id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0013834
BERRIA
Euskadi
noticias
Irakasle bat zendu da Donibane Lohizunen, ikasle batek labana sartuta Donibane Lohizuneko (Lapurdi) Tomas Akinokoa lizeo pribatuko irakasle bat hil egin zen atzo, ikasle batek labanaz eragindako zaurien ondorioz. Ikastetxean gertatu zen erasoa, 10:00ak aldera, eta handik gutxira zendu zen, ospitalean. 16 urteko ikasle ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013835
BERRIA
Euskadi
noticias
Herritarrek gobernuaren bi etxe «berreskuratu» dituzte Iruñean Iruñeko Sanduzelai auzoko Landa doktorea karrikan hamahiru etxebizitza huts ditu Nafarroako Gobernuak, eta haietako bi herritarrek «berreskuratu» egin dituzte, etxerik gabe gelditu direnentzat. Egoera kaskarrean dira etxeok, azken hamabost urteotan hutsik e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013836
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskaltelek ezin izan du Esloveniako Tourra amaitu, bizikletak lapurtu dizkiotelako Azken txanpa zuten aurrean, literalki, baina Euskaltel Euskadi taldeko zazpi txirrindularik ezin izan dute amaitu Esloveniako Tourra: Xabier Azparrenek, Carlos Canalek, Unai Iribarrek, Xabier Isasak, Txomin Juaristik, Andoni Lopez de Ab...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013837
BERRIA
Euskadi
noticias
Lau gizon atxilotu dituzte Nafarroan tratu txarrengatik Nafarroako Foruzaingoak jakinarazi duenez, azken egunotan lau gizon atxilotu dituzte indarkeria matxistagatik. Lehenbizikoa Azkoienen izan zen; Poliziak etxebizitza batean atzeman zituen 60 urteko gizona, biktima -bere emaztea- eta beste pertsona talde bat. Tutera...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013838
BERRIA
Euskadi
noticias
Hau ez da serioa. Pilota profesionalak erridikulurako duen joera harrigarria da. Buruz buruko finaleko Xalaren aferarekin zentzua iritsiko zela zirudien, baina ez, berriz ere final bat jokatzeko lau egun falta direnean ezin da ziurtatu data aldatuko den ala ez, eta ezta ere Olaizola II.ak edo Barriolak jokatuko duen Ir...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013839
BERRIA
Euskadi
noticias
Uztailaren 6an ateratakoak dira bi argazkiak, toki eta ordu berean: Iruñeko Foruen plazan, 13:00 aldera. Goikoa 2019koa da; behekoa, atzo eguerdikoa. Urtebete baino askoz gehiago da, baina, bi istanten arteko arrakalan galdu dena: iaz kolorea, bizitasuna eta algara zena isiltasun bihurtua da aurten. Bigarren argazkian,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013840
BERRIA
Euskadi
noticias
Lankide zirenek justizia eskatu dute Cabacasentzat BILBO. BBVAn Iñigo Cabacasen lankide zirenek giza katea egin zuten atzo Bilbon, justizia eske. Han izan ziren Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hildako gaztearen gurasoak ere. Bilboko auzitegietatik eta EAJren eta PSEren egoitzetatik igaro zen mobilizazioa, haien...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013841
BERRIA
Euskadi
noticias
«Euskaraz, ez dago sorgin ehizaren inguruko monografiko seriorik». Asisko Urmeneta ilustratzailearenak dira hitzok, eta harena da, halaber, hori konpontzeko egindako lehen saiakera, Sugarren mende liburua, Helena Xurioren ikerketetatik abiatuta ondu duena, besteak beste. Gaiari buruzko edukiak erdaretatik jaso behar iz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013842
BERRIA
Euskadi
noticias
Indarra, arindua, animoa, itxaropena, poza... Eguerdian, Estrasburgoko epaiaren berria jaso eta berehala, lehen balorazio azkar batean hitzok erabili zituzten euskal presoen senide batzuek. Guztiek ere pozez hartu zuten epaia, baina tentuz mintzatu ziren etorkizunera begira. Nahiz eta Espainiako Gobernuak hemendik aurr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013843
BERRIA
Euskadi
noticias
Aurreko galga disko baten bat-bateko hausturak jokoz kanpo utzi zuen atzo Lewis Hamilton (Mercedes), eta oparia baliatu zuen Nico Rosbergek (Mercedes) 'pole'-a lortzeko Alemaniako Sari Nagusiko entrenamenduetan. Ez zuen erraz lortu, ordea, Williamseko bikotea asko gerturatu baitzitzaion. Tenperatura altuak pneumatikoen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013844
BERRIA
Euskadi
noticias
Baionako bestetan bortxatu dituztela salatu dute bi emakume gaztek Mementoko, bi bortxaketa salatu dituzte Baionako bestetan. Biak ostiral gauean gertatuak dira, baina orduak ez dira jakinak. «Aski da» adierazteko, Bortizkeria Sexisten Aurkako Kolektibo Feministak eta Baionako Familia Planifikaziorako Elkarteak Baionak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013845
BERRIA
Euskadi
noticias
Itsasoa izan zuen eskola patroitza ikasteko Xabier Eizagirrek (Getaria, Gipuzkoa, 1978). Famatzen dute haren arraunlari izandakoek Getarian eta Zumaian. Eta itsasoa du unibertsitate Unax Eizagirrek ere (Getaria, 1998). Segidan-segidan, trainerua uretan gozo joaten den bezala, beste patroi batzuk ere sortu dira 2016an X...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013846
BERRIA
Euskadi
noticias
Zinemaldian, David Valeroren Los increíbles filmarekin batera saritu dute Oskar Alegriaren lana. Halaber, Imanol Uriberen Miel de naranjas filmak Ikusleen saria eskuratu du Naoneden, Etxepare Euskal Institutuak jakinarazi duenez.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013847
BERRIA
Euskadi
noticias
Seaskako zuzendari Hur Gorostiagak aski gustura zerrendatzen du zein den egun -lehen urratsak egin eta 50 urtera- Ipar Euskal Herriko ikastolen sarearen errealitatea: 11 ama ikastola, Lehen Hezkuntzako hogei zentro, lau kolegio eta lizeo bat dituzte. «36 ikastola». 3.865 ikasle ari dira horietan. «Azken hamar urteotan,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013848
BERRIA
Euskadi
noticias
Jende askok -Susan Sontag datorkit gogora- salatu du gaixotasun fisikoen izenak baliatzeko ohitura ustelkeria sozialak izendatzeko, zori gaiztoak ekarritako gaitz fisikoak eta gizakion estolderia sozialak konparatzeko. Izurridunek ez dute, nonbait, nahiko zigor: beren gaitza metafora da, gainera, munduan gaizki dagoen ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013849
BERRIA
Euskadi
noticias
15 urteko mutil bat hil da Ilundaingo adingabe zentroan 15 urteko gaztetxo batek bere buruaz beste egin du Ilundaingo adingabe zentroan, Arangurenen, Nafarroan. Ekain bukaeran hil zen, Nafarroako Gobernuko Gizarte Politika Departamentuko iturriek BERRIAri baieztatu diotenez. Iturri horien arabera, "portaera arazoak" ze...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013850
BERRIA
Euskadi
noticias
Hilabeteak eman ditu Alex Gerediaga antzerki zuzendariak William Shakespeareren Macbeth obrari lotuta. «Uda osoa pasatu dut testua aztertzen», esan du, burla doinuan. 1606. urtearen inguruan idatzi zuen idazle ingelesak Macbeth , eta gehien interpretatu diren klasikoen artean dago: hamazazpi film baino gehiago egin dir...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013851
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskal Herrian da Gaizka Sopelana iheslaria, 35 urteren ostean Bilbon jaioa, Gaizka Sopelanak etxetik urrun egin ditu azken 35 urteak. Gaurtik, baina, Euskal Herrian da berriz ere, duela hilabete aurkitu zioten tumore baten aurkako tratamendua jasotzeko. Herritar eta lagunek harrera beroa egin diote Gurutzetako ospital...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013852
BERRIA
Euskadi
noticias
Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazatik Logia tabernara arteko kaleek jendetza bildu zuten atzo. Eraso lesbofoboen aurka agertu ziren, nahi duten lekuan eta nahi dutenarekin musukatzeko eskubidea aldarrikatzeko; gogora ekarri zuten gaur egun ez dela hori gertatzen. Joan den asteburuan jaso zuten horri buruzko azken sal...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013853
BERRIA
Euskadi
noticias
«Gure etorkizunari begira zaindu beharko genituzke itsasoak» Maud Fontenoy nabigatzailearen (Meaux, Frantzia, 1977) irudia baliatu dute Zortzigarren kontinentea aurkezteko. Pertsona ezaguna da oso Fontenoy Frantzian. Itsasoari eskaini dio bizia, eta hainbat marka hautsi ditu. Ozeano Atlantikoa eta Ozeano Barea zeharkat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013854
BERRIA
Euskadi
noticias
Eliza eta Trump, kazetaritza ezinbestekoa dela erakusteko Spotlight filma seme-alabekin ikusi ote duen galdetu zion aurreko batean Marty Baronek lagun bati. Apaiz katolikoek eginiko sexu abusuen inguruko istorio batekin, filmak bi Oscar sari irabazi zituen iaz. Lagunak ezetz erantzun zion Baroni: «Beldur naiz filmaren ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013855
BERRIA
Euskadi
noticias
Mozorro festa batean egongo balitz bezala joan da Dan Snaith musikari eta konpositore kanadarra bere ibilbidean izen bat ala bestea janzten. Manitoba izenarekin kaleratu zituen bere lehen lanak, baina, The Dictators punk taldeko Richard Manitobak salaketa jarriko ziola mehatxu egin ostean, Caribou eta Daphni izenak bal...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013856
BERRIA
Euskadi
noticias
Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi (Donostia, 1929 2012). Intelektual ekintzailea, engaiatua. Ideien lerrokatze berriak asmatu zituen astronomiazalea, aurkitu beharreko konstelazioak bazirela erakutsi zuen pentsalaria. Arrazaren bueltan biraka zebiltzan planteamendu esentzialisten aurka, benetako ardatza hizkuntz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013857
BERRIA
Euskadi
noticias
Bruselak Bizkaiko Golkoko antxoaren arrantza kuota igotzea proposatu du Bruselak proposatu du Bizkaiko Golkoko antxoa kuota 29.700 tonara igotzea; lehengo urteko denboraldian 15.600 tonakoa izan zen. Bruselak aztertutako ikerketen arabera, antxoaren biomasa "egoera onean" dago, segurtasun mugen gainetik. Esan dute biom...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013858
BERRIA
Euskadi
noticias
Maria Orcasitasek irabazi du Ignacio Aldekoa ipuin lehiaketa, 'Usoak' lanarekin LITERATURA. Maria Orcasitasek irabazi du Ignacio Aldekoa euskarazko ipuin lehiaketa, Usoak lanarekin; Galo Martinez de la Perak Becerro de Bengoa saiakerakoa, Euskaldunon komunitatea -rekin; eta Beatriz Txibitek Ernestina de Champourcin poe...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013859
BERRIA
Euskadi
noticias
Espainiako Estatuak oinarrizko eskubideak urratu dituela argudiatuta, EB Europako Batasunak hura zigortu ahal izateko prozesua abiatu du Carles Puigdemont Kataluniako presidente kargugabetuak. Errepublikaren Kontseiluak eta ANC Biltzar Nazional Katalanak bultzatuta, Ekinbide Herritar Europarra aurkeztu zuen atzo Europa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013860
BERRIA
Euskadi
noticias
Bere aurkako salaketak ukatu ditu Mariano Kamio Getariako alkate ohiak . Balentziaga museoaren egitasmoaren kudeaketan ez dela irregulartasunik izan adierazi du Bere aurkako salaketak ukatu ditu Mariano Kamio Getariako alkate ohiak Balentziaga museoaren egitasmoaren kudeaketan ez dela irregulartasunik Getariako Balentz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013861
BERRIA
Euskadi
noticias
MUSIKA. Inma Sharak zuzenduta, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Bakearen aldeko musika izeneko kontzertua eskainiko du irailaren 8an Bilboko Euskalduna jauregian. Bilboko Koral Elkarteko abesbatzak ere parte hartuko du Durango, Gernika, Otxandio eta beste hainbat herritako bonbardaketaren 75. urtemuga gogoratzeko ekitald...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013862
BERRIA
Euskadi
noticias
Botilak, labanak eta balak jaurti dituzte jokalari kurduen aurka Turkian futbol partida batean Liskar betean hasi eta amaitu zen partida. Turkiako bigarren mailako Bursaspor eta Amedspor futbol taldeek elkarren aurka jokatu zuten igandean, Bursasporren etxean. Giroa berotuta heldu zen aurrez aurrekora. Aurreko gauean, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013863
BERRIA
Euskadi
noticias
Januzajek eta Monrealek ez dute Realean jarraituko Denboraldi zaharra amaitu bezain pronto eman du berrirako lehen albistea Realak: Adnan Januzajek eta Nacho Monrealek ez dute taldean jarraituko. Nafarra 2019tik egon da Realean, eta 69 partida jokatu ditu, eta lau gol sartu. Sasoi honetan ez du alerik jokatu, belauneko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013864
BERRIA
Euskadi
noticias
Abesti hauek Nick Cave & The Bad Seeds taldearen Nocturama diskotik hartu ditugu, eta gure begietatik iragazita eskaintzen dizkizuegu», idatzi du musikariak diskoan. Aitorpen umil eta zintzo honek ez du aditzera ematen zein arte zail eta esker txarrekoa izan ohi den bertsioak egitearena. Nolanahi ere, gehienetan, gutxi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013865
BERRIA
Euskadi
noticias
Urteko lehiarako, prest. Zazpi pilotari ariko dira txapelaren lehian bihar Galarretan hasiko den Buruz Buruko Casino Kursaal Txapelketan Zazpi pilotari ariko dira txapelaren lehian bihar Galarretan hasiko den Zazpi buru eta txapel bakarra: Buruz Buruko Casino Kursaal Txapelketa. Lehiak aurrera egin ahala, baina, buru k...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013866
BERRIA
Euskadi
noticias
«Arte eszenikoen eskola sortzeko urratsak egiteko garaia da» . Proiektuari ekiteko lan taldea eratzeko eskatu diote Jaurlaritzari sektoreko 2.000 profesionalek «Arte eszenikoen eskola sortzeko urratsak egiteko garaia da» Proiektuari ekiteko lan taldea eratzeko eskatu diote Jaurlaritzari Arte Eszenikoen Goi Mailako Esko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013867
BERRIA
Euskadi
noticias
MUSEOAK. Lan baldintzak hobetzeko eskatuz greban diren hezitzaile eta orientatzaileek elkarretaratzea egin zuten atzo Bilboko Guggenheim museoaren atarian. Ertzaintzak protesta museoaren gunetik aterarazi zuela adierazi du Herrizaingo Sailak, eta gehitu ez zela istilurik izan.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013868
BERRIA
Euskadi
noticias
ARAMAIO. Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak babesa eman dio Aramaioko Udalari Arabako Foru Aldundiarekin daukan aferan. Aldundiak akastzat jo zuen udalak Hiri Antolamendurako Plan Orokorra euskara hutsean idaztea. Uema prest agertu da euskaraz lan egiteko trabak jartzen dituen edozein erakunderekin hitz egiteko.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013869
BERRIA
Euskadi
noticias
Pilota elkarteak haien osotasunean hartuta, egutegian dagoen txapelketarik garrantzitsueneko finalak jokatuko dira gaur, Hernaniko udal pilotalekuan, San Joan jaien egitarauaren barruan (17:00). XV. Berria Txapelketak aurtengo txapeldunaren izena jakingo baitu: Tolosa edo Iruñeko Oberena. Bi klub horiek ariko dira fina...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013870
BERRIA
Euskadi
noticias
Tortura erauzteko ekimen guztien alde egin du ezker abertzaleak Tortura erauztea lortzeko ekimen oro txalotu ditu ezker abertzaleak, eta herritarrei dei egin die ekimen horietan parte hartzera, atzo ohar baten bidez jakinarazi zuenez. Deia bereziki asteon antolatu diren ekimenetarako egin du ezker abertzaleak. Hain zuz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013871
BERRIA
Euskadi
noticias
Elizabeth Peña 'Jacob's Ladder' eta 'La bamba'-ko antzezlea hil da, 55 urterekin ZINEMA. Elizabet Peña antzezlea hil da, 55 urte zituela, Los Angelesen (AEB). Kubatar jatorriko estatubatuarra zen Peña, eta adituek nabarmendu dute latinoamerikarrak Hollywooden sartzea lortu zuen aurrenetarikoa izan zela. Besteak beste, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013872
BERRIA
Euskadi
noticias
Behin soilik egon da finalisten adinean alde handiagoa buruz buruko final batean PILOTA. Aimar Olaizolak eta Jokin Altunak jokatuko dute hilaren 27an Banakako Txapelketako finala, Bilbon. Alde handia dago bi pilotarien adinean, hamasei urtekoa. Izan ere, Olaizola II.ak 38 urte ditu, eta Altuna III.ak, 22. Behin bakarri...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013873
BERRIA
Euskadi
noticias
«Euskal Herriaren etorkizuna iragana baino askoz hobea izango da» Hogeita bost urtean Euskal Herriko egoera aztertzen aritu da Antoni Batista (Bartzelona, 1952), berriemaile politiko gisa. Gatazka eremuetako kazetaritzan aditua da, eta euskal politikari buruzko hainbat liburu idatzi ditu. Oraingo honetan, Ernest Heming...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013874
BERRIA
Euskadi
noticias
Berbaxerka eta BERRIA elkarlanean hasi dira, jokoa 'Berria.eus'-en jarrita Spelling Bee izan zen aurrena, ingelesez, eta Paraulogic ondoren, katalanez. The New York Times -en erabil liteke lehena, eta Vilaweben webgunean bigarrena. Berbaxerka izan zen hurrengoa: 2022ko urtarril hasieran euskarara ekarri zuten Marc Font...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013875
BERRIA
Euskadi
noticias
«Kulturaren sektoreko profesionalak lanean jarri nahi ditugu berriz» Kultura Bizia egitasmoa gaur jarriko da martxan, Gasteizko Iradier Arenan. Urrira arte, 600 lagunentzako kontzertuak eta kultur ekitaldiak izango dira. Kulturaren «gurpila martxan jartzea» da antolatzaileen helburua. Gasteizko eta Arabako askotariko k...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013876
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: Tonie Marshall. Aktoreak: Emmanuelle Devos, Suzanne Clement, Richard Berry. Iraupena: 110 minutu. Generoa: Drama. Herrialdea: Frantzia. Urtea: 2017. Emmanuelle Blachey ingeniari bikaina da, eta Frantziako energia enpresa bateko batzorde exekutibora iritsi da. Burtsan kotizatzen duen enpresa handi bateko zuz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013877
BERRIA
Euskadi
noticias
Udalak mozioa, alarde tradizionalak ohar gogorra. Tentsioa... Berdintasun eskubidea dago jokoan, eta erakundeek hori babesteko betebeharra dute. Horregatik babesten dugu Jaizkibel konpainia. Udalaren mozioak aurka egiten dio berdintasun legeari; lege horri jarraituz erabaki zuen Jaurlaritzak Jaizkibel lehenestea ordute...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013878
BERRIA
Euskadi
noticias
Gaddafik hasi du Bengaziren kontrako erasoa, aireportua bonbardatuz Azken bi asteetan pixkanaka borrokak irabazi ostean, Muammar Gaddafi iritsi da azkenean errebeldeen azken gotorlekura, eta gaur aireportua bonbardatuz hasi du erasoa. Oraingoz ez dute jakinarazi hildakorik eta kalterik izan den. Errebeldeek, ordea, era...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013879
BERRIA
Euskadi
noticias
Kazetariak, erruz. Pilotazaleak ere ehun bat bai. Aspe zein Asegarcekoen telefonoak sutan, sarreren salmenta dela tarteko. Teknikariak, berriz, pilotariei begirik kendu gabe. Duda izpirik gabe, ezohiko oihartzuna piztu du aurtengo Bigarren Mailako lau t'erdiko finalak. Aspaldi ez bezalakoa. Begi bistan geratu zen hori,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013880
BERRIA
Euskadi
noticias
Errusiak lehen aldiz irabazi du urrea gizonezkoen Munduko Txapelketan GIMNASTIKA. Herenegun AEBek irabazi zuten urrezko domina emakumezkoetan, Stuttgarten (Alemania), Munduko Txapelketan, eta, atzo, Errusiarentzat izan zen garaipena gizonezkoetan. Lehen aldia du. Gaur eta bihar, banakako lehia izango da. Simone Biles e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013881
BERRIA
Euskadi
noticias
Hitzen eta promesen urtea izan da. Frantziako presidentetzarako hauteskunde kanpaina, eta hizkuntza gutxituen gutuna sinatuko zuela hitzeman zuen François Hollandek. Espainiako Estatuak sinatua du, baina ez du betetzen; Europako Batzordeak hobetzeko bideak proposatu dizkio. Aukerak mahai gainean, baina aurrerapenik ez....
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013882
BERRIA
Euskadi
noticias
Bizkaiko Hitza- ren 2013ko urriaren 25aren zenbakian argitaratutako Gorabehera askoko arazoa? artikuluari jarraituz, ekarpena egin nahiko nuke. Galdera horrek bilbotar asko kezkatzen gaitu, prestatzen duen zerbitzuagatik eta baita ahalbideratzen duen Bilbo osoko ikuspegi ederragatik ere. Artxandako muinotik Bilbo eta B...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013883
BERRIA
Euskadi
noticias
WADA «kezkatuta», Kenya eta Jamaikaren jarrerarekin ATLETISMOA. Dopinaren Aurkako Munduko Agentzia (WADA) «kezkatuta» azaldu da Kenyak eta Jamaikak dopinaren aurkako borrokan duten jarrerarekin. John Fahey WADAko presidenteak salatu egin du Kenyan azkenaldian positibo ugari egon direla, eta Jamaikak ez dituela behar be...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013884
BERRIA
Euskadi
noticias
PSEk eta PPk elkarri babesa emateko ituna egin dute Larunbatean osatuko dira Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako udalak, eta azken egunera arte fitxak mugitzen arituko dira alderdiak. EAJk esana du bere hautagaiak aurkeztu eta babestuko dituela, baina PSEk eta PPk Bildu baztertzeko ituna egin nahi dute oraindik. Iri...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013885
BERRIA
Euskadi
noticias
43 milioi inguru herritarretatik 32 milioik dute botorako eskubidea. 18 eta 75 urte artekoek nahi eta nahi ez eman behar dute botoa, eta 16 eta 17 urtekoek nahi badute. Diputatuen erdiak eta senatarien herenak ere hautatuko dituzte.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013886
BERRIA
Euskadi
noticias
Beste behin ere Martxoaren 8ko eguna iristean jartzen gara hausnartzen, eta ezinbestekoak diren berdintasunezko jokaeretatik urrun gaudela jabetzen gara. Izan neska, izan mutiko, heldu zein gazte, geure alea jar dezagun, indarrak metatu eta sistema patriarkal honen barne antolaketa sakonetik iraultze aldera batu ditzag...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013887
BERRIA
Euskadi
noticias
Aimar Olaizola: «Momentu polita da erretiroa hartzeko» Denbora zeraman erretiroaren mamuak airean, eta astelehenean hedabideak deitu zituenetik bertatik jotzen zen ziurtzat pilotariaren agurra. Azkenean, gaur argitu du nolakoa izango den, Bilboko Bizkaia frontoian, Jose Ramon Garai Baiko Pilota enpresako zuzendari nagu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013888
BERRIA
Euskadi
noticias
Elhuyar Zientziako lantaldeak bederatzi bideo pilulako sorta bat prestatu du koronabirusaren inguruko argibideak emateko, eta egunero-egunero argitaratuko dira. Ana Galarraga Aiestaran Elhuyarreko kideak hainbat gai landu ditu minutu bateko bideoetan, hala nola birusaren jatorria, komunitate zientifikoaren ahalegina, a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013889
BERRIA
Euskadi
noticias
Bruselak ontzat hartu du argindarra merkatzeko Iberiar penintsulako sistema BRUSELA. Egun gutxiren buruan egongo da indarrean Iberiar penintsulako merkatu bateratuan argindarra merkatzeko sistema berria. Joan den astean igorri zioten proposamena Espainiako eta Portugalgo gobernuek Europako Batzordeari, eta atzo goizean...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013890
BERRIA
Euskadi
noticias
ESKUBALOIA. Super Amara Bera Berak irabaziz utzi du alboan aurreko jardunaldian galdu izana: atzo aise menderatu zuen Tenerife etxean (34-15), ligan. Zubileta Evolution Zuazok, berriz, berdindu egin zuen Granollersen aurka Barakaldon (30-30). Asobal ligan, Bidasoak aise irabazi zion Antequerari (33-19), eta Anaitasuna ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013891
BERRIA
Euskadi
noticias
Batasunaren ekitaldiekin ez duela jarrera aldatu dio Herrizaingo Sailak. Batasunaren jardueren etetea agintzen duen autoa beteko duela ziurtatu dio Grande-Marlaskari Batasunaren ekitaldiekin ez duela jarrera aldatu dio Herrizaingo Sailak Batasunaren jardueren etetea agintzen duen autoa beteko duela ziurtatu EAEko Herri...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013892
BERRIA
Euskadi
noticias
Hirugarren urtez, musikaz beteko da Igeldoko jolas parkea datorren ostiral eta larunbatean, Kutxa Kultur festibalarekin. Kontzertuetarako ezohikoa den leku batean egin ohi denez eta emanaldi gehienak egun argiz izaten direnez, «ezberdina» den jaialdi gisa finkatu nahi du aurten Kutxa Kultur jaialdiak, antolatzaileek ad...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013893
BERRIA
Euskadi
noticias
20.000 lagunek bisitatu dute 'Itsasurdin' erakusketa ARTEA. Zabaldu zutenetik igaro diren bi hilabeteetan, 20.000 lagunek bisitatu dute Itsasurdin erakusketa Donostiako Kubo Kutxa aretoan. Euskal artearen gaineko ibilbidea egiten du erakusketak, Kutxa Fototekako hainbat irudi aurkezteaz gain. Erakusketa uztailaren 3a a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013894
BERRIA
Euskadi
noticias
Presoen eskubideen aldeko hainbat ekitalditara deitu du Sarek Joan den igandean aurkeztu zuten Sare, euskal presoen eskubideak defendatzeko sortutako taldea. Plataformak dei egin die herritarrei bat egin dezaten presoen eskubideak defendatzeko datozen egunetan antolatutako mobilizazio eta ekitaldiekin. Ostiralean, mani...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013895
BERRIA
Euskadi
noticias
ESKUBALOIA. Helvetia Anaitasunak sei partida jokatuko ditu Asobal liga prestatzeko -irailaren 8an hasiko da liga-. Bihar, Naturhouseren aurka ariko da, eta etzi, Valladoliden aurka. Astebete geroago, berriz, Guadalajara eta CAI Aragoiren aurka jokatuko du. Azkenik, hilaren 31n eta abuztuaren 1ean, Donostiako Egia auzok...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013896
BERRIA
Euskadi
noticias
Bildarratzek baldintza gisa jarri du ikastetxeek ekitatea onartzea Euskara eta segregazioa. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Jokin Bildarratzek hitzarmenerako bi gai zentralak izan zituen ahotan Onda Vasca irratian eginiko elkarrizketan. Haren hitzetan, «ekitate eta bikaintasun irizpideak» lantzeko prest ez daude...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013897
BERRIA
Euskadi
noticias
Urtean bitan egiten dute feria Elizondon (Nafarroa); apirilaren 6an egin zuten udaberriko feria, eta gaur eta bihar eginen dute udazkenekoa. Egun garrantzitsuak izaten dira Elizondo eta inguruko herrientzat, eta, urteroko ohiturari jarraituz, jendez eta salgaiz beteko dira Elizondoko karrikak. Bi eguneko feria izanagat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013898
BERRIA
Euskadi
noticias
MUSIKA. Gabriel Loidi, Maria Eugenica Luc eta Jose Angel Lekunberri konpositorek oboerako eta harirako idatzitako hiru pieza joko ditu Irauli Laukoteak gaur, Miramongo Matineen barruan. 11:00etan izango da, EOSen egoitzan. Sarrerak bertan eta webgunean eros daitezke.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013899
BERRIA
Euskadi
noticias
Pilar Irigoien Sodena sozietate publikoko zuzendariaren kargugabetzeak hautsak harrotu ditu Nafarroan. Auziaren erdian, hiru gako nagusi: pandemiaren hasieran CEN Nafarroako Enpresarien Elkargoarekin sinatutako hitzarmen bat, milioi bat euroren galerak eta diru publikoekin ordaindutako 1,7 milioi maskara, biltegi batea...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013900
BERRIA
Euskadi
noticias
Fiskaltzak 'Bateraguneko' bost auzipetuen zigorrak berresteko eskatuko du bihar Eduardo Torres-Dulce Espainiako fiskal nagusiak jakinarazi du bihar Auzitegi Goreneko saioan Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Miren Zabaleta, Sonia Jazinto eta Arkaitz Rodriguez Bateragune auziko auzipetuen aurkako zigorrak berresteko eskatuko dut...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013901
BERRIA
Euskadi
noticias
Hainbat lagunek elkarretaratzea egin zuten atzo, biluzik, Eusko Jaurlaritzak Bilbon daukan egoitzaren aurrean, Lanbide eta Jaurlaritza egoera ahulenean dagoen jendeari DBE diru sarrerak bermatzeko errenta ukatzen ari dela salatzeko. Bizkaiko hainbat gizarte kolektibok gogorarazi dute azken egunetan Bilbon hiru DBE eska...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013902
BERRIA
Euskadi
noticias
Italiak urrira arte luzatu du alarma egoera, parlamentuaren babesarekin ERROMA. Italiako Gobernuak urriaren 15era arte luzatu du larrialdi egoera, koronabirusaren krisia «modu eraginkorragoan» kudeatu ahal izateko. Parlamentuaren babesa jaso zuen proposamenak, nahiz eta eskuineko alderdiek kontra bozkatu zuten. Hain zu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013903
BERRIA
Euskadi
noticias
Madrazok «nahita gezurra esatea» leporatu dio Espainiako Gobernuari. Auzitegi Konstituzionalaren jarrera baldintzatu nahi dutela uste du EBko koordinatzaileak Madrazok «nahita gezurra esatea» leporatu dio Espainiako Gobernuari Auzitegi Konstituzionalaren jarrera baldintzatu nahi dutela uste du Ezertara behartzen ez due...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013904
BERRIA
Euskadi
noticias
Gutxieneko pentsioak %7 artean igoko dira 2024an, Hegoaldean Etzi emango du INE Espainiako estatistika erakundeak azaroko inflazioaren datua. Egun garrantzitsua da Hego Euskal Herriko pentsiodunentzat, datu horren menpe dagoelako zenbat igoko dieten pentsioa urtarrilaren 1ean. Duela bi aste aurreratutakoa baieztatzen b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013905
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: Emmanuel Gras. Generoa: Dokumentala. Iraupena: 96 minutu. Herrialdea: Frantzia. Urtea: 2017. Kongon, Kabwita Kasongo gazteak etorkizun hobea eskaini nahi dio bere familiari. Baina baliabide gutxi ditu: besoetako indarra, inguruko natura eta kemen handia. Ikatzaz ( makala , swahiliz) zamatzen du bizikleta, e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013906
BERRIA
Euskadi
noticias
Mohamed Mursik espioitza eta terrorismo karguei egin beharko die aurre Egipton Uztailaren 3an militarren estatu kolpe batek presidente kargutik kendu zuenetik, Mohamed Mursiren kontrako auziak pilatzen ari dira Egipton. Anaia Musulmanetako beste hainbat kideren gisan, manifestarien hilketak sustatzeagatik epaitzen ari ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013907
BERRIA
Euskadi
noticias
Ez da gehiegizkoa esatea Gipuzkoa Basketek bere historia laburrean izan zuen jokalari onena Andy Panko (Harrisburg, AEB,1977) izan dela. Balorazio subjektiboak alboratu nahi izanez gero, lotsarik gabe esan daiteke alderdi estatistikoan behintzat bai izan dela gehien nabarmendu dena, eta joan zenean zaleengan utziriko a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013908
BERRIA
Euskadi
noticias
Eguzkiaren begi keinua. Eraztun itxurako eklipsea izan dute Asian, mila urtean izango den luzeena, Pazifikoan uztailean izango den eklipse osoaren atari Eraztun itxurako eklipsea izan dute Asian, mila urtean izango den luzeena, Pazifikoan uztailean izango den eklipse osoaren atari Eraztun itxurako eklipseak ikusmin han...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013909
BERRIA
Euskadi
noticias
Oier Sanjurjok beste hiru urterako berritu du Osasunarekin, 2018ra arte FUTBOLA. Oier Sanjurjok Osasunan jarraituko du. Lizarrako jokalariari bihar amaitzen zitzaion kontratua Iruñeko taldearekin, baina akordioa lortu du klubarekin hitzarmen hori beste hiru urtez luzatzeko. Hain zuzen ere, bera izan da kontratua amaitz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013910
BERRIA
Euskadi
noticias
Jaurlaritza salatuko du Hala Bedik, kazetari bati 'mozal legea' ezartzea leporatuta Hala Bedi Gasteizko irrati libreak jakinarazi du auzitara eramango duela Eusko Jaurlaritza. Irratiko kazetari Mikel Saenz de Buruaga mozal legea baliatuz zigortzeagatik salatuko du Jaurlaritza, eta ohartarazi du «amaiera arte» arituko d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013911
BERRIA
Euskadi
noticias
Herritarren laguntza eskatu du San Fermin ikastolak Helburuak ez dira bete, eta laguntza beharko dute. Igandeko Nafarroa Oinez bestaren biharamunean, horixe izan da Zizur Txikiko San Fermin ikastolatik zabaldu duten mezua. «Lan handia egin dugu azken urtean, baina eguraldiak gure asmoak zapuztu ditu», erran zuen ikaste...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013912
BERRIA
Euskadi
noticias
Oso hotza eta gogorra . Bi hitz horiek jaso dezakete Beroiz sendiaren bizipena. Aita galdu berri dute. Astearte goizean, Zarauzko Santa Ana adinekoen egoitzako (Zarautz, Gipuzkoa) mediku baten dei batek eman zien abisua. Bazekiten pattal zegoela, baina ez zuten hain bat-batekorik espero; medikuak berak ere halaxe helar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013913
BERRIA
Euskadi
noticias
Urte guztian ez bezala, Gabonetan ohikoa bihurtu da kalean baserritarren txapela ikustea. Urte osoan baserri bat usaindu ere egin ez duenak ere pozik jantzi ohi du txapela. Gabon ospakizun handirik egiteko baimenik ez zuten izango Erik Jakak eta Jokin Altunak, baina haiek ere jantzi nahi lukete txapel beltza. Ez baserr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013914
BERRIA
Euskadi
noticias
EUSKO LEGEBILTZARRERAKO HAUTESKUNDEAK. ALDERDIEN KANPAINA. PSErekin itunik ez egiteko konpromisoa har dezala eskatu dio Ziarretak EAJri. EAko lehendakarigaiak ohartarazi du bihar «subiranismoa» edo «autonomismoa» hautatu beharko dela PSErekin itunik ez egiteko konpromisoa har dezala eskatu dio Ziarretak EAko lehendakar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013915
BERRIA
Euskadi
noticias
Beti Onak-ek eta Anaitasunak asko sufritu zuten joan den denboraldian mailari eusteko. Olaia Luzuriaga (Iruñea, Nafarroa, 2001) eta Antonio Bazan (Iruñea, Nafarroa, 1996) itxaropentsu azaldu dira datorren sasoiarekin. Aurreko urteko esperientziak aurten «lagundu» egingo diela adierazi dute biek. Luzuriagak aitortu du d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013916
BERRIA
Euskadi
noticias
Nafarroako Nazioarteko Abesbatza Zikloan 25 kontzertu emango dituzte MUSIKA. Bihartik azaroaren 5era egingo dute Nafarroako Nazioarteko Abesbatza Zikloa, eta 25 kontzertu emango dituzte hamahiru herrialdetako koruek. Hain zuzen, Filipinetako, Taiwango, Txinako, Islandiako, Finlandiako, Noregiako, Italiako, Japoniako, H...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013917
BERRIA
Euskadi
noticias
PARIS. Herenegun zuten aztertzekoa Frantziako Asanblean osasun ziurtagiria txerto ziurtagiri bilakatzeko Frantziako Gobernuak aurkeztu duen lege proiektua, baina atzeratu egin dute. Jarritako 500 zuzenketak aztertzeko gau osoa beharko zutelakoan, saioa eteteko eskatu zuen oposizioak, eta, diputatu andana eskas zirenez,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013918
BERRIA
Euskadi
noticias
Hasterako, final-zortzirenetan da, jada, berezkoen buruz buruko txapelketa, eta dagoeneko izan da ezusteko txiki bat. Amulet gazteak 22-40 irabazi zion ostiralean Jeannotsi, eta Ducassou izango du orain parez pare final-zortzirenetan. Atzo jokatu ziren beste bi partidak, eta nahiko eroso nagusitu ziren Kurutxarri eta L...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013919
BERRIA
Euskadi
noticias
«Ez dut sinisten gero bat egongo denik, edo salbatuko garenik». Txoriek bueltarik gabeko migrazioa hasiko duten balizko momenturaino eraman du irudimena Alaine Agirre idazleak. Berak idatzi du igandean Bilboko Guggenheim museoan Loraldia jaialdia amaituko duen emanaldi hibridorako testua, eta, azaldu duenez, galdera ma...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013920
BERRIA
Euskadi
noticias
BILBO. Argindarraren batez besteko prezioak beste maximo bat lortu zuen atzo handizkako merkatuan: megawatt-orduko 94 euro ordaindu ziren. Aurten urtarrileko egun jakin batzuetan baino ez zen iritsi kopuru horietara. Gaurko preziorik handiena 105,5 eurokoa izatea aurreikusten da, 21:00etatik 22:00etara; eta txikiena 82...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013921
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskararen gastua berriro ere murriztu nahi du PPk Arabako aurrekontuetan Euskara sustatzeko gastua berriro ere murriztu nahi du Arabako Foru Aldundiak, 2014. urterako aurrekontu proiektuan ageri denez. Erakunde jakin batzuei emandako laguntzetan murrizketa handiak daude. Hala, Euskaltzaindia eta Eusko Ikaskuntza finan...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013922
BERRIA
Euskadi
noticias
LABek «harresi sozial bat» eraiki nahi du beste sindikatuekin batera «Harresi sozial bat», Garbiñe Aranburu LABen idazkari nagusiak alderaketa grafikoa egin zuen atzo buru duen sindikatuak abian jarri nahi duen egitasmoa deskribatzeko. Izen deigarriaren atzean, sindikatuen arteko akordio bat josteko asmoa dago, «enpleg...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013923
BERRIA
Euskadi
noticias
Ordubeteko agerraldi arranditsua izan zen, Errusiako telebistak zuzenenean emana. Donbassko herri errepubliken independentzia aitortzeko baliatu bazuen ere, Errusiako presidente Vladimir Putinek Ukrainaren eta Errusiaren arteko gatazkaren gako historiko eta politikoak zerrendatu zituen, bere ikuspegia azalduz. «Ukraina...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013924
BERRIA
Euskadi
noticias
Kubismorako ibilbide luzea. Paper gainean egindako ehun bat artelan ikusgai izango dira Bilboko Arte Ederretako Museoan, ekainaren 14ra arte Paper gainean egindako ehun bat artelan ikusgai izango dira Bilboko Marrazkiak, akuarelak, guaxeak, grabatzeak eta pastelak. Bilboko Arte Ederretako Museoak 43 artistaren obrak bi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013925
BERRIA
Euskadi
noticias
MUSIKA. KONTZERTUAK. The Rezillos, punk garaiko pop talde eraginkorra, Durangon The Rezillos, punk garaiko pop talde eraginkorra, Durangon Ez zuten Sex Pistols edo Buzzcocksen ospea izan, garai bertsuan sortu eta zenbait kanturekin arrakasta lortu arren, baina pop kutsuko punk-rock fresko eta dantzagarriaren maitaleent...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013926
BERRIA
Euskadi
noticias
Ahanztura onkologikoa arautzeko lehen pausoa eman dute Hegoaldean Minbizia pairatu duten pertsonek diskriminazio ugari jasan behar izaten dituzte sendatu eta gero ere: gidatzeko baimena berritzean, banku batean kreditu bat eskatzean eta aseguru bat kontratatzean, gainerako herritarrei baino baldintza gogorragoak ezartz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013927
BERRIA
Euskadi
noticias
EH Bilduren babesarekin onartu dituzte gaur 2016ko aurrekontuak Arabako Batzar Nagusietan. Koalizio subiranistako bozeramaile Kike Fernandez de Pinedok baieztatu zuen EAJk eta PSE-EEk aurkeztutako proiektuaren alde egingo dutela; haren hitzetan, azken asteotako negoziazioen ondoren aurrekontuak "sozialagoak" eta "aurre...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013928
BERRIA
Euskadi
noticias
Hondakinak atez ate jasoko dizkiete beste 225.000 gipuzkoarri Gipuzkoako 34 herrik bat egingo dute, otsailetik ekainera bitartean, hondakinak atez ate biltzeko sistemarekin. Epe horretan, Zubietako errauste planta eraikitzeko erabakia hartu baino lehen, udalek osoko bilkuran onartuko dute bilketa sistema «eraginkorrena...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013929
BERRIA
Euskadi
noticias
Bera eguneko zentroan dagoenean baino ez dut hartzen atseden. Nik ez dut ez jaiegunik, ezta oporrik ere». Maria Angeles Perez donostiarraren hitzak dira. Haren amak, Angeles Solasek, alzheimerra du, eta hura zaintzeaz arduratzen da. Lan gogorra dela dio: «Ondo dagoenean zoragarria eta maitagarria da. Gaur [atzo] goizea...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013930
BERRIA
Euskadi
noticias
Oporren amaiera gutxirentzat da urteko egunik gozoena, lanaren ohiko tentsioen eta nekeen piztea dakarrelako. Itzulera gogorragoa da, atsedenaldi izan behar zuena berri txarren segida bat besterik ez denean izan. Hori gertatu zaio François Hollande Frantziako presidenteari, hazkunderik ezak, langabezia tematiak eta fra...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013931
BERRIA
Euskadi
noticias
Bikote bat bi pertsona osok osatzen dutela ahazten dugu sarritan; bide banatatik datoz, eta bat-egitea lortzea ez da erraza. Bikote sisteman beti daude bi. Zelako tentelkeria, ezta? Denok dakigu hori. Baina sarritan ahaztu egiten zaigu bi zenbaki horren garrantzia. Bi kide horien azpian dauden biografiek eta bi kide ho...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013932
BERRIA
Euskadi
noticias
TELEBISTA. Deloitte enpresak Espainiako kate pribatuen UTECA elkarterako egin duen txosten batek honako proposamen hau egin du: TVEk eta kate autonomikoek seinale bakar bat parteka dezatela, deskonexio malguen bitartez. Txostenak bat egiten du PPk telebista publikoaren gainean egin dituen proposamen batzuekin. Kate aut...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0013933
BERRIA
Euskadi
noticias
EH Bilduk ordezkaritza bat bidaliko du gaur Ermuan egingo den omenaldira ERMUA. Ermuako Udalak gaurko antolatu duen omenaldian parte hartuko du EH Bilduko ordezkaritza batek. Alderdiak legebiltzarrean duen bozeramaile Maddalen Iriarte, Askatasun Demokratikoko idazkari Julen Arzuaga eta EAko idazkari nagusi eta parlamen...
cc-by-sa 4.0