id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
BERRIA_0012634 | BERRIA | Euskadi | noticias | PLAZA GIRO. Berriz erabiltzearen mauka. Bigarren eskuko liburu, altzari, jantzi edota sukalderako tresneria prezio onean saltzen dute Emausek Donostiako Belartza industrialdean duen pabiloian.
Bigarren eskuko liburu, altzari, jantzi edota sukalderako tresneria prezio onean saltzen dute Emausek Donostiako Belartza indus... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012635 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gizon bat atxilo, emaztea hiltzen saiatzea egotzita Guardia Zibilak 50 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo arratsaldean Arguedasen (Nafarroa), bikotekidea hiltzen saiatu zelakoan. Guardia Zibilak jakinarazi zuenez, emazteari labankadaz eraso egitea leporatu diote gizonezkoari. Zehazki, hiru aldiz sastakatzea egotzi dio... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012636 | BERRIA | Euskadi | noticias | Inbertsioen Europako Bankuak 55 milioi euroko mailegua eman dio Ingeteami BILBO. Inbertsioen Europako Bankuak (IEB) 55 milioi euroko mailegua eman dio Ingeteam euskal enpresari. Enpresak azaldu du energia berriztagarrien inguruko jarduera «babesteko» eman diotela mailegua. Energia berriztagarriak sortzeko erabiltzen du... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012637 | BERRIA | Euskadi | noticias | SOKATIRA. Goma Gaineko Lauko Txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko da gaur, Artziniegako kiroldegian (17:30). Azken-aurreko saioa izango da, eta gizonezkoen 300 kilokoan 18 taldek hartuko dute parte. Horietatik seik lortuko dute soilik finalerako txartela. Emakumezkoen 260 kilokoan, berriz, sei talde lehiatuko dir... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012638 | BERRIA | Euskadi | noticias | Telesailaren sortzaileak: Lourdes Iglesias, Jon Garaño, Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregi. Aktoreak: Alberto San Juan, Josean Bengoetxea, Cecilia Solaguren, Thomas Coumans, Anouk Grinberg. Ekoiztetxeak: Moriarti eta Irusoin. Hizkuntzak: gaztelania, frantsesa, ingelesa eta euskara. Non ikusi: Ostiraletik aurrera, Disne... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012639 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ekonomia doktorea bata, eta epailea bestea; Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle biak. Politika bizitzaren oinarri nagusietako bat izan dute beti Helena Francok eta Garbiñe Biurrunek. Ezkerretik ezkerrera, feminismotik langileriara, euskal gizartean beren pisua lortu dute batak zein besteak, eta alderdien deia jaso ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012640 | BERRIA | Euskadi | noticias | Oraingoan bai. Bilboko Udala eta Athletic ados jarri dira, eta San Mames berriak badu kokapen zehatza. Denak daude gustura. Baina izena?
Normala da proiektua berretsita egon arte izenik ez pentsatzea. Baina izena duen guztia omen denez, azkar baino lehen esan beharko du Athleticek zein izen izango duen futbol zelai ber... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012641 | BERRIA | Euskadi | noticias | Irunberri. Emakume bat larri zauritu zen atzo goizean, Irunberri eta Ledea (Nafarroa) artean izandako errepide ezbeharrean. Istripua N-240 errepidean izan zen. Gaztea, 22 urtetakoa, autoan geratu zen harrapatuta, eta Nafarroako Ospitalera eraman zuten. Bestalde, Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen, Bilbon, istripua iza... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012642 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Suizidioen datuak eman ez den laguntzaren ondorioa izaten dira»
Hainbat lerroburu idatzi dira esanez izurriarekin batera suizidioak ugaritu direla. Blancok oroitarazi du suizidioen atzean faktore bat baino gehiago egoten direla, eta prebentzioan aurrera egin behar dela beti.
Gazteen arteko suizidio datuek alarma piztu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012643 | BERRIA | Euskadi | noticias | Munduko hamasei gimnasta onenek parte hartuko dute Euskal Gym galan GIMNASTIKA ERRITMIKOA. Euskal Gym gimnastika erritmikoko galak munduko hamasei gimnasta onenak elkartuko ditu larunbat honetan Gasteizen, Buesa Arena pabiloian. Azken bost galak Bilbon antolatu ondoren, aurtengoa Gasteizera eraman dute, hiriak duen gim... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012644 | BERRIA | Euskadi | noticias | Izena: Paul Tibbets. Jaiotze urtea: 1915a. Lekua: Illinois (AEB).
Mutil koskorretan egin zuen lehen aldiz hegan, 12 urterekin. Miamiko hipodromo batean bildutako haurrentzat gozokiak bota zituzten hegazkin batetik, eta berak airekotik jarraitu zuen festa guztia. Handik 18 urtera, 1945. urteko abuztuaren 6an, Hiroshiman... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012645 | BERRIA | Euskadi | noticias | ARRAUNA. KAE1 eta KAE2 ligetako estropadak jokatuko dira gaur. KAE1eko ontziek Elantxoben dute estropada (12:00). San Pedro da lider 22 punturekin. KAE2 ligari, berriz, gaur emango zaio hasiera, Mutrikun (17:00). Zazpi ontzi arituko dira lehian. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012646 | BERRIA | Euskadi | noticias | TXIRRINDULARITZA. Gilberto Simonik urtebete luzatu du kontratua Saunierrekin Gilberto Simonik urtebete luzatu du kontratua Saunierrekin SAUNIER DUVAL Gilberto Simonik urtebete luzatu du Saunier Duval taldearekin zuen kontratua. Saunier talde txikia izan arren Simoni pozik dago bertan eta azken lorpenek berebiziko garra... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012647 | BERRIA | Euskadi | noticias | Orain hilabete pasatxo Orendainen hasitako bidea atzo amaitu zuen Mundumob ekitaldiak, Donostiako Bulebarrean. Hondakinak egoki kudeatzearen alde egin dute dantza 30 herritan baino gehiagotan, Gipuzkoa Zero Zabor taldearen eskutik. Eman hartu nahi duzun mundua leloarekin egin dute aldarria. «Guztiok dugu eskubidea mund... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012648 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ingalaterrak eta Belgikak G multzoko lehen postua dute jokoan gaur Golak dira futbolaren gatza eta piperra. Bada, hori hala bada, Ingalaterrako eta Belgikako selekzioak ari dira jartzen gatza eta piperra Errusiako Munduko Kopan. Inork ez du haiek baino batez beste hoberik golak sartzeko egitekoan: zortzi gol sartu zitu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012649 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hainbat andre arrazializatu batu dira salatzeko ez dutela greba eskubiderik Hainbat emakumek agerraldi bat egin zuten atzo Zumaian (Gipuzkoa). Azaroaren 30erako deituta dagoen greba feministaren aldarri nagusiarekin bat egiten dutela gogoratu zuten, «zaintzaren eskubide kolektiboa» defendatzen dutela, baina jakinarazi ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012650 | BERRIA | Euskadi | noticias | Pussy Galore, The Jon Spencer Blues Explosion (JSBX), Heavy Trash eta Boss Hog taldeekin ibilbide luze eta aski ezaguna egin ostean, Jon Spencerrek bakarkako estreinako lana plazaratu berri du In The Red zigilu prestigiotsuaren bitartez. Kaliforniako zigiluaren arabera, New Yorkeko musikariak Pussy Galoreren garaietati... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012651 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kazkabar ekaitz handia izan da bart Fiteron, Cintruenigon eta Corellan Irudi ikusgarriak utzi ditu bart Nafarroako Erriberan eginiko kazkabar ekaitzak. Fiteroko kaleak izotz ibai bihurtuta ikusten dira sare sozialetan zabaldu dituzten bideoetan, eta txingorra kentzeko indusmakinak erabili behar izan dituztela.
Tremenda... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012652 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kometarik ezagunena Halley da, eta, alegiazko izarrik famatuena, Betleemgoa. Azkena Giottok margotutako Magoen Gurtza koadroari eskerrak bilakatu da ikono, eta jartzen da Eguberrietako jaiotza guztietan. Kalkuluek gezurtatu egiten dute bien arteko lotura -alde batera utzita Betleemgo gertaeraren egiazkotasunaren frogar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012653 | BERRIA | Euskadi | noticias | Alaves. Urtzi; Oscar Rubio, Agustin, Hernandez, Manu Garcia; Beobide, Delgado; Guzman, Jonan Garcia (Luismi, 72. min.), Asier (Sendoa, 72. min.); eta Viguera (Sergio Llamas, 82. min.).
Bartzelona. Pinto; Alves, Bartra, Mascherano, Montoya; Busquets (Song, 55. min.); Sergi Roberto, Iniesta (Dos Santos, 75. min.); Alexis... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012654 | BERRIA | Euskadi | noticias | GUANTANAMO . NBEren ordezkari baten iritziz, «tortura» da presoak bortxaz elikatzea
NBEren ordezkari baten iritziz, «tortura» da presoak bortxaz elikatzea Nazio Batuen Erakundearen Giza Eskubideetarako Batzordeko ordezkari berezi Soledad Villagra de Bierdermannek «torturatzat» jo zuen, herenegun, AEBetako agintariek Gu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012655 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Gipuzkoako biribilgunea» 2018rako amaituta eduki nahi du foru aldundiak BERGARA. Antzuola eta Bergara lotzen dituen errepidearekin bukatuko du aldundiak «Gipuzkoako biribilgunea» errepide sarea. Bergaran izan ziren atzo diputazioko ordezkariak, errepide sarearen hirugarren lerroaren berri ematen. Aintzane Oiarbide Bid... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012656 | BERRIA | Euskadi | noticias | Jatorrizko izenburua: 'Hwal' (Hego Korea-Jaopnia, 2005). Zuzendaria: Kim Ki-duk. Aktoreak: Han Yeo-reum, Jeon Seong-hwang, Seo Si-jeok.
Iraupena: 88 min. Aretoak: Gasteiz (Florida), Bilbo (Multi), Donostia Datorren urtean, urriaren 30ean, hamar urte beteko dira Sam Fuller zuzendari handia hil zenetik. Egia esan, urtemu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012657 | BERRIA | Euskadi | noticias | Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa Washingtonen da egunotan, Etxe Zuriko agintariekin eta AEBetako lobby juduekin biltzeko. Goren-gorenetik hasi du bere bisitaldia:Barack Obama AEBetako presidentearekin eta John Kerry Estatu idazkariarekin elkartu zen atzo. Irango programa nuklearrari buruz hitz egitea zen Net... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012658 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bake bidean «funtsezko eragile» izateko asmoz erregistratu da Bildu «Ez da B plana, ezta C, D, E edo F plana ere». Azken egunetan, Espainiako botereek eta zenbait alderdi politikok zabaldutako espekulazio eta zurrumurruei erantzunez, Maiorga Ramirez Nafarroako EAko koordinatzaileak irmo ukatu du Bildu ezker abertzalear... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012659 | BERRIA | Euskadi | noticias | 'Buba eta Bubu' haurrentzako ikuskizuna estreinatuko du Kresalak Hiru eta sei urte bitarteko haurrentzako dantza ikuskizuna sortu du Kresala dantza taldeak: Buba eta Bubu . Abenduaren 26an estreinatuko dute, Viktoria Eugenia antzokian, 17:30ean. «Haur baten ibilbidean ezinbesteko garrantzia duten bi osagai landu ditugu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012660 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskal Herrian bilduko diren zazpi estatuburuek eta «euren laguntxoek» kapitalismoa «gorpuzten» dutela, ordezkatzen ez dituzten herrietatik urrun, «bunkerizatuta» egonen direla, eta «bakarrik direla erakusteko», G7 Blokatu plataformakoek G7koen antolaketa «aztoratzea» galdegin dute: «Desobedientzia zibileko ekimen masi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012661 | BERRIA | Euskadi | noticias | Eibarrek iraganeko lagun zahar baten esku utzi du lehen taldea zuzentzeko ardura. Ezusterik ezean, Jose Luis Mendilibar (Zaldibar, Bizkaia, 1961) izango da entrenatzailea sasoi berrian. Klubak ez du ofizial egin, baina, EITBren arabera, gaur bertan aurkez dezakete. Beraz, bigarren aroa beteko du Eibarren, 2004-2005 sas... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012662 | BERRIA | Euskadi | noticias | Amnesty Internationalek, 2019ko urtarrilaren 30ean, Destino: Ocupacion izeneko txostena kaleratu zuen, turismo digitaleko lau enpresa aitzindariren jarduera aztertzen duena: Airbnb, Booking, Expedia eta TripAdvisor. Enpresa horiek Israelek Palestinar Lurralde Okupatuetan legez kanpo eraikiak dituen kokaguneetako ostatu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012663 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Betikoa egiteko bada», EH Bilduk ez ditu babestuko Jaurlaritzaren aurrekontuak Gobernuak aurrekontuen negoziazio betean sartuta daude. Eusko Jaurlaritzak aise aterako ditu bereak aurrera EAJren eta PSE-EEren gehiengoarekin, baina Jaurlaritzatik azaldu dute aurrekontuen gaineko «akordio zabala» lortzea dela euren asmoa... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012664 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bin Laden eta Pakistanen arteko lotura topatu dute WASHINGTON. Osama Bin Laden eta Pakistango informazio zerbitzuen artean harremanak egon zirela uste dute AEBek, Al Kaedako buruaren mezulari baten sakelakoa aztertu ondoren. Dena den, aurkikuntza egin duten funtzionarioen ustez, ez dago Pakistanek Bin Laden babestu zue... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012665 | BERRIA | Euskadi | noticias | Espero izandako gehiengo osotik oso urrun, Masek aitortu du CiUk ezin duela bakarrik gobernatu Kataluniako ParlamentuanERCk erreferenduma babestuko du, baina oposizioan jarduteko asmoa dauka
«Ezin dugu bakarrik gobernatu». Aldarri independentistak gainezka egin dio Artur Mas Kataluniako presidenteari; ziurtzat jotzen z... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012666 | BERRIA | Euskadi | noticias | Badute zerbait. Sekula gazteleraz entzun ez nuen nire adin moduko jendea, estreinakoz erdaraz, rantxerak kantatuz ezagutu izan dut. Eta gutxi-gehiago letrak buruz zekizkiten! Adin jakin bateko jende klase bati gustatzen zitzaizkiola pentsatzen nuen. Baina itxura denez, hori baino gehixeago da. Birritan egin dugu topo a... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012667 | BERRIA | Euskadi | noticias | BIDAIA. SULAWESI. Orkidea itxurako irla. Arteak betiereko dirau, baina Torajen lurraldean (Sulawesi) hildakoek begi bat zabalik egiten dute lo, eta hori oso ondo antzematen da 'tau tau'-etan, mendi lepo harkaiztsuetan balkoietatik begira dauden egurrezko figuretan.
Arteak betiereko dirau, baina Torajen lurraldean (Sula... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012668 | BERRIA | Euskadi | noticias | Azken orduetan beste hemeretzi COVID-19 kasu baieztatu dituzte Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak PCR proben bidez; hamar Bizkaian, zazpi Nafarroan eta bi Araban. Bat ere ez, ordea, Gipuzkoan; herrialde horretan, jada astebete da inork ez duela positibo eman PCR proban. Beste bederatzi pertsona ospitaleratu di... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012669 | BERRIA | Euskadi | noticias | Paul de la Cuesta hirugarrenez ariko da gaur, oraingoan supererraldoian Paul de la Cuesta azken-aurreko aldiz lehiatuko da gaur Sotxin. 28 urteko eskiatzaile donostiarra eski alpinoko supererraldoian ariko da (08:00). De la Cuestak beste aukera bat izango du bere buruari jarri dion erronka lortzeko: lehiatuko den lau p... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012670 | BERRIA | Euskadi | noticias | Prezioen gorakadak aurrera jarraitzen du Hego Euskal Herrian. Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) %0,4 igo zen maiatzean, aurreko hilabetearekin alderatuta, eta duela urtebete baino %2,9 handiagoa da. Urtea hasi zenetik, bosgarrenez igo da jarraian, eta inflazioa duela lau urtetik ezagutzen ez zen mailan kokatu da. 201... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012671 | BERRIA | Euskadi | noticias | Estutzen ari da galbahea Munduko Kopan. Azken txanpara iritsita, onenek bakarrik iraun dezakete bizirik. Esperotako guztiak ez daude: Belgika eta Alemania multzoen fasean joan ziren etxera, eta Espainiak kale egin zuen final-zortzirenetan. Aldiz, ezusteren bat egon da: Maroko zortzi indartsuenen artean sartu da, histor... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012672 | BERRIA | Euskadi | noticias | Irujo: "Nire izaerak kendu baino gehiago, eman egin dit" Hona hemen, aurrerapen gisa, Martinez de Irujoren esan batzuk: - "Egungo umeek nik sartzen nituen orduen %10a ere ez dituzte sartzen pilotalekuan".
- "Orain hamar urte nik ez nuen debuta ere egin behar. Beste batzuk nituen aurretik". | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012673 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskarak arazo handi bat du: hitz egiten ez dakitenak ez dira konturatzen euskaldunak behartzen ari direla; ez dira konturatzen euskaldunen munduari bizkar emanda bizi direla; eta ez dira konturatzen euskaldunen eskubideak urratzen ari direla, eta (kasu askotan) euskaldunak deseroso sentiarazten. Arazoa konplikatua da:... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012674 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskal Herri osoko kultura, hizkuntza, arazoak, eta ohiturak ezagutzeko eta trukatzeko xedez sortu zen Iparra-Hegoa egitasmoa. Aurten, 25 urte bete ditu mugaz bi aldeetako eragileak eta euskal herritarrak batzen dituen egitasmo horrek, eta jai nagusia Larresoron (Lapurdi) egingo dute, gaur, Baionako Bernat Etxepare liz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012675 | BERRIA | Euskadi | noticias | «AEBek ez dute loreekin erasotzen» . Khalid Sheik Mohammed irailaren 11ko atentatuen ustezko egileak epaitegi militarrean azaldutakoa zabaldu du Pentagonoak.
Khalid Sheik Mohammed irailaren 11ko atentatuen ustezko egileak epaitegi militarrean azaldutakoa zabaldu du Pentagonoak.
Pentagonoak erabakitzen du Khalid Sheik M... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012676 | BERRIA | Euskadi | noticias | Urruntze agindua ezarri diote bi adingaberi sexu abusuak egiteagatik atxilotutako gizonari
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, abusuak egiteaz gain, sexu harremanak izatearen truke bi adingabeei dirua eskaintzea egozten diote gizonari. Atzo goizean atzeman zuten, Bizkaian, Uribe aldean. 44 urte dit... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012677 | BERRIA | Euskadi | noticias | BERRIAri kalte egiteko arriskuaz ohartarazi zuen aholkularitza batek Jaurlaritza
Jakinaren gainean zegoen Eusko Jaurlaritza: euskarazko komunikabideei diru laguntzak emateko irizpideak bere kabuz aldatuta kalte handia egingo ziola BERRIAri. Ez zion euskarazko egunkariak berak soilik ohartarazi. Laguntzetako irizpideak ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012678 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskalteleko langileek haurren minbiziaren aurka emandako euroak.
• Euskalteleko langileek bi elkartasun ekitza antolatu dituzte, eta horiei esker 3.948 euro emango dituzte haurren minbiziaren aurkako ikerketan laguntzeko. Diru horrekin deialdi bat egingo dute haurren minbizia ikertzeko proiektuetarako. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012679 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aurreko atalean, pasta freskoa etxean nola egin ikasi genuen. Orain, pasta hori oinarri hartuta plater goxo bat prestatuko dugu.
• Lehenik, kuia txiki bat garbitu, eta puska txikietan moztu. Gauza bera egin txanpinoi eta baratxuriekin ere. Zartagin zabal batean oliba olio zorrotada bat jarri, eta beroa dagoenean, barat... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012680 | BERRIA | Euskadi | noticias | TXIRRINDULARITZA. Jonas Vingegaardek (Jumbo) ezustean harrapatu zituen faboritoak atzo Arabiar Emirerri Batuetako bosgarren etapan, eta bera nagusitu zen Jebel Jaiseko gaineko helmugan. Sailkapen nagusian, Tadej Pogaçar (UAE) da liderra oraindik, eta eskura du garaipena. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012681 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hona hemen, aurrerapen moduan, Patxi Zabaletaren esan batzuk: - "Uneotako talka eta lehia politikoa irudikatu behar dira".
- "Nafarroan, inoiz ez bezala, abertzaleok alternatiba bihurtu gara".
- "Ezker abertzale zibil eta politiko zabal hori eragiten eta erakartzen segitu behar dugu. Hori da datorren bi urteotan izango... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012682 | BERRIA | Euskadi | noticias | Forondak eta Noainek bidaiariak galtzen segitzen dute, bosgarren urtez jarraian Bidaiaritan, 2007an izan zuten urte emankorrena Euskal Herriko aireportuek. Harrezkero, zeinek gehiago, zeinek gutxiago, bidaiariak galdu dituzte. Loiu, Miarritze eta Hondarribiko aireportuak bidaiariak berreskuratzen hasi dira iaztik, bain... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012683 | BERRIA | Euskadi | noticias | BERLIN. Islandiako Kaupthing Bankeko lau buru ohiri hiru eta bost urte arteko kartzela zigorrak ezarri dizkiete, hainbat delitu ekonomiko egiteagatik. Qatarko inbertsore batek Islandiako lehen bankua zenaren %5 erosi zuela ezkutatu zuten. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012684 | BERRIA | Euskadi | noticias | Abian da Herri Urratsen kanpaina, Seaskaren «panorama grisa» argitzeko Tantek, euri tantek, hondatu zuten iaz Herri Urrats jaia, Senperen (Lapurdi). Erruz egin zuen euria, eta euskaltzaleak atzerarazi zituen Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko jaira joatera. Ez zuten behar eta espero adina diru batu. Aurten, tantak ha... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012685 | BERRIA | Euskadi | noticias | EH Bilduk dekalogo bat egin du euskara sustatzeko neurriekin «Euskara erabiltzeko espazioak zabaldu eta euskaraz egin ahal izatea bermatzea dugu helburu», adierazi zuen atzo Eusko Legebiltzarrean EH Bilduko ordezkari Rebeka Uberak. Euskara sustatzeko asmoz, hamar puntuko proposamen bat zerrendatu du koalizioak, eta hor... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012686 | BERRIA | Euskadi | noticias | Villabonako (Gipuzkoa) kale nagusiko etxebizitza bat. Balkoi batean, Zero Zabor mugimenduak ikurtzat hartu duen haize errota koloretsua. Ondokoan, aldiz, atez atekoaren aurka dauden plataformek ikurtzat daukaten zabor poltsa urdina. Irudi hori, balkoietan ez ezik kaleetan ere ikusi zen atzo Villabonan. Gertu bezain urr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012687 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zerbitzuguneen gatazkaren barruan, Urtuellan egindako protesta batean Ertzaintzak izandako jarrera txarretsi du UGTk. Langileek gasolindegi bat «kolapsatu» nahi izan dute, euro baten gasolina kopurua hartzen, eta Ertzaintzak gasolindegitik berehala joateko agindu die. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012688 | BERRIA | Euskadi | noticias | FUTBOLA. Imanol Agirretxek ez du azkenaldian golik sartu, baina «gero eta sentsazio hobeak» ari da izaten zelaian. Iragan astelehenean aspaldiko neurketarik onena jokatu zutela uste du. «Oinak lurrean» dituztela dio, halere. «Helburua mailari eustea da, eta horregatik, puntuek axola digute, ez postuak». | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012689 | BERRIA | Euskadi | noticias | Arriolak aitortu du AHTaren epeak ez zituztela ondo kalkulatu eta «bihotzarekin» ematen zituztela
Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio sailburuak aitortu du AHTaren epeak ez zeudela ondo kalkulatuta eta arduradun politikoek «bihotzarekin» ematen zituztela, «haiek burutzeko auke... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012690 | BERRIA | Euskadi | noticias | Beste animalia bat topatu dute Arratian burua moztuta «Eguerdi aldean topatu genuen, Diman bertan, bidegurutze batean». Hala kontatu du Ainhoa Latatu biologo eta irakasleak atzo 13:00ak aldera Bizkaiko Arratia eskualdean egin zuen aurkikuntza: orkatz baten moduko animalia belarjale baten gorpua, burua moztuta, errepide... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012691 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iheslariei buruzko hitzaldi zikloa unibertsitatean Kalera Kalera dinamikak antolatuta, iheslari eta deportatuen egoerari buruzko hitzaldi zikloak egingo dituzte Euskal Herriko unibertsitateetan. Hilaren 14an, Donostiako Ibaetako campusean, Jon Irazola iheslari ohia eta Mikel Korta Kalera Kalera dinamikako kidea ariko d... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012692 | BERRIA | Euskadi | noticias | Azken urtean langabezia %36 handitu da Hego Euskal Herrian. INEren biztanleria aktiboaren azken inkestak 155.300 langabe zenbatu ditu, duela urtebete baino 41.700 gehiago Azken hiruhilekoan, langabeen kopurua murriztu egin da Bizkaian eta Gipuzkoan
Azken urtean langabezia %36 handitu da Hego Euskal Herrian INEren bizta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012693 | BERRIA | Euskadi | noticias | Erakundeen erabilerari buruzko hitzaldia antolatu du Gazteak Together-ek, etzi BILBO. Gazteak Together-ek instituzioen erabilerari buruzko hitzaldia antolatu du ostegunerako, Bilboko Hika Ateneoan, 19:30ean. Hiru gonbidatu arituko dira gazteen parte hartzeaz: Maialen Olabe Euskadiko Gazte Kontseiluko lehendakaria, Edu ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012694 | BERRIA | Euskadi | noticias | Anna van der Breggen (Boels), Annemiek van Vleuten (Mitchleton) eta Ashleigh Moolman-Pasio (Cervelo). Aurtengo Emakumeen Bira irabazteko hautagai nagusiak dira hiru txirrindulari horiek. Baina Durango-Durango klasikoan, eta atzoko Birako lehen etapan ikusitakoaren arabera, bada nabarmendu behar den beste ezusteko izen ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012695 | BERRIA | Euskadi | noticias | Los Chikos del Maiz rap taldearekin Andoaingo gaztetxean ariko da bihar Nega; ez da sarrerarik gelditzen. Euskal Herrira aurten itzuliko dela iragarri du, taldearen amaiera biran kantatzera.
Gaztetan sei urtez soldatzaile lanetan aritu zen Ricardo Romero (Valentzia, Herrialde Katalanak, 1978). «Bizitza esperientzia gis... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012696 | BERRIA | Euskadi | noticias | Otaolari «mehatxu» egitea leporatuta inputatutako lizartzarra libre utzi dute Otaolari «mehatxu» egitea leporatuta inputatutako lizartzarra libre Santiago Pedraz Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak baldintzarik gabe libre utzi du Peio Olano Lizartzako (Gipuzkoa) bizilaguna. Regina Otaola (PP) herriko alkateari «he... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012697 | BERRIA | Euskadi | noticias | Esku artera iritsi zaigun liburuxka 61 orrialdeko narrazio bat da, hamasei ataletan banatuta dagoena, eta orrialdea betetzen duten zortzi irudi dituena.
Narratzaileak bere burua aurkezten digu lehenik -Nadia du izena-, eta, jarraian, bere bizitza nolakoa den kontatzen digu, fokuan jarriz, batez ere, kartzelan dagoen be... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012698 | BERRIA | Euskadi | noticias | Modernia ez dugu gainditu, Erdi Aroan gaude. Lelo horrek barruan ezkutatzen duen ideiatik tiraka idatzi ditugu orain arteko artikuluak, ulertuko ziren esperantzarekin. Dogmatismoaren kontrako idatziak izan dira guztiak. Baina, zer da dogmatismoa? Zergatik ez dugu Modernia gainditu? Zer esan nahi du Modernia gainditu ez... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012699 | BERRIA | Euskadi | noticias | Putinek esan du Mendebaldeak Ukrainan eskua sartzen segituz gero gerra nuklear bat sor litekeela
«Mendebaldeak egiten dituen ekintza orok gatazka nuklear batera gerturatzen gaitu». Ukrainako gerrak bi urte bete eta egun gutxira eman du Vladimir Putin Errusiako presidenteak parlamentuko urteroko hitzaldia, herrialdearen... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012700 | BERRIA | Euskadi | noticias | Reala Txapeldunen Ligan egongo da. Ondo merezita gainera, Olympique Lyon baino askoz gehiago izan baita kanporaketan. Hala joaneko partidan, nola itzulikoan. Lyonen eraginkortasun erakustaldia eman bazuen, gaur, jokoa egon da distira. Hori bai, ez da fin ibili ate aurrean, dozena erditik gora gol aukera garbi huts egin... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012701 | BERRIA | Euskadi | noticias | Villaldea, iraganeko loria berpiztera. Portland San Antonioko entrenatzaile berriak talde lehiakorragoa osatuko duela agindu du, «ilusioz eta gogotsu»
Portland San Antonioko entrenatzaile berriak talde lehiakorragoa Talde «ikaragarri lehiakorra» nahi du sasoi honetarako Portland San Antonioko entrenatzaile berriak. Che... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012702 | BERRIA | Euskadi | noticias | Anariren kontzertua Lekeition. Lea-Artibaiko poetek eta Anari Alberdi abeslariak girotuko dute Mikel Laboaren omenaldia
Lea-Artibaiko poetek eta Anari Alberdi abeslariak girotuko dute Mikel UEUren (Udako Euskal Unibertsitatea) udako ikastaroen harira, Anarik kontzertua emango du gaur, Lekeitioko RM Azkue ikastolan. Kon... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012703 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zuzendaria: Ryan Coogler. Aktoreak: Chadwick Boseman, Lupita Nyong'o, Michael B. Jordan, Andy Serkis. Herrialdea: AEB. Urtea: 2018. Iraupena: 134 minutu. Generoa: Akzioa.
C aptain America saileko pertsonaia bat berreskuratu du Marvelek, sail berri bati ekiteko: T'Challa pertsonaiaren istorioa kontatzen du Black Panther... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012704 | BERRIA | Euskadi | noticias | Mugetako «kontrol arrazistak» salatuz abiatu da Mugak Zabalduz «Nabarmendu nahi dugu mugak direla ilegalak edo irregularrak, eta ez pertsonak. Urteetan hemen ipintzen ari diren kontrol arrazistek jendea behartzen dute sarbide gero eta arriskutsuagoak bilatzera». Carovane Migranti taldeko Giacomo Donadioren hitzek azalt... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012705 | BERRIA | Euskadi | noticias | DONOSTIAKO 53. NAZIOARTEKO ZINEMALDIA. BEGI BISTAN. Izarren hutsa Atzoko txalo zaparradarik sentituenak zuzendari ezezagun batek jaso zituen: Fiona Gordonek. Ez filmagatik soilik (L'iceberg), baizik egunero entzun ohi dugun baino gehiago mintzatu zelako euskaraz. Esaten genuen Zabaltegiko publikoa esker onekoa dela. Es... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012706 | BERRIA | Euskadi | noticias | Norabide eta lidergo falta egotzi dio EAJk Eusko Jaurlaritzari. Jose Antonio Agirreri buruzko liburua editatu du Espainiako Kongresuak, jeltzaleek proposatu bezala
Norabide eta lidergo falta egotzi dio EAJk Eusko Jaurlaritzari Jose Antonio Agirreri buruzko liburua editatu du Espainiako Kongresuak, «Norabiderik gabe, de... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012707 | BERRIA | Euskadi | noticias | Larrañagak gorriak ikusita irabazi dio apustua Txikoni HERRI KIROLAK. Mikel Larrañagak irabazi zuen atzo Alex Txikonen aurkako apustua, Azpeitian. Txikonek ez zuen korrika saioa bukatu, eta ospitalera eraman behar izan zuten ondoezak jota. Larrañagak ere balantzaka eta botaka egiten bukatu zuen. 6.000 euro zituzten jok... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012708 | BERRIA | Euskadi | noticias | Navalni bederatzi urteko espetxealdira zigortu dute iruzurragatik Errusiako epaitegiek beste behin zigortu dute Aleksei Navalni . Politikari eta oposizioko kide ezagunari egotzi diote iruzurra «kopuru handian» egitea, ustelkeriaren aurkako bere erakundeari dohaintzan emandako dirua desbideratzeagatik. Zehazki, lau iruz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012709 | BERRIA | Euskadi | noticias | Alaitz Aizpuru Joaristik (Azpeitia, Gipuzkoa, 1983) Dabilen Pentsamendua bildumako lehen hiru aleetarako testu hautaketa egin du, eta hurrengo hiruretarakoa ere egingo du. Sei, guztira, Txillardegiren idatziekin. Haren ekarpenaz galdetuta, «Txillardegi gabe gaurko Euskal Herria, alderdi askotatik begiratuta, beste bat»... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012710 | BERRIA | Euskadi | noticias | Alemanian bost lagun hil dira etxe bat husterakoan BERLIN. Alemaniako Karlsruhe hirian pertsona bat bere etxebizitzatik bidaltzera zihoazela, hark, lau lagun hil, eta bere buruaz beste egin du, ustez. Ez dago argi zer gertatu den, baina Poliziak azaldu du hildakoen artean jabearen bikotekidea, sarrailagilea eta udaltza... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012711 | BERRIA | Euskadi | noticias | Futbolak berri on gutxi ekarri dizkio Nafarroari denboraldi honetan. Osasuna zuloan izan da sasoi osoan, eta horrek gozatzeko batere aukerarik ez die eman Nafarroako futbolzaleei. Gozatzeko denboraldia izan behar zuena sufritzekoa izan da azkenean.
Oso bestelakoa izan da Nafarroan areto futboleko zaleek bizi izan duten... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012712 | BERRIA | Euskadi | noticias | Getxoko Epaitegiak bertan behera utzi du Marta Uriarteren etxebizitzaren enkantea
Getxoko Epaitegiak oraingoz, bertan behera utzi du Marta Uriarteren etxebizitzaren enkantea. Etzi ziren etxea saltzen jartzekoak, hain zuzen, baina auzitegiak dio ez dela halakorik egingo Uriartek ofizioko abokatua ez daukan artean.
Stop ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012713 | BERRIA | Euskadi | noticias | Barne istiluak gordetzen ez dutelako jakin, autokritika egin du Barkosek. Aralarren «muturreko ikuspuntua» duten alderdiak erakundeetan ez izatearen alde lan egingo duela dio UPNk
Barne istiluak gordetzen ez dutelako jakin, autokritika egin du Aralarren «muturreko ikuspuntua» duten alderdiak erakundeetan ez Autokrika e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012714 | BERRIA | Euskadi | noticias | Auzitegiak hiru eguneko epea eman dio diputazioari Espainiako bandera jartzeko DONOSTIA. EAEko Auzitegi Nagusiak hiru eguneko epea eman dio Gipuzkoako Diputazioari foru jauregiaren eraikinean Espainiako bandera «ohorezko leku» batean jartzeko. Ez badu betetzen isuna jar diezaiokeela ohartarazi dio, eta fiskaltzari eska... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012715 | BERRIA | Euskadi | noticias | Legionelak jada 61 lagun kutsatu ditu Iruñean. Zainketa Intentsiboetako Unitatean dago gaixo bat, eta hiru eraikinetan atzeman dute bakterioa
Zainketa Intentsiboetako Unitatean dago gaixo bat, eta hiru eraikinetan Legionelak Iruñean kutsatutako gaixoak boskoiztu egin dira egun bakar batean, eta oso litekeena da gehiago... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012716 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hilabeteak igaro ondoren pentsatuz Europako hauteskundeei begira egon zitekeela hautagaitza subiranista bateratu bat sortzeko aukera, badirudi erabakita dagoela ez dela halakorik izango. Erreferendumaren aldeko akordioa sinatu duten alderdiek nork bere aliantzarekin parte hartuko dute, eta, gehienez ere, prozesuaren in... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012717 | BERRIA | Euskadi | noticias | 1 Warren Buffett... Utzi pentsatzen... Aitona betaurrekodun bat, aberats estatubatuar horietako bat da, ezta? Hala da. 87 urteko Buffett hainbat gauzagatik da ezagun, baina, batez ere, ultra-aberats horietako bat delako. Forbes aldizkariko munduko pertsona aberatsenen zerrendan lehen postuetan egoten da beti. Aurten, 2... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012718 | BERRIA | Euskadi | noticias | Haren historia hobeto ezagutzeko helburuz, Mendikuteko gazteluaren inguruan hainbat indusketa egin izan dira. Lehena 1911. urtean gidatu zuten Isaac Lopez Mendizabalek eta Emilio Rotondo ikertzaileek. Urte asko pasatu eta gero, 90eko hamarkadan hainbat garbiketa lan egin ziren, Miren Aierberen gidaritzapean lehenik eta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012719 | BERRIA | Euskadi | noticias | 'Lea-Artibaiko Hitza' ez du diruz lagunduko mankomunitateak. Krisi ekonomikoagatik «oinarrizko zerbitzuak» bermatu behar dituela esan dio kazetari diru laguntza eteteko
'Lea-Artibaiko Hitza' ez du diruz lagunduko mankomunitateak Krisi ekonomikoagatik «oinarrizko zerbitzuak» bermatu behar dituela Lea-Artibaiko Amankomun... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012720 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nazioartean ospea duten 39 ikertzaile hartu ditu Ikerbasquek Ikerbasque fundazioak mundu zabalean ospea duten 39 ikertzaile kontratatu ditu. 18 herrialdetakoak dira, eta gehienak EHU Euskal Herriko Unibertsitateko ikerketa zentroetan ariko dira lanean. 33 eta 62 urte arteko ikertzaileak direla azaldu dute Ikerbasqueko ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012721 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Jarrera kritikoa egunerokora eraman du ezker abertzaleak»
Ezkerreko independentismoak «kontrahegemonia» eraiki duela uste du Zelikek; haren iritziz, ohitura sozial «progresisten» bitartez eta «instituzioen bidean galtzea» saihestuz eralda daiteke gizartea.
Europa erdialdetik eta ezkerreko begitik egiten dio so Raul Ze... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012722 | BERRIA | Euskadi | noticias | Washington. NASA Ameriketako Estatu Batuetako Espaziorako Agentziaren New Horizons zundak Jupiter planetaren irudi ederrak igorri ditu Lurrera. Goiko irudian, esaterako, Jupiter eta haren ilargi Io ageri dira; satelitearen iparraldean lorratz bat ikusten da, sumendi baten erupzioaren aztarna. «Datu eta irudietan inform... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012723 | BERRIA | Euskadi | noticias | Pandemia piztu zuenetik, kutsatuen kurbak grafiko argigarri izan dira izurritearen bilakaerari so egiteko. Erakutsi dituzte birusaren oldarraldiak, baita transmisioaren arintzeak izan diren garaiak ere; barealdiak, alegia. Hain zuzen, azken asteotako datuen arabera, pandemiaren laugarren olatua indarra galtzen ari da a... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012724 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gaur abiatuko da Espainiako Kopa, Huelvan. Zortzi talde lehiatuko dira garaikurra eskuratzeko, tartean IDK eta Gernika. Gipuzkoarrek gaur bertan egingo dute debuta, eta bizkaitarrek, berriz, bihar.
Duela ia hiru hilabete lortu zuten IDK-k eta Gernikak Espainiako Koparako sailkatzea. Lortutako sariaz gozatzeko garaia du... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012725 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hondarribia eta San Juan garaile Euskadiko Txapelketan Gipuzkoako arrauna zorioneko da 2016ko Euskadiko Txapelketan. Lekeitioko uretan jokaturiko estropadetan Hondarribia nagusitu da gizonezkoetan, eta San Juan emakumezkoetan. Bietan ere lehia ikusgarriak ikusi ahal izan dira, eta garaileek ondo merezita lortu dituzte ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012726 | BERRIA | Euskadi | noticias | Akordiorako pausoak ematen ari dira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hezkuntza publikoko lan gatazkan. Eusko Jaurlaritzak eta sindikatuek bilera izan zuten atzo, eta, bi aldeen iritziei erreparatuta, orain arteko batzar emankorrena izan da: besteak beste, irakasleak lehen egunetik ordezkatzea onartu du gobernuak. Hori ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012727 | BERRIA | Euskadi | noticias | Yukio Mishima -jatorrizko izen-deiturez Kimitake Hiraoka- XX. mendeko japoniar artearen erreferente nagusietako bat da. Idazle ez ezik, aktore eta zinema zuzendari ere izan zen. Igela argitaletxeak bere hirugarren eleberriaren itzulpena kaleratu zuen iragan ekainean, Maskara baten aitortza , Iker Alvarezek japonieratik... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012728 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kanadako indigena talde batek oliobide bat erosiko du WINNIPEG. Kanadako indigenak buru dituen Project Reconciliation taldeak Trans Mountain oliobidea erosteko proposamena egingo dio gobernuari, «energia burujabetza» lortzeko. Kanadako Alberta probintziatik mendebaldeko kostara petrolioa garraiatzen du oliobide horrek. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012729 | BERRIA | Euskadi | noticias | EHNE: "Europako Parlamentuak bidea zabalik utzi du TTIP guztiz onartzeko" EHNE sindikatuak kritikatu egin du Europako Parlamentuak TTIPen gaineko txostena onartu izana, uste baitu aurrerapausoa eman duela AEBen eta Europako Batasunaren arteko TTIP akordioa onartzeko. Sindikatuaren arabera, adostutako neurriek ez dituzt... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012730 | BERRIA | Euskadi | noticias | Helegite auzitegiak ebatzi zuen atzo Donald Trump presidenteak bere eskumenen barruan jokatu zuela erabaki zuelarik hainbat urtez AEBetan bizi eta lan egiteko baimena izan duten 400.000 migratzaile kanporatzea. Etxe Zuriaren arabera, euren herrialdeetako egoera «arriskutsua» zelako eman zieten horiei babesa AEBetan, ba... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012731 | BERRIA | Euskadi | noticias | Tokiko erabakiak tokian bertan hartzeko tresna litzateke Euskal Lurralde Elkargoa. Aldaketa nabarmen hori dute hainbat eragilek nabarmentzen. Hala egin zuten, behintzat, atzoko mintegian. Hain zuzen, ezagupen instituzionalik ez ukanki, gaur egun Pauetik, Bordeletik zein Paristik hartzen dira erabakiak, maiz bertako err... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012732 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Musika, herri gastronomia eta izadia» parkean, bihar, Trivium Klezmerrekin «Musika, herri gastronomia eta izadia» elkartuko ditu Trivium Klezmer taldeak bihar, 14:00etan, Mugetan zikloaren barruan, Ametzagañako parkean egingo duen doako emanaldiak, Andoni Alonso Hamabostaldiko komunikazio arduradunak azaldu duenez. Ma... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012733 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ukrainako Defentsa ministroak dimititu egin du, Zelenskik bultzatuta Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak herenegun gauean iragarri zuenez, Oleksii Reznikov Defentsa ministroa kargugabetzea proposatzeko asmoa zuen herrialdeko parlamentuan, eta Reznikovek berak eman zuen dimisioa atzo, X sare sozialaren bidez jakin... | cc-by-sa 4.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.