id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
BERRIA_0012534 | BERRIA | Euskadi | noticias | Egun hauetan plazaratu dugu Basque Research webgunearen azken egunaren inguruko albistea. Euskal Herrian egiten den ikerketaren berri eman du Basque Research- ek hamabi urtez, eta osasuntsu hil zaigu, 5.000 albiste baino gehiago argitaratuta, eta 1.000 harpidedunetik gorako sarea eraikita.
2002an jaio zen Basque Resear... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012535 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hiru urteko graduak eta bi urteko masterrak ezartzeko aukerari buruz erreferenduma egiten ari dira Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP). Ikasle taldeek plataforma bat osatu dute 3+2 urteko sistemaren aurka, eta ikasleak deitu dituzte botoa ematera. Atzo hasi, eta gaur ere izanen dute bozkatzeko aukera. Euskadiko Ga... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012536 | BERRIA | Euskadi | noticias | Mercedes gelditu egingo da datorren astean, eta VWek bi egunez irekiko du soilik
Datorren astean, Euskal Herriko autogintzako bi erraldoiak ia geldirik egongo dira. Atzo, Gasteizko Mercedeseko zuzendaritzak jakinarazi zuen itxi egingo duela enpresa «erdieroaleen osagai faltak hornidura katean eragindako egoera larriare... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012537 | BERRIA | Euskadi | noticias | EH Bilduk eta Ahal Dugu-k AP-1ari buruzko ikerketa publikoa abiatzea eskatu dute
Gipuzkoako Batzar Nagusietako Ahal Dugu-k eta EH Bilduk ekinbide bateratu bat aurkeztu dute elkarrekin Bidegi auziko ikerketa batzorde publiko berri bat abiatzeko. Xabier Olanok eta Juantxo Iturriak egin dute eskaera.
"Ustezko irregulartas... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012538 | BERRIA | Euskadi | noticias | Irakeko base militar baten aurkako erasoarekin lotura oro ukatu dute AEBek Azken egunotako gertakariak gutxi ez, eta Ekialde Hurbileko tentsioa koska bat gehiago areagotu duen eraso bat izan da Iraken, gaur goizaldean. Bagdad hegoaldeko base militar batean izan da leherketa, eta, gutxienez, lagun bat hil dute eta zortz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012539 | BERRIA | Euskadi | noticias | Microsoftek eta Metak LLaMA2 aurkeztu dute, kode irekiko hizkuntza-ereduaren belaunaldi berria. Eredu hori doan erabili ahal izango da ikerketa eta erabilera komertzialerako. LLaMA 2-ek ikuspegi irekiago bat duela esan daiteke, aukera ematen duelako tresnarekin esperimentatu eta garapenak gauzatzeko. Beren esanetan, AA... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012540 | BERRIA | Euskadi | noticias | Genero indarkeria jasandakoen haurrak biktima zuzen izendatuko ditu Madrilek MADRIL. Haurrak eta nerabeak babesteko lege proiektua onartu zuen atzo Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak; horren bidez, genero indarkeria jasan duten emakumeen seme-alabak bortizkeria horren biktima zuzen izendatuko ditu. Era berean,... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012541 | BERRIA | Euskadi | noticias | KOMUNIKAZIOA. Preston: «Joerak bilatzen ditu 'NY Times'-ek sare sozialetan». Nonick jardunaldietan izan zen atzo New Yorkeko egunkariaren sare sozialen zuzendaria, Bilbon
Preston: «Joerak bilatzen ditu 'NY Times'-ek sare sozialetan»
Nonick jardunaldietan izan zen atzo New Yorkeko egunkariaren sare «Sare sozialak komuni... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012542 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ertzaintzaren «praxi desegokiez» ez du erantzunik jaso Arartekoak Indarkeria matxista pairatu duten emakumeak artatzean «enpatiaz» jarduteko neurriak eskatu dizkio Ertzaintzari Manuel Lezertua EAEko Arartekoak. Izan ere, detektatu du Poliziak «praxi okerra» duela arta horretan. Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen, Be... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012543 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Zenbat handi izan daiteke bihotz bat?». Galderaren tamainakoa da Eider Rodriguezen (Errenteria, Gipuzkoa, 1977) azken ipuin liburuaren izenburua: Bihotz handiegia . Sei kontakizunetan luzeena eta aurrenekoa den narrazioak jarri dio izena bildumari. Senar ohiaren azken bizi egunez arduratzeko gogorik batere ez duen and... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012544 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Lehengo bertsolariak edo oraingoak? Garaian garaikoak»
Jaso, gorde eta eman. 42.000 bertsoz osatutako bilduma Zestoako herritarren esku utzi berri du Unanuek. Bertsoaren, zinemaren eta gorde beharrekoen bueltan memoria bihurtutako pasioa da harena.
Jasotzea baita bata, eta gordetzea bestea. Bere horretan egiten du her... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012545 | BERRIA | Euskadi | noticias | Neska bahituak askatzeko prest dago Boko Haram, presoen truke Nigeriako Chibok herriko eskola batean 200 neskatila baino gehiago bahitu eta hilabetera, haien aurreneko irudiak zabaldu ditu Boko Haram talde islamistak, bideo batean. Ehundik gora neskatila, txadorra jantzita, koranaren pasarte bat errezitatzen ageri dira... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012546 | BERRIA | Euskadi | noticias | Akusazioak, ANVren ilegalizazioa etetearen aurka. Estatuaren Abokatuak alderdi historikoaren ondasunak likidatzeko eskatuko dio Auzitegi Gorenari
Estatuaren Abokatuak alderdi historikoaren ondasunak likidatzeko Estatuaren Abokatuak eta Fiskaltzak ez dute EAE-ANV legez kanporatzeko erabakia eteterik nahi, eta hori eskat... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012547 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hegazkin berrien enkarguen amiltzeak bete-betean eragin die Euskal Herriko sektore aeronautikoko enpresei, eta gorriz tindatu dituzte ITP Aeroren emaitzak. Sortu zenetik lehen aldiz, dirua galdu du Zamudioko konpainiak; hamahiru milioi euro, hain zuzen ere. 2019an, esaterako, 95 milioi euro irabazi zituen.
Carlos Alzol... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012548 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Askatasuna sendotu» nahi du Patxi Lopezek 2012. urtean 2012a «askatasuna eta elkarbizitza sendotuko diren urtea» izan dadin nahi du Eusko Jaurlaritzako lehendakari Patxi Lopezek, «zuhurtziaz, inteligentziaz, garai berri hau sendotzeko erabakiak hartuz», eta hori dena «irmotasunez eta eskuzabaltasunez».
Horrela adieraz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012549 | BERRIA | Euskadi | noticias | Athleticen inguruan ez dago giro ona. Handia da jarraitzaileen eta komunikabideen arteko haustura. Eta borroka horren erdian Gaizka Garitano dago. Teknikariaren zikloa amaitu dela defendatzen dutenak indar agerraldia egin dute Celtaren kontra galdu ostean. Ez daude gustura taldeak egiten duen jokoarekin, eta emaitza ho... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012550 | BERRIA | Euskadi | noticias | Txomin Garcia Euskadiko Kutxa-Ipar Kutxako presidentea eta Mario Fernandez Kutxabankeko presidentea (argazkian) Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariarekin batzartu ziren atzo, Gasteizen. Bilera ondoko adierazpenetan, Jaurlaritzari «elkarlanerako borondatea» erakutsi diola esan zuen Kutxabankeko buruak, baina e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012551 | BERRIA | Euskadi | noticias | 1 FORMULA . Ez da Paris-Dakar . Bahraingo Sari Nagusia jokatuko da bihar, Munduko Txapelketako hirugarren proba; zirkuitua berria da, eta basamortuan dago; hondar ekaitzen beldur dira gehienak, lasterketa geldiarazi baitezakete
Bahraingo Sari Nagusia jokatuko da bihar, Munduko Txapelketako hirugarren proba; zirkuitua b... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012552 | BERRIA | Euskadi | noticias | Luiaondon hildako langilearen heriotza salatu dute sindikatuek Laudion ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta HIRU sindikatuetako ordezkariek elkarretaratze bat egin dute gaur Laudion (Araba), Frias baso enpresaren aurrean, salatzeko enpresa horretako behargin bat lanean hil zela atzo Luiaondon (Araba), zuhaitz batek jota. L... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012553 | BERRIA | Euskadi | noticias | Vinokurov uztailaren 24an itzuliko da lehiaketetara TXIRRINDULARITZA. Alexander Vinokurov kazakhstandarra uztailaren 24an itzuliko da lehiara. TAS Kirola Arbitratzeko Epaitegiak bi urteko zigorra berretsi du, eta Vinokurovek 2007ko uztailaren 24an eman zuenez positibo -Frantziako Tourrean-, datorren hilean tropelera it... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012554 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hezkuntzan 1.825 lanpostu eskainiko ditu Eusko Jaurlaritzak datorren urtean Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak lan eskaintza publiko batera deitu du datorren urtean. 1.825 lanpostu aterako ditu deialdian, Haur eta Lehen Hezkuntzakoak. Deialdiaren aurkezpenean Hezkuntza Saileko ordezkariek esan dute "behin-behinekotas... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012555 | BERRIA | Euskadi | noticias | Dardenne anaien, Leighen, Loachen eta Cronenbergen lanak Cannesko Zinemaldian Zurrumurruen arabera, Woody Allen, Emir Kusturica edo, besteak beste, Alejandro Gonzalez Iñarrituren filmak ikusi ahal izango ziren Cannesko Zinemaldi jaialdiaren 67. aldian, maiatzaren 14 eta 25 artean. Baina atzo Parisen egindako agerraldia... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012556 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bruselak AEBetako Nike konpainia zigortu du, lehia arauak haustegatik. Europako Batzordeak 12,5 milioi euroko isuna ezarri dio muga arteko salmentetan eragozpenak jarri dituelako, Bartzelona, Manchester United eta beste hainbat futbol kluben arropari dagokionez. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012557 | BERRIA | Euskadi | noticias | Azken bost hamarkadetan Euskal Herriko inguru landatarrean eta hiritarrean jazo diren aldaketen, bilakaeraren eta eraldaketaren lekuko da Antton Elizegi (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1938) argazkilaria. Abuztuan iragarri zuen 50 urtez bildutako argazki guztiak Donostiako San Telmo museoaren esku utziko zituela, dohaintza gi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012558 | BERRIA | Euskadi | noticias | Errusiaren eraso batek gutxienez 11 pertsona hil ditu Kramatorsken Errusian urak zertxobait baretu diren honetan, Kieven eta Moskuren arteko borrokak gogortu egin dira gerra frontean. Esaterako, Errusiako indarrek bi misilekin eraso diote Donetsk eskualdeko Kramatorsk hiriko jatetxe bati, eta gutxienez 11 pertsona hil ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012559 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aretxabaleta ordezkatuz, bi garaipen Untoriak; Beroiz ordezkatuz, beste bat ere bai; Irujoren lekua hartuta, Altuna III.a ere irabazle; eta baita Urrutikoetxea ere, Olaizola II.aren postua betez. Atzo, berriz, Elezkanok eman zuen erakustaldi handia, Berasaluze II.aren tokia beteta. Hortxe azken partidetako saltsa. Zubi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012560 | BERRIA | Euskadi | noticias | Fukushimaren egoera larria da, zioen atzo berripaper honen titular nagusiak. Erradiazioa iritsi da Fuji mendiraino, japoniarren gailur sakraturaino. Abailduran arnasa biltzeko, poesia liburu baten premia. Josetxo Azkonaren Ez naiz Fujin izan hartu dut eskutan. Hirurehun inguru haikuz osatutako liburuak egilearen hitzau... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012561 | BERRIA | Euskadi | noticias | Mutil bati eta bi neskari eraso egin diete Baionako bestetan Bestetako lehen gauean gertaturikoak dira hiru erasoak. Samuel Vuelta Simon prokuradoreak BERRIAri baieztatu dionez, 18 urteko mutil batek salatu du asteazken gauean bortxatu egin zutela, Baiona Ttipian. Bertze gizon batek egin zion erasoa: mehatxu eginez, fe... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012562 | BERRIA | Euskadi | noticias | Egunkarien faltan, sakelako telefonoko bilatzailetik albisteak irakurtzen esnatu da eguna, kafea hoztu eta usaina galdu duen arte. Pareko eraikinaren etxe aurreko leihoek sakelako telefonoen pantailak dirudite. Urtean bitan bada ere, lehenago garbitzen dira etxeko leihoak, ganbarari hautsa kendu baino. Salbuespenak sal... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012563 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hots egiten duenak ez du zertan jakin deiaren hartzailea zein gorputzalditan harrapatuko duen. Dei diezazukete, esaterako, oholtzaratzeko unea baino bi ordu eta erdi lehenago, eta entzun zenitzake hil-kanpaiak telefonoz bestalde.
Ama izan nahi zenuela erabaki zenuen aspaldi, eta egon zintezke justu intseminazio prozesu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012564 | BERRIA | Euskadi | noticias | Parisek beste hilabete bat hartuko du erretreten erreforma negoziatzeko Pentsioen erreforma eztabaidatuak esku artean dituztela amaitzen ari dira 2022. urtea Frantziako eta Espainiako gobernuak, eta bata zein bestea izerditzen ari dira sostenguak aurkitzeko. Bere buruari arnas pixka bat emateko, Parisekoak erabaki du e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012565 | BERRIA | Euskadi | noticias | 'Baleh-baleh' filmak irabazi du Ikuspuntu jaialdiko sari nagusia Pascal Bodet zinemagilearen Baleh-baleh filmak jaso du aurtengo Ikuspuntu zinema dokumentalaren Nafarroako jaialdi nazioartekoaren sari nagusia. «Solasaldi bikain eta sigi-sagatsua da, etengabe gauza harrigarriak ezagutzera ematen dituena», txalotu du epa... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012566 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bolada txarra eteteko aurkari zaila du gaur Eibarrek: Vila-real Ez ditu emaitza onak atera Eibarrek azkeneko bi jardunaldietan: galdu egin zuen Osasunaren aurka Ipuruan duela bi asteburu, eta berdindu Espanyolen zelaian azkeneko jardunaldian, lehen zatian 0-3 irabaziz joan ondoren. Behar du garaipena, eta gaur bertan d... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012567 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kenyan eraso gehiago egingo dituela adierazi du Al-Shabab milizia islamistak NAIROBI. «Kenyako hiriak odol gorriz bustiko dira». Al-Shabab milizia islamistak erasoak Kenya osora hedatzeko mehatxua egin du. Ostegunean Garissa unibertsitatean egindako erasoa justifikatzeko bi arrazoi eman ditu: Kenyak Somalian esku hartz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012568 | BERRIA | Euskadi | noticias | BEIRUT. Gobernuko presidente izateko hautagai bakar batek ere ez ditu beharrezko botoak lortu Libanoko Parlamentuan. Martxoaren 14 mugimenduko Samir Geagea izan da bozkatuena. Hezbollah alderdi xiitako diputatuek zuri bozkatu dute. Asteazkenean egingo dute bigarren itzulia. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012569 | BERRIA | Euskadi | noticias | 1. Madrilen aholkularitza enpresa handien egoitzetan sarekada bat egon dela entzun dut aste honetan. Gaia trending topic bihurtu da sare sozialetan. Zergatik horrenbesteko zalaparta? Azaroan gertatu zen hori, baina aste honetan jakin da. Big four delakoen -PwC, KPMG, E&Y eta Deloitteren- bulegoetan egon ziren lan ikusk... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012570 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zale askok Buesa Arenarako zaharregia zegoela uste zutenean, New Yorkera aldatu zen. NBAko laugarren urtea Clippersen emango du Pablo Prigionik. Ligak bizitza osorako pentsioa ordaintzea bermatua du dagoeneko (hiru sasoi behar dira). 39 urte beteko ditu kanporaketatan.
Duela bi aste pibot pareak min hartu, eta New Orle... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012571 | BERRIA | Euskadi | noticias | Krisi hots bera, itxura ezberdina. Albacete eta Alaves, sosik gabe, sufritzen ari dira; bi taldeek elkarren aurka jokatuko dute gaur . IKER BEGOÑA Albaceteko jokalaria
Albacete eta Alaves, sosik gabe, sufritzen ari dira; bi taldeek «Momenturik gogorrenetan egon behar da maite ditugunen ondoan. Albacete maite dugu, eta,... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012572 | BERRIA | Euskadi | noticias | Autoaren gidariak berak deitu zuen Ertzaintzara anbulantzia bat eskatuz. Istripuaren lekuan bertan hartatu zuten gaztea, baina heriotza baieztatu besterik ezin izan zuten egin. Autopsia egingo diote gorpuari.
Ertzaintza istripuaren nondik norakoak ikertzen ari da. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012573 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lan Harremanen Kontseiluen datuen arabera, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako langileen %70 berritu gabeko itun bati lotuak daude. Apirilera arte, bakarrik 161.075 langilek zuten itun berritu bat (%29,4). Gainera, 288.348 (%55,5) luzatutako itun baten babesean aritzen dira, eta beste 99.487 itunik gabe geratu dira, eta hura ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012574 | BERRIA | Euskadi | noticias | Erromatar Inperio garaiko hiri bateko eguneroko bizitzan murgiltzeko aukera eskaintzen du Romanorum vita. Erromaren historia bat erakusketak. Bisitaria erromatarren garaiko kale batean murgilduko da, hiriko biztanleen ohiturak ezagutuko ditu, eta ongi bizi zirenen etxe bat ezagutuko du. Horretarako, begiak ez eze, entz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012575 | BERRIA | Euskadi | noticias | Biltzar Nazional Katalanak 2015erako espero du independentzia deklarazioa Independentzia prozesuaren bridak hartu ditu berriz ANC Biltzar Nazional Katalanak, eta ez du balazta zapaltzeko asmorik. Estatu burujabe bat eraikitzeko bide orria prest dute dagoeneko erakundeko arduradunek, eta heldu den apirilaren 5ean bozkat... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012576 | BERRIA | Euskadi | noticias | OSASUNA. Asier Riesgok 2016ra arte luzatu du Osasunarekin zuen kontratua. Atezainak azaldu zuen hori zela bere «nahia», eta «pozik» dago taldeak beregan duen konfiantzarekin. Sasoi berriari «ilusioz» begiratzen dio, eta denboraldi-aurrean «toki bat» egin nahi du taldean. Osasunak lagunartekoa jokatuko du gaur Eibarren ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012577 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zerga eta kotizazio jaitsierak iragarri ditu Vallsek Frantziako lehen ministro izendatua izan ondoren lehen hitzaldia eman du Manuel Vallsek diputatuen aurrean. Kutsu ekonomiko handiko mezua izan da, gobernuburuaren arabera, enplegua baita bere bere lehentasuna. Lanpostuak sortzeko bidea, haren iritziz, enpresen gainek... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012578 | BERRIA | Euskadi | noticias | Rutger Hauer hil da, 'Blade Runner'-eko erreplikantea ZINEMA. Rutger Hauer aktorea (Breukelen, Herbehereak, 1944) zendu zen joan den ostiralean, 75 urte zituela, haren agenteak atzo jakinarazi zuenez. Ridley Scottek 1984. urtean zuzendu zuen Blade Runner pelikulan erreplikante baten rola jokatu zuen, amaierako diskurts... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012579 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskal idazleen artetik, Aitzolen Belaunaldiko izendatu zuen bere burua Jokin Zaitegik Olerti egun zoriontsu haietako erakusburu, sortu ziren idazle eta euskaltzale ezagun askoren tarteko zelako. Jeltzaleen arrastoari lotu zitzaion bihotzez eta gogoz, eta Euskal Herriari begira, hezkuntza eta jakintza jatorrizko hizkun... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012580 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gabon gaueko afaria. Askotan bezala, amak berorika erantzun dio aitaren nabarmenkeriaren bati (berorrek betiko lepotik burua!), eta amaren ateraldiak aspaldiko proiektu bat gogorarazi dio seme zinegileari: familia bat jarri nahi luke (esaterako, gurasoak eta hiru seme-alaba beren bikotekideekin) Gabonetako afaria ospat... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012581 | BERRIA | Euskadi | noticias | EAJk eta Sortuk -EH Bilduren bidez ia beti-, batik bat Eusko Legebiltzarrean lortu dituzte akordioak, baina denak ere unean unekoak izan dira, ibilbiderik gabekoak. Kasurako, legebiltzarrak, EAJko eta EH Bilduko botoekin, Euskal Herriaren autodeterminazio eskubidea aldarrikatu zuen iazko maiatzean, idatzi bat onartuta.... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012582 | BERRIA | Euskadi | noticias | Izurriak aparteko lekua eman die ospitaleetako ZIU zainketa intentsiboetako unitateei; izan ere, usu unitate horietan jaso behar izaten dute arta birusak gogorren erasandako eriek. Ondorioz, osasun sistema guztien kezka da kasuak gora egiten hasita ere aski unitate edukitzea premian diren paziente guztiak artatzeko; bi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012583 | BERRIA | Euskadi | noticias | Inoiz baino bisitari gehiago Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hoteletan Inoiz baino turista gehiago izan ziren iaz Hego Euskal Herrian, lau milioitik gora. Urte osoko datuak atera ditu jada Eustatek, eta, horien arabera, 2.940.493 lagunek ostatua hartu zuten Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hoteletan, 2016an baino %3,6... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012584 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zure bizitzako momenturen batean -zer esanik ez zure bizitza osoan- ETAk erabilitako indarkeria politikoki azaltzen saiatu bazara, argi daukazu. Indarkeriari azalpen politikoa emateak, jakina, ez zaitu haren alde jartzen derrigor. ETAk egin duenari ezin izan zaio azalpen politikorik eman, eta debekatuta egon da haren k... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012585 | BERRIA | Euskadi | noticias | EH Bilduk AHTaren lanak gelditzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuari «Hau amaitu beharra dago». Mozio bat aurkeztu du EH Bilduk Nafarroako Parlamentuan, eta eskatu du Alesbes eta Faltzes arteko AHTaren egungo lanak bertan behera uzteko eta adjudikazio gehiago ez egiteko. Ekainean, Europako Kontu Auzitegiak ondorioztatu ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012586 | BERRIA | Euskadi | noticias | MIRANSHA. Asmatullah Shaheen Pakistango talibanen komandantea tiroz hil dute, Ipar Waziristanek, segurtasun indarrek eta senideek Reuters agentziari baieztatu diotenez. Ez dago argi Shaheen oraindik ere Tehrik-e-Taliban Pakistan taldeko buruzagi zen edo ardura hori utzia zuen. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012587 | BERRIA | Euskadi | noticias | Joshua Wong demokraziaren aldeko ekintzaileak Hong Kongeko Kontseilu Legegilean ordezkari izan nahi du, eta demokraziaren aldekoen esparruko primarioetara aurkeztuko du bere burua.
Wong Aterkien Mugimenduko kiderik ezagunena izan zen 2014an, 17 urte zituenean. Gerora, babesa biltzen aritu da atzerrian, eta AEBetako eta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012588 | BERRIA | Euskadi | noticias | 75 urteko andre bat larri zauritu dute Gasteizen, lapurreta batean 75 urteko emakume bat larri zaurituta dago Gasteizko Santiago ospitalean. Igande arratsaldean zauritu zuten andrea, 16:30 aldera, Aranbizkarra auzoko Ortaleza kalean. Etxeko atarian eraso zioten, ustez, bi lagunek, lapurreta egiteko.
Andrea bera joan ze... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012589 | BERRIA | Euskadi | noticias | ERRUGBIA. Alain Afflelouk atzo baieztatu zuen Baionari bakarrik milioi bat euro emango diola heldu den sasoian, orain arte baino hiru gutxiago. Zurrumurrua duela aste batzuk zabaldu zen, baina presidente ohiaren baieztapena falta zen, eta atzo jakinarazi zuen. Kolpe handia da Baionaren diru kutxarentzat. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012590 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hamaikak euskarazko tokiko bost telebistarekin hitzarmenak egin ditu, lizentziak lortzeko. Ostiralean amaituko da Jaurlaritzak zabaldutako tokiko telebista digitalen lizentziak eskatzeko epea
Hamaikak euskarazko tokiko bost telebistarekin hitzarmenak egin ditu, Ostiralean amaituko da Jaurlaritzak zabaldutako tokiko tel... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012591 | BERRIA | Euskadi | noticias | Realak, irabazi; eta Eibarrek, Athleticek eta Alavesek, galdu Euskal talde guztiek atzo jokatu zituzten Espainiako Lehen Mailako partidak, bederatzigarren jardunaldikoak, eta gehiago izan zen gazitik gozotik baino. Galdu egin zuten Alavesek, Athleticek eta Eibarrek, eta Realak soilik eskuratu zituen hiru puntuak, Betis... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012592 | BERRIA | Euskadi | noticias | "Helburu komunak" adostu nahi ditu Sarek Eusko Jaurlaritzarekin Euskal presoen eskubideen aldeko Sare plataformak Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetza Idazkaritzarekin eta beste hainbat elkarteekin "helburu komunak" adostu nahi ditu. Sarek era baikorrean baloratu du Eusko Jaurlaritzaren Zuzen Bidean proposamena. Ad... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012593 | BERRIA | Euskadi | noticias | Harremanak hausteko mehatxua egin dio Chavezek Kolonbiari. Kolonbiako Gobernuak Venezuelan FARCeko eta ELNko gerrillariak ezkutatzen direla salatu duelako egin dio mehatxu Uriberengandik aldentzeko eta beste garai bat hasteko eskatu dio Santosi Chavezek
Harremanak hausteko mehatxua egin dio Chavezek Kolonbiari Kolonbia... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012594 | BERRIA | Euskadi | noticias | Everesten izandako istripuaren ondoren -hamasei xerpa hil ziren-, nahasia da giroa munduko mendi garaienaren inguruan. Azken berrien arabera, nazioarteko hainbat enpresak gutun bat bidali diote Nepalgo Gobernuari Everesteko auzia konpon dezala eskatzeko. Hala egin ezean, baliteke aurrerantzean espedizioak beste mendi b... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012595 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ilarduian (Araba) dago Iker Pouk erdietsitako azken proiektua: Celedon . Orain lau urte hornitu zuen bidea. Iaz bidearen lehen zatia kateatu zuen, Celedon Txiki , eta 8c+/9a zailtasuna proposatu zuen. Orain, falta zitzaizkion 10 metroak kateatu ditu, eta Celedon- entzat 9a+ zailtasuna proposatu du.
«Ahalegin asko behar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012596 | BERRIA | Euskadi | noticias | ELIKADURA. Hamabi harategiren odolkiak gaur lehian Tolosako Eguberri Azokan Hamabi harategiren odolkiak gaur lehian Tolosako Eguberri Azokan Euskal Herriko hainbat txokotan beste hainbeste azoka izango dira asteburu honetan Eguberrien atarian. Eta azoken inguruan lehiaketak, Tolosan (Gipuzkoa), adibidez. Hamabi harateg... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012597 | BERRIA | Euskadi | noticias | Eraso guztiak geldiarazteko, mobilizazio eguna izango da bihar Bihar Amnistiaren Aldeko Mugimenduak mobilizazio eguna antolatu du, «Euskal Herriaren aurkako eraso guztiak gelditu eta baldintza demokratikoak borrokatzeko». Besteak beste, Donostian, Bilbon Lasarten, Tolosan, Beasainen, Eibarren, Gasteizen eta Laudion egi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012598 | BERRIA | Euskadi | noticias | Athleticek garaipena behar du konfiantza berreskuratzeko Hiru hilabete asko da abiadura bizian bizi den gizarte batean. Atzo gertatu zena iragana da. Beraz, duela laurogeita hamar egun gertatu zena aspaldiko kontua da. Bada, Athleticek aspaldi irabazi zuen Espainiako Ligan azkenengo aldiz. Joan den urtean, hain zuzen e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012599 | BERRIA | Euskadi | noticias | Frantziak Hizkuntza Gutxituen Europako Ituna izenpetu ahal izan dezan, lege proposamenak aztertuko ditu parlamentuakEskubideak mugatuko dituzten artikuluak baztertzeko eskatu du EBLUL Francek
Konstituzioa aldatzea helburu duten artikuluen idazkerak garrantzi handia du, eta kontrako interpretazioei atea ixteko eskatu du... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012600 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kutxazaina ataskatu da, eta ezin dut maileguaren kuota garaiz ordaindu. Multinazional batek bere bazkide bilakatu nau, nik eskatu gabe, eta urtero 30 euro kobratzen dizkit. Inprimaki baten falta, funtzionario batek ez dit eskaera onartu, datu guztiak pantailan baditu ere, Telefono berria doakoa zelakoan hartu, baina se... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012601 | BERRIA | Euskadi | noticias | Behingoz barealdia zetorrela zirudienean, bost urteko tormentuaren osteko lehenbiziko kopek lasaitasunez topa egin zutenean, iritsi da ustekabeko erreplika. Horma batean tortura salatzeagatik atxilotu dituzte zazpi lagun, tartean tortura bera jasan zutenetako baten familia osoa. Eta gainerakook berriro esnatu gara goiz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012602 | BERRIA | Euskadi | noticias | Barack Obamari Felipe VI.ak erakutsi dio 'Gernika' obra ARTEA. Barack Obama AEBetako presidente ohia Madrilgo Reina Sofia museoan izan zen atzo, Espainiako erregeak lagunduta. Agentzien arabera, ordu erdiko bisita pribatuan, Pablo Picassoren Gernika margolanean jarri zuen arreta bereziki, eta, argazkian ageri denez, Fe... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012603 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iruñeko udalbatzak Carlos Salvadorren jokabidea gaitzetsi du, «indarkeria matxista ukatzeagatik»
EH Bildu, Geroa Bai, PSN eta Zurekin Nafarroa Iruñeko udal taldeek adierazpen bat aurkeztu dute gaur, Carlos Salvador UPNko zinegotziaren jarrera gaitzesteko. Herritarrekiko Harremanetarako, Partaidetzako, Adinekoekiko Harr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012604 | BERRIA | Euskadi | noticias | «'Kanadarregiak' ginelako botatzen zituzten atzera gure testuak argitaletxeek»
50 liburu baino gehiago ditu argitaratuta Margaret Atwoodek, eta Kanadako idazle ezagunenetariko bat da egun, baina ez ditu ahaztu 60ko hamarkadako zailtasunak. Bilbon izango da gaur hizketan.
Bera da elkarrizketatua, baina berak egin du leh... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012605 | BERRIA | Euskadi | noticias | TUTERA. Festetako bigarren entzierroa egin zuten atzo Tuteran. Bi lagun zauritu ziren, haietako bat larri, adarkadaz. Herriko ospitalera eraman zuten zauritua, 45 urteko iruindarra, baina handik Iruñera eramatekotan ziren. Bigarrenak haustura du peronean, eroriko baten ondorioz; Tuterako erietxeak jakinarazi duenez, ar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012606 | BERRIA | Euskadi | noticias | 5.341 arabarrek jaso dute Mendekotasun Legearen laguntza. Duela bi urte jarri zuten indarrean legea, eta Foru Aldundiak 11.739 laguntza eskari jaso ditu ordutik
5.341 arabarrek jaso dute Mendekotasun Legearen laguntza Duela bi urte jarri zuten indarrean legea, eta Foru Aldundiak 11.739 5.341 arabarrek jaso dituzte bi u... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012607 | BERRIA | Euskadi | noticias | TXIRRINDULARITZA. Ika-mika izan dute Mikel Landak eta Nairo Quintanak arabarrak Movistarren izango duen zereginaz. Atzo, ordea, adeitsu azaldu ziren aurkezpenean. «Ongietorri ona egin dit Quintanak. Ez da arazorik izango», esan zuen Landak. «Segurtasuna emango digu», Quintanak. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012608 | BERRIA | Euskadi | noticias | SORKUNTZA (II). BERTSOLARIAREN BEGIETATIK. «Mimatzen nauzunean hobea naiz». Eskuei begira, eskuekin baldarra dela dio. Ezertarako gauza. Buruarekin egiten du lan. Errima, neurri, doinu eta mezuekin. Eta horrekin disfrutatu egiten du. Sortzea erraza egiten baitzaio, «egoki sortzea izan liteke problema». Sortu eta bota, ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012609 | BERRIA | Euskadi | noticias | The Coup eta Woods taldeak Euskal Herria Zuzenean jaialdian ariko dira MUSIKA. EHZ Euskal Herria Zuzenean jaialdiaren antolatzaileek iragarri dute The Coup eta Woods talde estatubatuarrak ariko direla aurtengo ekitaldian, Lekornen (Lapurdi) uztailaren 3an, 4an eta 5ean. Boots Riley buru duela, Occupy Oakland mugimendua... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012610 | BERRIA | Euskadi | noticias | FARCekin gatibuak trukatzeko dekretua sinatu du Alvaro Uribek. Bahitu eta presoak «kopuru berean» askatzeko, baldintza bat jarri du Kolonbiak: preso ohiek borroka armatua uztea
FARCekin gatibuak trukatzeko dekretua sinatu du Alvaro Uribek Bahitu eta presoak «kopuru berean» askatzeko, baldintza bat jarri du FARC gerrill... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012611 | BERRIA | Euskadi | noticias | Filipe Bidart aske utziko dute otsailaren 14an, hemeretzi urtez preso egon ondoan. Parisko helegite auzitegiak ontzat eman du IK-ko presoa baldintzapean aske uzteko eskaera
Filipe Bidart aske utziko dute otsailaren 14an, hemeretzi urtez preso Parisko helegite auzitegiak ontzat eman du IK-ko presoa baldintzapean Filipe ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012612 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kafetegiko kristaletik begira hasi da Mikel. «Errumaniarrak plazako bankuetan». Darwin Suarezek zorrotz begiratu dio. «Zer duzu? Kalterik egiten dizute?». «Ez, baina lehengoan agure bati entzun nion hor daudela egunero; ez dutela leku librerik uzten». Darwinek kafe apur bat edan du. Etorkinak munduan zehar biltzen dire... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012613 | BERRIA | Euskadi | noticias | Pierra Menta ikusgai ETB1en . Euskal Herriko hiru bikotek parte hartu zuten mendi eskiko proban
Euskal Herriko hiru bikotek parte hartu zuten mendi eskiko proban ETB1 kateak Pierra Menta mendi eskiko munduko probarik gogorrenari eski estazioaren inguruko mendietan jokatu zuten lau egunez eta 164 taldek hartu zuten part... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012614 | BERRIA | Euskadi | noticias | 'The Artist' eta 'Hugo' faborito direla banatuko dituzte gaur Oscar sariak Oscar sariek bor-borrean jarri dituzte sare sozialak azken egunotan. Gaurko gaua arte ez da 2012ko irabazleen izenik jakingo, baina apustuak mahai gainean dira jada. Martin Scorseseren Hugo eta Michel Hazanaviciusen The Artist filmak dira sariet... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012615 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aspaldi ez bezala gozatzen ari da erdilaria, baina oinak lurrean eduki nahi ditu. Europarako sailkatuta, arantza atera nahi du.
Bueltan da Asier Illarramendi (Mutriku, Gipuzkoa, 1990). Oraindik ere gehiago eman dezakeela aitortu arren, giltzarri izaten ari da Realaren jokoan. Ezinbesteko jokalaria da Eusebioren eskeman... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012616 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Orain arte, ia bat ere ez, eta orain, bat- batean...»
Orain arte, ia bat ere ez, eta orain, bat-batean...». Aurrez beste hainbat udalerritan izan duten harridura antzekoaz hartu dute Zestoan (Gipuzkoa) ere COVID-19 kasuen igoera. Halaxe adierazi zuen atzo eguerdian Xabi Aceitonek, Osakidetzak PCR testak egiteko atondu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012617 | BERRIA | Euskadi | noticias | Argote ere finalerdietan da. Meagaskoak Larralderi irabazi zion Bigarren Mailan. Asteburu honetan jokatuko dira beste bi final-laurdenak
Meagaskoak Larralderi irabazi zion Bigarren Mailan. Asteburu honetan Bigarren Mailako buruz burukoaren finalerdiak apurka zehaztuz doaz.
Lehen Mailakoan egin bezala, final-laurdenak b... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012618 | BERRIA | Euskadi | noticias | LITERATURA. «Ene bihotz mikatzak faltan zaitu oraindik». Donostiako Meetok argitaletxeak France Preseren poeta esloveniarren poema bilduma kaleratu du berriki (Poemas, 2006). Preseren Esloveniako poeta nazionala da.
Donostiako Meetok argitaletxeak France Preseren poeta esloveniarren poema bilduma kaleratu du berriki (P... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012619 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gehiegizko ureztatzearen ondorioz ihartu da Gernikako arbola. 2005eko otsailean jarri zuten -egun 28 urte ditu-, baina ez da Bizkaiko juntetxearen lurrean behar bezala itsatsi. Arbola ahultzen ari zela ikusita, hainbat neurri hartu zituzten iazko udazkenean, baina huts egin dute, eta, azkenean, arbola lehortu egin da. ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012620 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gozamena: Realak Txapeldunen Ligaren atarikoan Lyonen zelaian irabazi zuen modua. Hiztegietan aldatu egin beharko dute gozamen hitzaren esanahia, edo aldaera bat gehiago jarri beharko diote, behintzat. Ikuskizunari oparia eskaini zion atzo Realak, Lyonen. Hasi eta bukatu, oso partida serioa jokatu zuen, eta Griezmann e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012621 | BERRIA | Euskadi | noticias | Idazlea: Alice Dussutour. Ilustratzailea: Alice Dussutour. Itzultzailea: Aztiri. Argitaletxea: Ttarttalo.
Garai batean, lekuan lekukoa baino ezagutzen ez zenean, emakumeek eme jaiotzeagatik zituzten nekeak eta miseriak bertakoak zirela pentsa zezaketen. Amestu zezaketen bazirela bestelako lurralde eta kulturak, zeintzu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012622 | BERRIA | Euskadi | noticias | LONDRES. Wikileaksek AEBetako diplomatikoen 250.000 dokumentu argitaratu zituen iragan asteazkenean iturrien nortasuna ezkutatu gabe, eta erabaki hori gaitzetsi dute The Guardian , The New York Times , El País eta Der Spiegel egunkariek. 2010eko abenduan, hain zuzen ere, egunkari horien bidez publikatu zituen Wikileaks... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012623 | BERRIA | Euskadi | noticias | Madrazok «bide politikoen alde» egiteko eskatu dio ezker abertzaleari Javier Madrazo Ezker Batuko koordinatzaile nagusiak uste du ezker abertzaleak «bide politiko eta demokratikoen alde» eginez gero, euskal gizartearen borondatea betetzeaz gainera, PSOEk martxan jarritako legez kanporatze prozesua «geldiarazi» egingo l... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012624 | BERRIA | Euskadi | noticias | Punta banatan ibiliagatik, oso antzeko garaipenak eskuratu dituzte Tony Gallopinek (Lotto) Paris-Nizako seigarren etapan, eta Wout Poelsek (Sky) Tirreno-Adriatikoko laugarrenean. Ihesaldia gauzatuta irabazi dute etapa biek ala biek, eta liderraren maillotarekin abiatuko dira bihar. Azken etapa izango du Paris-Nizak, 9,... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012625 | BERRIA | Euskadi | noticias | Azpeitiko Arcelorren bi lantegi erosteko baimena du Alfonso Gallardok Nueva Balboa, Alfonso Gallardo taldearen filialak, Arcelorren bi ekoizpen planta (Corrugados Lasao eta Azpeitia) erosteko baimena lortu du. Erosketa honekin, 1.500 langile dituen Gallardo Taldeak 1,7 milioi tonatan handituko du ekoizpena, eraikuntzar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012626 | BERRIA | Euskadi | noticias | Baionan 49 urteko motozale bat hil da, ezbeharra izanda BAIONA. Motozale bat zendu zen herenegun Baionako ospitalean, astelehenean ezbehar bat izan eta gero. Duvergier Hauranne karrikan izan zuen istripua, 22:00ak aurretik; kalean zebiltzan pertsona batzuek aurkitu zuten. 49 urte zeuzkan. Poliziak ikerketa hasi du zer ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012627 | BERRIA | Euskadi | noticias | Oso txarto dago taldea, jota. Denbora beharko dugu zer pasatu den ulertzeko: gertaturikoa onartu, arrazoiak ulertu... Kolpe handia izan da». Espainiako eskubaloi selekzioa herenegun kanporatu zuten Olinpiar Jokoetatik, eta, ia egun bat geroago, Eli Pinedok (Amurrio, Araba, 1981) sinetsi ezinda jarraitzen du. Ez da gutx... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012628 | BERRIA | Euskadi | noticias | Diputazioak dio "azken hitza" badu auzo udalaren alde egingo duela Larraitz Ugarte Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak adierazi du diputazioak "oso argi" duela erabakia, eta bere garaian agertu zuela "auzoko herritarren iritzia kontuan hartzeko" asmoa, Igeldorekin gertatu zen bezala.
Maiatzaren 25ean egindako galde... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012629 | BERRIA | Euskadi | noticias | Andoni Egaña bertsolariak eta Xabier Lizaso piano jotzaileak Garai hura gara bertso saio musikatua eskainiko dute gaur arratsaldean Trapagaranen (Bizkaia). Lizasok Larrañaga, Gamarra eta Osinaga musikarien piezak joko ditu, baita Peñaflorida kondearen hainbat lan ere. Egañak, berriz, Pernando Amezketarraren gorabeherak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012630 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nik badakit zer den eskola publiko ofiziala: Euskal Eskola Publikoa. Ikasle guztiak, beste ikastetxe askok nahi ez dituztenak ere, onartu, hezi, euskaldundu eta gizarteratzen ahalegintzen den denon eskola.
Ba al dago ofiziala ez den eskola publikorik Euskal Herrian? Zer litzateke eskola publiko ofiziala ez dena bera er... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012631 | BERRIA | Euskadi | noticias | Konstituzionalak atzera bota du Otegik eskatutako babes helegitea. Argalaren omenaldian «terrorismoa goratu» zuela argudiatuta espetxeratu zuten iaz, 15 hilabeterako
Konstituzionalak atzera bota du Otegik eskatutako babes helegitea Argalaren omenaldian «terrorismoa goratu» zuela argudiatuta espetxeratu Espainiako Auzit... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012632 | BERRIA | Euskadi | noticias | Politikan parte hartzeko ituna lortu dute Kolonbiak eta FARCek Habanan aurkeztu dute FARCek eta Kolonbiako Gobernuak lortu duten akordioa,, bake elkarrizketak hasi zirenetik bigarrena. Hain zuzen ere, gerrillak eta eragile sozialek politikan parte hartzeko oinarrietan adostu dira FARC eta Bogota. Behin betiko akordio b... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012633 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lehia handiko hauteskundeak NUPen. Julio Lafuente, Antonio Purroi eta Jose Manuel Cabases errektoregaiek kanpaina hasi dute
Julio Lafuente, Antonio Purroi eta Jose Manuel Cabases errektoregaiek Martxan da. Nafarroako Unibertsitate Publikoak hilaren 24an hautatuko du errektore berria. Hiru hautagai izanen dira lehian, e... | cc-by-sa 4.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.