id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
BERRIA_0012334 | BERRIA | Euskadi | noticias | Yemenen Lahij hiria eta Al-Anadeko base militarra hartu dituzte huthiek Sana hiriburutik hegoaldera gero eta eremu gehiago ari dira hartzen Yemengo miliziano huthiak. Jada Aden hiritik 50 bat kilometrora daude, Lahij probintzian izen bereko hiriburua eta Al-Anadeko base militarra kontrolpean hartu ostean. Abdo Rabu Man... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012335 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kanadan 270.000 foka hilko dituzte hasi berria den ehiza garaian Hasi dute Kanadan fokak ehizatzeko garaia. Aurten 270.000 hilko dituzte, iaz baino 65.000 gutxiago. Beraz, soilik bi ontzik jaso dute ehizatzeko baimena. Arrantzarako arduradunek azaldu dutenez, aurtengo negua aurrekoak baino beroagoa izan da, eta horrek ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012336 | BERRIA | Euskadi | noticias | IRAK. "Petrolioa Elikagaien Truke auzian" 2.400 enpresa daude nahastuta. Ustez Espainiako Alderdi Popularrekoa den Javier Robert izeneko politikari bat aipatzen du NBEren txostenak; horren arabera, 9,9 milioi upel erosi zizkion Saddam Husseinen gobernuari
'Petrolioa Elikagaien Truke auzian' 2.400 enpresa daude nahastut... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012337 | BERRIA | Euskadi | noticias | Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak eguneko aurrerapenetan iragartzen zutena bete da, eta inoizko parte hartzerik txikiena izan da 2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan. Hautesleen %52,8k eman dute botoa, 2016ko bozetan baino zazpi puntu txikiagoa izan da parte hartzea, ordua... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012338 | BERRIA | Euskadi | noticias | Fito Rodriguezen 'Faustoren itzala', alemaneraz orain LITERATURA. Fito Rodriguezen Faustoren itzala eleberria alemanez kaleratu du BoD argitaletxeak, Der Schatten Fausts izenburupean. Erasmuseko ikasle Samuel Tannhauserrek egin du itzulpena. Paperean eta formatu digitalean salgai da dagoeneko. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012339 | BERRIA | Euskadi | noticias | Antony Hegartyk orain arte landutako kantutegi onirikoan jarraitu du bere bidean altxor berri hau eraikitzeko. Zauriak sendatzeko balio digun diskoa da The Crying Light, orbainak azkar itxi eta aurrera egiten lagunduko diguna. Kazuo Ohno Butoh dantzariaren irudi batek ilustratuta, antzerkia eta dantza batzen dituen art... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012340 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gris maila askoko argazki bat utzi zuen grebak atzo Nafarroan. Nabaritu zen lanuztea, baina erdizka geratu zen; kontrastez beteriko irudi bat utzi zuen. Erantzun zabalagoa izan zuen ELAk eta LABek indar handiagoa duten alor eta eskualdeetan.
Iruñerriko bi industriagune nagusiek, Landabenek eta Talluntxek, kontraste hor... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012341 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hamarkadarako lau xede ezarri ditu EH Bilduk txosten politikoaren proposamenean:
1. «Bloke historiko aurrerakoi-errepublikazale-suberanistaren» eraikuntza: «Subiranismo aurrerakoia hegemonikoa bilakatzea Euskal Herrian».
2. Euskal lurraldeen arteko lankidetza politiko instituzionalaren bidez lurralde kohesioa sendotzea... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012342 | BERRIA | Euskadi | noticias | Guztiz fenomeno gizatiarra omen da. Krisi garaietan, iraganaren nostalgia zabaltzen omen da gizartean birus kutsakor bat bezala. Memoriaren botikinean espresuki eta estrategikoki gordeak ditugun oroitzapenak berreskuratu, izan ginen haren irudi idiliko bat eraiki, eta orainaldi petralari ihes egiteko babestokiak asmatz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012343 | BERRIA | Euskadi | noticias | Jokin Aranalde iheslariaren atxiloketa salatzeko eta aske utz dezaten eskatzeko, elkarretaratzea egin dute iluntzean Ibarran (Gipuzkoa). Hamarnaka herritar elkartu dira plazan; tartean, Jesus Peñagarikano alkatea. Azken 11 urteetan Iparraldean bizi izan da Aranalde, eta jaiotzez gazteluarra izan arren, urte luzez Ibarr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012344 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ez zuen haurtzaro erraza izan Simone Biles gimnastak (Columbus, AEB, 1997). Amak arazoak izan zituen drogarekin eta alkoholarekin, eta, Bilesek 3 urte zituela, gizarte zerbitzuen esku utzi zituen bera eta bere zazpi neba-arrebak. Haurtzaro hark, ordea, ez dio irribarrea kendu, eta gimnastikako ariketak egitean erakutsi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012345 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lapurdiko Pauline eta Juliette bikoteak Hegaldaka diskoa kaleratu berri du. Gaur zuzenean entzuteko aukera egongo da, Baionan, Benito Lertxundiren saioaren aurretik. Azken hori disko berria prestatzen ari da, eta kanta berriak jotzen dabil azken kontzertuetan. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012346 | BERRIA | Euskadi | noticias | Burutik pasa ere ez zitzaion egingo Mikeli egun hartan egin zuenak gerora ekarri duen guztia. Goiz hartan, ikastolara joateko, gona janztea erabaki zuen. Aspaldian omen zuen nahia betetzeak mugitu duen guztiak erakutsi du gona hori oihal zati bat baino zerbait gehiago dela.
Bada, gauzak horrela, keinu horrek sekulako l... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012347 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Oldarraldi judiziala» eremu gehiagotara hedatzen ari da EAEko Auzitegi Nagusiak hizkuntza klausulen inguruan eman duen azken sententziaren harira, Euskalgintzaren Kontseiluak ohar bat plazaratu du. «Euskararen normalizazioaren aurkako» sententzia bat da Kontseiluarentzat, aurrez ere hainbat ebazpenekin abiatutako «old... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012348 | BERRIA | Euskadi | noticias | BAIONA. Gerard Puyau 2006an hil zen Bokaleko (Lapurdi) Fertiladour enpresan izandako lan istripu batean, eta orain Baionako epaitegiak enpresako zuzendaria zigortu du hamabi hilabeteko kartzela zigorrarekin eta 100.000 euroko isunarekin. Ramuntxo Yallahek kasuari buruz egindako ikerketa luzea hartu du oinarri epaitegia... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012349 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kontzeptu artistikoen sortzailea . Sol LeWitt hil da, ideia artistikoa ideia horren gauzatzearen gainetik jarri zuten artistetako bat
Sol LeWitt hil da, ideia artistikoa ideia horren gauzatzearen gainetik Sol LeWitt artista, arte kontzeptualaren aitzindarietakoa eta bide hori jorratu duten artisten artean ezagunenetako... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012350 | BERRIA | Euskadi | noticias | Igeldok Gipuzkoako 89. udalerri izateko duen nahia agertzeko bihar egin asmo duzuen herri galdeketaren aurrean, Nabarnizko herritarren izenean, animoa eta elkartasuna adierazi nahi dizuet.
Igeldo urte luzez ari da desanexiorako bidea jorratzen, herritarrekin gaia lantzen eta eztabaidatzen, duten herri izaera mamitzen, ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012351 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ostatuak beharrezko baimen guztiak zituela dio Bilboko Udalak . Bizilagunek salatu dute gertaera lazgarri gehiago izango direla Udalak neurriak hartzen ez baditu
Ostatuak beharrezko baimen guztiak zituela dio Bilboko Udalak Bizilagunek salatu dute gertaera lazgarri gehiago izango direla Udalak Bilboko San Frantzisko au... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012352 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sarkozyren etxea eta bulegoak miatu ditu Frantziako Poliziak Bi aste pasatxo behar izan ditu Frantziako Justiziak Nicolas Sarkozyren etxean eta bulegoetan miaketak egiteko. Poliziaren finantza brigadako agenteak atzo goizean sartu ziren presidente ohiak Parisen dituen etxan, abokatu bufetearen egoitzan eta bulego perts... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012353 | BERRIA | Euskadi | noticias | Golak. 0-1: Munirrek (15. min.); 0-2: Neymarrek (25. min.); 1-2: Adurizek (88. min.). Epailea. Gonzalez Gonzalez. Txartel horiak: Athleticeko Laporte, Iturraspe, Etxeita eta De Marcosi; eta Bartzelonako Iniesta eta Macheranori. Bestelakoak. 53.000 ikusle San Mamesen.
Miraria ez, baina ia. Athleticek epika asko eta gau ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012354 | BERRIA | Euskadi | noticias | Langile bat hil da, lanean ari zela pieza batek azpian harrapatuta. Mutiloabeitin izan da istripua, eta beste behargin bat larri zauritu da
Mutiloabeitin izan da istripua, eta beste behargin bat larri zauritu da Eraikuntza lanetan ari zen atzo C. A. R. 41 urteko behargina lankide batzuekin. Bat-batean, ordea, obra hori... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012355 | BERRIA | Euskadi | noticias | EAEko Auzitegiak atzera bota du Herrizaingo Sailaren debekua . 'No Apartheid. Autodeterminazioa' lelopean irtengo da manifestazioa 17:00etan Donostiako Bulebarretik
EAEko Auzitegiak atzera bota du Herrizaingo Sailaren debekua 'No Apartheid. Autodeterminazioa' lelopean irtengo da manifestazioa EAEko Justizia Auzitegi Na... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012356 | BERRIA | Euskadi | noticias | • Uztaila. Preso bat hil zen ospitaleratu ondoren. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012357 | BERRIA | Euskadi | noticias | Wroclaw hirian egonaldi artistikoak egiteko deialdia zabaldu dute ARTEA. Poloniako Wroclaw hirira joan, eta zortzi astez beren proiektuak bertan garatzeko aukera izango dute bi euskal sortzailek. Horretarako deialdia ireki dute, beste urte batez, Etxepare Euskal Institutuak eta Wroclaw Culture Zone erakundeak. Izena em... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012358 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aralarri eta EAJri atea ez dezatela itxi eskatu diote EAk, ezker abertzaleak eta Alternatibak
"Bati zein besteari publikoki eskatzen diegu ez ditzatela ateak itxi. Proposamen ireki bat da hau". Maiorga Ramirez EAko Nafarroako koordinadoreak publikoki Aralarri eta EAJri eskatu die iragan astean egindako proposamenari ez... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012359 | BERRIA | Euskadi | noticias | Azken hamarkadetan, Iruñeak behin ere ez ditu izan alde Euskararen Legea ezta Euskararen Ordenantza ere; horiek beti lehenetsi dute gaztelania.
2003an, agintaldiaren lehen osoko bilkuran, UPNk eta CDNk oraindik gehiago okertu zuten Euskararen Ordenantza Iruñean; erabaki zuten bi hizkuntzek ez zutela zertan egon euskarr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012360 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ezintasun iraunkor absolutua aitortu diote COVID-19 iraunkorra duen langile bati
Bilboko Lan Arloko Epaitegiak ezintasun iraunkor absolutua aitortu dio osasun zentroko langile bati. ELAk pozez hartu du aldeko epaia, baina prentsa oharrean gogoratu du «langile askori» eragiten diela COVID-19 iraunkorraren gaixotasunak.
... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012361 | BERRIA | Euskadi | noticias | "Preso nintzela, banekien kanpoan ez daudela barrura begira" Zer errealitaterekin topatu zara kartzelatik kanpo? Duela hiru urtetik izandako baimenek erraztu al zizuten egokitzen?
Baimenekin hasi orduko ere banekien gizartean gauzak asko aldatu zirela eta non geunden. Lehengo aldiz atera nintzenean ez nuen izan hainbes... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012362 | BERRIA | Euskadi | noticias | MUSIKA. Cheo Feliciano Puerto Ricoko musikagile eta kantaria atzo hil zen San Juan hiritik gertu izandako istripu baten ondorioz. Felicianok 78 urte zituen, eta Karibeko uharteko izar handia izanik, hiru eguneko dolua ezarri dute haren omenez. Feliciano 1935ean jaio zen, eta 50eko hamarkadaren hasieran New Yorkera joan... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012363 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ezinbestean, «proteina» hitzak xerra edo azpizuna dakarzkit gogora, patata frijituekin hobeto, edo piper-saltsarekin. Gogora bakarrik azkenotan, baina, egun berezietan izan ezik. «Landare-proteinak» terminoa geroago ikasi nuen, eta zer esanik ez «proteina-irabiakiak».
Norbaitek esan dit proteinak ezin direla ikusi. Har... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012364 | BERRIA | Euskadi | noticias | EAJko presidente Andoni Ortuzarrek Europako erakundeei eskatu die bakea «balio gisa barneratzeko, kapitalizatzeko eta esportatzeko». «Euskadik eta Irlandak gure eskarmentua eskain dezakegu lan horretarako». Hitzok esan ditu Ostiral Santuko Akordioaren 20. urteurrenaren harira Bilbon eginiko mintegi batean -Sabino Arana... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012365 | BERRIA | Euskadi | noticias | Uztailarekin batera, berriz hasi dira Iruñea-Zarautz-Iruñea bidea egiten duten autobusak programatzen. Hurrenkera eta norabide horretan, itxura baitu ia inork ez duela kontrako norantzan bidaiatu nahi: kostatik barnealdera, alegia. Zutabegile hau, ordea, iritsi berria da Gipuzkoako kostaldetik bere maleta eta tramankul... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012366 | BERRIA | Euskadi | noticias | Puigdemont aske gelditu da, Italiak haren kontrako euroagindua argitu artean Aske irten da Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohi erbesteratua Sardiniako Bancari espetxetik. Kargurik gabe libre utzi du Sassariko Helegite Auzitegiak (Sardinia, Italia), baina Espainiako Auzitegi Gorenak haren kontra igorria duen eu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012367 | BERRIA | Euskadi | noticias | "BROUARD KASUA". «Estatu hilketa» izan zela argi geratu da, Batasunaren arabera. Abagune politikoaz baliatzeko eta erabaki eskubidea onartzeko eskatu die gobernuei
«Estatu hilketa» izan zela argi geratu da, Batasunaren arabera Abagune politikoaz baliatzeko eta erabaki eskubidea onartzeko eskatu Santi Brouard HBko buruz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012368 | BERRIA | Euskadi | noticias | Adingabeen defendatzailea izatea eskatu du Nafarroako arartekoak. Auzitegietan salaketak jartzeko eta adingabeei zerbitzu ematen dieten enpresak aztertzeko gai izan nahi du arartekoak
Adingabeen defendatzailea izatea eskatu du Nafarroako arartekoak Auzitegietan salaketak jartzeko eta adingabeei zerbitzu ematen dieten N... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012369 | BERRIA | Euskadi | noticias | Koronabirus kasu gehiago hasi dira antzematen kanpoan Txinan baino Txinan, Covid-19 koronabirusa sortu zen herrialdean, behera doa kutsatuen kopurua, %20 egin baitzuen behera datu horrek asteartean, bezperakoarekin alderatuta. Heriotzak ere %27 jaitsi ziren herenegun. Orain, kutsatuak 78.064 dira, eta hil direnak 2.715... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012370 | BERRIA | Euskadi | noticias | USTELKERIA AUZIENGATIK ZIGORTUAK KENYAN , 10.000 SALAKETATIK Ustelkeria kasuekin lotuta, 10.000 salaketa bildu ditu Kenyako Justiziak azken hiru urteetan. Nolanahi ere, hiru salaketei baino ez die bide eman; kartzela zigorra jarri die kasu horiekin lotura dutenei. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012371 | BERRIA | Euskadi | noticias | SASKIBALOIA. Caja Laboral Baskoniarekin zuen kontratua eten zuen atzo David Loganek. Dusko Ivanovicen asmoetan sartzen ez zenez, taldea uztea erabaki zuen estatubatuarrak. Atenasen dauka etorkizuna, Panathinaikosen zehazki. Horrenbestez, Loganek urtebeteren ondoren amaitu du Baskoniako ibilbidea. Tarte horretan partida... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012372 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Lanaldi partzialen feminizazioa» salatu du CCOOk. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako kontratu partzialen hiru laurden emakumeek sinatzen dituzte: «Gehienek, gogoz kontra, ez dietelako besterik eskaintzen». | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012373 | BERRIA | Euskadi | noticias | Merkataritza arloan bezala, finantzenean ere oraindik ez dago argi brexit gogorra ala biguna hitzartuko duten. Eta ikusirik aukera txikia dela Bruselaren eta Londresen arteko itun politikoa lortzeko, EBA Europako Banku Agintaritzak ohartarazpena egin dio finantza sektoreari: mugitzen hasteko lehenbailehen, martxoaren 2... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012374 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bukatu da. Akabo. 204 orduko festBukatu da. Akabo. 204 orduko festa amaiezinaren noria gelditu da. Hiria gaur ajeak jota esnatzearekin batera, balantzea egiteko ordua iritsiko da. Iruñeko Udalak eta gainerako taldeek gaurko utzi dute azterketa, baina krisia da aurten nabarmendu beharreko ezaugarri nagusia. Iruñea sanfe... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012375 | BERRIA | Euskadi | noticias | UDAN BAI. EMAKUME MARGOLARIEN URTEURRENAK (II). Abilezia eta nortasuna. Familia xume batean jaio arren, margolari ospetsua izatera iritsi zen Angelika Kauffmann suitzarra
Familia xume batean jaio arren, margolari ospetsua izatera iritsi zen Angelika Kauffmann suitzarra. Oztopoak oztopo, ez zuen etsi bere ametsa bete ar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012376 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aste gutxi batzuk pasatu dira. Bi adoleszente, Euskal Herriko hiriburu batean. Lasai doaz kalean behera: bat pauso bizi xamarrean, adin horretakoek eraman ohi duten erritmo arraro baina definitu horretan. Laguna, pauso erdi atzerago, lurrera begira eta bere kidearen pausoa harrapatu ezinean, arritmian. Kezkatuta, ia la... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012377 | BERRIA | Euskadi | noticias | HEZKUNTZA. Euskal Curriculum osoa ezartzeko eskatu dio EHBEk Jaurlaritzari. Derrigorrezko Eskolaldirako Euskal Curriculuma oinarrizko txostenari 13 ekarpen egin dizkio
Euskal Curriculum osoa ezartzeko eskatu dio EHBEk Jaurlaritzari Derrigorrezko Eskolaldirako Euskal Curriculuma oinarrizko txostenari 13 Euskal Herriko I... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012378 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Iruditzen zait gazta nahiko ondo aukeratu genuela»
Lekarozko Kortariko gaztandegiaren (Nafarroa) Infernuko Gasnak eskuratu du Ordiziako Gazta Txapelketako lehen saria. «Familiako ogibidea dugu artzaintza, eta egunero ahalegintzen gara lan ona egiten gazta ona merkaturatzeko», esan du Julen Arburuak. Maddi Jimenez eta ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012379 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iragan ostiralean 2.000 bat migrante saiatu ziren Melillako muga zeharkatzen; 37 hil ziren, eta 500 inguruk lortu zuten muga pasatzea. Gehienak, ordea, Marokora bueltatu zituen Espainiako Poliziak momentuan bertan, legez kanpo. 133 izan ziren Melillan geratzea lortu zuten migranteak. CETI migratzaileen behin-behineko h... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012380 | BERRIA | Euskadi | noticias | Eskuinak Nafarroan duen «monopolioa» hautsi nahi du Amaiurrek Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan. Sabino Cuadra Espainiako Kongresurako zerrendaburuak hala azaldu zuen atzo, eta zehaztu zuen koalizioak bozetan Nafarroako bigarren indar bihurtzeko helburua duela.
Hala, Cuadraren ustez, igandeko hauteskundeetan herr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012381 | BERRIA | Euskadi | noticias | JERUSALEM. «Mahmud Abbasen egungo jarrera ikusita, ez dago negoziazioei berrekiteko aukerarik», adierazi du Avigdor Lieberman Israelgo Atzerri ministroak. Gainera, erran du Palestinako Aginte Nazionalak irailean Nazio Batuen Erakundera jotzen badu Israelek ez duela beteko Osloko Akordioez geroztik (1993) adostutakoa. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012382 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nafarroako Itun Ekonomikoaren Legea aldatzear daudela iragarri du Montorok MADRIL. Cristobal Montoro Espainiako Ogasun ministroak jakinarazi du amaitzear dagoela Nafarroako Itun Ekonomikoaren Legearen moldaketa. Uxue Barkos Geroa Baiko diputatuaren galderari erantzunez, Montorok ukatu egin du estatua Nafarroaren autono... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012383 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Lehiakortasuna eta euskara lotzeak interesa piztu du»
Euskara planak «lehiakortasunerako palanka» direla ziurtatu du Emun kooperatibak, Gehi ikerketaren bigarren fasearen emaitzak aurkeztean. Esku-hartze faseari ekingo diote orain.
Gehi ikerketak ondorioztatu du enpresa bat lehiakor izan daitekeela euskaraz ere. Lan h... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012384 | BERRIA | Euskadi | noticias | SEUL. Japoniako, Txinako eta Hego Koreako Atzerri ministroak elkarrekin bildu dira Seulen, hiru herrialdeen arteko tentsio historikoak baretzeko asmoz. Bilera onuragarritzat jo dute hiru gobernuek. II. Mundu Gerraren ondorioak eta lurraldetasun auziak ari dira eztabaidatzen. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012385 | BERRIA | Euskadi | noticias | Medikuarengana joan naiz, argibide eske. Ondoezik nabil aspaldi honetan, eguneroko zereginak aurrera ateratzea eragozten duen sintoma zehatzik ez badut ere. Gaizki ote nagoen galdetuta, ezetz esan diot, baina hori bera erantzun dut ongi ote nagoen galdetu didanean. Izatekotan, zerbait lausoa izango da, azaltzen zaila b... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012386 | BERRIA | Euskadi | noticias | Prostituzioan diharduten emakumeei eskubideak bermatzeko lan egin behar dela nabarmendu du. Ez dator bat abolizionistekin, andre horien bizkar gainean jartzen duelako «munduaren aldaketaren» zama.
Gipuzkoan prostitutekin lan egiten duen Arrats elkartean dihardu Amaia Lasherasek. EH Bilduk gonbidatuta, Europako Parlamen... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012387 | BERRIA | Euskadi | noticias | Enkargua eman zigutelako, urratsak egitea dagokigu Aldaketaren zurrunbiloak hartuta dauka Nafarroa azkenaldian. Astindu sozial, politiko eta instituzionala gertatu da herrialdean, eragile guztiok kokalekuz mugiarazi gaituena. Aldaketa, jakina, era askotan gertatu eta gauzatu daiteke, eta aldaketaren nolakotasunean eta ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012388 | BERRIA | Euskadi | noticias | Estatu subiranoa izatea baino hoberik ez dago errespetua lortzeko. Euskal Herria independentea balitz, ez lukete ikurrina debekatuko Eurovision musika festibal zozo horretan. Hainbat estatu daude, Espainia eta Frantzia barne, burua, bihotza eta arima odolean itoak dituztenak. Hala eta guztiz ere, bertako herritarrek lo... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012389 | BERRIA | Euskadi | noticias | Modernoa izan nahiak zoratu gaitu behin baino gehiagotan. Tradizioaren eta modernotasunaren arteko tirabirak herri eta gizaki guztiak harrapatu ditu noiz edo noiz, baina tirabira hori askoz bortitzagoa da herri menderatuetako herritarrentzat. Izan ere, gizarte modernoaren ongaitzak ez dira etorri jatorrizko herriaren b... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012390 | BERRIA | Euskadi | noticias | Urtebete eskas igaro da Vikings telesailak agur esan zuenetik, eta, dagoeneko, Netflixek haren jarraipena plazaratu du. Valhalla izenburupean, AEBetako plataforma horrek leiho berri bat ireki du telesail ezagunaren unibertsoan. Oraingoan, Jeb Stuart zinemagile estatubatuarrak gidatu du, Die Hard akziozko film arrakasta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012391 | BERRIA | Euskadi | noticias | EUSKO JAURLARITZAK ENPRESA ERTAIN ETA TXIKIENTZAT EMANGO DITUEN DIRU LAGUNTZAK, MILIOI EUROTAN
Enpresa ertain eta txikientzako 2023ko diru laguntza plana aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak. Guztira 600 milioi euro bideratuko ditu, eta proiektu «eraldatzaileak» lehenetsiko ditu. Hala, aurrekontu osoaren %70 ikerketa eta gar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012392 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bederatzi preso palestinar gose greban, atxiloketa administratiboaren aurka Palestinako bederatzi preso gose greban daude atxiloketa administratiboaren aurka. Salem Ziadat presoak ekin zion protestari lehendabizi, duela 42 egun, eta haren atzetik beste zortzi preso batu dira grebara: Mujahed Hamed (40 egun), Kaied Fasf... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012393 | BERRIA | Euskadi | noticias | AEBak eta Errusia Siriari buruzko ebazpena prestatzeko elkartu dira NBE Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiaren gai nagusietako bat da Siriako gatazka, eta arduradun politiko nagusiak New Yorken daudela baliatuz, bilera sortak egiten ari dira batzarretik kanpo. John Kerry AEBetako Estatu idazkaria eta Sergei Lavrov... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012394 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lazkaon bizi garen ezindu talde bat gara. Arrazoi ezberdinengatik, gurpil aulkian edo scooterrarekin mugitu behar dugu. Goierribuseko autobus gehienetan elbarrientzako egokiturik daudela jartzen du (txartelak ala irudikatzen baitu), baina hori gezur hutsa da.
Aurtengo ekainetik abendura bitartean 18 alditan saiatu gara... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012395 | BERRIA | Euskadi | noticias | "Datorrena aukera handien hiruhilekoa" izan daiteke Sanchezentzat, Puigdemonten ustetan
Kataluniako presidente ohiak Pedro Sanchez Espainiako presidenteari eskatu dio, beste behin ere, azaltzeko zein den Kataluniarako duen "proiektu politikoa". Torrak bide beretik jarraitu du: "Ekintzak, erabakiak behar ditugu".
Eguteg... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012396 | BERRIA | Euskadi | noticias | SASKIBALOIA. Hasi da sasoia NBAn, eta amaitu bezala hasi da: San Antoniok, jarduneko txapeldunak, irabazi egin du: 101-100 Dallasi. Jardunaldiko beste partidetan, Houstonek 90-108 hartu zuen mendean Los Angeles Lakers, eta New Orleansek 101-84 Orlando. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012397 | BERRIA | Euskadi | noticias | Donostiako Bandabat elkarteak lehenengo clown jaialdia antolatu du: Klownaldia. Igandera bitarte, antzerkiak, hitzaldiak, dokumentalak eta argazki erakusketak izango dira bertaratzen direnentzat. Horretaz gain, hiru tailer ere antolatu dituzte.
Gaur arratsalderako clown poteoa antolatu du elkarteak. 19:30ean, Urgulleko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012398 | BERRIA | Euskadi | noticias | Urepele ere protagonista, aurtengo Xalbador Egunean Xalbador eta duela 100 urteko Urepele izenburupean antolatu dute aurtengo Xalbador Eguna Euskaltzaindiak eta Deiadar elkarteak. Urriaren 10ean eta 11n ospatuko da, Urepelen (Nafarroa Beherea), eta Fernando Aire Etxart Xalbador eta Antonio Zabala omentzeaz gain, egitar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012399 | BERRIA | Euskadi | noticias | Generalitateak eginiko txosten batek agerian utzi duenez, katalana gutxiago erabiltzen dute ikasleek zein irakasleek ikasgelan. Hizkuntzak eskolatik kanpo duen egoerarekin lotuta dago atzeraldia.
Aspaldikoa zen susmoa, eta berriki berretsi egin da: katalanaren erabilera gutxitzen ari da ikastetxeetan. Generalitateko He... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012400 | BERRIA | Euskadi | noticias | Asteartea, gaueko bederatzi eta erdiak pasatuta. Oihuak Donostiako autobus eta tren geltokirako pasalekuan. Antza denez, han egoten diren zenbait lagunen artean borroka antzeko zerbait gertatu da. Ertzainak bertara hurbildu dira. Donostiako herritar bat ondotik pasatu eta begira geratu da: bi ertzainek gizon bat atxiki... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012401 | BERRIA | Euskadi | noticias | Unibertsitateak Nafarroako agintariekin ospatuko du gaur bere urteurrena, Sarion
NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektore Julio Lafuentek erakunde horren 25. urteurrena ospatzeko ekitaldi nagusia zuzenduko du gaur, 12:00etatik aurrera, unibertsitateko Sario eraikinean. NUPek zentroa sortzeko prozesuan parte har... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012402 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bypass filmaren emango dute gaur Oñatiko plazako pilotalekuan (Gipuzkoa), 22:15ean hasita. Zinema aire zabalean egitasmoa dela emango dute Patxo Telleria eta Aitor Mazoren filma. 2012koa da Bypass filma: Maria, bihotzeko arazoekin, ustez hiltzera doa, eta Xabi lagunak gezurra esango dio, laguna ez atsekabetzeko; uste b... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012403 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zuzendaria: Thomas Dausgaard. Sopranoa: Nina Stemme. Lekua: Donostia Kursaal auditorioa. Eguna: Abenduak 14.
Salzburgoko musika jaialdi ospetsua begien aurrean izan dugu Donostiako Kursaal auditoriumean. Izan ere, Donostiatik pasatu dira, Suediako Ganbera Orkestraren bitartez, munduko musikaririk hoberenen jaialdi garr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012404 | BERRIA | Euskadi | noticias | Carlos Martinez. Realeko jokalaria. «Huts batengatik ez dut aldatuko jokatzeko modua». Joan den astean Sevilla B-ren aurka azken partidetako bolada txarra eten ostean, biharko Xerezen aurkako partida konfiantza hartzeko aukera ona dela uste du atzelari nafarrak.
Joan den astean Sevilla B-ren aurka azken partidetako bol... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012405 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nafarroak ostalaritzako eta gaueko aisialdiko ordutegiak zabaldu nahi ditu ostiraletik
Izurritearen bilakaera onbidean dela iritzita, gaur egun ezarriak diren mugak leuntzeko asmoa iragarri du Nafarroako Gobernuak. Bihar helaraziko diete neurri berriak indarrean jartzeko eskabidea epaileei, ostiralean ezartzeko. Gobern... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012406 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gorenak atzeratu egin du Portu eta Sarasolaren tortura helegite bati buruzko saioa
Espainiako Auzitegi Gorenak gaur zen aztertzekoa Igor Portu eta Mattin Sarasola ETAko kideen tortura helegitea, baina atzeratzea erabaki du. Ez du egunik jarri horretarako. Portuk eta Sarasolak hamabost guardia zibilen eskutik torturak j... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012407 | BERRIA | Euskadi | noticias | Puerto Ricok estatu libre elkartua izatearen kontra bozkatu du, baina horren aldeko gobernadorea aukeratu du
Puerto Ricoko herritarrek estatu libre elkartua izatearen kontra bozkatu dute lurralde ereduaren inguruko erreferendumean. Estatu libre elkartua da Puerto Rico, eta hurrengo gobernadorea aukeratzearekin batera, ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012408 | BERRIA | Euskadi | noticias | Historiaren hasiera. Tau Baskoniak denboraldi bikainari ginga jarri nahi dio, eta Unicajak bere lehen Liga irabazi nahi du
Tau Baskoniak denboraldi bikainari ginga jarri nahi dio, eta Unicajak Denboraldi historikoa. Gaur hasiko den ACBko finala bukatzen denean bi hitz horiek bata bestearen ondoan agertuko dira hedabide... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012409 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gatazkaren eraginez, 3.699 zibil hil ziren iaz -2013an baino %25 gehiago- Afganistanen, eta indarkeriagatik zaurituak 6.849 izan ziren, Unama NBEren Afganistango misioak jakinarazi duenez. Hil horietatik, 714 haurrak izan ziren.
Ustezko 83 taliban hil dituzte. Afganistango segurtasun indarren eta dron baten erasoetan u... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012410 | BERRIA | Euskadi | noticias | Espetxe politika amaitzeko giltza indar metaketa dela adierazi dute Euskal Herriko gizarte eragile ugarik bat egin dute euskal presoen eskubideen alde larunbatean Donostian egingo den manifestazioarekin. «Xantaian eta mendekuan» oinarritutako espetxe politika amaitzeko «giltza» eragileen arteko elkarlana eta indar meta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012411 | BERRIA | Euskadi | noticias | BATASUNAREN PROPOSAMENA. EAEko Auzitegira igorri dituzte Anoetako ekitaldiaren diligentziak. Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, belodromoko ekitaldian «terrorismoa goratu» zuten
EAEko Auzitegira igorri dituzte Anoetako ekitaldiaren diligentziak Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, belodromoko ekitaldian «terrorismoa Fiskaltzak E... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012412 | BERRIA | Euskadi | noticias | Frankismoaren esklabuen aldeko oroigarri bati eraso egin diote Frankismoarentzat esklabu izan zirenen omenez Igari eta Bidankoze arteko portuan (Nafarroa) altxatutako oroigarriari eraso egin diote. Oroigarriaren plaka kendu, sasitara bota, eta loreak txikitu dituzte. Memoriaren Bideak elkarteak jakinarazi du gertaera, ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012413 | BERRIA | Euskadi | noticias | Auzitegi Nazionalak deklaratzera deitu ditu Arizkuren, Albisu eta Iparragirre, Blancoren hilketagatik
Miguel Angel Blancoren hilketaren 25. urteurrenaren bueltan egiten ari diren ekitaldi eta adierazpenen erdian, Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Manuel Garcia Castellonek ikertu gisa deklaratzera deitu ditu Josetx... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012414 | BERRIA | Euskadi | noticias | Langile bat hil da Durangon, aldamiotik erorita. Sindikatuek gaitzetsi dute babes neurriak falta zirela, eta gabezia hori ez salatzea leporatu die Jaurlaritzak
Sindikatuek gaitzetsi dute babes neurriak falta zirela, eta gabezia Sestaokoa zen (Bizkaia), 41 urte zeuzkan, eta Erceal enpresarentzat ziharduen lanean. Atzo, ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012415 | BERRIA | Euskadi | noticias | Jokalariek ez dute akordiorik lortu Ligarekin, eta grebari eusten diote Azken uneko akordiorik ezean, ez da Espainiako Ligako jardunaldirik jokatuko asteburuan. AFE Espainiako Futbolari Elkarteko ordezkariak eta LFP Futbol Liga Profesionalekoak atzo bildu ziren Madrilen, eta ez zuten akordiorik lortu. Are gehiago, akor... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012416 | BERRIA | Euskadi | noticias | Caja Laboral Baskonia. Prigioni (11), Oleson (13), N. Bjelica (7), Teletovic (12), Seraphin (6)-hasierako bostekoa- Heurtel, Dragic, Ribas, San Emeterio (25) eta M. Bjelica (16).
Fenerbahce Ulker. Ukic (9), Onan (4), Gist (5), Sefolosha (13), Vidmar (6) -hasierako bostekoa- Jerrells (13), Savas (14), Demirel, Bogdanovi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012417 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ikasle Abertzaleak erakundeak dio Bilboko egoitza «berreskuratu» duela Ikasle Abertzaleak erakundeko kideak Sortuk erabiltzen duen Bilboko Erronda kaleko egoitzara sartu ziren atzo, goizeko 8:30ean, eta gazte erakundeak ohar baten bidez jakinarazi zuen egoitza ikasle mugimenduarentzat «berreskuratu» duela. IAko kideek ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012418 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ibilera pausatuarekin dator Paddy. Zapata handiak dakartza, beltzak, urpekontzi astunen gisako; praka nasaiak larruzko gerrikoari atxikita; alkandora koadroduna eta jertse grisa zilborretik behera lotua; bibote urdindua, masail arrosak, betaurreko lodiak eta txapel irlandar tipikoa. Ikusleak pentsa lezake postari erret... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012419 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iraila hasieren ispilua omen, martxan jartzeko hilabetea, proiektu berriak abiatzeko tentazio hutsa. Ondo pentsatuz gero, urtarrila baino askoz ere apurtzaileagoa da. Eskolara itzuli behar izateak izango al du horretan eraginik?
Astelehenean, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikasgeletara itzuli ziren Haur eta Lehen Hez... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012420 | BERRIA | Euskadi | noticias | Arrosan (Nafarroa Beherea) egingo dute aurtengo EGI Eguna EAJko gazteek, gaur. 12:30ean hasiko da ekitaldi politikoa, pilotalekuan, eta Ainhoa Usandizaga EGIko Aberri Kontseiluko kideak eta Guilen Agergarai Iparraldeko EGIko arduradunak hitz egingo dute. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012421 | BERRIA | Euskadi | noticias | ZIKLO-KROSA. Niels Albert belgikarra (Powerfull) nagusitu zen atzo etxean, Koksijden, Munduko Kopako hirugarren proban, eta laugarren dago jada sailkapenean. Lars Van der Haar herbeheretarra (Rabobank) dago lider. 27. izan zen Javier Ruiz de Larrinaga (MMR Spiuk), eta Egoitz Murgoitiok (Hirumet) ez zuen amaitu. Treton ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012422 | BERRIA | Euskadi | noticias | Norman Lebrechtek esaten duenez, «zuzendari handia heroi mitiko bat da, artifizialki sortu zena helburu musikalik gabe eta behar komertzialak eusteko». Zuzendari handia, erreferentziazko zutabegilea, rock izarra, aurpegi aniztun aktorea, bizi osoko politikari profesionala. Daniel Baremboinek -sionismoarekiko kritikoa i... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012423 | BERRIA | Euskadi | noticias | MANAMA. Bahraingo hiriburuko autobia nagusia itxi dute ehunka manifestarik. Poliziak negar gasekin desegin ditu protestak. Manifetari gehienak xiitak dira. Gaur urtea bete da gobernuaren aurkako protestak hasi zituztenetik. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012424 | BERRIA | Euskadi | noticias | Letren eta zientzien arteko binarismoan hazitakoa naiz. Txikitan, edo oso gaztetan, bidea aukeratu eta gerora harrotasunez aldarrikatu behar zenuelako garaikoa naiz. Zu bezalakoekin elkartzearen elkartzeaz, burua argudioez eta aurreiritziez betetzen joaten zitzaizun. Sinesmen horren porrota bizi izan dugu gerora. Letre... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012425 | BERRIA | Euskadi | noticias | Epai irmo batek onetsi du udalek aktak euskara hutsez egitea Irmoa. Halakoxea da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak udalek aktak euskara hutsean bidaltzearen alde eman duen epaia, kontrako helegiterik onartzen ez duena. Carlos Urkijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak bultzatuta heldu zen gaia epaite... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012426 | BERRIA | Euskadi | noticias | "Kalitatezko jokoa egitea da utzi nahi dudan ondarea" Hona hemen, aurrerapen gisa, Philippe Montanierren esan batzuk: - "Emaitzez harago, kalitatezko jokoa eta teknikoa egitea da Realean utzi nahi dudan ondarea".
- "Baloirik gabeko lana ezinbestekoa da. Garrantzitsuena, esango nuke. Batez beste, jokalari bakoitzak neur... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012427 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ollivon: «Jokatu behar ez nuenean, jokatu egin nuen»
ERRUGBIA. Charles Ollivon bihar itzul daiteke zelaietara, min hartuta egon ondoren. «Jokatu behar ez nuenean, jokatu egin nuen», adierazi zuen atzo Baionako jokalariak. Stade Françaisen aurka ariko dira lapurtarrak. «Zaleen indarra baliatu beharra daukagu irabazteko»... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012428 | BERRIA | Euskadi | noticias | DONOSTIA. Datorren asteartean jarriko du abian Gipuzkoako Aldundiak N-1eko bidesari sistema berritua. 2018ko urtarrilean hasi zen aldundia autobia hori erabiltzen duten kamioiei bidesaria kobratzen; baina hiru hilabeteren ondoren, sistema ez zela bidezkoa ebatzi zuen EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak, kanpoko kamioilari... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012429 | BERRIA | Euskadi | noticias | Espazioko paseoak ISSan, Discoveryren azken egunetan Trafiko handia dago egunotan Nazioarteko Espazio Estazioan (ISS). Discovery iritsi berria da; aurreko astean Johannes Kepler zama ontzi europarra ailegatu zen; duela hamar egun Progres espaziontzi errusiar bat abiatu zen handik, eta Japoniako HTV ISSra kateaturik jar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012430 | BERRIA | Euskadi | noticias | Janssenen bigarren dosiak babes handiagoa ematen du WASHINGTON. Johnson & Johnson botika etxearen ikerketa baten arabera, COVID-19aren aurka garatu duten Janssen txertoaren lehenbiziko ziztatik sei hilabetera beste dosi bat hartzeak hamabi aldiz antigorputz gehiago sor ditzake. Halere, argitu dute dosi bakarrak ere ema... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012431 | BERRIA | Euskadi | noticias | Herritarrek berrogei egun baino gehiago eman dituzte etxean konfinaturik, koronabirusak eragindako pandemiaren ondorioz, eta oraindik ez dago argi egoera noiz aldatuko den. BERRIAk zenbait herritarren testigantzak bildu ditu, konfinamenduak haien bizimodua zertan aldatu duen jakiteko.
«Ariketa gisa korridorean 45 itzul... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012432 | BERRIA | Euskadi | noticias | Javier Flañok oso harro doala esan du bere agurrean FUTBOLA. Atzo goizean Sadarren emandako prentsaurrekoan esan zion agur Javier Flañok Osasunari. Esker oneko hitzak izan zituen iruindarrak bere kirol ibilbidean alboan izan dituenentzat. «Diruz ordaindu ezin diren bizipenak» oroitu zituen Flañok malko artean. «Pribile... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012433 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hitzetik hortzera dabil asteotan begiekin ikusi ere egiten ez den bizidun bat. Ebolaren birusaz eta horrek sortzen duen beldurraz mintzatuko da, gaur, Guillermo Quindos EHUren Mikrobiologia Saileko katedraduna. Azalduko duenez, ebola, beste hainbat gaitz bezala, planetako desoreken isla da. Birusa zer den, nola kutsatz... | cc-by-sa 4.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.