id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0014034
BERRIA
Euskadi
noticias
Itsasontzientzako iparrorratz birtuala patentatu du EHUk. Itsasontzien norabidea denbora errealean zuzentzen du iparrorratz birtualak Itsasontzientzako iparrorratz birtuala patentatu du EHUk Itsasontzien norabidea denbora errealean zuzentzen du iparrorratz Pilotu automatikoari itsasontziaren norabidearen informazioa em...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014035
BERRIA
Euskadi
noticias
Bustilehorrean dabil jendea hemen ere, munduaren kontra bizi gara, alerta egoera etengabea gailendu da hurkoarekiko, erne gaude beti, ernegatuta bizi gara, norbera nahikoa ez eta, orain denak dituzu etsai, edozein lekutatik datorke arriskua. Aspaldi esan zuen gure koadrilako Arantxak: orain tontoenak parte sartzen dizu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014036
BERRIA
Euskadi
noticias
Uda lehor samarra izan dugu planetaren izkina honetan. Astelehena joan, astelehena etorri, Gernikako azokan asko komentatu den gaia izan da lehortearena. Landareak idorreriak jo ditu, tomateentzat urte eskasa izan da, intsektu gehiegi izan ditugu gure landareetan... lurrak bere neurrian eman du berea, baina guk gehiago...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014037
BERRIA
Euskadi
noticias
Bateraguneko auzipetuek Auzitegi Konstituzionalera eta Europara joko dute Maratoi luzea dute aurretik, baina Bateraguneko bortz auzipetuek ez dute etsiko azkenera arte; eta are gutiago haien abokatu Iñigo Iruinek. Argi baino argiago gelditu zen hori atzo, Iruin abokatuak Espainiako Auzitegi Gorenaren sententzia balorat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014038
BERRIA
Euskadi
noticias
Egilea: Denis O'Hearn. Itzultzaileak: Aitzol Iriondo eta Iurgi Garitagoitia. Argitaletxea: Txalaparta. Euskarara ekarri dute Bobby Sands parlamentari, IRAko kide eta preso izandakoaren biografia. 66 egun gose greban egin ostean hil zen, 1981ean; Ipar Irlandako gatazkaren ikonoetako bat da harrezkero. Egilearen hitzetan...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014039
BERRIA
Euskadi
noticias
Bildu babesteko, bakean aurrerapausoak emateko baldintza jarri du Aralarrek Gipuzkoako Foru Aldundia osatzeko Bilduk eta Aralarrek «programa arloan» akordioak lortzea gerta daitekeela adierazi du Aintzane Ezenarro Aralarreko legebiltzarkideak. Baina gaineratu du bakean eta normalizazio politikoan «aurrerapausoak» eman ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014040
BERRIA
Euskadi
noticias
Maria Pilar Berrio Jimenezek harreman bat hasi zuen bortizkeria eta delitu historia luzea zuen gizon batekin. Berehala konturatu zen okerraz, eta gizona uzten ahalegindu zen. Baina gizonak ez zion utzi, eta hil egin zuen. Elkar ezagutzen zuten lehendik: hil zuen gizon horren anaia bikotekide izan zuen Berriok garai bat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014041
BERRIA
Euskadi
noticias
Espainiako Segurtasun Idazkariak ETAri esan dio jakinarazteko Frantziari non dituen armak Coviteren aldizkari batean egin ditu adierazpenok. Espainiak ez duela armagabetzean parte hartuko, baina Frantziako Gobernuak egin dezakeela eman du aditzera. Izan ere, ETAri eskatu dio esateko Frantziari non dauden bere armak. Er...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014042
BERRIA
Euskadi
noticias
KAIRO. Egipton konstituzioa egiteaz arduratuko den batzarra eratzeko proposamen batekin ados jarri dira alderdi nagusiak. Horren arabera, batzar horren %37 diputatuak izanen dira, eta gainerakoak, hainbat arlotako adituak.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014043
BERRIA
Euskadi
noticias
Ibarretxe: "Nazio berriak ikusiko ditugu 2030ean: Eskozia, Quebec, Katalunia eta Euskadi" "Erabakitzeko eskubidea onartzen ez bada, independentziaren alde bateko aldarrikapenak egingo dira Euskal Herrian eta Katalunian". Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohiak hala adierazi du gaur legebiltzarreko aut...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014044
BERRIA
Euskadi
noticias
«Euskal kantari gehienok zozolapiko samarrak gara, eta askatu behar dugu» Gontzal Mendibil (Zeanuri, Bizkaia, 1956) 1970eko hamarkadaz geroztik dabil musikaren munduan. Azken hogei urteotan, berriz, kontzeptu baten inguruko diskoak osatu eta plazaratu ditu. Azkenean, Neure txiki polita , haurtzaroan ezagututako kantak ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014045
BERRIA
Euskadi
noticias
Anna Marie Aguirre duela 62 urte jaio zen, New Yorken. Haren ama Jose Antonio Agirre lehendakariaren idazkaria izan zen Eusko Jaurlaritza Estatu Batuetan egon zenean. Haur zenetik parte hartu izan du Euskal Etxeko ekitaldietan: "Dantzari garaiak ondo gogoan ditut, baita gerora haurrei nola erakusten ibili nintzen ere"....
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014046
BERRIA
Euskadi
noticias
Albiste faltsuak detektatzeko dekalogo bat zabaldu du FORTAk FORTA telebista autonomikoen federazioak -tartean da ETB- gida bat sortu du, albiste faltsuen fenomenoari aurre egiteko helburuarekin. «Ezin dugu onartu Internet duda-mudaz betetako itsaso bilakatzea, eta hor erabiltzaileak sistematikoki engainatzeko aukera e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014047
BERRIA
Euskadi
noticias
Gaixoa! Ez du lehen bezala irakurtzen, galdu egin du ume eta nerabe garaietan jartzen zuen ahalegin prestu eskuzabala. Ahaztu egin zaio nola abiatzen zen letren atzetik liburuaren orrietan barrena, nola jarduten zuen orduari ordu liburuak eskainitako emozioen eskutik. Ateratzen zuen probetxu guztia bere baitako txokore...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014048
BERRIA
Euskadi
noticias
Bizitegien politikarako 'ideia kutxa' helarazi du Garapen Kontseiluak Garapen Kontseiluak bere ekarpenak egin dizkio Bizitegien Tokiko Programari, 25 proposamenetan laburbildurik. Azken urteetan egiten utzi dena deitoratuz abiatu du ekarpena: «Tokiko erabakitzaileek bizitegi ekoizpen librea utzi dute egiten eta eskuan ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014049
BERRIA
Euskadi
noticias
"Prebentzio politikak sendotzeko" helburua du gaur sinatutako estrategiak, "bizitegi bazterketarik" gerta ez dadin. Akordioa sinatzea borondatezkoa da, baina, behin sinatuta, loteslea. Hauek dira testua sinatu duten udalak: Gasteiz, Bilbo, Donostia, Barakaldo, Getxo, Portugalete, Irun, Santurtzi eta Laudio. Erakunde ar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014050
BERRIA
Euskadi
noticias
Urkulluk "behar den guztietan" proposatuko dio Rajoyri bake plana Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak zehaztu du Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteari ez diola "inoiz" presoak libre uzteko planik proposatu, baina bai, ordea, bake plan "orokor" bat; Urkulluk g...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014051
BERRIA
Euskadi
noticias
ZUZENDARIARI. Lekurik eza RENFE zerbitzuak murrizten Olloki, oso gaizki Astigarragako Arantzazuko Ama Ikastolan, 2006-2007 ikasturtean, «beteta» dioen txartela jartzeko egoerara iritsi gara. Ez da gela bakar bat ere geratu hutsik. Heziketa fisikoko eskolak, musikako eskolak eta ikastorduz kanpoko jarduera askotarikoak ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014052
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: Angelina Jolie. Aktoreak: Jack O'Connell, Domhnall Gleeson, Garrett Hedlund, Jai Courtney, Alex Russell, John D'Leo. Herrialdea: AEB. Urtea: 2014. Iraupena: 137 minutu. Generoa: drama. Hau da Angelina Joliek zuzentzen duen bigarren film luzea, 2011n estreinakoa egin ondoren. Louis Zamperiniren istorioan oin...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014053
BERRIA
Euskadi
noticias
Lau sosa. Notizia bihurtu zaigu Luis del Olmo irrati esataria egunotan, eta ez estatu osoan euskara nahiz euskal kulturarekiko ezin eramana zabaltzen eduki duen ardura historikoa aitortu duelako. Diruz lur jota dagoela adierazi berri du: lau sos besterik ez omen zaizkio geratzen. Urteetan milioiak eta milioiak irabazi ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014054
BERRIA
Euskadi
noticias
OSASUNA. MEDIKUNTZA. Umetoki lepoko minbiziaren kontrako txertoa. Giza papilomaren birusak sorrarazten ditu umetoki lepoko minbizien % 70 inguru Giza papilomaren birusak sorrarazten ditu umetoki lepoko minbizien % 70 Gardasil izeneko txertoa, umetoki lepoko minbiziaren kontrako txertoa hain zuzen ere, eskuragarri dago ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014055
BERRIA
Euskadi
noticias
Karabakh Garaiaren inguruko elkarrizketak, berriz akordiorik gabe Turkiaren oinarria izan zen Otomandar Inperioak armeniarren aurka genozidioa egin zuela onartu gabe segitzen du Ankarak; auzia tabu da, Beste hamaika herri bezala, armeniarrak munduan barrena sakabanatuta daude gaur egun. Batzuek arrazoi ekonomikoengatik...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014056
BERRIA
Euskadi
noticias
"EGUNKARIA AUZIA" . "Egunkaria"-ren aurkako auzia ixteko eskatu du Jaurlaritzak 3. urtemugan 'Egunkaria'-ren aurkako auzia ixteko eskatu du Jaurlaritzak 3. Egunkaria auzia ixteko eskatu du, berriz ere, Eusko Jaurlaritzak. «Bultzada politikoaren ondorioz zabaldutako auzia zuzentzea» litzateke auzia artxibatzea, Miren Az...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014057
BERRIA
Euskadi
noticias
Beheranzko bideari ekin dio berriro langabeziak. SEPE Espainiako Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak emandako datuen arabera, irailaren amaieran 152.190 lagun zeuden langabe gisa erregistratuta Lanbideren eta Nafar Lansareren bulegoetan. Abuztuaren bukaeran baino 4.133 gutxiago dira, eta iazko irailean baino 31.023 gut...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014058
BERRIA
Euskadi
noticias
DONOSTIA. Gipuzkoako Foru Aldundiak hartuko du, behin-behinean, igandean Donostiako eliza bateko atarian utzi zuten bost eguneko umearen zaintza. Etxerik gabeko batek aurkitu zuen jaioberria. Haurra erietxean dago, baina osasunez ondo. Umearen ama inputatua dago auziagatik, eta behin betiko erabakia hartu aurretik hare...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014059
BERRIA
Euskadi
noticias
Zer erakusten du hiztegiak, ez bada mendez mende, belaunaldiz belaunaldi, batek bai eta besteak ere bai, eskarmentuak eta etsiak egindako lanaren emaitza, jakinduria, hondarrak, konformidadea, ebidentzia, mundua bere horretan onartu beharra, eta bere honetan, gehiengoaren nagusigoa, elizaren indarra, errepresioaren bor...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014060
BERRIA
Euskadi
noticias
«Jendearen animoa alda dezakeen gauza bakarra kontratu erreal bat da», adierazi zuten atzo Sestaoko Navaleko langileen ordezkariek zuzendaritzarekin bildu ostean. Javier Ojeda enpresako presidentea bera elkartu zen goizean ordezkari sindikalekin, eta esan zien laster kontratu bat lortzeko aukera badagoela. «Aurrez ere ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014061
BERRIA
Euskadi
noticias
ASLANA Nafarroako ardi latxen elkarteko artzainentzat 15.000 eurora arteko diru laguntzak aurreikusi ditu Nafarroako Gobernuak. Laguntzak aurkezteko epea abuztuaren 20an amaituko da. Laguntzak ASLANA elkarteko kideek jasoko dituzte. Egun 64 artzain daude, eta 20.000 ardi dituzte.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014062
BERRIA
Euskadi
noticias
Bruselan Marca España aurkezten ari ziren une berean, Margallo ministroa goratsu ari zenean esaten «txaranga eta panderetazko Espainia gainditu» nahi dutela, ohiko txaranga-hots eta pandereta-soinuak iritsi zitzaizkigun Madrileko Tribunal Konstituzionalaren egoitzatik, esateko Otegiren kartzela-aldiari eutsiko diotela....
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014063
BERRIA
Euskadi
noticias
Pedro Ignacio de Barrutia euskal eszenategietara itzuliko da abenduan, Arrasateko Doke Antzerki Taldearen eskutik. Aspaldiko amets bat gorpuztu ahal izango da horrela, lehen aldia izango baita arrasatear talde batek XVIII. mendeko aramaioar-arrasatear egilearen Actto para la Noche Buena obra antzezten duela. Lantegiare...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014064
BERRIA
Euskadi
noticias
Kontrarioak maiz du zure ahalmenean konfiantza handiagoa zeuk izan dezakezuna baino. Paretik ikusten dira gauzak argiago, barnetik baino. Irudipen hori izan dut, Javier Esparzak Pablo Casadorekiko UPN-PP ententea, berak azken urteetan hainbestetan arbuiatua, berpiztu ondoren, Ciudadanos alderdira ere zabaltzeko deia eg...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014065
BERRIA
Euskadi
noticias
Black Sabbath eta Lynyrd Skynyrd taldeek joko dute Azkena Rocken Azkena Rock jaialdiak esan du zein izango diren lehenengo bi talde nagusiak: Black Sabbath eta Lynyrd Skynyrd. Jaialdiaren hamaikagarren aldia ekainaren 14tik 16ra izango da, Gasteizen, Mendizabalan. Black Sabbathek joan den astean iragarri zuen hasierako...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014066
BERRIA
Euskadi
noticias
TENISA. Maria Xarapovak eta Serena Williamsek Masters torneoko finala jokatuko dute gaur, Istanbulen. 11 aldiz jokatu dute elkarren aurka aurretik, eta Williamsek bederatzi irabazi ditu. Biak atzo sailkatu ziren, finalerdiak irabazita: Williamsek Agnieszka Radwanskaren aurka (6-2 eta 6-1), eta Xarapovak Maria Azarenka ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014067
BERRIA
Euskadi
noticias
Australiako Irekiko final-zortzirenetatik kanpo geratu da Roger Federer suitzarra TENISA. Andreas Seppi italiarrak, munduko 46. zerrendaburuak, ezusteko handia eman zuen atzo Autraliako Irekiko final-hamaseirenetan, Roger Federer suitzarrari irabazita (6-4, 7-6, 4-6 eta 7-6). Aurretik hamar partida zeuzkaten jokatuta e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014068
BERRIA
Euskadi
noticias
«Ikasgeletan kooperazioa kontrakulturala da gaur egun» Ikaskuntza kooperatiboaren aldekoa da Duran. Haren iritziz, ikasleak ikasteko gai dira ikaskideei irakasten dieten bitartean. Ikastolen Elkarteak antolatutako jardunaldietan hartu du parte. UAB Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Psikologia doktorea da David Dura...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014069
BERRIA
Euskadi
noticias
Jaurlaritzak 2.400 euro emango dizkie lehen lanaren bila dabiltzan gazteak kontratatzen dituztenei Eusko Jaurlaritzak 600 emango dizkie lau hilabetean, aurreneko lanpostuaren bila ari diren gazteak kontratatzen dituzten enpresei. "5.280 gazteri lan esperientzia bat eskaintzea" da laguntzaren helburua, gaur Iñigo Urkull...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014070
BERRIA
Euskadi
noticias
Barcinak eroskeria delitua egin izana argudiatu dio epaileak Gorenari «Nahiko elementu daude Barcina andereak erantzukizun penalak izan ditzakeela kontuan hartzeko». Maria Paz Benito Iruñeko 3. Instrukzio epaitegiko magistratuak Yolanda Barcina Nafarroako lehendakaria inputatzeko eskaera aurkeztu dio Auzitegi Gorenari....
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014071
BERRIA
Euskadi
noticias
Agur», «gero arte» edo «ikusi arte». Adio esateko modu asko daude, baina adio esaten diozun hori alde batera uztea zaila egiten da. Telebistan saio eta telesail askori agur esan diogu, eta askok historia egin zuten. Azkena, Game of Thrones telesaila izan daiteke. HBOk azken kapitulua eman zuenean, mundu osoko ikusleak ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014072
BERRIA
Euskadi
noticias
TPLF Etiopiako Afar eskualdean sartu da berriz ere ADDIS ABEBA. TPLF Tigray Askatzeko Herri Frontea Afar eskualdean sartu zen berriz ere atzo, eta Etiopiako armadaren esku zeuden udalerri batzuen kontrola hartu zuen. Egun berean, Etiopiako Gobernuak jakinarazi zuen 2020ko azaroan ezarririko larrialdi egoera kentzea ona...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014073
BERRIA
Euskadi
noticias
Kodigo Norte eta Indarrap taldeek kontzertu bana emango dute gaur gauean Gasteizko txosnetan. Kontzertu bereziak dira bientzat. Indarrap eta Kodigo Norte taldeetako abeslariak dira Alberto Alvarez (Gasteiz, 1989) eta Mikel Brandao (Gasteiz, 1982), hurrenez hurren. Hip hop munduan, Tito eta Sok modura ezagutzen dituzte....
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014074
BERRIA
Euskadi
noticias
MOTOZIKLISMOA. Efren Vazquez gidari bizkaitarra konfiantzaz iritsiko da etzi Assenen jokatuko den Herbehereetako Sari Nagusira. Txapelketan izandako bilakaera erregularraz pozik dago pilotu bilbotarra; bosgarren postuan da sailkapenean, lehenengotik 60 puntura. Aste honetako eta hurrengo asteko emaitzek garrantzia itze...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014075
BERRIA
Euskadi
noticias
Istripua izan da Azkaraten, eta motor gidari bat hil da BAIONA. Azkaraten (Nafarroa Beherea) izandako moto istripu batean 33 aldera. Osasun zerbitzuek larrialdi laguntzak eman, eta erietxera eraman zuten. Izandako zaurien ondorioz, atzo zendu zen. Harekin batera zihoan pertsona ere erietxera eraman zuten, baina ez dago...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014076
BERRIA
Euskadi
noticias
Fronte Polisarioa eta Maroko negoziatzen hasiko dira hilaren 18an ALJER NBE Nazio Batuen Erakundeak aditzera eman du, hilaren 18an hasiko dituztela negoziazioak Marokok eta Fronte Polisarioak Mendebaldeko Sahararen gainean. Apirilaren 30ean NBEko Segurtasun Kontseiluak bi aldeei negoziazio zuzenak izateko esan zien eba...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014077
BERRIA
Euskadi
noticias
Salamancan «bahitutako» agiriak eskatu ditu Jaurlaritzak Eusko Jaurlaritzak Salamancan (Espainia) «bahitua» duen bere dokumentazioaren eskaera ofiziala berretsi dio Espainiako Gobernuari. Jaurlaritzak maiatzaren 22an egindako osoko bilkuran onartu zuen eskaera ofizialaren berri eman dio ziurtagiri bidez, Jose Luis Rodr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014078
BERRIA
Euskadi
noticias
Cameronen ustez, EBtik irtetea txarra da Erresuma Batuarentzat Erresuma Batuak EB Europako Batasunean jarraitu edo ez erabakitzeko erreferenduma egitea nahi dute zenbait eurodiputatuk, eta baita David Cameron lehen ministroaren hainbat alderdikidek ere. Euroeszeptiko deritzen horien arabera, Erresuma Batuko krisiaren e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014079
BERRIA
Euskadi
noticias
ZARAUTZ. Zarauzko (Gipuzkoa) bikote batek alaba euskaraz erregistratzea lortu du. Zarautzen euskaraz erregistratzen den lehen haurra da. Aritz Azkue eta Iratxe Aranburu dira lortu dutenak. Baina hori lortzeko egin behar izan duten borroka gogorarazi dute: «Euskara normalizaturik balego, ez litzateke horren bide luzerik...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014080
BERRIA
Euskadi
noticias
«Jakin-minak eraginda astakeria handiak esan daitezke» Euskalduna eta euskal herritarra izatearen inguruko gogoeta proposatu du Kauldi Iriondok Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeko erakusketa batean. Egungo errealitatea askotarikoa dela dio. Igandean itxiko ditu ateak Euskaldun-berriak? erakusketak, Oihaneder Euskarar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014081
BERRIA
Euskadi
noticias
2012an sartu zen zirkuitu profesionalean Antton Amulet (Donapaleu, 1988). Zuberoa eta Baxenabarreko eskoletan ibiltzen da pilota hezitzaile lanetan, Pilota Batzordearen kontu. Pilotari gisa, jantzi dituen txapel desberdinetan azkena ez da tipiena, profesionalen lehen mailako Frantziako txapeldun berria baita, Peio Larr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014082
BERRIA
Euskadi
noticias
Espainiako Egile eta Editoreen Elkartearen (SGAE) zuzendaritza taldearen gehiengoak Anton Reixa zuzendari kargutik kentzea erabaki zuen atzo egindako bozketan. 39 kidetatik 25ek aurka bozkatu zuten, 12k alde eta kide bat abstenitu egin zen, eztabaida baten ostean. Reixa kezkaturik baina esker onez agertu zen, eta SGAEn...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014083
BERRIA
Euskadi
noticias
2.500. Babestutako etxebizitza lortzeko izena eman dutenak, Nafarroan. • Nafarroako Gobernuak beste zerrenda bat osatu du babestutako etxebizitza lortzeko izena emateko. Apirilaren 4an jarri zuten martxan, eta dagoeneko 2.500 herritarrek eman dute izena.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014084
BERRIA
Euskadi
noticias
Kargu aldaketak Raulen aldekoak jartzeko egin izana ukatu du Fidel Castrok. Gobernuko hamar goi kargudun aldatu ditu Raul Castrok, tartean buruzagi ohiaren gertukoak izandakoak Kargu aldaketak Raulen aldekoak jartzeko egin izana ukatu du Fidel Gobernuko hamar goi kargudun aldatu ditu Raul Castrok, tartean buruzagi Raul...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014085
BERRIA
Euskadi
noticias
MENDIA. Broad Peakeko negu gogorrean, Morok eta Shaheenek ezin Broad Peakeko negu gogorrean, Morok eta Shaheenek ezin HIMALAYA Gutxi dira zortzimilakoetara neguan joaten diren mendizaleak. Aurten baldintza gogorrei desafioa bota dietenen artean, Simone Morok eta Shaheen Baig-ek jarraitzen dute ahaleginean. Bi hilabete ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014086
BERRIA
Euskadi
noticias
Gizakien artean komunikatzeko moduak asko aldatu dira urtez urte. Garai batean, gutun bat bidaltzea zen pertsona bati mezu bat helarazteko biderik azkarrena; ondoren, telegrafoa etorri zen, eta, gero, telefonoa. Gaur egun, ia edozeinek darama patrikan sakelako telefono bat, segundo batean hainbat formatutako mezuak bid...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014087
BERRIA
Euskadi
noticias
Nafarroan asteon 4.200 adinekori txertoa jartzeko asmoa dute Hasi dira Hegoaldean 90 urtetik gorakoak txertatzen. Aste hasieran hasi zen Osakidetza; atzo Osasunbidea. Eta helburu zehatz bat adierazi zuten Nafarroako osasun agintariek: asteon 4.200 adineko pertsonari jarri nahi diete txertoa. Txertaketarako gune berezia...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014088
BERRIA
Euskadi
noticias
«Desarmatzea laguntzetik pasatu behar da prozesua» Egindakoaz harro eta engaiamendu eske, jendarmeek eraman zuten bezala itzuli da Graxi Etxebehere Ortzaizera. Reta eta Goienetxea ere askatzeko eskatu du: «Beste bi falta dira». Ortzegunean atxilotu, larunbat gauean askatu, eta arnasarik hartzeko astirik ere ez du hartu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014089
BERRIA
Euskadi
noticias
Bush: «Amerika seguruago dago, baina ez gaude oraindik seguru» «Gerran dagoen nazioa da gurea, eta Amerika zein bere aliatuak gerra horretan borrokatzen ari dira mundu osoan», esan zuen atzo George Bush Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidenteak. Armadako kideen aurrean egin zuen hitzaldia Bushek, 2001eko Irailare...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014090
BERRIA
Euskadi
noticias
Errauste plantaren aurkako plataforma herritar bat sortu dute Andoainen ANDOAIN. Zubietako (Gipuzkoa) erraustegiak herritarren osasunean eragin ditzakeen kalteez kezkatuta, errauste plantaren aurkako plataforma sortu, eta atzo aurkeztu zuten, Andoainen (Gipuzkoa). Zubietan, berriz, erraustegiaren aurkako taldeek batzar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014091
BERRIA
Euskadi
noticias
Hirugarrenean, bai. Aurreko bi urteetan irabazi gabe geratu eta gero, lortu zuen estropada preziatua bigarrenez irabaztea, eta aparteko esanahia eman dio. Arraunlari guztien ametsa bigarrenez bete zuen igandean Gentza Iraitz Zubirik (Bilbo, 1986). Kontxako Banderan gailentzea handia da, eta alboko argazkian ederki antz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014092
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskal legebiltzarkidea eta Euskal Sozialistak legebiltzarkide taldeko Eusko Jaurlaritzan bizia eta emankorra izango den kurtso politikoan sartu gara. Oraingo honetan, ohi izan denaren kontra, euskal gizartearen errealitateari buruz hitz egiten hasiko gara. Eta egite hau -gobernuak eta hiritarren ordezkariek benetako a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014093
BERRIA
Euskadi
noticias
TRIPOLI. SOS Mediterranee gobernuz kanpoko erakundearen Ocean Viking itsasontziak 92 migratzaile erreskatatu zituen atzo goizean, Mediterraneoan, Libiako kostatik 50 kilometrora. 38 adingabe zeuden ontzian, haietako 32 bakarrik, eta bi 5 urtetik beherakoak dira. Emakumeetako bost haurdun daude. Hainbat lagun hipotermia...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014094
BERRIA
Euskadi
noticias
Bestetan ohiko jakia da piper opila Nafarroako hainbat herritan. Arbizun ere bai. Nafarroako entziklopediak dioenez, herrialdearen erdialdean oso ohikoak izan ziren, nahiz eta toki gehienetan ohitura galdu egin den dagoeneko. Arbizun sanjoanetan egiten dituzte. Antzina, kintoei banatzen zizkieten eskean aritzen zirenea...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014095
BERRIA
Euskadi
noticias
«Arriskutsua litzateke prozesua errendiziotzat hartzea» Lekuko gisa deklaratu zuen atzo arratsaldean Jean Pierre Massias Paue eta Aturri eskualdeko Unibertsitateko Zuzenbide irakasleak (Chamalieres, Frantzia, 1961). Nazioarteko gatazka ezberdinen konponbidean aditua da Massias, Loiolako negoziazioetan hasi zen Euskal H...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014096
BERRIA
Euskadi
noticias
Esprintean parekorik ez duela erakutsi du beste behin Marcel Kittelek (Quick), Paueko helmugako zuzengunean. Bizikleta erdiko aldea atera dio Dylan Groenewegeni (Lotto). Edvald Boasson Hagen (Dimension) izan da hirugarren. Maciej Bodnar (Bora) izan da, dena den, eguneko protagonista. Lehenengo kilometroan ihes egin eta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014097
BERRIA
Euskadi
noticias
Zahartzen ari gara. Lagunak irudikatzen ditut, inbidia ematen didate, badute zeregin bat, euren beharrean dira txikiak, maite dituzte, izugarri maite dituzte, haientzat erreferentzia nagusia dira, ez bakarrik altzoa, ez bakarrik babesa, ez bakarrik jana, ez bakarrik loa, baita munduari buruzko ideia oinarrizko bat osat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014098
BERRIA
Euskadi
noticias
Pertsona bat hil da Tuteran, etxean piztutako sute baten ondorioz Goizaldean gertatu da ezbeharra, 04:15 aldera, Tuteran (Nafarroa). Etxebizitza batean sute bat piztu eta 77 urteko gizonezko bat zendu da. Haren emaztea, 73 urtekoa, larri zauritu da, arnastutako kea dela-eta. Bizilagunek ohartarazi dute ke usaina zegoel...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014099
BERRIA
Euskadi
noticias
Gaddafiren semea irailean epaitzea erabaki du Libiako Gobernuak Libiako Gobernuak adierazi du Saif al-Islam Gaddafi iraileko bigarren astean epaituko dutela, Zintan hirian. Muammar Gaddafi koronelaren semea da Saif al-Islam, eta iazko azaroan bahitu zuen talde matxino batek. Harrezkero, Zintanen dago, haien kontropean....
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014100
BERRIA
Euskadi
noticias
Hemen, ez dirudi oso ondo hartu dutenik Espainiako PPren aurrekontuak babestea erabaki izana EAJk. Jende askoren iritziz, azken batean, jeltzaleek beren burua eskaini dute Kataluniarekin zerikusi handia duen jukutria baterako. Ongi erakutsi dute zer-nola jokatu behar duen autonomista espainol zintzo batek. Lehengo bate...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014101
BERRIA
Euskadi
noticias
ELA sindikatuak jakinarazi duenez, Espainiako Administrazio Publikoaren Institutuak murriztu egin du langile publikoentzako euskara prestakuntza. Haren arabera, hemendik aurrera maila batzuetako prestakuntza online bitartez bakarrik jasoko dute beharginek, eta ez dute aurrez aurreko eskolarik izango. ELAk gogorarazi du...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014102
BERRIA
Euskadi
noticias
«Berandu iritsi dira nazien biktima errepublikanoei egindako omenaldiak». 'Errepublikanoak eremu nazietan' hitzaldia emango du Rosa Toranek gaur, 20:00etan, Azkoitiko Matadeixen, Shoah zikloaren barnean. Alain Resnaisen 'Noche y niebla' dokumentala ere emango dute. Rosa Toran. Amical Mathausen elkarteko kidea 'Errepubl...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014103
BERRIA
Euskadi
noticias
Canal 4ri eta Canal 6ri kate bana erosi nahi die EITBk. Multiplexak milioi bat euro balio ditu, eta EITBk diru kopuru hori aurreztuko luke erosketarekin Canal 4ri eta Canal 6ri kate bana erosi nahi die EITBk Multiplexak milioi bat euro balio ditu, eta EITBk diru kopuru hori EITBk, Euskal Irrati Telebistak, Nafarroako C...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014104
BERRIA
Euskadi
noticias
POTRETA. Pascal Ezkurra. Pilotaren kultura. PRINTZAK Urruña. 1981ean sortu zen, eta bertan hasi zen pilotan, 8 urterekin. Bera. Ezker paretan aritu zen 18 urte inguru zituenean. Donibane Garazi. Trinketeko Super Prestige lehiaketa irabazi zuen Gazteago zenean, maite zuen futbolean aritzea. «Baina ene bihotza euskal kir...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014105
BERRIA
Euskadi
noticias
Hilabete hauetan, argudio bakar batek eutsi dio Aralarren pistak egiteko proiektuari: Aralar beren aziendaren bazkalekutzat darabilten artzainen eta abeltzainen duintasuna; horrexetan bakarrik oinarritua. ENBA eta EHNE sindikatuen bidez adierazi dutenez, XIX. mendeko baldintzetan bizi dira han. Aralarko Parke Naturalea...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014106
BERRIA
Euskadi
noticias
EBk 100.000 lanpostu sortzeko finantza erreforma proposatu du. Enpresei eta errenta altuak dituztenei zergak areagotzea proposatu du Javier Madrazo EBko lehendakarigaiak EBk 100.000 lanpostu sortzeko finantza erreforma proposatu du Enpresei eta errenta altuak dituztenei zergak areagotzea proposatu du Gehien dutenei geh...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014107
BERRIA
Euskadi
noticias
Turkiak 166 urteko kartzela zigorra ezarri dio kurduerazko egunkariko zuzendariari. Vedat Kursuni 154 urteko zigorra ezarri diote propaganda delituak egotzita, eta hamabi urte PKK-ko kide izatea leporatuta. 'Azadiya Welat' egunkaria etengabe itxi dute; hainbat kazetari kurdu ere hil dituzte Turkiak 166 urteko kartzela ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014108
BERRIA
Euskadi
noticias
1 FORMULA. Sebastian Vettel alemaniarrak (Red Bull) egin zuen atzo denborarik onena Montmeloko zirkuituan (Herrialde Katalanak), denboraldi-aurreko bigarren saioetan. Vettelek 79 itzuli egin zituen, eta 175 milarenen aldea atera zion Nico Hulkenberg herrikideari (Force India). Lewis Hamilton (McLaren) sailkatu zen hiru...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014109
BERRIA
Euskadi
noticias
GASTEIZ. ELA, LAB, CCOO eta UGTko ordezkariak Lakuan elkartuko dira gaur, salatzeko Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak langile publikoak «talde pribilegiatu» gisa aurkeztu dituela. Lakuan hamar langiletik sei behin-behinekoak direla gogoraraziko diote.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014110
BERRIA
Euskadi
noticias
Ertzain izateko hautagaiei ez diete eskatuko euskarazko B2 maila GASTEIZ. Ertzain izateko euskararen B2 maila eskatzeko proposatu du EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean -gaur egun, B1 behar dute-, baina proposamena baztertu egin dute. Kontrara, EAJk, PSE-EEk eta PPk zuzenketa bat onartu zuten, «herritarrenganako arretan, h...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014111
BERRIA
Euskadi
noticias
«Gure hizkuntza espainiera da, eta ez diegu utziko hori aldatzen. Hemen espainieraz bizi gara». Lehengo astean mundu osoko 80 bat lagunek egindako bilera batean bota zuen ordezkari batek. Harrotasun eta erresistentzia aldarrikapena izan zen. Euskal irakurleak lehen begiratuan irakurtzean iruditu zaion tonutik oso desbe...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014112
BERRIA
Euskadi
noticias
Otsailaren 14an egingo dituzte Kataluniako hauteskundeak. Hala berretsi du Kataluniako Auzitegi Nagusiak. Hasieran, auzitegiak otsailaren 8a jarri zuen erabakia hartzeko azken egun gisara, baina, azkenean, kanpaina hasi den egun berean jakinarazi du. Hauteskundeak otsailaren 14an egitearen alde mintzatu da aurrez Katal...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014113
BERRIA
Euskadi
noticias
AAMk salatu du Ipiña «oso egoera larrian» dagoela Mexikoko kartzelan Luis Miguel Ipiña euskal presoa Mexikoko espetxean «oso egoera larrian» dagoela salatu du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Iheslaria maiatzean atxilotu zuten. 60 urte ditu; diabetesa, hipertentsioa eta likido erretentzioa ditu, eta, ondorioz, oinak han...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014114
BERRIA
Euskadi
noticias
• Txapeldunen Liga. Txapeldunak bakarrik jokatuko du Txapeldunen Liga. • Europako Errekopa. Bigarren eta hirugarren sailkatuak Europako Errekopako hirugarren kanporaketan arituko dira zuzenean, eta azken sailkatua, bigarren kanporaketan.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014115
BERRIA
Euskadi
noticias
SEUL. Hego Koreako erreskate zerbitzuek ehun gorpu baino gehiago atera dituzte jada itsasotik Jindo irlaren parean, duela astebete Sewol ferrya hondoratu zen lekuan. Atzo, hildakoak 104 ziren ofizialki, eta beste 200 baino gehiago zeuden desagertuta.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014116
BERRIA
Euskadi
noticias
Iraculisek ukatu egin du Urvascon dirua poltsikora eraman izana Atzo hasi zen Antonio Iraculis enpresari arabarraren kontrako epaiketa, eta etzi amaitzea espero da, ostegunean. Urvasco eraikuntza eta ostalaritza taldeko burua ez dago bakarrik Arabako Lurralde Auzitegiko aulkian: bere emaztea, bi alabak eta bazkide gert...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014117
BERRIA
Euskadi
noticias
Izan zitekeen film baterako. Italiako Cinecitta zinema film estudioetako zati bat erre da, zirkuitu labur baten ondorioz Italiako Cinecitta zinema film estudioetako zati bat erre da, zirkuitu Lau mila, hiru mila kilometro karratu sutan daude. Suhiltzaileak suarekin borrokan ari dira. 40 metro gora dira garrak. Ertaroko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014118
BERRIA
Euskadi
noticias
Tabernak bizitza sozialaren parte gisa. Poteoan ibiltzeko ez ezik, barrenak askatzeko, zer edo zer ospatzeko edo, besterik gabe, hitz egiteko plaza izan dira Euskal Herrian ere. Orain arte. Izan ere, pandemiak erasan egin dio konbentzio horri. Horretaz ari da Beti Berdin komikia. Tabernazaleak ditu protagonista nagusia...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014119
BERRIA
Euskadi
noticias
Zinemaldiko biharamunetik indarberritzen ari garela, bizi izandako erokeriari perspektibarekin begiratzeko unea da. Urruntzea lagungarria izaten da, ustez, gauzak hobeki analizatu eta ez banalizatu ahal izateko -lehen bihozkada sekula ahaztu barik, gehituko nuke nik, askotan hor gordetzen baita zinezkotasuna-. Ñabardur...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014120
BERRIA
Euskadi
noticias
Zer egin oinordetzan heltzen zaizkigun txipi-txapa arkitektonikoekin? Joseba Asironek, seguru asko Iruñeko udal gobernua osatuko duten beste talderen batekin hitzartuta, garbi esan du: «Erorien Monumentua Askatasunaren eta Memoria historikoaren gune izango da». Akabo beraz meza frankistak eta fuera Mola eta Sanjurjo je...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014121
BERRIA
Euskadi
noticias
Alemaniak ez dio neurria hartzen Errusiak Ukraina inbaditu zuenean sortutako gerrari. Gerra hotsak hasi zirenean, inbasioa hastear zela alegia, 5.000 kasko bidali zizkion Alemaniak Ukrainari, eta barregarri geratu zen. Handik aste batzuetara, milaka manta bidali zizkion gerran zauritutako soldaduak babesteko; ukrainarr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014122
BERRIA
Euskadi
noticias
«Zuzeneko musika ekitaldiak mantentzea garrantzitsua da» Euskadiko Orkestrarekin batera arituko da gaur Asier Polo biolontxelo jolea, Kursaalean. Etenik gabeko kontzertua izango da, eta Haydnen eta Beethovenen obrak interpretatuko dituzte. Euskadiko Orkestrak Asier Polo biolontxelo jotzailea (Bilbo, 1971) izango du lag...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014123
BERRIA
Euskadi
noticias
«Kantu onak non egiten diren jakingo banu, gehiagotan bisitatuko nuke paraje hori». Aurreko astean esan zidan hori Ruper Ordorikak. Nik bitartean pentsatzen nuen oñatiarra paraje horretan izan dela azkenaldian, behin gutxienez. Diskoari eman nizkion bi entzunaldiak Urrunetik begiratuta, Memoriaren mapan lautada zabalar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014124
BERRIA
Euskadi
noticias
Biktimen inguruko erakusketa ez dutela zentsuratu argitu du Iruñeko alkateak IRUÑA. Polemika sortu da Iruñean Espainiako Poliziaren artean izandako biktimei buruzko erakusketa bati ezezkoa eman diolako udalak. Joseba Asiron alkateak argitu du baimena ez ematea ez dela «debekatzea, ezta zentsuratzea ere». Ziudadela sorm...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014125
BERRIA
Euskadi
noticias
Garzonek bazuen 1992an Katalunian atxilotutakoen torturen berri 1992ko udan, Garzon operazioaren barruan, Espainiako Guardia Zibilak 60 bat ekintzaile independentista atxilotu zituen, Terra Lliure talde armatuko kide izatea egotzita. Inkomunikazio aldia amaitutakoan, Poliziaren esku zeudela sufritutako torturen berri e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014126
BERRIA
Euskadi
noticias
Euroguneko banku handien erdiek porrot egingo lukete krisi larri batean FRANKFURT. EBZk aztertutako euroguneko bankuen erdiek gutxi gorabehera sei hilabete besterik ez lukete iraungo likidezia krisi larri bat baletor. Erresistentzia proben emaitzak aurkeztu ditu erakundeak, eta, haren arabera, onak dira, oro har. Hala ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014127
BERRIA
Euskadi
noticias
Maitagarrien ipuinik ez dago Disneyk Europan, Paris kanpoaldean, duen parkeko langileen aldageletan. Minnie, Pluto eta Donald irribarretsuek mozorroa kentzen dutenean, aurpegi luzeak erakusten dituzte haien barruan jarduten duten langileek. Baita mozorro arinagoekin parkean bestelako lanak egiten dituztenek ere: janari...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014128
BERRIA
Euskadi
noticias
Anaitasuna, Bera Bera eta Zuazo etxetik kanpo ariko dira gaur ESKUBALOIA. Maila nagusiko hiru euskal taldeek gaur jokatuko dute, eta denak etxetik kanpo ariko dira. Asobal ligan, Helvetia Anaitasunak Gijonen jokatuko du (Espainia), Juanfersaren aurka (18:00). Iruindarrak hamargarren dira, gaurko aurkaria baino postu ba...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014129
BERRIA
Euskadi
noticias
Urdaibai izan da nagusi Kontxako lehen jardunaldian, bi segundo eskasen aldearekin Oker zegoen lehen jardunaldian Kontxako Bandera erabakita geratuko zela uste zuena. Izan ere, denborarik onena Urdaibaik egin duen arren, segundo eta 78 ehunenen aldea soilik atera dio Hondarribiari. Beraz, ikusgarria izango da datorren ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014130
BERRIA
Euskadi
noticias
Mikel Aranak esan du Lopezen «antzezpena» ez dela sinesgarria Kanpainaurreko lehen egunotan EAJk eta PSE-EEk irudikatu duten elkarren arteko etsaitasuna ez da egiazkoa, eta Eusko Jaurlaritza osatzeko elkarren beharra baldin badute, akordioa egingo dute urriaren 21eko bozen ondoren. Hori uste du Ezker Anitzako koordinat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014131
BERRIA
Euskadi
noticias
«Estradak sekulako meritua dauka; argi dago ezin dudala lo hartu» Espainiako Kopan berragertu zen Alberto de la Bella (Santa Coloma de Gramanet, Herrialde Katalanak, 1985), hilabete batez Zubietan osaketa lanetan isilpean aritu ostean. Taxuz egin beharko du lan legez berea zirudien postua bereganatzeko. Ez da izan Cada...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014132
BERRIA
Euskadi
noticias
SANA. Yemen hegoaldean gutxienez 54 lagun hil dira, horietatik 41 Al-Qaedako ustezko kideak. Yemengo armadak Al-Qaedaren gune garrantzitsuenak bonbardatu zituen atzo, tartean Jaar eta Ben al-Jabal herriak, eta ustezko talibanekin batera gutxienez beste hamahiru lagun hil dira.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0014133
BERRIA
Euskadi
noticias
EUSKO LEGEBILTZARRERAKO HAUTESKUNDEAK. Madrilen hasi da kanpaina. Auzitegi Konstituzionalak gauerdian ez zuen oraindik AGren baliogabetzeari buruzko erabakirik hartu Auzitegi Konstituzionalak gauerdian ez zuen oraindik AGren Kanpaina ofizialki hasia zenean ere, Aukera Guztiak hautesle elkarteak ez zekien hauteskundeeta...
cc-by-sa 4.0