id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
BERRIA_0012834 | BERRIA | Euskadi | noticias | Maite dut uda. Eta berekin batera datozen eguzki izpi berrien argia. Pozarren hartzen dut jendea arropa gutxiagorekin kaletik paseatzen ikustea; eskoteak, tripak bistan, galtza motzek erakusten dituzten izterrak, oinak, irribarreak... Negu osoan ezkutuan gorde ditugunak, publikora salto egiten dute, askatasuna berresku... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012835 | BERRIA | Euskadi | noticias | Vocentok 9,67 milioi euro galdu zituen 2010. urtean KOMUNIKAZIOA. Vocento komunikazio taldeak 9,67 milioi euroko galerak izan zituen iaz. Aurreko urtean, aldiz, 9,14 milioi euroko irabaziak izan zituen. Egunkarietako salmentengatik lortutako sarrerak 266 milioi eurokoak izan ziren, aurreko urtean baino %3 gutxiago. Tal... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012836 | BERRIA | Euskadi | noticias | NATOren «gabeziak» konpontzeko segurtasun akordioa eskatu du Errusiak. Moskuko gobernuaren arabera, Europaren segurtasun politikak ez direla egokiak erakutsi du Georgiako gerrak
NATOren «gabeziak» konpontzeko segurtasun akordioa eskatu du Errusiak Moskuko gobernuaren arabera, Europaren segurtasun politikak ez direla OS... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012837 | BERRIA | Euskadi | noticias | Udalerri Euskaldunen Eguna ospatu dute Lesakan, eta hainbat eragile elkartu dira euskarari buruz hausnartzeko. Bertze lau udalerri izanen dira UEMAko kideen artean.
11 eragile, elkarte eta sare euskaltzalek hizkuntzari lotutako hamaika gai izan dituzte hizpide gaur, Lesakan (Nafarroa). Nor bere errealitatetik abiatuta,... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012838 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kale bati egunaren izena jarri diote, data oroitarazteko 25 de Noviembre pasealekua Iruñeko Ermitagaña-Mendebaldea auzoko kale batek horixe du izena. Iruñeko Udalaren ekinbidez jarri dute bataioa, eta dataren zergatia oroitarazi dute izenaren berri ematen duen xaflan, akatsarekin euskaraz: Genero Indarkeriaren Nazioart... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012839 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zeelanda Berriko Whakaari sumendia piztu zen atzo, eta haren erupzioak gutxienez bost pertsona hil eta beste hogei zauritu zituen. Sumendia Uharte Zurian dago; ez dago etxebizitzarik, baina turista ugari erakartzen ditu. Atzo, esaterako, erupzioa izan zenean, 50 lagun inguru zeuden han. 23 erreskatatu zituzten, baina k... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012840 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gernikak bolada ona luzatu nahi du, eta IDK Gipuzkoa EHUk bolada txarra eten SASKIBALOIA. Gernika Bizkaiak eta IDK Gipuzkoa EHUk oso bestelako helburuak dituzte gaur. Bizkaiko taldeak bosgarren partida irabazi nahi du jarraian, Kanaria Handiaren kantxan (19:00). Gipuzkoako taldeak, ordea, bolada txarra eten nahi du, jo... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012841 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hogei urtean bikoiztu egingo dira minbizia kasuak munduan, OMEren arabera Lau emakumetik batek eta hiru gizonetik batek izango dute minbizia, OME Osasunaren Mundu Erakundearen aurreikuspenen arabera. Gaur da Minbiziaren Kontrako Nazioarteko Eguna, eta aurreikusitako hainbat datu plazaratu zituen larunbatean OMEk.
Mundu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012842 | BERRIA | Euskadi | noticias | Historikotzat jo dute Frantziak homosexualen ezkontzak baimentzea Les Bascos elkarteak historikotzat jo du Frantziako Gobernuak gay eta lesbianen ezkontzak baimentzeko lege proiektu bat egitea. Alta, «harrigarri» deritzo egitasmoak bikote homosexualei ugaltzen ez laguntzeari. Gogorarazi du horren alde azaldu izan dela ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012843 | BERRIA | Euskadi | noticias | Mozketen aurka altxatzeko eskatu diote Goirizelaiari sindikatuek eta ikasle taldeek
Murrizketak EHU Euskal Herriko Unibertsitatean izaten ari diren eraginaz kezkatuta, sindikatuek eta ikasle taldeek elkar hartuta egin dute agerraldi bat. Honako talde hauek bildu dira mahai berean: LAB, EILAS, CCOO, ELA, UGT, Ikasle Abe... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012844 | BERRIA | Euskadi | noticias | Polizia indarkeriaren biktimen dekretuak "egia jakitea" izango du helburu Polizia indarkeriaren biktimei buruzko dekretuaren helburua "egia jakitea" izango da, eta ez "inor epaitzea". Gaur zirriborroaren ildo nagusiak aurkeztu ditu Eusko Jaurlaritzak.
Hildako 60 lagunen kasuak ikertuko dituzte, eta, horrekin batera, za... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012845 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iruñean burua altxatu ezinik jarraitzen dute, eta jendea pazientzia galtzen hasia da -horren adibide dira azken egunotan Taxoaren agertutako afixak-. Azken jardunaldietan, Jose Luis Mendilibarrek zelai erdiko jokalariekin proba desberdinak egin ditu, taldeak duen gol falta konpontzeko asmoz. Hala ere, entrenatzaileak s... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012846 | BERRIA | Euskadi | noticias | Karl Marxek, Friedrich Engelsek eta Jenny von Westphalenek idatzi zuten Manifestu komunista . Roque Daltonek poema bat dauka Karl Marx izenekoa eta bertan aipatzen dira «Westfaliako Jennyren esne-itxurako besarkadak». Baina Westphalenek ez zeuzkan esne-itxurako besarkadak soilik, Manifestu komunista ren eskuizkribua ga... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012847 | BERRIA | Euskadi | noticias | Jaurlaritzak 1.000 euro jasotzen ditu egunero 'mozal legearen' isunen bidez 2015eko uztailaren 1ean jarri zuten indarrean mozal legea deiturikoa, PPren gobernuaren ekimenez; Espainiako Estatuaren menpeko herrialde guztietan du eragina araudi horrek, eta, bi urte eta erdian, 13.782 isun jarri dituzte Araba, Bizkai eta G... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012848 | BERRIA | Euskadi | noticias | Barraskilo bati horma bat igotzea bururatu zitzaion (demagun, hilerriko horma, egunotan hainbeste jende sartzen ikusita, jakin-mina sortu zitzaiolako). Hormak bost metro zituen, eta han gora igotzea zuen helburu barraskiloak. Egun-argiz, hiru metro igotzen zituen egunero, baina gauez bi metro jaisten zen (gutizia hori ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012849 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ezustekorik ezean, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakari izendatuko dute gaur, EAJko eta PSE-EEko legebiltzarkideen botoei esker. Inbestidura saioak, baina, balio izan du Urkulluk gidatuko duen koalizio gobernuaren ildo nagusiak ezagutzeko ez ezik, ildo horiek kontrastatu eta eztabaidatzeko ere. EH Bilduk Madda... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012850 | BERRIA | Euskadi | noticias | Joseba Permach. 3 urte. Baina 2 urte eta 5 hilabete beteta dauzka. Kartzela zigorraz gain, 6 urteko inhabilitazioa ere ezarri dio Espainiako Auzitegi Nazionalak.
Rufi Etxeberria. 3 urte. 3 urtetik gora beteak ditu. 6 urteko inhabilitazioa.
Karmelo Landa. 3 urte. 2 urte beteak ditu. 6 urteko inhabilitazioa.
Juan Kruz Al... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012851 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zuzendaria: Daniel Sanchez Arevalo. Aktoreak: Raul Arevalo, Quim Gutierrez, Adrian Lastra, Antonio de la Torre, Clara Lago. Herrialdea: Espainia. Urtea: 2011. Iraupena: 94 minutu.
Bigarrenak eman ohi duen zorabioa gaindituta, hirugarren filmera ailegatu da Daniel Sanchez Arevalo. Duela bost urte estreinako ezin hobea i... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012852 | BERRIA | Euskadi | noticias | Adimen artifizialaren bitsa nolabait apaltzen sumatu dut azken hilabeteetan. Terminator filmetako Skynet bere siliziozko siestatik esnatzear zegoela goiz eta arratsalde esaten zigutenetik nolabaiteko hype-oste batean sartu gara. Normala ere bada, turbokapitalismo berantiarraren egunotan nobedaderik apurtzaileenak ere a... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012853 | BERRIA | Euskadi | noticias | 2,1 milioi euroko kreditua eman diote Bilboko Arte Eder museoari Bilboko Arte Eder museoari 2,1 milioi euroko kreditua eman dio ICO Espainiako Kreditu Institutu Ofizialak. 2018. urtea bitartean, obra berriak erosteko baliatuko du diru hori museoko zuzendaritzak. Kreditua hiru instituzio publikoren -Eusko Jaurlaritzak, ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012854 | BERRIA | Euskadi | noticias | Afrikako atletak dira faborito berriz Azkoitia-Azpeitian ATLETISMOA. Hilaren 30ean jokatuko dute Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiaren 26. ekitaldia, eta urtero legez, Afrikako atletak dira faborito: Emmanuel Bett eta Irene Kimais kenyarrak eta Abera Kuma, Birham Mihretu etiopiarrak, besteak beste. Iraitz Arrospide ere le... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012855 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ikastetxeetan etorkinen kopurua zehaztea baztertu du Legebiltzarrak. Ikastetxe bakoitzean ikasle etorkinen zenbatekoa %20an mugatzeko eskatu dute PSE-EEk eta Aralarrek
Ikastetxeetan etorkinen kopurua zehaztea baztertu du Legebiltzarrak Ikastetxe bakoitzean ikasle etorkinen zenbatekoa %20an mugatzeko eskatu Ikastetxe ba... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012856 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ohiz kanpoko oihartzunak entzun daitezke azken asteotan Bidarteko (Lapurdi) Jean Jakaxuri eskola inguruan. Makilak eskuetan, hainbat kantu eta dantza ematen dituzte ikasleek, euskaraz.
Ikastetxeko irakasle euskaldunek bultzaturik, ikasturte hastapenetik muntatzen hasiak dira ekainaren 15ean, 17:00etan, Bidarteko plazan... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012857 | BERRIA | Euskadi | noticias | Liburu dendak gainezka daude koronabirusaren osteko mundua nolakoa izango den aurreikusten dituzten saiakera generoko liburu ugariz. Hari punta asko dituen mataza batean, nola imajinatzen dugu planetaren etorkizuna? Ertz bati heldu nahiko nioke: nondik abiatzen garen etorkizun horren argazkia imajinatzeko.
Pandemia glo... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012858 | BERRIA | Euskadi | noticias | Irabazlea. Asier Serranoren Linbotarrak (Pamiela).
Epaimahaia. Luis Garde (epaimahaiburua), Castillo Suarez, Jon Kortazar, Yurre Ugarte eta Pello Otxoteko.
Irabazlea. Arantxa Urretabizkaiaren Bidean ikasia (Pamiela).
Epaimahaia. Mitxelko Uranga (epaimahaiburua), Pako Aristi, Monika Madinabeitia, Agurtzane Elordui eta A... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012859 | BERRIA | Euskadi | noticias | Liga amaiera lasaia izateko puntuak lortu gura ditu Athleticek Dena ezin da. Athleticentzat behintzat ezinezkoa da. Bartzelona da lehiaketa guztiak irabazteko lehian egoteko ahalmena daukan talde bakarra. Gainerako taldeentzat ezinezkoa da. Hainbat arrazoi tarteko, aukeratu beharrean egoten dira lehenago edo geroago: o... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012860 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sanferminetan zauritutako lagunak senda-agiria jaso du HERNANI. Jose Mari Altuna sanferminetako entzierroan larri zauritu zen korrikalari hernaniarrak medikuaren senda-agiria jaso zuen igandean. Altuna Donostia Ospitalean zegoen, hilaren 13ko entzierroan zezen bat gainera erori baitzitzaion eta zauri larriak egin baitz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012861 | BERRIA | Euskadi | noticias | RALLYAK. Sebastian Loebek (Citroen) esku-eskura du munduko zortzigarren titulua. Horretarako, nahikoa du Erresuma Batuko Rallyan Mikko Hirvonnen (Ford) aurretik bukatzea, eta abantaila izugarria du. Loeb lehen postuan dago, eta Hirvonnen 23.ean, atzo istripu bat izan eta 23 minutu galdu zituelako. Rallya bihar bukatuko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012862 | BERRIA | Euskadi | noticias | Jendetza Iruñean Nafarroako konkistaren harira antolatutako martxa nazionalean Milaka lagunek Iruñeko kaleak hartu dituzte gaur arratsaldean, Nafarroako konkistaren mendeurrenaren harira antolatutako martxa nazionalean parte hartuz. 17:00ak aldera lau zutabe irten dira hiriko lau gune ezberdinetatik, eta guztiek bat eg... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012863 | BERRIA | Euskadi | noticias | Jaurlaritzak gizarteratzean oinarritutako kartzela eredu bat garatuko du Eusko Jaurlaritzak datozen asteetan jasoko ditu espetxe arloko eskumenak, eta haren egitekoa izango da Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako kartzela eredu bat diseinatzea. Eredu hori «birgizarteratzean eta justizia berrosatzailean» oinarrituko dela adie... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012864 | BERRIA | Euskadi | noticias | Mendebaldeko Saharan 28 gorpu aurkitu dituzte, etorkinenak. Aljeriako eta Marokoko 70 etorkin Ceutan daude ezkutatuta handik aterako dituen ontzi baten zain
Mendebaldeko Saharan 28 gorpu aurkitu dituzte, etorkinenak Aljeriako eta Marokoko 70 etorkin Ceutan daude ezkutatuta handik Saharaz hegoaldeko 28 etorkinen gorpuak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012865 | BERRIA | Euskadi | noticias | • Osasun sistema. Osasun zerbitzuen truke ordaindu beharreko tasak igoko dituzte, eta ordaintzeko salbuespenak gutxitu. Funtzionarioen, militarren eta polizien osasun sistemen kostuak %30 murriztuko dituzte 2012an, %20 2013an eta sistemak bere burua ordaintzea lortu nahi dute 2016rako.
• Ospitaleak. Gastuak 100 milioi ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012866 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Ezinbestekoa da andre langileak subjektu politiko bilakatzea»
Emakumeen zapalkuntza klase menderakuntzaren barruan ikusten dute Itaiako kideek, eta zapalkuntza guztien aurkako tresnatzat daukate komunismoa. Datorren astean lehen jardunaldiak egingo dituzte.
Itaia Emakumeen Antolakunde Sozialista sortu zenetik bi urter... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012867 | BERRIA | Euskadi | noticias | Yoani Sanchezek 2009an Obamari egindako elkarrizketa fartsa bat izan zen Pascual Serranok liburuan kontatzen duenez, Wikileakseko kable batean Yoani Sanchez blogari kubatarra agertzen da. 2009. urtean Barack Obama presidenteari elkarrizketa bat egin zion Sanchezek, eta nazioartean oihartzun handia izan zuen. Wikileakse... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012868 | BERRIA | Euskadi | noticias | Biriatu herritik abiatuko gara. San Martin elizaren ondotik pasatu eta berehala, Kukutxoa etxearen aurretik pasatu eta gero, GR-10ari dagozkion bide seinaleek erakusten diguten norabidean igotzen hasiko gara. Laster, bide balizatua utzi, eta aurrez aurre ditugun Perdrixko haitzen ondora joko dugu, malda pikoari aurre e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012869 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zein da gai infrasoinuak entzuteko? /Behingoz aintzat hartzeko? /Zein da gai su artifizialak tarteko /arreta jarri eta adi egoteko?
Sanferminetako ohiko zarataren azpitik, oihuen, barraketako sirena hotsen eta alkoholan leundutako eztarri marrantatuen azpitik, musika hari fin bat antzeman daiteke Iruñeko Alde Zaharreko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012870 | BERRIA | Euskadi | noticias | Biba Azoka, ardo kultura bizia! lelopean, Euskal Herriko ardo ekologiko, biodinamiko eta naturalen lehen azoka antolatu du Biba Ardoak kooperatibak. Ehun ardo mota inguru dastatzeko aukera izango da, beraz, bihar eta etzi, Tabakaleran, Donostian, Kultura Garaikidearen Zentroaren Taba espazio gastronomikoan. Euskal Herr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012871 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bizitzak halako sorpresa txiki-atseginak baititu, EITBko zuzendari nagusi Maite Iturberen eskutitza zekarren berripaper honexek pasa den igandean -bai, ia astebete behar izan dut testua liseritzeko-. Lehen ondorioa, positiboa: 2013-2016 aldirako Plan Estrategiko berria aurkeztu izanak esan nahi omen du euskal komunikab... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012872 | BERRIA | Euskadi | noticias | Antonio Altarriba ez zen ohartu bere amak ezkerreko besoan paralisia zuela harik eta erizain batek azaldu zion arte. Zainketa paliatiboen gelan izan zen. Ama ohean zelarik, honen eskuineko beso ubelduari erreparatu eta erizainari galdetu zionean ea zergatik ez zion kateterra beste besoan jartzen. Orduan galdetu zion er... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012873 | BERRIA | Euskadi | noticias | Erkorekak Caparros nahi du Athleticeko entrenatzaile izateko. Taldeak ilusioa sortuko duen norbait behar duela nabarmendu du bere hautagaitza aurkeztean
Erkorekak Caparros nahi du Athleticeko entrenatzaile izateko Taldeak ilusioa sortuko duen norbait behar duela nabarmendu du bere Duela bi aste utzi zuen Juan Carlos Er... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012874 | BERRIA | Euskadi | noticias | Greba egunak, 37. Michelin multinazionalaren multinazional azpikontrata bat, Ferrovial. Langile migratuak (Maroko, Mauritania, Ghana, Benin, Nigeria, Mali, Senegal, Togo...), erabateko prekaritatea. David Goliat eta Goliaten kontra Arabako lautadan, Araian, zehatz esateko. Sindikatu bat: ELA. 37 greba egun, eta garaipe... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012875 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gatazka amaitu eta urtebetera, gerra krimenek ez dute etenik Etiopian Ia urtebete igaro da Etiopiako Gobernuak eta TPLF Tigrayko Herria Askatzeko Fronteak su etena adostu zutenetik. Halere, gerra krimenek eta gizateriaren aurkako krimenek ez dute etenik. Horixe adierazi du NBE Nazio Batuen Erakundeak, gaur argitaratuta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012876 | BERRIA | Euskadi | noticias | 'Cabezudo auzian' Perez Asenjo epaileak kasutik kanpo jarrai dezan erabaki dute DONOSTIA. Gipuzkoako Auzitegiak berretsi egin du Ana Isabel Perez Asenjo epailea Kote Cabezudo argazkilariaren kasutik kanpo mantentzeko erabakia. Sexu gehiegikeriatik epaitzen ari dira Cabezudo. Perez Asenjo epailea kasutik baztertu zuten,... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012877 | BERRIA | Euskadi | noticias | AUSTRIAKO ETA SUITZAKO EUROKOPA. C MULTZOA. Baten poza, bestearen ezina. Herbehereek dotore irabazi diote Frantziari, eta final-laurdenetarako sailkatu dira
Herbehereek dotore irabazi diote Frantziari, eta final-laurdenetarako Ez oinez, ez bizi-bizi. Frantziak ezinean jarraitzen du Austriako eta Suitzako Eurokopan. Fra... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012878 | BERRIA | Euskadi | noticias | Garoña itxita kalte egingo zaienen alde neurririk ez hartzea egotzi dio EAJk Madrili
EAJ kezkatua dago Santa Maria de Garoñako zentral nuklearraren (Burgos, Espainia) itxieragatik kaltea jasango duten Arabako eta Bizkaiko udalerrien egoeragatik. Emilio Olabarria diputatuak emandako datuen arabera, hamalau udalerrik iza... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012879 | BERRIA | Euskadi | noticias | Azken hamarkadan Erdialdeko Amerika indarkeria eta hilketa tasa handien ondorioz egin da ezagun. Eskandalu politikoak, narkotrafikatzaileak eta mara izeneko gaizkile taldeak dira protagonistak.
Hondurasen bederatzi milioi biztanleko herrialde bat dago horren atzean, gertakari horiek pobreziarekin eta errepresioarekin o... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012880 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zuzendaria: Cyril Gelblat. Aktoreak: Manu Payet, Audrey Lamy, Aure Atika. Iraupena: 97 minutu. Generoa: Komedia. Herrialdea: Frantzia.
Antoine musika ekoizlea da, eta Peter Panen sindromea du: ez du hazi nahi. Baina ezkonduta dago, eta bi alaba ditu, 5 eta 9 urtekoak. Ez da inoiz benetan arduratu familiaz. Ia 40 urte d... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012881 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aske Gunerako lekua "ohiko prozedura guztiak" jarraituta utzi zutela azaldu du Izagirrek
Donostiako alkate Juan Karlos Izagirrek adierazi du Aske Guneari utzitako lekua "ohiko prozedura guztiak" jarraituta utzi zutela. Oposizioko alderdiek Izagirreri leporatu diote udal ordenantzak urratuta utzi duela Bulebarra, baina ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012882 | BERRIA | Euskadi | noticias | Naval ontziolaz arituko dira '360o. Tú decides' saioan BILBO. Bizkaiko Naval ontziolaren egoera latzaren inguruan mintzatuko dira gaur, ETB2ko 360°. Tú decides saioan. Enpresa likidatzeko zorian dago, eta 177 langileek esku hartzeko eskatu diote administrazioari. Javier Zarraonandia Eusko Jaurlaritzako Industria sailbu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012883 | BERRIA | Euskadi | noticias | Portland San Antoniok Davor Dominikovic fitxatu du. Ezker albokoak denboraldi baterako sinatu du, kontratua beste urtebete berritzeko aukerarekin
Portland San Antoniok Davor Dominikovic fitxatu du Ezker albokoak denboraldi baterako sinatu du, kontratua beste urtebete Asteburuan itxi dute kontratua. Portland San Antonio... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012884 | BERRIA | Euskadi | noticias | Grafiko argia plazaratu zuen egunkari honek duela zenbait egun, Europako Batasuneko langabezia datuekin, estatuka eta ehunekotan erakutsita. Batez beste, eurogunean %11,1 da langabezia tasa, eta Europako Batasunean %9,6. Grezia (%25,6) eta Espainia (%22,5) dira langabezia tasarik altuenak dituzten estatuak, alde handia... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012885 | BERRIA | Euskadi | noticias | Energiaren prezioa eta inflazioa dira enpresen hazkunderako mehatxu nagusiak, ekonomisten iritziko
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako egoera ekonomikoak okerrera egin du, eta okerrerantz egiten jarraituko du urte amaierara bitartean. Hala uste dute Ekonometroa inkesta erantzun duten ekonomisten erdiek behintzat -Ekonomis... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012886 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bilboko museoari eskaintzen dizkion zerbitzuen truke, Jaurlaritzak eta Bizkaiko aldundiak 2,4 milioi dolar ordainduko dizkiote urtero Guggenheim fundazioari. Egungo trukean, bi milioi euro pasatxo. 1997-2014 urteen artean, batez beste, 1,77 milioi ordaindu zituzten. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012887 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gipuzkoako zahar etxe bi grebatik kanpo geratu dira, akordioa lortu eta gero DONOSTIA. Akordioa lortu dute ELA sindikatuak eta Eibarko Egogain eta Lasarteko Atsobakar zahar etxeek (Gipuzkoa). Grebara deituta zeuden bietako langileak. Akordioak 200 langile ingururi eragin die. Itun kolektiboa berritzeko eskatzeko greba ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012888 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lointek Gernika Bizkaiak urteak daramatza mugarriz mugarri, urtero koska bat gora eginez. Eurokopan egindakoa da horren adibide: duela bi denboraldi aritu zen estreinakoz, eta gai izan zen ligaxkan norgehiagoka bat irabazteko; hurrengo sasoian, ligaxka gainditu eta lehen kanporaketa jokatu zuen; sasoi honetan, ligaxka ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012889 | BERRIA | Euskadi | noticias | REALA. Mikel Aranburuk lasaitu egin nahi izan zituen atzo zaleak. Realeko kapitainaren arabera, euren eskuetan dago salbazioa, eta ez dute inoren emaitzen zain egon behar. Helburua lortzeko «borroka egiteko prest» daudela azpimarratu zuen, gainera. Mikel Labakak, berriz, esan zuen «asko» hitz egin dela Europarako sailk... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012890 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zenbait hedabidek berriki zabaldu zuten CNMCk kostuen banaketa berri bat onartzeko hartu duen erabakia, Bizkaiko golkoa zeharkatuko duen interkonexio elektrikorako. Zehazki, hasierako aurrekontua 1.750 milioi eurotik 2.850 milioi eurora igotzea jasotzen zen, eta Espainiak inbertsioaren %54 bere gain hartuko zuela; Fran... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012891 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aurten hamar urte betetzen dira independentziaren aldeko lehen manifestazio handia egin zenetik, prozesuaren gaur egungo faseari bide eman zion manifestazio hartatik. Eta, hamar urteren ondoren, pandemia gaindituta, Diadan kalea izan zen protagonista berriro. Nola, gainera. Irailaren 11n, ehunka mila pertsonak berriro ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012892 | BERRIA | Euskadi | noticias | Biarnoko herri bat Zuberoako herri elkargoan sartuko da Prefetaren herri elkargoen berrantolaketan Zuberoako herri elkargoan Lichos Biarnoko herria sartzea aurreikusten zen. Agorrilaren 25ean Zuberoako herri elkargoak bozka bidez baiezkoa eman du herri honen sartzeari. Aurretik jada Lichos-eko herriko hautetsiek bozka ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012893 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hautsak harrotu ditu Mikel Sorauren historialariak aurkitutako dokumentu batek. Esparzaren ustez, historia iraultzen du; Alberdiren irudiko, ezin da halakorik esan.
Eztabaidan parte hartu edo iruzkinak egin nahi izanez gero, sartu honako helbide honetara: www.berria.eus/iritzia | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012894 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zirrarak bigarren atala izango du. Marcelo Bielsak herenegun jakinarazi zuen bederatzi eguneko hausnarketa epearen ondorioa: Athleticen jarraituko du. Bilboko taldeak eta entrenatzaileak urtebetez berritu dute kontratua. Hala ere, ez da baldintzarik gabekoa, teknikariak hainbat eskaera egin baitizkio zuzendaritzari: ta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012895 | BERRIA | Euskadi | noticias | Norberak bereari eusten dio. AEBek Siria eta haren aliatuak estutu nahi dituzte, eta G7koen -munduko herrialde industrializatuenen- bilkura erabili dute fronte bateratu bat irudikatzeko. Rex Tillerson AEBetako Estatu idazkariak unea aprobetxatu du Trump administrazioaren jarrera azaltzeko: «Haurren eta errugabeen eraso... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012896 | BERRIA | Euskadi | noticias | DONOSTIAKO 68. MUSIKA HAMABOSTALDIA. Brahms, Debussy eta Stravinski, Parisko Orkestraren eskutik . Gaur eta bihar ariko da Kursaaleko auditoriumean, gaurko saioan Donostiako Orfeoiarekin batera
Brahms, Debussy eta Stravinski, Parisko Orkestraren eskutik Gaur eta bihar ariko da Kursaaleko auditoriumean, gaurko saioan Do... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012897 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iruñeko Udalak debekuak jarri arren, arrakasta betea Nafarroa Bizirik taldeak atzo goizean alde zaharrean antolatutako hainbat ekimen debekatu egin zituen Iruñeko Udalak. Adibidez, Nabarreria plazan elkarte eta gizarte taldeen azoka debekatu egin zieten. Mercaderes plazan jarri nahi zuten informazio gunea ere ez zieten... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012898 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sortu zenetik 58,7 milioi euro irabazi ditu Euskadiko Kutxa-Ipar Kutxak Aurten, bat egitearen ondorengo lehen urte osoan, 105 milioi euroren irabaziak espero ditu Euskadiko Kutxa-Ipar Kutxak. Aurreikuspen horiek betez gero, 2011ko emaitzak hirukoiztuko lituzke. Izan ere, 2011n 19,4 milioi irabazi zituen Euskadiko Kutxa... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012899 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lasserre izanen da Ipar Euskal Herriko senatari bakarra Pirinio Atlantikoetako departamendutik Jean Jacques Lasserre zentristak eta Georges Labazee eta Frederique Espagnac sozialistek dituzte Frantziako Senatuko aulkiak lortu. Ipar Euskal Herritik bederatzi baldin baziren aurkezten, azkenean Lasserrek du bakarrik iraba... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012900 | BERRIA | Euskadi | noticias | ISRAEL. NAZIOARTEKO KONBOIAREN AURKAKO ERASOA. «Amorrua baino ez dugu». Gazan eta Zisjordanian bizi diren herritarrek elkarretaratze ugari egin dituzte erasoa gaitzesteko; Jerusalemgo hiri zahar eta polemikoan ere ehunka palestinar atera dira kalera protesta egitera.
Gazan eta Zisjordanian bizi diren herritarrek elkarr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012901 | BERRIA | Euskadi | noticias | Panelez jantzi dituzte Bilboko Abando eta Moyuako metro geltokiak. Antonio Fraguas marrazkilari eta umoristaren komiki zinta umoretsuak jarri dituzte barrualdeko galerietan. Forges ezizenarekin ezagunagoa da Fraguas. El País egunkarirako egiten dituen komikiengatik ezagutzen dute Gehienek. Bilbon egiten ari den Bizkaik... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012902 | BERRIA | Euskadi | noticias | FRANTZIA. Pic du Midi d'Ossau mendian (Frantziako Pirinioetan) erorita hil zen atzo 60 urteko Eibarko (Gipuzkoa) gizon bat. Jendarmeriak jakinarazi duenez, 2.884 metroko altueran zebilela 200 metrotik behera erori, eta kolpearen ondorioz hil zen. Gizonezkoa hogei kidez osaturiko talde batean zihoan, baina ez haiei lotu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012903 | BERRIA | Euskadi | noticias | Siriako eta Libanoko mugetan manifestarien aurka tiro egin duela onartu du Israelek
Ehud Barak Israelgo Defentsa ministroak onartu egin du atzo, Nakba -n (Hondamendiaren Egunean), Siriako eta Libanoko mugetan mugatik beste aldera Palestinaren aldeko manifestarien aurka tiro egin zutela Israelgo armadako soldaduek. Tiro... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012904 | BERRIA | Euskadi | noticias | Francisco Mujika Garmendiak espetxean segitzea ebatzi du Auzitegi Gorenak MADRIL. Francisco Mujika Garmendiak preso segitu beharko du. Jarritako zigor osoa beterik atera zen aske, Frantzian betetako zortzi urteko zigorra ere aintzat hartuta, Europak agindu moduan. Auzitegi Nazionalak ezetsi egin zuen zortzi urteak aint... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012905 | BERRIA | Euskadi | noticias | Akordioa lortu dute EAEko bi legeren eskumen gatazkan GASTEIZ. Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak akordio bat lortu dute auzibidean ziren bi eskumen gatazka konpontzeko: Sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko Legeaz eta Dopinaren aurkako Legeaz. Espainiako Gobernuak azaldu du gai «tekniko» batzuk interpretatzeko ord... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012906 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ehunka lagunek Virtisu ez ixteko eskatu dute Bilboko kaleetan barrena . Eusko Jaurlaritzari eta Bizkaiko Aldundiari arduratsu jokatzeko eskatu diete
Ehunka lagunek Virtisu ez ixteko eskatu dute Bilboko kaleetan barrena Eusko Jaurlaritzari eta Bizkaiko Aldundiari arduratsu jokatzeko eskatu Itxialdiak, baraualdi mugagabe... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012907 | BERRIA | Euskadi | noticias | SASKIBALOIA. Barruko jokoa indartzeko asmoz, Alade Aminu pibota fitxatu du Retabet Bilbo Basketek. AEBetan jaioa da, 33 urte ditu, eta 2,11 metro luze da. Aurreko sasoian, 13,3 puntu sartu zituen batez beste Txapeldunen Ligan. Oraingoz, bi hilabeteko kontratua egin diote. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012908 | BERRIA | Euskadi | noticias | Urratsez urrats egindako ibilbidea da Neko Case estatubatuarrarena (Alexandria, Virginia, 1970). Punk rock taldeetan bateria jotzen hasi zen. The Virginian bakarkako lehen lana 1997an kaleratu zuen. Country diskoa zen hura, abesti propioez eta bertsioez osatua. Ondoren iritsi ziren Furnace Room Lullaby (2000), New Porn... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012909 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nazio Batuen Erakundeak onartu berri duen txosten batean aitortzen du klima aldaketak hainbat segurtasun arazo ekar ditzakeela munduan. Alemanian bilduta Segurtasun Kontseilua eztabaidatzen ari da, eta gai horri heldu behar dion. Mendebaleko herrialdeak baiezkoan daude, baina Errusia eta garapen bidean dauden herrialde... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012910 | BERRIA | Euskadi | noticias | Golak. 1-0: Oiartzabalek (9. min.). 1-1: Matheusek (40. min.). 2-1: Odegaardek (42. min.). Epailea. Gil Manzano. Txartel horiak: Realeko Monreali, Merinori, Oiartzabali, eta Zalduari; eta Mirandeseko Kijerari. Bestelakoak. 35.194 ikusle Anoetan.
Abantailarekin, baina ezer itxi gabe. Hala amaitu zuen atzo Realak Espaini... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012911 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hamarretik seik uste dute jendea erlaxatu egin dela GASTEIZ. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritarren artean inkesta bat egin du Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoetako Kabineteak. Erantzun dutenen arabera, %85 «nahikoa» edo «oso kezkatuta» daude koronabirusaren hedapenarekin. Hamarretik zazpik gaixotzeko kezka... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012912 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Valentzieraren aldeko aurrerapausoak behar ditugu, ez atzerapausoak»
PP eta Voxen koalizioak kolokan jarri du Valentziako hezkuntza eredu elebiduna. Hezkuntza kontseilari berriak hizkuntza eredua «errepasatu» behar dela esan du. Hainbat eragilek aurre egin diote.
Ekainean, PPk eta Voxek akordioa egin eta Valentziako E... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012913 | BERRIA | Euskadi | noticias | Protesta ugari egin dituzte Baionan lan kodearen erreformaren aurka Frantziako Gobernuak onartu nahi duen lan erreformaren aurkako protestek ez dute etenik Ipar Euskal Herrian. Protesta eguna dute gaur, eta goizeko mobilizazioen ostean, eguerdian Baionan Jusqu'au Retrait kolektiboak Frantziako Bankua blokeatu du. Banku... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012914 | BERRIA | Euskadi | noticias | Auto salmenten urteko bilakaera apala da oraindik Hego Euskal Herrian BILBO. Herrialde batzuetan besteetan baino gehiago kostatzen ari zaie suspertzea auto salmentei. Iazko urtarriletik abuztura saldutakoak baino pixka bat gutxiago saldu dira aurten epe berean Gipuzkoan eta Bizkaian, eta, aldiz, Araban eta Nafarroan sa... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012915 | BERRIA | Euskadi | noticias | Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza bat Irlandan izango da datorren astean Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko ordezkariek bidaia egingo dute datorren astean Ipar Irlandara. Bidaiaren helburua, besteak beste, hango errealitate politikoaren berri zuzenean izatea da. Hala jakinarazi zuen atzo Xabier Sanchez Eusko Jaurlaritz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012916 | BERRIA | Euskadi | noticias | Itsasoko lehen haize errota jartzeko kontratua sinatu dute ARMINTZA. Saitec Offshore Technologies enpresak eta Biscay Marine Energy Platform (Bimep) enpresa publikoak atzo sinatu zuten euskal kostaldean itsasoko haize errota baten lehen prototipoa jartzeko kontratua. Armintzako portuaren parean (Bizkaia) egongo da, kos... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012917 | BERRIA | Euskadi | noticias | MEXIKO. Enpresaburuak kritikatu ditu EZLNk martxako lehen egunean. EZLNren etsaia diruaren boterea dela nabarmendu du Marcosek; milaka jarraitzaile bildu dira ibilaldiaren hasieran
Enpresaburuak kritikatu ditu EZLNk martxako lehen egunean EZLNren etsaia diruaren boterea dela nabarmendu du Marcosek; milaka San Cristobal... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012918 | BERRIA | Euskadi | noticias | Itzuli gara Ozeano Atlantikotik. Kantaurialdean gara berriz ere, eta badirudi gauzak pixkana-pixkana gero eta argiago daudela. Lehenik eta behin, aurtengo San Miguel liga erregulartasunaren liga izango zela esaten genuenok bete-betean asmatu dugu, bai, behintzat orain arte gertatu dena kontuan hartuz gero. Izan ere, in... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012919 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gatazken itxaropenaren ale urrunak. Guden, indarkeriaren edo gatazken ondorioz euren herrialdetik alde egin behar izan duten iheslariek haien eguna aldarrikatzen dute gaur; Bachue elkarteak batzuen hitzak bildu ditu.
Guden, indarkeriaren edo gatazken ondorioz euren herrialdetik alde egin behar izan duten iheslariek hai... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012920 | BERRIA | Euskadi | noticias | IRUÑEA. Carmen Alba Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak eskatu du bertan behera uzteko gaur Altsasun egitekoa den parodia bat. Espainiako Estatuko Administrazioari aurretiaz abisatu ez izana argudiatu du Albak debekua eskatzeko. Antzeko beste parodia batengatik kereila bat jarri zioten 2011n Altsasuko alkat... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012921 | BERRIA | Euskadi | noticias | Oposizioak salatu du hainbat atxiloketa ez dituztela poliziek egin Egiptoko oposizioko alderdietako hainbat jarraitzailek salatu dutenez, azken egunotan Egipton izandako hainbat atxiloketa Anaia Musulmanen jarraitzaileek egin dituzte, eta ez Poliziak. Hala jakinarazi dute joan den abenduaren 5ean atxilotuak izan ziren ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012922 | BERRIA | Euskadi | noticias | Azken 20 urteetan ihesi aritu diren soinu eta etiketa horiek berak aurkitu omen ditu Wilcoko taldekideak Cruel Country disko berri honetan. Hala diote askok, eta, nork esango luke, azken urteetan sorturiko lanik borobilena egin dute horri esker. Batzuetan gertatzen da erantzuna aurrean daukazula, baina errazegia irudit... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012923 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iragan mendeko 80ko hamarkadan, ez zen Gerra Hotza gori-gorian zegoen gatazka bakarra: garai berean, gori-gorian zegoen bideo-joko enpresa japoniarren arteko lehia gupidagabea. Bi ziren aurrez aurre zeuden arerioak: Sega eta Nintendo, eta bien ala bien helburua milioika bezero zituen merkatu hura kontrolatzea zen.
1985... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012924 | BERRIA | Euskadi | noticias | Haur jaio berri bat lapurtu du andre batek Donostian Andre batek haur jaio berri bat eraman du Donostia Ospitaletik 06:30 aldera, umearen gurasoak lo zeuden bitartean. Amaren senidea zela esanez lortu zuen umearengana iristea eta hura eramatea. Taxi batean ihes egin du emakumeak, Herrera auzorantz.
Taxi gidariei abisua... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012925 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lekua: Areetako Geltoki plaza (Getxo). Eguna: Irailak 9.
Aretoa ez zen bete, baina nahiko giro ederra izan genuen Canterburyko boskotea ikusteko. John Jones kantaria eta liderra artista beteranoa dugu (ia 35 urte banda honen buruan) eta behar den moduan eraman zuen ekitaldia. Aitaren hizkuntzaz hasi zen, hau da, galese... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012926 | BERRIA | Euskadi | noticias | Berri Txarrak taldearen zale sutsu izan ez arren, deus berririk argitaratu dutenero hartu izan dut entzuteko tarte bat, eta baita gustuko zer edo zer topatu ere beren kantuek biltzen dituzten oihartzun askotarikoetan. Nabarmentzekoa iruditzen zait, izan ere, oso jite markatuari eutsiz halako soinu gama zabala ukitzeko ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012927 | BERRIA | Euskadi | noticias | Erroma Iberiar penintsulan zazpi mende egon zen. Gero bisigodoak heldu eta bi mende egon ziren. Ondoren musulmanak heldu ziren, eta zortzi mende eman zituzten. Ba hauek guztiek idatzirik utzi zuten zer-nolako erlazioa izan zuten garai hartan gaurko Euskal Herrian bizi ziren herri guztiekin, baskoiak barne.
Badirudi bas... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012928 | BERRIA | Euskadi | noticias | Confebask eta ELA ez dira elkarrekin eseriko etzi, patronalak soldata igoeraz hitz egiteko antolatutako bileran. Adolfo Muñoz buru duen sindikatuak atzo esan zuen «antzerkia» dela batzar hori, eta berretsi zuen ez dela joango Espainian sinatutako soldaten itunari «babesa ematera».
Zaila ematen du uztailaren 3ko bileran... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012929 | BERRIA | Euskadi | noticias | ATLETISMOA. Lewis Hamilton eta Nico Rosbeg Mercedes taldeko gidariak izan ziren azkarrenak atzo Austriako Sari Nagusiko lehen entrenamendu libreetan. Fernando Alonso (Ferrari), Valteri Bottas, Felipe Massa (Williams) eta Sebastian Vettel (Red Bull) sailkatu ziren haien atzetik. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012930 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ukrainako gerra eteteko deitu dio Zelenskik Putini KIEV. Ukraina ekialdeko gerra eteteko laguntza eskatu zion, atzo, Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak Vladimir Putin Errusiako presidenteari. Zelenskik azaldu zuenez, telefonoz deitu zion Putini, haren laguntza behar baitu «beste aldeari hilketak egiteari uzteaz ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012931 | BERRIA | Euskadi | noticias | Espainiako Ingurumen Ministerioak kargu hartu dio berriro ere Pasaiako Portu Agintaritzari. Kanpoko portuak bueltarik gabeko kaltea eragingo luke babestu beharreko naturgune batean. Ekonomikoki ere, ez du heldulekurik proiektuak. Ministerioak Ingurumen Azterketaren Erreferentziazko Agirian esandakoak berretsi ditu, bai... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012932 | BERRIA | Euskadi | noticias | Erretzeari uzteko tratamenduak finantzatuko ditu Frantziako Gobernuak PARIS. Gaixotasunen prebentziorako eta bizi ohitura osasungarriak sustatzeko plana aurkeztu zuen atzo Frantziako Gobernuak. 400 milioi euroko aurrekontua izanen du egitasmoak, datozen bost urteetan inbertitzeko. Besteak beste, erretzeari uzteko trata... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0012933 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bergarako Udalak ezeztatu egin du paper lantegiari eman zion baimena Kezka areagotuz joan da, eta oraingoz geratzea erabaki du. Gorka Artola Bergarako alkateak iragarri du Valogreene Paper BC SM enpresari uztailean behin-behinean eman zioten baimena erretiratzea ebatzi dutela. Euskadi Irratian eman du horren berri. Uda... | cc-by-sa 4.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.