id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0013034
BERRIA
Euskadi
noticias
A tzoko bozketan Bilduren parte hartzeaz oinarrizko demokrazian urrats bat eman dela, NDFak hertsatu jendaldeak oldartzen doaz Hispanian bai eta jadanik Italiako hiri nagusietan. 0.2 belaunaldikoak Tarhir itxurako plazetan juntatzen dira sare sozialen edo twitter bidez elkar akuilaturik. Puerta del Solen hasi zen toma ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013035
BERRIA
Euskadi
noticias
EAJk salatu du "Euskadi jaurtigai gisa" baino ez zutela aipatu TVEko debatean EAJk eta EH Bilduk, biek salatu zuten ez zutela ordezkaritzarik izango TVEk atzo egindako hauteskunde debatean. Bide beretik ekin diete debate ondorengo adierazpenei ere. "EAJ ez badago, Euskadi ez da existitzen", nabarmendu dute jeltzaleek, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013036
BERRIA
Euskadi
noticias
Atletico Madrilek Juanfran fitxatu nahi du, Juanfrani asko gustatu zaio Espainiako taldeak egin dion eskaintza, eta Osasuna eta Atletico Madril ados daude. Akordioa adostear da, ordea, ez adostuta. Beraz, Juanfran Osasunako jokalaria da oraindik, eta atzo goizean Taxoaren entrenatu zen, egun normal bat izango balitz be...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013037
BERRIA
Euskadi
noticias
Duela hiru urte ekin zioten entzierroko korrikalariek Santo Domingoko aldapan San Fermini euskaraz ere kantatzeari, eta ekimena errotuta dagoela esan daiteke. Gaur aurreneko kantatik aritu dira ondo abesten. Lehendabiziko urtean e-mailez bidali zizkieten hitzak Iruñeko eta inguruetako hainbat korrikalariri, hitzak ikas...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013038
BERRIA
Euskadi
noticias
Urkulluk autogobernu osoa eta Europan ahots propioa izatea exijitu dio Zapaterori. Kongresuan PSOE bakarrik dago, eta «Euskadiren interesak defenditzeko» EAJ arduraz jokatzeko prest dagoela azaldu du EAJk eskua luzatuta badauka ere, hizkuntza bikoitza erabiltzerik ez dagoela esan du Urkulluk autogobernu osoa eta Europa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013039
BERRIA
Euskadi
noticias
ARROITZ. Nafarroan, Arroizko ikastetxearen ondoan eraikuntza lanetan ari zen gizonezko bat larri zauritu zen atzo. Langilea, 42 urtekoa, hainbat metrotako altuera batetik erori zen. Kolpe gogorrak izan ditu, eta Iruñean dago, erietxean.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013040
BERRIA
Euskadi
noticias
Euspot euskarazko iragarki lehiaketaren seigarren aldiko sariak banatu zituzten ostegunean, Aretxabaletan (Gipuzkoa), eta sari nagusia Unai Portillaren Aniztasunak gu egiten gaitu iragarkiarentzat izan zen. Aurtengo gaia Aniztasunak aberastu egiten gaitu izan da, eta 51 lan aurkeztu dira -hogei 18 urtetik gorako partai...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013041
BERRIA
Euskadi
noticias
• Soraya Saenz de Santamaria. Presidentzia, presidenteordea eta bozeramailea. • Jose Manuel Garcia Margallo. Kanpo Harremanak eta Kooperazioa • Cristobal Montoro. Ogasuna eta Administrazio Publikoak. • Jose Ignacio Wert. Kultura, Hezkuntza eta Kirola.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013042
BERRIA
Euskadi
noticias
Madrilgo Kongresuak ez du aintzat hartu Mugarik Gabeko Telebista Legearen bidetik zaila ematen du luze gabe ETB Nafarroan LTD bidez ikusi ahal izatea. Gauza bera esan daiteke TV3 kateaz Valentziako erkidegoan. Edo Bierzo eskualdean TVG ikusteaz. Aurreko legegintzaldian, PSOE gobernuan zela, sozialistek arazoari irtenbi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013043
BERRIA
Euskadi
noticias
BAIONA. Ipar Euskal Herrian Amatxi sortu dute, hilean behin argitaratuko den euskarazko fanzine librea, herrikoia eta iragarki komertzialik gabekoa. Helburuen artean dago gogoetak sortzea, kultur ekitaldien berri ematea eta obra artistikoak zabaltzea. Hasteko, liburutegietan eta mediateketan banatuko dute. Edozein ohar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013044
BERRIA
Euskadi
noticias
Kubaren bahimendua bertan behera uztearen kontra daude AEBak eta Israel NEW YORK. Ameriketako Estatu Batuek Kubari ezarritako bahimendua bertan behera uztearen alde agertu zen atzo Nazio Batuen Erakundea. Batzar Nagusian onartutako ebazpena 191 estatu kidek babestu zuten, baina ez zen ahobatezkoa izan; AEBek eta Israel...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013045
BERRIA
Euskadi
noticias
Zein toki dute lesbianek Emakumeen Nazioarteko Egunean? Nola bizi dute? Euren burua identifikatuta sentitzen dute aldarrikapen orokorretan? Lan eremuan sentitzen dute diskriminaziorik euren hautu sexualagatik? Duela hiruzpalau urte sortu zuten Emakumeen Batzordea gay eta lesbianen elkarte Gehitun, Teresa Castro taldeko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013046
BERRIA
Euskadi
noticias
Igandeko bozen emaitzak irentsi ezinda daude PSE-EE eta PP. Are, bi alderdiotako buruzagi nagusiek etorkizuna ez dute argi ikusten. Duela hiru urte eta erdi garaile irten zirenek lurra jo dute, eta kolpea gogorra izan da. Orduko garaipenak oinarri sendoak izango balitu bezala, oinarri sendoak zituela sinetsita baleude ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013047
BERRIA
Euskadi
noticias
M-9 HAUTESKUNDEAK. ESPAINIAKO GORTEETARAKO BOZAK. GAURKO AGENDA Soraluze eta Oxel Erostarbe propaganda banatzen arituko dira. adierazteko, hitzaldia emango dute,Azu Serranok eta Josu Murgiak, Carlos Garaikoetxeak, Nekane Alzelaik, eta Unai Ziarretak. Olabarria, Juan Jose Ibarretxe eta Iñigo Urkullu, frontoian. eskubide...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013048
BERRIA
Euskadi
noticias
Modiren esanetan, Kaxmirren «aro berri bat» hasiko da NEW DELHI. Narendra Modi Indiako lehen ministroaren ustez, Indiaren menpeko Kaxmirren «aro berri bat» hasiko dute, joan den astelehenean New Delhik eskualdearen estatus berezia baliogabetu eta gero. Kaxmirren 300 lagun atxilotu dituzte jada. Inkomunikatuta daude, et...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013049
BERRIA
Euskadi
noticias
Javier Viar Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendari izandakoak etsipenaren mugan deskribatu zituen Rafael Ruiz Balerdi (Donostia, 1934- Altea, Alacant, Herrialde Katalanak, 1992) artistaren lagunak, euskal artearen historiari eskainitako bi liburukiko lan monumentalean. 1964an hasi zen Venezia izeneko koadro erraldoia m...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013050
BERRIA
Euskadi
noticias
Zein da disko honetako zure kanturik kuttunena? Biografia . Oso berezia da hitzen eta musikaren aldetik Gustatzen zaizun oholtza bat? Viktoria Eugenia. Oso leku magikoa da, eta musikari handi denekin egon naiz hor.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013051
BERRIA
Euskadi
noticias
Laudioko (Araba) Latiorroko zubia kendu egin zuten atzo; ez, ordea, eragozpenik gabe. Trenbidea zeharkatzeko oinezkoek erabiltzen zuten pasabide bat zen, metalezkoa; teknikarien asmoa zen lau zutabeak moztea eta plataforma garabi batez mugitzea, baina hori egiteko unean ohartu ziren garabiak ezingo ziola azpiegituraren...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013052
BERRIA
Euskadi
noticias
Irudikatu unea. Irten da prentsaren aurrera politikari bat, eta ezustean eman du berria: «Jakinarazi nahi dizuet kanpainan zehar egindako ekitaldi batean ez nuela zintzo jokatu beste alderdi bateko hautagaiaren trapu zikinak modu txarrean aireratzean. Ondorioz, erabaki dugu gure alderdiak lorturiko bi diputatu eta sena...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013053
BERRIA
Euskadi
noticias
Elkarrizketa nahi badu Kongresura joateko esan dio Saenz de Santamariak Puigdemonti Generalitatkeo presidentearen gutunari gisa berean erantzun dio Mariano Rajoy Espainiako gobernuburuak, haren presidenteordeak jakinarazi duenez. Han, besteak beste, azaldu dio 155. artikulua ez dela autonomia eteteko, baizik eta hura l...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013054
BERRIA
Euskadi
noticias
Denak pozik, asteazkenera arte. Osasunak galdu egin du Alacanten, baina Espainiako Kopako final-laurdenetarako sailkatzeko aukera ona du oraindik Iruñeko taldeak nahikoa du itzulikoan 1-0 irabaztea hurrengo kanporaketan aritzeko Osasunak galdu egin du Alacanten, baina Espainiako Kopako final-laurdenetarako sailkatzeko ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013055
BERRIA
Euskadi
noticias
Berrogei abesti ideia baino gehiago ditu karpeta batean gordeak. Bukatu ez dituen abestiak dira; aurrerago bukatuko ditu, agian. Bitartean, Loratzen izeneko EP bat kaleratu du Eider Saezek (Lazkao, Gipuzkoa, 1998). Bere lehenengo bakarkako proiektu musikala da hori; Nogen taldeko abeslaria izan da lau urtez, eta, orain...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013056
BERRIA
Euskadi
noticias
1956. Adimen artifiziala kontzeptua zehaztu zuten Dartmoutheko konferentzian. Definizio klasiko haren arabera, adimen artifiziala makinak egiten ahalegintzen den zientzia bat da. Gailu horiek egiten dituzten ekintzak pertsonek eginen balituzte, adimena dutela erranen litzateke. 1964. Lehenbiziko txatbota egin zuten; El...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013057
BERRIA
Euskadi
noticias
Nafarroako Gobernuak eta EH Bilduk aurrekontuetarako aurreakordioa lortu dute Ohar baten bidez jakinarazi du EH Bilduk, «azken asteotako negoziazioen ostean», aurrekontuetarako aurreakordioa lortu duela Nafarroako Gobernuarekin. Ez dute xehetasunen berri eman, baina akordioaren balioa nabarmendu du koalizio subiranista...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013058
BERRIA
Euskadi
noticias
Serbia Europari begira jarri da etxeko krisia estaltzeko Azken unera arte, estu lehiatuko dira Serbiako presidentetzarako bi hautagaiak. Gaur egingo dute hauteskundeen bigarren itzulia, eta Boris Tadic presidente ohia eta DS Alderdi Demokratikoaren hautagaiak du irabazteko aukera gehien. Serbia EB Europako Batasunean s...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013059
BERRIA
Euskadi
noticias
Uda honetan Steven Spielbergek jasoko duen bigarren omenaldi zinematografikoa da Super 8 . Greg Mottolak Paul -ekin egin berri duen antzera, J.J. Abrams ere Spielbergen lanetan oinarritu da bere proiektu berrian. 1979. urtean girotu du istorioa, zientzia fikzio generoko film bat da eta gaztetxo talde bat da protagonist...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013060
BERRIA
Euskadi
noticias
EH Bilduk eskatu du Espainiako Memoria Demokratikoaren Legean erregearen titulua kentzeko EH Bilduk, ERCk, Juntsek, CUPek, PDeCATek eta BNGk zuzenketa bateratuak aurkeztu dizkiote Espainiako Demokratikoaren Legearen proiektuari. Hainbat eskaera zehatz egin dituzte alderdiek: besteak beste, errege titulua kentzea, baita...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013061
BERRIA
Euskadi
noticias
12.528 herritarri jarri diete txertoa Ipar Euskal Herrian Franck de Cazanove Baionako ospitaleko farmakologoak azaldu du antolaketa «arazoak» izan dituztela txertaketa kanpainaren hasieran. Izan ere, Ipar Euskal Herriko txertaketa gune guztiak hornitzen ditu Baionako ospitaleak, bertan soilik daudelako hozkailu egokiak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013062
BERRIA
Euskadi
noticias
Ohiko igande bateko giroa nabari zen atzo goizean Baionako karriketan. Europako hauteskundeak izanik ere, jende gutxi zebilen, eta mugimendu gutxi nabari zen bozkalekuen aitzinean. Kanpaina apala izan da Ipar Euskal Herrian, tentsio gutxikoa; Frantzia mailako eztabaidek eta gatazkek hartu dute gaina. Merkatuetako eskuo...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013063
BERRIA
Euskadi
noticias
Sevillako kartzelako euskal presoek greban daramatzaten egunak. • Espetxeko bizi-baldintzak salatzeko protestarekin aurrera jarraitzen dute Sevillako kartzelan (Espainia) dauden hamahiru euskal presoetatik hamaikak. Hamargarren eguna bete zuten atzo. Salatu dute bakartuta izaten dituztela, aktibitaterik egiten ez diete...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013064
BERRIA
Euskadi
noticias
Hiru astean hiru mendean baino gehiago hurbildu da Eskozia independentziara. Alex Salmondek argitu du zein izango den erreferendumerako galdera: «Ados al zaude Eskozia herrialde independentea izatearekin?». Zuzena da itauna, zalantzarik gabea. Baina argitu ez duen galderan dago gakoa. Bigarrenean. Eskoziako herritarrek...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013065
BERRIA
Euskadi
noticias
Rajoyk esan du akordiorako aukerarik ez dagoela «ETA desegin ezean» MADRIL. Jaurlaritzaren eta Madrilgo gobernuaren arteko hartu-emanei buruz legealdian egindako lanaz balorazioa eskatu dio EAJk Rajoyri Espainiako Senatuan. Rajoyk esan du ETA ez bada desegiten ez dagoela akordiorako aukerarik: «Terrorismoaren aurka bor...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013066
BERRIA
Euskadi
noticias
«Diskriminazioa bultzatzen duten albisteak» argitaratzea egoitzi die Gaz Kalok hainbat hedabideri Gaz Kalo Nafarroako Ijito Elkarteen Federazioak lurralde horretako hainbat hedabideren jokaera salatu du, eta adierazi COVID-19ak eragindako krisia baliatzen ari direla «euren aurpegirik higuingarriena erakusteko, aurreiri...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013067
BERRIA
Euskadi
noticias
Hurrengo fasean pentsatuz ariko da gaur Athletic, Las Palmasen zelaian. Eibarrek eta Realak derbia dute bihar, eta Lagunak ere bihar ariko da, Oviedo Modernoren zelaian Hurrengo fasean pentsatuz ariko da gaur Athletic, Las Palmasen zelaian Eibarrek eta Realak derbia dute bihar, eta Lagunak ere bihar ariko da, Sei puntu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013068
BERRIA
Euskadi
noticias
Julen Begoña eta Suoni della Terra, Oiartzunen. Herri Musikaren Txokoaren Neguko Kontzertuan ariko dira gaur alboka jotzailea eta Italiako taldea Herri Musikaren Txokoaren Neguko Kontzertuan ariko dira gaur alboka Txokoak antolatutako Neguko Kontzertuak: Julen Begoña alboka jotzailea, eta Josu Landeta eta Asier Arroyue...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013069
BERRIA
Euskadi
noticias
Israelek eta Hamasek su-etena ezarri dute Gazan, ostiraleko borroken ondoren GAZA HIRIA. Israelek eta Hamasek su-eten bat ezarri zuten atzo Gazan, herenegun azken asteotako borroka larrienak piztu ondoren. Taher Nono Hamaseko kidearen arabera, Egiptok, Qatarrek eta Nazio Batuen Erakundeak bitartekaritza lanak egin zitu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013070
BERRIA
Euskadi
noticias
Miarritzeko errugbi jokalari batek A/H1N1 gripea dauka BAIONA. Jean Baptiste Gobelet Miarritzeko errugbi taldeko jokalariak A/H1N1 gripea dauka. Horrela jakinarazi diote osasun zerbitzuek. Argentinan jokatzen ari zen, Frantziako errugbilari batzuekin, eta itzultzean atzeman diote eritasuna. Etxean egoteko erran diote o...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013071
BERRIA
Euskadi
noticias
ALONSOTEGI. Alonsotegiko (Bizkaia) bidetik Ganeta mendia jaisten ari zirela, konortea galdua zuen gizon bat aurkitu zuten atzo eguerdian bi mendizalek. Mendiko larrialdietako zerbitzuak eta Ertzaintzaren helikoptero bat joan ziren tokira, baina 62 urteko gizona han bertan hil zen. Bilboko auzitegi medikuaren zerbitzura...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013072
BERRIA
Euskadi
noticias
Dozenaka bidaiari hil dira Kuban, abioi istripu batean, aireportutik irten eta bertan Atzo, Kubako hiriburuko Jose Marti nazioarteko aireportutik aireratu eta gutxira, Boeing 737 hegazkin batek lurra jo zuen, Euskal Herrian arratsaldeko zortziak inguru zirela. Kubako presidente Miguel Diaz-Canelek istripua gertatu zen ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013073
BERRIA
Euskadi
noticias
«Euskal gatazka arintasunez tratatu dut, neurri batean gatazka arintasunez bizitzeko». 'T' hizkiak adina iradokizun dakartza gogora Juanjo Olasagarreren nobela berriak; kontrastearen argi-ilunetan hartzen du arnas 'T (Tragediaren poza)' izeneko lanak. JUANJO OLASAGARRE . Idazlea 'T' hizkiak adina iradokizun dakartza go...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013074
BERRIA
Euskadi
noticias
Aiert Goenaga Durangoko Azokako zuzendari kargutik kendu dute Gerediaga elkarteak, Durangoko Liburu eta Disko Azokaren antolatzaileak, Aiert Goenaga zuzendari kargutik kentzea erabaki du. «Iazko Azoka arrakastatsua izan zen bisitarien aldetik, baina uste baino galera ekonomiko handiagoa eduki dugu. Hori guztia aintzat ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013075
BERRIA
Euskadi
noticias
Basquevolt aurkeztu dute, bateria elektrikoak ekoizteko egitasmoa Abian da Basquevolt. Bateria elektrikoak ekoizteko lantegi handiak lehen urratsa egin du gaur asmo huts izateari utzi eta errealitate bilakatzeko. Proiektua babestuko duen partzuergoa aurkeztu dute Miñaon, Arabako teknologia parkean. Eusko Jaurlaritzak C...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013076
BERRIA
Euskadi
noticias
Realak eta Alavesek zuria eta urdina dituzte marka, eta garaipena xede. Horra gaurko derbian bi taldeek partekatuko dituzten ezaugarriak. Gainontzean, oso bestelakoa da bien egoera. Gipuzkoarrek Europarako sailkatzeko lehia betean daude, eta arabarrek mailari eustea dute helburu. Ordea, nork bere asmoak betetzeko desio...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013077
BERRIA
Euskadi
noticias
Goldman Sachs AEBetako bankuaren ustez Espainiako ekonomiak bi urtez jarraituko du atzeraldian: aurten %1,7 uzkurtuko da eta 2014an %0,2. Madrilen arabera, berriz, %0,5 uzkurtuko da aurten ekonomia eta %1,2 hazi 2014an.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013078
BERRIA
Euskadi
noticias
Langileen eskubideen alde kalera irteteko eguna da gaurkoa, Maiatzaren Lehena. Aurtengo aldarrikapenetan murrizketak eta langabezia dituzte gehienek hizpide, eta Euskal Herriko hainbat hiritan manifestazioak izaten ari dira goizetik. Lehenak Baionan eta Maulen irten dira kalera. Baionan LABek 10:00etan egin du agerrald...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013079
BERRIA
Euskadi
noticias
Aldarrikapenaren lekukoa Anoetak hartuko du gaur, Euskal Selekzioak eta Boliviak jokatuko duten partidarekin. Urtebete pasatu da ofizialtasunaren aldeko oihuek San Mameseko zimendu zaharrak dardarka jarri zituztenetik, eta, zortzi urteren ondoren, Anoetara itzuliko da lehia. Gaurkoan, eta futbol zelaia aldatu den arren...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013080
BERRIA
Euskadi
noticias
Hizkuntza gutxituen alde «bustitzeko» eskatu diote eragile sozialek Espainiari Espainiaren gobernabiderako gehiengo berriak ikusita, hizkuntza gutxituen aldeko ekimen irmoago baten eske jo dute gizarte eragileek Madrilera. Espainiako Kongresuan izan ziren atzo euskararen, katalanaren, aragoieraren, asturieraren eta gal...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013081
BERRIA
Euskadi
noticias
NEKAZARITZA. Fruta uzta bildu gabe utziko dutela esan dute Milagroko nekazariek Fruta uzta bildu gabe utziko dutela esan dute Milagroko nekazariek Milagro (Nafarroa) herriko nekazariek fruta uzta bildu gabe utziko dutela mehatxu dute. Haserre daude muxikak eta udareak duten preziogatik. Nekazariei 0,13 euroan erosten d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013082
BERRIA
Euskadi
noticias
Industria jardueraren beheraldia asko moteldu da martxoan Aspaldiko partez, datu ekonomiko txukun bat kaleratu du Eustatek. Haren arabera, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako industriek jarduera handiagoa izan zuten martxoan otsailean baino. Hain zuzen ere, %2,5 gehiago. Urte arteko tasa oraindik negatiboa da -%0,9 behera iaz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013083
BERRIA
Euskadi
noticias
Genozidioa Frantziak Aljerian eginikoa izan zela erantzun dio Turkiak Parisi Turkian sekulako haserrea eragin du Frantziako Legebiltzarrak onartu izanak Otomandar Inperioak armeniarren aurka eginiko genozidioa ukatzea zigortzen duen lege proposamena. Hori horrela, are gehiago gaiztotu da azken urteotan gatazkatsua izan...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013084
BERRIA
Euskadi
noticias
Eusko Legebiltzarrak baztertu egin du euskaraz jakiteko eskubidea bermatzeko lege proposamena EH Bilduk euskaraz jakiteko eskubidea bermatzea helburu duen lege proposamen bat aurkeztu du gaur goizean Eusko Legebiltzarrean eginiko osoko bilkuran, Gasteizen. Hala ere, bertan behera utzi dute proposamena, EAJren, PSE-EEre...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013085
BERRIA
Euskadi
noticias
DONOSTIAKO NAZIOARTEKO 55. ZINEMALDIA. Austerren labirintoan . 'The inner Life of Martin Frost'-ek epel utzi zituen ikusle asko; Weingartnerrek telezaborraz egin du filma 'The inner Life of Martin Frost'-ek epel utzi zituen ikusle asko; «Irudimenak nola funtzionatzen duen eta idazleek nola pentsatzen duten». Hori eraku...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013086
BERRIA
Euskadi
noticias
Asteleheneko auzi saioari begira, Eusko Legebiltzarrak babesa agertu die Artur Masi eta harekin batera auzipetuta dauden bere gobernuko beste hiru kideei. Horrekin batera, Kataluniako politikaren «judizializazioa» salatu du. EH Bilduren legez besteko proposamena bere horretan babestu du EAJk. Elkarrekin Podemos, berriz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013087
BERRIA
Euskadi
noticias
Danobaten helburua da makina-erremintaren alorrean nazioartean duen lidergoari eustea eta ahal dela sendotzea. Hala, belaunaldi berriko makina handiak egiteko Elgoibarren (Gipuzkoa) zabaldu berri duen lantegia mugarri izatea dute helburu. Mondragon taldeko kooperatibak hogei milioi euroko inbertsioa egin du, eta adiera...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013088
BERRIA
Euskadi
noticias
Ostiralean Bilboko hiru familia etxetik kaleratuko dituzte. Banco Popular bankuaren esku geldituko dira etxeak, eta banku horren aurrean abiarazi zuen atzo Berri Otxoak plataformak etxe kaleratzeen aurkako giza katea. Bilboko Udalaren etxe kaleratzeen arreta zerbitzu bulegoraino egin zuten protesta. Udalari «benetako» ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013089
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: Fermin Muguruza. Generoa: Animazioa. Iraupena: 80 minutu. Herrialdea: Euskal Herria. Urtea: 2018. Iruñeko erraldoien konpartsa New Yorkera gonbidatu dute. 1965. urteko urria da, eta erraldoiak AEBetako hiriko Bosgarren Etorbidean ibili behar dituzte, desfilean. Baina erraldoi guztiak ezingo dira atera, agin...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013090
BERRIA
Euskadi
noticias
SASKIBALOIA. Miguel Santosek senda-agiria jaso zuen atzo eta Donostiako ospitaletik irten da. Gipuzkoa Basketeko fundatzaile eta ohorezko presidenteak hamabost egun egin ditu ospitalean: hilaren 10ean bihotzekoak eman, eta auto istripu larria izan zuen. Santos oso larri eraman zuten ospitalera, baina azken egunetan har...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013091
BERRIA
Euskadi
noticias
Iristea lortu duelako, saria Jaiorentzat. 'Amaren eskuak' nobelari eman diote aurtengo Beterriko Liburua Literatur Aipamena 'Amaren eskuak' nobelari eman diote aurtengo Beterriko Liburua «Ohore handia» izan da Karmele Jaio (Gasteiz, 1970) idazlearentzat Beterriko Liburua Literatur Aipamena jasotzea, «batez ere irakurle...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013092
BERRIA
Euskadi
noticias
Eskualdeko hizkuntzak babesteko eta sustatzeko» legea, hizkuntza gutxituen aldeko legea edo Molac legea bozkatuko dute gaur Frantziako Asanblea Nazionalean. Bretainiatik abiatutako lege proposamenak izango du eragina gurean ere. Izaten ari da dagoeneko, Ipar Euskal Herriko senatari eta diputatuak legea onartzeko lanean...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013093
BERRIA
Euskadi
noticias
«Ordenagailuekin elkarrizketan euskaraz aritzeko ahala badago» Ixa taldeak eta Aholab laborategiak osatzen dute Hitz ikerketa zentroa, eta ordenagailuekin elkarrizketak izateko teknologia lantzen ari da Agirre. Hizkuntzen prozesamenduan euskara posizio egokian dagoela dio. Ordenagailuekin elkarrizketan jardun ahal izat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013094
BERRIA
Euskadi
noticias
Rikardo Arregi kazetaritza sarirako epea zabaldu dute DONOSTIA. Euskarazko kazetaritzaren bikaintasuna, kalitatea eta berritasuna saritzen dituen Rikardo Arregi sarietan parte hartzeko deialdia zabalik dago atzotik. Aurten, XXVI. aldia izango du sariketak, eta maiatzera arte aurkeztu ahalko dira lanak. Sari nagusiaren ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013095
BERRIA
Euskadi
noticias
Frantziak hiru euskal herritar Espainiaratuko ditu gaur Garikoitz Pascual, Eneko Pascual eta Juan Carlos Iriarte Espainiaratuko dituzte gaur. Espainiako Auzitegi Nazionalak egin zuen haien kontrako Garikoitz Pascual eta Eneko Pascual otsailaren 12an atxilotu zituen Frantziako Poliziak, Baionan. Paueko (Frantzia) Auzite...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013096
BERRIA
Euskadi
noticias
13:00. Unai Simon, Martin Zubimendi, Jon Moncayola, Miker Merino eta Mikel Oiartzabal. Futbola. Japonia-Espainia. Finalerdiak. 15:00. Jakes Goikoetxea eta Ainara Arratibel BERRIAren berriemaile berezien eguneko laburpena, Eraztun Morea (Alice Coachman), Iñigo Peñari elkarrizketa eta hurrengo eguneko agenda.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013097
BERRIA
Euskadi
noticias
BERRIA egiten dugun emakumeok erabaki dugu bat egitea Euskal Herriko mugimendu feministak aurtengo martxoaren 8rako deitu duen grebarekin. Kazetari, diseinatzaile, zuzentzaile, harrerako arduradun, publizista, banatzaile, komertzial, sustapen, kudeaketa eta administrazioko langileok egun osoko lanuztea egingo dugu egun...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013098
BERRIA
Euskadi
noticias
Ikeak Iruñean 275 lanpostu sortuko lituzke, Aierdiren ustez Etorkizunean, Euskal Herrian hirugarren saltoki handia eduki dezake Ikeak, Iruñean. Oraindik ez da hartu behin betiko erabakirik Superser enpresa zenaren eraikinean ezar dadin Suediako multinazionala, eta, horregatik, urrun dago hori bete ahal izateko aukera. ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013099
BERRIA
Euskadi
noticias
Irain arrazistentzat habia ezin hobea da futbola. Eraso arrazistak gertatzen dira urruti, eta gertatzen dira hurbil, Hernani eta Hondarribiaren arteko futbol partida batean, oraintsu, urrutira eta aspaldira joan gabe. Irain homofobo eta matxisten habia ere bada futbol harmaila. Zer entzuten diren! Bizikidetzaz eta berd...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013100
BERRIA
Euskadi
noticias
Txibitek dio PSN, Geroa Bai eta ZN «eperik gabe» negoziatzen ari direla IRUÑEA. Maria Txibite Nafarroako Gobernuko jarduneko lehendakariak esan du PSN, Geroa Bai eta Zurekin Nafarroa «eperik gabe» ari direla negoziatzen eta, ziur aski, sanferminen astean «atsedentxo bat» hartuko dutela. Hala ere, azaldu du astean zehar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013101
BERRIA
Euskadi
noticias
Agerikoa da ahalegina. Kanpainako lehen egunei erreparatu besterik ez dago ohartzeko nola ari diren alderdi guztiak gazteenei eskainitako ekitaldi monografikoak egiten eta sustatzen. Boz gaztea deitu zaionaren atzetik (ere) ari dira, konturatuta lehen ez zeukan pisua izan dezakeela orain, balantzak horren ez batera ez ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013102
BERRIA
Euskadi
noticias
Sara, Zugarramurdi, Urdazubi eta Ainhoa biltzen dituen Xareta eskualdea inguratzen du Pottokaren Bideak, 37 kilometrotan. Baina gehienek lehen bizpahiru herriak dituzte lotzen, oinez. Sarako (Lapurdi) leizeetan autoa aparkaturik, berehala atzematen da Zugarramurdiraino (Nafarroa) eramaten duen pottoka urdinaren seinale...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013103
BERRIA
Euskadi
noticias
Lekeitioko Master Serieseko finala jokatuko dute gaur ZESTA-PUNTA. Gaur jokatuko dute Lekeitioko (Bizkaia) Master Series txapelketako finala. Aritz Erkiaga eta Julen del Rio Iñaki Osa Goikoetxearen eta Unai Lekerikaren aurka ariko dira. 19:00etan hasiko da jaialdia, eta lehenbizi, Zelaia-Atainek eta Basterra-Undak joka...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013104
BERRIA
Euskadi
noticias
Paper inprimatuari ez zion eutsi atzo nire baikortasunak. Egunak argitu zuenerako, Donostiako Bulebarrean zeuden jada Estefania Beltran de Herediaren gizon-emakumeak, Segikoak izateagatik zigortu nahi dituzten -eta dagoeneko nahiko zigortuak izan diren- gazteak atxilo hartzera. «Ez dut ongi ikusten ideologiagatik norba...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013105
BERRIA
Euskadi
noticias
GASTRONOMIA. ARDOXKA. Durangoko Ardo Saltsan Azoka jan-edanak gustuko ditugunok hitzordua dugu Durangoko Landako gunean. Asteburu honetan, Durangoko Liburu eta Disko Azoka egiten den espazio bera delikatessen produktuen paradisu bihurtuko da. Liburu eta disko azokan hitza, irakurketa eta kantua jaun eta jabe izaten dir...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013106
BERRIA
Euskadi
noticias
Hauteskundeak aurreratu ditu Japoniako lehen ministroak, zerga igoera bozketara eramanez Shinzo Abe Japoniako lehen ministroak parlamentua desegin eta hauteskundeak aurreratu ditu ustekabean, legealdia hasi zenetik bi urte baino ez direnean pasatu. Azaldu duenez, 2015erako aurreikusitako BEZaren igoera 2017ra atzeratu ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013107
BERRIA
Euskadi
noticias
Uztaileko prezioak apaldu ditu merkealdiak, baina urte arteko inflazioa %3,8an dago. Sindikatuek diote familien zorpetzea arazo larria dela, eta beharginak erosteko ahalmena galtzen ari direla Uztaileko prezioak apaldu ditu merkealdiak, baina urte arteko inflazioa Sindikatuek diote familien zorpetzea arazo larria dela,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013108
BERRIA
Euskadi
noticias
MUSIKA. Buena Vista Social Club Kubako musika tradizionala lantzen duen taldeak azkeneko bira hasiko du 2014an, eta 2015eko udazkenera arte iraungo du. Buena Vista Social Club 1997an sortu zen, Ry Cooder musikari estatubatuarrak bultzatuta, eta Kubako musikako izen handiak bildu ditu: Ibrahim Ferrer, Compay Segundo -bi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013109
BERRIA
Euskadi
noticias
OSASUNA. Medikuntza. Kirurgiarik gabe, ozonoterapia disko hernietan. Kirofanotik pasatu gabe, era guztietako disko hernietan -zerbikaletan, dortsaletan eta baita lunbarretan ere- mina kentzen duen teknika iraultzailea da ozonoterapia. Zenbait kasutan, hernia kentzeraino ere irits daiteke. Horratx hainbat azalpen eta ja...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013110
BERRIA
Euskadi
noticias
Zaldibarko luiziaren faktura zenbatekoa izango den argituz doa apurka. Kontratu nagusia 26 milioi eurora iritsi da azken eguneraketan. Epaileak ebatziko du nork ordainduko duen. Zaldibarko (Bizkaia) hondamendiak kalte pertsonal eta ekologiko kalkulaezinak eragin ditu. Datuetan islatu ezin daitezkeen oinaze eta ondorioa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013111
BERRIA
Euskadi
noticias
Kanporatzeko ebazpenaren aurkako helegitea ezarri dute nomadek. Paueko auzitegiak bihar aztertuko du kanporatze eskaria eta ordura arte Angelun segituko dute nomadek Kanporatzeko ebazpenaren aurkako helegitea ezarri dute nomadek Paueko auzitegiak bihar aztertuko du kanporatze eskaria eta ordura arte Angeluko (Lapurdi) ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013112
BERRIA
Euskadi
noticias
• Laugarren astez jarraian, gorantz egin du gripea dutenen kopuruak Nafarroan; 100.000 biztanleko, 323 gaixo daude gripearen eraginez, eta 18 herritar ospitaleratu dituzte. Bost urteko haurren artean du gripeak eragin gehien.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013113
BERRIA
Euskadi
noticias
«Ezin da onartu oraindik ere jai baztertzaile bat egitea herrian» Aurten Hondarribiko alardean izango diren «keinu txikiei» garrantzia eman die Ferreirak, baina ez du ontzat ematen agintari politikoek alarde baztertzailearen aldeko keinuak ere egitea. Hondarribiko (Gipuzkoa) Jaizkibel konpainia parekideko kapitaina iza...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013114
BERRIA
Euskadi
noticias
Abiadura handiko trenaren proiektua «zaharkituta» dagoela hausnartu du Sustrai Erakuntzak, baina, hala eta guztiz ere, Nafarroako Gobernuak aurrera jarraitzeko asmoa duela oroitarazi du. «Hizkuntza desitxuratu eta izenak aldatu ditu, nafar jendartea nahasteko». Horri aurre egiteko dekalogo bat prestatu dute, hausnarket...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013115
BERRIA
Euskadi
noticias
Kontzertuak emateari utzi dio Cesaria Evorak, osasun arazoengatik Oso gaztea zela herriko plazan kantatzen eman zituen lehen pausoak Cesaria Evorak (Mindelo, Cabo Verde, 1941), morna musikaren erreginak. Orain, 70 urterekin, amaitutzat eman du bere ibilbide musikala: osasun arazoak direla eta, kontzertuak emateari utzi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013116
BERRIA
Euskadi
noticias
MUSIKA. KRITIKAK. 'Comme si de rien n'etait' . CARLA BRUNI Frantzian azken hamarkadatan ikusmin handiena sorrarazi duen diskoa». Honela dio Le Figaro-k. Errepublikako Presidentearekin ezkondu ondoren, Carla Brunik egiten duen orok beste dimentsio bat dauka. Testu berriak entzuterakoan, dibertigarria da hitz goxo hauek ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013117
BERRIA
Euskadi
noticias
Armaz betetako ontzi bat atzeman du Israelek. Barkua Irandik irten zela, eta Libanoko Hezbola milizia xiitaren kontrakoa zela uste du Tel Avivek Barkua Irandik irten zela, eta Libanoko Hezbola milizia xiitaren Ustez Irandik aterea zen, eta armaz beteta zegoen kargaontzi bat geldiarazi zuen atzo Israelgo armadak. Armak ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013118
BERRIA
Euskadi
noticias
UDAN BAI. Ehun urte atzera egin du Otsagabiak. Garai bateko bizimodua eta lanbideak erakutsi dituzte asteburuan, Orhipean izeneko festan iker frias Garai bateko bizimodua eta lanbideak erakutsi dituzte asteburuan, Udaren amaieran egon arren, eguzkiak gogor jo zuen larunbatean, Otsagabian (Nafarroa). Ori mendiaren itzal...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013119
BERRIA
Euskadi
noticias
Mari Paz Jimenezen inguruko album ilustratua kaleratu du Pamielak Euskal Herrian pintura abstraktua jorratu zuen lehen artista izan zen. «Lehen artista, ez lehen artista emakumea». Eta hala ere, gaur-gaurkoz, justuan heldu zaio aitortza Mari Paz Jimenez artistari (Valladolid, Espainia, 1909 - Donostia, 1975). Aski moti...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013120
BERRIA
Euskadi
noticias
ANIMALIEN TRATU TXARRENGATIK ZIGORRA, HILABETEETAN Igeldoko (Gipuzkoa) txakurrentzako eta katuentzako hotelaren jabeari zortzi hilabetetako espetxe zigorra ezarri dio epaileak, animaliei tratu txarrak ematea egotzita. 2014ko irailean itxi zuten hotela; dozenaka txakur, hamabi zaldi eta sei katu zeuden, egoera «negargar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013121
BERRIA
Euskadi
noticias
Ezker abertzaleak eta ETAren su-eten adierazpenak sustatutako bake prozesuari «tregoa-tranpa» deitu izana mesfidantza baten adierazgarri bidezkotzat jo daiteke. Baina, ezbairik gabe, ezkutatu egiten du euskal gatazka koordenatu politiko eta demokratikotan zehazteari uko egin izana, hari jokaleku berri bat gertatzeko as...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013122
BERRIA
Euskadi
noticias
Finantzaketa aldatuta, Nafarroako udalen artean 272 milioi banatuko dira 2022an Datorren urtean Nafarroako udalek diru gehiago izango dute eurentzat gastu arrunta zein zerbitzuak finantzatzeko, eta, gainera, beste modu batera banatuko da dirua. Hori da Nafarroako Gobernuak PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013123
BERRIA
Euskadi
noticias
Lehengoan, adiskide batek eman zidan albistea, Sarrionandia laguna gure artean zegoela, azkenik. Bromatan aritu ginen, gainera: orain, koronabirus pandemia zela eta, lasai asko ibil zitekeela kalean, anonimatu osoan, maskaratxoa eta bisera bat jantzita. Erabaki genuen, gainera, guretzat, lagunontzat, ziklo oso bat ixte...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013124
BERRIA
Euskadi
noticias
Irma Basterra jeltzalea hautatu dute Arabako Batzar Nagusietako presidente Arabako Batzar Nagusiak eratu dituzte gaur goizean, eta, hala, hasiera eman diote hamabigarren legealdiari. Irma Basterra jeltzalea aukeratu dute mahaiko presidente, EAJko eta PSEko batzarkide taldeen botoekin. Pedro Elosegi jeltzaleak azken zor...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013125
BERRIA
Euskadi
noticias
Diktadurako lau polizia zigortu dituzte Argentinan Argentinako auzitegi batek diktadura militarraren garaian -1976tik 1983ra- polizia izan ziren lau lagun zigortu ditu, hiru atxiloketa zentro klandestinotan egindako krimenengatik. Zazpi eta 21 urte bitarteko espetxe zigorrak ezarri dizkiete polizia ohiei. «Askatasuna l...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013126
BERRIA
Euskadi
noticias
Zentral nuklearrak itzaltzeko eskatu dute Alemanian Protesta ugari egin zituzten atzo Alemanian zentral nuklearrak ixteko eskatuz. Txernobilgo eta Fukushimako ezbeharrek eragindako arazo ugariak gogora ekarri zituzten manifestariek eta Alemaniako Gobernuari eskatu zioten zentral guztiak lehenbailehen «itzaltzeko». Bazk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013127
BERRIA
Euskadi
noticias
100.000 milioi euroko mekanismoa, oposizioa baretzeko Europako Batasuna joan den ekainean saiatu zen azkeneko aldiz 2050ean neutraltasun klimatikoa lortzeko helburua ofizialki bere egiten. Ez zen adostasunik izan, Hungaria, Polonia eta Txekia kontra azaldu zirelako. Ekialdeko herrialde horiek baliabide gehiago nahi dit...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013128
BERRIA
Euskadi
noticias
Arratsalde partean iritsi zen albistea: Mubarakek alderdiko presidente kargua uzteko erabakia hartu zuela, eta harekin batera, semeak eta beste hainbat alderdikidek. Iluntze partean gezurtatu zuten: Mubarakek bere alderdiko presidente karguan jarraituko duela eta semea dela alderdia utzi duena eta Mubaraken oinordeko i...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013129
BERRIA
Euskadi
noticias
Hasi da eragina izaten Nazioarteko Pilota Federazioak Mexiko Hirian egin zuen ezohiko batzarra. Han, larunbatean, federazioko batzorde exekutiboak erretiratu egin zuen Euskadiko Federazioaren onarpenaren inguruko puntua. Horrenbestez, azkenerako ez zen bozkatu. Horren ostean, azkar hartu ditu neurriak Xavier Cazaubonek...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013130
BERRIA
Euskadi
noticias
Etxerat-i mediku txostenak eskatu dizkio Espainiako herri defentsariak Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten hamalau euskal presoei buruzko mediku txostenak eskatu dizkio Maria Luisa Cava de Llano Espainiako herri defentsariak Etxerat elkarteari. Dokumentazio hori igorria dio jada euskal preso eta iheslari politiko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013131
BERRIA
Euskadi
noticias
FUTBOLA. ESPAINIAKO LIGA. SAILKAPENAK*. IKUS PDF-A. LEHEN MAILA 4. JARDUNALDIA. BIGARREN MAILA. 5. JARDUNALDIA.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013132
BERRIA
Euskadi
noticias
ONDAREA. Unescok beste 25 leku izendatu ditu gizadiaren ondare. Horietako 21 kultur guneak dira, hiru naturakoak eta gainontzekoa mistoa. Leongo Katedrala (Nikaragua), Alpeetako historiaurreko Palafitoak, Bridgetowneko erdigune historikoa eta Meroe irlako (Sudan) gune arkeologikoak dira Unescoren zerrendan sartu diren ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013133
BERRIA
Euskadi
noticias
Animaliekiko tratu txarra gogorrago zigortzea onetsi du Espainiako Kongresuak Espainiako Kongresuak animaliak babesteko lege proiektua onartu du, besteak beste PSOE, Unidas Podemos eta EH Bilduren babesarekin. Horrekin batera eta animaliei ematen zaizkien tratu txarrak gogorrago zigortzeko, Zigor Kodea erreformatzearen...
cc-by-sa 4.0