id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0012934
BERRIA
Euskadi
noticias
Frankismoan hil eta identifikatu gabe dauden 46 gorpu ehortzi dituzte Iruñean IRUÑEA. Frankismoan hildako 46 identifikatu gabeko gorpu lurperatu zituzten atzo Iruñeko hilerrian. Nafarroako hainbat hobitan aurkitu dituzte gorpuak, Nafarroako Gobernuaren programa baten harira. Nafarroako Fusilatuen Senideen Elkarteak ant...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012935
BERRIA
Euskadi
noticias
Valladolid. Pau; Markel, Litxnovski, Alex Perez, Angel; Anuar (Guitian, 70. min.), Luismi, Joan Jordan (Drazic, 78. min.), Villar (Guzman, 57. min.); Sergio Marcos eta Mata. Reala. Rulli; Carlos Martinez, Navas, Iñigo Martinez, Yuri; Illarramendi, Canales, Zurutuza (David Concha, 75. min.); Vela (Granero, 70. min.), Wi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012936
BERRIA
Euskadi
noticias
Erriberrin, 1570ean, mila gazte inguruk, mozorrotuta, zintzarriekin zarata eginez eta koplak abestuz, matraka bat antolatu zuten Jeronimo de Carrion eta Maria de Estradaren, ezkontzen ziren herriko bi alargunen, kontra. Sortutako istiluengatik salatuak izan zirenean gazteek esan zutenez, «aspaldidanik eta urteetatik ho...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012937
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskal Herriko bainurako uren kalitateak hobera egin duela dio Bruselak. Oribazar eta Toña dira bainurako gutxieneko kalitate baldintzak betetzen ez dituzten hondartzak Euskal Herriko bainurako uren kalitateak hobera egin duela dio Bruselak Oribazar eta Toña dira bainurako gutxieneko kalitate baldintzak Europako Batzor...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012938
BERRIA
Euskadi
noticias
MENDIA. Irati Anda 26. postuan sailkatu da Europako Bulder Txapelketan Irati Anda 26. postuan sailkatu da Europako Bulder Txapelketan KIROL ESKALADA Irati Andak ez du ondo hasi aurtengo lehiaketa denboraldia. Birminghamen Europako Bulder Txapelketa jokatu zen asteburuan, eta 26. sailkatu zen, finalerdietatik kanpo. Ezu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012939
BERRIA
Euskadi
noticias
Urte ona izan arren, hegaluzearen kanpainak ez du iazkoa gaindituko Hegaluzearen kanpainaren «zatirik oparoena» geratzen den arren, Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantzaleek ez dute iaz bezainbeste hegaluze harrapatuko aurten; beita bizian aritzen diren arrantzontzi handiak atsedenik gabe ari dira egunotan, baina egun gutxi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012940
BERRIA
Euskadi
noticias
«Galdeketaren emaitzekin denok irabazi dugu: bai Debak, bai Itziarrek» Denon Herria plataformak Debako Udalaren (Gipuzkoa) laguntzarekin igandean antolatutako galdeketan, Itziar auzo udal izatearen aldeko botoa %94,7k eman zuten; ezezkoa %4,15ek eman zuten. Parte hartzea %72,7koa izan zen -ez zen egon posta bidez botoa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012941
BERRIA
Euskadi
noticias
Nafarroako Parlamentuak babesa azaldu dio Altsasuri igandeko bilkuraren harira IRUÑEA. Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak adierazpen bat onartu zuen atzo Altsasuko herriari «babes osoa» adierazteko Espainia Herritarra plataformak iganderako herri horretan antolatu duen ekitaldiaren harira. Geroa Baik, EH ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012942
BERRIA
Euskadi
noticias
Kremlinek adierazi du Putinek ez diola atea ixten Bidenekin biltzeari G20koen taldea osatzen duten herrialdeak goi bilera bat egitekoak dira azaroaren 15ean eta 16an Indonesian, eta Joe Biden AEBetako presidenteari galdetu zioten lehengo astean ea Vladimir Putin Errusiako presidentearekin bilduko ote den han. «Ikusteko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012943
BERRIA
Euskadi
noticias
Gernika-Araski derbia martxoaren 9an jokatuko dute SASKIBALOIA. Lointek Gernika Bizkaiak eta Kutxabank Araskik martxoaren 9an jokatuko dute elkarren aurkako derbia, Malosten, 19:00etan. Duela astebete jokatzekoa zen neurketa, baina atzeratu egin zuten, Gernikako zenbait kidek koronabirusean positibo eman baitzuten.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012944
BERRIA
Euskadi
noticias
SASKIBALOIA. Leo Mainoldi (2,02 metro eta 28 urte) hegal-pibot argentinarra fitxatu du denboraldi honetarako. Iragan sasoian Fuenlabradan jokatu zuen, eta 10 puntu sartu eta 5,7 errebote hartu zituen partidako. Fitxaketa honekin, ustez taldea itxita dago. Deigarria da Baskoniak bi pibot handi bakarrik dituela: Pleiss e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012945
BERRIA
Euskadi
noticias
Urtero bezala, Kursaaleko auditoriuma jendez lepo zegoela abiatu zen Donostiako 67. Zinemaldiaren Sail Ofiziala, atzo eguerdian. Ezohikoa izan zen, ordea, Urrezko Maskorrerako lehia zabaldu zuen filma, beste lan baten remake bat baita. Roger Michellek (Pretoria, Hegoafrika, 1956) Blackbird aurkeztu zuen, Bille August z...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012946
BERRIA
Euskadi
noticias
Lagun Arok bi urterako berritu die kontratua Lasoren laguntzaileei Lagun Arok bi urterako berritu die kontratua Pablo Laso entrenatzailearen laguntzaileei. Klubeko zuzendaritza oso gustura dago Hugo Lopez eta Lolo Encinasen lanarekin, eta eragozpenik ez da izan adostasunera iristeko. Encinas Lasorekin batera iritsi zen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012947
BERRIA
Euskadi
noticias
SANA. Adeneko Al-Tawahi auzoa hartzeko huthiek egindako erasoan gutxienez 80 lagun hil ziren atzo, erdiak zibilak. Saudi Arabiak gidatutako arabiar koalizioak, berriz, matxino xiiten guneak bonbardatzen jarraitu zuen, eta berrogeitaka lagun hil zituen Saada eta Zemar probintzietan.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012948
BERRIA
Euskadi
noticias
Phelpsek ez dauka mugarik. Estatubatuarrak hirugarren urrea lortu du, tximeleta estiloko 200 metroko proban maisuki irabazita Estatubatuarrak hirugarren urrea lortu du, tximeleta estiloko 200 «Ni ere harrituta geratu naiz, oso azkar egin dut igeri». Michael Phelps estatubatuarra marka guztiak apurtzen ari da Australian...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012949
BERRIA
Euskadi
noticias
MADRIL. Espainiako Gobernuak %25 eta %30 artean txikitu ditu bere enpresa publikoetako goi buruzagien soldatak. Gehienez 105.000 euroko soldata oinarria izango dute enpresa handietako buruek, eta 55.000 eurokoa txikikoek.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012950
BERRIA
Euskadi
noticias
Errukula, uraza eta kanonigoak, batetik; tomatea, artoa eta erremolatxa, bestetik; gazta, arroza edo pasta aukeran; arrautza edo patata egosia ere bai; eta, amaieran, borobiltzeko, gatza, olioa eta ozpina. Hainbat elikagaiz osatutako basoak dira entsaladak, eta osagai adina forma, kolore eta zapore izan ditzakete. Bain...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012951
BERRIA
Euskadi
noticias
Haurrentzako dantza jaialdia estreinatuko dute bihar Miarritzen Le Temps des Momes dantza jaialdiaren lehen aldiak lehen urratsak eginen ditu bihar, Traversee konpainiaren Les voisins, Battit et Luzia, Auzokoak sorkuntzarekin, Miarritzeko Koliseoan. Hortik aste, larunbatera arte, hainbat ikusgarri aldizkatuko dira. Ira...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012952
BERRIA
Euskadi
noticias
SESBren 99. urteurrena eta Berlingo harresiaren erorketaren 25. urteurrena izan diren honetan, Trumpek AEBetako presidentzia eskuratu du. Horri aurre egingo dion eredu alternatibo baten beharra gero eta jende gehiagok ikusten du. Bizi ez duzunaren nostalgia izatea alferrikakoa baino, inozoa ere badela esango nuke. Aldi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012953
BERRIA
Euskadi
noticias
Galdakao, Abanto eta Astigarragako elkarteei kontuak eskatu dizkiete Abantoko Arrigorria elkartean, Galdakaoko Guzur-Aretxa elkartean eta Astigarrako Zipotza elkartean sartu zen atzo Ertzaintza, Espainiako Auzitegi Nazionaleko 5. instrukzio epaitegiak kaleratutako jakinarazpen baten berri emateko. Hiru elkarteei hilare...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012954
BERRIA
Euskadi
noticias
Busturiko langile bat hil da, hilaren 3an Gernikan izan zuen istripuaren ondorioz. Ezbeharra ez ikertzea egotzi dio LABek Lan Ikuskaritzari, baina enpresak dio Osalanek aztertu zuela BILBO. Jose Guillermo Zubia Confebaskeko presidenteak EAEk hazkunde positiboa izango duela iragarri du 2009an, baina «txikia» izango dela...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012955
BERRIA
Euskadi
noticias
Barcenasek dio 7.500 euroko bi sobre «eskura» eman zizkiola Cospedali Luis Barcenas PPko diruzain ohiak epailearen aurrean onartu du Maria Dolores de Cospedal alderdiko idazkari nagusiari gainsoldatak ordaindu zizkiola. 7.500 euroko bi gutun-azal «eskura» eman zizkiola aitortu du Barcenasek: bata, Genova kaleko egoitza...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012956
BERRIA
Euskadi
noticias
Sozialistak, PSNren egoitza barruan; herritarrak, berriz, karrikan. Metro gutxira. Eta haserre. Hagitz haserre. Azken asteotako egoera politikoak eragindako amorrua nabaria zen atzo Iruñeko Sarasate pasealekuan protesta egin zuten pertsonen aurpegietan. Politikarien eta herritarren arteko aldea nabarmena zen. Elkarreta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012957
BERRIA
Euskadi
noticias
Osakidetzak 2.614 postuko lan eskaintza publikoa egingo du 2011n. Jaurlaritzako Osasun Sailak 3.406 milioi euroko aurrekontua izango du, aurten baino %3,5 gutxiago Osakidetzak 2.614 postuko lan eskaintza publikoa egingo du 2011n Jaurlaritzako Osasun Sailak 3.406 milioi euroko aurrekontua izango du, Azken egun eta astee...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012958
BERRIA
Euskadi
noticias
Lasaiago; beraz, hobeto dago. Alavesek Gimnasticen kontra jokatuko du gaur. Kataluniako taldean dabil pasa den sasoitik Jandro, 2005 eta 2007. urteetan Gasteizko taldean aritutakoa. Pitermanen garai latzena bizi izan zuen. Alavesek Gimnasticen kontra jokatuko du gaur. Kataluniako taldean dabil pasa den sasoitik Jandro,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012959
BERRIA
Euskadi
noticias
Hondakinak biltzen zituen Brumadinhoko presaren haustura «krimen bat» izan zela dio. Estatuaren axolagabekeria dela eta, ordea, ez da Brasilen gertatutako gisa horretako lehen kasua. Kaltetutako urekin dago kezkatuta. Brumadinhoko hondakinen presa apurtu zenean (Minas Gerais, Brasil), joan den urtarrilaren 25ean, alarm...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012960
BERRIA
Euskadi
noticias
Urtzi Paul aske utzi dute, bost urteko zigorra beteta Herenegun iluntzean gelditu zen aske Urtzi Paul preso getxotarra. Hilaren 23rako zeukan finkatuta aske gelditzeko data, baina bederatzi egun lehenago gelditu da aske. 03:00 aldera iritsi zen Algortara, eta han egin zioten lehen harrera. Bost urteko espetxealdiaren o...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012961
BERRIA
Euskadi
noticias
DONOSTIAKO 53. NAZIOARTEKO ZINEMALDIA. Bederatzi emakumeren tristura. GAURKO EGITARAUA. IKUS PDF-A. Batzuetan, norbaitek ezagun bati buruzko istorioa kontatu eta hain da tristea entzundakoa, ezin dugu sinetsi. Nahiz eta iturriak fidagarriak diren eta halako gauzak benetan gerta daitezkeela jakin, ezinezkoa egiten zaigu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012962
BERRIA
Euskadi
noticias
«Errealitatearen kontra, ona da umorea». GURUTZE BEITIA AKTOREA. Gurutze Beitia (Bilbo, 1965) antzezlea, umorera loturik dagoen arren, osterantzeko alorrak ukitzeko zabalik dago. Walt Disney nos jodió la vida (Walt Disneyk bizitza izorratu zigun) eskaintzen ari dira Gorka Aginagalderen zuzendaritzapean. Hamaika lan egi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012963
BERRIA
Euskadi
noticias
Blues jaialdia bederatzigarren aldiz helduko da gaur Zizurkilera (Gipuzkoa). Hiru talde izango dira hiru tabernatan; bakoitzak ordu eta agertoki batean emango du kontzertua. Troublemakers Blues Review izango da lehena. Atxulondo tabernan entzun ahal izango da taldearen musika, 23:00etan. The 44 Dealersek Egarri taberna...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012964
BERRIA
Euskadi
noticias
«Pertsonaiak zer sentitzen duen argi izan behar duzu» Hamabostaldian hainbatetan parte hartu du soprano gazteak, baina lehen aldiz izango da Kursaalean opera batean kantari. Zerlinaren rola jokatuko du, Don Giovanniren aurrean «iparra galtzen» duen neska gaztearena. Bere ibilbidea hasi berria du Miren Urbieta-Vega sopr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012965
BERRIA
Euskadi
noticias
Kanpaina «transfobikoa» ikertzeko eskatu dio Chrysallisek Fiskaltzari Hazteoir.org antolakunde ultrakatolikoaren kanpainak hautsak harrotu ditu. Izan ere, Chrysallis adingabe transexualen familia elkarteak abiatutako Badira zakila duten neskak eta bulba duten mutilak kanpainari erantzun nahi izan diote, justu kontrakoa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012966
BERRIA
Euskadi
noticias
• Biziagoak. Irujok ez zuen pilotei buruz hitz egin, baina, kanpotik ikusita, biziak ziruditen, frontisetik gehiago irteten direnak. Deigarria da 103 gramokoa, arautegiak onartzen duen gutxieneko pisua baita. «Pilotakada on batzuk jo, eta irrikan nago; oraintxe jokatuko nuke finala» «Biok gaude iaz baino hobeto. Olaizo...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012967
BERRIA
Euskadi
noticias
• «Mantentzea eta kalitatea» bermatzeko, Bilboko Udalak %2,2 garestituko ditu tasak datorren urtean. EAJk soilik bozkatu du neurriaren alde; PSE-EEk abstentziora jo du, eta aurka agertu dira EH Bildu eta PP.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012968
BERRIA
Euskadi
noticias
Hizkuntzaren inguruko saioetan oparoa izango da datorren astea Donostian. Ostegun eta ostiralean, Europako Hizkuntza Aniztasunaren Foroa egingo dute; larunbatean, Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa aurkeztuko dute. Noiz eta non. Abenduaren 15ean eta 16an, Kursaalean. Antolatzaileak. Unesco Etxea eta Donostia 20...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012969
BERRIA
Euskadi
noticias
Bizitza eskola izan behar luke Inauteriak. Umorerako, elkarbizitzarako, espazioen elkarbanaketarako... Eta baita birziklapenerako ere. Egunotan, atzerakoa eragiten dit, ume ala heldu, erosi edo alokaturiko mozorro perfektu eta berri batekin sumatzeak. Aukera galdutzat jotzen dut. Atzo berripaper honek Javier Telleria E...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012970
BERRIA
Euskadi
noticias
Gonzalezek eta Laskurainek irabazi dute Ipar Kutxa torneoko finala (16-22). Olaizola I.a eta Mendizabal II.a atzetik joan dira partida guztian, eta nekea nabaritu dute amaieran Tolosa. Uriarte-Galarza VI.a 18; Belloso-Iza 13. Olaizola I.a-Mendizabal II.a 16; Gonzalez-Laskurain 22. Chafee-Otxandorena 18; Galarreta. Bere...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012971
BERRIA
Euskadi
noticias
Pablo Egiluz: "Zer gertatu zen: horren erantzuna behar dugu" Anberesko Fiskaltzak baieztatu du: Hodei Egiluz Galdakaoko (Bizkaia) gaztearena da otsailaren 11n Anberesko Eskalda ibaian aurkitutako gorpua . Egunak behar izan dituzte gorpua identifikatzeko, eta gaur baieztatu dute Egiluzena dela gorpua. Arratsaldeko hirur...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012972
BERRIA
Euskadi
noticias
Sektorearekin neurriak adosteko eskatu du EH Bilduk IKUS-ENTZUNEZKOAK. EH Bildu «oso kezkatuta» dago Espainiako Kultura Ministerioak diru laguntzen araudian egin dituen aldaketez, eta, hori dela eta, Jaurlaritzari eskatu dio ikus-entzunezko sektorearekin adosteko zein neurri hartu eta zein baliabide jarri behar diren s...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012973
BERRIA
Euskadi
noticias
Harkaitz Cano: «Nobela bat idaztean, garrantzitsua da mina non dagoen jakitea» Joxean Lasa eta Joxi Zabalaren antzera, bahitu, torturatu, hil eta desagerrarazi egin zituzten Xabier Soto eta Kepa Zeberio, artean oso gazte zirela, 80ko hamarkadan. Soto eta Zeberioren adiskide min zen Diego Lazkano, haien antzerki talde b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012974
BERRIA
Euskadi
noticias
Eguberrietako loteriaren iragarkiak irabazi du El Sol publizitate jaialdian Zoria tartean ibili arren, ez da zoria izan, egindako lan onari emandako saria baizik. Madrilgo Leo Burnett agentziak irabazi du aurtengo El Sol nazioarteko publizitate jaialdiko sari nagusia telebista-zinema sailean, bigarren urtez jarraian, J...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012975
BERRIA
Euskadi
noticias
2019an gehien irakurriak: irakurleen begiradaren isla Aniztasuna nabari da BERRIAn gehien irakurritakoen zerrendan, irakurleen begirada askotarikoen ondorioz. Eguneko albisteekin egin moduan, urtean gehien irakurritakoak ere bildu ditu, orrialde berezi batean. Urteko errepasoa 60 artikulutan barrena . Zerrendari begira...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012976
BERRIA
Euskadi
noticias
Gabonetako opor giroak besterik gabe ere baretu ohi du borroka politikoa eta ezin jakin oraingoan ere Eguberrien ondorioa besterik ez den, baina egun gutxian eztabaidaren tonua nabarmen leundu da Argi gorriak piztuta zeudela ohartarazten zuten hitzak in crescendo joan dira egunetik egunera abenduan, baina ezker abertza...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012977
BERRIA
Euskadi
noticias
Antolatzailea izanda faborito zen finalean egoteko, eta ez du huts egin. Ingalaterra Eurokopako finalean da, Suediari 4-0 gailendu ostean. Suediarrak hobeak izan dira hasieran, baina atzean izan ohi duten ziurtasuna galduz joan dira, Ingalaterraren zelai erditik aurrerako jokalarien mugikortasunaren erruz. Ingalaterra ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012978
BERRIA
Euskadi
noticias
Lurrari denbora eskaini nahi dion egitasmo bat abiarazi du Argia aldizkariak. Lehen sektorea aztertu eta askotariko egitasmoak plazaratuko dituen bideopodcast bat. Eli Pagolak eta Mattin Jauregik aurkeztuko dute Egonarria Internet bidezko saioa, gaurtik hasita. Hamahiru atal egingo dituzte, eta asteazkenero zabalduko d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012979
BERRIA
Euskadi
noticias
Antxon Bandres Zaragüeta, bizitza baten kartografia Errazena izan zitekeena egin zait zailena, hainbeste arlo jorratutako pertsona baten bizitzari izenburua jartzea. Nola definitu hitz bakar batean Antxon Bandres Zaragüeta (Tolosa, 1948-2011), hain jarduera polifazetikoa, halako izaera poliedrikoa eta jakinduria poliba...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012980
BERRIA
Euskadi
noticias
IRUÑEA. Sortzen Euskal Eskola Publikoaren aldeko elkarteak Euskara Antzokira izeneko emankizuna antolatuko du Antsoainen maiatzaren 20an. Ikastetxeekin elkarlanean egindako ikuskizuna da, eta «euskara esparru akademikotik urrundu eta hizkuntzaz gozatzea» du xede. Emankizunean, ikasleek prestaturiko lanak egongo dira ik...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012981
BERRIA
Euskadi
noticias
Tere Irastortzaren 'Mundua betetzen zenuten' edizio elebidunean atera dute LITERATURA. Tere Irastortzaren Mundua betetzen zenuten poema liburua -Pamielak argitaratu zuen 2015ean-, euskara-gaztelania edizio elebidunean kaleratu du orain Espainiako Olifante argitaletxeak. Irastortzak berak itzuli ditu poemak gaztelaniara...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012982
BERRIA
Euskadi
noticias
MUSIKA. Soziedad Alkoholika rock musika taldeak Madrilgo Vistalegre jauregian larunbatean egin behar zuen kontzertua debekatu du Madrilgo Udalak, emanaldiak «pertsonentzat nahiz ondasunentzat arriskutsuak izan daitezkeen ordena publikoaren nahasteak» eragin litzakeela argudiatuta.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012983
BERRIA
Euskadi
noticias
CSNk Garoñari buruzko txosten berrien inguruko argibideak eskatu ditu. Zentralaren ustiapen baimena bi, lau edo sei urtez luzatzeko aukerari buruzko informazioa eskatu dio Madrilek CSNk Garoñari buruzko txosten berrien inguruko argibideak eskatu ditu Zentralaren ustiapen baimena bi, lau edo sei urtez luzatzeko aukerari...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012984
BERRIA
Euskadi
noticias
Ez dut gimnasioan izena emango, hizkuntza berri bat ikasteko promesa ez dut berriro egingo, eta tabakoa erretzeari ez diot utzi behar, ez dudalako erretzen. Aspaldi uko egin nion urte berrirako proposamenak egiteari, proposamen horiek askotan betetzen ez ditudalako eta garrantzia duten gauzak egiten saiatzen naizelako....
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012985
BERRIA
Euskadi
noticias
Babcocken bitartekari lanik gehiago ez egitea erabaki du SEPIk SEPIk (Estatuko Industria Partaidetzarako Sozietatea) Babcockeko zuzendaritza eta langileen artean ez du gehiago bitartekari lanik egingo. Arrazoia: «bitartekari lanak egitek zeuden aukera guztiak agortu egin dira». Sozietate horretako arduradunen arabera, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012986
BERRIA
Euskadi
noticias
Estatua baten faseak: zutitzea, inauguratzea, herritarren sentimenduak gartzea, usoen eta goroldiaren mende abandonatzea, turisten begiradapean, gehienetan haien obturadorepean, estatuaren harrizko buru-gogoetaren fasea eta, azkenik, ikusgarritasun gehiago edo gutxiagoarekin eraistea, publiko gehiago edo gutxiagorekin,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012987
BERRIA
Euskadi
noticias
Pentsaera askotariko militanteek egin dute inkesta Urte eta erdiko lan luzea izan da inkesta. Pentsamolde askotariko abertzaleak bildu ziren lehenik, eta galdeketaren mamia adostu. Galdeketaren emaitzak informatikoki landu ahal izateko egokitu zuten eta inkesta zabaltzeko prozedura adostu. Batasunaren, Autonomia Eraiki...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012988
BERRIA
Euskadi
noticias
Egun handia dute gaur Markinako Unian (17:00). Zesta-puntaren unibertsitatean katedradunen bilera izango da. Harmailetan errektore, dekano eta irakasle andana bilduko da binakako finala ikusteko. Txapela jokoan egoteak berez erakargarri egiten du finala, baina partida bikaina espero da. Iñaki Osa Goikoetxea eta Johnata...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012989
BERRIA
Euskadi
noticias
Gogoko ikuskizuna edo koreografia: Asko dira, ez nuke jakingo bakar bat aukeratzen. Bat esatearren, Julio Bocca asko gustatzen zait, eta Bocca rock nacional ikuskizuna oso originala da. Lucia Lakarra: Kanpoan onespena lortu duen gure dantzarietako bat. Nacho Duato: Estilo berezia du. Bera da, bere nortasunarekin.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012990
BERRIA
Euskadi
noticias
Txina da Errusiak daukan merkataritza bazkide nagusia. Iaz 66.000 milioi euro inguruko salerosketa trukea izan zuten, eta, hamar urtean, harreman hori bikoiztu baino gehiago egin nahi dute: 150.000 milioi eurora iristea aurreikusten dute.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012991
BERRIA
Euskadi
noticias
Ezkerreko batasuna: *Kotte Ezenarro, Chantal Kehrig Cottencon Eskuineko independenteak: Battitt Salaberri, Marie Josee Goia Eskuineko batasuna: Henri Levrero, Sandrine Urtxuegia EAJ: Gaxuxa Elhorga-Dargains, Jean Pierre Etxeberri Ezkerreko frontea: Yvette Debarbieux, Ramuntxo Salha Ezkerreko independenteak: Dominique D...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012992
BERRIA
Euskadi
noticias
INGURUMENA . Ordunteko parke eolikoaren proiektua baztertu du Jaurlaritzak . Ondorioak «atzeraezinak» eta «onartezinak» izango liratekeela esan du Ingurumen Sailak Ordunteko parke eolikoaren proiektua baztertu du Jaurlaritzak Ondorioak «atzeraezinak» eta «onartezinak» izango liratekeela esan du Eusko Jaurlaritzako Ingu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012993
BERRIA
Euskadi
noticias
Kontrol publiko osorik gabeko geroa diseinatzen hasi da Kutxabank Jabetza eta kontrol publiko osorik gabeko etorkizuna hasi da irudikatzen Kutxabank. Beste era batera esanda: bazkide pribatuak izateko bidea martxan da. Finantza sektorea arautzen duten legeek behartuta, birmoldatu beharra daukate aurrezki kutxek, nahita...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012994
BERRIA
Euskadi
noticias
«Herritarren gidaritza bereziki une latz honetan da garrantzitsua» Mugimendu sozialek gobernuarekin batera lan egiteko egiturak sortzea proposatzen du 'aporrea.org'-en sortzaileak; aukera paregabea ikusten du prozesuaren arazoei aurre egiteko. Gonzalo Gomez Freire 2002ko estatu kolpearen harira sortu zen aporrea.org in...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012995
BERRIA
Euskadi
noticias
Hego Euskal Herriko langileen %12,7k egiten dute lan erakunde publikoren batentzat. Egun 1.253.837 langile daude izena emanda Gizarte Segurantzan, eta 159.470 dira langile publikoak. Haietatik, %66,7 Jaurlaritzarentzat eta Nafarroako Gobernuarentzat erkidego mailako erakundeentzat egiten dute lan; %24,1ek, udal eta ald...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012996
BERRIA
Euskadi
noticias
Bateratze hotza integrazio osoaren lehen urratsa dela dio Jaurlaritzak BBK, Kutxa, eta Vital bat-egite birtual baten bidez elkartzeko egitasmoa luzera begirako prozesu baten abiapuntua baino ez da. Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen arabera, «lehen urratsa» izango da hiru aurrezki kutxak integrazio oso ba...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012997
BERRIA
Euskadi
noticias
Baldintzarik gabeko espetxe zigorra ezarri dio epaileak Arrospideri Fiskaltzaren eskaera onartu, eta Santi Arrospide kartzelatzeko agindu du Auzitegi Nazionaleko epaile Fernando Andreuk, 1986 eta 1987an ETAk Madrilen eta Bartzelonan egindako atentatuetan parte hartu izana egotzita. Epailearen arabera, euskal presoak ih...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012998
BERRIA
Euskadi
noticias
ETAk adierazi du bere jardunak egindako kaltea «sentitzen» duela «Konponbidearen aldeko mezua» eman du ETAk Parisko Auzitegian. Negoziazioa aldarrikatu du. Gatazka atzean uzteko ahalegin guztia egingo duela azaldu du, eta, «zauriak» ixteko bidean, orain arte eman gabeko pausoa eman du: «Gatazkan inolako ardurarik izan ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0012999
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskararen erabilera areagotzeko lan handia egiten ari diren hiru entitatek jaso dute aurtengo Bai Euskarari saria. Askotan haizea kontra izanda ere, beldurrik gabe eta ausardiaz, beren egunerokoan euskara txertatzen ari diren hiru erakundek, inguruan eragiten dutenek, kontra etor litekeen haizea, aldeko bihurtzeraino....
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013000
BERRIA
Euskadi
noticias
Uztailaren 15a bestondoaren nazioarteko egun ez ofiziala da. Ajea pasatzeko aukerarik onena da Iruñeko Alde Zaharreko bestaguneetatik aldentzea eta igerilekuetara joatea. Sarrerarik ordaindu nahi ez duenak errekak ditu aukeran. Baratze bat dutenak mahuka ireki, eta horrekin busti daitezke. Ura gustuko ez dutenentzat it...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013001
BERRIA
Euskadi
noticias
Gorka Arrese Susako editorea ados dago Leire Palacios BERRIAko telebista kritikariarekin: «Eraldaketa sozialerako berebiziko garrantzia duen tresna da komedia». Eta komediatzat du Arresek Gaizka Zabarteren (Zaldibar, Bizkaia, 1960) bigarren eleberria, Jende desegokia (Susa). Bere nobelaren kontrazaleko testuan «komedia...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013002
BERRIA
Euskadi
noticias
Faboritoen bidegurutzea. Irujo-Beroizek eta Titin III.a-Pascualek finalerako bidean jarraitu ahal izatea dute gaur jokoan, Labriten Irujo-Beroizek eta Titin III.a-Pascualek finalerako bidean jarraitu Seguru asko ez zuten hala gurutzatzerik espero. Seguru asko beste egoera batean topo egitea esperoko zuten. Haiek agian ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013003
BERRIA
Euskadi
noticias
Bizkaiko metalgintzak lan merkatua malgutzeko eskatu du. Sektorea krisitik irteteko zergak murriztu eta energia merkatu behar dela ere adierazi du patronalak ERROMA. Chrysler zulotik ateratzeko bidaia amaitu da. Atzo goizaldean AEBetako Auzitegi Nagusiak Chrysler zaharraren aktiboen erosketek zeukaten blokeoa altxatu z...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013004
BERRIA
Euskadi
noticias
Ruandako bozen lehen emaitzek Kagameren garaipen zabala iragarri dute. «Emaitza estalinista bat» dela eta askatasunik ez dagoela salatu dute berriro ere oposizioko kideek Ruandako bozen lehen emaitzek Kagameren garaipen zabala iragarri dute «Emaitza estalinista bat» dela eta askatasunik ez dagoela salatu dute Paul Kaga...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013005
BERRIA
Euskadi
noticias
Diru iturriak urtero pixka bat beheraka zihoazela-eta Lokarri herritar sareko langileek 2009an soldatak jaistea erabaki zuten, inor kalera bidali beharrean, baina lana ugari izan arren opor egunak hartzen zituzten, baita 2011ko uda mugitu hartan ere. Esaterako, Paul Rios koordinatzailea Cadizko kostan (Andaluzia, Espai...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013006
BERRIA
Euskadi
noticias
San Fermin jaietako irudi da, berriro, Caravinagre Iruñeko kilikien artean ezagunenetarikoa da Caravinagre, eta aurten haren irudia agertuko da San Fermin jaiak iragartzeko kartelean. Ohean sartuta ipini du Maximiliano Cosatti diseinatzaileak, eta irudia gustatu egin zaie kartel lehiaketan parte hartu duten herritarrei...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013007
BERRIA
Euskadi
noticias
Municheko Udala Windowsera bueltatuko da hamar urteren ostean, Bartzelonako Udalak kontrako bidea hartzen duen hilabete berean. Erakunde publikoak eta software librearen aldeko apustua, gero eta orokorragoa den garaiotan, Munichen erabakiak zer esan nahi du? Eta Bartzelonarenak? Munichek,hamar urte ostean Windowsera bu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013008
BERRIA
Euskadi
noticias
Jose Mari Aranzamendiren eta Arkaitz Bellonen aldeko oroitarriei eraso diete ELORRIO. Jose Mari Aranzamendi eta Arkaitz Bellon espetxean hildako presoen alde Elorrioko Berriozabaleta auzoan (Bizkaia) dauden oroitarriei eraso zieten atzo goizean. Lekukoek salatu dutenez, Guardia Zibilaren bost auto joan ziren bertara, e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013009
BERRIA
Euskadi
noticias
GASTEIZ. Elkarrekin Podemosek Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaile Lander Martinezek esan du ez dutela baztertzen abstenitzea, Eusko Jaurlaritzak aurrekontuen gabeziari aurre egiteko aurkeztu duen neurri multzoaren bozketan. Hala ere, zain egongo dira zerbitzu juridikoek Jaurlaritzaren asmoaz txostena plazaratu arte.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013010
BERRIA
Euskadi
noticias
Gizon bat hil da istripuz, eta lekuko bila ari dira LEZO. Kamioi batek harrapatuta, 50 urteko gizonezko bat hil da. Istripua herenegun 22:10ean gertatu zen, Gaintxurizketako gainean, Lezon (Gipuzkoa). Autoa bide bazterrean utzi eta, autotik atera zenean, kamioi batek harrapatu zuen gizonezkoa; arratsaldean hil zen, osp...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013011
BERRIA
Euskadi
noticias
Jendeak gaizki darama tonto-tuntun izatearena. Nahiago du edozer dela entzun -lapurra, bihozgabea, gezurtia, tranpazalea- tontoa dela entzun baino. «Ni ez naitek tonto baten moduan harrapatuko»-tik abiatuta sortzen dira giza jarrerarik lotsagarri eta ankerrenak. Jubilatuak daude biak. Egun osoa daukate, beldurtzeko. Et...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013012
BERRIA
Euskadi
noticias
MUSIKA. Valentin Larrea (Gabiria, Gipuzkoa, 1876-Iruñea, 1970) konpositorearen 43 musika lan valentinlarrea.eus webgunean jarri dituzte deskargatzeko aukerarekin. Atarian, Larreak berak idatzitako partiturak eta haien transkripzioak bildu dituzte. Konpositorearen familiak jakinarazi du aurrerago partitura horietako bat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013013
BERRIA
Euskadi
noticias
Ustekabeko ezkontza bat ospatuko da 'Go!azen'-en azken atalean Basakabiko udalekua uzteko unea iritsi zaie Go!azen -eko kideei. Azken eguna izango dute gaurko atalean, eta udalekua utzi aurretik ideia bikain bat bururatu zaie Eliri eta Zuriri: beren gurasoei ustekabeko ezkontza bat antolatzea. Udalekuan orain arte izan...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013014
BERRIA
Euskadi
noticias
PARIS. Urteko lehen erdian munduko petrolio merkatua nahiko hornituta izango dela espero du IEA Nazioarteko Energia Agentziak, Errusiak ekoizteari utziko diona konpentsatuko dutelako AEBek, Kanadak, Brasilek, Norvegiak eta Guyanak. Egunero 101,1 milioi upelen kontsumoa izango da, inoizko kopururik handiena -2019an bain...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013015
BERRIA
Euskadi
noticias
SASKIBALOIA. Denboraldia pixkanaka aurrera doa, eta sailkapenei erreparatuta, indarrean segitzen dute Miami Heatek eta Chicago Bullsek. Minnesota Timberwolvesi irabazi zion Miamik (103-92), eta Boston Celticsi Bullsek (100-89). Atzo irabazi egin zuten Los Angeles Lakers, Denver Nuggets eta Golden State Warriorsek ere.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013016
BERRIA
Euskadi
noticias
Joseba B. Lenoir musikariak maiatzean aurkeztu zuen Eguzkiari begietara so lana, eta, geroztik, agertokiz agertoki dabil. Gaur, Bilboko Dock gunean arituko da. Bakarkako bidean dabil azken urteetan Lenoir, baina, diskoa egiteko, puntako musikariak bildu ditu bere inguruan. Ahotsaren presentzia nabariagoa da azken lan h...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013017
BERRIA
Euskadi
noticias
Festaren aldarrikapen usaina. Sin-Totxa mugimendua martxan jarri dute, Donostiako Egia auzoko Porrontxo jaien alde. Festei atxikimendua azaltzeko, sudurra jarri eta argazkia ateratzea besterik ez dago. Sin-Totxa mugimendua martxan jarri dute, Donostiako Egia auzoko Porrontxo jaien alde. Festei atxikimendua azaltzeko, s...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013018
BERRIA
Euskadi
noticias
Martxoaren 15eko herriko bozen lehen itzulian erabakita gelditu ziren herrietan auzapezak izendatzen hasi ziren joan den larunbatean. Ostegunera arte Ipar Euskal Herriko 142 herritan antolatu beharko dituzte herriko kontseiluak, osasun neurri zorrotzak errespetatuta. Bidarten (Lapurdi) ezkerparetan egin zuten bilkura, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013019
BERRIA
Euskadi
noticias
ANDOAIN. Hitzarmena sinatu dute BERRIAk eta UEU Udako Euskal Unibertsitateak, bakoitzaren komunitatea sendotu eta fidelizatzeko ekintza sorta bat egiteko. Hasteko, Iker Gazte jardunaldien jarraipen berezia egingo du BERRIAk maiatzean. Euskarazko kazetaritzaren garapenari lotutako eztabaidaguneak eskaintzeko elkarlana h...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013020
BERRIA
Euskadi
noticias
«Herritarrek ezin sinetsita segitzen dute». Arakilgo Udaleko alkate Oihana Olaberriarenak dira hitzak. Nedgya enpresak Lekunberriko Albisualdea industrialdea hornitzeko Aralar mendilerroan egin nahi duen ia hamabost kilometroko gasbideak eragin du proiektuak ukitzen dituen biztanleen kezka. Duela bi urte, Arakilgo eta ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013021
BERRIA
Euskadi
noticias
Mutil bat jipoitu dute Gasteizko Santa Maria ikastetxean Joan den ostiralean 12-14 urte bitarteko mutiko bat Gasteizko Santa Maria ikastetxean ustez jipoitu zuten lau lagun atxilotu ditu Ertzaintzak. Haiek ere adin bertsukoak dira. Herrizaingo Sailaren arabera, egurrezko borra bat aurkitu diete ustezko erasotzaileei, b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013022
BERRIA
Euskadi
noticias
Iribarrenek eta Amonarrizek nahi dute Korrika eta Euskaraldia izan daitezen euskararen biziberritze prozesuari bultzada emateko palanka. Nork bere eremutik konpromisoa hartzeko deia egin dute, prozesu horretan atzerapausorik eman ez dadin. Erakunde publikoei «jauziak» eskatu dizkiete hizkuntza politikan. Mezu bertsua z...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013023
BERRIA
Euskadi
noticias
Musika zuzendaria: E. Lopez Banzo. Y. Kokkos. Orkestra: Al Ayre Eduardo Lopez Banzok zuzentzen duen orkestrak jaso zuen opera zaleen txalotzerik handiena merezimendu osoz, zalantzarik gabe, baina pareko meritua landu zuten taldeko abeslariek ere behinola Olbek estreinatu zuen Handelen Giulio Cesare operan, hain juxtu. ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013024
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskaltelek eta Fernando Alonsok aurre-akordioa lortu dute tropelean jarraitzeko Euskaltel enpresak eta Fernando Alonso 1 Formulako pilotu espainiarrak aurre-akordioa lortu dute Euskaltel-Euskadi taldeak 2014tik aurrera ere tropelean jarrai dezan. Sei milioi euroko inbertsioa eginda, asturiarrak erosi du Basque Cycling...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013025
BERRIA
Euskadi
noticias
ZINEMA. NBEren egoitzan sartuko dira "Che" filmatzeko Nazio Batuen Erakundeak (NBE) egoitza nagusiko ateak zabaldu dizkio Che fimeko lan taldeari, Ernesto Guevara iraultzaileak 1964an egoitza horretan eman zuen hitzaldiaren irudiak antzezteko. Steven Soderbergh ari da filma zuzentzen, eta Benicio del Toro aktoreak joka...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013026
BERRIA
Euskadi
noticias
Joan zen mendean, ia bizitzaren erdia; geratzen zaiguna, mende berrian: han geunden, hemen gaude. Hogeigarren mendean jaioak, hogeita batgarren mendeko airea arnastu nahi genuke. Baina aire hori zein den, ez dakigu: ezin ezagutu guztiz pasatu eta denboraren distantziak zanga egin arte, gure garai honen aire arinak hist...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013027
BERRIA
Euskadi
noticias
Auzitegiak dio Gallastegiren deklarazioa ez dela nahikoa Murueta zigortzeko Auzitegiak dio Gallastegiren deklarazioa ez dela nahikoa Murueta Orkatz Gallastegik Ertzaintzaren eskuetan inkomunikatuta zegoen garaian egindako deklarazioak ez dira nahikoa Urtzi Murueta zigortzeko Espainiako Auzitegi Nazionaleko hirugarren S...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013028
BERRIA
Euskadi
noticias
"Sedazio jarraitu eta sakona" ahalbidetzen duen legea onartu du Frantziak Frantziako Asanblea Nazionalean eskuak altxatuz egin dute bozketa, eta fin de vie (bizitzaren amaiera) legea onartu dute. Alderdi Sozialistaren eta Errepublikarraren akordioaren ondorioa den legeak «sedazio jarraitua eta sakona» baimentzen du sen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013029
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: Gabe Polsky. Iraupena: 76 minutu. Generoa: Dokumentala. Herrialdea: Errusia. Urtea: 2014. Sobiet Batasunaren eta haren izotz gaineko taldearen istorioa kontatzen du Gabe Polskyren dokumentalak. Red Army izenarekin ezagutzen zuten garai hartan taldea, eta Sobiet Batasunaren ikur nagusietako bat izatera heldu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013030
BERRIA
Euskadi
noticias
Abenduaren lehen asteburuan amaitu da Bilboko Fundicion aretoan Irlatxoak sarean izeneko zikloa. Egitasmoa Valentziako (Herrialde Katalanak) Espai inestable kolektiboaren ekimenez abiatu da eta gurera ekarri ditu Europa hegoaldeko lau herritako proposamenak. Bilbotik igaro ostean, nortasun bereziko beste areto bitan em...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013031
BERRIA
Euskadi
noticias
ZINEMA. New Yorken jaio zen, 1934an. George Segalek Robert Altman, Mike Nichols, Paul Mazursky eta Sidney Lumet zuzendariekin lan egin zuen, baita Elizabeth Taylor, Barbra Streisand eta Jane Fonda aktoreekin ere. Telebistan ere aritu zen. Bihotzeko arazo batzuen ondorioz, atzo hil zen, 87 urte zituela.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013032
BERRIA
Euskadi
noticias
AIk torturei buruz agerraldia egitea eragotzi dute PSNk eta UPNk Nafarroako Legebiltzarrean ez dute entzungo Amnesty Internationalek (AI) Espainiako tortura auziei buruz osatu duen txostenaren berririk. Nafarroa Baik eskatu zuen AIko kideak Legebiltzarreko Bizikidetza eta Nazioarteko Elkartasun Batzordera gonbidatzea, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013033
BERRIA
Euskadi
noticias
GETARIA. Piraguarekin Getaria (Gipuzkoa) eta Donostia lotzen dituen zeharkaldia egingo dute gaur. 10:00etan irtengo dira piraguistak Getariako portutik, eta, Zarautz eta Orio pasatuta, Donostiara iritsi beharko dute. Guztira 16 kilometro, itsasoaren egoerak baldintzatuta. Bi kontrolgune egongo dira bidean, parte hartza...
cc-by-sa 4.0