrera operazio horietan parte hartzen ari dela berriz ere. NBE Nazio Batuen Erakundeare...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012106
BERRIA
Euskadi
noticias
Astebete besterik ez da falta Altsasuko gazteak epaituko dituen auzia hasteko. Salbuespen epaitegia, salbuespen legeak... SALBUESPENA! Hori da Euskal Herrian aspaldidanik bizi dugun egoera. Egoera hau ez da berria. Frankismo garaitik datorren salbuespen arkitektura guztia moldatu besterik ez dute egin urteetan zehar. B...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012107
BERRIA
Euskadi
noticias
RALLYAK. Jonah Street (Yamaha) motoetan eta Carlos Sainz (Volkswagen) autoetan nagusitu ziren atzo Dakar Rallyko bederatzigarren etapan. Motoetan Marc Comak (KTM) jarraitzen du lider, baina minutu bat kendu zion atzo Cyril Despresek (KTM). Autoetan, Nasser Al Attijak (Volkswagen) jarraitzen du lehen postuan.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012108
BERRIA
Euskadi
noticias
Abenduaren 3arekin bat eginez, Urritasun bat duten Pertsonen Nazioarteko Eguna, Elkartuk (Gipuzkoako Gutxitasun Fisikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzailea), ondasun eta zerbitzu komunitarioen irisgarritasun baldintzak bermatzeko diren neurri eta politikei bultzada bat ematearen premia aditzera eman nahi du. Urri...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012109
BERRIA
Euskadi
noticias
Garaikurrak maiatzean banatzen dira, baina orain hasten dira jokatzen. Saskibaloi denboraldia garairik garrantzitsuenetako batera heldu da. Otsailean ez dira irabazleak eta galtzaileak zehazten, baina aukeraketa hasten da, nor izan daitekeen, eta nor ez. Hau da, txapelketetan banaketa hasten da, txapelketa berean txape...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012110
BERRIA
Euskadi
noticias
Ernest Glaesserren Jahrgang 1902 nobelako protagonistak, Lehen Mundu Gerran dabilen soldadu baten seme nerabeak «Gerra gure gurasoak dira» dio pasarte batean. Esaldiak Benito Lertxundiren kanta bat ekarri dit akordura: nerabe izateari utzi berritan, gurasoen mundu aldrebes hau ez dugu onartzen kantatzen genuen eztarria...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012111
BERRIA
Euskadi
noticias
ARRAUNA. Juan Mari Lujanbio izango da 'Donostiarra' traineruko patroia. Pasai Donibaneko 49 urteko lemazainak eta Donostiako klubak urtebeterako akordioa egin dute Juan Mari Lujanbio izango da 'Donostiarra' traineruko patroia Pasai Donibaneko 49 urteko lemazainak eta Donostiako klubak Historiko bat itzuliko da arraun m...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012112
BERRIA
Euskadi
noticias
«Itzuli hitzak hogeita hamar adieratik gora ditu euskaraz», idatzi du Anjel Lertxundik (Orio, Gipuzkoa, 1948) bere azken lanean, Itzuliz usu begiak -en. Liburu hori aitzakia hartuta, literaturarekin zerikusia duten itzuli hitzaren adierei buruz hitz egiteko elkartu ditu BERRIAk Lertxundi bera eta Isabel Etxeberria (Don...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012113
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: Jacques Audiard. Aktoreak: Vincent Rottiers, marc Zinga, Jesuthasan Antonythasan, Franck Falise. Herrialdea: Frantzia. Urtea: 2015. Iraupena: 114 minutu. Generoa: Drama. Aurtengo Cannesko zinemaldian pelikula onenaren urrezko palmorria irabazi zuen Dheepan -ek. Sri Lankako gerra zibiletik ihesi, Dheepan Fra...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012114
BERRIA
Euskadi
noticias
'Kartzela kalera' jardunaldietan andre presoak, tortura eta lege penala aztergai BILBO. Bihar hasiko da Kartzela kalera jardunaldia, Bilbon, Ipes ikerketa taldeak antolatuta. Hirugarrenez aztertuko dute emakume espetxeratuen auzia, eta, horren harira, Elisabet Almeda hizlari ariko da biharko mahai inguruan. Tortura eta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012115
BERRIA
Euskadi
noticias
Argentina krisi sozioekonomiko betean dagoen honetan, inor gutxik espero zuen presidente hautagai bat nagusitu zen Latinoamerikako herrialde horretan eginiko hauteskunde primarioetan, herenegun: Javier Milei. Botoen %97 zenbatuta, Askatasuna Aurrera Doa alderdiko ekonomialari ultraeskuindarrak botoen %30 eskuratu zitue...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012116
BERRIA
Euskadi
noticias
Itxitako ikasgelarik ez dagoela nabarmendu du Jokin Bildarratzek Eusko Legebiltzarrean hitza hartu zuen atzo Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak. Onartu du Gabonetako oporren aurretik, izurriaren intzidentzia gora ari zelarik, arazo ugari egon zirela eskoletako jardunean: 460 ikasgela itxita zeude...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012117
BERRIA
Euskadi
noticias
EH Bilduk Urkulluren agerraldia eskatu du, autogobernuari eginiko erasoez aritzeko GASTEIZ. Autogobernuaren kontrako erasoak «desaktibatuko» dituen estrategia «egituratzeko», Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariaren agerraldia eskatu zuen atzo EH Bilduk, Eusko Legebiltzarrean. Espainia prozesu «inboluzionista» batea...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012118
BERRIA
Euskadi
noticias
Eskola publikoko gurasoek arrangura azaldu dute karrikan. Donibane Garaziko manifestazioan 800 pertsona izan ziren; Baionakoan, 400 pertsona Eskola publikoko gurasoek arrangura azaldu dute karrikan Donibane Garaziko manifestazioan 800 pertsona izan ziren; Baionakoan, Frantziako Hezkuntzak asteartean finkatu behar du he...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012119
BERRIA
Euskadi
noticias
Blues Foundation erakundeak Hondarribiko Blues Jaialdia saritu du MUSIKA. Blues Foundation erakunde estatubatuarrak Hondarribiko Blues Jaialdia saritu du, generoari egiten dion ekarpenarengatik. «Harrituta gaude. Sari honek urteotan egindako lana berresten du», esan du Carlos Malles jaialdiaren sortzaileetako batek. Da...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012120
BERRIA
Euskadi
noticias
Marrazkilariek perretxiko erraldoi baten gisa irudikatu izan dituzte leherketa atomikoak. Astaputz alimaleko batek zapart sekulakoa egin izan balu bezala. Gehienok gehiago dakigu energia nuklearrak eragindako beldurraz, energia nuklearraz baino. Japoniako zeruan bi perretxiko erraldoi marraztu zituzten aurrekariek ez d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012121
BERRIA
Euskadi
noticias
Opor fiskalengatik zein isun jarriko dien esango die gaur EBko auzitegiak aldundiei Opor fiskalen foiletoiaren azken atalak iristear daude. Gaur izango da horietako bat, Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak erabaki behar duelako ea Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak isunik merezi ote duten enpresei emandako laguntzak be...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012122
BERRIA
Euskadi
noticias
Luis Roldan ez da preso arrunt bat, delitu arrunt galantak eginiko pertsona bat baizik. Hiru hamarkadatik gorako kartzela zigorra betetzeko erdia falta zaionean, egun gutxi barru berreskuratuko du askatasun osoa, orain ere, kartzelara lotara joan behar badu ere, libre baita. Gainontzeko presoekin eta bereziki euskal pr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012123
BERRIA
Euskadi
noticias
Azken hamarkadako hauteskunde demokratiko asko hauteskunde-iruzurraren salaketek markatuta egon dira (Nigeria, Ukraina, Mexiko, Bielorrusia, Honduras, Venezuela, Boli Kosta, Thailandia, Pakistan eta Afganistan). Demokratikoki aukeratutako gobernuek nazioarteko isolatzea pairatu dute (Bolivia, Ekuador, Venezuela, Nikara...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012124
BERRIA
Euskadi
noticias
Astebete joan da Bilboko kaleek gainezka egin zutenetik konponbidearen alde. Manifestazioaren ondorioei buruzko iritzia jakiteko, hiru galdera egin dizkie BERRIAk Euskal Herriko politikari oso hurbiletik kasu egiten dioten zazpi laguni. 2. Zer iruditu zaizkizu alderdi ez-abertzaleek izandako erreakzioak? 3. Posible iku...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012125
BERRIA
Euskadi
noticias
Duela hilabete pasa Guardia Zibilak Euskal Herrian hamabost lagun atxilotu zituen, sare sozialetan «terrorismoa goratzea» leporatuta -aske geratu ziren-. Atzo, berriz, bost lagun atzeman zituen Oiartzunen (Gipuzkoa), Aritxulegin «ETA goretsi» izan dutelakoan, zuhaitz batzuk landatu eta haietan azkeneko 40 bat urtean hi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012126
BERRIA
Euskadi
noticias
Hrant Dinken hiltzailea Poliziaren heroia. Polizia talde batek kazetari eta idazle armeniarraren ustezko hiltzailea heroitzat hartu eta harekin argazkiak atera izanak hautsak harrotu ditu Turkian eta nazioartean. RAHMI BATUR. Erbesteratutako kazetari eta idazle kurdua Polizia talde batek kazetari eta idazle armeniarrar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012127
BERRIA
Euskadi
noticias
Kolonbian 11 militar atxilotu dituzte, hilketagatik. Bost nekazari hil eta haien gorpuak gerrillarienak balira bezala aurkeztu izana leporatzen diete Kolonbian 11 militar atxilotu dituzte, hilketagatik Bost nekazari hil eta haien gorpuak gerrillarienak balira bezala Kolonbiako hegoaldean 11 militar atxilotu zituzten at...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012128
BERRIA
Euskadi
noticias
Mahaia ez osatzeko aitzakiarik ez dagoela diote OHDren sinatzaileek . Gatazka konpontzeko mahaia lehenbailehen era dadila aldarrikatu dute OHDko kideek; pozik agertu dira azken hiru urteotan eginiko lanarengatik, baina abisatu dute oraindik bide luzea dagoela egiteko Mahaia ez osatzeko aitzakiarik ez dagoela diote OHDr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012129
BERRIA
Euskadi
noticias
Garai berri bat hastera goaz. Hemen ere «kristal hautsien gau» luzea bizi izan dugu. Gure iragan hurbilari kritikoki begiratzeko sasoia da orain. Zer gertatu zaigu azken urteotan? Zergatik gailendu da 1945-46ko neguan, Heidelbergeko Unibertsitatean ikasgai batzuk eman zituen Karl Jaspersek «Erruaren arazoa eta Alemania...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012130
BERRIA
Euskadi
noticias
Trumpek «jazarpen politikoa» salatu du, haren aurkako lehen epaiketaren hasieran Donald Trump AEB Ameriketako Estatu Batuetako presidente ohiaren (2017-2021) kontrako lehen epaiketa hasi dute New Yorken, Stormy Daniels aktore pornoari egindako ordainketa ezkutatzeko ustez dokumentuak faltsutzeagatik. Lehen aldia da AEB...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012131
BERRIA
Euskadi
noticias
Bengoetxea VI.ak ongi jokatu du eta erraz irabazi dio Olaetxeari (22-10) Kito. Amaitu da Mikel Olaetxearen bolada ona. Uda ezin hobea egin du Lizartzakoak, bera izan da partida gehien jokatu duen pilotaria, eta bazirudien aurtengo lau t'erdiko ezustea ere izan zitekeela. Baina ez. Ezker eskua oso minduta zuela kantxara...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012132
BERRIA
Euskadi
noticias
Espainiako Gobernuak pentsioetan murrizketak egiteko asmoa duela salatu du ELAk Pentsioen erreforma bi alditan egin nahi du Espainiako Gobernuak, Jose Luis Escrivak Toledoko Itunean atzo azaldutakoaren arabera. Eta lehen fasearen helburuak bi dira: erretirorako egiazko adina atzeratzea eta pentsioen eguneratzea, berriz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012133
BERRIA
Euskadi
noticias
Hamabi eguneko kalte-ordainak aldi baterako langileei MADRIL. Espainiako Auzitegi Gorenak doktrina bateratu nahi izan du kaleratutako aldi baterako langileen kalte-ordainak nola eman zehazteko orduan. Oraintsu ateratako epai baten arabera, aurrerantzean langile horiei lan egindako urte bakoitzeko hamabi eguneko kalte-o...
cc-by-sa 4.0